Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 13

Total number of words is 3771
Total number of unique words is 1227
34.6 of words are in the 2000 most common words
48.0 of words are in the 5000 most common words
54.5 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
Espetxe aldera berriz ere gerturatu zirelarik, aldiz, akabo kumearen teoria! Bele kabroia, bere baino hiru aldiz handiagoa zen hegaztia zirikatzen!
Ostetik gerturatuz orain, azpitik hurbilduz ondorengoan, bake santuan
dagoenaren tenperamentuaren zelsiusak etengabe goraka bortxatzen.
Bi hegazti harrapakariek, ordea, kasu gehiegirik egin gabe, hegalei astindu
parea emanez azkar asko uzten zuten gure laguna atzean. Bele kabroiak
baina berean temati! Hegalak bere kokagunetik atera eta indarrez astinduz, berriro ostetik gerturatzen eta zirikatzen, noski!
Arestian aipatu dut dibisiotik tailerretara doan pasabidearen teilatuan
egiten dituztela ordu andana. Dena dela, ez dira beleak teilatua zaintza
postu zein deskantsu gunetzat erabiltzen duten bakarrak. Usoek eta
beste txori txiki batzuek ere pasabidearen goialdea erabiltzen dute funtzio berdinerako. Beste txori hauen inguruan, baina, beleak egonez gero
akabo bake santua!
Gure lagun beltzak lehenengo beste txorien norabidean begiratuko du.
Bigarren pausua, despistatu itxura eginez orain hona, orain hara begiratuz, besteei hurbiltzen saiatuko da. Eta bien arteko distantzia metro batekoa denean, orduan bai, bere buruari “oraindik hor segitzen al duk?” galdera luzatuko balio bezala, burua makurtu, mokoa aurreratu eta salto
bakarrean beste txoriarengana abiatuko da amorruaren amorruz. Usoak
edo dena delakoak alde egin ondoren, aldiz, gure lagun xelebreak paparra atera eta elegantziarekin segituko du bere bidea.
Zirikatzaileak direla gero bele hauek, zirikatzaile porrokatuak!

134

135

Igor Letona Biteri
Poemak eta “Bele kabroiak”

Bele kabroiak
Nork esango zidan duela urte bete beleei buruz idatzi ahal izateko besteko esperientzia pilatuko nuela hamabi hilabeteren tartean! Bada, geroa
ekinez egiten dela dioen esaerari bi puztarri gehiago.
Ziegako leihotik begiratuz, Fleury-ko hirugarren dibisioko patioa dugu
ikusgai, espetxeetako patio txapelketan ohorezko mailan jokatzen den
patio berau. Patioa mugatzen duen lau metroko hormaren ostean aldiz,
tailerrak. Dibisioa eta tailerrak elkar lotzeko, airean altxatutako pasabidea,
ehun metro luze ingurukoa eta patioa bi zati berdinetan banatzen duena.
Pasabide horren teilatua da nire ikerketaren espazio. Hortxe izaten dira
bele kabroiak egunean zehar eta.
Teilatua bera laua da, lorategi zaintzan erabiltzen diren harri txiki horiez
duelarik babestua zoroa. Aipatu bezala, teilatua dute zaintza postutzat,
bertatik inkurtsioak egiten dituztelarik patioko alde batera zein bestera
janari bila.
Badakit jakin bai, dagoeneko buruari galdezka ariko zarela : zergatik baina,
kabroiak? Zer esango dizut, bada! Hitzaren zentzu txarra alboratu eta
alde positiboa hartu beharko duzu kontutan, kabroi atsegin, sinpatikoena
alegia.
Niri egia esan, zerbait egitekotan, entretenimendua eskaintzearena izan
da, berauen jarrerak zaintzen tremendo pasatzen dut eta!
Ideia onik ez dute garunetan eta beraien tamaina edota oraindik txikiagoa den guzia zirikatzen dute. Eta hau ere ez da guztiz egia, patioan bertan dabiltzan katuei buruko minik ematen ere ikuskatu izan baititut bele
majaderoak. Bai horixe! Katua lasai jaten dabilen bitartean, belea ostetik
gerturatuz, lau hankakoaren buztanari pikoka egin. Ederki jarritakoak
behar direla gero!

Beste behin, aldiz, pareko basoaren zeru aldean bi hegazti harrapakari
ikuskatu nituen. Zein ederra berauen hegaldiari so egotea, hegalak parez
pare irekita, batere astindu beharrik gabe gora eta behera planeatzen
zuten bitartean, aire korronteez baliatuz.
Hor ziren, beraz, bi hegazti harrapakariak afal osteko pasiotxoaz gozatuz,
hegazti ttipiagoa berarengan gerturatzen ikusi nuenean hegalak jotafuego astinduz. “joño! Kumea ere baditek eta!” esan nion nire buruari.
Espetxe aldera berriz ere gerturatu zirelarik, aldiz, akabo kumearen teoria! Bele kabroia, bere baino hiru aldiz handiagoa zen hegaztia zirikatzen!
Ostetik gerturatuz orain, azpitik hurbilduz ondorengoan, bake santuan
dagoenaren tenperamentuaren zelsiusak etengabe goraka bortxatzen.
Bi hegazti harrapakariek, ordea, kasu gehiegirik egin gabe, hegalei astindu
parea emanez azkar asko uzten zuten gure laguna atzean. Bele kabroiak
baina berean temati! Hegalak bere kokagunetik atera eta indarrez astinduz, berriro ostetik gerturatzen eta zirikatzen, noski!
Arestian aipatu dut dibisiotik tailerretara doan pasabidearen teilatuan
egiten dituztela ordu andana. Dena dela, ez dira beleak teilatua zaintza
postu zein deskantsu gunetzat erabiltzen duten bakarrak. Usoek eta
beste txori txiki batzuek ere pasabidearen goialdea erabiltzen dute funtzio berdinerako. Beste txori hauen inguruan, baina, beleak egonez gero
akabo bake santua!
Gure lagun beltzak lehenengo beste txorien norabidean begiratuko du.
Bigarren pausua, despistatu itxura eginez orain hona, orain hara begiratuz, besteei hurbiltzen saiatuko da. Eta bien arteko distantzia metro batekoa denean, orduan bai, bere buruari “oraindik hor segitzen al duk?” galdera luzatuko balio bezala, burua makurtu, mokoa aurreratu eta salto
bakarrean beste txoriarengana abiatuko da amorruaren amorruz. Usoak
edo dena delakoak alde egin ondoren, aldiz, gure lagun xelebreak paparra atera eta elegantziarekin segituko du bere bidea.
Zirikatzaileak direla gero bele hauek, zirikatzaile porrokatuak!

134

135

Igor Letona Biteri
Poemak eta “Bele kabroiak”

Aurrekoan, ornitologian aditua dugun kideari zuzendu nintzaion azalpen
eske.
- Hi, Jabitxu, zer dakik hik beleei buruz?
- Bada, estruktura sozial zorrotza izateaz gain, haratustel garbitzaile apartak, borrokalari txukunak eta libururen batetik jasotako informazio gehitua ere eskaini zidan azalpen gisa patio txanda amaitu arteko ondorengo ordu erdian. Gure patio honek askorako ematen du eta!
Ez dira egun gehiegi pasatu oraindik, gure ibiltoki hari hautsak astintzen
geniolarik poesia gaitzat harturik, idatzi berri zuen poema baten atala
gramatikalki zuzen ote zegoen jakin nahi baitzuen. Zatitxoa buruz zekienez, bertan bota zidan. Eta horren hitz ederrak iruditu zitzaizkidanez,
olerkia idatzirik ekartzeko eskatu nion. Berak, ordea, ezetz eta ezetz!
Lotsatu egiten zela... horren ederra ere ez zela... azkenean baztertu
zituen lotsak eta arratsaldeko patio orduan paperean ekarri zuen eta
nirekin ziegara eraman nuen olerkia.
Poema nik irakurtzen ez bazuen nahi, pentsa zein neurrian mehatxatu
behar izan nuen horren hitz ederrak zuongana bideratu ahal izateko,
hots, nire kontakizun honetan ateratzeko. Lortu nuen baimena, bai. Bata
bestearen ostean hamabost kauendiosen artean
- Egin ezak nahi duana.
Entzun nian eta horrekin ni pozik. Merezi duelakoan nago olerki hau zuekin banatzen. Ea zer iruditzen zaizuen.

Egunero,
ilunabarrero,
izaten naiz zeru izartsuaren bezero.
Han goian, argi artean,
ikusten zaitut aldi oro.
Gero,
ametsetan ibiltzeko
egunero.
Pozik bizi naiz
zutaz esklabo eta ero.
Zuretzat
izarrak lapurtuko nituzke,
gauero.
Zure ametsek dirdira izateko
betiro.
Beleekin ongi konpontzea garrantzitsua dela deritzot. Izarrak urrutitxo
gelditzen bazaizkigu lapurtuak izateko, beti eskatzen ahal baitiegu hegaldi
luze baten zerbitzua gure bihotzen izenean zein mesedetan.
Dena dela, maitasun kontuetan lotsati samarrak ez ote diren bele
hauek… edo diskretuak agian. Nik bederen oraindik ez ditut elkarri sentimenduak adierazten sumatu eta ezta larrua jotzen ere. Niet!
Usoengandik ezin dut berdina esan. Uso harra terribleak dira, gero!
Presoak dirudite, beti bero!
Uso emea dagoen tokian, usarra ere bertan, ipurdi aldeko lumak irekiirekita, hainbat kolore ederreko paparra puztu-puztua eta gruuuuuugruuuuuuuu-gruuuuuuuuuuuu batean emearen atzetik korrika.
Bateren batean suertatu izan zait hego haizeren ondorioz edo mutur
beltz samar egotea eta, usarra emearen atzetik doalarik, eskuak leihoko
burdin trangetan finkatuz emeari oihukatzea:
- Ez utzi gero! izorratu dadila!

136

137

Baina, oro har, maitasun adierazpenak diren ikuskizunen aurrean, ukondoak mahai gainean iltzatu, kakotxa esku barneetan kokatu eta murgiltzen naiz gero amestuz.
Beleekin nenbilen, dena dela, eta itzul gaitezen, beraz, xelebre hauengana.
Behin eta berriz errepikatzen dudan teilatu dontsu hau, laua denez,
patioan suertatzen diren futbol batailei esker, baloiak teilatu honetan, langabezian, gelditzen dira. Eta etxe hauek gobernatzen dituzten pertsonen
lan egiteko grinari esker, oso gutxitan igarotzen dute esferek hilabetetik
behera teilatuan.
Bitxiena, ordea, zera da, nahiz eta baloi batzuk bazter batean gelditu eta
besteak bestean, egun gutxiren buruan bata bestearen alboan izango dira
ziurtasun izpirik gabe. Hasiera batean, horretaz ohartzerakoan
- Joño, horiek ere nahiago ditek elkarren artean bakarka baino.- Pentsatu
nuen.
Hori besterik izango ez balitz... ez ba... misterio horri logika bilatzeak kaxkarrean egin zuen habia eta, akabo! Eguerdia gora, arratsaldea behera,
besterik ez buruan.
- Nola kristo egien ditek baloi ostia horiek elkarretaratzeko?
Bada, buru-haustearen argitze prozesuari, Bob Marley-ren jarraitzaile sutsua den batekin patio orduaren aldikako minutu tartea igarotzea gehitzen badiozu, ba horixe...
- Ez zuten, bada, etxe hauetako langile fin eta argitsuenetarikoren bat
baloien bila bidaliko eta honek, lehenengo urrastzat, presiopean lanik ez
egiteko, ez zian, bada, baloi guztiak batu eta hurrengo baterako utziko
garraio lanak?- eraman ninduen pentsatzera etxe hauetako logikak, hori
arrazoizkoena izango litzatekeelakoan.

138

Beste teoriei dagokienez, niretako gordeko ditut. Jamaikanoaren jarraitzailearekin egon ondorengo mementoko hausnarketak, batik bat.
Ditxosozko misterioa, aldiz, handik bi egunera argitu zen. Afal ondoren,
ohi bezala, idazketa eta leihotik begiratze saioak tartekatzen nituelarik,
alegia. Misterioa argitzeaz gain, tripak ere bota nituen barrezka. Belea
baloiaren gainean malabarismoak egiten ikustea ez baita eguneroko ogia,
eta erortzen zen bakoitzean esfera gaixoak jasotzen zituen mokokadak
ere ez nituzke niretako nahi.
Hamabost minutu inguruko ekitaldi itzela izan zen!
Herrira itzultzen naizenean, trebatutako ahuntzarekin pentsatu nuen
negozioaren ideia alboratu eta majadero hauen lehengusuekin prestatu
behar dut kristoren ekitaldia, bai horixe! Gainera animaliei zuzenduriko
tratu txarri gabe, dena garbi-garbi, txo!
Norbaitek norbait trebatzekotan, bitxo kabroi hauekin agian gauzen
ordean aldatuko litzateke eta, bada ezpada, nik baloiak botako niela
pentsatu nuen eta berek egitea zutela nahi zutena. Erretretan daudenentzat, bestalde, entretenimendu musutruk, nahiko ordaindu dute
bizitzan, jada eta.
“Traki” kideari ere esan izan diot, azkeneko kategoria honetan sartzen
denez, berak ere ez duela ordaindu beharrik izango.
Garai bateko tankeak, eta egungo tanketak, aldiz, ez ditu oso gustuko
erretretarekin erlazionatutako aipamen hauek, eta ni, horren jakitun izaki,
bada ezpada lauzpabost metroko distantziatik jaurtitzen dizkiot horrelakoak, gure tanketak turbo-injekzioa sartzen duenean argi ibili beharra
dago eta!
Inork ez dezala pentsa baina, gaizki zaintzen dugunik Ezta gutxiago ere!
Urteek ematen duten errespetua ederki irabazia izateaz gain, beste arrazoirik ere badugu berau ongi zaintzeko; gure artean dagoen “mili” bakarra izaki dinosauroei zor zaien errespetua ere badugu Trakirekiko.

139

Aurreko batean, patiora jaitsi ginen goizean. Ordubetetxoa itxuran aprobetxatzeko asmoz
- Zer, hi, pilotan galtzerik nahi, edo?- bota nion.
- Gaur ez, hi. Gogortuta nagok guztiz eta! – erantzun zuen.
Horrelako aukera ezin pasatzen utziz,
- Kaundioa hi, beti hor habil ETA (M) gora eta ETA (M) behera eta orain
zer ETA (J).
Berak aurpegi arraroa jarri orduko, plazerrez beteriko azalpenak emateko prest azaldu nintzaion, beti ere, jakina, gure arteko lauzpabost metroak errespetatuz.
- ETA jubilatuak! Txo! Jubilatuak!!!
Gaixo Traki! Zenbatetan pentsatu ote zuen ondorengo 55 minututan:
“zergatik jaitsiko ote ninduan gaur patiora!” berak bakarrik daki.
Arratsaldeko patio orduan, hau zapaldu orduko gerturatu zitzaidan
paper zatia luzatuz, irribarre zabala ahoan marraztua zuelarik.
Paper zati horretan bertso hau idatzita zegoen:
Urte ugari baina
Intentzioz tinko,
Nahiz jakin nik sasoia
Ez dela betiko,
Horren aurrean zertan
Jarri belauniko,
Bota egin beharko nauk
Ez nauk eroriko.
(Milia, je!)

140

Desafioa literalki erantzutea baino bertsoz egitea zentsuzkoagoa izaki,
ene hezurdurarentzat bereziki, hurrengo goizean ni gerturatu nintzaion
isilik eta irribarre zabalarekin, segurtasun eremua errespetatuz beti ere,
eta paper zatia postari bidez bidali nion.
I.
Mili bezala hasiz
“M”a hintzan, beraz,
Urteak aurre eta
Oraindik gogoaz,
Artrosia eta tripak
Adi diotenaz,
“M”-az baino hobe
Hagoela “J”az

II.
“J”-k dik zer ikusi
hire erretretaz,
pipa eskuaz baino
hobe haz makilaz
enfermerek beteko
ahoa papilaz,
disfruta ezak asko
jubilazioaz.

Egun bereko arratsaldeko patio orduan, eskua luzatu besterik ez nuen
egin behar izan bere orria jasotzeko.
I.
Zabaldu nahian zabiltz
Zure eremua,
Zer den jakinen dezu
Orduan damua
Nire inperioan
Ez sartu musua,
Ongi entzun al dezu
Fleuryko mamua

II.
Alta errespetua
didazu galdua,
nire aurrean luze
luzatuz lepoa
zuretzat ziurrago
da ziega barrua
kamikazea al zera
edo ta eroa.

III.
Gazte hauen artean
Nik daukat tronua
Oso erraza izan da
Hartzea postua
Defentsa ez da egon
Bate gizakua
Non kristo sartu zara
Melenaz pijua.
141

Bertso idatziaren arazorik handiena horixe da, ahoz esandakoak ez bezala, doinurik ez duela. Lauzpabost metroko distantziatik bestalde, begiek
zein txispa mota duten sumatzea bera ere zaila denez, ezin jakin gure
tanketak betiko umore sano zein onez jarraitzen ote zuen...
Nik, bada ezpada,”Gora miliak, bai horixe!!!” bota nion distantziatik, eta
sortu zitzaion irribarre zabala ikustean, lepo azpian duen frontoi paretan
bizkarreko parea eman eskuarekin, “Hi bai bertsolari aparte” bota , eta
eguraldiaren gorabeherei buruz hitz egiten hastearekin batera, irabazlerik ez duen zirkuitoari itzuliak emateari ekin genion.
Pazientziaren santurik ote dagoen ez naiz jakitun. Gure Azkoitiarrari dena
dela, txapela buruari bezala legokioke betebeharra. Ondorioz, gainera,
Azpeitian eta Azkoitiarena arteko intentsitateko gutxiko gudarekin amaituko genuke: bi herrietan santua eta akabo iskanbilak!
Metxa kidea alboan izan banu, azkar asko botako zidan “te, te te,! Geldi
hor, Azpeitin oraindik “klase” gehiago diagu eta”.
Arrazoi apurren bat ere izango luke gure Metxak adierazpen hori egiterakoan, Ezkozia aldeko Ness Lakuko misterioa bera baitute Azpeitia aldean. Bertako batek, telebistan publiko egin ere egin zuen berria, eta jendearen erreakzioa zein eta barrea hi, barrea!
Fede gutxiko jendea dagoela Euskal Herrian gero, bai horixe! Horren
zaila al da bada, txangurro hegalarietan sinestea?
Bihar goizeko patio orduan, generoan espezialista dugula aprobetxatuz,
galdetu behar diot gure ornitologoari espezie bitxi horren inguruan zer
duen esateko… Batek daki egunen batean gure teilatu honetan ez ote
dudan espezie bitxi horretako bururik aurkituko.
Gure teilatu honek askorako ematen du eta!

142

Duela hiru bat aste esaterako, kristoren ikuskizuna deritzodan horietako
batez gozatzeko aukera aparta izan nuen. Ordura arte ikusi gabekoa nire
leihotxo honetatik begira bizi izan nuen guztiz liluraturik.
Bazkari ordua zen, eguerdiko hamabietan, beraz. Eguzkiaren sufrikarioa
bere gorenean sentitzeko ordubete parea behar oraindik, 25 metroko
distantziara, teilatu gainean beti ere, hiruzpalau metro zabalera zein altuerako zuen beltzune hantzeko zerbait ikusi nuenean. Espetxea eraikia
dagoen lur eremu hauek zingiratsuak direnez, suposatuko duzuen bezala, udaberri aldean mota guztietako intsektuen jaiotza ikustatzeaz gain eta
ondorengo tortura ere pairatzen dugu.
Bada, oraingoan ere larba izateari utzi dioten pelma horien laugarren
txanda heldu duk. “Arratsaldean patioan errukienak gaituk!” pasa zitzaidan burutik, hots, amaren esanetan ez dudan horretatik. Minutuak
aurrera egin ahal baina, txanda honetako ustezko zirikatzaile ostia
horiek aurreko txanda desberdinetakoak baino handiagoak zirela ohartu nintzen.
Buru barruko txirriken eragin gogotsuaren ondorioz,, argi handia piztea
ere lortu nuen azkenean. “Ostias!, erleak dituk eta! Porlan arteko zirrikituetatik barna sartu eta hor daude azken hiru asteetan.
Gure lagun beltzei dagokienez, erleak dauden bi metroko perimetroan
barna sartzen direnean, ai ama! Erle zaindariak inguruan bueltaka hasi
orduko gure lagunen urduritasuna ikustekoa izaten da. Berauen mugimenduak zaindu nahian, inguruan duten beste guztia ahaztu egiten dute.
Toki berean gelditu nahi duten tematiak ere, egon badaude, eta kasu
horietan, ikuskizuna bere gailurrik gorenera heltzen da. Bizpahiru erle
belearen satelite bailitzan, azken honen buruak bere tokitik at irten behar
duela dirudi. Lehenek ernegatzen direnean, erasorako bidea hartzen
dute eta orduan heltzen zaio gure lagunari komedien ordua. Dios nolako saltoak!!! Hegalak kasik ireki gabe metro bete gorako saltoak ematen
dituzte ziztada bakoitzeko gaixoak.

143

Igor Letona Biteri
Poemak eta “Bele kabroiak”

Bertso idatziaren arazorik handiena horixe da, ahoz esandakoak ez bezala, doinurik ez duela. Lauzpabost metroko distantziatik bestalde, begiek
zein txispa mota duten sumatzea bera ere zaila denez, ezin jakin gure
tanketak betiko umore sano zein onez jarraitzen ote zuen...
Nik, bada ezpada,”Gora miliak, bai horixe!!!” bota nion distantziatik, eta
sortu zitzaion irribarre zabala ikustean, lepo azpian duen frontoi paretan
bizkarreko parea eman eskuarekin, “Hi bai bertsolari aparte” bota , eta
eguraldiaren gorabeherei buruz hitz egiten hastearekin batera, irabazlerik ez duen zirkuitoari itzuliak emateari ekin genion.
Pazientziaren santurik ote dagoen ez naiz jakitun. Gure Azkoitiarrari dena
dela, txapela buruari bezala legokioke betebeharra. Ondorioz, gainera,
Azpeitian eta Azkoitiarena arteko intentsitateko gutxiko gudarekin amaituko genuke: bi herrietan santua eta akabo iskanbilak!
Metxa kidea alboan izan banu, azkar asko botako zidan “te, te te,! Geldi
hor, Azpeitin oraindik “klase” gehiago diagu eta”.
Arrazoi apurren bat ere izango luke gure Metxak adierazpen hori egiterakoan, Ezkozia aldeko Ness Lakuko misterioa bera baitute Azpeitia aldean. Bertako batek, telebistan publiko egin ere egin zuen berria, eta jendearen erreakzioa zein eta barrea hi, barrea!
Fede gutxiko jendea dagoela Euskal Herrian gero, bai horixe! Horren
zaila al da bada, txangurro hegalarietan sinestea?
Bihar goizeko patio orduan, generoan espezialista dugula aprobetxatuz,
galdetu behar diot gure ornitologoari espezie bitxi horren inguruan zer
duen esateko… Batek daki egunen batean gure teilatu honetan ez ote
dudan espezie bitxi horretako bururik aurkituko.
Gure teilatu honek askorako ematen du eta!

142

Duela hiru bat aste esaterako, kristoren ikuskizuna deritzodan horietako
batez gozatzeko aukera aparta izan nuen. Ordura arte ikusi gabekoa nire
leihotxo honetatik begira bizi izan nuen guztiz liluraturik.
Bazkari ordua zen, eguerdiko hamabietan, beraz. Eguzkiaren sufrikarioa
bere gorenean sentitzeko ordubete parea behar oraindik, 25 metroko
distantziara, teilatu gainean beti ere, hiruzpalau metro zabalera zein altuerako zuen beltzune hantzeko zerbait ikusi nuenean. Espetxea eraikia
dagoen lur eremu hauek zingiratsuak direnez, suposatuko duzuen bezala, udaberri aldean mota guztietako intsektuen jaiotza ikustatzeaz gain eta
ondorengo tortura ere pairatzen dugu.
Bada, oraingoan ere larba izateari utzi dioten pelma horien laugarren
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 14