Artikulu bilduma - 11

Total number of words is 3618
Total number of unique words is 2001
22.8 of words are in the 2000 most common words
34.4 of words are in the 5000 most common words
40.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
Eskualdun gehienek uste dugun baino anitzez hitz gehiago baditugu gure eskuaran. Elemeniaka badira ezagutzen ez ditugunak eskualdun guziek. Frango tokitan hitz arrotzaz ibiltzen
dituzte, eskuarazkorik ez direlako ustean.
Bainan gerthatzen da herri edo eskualde bathian ez dutenak bertze lekhutan khausitzen direla. Eta ze hitz ederrak eta egokiak!
Zonbat eta zonbat ezagutzen ez direnak!
Harrigarri da inobreka hedatuak eta barreatuak

daudenak Eskual-herriko xoko bazter guzietan.
Zer lan ederra litaken hitz horien xekatzea, biltzea eta hedatzea, denek ezagut ditzaten!
Zonbat etzen edertuko, aberatstuko eta
batetaratuko gure eskuara zaharra!
Behialako gure idazle haundien liburuan eta
Azkue yaunaren hitztegi ederrian ehunka kausitzen dira ez ezagutuak, ahatziak edo baztertuak
diran hitz horietarik, bereziki Duvoisin-en idazkietan, hau izan baita eskualtzaleen arthian huts
eta garbiena, ene ustez.
(La Voz de Navarra, 1936/3/3)

VII. ATALA
HISTORIKOAK

ORRIAGA-KO GATHASKA
llhabete hunen hamabostian da aiphu haundiko gerthakari horren urthe bethetzea, eskualdunek Karloman-eri eman zakoten zafraldiarena,
Europako enperadore ahaltsuenari buria aphalaraziz.
Egun hautan bi lan irakhurtu ditut gathaska
hortaz mintzo direnak. Bat Baionako Eskualdunian Pierre Laffitte eskualtzale yakhintsuaren
lumakoa, diteken eskuara ederrenian idatzia.
Bertzea, Donostiko El Día egunkarian idazlariaren izenik gabekoa.
Eta nik ere nahi nuke zerbait erran gauza
beraz, ez gero hitz bat ere xuxentzeko hek hain
ederki eman daukuten argitasunak beren lerroetan.
Barkhatuko duzie, irakhurleak, Astobizkarko
errekako seme bati, lerro hauk idazten ari den
gelako lehiotik mendi horren kaskua ikhusten
duenari...; hots, Luzaideko semeari, hitz batzu
erran ditzan gathaska-sarraski hortaz.

Nahi dut bakharrik mintzatu Luzaideko errekako althan gerthatu zen borrokaldiaz.
Aitzineko denbora urrindu hetan eremuen
izenak, herrietako zedarriak, beren hedadurak,
etziren oraiko egunetan bezain xuxenki, argiki
eta xeheki ezagutuak.
Espainiako ala Frantziako idazle guziak, bai
eta Eghinart, Karlomanen idazlaria bera ere,
mintzatzen dira Orriagako gathaskaz, ez baitzakiten segurki nun ziren Orriagako zedarriak.
Guziek erraiten daukute nola eskualdunek
mendi gaineko harrokak bothatzen zituzten, eta
maldari beheiti oldar gaitzian erreka zolaraino
yuanik, han xahutzen zituztela Karlomanen
gudullariak mehargune batian iragaiten zirelarik.
Eta holako tokirik ez ditake kausi ez Auritzeko zelaian, ezta ere Orriaga gainian.
Denek dakigu nola eskualdunek Ibañetako
lephoan moztu zuten bi zathitan enperadorearen
armada.
Batzu borrokatu ziren Auritzeko ordokian.
Besteak, aitzineko zathikoak, Ibañetatik beherakoan, Luzaideko alderat yaustian, Garaziko
bidean buruz zoatzilarik.

Eta orai ohar bat.
Ibañetatik yaustian Luzaiderat heldu baino
lehenxoño, badira toki batzu (bat Artxurieta deithua, eta izenak berak zerbait erraiten daukuna)
eho-aldi baten emaiteko egokienak direnak.
Huna nolakoa den hautarik bat.
Mehargune hertsia, erreka xumetik ezker eta
eskuin malda xutak eta legunak, harri xehe eta
legartsuak. Eta gainak harkhaitzez brokatuak,
doi-doia xutik egoiten ahal direnak iduri. Han
dabiltzan ahuntzek erorarazten dituzte oraiko
egunetan, noizian behin, harri puskak, firrindaka
doatzinak lekhu lerrakor hartan errekaraino.
Hea ez denetz toki hauta gure aitzinekoek
berexi zutena, yakinki eta etsaiek etzutela beste
ihes-biderik Garazi alderat yausteko, Ibañetatik
behera abiatuzkioz.
Eta Karlomanen hiruetan hogoi mila gudulariak denbora hetan bortxatiak ziren iblltzea bide
meharretan, eta hortaik asmatzen ahal da ze
luzetasuna zukeen holako oste haundiak, banazka edo birazka iragan beharrak mehargunetan.
Frankoek bere desohorea mendratu nahiz,
ezin yasanez menditar xoilek eman zakoten

zafraldia izigarriki sarraskiturik, erran zuten
eskualdunek moruen laguntza ukhan zutela.
Espainarrek, aldiz, gutaz bekhaiztiak hek
ezpaitzuten garhaitu ahal Karloman ahaltsua,
asmatu zuten ixtorio pollit bat, zointan erraiten
daukute Bernardo el Carpio ezpataren bothereak
eta bere gudulariak abarrikatu zituztela frankoak...
Kondaira gezurti bezain irringarria.
Hegoaldekoak bethi urguluntzi ohore goseak.
(La Voz de Navarra, 1934-8-15)

NAPOLEONEN BIDIA
(Benabarreko eskuaraz)
Garazitik Orreaga-rako zintzurrak eta errekak
bethidanik izan dira gudularien eta beilarien
bidiak Espainian sartzeko, behialakoen arthean.
Erromanoen denboran egin zuten yadanik
Orreaga eta Benabarren gaindi, Iruñetik Bordeleraino, bide eder eta zabal bat, harriztatua. Eta
oraino zenbait lekhutan, han hemenka, agertzen
dira haren hatzak.
Eta lekhu horiek hautatu zituzten, zeren eta
Espainia eta Frantziaren arthean diren mendietako lepho aphalenak eta egokienak direlakotz,
Pirineos deithuenetan.
Hamabi eta hamahiru garren medeetan elemeniaka zoatzilaik beilariak Europa guzitik Yondoni Iaki Compostelarat, hori zuten bide laburrena eta errexa leihorrez.
Osteak hain ziren haundiak, nun Benabarren
anitz tokitan bazituzten phausu lekhuak. Eta
Orreagan bazen eritegi edo ospitale bat, bai eta

hilerri bat ere heientzat, oraiño ikhusten ahal
direnak.
Batzuk pasten ziren (gehienak) Luzaideko
errekan barna. Besteak mendiz gaindi, Orreaga,
Eiheralarre eta Doniane Garazi artean diren
bideak harturik, Bentarteako ondoan.
Horiek ziren ere Karloman-en bideak eskualdunek Astobizkarren eta Orreagako zelaietan
zafraldi ederra eman zakotenean.
Duque de Alba deithuak ere bide hori hartu
zuen, haratekoan behitikoa eta hunatekoan gainekoa, 1512’an iphar aldeko Naparroa (Benabarra) menperatu nahi izan zuelarik, bainan Auritzerat itzuli zena, buztana ixtapian eta beharriak
aphal.
Mintza giten azkenekotz ,Napoleon’en erregebideaz».
Napoleon gizon adimendu haundikoa zela,
ausarta eta kalipuduna anitz egitatetan ezagutzen da.
Espainiaren beretzeko, Orreagatik sartu zen.
Bainan etzuen Luzaideko bidia artu, zeren eta
erreka hertsi hura iragan eta Ibañetako lephorat
igaiteko toki egokia zelakotz etsairentzat; gain

behera mehargune hartan kenka xar baten beldurrez.
Gogoratzen zaio bide zabal baten egitea
Doniane Garazitik, Eiharalarren gaindi, kasik
zelaia, maldarik gabe, Astobizkar mendi ondoraino. Eta horrarat helduz geroz, ...«yautsi» zen
Ibañetako lephoraino, eta handik beti Orreagarat.
Axeri zaharrak etsaiaren lurretan sartzeko
etzuen maldarik igan nahi izan. Ez petik gora,
bainan gain behiti sartu zen uholde bat bezala
Auritzeko zelai nasai hartan.
Eta ze bidia harek egin ziena! Oraiko erregebideak bezain ederra eta zabala da. Eta oraino
ikhusten ahal da guti andeatua.
Bere kanoi handiak, gudulari osteak eta gudu
tresna guziak handik pastu ziren nekhe izpirik
gabe.
Bidia, yakina, belhar eta sorhopilez estalia da
orai bainan behor, behi, eta ardientzat ze alhapide ederrak ze bazka goxoak han dabiltzan arthaldeentzat!
Bide hori ikhusten dutenek, hogoita hamar
kilometra luzetasunekoa, harritzen dira ze burua

zuen Napoleonek eta ze gizonak zituen bere
ondoan, orai ehun eta hogoi urthe, holako lan
gaitz baten egiteko.
«Mendigaintzaleek» behar lukete pidaia eder
hori egin. Ibañetatik oren erdi batez igaiten ahal
da bide hortaraiño, eta handik Doniane Garaziraino aldaparik gabe.
Nexkato batzuk orai bi urthe egin zutena,
gizon gazteek ez othe dutea kalipurik gauza bera
egiteko?
Iruñen, 1935’ko Urtharrilan.
(El Día, 1935/3/26)

HIRU BEHIEN ZERGA
(Benabarreko eskuaraz)
Nafarroan ditugun ohidura zarrenetarik bat
da Erronkari-koek Frantziako mugan egiten
duten bilkura urthe guziz. Baretous, Biarnés
herrikoekin.
Nafarroako Ipharraldeko mugetan bethidanik
izan dituzte eztabaidak bertze aldekoekin, Xubero eta Biarnesekin, azinden bazkatzeaz. Helen
arthean badituzte legeak, antolamanduak eta
hautsi-mautsiak haratekoek hemengo aldian,
eta hunatekoek hangoan, behiak, ardiak eta
behorrak bazkatzeko bi alderdietako alhapidetan.
Ez dakigu xuxen hortik phiztu othe zen aitzineko denboretan gudu bat heien arthean, eta
gero Erronkarikoak nausiturik, Baretous-ekoak
bortxatuak izan othe ziren hemengoek ezarri
zazkoten zergak pagatzea.
Bethire, urthe guziz hangoek Uztailaren
14’an behar dituzte eman Erronkarikoeri hiru

behi, eta mugan egiten dute bilkura hori heien
emaitza hartzeko.
Bi alderdietako yende multxo bat biltzen da
han «piedra de San Martín» deithu zedarriaren
inguruan, turistak ere huts egin gabe, harat heltzeko bospasei ordu mendiz ibilikan.
Erronkariko alkatea eta zinautziak beren karguko soineko berexiekin, biziki pollitak, eta
albaiteruarekin yuaiten dira, herriko ikhurrina
aitzinian.
Baretous-ekoak ere halaber biltzen dira, eta
ekhartzen dituzte hamar bat behi heien arthetik
hauta dezaten hiru Erronkarikoek. Behi horiek
berdin-berdinak izan behar dira, adinez, adarrez
eta kolorez, hautua eginikan albaiteruak artha
haundiarekin, untsa ikhertu eta izartu ondoan.
Gero, oixtian aiphatu San Martin-eko zedarrian biltzen dira denak. Frantsesek ezartzen
dute esku bat harrian, eta Erronkarikoek berea
haren gainan; gero berriz frantsesek, eta heien
ondotik Erronkarikoek, eta hola aldizkatu ondoan, metaren gainian azkenik hemengoek.

Ordian denek batian oihu egiten dute: «pax
avant, pax avant», bakhearenganik zin eginik
aitzinetik.
Orai zonbait urthe artio Erronkarikoek bothatzen zituzten tiro andana bat Frantzia alderat,
bainan ohidura itsusi hori debekatua izan da,
zorionez, frantsesak ez gaitzitzeko.
Gero denek, bakhetasun ederrenian, bazkari
nasai bat egiten dute. Baretous-eko eta Erronkariko auzapezak eta zinautziak mahai bathian; eta
besteak, turistak, yartzen dira lurrian, han
hemenka bildurik, multxoka, bizkarrian zare eta
saretan ekharri dituzten yakiak «klikatzeko».
Erran gabe doa umore onean direla denak,
eta bazkal ondoan dantzak ere egiten ditu beretarik, xirulek eta armonikek bazterrak bozkarioturik.
Arratsaldian goizik abiatzen dira zoin bere
etxetarat hain urrunetik ethorri diren lekutarat
tenore onean heltzeko. Batzuk eta bertzeek agurrak bihurtu ondoan heien arthean, urruntzen
dira lekhu hetarik, beste urthian toki berean
berriz egiteko ohidura zaharraren bilkura.

Eta erran behar dugu sekhula ez dela han
phizten dremenden eztabaia edo liphista; aitzitik, adixkidantza osoan egiten dituztela gauzak,
samurtu gabe.
Nehork ez daki noiztik heldu den, nola eta
zergatik sorthu den ohidura hori; bainan aburu
hedatuena da zerbait borrokaldi edo gudu bathetik (Erronkarikoak nausiturik), ukhana heien arthean duela bere ithurburua, azinden bazkatzetik
phiztua.
Saraizuko ibarrak edo haranak, bai eta Aezkoakoek ere urthe guziz egiten dituzte antolamendu eta hautsi-mautsiak Baxenabarrekoekin,
heien eta hemengoen alhapidetan azinden bazkatzeko. Eta antolomendu horietan xuritzen dute
zonbat pagatu behar dien buru bakotxak.
Garazi eskualdeko hogoita hiru herriek urthe
guziz eremaiten dituzte ardiak, behiak eta behorrak Aezkoa’ko sorhoetarat, mugako mendietan,
eta han alhatzen dira Udaberritik Udazkeneraino.
Luzaidetik ere negu minean igortzen dituzte
ardiak Benabarreko zelaietarat eta Laphurdiko
zonbait alhapidetarat.
(El Día, 1935/5/24)

OLITE-KO GAZTELUA
(Benabarreko eskuaraz)
Zer ginen aitzineko denboretan, Nafarroa
erresuma berexi bat zelarik, Olite-ko gaztelu
ederrak emaiten dauku lekukotasun bat.
Karlos II eta Karlos III, gure erregeek, eraiki
zuten hamabost garren mendean.
Bainan Olite-ko gaztelua ez da hainbeste
gaztelu eder ikhusten diren horietarik bat.
Xuxenki erraiteko ere etzen gaztelu bat. Harrisu
edo muralla haundiekin zen inguratua, eta barnian bazituen gaztelua, yauregia, erregeren
ondoko aithorensemeen etxeak, gudularien
egoitzak, elizaño bat, eta enparanza edo plaza
nasai bat erdian.
Zer zen hura, ze edertasunak zituen barne
hortan gogoratzen ahal ditugu yakitean bazituela «hemezortzi dorre», bakotxa bere izenarekin
ezagutua.
Han bizi zen ere «Príncipe de Viana», gizon
yakhintsua eta idazle aiphatua, bethi liburuen
arthean zagona, eta anitz idazki utzi daukunak.

Oraino ikhusten da han haren gela ederra eta
bere harrizko sohaillu lantua, eta lili-baratzea
haren azpian.
Yanguas y Miranda idazleak bere «Diccionario de antigüedades de Navarra» liburuan erraiten du Príncipe de Viana-k bazituela «hiruetan
hogoita hamar» kargudun eta sehi
bere yauregian, eta ekhartzen ditu karguen izenak. Horiek oro balinbazituen Prinzipeak, zonbat
othe zituen erregeak?
Murallaren ondoan, kanpotik, eraiki zuten
eliza eder bat, Santa María la Real deithua, atheko arkua miresgarriki lantua «gótico» gisan, eta
zointaik yakhintsuek laudorio haundienak egin
dituztenak. Han meza entzuteko erregeek bazuten bide estali bat bere yauregitik egina.
Yauregi-ko yateko-gela gaitza zen. Behin,
Karlos III-ak eman zuen othurunza bat Oskar de
Ezpeleta, bere idazlari eta sekretarioaren ohoretan, eta, bildu ziren lau-ehun bazkaltiar, Nafarroako haundieria guzia. Han ikhusten ditugu oral
lau ximindegi haundi, bakotxa bere erregearen
zigilua harri xurian lantuak.

Holako barne haundiaren berotzeko negian,
ze su-gaiak behar zituzten erre.
Olite-ko gaztelu-yauregia eraiki zuten erregeek oihan haundi bathen sahetsian, hedadura
gaitzekoa eta ihiziz betea. Haren inguruko
herriak khexatu ziren erregeari basurdek,
basahuntzek, axeriek, azkonek eta erbiek kalte
haundiak egiten zituztela beren alhorretan eta
mahastietan, ba eta oilloetan ere.
Hango edertasunak nolakoak ziren erraiten
dauzku Londres-eko liburutegian agertu paper
zahar batek. Paper hori idatzi zuen hamabost
garren mendean Alemania-ko aithorenseme
batek, hango erregeren ahidia, eta handik Frantzian barna etorri zena Oliterat, bere arrebaren
eta koinataren ikhustera. Bere arreba, Anna de
Cleves, Príncipe de Viana-ren emaztea zen.
Paper hortan erraiten du bere pidaia luzian egon
zen yauregi aberetsenetan, nihun etzituela ikhusi Olite-koaren parerik, hor bezalako «salas doradas».
«Cámara de la Reina» deithu gelan, soliboetatik dilindan, baziren kobrezko, edo urrezko,

diote zonbaitek, «plakak», eta haiziak higitzian
soinu xoragarri bat egiten zutenak.
Europa-ko erregen orduko ohiduraren arau,
Olite-n bazituzten kaioletan Afrika-ko ihizi basa
mota guzietakoak, lehoinak ere heien arthean.
Toki hura deitzen zen «La Leonera». Ordian ori
zen erregeren yostagailu bat.
Ahatzi dut erraitea muralla barne arthean
bazela dorre bat, haundiena «torre del homenaje» deitua, frantsesez «donjon» erraiten dutena.
Dorre hori lodiena eta zabalena zen, denen arthean.
Etsaiak ardiesten balinbazuen barnian sartzea, han gerizatzen ziren erregeak eta gudulari
hoberenak, kanoi eta tresna guziekin heien beiratzeko. Bainan hori sekhula etzen Olite-n gerthatu.
Bertze dorre bat meharra eta guzietarik
gohorena, bazen, eta handik gazteluaren zaintzaleak ikhusten alhal zituen inguruetako bazter
guziak. Torre del «goait» deitzen zen, eta goait
hori ohartzen bazen etsaiak hurbiltzen zirela,
bere adar zilatuarekin agintzen zituen gazteluko
gudulariak, ihardokitzeko prest izan diten.

Nork erran lezake oraiko egunetan ikhustean
suntsituak hango edertasunak harri uzkailduen
arthean, asunez, lapharrez, belharrez erdi estaliak, dabiltzala suge-bandilak eta suge-muskerrak! !
Eta nola sinets eremu hek guziak oihanez
betheak zirela, nihun orai ez delarik ageri
zuhaitz bat ere (salbu baratzetakoak) lur guziak
ogi-alor eta mahasti bilhakatuak?
Baditeke orai lurrak aberatsagoak direla, bainan itsusiagoak ere. Oihanen edertasuna maIte
dugunentzat gauzarik deithoragarriena zauku
buluztasun hura ikustea.
Iruñen, 1935’eko Mayatzan.
(El Día, 1935/5/29)

ORRIAGA-KO BEILAK
Idazki buru hau ikustean uste ahal zinezakete mintzatzerat nohala aitzineko denboretako
beila hetarik, Europatik Orriagan gaindi Yondone
lakue Compostelarat yuaiten zirenak. Ez; geroagoko denboretarik mintzo niz, eta zorionez oraiko egunetan egiten direnetarik, ohidura zaharraren arau.
Urtian badira bi sasoin Orriagan biltzen direla beilari anitz, Nafarroa iparraldekoak eta Benafarrokoak.
Arras aipatuak dira Artz-ibar, Erro-ibar, OrozBetelu, Auritz eta Auritz-berrik egiten dituztenak
Salbatore ondoko astian, bakotxak bere egunian.
Beilarien artean bada gizon andana bat, bi
lerroetan bide sahetsian doazinak, zurezko kurutze haundi batzu bizkarrian, berek eginak, begitarteak estaliak oial beltz batekin eta gerriak
soka luze batez inguratuak, fraidek edo lekaidek
eremaiten duten gisan. Hildura eta «mortificación» hori egiten dute bere bekatuen barkamen-

dua ardiesteko, Yainkoari eskeinik yasaiten
dituzten nekeak eta pairamenak.
Gauzarik ederrena eta bihotza hunkitzen
duena da ikustea Auritzetik Orriagarako bide
zabal xuxen artan, oianez inguratua, gurutzedunak beren pizu haundia bizkarrian, gurutzia
goora atxikia beso altxatiez, eta arrosarioa kantatzen ozenki, apezaren otoitza errepikatzen.
Herri bakotxak ekartzen du bere elizako
gurutzea, eta haren ondoan doatzi apezak eta
beretterrak eliza soinekoekin. Gero kurutzedunen ondotik badoatzi ehunka beste beilariak,
denak arrosario kantuz.
Eta beilari guziak barur doatzi, zonbait gauaz
abiatuak bere etxetatik, Jauna-artzerat Orriagako elizan.
Meza nausian eskuarazko prediku bat egiten
du mintzatzaile berexi batek. Mezatik landa
denak badoatzi ostatuetarat goizik itzultzeko
beren herrietarat.
Anitz turista frantses yuaiten da beilarien
ikusterat, eta han dabiltza klix, klix, bere tresnekin itxura hartzen, gero Frantziako kasetetan
agerrarazteko.

Gauza miresgarria da ikustea eskualdun
fededun suhar horiek.
Beste egun haundi bat bada Orriagan Buruilaren zortzian, Andredena Mari egunean. Egun
hortan etortzen dira mendiz bertze aldekoak,
Benafarroakoak, Doniane Garazikoak, Arnegikoak, Lasa, Ehiaralarre, Izpura, Aintzile, Donazaharre, eta beste anitz, Luzaidekoak ahantzi gabe,
erregebidez. Banka-rrak, Baigorriarrak, Urepeldarrak, Aldudarrak, Ezterenzubiarrak, mendiz
gaindi, eta denak, yakina, barurik, Yauna-hartzeko Orriagan. Eta anitz, bospasei oren mendiz
uñez ibili-ondoan.
Horietarik badira bezperatik etortzen direnak, eta ostatuak beilariez betetzen dire.
Arratsaldean, etxeratekoan, ze yendeketa
pasten den Luzaidetik!
Garaziko hogoita iru herrietan, ba eta Baigorri-ko ibarrian eta aranian ere fede haundia dute
Orriaga-ko Andredena Marian, eta pidaian
nekeak iraganik ere mediz doatzinak, halere
sekula ez dute huts egiten.
Yakina, gudu haundiaren denboran etziren
yuaiten, mugak etsiak zirelakotz, bainan gero

berriz yarraiki dute ohidura, ez haatik lehen
bezenbat.
Egun hori deitzen da Solbezio, eta ez dakigu
nundik eldu den itza, ez eta zer erran nahi duen.
Zonbaitek diote salvatio latinetik hartua dela;
bainan yakintsuek ez dute onartzen ori.
Horra Nafarroako ohidura zaharrenetarik bat,
zoinek erakusten dauku zer fede suharra zuten
gure aitzinekoek.
A. IRIGARAY: Prosistas navarros, Príncipe de Viana, Pamplona, 1958, 77-79. or.-tik jasoa.

VIII. ATALA
OHITUREZKOAK

UDABERRIAN NAPARROA’KO
IPHARRALDEAN
Nafartar guziek ez dute ezagutzen gure ipharraldeko aurkintza miresgarriak hain aipatuak
izanik ere bere edertasun lilluragarriaz. Udaberrriaren buruz gira, eta nahiz aro tzarrak gibelatu
dituen zugaitzen ostotzea, helduden ilhabeteko
eremu guziak, pentze, larre, othar, eta mendi
mazelak oro soineko ederrenetan yauntziak izan
dira, gure begiak loriatzeko ikhusmen txoragarrietan.
Nik bederen aurthen ere ase on bat egingo
dut toki eder horietan, mendiz gaindi ibiliz, bide
xendre zehiarrez goti eta beheti, esker eta
eskuin, eta azkenian yarririk pagodi eder baten
itzalpean, iguzki saminetik gerizaturik, nere begi
aitzinean bazterretxe txuriak kokatuak han
hemenka mendi sahetsetan, pentziak eta larreak
artaldez brokatuak, ardi xuri, behi xuail eta
behor gorrailak alhapidetan. Eta noizian behin
nere solasaldiak artzainekin gure eskuara maitean.

Ba othe da zorion ederragorik? Hiritik iges
egiten luzaz, bazterturik, urrundurik gizonen
nahaskeria, aiherkunde eta bekaitzkeria gohaindigarrietarik, han mendian bake ederraren
erdian. Nik onhartzen dut yakintsu baten errana:
Gehaigo ezagutzen dut gizona, gehiago urruntzen naiz bere ondotik.
Mendian bederen ez ditugu aditzen heien
kalapitak eta hasarreak, eta ez dute meskartzen
gure barneko bakea.
Bakotxak bilhakatzen du zoriona bere meneko heintsuaren moldean. Nik holatsu gogoratzen
dut nerea, ez baigira, gero, guziak orhe beretik
eginak. Ez eiki.
Mendi kaskoan nizalarik luze-luzea etzana
soropilean, asmatzen dut udaminean nola diren
erre kixkalduak, idorteak agorturik bazter
guziak, hegoaldeko eskualdeak, gure ingurian
ikhusiz naharoki ur txirripak yausten alderdi
guzietatik errekari behiti, zolako ibaiaraino,
phenzeak, goizeko ihintzak bustiak, iratziak eta
belarrak bere usain samin eta goxoak loriatzen
dutela gure uzna, alderdi guziak edertasunez

hedatuak nasaiki. Ahoa zabal-zabala balditua
nago.
Ez da, ez harritzeko han sortuak girenek zonbatetaraino maite dugun gure txoko goxoa; eta
gero haur denborako oroitzapenak adimendua
eta bihotza betherik oroitarazten gitu mutiko
torratuak ginelarik (badu denbora puska bat)
sagarrak eta gereziak sasitik yauzi egin eta zoin
polliki bethetzen zituzten gure sakelak eta papoak, iges eginik patarrari behiti, harriak burrunban eta firrinduka iragaiten baitziren gure beharrietatik ez urrun. Futxo!.
Bainan zein aldatua, bertzelakatua, gure sorterria ordutik geroz!
Eskolan ez da lehen bezala errient eskualduna. Gure denboran erdera ikhasteko behar zuten
errientak eta errientsak itzuli eskual hitzak erderarat. «Aza, berza: bertza, caldera», eta hola.
Zoazte orai holakorik ikhusterat. Herria arrotzek
ithota dute bere mintzairaz.
Besta-berri bespera haurren zoriona zen.
Bazterretxetan etxez-etxe ibiltzen ginen saski
haundi batzu birazkoa atxikirik beren giderretatik, lili eta ezpata belarra biltzen. Eta zer atsalas-

kariak! Sagarrak, udareak, esnea, eztia, nik dakita zonbat dohain eta halere ezin asez gure klika.
Oraiko adinean leher eta zapart egiteko baginuke holako hazkurri erdiarekin gure sabelean.
Eta ikhustekoa zen biharamunean prosesoina
iragaitean karrikan, lurra dena liliz eta belarrez
hedatua, estalia, yaun erretora Iguzkisaindua
bere eskuetan ezkilak dandaka, lehioak eta
atheak mihisiz aphainduak, herri guzia inharrosia.
O! haur denborako orizapenak! Ez dira nolanahi ahanzten.
Iruña’n yorrailan.
(La Voz de Navarra, 1932/5/8)

NEGU HITSEAN
Hor dugu, hor, yin zauku elurra mendi kaskoak bere yauntzi xuriaz estaltzerat. Alhapide
nasaietatik ohildu ditu arthaldeak, hain goxoki
bazkatzen ziren tokietan udaberritik udazkenaraino.
Ardiak eta behiak bere bulunba eta yuare
ozenekin lerro lerro yautsi dira mendietako bide
xendreeri beheiti, zakhurraren gerizan eta
artzainaren histu saminaren manuz.
Itzuli dira herrietako bordetarat negu borthitzaren iragaiteko atherbe goxoan nasaiki asetzeko sabaian bilduak diren belharrekin, udaminean
sartuak.
Bazterretxetan negu hotz eta hitsari ihardokitzeko metatu dituzte egurrak etxe sahetsian,
sugai ausarkiz hazteko supazterra eta haren gar
biziaren inguruan etxekoak, afari tenoreari igurikan, han dira bilduak, etxekoandereak begitik
utzi gabe dilindan den padera noiztenka itzulikaturik, bai eta ere taloa, maxarrua giderretik atxikiz ez dadin sobera erre.
Eta gero supazte-

rrean gaztain erreak hedatuak eta mailuarekin
zapatuak, xabal-xabalak, nola doatzin ahoetarat,
ezin utzizko ahamen goxoak. Ondotik, talo
bakotx barnean gasna zerra bat sarturik marrakuku borobil eder bat egiten dute, eta hari ausiki onik emaiten, arrunt itzali artio zintzurrari
beheiti. Azkenekotz, horra esnea kotxuan egosia
harriburdinekin, yauzika bere irakiduran, ixurtua
gophorretarat eta zalhu hustuak aho ziloari
barna.
Solasño izpi bat egin ondoan loale phizu
batek begiak nekez idekiak doi-doia atxikiz hertsaraztero ditu, eta bat bertzearen ondotik xutiturik, sukaldea emeki emeki husten da denak
ohearen bilha lo zurrunka ederrenean etzanak
guziak haindik epheño baten buruan.
Sukaldean oraiko han dago etxekoanderia
azken lanak egiten eta hautsaren metatzen su
miko bat pian utzirik biharamuneko goiz-askarien berotzeko ez dadin itzal.
Gathuak ere, bethi hotzperak, hurbildu dira
suburdinetaraino gauaren iragaiteko borobildurik etzanak, beroaren gerizan.

Horra irakurle maiteak nun-nahiko batzerretxe baten sukhalde xokoa Eskual herriko mendietan, negu borthitz arratsetan.Oraiko bazter
guzietako nahaskeriak ikhusiz, hain nekea bizia
izanik, bereziki hirietan langileentzat, ba othe da
zerbait ederragokorik eta bakhetiar nola gure
menditarren bizitzea, bere etxaldearen yabe,
lurgintzako lanak beren besoez eginak, etxetik
kanpo nehoren laguntzak beharrik gabe, eta aitamak eta haurrideak denak elkhartuak beren
ontasunaren gerizatzeko?
Ez; ez daiteke asma deusere miresgarriagokorik. Bakotxak balinbaluke lurpuska bat, ez besteeri ebatsia oraiko egunetan gizon nahasle eta
alferrek nahi duten bezala, bainan bere izerdiarekin ardietsia, bakhe ederrian bizi litake mundua, negu hitsari buru eginez errexki, gure menditarren ikhusbide araberan.
(La Voz de Navarra, 1932/12/11)

IRUÑE ZAHAR ETA BERRI
Gauza zaharrek badute bere alderdi ederra
eta goxoa, zerbait gure bihotzian hunkitzen
duena, eta oroitzapenak iratzartzen dituenak,
bereziki gureentzat; hain aipatua izanik aitzineko mendeetan Naparroako erresuma eta bere
hiri nagusia.
Iruñeko karrika zaharrak mintzatzen zaizkigu
lehengo denboretako oiturez eta bizi moldez.
Hertsiak eta ilhunak izanik ere, maite ditugu
bere xoko eta bihurgunak. Dormitaleria, Mañueta, San Francisco, Carmen eta bertze, etxe zaharrak bere zigilu edo armaharri ederrak agerian,
lehengo familia aipatuenen egoitzak gure gogoa
oroitzapenez bethetzen dute. Eta orai hauzo
xahar horiek erdeinatuz, ihes doa yendea auzo
berri edo Ensanche hortarat, lakhet baitzakote
argia eta zabaltasuna, bai eta ere osagarria,
futxo!
Nola ukha osagarriarentzat hobeagoak direla
karrika zabal eta etxe nasai berri horiek?

Karrika zahar eta mehar horiek lekuko dira
nola orai ehun urthe Iruñen yende gehien-gehiena mintzatzen zen gure eskual mintzairan, bai
eta aintzinago gibelatzen balinbagira, zer gudu
izigarriak izan dituzten beren artean, egundainoko herrakundeaz inharrosiak, sarraski gorrienean odolztatuak, frantses arrotzak ohildu nahiz
Nabar-erria hauzotik, hok bizi zirelarik Jaun Done
Satordi elizaren inguruan.
Hor dira oraino karrika zonbaiten izenak, Lindatxikia, Txapitel, Mañueta, Santo andia, frogatzen digutenek, nola zen Iruñeko mintzaira
eskuara huts-hutsa, eta yakina da bazela lehen
Iruñen Plaza bat deitua, Zugarrondo, eta arrotzak itzuli zuen erdararat, Plaza de Olmo deituz.
Gure gazte denboran, baditu urtheak, etzen
garbitasuna batere hedatua, etzen oroz gainetik
baitezpedako behar bat, orai bezala; eta oraino
oroitzen gira nola ur-ixurkien usain gohaindigarria gure sudur zilotik sartzen zitzaizkigun; zeren
eta karrika sahetsetan bazirelarik zilo batzu lurpeko erreka zikinetaraino heltzen zirenak. Orai,
zorionez, zilo horiek etsiak dira sifon tresna bati

esker urak berak estaltzen dituenak, eta usain
tzarrak ez dira igaiten karriketarat.
Zer ondorio onak doazkon osagarriarentzat!
Lehengo yendakia gogorra zen. Etzen hain
minbera hotzari, beroari, usain tzarreri egungo
egunetako araberan.
Ez da harritzeko nola doan yendea auzo
berriko bizitokietarat. Mundua bertzelakatu da
izpiño bat. Goxoegi, aiseago, eta hobeki haziak
eta yauntziak bizi gira. Oraiko yende aphalak
lehengo ahaldunen heinenan eta herrunkan
lerrokatuak dira. Langileak irabaziak lehengoetarik hiru aldiz goititurik, ikhusi behar da zer sudurrak dituen yateko, edateko eta yauntzietako.
Untziko xardina eta xingar gizen urdindu guti
orai langileen mahainetan. Xingar ginarri xafla
ederrak, bildotx giltxurrinak, oillasko eta sasoineko hegaztin yaki hautak.
Iruñeko auzo berria (Ensanche) ari da egin
ahala hedatzen. Etxeak gero eta ederragoak erakitzen dituzte, bost, sei egoitzetakoak gehienak
goititzale edo ascensor horiekin, karrika zabal
eta nasaiak, zolak ederki zimentatuak, eta bidekarien ibil-tokiak ezin hobeki aphainduak.

Denboraren urratseri yarraiki behar. Erranak
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Artikulu bilduma - 12
  • Parts
  • Artikulu bilduma - 01
    Total number of words is 3715
    Total number of unique words is 1984
    21.2 of words are in the 2000 most common words
    33.3 of words are in the 5000 most common words
    40.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 02
    Total number of words is 3721
    Total number of unique words is 1967
    22.9 of words are in the 2000 most common words
    34.1 of words are in the 5000 most common words
    41.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 03
    Total number of words is 3664
    Total number of unique words is 2010
    22.4 of words are in the 2000 most common words
    33.8 of words are in the 5000 most common words
    40.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 04
    Total number of words is 3633
    Total number of unique words is 1841
    24.5 of words are in the 2000 most common words
    37.0 of words are in the 5000 most common words
    44.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 05
    Total number of words is 3586
    Total number of unique words is 1846
    23.2 of words are in the 2000 most common words
    34.4 of words are in the 5000 most common words
    41.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 06
    Total number of words is 3607
    Total number of unique words is 2084
    22.2 of words are in the 2000 most common words
    33.2 of words are in the 5000 most common words
    40.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 07
    Total number of words is 3623
    Total number of unique words is 2004
    21.0 of words are in the 2000 most common words
    32.2 of words are in the 5000 most common words
    39.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 08
    Total number of words is 3694
    Total number of unique words is 1908
    23.9 of words are in the 2000 most common words
    35.9 of words are in the 5000 most common words
    42.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 09
    Total number of words is 3677
    Total number of unique words is 1942
    24.0 of words are in the 2000 most common words
    36.6 of words are in the 5000 most common words
    43.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 10
    Total number of words is 3626
    Total number of unique words is 1825
    24.9 of words are in the 2000 most common words
    36.4 of words are in the 5000 most common words
    43.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 11
    Total number of words is 3618
    Total number of unique words is 2001
    22.8 of words are in the 2000 most common words
    34.4 of words are in the 5000 most common words
    40.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 12
    Total number of words is 3649
    Total number of unique words is 2044
    21.0 of words are in the 2000 most common words
    33.0 of words are in the 5000 most common words
    39.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 13
    Total number of words is 3673
    Total number of unique words is 2094
    21.2 of words are in the 2000 most common words
    33.7 of words are in the 5000 most common words
    40.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 14
    Total number of words is 3663
    Total number of unique words is 1962
    24.2 of words are in the 2000 most common words
    36.0 of words are in the 5000 most common words
    43.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 15
    Total number of words is 1318
    Total number of unique words is 869
    30.8 of words are in the 2000 most common words
    44.5 of words are in the 5000 most common words
    51.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.