Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 12

Total number of words is 3487
Total number of unique words is 1161
31.5 of words are in the 2000 most common words
45.4 of words are in the 5000 most common words
53.1 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
ezkutatu ditu. Gaur, inguruko zikinkeriaz beti protestaka ari den JeanLouis pozik egongo da, elurrak zaborra menditxo ezezagunetan bihurtu
baitu. Pareko futbol zelaia ere txuri-txuri ageri da, kondizio hauetan, seguraski ez diote inori bertara joaten utziko.
Neguko goiz hartan, instant batez izan bada ere, harrapatuta gaituen
errealitate gordina, izara txuri batek estali du. Baina zeinen efimeroa den
materia txuri hau. Eguerdiko eguzkiaren lehen printzekin, elurra urtzen
hasi da eta berriz ere agerian geratu dira inguratzen gaituen alanbradako aizto zorrotzak, guri mehatxuka.

Xabier Aranburu Muguruza
1962
Usurbil

1991ean atxilotu zuten.

C.P Herrera de La Mancha
Apdo.77
13.200 Manzanares
Ciudad Real

140

Xoriak pausatu dira
Xoriak pausatu dira gure baitan.
Gaur goizean, esnatu eta leihoan paratu naiz. Elurra mara-mara ari da
inguruak txuriz margotzen. Giroari darion usainak, ikastolako garaietara
garraiatu nau. Nola aritzen ginen etxerako bueltan elur-bolak elkarri jaurtiaz. Atzamarretan hotzaren hotzez, mina izan arren, espaloiaren bestaldean zeuden kontrarioei, arnasa hartzen utzi gabe, dinbi-danba.
Teilatuan edo batek daki non abia egin duen itxas-txoria atzera eta
aurrera dabil, janari bila. Elur txurian lorratz utzi ditu bere korrakaldi
ernean. Leiho azpian dauden zakar poltsak, janari erdi ustela eta alboko
leihoetatik jendeak botatzen dituen moeta guztietako detritusak, elurrak
ezkutatu ditu. Gaur, inguruko zikinkeriaz beti protestaka ari den JeanLouis pozik egongo da, elurrak zaborra menditxo ezezagunetan bihurtu
baitu. Pareko futbol zelaia ere txuri-txuri ageri da, kondizio hauetan, seguraski ez diote inori bertara joaten utziko.
Neguko goiz hartan, instant batez izan bada ere, harrapatuta gaituen
errealitate gordina, izara txuri batek estali du. Baina zeinen efimeroa den
materia txuri hau. Eguerdiko eguzkiaren lehen printzekin, elurra urtzen
hasi da eta berriz ere agerian geratu dira inguratzen gaituen alanbradako aizto zorrotzak, guri mehatxuka.

Xabier Aranburu Muguruza
1962
Usurbil

1991ean atxilotu zuten.

C.P Herrera de La Mancha
Apdo.77
13.200 Manzanares
Ciudad Real

140

Xabier Aranburu Muguruza
“Sagarrondotik dator sagardoa”

Bertso xorta honekin
“Sagarrondotik dator
sagarra” gaia hartuta
irabazle gelditu zen
Xabier Aranburu Usurbilgo
herrian Sagardo Egunaren
25. urteurrena
ospatzeko antolatu zen
bertso-lehiaketan.

142

Sagarrondotik dator sagardoa
1.
Sagarrondoren soina
dotore udaberritu
adarretan hosto obalak
lore zuriz erne ditu.
Eguraldia xurgatuz
koxkorrak zaizkio gehitu
haize, euri ta eguzkiaz
egiten baitira hornitu
denboraren poderioz
adarrak dira uztaitu
zamaren zamaz sagarrak
ezin direla kabitu
helduenak lurreratuz
sagarrondoa erditu
bekatuaren fruitua
jan gabe ez gaiten gelditu.

3.
Sagar garbi ederrekin
kirikoketa hasi da
mazoen golpe lehorrez
txirtxilaturik neurrira.
Guztiz desitxuraturik
eta galdurik distira
sufrimenduaren sokak
jada ezin ditzake libra
dolare bihozgabeak
hartua baitu segida
sagarren bihotz-arimak
tinko estutuaz di-da
patsa ondo xehatu arte
ez du izango gupida
mama gozoa negarrez
txorrotean ageri da.

5.
Txotx garaiak dizu arindu
kupeleko martiritza
ilunpeko zoritxarra
bihurtu baitizu ditxa.
Ireki dizutenean
askatasunaren giltza
ikustekoa zen zure
abiadura bortitza
baso ertzean lehertuz
ospatzen duzu garaitza
txinparta darizularik
kabitu ezinik zabiltza
bihotzak dantzan jarriaz
jolas ederrean hitza
zu gabe ai ze tristea
litzatekeen bizitza.

2.
Sagarrondoen orpoak
daude sagarrez beteta
eta baserritarrak prest
dira egiteko bilketa
egitekoari jarriz
berebiziko arreta,
esperientzia lagun
bihurtu zaie olgeta
sagarrek galdu ez dezaten
kalitatea kolpeka
kizkiaz egin diete
ziztada baten fereka
ardura handiz uzteko
zakutan ongi gordeta
sagardoa egiteko
lehengaia dira eta.

4.
Muztioa txorrotadan
badoa kupelerantza
lau-bost hilabeterako
errespetatuz usantza.
Kupelaren besoetan
etzaio faltako dantza
soinean izango baitu
hartziduraren arantza.
Bi irakinaldirekin
datorkio akabantza
jada ondo gorpuzturik
joana zaio balantza
usain eta zaporeak
baieztatzen dute, antza
sagardo bikain-bikaina
izango den segurantza.

6.
Txotx bolada pasa arren
sortzen darraizu lilura
usain eta zaporeak
jo dizutelako muga
bospasei gradu artean
ereduaren modura
botilaratu zaituzte
eramanez merkatura
iaz Madrilgo perian
eduki zenun mentura
aurten aldiz Kataluñan
sustatuz euskal kultura
kalitatea jarriaz
bezeroaren eskura
gure arbasoen sustraiak
zabal ditzazun mundura.

143

Xabier Aranburu Muguruza
“Sagarrondotik dator sagardoa”

Bertso xorta honekin
“Sagarrondotik dator
sagarra” gaia hartuta
irabazle gelditu zen
Xabier Aranburu Usurbilgo
herrian Sagardo Egunaren
25. urteurrena
ospatzeko antolatu zen
bertso-lehiaketan.

142

Sagarrondotik dator sagardoa
1.
Sagarrondoren soina
dotore udaberritu
adarretan hosto obalak
lore zuriz erne ditu.
Eguraldia xurgatuz
koxkorrak zaizkio gehitu
haize, euri ta eguzkiaz
egiten baitira hornitu
denboraren poderioz
adarrak dira uztaitu
zamaren zamaz sagarrak
ezin direla kabitu
helduenak lurreratuz
sagarrondoa erditu
bekatuaren fruitua
jan gabe ez gaiten gelditu.

3.
Sagar garbi ederrekin
kirikoketa hasi da
mazoen golpe lehorrez
txirtxilaturik neurrira.
Guztiz desitxuraturik
eta galdurik distira
sufrimenduaren sokak
jada ezin ditzake libra
dolare bihozgabeak
hartua baitu segida
sagarren bihotz-arimak
tinko estutuaz di-da
patsa ondo xehatu arte
ez du izango gupida
mama gozoa negarrez
txorrotean ageri da.

5.
Txotx garaiak dizu arindu
kupeleko martiritza
ilunpeko zoritxarra
bihurtu baitizu ditxa.
Ireki dizutenean
askatasunaren giltza
ikustekoa zen zure
abiadura bortitza
baso ertzean lehertuz
ospatzen duzu garaitza
txinparta darizularik
kabitu ezinik zabiltza
bihotzak dantzan jarriaz
jolas ederrean hitza
zu gabe ai ze tristea
litzatekeen bizitza.

2.
Sagarrondoen orpoak
daude sagarrez beteta
eta baserritarrak prest
dira egiteko bilketa
egitekoari jarriz
berebiziko arreta,
esperientzia lagun
bihurtu zaie olgeta
sagarrek galdu ez dezaten
kalitatea kolpeka
kizkiaz egin diete
ziztada baten fereka
ardura handiz uzteko
zakutan ongi gordeta
sagardoa egiteko
lehengaia dira eta.

4.
Muztioa txorrotadan
badoa kupelerantza
lau-bost hilabeterako
errespetatuz usantza.
Kupelaren besoetan
etzaio faltako dantza
soinean izango baitu
hartziduraren arantza.
Bi irakinaldirekin
datorkio akabantza
jada ondo gorpuzturik
joana zaio balantza
usain eta zaporeak
baieztatzen dute, antza
sagardo bikain-bikaina
izango den segurantza.

6.
Txotx bolada pasa arren
sortzen darraizu lilura
usain eta zaporeak
jo dizutelako muga
bospasei gradu artean
ereduaren modura
botilaratu zaituzte
eramanez merkatura
iaz Madrilgo perian
eduki zenun mentura
aurten aldiz Kataluñan
sustatuz euskal kultura
kalitatea jarriaz
bezeroaren eskura
gure arbasoen sustraiak
zabal ditzazun mundura.

143

7.
Sagardo eguna zela
ezin inolaz ahaztu
kolore ederrarekin
botilan zeunden hain justu
kortxoa askatuz gero
edozertarako prestu
lotsa gutxikin baitzinen
baso batean biluztu,
eskuan goxo hartuta
tragoan zintudan hustu
Hura zen hura zirrara
gorputz osoan ze gustu
probatu izan ez bazintut
ezingo nuen sinistu
bihotzean baitzenidan
maitasun argia piztu
8.
Zurekiko maitasuna
sutsu dezadan seinala
izan baita hogeita bost
urteko ezkontza formala
zintzoa izan natzaizu
fidela eta leiala.
noizbait harrapatu arren
mozkor bihurri petrala
harro diotsut oraindik
hauxe gertatzen zaidala
maitekiro zu basotik
neurrian edan ahala
pasioaren sugarra
etortzen zait berehala
zure ezagutza egin
nuen unean bezala.

144

Joakin Agirre Goenaga “Txe”
1953
Zizurkil

1978. urtean alde egin zuen Zizurkiletik eta
1981ean Venezuelara jo zuen.
2003. urtean KARIBETIK KANTAURIRA bertso
bilduma liburua argitaratu zuen Paper Hotsak
argitaletxean . 2006ko irailaren 16an itzuli zen
Zizurkilera EHNA eskuan.

Joakin Agirre Goenaga
“Euskal preso eta iheslari politikoei”

Euskal preso eta iheslari politikoei
I

III

SUFRIMENDUAK EZ DU MUGARIK
PRESOAK DIRELA ETA.
LIBRE IBILI BEHAR LUKETEN
BIDEA ZAIE DEBEKA.
HERRI BORROKAK HARTU DEZALA
ZINEZ ASKATZEKO BETA.
IZAN DEZATEN OREKA.
BEHAR ZAIE ERRESPETA.
LIBRE IKUSI ARTEAN PRESO
BAKOITZAREN TXIMELETA.
EZINGO DUGU INOIZ BUKATU
EUSKAL BELARRAREN META.

URRATSEZ URRATS NAHIZ BIDE ZAILAK
SUFRIMENDUZ ZEHARKATU.
URAK AZKENIK EUSKAL ERREKAN
BEHARKO DU BESARKATU.
ETSAIAK NOSKI AZPIKERIAN
SARRITAN DIGU JOKATU.
GIZALEGEAK PUSKATU.
ESKUBIDEAK UKATU.
BAINA ALFERRIK ZUEN AURKAKO
HAINBAT HITZARMEN ASMATU.
ZEREN NORTASUN GURPILA BEHINTZAT
EZ DUTELAKO ZULATU.

II

IV

BEGIRUNEA ZOR ZAIE DENEI
ARRAZOITAN SARTU GABE.
EZER BAINO LEHEN DITUGULAKO
EUSKAL HERRIKO LANDARE.
DUINTASUNAREN OGI BERRIAK
BEROTZEKO DAUKAN LABE.
EUSKAL SAGAR TA UDARE.
ARBASO ZAHARREN ONDARE.
ASKAPENAREN ABIADURA
OREKATZEKO ENBRAGE.
SASI TARTEKO OIHARTZUNA TA
ESPERANTZAREN ZUTABE.

ZINTZOTASUNA EZ DAUKAZUE
INONDIK ERE SALTZEKO.
NEGU OSOA PASATZEKO PREST
UDABERRIRA HELTZEKO
SARE MUGA TA KATEAK HAUTSIZ
ASKATASUNA LORTZEKO.
BIDE-BURUTAN HITZEKO.
TAUPADA OSOA HARTZEKO.
EZIN BESTEKO ERAGILEAK
GATAZKA BIDERATZEKO.
ZUEN JARRERA HITZ XAMURRETAN
DUGU TXAPELA KENTZEKO.

146

147

Joakin Agirre Goenaga
“Euskal preso eta iheslari politikoei”

Euskal preso eta iheslari politikoei
I

III

SUFRIMENDUAK EZ DU MUGARIK
PRESOAK DIRELA ETA.
LIBRE IBILI BEHAR LUKETEN
BIDEA ZAIE DEBEKA.
HERRI BORROKAK HARTU DEZALA
ZINEZ ASKATZEKO BETA.
IZAN DEZATEN OREKA.
BEHAR ZAIE ERRESPETA.
LIBRE IKUSI ARTEAN PRESO
BAKOITZAREN TXIMELETA.
EZINGO DUGU INOIZ BUKATU
EUSKAL BELARRAREN META.

URRATSEZ URRATS NAHIZ BIDE ZAILAK
SUFRIMENDUZ ZEHARKATU.
URAK AZKENIK EUSKAL ERREKAN
BEHARKO DU BESARKATU.
ETSAIAK NOSKI AZPIKERIAN
SARRITAN DIGU JOKATU.
GIZALEGEAK PUSKATU.
ESKUBIDEAK UKATU.
BAINA ALFERRIK ZUEN AURKAKO
HAINBAT HITZARMEN ASMATU.
ZEREN NORTASUN GURPILA BEHINTZAT
EZ DUTELAKO ZULATU.

II

IV

BEGIRUNEA ZOR ZAIE DENEI
ARRAZOITAN SARTU GABE.
EZER BAINO LEHEN DITUGULAKO
EUSKAL HERRIKO LANDARE.
DUINTASUNAREN OGI BERRIAK
BEROTZEKO DAUKAN LABE.
EUSKAL SAGAR TA UDARE.
ARBASO ZAHARREN ONDARE.
ASKAPENAREN ABIADURA
OREKATZEKO ENBRAGE.
SASI TARTEKO OIHARTZUNA TA
ESPERANTZAREN ZUTABE.

ZINTZOTASUNA EZ DAUKAZUE
INONDIK ERE SALTZEKO.
NEGU OSOA PASATZEKO PREST
UDABERRIRA HELTZEKO
SARE MUGA TA KATEAK HAUTSIZ
ASKATASUNA LORTZEKO.
BIDE-BURUTAN HITZEKO.
TAUPADA OSOA HARTZEKO.
EZIN BESTEKO ERAGILEAK
GATAZKA BIDERATZEKO.
ZUEN JARRERA HITZ XAMURRETAN
DUGU TXAPELA KENTZEKO.

146

147

Joakin Agirre Goenaga
“Euskal preso eta iheslari politikoei”

V

VII

DUINTASUNEZ EUSKAL HERRIKO
TROPEL ZAHARRARI TIRAKA.
ZENBAT ESPETXE ZENBAT ERBESTE
BETI HORTXE TIPI TAPA.
BIDETXURRETIK BIDETXURRERA
ETA ALDAPAZ ALDAPA.
EKINTZA BAI EZ KALAKA.
BELAUNALDI TA ETAPA.
HISTORI HONEN ZURRUNBILOAN
JOAN ZAIZKIGU EHUNDAKA.
KOLORE BIZIZ JOSI DUTENAK
EUSKAL HERRIKO HAMAKA.

ETENGABEKO OIHARTZUNA DA
JOTZEN DUZUEN TURUTA.
SINESMEN HORREN BIDE GARRATZAK
MUGA ITXIRIK EZ DAUKA.
OLATU ZAKAR ANITZ GAINDITUZ
AURRERA DOAN TXALUPA.
MIRESGARRI DEN KONDUKTA.
DUGU GAUR ZUEN BURRUKA.
ZUEI ESKER OREKATZEN DA
ASKATASUNAREN TAUPA.
BARNE INDAR HORREK ESENTZI ZUKU
LEHOR EZINAK DITU-TA.

VI

VIII

MENDIKO BRISA LEKUKO DELA
BELAUNALDIZ BELAUNALDI.
BELAR FRESKOAN BILA USAINKA
BUSTIZ BELARDIZ BELARDI.
IBILI ZIREN ETA DABILTZA
HAINBAT ARKUME TA ARDI.
OTSOEN AURKA AUSARDI.
SENTIPEN SAKONEZ GARBI.
HERRI ZAHARRARI ARGI EGITEN
GAU ILUNEAN ILARGI.
EGUZKI PRINTZA MARGOTZEN DUEN
ZERUERTZEKO OSKARBI.

ZUHAITZ ZAHARRAREN SUSTRAIAN DAUDE
BASOKO MILA SEKRETU.
ORBEL XIMELAK HOSTO FRESKOAK
AMETS DIREN GORDELEKU.
NEGUKO EKAITZ BORTITZAK NAHIZ TA
UDABERRIA DEBEKU.
JASANEZ HAINBAT MENDEKU.
ONGI ZARETE JABETU.
ZERGATIK ZIREN? ZERGATIK DAUDEN?
ZUHAITZ ZAHARRARI GALDETU.
TA ERANTZUNA JASOTAKOAN
BIHOTZAK BAIETZ ULERTU.

Hendaia, 2006ko Urria

148

149

Joakin Agirre Goenaga
“Euskal preso eta iheslari politikoei”

V

VII

DUINTASUNEZ EUSKAL HERRIKO
TROPEL ZAHARRARI TIRAKA.
ZENBAT ESPETXE ZENBAT ERBESTE
BETI HORTXE TIPI TAPA.
BIDETXURRETIK BIDETXURRERA
ETA ALDAPAZ ALDAPA.
EKINTZA BAI EZ KALAKA.
BELAUNALDI TA ETAPA.
HISTORI HONEN ZURRUNBILOAN
JOAN ZAIZKIGU EHUNDAKA.
KOLORE BIZIZ JOSI DUTENAK
EUSKAL HERRIKO HAMAKA.

ETENGABEKO OIHARTZUNA DA
JOTZEN DUZUEN TURUTA.
SINESMEN HORREN BIDE GARRATZAK
MUGA ITXIRIK EZ DAUKA.
OLATU ZAKAR ANITZ GAINDITUZ
AURRERA DOAN TXALUPA.
MIRESGARRI DEN KONDUKTA.
DUGU GAUR ZUEN BURRUKA.
ZUEI ESKER OREKATZEN DA
ASKATASUNAREN TAUPA.
BARNE INDAR HORREK ESENTZI ZUKU
LEHOR EZINAK DITU-TA.

VI

VIII

MENDIKO BRISA LEKUKO DELA
BELAUNALDIZ BELAUNALDI.
BELAR FRESKOAN BILA USAINKA
BUSTIZ BELARDIZ BELARDI.
IBILI ZIREN ETA DABILTZA
HAINBAT ARKUME TA ARDI.
OTSOEN AURKA AUSARDI.
SENTIPEN SAKONEZ GARBI.
HERRI ZAHARRARI ARGI EGITEN
GAU ILUNEAN ILARGI.
EGUZKI PRINTZA MARGOTZEN DUEN
ZERUERTZEKO OSKARBI.

ZUHAITZ ZAHARRAREN SUSTRAIAN DAUDE
BASOKO MILA SEKRETU.
ORBEL XIMELAK HOSTO FRESKOAK
AMETS DIREN GORDELEKU.
NEGUKO EKAITZ BORTITZAK NAHIZ TA
UDABERRIA DEBEKU.
JASANEZ HAINBAT MENDEKU.
ONGI ZARETE JABETU.
ZERGATIK ZIREN? ZERGATIK DAUDEN?
ZUHAITZ ZAHARRARI GALDETU.
TA ERANTZUNA JASOTAKOAN
BIHOTZAK BAIETZ ULERTU.

Hendaia, 2006ko Urria

148

149

Joxe Karlos Apeztegia Jaka
1964
Iruñea

1992 urtean atxilotua.

C. P. Huelva II
Carretera de la Rivera
21.610 Huelva

150

Joxe Karlos Apeztegia Jaka
“1981ean gertatu zen” eta beste

1981ean gertatu zen
1981ean gertatu zen. Hamar mutil ziren. Gazteak ziren (zaharrenak 30
urte baino ez zituen). Irlandarrak ziren. Preso politikoak ziren, Irlandaren
askatasunaren aldeko borrokalari jator eta zintzoak, eta sorterriarekiko
engaiamendua azken muturreraino eraman zuten, bizitza utzi baitzuten
borroka hartan.
25 urte iragan dira geroztik, baina hamar borrokalari gazte hauen oroimenak inoiz baino biziago dirau, Irlanda hunkitu zuen borroka latz, zintzo eta paregabe horrek piztutako sua ez baita itzali.

1980an irlandar preso politikoen egoera jasangaitza zen, beraien aurkako kriminalizazio prozesua biziki gogorra baitzen (“Ez dira borrokalari
politikoak, bihotzik gabeko hiltzaile odolzaleak baizik”, zioten britainiarrek). Hori zela eta, britainiarrei hortzak ongi asko erakutsi behar zitzaizkiela erabaki zuten presoek.
1980ko urrian gose grebari ekin zioten presoek, estatutu politikoa lortu
nahirik, baina abenduan bertan behera utzi zuten, gose grebalari bat
koma egoeran sartu ondoren, britainiarrek preso politikoen eskakizunak
onartuko zituztela esan zutelako. Esan bai, baita egindako hitza jan ere.
Hortaz, estatutu politikoaren aldeko borroka gogortu beharra zegoen.

Irlanda aske eta batua nahi zuten, britainiarren uztarpetik aske litzatekeen Irlanda burujabea, eta bizitza eman zuten helburu horren alde.
Borroka hartan bizitza galduko zutela bazekiten, heriotza zain zutela
borrokarekiko atxikimendua muturreraino eramanez gero, baina ez
zuten atzera egin.
1970eko hamarkadan Irlandako preso politikoek bizi-baldintza izugarriak
pairatzen zituzten britainiarren esku Long Kesh espetxean. Egoera hori
aldarazi nahi zuten, baita preso politiko gisa zegokien estatutua lortu ere,
eta borroka ezberdinak burutu zituzten helburu hori lortu nahirik.
1976an burusiaren greba burutzen hasi ziren, espetxeko uniformea eramateari uko egin baitzioten presoek, eta gorputza estaltzeko burusi bat
besterik ez zuten erabiltzen. “Uniforme hau eraman dezadan bizkarrean
iltzatu beharko didazue”, hauexek izan ziren uniforme eramateari uko
egin zion lehen preso politikoaren hitzak.
1978an burusiaren grebarekin jarraitzen zuten preso politikoek eta urte
horretan bertan ere zikinkeria grebari ekin zioten.

Irlandar preso politikoen batzarrak 5 puntuko taula bat osatu zuen eta
britainiarrek eskakizun hauek lortu arte borroka egin behar zutela erabaki zuten. Gose greba mugagabea abiaraziko zuten eta borroka mota
honek ez zuen etenik ezagutuko, baita hil arteko gose greba burutu
behar bazen ere. Ezin zuten hutsik egin oraingoan eta egoera jasangaitz
hura irauli beharra zegoen behin betiko.
Gose greba txandaka burutuko litzateke eta gose grebalariak boluntarioak izanen lirateke. Gose grebalari guztiek ez liokete ekingo gose grebari egun berean, beraien artean bi asteko tartea utziko baitzuten.
Lehenbiziko gose grebalariak borrokari ekin eta bi aste geroago hasiko
luke txanda hurrengoak. Honela, bi asteko tartea lortuko litzateke borrokalari guztien artean eta borrokak gehiago iraunen luke.
Britainiarrei ere ez zieten propaganda beltza egiteko aukerarik eman
behar, eta borroka latz honetan parte hartuko zutenak ez ziren zigorrik
handienak hartuta zeudenak.
Zoritxarrez, esan beharra dago hau ez dela batere borroka molde berria
irlandarrentzat, 1921ean Cork-eko auzapeza ere hil baitzen gose greba
luze baten ondorioz. Irlandar preso politikoek erabaki gogor hau hartu
baino 50 urte lehenago, Cork-eko auzapezak ere gose grebari ekin zion,

152

153

espetxean ere, Irlanda aske, burujabe eta britainiarrekiko morrontzarik
gabe nahi zuela aldarrikatzeko, eta britainiar espetxe batean eman zuen
azken hatsa.
1981ean Bobby izan zen heriotza galdu zuen lehena, Bobby Sands,
Belfastekoa. IRAko borrokalaria zen eta gose greban 66 egun eman
ondoren 1981eko maiatzaren 5ean hil zen, 27 urte zituela.
Belfasteko mutila ezagutu zutenek soldadu ona izan zela diote, baina
denak bat datoz Bobby giltzapean askoz soldadu hobeagoa izan zela esatean (“He was a good soldier, but he was better soldier in prision”), Long
Kesh espetxeko hormak Bobbyren borrokarako dohain bikainen lekuko
bihurtu baitziren.
Bobbyk egunkari bat idatzi zuen gose grebaren lehenbiziko 16 egunetan,
eta hasieran zalantzak zituela antzeman daiteke, baina nork ez zukeen
zalantzarik izanen Bobbyren egoeran egon izan balitz? Britainiarrek esan
zuten Bobbyk beldurra sentitu zuela azken unean, baina Bobbyk aurrera
egin zuen eta, gainerako bederatzi gazteekin batera, Irlandaren historian
sartu zen betiko. Lehenago esan dugu; “He was a good soldier”.
Bobby idazle, olerkari eta kantugile ezaguna zen, liburuak idatzi eta kantuak osatu baitzituen.
Hilzorian zegoela, hil baino egun batzuk lehenago, Bobby MP hautatu
zuten 30.000 hauteslek. Bobby Member of Parliament bihurtu zen, eserlekua lortu baitzuen Londreseko parlamentuan 30.000 hauteslek emandako sostenguari esker, baina britainiarrek ez zuten ezertxo ere egin parlamentuko kide baten bizitza salbatzeko. Inork ez zuen uste britainiarrek
Bobby hil zedin utzi behar zutenik, baina ez zuten ahaleginik txikiena ere
egin Bobbyren bizitza zaintzeko.

154

Bobby hil zen gau berean albistea laster zabaldu zen Ipar Irlandako herri
eta auzo guztietan. Hainbat herritako bizilagunak (Belfast, Derry, Newry,
Omagh…) burdinazko zakarrontzien estalkiak hartuta zoruaren aurka
jotzen hasi ziren, eta hauxe zen bazter guztietara zabaltzen zuten mezua:
“Bobby hil da”.
IRAko borrokalarien heriotzari buruzko albisteak britainiarren aurkako
amorru eta gorrotoari atea ireki zion eta gau horretan bertan Belfasten
soilik indar zapaltzaile britainiarren aurka 100 eraso baino gehiago burutu ziren. Britainiarrekiko gorrotoa bizi-bizirik agertu zen eta egoera hartzen ari zen bidea ikusita, IRAk lasaitasunerako deialdi bat egin behar izan
zuen, abertzale irlandarrek barruan gordea zuten gorrotoa eztanda izugarri baten antzera azaldu baitzen Bobbyren heriotzaren berri jaso
bezain laster.
Bobbyren omenezko ekitaldiak Belfasten inoiz ikusi gabeko jendetza izugarria bildu zuen. 100.000 lagun inguruk lagundu zuten Bobbyren gorpua
zeraman hilkutxa Belfasteko hilerriraino, IRAren ohorezko guardia batek
hilkutxa zaintzen zuelarik. Bobbyren izena Irlandaren historia sartua zen
betiko.
Bobbyren heriotzak ez zituen kikildu giltzapeko gainerako borrokalariak,
britainiarrek ez baitzuten helburua lortu, horixe baldin bazen nahi zutena, eta preso politikoak kemen handiagoz lotu zitzaizkion borrokari.
Hurrengoa Francis Hugues izan zen, IRAko borrokalaria, 1981eko maiatzaren 12an hil zena, gose greban 59 egun eman ondoren, 25 urte
zituela.
Raymond McCreesh ere IRAkoa zen, preso irlandarra, besteak bezala,
eta 1981eko maiatzaren 21ean hil zen, gose greban 61 egun eman ondoren, 24 urte zituela.

155

Joxe Karlos Apeztegia Jaka
“1981ean gertatu zen” eta beste

espetxean ere, Irlanda aske, burujabe eta britainiarrekiko morrontzarik
gabe nahi zuela aldarrikatzeko, eta britainiar espetxe batean eman zuen
azken hatsa.
1981ean Bobby izan zen heriotza galdu zuen lehena, Bobby Sands,
Belfastekoa. IRAko borrokalaria zen eta gose greban 66 egun eman
ondoren 1981eko maiatzaren 5ean hil zen, 27 urte zituela.
Belfasteko mutila ezagutu zutenek soldadu ona izan zela diote, baina
denak bat datoz Bobby giltzapean askoz soldadu hobeagoa izan zela esatean (“He was a good soldier, but he was better soldier in prision”), Long
Kesh espetxeko hormak Bobbyren borrokarako dohain bikainen lekuko
bihurtu baitziren.
Bobbyk egunkari bat idatzi zuen gose grebaren lehenbiziko 16 egunetan,
eta hasieran zalantzak zituela antzeman daiteke, baina nork ez zukeen
zalantzarik izanen Bobbyren egoeran egon izan balitz? Britainiarrek esan
zuten Bobbyk beldurra sentitu zuela azken unean, baina Bobbyk aurrera
egin zuen eta, gainerako bederatzi gazteekin batera, Irlandaren historian
sartu zen betiko. Lehenago esan dugu; “He was a good soldier”.
Bobby idazle, olerkari eta kantugile ezaguna zen, liburuak idatzi eta kantuak osatu baitzituen.
Hilzorian zegoela, hil baino egun batzuk lehenago, Bobby MP hautatu
zuten 30.000 hauteslek. Bobby Member of Parliament bihurtu zen, eserlekua lortu baitzuen Londreseko parlamentuan 30.000 hauteslek emandako sostenguari esker, baina britainiarrek ez zuten ezertxo ere egin parlamentuko kide baten bizitza salbatzeko. Inork ez zuen uste britainiarrek
Bobby hil zedin utzi behar zutenik, baina ez zuten ahaleginik txikiena ere
egin Bobbyren bizitza zaintzeko.

154

Bobby hil zen gau berean albistea laster zabaldu zen Ipar Irlandako herri
eta auzo guztietan. Hainbat herritako bizilagunak (Belfast, Derry, Newry,
Omagh…) burdinazko zakarrontzien estalkiak hartuta zoruaren aurka
jotzen hasi ziren, eta hauxe zen bazter guztietara zabaltzen zuten mezua:
“Bobby hil da”.
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 13