Asti orduetako bertsozko lanak - 6

Odei torreak jagitea zan
Beti niretzat pozgarri,
Ikuste arren azkenean zu
Guztien garaipenlari,
Erakusteko zelan on tasa
Zintxakon mundu danari.
A! badakit nik Jaunak zer eban,
Baten zugaitik azaldu,
Noeri Berak adierazo
Eta zer eutsan agindu;
Ak esan eutsan zerua odeiz
Egiten beban estaldu,
Bere ta gure bitartekotzat
Jarriten ziñeala zu,
Ez ebalako urez mundurik
Barriro egin nai ondatu.

Jarrai egizu zeure lanean,
Arku mesedelaria,
Atseginduaz itxasoetan
Larri dabillan ontzia;
Trumoi, oñeztu artetik barriz
Asten danean arria,
Labore-frutak galdu gurarik
Berealaxe arpegia,
Zuk atera ta, ez dozu nasai
Ipinten nekazaria?
Errazoiagaz, bertsolariak
Alabau zaitu egiten,
Atxurlariak o! zenbat bidar
Zaituzan bedeinkatuten,
Itxas-gizonak abegi onaz
Beti ta beti artuten,
Arbolapean zuk noz urtengo
Euriaz danak aurkitzen,
Ez dau kantetan zu agertzean
Bere bidean jarraitzen?

Baita nik uste, iñoz izan dot
Arku alabagarria,
Eta zarean gizon andien
Buruko edergarria;
Kriaturentzat baña, zu zara
Askozaz aziegia,
Zarealako Jaungoikoaren
Eskuko egiñ andia,
Ausaz bazara koroe ordez
Berak nozbaiten jantzia?
Ez, orrenbeste, auxe zara zu,
Kantau nai badot egia,
Zu zara bada, Andra andi baten
Irudi garbi garbia;
Axe dalako zeru ta lurren
Arteko bakelaria,
Bera dalako Jaungoiko eta
Gizonen maitegarria,
Bataren Ama, eta bestien
Gurasoa dan Maria.

Zure lana da beti poztzea
Ekatxaz naibagetua,
Bete betean zaitu Mariak
Irudi berarizkua,
Ari bere guk deitzen deutsagu
Zuri legetxe Ostarkua,
Baña zu zara koloreagaz
Bakarrik egiñdakua,
Bestea barriz eskallara bat
Zerura egiazkua.

Gure Españako Santa andi bat
Emakume bat, Españan izan jakun andia,
Bere aurrean mundu guztia arritzeko;
Bere lumea ain ondo izan zan ebagia,
Bere atzean letradun asko ipinteko;
Bera izan zan, onoidadezko tantai zutia,
Beragaz asko ez dira izan bardintzeko;
Bera zan Uso, Esposoaren zoragarria,
Berau gaitik prest, bizi zalako beti illteko.
Bera da onen ortuan lora berarizkoa,
Bera aingeru aragizkoa duda baga;
Bera andrazko irakasletan gañ-gañekoa,
Berari deitzen Karmentar danak deutse Ama;
Bera zan dana Jaungoikoaren biotzekoa,
Nor? Jesusena dan Teresa maite ta laztana.

Gernikari
«Eman to zabal zazu munduan frutua»
Iparragirreren berbak
Gernikako Arbolaren kantuan

Ez dakit berba egiñ,
Ala egon mutu,
Ainbeste jente argik
Egin nau bildurtu,
Eta, zer egiñ iya,
Atzera biurtu?
Ezer kantau bagarik
Bazter baten sartu?
Ez orrelangorik ez,
Naiz zerbait lotsatu,
Nai dot neure barrua
Ementxe askatu.

Emen autortu nai dot
Nazala euskalduna,
Gure berbetearen
Laztan to kutuna,
Beti maitetu badot
Antxiñatasuna,
Eta gure Aretxak
Eukan osasuna,
Orain barriz Gernikan
Gertetan jakuna,
Ikustean gordeko
Dot ixilltasuna?
Ez, alabau nai zaitut
Gernika gurea,
Zarealako ondra
Andiko Andrea,
Baña ondragarrien
Dozu Arbolea,
Zeiñ dan Euskal-erriko
Gure banderea,
Agertzeko danai zer
Zan gure legea,
Libertadea baño
Lenago fedea.

O! Gernika, ez daukat
Nik beintzat azturik,
Ez deutsut gaur itxiko
Itandu bagarik,
Jarten zireanean
Zarrak etorririk
Zure Arbola-pean
Anaia egiñik,
Non zan beste lekutan
Aiñ toki librerik?
Paradisua deitu
Agaitik neutsun nik.
Iponako Obispo
Zanaren semiak
Agaitik emen dabez
Ase egarriak,
Erabillia gaitik
Enparau erriak,
Zugan dabez Gernika
Ipiñi begiak,
Zure doiak badira
Barri aiñ andiak
Zelan kantau gaur nire
Lira motz txikiak?

Ai! kantau albaneizu
Jatortzun gloria;
Ai! baneki zearo
Zure istoria!
Ai! baneuka gaur bear
Dan jakituria!
Baña, zelan enazan
Asko ikasia,
Parkatu egidazu
Biotza larregia,
Eukirik izan banaz
Azartuegia.
Parkatu egidazu,
Baña, nai dot kantau,
Kantetako dalako
Gaur jaio egun au,
Eguzkiak goixago
Ta argiago urten dau,
Berberak kantetako
Bizkortu bere nau,
Alan beste bertsotxo
Irubat edo lau,
Kantau baga amaitu
Ez dot gura lan au.

Kantauko deutsut bada,
Gernika argia,
Egoki datorrela
Eskola barria,
Nok dakarren oliba
Berde pozgarria,
Baketzeko gu jaio
Giñean Erria,
Erantzita erderazko
Usaindun jantzia,
Salbau daigun euskaldun
Legien ontzia.
Kantauko dot gabetan
Legetxe zuzia,
Izango dala gure
Farola argia,
Kantauko dot izango
Dala mintegia,
Ereiñik osasuntsu
Beti dan azia,
Izan dedin Jesusen
Gero tantaiduia,
Ipinteko dar, dar, dar,
Infernu guztia.

Kantauko dot gañera
Dala iturria,
Zerutik dakarrena
Bere jatorria,
Kantauko dot oraindik
Bere edaria,
Izango dala gatxik
Baga ur garbia,
Iruntsiten dabena
Bertako euria,
Dala Aita Santuaren
Txabolako ardia.
Kantauko dot zan legez
Noeren arkea,
Berau izango dala
Barku bat gurea,
Berau gaur bildurgarri
Jakun urjolea,
Amaitu arte oso
Gure aldaspean,
Non aterpetuko dan
Euskal-bizitzea,
Ito ez dedin guztiz
Gure lur maitea.

Kantauko dot izango
Dirala frutuak,
Etxe santu orrenak
Miragarrizkuak,
Egazti zuri batek
Legetxe eguak,
Zabalduta batuko
Ditu ollaskuak,
Berorrek zuriturik
Biotz nabartxuak,
Urtengo dabe danak
Uso biurtuak.
O! Landara barria
Zatxakuna sortu!
Ezin zaikedaz iya
Geiago goratu,
Buruaz zeruari
Zeuk arren ikutu,
Uri polit au daizun
Besazpian artu,
Bakit lurrik onena
Dozula billatu,
Gernika ebalako
Jaunak bedeinkatu.

Eleixako Artzaiñ bat
Ze ondra andia!
Etorri da jartera
Lenengo arria,
Lumen bat izango alda,
Ondo ebagia,
Ipinteko gaur emen
Jazo dan guztia,
Dalako Gernikaren
Alabagarria,
Zeiñek gaur alegere
Daukan arpegia.
Maiatzaren bosteko
O! egun kutuna!
Gernikan aztu bear
Iñoz ez dozuna,
Niri beintzat galduten
Ezpajat zentzuna,
Naiz da milla urtean
Euki osasuna,
Milletan kantauko dot
Gaurko batasuna,
Dalako goiko Jaunak
Bialdu deuskuna.

Egun onetan beti
Euskal Jaungoikua,
Alabauko dot zure
Beso indartsua,
Aspalditxoan egon
Arren beratua,
Gernika ikusten dot
Oraiñ goratua;
Ez dozulako gura
Berau menpekua,
Ezpada izan dedin
Gure gurasua.
Izan zaite, Gernika,
Beti gure Ama,
Izan zaite aurrera
Gure Irakasla,
Ikastegi orregaz
Izan zaite bada,
Gure Ipar aldeko
Euskaldun izarra,
Ona gure semeak
Bialtzen dirala,
Eurak zuk argituta
Giau gaiezala.

Agur! bada o! etxe
Jaioten asia,
Jausi bekizu goitik
Iñontzaz grazia,
Agur! eguzki barri
Onuntz etorria,
Eldu da zuretzako
Gaur egun sentia,
Ipinteko ¡bar au
Urretan jantzia,
Izan dediñ ibarren
Erregiña andia.
Agur! Bizkaiko toki
Lur zoragarria!
Maitetu erne jatsun
Lirio zuria,
Eldu jatzula diño
Uda pozgarria,
Goisetan orregaitik
Ugari txoria,
Bertara pillatzen da
Ain banda andia,
Lora oni egiñaz
Ongi etorria.

Eta zuk o! Gernika,
Urte luzietan,
Jarraitu lora onen
Gloriak kantetan,
Bizi dedin bai bizi
Jauna serbietan,
Bere gloriarako
Direan lanetan,
Alan iraunikoan
Beko egunetan
O! zelan alabauko
Daben zeruetan!!!

Beti lore
Nere adiskide Artolako Errosario
euskaldun neskatx bertsolari bakarrari

Errosario, udaberriko goiztxo baten,
arrosa txit eder bat
zijoala esnatzen;
zeñi kabietatik
zioten begiratzen,
txorikumeak pozik
zutela usai artzen,
eta berakiñ nola
ziran asko gozatzen,
eskerrak emanikan
txio zuten kantatzen.

Nola berriz zijoan
eguzkia azaltzen,
sortaldean-zuela
zerua urrez jazten,
ark ere ikustean
lorea ernai jartzen,
lenengo ziargia
axa dio bidaltzen,
egun onak berakin
dizkiola ematen;
orduan lore polit
otzaz zana makartzen,
abiatzen da kolko
zarratua azkatzen,
osto biribilduak
bereala zabaltzen,
edertasun guztia
agertzen orrelaxen,
nota mintsu bat oi dan
obetutzean asten,
motel arkitzen zana
alegrentzian sartzen.

Egunoroko sailla
egiñik eguzkia,
ezkutatu zan baña,
gorderik arpegia;
non orduan jartzen dan
triste lurra guzia,
eta txit gaututzean
illunak estalia,
dauka lore kutun ta
polit zoragarria,
nola upale batek
barrunean itxia,
au da arrats beltzaren
sabelak iretsia;
noiz aize me zitalak
zorrozturik izpia,
jelak berriz egiñik
al duen txarkeria,
lore zekarrenari
buru txit zutia,
makurtzen dio laster
jotzeraño gerria.

Agur! agur! betiko
bere edertasuna!
otz geienik apaldu
dio lerdentasuna,
atzo arro agertzen
zuen mardultasuna,
galduta arkitzen da
lore guri samurra;
joanda sekulako
bere gorritasuna,
joan da bai pozgarri
oi zan ikuskizuna,
ta aizeak jakitean
bere gertakizuna,
desagertuko dio
baita daukan itxura,
ostuak eramanik
al dituen lekura,
zer sentimentua dan
edo esturasuna,
gertatu dan gauz onek
orañ dakarkiguna!...
«gaur bagera; bigar ez»
au da gauza ziurra,

etzan oker ibilli
itzok esan zituna,
bestela begiratu
baldin bada gezurra,
eta ikusitean
lore zorigaitzduna,
galde non duen ari
bere galantasuna,
non lorietan zeukan
lengo nausitasuna,
non erregiña gisa
zeukan anditasuna;
atzo miragarria zan,
gaur da usteltasuna,
egun batik bestera!
Au! desberdintasuna!!!
Zeñek, Errosario,
au dezake ukatu?
buru gabea izan
ezik, nork ezeztatu?
au da kontu triste bat
maiz dana egiztatu,
urtero esan leike

ez duela faltatu,
au ala dela, nola
zuk ez dezun dudatu,
eta bere gañera
sarritan bai, pentsatu,
Errosario, dizut
onela izkribatu,
eskutitz au, zoroak
ditezen konturatu;
dakit, etzaituala
baña, zu lilluratu,
dakit etzaituala,
munduak engañatu,
dakit zuk beti goruntz
eginda begiratu,
balio duten gauzak
egitean pentsatu;
beti, beti, zentzuaz
dituzula moldatu,
bertso lorez jantziak,
ederki izkribatu;
ordea bakit ere,
besterik bat saiatu,
ez dala zu baizikan,

lan orretan nekatu;
augatikan zuganuntz
gaur naiz ni abiatu,
miresle batek dizun
zorra eiñaz pagatu,
zuk daukazun grazia
egitean salatu.
Parka zadazu, bañan,
nonbait badet erratzen,
zeren adiskidetzat
zaitudan estimatzen,
orixen dala bide
gaur naiz ausardiatzen,
zerorren izen ona
neurtitzonik onratzen,
atrebitzen naizela
alabantzok ematen,
artzekodun dalako
duena irabazten,
orixengatik bada,
enaiz iñoiz lotsatzen,
personaren onkairik
sekulan andizkatzen,

nola gaur asi naizen
zurea saristatzen,
itzok azaldu gabe
enijoa bukatzen.
Doatsua zerala
dizut bada esaten,
doatsu zerala
benaz det sinistatzen,
doatsua zerala
dizut adieratzen,
zailltzen bazera gauza
onak argitaratzen,
lorezko letrarikan
ez da iñoiz igartzen;
norbera illagatik
dira bizi, izaten
eta bizi izarren,
antzera distiatzen,
irakurlea dala
letuakin zoratzen,
ordu atsegintsuak
dituala gozatzen.

Orra, Errosario,
nola dedan probatzen,
iñoiz lumadun onik
nola ez da bukatzen,
Parnasok duelako
bere oroitza kantatzen,
Zeruak diolako
koroi eder bat jazten,
eta bere gloria
nola ez dan itzaltzen,
auxen da beti lore,
gaur dedana aipatzen.

Maiatzeko goixaldeak
emoten daben atsegiña
(Amalauduna)
Odei puska bat desegin zan da agorrillean
Ikusi neban izar bizi bat agertuten,
Eta odeiak gero guztiak uts biurtsean
Zerua jantzi loratsuagaz apainduten.
Aixeak joten eban soñuak orri artean
Ainbesteraño ninduan barriz gozatuten,
Arroa bera murmurka arin bere bidean
Joian korrontak zergaitik eutsan lagunduten.
Izar aisetxo eta korronta murmurlariak
Biotzarentzat gabaz baziran ain pozgarri
Zer izango da negu ostean uda barriak
Erakustean ainbeste bitxi jaio barri,
Zer txoritxoak txorrotxioka deika guztiak
Dabilltzanean Maiatzean goix egunari?

Mundua beti bat
Ez dakit dan guzurra, ala dan egia,
Kontu zarretan baña, au dago jarria.
Korsario andi bat Alejandro gana
Lotuta izan ei zan baten eroana,
Eta ikusitean aurrean Erregek,
Zuzendu eutsazala asarrez itz oneek.
–Ez al daukak lotsarik itxas zabaletan,
Ibilteko al duan danai lapurretan?
Ta eranzun ei eutsan bertatik presuak:
–Egia da lapurtzat naukala munduak,
Zergaitik bizi nazan iñori ostuta,
Al dodan guztiari daukana kentuta;
Bazenbiltza ni legez, bakarrik zeu bere,
Lapurra zareala esango leukie;
Baña, deitzen deutsue, Errege andia,
Zeuregandu nai izan arren lur guztia;
Ikusirik inguruz ainbeste armadun,
Egiten deutsuenak jabetuten lagun.

Zeiñbati oi deutsagu egiñ agur ona
Bada ondasun asko dituan gizona,
Egiñak izan arren al diran moduan
Ondrautzat iragoten dirala munduan!

Ate aña maratill

–Felis, zelan ez dozu
Gaur igo mendira?
Bazkariaz lagunak
Danak an badira?
–Gerriko umoreak
Zelan nauken makur,
Jatsitean jausteko
Nintzalako bildur.
–Felis, euritarako
Ain zabal orregaz
Erromeria, zelan
Zoaz bero onegaz?
–Eguzkiak kiñatu
Ez daiztan burura,
Ta euriari badator
Egiteko burla.

–Felis, zer deritxazu
Aurtengo artuak,
Ez dira goisegitxo
Izan jorratuak?
–Entzun dot nik sarritan
Jagiai goixetik,
Jaungoikoak deutsela
Laguntzen zerutik.
–Felis, damuz entzun dot
Artoai sustarrak,
Aurten jan deutsezala
Ez gitxiri arrak.
–Pobrearen oñean
Beti oi da narra,
Buruz etzan au esan
Ebana makala.
- Felis, zer diñostazu
Neguko aldean,
Pobrearentzat zer da
Udea lurrean?
–Esaera zar batek
Diñosku udea,
Dala atorrea ta
Gañera gonea.

–Felis, neguan bere
Pobre gisajorik,
Baña itxi dan Jaunak
Iñoz deslaiturik?
–Esaereak diño,
Ak, otza noraño,
Dakiala emoten
Kapea araño.
–Felis, eneban uste
Juan, ospitalean,
Illgo zanik, ak eukan
Semeaz etxean.
–Bera bere bizi zan
Semea legetxe,
Baña aita ill jakon
Etxe orretantxe.
–Felis, agiñik ez da
Ezin dot ezer jan,
Biziteko badaukat
Aurreruntzean lan.
–Ezpadaukazuiya
Bapere agiñik,
Agaitik ez daukazu
Euretako miñik.

–Felis, ni neu izanda
Etxean tronkeru,
Suiñak, ez deust bada
Egin gura buru?
–Esan zan, etorriko
Dala kapokua,
Aterako dabena
Berak etxekua.
–Felis, enekian nik
Ziñala aiñ argia,
Zuri entzuten nago
Kokorik jarria.
–Jakingo balitz non dan
Ziur urre miña,
Asko litzake laster
Aberats egiña.
–Felis, joana gaitik
Lurrean nai nora,
Ez bizitea, zelan
Da iñon gustora?
–Ez dalako mundua
Zorion lekua,
Eta bai, arantza ta
Larrosaz nastua.

–Felis, edozein puntu
Nik jo arren zuri,
Erantzuten dakizu
Obeto zuk neuri.
–Adiskidea, jarri
Ezkero atea.
Ez da maratilla bat
Dagokan gauzea?
Bestetan obeto da
Bat egon lenean,
Ez ate ta maratill
Aixien mendean.

Oroitz bat
Nere adiskide on Franzisko Lopez eta Alen-i
Irakurtzean zure bertsoak,
Etorritzen zait burura
Nere umeen gisa Joxetxo
Igoa dela zerura,
Ta jetxiterik nola ez duten
Andikan gure mundura,
Adiskidea, lasaitu bedi
Zure barruko estura,
Pazientziaz igo gaitezen
Illtzean aien lekura.

Guzur illun zaleari
Zeinbat eta lurra bigunago
Arra barrurago.
(Euskaldun esaera zarra)

Egiagaz burruka legetxe guzurra,
Alkarren kontra dabiltz gaba ta eguna;
Zelan ez dan alkartzen zitalaz biguna,
Argiaz ez da lagun bein bere illuna,
Eta gatxak ezpadau laztan osasuna,
Ona non izan leike txarraren kutuna?
Orregaitik eguna badoa beruntza,
Gabari nasaituaz doako biotza,
Eguzkiari doa atzetik jarraika.
Zabalduaz puskaka kapa illun baltza;
Ta argia egitean beste aldera pasa,
Orduan asten dabe gautarrak olgantza.

Orduan guzurti ta illunpetakuak,
Itxirik bizi diran leku ezkututak;
Artzen dabez eurentzat erri ta basuak,
Asetuteagaitik egarri gaiztuak,
Lotan dagozalako biotz onekuak,
Egunez bearrean oso nekatuak.
Bestela begiratu ipurtargi ezaiñak,
Aor, zelan uste daben dirala izarrak,
Aor, kalera urtenik arro sagusarrak,
Ara, ontzak basoan uluka zantarrak,
Deitzen dabela: «nausi gu gozak gautarrak
Zergaitik bereagaz urten daben gabak».
Ara, otsoa bere gabez, ze zolia!
Artzaiña lo dago ta ito dau ardia,
Ara, ollotegian barriz aixeria,
Bizitza baga isten al daben guztia,
Esanaz lotsa baga: «au dok gure aldia,
Zetarako juagu eguzki txarria?».

Ez dok askoz txarrago guretzat eguna?
Etxuagu egiten gabez nai doguna?
Jan bildots guria zein ollanda biguna,
Gozau bildur bagarik besten ondasuna,
Betetako gogora etorten jakuna,
Auxe, ez dok ordua eskatzen genduna?
Orra, modu berean gizon gauzalea,
Pristien antzekoa daukana fedea,
Deika: «zertarako dok Jesusen legea?
Zetarako juagu alako katea?
Gustora emoteko emen denporea
Ez dok obeagoa gaur libertadea?
Ez dok erosuago gabiltzan moduan,
Bizitea, al dana egiñaz munduan?
Non aurkitzen dok ezer ill ezkerokuan?
Non erretako su ta garrik infernuan?
Eta non gloriarik betiko Zeruan,
Ustelduko bagaituk lurraren barruan?

Orra, gautar guztien gaurko berbakuntza
Orra, noraño sartu jaken errakuntza;
Orra, zer diñoskuen fedea galduta,
Aurkitzen diralako gabak illunduta,
Auxe da zorigatx bat negargarri utsa,
Ikusten dabelako bakarrik gorputza.
Nekazariak zelan garia soluan,
Orrelantxe erein da guzurra kanpuan,
Ara, bere frutuak kale zein basuan,
Agaitik gauzak dabiltz dabiltzan taiuan,
Askok dakarrelako aixea buruan,
Asabak kokoloak zirealakuan.
Baña, nik dakust garbi begien aurrean
Dontsuago giñala gu lege zarrean,
Baita libreagoak euskaldun lurrean,
Antxiñako fedeaz bizi giñanean,
Bestela gaur bagagoz libertade obean,
Zertako erdaldunak ditugu gañean?

Ez giñan zabal bizi geure esparruan,
Pristia txar bat sartu artean barruan?
Ai! au arri bategaz jo burn buruan,
Eta ill-otzik itxi bagendu beinguan,
Ez giñean jausiko lazu ain estuan,
Barre eragiteko iñori auzuan.
Egi egia da, bai, lurra bigunago,
Danean, arra zelan doian barrurago;
Txarragoa sartu zan emen arra baño,
Zergaitik sugea dan askoz okerrago.
Euskaldun gure Tenplu izana lenago,
Nor gaitik basamortu bestela gaur dago?
Bai, sugeak zeruan asi eban gerra,
Guzurtia zan eta bota eben bera:
Ta gero infernutik urten da lurrera,
Dabil bere guzurraz baterik bestera;
Azkenez eldu jakun geure lur maitera,
Libertade jantziaz zepuan lotzera.

Pristia guzur utsa, zeinbat txori itsu,
Oi dok zepo orregaz ankatik oratu,
Argia eskeñi ta illunagaz lotu
Eure mantu baltzagaz egitean batu;
Baña, egi bat egin baño len or sartu,
Amorruz bearko dok arbolan urkatu.
Ekiok gura badok, gerra aiñ zitalean,
Esetsi Egi orri al duan añean,
Nekatuko az baña, alperrik lanean,
Orain modu batera, urrengo bestean
Zergaitik Eleixeak i beti oiñpean,
Eukiko aben lurrak dirauan artean.

Domeketako eskolak
Zer da lurrean argia baño gauza oberik?
Eguzkia duiñ ederra danik, zer zeruan?
Zer da argirik ez dakusana itsu bat baño,
Bizi dalako Linboan legez au munduan?
Orren pozgarri argia bada gorputzerako,
Zer izango da arimarako barriz bera?
Nun aurkitzen da espirituko argia baña,
Baldin begiak bada ikusten ez dabena?
Nun izango da ezpada gure relijiñoan,
Zeñ dan arimak argituteko Eguzkia?
Ta beragandik, zelan da iges gaur ibiltea
Aiñ zoli bada bizi garean gizaldia?
Aurreratu dau gizaldi onek beko gauzetan,
Amaitzekoak direanetan guztiz asko;
Aurreratu dau, baña betiko direanetan?
Ai! ez dau ezer uste dagonik gerorako.

Ai! bear asko egiñ dituez gaurko gizonak,
Illuntasuna eta dudea zabalduten;
Ta fededunak egongo gara lotuta legez
Fede bageak ikusitean aurratuten?
Jaungoikoaren Ministroari, etzan fedea,
Bautisetako Eleixan sartu giñanean,
Danok guztiok eskatu geuntsan gauza bakarra,
Mundura jaio eta lenengo egunean?
Baña, fedea, zer da billoxik obrarik baga,
Ezpada iya illda dagoan kandelea?
Ta zer da bera karidadeaz batu ezkero
Ezpada gauza asko al daiken birtutea?
Poztu zaite gaur, neskatillea, suerte onek
Au da fedeak zelan zaituan argituten;
Dakutsulako karidade ta fedea naste
Dabiltzanean ze gauzak diran gertatuten.
Dakutsulako fedeaz naste karidadeak,
Ez dakiana emen dabela zolituten,
Dakutsulako igaz letrarik ez ekianak,
Gaur dakiala irakurri ta eskribitzen.

Dakutsulako fedeaz naste karidadeak,
Zenbat meritu aurten dituan irabazi;
Oraiñ denpora gitxi illunak ziran buruak,
Dagozalako gaur biurturik izar bizi.
Esker andiak, domeketako eskoletako
Eguzki eder zarien dama aiñ nobliak;
Eskerrak zuei, zuen argia irantsiteko
Zergaitik bota dituzuezan izerdiak.
Jarraitu, bada, illuntasun ta ezjakiñari
Jakituria argitzalleaz gerra egiten;
Jarraitu zuen domeketako eskoleagaz,
Neskatillea birtutietan argituten.
Jaungoikoaren bildur santuan esanik dago,
Jakituriak daukala bere asiera;
Bildur orretan susterra daukan jakituria
Dalako emen zuek zabaltzen dozuena.
Ez atzeratu, emakumezko apostoluak,
Inkau betiko ikasi ona neskatxetan;
Ama on batek bear dituan sentimentuak
Erein ugari, frutuak emon dagiezan.

Jaungoikoaren bildur santua gizonak badau
Bera apaintzen daben doerik ederrena?
Obetuago ez dau edertzen emakumea
Berez dalako etxunagoa gauz onera?
Ez da dote andiagorik emakumean,
Ikasi onaz naste badaukaz birtuteak,
Mundu guztiak baño geiago zerren balio
Daben etxean zoli ta ona dan andreak.
Zorioneko andrea ona daukan gizona,
Zori oneko etxe atako familia;
Zorioneko ango umien amak badauka
Domeketako eskoletako ikasia.
Zorioneko eskolan artu eban argia,
Zelan irantsi ak eingo daben alabetan,
Duda bagarik izango dira ispillu eder,
Uda barriko euren lorazko urtietan.
Ak aziko dauz kristiñau onen ardureagaz,
Pristia txarrak iñoz iruntsi ez dagizan;
Ak erakutsi egingo deutse zelan ez jausi,
Sarri topetan direan arri labanetan.

Ak erakutsi egingo deutse bere alabai,
Alperkeria dala griña txar danen ama;
Ak erakutsi egingo deutse orrexegaitik,
Goixetik jagi eta egunez eiten lana.
Ak erakutsi egingo deutse, naiz pobre izan,
Garbitasunaz eta egoki ingirauten;
Dirutzak euki arren zergaitik ganora baga,
Ez ikasiak asko direan agertuten.
Ak erakutsi egingo deutse arrokeritik
Urrindu bear dabela beti langilleak;
Ak erakutsi egingo deutse umildadeaz
Bear dabela beti ibilli neskatxeak.
Ak erakutsi egingo deutse zer dan mundua,
Berak daukazan arrokeria guztiakaz;
Ak erakutsi egingo deutse euren arimak
Zaletu bear dabela gauza santuakaz.
Ak erakutsi egingo deutse euren arimak
Jaungoikoaren antzera zelan diran eiñak;
Jesuskristoren odolarekin erosi eta
Zeru ederrak irabazteko baita duiñak.

Onelakoxe mesede eta frutuak dira
Domeketako eskolak emon leiezanak;
Direalako emen dabiltzan neskatxak asko
Izango nozbait guraso eta baita amak.
Onetaraxe landarak bere emoten dabez
Frutu ederrak, baldin badira eurak onak;
Alan kristiñau leial direan amak geienez,
Euki oi dabez gaiztoak baño ume obak.
Ezin eskatu ginai lurrean besterik ezer,
Bakar bakarrik Jesukristoren erreñua;
Auxe jaristen eskola onak nekau ezkero,
Salbau egingo litzake mundu aiñ galdua.
Eskola onak egin bear dau orretarako,
Gaiztoen kontra al dan dana erakutsi;
Zeruetako laguntasuna onak dauka ta,
Jaungoikoaren kontra, nok daike irabazi?
Jaungoikoaren laguntasunaz eskola onak
Azkenerako eroango dau bitoria;
Eskola onak bakar bakarrik birtutez jantzi,
Daikez uria, erria eta baserria.

Gloria eta ondrea, bada, domeketako
Eskoletako dama on noble irakaslai!
Gloria! euren irakaste ta ardureari,
Baita sarien duin egin diran neskatillai!
Eta gloria! danen gañetik Jaungoikoari!
Bera dalako gauza on danen iturria,
Bere gloria geitute arren dalako utsik,
Domeketako eskola onen egarria.

Legazpiren koroiari
bizkaitar batek
osto bat geiago
(Amalauduna)
Nik ere bear dizut zertxobait gizon argia,
Orain kantatu, gure izkuntza legunean;
Nai dizut oroigarri txiki bat utzi josia
Zuretzat ejo egin dan koroi galantean;
Zendualako fede bizi ta biotz aundia
Ugarte lasai eta zabalak menpetzean;
Filipinetan orregatikan zure gloria
Ez da itzali, eta aiñ gitxi Españian.
Zere gisako gizon argiak dira izarrak
Distiatzeko euskal-kondairan aiñ ederki;
Iñoiz illundu gaberik gure umanten garrak
Diradelako antxe egingo beti bizi;
Nola zeraten berriz aiñ asko Gipuzkoarrak
Osto au zuri zor izan dizut gaur Legazpi.

Gabon-Kantak
Kantartea
Zeruak eta lurra,
Danak poztze arren,
Jaungoikoa gaur gizon
Jaio da Belenen.
Kantaldiak
Barri onak daukaguz
Gizon eta andrak,
Seme bat egin deusku
Dontzella dan Amak;
Betetara badoaz
Igarlen esanak,
Baita Aitalenenen
Itxaropen danak.
Goiak utsik itxirik
Datoz aingeruak,
Zabal dituezala
Guztiak eguak;
Pozgarri dira euren

Kantu ta bertsuak,
Direalako danak
Bake santuzkoak.
Adoretara datoz
Zeruen Jaubea,
Egin arren mundura
Sarrera pobrea,
Dakielako dala
Euren Egillea,
Gizondurik jaio dan
Jaungoiko Umea.
Isaias-ek ikusi
Antxiña ebana,
Orra lasto gañean
Umillik etzana;
Izanik Jauregitzat
Zeru bat daukana,
Korta bat da etxetzat
Emen jagokana?
Andikirik bat ez da,
Artzain umildea,

Agurtutera dator
Dabiden semea;
Izanik Erregien
Bera erregia,
Aska baten daukana
Jaiotzako oia.
Negarrez dago eta,
Goazan poztutera,
Otzak ill ez dagian
Baita berotzera,
Ongi etorri on bat
Goazan emotera,
Agertu jakulako
Mesias lurrera.
Zatoz, ordu onean,
Jesustxo, gugana,
Zure premiñan txarto
Gengozanok gana;
Erdu zorionean
Zeru-lurren Jauna,
Desegitera gure
Illuntasun dana.

Utsik zarealako
Gure Eguzkia,
Baita pire bidea
Ta Egi guztia,
Zerua izan dedin
Zuk zeuk idigia
An sartzeko gizona
Baita erosia.

Etxezar, eta bertako
azaroko egun bat

I
Etxezar iñoiz ez da dirutzen etxea,
Dirutzetan badago ondo bizitzea;
Baña, nik Etxezarren pozezko kabia
Daukat, an naizelako jaio ta azia.
Neretzat Etxezar det onena arkitzen,
Zergatikan enauten berriak poztutzen;
Antxe zalako jaio, ta ill nere aita,
Bere aita ta aren aita ere baita.
Etxezar argatik det nere goitizena,
Mundu onetan au zait onragarriena;
Naizelako euskaldun uts eta garbia,
Asaba Tubalgandik zuzen etorria.

Etxezar mendi batek dauka malkarrean,
Itxasoa du bistan osgarbi danean;
Aiñ da leku alaia, aiñ da egokia,
Ikusteko goizean laster eguzkia.
Beko kamio ondoan andik da ageri,
Etxe berri bat, izen duena Jauregi,
Non bizi dan markes bat, oso aberatsa,
Baña, aren bizitza da neretzat latza.
Alperrik berak ditu dirutza aundiak,
Alperrik kotxe asko, naidiñ bat zaldiak;
Baserriak ugari, morroiak ez gutxi,
Baña markesa triste beti det ikusi.
Zergaitik ark eztuen seme-alabarik,
Mirabeakin bizi bera da bakarrik;
Andrea euki arren, dauka zoratua,
Bi urteokiñ gela baten zerratua.
Zeiñ bizimodu latza, arena benetan!
Ez diot nik iñori nai mundu onetan,
Alaitasuna opa diot nik nai nori,
Batez ere auzoko gure markesari.

Baña, gaur kanta nai det, Azaroan guri
Gertatu zitzaiguna, ari ta neri;
Dalako gertaera egokia oso;
Zeiñ etzaidan sekulan neroni aztuko.
Mendiak zuenean gorde eguzkia,
Gabak zabaldu baño len txit estalkia;
Idiak larakoan nituen nik lotu,
Golda eta area gurdian kargatu.
Pipa ere txit bete ta suaz pizturik,
Keia goruntz, txistua lurrera botarik,
Banetorren etxeruntz, bertsoak kantatzen,
Buruan berez berez ziranak sortutzen.
Zeintzuek diran letraz gauz jarritakoak,
Izan arren balio oso gutxikoak;
Irakurleak emen oraintxe lenbizi.
Paper onetan ditzan guztiak ikusi.

II
Fumatzen duela ere, Erregek badakit nik,
Eizean aspertutzean, asnas artzen jarririk;
Ordea, artu ez arren onen belar merkerik,
Aposte egingo nuke eztiola gustorik,