🕙 28-minute read
Artikulu bilduma - 10
Total number of words is 3626
Total number of unique words is 1825
24.9 of words are in the 2000 most common words
36.4 of words are in the 5000 most common words
43.4 of words are in the 8000 most common words
bazela gordetua, barrandan bere zokotik, ahierkundez betheak, harrigarriko neurriraino gaizkorrak, akhulu zizta baten gutizian.
Zer erran nien ene idazki hartan heien bihurria minberatzeko, beren yaidura tzarra sumintzeko? Eskualdun berriek badutela bortxaz beren
mintzaira eta idaztietan, halako gogortasun bat
eta haren leguntzeko eta eztitzeko yuan behar
luketela urthe-bakhotx denbora baten iragaiterat herri eskualdun batean, eta berehala ikhusi-
ko luzketela ondorio miresgarriak. Yende horiendako afrunt gaitza, hori!!
Nihauk erran dut bizpahiru aldiz hemen
berean, zertako dauden ixilduak eskualdun
berriak, beren idaztiak agertu gabe. Eta nehor ez
da bozkariotzen ni bezala norbait abiatzen delarik idaztio batekin. Atsegin goxoenarekin ikhusi
ditut lehenbiziko aldiz Gibel-aundi eta Xerroxin,
beren idazti arras pollitexan.
Bainan ohar amultsu bat ez da herra eta
oldar gorriarekin ihardoki behar, hitz larriak
oihukatuz, eta egia ez diren gauzak erranez eta
hedatuz. Eta gehiago dena, hek beren izenak
kukutuak izengoitiaren gerizan, eta ene izena
yakinikan, ni agerian, beren pezoinetik hirristu
dremendenik gabe harri ukhaldika, eskua gordeturik.
Yauntto horiek yoko pollit horri esker nahi
izan dute deneer yakinarazi gizon urguluntzihanpurutsu bat nizala, eta idazti azpiko hitzak
ezartzen dituztala yendearen harritzeko... ba eta
ere ene mintzaira yitu edo buhame eleak direla!!
Zer pertolikeriak, itsuskeriak... eta gezurrak
ez dituen erranarazten ahierkundeak, liphistan
ari direlarik yende gaitzikorrak! !
Ene adixkideeri nere esker beroenak, eta
samurtu gabe ar giten guziak lanean gure eskuararen xutitzeko sailetan, bakhotxa bere heineko
ahalaren arau, denak bake eta laguntasun hoberenean, gaitzitu gabe eta gibel-asmurik gabe,
deplauki eta leialki mintzatuz.
Guazen beraz aitzina, sathorrak utzirik bere
munutsetan...
(La Voz de Navarra, 1933/2/28)
LIBURUXKA YORI BAT
Erraiten ohi da liburu ttipietan haundietan
baino gehiago ikhasten dela, zeren eta lodiegi
direlarik nagitasun eta izidura poxi batek nausitzen gitu, ustez eneatuko girela, ahamen haundiskoa delakotz. Bainan, ñimiñoak direlarik,
errexki iresten ditugu.
Yateko gutizia haundirik ez duenari berdintsu
gerthatzen zaio, aphairu haundi bat ikhusten
duelarik mahain gainean, asmatuz yaki hek
guziak iretsi behar dituela. Eta gosea ttipitzen
edo itzaltzen zaio, nun ez duen iguintzen eta
okhaztatzen begi aitzinean dituen hazkurriak.
Bizkitartean, zati poxika bat bestearen ondotik
emanik, handik izpi bat, hemendik bertze miko
bat, azkenian yaten du uste ahal zuen baino
gehiago.
Horra zer gertha ahal ditaken irakurle nagieri Eskualdunen Loretegia-rekin, Pierre Lafitte
yaun aphezak, Ustaritzeko apezgaitegiko eskuara erakasle aiphatuak idaztia.
Hauxe da liburuño goxua eta mamitsua!
Eskuetatik ez daiteke utzi, hain da ederra bere
eskuara, eta gero zathi guziak aitzineko denboretako eskual idazle hoberenetarik hartuak,
bakotxa Lafitten ohar argituak azpian.
Hasten zauku Bernat Detxepare-kin, eskual
idazleen artean lehenik abiatu zena gure mintzaiaren hedatzen liburutan. Bere Linguae Vasconum Primitiae da lehenbiziko liburu eskualduna, 1545-ean argitaratua. Nafarroentzat ohore
haundia, ezen gutarra baitzen, Benabarrekoa,
Ehiaralarren sortua. (Ene sor-herritik hurbil,
auzokoa erran ditake).
Axular haundiaz ere mintzo da, nola ez?
behialako eskual idazle hoberena, aiphu haundikoa, eta denek haren Gero miresgarrian ikhusbide eta ikhasbide hutsenak eta garbienak aurkitzen dituztenak eskualtzale yakintsunek. Hau
ere Nafartarra, Urdazubin sortua, bere aphezgoa
Iruñen egina, nahiz bizi gehiena Saran iragana
zuen, hango elizako erretorgoan. Huna Axularren egi hits bat, «Baldin egiten balitz euskaraz
hanbat liburu nola egin baita latinez, frantzesez
edo bertze erdaraz eta hitzkuntzaz, hek bezain
aberats eta konplitu izanen zen euskara ere, eta
baldin hala ezpada euskaldunek, berek dute
falta, eta ez euskarak».
Bethidanik eskualdunak bere mintzaira
gutiesten!
Alo, eskualtzaleak, lehia zitezte liburutto eder
horren eroaterat: hor kausituko dituzie erakaspen ederrenak zathi laburretan, eta ez eneatzeko gisan eginak.
Lafitte yaunari goresmen bizienak igorri
ondoan, hemen gaude aiduru noiz agertaraziko
othe duen Euskaldunen Lorategia-ren bigarren
zathia, lehiakara erosteko, eta haren sail mamitsuetan goxatzeko eta loriatzeko. Yin daila zalhu.
(La Voz de Navarra, 1933/3/12)
ORAIKO ESKUARA
Nor nahiri galdegiten balinbadugu (alde bat
utzirik gure mintzaiaren gora-beheretan yarraikiak direnak) hea noiz uste duen eskuara garbikiago idazti den, lehengoen artean edo oraikoetan, ezbairik gabe ihardetsiko daukute aitzinekoak hobeagoak zirela.
Eta bizkitartean ausartatzen gira erraiterat
ez dela hala, nahiz erran hunen sinetsaraztea
arras neke ditaken gehienentzat.
Guk erran nahi duguna da, lehengoek hitz
arrotzak nasaiki ibiltzen zituztela bere idaztietan, eskuarazko hitzak ukhanikan ere bere xede
eta asmoren argitzeko, alde bat utzirikan
gureak.
Eta hain eskualdun garbiak izanik behialako
idazliak, zertako ibiltzen zituzten hainbeste hitz
erdarazkoak? Ohar huni ihardesteko luzexko
beharginezake mintzatu; bainan erran dezagun
laburzki, latin, frantses eta espainiako mintzaira
erdareri, arras lothuak eta atxikiak zirela denbo-
ra hetan ustez eta pollitagoak ziren hitz arrotz
horiek. Orai ere hortaik bada zerbait.
Axular-ek berak, garbiena izanikan ere denen
artean, zonbat hitz erdaldun ez ditu bere Gero
aiphatuan, yakinikan ere berak bazirela gauza
bereko eskuarazko hitzak.
Trabaillua, borondate, mantenua, lengoaia,
intencione, lana, onezia, hazia edo hazkurria,
mintzaira eta xedea-ren ordez ibili zituen ausarki. Deithoragarri da bainan egia ere lehengo
idazliak hobendun direla eskuarar eratxikiarazteaz hainbeste eta hainbeste hitz kanpotiar gure
mintzaira ederra emokatuz ilhunduraz bere garbitasun disdiranta.
Ni aspaldidanik ohartu nintzan hortaz, eta
horra nun gauza bera erraiten daukun Lafitte
yaun aphezak, eskual idazle miresgarriak, bere
Eskualdunen loretegi liburutto ederrean. Ohar
hori argitarazteko emaiten dauku liburu hortan
parrez-par Leizarraga eta Duvoisin-en Evangelioaren zathi bat eskuararat itzulia, bakotxak bere
moldean; ikhusarazteko, berak dion bezala,
nolako bidea egin duen eskuarak hamaseigarren
mendetik hunat.
Bainan horrek erran nahi ahal du behialako
edo aitzineko idazleak gutietsi behar ditugula?
Neholere.
Idazti eder horietan, bereziki Axularren, kausitzen edo aurkitzen ditugu ere anitz hitz galduak edo baztertuak direnak, bai eta ere inguru
ederrenak eta hutsenak mintzaiaren mami berekoak, trebeki eta legunki erranak, dakienaren
nausitasun eta aisetasunean.
Eta harritzeko da nola hamaseigarren mendetik geroz zoin guthi aldatu edo bertzelakatu
den eskuara. Etxepare edo Axularren mintzaira
oraiko ber-bera iduri zitzaigu, Garazi aldeko edozoin atso ezpainetatik atheratzen dena, elhausturia ahotik burustian badariolarik... mikoÑo
soberaxe xurgatu ondoan.
(La Voz de Navarra, 1933/3/25)
ODOLAREN LOKHARRIAK
Azken egun horietarik batez bidaia labur bat
egin nuen bazkalondoan, autobus batian lekia
harturik, eta kausitu nintuen ene ondoan
bidaiant lagun, bi eskualdun: bat gipuzkoarra,
aspaldian Nafarroako ipharraldean bizi dena, eta
bestea baztandarra. Heien eskuara solasian
sartu nintzan berehala, eta gizonak bozkariatu
ziren ikhustean nola señoritoak ere badabiltzala
eskuararen alde, bathere gutietsi gabe gure mintzo ederra, bainan goresteketan garraitiak berari.
Nik bi eskualdun kausitzen ditutalarik bere
mintzoan eleka, berehala lotzen niz heiekin solasian, hori baita ene atsegin goxoena. Eta aldi
huntan ere hala nahasi nintzan beren solasaldian.
Horra beraz, hiruak danba, danba, eskuaraz;
ni bethi bezala ikhusarazten gure elearen edertasuna eta bere hitzketa nasaia. Europako hizkuntzen artean nasaiena bere baitako hitzetan.
Eta ikhustekoa zen nola hiruak elgartaratu
ginen, bihotzak haizu utzirik, anaitasun hunkigarrian. Bainan, zer du gure minzairak, gure yendaki edo arrazak, gutarrekin aurkitzen girelarik
berehala gure baita erakusten dugula, gure barneko atheak zabal-zabalak idokitzen, yitea eta
izaitea agerian ezarririk?
Odolaren deia! Zer indartasun neurrigabekoa
duen, zer lokharri azkarrak dituen eskualdungoak, hain tinki atxikarazteko gutarteko estekamenduak!
Ene bidaia laburreko gaizo lagunak harrituak
eta loriatuak zauden entzuteaz ene laudorio
haundiak eskuarari eta gure arrazari; eta berek
erraiten zauten: Ba, ba; eskuara bezalakorik ez
da eta eskualdarrak munduko gizon adoredunenetarik, lehenbiziko herrunkakoak.
Doi bat eskolatuak giren eskualdunek behar
ginezake asmatu zer ikhusbide eta ondorio ederrak eman dezazkeen yaun edo señorito baten
mintzatzeak kartsuki eta suharki yende xeheen
artean, gure mintzai ederrean, zeren eta hek
ikhustean yaunek gohoratzen eta onhesten
dutela, asmatzen dute aldiz ez ditakela hain
gutiestekoa nola sobera ardura aditzen duten
bezala zonbait yendexkilen artean.
Hitz batez. Eskuararen gohoratzea eta hedatzea hiri aundietarik abiatu behar dituke. Herriak
eta herrixkak etzuketen gordeko eskuara, ustez
eta artzainen elea bakarrik denetz, eta guri
yarraikiko ziren. Ikhus dezatela ohore haundian
dugula gure hitzkuntzaren mintzatzea, kopeta
xut urgulluz, ez burua aphaldurik bihotz xumeen
araberan.
Hori eginez pitzaraziko dugu odolaren deia,
den lokharririk azkarrena zernahiren ardiesteko.
(La Voz da Navarra, 1933/3/28)
LARREKO ADIXKIDEARI
Atseginekin irakhurtu dut zure atzoko idaztia
zointan erraiten zinuen nola norbaitek ohartarazi zintuen nik ibiltzen dutala laborari hitza nekazariaren ordez, bekhatu itsusi baten hobendun
izan banitz bezela.
Badakizu eskuararat doi-doiak abiatuak direnak (ez othoi uste zure ohartzaleaz mintzo nizala) arras minbera direla eskuararen garbitasunarenganik. Eta horiek ez dutela ene eskuara
arrunt ulertzen, zeren eta ikasle berriak izanik,
oraino mendiz haraindiko mintzoa gutiago ulertzen ahal dute, eta hortakotz bethi oharka ari
dire.
Baina zer nahuzu, halere ausartatzen niz ene
luma haizu ibilaraztea, heien barkamenduarekin,
eskuararen amodioz.
Gure artean nekazari hitzak deus besterik ez
du hau beizik erran nahi, erderarat itzulirik. Dificultador...
Baditeke laborari, guk ibiltzen duguna, latinezkoa denetz, ezen hala iduri du, bainan guk
hitz hori utzizkioz bertze bat ibil ginezake. Lurgintzaria.
Labore, labe eta orhe-tik egina edo osatua
dela diozu, eta hala iduri du, doi bat oldoztu
ondoan. Bainan emazteki harrek erran zielarik
«gaur laboreak ditugu», ez othe zuen erran bahi
«gaur lanak ditugu»?
Eta, nola bertzalde, eratxiki, nola elgartaratu
labeko lanak lurgintzako lanekin?
Onhart ditzazu ene agur amultsuenak.
(La Voz de Navarra, 1933/3/31)
ESKUARAREN IDAZTEAZ
Lerro hauk abiatu baino lehen yuan dalla
aitzinetik aithormen bat, deblauki errana, gaitzikorrek ez dezaten uste heien makhur xuxentzaile edo kitzikatzailea nizala bakharrik.
Aithortzen dut nik ere denen araberan badituala nere hutsak, eta ene herriko baserritarren
ondoan, mintzaiari doazkon trebetasunetan
anitz ikhastekotan nizala; bai eta ere heien
artean yakintsun hoberenarekin baino gehiago
argitzen dutala ilhuntasun zonbait balinbadut.
Anitzek uste dute eskuara untsa idazteko
aski dutela hitztegietako hitz guziak yakinez
gogoz edo apuñatik. Eta ez da bathere hala.
Ene ustez hitzen ikhastea bezain beharrezkoa da aditza edo verboa, egindura, eta itzuliak
eskualdunki ibiltzea, zeren eta hitz batek hitzaldi batean erran nahi duena, beste batean, bera,
lekhuz kanpo da, funtserik gabekoa.
Ikhusbide anitz ezar nezazke hemen, bainan
irakhurleak enhea ez diten herabez ez ditut lerro
hauk luzatu nahi hedadura haundiskoa emanik
ene oharreri.
Buru-hausteak izan ditut zonbait aldiz idazti
batean hitzaldi bat ezin arras ulertuz, bere itzuliaren ilhundura ezin argitaratuz, xuxenki yakiteko zer erran nahi othe zuen, eta ardurenik azti
batek bezala bere mamia athera beharrez.
Hortakotz erran dezagun berriz ere, behin
bethikotz, baitezpadako eta ezin utzizko beharra
dela urthe guziz iragaitea ahal den ephe luzeena
herri eskualdun huts batean, baserritarren solaseri garraikirik, eskuara garbi, trebe, eta gurbil
ikhasi nahi duenak. Liburuen ikhasgaien eta
errint-erakasleen ondotik hori behar lukete egin
guziek, urthean behin.
Zer mirakuluzko ophutzak, zer mozkin
nasaiak ez lezazkete bil! Uzta ederragorik ez
dezakete ametstu.
Nihauri gerthatu zautana erraiten dautzuet
irakurleak; eta ene ikhusbidea yarraikirik zihaurek froga zinezkete nik erranak.
Eta lerro hoon ondotik erran behar dut aspaldian gogoan ninduana, Irular gure adixkide idazleaz. Bere eskuara arras lakhet zait; garbia,
ernea eta bakhuna, hain gisa goxokoa eta argia,
nun mendiez bi aldetako eskualdunek ulertzen
ahal dutena errexki, dremendenik neketasunik
gabe.
Eta harrigarriago dena; eskuara ikhasi omen
du, ez amaren besoetan, bainan muttiko tarrotua zelarik. Ez daiteke sinhets bere elheketa eta
idaztieri oharturik, ez dela haren sor mintzoa.
Barkha nezazu, Irular, zure matelak gorriarazi baditut izpiño bat, bainan egia erran behar da
oroz gainetik, lausenguak alde bat utzirik.
Nolako aita, halako semea.
(La Voz de Navarra, 1933/4/9)
LABORARI ETA LURGINTZARI
Larreko adixkideak galdegin dako yaun bati
eskuaraz anitz dakiena, omen, bai eta latin,
greco, eta hebreoa ere, hea argi dezan laborari
hitzaren ithurburuak.
Nik ez garbiki ulerturikan ere xuxenki zer
erran nahi duen, argi doi bat athera dut lurgintzari hitzari lothu denean.
(«Norbaitek uste du lurgintzari erran» (?) «Ez
du ordea adiaztuko: lurgina, zer da?» ... dio yaun
horrek.
Norbait hori ni bainiz, ihardetsi behar dut nik
ez dutala ezagutzen lurgina, baina lurgintza bai
(=labranza) Benabarre eta Laphurdin ezagutua.
Eta lurgintzatik lurgintzaria deitzea lurreko lanetan ari denari perttolikeria bat othe da?, Haundiagorik ez balitz!...
(La Voz de Navarra, 1933/4/24)
DEUNA EDO DONEA
Euskel-batzarkide izenarekin azpian, atzo
agertu idaztian galdegiten dauku eskualtzale
batek hea zoin ditaken eskual garbiago, donea
ala deuna, santo hitzaren ordezkoa.
Nik ez ditut liphistarik pitzarazi nahi, ez eta
ere burukoi agertu baten edo bertzearen aldez,
bainan bakharrik nahi nuke argitasun doi bat
emaiteko xedean, agerrarazi zonbeit berri izen
horri buruz, bederen Nafarroan eta Benabarren
ibiliak, lehen eta oraiko egunetan.
Erran dezagun aitzinetik XVI-garren mendean
Iruñeko paper zaharrek erakhusten daukutena.
Denbora hortan oraiko San Saturnino eliza deitzen zuten «Iglesia de Jaun done Satordi». San
Gregorio-ko dorreari «la torre de Don Gergori».
Ohartzekoa da Benabarren, Laphurdin eta
Xuberon nola deitzen duten Santiago eguna.
Yandenaki, (Yaundone Yaki = santo seor Yako).
Ene sortherrian (Luzaide) galdegiten balinbaduzue noiz diren herriko bestak ihardetsiko dauzutue (sic): «Yandenakitan» (Santiagotan).
Ikhusten dugun bezala mendiez beste aldekoek,
(eta bai ere Iruñekoek lehengo denboretan),
bethi yaun ezartzen zuten done aitzinetik.
Huna bertze eskuarazko saindu batzuen izenak oraiko egunetan deitzen dituztenerekin.
Yandone Petri, San Pedro. Yandone Mikelan,
San Miguel. Yandenani (yaun done Joani), San
Juan.
Barkha nezazu Euskel-batzarkide yauna, nik
ez dautzut emaiten ahal argitasun gehiagokorik,
zeren eta ez bainiz bathere maisu bat zuk hain
amultsuki eta bihotz onekin uste duzun bezala.
Bainan halere barne zolatik agerrarazten
daizkitzut esker saminenak zure onheziak ene
eskual sail xumeetan ikhasarazi dauzkitzun gai
goresgarriak.
(La Voz de Navarra, 1933/6/10)
ESKUARAREN IKHASTEAZ
Ez dezazuela asma, irakurleak, nik erranak
baduela den gutieneko hanpurus erakasnahia,
zeren eta eskualdunen azken lerroan edo
herrunkan nizalakotz. Bainan halere bakhotxa
haizu baita bere gogoetak agerrarazteko, ausartatzen niz erraiterat zoin diteken ene ustez bide
errexena eta hoberena eskuara untsa ikhasteko.
Erran nahi dut. Académico eta yakintsunena, ala
menditar eskualdun hutsen solasena.
Nik ikhasten hasi behar banuke dremendenik
durduzarik gabe hauta nezake eskualdun menditarren solasaldiak, academicoaren ordez. Bainan
aithormen hunek behar du argitasun bat. Academikoak edo yakintsunak eskuara sortzetik ikhasia balinbadu: ohakoan, amaren bularretan,
errainten ohi den bezala, ordian ezbairik gabe
hori ditake bide hoberena, zeren eta mintzaiaren
yabetasunari elgartzen zaiolakotz yakintasuna.
Yakintsuna eskualdun berria balinbada
nihondik (yakin dezala nahi duena), ez da mintzatuko menditarraren trebetasunarekin; eta
egindura, itzulikak eta aditza harek baino erneago eta garbiago ibiliko ditu, nahi ala ez.
Nahiz anitzek kausituko duten poxi bat arradoa edo ausarta ene sineste hau, ni xede hortarik ez niz kantitzen ez eta kordokatzen, gogoan
atxikitzen dutalakotz erakaspen haundiko ohar
hau.
Eskual idazle yakhintsun guziek eskuarari
lothu direnean, bere liburu eta hitztegi ederren
moldatzeko, zoin ithurrietan edan dute beren
yakitatea, nun bildu dituzte gaiak, nori eskatu
diote argitasunak, nun alhatu beren adimendua
eta gogoa? Hitz batez, Norat yuan dira eskuararen ikhasterat? Menditarren ganat, eta heien
artean zaharrenetarat, aitaxo eta atsoen ganat.
Horra eskualtzaleen yakitasunaren egiazko
ithurburuak.
Luciano Bonaparte berak ez balitz egon
hamalau urthe eskualdun herrietan bethi solasian menditarrekin, egin ahal luzkea egin dituen
lan ederrak? Ez, eiki.
Yakina da, liburuetarik eta erakasleetarik baitezpadako beharrra dutela eskuara ez dakitenek
eta eskualdunekin mintzatzen ahal ez direnak.
Bestenaz, nola abia, nola begiak idok, nola
ikhasten has? Itsuak kudeatzaile eta akulatzaile
gaberik ez du urratserik eginen.
Bainan erran dezagun ere. Denek, ohakotik
dakigunek ala geroago ikhasi dutenek, bethi irakurtu behar ginuke, ahalaz, sortzez eskualdun
direnen idaztiak.
Mendiko ithurri zurrustatik goxoago zaikigu
edatea ezenez etxean bildua dugun untziko uretik. Ez dea hala?
(La Voz de Navarra, 1933/6/21)
ESKUAL IDAZTEAK
Ohartu niz VOZ DE NAVARRA-k leku bat berexi diela bere orrietan eskual idaztiendako, EUZKADI-k eta EL DIA-k egiten duten bezala. Arras
untsa da hori, zeren eta gure mintzaira irakurtu
nahi duenak egun guziz, badaki nun hatzeman
edo aurkitu bere gutiziaren ardiestea.
Eta neri iduritzen zait ez dela sobera hedadura haundia eman behar anitz idazti egunian ezarririk. Aski da oraiko heinean emaiten dituenak,
bertzenaz orri bat oso-osoa ikhusirik irakurleak
utz lezake geroxeagoko, eta azkenian, ahantzirik, bathere irakurtu gabe geldi litake. Ez giten
athera oraiko neurritik, hastapenean bederen.
Etzauzea berdin iduri, idazle lagunak?
Mahain baten gainean yakiak sobera nasaiki
ikhustean gosea aphaltzen omen da, hek denak
iretsi behar ditugula asmatzean. Beraz, irakurleari bazka edo hazkurria eman behar zako poxika, ahamenka, ez dadin haste-hastetik ase.
Emeki, emeki yan dezala gohaindirik gabe.
Nafarroako ipharraldean baditezke seurki
anitz eskualdun garbi ederki idazten ahal dutenak, bainan herabeak ea uzkurtasunak lotsaizun
ditu zonbaitek izitzen dira beren izena, alegiazkoa izanikan ere, moldetako letran ikhustea.
Ba eta anitzek uste dute beren idaztien agerrarazteko behar dituztela aphainduraz eta edergailuz bethetu, ustez eta hola ederragokoak
izain diren. Eta ez da bathere hola, yaunak.
Idazti behar da giren herriko bakhotxaren
mintzaia gisa berean, laoki, aphaindura bortxatuetarik ihes eginik. Hori da eskuara ederrena,
ba eta lakhetagoa, goxoagoa eta hobeki ulertzen
dena.
Berehala ezagutzen dira lehenbiziko lerroetarik landa, idazti herrebesak, nahas-mahas handik eta hemendik harrapatu hitzak, metatuak
alderdi guzitakoak, eta hain beste buru-hauste
emaiten dauzkigunak ezin garbiki ulertuz zer
debru xuxenki erran nahi othe duen.
Alde bat utzi behar dira nahasmendu horiek,
zeren eta idaztiak edertu nahiz itsuten dituzte;
eta gerthatzen zaiote nexkato lakrikuneer bezala: beren ezpainak gorriturik eta begi ondoak
ilhundurik, ustez eta pollitagoak direnez, beren
egiazko edertasuna kukutzen, higatzen eta
andeatzen dute.
Mintza giten beraz garbi eta lañoki gure aitametataik ikhasi ginuen mintzai ber-berean.
(La Voz de Navarra, 1933/11/8)
BENABARREKO ESKUARA
Bakotxari, yakina da, iduritzen zaiko bere
herrialdeko eskuara dela ederrena eta garbiena,
goxoago zitzaiolakotz.
Eta, zertako ez erran? ni ere ahulkeria hortan
eroria niz, bainan ez itsuki, ene ustez, zeren eta
gauzak argi eta berme ditugulakotz gure ustekeriaren finkatzeko, hein batian bederen.
Mendiz bertze aldeko eskualdunen arthean
bethidanik izan ditu errekesta eta goresmen
haundienak Benabarreko eskuarak.
Eta ez da bathere harritzeko.
Dakizuen bezala, irakurleak, Benabarre
hango eskualherriaren erdian da kokatua, eta
eremu haundienekoa ere.
Beraz, ez da kotsatua Biarno-ko eta itsas
aldeko arrotzkerietatik, Xubero eta Laphurdi
bezala.
Bere zedarriak edo mugak, Gipuzkoari gerthatzen zakon araberan Espainiako aldean, inguratuak eta gerizatuak ditu eskualdunez.
Baionako astekari Eskualduna-k bere aurthengo Almanakan eraiki du zoingehiagoka bat
koblakarien arthean, eta lehenbiziko sei sarituak
Benabartarrak izan dira.
Lehen saria irabazi du E. Erramouspe aphezgaiak, Bankarra «Arranoa» bere lan ederrarekin.
Ez da harrigarri Banka-ko seme batian. Bazakien zerbait horgo eskuaraz, «Oxobi» idazle aiphatuak orai hogoi urthe phertsu batian Paris-tar
eskualtzale bati erraiten zakolaik eskuara nahi
bazien untsa ikhasi egon zeila artzain lau bortz
urthe Bankan.
Ba, Luzaide-tik ere gauza bera erran daiteke,
gure auzokoak baitira Bankarrak. Bi herrien eremuak zedarri berak berexten ditu.
Bigarren saria Baigorriar batentzat. Hirugarren saritua Ezterenzubi-koa. Laugarrena, berriz,
Erramouspe Bankarrarentzat. Bostgarrena, Irulegi-koa; eta seigarrena Eiharalarrekoa. Detxepare
lehenbiziko liburu eskualdun egilearen herrikoa,
1545-an agertua.
Ageri da berriz ere Garaztarrek beren eskualdungoaren omena ez dutela arinki eta funtsegabez ardietsia.
Bozkario eta atsegin haundiarekin ikhusi
ditut ene herriaren auzoko horien sariztatzea.
Gora ziek, Benabartarrak!!
Baigorri, Banka, Irulegi, Eiharalarre, Ezterenzubi!, zer xoko miresgarritan zizten kokatuak,
zer mendi ederrak zien bazterretan,zer ordoki
pollitak!
Zaudezte bethi eskualdun, arrotz galgarri
ohidurak ez daiztela sekula sar; ihes egin zizte
kanpotiar kotsutik.
Eiharalarre, Banka eta Ezterenzubiko erreka
xoko hohietarat ez dira hedatuko ez arrotz ohidurak. Mendiak gerizatzen zituzte: lekhu lilluragarrri horietan zirezte gordeak zoriontasun
goxoenean.
Zuen bakhetasuna eta aiseria ezagutzeko eta
gehiago maitatzeko behar zinukete doi bat ikhusi bertze herrialdetako biziaren nekhetasunak,
pairamenak, oinhazeak eta hertsurak.
Oraiko gizon adimendu argikoenek erraiten
daukute, ikhusiak ikhusi, mundu huntan ardiets
ditaken zoriontasunik egiazkoena lurrian bakarrik kausi ditekeela. Erran nahi dute: lurgintzan
edo laborarigoan.
Zaudezte beraz, hor, etxaldeari lothuak eta
yarraikiak, eskualdungoa izpirik galdu gabe
mundu higuingarria alde bat utzirik.
Donabartarrak, Garaztarrak ez gal, othoi,
gure eskuara maitea.
(La Voz de Navarra, 1934/1/30)
ESKUARA GARBIAZ
(Benabarreko eskuaraz)
«Kai-alde» Mutriko’tar idazle baten oharrak
irakhurtu ditut EL DIA’ko Euskal gaietan «erriizkerari buruz», idazburuarekin agertuak.
Erraiten duzu, «Kai-alde» yauna, herrietako
mintzaira erdaraz nahastekatua dela, hitz arrotzez bethea, eta eskuara hori ez daitekela onetsi, garbitu behar dela.
Hala balitz Eskual-herri guzian, zurekin nindaiteke, bainan barkhatuko nuzu ausartatzen
baniz zonbait oharmen egiterat, egia bere tokian
egon dadin.
Benabarren eta Laphurdin hitz arrotz guthi
ibiltzen dute, aintzez Espainia aldeko Eskualherrian baiño gutiago.
Nik idazten dutan eskuara herritarrena da,
huts-hutsa. Ez dakit bertzerik. Ene herritarrek
ulhertzen dituzte hitzez-hitz nik idazten ditutan
lanak, heien elhe ber-bera delakotz. Eta halere
noizian behin bakharrik ibiltzen ditut hitz arrotzak.
Baiona’ko «Eskualduna» astekariaren mintzaira ere herritarrena da, eta hitz bat ere ez du
ibiltzen heiek ezagutzen ez dutenetik.
Ene sortherrian, Frantzia aldeko Eskualherrian bezala ibiltzen dituzte zonbait hitz frantses, bainan guti, eta nik baztertzen ditut, eta
heien ordez ezartzen eskualdunak, «bainan
berek ezagutzen dituztenak».
Zuk emaiten dituzun ikhusbideak eskuara
erdaldunduaz, gauza hitsak edo tristiak dira.
Eskualdunak bethidanik lerratu dira hitz
erdalduneri, bereek eskuarazkoak yakhinikan
ere, eta gero ahazten dituzte, eta azkenian galtzen dira. Zonbat holako gerthatu den!
Axularrek berak idazten du «mantenua», eta
lerro batzu beherago «hazkurria». Zertako ibiltzen du lehenbizikoa erderaz, eta bigarrena
eskuaraz, gauza beraren erraiteko?
Eta erran dezagun azkenian, nehonek edo
iñork ez duela egin lan haundiagorik nola Duvoisin-ek, bere «Testamendu zaharra eta berria»n,
bi liburu haunditan idatzia, eskuararen garbitzeko. Axular, Leizarraga, Haraneder eta beste idazle haundien eskuarak dituen hitz erdaldun gehie-
nak eskualdundu ditu, eta ez nolanahika, ez
berak asmaturik hitz berriak, bainan menditar
eskualdun zaharren arthean bilhaturik, erdi galduak zirenak argirat emanik.
Hots: ithurri garbietan edanik.
Eta hango eskualdunek ulertzen dugu Duvoisin’en eskuara errexa.
Erran nahi dut, beraz, herritarrek liburuetako
mintzaira berdintsua ibiltzen dutela, Frantzia’n
edo Espainian bezala.
(El Día, 1935/10/18)
ESKUARAREN
ABERASTASUNA
Anitz yendek uste dute hitzkuntza bat aberatsa dela hitz anitz dituelarik. Hortan bakharrik
daukate frangok aberatstasunaren izaria edo
neurria. Eta hori ez da osoki eta arrunt egia.
Yakhina, hitzez xuhur eta murritz balinbada
hitzkuntza ez daiteke adimenduan ditugun
oldozmen eta gogoetak garbiki eta xeheki adiaraz.
Diote mintzairetan sartuak diren yakhintsuek
hitzkuntzaren erroan eta aditzan dela bere
egiazko aberatstasuna. Eta badakigu ze goresmen eta laudorioak egin dituzten yakhintsun
horiek, phundu hortaz, denen arthian eskuara
lehenbiziko lerroan eta hazkan ezarririk. Hitzkuntzak aberasten eta emendatzen dira gizonak
yakhitatian aitzinatzen eta argitzen diren araberan.
Gehiago daki gizonak eta gehiago behar ditu
hitz berriak sarthu bere elhean. Ikertzetan ikhas-
ten dituen argientzat behar ditu asmatu ezagutza berrieri dohazkon hitz egokiak.
Horra zertako erresuma gibelatuetan, yakhitatearen hurratsetan uzkur eta hurri ibili direnak,
bere hitzkuntzak ere hein berean doatzin.
Eskualherrian izan ditugu behialako denboretan, ta oraikotan ere baditugu, nun-nahi bezanbat gizon argituak eta yakhintsunak, bainan
denak zorigaitzez mintzaira arrotzetan eskolatu
dira, beren hitzkuntza guthietsirik.
Bainan aithor dezagun ere ez direla gizon
argitu horiek hobendun bakharrak eskuaratik
ihes egin balinbadute.
Eskualdun guzien hobena izan da, zeren eta
Eskual-herrian bethidanik ez dugu den gutieneko
axolarik izan gure mintzaiaren altxatzeaz eta
goresteaz. Aitzitik, zangopilatu dugu guhaurek.
Ez dugu sekhulan griñarik izan Eskual herrian
eraikitzeko haur-eskolak, ikhastetxeak, eskola
nausiak: hots, gure mintzaira besteen lerroan
ezartzeko yakhitate mota guzietan erdararen
herrunkerat helarazteko.
Bainan mail hortarat altxatzeko ezinbertzeko
beharra litake gure mintzairan sarraraztea
greko-tik eta latin-etik behar diren hitz berriak
bertze hitzkuntza guzietan egin duten bezala.
Eta hitz horiek, ene ustez, ez ditake tarrapatan eta tupustan eskuararat bihurtu, «uzkurtza»
eta «urrutizkiña», erreligioa eta telefonaren
ordez bezala. Ez: aski da, oraikotz, hitz arrotzak
« eskualduntzea» erran nahi dut, eskualdun eite
poxi bat emaitea.
Bertzenaz izigarriko nahaskeria litake «quimica» edo holako zerbait ikhasteko... Ikhasliak
enhea litazke, etsituak bethikotz, beren buria
erle kofoin bat bilhakaturik...
Hasi niz mintzatzen eskuararen aberatstasunaz, eta yarraik giten.

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Artikulu bilduma - 11
- Parts
- Artikulu bilduma - 01
- Artikulu bilduma - 02
- Artikulu bilduma - 03
- Artikulu bilduma - 04
- Artikulu bilduma - 05
- Artikulu bilduma - 06
- Artikulu bilduma - 07
- Artikulu bilduma - 08
- Artikulu bilduma - 09
- Artikulu bilduma - 10
- Artikulu bilduma - 11
- Artikulu bilduma - 12
- Artikulu bilduma - 13
- Artikulu bilduma - 14
- Artikulu bilduma - 15