🕥 30-minute read

Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 19

Total number of words is 3841
Total number of unique words is 1293
33.2 of words are in the 2000 most common words
47.2 of words are in the 5000 most common words
53.4 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  bostpasei aldiz, azkeneko tiraketa pairatu arte.Tiraketa bortitza izan zen
  azkeneko hura, begiak itxiaraziz bertigo larria sortua. Begiak berriro
  zabaldu nituenean ene gorputzetik at nengoen jada.
  Lehenengo aldi hura oso motza izan zen, baina, nagusiki nere beldurra
  zela kausa. Hasiera batean ez nitnzen izutu, nekusana ikusi ez baizik eta
  ene irudimenak eragindakoa zela sinistuta. Han ginen neska eta biok,
  ohean etzan, berak albokera neu etengabe ferekatzen eta xurgatzen ninduela lar artez, eta neuk buruz gora intzirika eta gorputza dardara batean neure bizitzako isuriketarik ikaragarri eta biziena izaten nuela. Hori
  guztia goiko ikuspegitik irudikatzen nuelarik, garabi batetik grabatutako
  filme porno bateko eszena ikusten ari bainintzen. Baina bat-batean izuak
  hartu ninduen. Derrotean, zergaitia ez nekiela, nekusana irudimenatik
  haratago zihoala ulertu nuen, gorputzetik at nengoelaz ohartu nintzen.
  Une horretan nahigabe, senezko erreakzioaz-edo berriro gorputzaren
  barnean egotea desiratu, gorputzera lehenbailehen itzultzea gutiziatu
  nuen.Tira, pentsatu eta egin, arinago ezin.
  “Gorputzetik atera naun”, esan nion arnasa berreskuratu nuenean.
  Gogobeteko irrinoaz erantzun zidan berak, esandakoa haren trebetasunari lausengua baizik ez zela pentsatua, bide. Berbaz saiatu nintzaion
  
  198
  
  azaltzen gertatutakoa, baina erraza ez zen, ba neuk ulertu ezin nuena
  berari azaltzea.
  Azalpen trakets saioek aurki grazia galdurik, emakumea aspertzen hasia
  zen eta honela esan zidan bere irrino kokin eder hori berragertzen zitzaiolarik: “Beno ba, izan hadi esker oneko mutila eta atera nazak neu
  oraintxe”. Ulertarazteko era bakarra horixe zela konprenitu nuen unean
  bertan. Eta horri ekin nion, adorez. Han dagokigunerako interesgarri
  suerta daitekeen aldaketa jazo zen nigan, hori ez baitzen ene ohiko egikera. Uler nazazue, gaztetxoa ez naiz xamarreko aspaldian eta denborarekin, urteen poderioz, bizio-joerak hartzen dira sexu kontuetan.
  Hasieran hain ezaguna eta menperatua dudan moduan ekin nion, historian zehar ospe xumeenarik ez, hor nire agenda lekuko, baina erraz aski
  betekizuna gainditu ahal izateko koponkera eman didana. Neska pixkanaka erlaxatzen zen, arnasa gero eta adigarri zein sakonagoa zela. Ederki
  berotzen hasia. Handik gutxira, ostera, serio larrutan murgilduak, nere
  ohizko erritmoa aldatu zen, nabarmen. Ene moxu-miazkadak bestelakoak ziren; eskuak eta gerria, oinak eta burua, finean gorputz osoa bere
  kabuz mugitzen zen ene ganorari ihes zegion jakindura lortu bailuen.
  Ardura barik onartu nuen berrikuntza hori, ez dazagudan hizkuntza
  batez jarduten naizen ametsetan legez. Batzutan, lotan nagoela halakoa
  gertatzen zait, ezustea hartzen dut arras ulergarri eta senezko solasaldiak
  izaten ditudala arrotzatzat edukitako hizkuntzan. Halan bere, hori nolatan
  den posible ene buruari galdezka hasi eta ametsa zapuztu ordez, berezko bidea egin dezan jaregin ohi dut burua, biharamunean ulergaitz oso
  izango dudan solasaldiaz gozatzen eta harritzen mementoan. Ba, honetan
  berdin jaregin nuen soina, fereka eta higidura horiek non demontre ikasiak izango nituen galdetu barik, emakumearen gorputza behetik gora eta
  goitik behera aztertzen, zirrikiturik txikiena ere astinduarazi, zirrarazi
  gabe geratzen ez zelarik. Bion plazerrak goitik tontorrera egiten zuela,
  batera.
  Orduantxe jazo zen jazoera, neuretzat bigarrengoa zela, neskarentzat
  lehendabizikoa.
  
  199
  
  Oskar Barreras Diaz
  Legokiokeen horri, orori
  
  “Ze arraio izan da hori?”, itaundu zidan arnasa bereskuratzeke, beldur
  beste haserre, besoekin bultzaka neu bere gainetik aldentzen, erasotzen
  edota gaiztokeriren bat egin izan bainintzaion.“Gorputzetik atera haiz, ez
  besterik. Lasai hadi”, esan nion baretzeko guran edo, hori guztia zertan
  zetzan jakin bainekion, “guztiz normala dun beldurtzea, neu ere xamar
  beldurtu naun eta”. Ez, ez, azaldu zidan berak, ez zen gorputzetik ateratzea beldurtu ziona, alderantziz baizik, laket handiz hartu baitzuen irtenaldi hori; baina larrutan zebiltzan gure gorpuei begira zegoela han kanpoan norbait gehiago berari beha bailegoan nabaritu zuen. Orduan bai
  beldurrak hartu. Lasaitzeko esan nion, berriro, berarekin bat hor kanpoan zegoena neu nintzela eta. Eta egia da, holan izan zen ba. Hasierako
  unean atazaren helburua bera gorputzetik ateratzea izan arren, neu atera
  nintzen berriz ere. Nolatan ez dakidala, tamalez. Neska baino lipar batez
  lehenago atera nintzen. Neu atera eta gutxira, logelako goikaldetik oheratz begira nengoela mugimendu bat sumatu nuen eta aurki konprenitu:
  neska zen, bere gorputzetik ateratzen. Egia esanda, berez, nik ez nekusan
  ezer, han ez zegoen ukitu zitekeen ezer materialik; baina neska bere gorputzetik irteten ikus nezakeen. Han zegoen neska, sabaiako bestaldetik
  oheari begira, nik berez ez nekusan aurpegian harridurazko keinua nekusala. Ahoa bete hortz, adina begietan malko. Haren baretasuna eta poza
  ikusuezinezko izpien bidez gela osora, mundu osora hedatzen ziren. Eta
  han neu ere, bera bezain bare, alai horrenbeste. Baretasun eta pozaz
  aparte, jakinturia nabarmenduko nuke. Horrela sentitzen nintzen, bare,
  poz eta munduko jakintza guztien, unibertsoko egi ororen jabe. Horrela
  sentitu eta, halan bere, neure burua jakintza hori guztia neureganatzeko
  kapaza ikustean, irrigarri eta ezbeharrezkotzat jo nuen ezagutzea, horren
  beharrik ez neukala jada. Han nintzen, nekusan baina ez nekusan neska
  eder eta xarmantgarrienaren alboan, inoiz espero izan ez nintekeen
  zoriontasun osotasunean murgildua. Gozatzen ari nintzen plazerraren
  aldean ñimiñoa, ezdeusa begitantzen zitzaidan behekaldeko gure gorputz
  astun eta ezgauzek nozitzen zutena. Paradisurik ederrenean egon ostean
  paradisu horren postaltxoa ikustean nozitu behar den antzekoa. Batbatean, ostera, aldaketa suertatu zen nekarengan, poza eta baretasunetik
  egonezin eta beldurrera igaro baitzen berehala. Orduan itzuli zen gorputzera, ziztuan. Neu ere izutu nintzen memento hartan. Han bakarrik
  
  200
  
  ikustean, behin neskaren zorionaren izpiak aienatuta gero dana ilun goibelenetan geratu bailitzan, hegalaldi horiek alde ederrak gain alde zakar
  eta arriskutsuak izan zitzaketeela susmatzen hasi nintzen. Biziki izutua
  nengoen ordurako, lehenbiziko ateraldian baino askozaz ere gehiago. Eta
  ene burua behartu gabe ia, itzuli nintzen gorputzera instant batean.
  Behin hau guztia adierazita, emakumearen jarrera berriro aldatu zen,
  segituan, umetxoek jarreraz aldatzen duten gisara. Udako euri zaparrada
  legez, heldu eta alde egin berehalaxe; oraintxe goibel oraintxe garbi, ba
  neska berdin, bai bulartsu bai beldurti. Berriro gorputzetik kanporako
  txangoa egin nahi zuen berak, hori bere gogo eta desira bakarra, horri
  ekiteko eskatzen zidan behin eta berriz, suhartasun biziz. Baretzen aritu
  nintzaion. Orain neu izuak hartuta, kontuz ibiltzeko esaten nion. Ateraldi
  horiek ukan zitzaketeen arriskuez hitz egiten saiatzen nintzaion, biontzat
  berria eta arras ezezaguna zen bidean aurrera jo baino lehen informazioa bilatzeko beharraz. Geuk lortu bagenuen, aurretik beste pertsonek
  lortu behar zuketen, eta beharbada haiek onurako aholkuak eman liezizkiguketela. Alferrik, baina. Berak kasurik ez eta Galileok Lurra Eguzkiaren
  inguruan biratzen zela defendatzean apazek begiratzen ei zioten bezala
  begiratzen zidan emakumeak, guztiz asaldaturik, eskuak ezin geldi, haserre xamar. “Kakamerke hori”, esan zidan azkenean, garraxika, “utz astakeriak eta has hakidan txortan!”.
  Jaunandereok, saia zaitezte ene lekuan jartzen, nolatan desobeditu holako agindua, ba? Bere nahia bete besterik ez nuen. Baita gustura bete ere,
  esan beharrik ez. Baina neu ez nintzen guztiz erlaxaturik, ezta hurrik
  eman ere. Ekin eta bultza larrutan txonboturik ginela, ene bigarren ateraldian susmatu nuen txango horien alde ilun eta arriskutsua buruan
  bueltaka neukan, ezin ahantzia. Horrela ez zegoen egiterik. Halere, ia bi
  egun eta bi gauez larrutan geldigabe ibili ginen. Bigarren gauerako biok
  ala biok geunden ahituak, apenas elikatzeko geratzen ez ginen eta.
  Neska komunera joateko geldiune egin genuela, loak hartu ninduen,
  sakon. Lo ikustean etsiturik edo, etxetik alde egin zuen, eni ezer esateke,
  atean danbatekoa agur bakarra utziaz.
  
  201
  
  Ia beste bi egunez lo egin ostean, bere kusa atera nintzen kalera, familia,
  lana eta gainontzeko mundu guztiak zegoeneko batere axola ez zidala.
  Mila eraz saiatu nintzen berarekin harremanetan, eleberri beltzetako
  detektibe endekatsu bat legez haren aztarnen atzetik ibilita. Alferrik,
  tamalez.
  Nitaz ez duela ezer jakin nahi bere lagun batek esan dit azkenekoz, ene
  eite etsi penagarriaz errukituta edo. Hortik dabilela iparra arras galdua,
  lagun horren ustetan, bere aurretik igarotzen den guztia, berdin neska
  zein mutila, zahar eta gaztea ohera eramaten; gorputzean gaizkingarra
  sartua baileraman, lagunaren berbetan, su hori itzal dezanaren bilatze
  sutsuan.
  Eta oraintxe hamentxe nago ni, etxean berriz, jo eta ke idiarena jotzen.
  Gorputzetik ene kabuz ateratzea deliberatu dut. Ez da erraza suertatzen
  ari, ez, baina lehenbizi hartako neskaren zirri eta ferekak, hatz-mamien
  jolas gogoangarriak ederki ditut oroimenean gorderik, eta hurbiltzen ari
  naizela uste sendoa daukat, aurki lortuko dudalakoan nago. Lortuz gero,
  behin gorputzetik aterata neskaren kusa abiatuko naiz, zuzen, eta harengana ailegatzean berarekin larrutan egongo denaren gorputzean sartuko.
  Ez dakit ataka honetatik nola irtengo naizen, alabaina. Ez onik, susmoa
  daukat. Horrexegatik idazkia. Ez dakit gorputzetik at luze ibili ostean eta
  gorputz arrotz batean sartuz gero nirera bueltatzekorik izango dudan
  ala. Bost axola. Edozer egiteko prest nago azkeneko behin batez emakume horrekin egon nadin. Edozer. Akaso egun batzuren buruan, ustel
  kiratsaz artegaturik auzolagunek aurkituko naute, hilik. Edo are txarrago,
  bizirik baina ganorarik gabeko txontxongiloa legez, une oro zakil tente
  eta goria helduta jo eta ke. Inoiz bateriak amaitzen ez zaizkion panpin
  lizun bezalaxe.
  Holan bada, egin ezazue nahi duzuena ene gorputzarekin. Egizue probetxuko, onurako zerbait: har ezazue gorputza eta eraman ikastetxez
  ikastetxe, zer motako pertsonengandik goxokiak onartu behar ez dituzten umetxoek jakin dezaten, adibidez. Edo bestela, hobe akaba nazazue,
  arren.
  
  202
  
  Claude Recart
  1969
  Baiona
  
  2003. urtetik espetxean.
  
  Preso zenbakia: 14473
  Maison d’Arrêt de Seine Sain-Denis
  Avenue Vauban
  93422 Villepinte Cédex
  Frantzia
  
  Poemak eta marrazkiak
  
  1.
  
  3.
  
  Extrait d'une lettre:
  “09-07-2004 ... Je viens d’apprendre le décès d’une camarade de Fleury,
  elle s’est suicidé, ça fait mal, mal pour sa famille, mal parce que c’est
  inadmissible et inacceptable, mal car c’est trop tard, mal car elle a du
  souffrir énormément avant de prendre cette décision et mal parce que
  personne ne s’en est aperçu..."
  
  “le bleu du ciel derrière
  les barreaux
  les bleus du coeur dans les
  lettre reçues
  la tête vide dans la cours
  J’écris dans ma cellule
  la tête vide
  J’écris sur le cahier, le bleu
  de l’uniforme
  qui ouvrira ma porte”
  
  2.
  
  4.
  
  “ce soir une mère pleure
  des larmes coulent sur son visage
  le regard vide, le coeur brisé
  qui pourrait la réconforter?
  
  “ Nahiz eta etxetik urrun egon
  gure egunkariak ixten dituzten
  gure ikurrak kentzen dituzten eta
  gure bizitzak itotzen dituzten
  torturatzaile haiek entzuten ditut,
  gugandik errautsa basamortu bat
  utzi Besterik ez dutelarik nahi,
  Baina ez dezatela inoiz ahastu
  Errauts haien azpian sua beti
  Erreko dela, eta gure AURKA
  EMANDAKO kolpe bakoitza
  Gure askatasunaren sugarra
  Berpiztuko duen haize bat bezala
  IZANGO dela”.
  
  ce soir une mère pleure
  j’aimerais lui sécher ses larmes
  lui dire que c’est pas vrai
  lui prendre sa douleur, et la jeter au loin
  comme si de rien n’était
  mais ce soir une mère pleure
  elle a perdu son fils
  ils l'ont assasiné
  
  à Arkaitz
  
  204
  
  Frantsesetik euskaraz, itzulpena: Josetxo Otegi Arrugaeta
  LA SANTE kartzelan idatzita.
  
  205
  
  Txomin Troitiño Arranz
  1955
  Donostia
  
  1987. urtetik dago espetxean.
  
  C. P. Albolote
  Apdo. 2062
  18080 Albolote
  Granada
  
  206
  
  Txomin Troitiño Arranz
  “Txoritxu eta dortokak”
  
  Txotitxu eta dortokak
  1.
  Behin bateanTxoritxu bere gurasoekin zuhaitz handi batean bizi zen.
  Zuhaitzaren adar sendo batean, besteen artean, habia bikain eta goxo
  bat zegoen; han biziki ondo denbora ematen zuen, beti abesten ta barre
  egiten baitzegoen.
  Txoritxuen aitatxu, bere lagunekin, beste adar batean bizi zen. Adar hau
  oso handia zenez, honek habia ugari egotea errazten zuen. Eta zergatik
  hainbeste habia? Norberak bere habia zeukalako, eta honexegatik, hain
  zuzen, hainbeste habia egotearen arrazoia.
  Zuhaitz berean baina beste adarretan, beste txori batzuk ere bizi ziren,
  esan dugun bezalaxe,Txoritxu bizi zen zuhaitza oso handia baitzen!
  
  2.
  Goizaldi batean esnatu, jaiki, lumak orraztu, begiak garbitu eta gosaldu
  ondoren,Txorituk oihu batzuk entzun zituen:
  
  Txoritxuk, dortoken larrialditasuna ikusi zuenean, ziztu bizian bere amarengana joan zen, hau guztia, ikusitakoa eta entzundakoa kontatzeko, eta
  gainontzeko txoriei, laguntza eskatzeko asmoz.
  Bitartean, otsoak dortokengana hurbiltzen ari ziren ahoa zabalduz eta
  uluka: Auu! Auu!
  
  3.
  Zuhaitzeko txoriak gertatzen ari zena konturatu zirenean, euren habietatik irten ziren dortokak lagundu nahirk eta den denak batera zuhaitzaren inguruan hegalakada hasi ziren otsoak oztopatuz, dortakak harrapa
  ez zitzaten.
  Bitarte horretan txoritxuk, enborretik zehar, zuloaren barnetik, dortokarengana jaitsi zen eta ate txiki bat zabaldu eta gero, dortokak pasabidetik salbatu zituen.
  Ordutik, une horretatik aurrera, dortokak eta txoritxu elkarrekin bizi
  ziren
  
  - Lagundu! Lagundu mesedez! Lagundu arren!
  Txoritxuk entzuten bazuen ere larrialdi oihuak, ez zuen inor ikusten;
  batera begira zein bestera, beti huts! Hala ta guztiz ere, oihuak entzuten
  jarraitzen zuen:
  - Lagundu! Arren! Lagundu mesedez!
  Eta oraingo honetan, eta bigarren aldian, bai aurkitu zituela laguntza eske
  ari zirenen kokapena; behekaldean laguntza eskatzen ari zirenak ikusi
  zituen Txoritxuk: bi dortoka ziren, zuhaitzaren inguruan ari zirela eta
  enborratik gora igo nahi zutelarik. Zergatik? Otso batzuk euren bila hurbilu zirelako eta, jakina, jan nahian etorri zirelako.
  
  208
  
  4.
  Txoritxu eta dortokak adiskideak egin ziren eta egunero ez bazen ere,
  elkarrekin zeunden bakoitzean abentura handiak izaten zituzten!
  Dortokak oso jakintsuak eta ekimen handikoak zirenez kantak eta jokuak
  asmatzen egunak ematen zituzten. Gaitera, ia gauero, Txoritxu loak
  harrapatzen zuen bitartean, zuhaitzeko leku guztietara joaten ziren beste
  txoriekin egoteko; eta noski,Txoritxuren aita egonez gero berarekin ere
  hitz egiten zuten.
  Dortokek Txoritxuren abenturak eta bihurrikeriak kontatzen zizkoten
  eta honela Txoritxuen aitak bere alabaren bizipen asko zekien; gauzak
  horrela, adar batean topo egiten zutenean hirurak: Txoritxu eta bere
  gurasoak, oso pozik jartzen ziren, beti abesten ta barrezka Txoritxuren
  abenturak oroitzen.
  
  209
  
  5.
  Baina, denbora luze pasa bazen ere, otsoak ez ziren dortoketaz ahaztu,
  eta egunero dortokak nola harrapatu pentsatuz aritzen ziren.
  Egun batean eta inor konturatu gabe, zuhaitzera igotzeko ideia bururatu
  zitzaien: postariaz mozorroturik agertuko ziren.
  
  Basora itzuli zirenean, Txoritxuk, denak askaria jan zezaten, janari goxo
  bat prestatu zuen, eta amaierarako gaua iritis zenez, suaren ondoan jesarri ziren Txoritxuren eta dortoken kondairak eta abenturak entzuteko.
  Biharamuean zuhaitz ondoan iskanbila handi bat zegoen eta zarata bitxi
  bat entzuten zen:
  - Mook! MooK!
  
  Hala pentsatu eta hala ekin! Dortokak harrapatzera joan ziren baina
  habiaz-habia miaketa ari zirenean Txoritxuk otsoen buztanak ikusi zituen
  eta ziztu bizian bere lagunak beste habia batean ezkutatzera joan zen.
  Horregatik otsoak beraien habiara iritis zirenean, ez zuten dortokarik
  aurkitu eta ezin izan zituzten jan.
  Otsoak amorrazioz beterik euren kobazulorantz hurbiltzen ari ziren
  bitartean baso osoan zehar euren haserre uluak entzuten ziren: auu!
  Auu!
  Izualdi hau gainditu ondoren, Txoritxu eta bi dortokak eguna pasatzera
  hondartzara joan ziren Txoritxuren aiton-amonaren lagunduta.
  
  6.
  Han, itsasondoan, dortoken gurasoak zeuden eta euren kumeak ikusterakoan biziki alaitu ziren, dortokak jaio zirenetik ez baitzuten elkar ikusi
  eta!
  Orduan, dortokakumeak, itsasoa zein polita eta handia den konturatu
  ziren! Horregatik euren gurasoei galdetu zieten ea ahal zuten uretan
  sartzea igeri egiteko! Gurasoen baimena jaso ondoren, horrelaxe egin
  zuten.
  
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 20