Asti orduetako bertsozko lanak - 1
Felipe Arrese Beitia
ASTI-ORDUETAKO
BERTSOZKO LANAK
ASTI-ORDUETAKO
BERTSOZKO LANAK
Felipe Arres ta Beitia
EGILLEA
BILBON
José Astuy-ren moldiztegian
Urrineko intxaurrak
(Esangia)
Sarri agertuten dau goix ona zeruak
Egun ardi bat izan dagian munduak;
Lorarik lora egin mitxeletak pozik
Ibilten dira arro, txukun ta politik;
Ume koskondutxuak, zoraturik legez,
Jarraika duaz urrin artu albadabez,
Daukezalako grana ta urrezko eguak,
Balira legez gauza tint baliotsuak;
Baña artu orduko euren eskuetan
Auta biurtuten jakez ego ederrok bertan,
Orra umien pozak zertara datozen
Gauz eder baten jaube ustez egin arren.
Eguzki argiagaz bardin landa baten
Gauzatxo bat dizdizka urrin bada ikusten
Lora guztiak baño au da ederrago:
Bertara juan eta, baña an zer dago?
Ez lora pitxi eder, ez zoragarririk,
Ispilli zatitxo bat ausia bakarrik.
Gauza andia dala pentsau eragiten
Izar bustandun bere sarri da agertuten;
Askok sinistu oi dau dala miraria
Ta gerra andi baten señale garbia;
Orrelako gauzarik ezer izan ez da
Jende guztia larri ipinten dau bada.
Urietan piestak dirala ederrak
Esaten dabe beti urtero paperak;
Bertara juan eta, o zenbat alditan,
Pentsetan zan lakorik an ez da topetan!
Diru asko gastau ta damutuba etxera
Etorri oi da sarri jauna ikustera.
Arrantzalle bat baldin bada azartua
Asko artzeko ustez sarri urrin dua,
Gañera kostan bada gabetan farola
Illunagaitik bere ez deutsa ardura,
Eskerrak emon beioz alan farol oni
Utsik izanda bere oi dalako etorri.
Baitan askotan dua urrin egaztia
Largaurik bere jaio ta bizi tokia,
Itxirik abia ain lumatsu biguna
Galdu baleu legetxe buruko zentzuna,
Erbestetuagaitik damurik baperez
Doialako obeto bizitzera ustez.
Nik bere entzun eta urriñeko gauzak,
Zoro zororik egin nituzan ametsak,
Egan ez arren ontziz irago itxasua,
Baña emen ez topau uste zan lekua,
Sinisten nebalako, neke asko baga
Dirua Ameriketan irabasten zala.
Artu dot gisaxo onek engañu osua,
Zoratzen ninduana zan ispillutxua,
Ta neure farolaren errañu barrutik
Nago urriñegira emen etorririk,
Baña banintzateke itxas egaztia
Laster artuko neuke nik Euskel-erria.
O, neure jaioterri ta etxe kutuna!
Ortxe dot nik abia apaiz ta biguna;
Baitabere or daukat kostako farola,
Zein dodan biotzeko amatxo laztana;
Beraren argipetik ez baneu nik urten
Ez nintzan aurkituko ume zurtz gaur emen.
Baña izan naz beti ni txori-burua,
Alperrik orain daukat miñ eta damua:
Iñok gura ezpadau aik legez erratu
Esaera on zarrak, gaztiak, sinistu:
Urriñeko intxaurrak ots andiak dabez,
Bertara juan eta billatu baperez.
Milla betiko-loraz egiñiko aroa
Kalderon ezillkorrari
Nun da niretzat lira gozo bat?
Nun miñ bat leun ta zolia?
Ai baletorkit nundibaitetik
Musaren baten argia!
Neurez ez daukat idurimenik,
Laburra dot etorria,
Goratuteko gizon andi bat,
Ausaz naz biursaria?
Erdue musak lagundutera,
Nun zagoze irudiak?
An ete zaren jasoten dodaz
Zeruruntz neure begiak:
Nun ikusirik ainbeste izar
Ziargiz txito josiak,
Errañu batek zabaldu deustaz
Adimentuko begiak.
Egiaz areek argiak dira
Zeru zabal urdiñean;
Jakitun onak iñoz illunak
Ez dira gure artean:
Noz arteraño iraungo daben
Izarrak argiz gaiñean,
Ez dakit, baña bai gizon batek
Zeruan eta lurrean.
Gizalditxo bi uts aiña jakoz
Sekulakoa danari,
Beeko bizitz au ames bat baño
Ez jakon bati irudi:
Orrexegati, O Kalderon, gaur
Zatxataz alabagarri,
Zeru goietan zagozalako,
Argi egiñaz lur oni.
Izartxo batek ez dau itxiten
Gaba danean ederra,
Errañutxo bat bialdu baga
Ezpada bere lurrera:
Zureak gau ta egun dakustaz
Zabalik mundu guztira,
Zeruruntz barriz nire begiok
Eltzen ez diran tokira.
Urregorrizko luma eder bat
Eskuan dozu saritzat,
Bear andiak zenduzalako
Egiñda itxi guretzat;
Eskribu orreen artean ondo
Gogoan sarturik daukat,
Berba neurtuan, onen antzera
Jarri zenduan egi bat.
Amesa dala eukia, eta
Amesa bere ezeukia,
Amesa astea geituaz eta
Gurariz nekatutea,
Amesa iñor iraindutea,
Amesa mundu guztia,
Txikia onik andiena ta
Amesa bizi izatea.
Irakurrita au eziñ ukatu
Neizun daukadan aroa,
Milla betiko lora ederrez
Zuretzako atondua:
Jantziko deutsut beronegaz gaur,
Orren duiñ dozun burua,
Zuri begira, arritu dedin
Mundu bat oso osoa.
Noz gertatu da beste ainbeste
Gaztelar biursaria
Mundu guztian agertutea
Euskaldun loraz jantzia?
Ez dakit, au dan gizonen lana,
Ez dakit, dan miraria,
Ez dakit ezer; Baña badakit
Kalderon dala andia.
O españatar, biursarien
Artean gorenengoa!
Zu alabetan gaur euskaldun bat
Oso dago zoratua;
Gizon illkor bat nazan legetxe,
Ai banintza aingerua!
Kantau daizudan omen eder au,
Zurturik lurraz zerura.
Gloria bada zuri bietan
Eskribitzalla argia!
Gloria goian, gloria beean,
Kalderon miragarria:
Gizaldi bitan izan bazara
Zeru lurretan andia,
Eunki danetan izango zara
Gure gomutagarria.
Ekandu txarrak
alporjetan
Alporjetan ekandu txarrak
Erabilten dauz gizonak,
Atzeko aldean norberenak ta
Aurrean lagunarenak.
Griñau barriz da gizon danena
Errez dakusguz besteenak,
Obe litzake bai ikusiko
Bateus bakotxak berenak.
Orma-txoria
Lazoan jausirik
orma txoritxua,
garrasika asi zan
alan estutua.
Ai! katigu naz
nintzana libria!
Ona! negarti gaur
lengo kantaria;
zori gatx bat dogu,
tripau eukitea,
sinisteko asko,
da ni ikustea,
galdu dot poz dana,
galdu dot abia,
gal-azi bat gaitik
galdu dot bizia.
Sabelari geiegi
emotea gaitik
munduan ikusten da
zorigatx ugari.
Mona bat
Intxaur arbolara igon eban
Jatera ale bat moneak,
Agiñak sartu moskolari ta
Latza zalako jaurtiak;
Beste ainbeste egiñ oi dabe
Eroso bizi zaliak,
Edo zer bear neke eretxirik
Laster izten dau nagiak.
Otsoa, aixeria
eta tximiño jueza
(Versión libre de Samaniego)
Otsoa baten, kejaz joan zan,
Tximiño juez artezagana,
Alboan bizi zan aixeriak
Eukan guztia ostu eutsala;
Deiturik arek erantzun eban,
Lapurra inoz etzala izan,
Biak eginda ez-bai garratzak,
Epai au emon eutsen juezak:
«Eurerik ezer kendu jatala
Ez dok agiri, otso zitala;
Aixeria az beti lapurra,
Zergaitik diñok dana guzurra?
Ken zakidaze biok emendik,
Zer egin neikek testigu barik»
Gura dabenak emon daiodan
Nik berba utsai gaur sinistea,
Aixeri otso bitzuak baño
Bear jok izan askoz obea.
Arrizko burua ta aixeria
Arrizko buru bategana
Juan ta aixeri zitala,
Egiñ ei eutsan, zelakoa izan
Ikuste arren, usaiña;
Aragia a etzala
Igarririk laster ala,
Diñotsa: «galant azan ezkero,
Garaunak nun dituk bada?».
Zeinbat diran ederrak
kanpo ta azalez
Baña zentzundun dira
ezaiñak geienez.
Gorbeiako artzain
baten kantak
Kantan begiez gloriak nai badabez gerrariak
Baña obeto kantau ginaikez artzain ta nekazariak,
Gure biarrak ez diralako sekula negargarriak.
Gerrari otspetsuenak eziran danak zuzenak,
Euren artian guztiz ugari gaiztuak eta okerrak,
Zeintzuen lanak ez diran asko ondria datorkuenak.
Esango dot nik zer ziran nausi asko gudagintzan,
Zenbat baserri, uri, erritan, jazarrarik izan bazan,
An bizi ziran gixajoetan negar luzia jarria zan.
Norberenaz urten zedin, jazarran biar zan egiñ,
Baña soldadu errubagiak artzen ebela askok min,
Buruzariak igote arren: zeinbat alditan milla ill?
Agaitik diñot nazala zorioneko ni bada,
Nazalako gaur txabolatxuan bizi gatxik egin baga,
Biotz zabalaz lo egin eta esniaz talua jan da.
Kantetan beti bakia, geitu dedin artaldia,
Artu dagian nekazariak naiko arto ta garia,
Mundu guztiak izan dagian ugari bizigarria.
Guk erein arren solua, isten euskuen galdua,
Gu biziaren aldera beti, arek bestera gogua,
Ia ezpada nekazariaz desbardin bizi soldaua.
Beti gara gu pozgarri, iñoz bere ez izugarri,
Alabantzarik emon ez arren munduak sekula guri,
Sarrastadarik noz sartu deutsa gure soñuak iñori?
Dalako gure txistua dantzan eragitekua,
Gerra tronpet-ots garratza barriz biotza larritzekua
Al diran gauzak batek arturik iges urrindutekua.
Ill bedi alan gerria, zeñegaz nago erria,
Jaubia bidez izana gaitik, soldaduak jan artaldia,
Mundu onetan plagarik bada, axe bera bat dongia.
Iñoren miñez gloria daukana irabazia
Sekula bere ez da niretzat gizon alabagarria
Gerra zalia sarri alan da, gitxitan nekazaria.
Eguzkiari
Oda premiada en los Juegos Florales
de San Sebastián
Zer darabiltzu orren ederrik zeru urdiñean
Ez dala agertzen besterik iñor zure antzean?
Zer darabiltzu jarririk burdi suzko batean,
Gabez estaldu, goisez azaldu, ainbeste urtean?
Zer darabiltzu, diñot ostera, zuk Eguzkia,
Sekula lorik egin bagarik iratzarria?
Se¡ milla urtean ez aspertzeko nor zara bada?
Zeru-munduen egilla aundia zu ete zara?
Goisetan ozta zelan agertu zuk arpegia
Ikuste arren dalako esnatzen lodun guztia.
Zorigatxen bat ez dakizula gerta bidean,
Jarri ez zaiten joan ezinda zu onenean,
Bizi bearko geunkelako guk emen lurrean
Negargarri ta lazeriarik gogorrenean.
Agur! orduan egun, aste, ill eta urteak!
Agur! negu baltz, agur! uda argi, loraz beteak!
Agur! jatorri, agur gizaldi, agur eunkiak!
Agur! denporen aldantza eta egotaldiak!
Zeiñek markauko leuke orduan asierea?
Jaioeratik ill arteraño dogun bidea?
Ori litzake betikotasun baten antzera
Lurrean bere bizi bearra modu batera.
Orrelakorik ezelan bere ez bedi gerta,
Lurrean bada iñorentzako konbeni ez da.
Gauzak sen baten iraun begie beste munduan,
Aldatu bidez betiko g¡san baña emenguan.
Ill bitez zarrak, seintxoak jaio, azi umeak,
Mallarik malla aguratuaz igo gazteak.
Betoz egunak, asteak, illak, eta urteak,
Jira begia gizaldi eta eunki luzeak.
Lengo moduan jarraitu beie aise puztsuak,
Otzak, beroak, epelak, eta ¡par gozuak.
Triskau zaiteze burruka alkar odeizko taldak,
Zauri odolez gañeztu arte errekak danak.
Justuri-soñu burrundara-ots dardargarriak,
Dantzan ikaraz asi-erazo atx ta mendiak.
Zeru-sutunpen bala suzkoak erdue beera,
Gazteluzar ta dorre sendoak lurreratzera.
Urten zuk bere zerurañoko arku aundia,
Gerren atzetik milla kolorez bakez jantzia.
Uda ederra agertu zaite negu onduan,
Loren atzetik erdue alortak zeuen orduan.
Negar aldiai jarra¡ beioe atsegintsuak,
Gau baltz illunai urrengo egun eguzkitsuak.
Apaindu beie gabez izarrak zeru zabala,
Ik Eguzkia egunez poztu egik lur dana.
Bota egizak suzko saeta meiak sorura
Nai duan beste, gitxi zeiñ asko nire burura.
Zugatz azpian giro girotan kerizpetxoa
Artuko juat ire lepotik gozo gozua.
Abil nai badok urrez jantzirik Febo arroa,
Izar guztien baintzan legetxe i Jaungoikoa,
Ua aurrera sart-alderaño, ta an obiturik,
Iratzarri naik, gaur legez bigar, gois gois jagirik.
Azalako i gure erlojutzat Jaunak egiña,
Orduak zuzen marketan daukak egikizuna.
O! zorigatza nok Jaungoikotzat induan autu?
O! lazeria zeiñek benetan umill agurtu?
O! doakabe, ez bear eta itsumendia!
Gizonarentzat intzalako izan agurgarria!
Alde urruti denpora illun negargarriak!
Ken, ken! mundutik, gagozalako fedez argiak!
Gaur Eguzkia neurtu juoguz ire bideak,
Baita senbatu egun, aste, ill eta urteak.
Jaungoikoa baintz, zeñek egingo induan neurtu?
Nundik ibilli, nok agindu ta, zeinek markatu?
Barri guztiak ditugun legez jakin ireak,
Zelan ez dituk, mamortzar orrek, asmau gureak?
Zer balio jok ikusteak ik gerta aldiak?
Zer balio jok ikusteak ik gerra aundiak
Ikusi bai ta ez badituzak gogoan artzen?
Abere batek zentzun geiajo jok erakusten.
Beraz ez az i, ezelanbere orren dontsua,
Ez Jaungoiko ta ez biziduna, ez-ta altsua.
Bakarrik az i, iñok eginda gauza ederra,
Baña ik eurez ez dok aldatu ezer gañera.
Ez az galantu, ez az matxartu, sortu ezkero,
Beti bardiña, beti beti bat, ez egunero.
Lenago, oraiñ, bai eta gero, beti bertatik,
Jira-biraka jardun bear dok bide batetik.
Nun gisasoa, daukak guk dogun libertadea?
Gomuta, adimen, borondate ta nun arimea?
Ire aldean dontsua nok ni o Eguzkia!
Jaungoikoaren urrengoa dok gizon aundia.
Mendiburu Jaunari
Mendiburu izanik bada
Euskaldun guztiz aundia,
Nola ez det nik itz neurtuetan
Dala esango egia?
Ikusirikan izkribu gozo
Berak jarriak añ ondo,
Uste det dala benetan au guRe lumentzako guraso;
Uste det dala gure nagusi,
Jaun au euskaraz ipintzen,
Argatikan da euskaldunetan
Umant au Zizeron deitzen,
Nork igo zuen bertute askotan
Añ gora mallarik malla,
Razoiarekin altxa dezagun
Izen Mendibururera.
Ardo zale batek
bere eskuko baso ardoari
Munduan det gauza bat
Guztiz pozgarria
Norbaitek esango du
Dala urre gorria,
Baña beste batek du
Neretzat grazia:
Zer ote da orren gauza
Añ maitagarria?
Ez zillar, ez urre ta
Ez diamantiak
Ez dira ni poztzeko
Oso egokiak,
Ardo gabe ez dira
Oien bertuteak
Biotzetik kentzeko
Eni naigabeak.
Baña ardo naikoa
Badet sabelean
Penok botako ditut
Aide gogorrean;
Alegre izango naiz
Goiz ta arratsaldean,
Lo berriz egingo det
Aukeran gaubean.
Atoz, matsaren zumo
Noen edaria,
Gizon ark utzi zigun
Oroipengarria,
Mundua mundu arte
Bere memoria
Idukitzeko badu
Ongi irabazia.
Zarren bizitza zera,
Gazteen indarra,
Munduan danok degu
Zerorren bearra;
Biba! biba! ardoa,
Klaret zeñ naparra
Auxe da neretzako
Pozgarri bakarra.
Fruta danen artean
Zu aukeratua
Zera meza emateko
Ta an konsagratua;
Etzaitez arren galdu
Bestela mundua
Sentimentuz litzake
Bertatik galdua.
Ardoak
Enaiz iñoiz galdul
Gizonak, munduan,
Jaunak zuen pozgarri
Ni egin ninduan;
Barrungo illuntasun
Ta tristura orduan
Atozte poz artzera
Nigana beinguan.
Basoan naukazun au,
Orain dezun miña
Kentzeko antziñatik
Nagotzu egiña,
Etzaitez ez beldurtu
Dezu gaitz jakiña,
Nazu triteen poz ta
Gaitzen atsegiña.
Emen naukazu, bada
Mamatxo goxoa,
Oraiñ benetan triste,
Gañera gaixoa;
Gizonak
Jasoko det aora
Ta itzuli basua
Sabelean daukazu
Klink! zure lekua.
Txuan-droga
I
Udan ikatz ederra egiñik mendian,
Sakuetan saldurik neguan errian;
Bizi zan aingeru bat legez garbi Anton,
Agaitik azkenean damutu etxakon.
Txuan-droga bestera, iñor engañetan,
Norbaitegaz ebillan geienez auzitan,
Zentimo bat bagarik zelan zan ezkondu,
Ta aberastu zalako urte gitxi barru,
Asarrean deiturik batek lapurtzarra,
Urteetako eban sartu kartzelara;
Aiñ zan bengatzallea, aiñ zan tematia,
Aiñ zan barriz miñean loi ta itxusia;
Ez eban ak itxiten ezaindu bagarik,
Bere birao zitalez ez goirik, ez berik;
Entzute ezagaitik aren berba dongak,
Iges egiten eben urriñ persona onak.
Alan bere nai eban izen onaz bizi,
Errian emon arren ez zer esan gitxi;
Eltzen zanean barriz zapatu eguna,
Ez eban uts egingo iñoz merkatura;
Guzur eta drogeaz erosi merketxo,
Drogakin bere albait karuen saltzeko;
Baña zelan aurrera urteetan joian,
Ia tratu askorik ak ezin eikean.
Azkenez oraiñgoan plazara zan joan,
Ikustera txoririk jausten zan lazoan;
Ikazdun bat lenengo aurkiturik bertan,
Itaune au Txuanek laster egiñ eutsan.
–Anton, zegan daukazu karge au saltzeko?
–Amar errealean daukat emoteko,
–Badaroat etxera artuta lepoan,
Kobretara etorri laurak inguruan.
II
Arratsaldean zintzo Anton lau lauretan,
Txuan-drogaren dendan barreka sartu zan;
Amarleko zuria eskinirik arek,
Eskuan artu eutsan bertatik Antonek;
Baña zelan sakurik ez eutsan ekarten,
Anton abiau jakon Txuani esaten.
–Ikatza saldu arren danai amarlean,
Sakua biurtzen jat diruaz batean.
–Ze saku ta sakuzaiñ eskatzen deustazu?
Amarleko zuriaz dana pagan jatzu,
Nai ezpadozu jarri neure esanera,
Zu baño lenago ni noa Juezera.
–Juezak enau iñoz ikusi aurrean,
Oraiñ arte bizi naz danakaz bakean;
Ikatza udan einda, neguan saldurik,
Baña sekula ez dot nik saldu sakurik,
Ikatza, ikatza da, ta sakua sakua,
Txuan ikatzaz utsik egiñ dot tratua.
–Anton, gura badozu zuzen zuk ibilli,
Gauzeau neuk egingo deutsut erabagi;
–A ezetz on egin, nai dozu postura?
Zuzentasuna eske dagoan modura?
–A baietz amarreal maian dot ipinten,
–A ezetz zeuk emonaz nik deutsut bardintzen.
III
Zatitxo baten biak egonda ixillik,
Bata eta bestea egin baga mistik,
Buruari atz da atz egiñik lenengo,
Estul bat edo beste bertatik urrengo,
Txu edo gorro batzuk botarik lurrera,
Autua emoteko prestaurik onela,
Txuan erabagia emoten zan asi,
–Posturetan –esanaz– dogu irabazi;
Anton, arritzen nozu zelan gomutetan,
Etzarean gaur zertzuk saldu deustazuzan;
Sakuak ta ikatzak karga bat konpondu,
Zelan egiten daben ezautzen eztozu
Eta kargeau zegan egiñik itandu,
Amar errealean esau ez deustazu?
Eta emonik zuri eskatua dana,
Oraindiño daukazu bere zer esana?
Idia adarretik, txoria ankatik,
Legez lotuten dala gizona berbatik;
Ez dozu iñoz entxun Anton tontotzarra,
Ala mutikoren bat oraindiño zara?
Jakin egizu bada gaur nogaz zabiltzan,
Eta miñagaz kontu, ez barritsu izan;
Onean ni ona naz, baña txarrean nor?
Txerren berbera bere ez da nigaz iñor;
Ni naz beti gizona berba batekoa,
Jenteak esan arren nazala seikoa;
Deitu arren errian niri Txuan droga,
Elitzate obeto deitu Txuan ona?
Galdu arren bere zuk nigaz posturea,
Egiak eztau bear eroan berea?
Ai! Anton, joan banintz ni Juezagana,
Eunerleko bat multa zeunkan bereala;
Zergaitik zuk ez dezun balio ezbaian,
Ezpada ikasgiñan bakarrik mendian;
Etzarean legez zu oitu auzietan,
Uts eingo zendulako berba guztietan,
Oraintxe zeuk esana zeuk bertan bera jan,
Dakizulako eiten zailldu baga berban;
Aurkituko ziñean antxe barregarri,
Guzurtitzat artarik egon arren garbi.
Eta, zer eingo eutsun Juezak orduan?
Eunerleko gorriaz kastigau beinguan;
Eta zelan eztozun zuk iñoz dirurik,
Pagau bear zenduan kartzelan sarturik.
Ze mesede andia gaur andik libraurik,
Egin deutsun Txuanek eztago dudarik!
Orretariko lanak badakizu baña,
Eskatuten dabela sari ta ordaña;
Alan bere enago indarka gaur eske,
Oitua nago artzen beti zerbait epe,
Ur baga eztot gura iñor itotea,
Ezpada gizonari emon arnasea;
Errez egiñ daikezu baña, kitu nigaz,
Etzi gaur lako karga on bat ekarriaz;
Eta ikatza bada gaurkoa lakoa,
Orduan izango da zeuretzat sakua;
Betor bosteko ori, Anton, etzira arte,
Zugaz adiskide zar izan gura neuke.
Antonek urten eban lotsaz gorri gorri,
Sakua ta dirua largaurik berari;
Baña igarri baga ez Txuan-drogari,
Lapurtzar bat benetan zala garbi garbi.
IV
Eroan ete eutzan baña bigarrenez
Beste saku barri bat betea ikatzez?
Ez.
Orra azkenengoko Txuanen tratua,
Neuk Antoni entzunda gogoan artua;
Zeiñbat alako egiñ ak ete ebazan;
Ai! banekiz guztiak kontau dagidazan;
Baña, gauza bat diñot oraiñ azkenean;
Ill ziran areik, eta gaur dagoz lurpean,
Zelan ez daben urten Txuanen gañean,
Bedartxo batek bere berrogei urtean,
Eta Anton dagoan lekua udetan,
Pitxilora ederrez dana da betetan.
Zetarikoa daben batek bizitzea,
Alakosea bere dau eriotxea.
Uda barriari
Kantatu gura neuke gauza bat,
kantatu noa egitera,
kantatu, baña nok al leikean
kantatu, gauza añ ederra?
Kantatu, egidazu biotza
kantatu, zuk bere mingaña.
kantari, aurrean dozulako
kantetan, gaur sortitza dana.
Kantetan, orra or txoritxuak,
kantetan, orra or bildotsak,
kantetan, negua joan dala
kantetan, zoraturik pozak.
Kantetan, berdeturik mendiak,
kantetan, baita bere atxak,
kantetan, soñeko barriakaz,
kantetan, gaur euren garaitzak.
Kantetan, orra barriz zelaiak
kantetan, orra loratxuak,
kantetan, goixetik gaberaño,
kantetan, agur dau neguak.
Kantetan, basoetan artzaiña,
kantetan, gaur jorik txistuaK.
kantetan. ez dedilla biurtu
barriro, ain negu gaiztua.
Kantetan. dabe zar ta gaztiak.
Kantetan, gaur dago pobria,
Kantetan, erdu ordu onean
Zatoz bai, o uda barrial
Baserriko jaun baten
bizitza gozoa
Gogaitu ta asperturik erri aundietan
Nun egon izan nazan gazte urtietan
Bizitza gozorik an ezin billaturik
Baserri onetara nago biurturik.
Emen jaio nintzan ta baita bere azi
Zartzaroan atzer a oraiñ naz etorri.
Egiaz urietan dagoz gauz aundiak
Zeintzuk niretzat ziran len zoragarriak
Oraiñ obeak emen ditudaz ikusten
Pentsetan dodalako beste modu baten
Gaztea nintzanetik zartu nazanean
Izatean dagozan gauz oen gaiñean.
Zer nekutsazan nik an? gizonaren lanak
Enien ikusten dodaz Jaungoikoarenak
Orrexek aztertuten zoro oi naz jarri
Diralako benetan danak arrigarri,
Berak bakar bakarrik bestek ezin leikez
Gauza miragarririk ez da egin berez.
Zelan ez dituezan nik lako begiak
Euren adimentuan gaur nekazariak;
Uriko gauzaz oneek dira arrituten
Emengoak uts legez jakez iragoten
Ta ara askotan doaz erdi zoratuak
Ikustera, eukirik baserrian obak.
O ene baserriko bakartadetxoa!
Zu zaitut neure poz ta atsegiñ osoa,
Nire adimenaren eskola aundia,
Arimako onaren leku egokia;
Sentidu guztientzat ze gozagarriak
Eskinten deustazuzan nozik beiñ barriak!
Tint askok uste dabe ez dala neguan
Baserrian zer gozau uriko onduan:
Orduan dakustaz nik ereiñik aziak
Udan emon daiezan ale ugariak,
Edurra barriz bada zerutik jausiten
Deritxat dagozala koipez gozotuten.
Nun da udabarrian ikusgei aiñ onik
Urietan nik emen dodazan lakorik!
Zelako lora polit usaintsu ederrak
Zoragarriak oso! baldin an gizonak
Jarten badauz begiak gogo ta zentzuna
Topauko dau ugari miraritasuna.
Zer diñot zer elduten danean udia?
Alde guztietara au da pozgarria,
Zenbat orripetxotan fruta eztitsuak
Dakustaz gorde nairik lotsaz mordotxuak,
Geriza, ginda, bardin musikak, sagarrak,
Makatz urtsu, mispira eta okaranak.
Laugarren tandarako da uda azkena,
Biotzak gozau daian au ez da txarrena
Ikusirik batuten ale ugariak
Mundu guztiarentzat onetsigarriak,
Gaiñera ordaindurik nekazari lanak
Arrastaka izerdi botariko danak.
Gauza asko oraiñdik dodaz gozagarri
Landa zelai berdeak ibilteko toki
Itzal otzaroetan aise mee gozotan
Ur bizi mueta asko iturritxoetan,
Eizatzat erbi asko, arraintzat sarbuak,
Goix iratzarri nadin txorien kantuak.
Eta gabetan barriz illargi argitan
Begiak josten ditut zeru urdiñetan
Gomutaurik euretan Jaungoikoa dala
Guretzat aiñ ederrak egin zituzana:
Gogamen onek pozez dana zoraturik
Lo gozo eztitsuetan jarten naz etzunik.
Beste bat bere badot emen gozamena
Urietako askok artuko leukena:
Lotsa aundi bat deuste guztiak auzuan,
Kalean aintzakotzat iñok ez ninduan,
Jauna danak diñoste txapelak erantzi,
Ill arteraño emen gura neuke bizi.
Politikako kontuak
Negarren jainkosa samurtu nagizu,
Egin dagidan malkoz biotz danau urtu,
Antxiña emon neutsun lenengo tantia,
Baita beterik itxi zure edontzia,
Urteokaz nik egin ez arren negarrik.
Ibilli nazalako erdi zoraturik.
Iñok baño obeto zuk bada dakizu,
Mundura zelan nintzan ozta ozta agertu,
Zure lira tristea joten bereala,
Garrasi ta negarrez nik ekin neutsala,
Naiz ta gero lurreko gauzen durunduak.
Itxi arren negar ots guztiak ituak.
Ego baketsuokaz jatsi ta zatozkit,
Begiok estaltzera eurakaz bertotik,
Erdu, ta eldu zaitez, zatoz bereala,
Jo dagidan gaur lirau, zuk emon zeunstana,
Negarrez soñututen lagun egidazu,
Ez al dakizu ondo, zer jatan gertatu?
***
Zenbat aldiz lenago ames zoroetan,
Poztuten zan biotz au etorkizunetan.
Usterik ziur ziur egunen batian,
Koronel izatea neure batalloian,
Desegiñ ziran baña alako amesak,
Begitanziño areek gaur jataz garratzak.
Zer dira inguratzen naben gogamenak?
Biotz au illun illun, ipinten deustenak?
Ai! dira gaztetako esperantz aundiak,
Beti neure aldera danak ikusiak,
Baña partiduetan geiegiko pozak,
Izan oi dira barruz mokol arro utsak.
Deslaiturik umeak eta emaztea,
Eskutatu neban nik gure banderea,
Zorigaiztoko kontu politikakuak,
Ekarri deustazuez egun ain estuak!
Nire egiñ-bearra uste dot etzala,
Umeak ta andrea zaintzea ezpada.
Oraiñ bildurrez nago dala kastigua,
Geixotasun ta gatx au Jaunak bialdua,
Egun batean gerran preso nintzan jausi,
Ugarte onetara ninduen ekarri,
Galdurik umeak ta galdurik andrea,
Galdu dot osasuna, ta ia bizitzea.
Zelan bialdu oraiñ zizpiru samur bat,
Emazte ta umeai iñogaz ez daukat,
Aixeak zaroiazan odeitxo zuria.
Ai baziña niretzat gaur mandataria,
Eta or itxasoan zabiltzazen bagak,
Eroan bazengiez nire negar tantak.
Bestelan egan azkar zoazan elaia,
Artuko al deustazu arren errukia!
Iragoten bazara nire etxe aldetik,
Diñotsut biotz eta arima arimatik,
Ene emazte maite ta ume laztanai,
Gorantzia illunak emoteko danai.
Azkenez biotzeko amodio-garra,
Tximista biurturik zoaz, zoaz, bada.
Baita zeugaz batera nire espiritua,
Gorputzetik urten da bijua bijua,
Agurtzera umeak ta andrea betiko,
Bakarrik gaur ementxe nazalako illgo.
Baserritar baten kantua
Poesía premiada con un Pensamiento de Oro
en el Certamen científico, artístico
y literario de Pamplona.
Neure adiskide D. Bizente Arana Jaunari
Vanitas igitur est, divitas perituras
querere et in illis sperare.
Banidadea da bada laster amaituko diran
ondasunen billa ibiltea eta euretan
konfiantza ipintea.
Kempisek 1. liburuan 4. kapituloan.
Txistuzko orroez lurrun ta ketsu
Ur zelaietan aurrera,
Doian ontzia urrinduagaz
Urten egin dan aldera,
Eta bertako jente guztia
Agur ta agurka lurrera,
Ete doaku benturaz inoz
Ez biurtzeko atzera,
Ainbeste ama negar txilioz
Emen itxiten dabela?
Eldu zakidaz gaur enegana
Neure musatxo añ leuna,
Eldu zakidaz argitutera
Neure adimen illuna,
Eldu zakidaz neurtiztu daidan
Zer dan zoriontasuna,
Neurtiztu daidan gazte askoren
Gaurko zoriontasuna,
Neurtitzez gura neuskielako
Buruan sartu zentzuna.
Neurtitz oneetan ikusi daien
Doatsuera lurrean,
Gozau daikela uste ez arren
Naiñok baserri etxean,
Bizirik bertan Jaungoikoaren
Bildur santu ta legean,
Itxasoetan joan bagarik
Zoriontasun atzean,
Gaurko ontzian doazan legez
Gorputz ta arimen kaltean.
Gorputz arimak biak galtzera
Euskaldun zentzunik bagak,
Mutill ta neskatx baserrietan
Zuzen etozan landarak,
O baña miña! amerikara
Orain joaten diranak,
Aixe biurrak geienez oi dauz
Beruntz makurtzen dan danak,
Añ abe liraiñ emen zeruruntz
Zerden igoko ziranak!
Zarden igoko zirala diñot
Jaio zirean lurretan,
Aretx tantaien gisan indartsu
Emengo mendi tartetan,
Ementxe gero bizi izateko
Urte asko ta luzeetan,
Gorputzean ta bardin ariman
Osasun onaz bietan,
Aita zar asko dakusgun legez
Euskaldun baserrietan.
O baserriko bizitza gozo
Zaukadazana etxean!
Nok topau zaikez urez anditik
Ameriketa aldean?
Nok topau zaikez ain beste kasta
Loi ta zikiñen artean?
Iñok bere ez an, ezelan bere
Kantari onen ustean,
Orren probea dakustalako
Garbiro neure etxean.
Nire etxean sagar zintzoak
Ez dau osatzen ustelik,
Nastu bagarik ustelak baña
Ez dau itxiten lagunik,
Au alan dala zelan ez dodan
Erakusteko bildurrik,
Amerikako kontuak orra
Irudi baten esanik
Orra an zelan gaur ez dagoan
Arimarako gauz onik...
***
Mundu onetan arima geien
Nai dodalako maitatu,
Urez aruntza iragoteak
Oi nau osoro bildurtu,
Agaitik jaio nintzan tokian
Bertan nai neuke amaitu,
Bertan naiz pobre biziagaitik
Doatsuera billatu.
O! birtutea!, zu zaukazanak,
Zoriona dau aurkitu.
Zu zaukazanak, balitza bere
Egingo dirutzen jaube,
Daki doatsu ez litekela
Egingo orregaitik bere,
Iturri danen urakaz zelan
Ez dan itxasorik bete,
Daki gizonen zuloa ez dala
Inoz ondasunez ase,
Naiz izan konde sein izan markes
Alperrik izan Errege.
Zu zaukazanak, zelan añ ondo
Lurrau daukan ezautua,
Banidadetzat dauka arruak
Billatzen daben gustua,
Daki Jesusek esan ebala
ASTI-ORDUETAKO
BERTSOZKO LANAK
ASTI-ORDUETAKO
BERTSOZKO LANAK
Felipe Arres ta Beitia
EGILLEA
BILBON
José Astuy-ren moldiztegian
Urrineko intxaurrak
(Esangia)
Sarri agertuten dau goix ona zeruak
Egun ardi bat izan dagian munduak;
Lorarik lora egin mitxeletak pozik
Ibilten dira arro, txukun ta politik;
Ume koskondutxuak, zoraturik legez,
Jarraika duaz urrin artu albadabez,
Daukezalako grana ta urrezko eguak,
Balira legez gauza tint baliotsuak;
Baña artu orduko euren eskuetan
Auta biurtuten jakez ego ederrok bertan,
Orra umien pozak zertara datozen
Gauz eder baten jaube ustez egin arren.
Eguzki argiagaz bardin landa baten
Gauzatxo bat dizdizka urrin bada ikusten
Lora guztiak baño au da ederrago:
Bertara juan eta, baña an zer dago?
Ez lora pitxi eder, ez zoragarririk,
Ispilli zatitxo bat ausia bakarrik.
Gauza andia dala pentsau eragiten
Izar bustandun bere sarri da agertuten;
Askok sinistu oi dau dala miraria
Ta gerra andi baten señale garbia;
Orrelako gauzarik ezer izan ez da
Jende guztia larri ipinten dau bada.
Urietan piestak dirala ederrak
Esaten dabe beti urtero paperak;
Bertara juan eta, o zenbat alditan,
Pentsetan zan lakorik an ez da topetan!
Diru asko gastau ta damutuba etxera
Etorri oi da sarri jauna ikustera.
Arrantzalle bat baldin bada azartua
Asko artzeko ustez sarri urrin dua,
Gañera kostan bada gabetan farola
Illunagaitik bere ez deutsa ardura,
Eskerrak emon beioz alan farol oni
Utsik izanda bere oi dalako etorri.
Baitan askotan dua urrin egaztia
Largaurik bere jaio ta bizi tokia,
Itxirik abia ain lumatsu biguna
Galdu baleu legetxe buruko zentzuna,
Erbestetuagaitik damurik baperez
Doialako obeto bizitzera ustez.
Nik bere entzun eta urriñeko gauzak,
Zoro zororik egin nituzan ametsak,
Egan ez arren ontziz irago itxasua,
Baña emen ez topau uste zan lekua,
Sinisten nebalako, neke asko baga
Dirua Ameriketan irabasten zala.
Artu dot gisaxo onek engañu osua,
Zoratzen ninduana zan ispillutxua,
Ta neure farolaren errañu barrutik
Nago urriñegira emen etorririk,
Baña banintzateke itxas egaztia
Laster artuko neuke nik Euskel-erria.
O, neure jaioterri ta etxe kutuna!
Ortxe dot nik abia apaiz ta biguna;
Baitabere or daukat kostako farola,
Zein dodan biotzeko amatxo laztana;
Beraren argipetik ez baneu nik urten
Ez nintzan aurkituko ume zurtz gaur emen.
Baña izan naz beti ni txori-burua,
Alperrik orain daukat miñ eta damua:
Iñok gura ezpadau aik legez erratu
Esaera on zarrak, gaztiak, sinistu:
Urriñeko intxaurrak ots andiak dabez,
Bertara juan eta billatu baperez.
Milla betiko-loraz egiñiko aroa
Kalderon ezillkorrari
Nun da niretzat lira gozo bat?
Nun miñ bat leun ta zolia?
Ai baletorkit nundibaitetik
Musaren baten argia!
Neurez ez daukat idurimenik,
Laburra dot etorria,
Goratuteko gizon andi bat,
Ausaz naz biursaria?
Erdue musak lagundutera,
Nun zagoze irudiak?
An ete zaren jasoten dodaz
Zeruruntz neure begiak:
Nun ikusirik ainbeste izar
Ziargiz txito josiak,
Errañu batek zabaldu deustaz
Adimentuko begiak.
Egiaz areek argiak dira
Zeru zabal urdiñean;
Jakitun onak iñoz illunak
Ez dira gure artean:
Noz arteraño iraungo daben
Izarrak argiz gaiñean,
Ez dakit, baña bai gizon batek
Zeruan eta lurrean.
Gizalditxo bi uts aiña jakoz
Sekulakoa danari,
Beeko bizitz au ames bat baño
Ez jakon bati irudi:
Orrexegati, O Kalderon, gaur
Zatxataz alabagarri,
Zeru goietan zagozalako,
Argi egiñaz lur oni.
Izartxo batek ez dau itxiten
Gaba danean ederra,
Errañutxo bat bialdu baga
Ezpada bere lurrera:
Zureak gau ta egun dakustaz
Zabalik mundu guztira,
Zeruruntz barriz nire begiok
Eltzen ez diran tokira.
Urregorrizko luma eder bat
Eskuan dozu saritzat,
Bear andiak zenduzalako
Egiñda itxi guretzat;
Eskribu orreen artean ondo
Gogoan sarturik daukat,
Berba neurtuan, onen antzera
Jarri zenduan egi bat.
Amesa dala eukia, eta
Amesa bere ezeukia,
Amesa astea geituaz eta
Gurariz nekatutea,
Amesa iñor iraindutea,
Amesa mundu guztia,
Txikia onik andiena ta
Amesa bizi izatea.
Irakurrita au eziñ ukatu
Neizun daukadan aroa,
Milla betiko lora ederrez
Zuretzako atondua:
Jantziko deutsut beronegaz gaur,
Orren duiñ dozun burua,
Zuri begira, arritu dedin
Mundu bat oso osoa.
Noz gertatu da beste ainbeste
Gaztelar biursaria
Mundu guztian agertutea
Euskaldun loraz jantzia?
Ez dakit, au dan gizonen lana,
Ez dakit, dan miraria,
Ez dakit ezer; Baña badakit
Kalderon dala andia.
O españatar, biursarien
Artean gorenengoa!
Zu alabetan gaur euskaldun bat
Oso dago zoratua;
Gizon illkor bat nazan legetxe,
Ai banintza aingerua!
Kantau daizudan omen eder au,
Zurturik lurraz zerura.
Gloria bada zuri bietan
Eskribitzalla argia!
Gloria goian, gloria beean,
Kalderon miragarria:
Gizaldi bitan izan bazara
Zeru lurretan andia,
Eunki danetan izango zara
Gure gomutagarria.
Ekandu txarrak
alporjetan
Alporjetan ekandu txarrak
Erabilten dauz gizonak,
Atzeko aldean norberenak ta
Aurrean lagunarenak.
Griñau barriz da gizon danena
Errez dakusguz besteenak,
Obe litzake bai ikusiko
Bateus bakotxak berenak.
Orma-txoria
Lazoan jausirik
orma txoritxua,
garrasika asi zan
alan estutua.
Ai! katigu naz
nintzana libria!
Ona! negarti gaur
lengo kantaria;
zori gatx bat dogu,
tripau eukitea,
sinisteko asko,
da ni ikustea,
galdu dot poz dana,
galdu dot abia,
gal-azi bat gaitik
galdu dot bizia.
Sabelari geiegi
emotea gaitik
munduan ikusten da
zorigatx ugari.
Mona bat
Intxaur arbolara igon eban
Jatera ale bat moneak,
Agiñak sartu moskolari ta
Latza zalako jaurtiak;
Beste ainbeste egiñ oi dabe
Eroso bizi zaliak,
Edo zer bear neke eretxirik
Laster izten dau nagiak.
Otsoa, aixeria
eta tximiño jueza
(Versión libre de Samaniego)
Otsoa baten, kejaz joan zan,
Tximiño juez artezagana,
Alboan bizi zan aixeriak
Eukan guztia ostu eutsala;
Deiturik arek erantzun eban,
Lapurra inoz etzala izan,
Biak eginda ez-bai garratzak,
Epai au emon eutsen juezak:
«Eurerik ezer kendu jatala
Ez dok agiri, otso zitala;
Aixeria az beti lapurra,
Zergaitik diñok dana guzurra?
Ken zakidaze biok emendik,
Zer egin neikek testigu barik»
Gura dabenak emon daiodan
Nik berba utsai gaur sinistea,
Aixeri otso bitzuak baño
Bear jok izan askoz obea.
Arrizko burua ta aixeria
Arrizko buru bategana
Juan ta aixeri zitala,
Egiñ ei eutsan, zelakoa izan
Ikuste arren, usaiña;
Aragia a etzala
Igarririk laster ala,
Diñotsa: «galant azan ezkero,
Garaunak nun dituk bada?».
Zeinbat diran ederrak
kanpo ta azalez
Baña zentzundun dira
ezaiñak geienez.
Gorbeiako artzain
baten kantak
Kantan begiez gloriak nai badabez gerrariak
Baña obeto kantau ginaikez artzain ta nekazariak,
Gure biarrak ez diralako sekula negargarriak.
Gerrari otspetsuenak eziran danak zuzenak,
Euren artian guztiz ugari gaiztuak eta okerrak,
Zeintzuen lanak ez diran asko ondria datorkuenak.
Esango dot nik zer ziran nausi asko gudagintzan,
Zenbat baserri, uri, erritan, jazarrarik izan bazan,
An bizi ziran gixajoetan negar luzia jarria zan.
Norberenaz urten zedin, jazarran biar zan egiñ,
Baña soldadu errubagiak artzen ebela askok min,
Buruzariak igote arren: zeinbat alditan milla ill?
Agaitik diñot nazala zorioneko ni bada,
Nazalako gaur txabolatxuan bizi gatxik egin baga,
Biotz zabalaz lo egin eta esniaz talua jan da.
Kantetan beti bakia, geitu dedin artaldia,
Artu dagian nekazariak naiko arto ta garia,
Mundu guztiak izan dagian ugari bizigarria.
Guk erein arren solua, isten euskuen galdua,
Gu biziaren aldera beti, arek bestera gogua,
Ia ezpada nekazariaz desbardin bizi soldaua.
Beti gara gu pozgarri, iñoz bere ez izugarri,
Alabantzarik emon ez arren munduak sekula guri,
Sarrastadarik noz sartu deutsa gure soñuak iñori?
Dalako gure txistua dantzan eragitekua,
Gerra tronpet-ots garratza barriz biotza larritzekua
Al diran gauzak batek arturik iges urrindutekua.
Ill bedi alan gerria, zeñegaz nago erria,
Jaubia bidez izana gaitik, soldaduak jan artaldia,
Mundu onetan plagarik bada, axe bera bat dongia.
Iñoren miñez gloria daukana irabazia
Sekula bere ez da niretzat gizon alabagarria
Gerra zalia sarri alan da, gitxitan nekazaria.
Eguzkiari
Oda premiada en los Juegos Florales
de San Sebastián
Zer darabiltzu orren ederrik zeru urdiñean
Ez dala agertzen besterik iñor zure antzean?
Zer darabiltzu jarririk burdi suzko batean,
Gabez estaldu, goisez azaldu, ainbeste urtean?
Zer darabiltzu, diñot ostera, zuk Eguzkia,
Sekula lorik egin bagarik iratzarria?
Se¡ milla urtean ez aspertzeko nor zara bada?
Zeru-munduen egilla aundia zu ete zara?
Goisetan ozta zelan agertu zuk arpegia
Ikuste arren dalako esnatzen lodun guztia.
Zorigatxen bat ez dakizula gerta bidean,
Jarri ez zaiten joan ezinda zu onenean,
Bizi bearko geunkelako guk emen lurrean
Negargarri ta lazeriarik gogorrenean.
Agur! orduan egun, aste, ill eta urteak!
Agur! negu baltz, agur! uda argi, loraz beteak!
Agur! jatorri, agur gizaldi, agur eunkiak!
Agur! denporen aldantza eta egotaldiak!
Zeiñek markauko leuke orduan asierea?
Jaioeratik ill arteraño dogun bidea?
Ori litzake betikotasun baten antzera
Lurrean bere bizi bearra modu batera.
Orrelakorik ezelan bere ez bedi gerta,
Lurrean bada iñorentzako konbeni ez da.
Gauzak sen baten iraun begie beste munduan,
Aldatu bidez betiko g¡san baña emenguan.
Ill bitez zarrak, seintxoak jaio, azi umeak,
Mallarik malla aguratuaz igo gazteak.
Betoz egunak, asteak, illak, eta urteak,
Jira begia gizaldi eta eunki luzeak.
Lengo moduan jarraitu beie aise puztsuak,
Otzak, beroak, epelak, eta ¡par gozuak.
Triskau zaiteze burruka alkar odeizko taldak,
Zauri odolez gañeztu arte errekak danak.
Justuri-soñu burrundara-ots dardargarriak,
Dantzan ikaraz asi-erazo atx ta mendiak.
Zeru-sutunpen bala suzkoak erdue beera,
Gazteluzar ta dorre sendoak lurreratzera.
Urten zuk bere zerurañoko arku aundia,
Gerren atzetik milla kolorez bakez jantzia.
Uda ederra agertu zaite negu onduan,
Loren atzetik erdue alortak zeuen orduan.
Negar aldiai jarra¡ beioe atsegintsuak,
Gau baltz illunai urrengo egun eguzkitsuak.
Apaindu beie gabez izarrak zeru zabala,
Ik Eguzkia egunez poztu egik lur dana.
Bota egizak suzko saeta meiak sorura
Nai duan beste, gitxi zeiñ asko nire burura.
Zugatz azpian giro girotan kerizpetxoa
Artuko juat ire lepotik gozo gozua.
Abil nai badok urrez jantzirik Febo arroa,
Izar guztien baintzan legetxe i Jaungoikoa,
Ua aurrera sart-alderaño, ta an obiturik,
Iratzarri naik, gaur legez bigar, gois gois jagirik.
Azalako i gure erlojutzat Jaunak egiña,
Orduak zuzen marketan daukak egikizuna.
O! zorigatza nok Jaungoikotzat induan autu?
O! lazeria zeiñek benetan umill agurtu?
O! doakabe, ez bear eta itsumendia!
Gizonarentzat intzalako izan agurgarria!
Alde urruti denpora illun negargarriak!
Ken, ken! mundutik, gagozalako fedez argiak!
Gaur Eguzkia neurtu juoguz ire bideak,
Baita senbatu egun, aste, ill eta urteak.
Jaungoikoa baintz, zeñek egingo induan neurtu?
Nundik ibilli, nok agindu ta, zeinek markatu?
Barri guztiak ditugun legez jakin ireak,
Zelan ez dituk, mamortzar orrek, asmau gureak?
Zer balio jok ikusteak ik gerta aldiak?
Zer balio jok ikusteak ik gerra aundiak
Ikusi bai ta ez badituzak gogoan artzen?
Abere batek zentzun geiajo jok erakusten.
Beraz ez az i, ezelanbere orren dontsua,
Ez Jaungoiko ta ez biziduna, ez-ta altsua.
Bakarrik az i, iñok eginda gauza ederra,
Baña ik eurez ez dok aldatu ezer gañera.
Ez az galantu, ez az matxartu, sortu ezkero,
Beti bardiña, beti beti bat, ez egunero.
Lenago, oraiñ, bai eta gero, beti bertatik,
Jira-biraka jardun bear dok bide batetik.
Nun gisasoa, daukak guk dogun libertadea?
Gomuta, adimen, borondate ta nun arimea?
Ire aldean dontsua nok ni o Eguzkia!
Jaungoikoaren urrengoa dok gizon aundia.
Mendiburu Jaunari
Mendiburu izanik bada
Euskaldun guztiz aundia,
Nola ez det nik itz neurtuetan
Dala esango egia?
Ikusirikan izkribu gozo
Berak jarriak añ ondo,
Uste det dala benetan au guRe lumentzako guraso;
Uste det dala gure nagusi,
Jaun au euskaraz ipintzen,
Argatikan da euskaldunetan
Umant au Zizeron deitzen,
Nork igo zuen bertute askotan
Añ gora mallarik malla,
Razoiarekin altxa dezagun
Izen Mendibururera.
Ardo zale batek
bere eskuko baso ardoari
Munduan det gauza bat
Guztiz pozgarria
Norbaitek esango du
Dala urre gorria,
Baña beste batek du
Neretzat grazia:
Zer ote da orren gauza
Añ maitagarria?
Ez zillar, ez urre ta
Ez diamantiak
Ez dira ni poztzeko
Oso egokiak,
Ardo gabe ez dira
Oien bertuteak
Biotzetik kentzeko
Eni naigabeak.
Baña ardo naikoa
Badet sabelean
Penok botako ditut
Aide gogorrean;
Alegre izango naiz
Goiz ta arratsaldean,
Lo berriz egingo det
Aukeran gaubean.
Atoz, matsaren zumo
Noen edaria,
Gizon ark utzi zigun
Oroipengarria,
Mundua mundu arte
Bere memoria
Idukitzeko badu
Ongi irabazia.
Zarren bizitza zera,
Gazteen indarra,
Munduan danok degu
Zerorren bearra;
Biba! biba! ardoa,
Klaret zeñ naparra
Auxe da neretzako
Pozgarri bakarra.
Fruta danen artean
Zu aukeratua
Zera meza emateko
Ta an konsagratua;
Etzaitez arren galdu
Bestela mundua
Sentimentuz litzake
Bertatik galdua.
Ardoak
Enaiz iñoiz galdul
Gizonak, munduan,
Jaunak zuen pozgarri
Ni egin ninduan;
Barrungo illuntasun
Ta tristura orduan
Atozte poz artzera
Nigana beinguan.
Basoan naukazun au,
Orain dezun miña
Kentzeko antziñatik
Nagotzu egiña,
Etzaitez ez beldurtu
Dezu gaitz jakiña,
Nazu triteen poz ta
Gaitzen atsegiña.
Emen naukazu, bada
Mamatxo goxoa,
Oraiñ benetan triste,
Gañera gaixoa;
Gizonak
Jasoko det aora
Ta itzuli basua
Sabelean daukazu
Klink! zure lekua.
Txuan-droga
I
Udan ikatz ederra egiñik mendian,
Sakuetan saldurik neguan errian;
Bizi zan aingeru bat legez garbi Anton,
Agaitik azkenean damutu etxakon.
Txuan-droga bestera, iñor engañetan,
Norbaitegaz ebillan geienez auzitan,
Zentimo bat bagarik zelan zan ezkondu,
Ta aberastu zalako urte gitxi barru,
Asarrean deiturik batek lapurtzarra,
Urteetako eban sartu kartzelara;
Aiñ zan bengatzallea, aiñ zan tematia,
Aiñ zan barriz miñean loi ta itxusia;
Ez eban ak itxiten ezaindu bagarik,
Bere birao zitalez ez goirik, ez berik;
Entzute ezagaitik aren berba dongak,
Iges egiten eben urriñ persona onak.
Alan bere nai eban izen onaz bizi,
Errian emon arren ez zer esan gitxi;
Eltzen zanean barriz zapatu eguna,
Ez eban uts egingo iñoz merkatura;
Guzur eta drogeaz erosi merketxo,
Drogakin bere albait karuen saltzeko;
Baña zelan aurrera urteetan joian,
Ia tratu askorik ak ezin eikean.
Azkenez oraiñgoan plazara zan joan,
Ikustera txoririk jausten zan lazoan;
Ikazdun bat lenengo aurkiturik bertan,
Itaune au Txuanek laster egiñ eutsan.
–Anton, zegan daukazu karge au saltzeko?
–Amar errealean daukat emoteko,
–Badaroat etxera artuta lepoan,
Kobretara etorri laurak inguruan.
II
Arratsaldean zintzo Anton lau lauretan,
Txuan-drogaren dendan barreka sartu zan;
Amarleko zuria eskinirik arek,
Eskuan artu eutsan bertatik Antonek;
Baña zelan sakurik ez eutsan ekarten,
Anton abiau jakon Txuani esaten.
–Ikatza saldu arren danai amarlean,
Sakua biurtzen jat diruaz batean.
–Ze saku ta sakuzaiñ eskatzen deustazu?
Amarleko zuriaz dana pagan jatzu,
Nai ezpadozu jarri neure esanera,
Zu baño lenago ni noa Juezera.
–Juezak enau iñoz ikusi aurrean,
Oraiñ arte bizi naz danakaz bakean;
Ikatza udan einda, neguan saldurik,
Baña sekula ez dot nik saldu sakurik,
Ikatza, ikatza da, ta sakua sakua,
Txuan ikatzaz utsik egiñ dot tratua.
–Anton, gura badozu zuzen zuk ibilli,
Gauzeau neuk egingo deutsut erabagi;
–A ezetz on egin, nai dozu postura?
Zuzentasuna eske dagoan modura?
–A baietz amarreal maian dot ipinten,
–A ezetz zeuk emonaz nik deutsut bardintzen.
III
Zatitxo baten biak egonda ixillik,
Bata eta bestea egin baga mistik,
Buruari atz da atz egiñik lenengo,
Estul bat edo beste bertatik urrengo,
Txu edo gorro batzuk botarik lurrera,
Autua emoteko prestaurik onela,
Txuan erabagia emoten zan asi,
–Posturetan –esanaz– dogu irabazi;
Anton, arritzen nozu zelan gomutetan,
Etzarean gaur zertzuk saldu deustazuzan;
Sakuak ta ikatzak karga bat konpondu,
Zelan egiten daben ezautzen eztozu
Eta kargeau zegan egiñik itandu,
Amar errealean esau ez deustazu?
Eta emonik zuri eskatua dana,
Oraindiño daukazu bere zer esana?
Idia adarretik, txoria ankatik,
Legez lotuten dala gizona berbatik;
Ez dozu iñoz entxun Anton tontotzarra,
Ala mutikoren bat oraindiño zara?
Jakin egizu bada gaur nogaz zabiltzan,
Eta miñagaz kontu, ez barritsu izan;
Onean ni ona naz, baña txarrean nor?
Txerren berbera bere ez da nigaz iñor;
Ni naz beti gizona berba batekoa,
Jenteak esan arren nazala seikoa;
Deitu arren errian niri Txuan droga,
Elitzate obeto deitu Txuan ona?
Galdu arren bere zuk nigaz posturea,
Egiak eztau bear eroan berea?
Ai! Anton, joan banintz ni Juezagana,
Eunerleko bat multa zeunkan bereala;
Zergaitik zuk ez dezun balio ezbaian,
Ezpada ikasgiñan bakarrik mendian;
Etzarean legez zu oitu auzietan,
Uts eingo zendulako berba guztietan,
Oraintxe zeuk esana zeuk bertan bera jan,
Dakizulako eiten zailldu baga berban;
Aurkituko ziñean antxe barregarri,
Guzurtitzat artarik egon arren garbi.
Eta, zer eingo eutsun Juezak orduan?
Eunerleko gorriaz kastigau beinguan;
Eta zelan eztozun zuk iñoz dirurik,
Pagau bear zenduan kartzelan sarturik.
Ze mesede andia gaur andik libraurik,
Egin deutsun Txuanek eztago dudarik!
Orretariko lanak badakizu baña,
Eskatuten dabela sari ta ordaña;
Alan bere enago indarka gaur eske,
Oitua nago artzen beti zerbait epe,
Ur baga eztot gura iñor itotea,
Ezpada gizonari emon arnasea;
Errez egiñ daikezu baña, kitu nigaz,
Etzi gaur lako karga on bat ekarriaz;
Eta ikatza bada gaurkoa lakoa,
Orduan izango da zeuretzat sakua;
Betor bosteko ori, Anton, etzira arte,
Zugaz adiskide zar izan gura neuke.
Antonek urten eban lotsaz gorri gorri,
Sakua ta dirua largaurik berari;
Baña igarri baga ez Txuan-drogari,
Lapurtzar bat benetan zala garbi garbi.
IV
Eroan ete eutzan baña bigarrenez
Beste saku barri bat betea ikatzez?
Ez.
Orra azkenengoko Txuanen tratua,
Neuk Antoni entzunda gogoan artua;
Zeiñbat alako egiñ ak ete ebazan;
Ai! banekiz guztiak kontau dagidazan;
Baña, gauza bat diñot oraiñ azkenean;
Ill ziran areik, eta gaur dagoz lurpean,
Zelan ez daben urten Txuanen gañean,
Bedartxo batek bere berrogei urtean,
Eta Anton dagoan lekua udetan,
Pitxilora ederrez dana da betetan.
Zetarikoa daben batek bizitzea,
Alakosea bere dau eriotxea.
Uda barriari
Kantatu gura neuke gauza bat,
kantatu noa egitera,
kantatu, baña nok al leikean
kantatu, gauza añ ederra?
Kantatu, egidazu biotza
kantatu, zuk bere mingaña.
kantari, aurrean dozulako
kantetan, gaur sortitza dana.
Kantetan, orra or txoritxuak,
kantetan, orra or bildotsak,
kantetan, negua joan dala
kantetan, zoraturik pozak.
Kantetan, berdeturik mendiak,
kantetan, baita bere atxak,
kantetan, soñeko barriakaz,
kantetan, gaur euren garaitzak.
Kantetan, orra barriz zelaiak
kantetan, orra loratxuak,
kantetan, goixetik gaberaño,
kantetan, agur dau neguak.
Kantetan, basoetan artzaiña,
kantetan, gaur jorik txistuaK.
kantetan. ez dedilla biurtu
barriro, ain negu gaiztua.
Kantetan. dabe zar ta gaztiak.
Kantetan, gaur dago pobria,
Kantetan, erdu ordu onean
Zatoz bai, o uda barrial
Baserriko jaun baten
bizitza gozoa
Gogaitu ta asperturik erri aundietan
Nun egon izan nazan gazte urtietan
Bizitza gozorik an ezin billaturik
Baserri onetara nago biurturik.
Emen jaio nintzan ta baita bere azi
Zartzaroan atzer a oraiñ naz etorri.
Egiaz urietan dagoz gauz aundiak
Zeintzuk niretzat ziran len zoragarriak
Oraiñ obeak emen ditudaz ikusten
Pentsetan dodalako beste modu baten
Gaztea nintzanetik zartu nazanean
Izatean dagozan gauz oen gaiñean.
Zer nekutsazan nik an? gizonaren lanak
Enien ikusten dodaz Jaungoikoarenak
Orrexek aztertuten zoro oi naz jarri
Diralako benetan danak arrigarri,
Berak bakar bakarrik bestek ezin leikez
Gauza miragarririk ez da egin berez.
Zelan ez dituezan nik lako begiak
Euren adimentuan gaur nekazariak;
Uriko gauzaz oneek dira arrituten
Emengoak uts legez jakez iragoten
Ta ara askotan doaz erdi zoratuak
Ikustera, eukirik baserrian obak.
O ene baserriko bakartadetxoa!
Zu zaitut neure poz ta atsegiñ osoa,
Nire adimenaren eskola aundia,
Arimako onaren leku egokia;
Sentidu guztientzat ze gozagarriak
Eskinten deustazuzan nozik beiñ barriak!
Tint askok uste dabe ez dala neguan
Baserrian zer gozau uriko onduan:
Orduan dakustaz nik ereiñik aziak
Udan emon daiezan ale ugariak,
Edurra barriz bada zerutik jausiten
Deritxat dagozala koipez gozotuten.
Nun da udabarrian ikusgei aiñ onik
Urietan nik emen dodazan lakorik!
Zelako lora polit usaintsu ederrak
Zoragarriak oso! baldin an gizonak
Jarten badauz begiak gogo ta zentzuna
Topauko dau ugari miraritasuna.
Zer diñot zer elduten danean udia?
Alde guztietara au da pozgarria,
Zenbat orripetxotan fruta eztitsuak
Dakustaz gorde nairik lotsaz mordotxuak,
Geriza, ginda, bardin musikak, sagarrak,
Makatz urtsu, mispira eta okaranak.
Laugarren tandarako da uda azkena,
Biotzak gozau daian au ez da txarrena
Ikusirik batuten ale ugariak
Mundu guztiarentzat onetsigarriak,
Gaiñera ordaindurik nekazari lanak
Arrastaka izerdi botariko danak.
Gauza asko oraiñdik dodaz gozagarri
Landa zelai berdeak ibilteko toki
Itzal otzaroetan aise mee gozotan
Ur bizi mueta asko iturritxoetan,
Eizatzat erbi asko, arraintzat sarbuak,
Goix iratzarri nadin txorien kantuak.
Eta gabetan barriz illargi argitan
Begiak josten ditut zeru urdiñetan
Gomutaurik euretan Jaungoikoa dala
Guretzat aiñ ederrak egin zituzana:
Gogamen onek pozez dana zoraturik
Lo gozo eztitsuetan jarten naz etzunik.
Beste bat bere badot emen gozamena
Urietako askok artuko leukena:
Lotsa aundi bat deuste guztiak auzuan,
Kalean aintzakotzat iñok ez ninduan,
Jauna danak diñoste txapelak erantzi,
Ill arteraño emen gura neuke bizi.
Politikako kontuak
Negarren jainkosa samurtu nagizu,
Egin dagidan malkoz biotz danau urtu,
Antxiña emon neutsun lenengo tantia,
Baita beterik itxi zure edontzia,
Urteokaz nik egin ez arren negarrik.
Ibilli nazalako erdi zoraturik.
Iñok baño obeto zuk bada dakizu,
Mundura zelan nintzan ozta ozta agertu,
Zure lira tristea joten bereala,
Garrasi ta negarrez nik ekin neutsala,
Naiz ta gero lurreko gauzen durunduak.
Itxi arren negar ots guztiak ituak.
Ego baketsuokaz jatsi ta zatozkit,
Begiok estaltzera eurakaz bertotik,
Erdu, ta eldu zaitez, zatoz bereala,
Jo dagidan gaur lirau, zuk emon zeunstana,
Negarrez soñututen lagun egidazu,
Ez al dakizu ondo, zer jatan gertatu?
***
Zenbat aldiz lenago ames zoroetan,
Poztuten zan biotz au etorkizunetan.
Usterik ziur ziur egunen batian,
Koronel izatea neure batalloian,
Desegiñ ziran baña alako amesak,
Begitanziño areek gaur jataz garratzak.
Zer dira inguratzen naben gogamenak?
Biotz au illun illun, ipinten deustenak?
Ai! dira gaztetako esperantz aundiak,
Beti neure aldera danak ikusiak,
Baña partiduetan geiegiko pozak,
Izan oi dira barruz mokol arro utsak.
Deslaiturik umeak eta emaztea,
Eskutatu neban nik gure banderea,
Zorigaiztoko kontu politikakuak,
Ekarri deustazuez egun ain estuak!
Nire egiñ-bearra uste dot etzala,
Umeak ta andrea zaintzea ezpada.
Oraiñ bildurrez nago dala kastigua,
Geixotasun ta gatx au Jaunak bialdua,
Egun batean gerran preso nintzan jausi,
Ugarte onetara ninduen ekarri,
Galdurik umeak ta galdurik andrea,
Galdu dot osasuna, ta ia bizitzea.
Zelan bialdu oraiñ zizpiru samur bat,
Emazte ta umeai iñogaz ez daukat,
Aixeak zaroiazan odeitxo zuria.
Ai baziña niretzat gaur mandataria,
Eta or itxasoan zabiltzazen bagak,
Eroan bazengiez nire negar tantak.
Bestelan egan azkar zoazan elaia,
Artuko al deustazu arren errukia!
Iragoten bazara nire etxe aldetik,
Diñotsut biotz eta arima arimatik,
Ene emazte maite ta ume laztanai,
Gorantzia illunak emoteko danai.
Azkenez biotzeko amodio-garra,
Tximista biurturik zoaz, zoaz, bada.
Baita zeugaz batera nire espiritua,
Gorputzetik urten da bijua bijua,
Agurtzera umeak ta andrea betiko,
Bakarrik gaur ementxe nazalako illgo.
Baserritar baten kantua
Poesía premiada con un Pensamiento de Oro
en el Certamen científico, artístico
y literario de Pamplona.
Neure adiskide D. Bizente Arana Jaunari
Vanitas igitur est, divitas perituras
querere et in illis sperare.
Banidadea da bada laster amaituko diran
ondasunen billa ibiltea eta euretan
konfiantza ipintea.
Kempisek 1. liburuan 4. kapituloan.
Txistuzko orroez lurrun ta ketsu
Ur zelaietan aurrera,
Doian ontzia urrinduagaz
Urten egin dan aldera,
Eta bertako jente guztia
Agur ta agurka lurrera,
Ete doaku benturaz inoz
Ez biurtzeko atzera,
Ainbeste ama negar txilioz
Emen itxiten dabela?
Eldu zakidaz gaur enegana
Neure musatxo añ leuna,
Eldu zakidaz argitutera
Neure adimen illuna,
Eldu zakidaz neurtiztu daidan
Zer dan zoriontasuna,
Neurtiztu daidan gazte askoren
Gaurko zoriontasuna,
Neurtitzez gura neuskielako
Buruan sartu zentzuna.
Neurtitz oneetan ikusi daien
Doatsuera lurrean,
Gozau daikela uste ez arren
Naiñok baserri etxean,
Bizirik bertan Jaungoikoaren
Bildur santu ta legean,
Itxasoetan joan bagarik
Zoriontasun atzean,
Gaurko ontzian doazan legez
Gorputz ta arimen kaltean.
Gorputz arimak biak galtzera
Euskaldun zentzunik bagak,
Mutill ta neskatx baserrietan
Zuzen etozan landarak,
O baña miña! amerikara
Orain joaten diranak,
Aixe biurrak geienez oi dauz
Beruntz makurtzen dan danak,
Añ abe liraiñ emen zeruruntz
Zerden igoko ziranak!
Zarden igoko zirala diñot
Jaio zirean lurretan,
Aretx tantaien gisan indartsu
Emengo mendi tartetan,
Ementxe gero bizi izateko
Urte asko ta luzeetan,
Gorputzean ta bardin ariman
Osasun onaz bietan,
Aita zar asko dakusgun legez
Euskaldun baserrietan.
O baserriko bizitza gozo
Zaukadazana etxean!
Nok topau zaikez urez anditik
Ameriketa aldean?
Nok topau zaikez ain beste kasta
Loi ta zikiñen artean?
Iñok bere ez an, ezelan bere
Kantari onen ustean,
Orren probea dakustalako
Garbiro neure etxean.
Nire etxean sagar zintzoak
Ez dau osatzen ustelik,
Nastu bagarik ustelak baña
Ez dau itxiten lagunik,
Au alan dala zelan ez dodan
Erakusteko bildurrik,
Amerikako kontuak orra
Irudi baten esanik
Orra an zelan gaur ez dagoan
Arimarako gauz onik...
***
Mundu onetan arima geien
Nai dodalako maitatu,
Urez aruntza iragoteak
Oi nau osoro bildurtu,
Agaitik jaio nintzan tokian
Bertan nai neuke amaitu,
Bertan naiz pobre biziagaitik
Doatsuera billatu.
O! birtutea!, zu zaukazanak,
Zoriona dau aurkitu.
Zu zaukazanak, balitza bere
Egingo dirutzen jaube,
Daki doatsu ez litekela
Egingo orregaitik bere,
Iturri danen urakaz zelan
Ez dan itxasorik bete,
Daki gizonen zuloa ez dala
Inoz ondasunez ase,
Naiz izan konde sein izan markes
Alperrik izan Errege.
Zu zaukazanak, zelan añ ondo
Lurrau daukan ezautua,
Banidadetzat dauka arruak
Billatzen daben gustua,
Daki Jesusek esan ebala
- Parts
- Asti orduetako bertsozko lanak - 1
- Asti orduetako bertsozko lanak - 2
- Asti orduetako bertsozko lanak - 3
- Asti orduetako bertsozko lanak - 4
- Asti orduetako bertsozko lanak - 5
- Asti orduetako bertsozko lanak - 6
- Asti orduetako bertsozko lanak - 7
- Asti orduetako bertsozko lanak - 8
- Asti orduetako bertsozko lanak - 9