Artikulu bilduma - 07

mamutxa eta kabale xeheen heriotza da. Denak
suntsitzen ditu hotz madarikatuak.
Horrek berak, ez daukuia erakusten negua
sasoin higuingarria dela? Atsotiz zaharrak dion
bezala; elhurra xuria izanikan ere, beltza da.
Ondorioak bederen hala ditu. Ihardets dezatela
yende behardunek.

Xizpa edo harmak, urinduak eta disdirantak,
sorbaldetik dilindan, badoatzi ihiztariak mendi
gainetako usotegietarat barrandatzera hea noiz
ikhusiko ahal dituzten usoak errekari goiti multzo haundian. Eta gaixo hegaztinak heien leku
kukutuetarat helduzkioz izigarriko tiro zalapartek inharrosten eta erhotzen dituzte, barreatiak,
ikharatiak ezin yakinez bere nahasmendian zer
egin edo norat yoan. Bizirik atheratzen direnak
urrunago elgartzen dira, beldurtiak beste etsai
baten herabez, lotsa izigarrian.
Horra gizonek zer sarraskiak egiten dituzten
gaixo usuekin, gehienetan bathere oldoztu edo
gogoratu gabe zer itsuskeri garratzak deramaten xori dohakabeekin, pairamenetan edo oinhazetan gure heinekoak eta berdinak direnez
geroz.
Bainan badakigu gure hitzak izpirik bihotzetarat heldu gabe haize zirimolak otso xumeak
barreatzen eta eremaiten dituen bezala, halatsu
yuain direla, zeren eta ihiztaria nihondik ez da
kordakatuko bere yosteta lehiatsu eta latz hortarik. Ez dea hala, yaunak? Begozte, beraz.

Denak dakitena da haurrek bihotz gogorskoa
dutela, eta guk ere denbora heetan latzkeria
zonbait egiten ginituen xoriekin. Urrian, sasoin
huntan, gure loria zen xederen prestatzea. Xedera da xori harrapatzeko tresna bat, zointan ezartzen diren zaldien buztaneko zurdez eginikako
eraztun itxura zabal batzu. Xoriak tresna hortan
finkatzen direnean eta gero hegaldatzean, zurdak bere khoropilo lerrakorrarekin eraztuna hertsatuz urkhatzen ditu lephotik harturik.
Eta haurrek zer bozkarioarekin ikhusten
ginintuen ithoak, dilindan! Haurrak bethi gaixtarrot.
To, ohoitzen hiza, hi B..., edo J.-P..., nola yuaiten ginen goizian xederen miatzeat, eta gero
zonbat biphiltzen ginintuen, bazkarian yateko,
hexurrak eta oro porroskaturik?...
(La Voz de Navarra, 1933/10/31)

ARO GOXOAZ
Udaberria aitzinatu zaukuia? Hala iduri luke
hamar egun huntako denbora miresgarria ikhusiz geroz.
Bainan ez giten fida ondikotz. Ikhusi behar
ditugu oraino hotz eta heze, iguzki disdiranta
lanho eta hedoiez estalia ephe luzeez.
Negu itsusi borthitzaren ondotik, karroin edo
horma egun beltz hetaren oroitzapena gure
gogoan alhatzen delarik, oraiko egun ederrak
ederragoak zaizkigu, zerutikako dohainik xoragarriena.
Gaztetasunetatik aspaldisko urrunduak girenek hotzari arras minbera gira, eta nekheak iragaiten ditugu negu hitsean, bethi marranta
mehatxuaren azpian. Hortakotz oraiko egun
eder hauk gazteek baino gehiago goxatzen ditugu.
Gazteek ez dute den gutieneko axolarik
aroaz; berdin zaizkote hotz, bero ala heze. Beren
odol beroak eta yite suharrak ez du griñarik holako xehekerietaz...

Zoin goxoki pherekatzen gituzten iguzkiaren
urrezko phiruek, eta nola edertzen dituen bazterrak bere argi biziarekin, bozkarioa hedatuz
alderdi guzietarat.
Zuhaitzak ozitu nahiak daude, eta liliak pinpirinatzen hasiak, geroago emaiteko beren edertasuna gure begien lilluratzeko, eta usain goxoaz
gure usma loriatzeko.
Iguzkia! Argia eta beroa! Horra lurreko izaite
guzien phitzgailua sustengoa eta geriza.
Oilo kolokak bere hegalpeko beroarekin bizitza emaiten du arroltzen barnean diren xita gaieri, eta hok tarrotzen direnian, kuskua hautsi eta
agertzen dira, eta berehala lotzen hazkurriaren
bilha. Beroaren miresgarrizko botherea!
Beroa da bizitza eta hotza herioa. Negu
latzak izaite xume guziak, uli, mamutxa eta bertze, funditzen eta ezeztatzen ditu, bazter guzietan herioa hedatzen hitstura bihotzean eta ilundura adimenean sarrarazten. Hotz ikharak nagitzen eta uzkurtzen gitu. Hots: supazter bero bat
ez dugun ber deusetako ez gira hun.

Eta erresumek eta behardunek ez balinbaduzte baitezpadako bero eta hazkurria ezinduak,
nola bihurri negu garratzari?
Iraganak iragan, gauden udaberriaren igurikan, eta nahiz aro txarrak beretarik eginen
dituen oraino, ez gitu lotsatuko negu borthitzaren heinean.
Udaberriak badu larrazkenak ez duen alderdi
on bat. Han negu beltzari buruz doa. Hura udaren alde, sasoin eder eta egun luzeen agintza da.
Zoriona ez baitha deneentzat batian eta hein
berean ethortzen diote laborariak arras khexu
direla, aroa sobera idorra doala, ereintzako biziki kaltekorra dela, bi ilhabethez bederen gibelatua dagola, eta beraz yaz baino uzta eta mozkin
ahulagoak izain dituztela. Eta holako arrangura
eta zinkurinak entzuten ditugu.
Egia erran, bethidanik badakigu laborarien
beltzuri horiek ez ditazkela osoki sinhets ardurenik, zeren eta dremenden makhurrak iduri
zitzaizko nahigabe haundi baten heinekoak.
Lerro hauk idatzi ondoan denbora ilhundu eta
yin zauku euria. Laborariek, egarri zauden dohainaren igurikan, hor dute beren lurren ihintztadu-

ra. Busti ditzala heien nahiaren neurrian, guzien
onean.
(La Voz de Navarra, 1934/2/27)

UDABERRIARI AGUR
Heldu hiz hire yauntzi ederrekin aphaindia,
nexkato panpina bat iduri, dena edergailu, dena
edertasun gure begien liluratzeko, eta gure bihotzian bozkarioa sarrarazteko.
Haugi, ongi ethorri khartsu bat oihukatzen
diaun hire agertzeari, besoak zabaldurik.
Hi hiz udaren agintzaria eta mezularia. Hire
edertasunak agintzen diaun ondoko uda: uda
beroa, uzta nasaien sasoina, laborarien selhauruak bethetzen dituenak hik eman dohain eta
izantza ausarkiez.
Hire agertzeaz ihes, beharriak aphaldurik
yuan dun negu itsusia, ilhuna eta latzgarria, izoite guzien pairamena, deneez okhaztatua eta
higuindua.
Hail: urrun hadi gutarik, sekula ez hadila
ager, oinhazearen eta heriotzaren langile madarikatua!
Udaberria! Egun luzeak, gau eztiak, argi disdiranta; zuhaitzen eta lilien aldaskatzea eta pinpirinatzea.

Baratzeak liliez inaurri, kolore eta usain xoragarriek gure begi eta usmaren loriatzeko.
Eta urrexiñolak sasietan bere kantu ezti eta
ozenekin amodioaren galdez, geroxago ohantzearen eraikitzeko xoko gorde eta kukutuenian.
Ainharak ere, bere hegal mehar eta arinekin,
histu saminetan badabiltza airian inguruka
mamutxa iresten, eta ixtiletan lohiz mokoa betherik kabiaren egiteko hegats petan.
Bizitza errephizten da bazter guzietan, eta
edertasuna orotara hedatzen.
Agur, udaberri liluragarria, agur.
(La Voz de Navarra, 1934/3/22)

GURE AURKHINTZAK
Nafarroako ipharraldeak lekhu ederrak badituela, asma ditaken edertasunez brokhatuak,
guziek dakiguna da.
Oren erdi bat Iruñetik goiti yuanezkioz hasten
zaizkigu ikhusmenak edertzen, mendiak oihantzen, etxeak xuritzen, koloreak bizitzen, garbitasuna agertzen.
Begiak eta bihotza bozkariotzen zaizkigu.
Aurkhintza menditsuek eta euritsuek berekin
deramate edertasuna, zeren eta hezea landare
guzien hazkurria eta bizigailua delakotz; gizonarendako hatsa edo yanharia bezain baitezpadakoa.
Eremu zelai eta idorretan, ura dutenezkioz,
zerukoa ala ur-bidekoak, lurrak aberatsagoak
eta gizenagoak dira, bainan begienganako edertasunak ukho egiten du.
Eta bizkitartean orotarik behar dugu, bizitzaren beharrer ihardokitzeko.
Egin dezagun, irakurleak, zuekin, gure yar
alkitik higitu gabe, alegiazko pidaia bat Nafarro-

ako xoko batetarat, Oroz-Betelu eta Garraldan
gaindi.
Agoitzetik haratago, Itoiz-en, hasten da errege-bide berri bat Oroz-Betelu-raino doana. Zonbait kilometra phastu ondoan agertzen zauzkigu
mendi arkhaitzak eta ezpeldunak. Bidia gero eta
haratago sartzen da mendi arthetan eta azkenian izigarriko yintzur mehargune hertsi batian
gira, ohian beltzaz estalia, sahetsak pathar
xutak, eta gohoratasun haundikoak. Zuen aitzinian ikhusten duzie zokho ilhun bat, neholere
inondik bidia iragaiten ahal dena iduri zautzuela;
athe gabekoa.
Eta sorgin edo ifernuko erreka beltz eta hits
hartan doa Irati-ko ibaia edo ur-haundia!
Errege-bidea eta ibaia elgar zehiarkaka doatzi bi xingola mehar idurikoak, eta doi-doia iragaiteko lekhua dutenak.
Lehenbiziko aldiz ikhusi nuenian ene harriduran landatu nintzan, handik ez higitu nahiz. Bethikotz bihotzian eta gogoan sartzen dena, sekhula ahanzten ez dena, aurkhintza miresgarri
hura!

Phendoitz izigarri eta beltz heietan hain dire
xut sahetsak, nun gainari soiteko buria arrunt
goititu behar da. Eta han, arkhaitz kaskoko muthurretan dabiltza arranoak beren kafien edo
ohantzen ondoan hegaldaka, inguruka, zerbait
hiliki barrandatzen. Hango erregeak dira, egiazki, hegaztin itsusi horiek.
Artheka ilhun hartarik athera ondoan, emeki
emeki eremuak zabaltzen eta eztitzen dira itsasoko hasarre ondotik uhinak ematzen diren
bezala.
Geroxeago agertzen zauku zelaiño batian,
Oroz-Beteluko herri pollita.
Guazen aitzina eta horra nun khausitzen
dugun paper olako hauzoa, lantegi eder batzuekin, eta etxe xuri ederrak ingurian. Han ere badira mendi zuhaitzdunak, eta gain zabal bat bere
naza haundiarekin, olako tresnak higitzen dituenak. Toki arras ederra eta goxoa.
Abia giten Garralda alderat, eta berehala sartuko gira Nafarroan den haritzdoi ederrenian,
erraiten dutenez.
Asma zazie nolakoa diteken oihan hura.
Haritz ondo gazteak, denak adin berekoak,

hagak bezain xuxen eta lerden, gohoratasun
haundikoak. Iduri du norbaitek zaindu dituela
ondoz ondo, baratze bathetako landareak bezala. Ba eta oren bat behar da huñez oihana phasatzeko.
Azkenian, bihurgune baten ondotik landa, izigarriko phendoitz baten gainian gira. Han, lotsagarri behere hartan, ageri da Irati ibaiaren zilarrezko xingola, xumea.
Urrunago ikhusten dugu Aribe-ko herrixka
eta eskuin aldian Orhy-ko kasko zuria lanhoz erdi
estalia.
Utz dezagun Aribe-ko bidia eta sar giten
Garraldan gaindi, hor phausu bateginik behako
bat emaiteko herri eder horri, xuria eta eliza
eder batekin.
Eta hemendik Arrobi-ko bordetaraino den
ordoki luze eta mehar hura, mendien arthean, ez
duzea ikhusi? Altaa, lekhu ederrenetarik da,
seurki.
Phentze eder hetan daude alhan behorrak
multxoka, bazka goxo gizenetan hazten eta
edertzen direnak, geroxago Auritzeko feira aiphatuetan saneurri edo prezio onetan saltzeko.

Horra irakhurleak, nola egin dugun itzuli bat,
bathere etxetik yalgi gabe Nafarroa ipharraldean
den xoko eder batetarat.
Eta zonbat holako ditugun!
Ene luma ez bazait erdoiltzen, bertze pidaiaño bat ere eginen dugu mendiz gaindi.
(La Voz de Navarra, 1934/5/23)

GURE AURKHINTZAK
Nik ikhusi ditut Eskualherrian toki eder anitz,
bainan Luzaiden, ene herrian, Aitzurreko-erreka
deithu aurkhintza bezalakorik ez dira nunnahi
kausitzen, bere edertasunaz.
Damuz, erregebidetik ez da ageri, mendixka
batek kukutzen duelakotz.
Ermita-ko larretik ikhusliarrak lehenbiziko
aldiz ohartzen direlarik harritzen dira beren aitzinian duten lekhu miresgarriaz. Begien loria da
parabisu hura!
Eta nok erran lezake Luzaiden hain menditsua izanik, badela bi kilometra luzetasuneko
bide zelai bat, Aitzurre deithu zokhoraino? Hala
da, bizkitartean.
Ermita-tik ageri den ikhusmena, xoragarria
da.
Beherian, erreka zola, eta bertze aldetik,
handik goiti, mendi mazelan, zure aitzinian, Azoleta eta Lezta hauzoetako bazterretxe ederrak,
xuri xuriak, eta bakhotxaren sahetsian, zonbait
urratsez baztertuak, bere borda xurituak, zeren

eta gure herrian, Benabarre gisan, aberiak etxetik kanpo atxikitzen dituzte. Ungarri usainak ez
dituzte yasaiten etxe barnari, eta gero garbitasunaz arras minbera dira, behar den bezala yendeen arthean.
Phentze eta alhorren ondotik, gaineko mendi
mazelak alhapide aberatsak dira, eta behi eta
ardiek alegeratzen dute mendia ttitta gorri eta
xuriez, udaberritik negu aitzineraino.
Handik landa, ezkerreko alderat, dugu Aitzurreko hauzoa, beste bazterretxe multxo betekin.
Ze oihanak eta phentziak! Bidea doa urbide
edo kanale baten sahetsian, urruneko mendi
zokhotik heldu dena Luzaideraino, phentzeen
ihinztatzeko.
Bide luze eta zelhai hori dena estalia da oihanez, zuhaitz ederrez, gaztain, haritz eta phago
ondo, heien azpian sekhula iguzkia sartzen ez
dena. Eta noizian behin, itzal goxo hartan ithurriño hotz bat. Hots, udako parabisua!
Yazko uda bero eta idorrian, Iruñeko bazterrak agortuak eta kixkalduak zirelarik, Aitzurreko
errekako phentziak (urbide gainekoak ere) pherde edo musker bizi-biziak zauden, egun guziez

euri egin balu bezala. Lekhu itzaltsu hartan iguzkia ezta ahantxu agertzen.
Ze bulta goxoak iragan ditutan lekhu liluragarri hartan, eta Uztailaren lehenbizikotik aitzina
iragan behar ditutanak ere aurthen, osagarririk
balin badugu!
Eskuin aldeko mendiek berexten dituzte
Luzaideko eta Banka-ko eremuak, eta oren batez
heltzen gira mugaraino, Euntzaro-ko lephorat,
eta handik behera, gure aitzinian ditugu hedatuak Banka-ko bazterretxiak bere hegats gorriekin, eta urrunago Urepelekoak eta Aldudekoak.
Eta gain hartan, beren etxolan aurkhituko
dituzie bethi karabineruak; bainan Bankako
mugazainak nihun ez dira ageri...
A, ze bazkari goxoa egin ginuen behin kasko
hartan, ithurri baten ondoan, xahatoa urian ezarririk, arnoa karroina bezain hotza edateko!
Nola yakhinaraz, nola erran, irakhurleak,
handik begiztatu ginintuen ikhusmen miresgarriak?
Urrunerat ikhusteko tresneekin hauteman
ginintuen Aya-ko mendi-muthur arkhaitzak,
urdin urdinak, doi-doia zeruan ageri zirenak.

Hain urrun ziren gutarik, ezen bada bide handik
Gipuzkoako mugaraino, hogoi ixtape baino
gehiagoxo... Gain hartarik botha bagineza harri
haundi bat Aitzurreko alderat, zalhu hel litake
erreka zolarat. Hain da patar hura xut-xuta nun
behiak, behorrak eta ardiak ez diten eror larre
lerrakor hartan, egin dituzte hesolak, sasiak eta
hari-burdinezko hesiak.
Ene pidaiako lagun gazteek irri onik egin
zituzten nitaz. Asto haundi eta zahar batian egin
nuen pidaia, bainan huñez bano nekhe haundiagoak ukhan nintuen.
Astoak iduri zuen inguru hetako abere-uli
guziak bildu zituela. Bazituen ehunka; eta ni,
abar aldaskatu bat eskian, ari nintzan yo eta yo
uli madarikatuen ohiltzeko. Eta ardura ene eskutan eta begitartean xixtatzen ninduten borthitzki
uli tzarrek.
Azkenian asto bandil eta afer hura etzan zen,
edo hobeki erraiteko, belhaunikatu, haur thematsu bat bezala, eskolarat ez nahi duelaik yuan.
Eta zalhukara yauzi bat eginik xutik gelditu nintzan, gehiagoko makhurrik gabe. Zaharo ukhaldika xutiarazi ginuen abere etzankorra.

Asma zazie ze irriak eta ihakintzak aditu eta
yasan nintuen ene lagunenganik!
Barkha poxi bat baztertu baniz hastapeneko
xedetik. Luzaiderat yuaiten direnak ez ditela
itzul Aitzurreko erreka ikhusi gabe.
Artola, Etxalarrekoari
Esker beroenak emaiten dauzkizut zure
amultsutasunaz, ene idazkiak soberaxko begi
onez goresten dituzulakotz.
Ni mintzatzen niz lañoki ene herriko eta Garaziko elhean; eta idazten dutalaik, ahal bezanbat
molde arthoski batekin, erdaraz deitzen den,
forma literaria emaiteko. Hori da guzia; eta es da
anitz.
Ez dakit irakhurtu duzun untsa nik erran
nuena eskuaraz, Axularrez mintzatu nintzalaik.
Ez nuen erran zuen eskuara, Etxalarrekoa, Luzaidekoarekin iduriago zela, ezenez Axularrekoarekin.
Ez. Aitzitik erran nuen Axularrena eta Luzaidekoa berberak zirela, eta Etxalarrekoa (hain
hurbil izanikan ere Saratik) haundizki baztertzen
zela.

Barkha nezazu, eta milesker berriz.
(La Voz de Navarra, 1934/6/6)

GURE BAZTERRETXEAK
Jinkoak eta gizonek egin dute Eskual-herriaz
asmatzen ahal diteken parabisu liluragarriena.
Gure aurkhintza miresgarriak, gizonak edertu
eta osatu ditu, bere egoitza ederrak han-hemenka eginik, mendi mazeletan, begien loriatzeko.
Bere xuritasunak urrunetik agintzen dauku
eskualdun baten etxaldea. Han bizi dela gure
arrazako gizon arrotz-kotsu gabeko bat, bere
kidekoekin.
Eta nun kausi ditake eskualdun baten etxe
ederra bezalakorik? Lurretik bizi direnen arthean
nekhez ikhusten ahal da Europan holako etxerik.
Ze bazterretxe ederrak! Haundiak, garbiak,
nasaiak, urthe guziz xurituak eta thindatuak
gehienak eta barnian establu edo barrukirik ez.
Etxeari hurbil borda bat abereentzat (behi, ardi,
behor eta urde), bainan sekhula etxearen barnian.
Ilhunabarrian sukhaldetan ikhusiko duzie
lahatzetik dilindan bertza haundi bat. Ur bero
hartan gizonak lanetik ethortzian, denek egun

guziz ikhuzten dituzte zangoak. Garbitasuna,
oroz-gainetik, hortan eta denetan.
Beren baratzetan, hortensia, krisanthemo
urdinak, dalia, eta lili ederrenetarik ausarki, eta
etxetan nun-nahi lili-untzitan. Edertasunari arras
minbera dira. Zamora’n bezelatsu...
Ni mintzatzen niz ezagutzen dituanetik bakharrik.
Holakoak dira mendiez beste alderdian,
Luzaide, Arnegi, Lasa, Uharte, Garazin, ba eta
Kanbo, Itsasu, eta Ustaritzekoak ere, Laphurdin.
Bainan Laphurdi itsas aldekoak ez dire hain ederrak eta garbiak. Ttipiagoak eta aphalagoak dira,
teillatuak ez bain gorriak, eta landa eta larreak
ez dira musker biziak.
Uda, uda ederra! Ene gogoan hiz negu beltz
huntan. Ametsetan nuk noix helduko hizan hire
eguzki phiru disdirantekin edertasunaren hedatzera, eta ene sortherrian iragaiteko urtheko
ilhabethe goxoenak.
Iruñen, 1935 Otsailan.
(El Día, 1935/2/26)

NEGIAN GIREA?
Negu beltza heldu zauzkigu tarrapatan,
hurrats haundiekin, aurthen yaz baño goiziarrago.
Langarrak, izotzak, lantzurdak, karroinak,
elhurrak. Horra negiak ekhartzen dauzkigun
dohain hitsak, zazpi ilhabethez haren mehatxuen azpian egoiteko.
Urriaren hogoian gira, eta yadanik Iruñeko
inguruetako mendi guziak beren mihise xuriarekin estaliak dira.
Lertsunak beren garrasi borthitzekin badoatzi
lerro-lerro, hegoalderat, ipharraldeko eremuetarik ihes eginik, lur ephelen bilha, beren neguko
bazka lekhuetarat, itsasoz gaindi Afrikaraino.
Usoak ere, trumilka, Belate-ko eta Ibañeta-ko
mendiz barna bide bera deramate, toki horietako oihanetan, papoak ezkurrez untsa bethe
ondoan phagodi eta haritztegietan.
Hegaztin mota guzikoak badoatzi, lekhu
beroetarat, eta gu, gaizo gizonak, anarthean

hemen egon beharko hotz ikharan, ezinbertzez
bortxaturik, lanarekin bizi behar dugunek.
Zoazte, zoazte, xori dohatsuak, zien yuaiteak
hitsten gituzte, negiaren agintza zireztelakotz.
Sei-zazpi hilabethe egoin gira zuen itzuliaren
beha, denbora ederraren mezulariak izain zirezte, zeren eta sasoin arrigarria ekharriko duzielakoz gure biotzaren bozkariotzeko.
Bainan hemen gelditzen girenek zer nekheak
iragan bebar ditugun aro atzgarriari ihardokitzeko. Sudurrak eta beharriak gorrituak, eriak
gogortuak eta mutzituak, gorphutzak ikharan,
hortzak klakaka, zangoak karroindiak...
Eta bizkitartean bada yende negia maite
dutenak.
Atx! ez dute nere odola, seurki. Hotzak uzkhurtzen nu, su xokotik ezin baztertuz, eta han
ere ilezko soineko lodiekin gerizatua kanpoko
haize mehetik, hezurretan sartzen den hortaik...
Negia da lurreko izaite xumeen eta yende
ahul eta errumesen heriotza, eritasunen sasoina.
Eztulak, marrantak, birietako minak, errumatismak, eta osagarriaren etsai guziak mehatxuka.

Sasoin tzarra, hail, hail; pasa hadi zalhu,
kalte haundirik egin gabe.
Hasia nuk yadanik mokanes bustitzen, urtzintzaka...
1935-eko Urrian.
(La Voz de Navarra, 1935/10/23)

GAZTAIN SASOINA
(Benabarreko eskuaraz)
Eskual-herrian zuhaitz hedatuenetarik bat da
gaztain ondoa.
Hazten da lekhu aphaletan hotz borthitzik
egiten ez duen tokitan, phagodietaik beherago,
lakhet zaiolakotz eremu ephelak.
Zuhaitz ederra, larrazkenian ikhusten dugularik mokhotsez brokhatua, ihaurri; horituak eta
zohituak, mihauriak ahantxu agerian, erortzeko
phundian, eta haize hego zirimolekin lurrerat
doatzinak... xerriak gosea asetzeko.
Gaztaina hazkurri saluta eta indartsua da,
diotenez, eta eskualdunek anitz maite dute.
Gero, xerrien hazteko eta gizentzeko bazka
hoberenetarik da, eta sasoin hortan berehala
loditzen dira.
Abereek, bere ezagutz zorrotzarekin badakite noiz den gaztain sasoina, eta badoatzi gaztaindegi oihanetarat, eta han, musurkaka mokhotsatik atheratzen dituzte mihauriak. Eta ez
uste hok axalarekin iresten dituztela. Ez, khen-

tzen dazkote, ez bakharrik axala, bainan haren
peko mintza ere, eta gero garbi-garbia mamia
yaten, etxekoandere bathek arthoski garbitzen
dituen bezala erreximenta egiteko.
Alaintso! moko finak dituzte gero, urdeek...
Bazterretxetan gau guziz ikhusiko duzie
padera lahatzetik dilindan, eta giderretik firurikan dabilate, gaztainak berdinerat erre diten,
bainan lehenik pikhor bakhotxari piko edo ozka
bat eginik, zaphart ez dezaten egin.
Zopa-salda edo baratzekari zerbait, gaztain
erre ausarki, mailu bathekin zaphatuak, xabalxabalak, eta gophor haundi bat talo ta esnez gaineraino, hau harriburdinekin egosia, eta hain
gustu goxoa emaiten dakona.
Horra gehienetan bazterretxetar baten afaria. Eta, futxo, hazkurri indarrekoa eta sanhoa.
Gaztain uzta biltzeko denbora delarik gizon
gazteak iraiten dira zuhaitzetarat haga luze
batzuekin, eta aldaskak azkarki inharrosten eta
zafratzen dituzte. Mokhotsak erortzen dira
burrustaka, erhauntsi bat bezala eta zuhaitz pian
dabiltza etxekoak bere kakotxekin hartzen eta
botatzen marrega haundi hedatu batzuetarat.

Pikhor anitz barreatzen baita, han hurbil
dabiltza xerriak kurrinkaka mokhotsen ondotik.
Ba eta ardura zaharo ukhaldika urrunduarazi
behar, zeren eta mokhotsak zaphatzen dituztelakotz mihaurien atheratzeko.
Mihise eta marregak koropilaturik, astoekin
karraiatzen dituzte etxeko ganerretarat
Gero, etxeko beharren gaineratikoak eremaiten dituzte merkatuetara, eta sos pilixta pollitak
biltzen ere.
Ze orhoitzapen eztiak eta iraunkorrak ditutan
ene aspaldiko haur denboratik, gaztaindegietarat yuaiten ginelaik, Azoleta, Lezta eta Aitzurreko hauzoetarat, bethi haurrentzat edozoin gauza
yostagailu estakuru delakotz.
Ba, egun alegerak, seurki, eta damurik, itzuliko ez direnak.
Bainan halere etzait gogoa histen, adin bakhotxak badielakotz bere biziaren iragaiteko
molde goxoak, osagarri huna dugun ber.
Eta Yinkuak iraunaraz nezala holo-hola.
(La Voz de Navarra, 1935/11/14)

AURITZEKO ZELHAIA
(Benabarreko eskuaraz)
Eskual-herriko aurkintza ederrenetarik da
Auritzeko zelhai zabala, itsasotik 900 metra
gohorako toki batian yarra. Ze lekhu loriagarria!
Dena phentze ederrez estalia, behi xuri eta
behorrez betheak, alhapide aberatsetan bazkatzen direnak udaberritik larrazkenaraino. Harat
eremaiten dituzte Baztango, Ultzamako eta
Benabarreko arthaldeak.
Gero zelhai hura dena inguratua da mendi
oihantsuez, eta erdi-erdian Auritzeko herri pollit
eta garbia, bospasei hotelekin. Teillatuak xutxutak dira, elhurrak yautsarazteko, zeren eta
hango elhurteak noiz-nahi negu borthitzetan zortzi zehe loditasunekoak egiten ditu.
Handik agerian eta hurbil dugu Astobizkarko
kaskua, Eskual-herriko mendi orhoitzapen haundikoa, 1.500 metra gohoratasunekoa.
Gero Auritzeko Orriaga-rako erregebidea,
phagodi ilhun eta itzaltsuen arthian. Ze parabisu
xoragarria! amets diteken tokirik ederrena!

Eta Orriaga-tik haratahago eta goitixago, lau
ixtapetako bidia egin ondoan, bethi oihan beltzen erditik, han dugu Ibañetako lephoa, aiphu
haundiko tokia.
Gure aitzinian, iphar alderat dugun ikhusmena, ez da nola-nahi ahaztekoa behin ikhusizkioz.
Zazpi ehun eta berrogoita hamar metra beherago, izigarriko erreka haren zolan, dena pendoitz
eta oihan, urrunerat ikhusten ditugu Luzaideko
bazterretxiak, ttitta xuri batzu disdirantak phentzeen sahetsetan.
Eta haratago, Garaziko eta Benabarreko eremuak, urruntasunak urdinduak, begiek hel
ahala.
Zonbat aldiz ez nizan egon gain miresgarri
hartan, xoratua Eskual-herriaren edertasunaz!
Eta Ibañetatik ezker eta eskuin yuaiten balinbagira? Bainan itzul giten berriz Auritzerat, lerro
hauen hastapenerat eta xederat.
Aurthen baziren herri xilar hortan, udaminean, ez bakharrik Espainia barneko yendiak,
bainan, Frantsesak, Anglesak, Alemanak, eta
beste erresumetakoak.

Eta denak loriatuak omen zauden lekhu goxo
hartaz, ba eta yendeez eta yateaz ere. Eta gero
yende horier lakhet baitzaiote mendietan ibiltzea, egun batez yuan ziren multxo bat Irati-ko
oihan gaitzaren ikhusterat, eta han egin duten
harrigarriko nazal, ibaiaren hurak biltzeko. Erran
omen zuten holako edertasunak nekhez ikhusten direla.
Auritze gero eta gehiago doa herriaren
aphaintzen eta edertzen; eta aurthen baten yendez leherra.
Haren omena hedatzen ari da, zeren eta zelhai paregabeko hura gohoratasun hartan, sasoin
beroaren phasatzeko eta osagarriarentzat lekhu
hauta delakotz.
Bainan, Auriztar eskualtzaleak, egin zazie
inahalak eskuararen atxikitzeko eta hedatzeko,
hea berriz heltzen ahal den horgo eskualdungoa
nik gante denboran ezagutu nuen heineraino.
Ordian denak mintzatzen zinezten gure mintzo ederrian. Eta orai? Ahantxu nehor.
(La Voz de Navarra, 1935/11/21)

V. ATALA
BURUTAPENAK

UDABERRI
Urtheko sasoin ederrenean sartuak gira.
Alderdi guzietarik edertasunak inguratzen gitu.
Zugaitzak aldaskatzen, lili usainak gure uzna
loriatzen, xorien kantu xaramelek gure beharriak
balakatzen.
Ainharak badabiltza zalhu airian erreka sahetsetan eta ixtiletan bere mokoa lohiz betheturik,
ohantzearen egiteko hegats azpietan. Iguzki
eztiak perekatzen gitu bere urrezko piruekin.
Ostaroa! Udaberri! Izaite guzien erreberritzea. Gazteriaren bozkarioa.
Iruñe aldeko inguruak egunez-egun edertzen
dire. Toki lakhetak bide ederrez galkatuak, eta
heien zedarriak zugaitzez lerrokatuak. Alkiak
guneka, bidekari unhatuaren pausatzeko, etxeberri pollitak naharoki, bere lili-baratze ihaurriekin.
Bainan damugarri da, deithoragarri, hiritar
gehienak karriketarik ez diten ilkitzen, alde bat
utzirik iguruetako aurkhintza goxoak. Beren
bihotzak ez dituzte hunkitzen. Hanbat gaixto

berentzat, ikusmen xoragarri horiek ezin hautemanez, eta ondorioz ezin maitatuz itsueren araberean.
Gizonari kentzen balinbadugu asmoko zorion
eta atseginak, bizitzea arras hutsa eta idorra
liteke. Dirutik eta yatetik kanpo bada bertzerik.
Gizonak bere izaitez, bere yitez, badu arimako
eta adimenduko dohain bat, eta horri esker gure
bizi borthitzaren oinhazeak eta pairamenak
hobeki yasaiten ditugu, eztitzen baititu, arintzen
nasaiki.
Basa-gizonak adimendua ilhunbetan izanikgeroz ez da ohartzen ahal eta erdeinu egiten du
bere inguruko edertasunez. Hazkurritik kanpo ez
du bertze asmorik eta axolarik, nahiz ardurenik
eremu ederrenetan bizi denez. Bainan gizon
argituak badu bere baitan, ariman, gogoan, zer
bat, bizia goxatzen dakona, eta ezin ditakela
ukho egin bere deiari.
Udabearriari, gure ongi-ethorri suharrena.
(La Voz de Navarra, 1932/5/7)

NOLA EZ MAITE?
Diote, eta hala da, Eskualdunek oroz gain
gainetik bihotz xokoan alha dutela amodio suhar
bat, eta gogoeta gehienak hortan itzatiak dituztela. Lehia bizi hori da beren sortherria, Eskualherria.
Nun-nahi eta urruneneko eremuetan kausitzen den Eskualdun bat bere gogo-bihotzak sor
lekuan ditu, haur edo gazte denboretako oroitzapenez betheak. Dela Kalifornian, dela Argentinan
ala Chilen, edo bertze edozein erresumetan biltzen dira eta moldatzen dituzte batasunak eta
Eskualetxeak eraikitzen, denak bilkuran hurbildurik. Eskualherri maitetik beste solasik ez da.
Han gure kantu eztiak, gure ohidura eta ohikuntza solasak. Pilotari aiphatuenen izenak ahozaho; yantzari trebeenen oroitzapenak mihietan;
koplakari bipherdunen atheraldiak ezpainetan,
irri karkailak burrustan atheraazten dituztenak,
edo bihotzeko oinhazeek begiak bustitzen dituenak. Hots, gure xokoko zerak han oro errepiz-

tuak, eskualdungoa khar bizi batekin inharrosia
eta sustatua.
Eta ohartzekoa da nola Kalifornian, Baxenabartar, Xuberotar eta Nafar menditarrez galkatua, harat artzaingorat doatzinez, Baxenabartarrak nausi direla beren sorleku ohiduren phizten
eta hedatzen.
Zonbat Nafargaintar han egonak ez ditut
aditu Luzaideko, Baigorriko eta Bankako kantutan ari zirenak, eta ene oharrari ihardesten zuten
Baxenabartarreer ikhasi zituztela Kalifornian.
Anitz Amerikano Erro ibarkoak, Saraitzukoak eta
Ahetzak entzun ditut kantu horietan mendiez
haraindiko eskualduneer adituak.
Bainan zer du Eskual-herriak hola maitatzeko? Galde huni aise da ihardestea. Turista horiek
zalapartan bere auto ederretan iragaiten direlarik gure eremuetan gaindi, heien behako batek
guk baino gehiago erraiten ahal duguna erraiten
daute, bere begitartea loriatua, ahoa zabaldurik,