Artikulu bilduma - 08
aurkhintza hain miresgarriak ikhustean.
Oihanak eta phentziak ferdetasun ederrenean, ura zurrustaka bide sahetseko erreketan,
uraminaren erdian; mendi kaskoak eta mazelak
arthalde xuri eta gorriz brokatuak, berriki ikhuziak iduri. Eta herriak hain aphainduak eta garbiak; bazterretxeak han hemenka kokatuak,
mihisiak bezain xuri.
Eta zer erran yendakiaren zuzentasunaz eta
omenaz mundu bazter guzietan hedatua?
Ez Frantzian, ez Inglaterran ez Italian, nehonere ez dute laborariek Eskualdunen etxea bezalakorik, hain haundia, ederra eta nasaia; gure
paregabeko Bazterretxea edo Baserria. Horrek
erran nahi du eskualduna zoin atxikia den bere
arbasoeri eta haurrideeri, here kidekoeri; eta
lanari yarraikia etxaldearen goresteko eta ohoratzeko oroz-gainetik.
Nun da nun hatzeman zorionaren ithurburua
hortarik kanpo? Hortan da herrialde guzien asentua edo alkia. Etxaldean.
Nola ez maite, beraz, gure herri miresgarria,
arrotzak berak ikhusten ditugularik baldituak
bere edertasunaz eta yendakiaren zuzentasunaz?
(La Voz de Navarra, 1933/2/15)
BAXENABARRE AHANTZIA
Erran zaharrak dio amodioaren ithurburuak
zagutzatasunian duela bere hastapena. Ezagutzen ez dena ez da maitatzen ahal.
Egi xume hunen mamia izan daiteken gizon
zozoak eta itsuak laster ikhusiko du. Ez dea
hala?
Yarraik giten gure xederat.
Aspaldidanik ari dira Espainia aldeko eskualtzaleak karraskan gure hitzkuntza eta ohiduren
errepizten, lehiatsuki lothuak, alderdi guzietako
eskualdunen anaitasuna bathetaratu nahiz,
guhauren ezagutza hedatzen bazter guzietan,
laborariak bere alhorrean hazia ahurtaraka
ereintzen duen bezala iduriz. Eta ez daiteke
ukha ereintza horrek uzta nasaiak emaiten
dituela, zorionez.
Egia ederra hori. Ba, bainan badu halere
alderdi hits bat. Gure ezagutzaren hedadura
mendiz hemengoen artetik ez da yalitzen edo
atheratzen. Mendiz bertze aldekoak erdizka
ahantziak dituzte. Benabarre berexiki arrunt
ahantzia. Arras guti dakite hemen zer eta nolakoak diren; munduko herrialde urrundu baten
idurikoak dituzte, naski.
Bizpahiru aldiz erran dut hemen berean nola
harritua nintzan ikhustean Gipuzkoarrek eta Bizkaitarrek frantziaren azpian dauden eskualdunez
mintzatzean ez zuten bathere aipatzen Baxenabarre edo Benabarre.
Eta huts deithoragarri hortan erortzen balinbadira yende argituak eta eskolatuak, idazleak
eta mintzatzaileak, zer asmatu behar dugu
yende arrunta eta xehez? Gainekoak, berexiak,
erakasleak, bide zehiar eta makhurretan badabiltzanik-geroz ez da harritzeko entzutea hainbeste eta hainbeste arinkeri nola aditzen ditugun, ez nornahiri, bainan plantako yaun batzueri, hangoen ezagutza doi bat yakiteaz bortxatuak
direneri, gure ustean.
Eta ez niz ni bakharra ohar hunen hautamaiteko. Huna zer dion Revista Internacional de
Estudios vascos delakoan idazle batek, Elo izengoitiarekin azpian.
«He dicho siete provincias vascas, porque
hay mucha gente que al citar las provincias vas-
cas que radican en territorio francés olvidan la
existencia de Benabarre que tiene casi tanta
extensión, 1.500 kilómetros, como juntas Laburdi con sus 777 kilometros, y Zuberoa con sus
823 kilómetros, según cifras tomadas del P. B.
Estella».
Damugarri da gibel-asmurik gabe, ustegabean, holako erdeinu kiratsa egitea Eskualherriko eremu den eder eta nasaiari, ez yakitearen
dohazkon ondoriozganik.
Horra zer heineko hutsetarat erorrarazten
dituen yendeak beren artekoen ezagutzak ukho
egiten duelarik.
Ba eta gero, huts hori, hain larria izanik nola
ez daiteken sinets ere, badu oraino bere alderdi
bitxia eta izpi bat irringarria.
Laphurdin yauzi bat eginikan eta Benabarre,
eskualde zabala, ixtapean utzirik, gutietsia, erortzen dira Zuberoko eremu ttipian.
Bainan zer debru sarthu zaiote buru kaskoan
holako harrigarriko itzulipurdia egiteko? Ixterrak
zail eta luze behar dituzte, futxo, egundainoko
yauzi hortarat heltzeko. Ba eta gero buria arin
eta huts, aztak edo pizuak poxelu ez egiteko.
Eta, nola eta zergatikan ixiltasun hori Benabarreko eskualdeaz? Galde horri ihardets ginezake, bainan... ixo; bego hortan, samur ez diten
hobendunak.
Eskual-herriak hedadura murritza izanki eta
oraino gutisko ezagutzen balinbagira gure
artean, zertako, bada hainbeste oihu, irrintzina,
xirula, dantza eta harrabots? Igandetan yostatzeko?
Lehen lehenik ezagut giten. Hori da lan beharrena, baitezpadakoa, lehenbizikoa. Gero yinen
dira ondorioak; yin behar direnak oro.
Zer nahuzue, irakurleak; nik aldi bakotx
ikhusten nuelarik «Laburdi y Zuberoa» motz
motza, hangoez mintzatzean, halako ukhaldi latz
eta hits bat emaiten zauztan bihotzian, eta
arrunt etsitzen nintzan, begitartea goibeldua.
Ilhuntasun hortan bizi gireno gutarteko ezagutzaz, zonbeitek igurikatzen duten ethorkizuna
urrunxko dela eta nekez ardiestekoa iduritzen
zaizkigu.
(La Voz de Navarra, 1933/5/24)
ESKUAL SOLASALDI
Ene amodio suharra, eskuararenzat hain da
samina, nun ez naiteke egon aste bat ixilik; eta
gure hitzkuntz maitia hedatu nahiz usuki hartzen
dut luma eskuetan. Hortakotz irakurle maitiak,
zien barkhamendua eskatuz abiatzen niz aintzina, etziztela sobera enheatuko ustean.
Gure Eskualherri miresgarria uda haste huntarat helduzkioz yauntzi eta edergailu ederrenetarik brokatzen da, nexkato panpina eta lakrikun
bat iduri. Zuhaitzen ostotzea, phentzeen belharrez galkhatzea, liliak bazter guzietan ihaurri,
beren usain xoragarriek gure uzna goxatzen
dutena, eta begiak loriatzen heien kolore hauta
biziek.
Sasoin ederra hasiz-geroz hemen gaindi
badabiltza parrastaka yende arrotzak, bereziki
anglesak eta frantsesak, beribil edo auto haundietan, aurkintza, eremu eta gune ederrenak
kurritzen. Han ikher, hemen núa (sic), iduritzen
zaizkoten gauza bitxienak hautemaiten, eta
oihan, mendi zelai edo ordoki nasaietan beren
edertasunak ohartzen eta goresten dituztenak.
Hain da mundu guzian hedatua Eskualherriaren
edertasuna, hain du omen haundia bazter guzietan, nun nunnahitik ethortzen dira kanpotiarrak
multzoka gure eremu miresgarrien goxatzerat.
Zer bidaia xoragarria Baztandik Luzaideraino,
Iruñen gaindi! Otsondo-ko lephotik eta Belateko
bizkarretik zer ikhusmen lilluragarriak, herri eta
basherri xuriak bazter guzietan. Gero Iruñeko
zelai nasaia, eta hemen ditugun aitzineko mendetako oritzapenak eliza zaharrak, gure lehengo
erresumako paperrak eta liburuak, beiratuak
liburutegi ederretan; eta bertze holako.
Eta gero, arratsaldeko, Auritze eta Orriagarat; Ibañetako lephoan, Astobizkar mendiaren
azpian, ikhus diteken ikhusmen ederrena. Ipharraldean han, urrun, behereko erreka zolan,
Luzaide, xuri xuria; eta azkenian, Pekotxetako
zubi-muga, Arnegirat sartzeko, Domaneko
bideari abiatzeko. Han sorthuak gireneri eta hain
untsa ezagutzen dituguneri xoko maitagarri hek
orok, bihotza hunkitzen daizkigu oroitzapenek.
Toki pollitak eta lakhetak eratxikitzen gitu.
Osagarririk balinbadugu heldu den ilhabetean ase on bat eginen dugu leku hetarik. Ahuntza mendiari aiher da, buhamia ohointzari, eta
biphia oihalari. Halaber gu ere sor-lekhuari.
(La Voz de Navarra, 1933/6/4)
YENDE ARROTZA
Adin puska bat dugunek, Iruñeko lehengo
bizitzetik oroitzen girelarik, balditzen gira ikhustan nola egungo egunean bertzelakatuak eta
aldatuak diren aitzineko ohidurak eta eskualdun
yitea.
Ez niz mintzo, ez, hiriaren haunditzeak sorarazi dituen aberastasunetatik, gizonak ernatzen
eta bermatzen diren aran lanak eta sal-erospenak hadatzean gero eta gehiago.
Nik erran nahi dutana da nola arrotzez ithoa
den orai gure Iruñe maite zaharra. Hiriaren
haunditzeak eta aberasteak milaka eta milaka
ekharrarazi ditu kanpotiarrak, eta denak hego
aldetik ethorriak, zeren eta yende behardunak
iges doatzi bethi bere etxetarik hiri aberatsetarat lanaren bilha, gosearen itzaltzeko xedean.
Eta denek dakiguna da Nafarroa anitzez aberatsagoa dela ezenez hego aldeko eskualde agortu
eta itsusi horiek. Gauza ber-bera gerthatu da Bilbaon eta Donostin. Duela hogoi urthe Iruñeko
hiriak hogoita hamar mila arima zituen. Orai
baditu berrogeita bost mila hurbil Eta, zer gerthatu da, zer ondorioak ekharri daizkigu hamabost mila arrotz horiek gure auzo bilhakaturik?
Gure eskualdungoaren itsabazitzea, ithotzea,
suntsitzea.
Egundaino ez ditugu ikhusi hainbeste izen
ondoko edo apellido Espainiar nola oraiko egunetan.
Beha zazue Instituto delako ikhastetxe eskolan orai hogoi urtheko hango paperetan ikhertuak diren izenetan baziren ehunetarik lauetan
hogoita hamabost (95) eskualdunak, eta bost
erdaldunak.
Eta orai? Orai erdizkatuak dira. Berrogoita
hamar erdaldun, eta beste-hainbeste eskualdun.
Egin du bide, futxo, arrotzak ephe labur hortan
berrogoita hamarretarat heltzeko.
Ba eta berdintsu gerthatu bide da Escuela de
Artes y Oficios delako eskolan, eta haur Eskoletan ere, dutan xehetasunaren araberan. Izen
arrotzak hein berean goiti doatzi. Odola nahasia,
eskualdungoa itzalia. Horra zertarat yin giren.
Badea zerbait kiratsagorik Eskualdunentzat?
Egiazkoentzat, erran nahi dut, ez axola gabeko-
entzat, bere sabelaren bethetzeatik kanpo irringarri zaioteneri adimendu eta bihotzeko xehekeria horiek. Ergelak, xori buru zentzugabekoak
gituzketeneri, gure erdeinu osoa. Begozte.
Ohar zitezte, irakurleak, nola emeki, zonbait
urtheren buruko Iruñe arrunt bertzelakatuko
den, arrotzaren idurikoak bilhakatuak.
Oraiko gazteek zahartu baino lehen ikhusiko
dute ephe horren barne Nafarroako hiri nagusiak
nola galduko dituen eskualdungo erro guziak,
gure arbasoekin ditugun lokharriak urraturik,
odolaren nahasmenduan suntsituak. Eta abiadura lerrakor hortan yarraikirik azkenian arrotza
arrunt nausituko da gutaz. Horra gure ethorkizun
hitsa.
Gure Nafarroa dohakabean ikhusiko ez denik
ez da.
Iraganak iragan, deusetarik ez gira balditzen.
(La Voz de Navarra, 1933/6/11)
ANAITASUNA
Azken urthe hautan gauzarik haundienena
egin dena da Eskualherri alderdi guziko eskualduneri anaitasunaren errepiztea.
Gure mintzaira ederraren hedatzea hain
gauza haundia eta baitaezpadakoa izanikan ere,
nik ez dakit ez danetz oraino ederragoa eta
beharragoa anaitasunaren hedatzea.
Orai artio erran diteke eskualdunak barreatuak egon girela gure artean. Bizkaitarrek ez
ginuzten ezagutzen osoki, eta guk ere ez hek,
halaber. Gauza bera halatsu gerthatzen zen
Gipuzkoar eta Nafartarren artean. Izan diteken
makhurkeri kaltekor haundiena zen orai zonbait
urthe artio iraun duen berexkundea, Vascos y
navarros, izen izunarekin, anai odol berekoak
oro ez baginen bezala.
Eta nor da hobendun holako gaitzaz? Nor?
Azken egunetan hemen berean erraiten ginuen.
Gure uzkurtasuna eta nagitasuna. Ba eta ere
etxen berean sartuak ditugun etsaiak.
Min horrek atxiki gitu denak ilhunbe deitoragarrienean, eta guhauren artean baginituen
mugak eta zedarriak, phentze eta alhorren
berexteko diren hesola, harrisu, edo sasien idurikoak.
Bainan yendea iratzartu eta ernatu da, lehiatu da yakitaterat eta ikhasterat eta orduzkioz
begi eta adimendu aitzinian ginituen ilhundurak
erhautsi ditugu eta argitu gira, ohartuz azkenian
zainetan odol ber-bera dugula denek, izan ditezken iphar edo hego aldekoak, ala iguzkialdekoak
edo astiri aldekoak. Anaitasuna! Badea zerbait
ederragokorik?
Nik ez dakit zer dugun eskualdunek, zer atzikimendu eta lokharri miresgarriak ditugun
guhauren odoleko direnentzat, bainan arrotz
herrietan edo eskualdun herri erdaldunetan gure
mintzo ederra entzuten dugularik norbaiti, bihotza zabaltzen zaizkigu eta holako kilikaño goxo
batek inharrosten dauku, gure adixkide mina
edo haurride izan balitz bezala. Eta berehala hari
emaiten gira, eta gure barnea idokitzen dakegu
deplauki, leialki, bathere gibel-asmurik gabe baikigu eskualduna izanezkioz ez bakharrik gutarte-
koa dela bainan gizon zuzen, ohorezkoa eta
bihotzdun baten aitzinian girela gehien-gehienetan.
Eta Euzkaditik arras urrun girelarik oraino
handiagoa da anaitasuna eskualdunen artean.
Odolaren deia.
Ezagutzen dutan americano yaun batek
erraiten zatan Kaliforniarat yuan zelarik eta
nihundik lana ezin atzemanez, ostatu batean
zela eta sakelak hutsak, ereman zuen diru philixta arrunt xahuturik. Berrogoita hamar egunen
burian han iraganik arditik pagatu gabe ahalge
gaitzian aithortzen dako ostalierrari zer nahigabe hitsian zagon.
Bainan ostatuaren yabea eskualduna zen
Aldudekoa eta ihardesten dako gure gaizo gizonari, bere bizkarrian esku panpaño amultsu bat
emanik: «Zaude trankil, etzitela arrangura, yinen
zauzu lana azkenian, eta khausitzen ez duzueno,
mahaina eta ohea ukhain duzu hemen, orai artio
bezala».
Horra nolakoak diren eskualdunak.
Anaitasuna oroz-gainetik.
***
Atsegin haundiarekin ikhusten dugu nola
emeki, emeki agertzen idazle berriak. Aritza Iruritako horrek ageri du trebeki dakiela eskuara,
amaren bulharretan ikhasia duela. Emazu hor,
azkarki eta usuki, zeren eta denen beharra baitugu eskuararen xokoaren bethetzeko, Voz de
Navarran idoki daukuten lekian. Saraitzu eskuara pollita ere agertu dauku Iru lagunek. Ba eta
Bipimi yaun argituaren erdarazko untsa dakizunaz geroz. Alo, alo, bagira idazle multxo bat.
Aizina, yaunak, eta deneeri esker beroenak.
(La Voz de Navarra, 1933/11/21)
ABERATS BERRI YAUNDUAK
Denek dakigu eskualduna ez dela bere izaitez, urguluntzia; bainan xumea eta lañoa, bathere haundi-nahia.
Halere noizian behin, (arras gutitan, zorionez), agertzen zauku Kalifornian sos parrasta
eginikako amerikano bat, bere sorherrirat yoana
herritarren harritzerat, ustez eta bere diruketez
denak azpiratuko dituela, sehien herrunkakoak
iduri zaiolakotz sosdun ez diren guziak. Gaizo
pulloa!... Artzaingorat yoana Kaliforniako mendietarat, eremu hits heietan iragan ondoan anitz
urthez artzain-muthil lehenik, berantago, emeki,
emeki ardi arthalde baten yabe bilhakatzen da.
Azkeneko gudu haundiko urthetan amets ez
zitzakeen prezio altxatuetan saldu zituen ardi
guziak, gerlako beharrenganik harrapaka erosten baitzituzten amerikanoek azindak, zernahi
pagatuz.
Horra, ba, gure gizona bat-batian aberatstua
eta, futxo, soberaxko laster yaundua, nola itzultzen den bere herrirat, soineko ederretan yaun-
tzia, eta karrikari goiti eta behiti badea, bere
eriak eraztunez bethiak, harri bizi distirantekin.
Eta eskuak altxatzen ditu norbait hurbiltzen
zaiolarik, kokotza perekatuz, untsa ikhus diten
haren edergailu yoriak.
Noizian behin bere gazte denborako lagun
batek besarkatzen du eta erraiten dako:
— To, ohoitzen hiza, Pello, ze marrakukiak
yaten ginitien hain goxoki mendi kasko hartan
artzain ginelarik? Debrien arima! ez ginitikan
ordian ibiltzen hik orai ditukan zapata eder
horiek. Altaa, segur nuk, ba, orai ere ibil hitekela goxoago eskalapuin eta galtza-mox heekin. Ez
dea hala, Pello?
Amerikanoa gaizkitzen da gauza horien oroitarazteaz eta ihardesten dako halako beltzuri
larderiadun batekin:
— Utzkik, utzkik alde bat oroitzapen itsusi
horiek. Ez nuk gauza horien aditzerat yina.
Eskuara gutiesten du (hori erran gabe doa)
iduri zaiolakotz yende arrunta eta eskola gabekoen hizkuntza dela, eta sekula ez da mintzatzen, beharrak ez balinbadu bortxatzen.
Holako gizon argituak, nola ibil ilhunbetan
direnen elhea?
Eta bazinakite, irakurleak, zer gisan murduskatzen duten erdara! Zer hitz eta itzulika irringarriak atheratzen zaizkoten ahotik, bathere ohartu gabe bere itsutasunian nola entzuleek tinkatzen dituzten ezpainak irria ez dadin ilki burrustaka.
Holako hanpurutsu bati xume zaio herria, eta
bizpahiru aste iragan ondoan lekiak husten ditu
eta badoa bizitzerat haren aberatstasunari iduri
zitzaikon behar heineko hiri batetarat. Aitzinetik
erran dutan araberan nekez ikhusten da eskualdun harro hautarik Ameriketatik aberats okhituak itzultzen direnean. Gehien-gehienen xedea
da harat abiatzean sos puska baten egitea, burutik sekula baztertu gabe amets ederrena, beren
sor-lekhu goxo eta maitaturat itzultzea, han bizitzeko dohatsuki, berekoen artean, philik urgulurik gabe, lañoki, bakhe eztian.
Damugarri da urguluntzi kasko harro zonbaitek egiten dutena, hiri haundietarat bizitzerat
yuaitea, ustez eta han yaun haundi batzu izain
direla, bathere gogoratu gabe zuhurki zoin eder-
ki bizi ahal ditezken bere herrian, adixkide eta
lagunen artean guziez maitatua eta gorestua.
Gogoan behar lukete atxiki yaundu berri
horiek erran zaharrak diona: «Ziminoa goitiago
eta uzkia ageriago».
(La Voz de Navarra, 1934/1/2).
ABERATSA BANINTZ...
Eskualduna arras atxikia dela bere xokoari,
nihun ez dela lakhetzen hain goxoki nola bere
herrialdean. Ametsetan dagola bethi berekoen
arterat yoaitea Eskual-herritik urrundua delarik.
Ukha ez ditazken egiak dire horiek oro. Sortherritik lekhutzen denean sekhula itzaltzen ahal
ez den amodio suhar bat alhatzen zaio bihotz
zolan. Eta nun nahi egonikan, eta zer nahi gertha diteken bizitzearen gora-beheretan, barneko
su phindar hori han dago tente eta berme.
Eta ez da bathere harritzeko eskualdunaren
khar bizi hori. Zertako da eskualduna hain lehiatsu bere sortherriaz? Lehenikan gizon bihotz
duna delakotz, eta gero Eskual-herria bezalako
toki ederrik nekhez mundian khausitzen ahal
ditenetarik baita.
Zonbait aldiz ez ditut entzun Angles eta bertze kanpoko yendeeri laudorio eta goresmen
haundienak gure Eskualherriko edertasunez. Ez
dutea deitzen parabisua Ustaritzeko eta Kanboko xoko miresgarri horri?
Ba eta Angles horiek munduko eskualde
guziak kurritzen dituztenetarik dire. Horien lekhukotasunak zerbait balio du.
Yende horiek hor dabiltza. Benabarren eta
Laphurdin sasoin guzietan, udaberrian ala udan,
udazkenian edo neguan; hots, urthe guzian,
goxotasunaz loriatuak.
Behin, Luzaiden aditu nintuen bi andere adindu Angleseri, Vosgues eta Auvernia eskualdetatik berriki ethorriak, Orriagatik Luzaideraineko
ikhusmen ederragorik etzituztela nihun ikhusi.
Yakina da ez dutela guziek holako arima eta
izaite eztia eta minbera edertasunari ohartzeko
eta bihotzaren hunkiarazteko; yende arrunta ere
baita mundu huntan, sabeletik kanpo griñarik
gabekoak.
Bainan eskualdunari, gutiz gehieneri, eskolatuak ez izanikan ere, edertasunek barnea hunkitzen dako. Hola da bere yitez eta izaitez.
Eta hori egia dela frogatzen ahal da ikhustean nola zaintzen duen bere etxea, xuritzen eta
thindatzen urthe guziz, zoin maite dituen liliak,
nola aphaintzen dituen hilerriak, hobietan direneer orhoitzapena itzali gabe, eta ze begitarte
okhaztatua ezartzen duen herrialde agortu eta
itsusietarat yuaiten delarik.
Hitz dautzuet , irakhurleak, ni sosduna
banintz banakikela nun eraiki egoitza eder bat
eskualdun etxe itxurazkoa, han iragaiteko ene
biziaren azken urtheak.
Bainan hori ez izanikan, urthian hiru ilhabethe bederen nehok ez dait khentzen, osagarria
duguno, ene sortherrian egoiteaz urtheko sasoin
ederrenian. Bada zerbait.
Nafarroako ipharraldeak zer aurkintza xoragarriak dituen!
Nahi balinbaduzie lekhu arkhaitz eta phendoitzdunak hor duzie Erronkariko harana bere
harroka haundiekin eta pino oihanekin. Eztixagoko eremuak lakhetago bazauzie zoazte Saraitzuko eskualderat, haritztegi eta phagodiez betheak.
Parabisuaren eztitasuna eta bihotzaren phausua eta bakhea nahaigo duenak yuan daila Baztango alderat, Auritzeko ordokietarat edo Luzaideko lekhu ederretarat, phentzez estaliak.
Eta hor ditugu oraino Aezkua, Larraun, Araitz
eta Ultzamako ibarrak. Bidasoko erreka eta bertze toki ederrak. Ze aurkhintza miresgarriak!
Bihotz idorra eta adimendu gogorra izan
behar da holako edertasunek barnea ez hunkitzeko. Hanbat gaixto itsuak direnentzat, bihotzaren ordainez iztupa puska bat dutenerentzat.
(La Voz de Navarra, 1934/4/3)
IPHAR ALDEKO
ESKUALDUNAK
(Benabarreko eskuaraz)
Ez nuke nahi, irakurleek uste dezaten itsuki
ari nizala mendiz haraindiko eskualdunen goresten.
Nik uste dut hango eta hemengoen ezagutza
hedatu behar dugula gutartean, eskualdun
guziek yakin dezagun nolakoak giren eskualde
guzitakoak, zeren eta ezagutzetik sortzen delakotz amodioa eta anaitasuna.
Hangoek eskualdungoa errotik sartua dutela
gogo bihotzian, ez daiteke ukha, eta frogak baditugu ausarki.
Handik athera dira aitzineko eskualdun idazle lehenak, Detxepare. Leizarraga, Axular, Etxeberri, Oihenart, eta beste anitz.
Eskuarazko astekari zaharrena, Baionako
«Eskualduna» da, bere hamabi mila irakurleekin,
orai berrogoita zazpi urthe agerthua.
Eta hedadura hori haundiagoa da phentsatzen dugularik ehun eta berrogoita hamar mila
arima bezik ez direla Laphurdin, Benabarren, eta
Xuberon denen arthean.
Hango herriko etxetako paperretan badira
anitz eskuaraz idaztiak zenbait herritan.
Hilerrietan hobietako harriak eskuaraz dira
ere idaztiak nahiz orai sartzen hasi den erdara
hor ere. Luzaiden eta zonbait Zugarramurdin,
dira bakharrak Espainia aldeko hilerrietan eskuaraz ezarriak.
Bainan bada bertze gauza bat harrigarria, eta
erakusten daukuna noraino lothuak diren hangoak eskuarari eta eskualdungori. Orai ehun urthe
ziren toki ber berian daude gure egunetan
eskuararen mugak. Ez du geroztik urrats bat ere
ihes egin eskuarak. Lekhu berean dago higitu
gabe. Eta oraino gehiago dena, Xubero aldetik
hedatu da gure elhea Biarnoko zonbait herrietarat.
Laphurdin, itsasoko eskualdean, galdu da
zerbait, bainan ez ukhakorrek eta etsikorrek uste
duten bezanbat, ene ustez.
Zonbat aldiz ez dut entzun Doniane Garazin
eskuara galdua zela, eta frantsesa bezik etzela
mintzatzen. Eta hori ez da bathere egia. Ni hau-
rra nintzalaik han bizi nizan sei edo zazpi urthe,
eta orai berdintsu ordian bezala mintzatzen dira
eskuaraz. Egiari zor dugu hori aithortzea.
Hango mugazainak, sendagileak, errintak,
notariak, lege gizonak, gehienak eskualdunak
dira, eta gero yende larriak ez dira ahalgetzen,
hemen bezala, eskuaraz mintzatzea.
Badea gauza ahalgegarriorik Nafarroan
eskuararekin gerthatzen denaz? Luis Luciano
Bonapartek eginikako «mapa» hartan eskuararen mugak, nun dira orai Nafarroan?
Elizondon gerthatzen dena erdiragarria,
okhartagarria da. Denak erdaraz! Berrogei urthetako gizonek ez dakite eskuara. Ze ahalgea!!
Ze ikhusbide edo etsenplua emaiten daukuten mendiez bertze aldeko eskualdunek.
Hangoak eremu ttipi bathian, eta hainbeste
arrotz heien arthean, eta bethi eskualdun.
Hemen zonbait karabinero, sendagilia eta errinta aski dira herri bat erdaldun bilhakatzeko.
Han, aitzitik, arrotzak eskualduntzen dia,
zuzen den bezala. Doniane Garazin ezagutzen
ditut anitz izen frantsesak dituztenak, bainan
guziak eskualdun hutsak. Barbier idazle aipha-
tua zena ere Doniandarra zen, eta haren anaia
ere, koblakari ezagutua, yaz hil izana.
Hor dugu Duvoisin, omen haundiko idazlea,
Testamentu zahar eta berriaren egilea, bost
zathi haunditan, eta eskuara hitz arrotzez garbitu zuenak.
Hor dira ere oraikoen artean Lafitte, Blazi,
Moulier (Oxobi), errotik eskualdunak, eta ze idazleak! eta horien guzien aitak edo aitzinekoak
frantsesak ziren, eta beren ondokoak Eskual
herrian eskualdundu dira.
Horra zer gerthatzen den arrotzarekin iphar
aldekoen arthean. Han, izenek ere eskualdunduak dira. Manez, Manex, Yuanes, Ellande,
Eñaut, Kayet, Beñat, Battitt, Betthi, Pettan. Geaxan, Peyo, gizonetan. Mayi, Katin, Moñiño, Juaniño, Gaxuxa, Gexina eta holako anitz emazteetan.
Badakikezue etxe bakotxatik badirela bizpahiru Ameriketan. Eta letra edo karta guziak
bethi eskuaraz idazten dituzte.
Eliza bathian sartzen bazizte ikhusiko dituzie
gizon gehienak bere liburu eskualdunetan
othoitz egiten. Hortakotz saltzen dira han (Bena-
barren bederen) hainbeste eliza liburu eskualdun. Ene herrian, Luzaiden, yakina, gauza bera
gerthatzen dela. Ez da etxe bat nun ez dituzien
ikhusiko eliza liburu eskualdunak. Eta ze ondorioak ateratzen ahal dira nik ezarri dituan oharmen hauetarik?
Bakotxa bethi bere eskualdearen alde lerratzen da, eta ez nahi nuke gaitzetsi hemengo
eskualdunak emaiten balinbadut hangoak iduri
zitzaiztala izaitez eta yitez eskualdun hutsagoak.
Emaiten ditutan oharmen horietan dituzte nere
erranen egiztatzeko lekukotasunak.
Eta mintza giten orai bertze garrantzi haundiko gauza batez. Han ez da ezagutzen maizterra.
Mintzo niz bakharrik Garazi aldetik, eta uste dut
hango Eskual herri guzian berdintsu gerthatzen
dela. Laboraria edo lurgintzaria bizi da «bere
etxean».
Bazterretxetarra bizi den etxaldearen yabea
da; etxe eta funtsak bereak dira. Luzaiden badira ehun eta bi bazterretxe, eta denak heietan
bizi direnen yabegoa.
Eta badira zonbait, oraikoen arbasoak etxe
bereko yabeak zirela hamalau eta hamabostgarren mendean.
Hango laborariak hemengoak baino hobeki
bizi dira, eta horregatik ikhusten ditugu nola
zaintzen eta edertzen dituzten etxeak, zeren eta
beren yabeak direlakotz.
Aspaldidanik ari dira Bizkaian eta Gipuzkoan
asmatzen nola bilhakatzen ahal dituzketen baserritarrak etxearen yabe.
Mendiz arateko Eskual herrian badute ikhusbide eder bat. Eta nola ardietsi dute hangoek
yabetasuna?
Hori ez da errex ihardestea lerro hauetan.
Luzexko litake. Ez othe da Bizkaiko eta Gipuzkoako baserritarren maiztergoaren ithurburua
Espaiñiatik sarthua? Hamahiru garren mendean
eratxikis ziren Espaiñiari eta aithorensemeak bizi
ziren Castillan, bere erregearen inguruan; eta
badakigu hauk nola erraiten zituzten beren lausengatzaileeri eta gudutan laguntzaileeri
herriak, lurrak eta etxeak, dohanik.
Hona ene ustez nun diteken maiztergoaren
ithurbura, (alderdi batena bederen), Gipuzkoan
eta Bizkaian.
Nafarroako erresuman bazen ere holako zerbait, bainan ez hainbeste, eta horregatik baserritar gehienak bizi diren etxeen yabeak dira Baztanen eta Bidasoko erreka guzian.
Bainan zer gauza hitsa edo tristia ikhustea
baserritar bat besten etxean bizitzea. Ez dela
xoria bezala, bere kabiaren yabe, bazterretxea
Eskual herriaren erroa izanikan ere!!
Eta oixtian erran dutanez, gutartean ezagutu
behar ginela maitasuna sor arazteko, gogorat
heldu zait orai aspaldidanik ohartu ninzan gauza
batez, zoinek erakutsarazten daukun zein guthi
eta arinki ezagutzen duten zonbaitek (eta ez
nornahik, gero) mendiz haraindiko Eskual herria.
Handik mintzatzen direnean sekhula ez dute
aiphatzen Benabarre, bethi, Laburdi y Zuberoa»;
«nuestros hermanos de Laburdi y Zuberoa».
Eta bizkitartean Benabarre da hango eskualde haundiena. Idazle horiek yauzi egiten dute
Laphurditik, Xubero ttipirat, Benabarre ixtapian
utzirik ahatzia...
Bertze norbait ere ohartu da hortaz. Horra
zer irakhurtu nien behin «Revista Internacional
de Estudios» delakoan (Oct. Dic. 1932).
«He dicho siete provincias, porque hay
mucha gente que al citar las provincias vascas
que radican en territorio francés, olvidan la existencia de Benabarre, que tiene casi tanta extensión, 1500 ks. como juntas Laburdi con sus 823
ks. y Zuberoa con sus 777 ks.» «Laburdi y Zuberoa» Segi, segi yaun idazleak, eta «radioz» mintzatzen direnak ere...
Irakhurle maitiak, barkha idazlanen hedadura.
Iruñen, 1935’eko Yorrailan.
(El Día, 1935/4/16)
NERE SORT-HERRITIK
(Benabarreko eskuaraz)
Urthe guziz bezala ethorri niz aurthen ere
sorthu nintzan xoko maitagarri huntarat, uda
goxoki iragaiteko ene herritarren arthean, eta
goizetik arratseraino mintzatzeko amaren altzoan ikhasi nuen elhe miresgarrian.
Nik gogo bihotzian ez dut yaidura bat bezik;
eskuara, bethi eskuara! Gehiago ikhertzen ditut
eskuararen erroak eta zoko mokoak, eta gehiago
ohartzen niz bere edertasunaz eta aberastasunaz.
Sakhelan bethi deramat liburuxka bat, eta
nere solasetan bazterretxetarrekin ohartzen
badut zerbait itzulika, edo aditza molde zaharrak, paperrian ezartzen ditut, eta oharmen anitz
baditut bilduak.
Benabarreko eskuaran, edo hobeki erraiteko,
Garaziko alderdi huntan, baditugu aditza molde
ederrak, eta nere ustez bertze tokitan ezagutuak
ez direnak.
Huna ikhusbide batzu «Eman dikekoie» (le
han debido de dar). «Hor duzkek» (deben de
estar ahí). «Eman baiteztee» (porque les han
dado).
Ohar zitezte, irakurleak, guk bi hitzez erraiten dugunarentzat, erdarak behar dituela lau
edo bost, gauza beraren erraiteko.
Benabarreko eskuaran, ba eta Laphurdikoan
eta Xuberokoan ere, anitz ibiltzen dugu aditza
edo berboaren «indeterminado»a. Eska zazua
(pedid); ikus diteke (se puede ver); ikhas zazu
(aprenda usted); har dezatela (que cojan); ukha
baleza (si negara); irakur zak (lee); ez dezala gal

- Parts
- Artikulu bilduma - 01
- Artikulu bilduma - 02
- Artikulu bilduma - 03
- Artikulu bilduma - 04
- Artikulu bilduma - 05
- Artikulu bilduma - 06
- Artikulu bilduma - 07
- Artikulu bilduma - 08
- Artikulu bilduma - 09
- Artikulu bilduma - 10
- Artikulu bilduma - 11
- Artikulu bilduma - 12
- Artikulu bilduma - 13
- Artikulu bilduma - 14
- Artikulu bilduma - 15