Artikulu bilduma - 09

Total number of words is 3677
Total number of unique words is 1942
24.0 of words are in the 2000 most common words
36.6 of words are in the 5000 most common words
43.4 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
(que no pierda); eta holako bertze.
Ze aurkhintzak eta ikhusmen xoragarriak
hedatzen diren ni bizi nizan etxe aitzinian!
Berrehun metro gure menperatzaileek ezarri
zuten mugaraino.
Beste aldetik, Ondarlako hauzoa, dena bazterretxe xuriz bethea, izen pollitekoak. Udiri, Zeztau, Pelloenia, Ortxaix, Gallurria, Behorlegi, Aldabe, Bixkai... pentze eta alhorren arthean.

Goitiago mendi mazelan, oihanak eta alhapideak, eta ardi eta behi arthaldeak hedatuk hanhemenka.
Eskuineko alderat, urrun, Astobizkarra kaskua eta Ibañetako lephoa, urdinak. Ezkerretik,
Arnegiko erreka, eta haratago Uharte Garaziko
bazterretxiak.
Yuan den egunian izan ginen Uharte ondoko
bixkar batian, handik ikhusteko Doniane Garaziko ibarra edo harana.
Bizi nizeño ez dut ahatziko toki hartaik, ikhusi nintuen edertasun miresgarriak. Bazter guziak
etxe eta etxez betheak, lau edo bost herrixka
agerian, Izpura, Donazaharre, Azkarate, Uharte,
Lasa eta beren eliza dorre xuri eta xorrotxak
zerurat goititzen zirenak. Eta deneen hiri nausia,
Doniane Garazi, hauzo ederrez inguratua, gudu
gazteluaren azpian yarria, Benabarreko hiri
burua, Naparroako seme suharrenak, benabaztarrak, 1512’an Duque de Alba’ren gudulariak
zaphatu eta ohildu zituztenak, beharriak aphal
itzularaziz Orriaga’ko mendietarat.

Eskuara ere, zorigaitzez, hasia da galtzen,
haurretan, Luzaiden. Nahiz ez duten ahazten,
lerratzen dira erdararat.
Bainan, badakizea zonbat karabinero ditugun
herri ttipi huntan? Berrogoi! Eta orai, «guerra de
tarifas aduaneras» horrekin, beste hamar
berriak ekharri dituzte. Eta zubitik harateko
aldian, Arnegi’n? Zortzi, eta horietarik sei eskualdun...
Berrogoita hamar karabinero horiek, beren
sendi edo familiekin; eta gero aduanako enplegatuak, poliziak eta beren emazte, biltzen direla
hiru ehun arrotz, hurbil. Hea ze kalte izigarriak
egiten dituzten eskuarari!
Bainan erran behar dut ere badela karabinero horien arthean, bat, nafar eskualduna, eta
bere emaztea ere, lau haurrekin, denak etxian
eskuaraz mintzatzen direnak. Berak erraiten zan
egin ahalak eginen zituela bere haurrek ez dezaten gal eskuara. Ze gauza ederra holako ikhusbide edo etsenplua ikhustea!
Muga huntan gerthatzen diren gauzak nihun
ez dira ikhusten. Ondaria’ko hauzua Frantziakoa
da... bainan hemen, Luzaiden, bataiatzen eta

ezkontzen dira, bai eta ehortzen ere. Gure hil
errian dituzte bere hobiak, eta hil harriak, eskuaraz idaztiak, guk bezala.
Iruñeko aphezpikugokoak dira. Eta baditugu
Luzaiden bi bazterretxe Baionako aphezpikoaren
menekoak.
Hemengo aphezak (Luzaidekoak), horra nola
ikhertzen dituen liburuan Undar’ako sortzeak,
ezkontzak edo eriotzak; «de mi feligresía de Valcarlos»...
Eta Lasa’ko aphezak, aldiz, gure bi bazterretxe azkenak deitzen ditu «de ma paroisse»...
Horra ze nahaskeriak eta ondorioak sor arazi
dituen arrotzek ezarri zituzten mugek.
Luzaide’n, 1935’eko Agorrilan.
(El Día, 1935/8/25)

EMAZTE KOSKAK
(Benabarreko eskuaraz)
Lerro hautan errain dutana emazteez ez nuke
irakurleek uste dezaten guziak lerro edo herrunka berean ezartzen ditutala. Yinkuak beira nezala holako ustekeriaz.
Ez. Hori etzait gogoratu ere, zeren eta baitakit emazte anitz gutiz-gehienak, zorionez, ez
direla nik hemen mintzatu nahi dituenetarik.
Bainan badirela ere beste anitz eta anitz, arinak eta axola gabekoak, oraiko moda lizuneri
aiher direla, hori itsu ez direnek ez dute ukhatzen ahal, frogak agerian eta berme ditugulakotz
gure erranaren egiztatzeko.
Emazte horiek iduri dute debruak barnian
deramaztela, gizonaren kitzikatzeko eta bere
lizunkeriaren iratzararazteko eta sustatzeko.
Besoak eta lephoa bulharreraino eta bizkarreraino buluziak, bilhoa horitua eta izurra, bekhainak eta bethezpalak izunak. Soineko arinak
eta behar ez diren lekhutan tinkatuak, barneko
mamiak agerrarazteko.

Hots, erdi buluz-gorriak. Ba eta, bethi ari dira
aitzina, zerbait debrukeria berri phentsatzen.
Aurthengo udan, zer uste duzie asmatu dutela? Zaia urratua, frantsesez jupe fendue deitzen
dutena...
Eta zer da hori? Zer den hori! To, zaia aitzinetik, erdi erditik pikatia, idokia... azpi erditsuraino,
nun ez den goitixago ere...
Debru sorginak! Badakite, ba, ibilzian eta belhauna aitzinatzian, buluzia agertzen delarik,
gizonak han finkatuko diela behakoa, eta gero
bere baithan errain, noraino heltzen othe da
urradura hori?, ustez eta dena hola doala aitzina,
hala ez izanikan ere, yakina.
Emazte koskeek horra zer lizunkeriak gogoratzen dituzten gizonaren gutizia tzarrak phitzarazteko.
Bainan, harrigarri dena, ez uste gero emazte
horiek oro ahalgea arrunt galdua duten horietarik direla, sosian truk nornahiri emaiten direnetarik gorphutza mozkin salgai eginik.
Ez; eta hau da deithoragarriena. Badira ere
familia ohoregarrizkoak, nahiz aita-ama larderia
gabekoak eta arinak, bere alabeer sobera haizu-

tasun emaiten dazkotenak, moda itsusi horien
ibiltzeko.
Eta nolakoak diren haatik emazte horiek!
Aphezek, aphezpikuek, eta Aita Saindua bera
ari zaizkote erraiten soineko ahalgegarri horiek
Elizak debekatzen dituela, gizonaren bekhatuzko
bidea phizten dutela, behar den bezalako emazte girixtino batendako desohoregarri dela buluztasun higuingarri hortan ibiltzea, bekhatu gaitzian erortzen direla, eta nik dakita zonbat holako manu, aholku eta mehatxu.
Bainan denak debaldetan!!
Emazte horiek arraren kitzikatzeko nahia
hain dute gogo-bihotzian errotik sarthua, nun Elizako mehatxunak eta beren ohorearen zangopilatzeak ez ditu dremendenik ere lotsatzen, eta
bere bidetik baztertzen.
Horra zer den emazte koska, kraixturik gabe
uzten dutelarik, eta bere biziaren kudeatzeko
eskubidea haizu duelarik.
Ez dakit nork erraiten zuen holako emazteek
gizonaren haizutatasuna balute, zuhaitzetarat
igan behar ginukela hetaik ihes egiteko.
Hitz gordinak, bainan ez direla egiatik urrun.
(La Voz de Navarra, 1935/11/7)

ESPAINIAN IBILIA
(Benabarreko eskuaraz)
Geaxan, Eiharaberriko semia soldadogoaren
egiterat ereman zuten, amaren besoetatik poiramen garratzenetan bazterturik, Espaiña barnian
den hiri urrundu eta itsusi batetarat, izenez Albacete...
Auritzetik hego alderat etzien fitsik ezagutzen, eta lau egun gostatu zitzakon harat heltzea, Espainia guzia ibili ondoan.
Bi urthe hits han iraganik itzuli zen bere sortleku maiterat. Iduri zitzakon sorgin amets itsusi
batetik iratzartzen zela.
Bere adixkideek, haren itzultziaren ohoratzeko egin zuten apari eder bat ostatuan.
Untsa yan-edan ondoan, Geaxan, mahi
buruan yarria, ari zen ihardesten adixkideen galdeeri, hea ze eskualdeak kurritu zituen, nolako
yendeak ziren, eta beste xehetasuneri.
— To, erraiten dako batek, ohartzen nuk han
beltzatu hizala.

— Eztuk bathere harritzeko, hango bero izigarriek lama kixkaltzen die.
Trenetik yautsi nintzalaik yendiak ari zitukan
saltzen izigarriko ganibet batzu bi zehe luzetasunekoak, oihuka, «Navajas y puñales de Albacete»... eta idekitzean, karrask! egiten zitean.
Eta, futxo!, izitu nindukan ustez eta han
denak ari zirela ganibet ukhaldika tripa lehertzen, eta tresna tzar hori ezinbertzezko beharrekoa zela yende heien arthian ibiltzeko.
Badakizie, gero, erdi moruak direla odolez,
eta ohidurez.
— Eta bestenaz, hiri ederra dea, Geaxan,
Ahalbatzete hori...?
— Arras itsusia eta zikhina. Sekhula ez dik
eurik egiten, dena herrautsez estalia duk, karrika zolak lurrezkoak dituk gehienak.
Phentsatzen ahal duk ze garbitasuna izan
ahal diteken hurik gabe.
Etxe aitzinetan yarriak, karrikan, erraztatzen
dituk emazteak, ba eta bere haurren burutan ihizin... ibiltzen ere...
Hots, hemengo buhamiak bezalatsu.

To, behin ze irriak egin nitien eskola batheko
haurrak ikhustean! Bazitean maiñu baten beharra! Soinekoak, phildetan: orthotxik, eta begitarteak, urthian behin ikhuziak.
Orhoitzen nindukan ba, gure bazterretxetako
haurrez, menditik yausten direlarik eskolarat,
hain garbiki yauntziak eta ikhuziak.
Bainan, hail, hail, holakorik han ikhustea...
Espainia barne hura ikhusi nuelaik harritu
nindukan.
Han eztuk zuhaitzik nihonere ageri, ez eta phentzeik. Mendiek iduri die herrauts metak. Begiek
hel-ahala, alderdi guzietan idortasuna eta idortasuna.
Nik etxikiat nola debru lakhetzen ahal den
yendia eremu hetan.
Eta hango herriak ere araberakoak dituk,
beltz-beltzak, eta garbitasuna entzutez bakharrik ezautzen die...
Debrien bisaia! handik urrundu nintzalaik eta
gure lurretan sartzian iduri zitzaikan ifernutik
athera eta parabisuan sarthu nintzala.
Eskualdun guziek ikhus balezazte eskualde
horiek, gehiago maite luzketek, ba, gure Eskual-

herri miresgarria. Han dituk, han phizten eskualdungoaren phindarrak.
Hori litekek phitzgailu hoberena zonbait
eskualdunen bihotzeko hotztasunaren suntsitzeko. Gure menperatzaileen eremu eta herri tzarpail horien ikhustea.
— To, hala uk, ba, Geaxan, ederki mintzo hiz,
eta gauza berak entzun ditiat hego aldeko arrotz
herrietaik itzuli diren eskualdun guzieri.
Alo, alo!, edan eta kanta dezagun Geaxanen
eta Eskualherriaren ohoretan.
Eta basoak eskutan hasi ziren...
«Urzo xuria, errazu,
Norat yoaiten zira zu...»
Iruñen.
(El Día, 1935/12/22)

GAIZO ERRAMUN
(Benabarreko eskuaraz)
— Ze ari hiz hor, Pettan?
— To zohi atheratzen hurbide bat egiteko.
Phentze behere horrek ez dik sorho hunik emaiten, eta busti-aldi bat behar dikoat eman.
— Ziek bethi gibelatiak! Aitzurtzen ari zizte,
lehertiak, aberiak bezala lanian. Ameriketan
laboraria ez duk izerditzen, ez eta eskiak zikhintzen ere. Lan guziak mekanika tresnek iten die.
Gaizuak ziek bethi asto!
Debru fantesuntzia, Ehialepoko kaskuan,
artzaian hindabilanian, marrakuku yaten, ez hintzan urguluz hain hanpotua! Kalifornian ibili
zireztenek uste duzie gu harpetan bizi girela,
behialako basa-gizonak bezala.
Ohoit adi hitaz, urde kasko harroa. Gain hartako etxolan artzain hintzalaik hirauk iten hintien
taluak, athorrak latsatzen, eta muthurra noizian
behin bakharrik ikhuzten, yenderik ikhusi gabe.

Eta orai horiek dituka? Alaintso, ze puthiko
yaundua yin zitzaukun lehengo artzain zirtzil eta
xoil hura!
Enetako eta deneendako, hire soineko ederrekin, bethi izain hiz Errekagain-eko Erramun,
artzaingoan biruna bizkarrian ibiltzen zena, arratsetan lastuntzi eta mihise gabeko ofian etzaten
zena. Bana, errak, eta zer hintzan Kaliforniako
mendietan hire arthaldia saldu artio? To, Luzaidekotan ez hien seurki han bezain bizitze salbaia
ibili. Hemen bederen herritik hurran hintzan.
Denek badikiauk, Erramun, ze ifernuko bizia
deramaten Kaliforniako artzainek. Alhapidiak
urrunduak, lau bost egunen bidia herri hurbilenetik haraano yuaiteko, arimarik sekhulan ikhusi
gabe, mortuan bezala. Hots, hik hire sortherriko
bizitza hainbeste gutiesten dukan baino anitzez
borthitzagoa.
Eta noizbait arthaldia saltzen balin baduzie,
ah! ordian!
Juaiten zizte hirirat, eta han, soineko ederrak,
xapela eta eraztunak erosirik, iduri zauzie yaun
haundi bilhakatu ziztela, tarrapatan, goizetik
arratserat.

Gizagaizo Erramun, ago hire heinean, utzkik
alde bat haundikeria horiek, eta bizi hadi lañoki,
urgulutan sartu gabe.
Bestenaz, maltzurrek eta faltsuek lausengatuko eta balhakatuko hute, gero hitaik baztertu
bezain laster trufaka erraiteko heen lagunen arthian.
— To, sekhulan ezinikan sinhetsiko ze heineraino harrotu den gaizo pullo hori. Ai, urde zorriphiztia, noizbait nahi ez ditienak entzunen ditik,
eta lehergarriko irriak inen ditiauk haren gain.
Beharbada borthitzki eta soberaxko deblauki
mintzatu nuk, Erramun, bainan gure haurdanikako adixkidantzak mihiaren lazatzerat bortxatu
nik, ez bainezake yasan hitaz in dezaten errakaitu irringarri bat, deneen yostagailu.
Nahi balinbaduk bizia bakhian iragan, ago
hire lerroan, eta izarian, eta guziek maitatuko
hute.
Barkatzen dituka ene hitz ausartak?
— To, ekharzkik bost horiek, egiazko adixkide
bat hiz, Pettan, eta hire aholku zuhurrak yarraikiko ditiat bizi nizeno.

Holako elheketa funtsezkoek zintzurra idortu
baitaukek, gauazen arno zahar buxuinatua
dutan bathetaik xortaño bat yastatzerat. Hauta
duk, eta bihotza altxatzen dik.
— Guazen ba, Erramun. Sosduna hortan
ageri duk, to!
(La Voz de Navarra, 1936/1/29)

VI. ATALA
EUSKARARI BURUZKOAK

NAFARROKO MINTZOIRAZ
Barka nezazie, irakurle onak. Baxenabarrako
eskuaraz idazti lerro hauk, bainan Eskualherriko
bertze mintzoetan trebe ez izanik bakotxak ez
du emaiten ahal berak dakienatik kanpo.
Eta gero ere ez othe zen Iruñen leheneko
denboretan Baxenabarreko hizkuntza mintzatzen? Nik bederen hori uste dut, zeren eta gelditu diren hatzak eta hitzak hala sinetstaratzen
gaitu. Mihi, ttipi, yaundone, mukurru, gaitzuru,
eta holako bertze. Bainan lan hori utz dezagun
gizon argitu eta yakintsuenen eskuetan eta goazen aitzina gure asmuan.
Denek dakigun bezala azkeneko sei zazpi urthetan debekatua ginuen ezpañetatik yalitzea
gure aita amen mintzaira, gure sor elea, bainan
orai gobernuak lazoago uzten du uztaia eta poxi
bat mintzatzen ahal gira haizutasunarekin. Iraun
dezala bethikotz.
Izigarri da nola suntsitzen ari den gure eskuara ederra. Patar behera legun batean bezala

badoa, ikharagarriko zalutasunean, denek bazterturik, alde bat utzirik, gupida eta
amodiorik gabe holako mintzaiari, hain haundizki goretsia gizon yakintsuenaz. Bai, hori da egi
borthitza, latzgarriena, hitsena gure herriarentzat, zeren eta mintzaia gogoaren miralla balinbada, hura galduz geroz guhaur gure etxean
arrotzak izanen gira. Ba ote da ahalgegarrikorik?
Zorionez, bozkario izpi bat heldu zaizkigu
hertsura huntan. Gizon Eskualdun huts batzu,
batasun bat eginik Euskeraren adiskideak deitua, iratzartus dire eta barneko suharra ezin atxikiz alferretan, hor ditugu lan ederretan abiatuak
gure eskuara maitea piztu eta hedatu nahiz.
Uste dugu aurthen ere yazko eta aitzineko
urtetan bezala zerbait eginen dutela herrixka
horietan gure mintzaira eta ohiduren aldez.
Alo, berma hor, yaunak, gu hemen gira zuen
laguntzeko poxi bat gure ilabeteko sariarekin.
(La Voz de Navarra, 1930/6/15)

LIZARRAKO ESKUALTZALEAK
(Benabarreko eskuaraz)
Gerthakari dohatsua eskualdunen eta Eskual
herriarentzat Lizarran erabaki duten yaunek
Eskualtzale Batasun bat eraikitzea. (Patronato
Vasco deitua), beren arbasoen mintzai ederra
ikhasteko, altxatzeko eta hedatzeko eskualde
hartan.
Ikusbide miresgarria gure ariako aslai horiek
emaiten dautena, azkenian iratzarturik bere
nagitasunetarik, yarraikitzeko kartsuki eskuararen alde, bere odoleko mintzoa errepiztu nahiz.
Guziek dakigun bezala, behialako denboretan,
aitzineko mendetan, Lizartar guziak eskualdunak
ziren, beren deiturak eta beren eremuetako izenak frogatzen dituguzten (sic) bezala.
Bainan ni ausartatzen niz erraiterat eskualtzaile suhar horier ikas dezaten Naparroako mintzoa. Ez beste eskualdeko batetakoa, anitz ikasle berriek egiten dutena.
Nahiz Naparra barnean berean badiren zonbait motako mintzairak, hor dugu Ulzamakoa,

hain ederra, hain hutsa, eta hain gurea. Baita ere
Esteribar, Erro ibarkoa, edo Baztangoa. Bainan
ez giten ilki gure etxetik guhauren artean dugunaren xekatzea.
(La Voz de Navarra, 1932/2/3)

EUSKEL-SOLASA:
BERRIZ, HIRU LAGUNER
Lehenik nahi dut aithortu zuen Sararaitzuko
(sic) mintzaira pollita arras maite dutala, nahiz
zonbait hitz eta inguru ez dutan ulertzen. Eta
hori gerthatzen zait zuen idazkian nere heinean
hitzetik mintzo zireztelarik. Ez dut ulertu ahal.
Mintza giten zuen goiztar eta egin hortarik.
Guk erraiten dugu, Hi mintza hadi eskuaraz; ez,
I, egin eskuaraz. Egin, hacer, gure artean. Zuek
goiztar egin duzu. Guk: zalhu egin duzu, (zalhu,
pronto) Zuek: zer goiztar yaikitzen zade. Guk:
zein goizik yaikitzen zira. Zer hori erdaratik hartua iduri du. Benabarren erraiten dugu: Zein
goiztiarra ziren, que madrugador es V. Lusagar
goiztiarra, patata temprana.
Nere paperan idatzi nuen, mintzatzen den
araberan, ez arabean agertu zen bezala. Arabera, segun, conforme. Arabeala ez dut sekula
aditu.
Nik etzituztet xehakatu (yinkoak beira nitzala, ez eta ere makil ukhaldika umatu. Zuen xixta-

ri ihardokitzeko nik ere hartu dut nere akuloa.
Bakotxa yazartzen da ahal duen moldez.
Ez dea gathua ere erroz-gora etzanik oldartzen bere azazkal zorrotzekin kitzikatzen dutelarik? Nik ere berdintsu egin dut zuen zimikoari,
bainan samurtu gabe.
Nere eskualkide onak, ulertu ahal dukekizue
ere hitzak lañoki erran ditutala, herrarik gabe
amultsuki, halako alegia puxka batekin bezala.
Lerro hauk urhentzerat noa, eta ohartzen niz,
gogotik yoanik, enizala mintzo zuen Yakitunkideetarik: ahanzkorra bainiz, eta buru ahula.
Yakitun, Bizkaiko hitza da. Zuek diozute Yakitun-kideak, sabios erran nahi duela. Gure artean
Yakintsu erraiten dugu. Zertako yoan kanporat
etxean dugunaren bila?
Barka, yaunak, laidostatu bazituztet ezinustean.
(La Voz de Navarra 1932/5/12)

ZUBEROKO ESKUARA
Zonbat aldiz ez dugu entzun Xuberoko
eskuara arras nekez ulertzen dela. Eta guk bederen aste guziz irakurtzean Baionako Eskualdunan eskualde hortako idaztiak, ikusten dugu zoin
arinki ezarria eta hedatia den omen edo fama
hori. Bai; nola ukha badituela hitz batzu, haboro
(gehiena), heben (beren), arra (berriz), egartu
(yasan), eta holako bertze zonbait guri bitxi zizkigunak. Bainan mintzaiaren mamiak, inguruak,
erroak eta ithurburuak baxenabartarrekoak dira
huts-hutsak. Guk Luzaidekoek, garaztarrek eta
aldudarrek errexki ulertzen dugu; eta hemen
berean, Iruñen, ari niz egun guziez solasian
xuberotar batekin, biak buruz buru, bathere
nekerik gabe, legunki, trebeki.
Ba eta, futxo! etzait gauza bera gerthatzen
gipuzkoarrarekin, erdizka baizik ezin ulertuz. Eta
Naparroan, hain eskuara ederra izanik ere, Iruñarrak ari dira gipuzkoarraren ikasten!
Orai yiten zait gogorat, zer egi haundia erran
zien Mr. Lacombe-ek «Revista Internacional de

Estudios Vascos» delakoaren zuzendariak, solas
batean, Iruñeko eskualtzale batekin. Yaun horrek
erran zakon huni Frantzia aldeko eskuara mota
guziak Napartarrak zirela. Laphurtar, Xuberotar
eta Baxenabartar, denak bat, guziak ama berekoak, ohantze berdinekoak, seaska batekoak.
Lakonbe-n aitzinetik beste eskualzale barri
(sic) batek omen haundiko gizona eskuarazko
lan horietan, Mr. Saroihandy-k (damuz, berriki
hila) erran zien etzela bathere ta lapurthar mintzorik, zeren eta horgo mintzaira Napartar hutsa
zelakotz. Ba eta hori nornahik frogatzen ahal du
«Eskualdunan» irakurtzean Laphurdiko idaztiak.
Hitzez-hitz Baxenapartar ber-bera da.
Horra ba, mendiz haindiko, Bidasoz bertze
aldeko eskualde guzietako eskuara dena bat,
Xuberotarreko hitz zonbait alde utzirik. Beste
ohar bat ere egin behar dugu, erranez zer irudi
haundikoak diren Erronkariko eta Saraitzuko
eskuarak gure Baxenabarrekoarekin eta Xuberotarrarekin. Behin agertu zen VOZ DE NAVARRA
huntan berean, Orontz, Saraitzuko herrixka
bateko idazti bat, eta harritu nintzan zer eite

haundizkoa zen Luzaidekoarekin, eta loriatua
nagon iduri hortaz.
Azkenekotz lerro hautan nahi dut, beraz, oharrarazi zer hedadura nasaia duen Naparroako
eskuarak, Laphurdi, Xuberoa, Baxenabarre,
Erronkari, Saraitzu, Aezkoa, Ultzama, Basaburua, Baztán, Esteribar, Erroibar, Artzibar; guziak
erro berekoak.
Ba... bainan Iruñarrak gipuzkoarra ikhasten,
eta nahiz, goitiago erraten dugun bezala, erdia
ere ez dugun ulertzen, zonbait aldiz, hitzak
banazka yakinak izanik ere, asmatzen dugu zer
debru erran nahi izan othe duen eskualdun
berriak. Bizpahiru aldiz irakurtzen dut, eta ezin
argirik athera, edo biziki nekez.
Burua gogorra baitut, naski.
(La Voz de Navarra, 1932/10/18)

ESKUARA ERREKARAT?
Deithoragarri da herri eskualdunetan ikhusten duguna. Erdara, arrotz mintzoa, nagusitzen
ari da egunez egun, erdeinu eginik gure mintzaira ederrari.
Odoleko deiari ukho egiten da eta nolanahi
erortzen dira arrotzen azturetan eta mintzoan.
Gazteriak, eta bereziki nexkatoak, beren herrietan ikhusiz andere kanpotiarrak azken modazko
yauntzietan, liluratzen eta xoratzen dira aphaindura eder baten aitzinean. Edergailuak, lephoa
eta besoak buluziak, biloa motz, zaiak labur;
horra herrietako nexkeen begiak larrituak, zerbait miresgarri balitz bezala. Eta gero, futxo,
nola ez heier yarraiki urrats eta ele guzietan,
nola mintza gure ele arruntean, arrotza ikhusirik
bere ahotik badariola elhausturia burrustan,
zaluki eta legunki? Ez, diote, eskuara sukhaldetik
kanpo ez daike athera. Bego han, supazterrian,
atsoentzat, zaharrentzat. Horra nor diren egiazko eta lehenbiziko hobendunak gure eskuararen
galtzeaz. Nexkatoak.

Emakumeak, zer lan ederra egiten ahal
duzien gaitzari ihardokitzeko, zien ikusbide edo
exempluarekin!
Muthikoetan ere holako zerbaitsu gertatzen
da, bethi kanpotiarrari atxikia, heien eleak eta
hitzak nahiz ikhasi, zozokerian tetelduak, ustez
arrotzak baduela munduko yakitate haundia, eta
berek, herritarrek, adimendu itsua dutela, ilhunbetan bizirik. Ez da beraz, haundi eskuara
gutietstea, bere solasetarik ohilduz, baztertuz,
zerbait okaztagarri eta higuingarritik urruntzen
giren bezala.
Eta harritzeko da nola herrixka batetarat lau,
sei arrotz yinez geroz, berehala gazteria guzia
beretzen duten, heieri so, ahoa zabaldurik.
Ba eta gero, zertako ez aipha ere aphezek
zein guti axolarik duten eskuararen ganik, beren
elizako predikutan erdarari lothurik herri arras
eskualdunetan, guhaurek ikhusi dugunez asko
aldiz? Eta, zertako hori? O! hiruzpalau entzuliar
erdaldun elizan badirelarik. Eta herritarrak,
gehienak, han daude aphezari so, hitzik ulertu
gabe.

Errientak edo maestroak ere hobendun haundiak dire eskuararen iraungiaz, guziz gehienak
etsai gorriak baitire. Eskolatik kanpo, karrikan,
haur ttipi ala tarrotuer debekatzen dituzte
eskuaraz mintzatzea hau ere gure begiez ikhusia
dugu. Lekuko gira.
Eskuara itsabasitzetik beiratzeko, ene ustez,
lan hoberena ditake gizon eskolatuak, eta halaber andere gazteak, mintza diten bethi eskuaraz
herritarrekin, zeren eta ikhusbide hori ikusiz
ahalgea eta lotsa yuain zaizkote, eta berehala
lothuko dira eskuarari. Zonbat aldiz ez gira ohartu hortaz, guk gauza bera eginik.
Emakumeak, emazue hor, lanari; mintza
herri eta herrixketan eskuaraz nexkatoeri; ohil
zazue heien herabea, goraki atxikiz eta hedatuz
gure mintzaiaren edertasuna. Ohakoako mintzoa
ahanzten edo baztertzen duenak, bere gogoa,
bere baita, bere izaitea bertzelakatzen du, eta
arrotz bilhakatzen da bere kidekoen artean.
Horra eskuara ahantztearen ondorio hitsak.
Gauden eskualdun Eskualherrian.
(La Voz de Navarra, 1932/11/10)

IKHAS GURE MINTZOA
Usuki ikhusten dugu eskual herriko seme
erdaldunak, eskuararik hitzik ez dakitenek, eta
bizkitartean bethi ari zaizkit aithortzen zein
haundia den beren amodioa gure mintzairi,
goresmenik bizienak eginik bere edertasunaz.
Bainan hitzak haiziak eremaiten ditu eta ele
pollit horiek mihitik barne ez dira sartzen, ezpainek kartsuki erranak izanikan ere. Nun ditugu
amodio horren frogak?
Egiazko eskualdunarentzat eginbide baitez
padakoa behar liteke izan gure mintzaiaren
ikhastea, oroz gainetik, berari leihaturik gogo
eta bihotzeko khar beroarekin. Ordian bakharrik
sinets ginezake heien amodioan. Anartean,
beren hitzak, hain ederrak ahoan, alegiazkoak
eta funtsezgabekoak iduri zaizkigu.
Ez dira, ez, denak nagi eskuarari buruz. Ezagutzen ditugu Iruñar zonbait, lehen hitzik ez
yakinikan, eta sutsuki berari bermatu ondoan
zoin polliki eta errexki mintzatzen diren eskuaraz. Ohore heieri! Eskual-herriko seme erdaldun

guziek lan hori bera egin balute, zer itzulika
eman dezaken gure herriak, zer ondorioak gure
ethorkizunarentzat! Bainan aithor dezagun,
halere ez girela etsitzen, ez girela arrunt umikorrak, ikhusiak-ikhusiz, nola oraiko egunetan gure
mintzaiari lehiatzen diren, egundaino ikhusi ez
dugun neurrian; eta ethorkizun eder bat igurikatzen ahal dugu ephe laburrik barne. Urthetik
urthe ari dira emendatzen ikhasleak eta erakhasleak. Haurrak eta gazteria tarroa badoa trumilka eskual eskoletarat. Bost ehunetaraino
abiatu omen dira aurthen. Ikhusi othe duguia
sekula holakorik?
Ene urgulo eta yaidura haundiena da gure
arraza edo ariako mintzaiaren yakitea, eta
nihauk ere anitz ahantzia izanik, hainbeste urthe
Iruñen egon onduan, yarraiki nintzan arraberritzerat eta zalusko ardietsi nuen, zeren eta
eskualdun herri hutsetan sorthu girenek ez dugu
lan haundirik egin behar hortarat helzeko. Badugu barne zokoan zerbait gure haur denboretan
ikhasia duguna eta ez dela oraino arras itzalia,
hautsaren pian den pindar kukutuan, iduri sua

errepizten dena, barreatzen eta buhatzen balinbadugu doi bat.
Egiazko eskualdunak oroz-gainetik behar du
yakin bere mintzoa, eta egin-ahalak egin asmo
eder horren ardiesteko.
(La Voz de Navarra, 1932/11/18)

ESKUALDUNA
Bethi eskuararen goresteko eta hedatzeko
xedean baigira, erran dezagun hitz batzu Baionako Eskualduna astekariaz.
Badu berrogoitabost urthe agertua dela, ez
baita atzo, eta adin hortaraino heldu izan bada,
beren zuzendari eta idazle argitu eta khartsueri
esker du here bizi luze eta osagarri hunezkoa.
Hain da ederki moldatua eta idaztia, idazle
hoberenetarik nun ez daike eskutik utzi, eta ez
da harritzeko bere hedadura haundiaz irakurleak
igan diren hamabost mileraino.
Baina oraino harrigarriago dena, irakurle oste
haundi hori eskualde tipi hartakoak dira gutiz
gehienak, ezen yakina da, Laphurdi, Baxenabarre eta Xubero, Eskualherriko laurden zatia dela,
han nunbait.
Zer ikhusbidea mendiz hunaindiko eskualdunentzat!
Gipuzkoa eta Bizkaia alde bat utzirik, zein
gibelatuak giren, hemen, Nafarroan, eskuararen
errepizteari doatxikon lanetan.

Kaseta edo izparringi baten botherea edo
ahala ain da haundia nun ez daiteken neurritu
zer mirakuluak egiten ahal dituen eskuararen
beiratzeko, atxikitzeko, eta hedatzeko.
Baserritarrak eta herritarrak bere eskuetan
izanez-geroz kaseta eskualduna, ez du batere
erdeldun izaki beharrik munduko berriak eta lurgintzako gora-beherak yakiteko. Hori da, beraz,
phezoin azkarrena eta baitezpadakoa eskuarako
etsaiari ihardokitzeko; kaseta eskualdun bat.
Horra eskuararen egiazko zaintzalea, sekula ez
ahantzteko eta betiko iraunarazteko.
O! Asma dezagun poxi bat, orai ehun urthe,
eskuara Nafarroan hain hedatua zen denboretan
izan baginu egunkari eskualdun bat zer ondorio
miresgarriak ez ginezazke ikhus oraiko egunetan.
Berrehun herri erdaldun, eskuara arrunt galdua dutenak, oraino eskualdun hutsak litezke,
zeren bere kaseta eskualdunarekin ez lukete
batere behar arrotz mintzorik mundu guziko
berriak yakiteko eta errelisione, lurgintza eta bizi
moldeko ikhasbideak yarraikitzeko. Hori da Baionako Eskualdunak egiten duen lana. Luzaiden

(ene sortherria) bazterretxe geihenetan, bai eta
ere karrikan, irakurtzen dute Eskualduna, eta
hortakotz batere ez dute beharrik kaseta erdaldunak, harekin baitakite behar dituzten guziak.
Beren Ameriketako haurride, seme edo ahaideri
bethi eskuaraz idazten dute, berari biziki trebetiak baitire.
Horra nola ez duten eskuara galduko; irakurtzeari esker.
Ene ustez Nafarroan lan hoberena ditake
haurren artean, eta eskolak eraikiz, beren
eskuetan ezarriz, tarrotuak direnean, kaseta
eskualdun bat, lakhet diten irakurtzeari beren
mintzairan eta hartan khausi dezaten erakaspen
guziak.
Eta ohar bat yiten zait gogorat. Zertako ez
bateratu Nafarroako mintzaira guziak, eta zertako ikhasarazten dugu gipuzkoarra, hain ederra
dugularik etxean, kanporat yuan gabe?
Nafartarrek untsa yakin nahi balinbadute
eskuara, irakur dezatela Baionako Eskualduna,
mintzaira ederrenean eta garbienean idatzia
hango idazle hoberenez.
(La Voz de Navarra, 1932/11/29)

ENE ADIXKIDEERI
Irur lagunak, Aguerre tar Anastasi, Mendixuri,
eta Campion yakintsunak, alde batetik; horra
berriz Gibel-aundi Xerroxin, eta Irular, galdegiten
daukutenak yarraik nadin ene sailetan gure mintzairaren aldez. Milesker deneri bihotz zolatik.
Nola atxik ene hitza izparringi huntan gehiago ez idaztekotan?
Zuen oneziak eta amultsutasunak garhaitu
nute, eta berriz abiaraziko naute eskuarazko lanttoetan, orai artio bezala.
Ez nakien bathere eskualdun berri mulxo bat
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Artikulu bilduma - 10
  • Parts
  • Artikulu bilduma - 01
    Total number of words is 3715
    Total number of unique words is 1984
    21.2 of words are in the 2000 most common words
    33.3 of words are in the 5000 most common words
    40.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 02
    Total number of words is 3721
    Total number of unique words is 1967
    22.9 of words are in the 2000 most common words
    34.1 of words are in the 5000 most common words
    41.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 03
    Total number of words is 3664
    Total number of unique words is 2010
    22.4 of words are in the 2000 most common words
    33.8 of words are in the 5000 most common words
    40.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 04
    Total number of words is 3633
    Total number of unique words is 1841
    24.5 of words are in the 2000 most common words
    37.0 of words are in the 5000 most common words
    44.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 05
    Total number of words is 3586
    Total number of unique words is 1846
    23.2 of words are in the 2000 most common words
    34.4 of words are in the 5000 most common words
    41.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 06
    Total number of words is 3607
    Total number of unique words is 2084
    22.2 of words are in the 2000 most common words
    33.2 of words are in the 5000 most common words
    40.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 07
    Total number of words is 3623
    Total number of unique words is 2004
    21.0 of words are in the 2000 most common words
    32.2 of words are in the 5000 most common words
    39.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 08
    Total number of words is 3694
    Total number of unique words is 1908
    23.9 of words are in the 2000 most common words
    35.9 of words are in the 5000 most common words
    42.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 09
    Total number of words is 3677
    Total number of unique words is 1942
    24.0 of words are in the 2000 most common words
    36.6 of words are in the 5000 most common words
    43.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 10
    Total number of words is 3626
    Total number of unique words is 1825
    24.9 of words are in the 2000 most common words
    36.4 of words are in the 5000 most common words
    43.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 11
    Total number of words is 3618
    Total number of unique words is 2001
    22.8 of words are in the 2000 most common words
    34.4 of words are in the 5000 most common words
    40.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 12
    Total number of words is 3649
    Total number of unique words is 2044
    21.0 of words are in the 2000 most common words
    33.0 of words are in the 5000 most common words
    39.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 13
    Total number of words is 3673
    Total number of unique words is 2094
    21.2 of words are in the 2000 most common words
    33.7 of words are in the 5000 most common words
    40.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 14
    Total number of words is 3663
    Total number of unique words is 1962
    24.2 of words are in the 2000 most common words
    36.0 of words are in the 5000 most common words
    43.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 15
    Total number of words is 1318
    Total number of unique words is 869
    30.8 of words are in the 2000 most common words
    44.5 of words are in the 5000 most common words
    51.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.