Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 04

gaubeilarako jarri ziotena. Plastikoan barrena nabarmenak ziren lupetz
eta odol orbanak, eta nahiz ta ondo lotuta izan poltsari kiratsa zerion.
- Hartzazu, nik ez dut hau gura ta –damu nintzen poltsa hartu izanaz,
atzera emateko saiakera egin nion baina nazkante hark ez zidan onartu.
- Ez hemen ezin dezakegu poltsa hartu.
- Baina neuk be eztut gura ta, erre... edo botazazue.
- Ezta pentseu be andereino, ezin dugu horrelakorik egin, ze frogak direz
ta Ministerio Publikoaren ikerketan, baimena beharko genuke beraz.
- Ondo da, neuk emango dizuet baimena, hartuizu ba poltsa.
- Ez andereino, MPren baimena, horixe da behar duguna.
- Eta hor nonbaiten botako banu? Satarrean kasu?
- Zure ardura litzake, andereino.
- Ene Jesus! –esan zuen gure amak, ahoa estali ahala.
- Zer egingo dugu orduan?

Leihatilak zabalik zeuden arren, gure aitaren tarrantan egiten zuen beroarekin poltsari zerion kiratsa jasanezin bihurtu zen. Aurreko aldean jesarrita nengoen eta poltsa behegainean, oinen artean, neraman. Negarra
eta ezinik atzealdean zen Laura, sudurra musuzapiaz estaltzen zuen gure
amarekin batera. Gutariko inortxok ez zuen tutik ere esan. Jose gabaz
etorriko zait, ordu txikerretan akaso, eta konteu beharko diot. Zer esango diot lehenik? Nikanorrena edo zerarena? Txarrena lehenago hobato.
Nikanor aurkitu ditek, esango diot hasteko, eta gainerakoa neure aurpegian igarriko du. Hala ta guztiz be, ailegatuko den orduaren araberakoa
izango da dena: ez baita berdin izango bere zain neu bakarrik izatea ala
gure gurasoak horrezkero oheratu gabe izana. Ez, ez dut uste, egunotako gora beherek jota goiz lotaratuko dira ziur asko. Bakarrik egongo naiz
hortaz, bere ezpainak musukatuko ditut, bera besarkatuko dut, ea zer
jazo den egongo naiz hortaz, bere ezpainak musukatuko ditut, bera
besarkatuko dut, ea zer jazo den galdetuko dit eta neuk Nikanor aurkitu
dutela erantzungo, eta berak gainontzekoa aurpegian nabarmenduko dit,
eta horrezkeroztik ez du gehiago zelan itaunduko, noiz, nun baino.
Ehorztetxean zerraldoa zarratu eta zigilatua zegoela esan ziguten, ezin
zutela atzera zabaldu, are gutxiago bertan zer edo zer, agindu judizial
barik, sartzeko. Aitak dirua eskaini zien, baina ez zioten onartu, itxura txarreko kontua, hortan ba arrazoirik ez zitzaien falta, bai, itxura gaiztokoa
zelako beharbada. Hoba hobiratzaileari hogei peso eman, esan zioten,
poltsa panteoian zerraldoaren ondoan, hilobian bertan lurpera zezan.
Hobiratzea arratsaldean izango zen. Gure aitak bazkaltzera joateko esan
zigun, bera gerotxuago panteoi aldera hurreratuko zela gehituz. Goiz
hartan gosaldu ez izanak eguerdirako bat be goserik egin ez zigun arren,
ondo iruditu zitzaigun bazkaltzera joatearen, ohizkotasunaren zatitxo bat
berreskuratu izan bagenu lez, mozkorraldia edo amesgaiztoa izan ziren
azken egunetatik egunerokotasunera itzuli izan bagina lez iruditzen baizitzaigun elkarrekin bazkaltzearena. Jose txiripaz libratu zen. Bahiketaren
osteko hurrengo egunean joan behar izan zuen, beharbada bahiketa ez
zela izango uste, edo uste gura genuen egun hartan. Litekeena da furgoia
mendian izorratu izana, zein gatxa den han ezerezaren erdian laguntzarik aurkitzea, geniotsan elkarri, itzuliko ditun, Laura, ez hadi kezka, eztun
ezer izango ta. Eta Laura, negarretan urtuta, Nikanor joaten utzi izanaz

- Hilkutxan, gorpu... gorpuarekin batera sar dezakezue.
34

35

Manuel Quintans / Aitor Lorente
“Herioa”

36

bere burua erruduntzat hartu izan bailuan, Nikanor, ordu haietan, bi ezezagunekin, mendira gainera. Zer zorte on, zer negozio on, eta zer negoziondo. Hi ez hoa eta ez haiz joango, gura izango ziokeen gau hartan esan
Laurak, baina jakina, beste hainbatetan lez, eta zelan ta inoiz ez zen ezer
gertatu, Nikanor joan izango zen.

Ilegorriarnera bazkaltzera joan ginen. Amak eta Laurak ezer gutxi jan
zuten. Aitak, ostera, bapo bazkaldu zuen, neuk, halaxe egin behar dudalako, biontzako apur bat jatearren. Behar beharrezkoaz baino ez ginen
mintzo izan. Laurak, odolez beteak izan balitu bezala, lehertzeko zorian
zituen begiak.

Joana zen Nikanor, gaberdian eta ezezagun bi haiekin, eta joan zen Jose
biharamunean, Nikanor itzuli gabe zelarik. Josek ezin zezakeen itxaron,
guztioi eman zizkigun muxu asko, eta animo gehiago. Nasai, dena ondo
amaituko da, ikusikozue. Bai ta zera be. Hurrengo egunean deitu zigun,
eta ez zegoen berririk. Ez, Nikanor ez duk itzuli, etzekiagu ezer, pentsazak, denok oso gaizki, Laura batipat, eta semea, zer edo zertaz ohartzen
duk eta aitaz baino ez dik galdetzen, non da aitatxo, eta aitatxo etortzea
gureot... bai maitia, neuk be maite haut... eta hortaz ari ginela... zera... zerarena kontatzeko zorian izan nintzaion, baina ez... hoba ixiltzea. Ez zen une
egokia, telefonoz are gutxiago. Egonezinak jota nengoen, goizean bertan
baieztatu berri zidaten, eta bitartean nerbioak dantzari neuzkan. Amari
ez nion esan ere, Jose zen ta jakinaren gainean jarri gura nuen lehena.
Baina Josek ez zuen galdetu egin be. Jose zuztarbako halakua, seguruenik
akordatu ere ez zela egin. Hurrengo egunean deitu zuen atzera. Ezta ezer
be. Zegoeneko salaketa jartzera joanak ginen MPra, horiek bai babu
galantak, arazoak bat be garrantzirik izan ez balu lez, haraino enbarazu
egitera baino joan izan ez bagina lez aritu zitzaizkigun eta. Hiru egunen
buruan deitu zuen berriz. Ordurako furgoia aurkitua izan zen, zabalik,
garbi eta egoera onean, giltza barik, mendi erdiko bide baten bazterrean
apartatua, bai, ibiliko ziren inguruetan, joan zireneko gauean esan zuten
bezala... basartean... eremuan. Bai, judizialak joanak ziren, ingurumarietan
barrena bila ibili ziren, etxetxo bat besterik ez zuten aurkitu, behi pare
bat zaintzen bizi zen atso batena, ezer ere ez zekien atso zaharrarena.
Josek ez zuen gehiago deitu. Ene Jose, beti horren ganora gutxikoa. Ezin
izan zuela esango dit gero, astirik ez zuela izan, lanpetuegia ibili zela, betiko lez, eta neuk beti barkatzen duen emazte adikorra izan beharko dut,
tarte batez hasarretuarena egingo diodan arren, berak berriz ez duela
egingo agindu arte, eta ondoren harrezkeroztik gertatu izana kontatu
beharko diot, jakin gura izango duelako, jakina. Aproposena beharbada
egunkaria ematea izango da, han irakur dezan, niri hain bihozgabekoak
diren aferak gogoan erabiltze soilak beldurra ematen dit eta.

Kaleratzerakoan gogoz jotzen zuen eguzkiak. Goazen etxera, esan zuen
gure aitak. Kotxie zabaltzean ordea, gutxi falta zitzaigun hankaz gora
erortzeko. Poltsa, Nikanorren arropekin, barruan ahaztu izan genuen eta
usain txarrak botaka egiteko hari harian jarri nindun. Egurasten utzi eta
lasterrera eraman behar izan genuen ditxosozko poltsa hura. Kalean
paseeran zebilen jendeak sudurran zimurtu eta txarto so egiten zigun.
Gure aitak esan zuen lehentxuago edo berandutxuago baten batek, hildakoaren usainaz jabetuta, poliziaren bati deituko ziola. Alde egiteko
presa eman zigun beraz. Amak atzera atera zuen be musuzapia, eta
Laurak berriz ekin zion negarrari, baina ixilena beti. Bost minututan, leihatila guztiak zabalik, joana zen hatsa... edo hura arnastera moldatuak
ginen.
Nikanor aurkitu ditek, esango diot hastearren, eta neure musuan nabarmenduko du gainerakoa. Zelan jazo zunan? Zer gehiago dakin? Eta egunkaria emango diot, lehen orrialdeko albiste nagusia, berri poliziakoak
ondo saltzen du beti eta, alarguntsa gaztea lutu jantziaz argazkian, lore
sorta hilkutxan uzten duela. Esker onez ez zutela bestelako argazkirik
jarri, erreka alboan ateratako horietakoren bat kasu. Don Julianen mesedea izan zen, eskertzekoa zen bere detailea bai, ze aita ta biok parajera,
Nikanor identifikatzera, ailegatu ginenerako hantxe ziren don Julian eta
bere argazkilaria, eta aitak don Julianekin egin zuen berba eta don Julian
ikusi nuen aitak esaten ziona bere koadernoan apuntatzen, ondoren don
Julianek koadernotxue itxi eta amerikanako poltsikoan gorde zuen, eta
aitak zerbait ziotsan bitartean don Julianek zapaldatxo bat eman zion bizkarrean ez kezkatzeko esanez, eta bostekoa eman zioten elkarri, eta agur
esan, eta aita eta biok, judizialek lagunduta, deklaratzera joan ginen MPra,
eta don Julian errekan geratu zen aditu periziala eta jo eta ke jarraitzen
zuen argazkilariarekin, eta orduantxe esan nion aitari argazkiena, eta

37

berak ezetz erantzun, don Julianek esan ziola ez zituztela argitaratuko, eta
neuk hartan ez nion sinetsi, eta gerora gabeaz argazkilaria beilatokira iritsi orduko ez nuen gogoko izan, baina berria goizean ikusi ostean ohartu nintzen egia zela, don Julianek emandako berba ez zuela jan, bihozgabeko argazkirik ez zegoela.
Etxera heltzean ikusi nuen lehena ondokoaren pertsianak izan ziren.
Zarratuta jarraitzen zuten. Joan ei zen? Bueltatu ete egingo zen? Aita patxadaz aparkatzen zebilen. Han aurrean ibili behar izanak egundoko larritasuna ematen zidan, bai, han aurrean egunero ibiltzen jarraitu behar izateak, nire koinatua hiltzea agindu zuenaren ondoan bizitzen jarraitu behar
izateak larri baino larriago jartzen ninduen. Orain aulkia hutsik dago, dendatxoa eta goiko pisuko gortinak zarratuta eta argiak, eguna dela ta, amatatuta, halaz ere han aurrean nabilen orotan gau hura izango balitz bezalakoa da, Laura, Nikanor, haren arreba Patrizia eta laurok etxeratzen ari
gineneko gau hura, denda zabalik eta auzokoaren semea beste bi lagunekin kanpoan, garagardoetatik zurrutetan, kantu norteñoak ahalik eta
bolumen ozenean leihoetara jalgitzen zirela. Hirurak ari ziren guri so
Nikanorrek atea zabaltzen zuen bitartean. Patrizia, neskato bat sasoi hartan, euretariko bati eutsi zion begirada eta mutikoak esan zion: mamasita, edo antzekoren bat, eta neskatilak erantzun: pendejo, bai, horrekin
ondo akordatzen naiz... pendejo. Eta sesio ederra sortu zen. Auzokoaren
semeak ez zuen pistola atera gabe lar iraun eta Nikanorrek zauritua
bukatu zuen.
Txakurra zaunkaka hurreratu zitzaigun eta mesfidati usaindu zuen poltsa.
Etxean poltsa ez sartzeko esan zion amak aitari, eta honek patioan lurperatuko zuela erantzun. Ezta pentseu be, amak hitzez hitz. Aitak ea zer
gura zuen egin ba poltsarekin galdetu zion. Amak nahi zuena egiteko
erantzun, baina ez zuela berriz atzera ikusi gura... ezta usaindu be.
Txakurraren etengabeko zaunkek gure senetatik ateratzear ginduzkaten
guztiok. Aita eta biok tarrantatxoan sartu eta panteoira abiatu ginen.
Ez zen larria Nikanorren zauri hura, kalibre txikerrekoa zen, eta beso
batean, hezurra ukitu barik be, jo zion. Dena dela, hilketa saiakeragatik
jarri zuen salaketa MPn. Ez ziguten testifikatzera deitu, ez atxiloketa agindurik eman, auzokoaren semea badaezpada ere aienatu egin zen, Mexiko

38

DFra esan ei zuten, eta haren aita, zoro zahar madarikatue, estutzen hasi
zitzaigun gure erruz semea galdu eta ordaina bihurtuko zigula esanez.
Beste bi mutikoei buruz ez zen egundo ezer gehiago jakingo, inork ez
zituen ezagutzen ezta inork berriro ikusiko ere, noski.
Panteoia zabalik eta hutsik zen, loretoki abandonatu bat legetxe.
Hobiratzailearen etxeko atea jo genuen eta zahar batek zabaldu zigun:
erdi lotan zen zapazto zaharra, begiak pistaz beteta eta ardo usaina
zeriola. Aitak zeintzuk ginen azaldu zion eta agurea artegatu egin zen.
- Bai, baietz ba, baina hobiratzea beluago da, ezta? Zer gurozue ba, orain?
Aitak poltsarena esan zion eta zaharrak erantzun:
- Ez, ez. Ezelan be ez, jauna. Nik ezin dut hori egin, agintearekin arazoak
izan nitzake ta.
Aitak 50 peso eskaini eta zaharrak amen batean hartu zizkion.
- Ederto, baina lurra emonda gero izan beharko du, jendea joan ostean,
ze baten batek ikusi ezkero agintearekin arazoak izan nitzake ta.
Aitak ondo zela esan zion, han utziko ziola poltsa eta berak gura zuenean lurpera zezala, baina zaharrak bapatean ezetz, goizegi zela berak poltsa jasotzeko, galzorian jarri zezakeen ta, belutxuago ekartzeko, eta aita
jarraiki zitzaion zer demontre, zuri berdin dizu, neuk ostera eztekot poltsa non lagatzerik eta enaiz gaberarte poltsa ditxosoarekin gora eta
behera ibiliko, eta antzekoak esanez, eta zahar babaloreak ezetz, izatekotan haren baldintzetan izan beharko, osterantzean har zezakeela bueltan
aitak dirue. Aitak biletea eskutik kendu zion, goazeman ba, alaba, esan eta
joan ginen. Agureak marmarrean geratu, etxean sartu eta ate kolpea
eman zuen zarratzerakoan. Alu mozkor zikin hori, esan zuen aitak, goazeman hau hor nonbait erretzera.
Tipo kapeladunen bixita izan genuen gerora, gabaz, afaltzen amaitzear
genundenean. Nikanorrek berak zabaldu zien atea eta eurekin mintzo
zen aulkian. Laurari negozio ona azaldu zitzaiola esan zion, joan beharra

39

zuela. Gaberdian? Nora? Baina hori mendian zegok, hoba bihar joango
bazinete, zertarako horrenbesteko presa? Nikanorrek merkantzia lapurtua ei zela ezin ziezaiokeen azal, ezta horrelako negoziotan gauzak halaxe, bero beroan, egin beharra zegoela ere. Bildots larruzko txamarra
jarri, furgoiko giltzak hartu, Laurari muxua eman eta ez hadi kezka esan
zion, ez dun ezer gertatuko, pitin bat belu iritsiko naun agian, besterik ez,
hago nasai. Laurak kalera lagundu zuen senarra, gizon haien aurpegiak
ikusi eta ez zituen gustokoak izan, abeltzainak edo narkotrafikanteak
eman zioten, morroi zakarrak. Ezin izan zuen lorik egin gau osoan. Goizez
aitarekin egin zuen berba. Arratsaldez Jose joan zen. Gabaz umea hasia
zen aitaz galdetzen eta Laurak etengabeko negarrari eman zion.
- Nikanor hil diten, mama –ziostan kontsolatzerakoan- hil zidaten, madarikatuok.

Aitak poltsa askatu zuen. Egundoko ustel usaina zerion. Disolbatzailea eta
gasolina guztia hustu genuen barruan. Aitak besoa luzatuz txiskeroa
hurreratu zion.
- Kontuz ibili, aita. Ezpabere zeure burue errekozu ta.
Suak beldurtu gintuen biok. Aitari eskuko biloa sugarastatu zion. Garrak
ikaragarriak ziren eta oso ke beltza haizeratzen zuten. Aita urduri xamar
zegoen, poliziak txantaia egiteko bikoteen bila Tejocotal inguruan ibiltzen
ohi zirelako. Poltsa tarte on batez egon zen sutan. Amatatu ostean plastikoa urtua zen baina arropa, ertzak zerbait erreskaldatuak akaso, ia osorik zegoen. Aitak egurtxo batekin eragin zion eta arropak bere hats nazkagarria bota zuen berriz.
- Zer egingo dugu orain?

Aitari poltsa edonon lurperatzea errazagoa izango zela esan nion, baina
bera usainak txakurrak erakarriko zituelakoan zegoen, eta haiek azkenean poltsa lurpetik aterako zuten, eta ondoren kristau baten arropa ahoan
haruntz honunzka ibiliko ziren, eta poliziek ikusiko zituzten, eta... ez, hoba
erretzea.
Garajean gordetzen zituen litro batzuk gasolina bila itzuli ginen etxera.
Neuk, badaezpada, disolbatzaile pixka bat koiu nuen be. Tejocotaleruntz
abiatu ginen, lurrezko bide batean sartu, kotxie utzi eta zuhaitzen artean
barruratu ginen. Aita soilune batean gelditu eta esan zuen: hementxe.
Belutzen ari zitzaigun. Haizea hoztu egin zen, tristeziaren usaina zekarren.
MPkoei eta judizialei auzokoaren mehatxuena esan genien, jakina, eta
tiroen pasadizo osoa eta hilketa saiakeragatik jarritako salaketarena, baina
haiek hiru egun pasa arte ezin zutela ezer egin esan ziguten, eta hiru egunak pasa ta gero bere bila hasiko zirela esan zuten, baina, frogarik eza zela
ta, ezin zezaketela auzokoaren kontra ihardun, lekukoak zirela beharrezkoak, eta bape ez zegoela. Zaharra, auzokoa, deitu zuten deklaratzera.
Deusik ez zekiela esan zuen, noski, eta bere semea ere, bai horrela esan
zuen, “ere”, non zegoen ez zekiela.

40

Furgoia agertu zenean, gutariko ezeinek ez zekien zer uste izan, ezta zer
sentitu be. Berriren bat izatea, zeozer jakitea, ona zen, baina ez genekien
finean berria ona ala txarra zenik. Furgoia egoera onean zegoen, ondo
aparkatuta, indarkeri arrasto barik, ezer ez zen falta, ezta apurtuta ere, ez
zuten ezer ostu, ez kargan zeramatzan gurpil hagunak, ezta atzeko jesarlekuan geratu zen bildots larruzko txamarra ere. Furgoia zabalik baina
giltza barik zegoen. Joana al zen Nikanor giltzekin, han bertan txupa utziz?
Mendian bero asko egiten du egunez, baina hotz dexente gabaz ere. Han
inguruan hilda ez bazuten aurkitu, bizirik eraman zutenaren seinale zen,
hau da, bahitu zutela, hau da, bizirik zegoela. Laurak ezin zion negarrari
utzi. Amak otoi egin, bazkaria prestatu, umea jagon eta arropa garbitzeari ekiten zion. Aita eta biok laguntza bila joan gintzaizkion Rodriguez
diputatuari, MP eta judiziala ikerketan gogo handirik gabe ari zeirela antzematen genuelako. Diputatuak komandantearekin mintzatuko zela
agindu zigun.
Aitak ez zuen gura arropa hantxe bertan lurperatzea, baina hura eramateko poltsarik ez geneukan ere. Panteoira joateko garaia zen. Ama eta
Laura ezinegonak hartuta hasiak izango ziren.

41