Artikuluak - 10
eta Voltaire batzuen heinerat heltzen, ENBATA-k erran
beharrik gabe. Bainan, geu ere konparazionetan aritzeko Enbatakoeri erranen deratiegu «euskaldun
nazionalista omen den aldizkari hori S. Haran, Labeguerie, J. L. Davant eta bertze zenbaiten arthaz erderaz idatzia dena» arthozki irakurri ondoan, ez dugula
uste burges on horien artean nehor badela Sabin
Arana Goiri batekin berdint ditekeanik edo atzerrian
gure adibideen hartzeko Irlandako O'Connell, Kataluniako Companys, ez eta Bretainiño Mondrel, Hego-
Flandreseko Gantols, Korsikako Petru Rocea batzuekin.
Halaz ere ez dugu nahi bata bertzeen merezimenduen gainen literaturan edo politikan polemika bat
hasi ENBATAko-ekin. Baina, hauiek hain moralzale
direnaz geroz, nahi dugu gure arteko hauzia moralaren tontorretaraino eraiki.
Moralaren aldetik, ba laiteke es gerala hek eta
heien kaperakoak bezain aratz, giristino on Behinik behin gu ez gara sekula ibili azpijokutan eta faltsukerian gure herritarren aldera, uste baigenduen ez
zela hori euskaldun manera, eta ez dugu nehoiz herrarik (gorrotorik) predikatu bertze Euskaldunen eretzean.
ENBATAko gure etsaiok –hitz hau jakinaren gainean darabilt– Euskaldunen batasuna nahi dutela
oihukatzen dutelarik (eta ondikotz, beren elhe zuriekin lilluratu dute hegoaldeko Euskaldun on bat baino
gehiago, hemengo gauzen berri ez dakianik) gorrotoa
eta aiherkundea baizik ez dituztela ereiten herritarren
artean, ez bakharrik IGELAren kontra, bainan heiek
bezelaxe pentsatzen ez duen edonoren kontra ezin
ukha dezake kazeta erdal-euskaldun horien artiku-
luak, «irakurleen eskuthitzak» (ongi hautatuak)
irakurtzen dituenak.
Geu ENBATAkoak bezainbat euskaldun nazionalista gara eta hek nazionalismua ediren baino lehen hala
ginen. Halarik ere, ari diren bidetik jarrakiz –hemen
ere, heien jokhabide morala aiphu dut, ez heien politikaren egia edo gezurra– uste dugu on baino kalte
gehiago egiten zazkiola gure Herriari. Horrengatik, gu
ere aholku emaileetarik bagina, gure aholkua heiei
hauxe lizateke: «pour une auto-suppression d'ENBATA».
KULTURA ETA FOLKLOREA
Europa federal baten barruan, bere nortasuna,
bere etnia jatortasuna begiratuko dituen Euskal Herri
batentzat borrokatu nahi dugu; beraz izpiritu zuri eta
lotsorri beldur emateko lain den ekintza bat gogoan
hartu behar dugu, eta nahiz politika itxura beharrezko
duen, gure xedea ez da abertzaletasun ohil eta kanpotarren etsaikerian sartuko dena: Marc Legasse-k, nonbait zioen bezala, gure herria euskalduntzera inguratzen gaituzten atzerriek bortxatu gaituzte. Baina
jarraitzen dugun xedea kulturazkoa da.
Egiaz abertzale artean, azken urteotan, euskaldun
kultura asko aipatzen entzuten da. Baina zer diogu
horrekin? Beldur naiz ainitzentzat euskaldun-folklore
erran nahi duela. Artean, zer da folklorea? Bere etimonaren arabera, german eta satson herrietan herri
batek bere gogozko eta lanezko esperientzietan, ohituretan bildu dituen jakitateak dira, eta bere metafisika gogoeta, eta mitologia erausten dizkiguten ipuinak
barne diren bezala, joku eta lanaren tankera zaharrak
teknikaren aldetik barnean daude. Hala mugatu folkloreari Kondairari eta Euskal Ekonomiari bezala inte-
resatzea komeni, zaio naski bere herria osoki ezagutu
nahi duen euskaldun bati, kontuan hartuz gainera
bere jakin egarria asetzeko nahiko elementu eman
izan zaiola Azkue eta beste lkertzale zintzo batzuen
lanen bidez: hala nola Julio Caro Baroja edo J. M.
Barandiaran.
Baina Frantzian eta orokorki latin herrietan herri
baten jolasketak folklore izendatu ohi diran, hala nola
kirolak, kantak, dantza eta jauziak, eta hala euskaldun
kultura hedatzea eta gordetzea aipatzen denean,
herri kantak, dantzak, kirolak gordetzea eta hedatzea
da.
Naski gure kiroletan edertasun, jaukaltasunik
bada; berdin dantzetan, eta gure bertsolarien kopletan humore... Baina euskaldun kultura hortara Mugatzea, edo kulturaldetik garrantzi berezia daukala,
sinestea, frantses kulturak Becaud-en kantetan duela
bihotza, eta amerikar kulturak base-ball-ean erraitea
litzateke.
Zer da beraz euskal kultura? Egiaz ez da zuzen,
nere ustez, euskaldun kulturaz mintzatzea, kultura
hitzari bere adierazpen osoa emaiten baldin bazalo
bederen. Europar badago, gurean, beste herrietan
bezala tokiko ikurra duena, edo, nahi bada, europar
«kultura ziklo» bat badago eta herri bezala haren barnean gaude, ez jende, ez frantses edo espainol herritar Legean. Euskaldun kulturaren alde lan egitea helburu denean, europar kultura hortaz jabetzea on da,
bereziki Beltzen eta Orien abertzalketasun borrokariak jotzen duenean, Nietscheren izu deia guri zuzendua dago: izan gaitezen Europar on! Guretzat euskaldun bezala hortaz jabetzea eta ekitea beharrezko da,
eta euskararen bidez halabeharrez.
Bitxi iduri baldin bazaizue ere, uste dut Shakespeare, Poe, Sofokles eta Platon itzultzen duten euskaltzaleek lan beharrezko bat egiten dutela, eta abertzale zentzu egiatiago bat ez badute besteek baino, begiraleak baino argiago direla nola nahi, zeren horiek
herriak utzi zorian edo zeharo utzirik duen dantza piko
bat salbatzea bakarrik nahi dute, edo sekulan jantzi ez
diren soinekoak kontserbatzea. Gainera gogoz, bihotzez, hizkuntzaz ezinago euskaldun izan diteke, nahiz
arin-arina baino cha-cha-cha gogoanago eta poker
musa baino, edo biak baino java (Pariseko dantza) eta
belota (frantses karta joku errezena). Berriz ere, guzti
horrek herri baten bizitzan ez dauka garrantzirik.
Aitortu behar dut euskaraz eta euskaldunentzat
egiazko kultura baten alde obratu dutenek mende
erdiz gaizki zuzendu zituztela beren aleginak, beren
egin ahalak; jakitate guztia gatik, ideologia alderdikerien gatik eta abar, problema nagusi asko aterabide
gabe gelditu baitira, hala nola euskara idatziaren
batasuna... Guri doakigu beren irakatsiez baliatzea,
hobeki egiteko edo hobeki enseiatzeko. Zeren haiek
baidigute bidea erakutsi.
Baina euskaldun folklorea eta kultura nahastea,
eta lehen hori bakarrik gordetzeko lan egitea eta hala
euskaldun nazioaren gogo bizitza salbatzea, iñora eramaiten ez duen bazter bide itsua da, desilusio garratza ez bada; zeren, gogoko ala ez, «gordezaile» eta
«begiraieek» jarraituriko ohiko joku, dantza eta kantak bazter utzirik, euskaldun herriak bere kondairan
beti egin duen bezala, berriki egin edo kanpotik etorritakorik hartuko du, eta molde berri horiek euskal folklore bilakatuko.
Herri batek bere folklorea egiten du; gauza argia
da, nere ustez, eta alper iduri zait lehengoaren, aintzinaren maitale esteta eta intelektuai batzuen gandik
inposatu nahi izatea. Tamalgarri dena, hainbeste
borondate on eta talentu borroka antzu batean higatzen ikustea da... Nahikoa eta aski da begien irikitzea,
ikasteko nola gurea bezain apala den egoeran bizi
ondoren, azken ehun urteotan herri batzuek beren
etnia-nortasunaren errespetua irabazi duten, izan
dadin politika jabetasunarekin edo gabe, beren ohiko
dantza eta kanten alde lan egiteaz oso bestelako bidetatik, hala nola Fintar, Flamandar, Galestar...
Aitzitik beste batzuk gu bezala folklore erdi-hil bat
begiratzen alperretan nekatzen dira, artean beren
herri nortasuna egiten dutenak galtzen direla: hizkuntza, lege ohitura eta gizarte ohituraz, arraza batasuna,
etabar. Hala Irlandan, non eta abertzale kar batekin
hasi baitziren joan den mendean, gaeliko atleta-kirol,
gaeliko dantza, gaeliko «hurlin», gaelikoa (hizkuntza)
hiltzen ari zen bitartean; ondorio bezala, gaur, herri
aske den batean herri kontzientzia egiazko baten
hutsunea eta bere ondorengoekin: kanpotar zapalketaren denboran baino ingleste sakonago, ekonomiaren gelditze, erbesteratze, herria jendez hustutze,
etabar. Zoritxarrez, gaelikoz idatziriko liburu batean
hori guzti garbi agertzen da; askatasuna geroztiko
liburua, gazte batek idatzia bera: Saoirsegan Sô (joritze gabeko askatasuna), Seân de Ferine, Dublin 1960.
Hala izanen ote da Euskal Herrian?
LIBURU LIZUNETAZ
Euskarazko «liburu lizunei» buruz Bizkaiko bi euskaltzalek Euskal-Orriya hunetan eman dituten eritziak
arrthaz irakurri ditut, garrantzi bat ez tipia baitaduka
hauzi horrek euskeraren problematikan.
Eztabaidan sartzean Abandotarri erranen deraukot, «itxalik aundijenaz» nik ere, Euskaldun antzo
neholaz ere ez ditzakedala haren aburu batzu onharrt.
Khristarr zintzo batentzat, hitz dorpheen erabiltzea eta idazki pornographikoen irakurtzea bekhatu
andi dela ba laiteke... Bekhatua, ordea, hizkuntza
batetan edo bertzetan egonik ere, berdin handi da nik
dakidanez. Zergatik ez dugu beraz geure hizkuntzan
eginen, gure arimari kalterik gehiago eragiten ez zaiolarikan?
«Euzkeraz eztago, biraurik eta birau egiten daben
euzkeldunak erderaz egiten dabe...», aspaldiko lelo
hori, Euskaldunetaz erran ohi diren pseudo-egia anhitzatarik bat baizik ez da. Nik segurik euskara iathorrezko zazpi burhau gothorr eta bertze hainbat kantu
zikhin, ene Zubero-herrian ikasiak, ezagutzen ditut,
baita piadoski erabiltzen ere, nire aiten aiten ganika-
koak dirala-ta. Eta Zuberotarrok gaineratiko Euskaldunak baino areago garenik gai hortan, nik ez dut uste.
Euskarazko hitz lizunik ez izaitea, bertze hizkuntza
guzietan ediren ditezkelarik, harrigarri lizateke. Zergatik eta zertako Euskaldunen wuldbe-berezizaiki bat
asmatu nahi duten zenbaitek, ez dakhusat.
Abandotarren hitzetarik, euskaltarzunak soilki
khristarrtazuna edo, hobeki erran, katholikotarzunaren begiratzeko bide izan beharr lukeela dirudi. Bera
katholiko dela agiri baitu, haren joera haur enthelegatzen dut bainan gogoan harr beza, arren! oro ez garela hain katholiko sutsu. «Euskaldun, fededun» dio bertze lelo zaharr batek. Fededunago garentz, ezenez
bertze gendeak dudatzen dut. Euskal-gogaren idioplasman aitzinako paganismuaren hondakinik asko
edireiten ahal ditu edozein psykhologuk edo folklore
ikherrtzailek. Eta oraiko euskaltzale ta aberrtzaleen
arrtean, pantheistak, neopaganu bai eta atheistak ere
ba gagoz –edo– ta khristarr-theistak egon arren berhain Vatican-zaleak ez garenak herri orotako intelligentzan bezalaxe. Euskaldun «heterodoxo» hoietaz
guti mintzaten dela nahi dut, eta ez da miresgarri:
batetik oraindanoko euskaltzale gehienak aphezak
izan baitziran eta bertzetik, euskal aberrtzaleen kopu-
rua alderdi konfessional baten khide baitira. Badarik
ere horrgarade... Zer uste dute Abandotarrak eta Euskaldun-fededunzaleak, ala endakatu batzu gerala?
Odolak, hizkuntzak, bai eta nahiak ere egiten dute
Euskaldun. Ez baptismak.
Odolez eta hizkuntzaz edonor bezin euskaldun
gara (non ez garan euskaldunago...) eta hala izan nahi
dugu ere. Aitzitik, Romako Eliza eta Haren seme zintzoenak zenbat aldiz ez dira gure nazionalitatearen
aurrkha ibili... (exempli gratia, Iñaki saindu handia...);
eta aphez euskaltzaleok euskaltzale izan direla, ez
aphez zirelakotz, bainan aphez ziren arren, erran dirogu. Hitz hauietaz ene herrikiderik anhitz skandalizaturen diradela ba dakit, baina egia derrat.
Dio Abandotarrak: «Baten batek uste ba-dau euzkerea gauza guztijen ganetik maite biarr dogula, okerr
dago». Bai, okherr dago, ezen gure euskalduntarzunak ez luke bihotzarekikoa izan beharr, maizegi
denez, baizik gure izalki-alde guztiekikoa, onak eta
txarrak. Euskara maita? Zergatik? Hizkuntzalariek edo
litteratur idazleek ezik, gizonek ez ditute hizkuntzak
maite edo higuin: heletan hitz-egiten dute edo ez dute
egiten. Guk, Euskaldun izaiki, euskaraz hitz-egin nahi
dugu, eta euskaraz geure olde, irrits, gogorapen eta
ametsak oro agerrtu, aratz ala likhits izan ditezeen
aburuz.
Espainoltzen (eta frantzesten) ba gara endakatzen
garela egia da; eta atzerritik kultur-ondarzunik iasaitekotan, tangoak, malagueñak edo cante jondoa baino,
bertze zerbait hobe gendukela iasan, nik ere uste dut.
Bainan ez gure ekandu onen zaitzeagatik! Enda bat ez
dute ekandu onak egiten, alegia. Eta Espainitarr edo
Frantzitarren ganikako «onak» ere, gure endakatzea
lekharrkigukete azkenaz bertze.
Katholiko-zurrian mintzatu dela, ez Euskaldunzurrian, aithorr du Abandotarrak: «Ludi onetan bixiixateko ta betiko atsedena lortuteko euzkerea bide
ona da, garbija dalako, baña zikiña ta txarra balitz,
aldi orretatik bertatik nik euzkerea lagako neuke».
(«Zer eginen luke» bada? Mintzul egonen?? Zorion
baituke kutsutzarrik batere ez duen hizkuntza batño
aurkhitzen ba du, munduko laur hegaletan bilhaturik
ere...) Katholiko danetik, hizpidean dago. Garbizaletarzun-mota horrek ere, ordea, zer kalte eragin eta
eragiten deraukon euskarari, aski nabari da. Nola izan
laiteke bertzera? Frantsesezko liburuetarik Katholikoek zeinen irakurtzea zilhegi zutenen index bati so nintzaion aspaldi ez duela: literaturaren eretzean valio
zerbait zuten guztiak eragotarik zegozela oharrtu nintzan.
Gure oraiko idazkuntza gehiena hain idor ba da, ez
da beraz arrigarri. Euskal idazleak Mariaren Alhabentzat baizik ez lukeela idatzi beharr ba dirudi... Gure
lehen auktorak ez ziran hain herabe, eta Biziaren egia
gordinak ere azaltezen zituten, beharr-orduan; bainan
egungoak, aphezak baino aphezago izan nahi dute!
Iahve-ren bigarren herri hautetsia egin gura lukete zenbaitek Euskalerritik bainan hortakotz ez gara
oraino aski judu... Euskaldunen herri izan dadin aski
izan bekigu, othoi.