Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 01
ataramiñe 06
EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN
LITERATURA KOADERNOAK
AZALAREN IRUDIAREN EGILEA
Juan Manuel Piritz Lopez
1961
Portugalete
1984. urtean kartzelaratu zuten.
C.P. Almeria (Acebuche)
Ctra. Cuevas Ubedas Km. 2,5
Apdo. 221
4.071 Alquián (Almeria)
Lege gordailua
Depósito legal
Dépot légal
ataramiñe 2006
COPYLEFT
Publikazio hau copyleft erakoa da. Beraz, bere edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika,
edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko, ohar hau mantentzen eta jatorria aipatzen den bitartean.
Aurkibidea
Hitzaurrea...
5
Sarrera...
7
Garikoitz Arruarte Santacruz: Poemak... 11
Aritz Saez Insausti: Poema... 18
Harriet Agirre Gartzia: Poemak... 23
Aitor Elortza Unanue: Margoak... 33
Naiara Mallabia Sanchez: Poemak... 41
Asier Kintana Zorrozua: Poemak... 49
Kepa Etxebarria Sagarzazu: “Eguzkilorea”... 55
Iñaki de Juana Chaos: “Homenaje a un fuguista”... 59
Fernando Alonso Abad: “Julen Tolosa”,“Tertulianos”... 71
Iñaki Gonzalo Casal: “Rogelio Cañón”... 91
Iheslaria: “Soledad”,“El hotelito” eta beste... 97
Naparra: “Receta”... 105
Ni: “Astronomia”... 117
Alfontso Etxegarai Atxirika: “Volver”... 121
Ixone Fernandez Bustillo: “Barnetik”... 129
Kerman Urizar de Paz: Marrazkiak... 135
Oier Gonzalez Bilbatua: “Xoriak pausatu dira”... 139
Xabier Aranburu Muguruza: “Sagarrondotik dator sagardoa”... 141
Joakin Agirre Goenaga “Txe”: “Euskal preso eta iheslari politikoei”... 145
Joxe Karlos Apeztegia Jaka: “1981ean gertatu zen” eta beste... 151
Oskar Barreras Diaz: “Arsenio Loperena”... 169
Jokin Urain Larrañaga: “Galduen ostatukoak. Uriberenak”... 179
Henry Bengoa: “Promenatzeak on egiten dio pertsonari” eta poemak... 193

Hitzaurrea...5
Sarrera...7

Jokin Urain Larrañaga
Hitzaurrea
Hitzaurrea
Gauza berririk ez nuke esango kartzelan zeozer beti idazten dela esanda; liburu, aldizkari edo beste motako idatziren batzuk – eskutitzak batipat-, beti egin
izan direla esatean, ez nuke errebelazio handia egingo.
Edonork gogora ditzake Etxepareren bertsoak, esate baterako, edo karlistadetakoak…Ezagunak dira heriotz zigorrera kondenatutako zenbaiten enkarguz
eginda gureganaino iritsi diren bertsoak, “Hamalau heriotzarenak” eta.
Gizakiak berezkoa izango du zerbait esan eta entzunarazi-jakinarazi nahi hori.
Askotan pribatua da idazketa –senide eta lagunei bidalitako eskutitz, ipuin,
bertso-, baina batzuetan publiko egiten da –bertso paperak, aldizkariak…-.
Salaketa baino, karrasi bat aldarrikatzea baino gehiago dago bertso, ipuin,
narrazio horietan. Idazten ari dena sormen bila ari da beti, edukian edo forman; beti bilatzen du ederra, bai lehen eta bai orain.
Aspaldikoak diren lanetaraino joan gabe moldatu behar genuke hala ere hitzaurre honetan. Aitzakiren baten premia izaten da norbere jakintzaren
mugak disimulatzeko.
Azken 70 urteotakoak dira seguru asko euskal preso politikoek egin dituzten
aldizkariak eta idazlan kolektiboak. Literatur lanen monografikoak, hiruhilabetekariak, urtekariak…egin izan dira.
Ezagunagoak dira horietako batzuk, ezezagunagoak beste zenbait. Baina denboran lanbrotu samartuta geratu dira denak edo gehienak, eta lanbrotuko da
oraingo Ataramiñe hau ere. Bilaketa eta bilketaren bat egitea merezi du beharbada, historia horri atzera begiratu bat emateko tarteka.
5
Aitor Lorente
Sarrera
Ataramiñe urtekariak, preso eta iheslarien oraingo koaderno honek, bere aldia
bete duela iruditzen zait. Ez da zuzena holako aldizkari baten sorreran iraungipen muga ipintzea, baina betirakoa izango dela pentsatzea oker handiagoa
delakoan nago.
Era askotako lanek osatu dituzte urteotako Ataramiñe koadernoak. Bertso,
poema, marrazki, ipuin eta narrazio. Burutapen adina lan modu.
Eder bila ibilita ere, ez nuke esango literaturaren lorea aurkitzea izan denik
helburua. Bakarkako lanek gehiago dute horretatik lan kolektiboek baino.
Eta, hala ere, ahal izan duen dotoreen arituko zen bakoitza, elkarlan honi
ekarpenik zintzoena egin asmoz.
Eta elkarlan hori lorpen handi bat da bere xumean. Irakaspen bat ere bai bere
horretan, zenbat traba eta zailtasun gaindituz egina den kontuan hartuta
batez ere. Horrexegatik besterik ez balitz ere pozik behar genuke aurreneko
Ataramiñe hartatik oraingo honetara bitartean geure ahalegintxoarekin lagundu dugun guztiok. Literaturgintzan eta sormenean marka berririk ez dugu
ezarri seguru asko, baina geure marka da, apala izan arren. Geuk egina da, ez
inork oparitua.
Hil kanpaiak jotzen ari naizela pentsa daiteke, baina berrikuntzarako eskean
nabil. Gauza guztiak berritu behar dira denboraren buruan, bidesail bat egin
ondoren.
Berritu dezagun hau ere, indar berria hartu dezan.
Hurrengora arte.
Jokin Urain Larrañaga,
La Moraleja (Palencia) espetxetik
Sarrera
Irlak... nork ez du inoiz irlei buruzko istoriorik irakurri. Nork ez du inoiz
naufrago bakarti galduak irla galduan imajinatu. Eta naufragoen begirada galdua oroimeneko porturantz, etxerantz zuzendua sentitu. Bai... ugariak dira
irlei buruzko liburuak.
Behin irakurri nuen deserria irla bat dela. Edo deserri izena –eta izana, jakina- daraman irlarik ez zaigula sekula faltako... deserriko istorioak, ala
Historiak hobeto esanda.
Irakurrita dekot bat non Ovidio poeta erromatarra, Augusto enperadoreak
aginduta, atzerriratua izan baitzen. Elba uhartera bialdu zuen, kasik hogei
mende beranduago Napoleonen estrainamendua ere ezagutuko zuen irla berbera, hain zuzen. Behin, baten batek atzerria definitzeko Ovidiori eskatu ostean, azken honek hondartzako harean irla bat marraztu baino ez zion egin...
Bai, deserria irla bat da. Eta neure berbak, lau hormon arteko berbak, geure
berbok, handiagoak, sakonagoak diren hormen artean dagoen herriarenak,
berba horiek guztiak –Ovidiorenak bezalaxe- galdutako irlak dira lengoaia
ofizialeko hiztegietan. Berba horiek guztioriek naufragoen irlak dira Ozeano
Pazifikoan... atzerri, otserri, lagun min, herrimin, mina, Tristeak izena eman
zion Ovidiok deserrian idatzitako elegiari.
Gure berbak ez den herriaren, deportazioaren ikono dira. Hortaz, inork ezin
izango du aurkitu berba erosorik, berba deskantsaturik geugan. Inori deserriratuen aurpegietan zorionaren arrastorik kausitzea ezinezkoa suertatuko zaion
bezalaxe.
Bai, beste behin irakurri nuen lez, cárcere é descansar ao lado dum rélogio de
parede, um rélogio de quatro paredes. Cárcere é como esvaziar todas as coisas.
É como todas as caixas vazias... e exilio é refugiarse-se no futuro e nos demais tem-
6

pos verbais. Exilio é uma palavra que soa absurda, como se tivesse sido repetida
de máis. Cárcere, ou exilio, é o papel, como este, em que a gente escreve. Exilio,
ou cárcere, é bater do outro lado de uma porta pechada... . Bai, sarritan Sarriri
irakurrita dizkiodan berba horiek deserriratzearen auhenak dira. Ainuriak isiltasunaren erdian... deserria, atzerria, giltzapea, zauri zornatuak dira. Gainean
esparatrapu bat eraman beharrean sagu-zahar bat daramaten zauriak.
Nonbait nuen irakurri, XVIII. mendearen amaieran, baita XIX.ean ere,
Inperio Britainiarrak matxinatu irlandarrak deportatzeari ekin ziola. Nora eta
Australiara, munduko irlarik handienera... Bai, deserria irla bat da... eta
deportaziorantz zeramatzaten belauntzietako sabeletan, izerdiak, goseak eta
olatuen zorabioak sorrarazitako botaguraren artean, irlandarren auhena, deserriratuen ainuria zen entzungai: Oh, oh, oh, I wish I were back home in Derry.
Derryra, etxera gura izango ninduke itzuli atzera.
Eta berrehun urte beranduago –irlandarrak, mendez mendeko erreboltarien
askazi menderaezin hori- Long Kesh espetxean preso errepublikazaleak idatzita zuten, han, hil ala biziko espazio zarratuan, ziega bat edo besteko paretaren gainean, harramazkatuta: Freedom is a state of mind. Liberdadea egoera
mentala da. Oh, oh, oh, I wish I were back home in Derry.
Deserria irla bat da. Eta hemen, irla honetan gauek eta egunek lau horma
dituzte. Ataramiñe liburuan ere lau horma, lau izkina eta lau berba aurkituko
dituzu. Orrialde hauetan aurkituko duzuna é como descansar ao lado dum rélogio de quatro paredes. Gauak, egunak, asteak, urteak, sasoiak atzamarren artean zaizkigu joanak. Denbora. Lau hesiz inguratutako irlan ihesean dihoazkigu instanteak, minutuak, astiak. Batzuetan astiro astiro paseeran gabiltzalarik,
munduko denbora osoa soberan izango bagenu lez. Besteotan, ordea, arineketan egiten dugularik, denbora –arnasa bailitzan- faltan izango bagenu lez...
ihesean dihoazkigu segundoak, minutuak, joanak eta gerokoak.
Lau horma, lau izkina, lau berba eta txironeko izara zuriz egindako fardeltxo
batean kabitu ezin daitezkeen hainbat sentsazio, hainbat eta hainbat oroimen.
Teixeiro prisión, donde telarañas y presos ocupan su rincón. Subsistentzia, sube-
8
xistentzia, inexistentzia edota lau hormetan beste adreiluren baino ez izatearen aurkako erresistentzia.
Oividiok ezin izan zuen egundo Erromara itzuli. Heriok besarkatu zuen
Konstantzan, Erromatik ehunka eta ehunka legotara.
Arrazoi zuen bai, deserria irla bat da. Irla handia, Australia kasu, ala txikerra,
Elba, Cabo Verde, Sâo Tomé legetxe. Deserria herritik ospa dauden irla ezezagun eta iluna da. Territorio ospel eta ahaztua. Deserria lau hormen arteko
irlak dira. Izen exotikoak dituzten irlak: Botafuego, Monte Rosso, Font
Calent, Fleury Merogis, Lannemezan... bukaezina ematen du deserriko artxipelagoa zerrendatzeak.
Lau horma, lau izkina, lau berba. Gauak, egunak, asteak, urteak, sasoiak hondartzako harea fina bezala, Ovidiok irla marraztu zuen harea fin hura bezala
zaizkigu joanak atzamarren artean.
Lau horma, lau izkina, lau berba. Haize zakarrak liburu zabaldu bati
–Ovidioren Tristeak elegiari- orriak pasarazten dizkion lez zaizkigu joanak
gauak, egunak, asteak, urteak eta sasoiak.
Hori dela eta, preso, iheslari izandako edonoren oroimena beti bueltatzen da
gartzelara, deserrira. Preso, iheslari izandako orok bere existentziaren zati
nagusia gartzelan, deserrian uzten baitu.
Beraz, preso, iheslari izandako orok etxeko kai metropolitanoan naufrago
ematen du. Bere begirada galdua joaneko irla galduetarantz zuzentzen duela...
Bai, deserria irla bat da... & freedom is a state of mind. Liberdadea egoera mentala da. Liberdadea, irlan egon arren, norberak barrenetan daraman lau hormarik gabeko Estatuaren izena da.
Hemen, Ataramiñen, idatzi ahal izana as-ka-ta-su-na oihukatzeko parada
izan da.
9

Ataramiñe irakurri eta irakurriko duzuen orok geure irlak ezagutzeko parada
izango duzue.
Ataramiñen idatzi dugun orok, han idatzitako letren bitartez, irlatik nolabait
hanka egin ahal izateko parada izan dugu.
Plazera, ohorea izan da letra xume honetan parte hartu ahal izatea.
Plazera, ohorea begirada galdua irla galduetarantz berriz zuzentzea...
Aitor Lorente, preso ohia
Garikoitz Arruarte Santacruz
1980
Hernani
2003. urtean hartu zuten preso.
C.P. Madrid II (Meco)
Ctra Alcala-Meco, Km.5
28.880 Alcalá de Henares
Madrid
10

Poemak
1. Amona
Negar egin ez dezazun kantatzen dizut, amona,
malkoek arroilik sor ez dezaten
irribarreak betertzean marrazten dizkizun zimurretan,
ilusio eta oinaze urteek zizelkatuak,
zure begirada eztian leundu nahi dudalako
barruan dudan samina.
Atzerriko hizkuntzan agurtu genuen elkar
baina azken muxuan ezin izan zuten
bihotzetik eztanda batean ihes egin zuten bi hitz haiekin,
taupada herren harekin.
eurek ere entzun zuten maite zaitut hura
aurrez aurre egongo ginen
azken aldia izango zenaren beldurrak ahoskatua.
Ez zinen ohartu, ez zenuen ulertzen
baina begirada basati haiek,
gorrotoa begietan zamatua,
lurrean iltzatu zituzten
inoiz ezagutu ez duten duintasunaren bila
zure etxeko sukaldean.
Egunak badoaz denboraren harian aurrera
arin zuenean, astiroago hemen
baina garden entzuten dira oraindik intziriak,
atarian lehertu zen bilobaren garrasi irentsiak.
Lehertu egin nintzelako, amona,
Instant batez amildu nintzelako
zure begi hezeen oroitzapenean.
12
Hogeita hiru urte amona;
Zenbat une aproposago?
Zenbat ordu elkarrekin?
Eta azken muxuan lehenengo maite zaitut
lehenengoa, amona!
Eta azken muxua
badakidalako,
esan didatelako oso eri zaudela.
Garden entzuten dira oraindik
atarian ito ziren intziriak.

berandu dela dakidan arren
maite zaitudala esateko,
urrundik baina ozen,
nire ahotsaren oihartzunak laztan zaitzan
sukaldeko lehio ondoan.
Kalera begira nire zain jarrai ez dezazun eskatzeko
kantatzen dizut, amona,
zure begi eztien oroitzapenean leundu nahi dudalako
azken muxuaren samina.
2005.06.18.
13

2.
Erotismoaz ari ginen solasean,
patioan,
gordeak ditugun amets jostalarietaz
eta zurekin akordatu naiz.
Oroitu ditut mahai gainean utzi zenuen pistola,
beltza,
hotza,
hain geldiro erantzi zenuen kamixeta estua,
sutondo goxo hartan desiratu nituen bular biluziak
ilunabarreko gerizetan hain ederrak,
lozakuaren barruan borboka sentitu nuena
ukabila airean baina irmoago,
zure irribarre bihurria
eta ongi lo egin madarikatu hura
masaileko leun bat bezala.
Niri ohostu didazu gaur irriño bat
zuk jakin gabe.
Zauden tokian zaudela
muxu bat.
Egia eskatu didazu erruki zaporedun sotiltasunez
eta nik gezurra hartu dut mailegutan,
mila bider behin, mila bider berriro,
badakidalako dakizula nik jakitea nahi ez dudan hori.
Ez dizut esango hormak biluztu ditudala,
koloretako irribarreak izkutatu ditudala,
kutxatzar batean abandonatuak direla,
uneoro oldartzen zaidala iragana
eta oroitzapenak ere bahitu ditudala.
Ez dizut esango madarikatu ditudala zoriontsu ginela uste izandako egunak,
amaiera gertu ikus dakiokeen plazerraren zirrara bezela.
leihoak hersten ditudala
hegoaizearen ufadek sala ez nazaten,
entzun ez nazazun.
Ez dizut esango gezurrezko gotorlekuak eraiki ditudala osin gazietan
eta koloretako hegazkinak umeltzen direla haztatutakoan.
Ez dizut esango zure ahotsaren igurtziak kilima egin didala lepoan
eta gaur ere zuganainoko bidaia klandestinoa egingo dudala
mihiseen fereka artean.
Ez dizut esango antzezle sinesgarri bihurtu naizela,
antzerki eskolak hartu ditudala
ispiluaren aitzinean paraturiko ordu luzeetan
hegoaizearen ufadek esan ez diezazuten
zure eztizko begiek fusilatzen nauten berrogei minutuetan
malkoak zentsuratzen ditudala
keramikazko bisaietan.
2004.09.19.
14
15

3.
5.
Esku bik elkar hartu dute
elkar laztandu dute
kristalaren alde bietan.
Begi gazien dardara,
irribarre gozoaren zirrara,
sahietsartean eztanda
eta eskuen laztana
kristalaren alde bietan.
Utzidazu sinesten betirako dela,
rekuentoaren burni dantzak
bananduko ez gaituela.
Utzidazu sinesten
ez ditudala alferrik galdu malkoak
eta borroka ederra dela,
elkarrekin ospatuko dugula,
muxuak alokatzen direla
hilean behin bederen,
hala den, ba ote den.
2004.04.15.
Esaidazu ukabilak airean direla,
ikusi uste zenuena naizen,
aldatu ote naizen,
esnatu ote naizen,
ala ametsa den,
sakabanatu ote garen.
4.
Esaidazu ez dela azkena,
azken muxuaren eztena,

- Parts
- Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 01
- Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 02
- Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 03
- Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 04
- Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 05
- Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 06
- Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 07
- Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 08
- Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 09
- Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 10
- Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 11
- Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 12
- Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 13
- Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 14
- Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 15
- Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 16
- Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 17
- Ataramiñe'06 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 18