Artikulu bilduma - 13

Total number of words is 3673
Total number of unique words is 2094
21.2 of words are in the 2000 most common words
33.7 of words are in the 5000 most common words
40.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
yauntziak, bonet gorriekin, punpuladunak, galtzak xingolaz aphaindiak, ba eta sorbaldak ere;
gerriko zetazkoak, eta eskiak eskularru xuriekin.
Heien aintzidari doatzi, «banderaria», eta
haren ondotik «gorria», bere palto gorriarekin,
ezpata bat xuta eskian.
Gero «yaun-tzarra, atxo eta tupinak», eta
beste yende irringarri.
Luzaide’ko ohidura zaharraren arau karakotxak yuaiten dira goizian Arnegi-rat, eta bolantak
bethi dantzan, lerroak galdu gabe, agur egiterat
auzo herriari.
Eta ikhusi behar da arratsaldean ze yendeketa ethortzen den Luzaideko plazarat, Arnegi,
Lasa, Uharte, Izpura eta Donianetik besta ederraren ikhusterat eta dantzatzerat, zeren eta
gure herriko karakotxek aiphu haundia dutelakotz.
Eta ilhunabarrian kanpokoak etxeratekoan ze
irrintziak, ze ayui, ayui! eta harrabots. «Espainiako» ardo lodixka dastatu ondoan.
Egun hortan dantza eskualdun guziak dantzatzen dituzte.

Yantza-yauziaren airea paperrian dut, eta
Gipuzkoa’ko dantzari Batzak nahi balinbadu
ikhasi, gogotik bialduko dakot.
Nik uste dut aire horrekin dantzatzen ahal
dela Mutildantza.
Eskeintza hau egiten dut ezagutzen ez dutelako ustean.
Iruñen, 1935’eko Otsailan.
(El Día, 1935/3/23)

ARNEGI-KO BESTETAN
(Benabarreko eskuaraz)
Agorrilaren hamabostian, Andredena Mari
egunian dira herri huntako bestak.
Luzaidetik eta Undarlatik gazteria guzia
badoa, bidiak xinurri lerroak iduri, bazkal ondoan, denak Xiximurru mendixkari buruz, haren
azpian den herri pollitean yostatzerat.
Bezperak landa, Faustin soinulari ezagutuak,
Benabarreko aiphatuena eskual dantzetako
plaza inharrosten du eta bihotzak alegeratzen
«Yantza Yauziaren» airea hasten dielaik. Lerroa
gero eta gehiago haunditzen da dantzari gazte
trebeenekin lehenik, eta heien ondotik ezkondiak eta zaharrak ere, aire eskualdun horrek
odola errephizturik. Ze oroitzapenak berritzen
dituen gizon adinduenetan, gazte denborakoak,
hogoi urthetakoak, beren ametsetako nexkatoen
aitzinian zangoak dardarikatzen zituztelarik, bethikotz ihes egin duen arintasunarekin, ez oraiko
izter herremelekin.

Yantza-yauziaren ondotik hasten da «Kontrayantza», eta muthikoak badoatzi nexkatoen
alkietarat langun bathen bilha, ahal bezain pollita, eta hautatu duenaren baimena ardietsirik,
eskutik eremaiten du plaza erdirat. Eta denak
birazkatuak direlarik, ze trenpian hasten diren.
Noizian behin ere emaiten daukute «Yantzaluzia», eskualdun dantza ederra, lerro luze bathian nexka eta muthikoak aldizkatuak, mokanesekin lothuak eskuz-esku, eta aintzindari, makhila altxatua, xingolez eta udarez aphandia,
deneen gidari.
Bainan ostatuak ere koka-ahala bethetzen
dira, eta ze harramantzak eta kalapitak arnoak
sor-arazten dituenak!
Jakina, koblak ere atheratzen dira, Boryelenak ahatzi gabe, denak bozkarioari emanak.
Elhausturia hartan orotarik mintzatzen da,
ahoetarik burrustan atheratzen dira solas-gai
guzietarik. Batzuk azindez, besteak lurretako
zeretaz; uztak, ongailuak eta ongarriak. Zoinek
abereen minen sendatzeaz, harek sathorren kalitzeaz, hunek xerrien hasteaz. Eta denak oihuka,
eta ardura paso bat mahian emanik, bere erra-

neri indarra emaiteko... Eta anarthean basoak
bethe eta huts, huts eta bethe...
Oraino, sagarnoa, edo Irulegiko mehe hartarik izan balitz. Bainan Naparroako ardo lodixka
horrek, ezpainetik ezin utzia, debriak barnian
ditu. Beraz, harritzekoa othe dea kanporat atheratzian beren hurratsak makhur eta hurri izan
diten? Ez bathere.
Heien arthean bazen gizon horietarik bat
bethi zerbait yokatzeko gogoan dutela.
— To, nahukana yokatzen diat mahi bathen
gainian buruz-behiti eta zangoak goiti egoiten
nizala bulta bat, erraiten yakon lagun bati. Ezetz,
baietz, liphistan hasi eta denak berriz sarthu
ziren ostatuan. Mahaiko basoak baztertu ondoan, gure gizona kadera batherat iyan eta xutxuta ezartzen da, buria mahian eta ixterrak
goiti... bainan eskiak mahiaren hegian lothuak.
— To, to! ze, hori duka hire balentria? Nik ere
hori inen diat, ba. Kentzik, kentzik, eskiak.
Hunek ere nahi izan zien gauza bera egin,
bainan laguna bezala ezarri zelarik, ez dakigu
xuxen barnia nahasi zitzakon, edo arnoa zintzurrerat yaustian ithotzen zuelakotz, edo zer gert-

hatu zakon, bere gorphutz handiaren phizuak
garaitu zuen, eta erortzen da basoen gainian
harrabots gaitzian bospasei phorroskaturik, ez
haatik haren haragiak xixtatu eta zauritu gabe.
Etxekanderia erasiaka eta oihuka hasirik,
yandarma bat sarthu zen eta kalteen saneurria
ordainarazi gainez amanda edo multa bat pagarazi zakon itzuliphurdiaren egileari.
Ilhunabarra zen, eta huñez biltzeko ezpaitziren aski erne, hartu zuten «Sebastienen» autoa,
eta horri esker heldu ahal ziren beren etxetarat
makhurrik gabe, bainan biharamunian lanhari
lotzeko trenperik xarrenian.
Iruñen, 1935’eko Jorrailan.
(El Día, 1935/4/25)

ARNOKETARIAK
Denek badakigu Nafarroako arnoak ze arrakasta dien mugatik bertze aldeko herrietan, eta
bere goxotasunak eta indarrak izari gainetik
edaten delaik zonbat buru nahasten dituen,
hurratsak xuxen egiteko nekhe aundiak emanik.
Eta ezta bathere harritzeko, zeren eta hangoak mehetxoak direlakoz, eta gero... hiru edo lau
aldiz kariogoak.
Eta hala izanikan, yakhina, kontrabandari
lothu dira yendiak, irabazpide haundiek hortarat
lerraraziz, eta mendiez gaindi, eraman-ahala ari
dira mugatik harat pasatzen. Nik dakitan herri
bathian, eta bere izena ixildu nahi dutana, arras
emanak dira sal-eroste hortarat.
Luzaiderat ethortzen dira bere mandoekin,
eta bakhotxa bi zahagi haundiekin arratsalde
aphalian abiatzen dira mendiari goiti.
Bidexka guzien zokho-mokoak axeriek bezain
untsa ezagutzen dituzte, eta ilhunabarreko heltzen dira mendi gaineko mugarat.

Han hemenka badabiltza bertze aldeko
mugazainak kontrabadixten barrandan, bainan
heietarik ihes egiteko arnoketariek ere badituzte
kideko laguntzaileak toki egokienetan khukutuak. Handik ikhusten dituzte mugazainen hurratsak, ba eta arnoketarienak ere. Zerbait hirrisku
hautemaiten balinbadute, hek dakiten hixtuekin
yakin-arazten deztee mugazainak hurran dabiltzala, eta kuku diten; ala eskuinerat edo ezkerrerat har dezaten bidia, heien eskutan ez erortzeko.
Ez dakigu nola, bainan bethire zahagiak heltzen dira mugatik haraindiko ostatuetarat,
batzutan denen agerian, eta bertzetan etxe
inguruetako alhor edo phentzeetako sasietan
gordeak utzirik.
Debru mihi gaixtoek diote mugazainek ez
dituztela zazpi ahalak egiten arnoketarien bahitzeko, ba eta heiek ibiltzen diren bide bazterretan ere ardura kausitzen dutela hesol batetik
dilindan xahako eder bat arno goxoz hantua...
egarriaren itzaitzeko.
Eta ze irabazi pollitak egiten dituzten. Arno
litroa hogoira sos erosirik, han saltzen dute

berrogoita hamarna, hangoa baino anitzez merkheago eta hobea.
Ez da, beraz, balditzekorik, eskutaik nola
harrapaka khentzen dazkoten eremen guziak.
Saltzailea loriatua, eta eroslea arras kontent.
Eta gero ikhustekoa da ostatutan arnoño
horrek nola bozkariotzen dituen bihotzak, eta
mihiak laxo-laxo, ze elhausturia eta kalakan
dabiltzan.
Ba eta etxeratekoan hurratsak sigi-sagaka,
bidia zehiarka egin behar, buria freskatzen ez
deno.
Bainan biharamunian, zintzurra latza izanikan ere errain du bere baitan:
— To, Mañex, barda soberaxko xurgatu
nikan. Arno goxo horrek debriak ditik barnian,
eta sekhula ez nindaitekek ase.
Eta gure Mañex gaizoa igandian berriz yuain
zauku ostatu xokorat musian bi pinta nornahiri
yokatzeko...
Bekhatuño hortaik kanpo arnoketari horiek
biziki yende hunak dira. Eta ze gizon gothorrak
eta azkarrak!

Nik khausitzen ditut noizian behin mendiko
bidietan eta solas aldiño bat ere egiten dut heiekin, eta gehienek hitzik ere ez dakite frantsesez!
Hain dira eskualdun garbiak!
(La Voz de Navarra, 1936/1/17)

IHAUT-ASTEARTE
(Ohidura zaharrak)
Ihauteritan eskualdunak maite du yostatzea,
bainan sekhulan ez du, bertze lekhutan bezala,
begitartea kukutzen, haren estalian egiteko
trufa laidogarriak, aho-mihitan ibili ez ditaken
gauzak agerian ezartzeko, emazte eta gizonen
hutsak edo ahulkeriak salhatzeko, ba eta frango
lizunkeria ere erraiteko, ustez eta begitarte esataliarekin haizu direla zilhegi eta sori ez diren
itsuskeriak egiteko.
Eskualdunak ihauteritan begitartia agerian
du, (mintzo niz mendiz haraindikoez), eta soineko disdirantekin yauntzen da, eta azkarki yantzatzen, bainan nehor gaitzitu gabe.
Ez niz mintzatuko orai Baxenabarren, Lapurdin eta Xuberon egiten dituzten «karakotxa»
eder eta aiphatuez.
Bakharrikan yakhinarazi nahi dut ihautasteartez buharniek egiten duten eskea etxezetxe ibilikan, eta hek kantatzen dituzten kopla
batzu.

Egun hortan, ohidura zaharraren arau, buhamiek edo yituek eskatzen dute xingarra etxetan
eta eskutan daramate gerren luze bat hartan
sartzeko biltzen dituzten phuskak.
Eskaleek etxe aitzinian kantatzen dute:
«Santibatek, andere
Aurthen bezala, gero’re
Santibatek igortzen gitu xingarketa gu ere»
«Ez dugu nahi urdia,
Ez eta ere erdia,
Kostumako legearen gatik, liberako zathia
Liberako zathia eta gerrenaren bethia»
(Eskerren bihurtzea)
«Eman duzu nobleki,
Konpainiak ere badaki,
Parabisuan sar ziteztela hamabi aingeruekin,
Hamabi aingeruekin eta zure familiarekin»
(Etxekanderiari lausenguak)
«Etxian eder ohako,
Haurra sortzen deneko,

Etxen huntako etxekanderia zaldiz elizarako,
Zaldiz elizarako eta zilhar kaderan yarriko»
(Deus ukhaiten ez dutelarik),
«Guazen, guazen hemendik,
Hemen ez duk xingarrik;
Etxe huntako gazitei xarrian sagiak umiak
hazten tik»
«Etxian eder aihotza...
Etxekandere hortz motza.
Su burdinak hauts ditzatzula sudur eta kokotza»
Eta holako beste anitz badira, gehienak irringarriak.
Yakhina, gure haur denboran karrikako muthiko guziak yuaiten ginen Luzaiden buhame
eskaleen ondotik, heien atheraldiekin irri egiteko, eta koplak gogoz ikhasteko.
Iruñen, 1936-ko Otsailan
(La Voz de Navarra, 1936-2-25)

IX. ATALA
ZENBAIT

OLDOZPENAK ETA ERRANAK
(Pensamientos y dichos)
Zakur erausitzale, ez da ausikitzale.
(Perro ladrador, no es mordedor).
Gizon ukhakorrak oinhazea ereiten.
(El hombre pesimista siembra el dolor).
Nun den lulikia, han da arranoa.
(Donde está la carroña allí está el buitre).
Hedoi beltzak, erauntsia agintzen.
(La nube negra, anuncia la tormenta).
Onezia ez da ahultasuna.
(La bondad no es debilidad)
Luze igurikatzen duenak, etsitzen du.
(El que largo espera desespera).
Holako egurretik, halako expala.
(De tal tronco tal astilla).

Gizona eskergabea, higuingarri da.
(El hombre ingrato es despreciable).
Eztiari uliak leihatzen dira.
(A la miel acuden las moscas).
Guti yaten duenak bizia luzatzen du.
(El que come poco alarga la vida).
Benabarreko eskuaraz.
(La Voz de Navarra, 1931/11/12)

OLDOZPENAK
Emazte aldakorra eta lagrikuna, azkenian
izuna ta lizuna.
Irabaz nasaiki eta xahu zuhurki ondasunak
ausarki.
Selhauru bethea, etxeko bakea.
Ogi eta egur, elhurrari ez beldur.
Gizon berekoia, behardunen etsaia.
Arno edaleak, ahoan eleak.
Adimendu handietan nagitsuna nabaro da.
Gizon zikoitza, bihotz borthitza.
Arrotza etxetik nausitu eta yabea ohildu,
ardura da gerthatu.
Eskualduna da langilea, zuhurra eta perestua. Bere ohorea erresuma guzietan
aipatua.
Ausartasuna goretsia eta herabea gutietsia.
Pensamientos
Mujer voluble y coqueta, acaba en falsa y
deshonesta.
Ganar con largueza y gastar con prudencia
los bienes en abundancia.
Granero colmo, la paz de casa.

Pan y leña no temen la nieve.
El hombre egoista es enemigo de los necesitados.
El bebedor de vino las palabras en la boca.
En las grandes inteligencias, la pereza es frecuente.
Hombre avaro, corazón duro.
El extraño que se adueña de la casa y expulsa al amo ocurrió con fecuencia.
La reputación de los vascos en todas partes
la mejor.
El vasco es trabajador, prudente y probo. Su
honor en todos los países es mencionado.
La audacia es elogiada; la timidez despreciada.
NOTA.— He compuesto estos intrascendentales
pensamientos con el fin de dar a conocer algunos expresivos vocablos
de la Baja Navarra.
(Benabarreko eskuaraz).
La Voz de Navarra, 1932/4/6

SOLASALDIAK
Neri erraiten daute gizon uzkur eta nagia
nizala nere sailari lotzeko. Egia erran, bada hartan egi puska bat, nihauk ikusten dut, ez bainiz
itsua; bainan behar dut argitu poxi bat erran
hori. Ene bizimoldeko baitezpadako beharreneentzat ba daiteke, ba hala ditakeela, bainan
futxo, eskuaraz idazteko aithor dezazie ez nizala
bathere alfer, alafede. Ni baino nagi direnak
badira sail huntako, eta hor dira ixilduak, ezpainak yosiak, hitzik erran gabe, hain polliki idazten
badakitelarik.
Beraz, nere lazokeria ez da orotako berdin.
Zerbait bada higiarazten nuela; bihotz xokoko su
phindar bizia hunkitzen dualarik eskuararen
amodioak. Ordian lehia khartsu batek beretzen
nu eta bermatzen niz gogo eta bihotz osoekin
ene eskuarako gosearen asetzeko.
***

Luma eskuan hartzen dutalarik aldiz gehienetan ez dakit zertaz mintza eta adimenduari galdegiten dakot argi nezan doi bat, irakurle maiteerentzat zerbait idazteko, bainan eneatzen ez
diten gisan; hots, zerbait azken lerroraino
yarraik diten gostuan, mintzaldi solas goxo
batean. Ardiesten duta, yaun irakurleak, nere
nahikundearen helburua?
Hortan ziek duzie hitza, bainan halere, zuen
ihardetsia ez yakinikan ere, ni banoa aitzina,
ausarta, lerro eta lerro idazten, zuen barkamendu amultsuari esker, aitzinetik igurikatua.
***
Yainkoa urrikaldu da azkenian gutarik, yuan
den asteko aro hotz izigarri hura altxatuz, eta
orai eztitasun ephelean goxatzen gira egun hautan, iguzkiak parekatzen gitu bere piru eta argi
biziarekin. Hola bizitzea yasaiten da bainan hotz
ikharagarri heiekin, otsoak berak suntsitzen ditu,
hain gogorrak ere izanik.
***

Atzo, Iruñe bazterretan inguru bat egiten ari
nintzalaik, gelditu nintzen ikhusteko nola laborari bat ari zen lurra iraultzen bere goldearekin eta
idieri akhulatzen, noiz eta ohartzen niz eskuarazko hitzez garraikiarazten zituela idiak. Aida, be
azti, hots, eta holako. Gizon gaizo harek hitzik
eskuaraz yakin gabe frogatzen dauku nola aitzineko denboretan ehun urthe doi doia, Iruñe bazterretan mintzatzen zen yendea gure ele ederrean. Eta zer asmo hitsak yin zaizkitan gogorat
hura ikhusiz! Zer ondorio deithoragarriak ekharri
daizkigun gure mintzo eta ohikuntzeen galtzeak.
Guhaurentzat gure elea mintzo arrotza! Zer da
ahalgarriokorik? Hortaraino yautsi gira.
(La Voz de Navarra, 1933/2/4)

NAHAS-MAHAS
Badoa, badoa aintzina negua, eta zorionez
orai artio «beretarik» egin gabe, salbu lehenbiziko egunetako elhurtea.
Ez gira, seurki khexatzen ahal, eta epheltasun goxo huntan iraun balezaz ez gintezke lotsa
negu izigarriaz.
Bainan... zaite, oono hor ditugu urtharrila eta
otsaila, ilhabethe beltzak, bere hotz eta karroin
borthitzekin.
Iragana iragan, yin ditela, ihardokiko gira
ahal bezanbat soineko lodiekin, eta sudurrak
gerizaturik lephoarekin.
Egunak hasi dira doiño bat luzatzen, eta
horrek iduriarazten gaitu bagoatzila udaberriari
buruz, hain urrun izanikan ere, zorigaitzez.
Juan dira Eguberriko bestak, ba eta urthatsekoak eta urtheberrikoak, eta Trufania iragan
ondoan , asteleunak izain ditugu handik harat,
bakhian eta lanian bizitzeko. Hor dira botigak
haur yostagailuez brokatuak, eta heien aitzinian
ikhustekoak dira multxoka mutiko nexka miko-

ak, eta ttarrotuak ere, begiak larrituak, liluratuak, eta gero arratsetan loa ezin hartuz, amets
ederretan leiratuak erregeren dohainen igurikan.
Zaldiak, xakhurrak, turrutak, karrosak,
niniak, dabiltza hauren gogoetan egun dohatsu
horietan.
Ba eta aita-amek moltsa idoki behar xaubide
frango nun-nahi.
Donado zaharrek eztugu, zorionez, holako
buru hausterik.
***
Adin puska bat dugunek ez dugu sekhula
ikhusi mundua egungo egunetan bezain nahasia.
Erresuma gehienetan bihurrikaldiak, goseteak lana xuhur, dena zinkurinak. Langileak
bethi khexu, alhakairu nasaiak dituztenak ere,
emendia galdeka sekhula asetzen ez direnak.
Eta horiek oro ez balira aski mundu its hunen
nahasteko, hor dugu Italian egin duen harrokeria, Eurapako bakea kenka xarrian ezarririk, Abisiniako erresumaz yabetu nahiz. Ohointza hori

egiteko gudu tresna izigarrienak ereman ditu,
harat, Abisinia xoilian heriotza bazter guzietan
ereinik, sarraski garratzak eginik, airepian horietarik bothatzen dituzten tresnak zaphartatzean,
yendiak andanaka garbituz zintzilikatuak.
Eta halere badute «kopeta» italianoek khexatzeko, Etiopiarrek balak «dun-dun» ibiltzen dituztela!
Aireplanotaik bothatzen dituzten bonba
horiek ez othe direa higuingarriogoak?
Bainan hain tresnatuak izanikan ere, badute
bulta luzeño baten dako Etiopiarrak garhaitu
behar balinbatuzte.
(La Voz de Navarra, 1936/1/5)

NAHAS-MAHAS
Politikeroak erhotuak dabiltza heldu diren
hauteskundeetako prestatzen.
Mintzaldiak, bilkhurak eta hautsi-mautsiak
egin nahiz, orai artio ziren etsaiak adosten dira,
elkharturik multxo tarro bat biltzeko, eta beste
alderdikoeri ihardokitzeko.
Heien arthian izan dituzten kalapitak eta erasiak batzu bertzeeri gezi phozoindatuak bothaturik, adixkide minak bilhakatu dira etsai gorriak.
Dena zimarkunkeriak!
Hainbeste maltzurkeria ikhusirik, politikako
zer horietaz kasetek ekhartzen dituzten idazki
luzeak gutiesten eta okhaztatzen ditut, eta ene
behakoa ez da han finkatzen, funtsezko berri
ohargarri bat ez balinbada agertzen.
Deithoragarri da ihustea nola gizonen berekoikeriek, gezurrak soineko pollitekin yauntzirik,
nahi duten sinetsarazi yende xeheeri heien
xedeak zuzenak eta garbiak direla. Eta zozoak
bere saretan erortzen.

Azkeneko astelehen ilhunabarrian, Trufania
bezperan, sartu ziren Iruñen Erregeak, Betleemetik hunaraino pidaia luzexko bat eginik, eta
herriak ohore handietan ongi ethorri bat egin
zazkoten.
Erregeak, zaldizko bere bizar luzeekin eta
heien ondoko ehun bat lagun huñez, denak
yauntzi ederrenetan, denbora hetako ber-bereko
itxurazkoak, gauza ikhusgarria eta ederra zen
heien iragaitea karriketan gaindi.
Haurrak erhotuak, trumilka zoatzin, guziek
Erregeen begitarte beltzak hurbildanik ikhusi
nahiz, harrituak eta doi bat beldurtiak ere.
Gero karrosa eder bathian gaineraino bethia,
ekhartzen zituzten haur yostagailuak dohainik
emaiteko eritegietan eta serora etxetan altxatzen dituztenen arthian.
Arrakasta haundiena ukhan zutela, haurren
zoriona eginik, hori erran gabe doa.
Bainan haurrak bere yite aldakorrarekin, bizpahiru egunen burian enheatuko dira hain suharki gutiziatu dituzten gauzetarik. Gizonak ere, ez
othe girea berdintsu?

Ez da zorion iraunkorrik. Ardietsi bezain laster gutiesten dugu, eta berehala bagoatzi berriz
beste amets baten ondotik, itsuka, hura ere
eskuratu eta bethi bertze zerbaiten ondotik.
***
Gipuzkoarrek, phertsulariak goretsi nahiz eta
behar den heineraino altxatzeko Eskual-herrian
dugun gauzarik «gurena», gizon miresgarri
horietan, erabaki zuten zoin-gehiagokoak egitea
heien arthian urthe guziz, hoberenen hautatzeko
eta saristatzeko.
Aurthengoak hiru lekhutan egiten dituzte
lehenikan, Azpeitin, Tolosan eta Elizondon. Herri
horietan berexten dituztenak yuain dira gero
Donostirat, eta han eginen dute horien arthian
beste zoin-gehiagoka nausi bat, denen artheko
hoberena saristatzeko.
Yadanik Azpeitian eta Tolosan egin dituzte
hautatze horiek, eta heldu den igandian izain
dugu Elizondokoa.
Orai artio LA VOZ DE NAVARRAk ez du hitzik
ere aiphatu hortaz.

Donostiako «El Día» bi aste badu ori dela
mintzatzen egun guziz, eta guk, hemen, ezpainak yosiak ditugu, den gutieneko axolarik gabe,
iduriz. Donostiatik badoa autobusetan yende
pharrasta bat Elizondora, eta gu, «etxekoek» , ez
ginezakea beste hainbeste egin behar?
Edo bethi pikaren azken umiak othe girea?...
(La Voz de Navarra, 1936/1/10)

NAHAS-MAHAS
Basakeria
Gizon odol berodunak suharki sumintzen dira
zernahiren ganik, eta herra gorria phizten
zitzaiote bihotzian etsaiaren aitzi, edo bekhaitzkeriaz. Egun hautan irakurtu dugu Nafarroa
behere hortako herri batian egin duten izigarrizko gaixtakeria.
Herritar batek bazituen borda batian bilduak
axuri edo bildotx parrasta bat, eta norbait han
sarturik, mendekuz, hamar bat bildotx ganibet
ukhaldika garbitu ditu.
Bere bihotz gogorra etzaio urrikaldu basagizon horri gaixo hobengabeak ikhusten garrasika, lephoetarik odola burrustan, sarraskituak.
Holako gizon higuingarriak behar luzkete
yendeetarik baztertu, eta lephoan burdinezko
gathina bathekin untsa estekatuak atxiki. Afrikako bas ihiziak kayoletan ezartzen dituzten bezala, kalterik ez egiteko heinean.

Auteskundeetako kalapitak
Ilhabete hunen hamaseiaren ephea hurrantzen eta laburtzen ari den arau, gero eta gehiago dabiltza deputadu gaiak eta heien ondokoak
eta alderdikoak haro eta harramantza gaitzian
bermatzen, zazpi ahalak eginik, eta ahurtaka
dohainak hitzemaiten herriaren zoriona ardiesteko, heien hautuaren truk. Horra paper xerrenga
ñimiño batekin zonbat gauza emaiten ahal dauzkuten urririk.
Ez dut ukhatuko badirela gizon bakhar batzu,
(zoin guti!) herriaren egiazko maitetasunarenganik sartzen direla saltsa izigarri hortan. Bainan
gehien-gehienak bere haundikeriaren gosea asetzeko dabiltza. Eta gero, deputadu izendatzen
dituztelarik hantzen dira aphotzarrak bezala, eta
begi bazterretik soiten heien herrunkakoak ez
direneri. Pitzunak!
Karroin gaitzak
Iphar-amerikan, Niágara ibaiako zurrunba
aiphatuak karroindu omen dira hotz ikharagarri
bat eskualde hartan hedaturik.

Eta futxo, ze hotza izan behar den hein hortaraino heltzeko, zeren eta izigarriko naza hartan hurek egiten dute ehun metrako yauzi bat,
ezin sinetsizko oldarrian eta inharrosian yautsirik.
Eta halere indar horiek oro hotzak garhaitu
eta hezi ditu, menperatu, bidian geldiarazi, ezeztatu, mendi gainetako hur xirripa bat izan balitz
bezala.
Diote hotz-beroen izartzeko tresnek hogoita
hamar malla hotz alderat ikhertu dituztela.
Hotz madarikatua eta hastiala, ze indarrak ditukan!
Othoi, etzakala hunaraino heda hire bothere
izigarria. Ago hor, bestenaz xahu gaituk xaharrak, ahulduak eta hozperak.
Ze yauzilariak
Alderdi guzietan khexu dira denbora hitsak
ditugula langilleak ezinbertzez alfer, irabazbidiak
xuhur, bizigailuak khario. Eta bizkitartian sekhula gizona ezta hain lehiatua izan yostetari oraiko
egunetan bezala.

Alemanian ari dira prestatzen udaberrian han
bildu behar diren munduko (sic) guziko gazteriak, yosteta mota guziak ikhusarazteko erresuma bakotxak trebeenak igorririk.
Yosteta horien arthian badira ere mendi
elhurtuetan egiten direnak, lerratzaileak gainbehera ximixtaren xixtian yausten direnetarik.
Zapata zolari estekatzen dituzte ohol mehar eta
luze batzu, erderaz «ski» deitzen dutena. Eta
makhil bat eskuan patarrari behiti abiatzen dira
izigarriko oldarrian, eta azkenian, bidian den
phezoin edo bixkar batherat igan eta, handik
beste alderat sinhets ez diteken yauzia egiteko.
Ze gohoratasuneko yauzia uste duzie egin
duela horietarik batek bere entsegutan?
Lauetan ogoi metro gohora airez-aire altxatu
da!
Ba eta yautsi ondoan hezurrak bere lekian
eta irria ezpainetan...
(La Voz de Navarra, 1936/2/12)

NAHAS-MAHAS
Aro ederraz
Yuan den egun batez ari nintzan solasian
hemen bizi den ene herritar bathekin, Kalifornian
egona, eta gizon hartze hunekoa. Denboraz
ginuen solasa, harrituak, eta loriatuak ere, nola
doan negia, hotza agertu gabe, epheltasun eta
eztitasun goxoenian, egundaino ez dugun ikhusi
heinean.
Eta nik erraiten nakon hea ez othe zenetz kaltegarri lurretako eta laborarientzat, zeren eta
bethi aditu dutelakotz karroinak beharrak eta
baitezpadakoak direla lur barnian gordiak diren
mumutxa ohantze mota guziak kalitzeko eta
suntsitzeko, geroago ez dezaten makhurrik egin,
uztak mendratuz.
Eta irria ezpainetan ihardetsi zuen:
— Bo, horiek oro ixtorioak dira. Uzta eta mozkin ederrenak eta nasaienak, nun emaiten dira?
Lekhu beroetan karroin eta izotzik ez den lekhuetan, Kalifornian gerthatzen den bezala.

Eta oharmen argia iduri zitzaidan eni ere,
haren errana.
Sugiak
Iruñeko bazterretan orai lau-bost egun ikhusi
nuen sugeño bat, xoko bathian iguzkian goxoki
zagona. Eta gogorat yin zitzaitan udan zonbat
suge ikhusten den ene sortherrian.
Beharrik, ez dira phozoindunak, bainan halere halako ezin-egon bat emaiten dute, izialdura
poxiño bathekin, batbatian kausitzen direlarik.
Borda sahetsetako ihatze metak eta ungarritegiak dituzte lakhet, eta negian sartzen dira
sabaietarat eta belharrian gordetzen.
Aurthen, udan, emazte bathek, haizkora bathekin kalitu omen zuen bat, hain lodia, ziotenez,
nun sekhula han ikhusi etzen bezalakoa.
Bainan baitakit emazteek bere yite izikor eta
biziarekin nola emendatzen dituzten gauzak,
beldurrak beretzen dituelarik, yuan nintzan
harenganat bere ezpainetatik entzuteko, eta
egia bere heienean ezartzekotan. Horra haren
hitzak:

— Sukhaldian nintzan, eta aditzen ditut ene
oiluak ondoko phentzian, erohotuak bezala kalapita haundian zabiltzala. Ustez eta xakhur zonbaitez harrotu zituela atheratzen naiz zaharo
bathekin, eta ikhusten dut alimaliko suge harrigarri bat, ene besoaren loditasunekoa, eta buria
altahatia, herrestan, emeki bazeala sukhaldeko
lehio aphalerat, haindik sartzeko, duaikeztena.
Ordian hartzen dut haizkora haundi bat, bainan ene zainak inharrosiak. Ikharan eta izialdura
gaitzian, ez nintzan menturatzen hurbiltzerat.
Azkenian ausartatzen niz, eta emaiten dakot ene
indar guziekin ukhaldi bat lephoan, eta beste
bat, eta hirugarren bat ere, arrunt kalitu artio,
buria arraildurik. Bihotza yauzika ari zitzaitan eta
bulta luze baten ondoan ene zainak etziren oono
arrunt ematu.
— Bainan, errazu, ihardetsi nion, hain lodia
eta luzia zena? Ez othe da zure izialdurak, zen
baino haundiagoa iduriarazi zitzauzula?
— Ez yauna, ez, hortxet ikhusten duzun hesol
horren heinekoa zen, luzian eta lodian...

Eta hesol harek bi metro luze zituen hurbil,
eta loditasuna emazte gizen haren besoaren izarikoa.
Sinhetsiko duguia? Ukhakorrek nekhez.
(La Voz de Navarra, 1936/2/23)

NAHAS-MAHAS
Behin ari nintzan herri bathian etxe zahar
kalamastra bathen iduria atheratzen.
Aspaldidanik nehor etzen han bizi. Batzuk
zioten sorginen egoitza zela, bainan buhamiek
ez baitute sinhesten atso yatsakilako horietan,
han pasten zuten gaua griña eta beldur pikorrik
gabe.
Etxe huts harek arras itxura hitsa zuen. Itaxurak non-nahi, paretak arrailduak, lehioetako
berinak hautsiak, eta gauaz huntzak hegatsian
zabiltzan bere oihu garratz eta saminekin, eta
yendiek uste zuten sorginen garrasiak eta erasiak zirela!
Ene lanian ari nintzalaik hurbiltzen zait gizon
bat, eta harritua erraiten daat:
— Bainan yauna, ze ari zira hor eztakizia etxe
horren aitzinian gelditzen denari nahigabe haundi bat gerthatzen zakola? Othoi, urrun zite hortik, hutskitzu lekiak zalhukara, bertzenaz zerbait
makhur yinen zauzu.

Eta horra nun bat-bathian etxe madarikatu
hartaik atheratzen den atso itsusi bat, gorphutza
ukhurtua, makhil bat eskian, behakoa lurrian...
Gure gizona erbi bathen xixtian, ixtapeka
haunditan urruntzen da hantik, izialdura gaitzian.
Eta nik, trufaz, oihu egiten dakot:
— Khasu, khasu, sorgina zure ondotik doha! !
Atsoa, eskale xahar okhitu bat zen, eman
nakon bi soseko bat, eta eskerrak othoitz bathekin bihurtu zituen... Holakoak dira sorgin gehienak.
Hobengabea hobendun
1914-ko gerla haundia denboran Frantziako
mugetan ibiltziak bazituen beren hirriskuak.
Luzaideko gizon bathi, izanahala zuzena ta huna,
gerthatu zitzakon Arnegin nahigabe borthitz bat.
Astelehen guziz bezala bazoan DonianeGaraziko merkhaturat, eta zubitik hurran hurbiltzen zitzako Luzaiden bizi zen frantses bat, gerlatik ihes yina, eta erraiten dako:
— Errak, emain dakoka letra hau Donianeko
ene adixkide bathi?

Eta gaizo Luzaiderrak ihardesten du:
— Ba, ba, gohotik eremain dikoat.
Bainan egun latz eta hits heetan Frantziako
muga mugazainez eta barrandariez brokatua
zen, begiak zorrotz eta beharriak erne, ez bakharrik harat zoatzineri paperak untsa miatzeko eta
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Artikulu bilduma - 14
  • Parts
  • Artikulu bilduma - 01
    Total number of words is 3715
    Total number of unique words is 1984
    21.2 of words are in the 2000 most common words
    33.3 of words are in the 5000 most common words
    40.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 02
    Total number of words is 3721
    Total number of unique words is 1967
    22.9 of words are in the 2000 most common words
    34.1 of words are in the 5000 most common words
    41.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 03
    Total number of words is 3664
    Total number of unique words is 2010
    22.4 of words are in the 2000 most common words
    33.8 of words are in the 5000 most common words
    40.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 04
    Total number of words is 3633
    Total number of unique words is 1841
    24.5 of words are in the 2000 most common words
    37.0 of words are in the 5000 most common words
    44.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 05
    Total number of words is 3586
    Total number of unique words is 1846
    23.2 of words are in the 2000 most common words
    34.4 of words are in the 5000 most common words
    41.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 06
    Total number of words is 3607
    Total number of unique words is 2084
    22.2 of words are in the 2000 most common words
    33.2 of words are in the 5000 most common words
    40.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 07
    Total number of words is 3623
    Total number of unique words is 2004
    21.0 of words are in the 2000 most common words
    32.2 of words are in the 5000 most common words
    39.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 08
    Total number of words is 3694
    Total number of unique words is 1908
    23.9 of words are in the 2000 most common words
    35.9 of words are in the 5000 most common words
    42.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 09
    Total number of words is 3677
    Total number of unique words is 1942
    24.0 of words are in the 2000 most common words
    36.6 of words are in the 5000 most common words
    43.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 10
    Total number of words is 3626
    Total number of unique words is 1825
    24.9 of words are in the 2000 most common words
    36.4 of words are in the 5000 most common words
    43.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 11
    Total number of words is 3618
    Total number of unique words is 2001
    22.8 of words are in the 2000 most common words
    34.4 of words are in the 5000 most common words
    40.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 12
    Total number of words is 3649
    Total number of unique words is 2044
    21.0 of words are in the 2000 most common words
    33.0 of words are in the 5000 most common words
    39.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 13
    Total number of words is 3673
    Total number of unique words is 2094
    21.2 of words are in the 2000 most common words
    33.7 of words are in the 5000 most common words
    40.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 14
    Total number of words is 3663
    Total number of unique words is 1962
    24.2 of words are in the 2000 most common words
    36.0 of words are in the 5000 most common words
    43.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 15
    Total number of words is 1318
    Total number of unique words is 869
    30.8 of words are in the 2000 most common words
    44.5 of words are in the 5000 most common words
    51.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.