Artikulu bilduma - 12

Total number of words is 3649
Total number of unique words is 2044
21.0 of words are in the 2000 most common words
33.0 of words are in the 5000 most common words
39.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
diona: Renovare o morire.
Lehengo gudu-harrisu gaitzak suntsiturik, eta
heien azpiko phezoin beherak lurrez estalirik
dena berdindu eta zelai zabal bat eginik, zer lan
izigarriak oraiko egunetaraino heltzeko!
(La Voz de Navarra, 1932/12/22)

EGUBERRI, URTHEBERRI
Errilisioneko egun aiphatu horietan giristino
gehienak othoizari baino gehiago lotzen dira
sabelaren bethetzerat. Ba eta gero sinhestegabeak ere, nahiz Yinkoarentzat axola gutik ukanik, yateko phestetako sinhesteduneer elkhartzen dira. Hortan ez dute ukho egiten, alafede.
Eguberri goizian itzuli bat eginik merkaturat,
izigarriko yendeketa khusi ginuen; trumilka
harat zoan yendea, eta barne nasai guzia mukurru koka ahala baino bethea, ezin ibiliz, ukhondo
ukaldika leku egin behar iragaiteko, eta gero
nahas-mahas hartan ene zangoko konkor bat
zapatu zaitan alimale gizon kankail batek ene
zintzurretik atheraaziz, atx! samin bat. Barne
haundi hura inharrosten zuen haroburrunaba
batek, erle kofoin harrotu bat iduri.
Han ziren lerro lerro Iruñe inguruko herri eta
herrixka guzietarik, emazteki, gizon eta nexkato,
xutik, beren sahardetarik bildotx larrutuak dilindan, buruz-behiti, haragi xuri goxoak agerian,
eskalearen beha. Eta segurki etziteken khexu,

bazuten nahi bezanbat erosle. Ehunka izanik ere
eguerdiko denak salduak.
Gero haratxago, beste atherbe batean, berinez estalia, ollo, ollasko, kapoin ahate, epher,
eta hegaztin mota guzietarik, yendea sekulako
kalapitan, erhotuak iduri, eta ezin higituz kasik,
hain zen yendea metatua eta tinkatua, elemeniaka.
Eta bertze alderdi batean, nik dakita zer zen
han! Espainia eskualde guzietako fruitu ederrenak eta goxoenak, eta denetarik hain ausarki eta
nasaiki, nun harrituak izan ginen zer xahutze izigarriak egiten diren Iruñen, mahainari eta sabelari doazkon goxotasunez.
Beherean ere ba omen zen zer ikhus. Haragikeriak, arrainkeriak eta baratzekariak, dena
ihaurri gaineraino, eta marruma aphal bat igaiten zen handik, zerengatik ez nintzan ausartatu
han sartzerat, harat-hunataka ez ibiltzeko itsasuntzi xume bat bezala uhinen artean.
Holako egunetan yan ahala sabela hantu
ondoan, zonbaitek eginen dute leher-eta-zapart.
Eta anartean zonbat errumes gose hamikatuak!
!

Hipócrates, Greciako sendakin aipatuak
erraiten omen zuen adin luzerat heltzeko,
mahaitik behar dela xutitu gosea erdizka ase
gabe. Erran zuhurra. Yan guti eta bizi luze. Ez
dea hala, Larreko adixkidea?
(La Voz de Navarra, 1932/12/30)

OHIDURA ZAHARRAK:
IHAUTERI KARAKOTXAK
Nahiz ihauteriak iragan diren, mintzatu nahi
dut Baxenabarrako yostetaz egun horietan.
Karakotxa da, erdaraz, mascarada deitzen
duguna. Ihauteri horietan ohartzekoa de begitarteak ez dituztela kukutzen edo estaltzen, ez ta
ere ikhatzarekin emokatzen eta zikintzen, bainan garbiki agerian.
Benabarren, bereziki Garazin, biziki aiphatuak dira ene herrikoak, Luzaidekoak (Valcarlos),
ederrenetarik baitira.
Horra zer eta nolakoak diren Luzaideko karakotxak.
Berrogoi bat dantzari, bi lerroetan, bolantak
deituak, ederki yauntziak eta aphainduak. Galtza
edo pantalón xuriak, sahetsak xingola eta kuxkulaz betheak gainetik beheraino. Espartin
xuriak ere kuxkulekin. Athorra-has, aitzina urrezko edergailuz, botoinen ordez. Bizkar eta sorbaldetatik dilindan xingola luze batzu. Gerrian
zetazko gerriko gorri bat, floka haundi betekin

sahetsian. Eskuak eskularru xuriekin yauntziak,
eta burian boneta edo xapel gorria.
Heien aitzinean doa banderaria, gero zaphurrak, buruetan ardi larru iledun beltz haundi bat,
haizkorak bizkarrian eta mantar xuriekin. Horien
ondotik gorria palto gorriarekin eta ezpata xutxuta eskian.
Bolanten sahetsetan doatzi atxo eta tupinak,
yauntzarrak, metro bat eskuan, deneer izari hartzen, eta holako bertze yende irringarri, bai ta
ere zaldizkoak soineko ederrekin.
Bainan karakotxetarik ederrena da Bolant
yantza, hain aiphatua, hain eskualduna. Berrogei
yantzari horiek trebeenetan hautatuak dira, eta
ikhustekoa da badoatzilaik yantzan, xuri-xuriak,
lerroak galdu gabe, Arnegirat, auzo herriari agur
egiterat, ohidura zaharren araberan. Arnegin
dantzatu onduan, eta arno xuri eta bixkotx
ausarki yan-edanik, berriz Luzaiderat bazkaiterat.
Arratsaldean besta haundia. Bolant-yantza,
kontra-yantza, yantza-yauzi eta yantza-luzea.
Eta gero, Ayui!, ayui! eta irrintzin ozenak. Pertsulariak anartean yendeari irri eginarazten

beren atheraldi urragarriekin. Nola hunkitzen
dautan bihotza gure haur denborako oroitzapen
horiek... hain hurrunduak!
Doniane-garazitik, Arnegitik, Uhartetik, Lasatik eta Izpuratik yendea trumilka doa Luzaiderat,
karakotxetarat, erran bezala, hain aiphatuak
direlakotz Garazi guzian.
Laphurdin eta Xuberon ere badituzte karakotxak idurikoak.
(La Voz de Navarra, 1933/3/4)

MENDIZ GAINDI
Gure Manez gizon goiztiarra da. Argi-urratzean xutirik zagon, bere lanetan garraiki beharrez, bizi borthitzari buru egiteko. Gathulu bat
talo eta esne yan-edan ondoan eskalapoinen
gantzolak antolatzen ditu katxeta batzu itzaturik, eta barneko belharra berriturikan, mendiari
goiti yuaiteko.
Abiatzen da patarrari, leatxuna eta sega bizkarrian, ihaurgiketa, bordako kabalen xantzeak
berritzeko, heien ixurgiek usteldurik, ungarri bilhakatzean, kalte haundia egiten baitute behieri
zikin kotsagarriak.
Beñat, bere semettoa, badoa aitaren lagun,
bai eta xuriko ere, zakhur etxezaina.
Maittipi, bere emazte zuhurrak, aphairu hazkor nasai bat ezarri dako, dafail xuri batean inguratua. Usain bafada goxo bat hedatzen da oihaletik, xingar xafla zerra haundi batzu eta beste
yaki hun, etxekoandereak arthoski aphainduetarik.

Ihiziko denboran gure bazterretxtarrek mendi
kaskoetarat yuaiten direlarik lanerat ez dute
xixpa ahanzten, eta muttikoak derama sorbaldan, uhaletik dilindan.
Ihaurgi tokirat heldurik lotzen da Manez lanari hats gaitzian, pika eta pika, bere segarekin,
eta eguerdiko bildu zituen meta haundi batzu, ez
izerdirik gabe.
Hamabi ezkila dandak entzunik phago baten
itzalean yartzen dira, eta yanaria oihalean hedatu ondoan, klika lehiatsuarekin aphairua suntsitzen dute. Han zagon xuriko ere, gose hamikatua, begiak zorrotz, muthurra luze, heldorra agerian usain goxoa usnatzen. Artho eta ogi puskak
iresten ditu ziniztan bertze baten igurikan.
Gure gaizo Manez, ukhondoak altxatuak,
zurrustaño goxo bat zintzurrari beheiti zoalarik,
huna nun Beñat-en oihu samin batek yauziarazten duen. Bet-betan ikhusten du han berean,
hurran-hurrana, harrigarriko yauzi bat eginik iragaiten, brist! ximixta bezala, erbi bat, eta agertu
bezain sarri urrundua. Zakhurra ere abiatzen da
haren ondotik oldar gorrian erausi garrasiaka.

Manez, xixpa harturik, badoa lasterka erbiaren bilha eta bulta luze baten ondoan enheatzen
eta akhitzen hasi zelarik, zakhurraren erausiak
urrunetik entzunik, bet-betan bidexka baten
bihurgunean, laphar baten sahetsetik agertzen
zaio, beharriak xut, yauzika, erbi bat den ederrenetarik.
Manez-en begiak nekez ukho egiten baitu
gero, xixparen tiroa yali eta, inharroste bat eginik erbia erroz-gora erortzen da, kalitua, lau
hatzak zeruari so.
Manez-en bozkarioa ikhustekoa zen bereganatu zuenean holako erbi larria eta azta edo
phizu haundikoa!
Lehia haundiagorekin lotzen da berriz lanari
eta leatxuna lurrean hedaturik, danba-danba
metatzen du ihaurria, eta untsa tinkatu ondoan
haga-ardatzarekin, xahakoa gohoratzen du eta
zurrusta gorria iraunarazten barnea arrunt hutstu artio, brrr... luze bat ahotik yalirik.
Beñat-en laguntzarekin altxatzen du zama
bizkarrerat, eta badoatzi berehala maldari beheiti etxe alderat.

Maittipi-k, bere senharraren eskuetatik hartzen du dohain ederra, loriatua. Manez-ek besoa
luzaturik, halako urgulu izpi batekin doi bat idorki, erraiten dakolarik:
— No, larrutzen ahal dun berehala eta hea
biharko zer bazkari goxoa aphaintzen dunan.
(La Voz de Navarra, 1933/4/28)

DONIANEKO MERKHATIAN
Doniane Garaziko merkhatu aiphatuak anitz
yende bilharazten du astelehen guziz. Berrogoi
kilometra inguruetako herri eta herrixka guzietarik badoa yendea multxoka, eta bideak emokatuak daude argi-urratzetik landa. Beribil, orga,
karrosa zaldizko, huñez-ko, eta kabala mota
guzietarik, denak Doniane alderat.
Goizeko hamarretatik arratsaldeko azken
tenoreaino bada haro eta harrabots Donianeko
plaza eder eta nasai hartan. Ba, eta denak
eskuaraz; elearrotzik ez da hitzik entzuten, saltzaile arrotz erdaldun, zonbaitez kanpo.
Kabalak, laborari tresnak, bai eta sukhaldetakoak; oihalak, baratzekariak, bihiak, landareak.
Hots, mozkin orotarik ausarki.
Noizian behin aditzen da frantximent bat
oihuka, Bordele edo Baionatik pua. «Allons, mesdames, approchez-vous; vingt sous la piece».
Bertze batek: «Voilà, menageres, ce qu’il vous
faut. Plus de punaises: garanti, dix sous la boite.
Allez, profitez-en».

— Ze debru dio horrek, Ellande?
— Zimitza kalitzeko herrautsak saltzen ditik,
Battitt.
— Baia? To, mamutxa madarikatu horietarik
agertzen zaizkiak ardura mihisian, eta futxo, ze
hatza emaiten duten!
Zu, mossiu, frantximant, hea, emanezazu
bat.
— Eta errak, Ellande, hau, nola ezartzen
da?... Zimitza bakhotxari muthurrian emanik?
— Gizona, zozoa hiza, edo? Aski duk hedatzea herrauts birbira bat ohearen zur xokoetan.
Ez dituk gehiago agertuko...bi egunez bederen.
Mahain baten gainean ikhusten ditugu yuareak, xilintxak eta uztaiak. Beste batean saltzen
dira Larresoroko mizpirazko makhila aiphatuak.
Aintziart-en lantegian eginak; Eskualherriko
hoberenak, omen haundikoak.
Haratxago kauter biarnes bat ari da kobrezko
untzi eta bertza antolatzen. Urrunago hegaztinak lurrian hedatuak. Bada nun haUta. Ahate,
oillo, oillasko, ollanda eta bertze.
—Aphairu on bat egiteko gai ederrak eta
nasaiak. Ez dea hala, Ellande?

— Ba, uste diat.
— Guazen aitzina. Alaintso! baduk hemen
gasna. Luzaidekoek errekesta haundia die. Huna
nun diren beren axai gorrituarekin. Pinterdi
baten laguntzeko gauza goxoa ditekek. Uste
nikek, Battitt; bainan oixtian ikhusi oillasko heekin hobeki oono.
— Alo, baniak, Ellande, emazteak berantetsiko nik, bizixkoa baita, gero, ez baniz ilhunabarreko etxian sartzen.
— Heidu den aste arti.
(La Voz de Navarra, 1933/5/7)

ILE MOXTEA
Denek dakitena da Nafarroako menditarrek
Uztailan dutela ardien ile moxtea.
Diteken gauza pollitenetarik da ikhustea nola
arthaldeak yausten dituzten mendi gainetako
alhapidetatik, eta heien sartzea herrian, artzainaren hixtu saminaren manuz. Arthaldearen
aitzinean marroek eta zikhiroek bere bulunba
ozenekin inharrosten dute herria, eta kudeatzaile horier yarraikitzen dira ardiak maltsoki, heien
beharra balute bezala xuxenki ibiltzeko. Beren
urratseer arau, gelditze ala abiatze, hein berean
doa arthaldea, aintzindarien ondotik, begiak
larrituak eta beharriak xut.
Etxe bakhotxak badu bere eguna hautatua
lan hortako, aldizkatuz elgarren artean. Borda
ondoan lerrokatzen dira hamar edo hamabi
gizon, auzokoak, bere haixtur xorrotxekin, taulaz
eginikako mahain luze baten aitzinean. Ardiak
banazka, hazkak estekatuak, ezartzen dituzte
mahain gainean, eta han, klaska, klaska, buluzten dituzte beren ile nasai eta ederretarik.

Lana goiz-goizik hasirik, bazkal aintzineko
urhentzen eta bukatzen dute, othordu berant
eginikan ere, zeren eta atsaldeko ez dute sekula
utzi nahi lan hori, eta inahala, bururik altxatu
gabe ari dira lanhari lotuak goiz guzia, lehiatsuki.
Eta, zertako, errain duzie, irakurle maiteak,
nahi dute ile moxleek atsaldia haizu izan?
O!, ihardetsia errexa da. Benabarreko alde
hortan (Luzaide barne) bazkari ederrari biziki
aiher dire yendeak. Ezpainak milikatzeko heinean yartzen dira berehala. Edozein gerthakari
aphairu on batekin ohoratzen dute; dela ogi
(gari) yotzea, artho xuritzea ala ile eta ehortzea ere.
Oitura zaharra hala da. Ile moxte egunian
bazkari on bat emaiten dazkote langileer, auzoko laguntzaileak baitira. Yanhariak badabiltza
mahian nasai eta ausarki, arno gorri lodisko
batekin ihintztatuak.
Eta ikhustekoa da nola bazkaria aitzina doalarik, ze elhausturia ahoetatik yalgitzen den gero
eta geiago; azkenian kalaka, harramantza eta

oihutan, denek matelak gorrituak, lephoko zainak hantuak, begiak bizi eta xorrotx.
Oturuntzak luze irauten du, eta bazkalondoak
zonbait aldiz atsalaskariko tenorerano. Ba, eta
ordian ere zerbait hartu gabe, nola egon, nola
huts egin ohiko atsalaskariari?
Ilhunabarrian badoatzi bakotxa etxealderat,
ez gero goizian bezain erne eta arin, sabelak eta
buriak labe gorritu baten berotasunean, ba eta
ere zangoak izpiño bat herrestan.
Ilhabete baten burian yiten dira herrirat ile
erosleak Doniane Garazi-tik eta Sara-tik, eta
pilota plazan phizatzen dituzte iliak, zamaka,
mihise eta marregetan inguratuak. Eta eremaiten dituzte Doniane alderat, handik Frantziako
lantegietarat igortzeko (bialtzeko), geroago ilezko yauntzi beroetan bilhakatzeko.
Ilearen sariek sakelak brokatu ondoan, emeki
emeki plaza husten da eta birazka ...
— Ori, Benat, beransko baita orai etxeraino
yuaiteko, nahi duzia hemen bazkal dezagun?
— Nahukan bezala, Ellande.
Eta gehienak adostu ondoan, bathere samurtu gabe afera horri buruz, han gelditzen dira

bere baitan erranez: «Ba, ixilaraziko diat ba,
emaztia, moltsa gizen hunekin».
Sinesten ahal duzie, irakurleak, ene herritarrek deramaten bizia ez dela, ez, hain hertsia
nola herrixka itsusi batzuetan, langileak eta
zuhurrak baitira, eta badakitelakotz beren lurgintzako eta kabaleen mozkinen sariak beiratzen, noizian behin gorputzari dohazkon goxotasunak, ukhatu gabe, zuzenak eta garbiak direlarik.
(La Voz de Navarra, 1933/12/5)

SANFERMINETARAT
Uztailako 6-an gure herritik iragan eta iragan
egun guzia zabiltzan automobilak, Iruñe alderat,
hemengo besta aiphatuen ikhusterat.
Lau gizon gazte, adixkide minak, han zauden
karrikan, so eta so, nola zoan yendea yostatzerat, eta gutizia hortarik kotsatuak erabaki zuten
lauek hek ere, zer demuntre, behar zutela gorphutzari eman eskatzen zuen inharroste eta bozkarioa.
Hartu zuten auto bat eta bazkal ondoan, trenpe ederrenian badoatzi alegera eta lorios Iruñeko besta ederretarat, egundaino bezala ez diren
yostatzeko ustean.
Autoan izterrak zabal zabalak hedaturik, zonbait irrintzina egin ondoan, hasten dira Urso
xuria kantatzen.
Gure muthikoak Auritzetik hego alderat etzuten philik ezagutzen, eta Iruñerat hurbiltzean
harrituak zauden eremu agortu eta idor horiek
ikhustean. Gaizoek uste zuten mundu guzian

bazirela Garazi aldeko phentze eta larre pherde
eta muskerrak.
— Debrien bisaia, erraiten zuen batek, neholere ez nezakek laket lur kixkaldu itsusi hautan.
— Ba, altaa, ihardesten dako lagunak, Kalifornian ere berdintsu omen dituk, eta hea ez denetz
han egiten sos ederrik. Hire osabak zerbait erran
lezakek hortaik.
— To, nahukana; bana ez nezatela athera
ene xoko pollitetik.
Ilunabarrian sartzen dira Iruñen, eta plaza
haundi nasaia ikhustean harritzen dira. Yendez
leherra alderdi guzietan, haro eta marruma
haundian, dena harrobots eta argi disdirant: lilluratuak zauden.
— Hauxe duk, hau, hiri ederra eta miresgarria.
Tetelduak, begiak larrituak harat-hunata
zabiltzan, oro ikhusi nahiz, botiga ederren aitzinian loriatuak, argi disdirant itsugarriak alderdi
guzietan.
Karrikaz karrika ibili ondoan, lehertuak, azkenian ardietsi zuten nun afal eta etzan. Bostga-

rren bizitoki batian hegatsari hurbil izigarrizko
bero egun batian, lauak ganbera berean!...
Berant afaldurik, akhidurak loelatu zituen eta
badoatzi oherat, biharamunean zezenen sartzea
ikhusteko xedean.
Bainan doi-doia ohean sartu ondoan, zimitza
eta kukuso madarikatuak hedatzen dira mihisetan, eta nihondik ez dira han egoiten ahal: osteka dabiltza mamutxa gohaindigarriak. Zer egin?
Badoatzi kanporat karriketan gaindi ibiltzerat, zezenen sartzeari igurikan. Eta seiak eta
erditan ardiesten dute plazan sartzea, ukhondoka bidia eginik yende trumilka hartan.
Kanpoko aldeko sohailuan kokatzen dira,
handik ikhusteko zezenen yitea karrikatik landa.
Izigarriko furfurian, buztanak inharrosiak,
ximixta bezala ikhusten dituzte zezen muthur
beltzak gazteriaren ondotik begiak phindarretan,
adarrak heien iphurdieri hurbil, eta, brist! sartzen dira barnerat. Eta plaza hartan denak
nahastekatuak gizonekin, adar ukhaldika ezker
eta eskuin ikhustean, gure gaizo muthikoen
bihotzak punpa panpaka yauziarazten ditu, ikharatuak, izialdura haundian, hertsura gaitzian.

— Debrien arima, Joanes, (dio batek), egundaino ez nikek sinetsi bazirela holako zezen errabiatuak.
Iduri dik debrua bera dutela barnian. Ageri
duk ba Españako odola dela. Eta adixkideak
erraiten dako:
— Ze, uste hien Doniane Garaziko zezen xuri
maltso hetarik zirela?
Handik athera eta yakin zutelarik atsaldian
Corrida de toros hartan zezenek zaldieri adar
ukhaldika tripak lehertzen zazkotela, eta hertzeak dilindan eta lurrian herrestan daramaztela
gaixo zaldiek, ohkaztagarri sarraski odolztatu
hori neholere etzuten ikhusi nahi izan. Basakeria
holakoak bihotzgabekoentzat.
Atsalde hartan etzakiten zer egin, zer ikhus.
— To, gogoratzen zaio bati: guazen Circo-rat,
han yostatuko gituk.
— Goazen ba, iardesten dute guziek.
Circo-aren athe aitzinian bazen zimino bat,
eta ze irriak egin zituzten debru apho xar haren
itzulipurdiak eta bere begitarte biziaren kheinu
eta yestuak ikhusirik.

Zukre mokhorrak maite zituen itsuki, bainan
norbait ausartatzen bazen trufatzerat, borthizki
mendekatzen zen.
Han zagon muthiko batek zukrearen iduriko
harri koxkor xuri bat eman zakon, eta ziminoak
ahoan xehatu nahiz, hortzak kraskatu zitzazkon.
Herra gorrian yauzi batez khendu zakon muthikoari bere lastozko xapela eta han berian zintzirikatu, pusketan, yende guzia irriz urraraziz.
Sartu ziren barnian eta harrituak zauden
ikhustean nola gizon alimale batek, erdi buluzia,
indar gaitzekoa, bihurtzen zituen burdinak eta
izigarriko phizuak altxatzen.
— Debrien urdia! horren pasoa ez dutek
Manezttipiarena bezalakoa, dio Yuanesek.
Gero athera zen itxura arras txarreko gizon
bat, bizarduna, burlan debruaren iduriko adar
gorri batzuekin, eta zetazko soineko luzeak
herrestan, ezin sinetsizko sorginkeriak egiten
zituenak. Iztupa phiztuak garrian iresten zituen,
ba eta sagar oso-osoak ere. Eta azkenian iru
zehe luzetasuneko kanibet edo nabala bat, hertzetaraino heltzen zena, zintzurrari behiti sartu
zuen.

Baina hau zen, hau, harrigarriena. Suian
gorritu burdin bat ekharri zakoten. Eta, ze uste
duzie egin zuela harekin? Zakhurrak eztian ibili
untzi bat milikatzen duen goxotasunian, harek
ere milikatu zuen burdin gorritu hura... eta mihia
bathere erre gabe, gero.
— Debrien arima! guazen hemendik, guazen
etxerat; eztikiauk zer debrukeriak ikhusiko ditugun Iruñe huntan, gehiago egoiten balinbagira,
zioten izituak muthiko eskualdunek.
Berehala autoa hartu eta afal aitzinean, sartu
ziren herrian.
— Ze, yostatu ziztea Iruñen?, erraiten zakoten herritarrek...
(La Voz de Navarra, 1934/1/24)

SUPAZTER SOLASAK
Neguko arrats luzeetan supazterrak errekesta haundia du. Suia egurrez ausarki hazia, sukhalde guzian hedatzen da berotasun goxo bat,
eta han daude denak bilduak afal aitzinean, hain
goizik illundurik. Aitaxoa bethi bere alki zizelu
xokoan dago, bizkarrak gerizatuak, bere zahartasunaren hozperaz.
Supazterreko solasaldi horietan burasoek
atheratzen dituzte beren gazte denborako gerthakariak eta oroitzapenak, eta denak, bereziki
haurrak, heieri so daude behakoa baztertu gabe.
— Yinko huna! erraiten zien Mañiñok, nola
aldatu eta bertzelakatu diren gure denborako
ohidurak...!
— Ordian etzukan hitzik ere erdararik aditzen
karrikan. Zoazte, orai. Berrogoi eta zonbait carabinero horiek, beren emazte eta haurrekin itho
die eskuara karrikan.
— Oroitzen hiza, hi, Geaxan, gure gazterian
Orriagako erregebidia etzelarik oraino egina nola
bizi ginen hemen, gure xokoan, gure lekhutze

guziak Doniane alderat, eta nola etxeko eta soineko behar ginituen guziak Intxauspe-enian, edo
lehen deitzen ginuen bezala, Xerbaxo-enian,
erosten ginituelarik?
Eta gero lehengo nexkatoek ere orai baino
yauntzi pollitagoak eta eskualdunak zituztean,
bere igandetako buruko ñimiño heekin, zetazkoak, xuri, arrosa, urdin eta horiak; eta atxoak
motto beltx buztandunekin.
Hail, hail orai holakorik ikhusterat. Oraiko
nexkato guziak buru has dituk, hirietan bezala.
Ba eta gero Parisetik edo Bordeletik sehi egonik
yiten direlarik zonbait egunendako, beren xapel
pollitekin ere, anderiak bezala aphainduak.
Alaintso!
— Altaa, gutaz ere, zion aitaxoak Mañiñori,
zerbait erran ditaken. Xamar labur beltx hura eta
pipa eta gerrikoa yuan ditun sekulakotz.
— Ze nahun, Mañiño, oraiko ohidurak ez
ditun guretako eginak. Yendia arrotztu dun
nahastekatu kanpokoekin eta damugarrizko egia
hunek, holako gauzak ikhusirik, bihotza hitsten
dian.

— Hala duk, hala, Geaxan, Yinko maitia! gure
ait-amak errephitz balite ez lezaketek oraiko
yendia ezagutuko.
— Eskualdungoa galtzen badute gaixo haur
hok ethorkizun hitsa ditiene, eta gogoeta hunek
bihotza urratzen dinat, Mañiño.
— Yinkoak bereganatzen nuenian ene othoizen arthean hau galdeginen dikonat. Ez diten
othoi arrotz bilhaka gure haurrak; gure ohidura
garbiak eta arbasoen mintzaira yarraik dezaztela.
Hori hitzemaiten badazie, haurrak, ene heriotza eztituko duzie.
Haurrek, nigar punpulak ahantxu begietan
ihardetsi zakoten, Yinkoa lekhuko hartuz, hitzemaiten zakotela haren nahikundeak yarraikiko
zituztela.
Xaharren begitarteak argitu ziren eta pot edo
musu batzu emanik, heien buriak pherekatu
ondoan, yuan ziren oherat beren bihotzak eztituak eta ematuak.
Haurrak eta gazteak beren barneak arras
hunkituan han zauden sukhaldean ixilduak, eta
bultaño baten ondoan, batek erraiten du:

— Gu re elizako othoitz egiteko liburuak
eskualdunak dituk, etxe guzietan bezala. Etxean
ere guziak eskuaraz mintzatzen gituk, eta
Eskualduna astekaria aspaldidanik erosten diakuk munduko berriak yakiteko eta gure lurgintzako zeretan ikhusbide hunak erakasteko.
Beraz, eztiauk beste deusere beharrik gure
bizia bakian iragaiteko, arrotzen ohidura eta
mintzairan bathere nahasi gabe. Eta Yinkoaren
laguntzarekin izain gituk bethikotz eskualdun.
Horra gure egiazko zoriona.
(La Voz de Navarra, 1934/2/9)

BAZTERRETXIAN
Manex, Ibarrondoko nausia, Battitt, bere
semia, eta etxeko muthila, argi urratzean yaikirik, abiatzekoak ziren gaineko alhorraren iraultzerat. Sukhaldian goiz-askariko gophorrak husturik, etxekoanderia aphaintzen ari zen askariari
beha zauden. Xingar xafla eder batzu, ogi zerren
erdian, usain goxoak sudurrak kilikatzen zituztenak.
Behiak bordan uztartu ondoan badoatzi alhorrerat. Zonbait egun euritsu iraganik, lurra guritua, arras plantan da goldearen barnatzeko, eta
badakigu hazia barnago ereinik mozkin nasaiagoak emaiten dituela ogiak, bihi hauta erein
delarik.
Lotzen dira lanari trenpe haundian. Manex,
itzain, esku bat adar bati lothua, bestia akhuliarekin, kudeatzen ditu behiak oihuka. Alo, hots,
behia be!...Muthilak, goldaren giderra eskietan,
ildo aska barnatzen du, eta Battitt ari da belhar
kaltekorren khentzen. Zakhurra ere, burla eta

buztana aphal, yarraikitzen da nausiari, laguntza
baten igurikan iduri.
Elizako bederatzi dandak entzunikan yartzen
dira alhorreko iphuruaren sorhophilan, gaztain
ondo baten azpian, eta askariari lotzen dira
lehiatsuki, ahamen goxoak aldizkatuz xahakoaren zurrusta gorriekin.
Xakhurra ere, heldorra ezpainetan, han dago
zerbaiten aiduru, sudurrak daldaran, eta ogi
puska batzu iresten ditu airian zalhukara.
Indarrak berrituak, ari dira eguerdi artio,
danba, danba, tirahala lanian, sekhulako lehian.
Eta ikhustekoak ziren ze lerro xuxenak egin
zituzten lur gorri hartan, geroago ereintzak uzta
onak emaiteko.
Hamabiak irian agertzen da Kattalin etxeko
alaba, zare haundi bat besoan, gizonen bazkariarekin. Eguerdiko danbak entzutean, hiru gizonak, buru-has anyelusako othoitza egiten dute,
eskualdunen ohidurari huts egin gabe.
Kattalinek hedatzen du dafail xuri bat eta han
ezartzen ditu bazkariko yanhariak. Kazula batian
aza eta ilhar gorriak, gero xingar zerrak, lukain-

ka, gasna eta sagarrak, denetarik ausarka eta
ardo goxoa ausarkiago.
Ba eta aphurrik utzi gabe denak klikatu zituzten, xahakoari ardura lothurik, gainbeherako
zurrustaño harek zintzurra arintzeko.
Ase hun bat egin zuten denek, xakhurra ahatzi gabe. Behiek ere bazka nasai bat ukhan
zuten.
Oren erdi batetako lo bat eginik xutitzen dira
lanhari berriz yarraikitzeko, eta iraul eta iraul,
atsalaskaria zalhu eginik, ilhunabarra artio etzuten bururik altxatu.
— To, badiauk aski egungo, dio Manexek, eta
behiak bordan sarthu ondoan heltzen dira etxerat arratsirian eta ezkaratz aitzineko lauzetan
eskalapoinak thorroskaturik sartzen dira sukhaldian.
Ene herriko eta Benabarreko ohiduraren
arau, lanetik itzultzian, afal aitzinian ikhuzten
dituzte zangoak, etxekoanderiak ekharri untzi
haundi baten ur beroan.
Gurien arthean garbitasuna da oroz-gainetik
gauza beharrena, eta ohidura horri sekhula ez
dute huts egiten.

Supazter ingurian bilduak, solasaldi luze
batian zaudenean, eltziak eta duphinak ari dira
irakitzen, eta zartaina ere bere urin urtuarekin
han dago arroltze eta xingarraren beha... Sukhaldeko soliboetatik dilindan daude xingar-azpi,
birika, eta lukhainka ederraz, handik yausteko
prest.
Anartean, etxekoanderiak afaria aphaindurik,
mahainian yartzen dira gizonak, biharamuneko
indarrak errephizteko.
Oherat yuan aitzinian bakhotxak husten du
gophor esne bat harri-burdinekin egosia, hurrupaka ozenekin, bere berotasunaren ganik.
Eta horra gure gizonak, loelatuak, begiak
hesteko phundian, nola doatzin etzaterat, mihisien arthean sarthu bezain sarri lo zurrunga ederrenian gaua iragaiteko, eta goizian bezala, biharamuneko argi-urratzian yaikitzeko, beren funtsen lantzeko xedean, mundu nahasi eta bihurri
huntako gerthakarietaz hitzik yakin gabe. Ez
beharrik ere, to!
Holako bizitze dohatsua daramate Ibarrondoko bazterretxian, bere xoko maitian, nehori makhurrik egin gabe.

Irular adixkideari
Ene Axularren idaztian ahatzi nindutan haren
Gero-ko aitzin-solaseko hitz ederrak eskuararen
aldez, zuk agerrarazi dituzu ene hutsaren bethetzeko.
Nik ez dakit nola ez zitzaitan bururat yin holako hitz yoriak eta ezagutuak. Esku menean nintuan, altaa.
Nik ere hautemaiten ditut, ba, zonbait huts
bertzeen idaztietan, bainan...
(La Voz de Navarra, 1934/5/15)

GURE DANTZAK
(Benabarreko eskuaraz)
Hego aldeko eskualdunen dantza ederrena
eta aiphatuena da, iduriz, aurreskua. Dantza aithorensemea, egiazki.
Mendiz beste aldeko dantza eskualdun huts
mami gehiago duenak, eta denen arthean ezagutuena da, Yantza-yauzia.
Baztan’go Mutil-dantzak badu eite zerbait
harekin, eta nik uste dut handik hartua dela, bainan neri etzait hain ederra.
Behialako dantza, bihotza inharrosten daukuna, zeren eta dantzak eta bere soinuak badute
usain bat aitzineko mendeetako urrunduenetakoa, eta gure barnea hunkitzen du entzuten
dugularik. Hain dugu sarthua bihotzian, hain da
gurea, hangoa! Errotik eskualduna.
Badira dantza berarentzat aire mota zonbaitetakoak, bakhotxa bere izenarekin: Baxenabartarrak, Laphurtarrak, Xuberotarrak, Luzaidetarrak, Muxikonak, Xibandarrak. Horra Yantza Yau-

ziaren aireak, bainan neri iduri zait ederrena
Muxikonak.
Hitz hau Xuberokoa da, eta nik uste dut aldatua edo bihurtua dela. Batzutan idazten dute
«Mutxikouak», eta hitz hau gure eskuararati itzulia, ez othe da «Mutikoak»?
Lerro inguru zabal bathian dantzatzen dira
eta soinulariak manatzen ditu bere harat-hunatetan eta yauzietan. «Ezker, eskuin, hiru yauzi,
ozka, pika» eta dantzariak harek erranaren arau
ibiltzen dira. Eta zangoak airian dardarikatzen
dituzte.
Dantza hunen lerrotan sartzen dira gizon
zaharrak ere (dardarikarik gabe, yakina...) bere
pipa ahoan, eta paisola besapian.
Baditugu ere beste dantza eskualdun hutsak.
Bolant-yantza, Yantza-luzia, Atxo eta tupinak,
eta bertze.
Ihauteri egunetan besta ederrak egiten dituzte, «karakotxak» deithuak.
Izen horrek «mascarada» erdarazko hitzaren
ordezkoa ditake. Nehork ez du begitartea estaltzen edo zikhintzen. Denek agerian.

Berrogoi «bolant» bi lerroetan, xuriz ederki
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Artikulu bilduma - 13
  • Parts
  • Artikulu bilduma - 01
    Total number of words is 3715
    Total number of unique words is 1984
    21.2 of words are in the 2000 most common words
    33.3 of words are in the 5000 most common words
    40.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 02
    Total number of words is 3721
    Total number of unique words is 1967
    22.9 of words are in the 2000 most common words
    34.1 of words are in the 5000 most common words
    41.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 03
    Total number of words is 3664
    Total number of unique words is 2010
    22.4 of words are in the 2000 most common words
    33.8 of words are in the 5000 most common words
    40.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 04
    Total number of words is 3633
    Total number of unique words is 1841
    24.5 of words are in the 2000 most common words
    37.0 of words are in the 5000 most common words
    44.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 05
    Total number of words is 3586
    Total number of unique words is 1846
    23.2 of words are in the 2000 most common words
    34.4 of words are in the 5000 most common words
    41.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 06
    Total number of words is 3607
    Total number of unique words is 2084
    22.2 of words are in the 2000 most common words
    33.2 of words are in the 5000 most common words
    40.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 07
    Total number of words is 3623
    Total number of unique words is 2004
    21.0 of words are in the 2000 most common words
    32.2 of words are in the 5000 most common words
    39.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 08
    Total number of words is 3694
    Total number of unique words is 1908
    23.9 of words are in the 2000 most common words
    35.9 of words are in the 5000 most common words
    42.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 09
    Total number of words is 3677
    Total number of unique words is 1942
    24.0 of words are in the 2000 most common words
    36.6 of words are in the 5000 most common words
    43.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 10
    Total number of words is 3626
    Total number of unique words is 1825
    24.9 of words are in the 2000 most common words
    36.4 of words are in the 5000 most common words
    43.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 11
    Total number of words is 3618
    Total number of unique words is 2001
    22.8 of words are in the 2000 most common words
    34.4 of words are in the 5000 most common words
    40.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 12
    Total number of words is 3649
    Total number of unique words is 2044
    21.0 of words are in the 2000 most common words
    33.0 of words are in the 5000 most common words
    39.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 13
    Total number of words is 3673
    Total number of unique words is 2094
    21.2 of words are in the 2000 most common words
    33.7 of words are in the 5000 most common words
    40.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 14
    Total number of words is 3663
    Total number of unique words is 1962
    24.2 of words are in the 2000 most common words
    36.0 of words are in the 5000 most common words
    43.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 15
    Total number of words is 1318
    Total number of unique words is 869
    30.8 of words are in the 2000 most common words
    44.5 of words are in the 5000 most common words
    51.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.