Asti orduetako bertsozko lanak - 2

Total number of words is 3758
Total number of unique words is 2082
29.4 of words are in the 2000 most common words
43.1 of words are in the 5000 most common words
50.5 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
Ganbeloaren burua,
Orratz zulotik iragotia
Dogula errezagua,
Aberats batek jaditsi baño
Betiko salbazinua.
Zu zaukazanak kamaleonen
Gisan ez dau nai nekatu,
Dakielako aixez goserik
Ezin leitela amaitu,
Zelan ibairik ez dan sekula
Iñoz goruntza biurtu.
Daki arima ezin leitela
Beeko gauzetan geratu,
Dalako berez odeiez gora
Bear dabena egatu.
Zu zaukazanak agaitik oi dau
Billatzen bere ertegia,
Zu zaukazanak, beti aurkitzen
Beraren Ipartokia,
Zu zaukazanak, oreñak baño
Ariñago iturria,

Zerren biotza daukan añ sendo
Jaungoikoagan josia,
Bera dalako Ipar ertegi
Ta atsegiñ danen sustraia.
Zu zaukazanak, dakusanean
Txoritxoren bat kantetan,
Ez dana inoz etortekoaz
Bildurrez ezer penetan,
Begiraturik bere soñeko
Luma politezkoetan
Mirariturik Jaungoikoaren
Probidentziaz benetan,
Autortuten dau ardura obea
Daukala arek gizonetan.
Zu zaukazana nekazaritzan
Sendo eginik bearra,
Eguneroko ogiaz dago
Pozetan biziten dala,
Zu zaukazana, andrea bada,
Emazte bat da leiala,
Senarra bada Jaungoikoaren
Bildur santua daukana,

Semea edo alaba bada,
Gurasoentzat otsana.
Zu zaukazanak umeakaz dau
Etxean otoitz egiten,
Iragokoak atsekaberik
Ez deutsa inoz emoten,
Etortekoak bere geiegi
Ez dau egundo estutzen
Dakialako bein bere Jaunak
Bat ez dabela itxiten,
Baldin badeutsa biotz ta fedez
Aita gurea deituten.
Zu zaukazanak, ondasun askoz
Euki ez arren etxea,
Orregaitiño beragaz dauka
Aukeran libertatea,
Gizon bildurrak ez deutsalako
Kentzen arin logurea,
Morrollu sendoz ez dauka zetan
Gabetan itxi atea,
Dakialako ez doakola
Lapurren diruzalea.

Zu zaukazanak, azkenez nasai
Baserrian bizi dala,
Keska bagarik daroa eguna
Lo gozo eztian gaba.
Zu zaukazana zelan dan bizi
Orra neurtitzez esana,
Orra dirutza asko bagarik
Zorioneko izanda,
Zoriondunik ez dago emen
Birtutetsua ezpada.

Gerrea
Lenengo osasuna,
Bigarren bakea,
Biziteko on dira
Bata ta bestea.
Aberea abere dalako jaioten,
Errazoe bagako beti da ikusten,
Baña zentzun ezduna naiz dala aurkitzen,
Noz dau bere lagunik illotzik botaten?
Inoz bata besteaz aserratu arren?
Ez da mirar¡ bada ganau zentzun bagak
Ikustea egiten noz baiten jazarrak,
Zerren daukezalako jaiokeraz armak,
Tronpa, agiñ, adarrak, erpe eta zarpak,
Baña baketsuaren antza dau gizonak.
Bizidun guztietan au da ezaguna,
Berba egiteko onek dauka mingañ leuna,
Barrea agertzeko bere esker ona,
Errukia artzeko biotz añ biguna,
Alkar adietako buru zentzunduna.

Bestek ezbadauz bada bizidun artean,
Gizonaren doerik beragaz aldean,
Zelan au ikusten dot abere antzean?
Zelan bere laguna¡ egiten pelean?
Jaiokeraz baketsu badator soñean?
Zelan atzera diñot errazoi ta guzti?
Iru almen dituan arimeaz nasi,
Dabil au gau ta egun esetsi ta esetsi?
Gorago dagoana beian nairik euki?
Matxiñadak asmetan egiñ arte nausi?
O zorigaiztoko! O andigurea!
Jaioten diran gizon goienen griñea!
Emendik sortu oi da geienez gerrea,
Emendixek atera orren gatx dongea,
Ainbeste atsekabe dakarren plagea.
Emendik, bai, emendik, dalako sustraia,
Griña oker danentzat bai andikeria,
Edo deitu oi dana bardin soberbia,
Zerren bere aita dan Txerren itxusia,
Jaungoikoaren kontra zeruan jagia.

Onek jarri oi ditu gizonak gerretan,
Beronek pillatzeko frutuak euretan,
Onek ixotzen dau sua biotzetan,
Adorau daien Marte kanpo zabaletan,
Bere serbitzariak odol erreketan.
Gerran agaitik nun nai dantzut aienea,
Nun nai negar, txilio, nun nai kurriskea,
Nun nai erruki baga, gizona iltea,
Nun nai erru bagako odol edatea,
Beragaz egarria nun nai kendutea.
Orregaitik gorrotoz dakus gerra Jaunak,
Baita begi txarrakaz errege-gei zurrak,
Dakizalako bere ondore zitalak,
Negarrez baño kontau ezin leitezanak,
Diralako on gitxi beste danak txarrak.
Loitu oi dira gerran oitura txito onak,
Etsaitu bere sarri len lagun ziranak,
Galdu artu emonak merkatarienak,
Atzeratu arteak, baita ikaspenak,
Ostu eskubiderik legez zuzenenak.

Gerran, atxak ikusten ditugu dardaraz,
Erriak kiskalduten suaz eta garraz,
Zerua zenbat aldiz arpegi illunaz,
Ez dabelako egin iñoz gizonakaz,
Orrenbeste zorigatx bere tximistakaz.
Añ da bada gerrea añ plaga gaiztua,
Askoz obetzat daukat kolera murmua,
Orduan umiltzen da gizon anditsua,
Gerran baña makurtze ez arren burua,
Naiago dau ikusi dana auts biurtua.

Neguari
(Amalauduna)
Negu baltz ta motza bizar zuriokaz
Atorkigu leiaz kikildutera?
Zeru urdiñari laño arreakaz
Zertan tapau deutsak arpegi ederra?
Agura zitala arnasa otzokaz
Ipar-erriraño oa atzera
Eure alderdian ago ekatxokaz
Etorri bagarik Egoi aldera.
Azalako sartu i gure lurrera
Narru gorrian or, zugatz guztia,
Errekak orroez, zelai ta mendia
Pitxitxo bat bere ez dakarrela,
Itxasoa asarre, lotan Eguzkia,
Begirik zabaldu nai ezdabela.

Urte zar oni
(Amalauduna)
Agur, zuri urte bazoaku zana
Agur, sekulako deutsut egiten,
Agur, zu joanik gelditzen naz bada
Urte bat zarrago eginda emen;
Urte bat lenago daukat ill bearra,
Une bat denporan orain dot galtzen,
Urte bat galduta, urte galdu dana.
Eriotzeak deust beraganduten;
Urtez ni zartzen naz, gaztetu bestea,
Ak dau metatuten kendua eni,
Eta azkenean egiñ oi dau beti,
Urteak kenduaz bere legea,
Urteak oztuta isten nabela ni,
Urte ta bizitza biak bagea.

Bakea

Lurrean ezer beste gauzarik
Bakeak ez dau bardingarririk,
Naiz izan urre gorria,
Baldin bagagoz gerran nasturik
Etxaku aiñ pozgarria.
Gerra denporan bildurra danak
Dauke gitxi zeiñ asko daukanak,
Danik pobreena barriz,
Bake denporan bear ta lanak
Dauka kontentuz beterik.
Zorioneko bake dontsua,
Zeruetatik jatsitakua,
Zatxakuz orren ederra,
On guztietan aukeratua,
Ziñan etorri lurrera.

Da antxiñako esaerea,
«Osasunagaz naste bakea»
Dirala lenen guretzat,
Eurak bagarik Erregetzea,
Bere nai ez dot neuretzat.
Errege bere dabil artega,
Galdu bajako bake ederra,
Gau eta egun asmuan,
Nundik ekarri lengo senera
Zoriona erreñuan.
Baña Erria bake bakean
Gerra bagarik dagonean,
Pobrea txabolan bere
Bizi da atsegin bete betean
Izan ez arren Errege.

Umilltasuna
eta arrokeria
Lenengoa da andia,
Bigarrengoa txikia,
Alkarren desbardiñak,
Bata birtute zuzenak
Bestea griña okerrak
Diralako egiñak.
Arek nai dau beera jatsi,
Izan arren berez andi,
Onek nai dau bestera,
Orresegaitik mundua
Ta bere bizi modua
Dakustaz goiaz beera.
Agaitik neban ikusi,
Edo buruz irakurri,
Oraingo komedia,
Egiaz ez da jazua,
Benetan ez gertatua,
Baña da irudia.

Nun dan garbiro ikusten,
Nun biziro azalduten,
Zeñ dan on, zeñ okerra,
Zeñ ipuiñ izanagaitik,
Berba neurtuz orregaitik,
Nua eskribitzera.
Erregetzat nai ebela,
Deitu eben beiñ batera,
Lorak igazko udan,
Klabel bat txito dontsua
Ta birtutez apaindua
Ikusi ebenean.
Zerren Errege antzera
Jaiokeratik soñera,
Eukan granaz josia,
Gañera buruan oso
Iñotzezkoa donoso
Koroe bat argia.
Lorarik onenak eutsen
Itzal andi bat artuten,
Sartaiseak agurtu,

Bedarrik usaintsuenak
Eztitsu ta bikaiñenak
Gura eben serbidu.
Alan ikusi zanean,
Nagusi danen gañean,
Artu eban ustea,
Lorarik egokiena
Birtutez apainduena
Andratzat artutea.
Zabaldu zan dierrira,
Berealaxe guztiaa,
Zertan Errege joian,
Lora askok zelan jakiñ,
Arrotuten buruakin
Laster abiau ziran.
Zeñ baño zeñ ederrago
Eutsen guztiak erago,
Ziztrintxoenak bere,
Buruak jaso egiñik,
Zarden zuzen eregirik
Jarri ziran dotore.

Erregiña izatera
Nai izan moduren batera,
Dotoreturik igo,
O lora buru ariñak
Orrelako alegiñak
Uts deutsue urtengo!
Errege bere kortiaz
Bajoain erabilliaz
Bazterrak erresuman,
Nun illunkera batean
Gorderik lora artean
Loratxo bat dakusan.
Zeñek eutsan biotzean
Malluka baten antzean,
Egiñ alako malla,
Baita itanduten dotsa
Ezin eroanik poza
«Loratxoa nor zara?»
***

Zertan zagoz añ ixillik?
Zertan egin baga itzik?
Zertan zara estutu?
Zertan zuk bildurtu baga?
Zertan dakizun erara?
Zertako ez mintzatu?
Loratxoa izuturik
Aurkitzen zan mututurik,
Asmau eziñik itza,
Alako batean nekez
Erdiak esan eziñez
Onelantxe dirautsa.
***
«Ni naz bai bioletea,
Loratxo bat umilldea
Ene Jaun itzaltsua,
Nago emen ezkutuan,
Garbi ta umill munduan,
Gorde nairik burua.
***

–«Sinisten dot zareala
Birtutetsua zu bada,
Bioleta umilla,
Orregaitik Erregiña,
Nai zaitut jarri egiña
Zatorkit jauregira.
Puskatxo bat au entzunik
Geratu zan nasaiturik,
Alanbere begiak,
Lurreruntza biurturik
Erdi itxi ta baturik,
Eukazan lotsaz biak.
Zenbat zan au umillago
Aurkitzen zan itsuago,
Beragaz Erregea,
Orra nun daben zabaltzen
Aixe bigun batek laster,
Nogaz zan ezkontzea.
Esanaz Errege, ala,
Umilltasunak ebala,

Bioletatxoagana
Etsigi ta zoratu.
Urrengoko egunean,
Edo biaramonean,
Katolikoen legean,
Zala eingo ezkondu,
Lora arroak zirean,
Orduantxe umilldu.
Ezagutu eben bada
Arrokeria zitala,
Gorrotagarria zala,
Eta andik aurrera,
Izango zala obea,
Aurkitzeko suertea,
Ezkutuan bizitea,
Bioleten antzera,
Itxirik alde batera
Piesta ta plazea.

Larrosa zoro bati
Larrosa eder ixiotu ta gar antzekoa
Esaterako atzo goixean jaiotakoa,
Zelan zakustaz, añ alegere pozez betea?
Zelan Zeruak, emoten deutsun bizi puskea
Egan badoa dirudiala putz ta aixea?
Zelan ez dabe balio zure anditasunak?
Zelan purpura darakuskuzun nausitasunak,
Atzeratzeko adoak egin gura deutsuna,
Dakustalako zure egoen galantasuna,
Doiala galtzen berealaxe gaztetasuna?
Luma ederrok ez dira emonak Amodiuak?
Urre gorrizko ulleok bere, ak bialduak?
Izan ziñaiten bere irudi bizi bizia
Izan ziñaiten bere ispillu garbi garbia
Izan ziñaiten bere antzeko egi egia
Izan ziñaiten gorri ederrez parebagia
Dirudizula Jaunaren odol agaz bustia?

Eta alanbere ezingo dozu puskat luzatu?
Bizitza on ez dakizun añ laster amaitu?
Eguzkiaren tximist zorrotzak puskat mosturik
Etzagiezan billosik itxi gaur mutilldurik
Goisean neskatx, zareala zu ezaguturik,
Arratserako zaituelako izten zarturik,
Ezain, itxusi, edertasuna oso kendurik?

***
Baña alperrik larrosatxoa, natxatzu mintza,
Alperrik deutsut bersua bota, alper neurtitza,
Zerren aurrera, doaian bidean gure sortitza,
Zerren beragaz naste daroian, gure bizitza.
Orri zabalok, zimeldu jatzuz doaz lurrera,
Antxe usteldu, antxe simaurtu sats egitera,
Zapo, koko ta ar atsituak gizendutera;
Eta benturaz nik bere biyar zure antzera,
Bearko dot joan euren gosea asetutera.

***

O! zeñ laburra, jatzun bizia larrosatxoa!
O! baña nar aiñ zorrotz artean ez txit gozoa!
Gozoa zara baña urrean dozuz arantzak,
Kiñatuteko zure gorputza diranak latzak,
Zeñen kiñadak, onean artzen direan gatxak.
O! zeñ garbiro irudituten dozun gizona!
O! zeñ ederto arrorik eta estu dagona!
O! zeñ argiro bere zorion iragokorra!
O! zeñ benetan bera gozetan dakarren lorra.
Edertasuna, zure antzera da kanpokoa,
Zure antzera, gazte denpora laburrekua,
Zure antzera, maiteegi badan iñok mundua,
Zure antzera, betiko legez balitz jaioa,
Zure antzera, narrez izanik inguratua,
Zure antzera, azkenez bada txoriburua,
Zure antzera, esango neuke dala zorua,
Zeren zorotzat, zaukadazan zu larrosatxua.

Udea
(Amalauduna)
Euri eta ekatxai, darraikoez atzean,
Egualdi on eta uda txito ederra,
Eguzkiak, ziargiz mendiaren gañean,
Dabela erakusten goixetik urteiera;
Len baño gaur dakusguz doiazala bidean,
Goixago nekazari piñak euren lanera,
Naiz Eguzki begietan ibilli bearrean
Euren saillari zintzo gozoz esetsitera.
Nekeak artu arren, zerren dauken ustea,
Denporea eldurik biltzeko laborea,
Artook, babak eta baña lenen gariak,
O zeñ gozoa jaken euren esperantzea!
Alan pozik daroez lor eta izerdiak.
Gorputz urratze eta arrastaka guztiak.

Nere adiskide laztan
On José Manterola zanaren andre
Eloisa alargun atsekabetuari

Damuz gau eta egun O gaur andre Eloisa!
Bizi zerala dakit, lutoz estalirik,
Ez aldakizu bañan, denok bear degula,
Iges beste mundura noizbaiten emendik?
Ezagutzen det ongi, dela oso tristea,
Zu zeraden antzera alargundutzea,
Ezagutzen detala, diotsut berriz ere,
Zure senarra lako bat zer dan galtzea.
Ezagutzen det, a bai! dezula gai naikoa,
Dezula suerte bat bizitzeko triste,
Ezagutzen det zure senar onak adiñbat
Zerorren amak ere etzaitula maite.

Ezagutzen det iñork, ez dizula kenduko
Bizi zeran artean bere oroipena,
Dazaut biotz orretan daukazula zauri bat,
Ill arte gordinkiro iraungo dizuna.
Bakarrik al dezake pena on arindu,
Bakarrik barren on gauza batek poztu,
Bakarrik ark ditzake munduko lazeriak,
Bakarrik pena oiek ondoen gozotu.
Bakarrik esango det, bakarrik bera dala,
Bakarrik alargun ta ume zurtzen poza,
Bakarrik zeñek biotz estu estu dagona
Zizpuru egiñ arren jarten duen lasa.
Bakarrik degu bada, zuk dakizun bezela,
Pozgarririk onena daukagun Fedea,
Gañera berarekin batera biotzean
Zerura igotzeko daukagun ustea.
Bakarrik antxen bada, berriz bilduko gera,
Gure guraso, senar, seme alabakin,
Bakar bakarrik antxen, berriro ez illtzeko
Bizi egingo gera beti elkarrekin.

Bañan ara baño len, ementxen bear degu
Lendabiziko bian ementxen penatu,
Ementxen bear degu, emen emen lurrean,
Eriotza larria iretsi ta artu.
Santuak ere zuten malla onetatikan
Pasa ta egan egiñ Zeru ederrera,
Gure Jesus maiteak, bere Ama laztanak,
Orobat artu zuten tragua berbera.
Alaxen egunen bat izango da guretzat,
Etorriko zaiguna erio garratza,
Koraña zorrotzakin lapur bat bezelaxen
Kendutzera betiko bizi ta asnasa.
Bañan ez da ajola, betor nai duenean,
Betor, erasotzera amorru bizian,
Ez dio ardura, Jaunarekin bagaude
Garbi ta adiskide gu kontzientzian.
Betor, eldu bezaigu, azpiratu gaitzala,
Bere atzapar zorrotz erpe luzeakiñ,
Bañan bere garaitza bakarrik izango da,
Soillik gure gorpuztxo erbal illkorrakiñ.

Zergaitikan anima, ezin dezakean ill,
Dalako ezillkor ta beti betikoa,
Nork ona baldin bada daukan zeru eder bat,
Eta antxen bizitza zorionekoa.
Eloisa! zure Pepe, ere ona zalako,
Igo zuen Zerura beraren animak
Aingeruak bezela araxe ega zuen,
Gozatzera betiko o zer atsegiñak!

***
Garaitu zaitez arren, kemen artu Eloisa!
Alaitu eta epe piskatxo bat artu,
Nekeetan oi ditugu, lorerik bikañenak,
Frutarik gozoenak Zerurako bildu.
Laster iragoko da, erbeste onetako
Denbora labur eta naigabez betea,
Etzuen Jaungoikoak guretzako ez egin
Orain arkitzen geran mundu añ tristea.

Beste toki bat degu guretzako egiña,
Nun ez dan iñoiz ere egunik illuntzen,
Beti negurik gabe, beti beti eguskiz,
Beti uda berria antxen da arkitzen.
Beti soñu gozoa, beti aingeru-kantak,
Negarrak an ez dute zer ikusirikan?,
Iñork ez daki zer dan pena ta naigabea,
Zeren an ezdagoan penen usairikan,
Eta atsegiñezko itxaso zabal artan,
Igarian ikusten det zure senarra,
Nundik aditzen dizun, nundik zuri entzuten,
Zotin zizpuru eta auen ta negarra.
Andikan, bai, Eloisa, lagun egiten dizu,
Jaunari eskatuak dizula grazia,
Onez eramateko lurreko naigabeak
Gero goza dezazun Zeruko gloria.

Neguari
(Amalauduna)
Kanpoak oi deuskuz Florak aldi baten
Apainduten loraz añ zoragarri,
Uda andik laster eskiniaz jaten
Datorkio barrez gose danari.
Bioen aldia danean joaten
Agertzen da Bako danen pozgarri,
Triste bat badakus, emonik edaten
Ipinten dan arin pozez kantari.
Baña, gaur laugarren dogu etorria,
Surretik boteaz, tan, tan, dindirria,
Neptuno urtetsu, buru urdiña.
Otzak kikildurik, kapaz estalia,
Aguren illtzalla, gazte zartzallia,
Negu baltz, itsusi, zital, zikiña.

Bitoriako abadegeien
ikastegi barriari, agur bat
Don Francisco Sanz de Frutos,
bertako erretore Jaunari

Arbola batek mendean artzen eban Erri bat,
Gizaldi luze asko askotan gaur artean,
Arbola orrek, Eguzki sutsu naiz ekatxetik
Gorde oi eban giroz Erri au orri pean.
Bere beso bat eltzen zan Ipar itxas ertzera,
Egoi aldetik Ebroko ibai andiraño,
Eguzkiaren urteeratik Bidasoako
Erreka zabal mugagarria joteraño.
Bere kerizpe gozoko iru aizta maiteak,
Dira odolez sarri gorritu zireanak,
Euren fedea nastu bagarik zaindute arren
Beti jagiten zirealako gora danak.

Bere azpian gordetan ziran mendi eskergak,
Bere azpian Anboto, Aitzgorri ta Gorbeia.
Bere azpian Gipuzkoa ta Bizkaiko ibarrak
Baila Araba menditsua ta bai zelaia.
Irurok dabe gaur arte egin beti ta beti,
Erri bat fedez kristiñau eta apartea,
Iruroi kendu arren lege zar Euskerazkoa,
Ez dabe galdu, ez ta galduko sinistea.
Irurok dabe gaur bere egiten bazter onetan,
Deritxakona ondraz Erri bat Euskalduna,
Irurok dauke Eleix-barruti katoliko bat,
Irurok Artzaiñ eta Buru bat mitraduna.
Irurok dauke euren Obispo argitsuaren
Agindupean Ikastegi bat gaur barria,
Bitoriako urian leku gorenengoan,
Araba zelai urriñetatik agiria.
O! egun dontsu gomutagarri benetakoa!
On Sebastian Herrero jauna zana etorri,
Milla zortzireun irurogeita amazazpiko
Zezeillaren bedratzian zan jazo ori.

Bitoriako kaleetan zaiñ, ari begira
Bazan zalduna naiko aurkitzen artuteko,
Ongi-etorri txera abegi agur argiak,
Euskal-Eleixa Burujaunari egiteko.
Ozta ezautu eban guztiak maitetasuna,
Guraso samur bati legetxe izan eutsan,
Duda bagarik Ikastegi au egite arren,
Artzaiñ aiñ ona Euskal Errira etorri zan.
Jatorriz zaldun txit noblea da, baita Obispo
Españatarren gloria bere ez txikia,
Eleixearen Prinzipe argi, arimen Artzain,
Jagola zintzo, arduratsu, zur ta zolia.
O! Etxe santu, O Ikastegi agirikorra!
On Sebastian argitsuaren gar bizia,
On Mariano-k sutuagotu egiñ zaituan,
Zara zuzi bat errañuz bete ta josia.
Zeinbat alditan Araba zelai urriñetatik!
Gomutau zaitut zatxakuzala zu, eguna,
Zatxakuzala Euskal Erriko gau illtzallea.
Gure illunpe astunak galtzen dituzuna.

Zabalduagaz argi-erramak goi orretatik,
Uri, erri, zeiñ baserrira naiz txabolara,
Errama orrek deuskuelako erakarriten,
Ebanjelio zerukoaren su ta garra.
Jaurtigidazu gaur niri bere tximistatxo bat
Kantua daizudan zuri dagotzun ondra ona,
Kantau daizudan zu zareala Euskal-Errian,
Erne zarean Aretx Arbola ezillkorra.
Kantau daizudan, zu zareala Aretx bat aiñ zaill,
Ez gizaldiak, ez ta ekatxak galtzekoa,
Kantau daizudan, infernutarrak esetsi arren,
Zutik eukiko ortxe dozuna goi burua.
Kantau daizudan, udan legetxe baita neguan,
Guri emongo deuskuzuzala zuk frutuak,
Kantau daizudan, zere semeak ardi izanik
Otsoak, jarten dituezala bildostuak.
Kantau daizudan, zure semeak dakustazala,
Ugarituaz zorionean aiñ modutan,
Kantau daizudan zeruko izar biziak legez,
Argi dagien Euskal-Erriko eleixetan.

Kantau daizudan zuk argiturik euren bitartez
Goazala gu Zeruko bide bedarrean,
Ez ezkerrera, ez eskumara okertu baga,
Erdi eriditik bertara zuzen jo artean.
Kantau daizudan, onak obetzen dituezala,
Zelan arteztu adierazo baita dongai,
Kantau daizudan zelan bakea emoten deutsen,
Jesukristogaz len arerio zireanai.
Kantau daizudan poza deutsela baita emoten,
Errukarriai premiñadun ta ez ekukiai,
Baita eskintzen zeru zabalen jaubetasuna,
Jaungoikoaren serbitzari on diran danai.
Kantau daizudan, zelan Jesus-ek Apostoluai,
Baita eutsela inoz egiten dei, argia,
Eta zugandik bear dabela artu abade,
Izango diran mutill gazteak ikasia.
Kantau daizudan, erlijiñorik zurea legez,
Bat bere ez dala bere semerik gartuteko,
Ez jakitunik len oraiñ eta gerora bere,
Bardintzekerik gizarteari ekinteko.

Igarla batek agaitik diño, izarrak legez,
Jakitun onak dirala bada argituten,
Glori andi bat, baita gozauko dabeela beti,
Erakusla on izan ziranak erriaren.
Errazoiagaz agurtzen zaitut ertegi eder,
Egia utsik erakutsiten deuskuzuna,
Agurtzen zaitut o! zuzi barri ixiotua!
Argitu daizun inguruko lur euskalduna.
Agurtzen zaitut, Euskal-Erriko Eleixearen,
Metarri sendo eta Arbola errimea
Agur, Zeruak bota daizula bere iñotza,
Egin daiguzun euskaldun danai kerizpea.
Gure Arbola igartu zanak legetxe gora,
Jaso eizu jazo, Lauburuagaz banderea,
Agur, euskaldun zorionaren Landara barri,
Prudenzio ta Iñazioren eskolea.
Santu bi oneek emon beizue zeruetatik,
Sendotasuna, indarra eta laguntzea,
Izan zaitezan euren Erriko ostarku eder,
Izan zaitezan egun obeen señalea.

Triskau daizuzan gure gañeko odei astunok,
Infernuaren illuntasun, gau, itzaltsua,
Ipiñiagaz Erri onetan laño bagako,
Jesukristoren egun eder ta gozotsua.

Uda barria
Ene adiskide on Antonio Trueba jaunari
Negu baltzean atso bat legez zan izatea,
Orain dakusgu burua zabal dakarrela,
Apainduagaz bere ulleak neskatxen gisan,
Itxaropenez gorputza jantzi oi dabela.
Ikustekorik ikusgarrien oraiñ au dogu,
Begira daigun kanpoetara gaur bestela,
Zelan dagozan jaiorik milla lora mueta,
Euren lurrunaz atseginduten gaituela.
Aisea dator gaur bigunago len baño emen,
Gozogarri da bat jarritea bera artzen,
Zeñen bagetan txori politak egan dabiltzaz,
Uda barria etorri dala iragarten.
Ontziak doaz zabalduagaz bela zuriak,
Ekatx gaiztoak ez dauz len legez bildurtuten,
Amerikara joan zirean egazti asko,
Asirik dagoz barriro onuntz biurtuten.

Artzaiñak dabez txilibituak ur korrontaren,
Alboko landan kerizpetxotan soñututen,
Auntzkumak eta bildots guriak dantzan egiñaz,
Emoten dabe zer eldu jakun adituten.
Txal ta moxalak salto ta brinkoz besteen gisan,
Gogo argia deuskue bere erakusten,
Leiak kiskaldu zituzan lurrak nekazariak,
Laieaz ditu itzuliagaz astinduten.
Egun sentiak ezotuten dauz urrezko perlaz,
Lurrak agertu dituzan lora ta bitxiak,
Dirudienak egon dirala len ezkutuan,
Ikusi daizan uda barrian Eguzkiak.
«Ongi etorri» esaten deutse Errege bati
Oi jakon legez landara samur aiñ guriak,
Eta besteak zeinbat gorago igoten daben,
Obetoago ezarten deutsez bi begiaz.
Agurak bere bota dituez kapa lodiak,
Ikusten dira gaur txairoago kaleetan,
Eta atsoak bizkor bizkorrik lengo aldean,
Ez daukelako ainbeste sorki gorputzetan.

Gazteak barriz poztuten dira ezin geiago,
Euren gogoa dakarrelako piestetan,
Eiza zaleak ola itxirik goixetik doaz
Ibilte arren erbi atzean mendietan.
Ugaraxoak asirik dagoz kar, kar, egiten,
Txindurri piñak abiau dira bearrean,
Burrundaraka erleak dabiltz lorarik lora,
Eztigintzako egoki diran gei atzean.
Kukuak ku, ku, zozoak zor, zor, negutak txuiñ txuiñ,
Birigarroak barriz tantaien gallurrean,
Kantetan dabe danak guztiak etorri dala
Uda barria negu balizaren ondorean.

Kolera morboari
(Amalauduna)
Zek daroa orain, alan bildurturik
Orrenbeste jente al dan lekura?
Euren arerio txar bat agerturik
Bagendu legetxe gaur Erreñura?
Zek daroaz batzuk ontzian sarturik?
Zek barriz besteak basamortura?
Topetan badabe leku segururik
Bertan bizitea dabela gura?
Jaun aserratua errukitu zaite!
Jaso-iguzu arren zeure zigorra!
Ainbat ama pobrek, zenbat ume maite!
Ill zirealako largauta orra,
Oneen kurriskakaz, nozbait ausi bite
O! kolera zure bioz gogorra!

Negu-agura zar buru zuria
Agura guztiz zantar, erkin, zital bat,
Negua deritxona, gaur da agintari;
Arpegiz baltz, zikin ta izurtsu izan arren
Nai ta ez obeditzen deutsagu berari.
Bizi da basamortu bakartsu illun baten,
Otzen otzaz agiñak jakoz dantzatuten;
Malko gogortuakaz labanduten dau lurra,
Txistu izoztuakaz gañera loituten,
Eguzkia guztizko gitxitan ikusten dau,
Begiraturik zear toki urriñetik;
Gaba eguna baño geiago dau ametan,
Ez dau aldendu gura leku añubetik
Bere arnasea da zorrotz, miñ, illgarria,
Zurretako lurrunaz nai nor dau bildurtzen;
Bizi da dardar leitan, orria aisetan legez,
Urak bere putzagaz arri dauz biurtzen.

Sustraiak dirudie bere zanko zimelak,
Errama igar batzuk bere beso meiak,
Arte zaill guztiz zar bat gorputza aiñ sikatuak,
Zati guztiak daukaz ganora bagiak.
Ikusgarri aiñ ezaiñ ta onen itxusiak,
Ama sortitza dauka oso tristetuta;
Jantzi berdeak deutsaz kiskaldu surik baga,
Narru gorriz itxi dau leitan alatuta.
Billox dakusanean burla geiagorako
Agurra arek deutsa eioten kapea,
Kolore ederduna; baño berotuteko
Jaunak ez eban egin alako trastea.
Zeinbat lodiago dan estalki zuri on
Deituten deutsaguna Bizkaian edurra;
Ainbat beraganako zugatzik mardoenak
Biotzeraño dauke sarturik bildurra.
Agura maltziñari otuko balitxako
Ulle dana ebai ta onuntz botatea,
Errez gertau leiteke bere pisu andiaz
Zugatzak beso baga asko geratzea.

Eta, nun ete dira udako lora polit,
Ainbeste fruta mota nun dira sartuak?
Zorionean dagoz nunbaiten ezkutaurik,
Kiskalduko zituan bestelan neguak.
Ez dago jakin baño satorrak bildurturik
Lur barruan noraño direan sartuten,
Txindurritxoak aurrez egindako etxean
Pillatutako janaz gaur dira zaillduten.
Erle burrundari bat orain ez da sometan,
Ondotxo ostendurik dagoz erlautzean;
Udan batu ebezan loratxoai eskerrak,
Osterantzean larri biziko zirean.
Txori buru ariñak laguntza billa dabiltz,
Baña ez deutse bere jaramonik eiten,
Dalako Agure au arrizko biotzduna,
Gaixoak isten ditu lazerian illten.
Aiñ da gogorra eze pobre guztientzako,
Oneek ikusten dira gaur asko negarrez,
Garrasiz ta uluka ill dedilla Negua,
Eta bizi dedilla Udea deadarrez.

Gure azken-lekua
(Amalauduna)
Orri igartuak uda azkenean
Arbolatik dira lurrera jausten,
Euren izateak bizia galtzean
Lurrean dirala sats biurtuten:
Zelan itxasoan ontziak urean
Markarik ez daben inoz egiten,
Alan orritxoak zer ziran ez dabe
Gomutagarririk guretzat isten.
Bardin ill ziranak toki au largaurik
Guretzako jareiñ eben mundua,
Nortzuk gaur dagozan geienak azturik
Aztu oi dalako iragokua,
Agaitik orriak legez igarturik
Obira daukagu jausi-lekua.

Ama baten sentimentua
«Ardiak egin pekatu
Eta bildotsak pagatu».
(Esaera)
Laster mutilltzen da larrosa bat,
Zotz bat bereala ausi,
Kristal bat brintzan golpeaz errez,
Argi bat putzaz itzali;
Modu berean baten aiñ laster
Biotza jatan erdi bi,
Uste bagako barri samin bat
Jatalako eldu neuroni.
Egazti batek maitetuten dau
Txit asko bere abia,
Lañoak legez baita lurrunak
Laztandu oi dabe goia:
Itxas orratzak ipar aldea,
Arriak bere ertegia,
Alantxe maite nik bere neban
Seme bat maitegarria.

Zorioneko edo txarreko,
Gerra bat emen sortu zan,
Zeinbat ama on seme bagarik
Gaizki ipiñi ginduzan!
Garaitza zala kanpaiak joaz
Jolasa ugari bazan
Baña ez dakit biamonean
Zelan miñez ill ez nintzan.
Armadatzar bat musika joten
Sartuten jaku errian,
Ni bizi nintzan etxe aurretik
Biba gu! oska bajoian,
Soldadu batek diño penaurik
«Jose ill jaku goixian,
Beraren ama gaixoa ustez
Bizi da ortxe etxian».
Tximistak ez dau iñoz aiñ errez
Zugatz igarrik urratu,
Zeinda berba areek nire biotza
Eben guztia zatitu;
Ez eguzkiak iñoz aiñ laster
Edur tantarik bere urtu,
Zelan barriak nire begiok
Malko zituzan biurtu.

Seme bat euki bera soldadu
Eroan eusten gerrara,
Orduan etzan beste nausirik
Agintari zan indarra;
Eta gaur barriz zartzarorako
Dot semearen bearra,
Baña niri a kendu eustanak
Ez deust gozotzen negarra.
Euskal-errian esaera au
Antxiñakoa daukagu,
Ardiak egin pekatu eta
Bildotsak bear pagatu,
Esakune au asmau ebanak
Ez eban ezer erratu,
Ema gaxo au egia orren
Ona emen bat testigu.

Aita zar baten
esperantza ederra

Zelan bada gizona sarri dot ikusten
Arrisku andietan errez dala sartzen?
Ordu une danetan bizi nekatuten,
Lorik egin bagarik gabak iragoten,
Burua ausiten, bizia laburtzen,
Osasuna galtzen,
Ez badeutsa pozen bat zerbaitek emoten?
Alan itandu leiket ez danak zolia,
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Asti orduetako bertsozko lanak - 3
  • Parts
  • Asti orduetako bertsozko lanak - 1
    Total number of words is 3871
    Total number of unique words is 2059
    31.0 of words are in the 2000 most common words
    44.9 of words are in the 5000 most common words
    52.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Asti orduetako bertsozko lanak - 2
    Total number of words is 3758
    Total number of unique words is 2082
    29.4 of words are in the 2000 most common words
    43.1 of words are in the 5000 most common words
    50.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Asti orduetako bertsozko lanak - 3
    Total number of words is 3681
    Total number of unique words is 2048
    30.7 of words are in the 2000 most common words
    45.5 of words are in the 5000 most common words
    52.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Asti orduetako bertsozko lanak - 4
    Total number of words is 3858
    Total number of unique words is 2036
    29.4 of words are in the 2000 most common words
    43.6 of words are in the 5000 most common words
    49.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Asti orduetako bertsozko lanak - 5
    Total number of words is 3708
    Total number of unique words is 2060
    29.0 of words are in the 2000 most common words
    43.7 of words are in the 5000 most common words
    51.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Asti orduetako bertsozko lanak - 6
    Total number of words is 3671
    Total number of unique words is 1947
    31.7 of words are in the 2000 most common words
    46.3 of words are in the 5000 most common words
    54.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Asti orduetako bertsozko lanak - 7
    Total number of words is 3775
    Total number of unique words is 2057
    31.3 of words are in the 2000 most common words
    45.6 of words are in the 5000 most common words
    52.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Asti orduetako bertsozko lanak - 8
    Total number of words is 3703
    Total number of unique words is 2023
    30.3 of words are in the 2000 most common words
    44.5 of words are in the 5000 most common words
    51.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Asti orduetako bertsozko lanak - 9
    Total number of words is 3824
    Total number of unique words is 2073
    28.2 of words are in the 2000 most common words
    41.9 of words are in the 5000 most common words
    48.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.