Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 02

Total number of words is 3709
Total number of unique words is 1025
31.9 of words are in the 2000 most common words
47.5 of words are in the 5000 most common words
54.4 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
sendo bat egitea. Ziur zegoen naturaren hutsegitea zela, Oroegilearen
utzikeriaren ondorioa izan behar zuela marrazoen igeriketa baldar hark,
eta ukitu bat behar zuela zuzentzeko. Nahikoa izango zen ikututxo bat.

Ezin zuen etsi goizero kaira joan gabe.
Izurdeak zituen gustuko txikitatik. Izurdeen ibilera, igeri egiteko modua,
uretatik gora jolastiak egiteko modu hura gustatzen zitzaion Asmodeori.
Izurdeen estetika, hitz bitan esateko. Dotoreziaren eredu eta adibidetzat
zeukan izurdeen igeriketa. Itsasoan zenean ordu luzeak ematen zituen
ontziaren brankan, zutik izurdeen jauzi eta igeriketa zoragarri haiei begira. Nola ez miretsi itsaso ozeanoan ontziaren bidean mulizkan zihoazen
itsastar haiek!
-Batzutan begiek ematen digute zoriona –egiten zuen Asmodeok bere
baitarako, izurdeek eskaintzen zioten ikuskizunarekin pozez zoratzen.

16

Marrazokumeekin hastea erabaki zuen, bazekielako langintza zaila izaten
dela abere zaharrari ibilera berria erakustea, gizakien artean ere ondo
frogatua dagoenez.
Herritik urrutira gabe zegoen itsasadarreko ur txikietan ekin zion langintza berriari. Itsasadarreko ur mehe eta geldi haietara inguratzen baitziren marrazokumeak, Asmodeok ondo zekienez. Marrazokumea harrapatzea izan zen aurreneko egitekoa, eta harrapatu ondoren listariarekin
lotzea. Laster ohartu baitzen abere labain eta iheskorrak zirela haiek eta
motzean hartu ezean ez zuela arrakastarik izango bere ekimen berrian.

17

Jokin Urain Larrañaga
“Galduen ostatukoak, Asmodeoarenak”

Ez dakigu ezkutuko zer historia zuen Xeberok berak, oraindik inork ez
digulako kontatu; baina bera zen, inor izatekotan, Galduen Ostatuan
elkartzen zirenen historiak ongien ezagutzen zituena. Bere altxor propioa
betirako galdua zuela etsita, besteenen bila aritzen zela esan daiteke.
Besteen izen eta izan galduen historiak, tximeletak legez hegaldi urdurian
ibiltzen diren edo haizeak ahoz aho eraman eta ekartzen dituen historia
galkorrak biltzen zituen Xeberok. Galduen historiak eta historia galduak.
Haien bila aritzen zen, “zeeer?” eginez noizean behin,bere bilduma osatzeko. Bilduma hartako historioak kontatzen zituen gero, eta horrela iritsi da gureganaino Asmodeoren historioa esate baterako.

Izurdeen ondoren, marrazoak ziren bere ustez itsastarrik ederrenak,
ausartenak, bai ur txikitan bai ozeano handietan.

Bere sasoian arrantzalea izan zen Asmodeo. Baina zaputz handi bat, disgustu handi bat sufritu zuen behi itsasoan, eta ez zen gehiago ontziratu,
ez itsasora joan. Hala ere, itsasoko urei lotuta jarraitu zion, bularrean
sartzeko baino maitasun handiagoa isilpean bizi izan duenaren bihotza
betirako maitasun horren gatibu geratzen den moduan. Horregatik joaten zen goizero kaira eta itsasoari begira egoten zen handik, urrutian
izurderen baten jauzia noiz ikusiko marrazoren baten hegala noiz agertuko.

Asmamen eta ekimen handiko gizona zen Asmodeo itsasoan zebilen
sasoi hartan, eta bururatu zitzaion izurdeen antzera igeri egiten erakutsi
behar ziela marrazoei. Askori erakutsi beharrik ez zuen izango gainera;
bakar batzuei erakutsiez gero, beraiek erakutsiko zieten euren senidei,
eta berehala ohartuko ziren izurdeen erara igeri egiteak dotorezia aparta zuela. Itsastarren artean parekorik gabeko dotorezia inola ere.

Galduen Ostatura joaten zen gero, begietan itsas-ihintza zuela artean.

- Ederrak! Ederrak dira; izurdeak baino are ederragoak iruditzen zaizkit
batzuetan –esaten zuen marrazoak ikustean-. Edozer jateko modua dute.
Eta hortzak, zelako hortz ederrak; izurdearenak aldean ederrak... misterio puntu bat ere badute gainera, itsastarren artean beste inork ez bezalakoa. Marrazoen igeriketa hori, ordea, itxurosoa, ez da izurdearena
bezain aidoso eta jolastia, hurrik eman ere! Ez du dotoreziarik marrazoen igeriketak –esango zuen bere baitan zaputz ukitu batekin.

Lan handia ematen zuen, baina ez ezinezkoa, eta merezi zuen ahalegin
sendo bat egitea. Ziur zegoen naturaren hutsegitea zela, Oroegilearen
utzikeriaren ondorioa izan behar zuela marrazoen igeriketa baldar hark,
eta ukitu bat behar zuela zuzentzeko. Nahikoa izango zen ikututxo bat.

Ezin zuen etsi goizero kaira joan gabe.
Izurdeak zituen gustuko txikitatik. Izurdeen ibilera, igeri egiteko modua,
uretatik gora jolastiak egiteko modu hura gustatzen zitzaion Asmodeori.
Izurdeen estetika, hitz bitan esateko. Dotoreziaren eredu eta adibidetzat
zeukan izurdeen igeriketa. Itsasoan zenean ordu luzeak ematen zituen
ontziaren brankan, zutik izurdeen jauzi eta igeriketa zoragarri haiei begira. Nola ez miretsi itsaso ozeanoan ontziaren bidean mulizkan zihoazen
itsastar haiek!
-Batzutan begiek ematen digute zoriona –egiten zuen Asmodeok bere
baitarako, izurdeek eskaintzen zioten ikuskizunarekin pozez zoratzen.

16

Marrazokumeekin hastea erabaki zuen, bazekielako langintza zaila izaten
dela abere zaharrari ibilera berria erakustea, gizakien artean ere ondo
frogatua dagoenez.
Herritik urrutira gabe zegoen itsasadarreko ur txikietan ekin zion langintza berriari. Itsasadarreko ur mehe eta geldi haietara inguratzen baitziren marrazokumeak, Asmodeok ondo zekienez. Marrazokumea harrapatzea izan zen aurreneko egitekoa, eta harrapatu ondoren listariarekin
lotzea. Laster ohartu baitzen abere labain eta iheskorrak zirela haiek eta
motzean hartu ezean ez zuela arrakastarik izango bere ekimen berrian.

17

Jokin Urain Larrañaga
“Galduen ostatukoak, Asmodeoarenak”

Gerri ingurutik lotu zuen beraz marrazokumea, eta uretara itzuli.
Buerdaka eta lainera gaiztoan hasi zen piztia gerri bueltan listariaren lotura somatu zuenean; ez zirudien etsiko zuenik, baina temosoan temosoa
zen Asmodeo eta gogor eutsi zion, harik eta marrazokumea poliki poliki
mantsotzen joan zen arte, azkenean listariari men agin arte.
Listaritik eutsiz bere itzulian ibiltzea behartu zuen orduan piztia, makila
luzexka batekin zirikatuz eta animuak emanez.
Abiadura dezentea hartu zuenean, tirakada bat eman zion listariari, eta
marrazokumeak izurdeen antzera jauzi egin zuen uretatik gora. Berriro
ere abiadura hartzen utzi zion, ondoren listariari tirakada emateko, eta
izurdeen antzera jauzi egin zuen marrazokumeak urazalatik gora.
Hirugarren eta laugarren aldiz errepikatu zuen Asmodeok jokaldia, eta
marrazokumeak beste hainbeste jauzi egin zituen izurdeek egin ohi
duten moduan, hezitzailearen zoramenerako.
- Argi dago bai duela ikasteko gaitasuna – erabaki zuen Asmodeok
marrazokumeari eskerronez begira-. Ikasteko gaitasuna izateaz gain,
esango nuke gustukoa duela izurdeen igeriketa modua. Izan ere, izurdeen estetika eta dotorezia ez gustatzea izango litzateke harritzekoa.
Atsenalditxoa eman ondoren, marrazokumea entrenatzen jarraitu zuen,
beti ere uretan abiadura apur bat hartzen utziaz lehenengo eta listariari
tirakada emanez ondoren, tirakada bakoitzarekin urgainera jauziaz eraginaz, harik eta, leher eginda, makila luzexkaren zirikadekin ere animatzen
ez zela geratu zen arte ikaslea.
Miresgarria zen zein bizkor ulertu eta bereganatu zituen marrazokumeak izurdeen estetikaren abiapuntuak. Orain, emaitzak ikusita, zalantza izpirik ez zeukan Asmodeok bere egitasmoaren zuzentasunari ez zela ikasmodu guztiz zientifikoa. Metodo baldintzatua zen inola ere, eta ikusteko
zegoen listaritik askatu ondoren marrazokumea gai izango ote zen
lezioak gogoratzeko. Baina baiezkoan zegoen, gogoratuko zituen lezioak,

18

gustatzen zitzaizkiolako. Entrenamentu luzeen ondoren leher eginda
geratzen zenean, iribarre moduko keinua egiten zion marrazokumeak
Asmodeori, ezpainak apur bat ireki eta hortz zuriak erakutsiz. Ikastaroa
atsegin zitzaion seinale, zalantzarik gabe.
Dena dela, pentsatu zuen behar-beharrezkoa zela beste lau-bost marrazokumei igeriketa berriaren moldea erakustea, lehenengoa listaritik askatu baino lehen. Hala egin ezean, listaritik askatu marrazokume bakarra
bidaltzen bazuen bere senideen artera izurdeen igeriketa erakustera,
gerta zitekeen bere burua lotsagarri ikustea, konbentzimendu urriko
misiolariak fedegabeen artean legez, eta bera moldatzea besteen igeriketara, alderantziz izan beharrean. Gauza bat baitzen estetika berri bat
ikasteko ahalmena izatea marrazokumeak, eta beste gauza bat hari bere
senideen artean misiolari eta heroi izateko gaitasuna eskatzea. Hori,
gehiegi eskatzea zen; misiolaria gaztetxo eta eskarmentu gutxikoa zelako
batez ere.
- Ez zaio gehiegi eskatu behar –erabaki zuen Asmodeok burutazio haien
ondoren.
Beste lau-bost marrazokume harrapatu, bakoitzari listari bana lotu, eta
uretara bota zituen. Lehenengoarekin gertatu zitzaion moduan, zalapartaka hasi zitzaizkion marrazokumeak, hanken artetik hara eta hona listariak nahastuz, trabatuz eta azkenean Asmodeo bera uretara botaz.
Borroka gogorrean aritu behar izan zuen ostera zutitu eta piztia haiei listarietatik eusteko, matxinada saio hura apalduz.
Ikasle berriak baretu zirenean, makila luzexkarekin eragin zien, listarietatik eutsiz bere itzulian jiraka ibiltzera behartuz. Bata bestearen ondoren
igeri egiten hasi ziren marrazokumeak, ilaran. Abiada dezentea hartu
zutenean listarietatik tirakada bana eman zien Asmodeok, eta bost-sei
marrazokumeek jauzitxo bana egin zuten urazaletik gora, izurdeek egin
ohi duten antzera.

19

Ikuskizun zoragarriagorik nekez imagina zenezakeen inork, eta ez dago
esan beharrik pozaren pozez oihuka eta jauzika hasteko gutxi falta izan
zitzaiola Asmoeori. Baina pentsatu zuen entrenatzaile serioa izan behar
zuela; ekimenaren arrakastak ez ziola helburua nahastu behar, eta tinko
jarraitu zion lanari.
Beti ere bere itzulian bira emanez igeri egitera behartzen zituen marrazokumeak, eta abiadura apur bat hartzen zutenean tirakada bana ematen zien listariei. Tirakada bakoitzarekin jauzi bana egiten zuten piztiek
urazaletik gora.
Asmodeo bera erdian geldi eta bost-sei marrazokumek haren itzulian
ikusiz gero, edonork esngo zukeen marrazoen ugazaba zela gizon hura,
eta pentsatzekoa da balizko ikuslearen burutazioa jakinez gero pozik eta
harro sentituko zitekeela gure hezitzailea.
Baina balizko ikusle eta miresleak ezin izango zituzkeen asmatu
Asmodeoren kezka eta haserre guztiak. Izan ere, hainbeste listari eta tirakadarekin, hainbeste itzuli eta jauzirekin aspertu edo zorabiatu egiten
baitziren batzuetan marrazokumeak, eta hezitzailearen hanken artean
hara eta hona igarotzen ziren tarteka, behatzei begira geratu zitzaizkion
batzuetan, azazkalei horzka egiten zieten hurrengo...
Laster ohartu zen hortzak ondo zorroztuta jaiotzen direla abere horiek,
eta jende horzkari eta haserrea izan daitekeela txikitatik.
Asti eta pazientzia agortezinak zituen Asmodeok eta temoso jarraitu
zuen, eguna joan eta eguna etorri, izurdeen igeriketa eta estetika erakusten mazarrokumei. Pozaldi handiak izaten zituen batzuetan, listarietatik
tiraldiak egiteak urgainera zelako jauzi dotoreak egiten zituzten ikusteak.
Baina ernegazio ikaragarriak izaten zituen hurrengo, bere irakaspenei
jaramonik egin gabe hara eta hona nahasten zirenean, hanken artean
igaro edo behatz muturretan horzka hasten zitzaizkionean. Hasiera batean pentsatu zuen marrazokumeak euren kariñoa erakusteko modu naturala zutela hura, horregatik egiten ziotela horzka behatz muturretan.

20

Baina txortagiletan eta harrapatzen zuten lekuetan hortz zorrotzak iltzatu zizkiotenean pentsatu zuen gauzak ez zebiltzala behar bezala.
Hurrengo egun batean erabaki zuen bezala ordua bost-sei marrazokumeetatik aurreratuena, izurdeen estetikan zaletuen zirudiena, askatu eta
zela moldatzen zen froga egiteko.
Listaria askatu eta uretan askatu zuenean, etsipen handiz ikusi zuen
Asmodeok marrazokumea zela itzultzen zen lehengo ohiturara, izurdeen
estetika ikastarorik egundo egin izan ez balu bezala.
Egunetan eta asteetan jarraitu zuen hala ere beste lau-bost marrazokumeei izurdeen igeriketa eta estetika erakusten. Batek ezer ikasi ez izanak
ez zuen adierazten besteek ikasiko ez zutenik. Zientziaren arrakasta
bakoitzaren ostean, ehuneko askoren porrota zegoen. Horrela erakusten
zuten estatistika guztiek edozein motatako frogetan.
Ikastaroak ezin dira gainera mugagabeak izan, ezin dira infinitoraino luzatu, eta hori ere estatistikek frogatzen dutela erabaki zuen Asmodeok.
Beraz, marrazokumeak askatzeko eguna iritsi zen ezinbestean, eta orduan
ikusi zuen ederrak bezain eskergaiztokoak zirela itsastar haiek, eta bere
ikaspenei jaramonik egin gabe euren lehengo igeriketa modura itzultzen
zirela piztia horzkariak.
- Zoazte! –oihu egin zien etsita-. Zoazte, aluok!. Belaunetaraino uretan
zutik, besoak erorita eta burua makur, behatz muturretatik odol hariak
eta begietatik malko handiak zerizkiola egon zen Asmodeo luzaroan,
penaz eta sosegatu ezinez. Orduan geroago iritsi zen Galduen Ostatura,
oinak urandituta,eta geroztik ez da itsasora joan; orduz geroztik ez du
aipatzen marrazoen konturik, ez du entzun nahi izaten haien gorabeherarik. Baina goizero joaten da kaira eta itsasora begira egoten da handik,
ostera Galduen Ostatura itzultzeko.

21

- Goizero Kaira joatearren etortzen ote da Galduen Ostatura, ala beti
Galduen Ostatura itzultzearren joaten ote da goizero Kaira? –galdetu
zion Luxiok Xeberori.

Itsasoko egun eta gauetan erdi ametsetan edo eldarnioren batean ikusitako lamiaren bat gogorarazten ote zion Maitek, Galduen Ostatuko
etxekoandreak? Baliteke.

- Egingo nuke kaira ez ezik munduaren baietz joan Asmodeo, egunero
Galduen Ostatura etortzearren –erantzun zion Xeberok-. Areago esango nuke: bere munduaren ardatza Galduen Ostatua dela iruditzen zait;
Galduen Ostatuko etxekoandrea, zehatzago esateko.

Isilpeko maitasunak handiago eta ederrago-minago eta tentagarriago ere
bai –direlako gorde ote zituen Asmodeok bere sentimenduak sekretuan?
Gutxi harritu.

- Ez da egia izango! –egin zion albotik Txarabek, bezero berrienetako
batek .
Harrituta, Asmodeori begiratu zioten mahaiaren inguruan zeuden guztiek. Asmodeo, haserre plantan baina larri, erantzunik gabe geratu zen,
masailak gorritzen zitzaizkiola sentituz.
- Oh, oh, oh –hasi zen Luxio-; horrela al gabiltza? Xeberok susmo batzuk
izan arren, ez Luxiok eta ez beste inork ez baitzekien zein ezkutuko arrazoik eramaten zuen Asmodeo egunero egunero Galduen Ostatura. Nola
jakin behar zuten jakin ere, egundo ez bazion inori aitortu halakorik eta
isilpekoa islpean egon zedin berak gorde izan bazuen beti?!.
Kontalaria da seguru asko Asmodeoren arrazoi gordeak ezagutu ditzakeen bakarra. Historietako pertsonaien egoerak eta ibilerak ezezik haien
penak eta pozak, burutazioak eta sentimenduak ere jakin bailitzake kontalariak. Izan ere, zer kontalari litzateke bere kontakizunetako pertsonaien pentsamentu eta sufrikario nabarmenenak, maitasun eta gorroto
handienak igartzeko gai ez dena?.
Egia da salbuespenak ere izaten direla; kontalaria bera ere ez dela oro
jakile. Baina gure historiaren kasuan Asmodeok berak salatu du bere
burua, Galduen Ostatuko etxekoandrea aipatzearekin batera masailak
gorritu zaizkionean.

Kontua da Galduen Ostatura sartu eta Maite ikusten zuen bakoitzean
bihotza jolasean hasten zitzaiola Asmodeori. Mahaian eseri, bakarrik edo
beste bezeroen artean, eta Maiteri ezartzen zion arreta. Haren ibileran,
begiratzeko eta hitz egiteko moduan, haren barrean edo bekozko ilunean ostentzen zen misterioa aurki nahi zuen Asmodeok.
Gauza jakina baitzen Galduen Ostatuan guztiek zutela misterio gorderen
bat, isilpeko altxorren bat, galdutako izenaren edo etxearen historiaren
bat. Eta Maitek, inguruetako amama gazte eta ederren hark, bazuen jaio
zenetik gordetako historia bat. Baina Xeberok jakin zuen historia haren
berri Asmodeok baino lehen.
- Zer historia? –galdetu zion Asmodeok Xeberori.
- Bere izenaren historia –erantzun zion Xeberok.
- Bere izenarena?
- Bere izenarena; bai. Izena galdu zuen Maitek, bataiarrian.
- Bataiarrian? –ostera Asmodeok, lehen baino harrituago, Xebero adar
joka ari ote zitzaion susmatzen hasita.
- Bataiarrian; bai.
- Nola gertatu zen hori?
- Oso erraz, egia estaeko.

22

23

Eta orduan, Asmodeoren arreta osoa bereganatu zuela ikusita, Galduen
Ostatuko amama gazteak izena nola galdu zuen kontatzen hasi zitzaion
Xebero.
Eguraldi oso txarrak ziren Maite jaio zenean. Oso txarrak. Esan liteke
zozomikoteen atzaparkadak zirela eguraldi haiek, elurte eta guzti. Eta gertatu zen jaio eta hurrengo egunean bataiatzera eraman beharra zegoela
haurra, izana duen guztiak izena behar duelako, eta haur jaio berriak ere
badu izana, txikia izan arren. Horregatik eman behar zaio izena ahalik eta
bizkorren.
- Ba al dakizu ijitoak zergatik eta zelan galdu zuen astoa –galdetu zion
Xeberok Asmodeori, kontakizunaren harian etena eginez.
- Zer asto?

- Maria Amada? –galdetu zion Bixkaik ostera, nahaste hura argitu nahian.
- Bai –azaldu zion Florak-; Maria Amada ipini behar da elizbarrutiko jaiotzen liburuan, Maite ezin delako ipini. Baina bai geuk eta bai aurrerantzean ezagutzen dutenek Maite deituko diogu. Edurne deitu ahal izateko
Maria Nieves ipintzea bezala alegia –zehaztu zion, lehiotik begiratu eta
Urkulu inguruak dena elurtuta zeudela ikusi zuenean.
Beste azalpenik eskatu gabe abiatu zen Bixkai herrira bidean, alaba txikia
zapi eta mantar artean bildu-bildu egin eta besoetan hartuta.
“Maria Amada, aurrerantzean Maite deitu ahal izateko” esan zuen Bizkaik
bere baitarako. Besoetan zeraman alaba txikiari begiratu zion pozarren,
zapi eta mantarrak otondo zizkion elur maluta eta hotzarengandik
babesteko, eta pausoa bizkortu zuen.

- Joan da ijitoa feriara eta erosi du astoa, bere belarri handi eta guzti.
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Ataramiñe'05 Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak - 03