Artikuluak - 8
ez baita. Askatarzuna galdu dugu eta gure ekhintzako
aberastarzunak arrotzek gozatzen ditute. Areago da
ordea, geure ethniaren osotarzuna ere galurhen baitago, euskaldun elemendu garbien herr-bertzeatzea eta
bertze endako, guretzat onura gutiko elemenduez
haien ordezkatzea dela kausa. Atzerritarrekiko ezkontzek mestizen problema aurkhezten deraukute, behin
askatu beharrko duguna, baina nola? (Atzerritarrekiko
ezkontzak oro kaltegarri direnik ez dut erraiten: odolgurutzatze zenbaitek on dakharrkigukete eta nezessari ditugu; eskontideen enda batere kontuan harrtu
gaberik egiten direnak ditut arbuiatzen. Baserritarrtza
euskaldun sentho eta garbi egon eta bethi ere «zalduntza» bat dela, bainan egungo kulturan ez du lehen
bezainbat garrantzi eta gainera, euskaldun anhitz lurrgintza utziz hirietaratu dira, bertzeak bezala arbasogabeko proletari edo burjes ttipi egin baltira heietan.
Euskaldungoaren endakatze hori egokera politikotik doa dudarik gabe eta haren aurkha sendagailu
politiko bilhatzea sor¡ da bainan are euskaldun gehienak loiten dituen gutiagotarzunezko komplexutik.
Horrek eraginik enda burgoitazun oro galtzen dute eta
Frantzitarr edo espainitarr kultur-nirvánan beren nortarzun oro honda dadin baizen ez dute irrikatzen.
Gutiagotarzun komplexu bat emaiten ez zaieno, euskaldungoak burua ezin ¡aso, dezake uste dudanaz.
Euskal-abertzaleak bihotzez maite ditut... Bihotzak ordea, itsutu beharr ez gaitu eta abertzaleok,
euskaldun gendeari, batez ere gante-gendeari ¡omuga aski gora bat ezin eman deraukotela agiri da.
Horrengatik dira, heien seme-alhabetarik hainbat eta
hainbat emankhorrago eta sakonago dirudieten doktrinen alde su eta khe iarrten: marxismu, internazionalismu edo bertze-ismu batzu, gure herriari on guti
dekharrkeotenak. Askatarzuna gura izaitea guti da.
Azkarrtarzuna gura izaitea hobe da. Zazpiak-Bat parolak herrialde ttipi baten zedarrietan barnen koka ez
diteken arima handia ezin sukharrt dezake eta «Arbol
Malato» delakoaren ideala, irenduen ideal bat da ene
aburuz. Zuzenaz dagokunaren eskatzeak ez du valio:
zerbait izaitekotan, dagokuna, baino gehiago eskatu
beharr dugu, legezkoak baino argumendu hoberenak
ditugula, erran nahi dut, indarreko argumenduak.
Euskaldunei premia dituten endarekiko gehiagotarzun komplexu eta indarrezko ideal hoien emaiteko
biderik egokienetarik bat, gudu-zalduntza berri baten
kreatzea lizatekela uste dut. Bidenabarr euskaldunon
odolgarbitarzunaren begiratzeko ardura luke zaldun-
tza horrek: horrtarakotz blasoin eta bertze emblema
jeraldikoen harrtzara erabiltea on genuke behar bada.
Asmo horrek irakurrleak zaletzen ba ditu, zaldun berri
hoik nola hautets litezken bertze artikulu batean azalduko dut.
EUSKALDUNGOAREN ETSAIAK
Gure herria maite ukhan arren halaz ere maitarzun horrek itsutu ez ba gaitu, guhaur izan garela maiz
lehen etsaiak aithortu beharrko dugu. Bertze gende
individualistak oro bezala –halanola Keltak– alde batetik autonomian bizi nahi ukhan dugu bethi, eta bertzetik, autonomia hori segurta lezaketen organisazione
sozialik ez dugu behin ere onhartu nahi ukhan. Mark
Legaz-ek dioenez, anarkhistak gara... Nire ustez, haatik, atzerritarrek dute anarkhismu galgarri hunen
hazia gure baithan erein, Euskalherri elkharrtu eta
indartsu baten bildur zirelakotz.
Eze, nahiz oraiko Euskalherritar bakhetsuak ahantzi duten, dirudinez, bi aldiz gure arbasoak beren
Ipharr eta Hegoialdeko hauzoen bildurra izan ziran:
lehen aldikotz, Pyreneuz haraindiko aldiriak Garonna
ibairano –eta haratago ere– errhausti, soildu edo bereganatu zituztenean. Nafarroko menditarrek; bigarrenekotz, Hispaniaren reconquista zela zio, Nafarrtar
Statua eralki zutenean Afrikatarren aurrkha... bai era
hauzo khristauen aurkha ere. Hauk dira gure historia
modernoko egintza nagosiak; hauiengatik batez ere,
zuzenbide dugu Euskaldun izenaz burgoi izaitera,
enda sentho eta azkari bat izan garela baiterakhusate; enda sentho azkarr ororen antzora hauzo ahulagoren bizkarretik hedatzera eta aberastera ekharriak
ginelarik. Egun, aldiz, erran-delako abertzale zenbaitek, Euskaldun zaharrak izan diren zaldun aidor, guduzaleen spiritu aristokratikoa erdeinatuz, haren lekhuan beren gisako Euskaldun berri, bakhezale, hauzo
on eta puska-onen spiritu demokratikoa «a la française» eredutzat iarten deraukute. Nik ez dut erranen
spiritu berri hori gure dekadentzaren kausa izan
danik, bainan bai dekadentzaren ondorio eta agerkhun dugula. Frantzitarren ariora demokraziaren amets
urdinekin lokhartzen den herriak zaharrtzen eta akhitzen ari dela emaiten du ikhusterat.
¿Nondik ethorri zaiku dekadentza? Gure ahalmen
politikoaren bildurr zegozen hauzoek, hots, Frantziako
Rege Guztiz Khristauak eta Espainiako Rege Katholikoak, oharrtuki eragin zeraukutela ezagun da. Deithura huietan, hain zuzen ere euskaldungoaren etsai handienak nabari zaizkigu: Europako Sarthaldeko bi statu
latin-berriok eta Romako Eliza. Hoiek, elkharrekin
lankhideturik, gure endaren bereizgarri guztien erauzteari thaigabe ekhin deraukoten, nahiz alhorr politiko-
an nahiz sinhespenen alhorrean. Eta, gerorren ergelkeria lagun, ekhite hori han osokiro burutu dute non,
azkenean, beren sehirik leialenak egin baitituzte Euskaldunetaz: batzuek Espainitarr hoberenak izan nahi
ukhan dugu; berzeek, Frantzitarr hoberenak; eta guztiak, Eliza Amaren semerik zintzoenak, Arana Goiri'tarr Sabinek politikan eragin-reakzioneari eskerr
(nahiz edadura aski ez duen ukhan, ene aburuz),
Hegoialdeko Euskaldunak hain Espainitarr jathorrak
ez direla ohartzen hasiak ba dira ere oraino burhau
bat dirudi Zuberotarr edo Benafarrtar edo Laphurtarr
baten Frantziaren etsaitzat aithortzen duenean bere
burua; bai eta burhau bat ere ikharagarrigoa nonnahiko Euskaldun bat Katholizismuaren aurkha agertzen denean. Ni oroz lehen Euskaldun izaiki, heien
etsai naizela aldarrikatuko dut ausarki, pseudo-euskaltzaleak oro eta %50-eko abertzaie guztiak nardarazi beharr ba ditut ere.
Hasteandanik, euskaldungoaren gorputzkintza
izan den Nafarrtar Statuaren kontra iokatu dute Aita
Sainduek Elizaren urgaiztez, Rege Katholikoak Bizkaitarrak eta Giputzak seduzitu zituzten euskal-statuaren
ganik alde egitera. Bi eskualde hoien iokaeran gure
geroztikako bethiko makhurra iadanik agiri zaiku: lek-
horetik ethorritako lege, sinhespen edo sinheskeriei
beharri emaitea eta gurez-gure direnen arbuiatzea.
Horrtan ez soilik Bizkaitarra eta Giputzak, bainan bai
Euskaldun guztiok hobendun izan gara goiz ala berantago. Espainiaren politika «herri eta sinhesteosotarzunaren alde» zorionean bururatu zitzaien iaungoikoak
benedikatzen zuelakotz, agian Nafarroako azken
monarkhak protestante zirelakoan eskomulgatu izan
zirenean, eta heien lege-berriak hauzo khatolikoen
menpeko eman zituenean Romatarr eskuzabalak. Ai
beren aitzinako paganizmuaren begiratzera herabe
izan ziran Euskaldunok, behintzat protestant bihurrtu
izan ba lira Euskalherria salvatuko zan ezbairik gabe,
herri bat denetik. Albreteko Joanna eta Leizarraga
hotsemaile genituela, berphizkunde bati buruz ginhoazen bai herriketan, bai inteligentzan: gure gogohertstura dela kausa, hala ez da izan... Gurt gakizkien,
halaz ere, Reforman alderdi harrtu zuten Zuberotarr
eta Nafarrtar Aitorseme zintzo heiei: hobe baita gudukatu eta galtzea batere ez gudukatzea baino.
Alta politikaren alhorrean baino are kaltegarriago
izan zaiku Elizaren eragina espirituaren alhorrean,
geroko edozein berphizkunderen ithurri biziak urdindu
zerauzkigulakotz. Euskaldun zaharren gogo basa,
borthitz eta handia aphaldu, ahuldu, hobeki erran
irendu zuen haren doktrinak; otso, ginelarik, bildots
egin gaitu... Gu paganu ginan oraino gure hauzo guztiek espaldian onharrturik zutelarik Goierritar batzuek
ekharri «Berri Ona»; eta gero ere, paganu egon gara
bethi gure izaiki-zoian, egiazko Europatarrak oro diren
bezala. Orienteko doktrina bat baita Khristautarzuna,
hangotarrentzat egina; eta Europa hunetan erro hartzekotan, hemengotarren Weltanschaung bereiziari
egokitu beharr zaio, nahi ala ez. Europatarrak zuzentza nahi du, bai eta nuantzak; ezinharr dezake... evangeli-elhetzat Goiz-erritarren enthelegu sorgorrak kilikatzen dituzten dogma zehatz eta lazgarriak. Horrengatik, Elizaren hastapenetik hunat «heretikorik» asko
aurrkhitu dituzte bethi beren aurrkha iazarriak, Romako iaun berriek. Lehenik Keltek, monakhismuaren
bidez, eta gero Sede Saindua osoki italianizatu
zenean, Germanek, Luther-ek eragin Reformaz iosuren irakaspenari txertatu zertaukoten Europatarrok
hain nezessari dugun paganismuaren guna. Gure
harrian, ondikotz «eraberritze» hori ez zan egin ahal
izan... Aitzitik, are lehen baino arrotzago genduen
Eliza baten menpean makhurrturik egon ginan, italianizant izaiteko ordez orai hispanizant, h. d. Afrikatarr-
Kamita, bihurrtu baitzan Kontra reforma zala bide.
Kontrareforma horren «gizon-handia» Euskaldun bat
izan dela, horrtan gure zori guztiaren synbol bat dakhusat: Euskaldunak, beraren nazionalitatea halako
atsegin masochista batekin gutietsiz eta aldebat atsiz
(sic), bethi eta bethi indarr eta ahaleginak oro, bere
enda-energeiak oro arrotz eta atzerritarren zerbitzuan
eman ditu. Egun ere, gure neskak Frantziatar edo
Espainiatarr bourgeois endekatuen baithan neskame
sartzen diren bezelaxe; gure muthilek Frantziaren harmadetan, Alemaniaren kontra gudukatuz, gudari
hoberenen izena irabazten duten bezelaxe –Frantzia
Euskaldungoaren etsaia eta Alemania, gurea ez bainan gure etsaiaren etsaia izalki– halaber Euskalherriko adimen bizkorrak, euskararen eta euskal-kulturaren alde lan egiteko ordez aphezgaitegian sartzen eta
proselytismuaren aritzera ioaiten dira lurralde hurrunetarat, ad maiorem gloriam Romae, bainan gure
herriarentzat onurarik gabe. Hainbat eta hainbat
gogo, –eta soin– indar Euskaldun horrela alpherrik galtzen ikustea, nigar-egingarri da.
Nire elhe hauk entzun-eta, hypokritak edo ergelak
iauntziak urra eta beharriak tapa ariko direla badakit,
blasphematu dudala hotsez. Engoitik ahatik, Euskal-
dunik anhitz –gizaldi gazteetan batik bat– nik hemen
garbian izkiriatu ditudanak ahapetik erraiten hasiak
dira. Ai ginitza bildur eta ahalge zozoak bethikotz utz
gure ona eta onura non dagozen ikhus dezaguntzat,
behinik bein. Agian eguna ethorriko zaiku, uste baino
lasterrago, gure gizeli iainkoen aldareak haizara (sic)
lorez estaliko baitira gure oihanetan, edo gure bihotzetan; eta Zazpi eskualdetako semealhabak, latinkeriak arbuiaturik eta euskal-endaren genioari itzulirik,
harzara herri azkarr, sentho eta handi nahi bat formatuko baitute, geroaldi zabal bati buruz ioaile.
EUSKALDUN ROMANTIKO
BATEN ALDE
«Nire burua dakust Gipuzkoa edo Nafarroako
mendietan gaindi gudari-saldo bat darraitala,
bati barrandan bizi, gogoa beti gertu,
oldartzen, iges egiten, sasietan ezkutatzen,
indarka ibiltzen, etsaiaren baserriari su ematen».
Pio Baroja-k
Orain euskaltzaleak ba ditugu, leenago. Euskalerriaren problemarik sortzen ez zuen garaietan, ez zirenak. Euskaltzale horietatik bakan zenbait –garbiak,
zindoak... ameskorrak– euskera bein «goi mailako»
kultura baten ekarle izan dadin alengintzen dira. Zoritxarrez erri euskalduna ez zaie orain artean jarraiki
gora dijoan aldapa hortan: zaarrek jadanik alegiñik
aski eginda, atsedena dute orain amets; nork gaitzetsiko lituke horrengatik?, «doatsu logale direnak, loak
artuko baititu...», doakabe aldiz iratzarri nai dituena...
Eta gazteak, Euskadiren geroaren itxaropena omen
ditugun gazte maiteak? Ez dira gure auzo-errietakoak
baño txarrago ez obeak: mutillak futbolzale, neskak
dantzazale, sentimendu onez beteak guztiak.
Zeruari esker euskaltzale batzu ba dira ordea realistago direnak. Erriak zer nai duen ikusita beren begi
zorrotzez, ots «ogia ta jolasak» erri orok bezela,
borondate onez saiatzen dira hoik Euskaldunari ematen, kulturzaleak beren bakartegian utziz jolasak beintzat ugari ematen dizkiote, bañan kontuz! ez nolanaiko jolasak, EUSKAL-jolasak baño: haiei zor diogu
gure neska-mutil zintzoenek fandangoa dantzatzen ba
dute rock'n roll'en ordez, eta gure gazte gotorrak pilotan ari ba dira futbolean bezain trebeki. Euskaltzale
arrizale maitagarri horiek gutxiago izanaren komplexua kendu diote askori: haien irakaspenaren araura,
dantzari, pilotari edo muslari on izaki, Euskaldun ona
zera euskera tutik ez jakiñik ere edo euska-odol tantorik zure zañetan ez izanik ere; bañan bestaldetik, folklorekeriok erdeinatzen ba dituzu, sekulan ez zaituzte
Euskaldun egiazkotzat edukiko euskeraz Axularrek
bezain ongi ba zeneki edo lau saietsetatik Aitoren
odoletikoa ba ziña ere.
Bañan erriaren ogia ez dago azturik euskal politikariek agintzen baitigute, ongi guriñeztatua, gañera,
biarko, gobernura eltzen direneko. Orduan ba dituke-
gu aurrerapen oikonomikoak, gizarteko zuzentza, bai
eta erri baten zorionaren urrezko giltzak diren Auteskunde Aske ta Orokorrak... ots, lurreko paradisu bat
izango da Euskadi! Bitartean arrotzen menpean bizi
gerala Euskaldunak urrituz dijoazela edonongo kompotarrek hoien lekua arturik, euskera galtzen ari dela?
Ez estu: gure egoera its horrek ez dezake iraun. Alabañan leenago aske, gure askatasuna lege-kontra
kendu ziguten, ergo, legez itzuli bearko digute bein:
hala eskatzen du errien arteko Zuzentzak. Eta ez da
dudarik munduko demokratek orok lagunduko digutela askatasunerako bidean, ongi merezi baitugu ere: ez
al gera betidanik, Arri-aroan asita XXgn mendeko
demokraziaren printzipioen araura bizi izan, ez al gera
iñoiz konkista gudarik egia ez duen erri bakarra, euskal-politikari legezale, zintzo horiei siñetsi bear ba
diegu?
Alde batetik politikarien legalismuak, bestetik euskaltzaleen folklorismuak, euskaltasun berri bat sortu
digute azkenengo mende-erdi hontan: Euskaldun eredugarria gizon gotor bañan bakezale bat da, puskaona, gaiztakeriarik gabeko, alai ta parregille, optimista «baikor ez dut esango, baitaki ezezkoa ematen
bearra denean, adibidez euskal-kulturzaleek laguntza
zerbait eskatzen diotenean..., auzo ona ots, notin bat
oso atsegiña gizarte edo ereriarteko jolasetarako!
Langille ta realista gañera, oraindar munduari egokitzen dakiena...
Adiskide maiteak, ba da ordu euskaltasun irriegingarri hori arbuiaturik beste baliosogo baten moldatzeari buruz abia gaitezan. Nork ez dakus, nork ez du
somatzen hori gure endaren iñakin edo karikatura bat
baizik ez dela, eta eredutzat aurkezten diguten Euskaldun gorputz sendo ta biotz eztia gure beerapenaren igali ustela dela? Gorputzaren indarra doain ederra noski, jo-muga guren batera eldu bearrean diardun
gogo bortitzari laguntzeko; berez, ordea, alperrikako
da ezer ez da: athleta uts dena ez da abere bat baño
geiago. Langilletasuna ez onbidei bañan gaizbide da
aberastunaiak sorturik denean gure realisten artean
gertatzen den bezala, ezen ondasunek ez ba dute
gogoa zikintzen, ondasunen billatzeak bai ordea. Eta
sobera Euskaldunen optimismu merkea biziaren ukatze bat da, bizia tragoidia bat baita eta ez komoldia,
gudua eskatzen baitu eta ez bake ta atsedena, eta
gizon edo erri baten elburua ez delako zoriona izan
bear, aunditasuna baizik.
Adimenar uko eginda, ametsetan ari naizela esango dute noski abertzale realistek, edo izen egokiago
batekin deitzeko, razionalistek, beren ideologia XVIIgn
mendeko frantziar «pilosopu» engandik bildu dutenak. Bañan adimena baño gorago ezartzen dut ametsa, arimaren errañu eta deia baita. Adimenak aldiz,
uste duelarik egia billatzen ari dela, mytho batzu baizik ez ditu erabilikatzen hala nola, erriketaz mintzo
baigera, gizandiaren aurrerapena, bakea gizonek bear
duten gauzarik, garrantzikoena balitz bezela, legearen nausigoa e. a. Ba da ordu gure ideologiaren iturburuak razionalismu estu hortatik kanpoan billa ditzagungure, erriari buruz amets aundiak egitera ausart
gaitezan, itz batez, ba da ordu razionalista adimentzale izateko ordez romantiko izan gaitezan. Hala izan
ziran sekula euskaltasunaren garra, piztu izan dutenak: Aita Larramendi, Agostin Chaho, lenengo guduburuzagi karlistak, Arana-Goiri ta beste bakan zenbait.
Zoritzarrez, horien ondotik etorri izan direnek; beren
burua horien «ikasle» bezela agertu nai dutenek zein
nai zuzenbide politikotako izan ditezen euskal-Igikunde batendez «euskal» alderdiak eskeintzen dizkigute
erriaren salbabidetzat, hau da, gauza estatiko, geldikor batzu gure endaren abioa eragozten dutenak.
Gogo razionalista mythozale ba da, romantikoa
mystikazale da: mystikaren bidez eltzen da mundu
irudikor honen atzean den egiazko izateraño, ots, Arimaraño, eta hartan indar arturik berriz ere inguratzen
da munduari buruz, bañan ez geiago haren jopu, baizik haren nausi bezela, ta mundua moldaberritzen du
bere ametsaren araura. Geu euskal-mystikoak izan
gaitezan beraz, abertzale realistek gure lepotik iseka
egiñik ere amets-egilleak geralakoan. Alemaniako
romantiko aundi batek, NOVALIS olerkariak esan
bezela, adimena, oldozmena «somatze itzali bat da
soilki, bizi auldu, marguldu bat». Gure ametsaren
bidez aldiz, egiazko euskaltasuna ezagut dezakegu,
gure arbaso aundiek Erdi-Mendetan Munduari erakutsi
ziotena. Eta odol-garbiko Euskaldun horiek ez ziran ez
auzo on, ez bakezale, ez jasankor, bañan aitzitik bortitz, urduri, guduzale ta aundi-izan anaiak: hainbat
obe horrelakoak izan direlako, askoz eredugarriago
baitukegu orduko Peru Abendañoko bat oraingo
Perrando Amezketarrak oro baño.
Arbaso indartsu ta indartzaleok ez dira il betiko
–izan denik ez baititeke il, bañan beti izan ere bai da–
ta garai-berriko mundu ekaizale ta atsedenzale honen
morroin izan nai ez den Euskaldunak oraindik entzun
ditzake bere barruan ametsari egoak aske uzten ba
dizkio, antxiñako gudateen aranotsak, leenagoko euskal-zalduntasunaren deia. Dei horri ez diezaiogula gor
egin! Gezurrezko euskaltasunaren mythoak aldera
utziz, berriz ere izan gaitezan, leenago izan giñan
bezela, «Vascones inquieti», Euskaldun urduri ta biurriak.
FRANTZIA DE GAULLEREN
KEPISPEAN
Frantziako politikaz ardura duten Euskaldunetatik
bat baino geiago arrituko zan, noski erri honek, leenik
irallaren 28'ko referendum zelakoan eta gero AzilaAbenduetako auteskundeetan eskuin aldera eman
duen ingurakadari oarturik. Munduari «gizonaren ta
erritarren eskubideak» ezagut erazi diaion erria faxista egin ote zaigu?
Lasai beitez beldur hori dutenak, De Gaulle buru
duela leenago bezain errepublikano baitirau Frantziak... Autesleen eskuin alderatzeak ez du iñolaz ere
faxismuaren gurenda bat esan nai komunistek eta
beste ezkertar zenbaitek hala siñets erazi nai badute
ere. Egia da jaurbide-aldakuntza bat eskatzen zuela
erriakerritar gutxiz geienen gorrotoa edo erdeinua
baizik ez baitu irabazi Mariana IV-garrenak bere jauralkian egon amabi urteetan. Hemen izartea kampotik
edo azaletik baizik ezagutzen ez dutenek uste dute
askotan Frantzitar guztiak, larriak eta xeeak, aberaski
bizi direla. Hala izango dira Europa egoaldeko erri
atzeratuetako jendeen aldameneani ez ordea oikono-
miaren aldetik komparakizun artu bear diren Europasartalde edo Iparraldeko errietako biztanleen aldamenean: Bretainia Aundia, Nederlanda, Alemania Ba
dira Frantzian bear gorrian bizi direnak, esaterako
jende adinekoak; edo-ta jateko diña irabazten ba dute
ere gaurko bizitzak eman bear lizkieken erosotasunak
iñondik ere ezin eskura ditzaketenak: langille geienak,
nekazari xumeak, moda politikoari jarralki nai ez zaizkion intelektualak. Egia da metalurgia edo beste
industria aundietako langilleak ongi samar bizi direla;
alderdi ezkertarrek batez ere komunistek eta komunisten esku-makilla den delako langille-batasunak, zaintzen dituztelako horien intresak ez karitatea
gatik noski bainan auteskundeetako petzeroak heien
artean dituztelako, bai eta gudukariak iñoiz erri-gudu
bat gertatuko ba litz! Aberatsak edo erdi-aberatsak
bear bada ugariago dituzte Frantzian beste erri
batzuetan baino, halaz ere minoria bat dira eta minoria hortatik ez diren erritarrak konturatu dira azkenekotz 1944 garren urtetik hona aldizkatu diren ezkeredo erdi-aldeko gobernuek ez zutela heien egiazko
ajolarik. Gainera desadan gobernuok ez direla gai izan
Frantziako lenengo gizarte problema etxe berriak
eralkitzea, alegia, eskatzeko, eta bestalde, galtzera
utzi dituztela kolonia ta beste frantzes lurrik asko:
Indo-Sina, Marroko, Tunisia... Ez da beraz txundigarri
ezezkoa eman ba diote IV-garren Errepublikari Frantziar gutxiz geienek, eta auteskundetan eskuinaldera
inguratu ba dira, De Gaulle zaleen «Union pour une
Nouvelle Republique» ( izendun alderdi berriaren onetan, gizon «berri» horiekin gauzak aldatuko
zirelakoan.
Aldatuko direnentz beste auzi bat da... Dagoneko
ba da dembora apur bat De Gaulle'k eta honen adiskideek gobernuko giderrak eskuetan artu dituztela. Zer
egin dute orain artean Frantzia osakundeari buruz abi
arazteko, aurreneko gobernuek egingo ez zutenik?
Ezertxo ere zergak goititu dituzte, gobernu berri orok
bezela bizia galestitzera utzi dute, orain artean izan
den bezela; Argeliako guduak beti ere dirau naiz
autesleek uste zuten bakea ekarriko zuen gizon bakarra, zela De Gaulle... Aaztutzera nijoan zerbait egin du
jeneral eskuintarrak bearbada gobernu ezkertar batek
egingo ez zuena: Ginea galtzera utzi du, hortara batere beartuta izan gaberik... Zergatik bada «Maiatzaren
13-garreneko gizonek», IV-garren Errepublikaz nazkatuta ta Frantziaren aunditasuna berpiztuko zuen abertzale bat irrikatuta, beren itxaropena ta konfidantza
De Gaulle'n jarri izan dituzte? Guy Mollet sozialistak
egia aundia esan du bein, Frantziako eskuintarrak
munduko ergelenak direla alegia! Hala agertu dira
berriz ere jeneral luzea aukeratu dutelarik salbatzailletzat, Frantzitarrik geienak zarraizkiela propaganda
alegin eskerga baten ondorioz. Alabainan eskuintarrok –ez dira faxistak, zenbaitek hala aldarrikaturik
ere, bestela De Gaulle bezelako gizon bat sekula ez
zuten onartuko– betidanik militarista amorratuak
dituzte ta gertu daude beti kepis baten aurrean belaunikatzeko, kepis horren pean, maiz gertatzen denaz,
burezur asko bainan burmuin gutxi ba dago ere,
humorista batek zionaz... Muin baino ezur geiago
estaltzen duela De Gaullen kepisak zoritxarrez konturatu aal izan gera Frantzitarrak edo Frantzian bizi
geranak, haren itzaldi ozen, uts parregaiek salatzen
duten bezela 1940-garren urtetik hona itzegiteaz besterik ez baitu egin. Kalte aundiak egitera utzi ditu
ordea, esan delako «liberazio» hartan, bere adiskide
ta aldezleak: orduan baino geiago gizakik
bizia galdu dute, Alemaniaren edo Vichyko gobernuaren alde izan zirelakoan, naiz komunistek sarraskituz,
naiz Zuzentzaren iñakin bat ziren «Cours de justice»
izeneko auzitegi alderdikorren epai baten ondorioz:
egiazko errizalea izan balitz eta egiazko zentzu politikorik izan ba lu, bere alegiñak oro egingo zituen De
Gaullek horrelako erri gudu bat baztertzeko, bainan
naiago izan du izu jaurkera bat izatea Frantzian komunistei gogor egitea baino. Geiago dena: orain komunisten etsai aundia emen den jenerai eskuintar horrek
berak ministro-kargu bat eman zion bere gobernuan
Maurice Thorez desertoreari... eta berak lekuan ezarritako komunist sozialist-kristaudemokratek naiko
desordena orotan zabaldu ondoren, naskatuarena egiñik gobernua utzi eta bere «Oroipenak» idaztera baserri batera joan zitzaigun erriaren salbatzalle hori!
Halaz ere adarrak esartzeko diruditen frantzitarrek,
igarotakoak aazturik, biotza burua bezin utsik daukan
militar horri dei egin diote berriz ere, berak sortu zuen
gaitzaren osagarria emango dielakotan eta naiz zenbait damutzen asiak diran dagoneko, ba dira oraindik
haren aurrean auspez etzanik daudenak, jauresleak
iduri, arabitar zaarrak ka aba zelako jainko izunaren
aurrean zeuden bezela...
Bainan balio du urbillagotik so egin diezaiegun
jainkoizuna eraiki ta jaurespidea antolatu duten sorgiñei, esan nai dut, gaullismu ber-egosi hori erriari aurkeztu to onar erazi dioten politikagizon barriei. Berriak
dira ote? Bai zera... Izenari baino, izanari begiratzenago ba diogu. «Union pour une Nouvelle Republique»
deiturak ez gaitu atzipetuko orain artekoen irin bereko baitira alderdi hortako politikeroak edo beste De
Gaulle-zaleak; eta nola lirake bestelako, hain zuzen
ere gobernuan ezarriak izan ba dira Frantziako jaurbidea funtsean alda ez dadintzat? Alabainan erriak aldakuntza bat eskatzen zuen egiaz, hala non Errepublika
bera galzorian baltzegoan.
Hori iñolaz ere ezin onar zezaketen ordea Errepublikaren benetako buruzagi ta Errepublikatik bizi diren
notiñek, horiek ez baitira soilki politikariak eta gobernu-gizonak, bainan politikari ta gobernu-gizonak atzetik darabilzkiten kapitalista aundia, geienak judu edo
ezkontzaz juduerian sartuak direnak. Oargarri da De
Gaulle'n inguruan ainbeste judu izatea, orain gobernuko giderrak eskuetan dauzkatenak: Jacques Soustelle,
Michel Debre, Maurice Herzog , Andre Malraux
bera bankier baten seme izaki, judusa batekin ezkondua da, Massu jenerala (zenbaitek faxista bailitzan
aurkezten dute den bezela! Bainan zenbait judu geiago itzalean egoten direnak, publikoaren ixillik, ez
ordea finantzetako espezialisten jakinezean... Dakusgularik Mendes-France sefardita gaullismuaren kon-
trakoarena egiten, zillegi zaigu beraz parre egitea:
otsoek ezbaitute elkar jaten.
Orain arte Frantziar bat banintzan bezela mintzatu naiz. Hala naiz ere legearen aldetik, eta frantzes
legeak leporatzen dizkidan zergaordaintze ta beste
eginkizunak bete bear ditudan ezkero eskubidea daukat De Gaulle'n «eraberritzea» merezi duen bezela
epaitzeko. Baina zuberotarra naizen aldetik, Frantziako Errepublikak izate ofizial oroz gabetu duen erri
bateko seme alegia, ajola gutxi nuke De Gaulle'n
kepis-pean Frantzia sendatze bidetik abia dadin ala,
uste dudanez, erorbidetik jarrai dezan, Zuberoak eta
beste Euskal-erriek zer edo zer itxaron aal ba lezate
gobernu berriaren gandik. Horrelako itxaropenik ezin
izan dezakegu ordea, Frantziar errepublikanoak –bai
eta Charles Maurrasen eskolako pseudo-erregezaleak
ere– bata bestea bezain zentrallistak baitira guztiak
naiz ezker-aldeko izan ditezen sozialista, radikal eta
demokristauak bezela, naiz eskuin-aldeko De Gaulle
ta De Gaullezaleak bezela. Afrika'ko beltzak ba giña,
bear bada gure erritasuna ezagutua litzake, larrua
beltzago ta begirune geiago zor baitzaio «gizapertsona»ri Frantzitarren ikuskeran bainan Europarrak baizik
ez gera... Nondik zer itxaron dezakegu beraz euskalta-
suna gure errietan galtzera utzi naiz ez dugun Zuberotar, Be-Nafar eta Lapurtarrok? Laguntza gutxi noski
«Euzko Abertzale-Alderdi» ofizialaren gandik, demokraziaren konzeptu abstraktua euskal-enda baino
maiteago duela erakutsi, baitu orain artean, eta De
Gaulle ala ez De Gaulle, uste izateko da aurrera ere
Frantziako Errepublikaren zale jarraituko duela, non
ez ba du frantzes gobernu berriak Franco'ren Espainiaren adiskidetasuna billatzen, hori ere bai bailitzke... Eta guretzat, eta Bretaña, Flandira, Elsaz-Lotharingia ta Frantziaren menpeko beste erri oinpetuentzat, itxaropen bakarra litzake edo Frantzia egiazko
Jaurbide ta gogo-aldakuntza bat gertatzea hala non
1789-garren urtean onartutako kontzeptu universalistak utziko bailitukete Frantzitarrek, bainan beldur naiz
hori amets urdin bat baizik ez dela, edo kampoko
almen batek Frantzia guduz garaitu ondoren guri
askatasuna atzera emate... Quod sit in votis!
FRANTZITAR
ERREPUBLIKAREN
MENPEKO HERRIAK
Hemeretzigarren gizaldian frantzitar errepublikano eta errepublikazaleak goraki mintzatzen ziran
«principe des nationalitées» delakoaren alde, haren
araura edozein errik, den txipienak ere, aske izateko
zuzena omen baitu; miresgarri ta atsegingarri zitzaizkien demokrata on horieri, Italiano, Txekotar, ungaritar abertzaleek Austriaren «ustarri»tik aldegiteko
zeramazkiten guduketak. Egia da frantzitar askatasunzaleak bazakitela berezkuntza egiten askatasuna
merezi dutenen eta ez dutenen errien artean: esaterako don Carlosen ta beren foruen alde borrokan ziarduten Euskaldunez ez zuten ajolik, ez eta Ingelaterraren aurka jazarri ziren Irlandarrez –naiz ta Iriandarrek,
XIX garren mendearen asieran izanik mendebukaeran soilki gelditu ziranek– piska bat
geiago nozitu zuten Ingelesen gandik goian aipatutako erriek, Habsburg'etar printzeen gandik baño... Austria ordea, –Frantziaren «jaiotzetiko» etsaia izateaz
gañera, kaiser-erri atzerazale bat zen: Ingalaterra
berriz leenago «jaiotzetiko» etsaia zena, orain Frantziaren lagun ta adiskide (?) zenuten eta bestalde,
demokrazia aurrerazale eredugarri bat. Halaber Euskaldun karlistak, Españako liberalen kontra ta erregegai absolutista baten alde jarri baitziran, fanatiko illun