🕥 30-minute read
Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 09
Total number of words is 3869
Total number of unique words is 1055
33.8 of words are in the 2000 most common words
48.5 of words are in the 5000 most common words
56.9 of words are in the 8000 most common words
Garzonek esanikoaren arabera, ez omen zuen inolako handinahi politikorik eta bere helburu bakarra ustelkeriaren ildoan sartuta zegoen PSOE
alderdian sartzea zen, bertatik ustelkeriaren aurka borrokatzeko, hauxe
baitzen Garzonen helburu bakarra, zinez. Egia ote? Bestelako helbururik
ez ote zuen?
PM izanikoek ere gauza bera esaten zuten garai batean, Euskal Herriari
bere eskubideak ukatzen dizkion sistemaren aurka borrokatzeko erarik
egokiena sistemaren barruan sartzea omen zela. Eta halaxe egin zuten,
sistemaren barruan sartu eta bertan gustura gelditu (oraindik barruan
daude), sistemaren sustatzailerik sutsuenak bilakatu eta gero. EEk izaniko
bilakaera (usteltzea, hobeki esanik) ikusi besterik ez dago. Garai batean
abertzaleenak eta iraultzaileenak omen ziren, baina sisteman sartu ondoren Euskal Herriarentzat independentzia eta sozialismoa aldarrikatzetik
Espainiaren batasun sakratuaren alde egitera igaro ziren. Hori bai, hauek
ere abertzale, ezkertiar eta iraultzaile sutsuak ziren. Omen. Antzeko zerbait gertatu zen Garzonekin.
Garzonek esanikoaren arabera, berak ez zuen inolako asmorik politikan
gorantz egiteko, ez zuen ardura garrantzitsurik hartu nahi eta, batez ere,
ez zuen barne ministroa izan nahi, ez horixe! Ez, berak gero eta nabariagoa zen ustelkeriaren aurka borrokatu nahi zuen PSOEren barnetik.
Horretarako beharrezko baliabideak jarriko zituztela hitz eman zioten
Gonzalezek eta, baina gero ez zuten emandako hitza bete. Garzon guztiz inoxentea omen zen eta izakera inoxente horretaz ederki baliatu zen
PSOEko jende ustel eta zitala, ekaineko hauteskundeak irabazi besterik
ez baitzuten nahi eta horretarako Garzon PSOEren zerrendan agertzea
97
Joxe Karlos Apeztegia Jaka
“Ehiztariei buruzko istoriotxo bat” eta beste
beharrezkoa zitzaien: Hau bait tipo “inoxentea” Garzon epailea, jakina!
Eta PSOE GALen aferetan leporaino sartuta ibili zenik ere ez zuen inondik ere susmatzen (Garzonen “egiak” eta Acebesenak oso antzekoak
dira).
Liburuaren atal batean, atxilotu garrantzitsu baten kontura barre egiten
du. “Hauek ez dira horren gogorrak!”, pentsatuz, bere bulegoan dena
kontatu omen ziolako, berak jakin nahi zuen guztia. Jakina, atxilotua torturak hautsia zegoenik ez du aipatzen. Agian ahaztuko zitzaion edo.
PSOEn urtebete egin eta gero, PSOEko buruek ustelkeriaren aurka deus
ere egiteko asmorik ez zutela konturatu zen. Horrez gain, egunerokoan
bere jarduna burutzeko oztopo ugari gainditu behar izan zituen. Hori zela
eta, PSOE utzi eta Auzitegi nazionalera itzultzea erabaki zuen, Espainia
hautsi nahi duten euskal abertzale “gaiztoen” aurka borrokatzera.
Hori bai, Argentinan eta Txilen militarrek egindako basakerien berri (tortura basatiak, desagerpenak, haur bahiketak...) izan duenean hunkitu egin
da guztiz, ez baitu ulertzen gizaki batek nolatan egin dezakeen halakorik
beste gizakien aurka. Oso gizaki sentibera da bera eta horrexegatik torturaren ondorioz hautsitako abertzaleak bere bulegora eramaten zituztenean, beste aldera begiratzea nahiago zuen. Edo oihu bizian ixiltzeko
eta gezurrik ez esateko agintzen zien, Espainian ez baitago torturarik.
Auzitegi Nazionalean ohizkoak diren epaile eta fiskalen arteko liskarrak,
azpikeriak, zitalkeriak, saldukeriak eta labankada zikinak guztiz arrotzak
omen zaizkio, berak ez baitu inoiz ere parterik hartu horrelakoetan, esan
beharrik ez. Ez du inoiz ere botere eta ospe goseak bultzaturik jokatu,
bera garbi mantendu baita beti. Gainerako epaile eta fiskalak bai, liskar
eta azpikeria zikin eta itsusi horietan sartuta ibili dira beti, baina bera ez,
zintzoa baita osoki.
Garzonek esanikoa sinistu behar bada, bera onena dela sinistu beharko
litzateke. Bera bikainena da, azkarrena, lanean gehien saiatzen dena, eta
horrexegatik gainerako guztiek bekaizkeriaz begiratzen diote, bere kontura gaizki esaka aritzeaz gain.
Espainiar estatuan torturarik ez dago, Garzonek halaxe errepikatzen
baitu bizpahiru aldiz liburuan. Horiek terroristek asmatutako gezurrak
baizik ez dira. Intxaurrondoko basapiztiek egindakoen berri zehatza du
(Zabaltza, Lasa-Zabala, GALek erahildako abertzaleak...) eta estatuaren
estoldetan “demokrazia” nolatan zaintzen den ere badaki, halakoak ikertzea egokitu zaiolako, baina atxilotutako abertzaleek egindako tortura
salaketak guztiz gezurrezkoak dira Garzonen ustez. Garzonek ez du tortura babesten, jakina, bera baita Pinochet atxilotu zuena.
98
Estatuaren ustelkeria, gerla zikina eta estoldetako kiratsa ezagutu ditu
gertutik, baina epaile “ezkertiar” honek eskubideak ukatzeko indarkeria
mota guztiak erabiltzeko batere zalantzarik ez duen estatu baten alde
egitea nahiago izan du beti, Euskal Herriari dagozkion eskubideak aldarrikatzen dituztenen aurka. Jakina, jardun hori baita benetako “ezkertiarrek” egin beharrekoa.
Epaile honi buruzko liburua irakurtzen duenak pentsa lezake burutik guztiz sano ez daoen epaile ospetsuak bere burua Espainiako heroitzat hartzen duela eta liburuak ez duela deusetarako ere balio, baina oker ibiliko
da, liburu hau erabilera anitzeko baita. Adibidez, paper mordo baten gainean jar daiteke haizeak paperak eraman ez ditzan. Edo hanka hautsia
duen mahai baten oreka ziurtatzeko tresna egokia izan daiteke. Edo
bapatean komuneko papera bukatu dela konturatzen garenean erabilgarria izan daiteke. Edo gauez lorik egin ezin dutenek irakur lezakete segidan ziplo gelditzeko, eta abar. Nork esan dezake, beraz, liburu honek ez
duela deusetarako balio?
99

Euskal presoak adiskide bati idatzitako gutuna
Aupa Beñat! Zer berri dago herrian? Zaharrak berri, ezta?
Beno, barka ezak hik idatzitako gutunari lehenago erantzun ez izan (bi
hilabete inguru igaro dituk hire gutuna jaso nuenetik), baina gutun muga
ezarria diat eta astean bi gutun baino ezin diat idatzi. Jakina, debeku
horrek izugarri oztopatzen dik gure senide eta adiskideekiko idatzizko
harremana, baina horretarako egiten ditek hain zuzen ere, gure harremanak oztopatzeko eta gure bakartze egoera areagotzeko. Hortxe
zegok koxka. Hau duk hau gure egoera, baina hala edo hala aurrera egin
beharra zegok, esan beharrik ez.
Eta hi zer moduz habil? Hauxe duk gure arteko harremana gauzatzeko
era bakarra, hik debekatua baitaukak bisitan etortzea, Euskal Nazio
Askapenerako Mugimenduaren ingurukoa omen haizelako, eta Madrilen
erabaki ditek ez zaidala batere komeni hire bisita izatea, nire tratamendurako guztiz “kaltegarria” izan baitaiteke. Hori dela eta, gure adiskide
bakarrak Madriletik baimentzen zaizkigunak baizik ez omen dituk, eta hi
ez haiz (ez haute, hobeki esanik) sailkapen honetan sartzen. Badakik,
Madriletik beti ahalegintzen dituk gu “ahalik eta hobekien” egon gaitezen,
eta ildo honetan era guztietako ekimenak abian jartzen ditiztek.
aukerarik. Beraz, 2003ko maiatzaz geroztik espetxean ikasteko eskubidea
debekatu zidatek eta gaur egun ezin diat ezertxo ere egin. EHUko arduradunen aldetik ere ez diat ezer askorik espero, hitz zuriak besterik ez,
bauek ez baitakite ausardiaz jokatzea zer den. Madrileko agintariek gezurrak erabiliz giltzapean ikasteko eskubidea debekatu zigutek, eta EHUko
arduradunek ez ditek egin behar zutena egin. Hauek dituk hauek koldar
eta faltsuak!
Hemen, “ostatu” goxo honetan, ziegan nahita gelditzea egin daitekeen
gauzarik itsusiena duk, zeharo debekatuta baitago. Horren arabera, ziegatik patiora atera beharra zegok beti, eta hik ziegan gelditzea nahiago
baduk irakurtzeko, idazteko, lasai egoteko edo holakoren bat egiteko,
zeharo ezinezkoa duk guztiz debekatuta dagoelako. Eta ez bakarrik debekatua, gogor zigortua ere bai, ziegan nahita gelditzen denari 14 guneko
bakartze zigorra “oparitzen” baitiote. Hau duk hau pagotxa! Ziegan gelditzea debekatua zegok, baina ziegan gelditzen bahaiz ziegan zigortuta
egotera behartzen haute. Ba al dago kontraesan hau ulertzerik?
Hau dela eta, orain bi urte t'erdi inguru Euskal Herriko Unibertsitatetik
kanporatu ninditean, bertan izen emanda zeuden gainerako euskal presoekin egin zuten bezalaxe, ikasketak deus ere egin gabe gainditzen
omen nituelako, irakasle gehienak beldurtuta eta mehatxatuta omen
baitzeuden, edo gure aldekoak zituan erabat. Ez zitean inolako frogarik
aurkeztu haien gezurra egia zela baieztatzeko, baina berdin zitzaien. Gu
guztiok EHUtik kanporatu beharra zegoela erabaki zitean eta halaxe egin
zitean besterik gabe, esan eta egin.
Hau duk hau! Tankera berria delakoa ez duk batere nabaritzen giltzapeko sasi mundu honetan, betikoan baikaude, eta askotan gero eta okerrago. Hori bai, tankera berria ederki nabaritu duk beste batzuentzat,
Galindo, Bayo Leal, Dorado Villalobos, Julen Elgorriaga eta hauek ez baitaude espetxean. Aspaldi atera zituan giltzapetik hilabete batzuk egin
ondoren. Jakina, estatuak ezin dik onartu zerbitzari zintzo eta leial izanikoak espetxean ustel daitezen. Horiek ez omen dituk hiltzaileak,
Espainiako heroiak baizik. Haien helburu bakarra Espainiaren alde egitea
besterik ez zuan eta horretarako bide makurrak erabili zitiztean, baina
basakeria horien guztien atzean borondade zintzoa zegoan eta ez duk
bidezkoa “Espainiako heroiak” omen diren hauek espetxean egotea, ez
horixe. Hauxe duk tankera berria delakoak espetxean utzi duen arrasto
bakarra.
Orain ikasten jarraitzeko aukera bakarra UNEDen egitea duk, baina
eskaintza oso murritza duk eta ezin diagu euskaraz ikasi, erdaraz ikasi
behar baita derrigorrez. Hori dela eta, nik ezin diat ikasi EHUn ikasten ari
nintzena, UNEDen ez baitago kazetaritza eta euskal filologia ikasteko
Bestalde, orain bi urte t'erdi luze inguru Espetxe Zaintzako Epaitegi
berria sortu zitean Madrilen, gure eskubideak “hobeki zaintzeko”, baina
ikusitakoak ikusita, gure esubideak urratzeko epaitegi berezia besterik ez
dela garbi zegok, itsu batek ere ongi ikusiko bailuke hau. Behin eta berriz
100
101

ezezko erantzun borobilak lortzen ditiagu epaitegi berezi honetatik, inkisizioaren garaiko epaitegi baten modukoa baita, herexeak gogor zigortzea beste xederik ez duela.
Jakina, euskal preso politikoei sekulako espetxe zigor latzak ezartzen dizkien Auzitegi Nazionalean preso horien eskubideak “zaintzeko” epaitegi
berezi bat antolatu dela jakitea ez duk oso kontu lasaigarraia, otsoa artaldearen zainketa lanean jartzearen modukoa baita, edo axeria oilotegiko
oiloen eskubideen zaindari.
Bai, gure eskubideak ongi “zainduta” zeudek, zalantzarik ez baitago horretaz, zinez:
Beno, beste kontu bat aipatuz esan behar diat herritik gero eta albiste
gutxiago iristen zaizkidala, eta garai bateko adiskide eta ezagun askoren
bizitzaren berririk ez dudala batere, ez baitakit zertan dabiltzan.
Honezkero, denbora luzea egina diat espetxean eta urteek aurrera egin
duten neurrian adiskide eta ezagun askorekiko lotura gero eta gehiago
ahulduko duk. Noizean behin konturen bat iristen zaidak, baina gehienetan oso berandu, hau ezkondu dela, besteak semea edo alaba izan duela
eta honelakoak. Beraz, esan bezala, garai bateko adiskideekiko harremana dexente galdua diat eta bakoitzak bere bideari jarraitu diola besterik
ez zekiat askotan. Egia esan, adiskide horien bizitzaren berri zuzena izatea atsegin litzaidakek, horrek adieraziko bailidake oraindik bizirik nagoela nolabait adiskide horien bizitzan, nitaz oroitzen direla batzuetan eta
beraien arazo, kezka, egitasmo eta helburuen berri ematen didatela,
baina hau ez duk kontua eta egoera hau onartu beste aukerarik ez zaidak gelditzen, zoritxarrez. Adiskide horien bizitzatik desagertu nauk eta
onartu beharra diat, ezta? Ez pentsa, batzuetan damu izpiren bat sortzen
zaidak niri ere, nik ere antzeko zerbait ez ote nukeen egin beharko
borrokaren bideari lotu beharrean, era horretan ez bainuke nire burua
ikusiko egungo ataka honetan. Euskal Herritik urruti espetxeratua.
Batzuetan nire buruari hauxe galdetzen zioat, ea ez ote litzatekeen niretzat hobeagoa izanen besteak bezala egitea, politika kontu hauetan sartu
beharrean.
102
Izan ere, honelako zalantza uneak burura etortzen zaizkidak zenbaitetan,
baina hotzean pentsatu ondoren beti ondorioztatzen diat aukera egokia
egin nuela, ez dudala horretaz damu izpirik txikiena ere sentitu behar eta
atzera egiteko aukera izanen banu gauza bera egingo nukeela berriz ere.
Jakina, bazekiat bide hau latza dela eta ez dagoela batera xamurtasunik,
baina egin beharra zegoela garbi ikusten diat, nik ere, beste batzuek bezala, egin behar zena besterik ez baitut egin. Ez duk erraza zuloan irautea
eta egun guztiak ez dituk berdinak, baina aurrera jarraitzen diat, ttirrikittarraka, batzuetan gaizki, zenbaitetan ongi, baina aurrera beti ere.
Beste kontu bat aipatuz, giltzapean batzuetan gauza zinez bitxiak gertatzen direla aipatu beharra diat. Begira zer gertatu zitzaidan niri orain zenbait hilabete. Miaketa zorrotzak egin zizkigutean ziegetan, paper susmagarrien bila. Miaketa hauek burutu baino aste batzuk lehenago, martxoaren 11ko erasoak zirela eta, Espainiako egunkari ezagun batek islamiar
eta ETAko kideen artean lotura bazela errepikatu zian behin eta berriz,
espetxean sortutako lotura, ia aspergarriak bihurtzeraino. Hori zela eta,
gure ziegetan miaketa zorrotzak egin zitiztean eta horrek zer esan nahi
duen badakik, dena hankaz gora uzten dutela. Inork ez ziguan azaldu gure
ziegetan egindako miaketa zorrotz horien arrazoia, baina ez duk pitokeria ustezko lotura hori frogatuko zuen zantzuren baten bila ari zirela
pentsatzea, litekeena baita.
Hau gertatu eta aste batzuetara, goizean esnatu, irratia piztu eta hara
non entzuten dudan nire izena albistegian, Huelvako albisteei eskainitako
tarte laburrean, kartzelarien sindikatu baten arabera nire ziegan Malagako espetxeko 20 kartzelariri buruzko jakingarriak aurkituak baitzituzten. Hau entzun ondoren, hik ederki pentsa dezakean bezala, zur eta lur
gelditu ninduan, kontu honek zeharo ustekabean harrapatu baininduen.
Jakina, gezurra zuan, egia bakarra hona ekarria izan baino lehen Malagako
espetxean zazpi urte t'erdiz preso egona nintzela besterik ez baita. gezurra zuan, baina gezur hori ederki zabaldu zitean Huelvako irrati eta egunkari guztietan, eta egunkari baten lehen orrialdean “albiste” honi tarte
zabala eskaini zitzaioan. Dena den, hemen ez zuan kontua bukatu, estatuan argitaraturiko beste egunkari batzuetan ere “albistea” zabaldu bait-
103

zuten, besteak beste, “El Mundo”-n eta “El Diario Vasco”-n. Ez zekiat “El
Mundo”-k argitaratutakoa irakurtzerik izan ote huen, baina ez zegoan
hori nondik hartu, gezur mordo ederra irakur bailiteke bertan, baina
honek ez nindian batere harritu jende guztiak ederki dakielako egunkari
honen ildoa zein den.
Beraz, garai hartan albistegietako “izarra” bihurtu ninduan neronek nahi
izan gabe (horretarako ez zigutek inoiz baimenik eskatzen), eta zenbait
egunetan nire izena hitzetik hortzera erabili zitean.
Lehen esan bezala, kartzelarien sindikatu batek eginiko “salaketa” baten
ondorioz antolatu zuan ni ardatz hartu ninduen zirku berezi hura.
Espetxeko arduradunek garbi asko zekitean “albiste” hura gezur hutsa
zela, baina mutuarena egitea nahiago izan zitean, eta ez zitean kartzelarien sindikatu batek zabalduriko gezurrezko albistea gezurtatu nahi izan.
Zertarako? gutako baten izena ahalik eta gehien zikindu hobe, horixe
baita komeni dena.
“Albiste” honen berri laster zabaldu zuan, baita nire senideengana iritsi
ere, eta horren ondorioz kezka bizia sortu zitzaiean nirekiko, zigor eredugarriren bat edo antzeko zerbait ezarriko zidatelakoan. Baina ez zuan
deus ere gertatu, espetxeko arduradunen aldetik ez baitzait deus ere iritsi “albiste” hori buruz. Oharpenik ez, aipamenik ez, zigorrik ez. Noski,
kontu hau gezur hutsa zela ederki zekitean.

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 10
- Parts
- Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 01
- Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 02
- Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 03
- Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 04
- Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 05
- Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 06
- Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 07
- Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 08
- Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 09
- Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 10
- Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 11
- Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 12
- Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 13
- Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 14
- Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 15
- Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 16
- Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 17
- Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 18
- Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 19
- Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 20
- Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 21
- Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 22
- Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 23