Artikulu bilduma - 06

Anarthean Espainiarrek ekharri zuten Logroño’tik harmada haundi bat, bainan ezin ihardokiz
oste gaitz hari, eta gero «lansquenet»-ak ere

ihes yuaiten zirelakotz, azkenian gathaska odolztatu baten ondotik, gureak borthitzki garhaituak
yuan ziren Baztan’go alderat.
Bainan Belate’ko mendian gureen barrandan
zauden beste anitz etsai gordeak oihanetan.
Napartarrak, etsituak, nahas-mahas, lerroak ezin
atxikiz erreka bide mehar hetan, aitzindarien larderia ahuldua, sarraskitu zituzten garratzki, eta
hotzez eta gosez ere ehunka erori ziren negu
borthitz hartan.
Eta gauza erdiragarria!! Gure etsai horiek
eskualdunak ziren!!... Gipuzkoarrak eta Bizkaitarrak, Espainiari elgartuak...
Handik bizi athera zirenak yuan ziren aitzina,
Amayureko gazteluaren gerizatzeko, gure azken
lur phuska beiratzeko.
Eta han ere garhaituak izan ginen, odola
ausarki ixuri ondoan. Hil etziranak Izpegiko lephoan gaindi yuan ziren Baigorri-rat, Benabarrerat.
Zonbait urthe berantago Benabartarrek Frantziaren laguntzarekin bizpahiru aldiz nahi izan
zuten Naparroa bereganatu, bainan etzuten
erdietsi, Noain’go gathaskan izigarriko galtzeak

ukhan ondoan. Hor ere gipuzkoarrak eta bizkaitarrak gure aitzi edo aurka yokatu ziren zorigaitzez.
Horra nola erori zen gure Naparra dohakabea! Eta erran dezagun goraki Bizkaia, Gipuzkoa
ea Araba ez balire gutarik baztertu hamahiru eta
hamalau garren mendeetan; euskaldun guziak
[...] ezin ukhatua liteke ez ginela oraiko egunetan uztartuak izain, ez Espainari, ez Frantziari.
Iruñen, 1935’ko Otsailan.
(El Día, 1935/2/7)

AGUR, ANAIAK, AGUR
Eskual-herri guziko semeak biltzen dira egun
ospetsu huntan Iruñeko hiri zaharrean, gurekin
besarkatzeko.
Aitzineko denboretan ere, denak bat girelarik
Naparroako aberrian bilduak, Iruñe zen Eskualherri guziko hiri nagusia.
Geroago berexi eta baztertu ziren Gipuzkoarrak, Bizkaitarrak eta Arabarrak, ba eta Benabartarrak, Laphurtarrak eta Xuberotarrak ere,
batzuk bere oldez eta nahikundez, bertzeak bortxaz, odola ixurturik gudu borthitzetan.
Bainan zorionez gure adimenduko ilhundurak
argitzen hasiak dira, eta orai ikhusten dugu ze
kalteak ekharri dauzkun baztertasun horrek.
Gure hutsak nahi ditugu xuxendu.
Arthalde barreiatua berriz sartzen da bere
saroian, eta bilkhura eder huntan odoleko lokharriak azkartuko ditugu. Erein dezagun eskualdungoa bihotzetan, geroago uzta nasaiak biltzeko, eta Eskual-herriarentzat ardiesteko denek
amesten dugun ethorkizuna.

Agur amultsuenak anai guzieri. Ongi ethorriak.

«GAMAZADA-KO»
OROITZAPENAK
(Benabarreko eskuaraz)
Izen horrekin ezagutzen den gerthakari haundi hartaz nahi ditut erran zonbait hitz bilduma
labur bathian. Eta nik emain ditutan berriak lekhuko batenak dira, zeren eta zorionez, ene
begiez ikhusi nuen Nafarroako abertzaletasunaren inharroste suhar hura, gogotik sekhula itzaltzen ahal den oritzapena.
Gamazo, orduko Ministro de Hacienda, gizon
haidorra eta burukoia zen. Erabaki bat hartuzkioz, sekhula hartaik etzen kantiezen.
Nahi izan zuen Nafarroako fueroak erhautsi
eta khendu errotik behin-bethikotz.
Nafarroa guzia, lau alderdietarik, oso osoa
xutitu zen Gamazo’ren aitzi edo kontra, eta gure
diputatuak denak Nafartar suharrak eta lehialak
ziren. Nik dakita ze eztabaiak ukhan zituzten
Gobernuarekin, bizpahiru ilhabethez, bainan,
sekhula, gureek hurrats bat ere amor emanik.

Anartean, Nafarroako herri guziak inharrosi
ziren, eta anitz tokitan yende gazteak ari ziren
guduan hasteko hurratzen ikhasten. Un, dos...;
un, dos...; un, dos. Su hura goiti eta goiti zoan.
Eta egun batez, Gares-eko herrian altxatu ziren
hamar bat gizon gazte, eta bere xixpa edo harmekin yuan ziren mendirat ta han oihukatu
zuten Nafarroaren azkatasuna. Heien aitzindari
zen Zabalegi sargentoa, Nafartarra oroz gainetik.
Hiltzerat kondenatzekoa zen, bainan orduko
karlista yaun zuzen eta aberats batek ardietsi
zuen Frantzian sar araztea. Yaun horrek berarekin ereman zuen treinean Hendaya-raino, aphez
soinekoekin yauntzia gure Zabalegi gizagaizoa...
Espainia guzian uste izan zuten Nafarroa
osoa asaldatu zela, denak mendietarat yuanak
zirela gudukatzerat.
Sagasta, ministro buruzagia, izitu zen, eta
galdegin zuen gure Diputazionea yuan zain
Madrid’erat harekin mintzatzeko. Eta, badakizea
ze erran zuten gure diputatuek gobernuari?
«Solamente por deferencia a su invitación
hemos acudido. Pero Navarra, a la que represen-

tamos, nos ha negado poderes para alterar en lo
más mínimo nuestro régimen foral y no podemos discutir sobre este punto».
Nafarroan yakin zutelarik bere diputatuen
ihardeste kalipuduna, bazter guziak inharrosi
ziren bozkarioz.
Azkenian lurrerat botarazi ginuen Sagasta’ren gobernua, eta harekin batean Gamazo, Nafarroaren etsai gorria.
Gure diputatuak itzuli zirelarik gerthatu zena
ez daiteke sinetsi ikhusi gabe...
Igandea zen. Larunbat arratsean Iruñeko
alkateak manatu zuen kafe guziak idekiak izan
ziten gau hartan zeren eta igandean goiz goizetik atheratzen zirelakotz trein berexiak Kastejon’erat, (Nafarroa mugako lehenbiziko herria),
harat heldu beharrak baitziren diputatuak
Madrid’etik hamar ordutako.
Arrats orhoitagarri hartan, Kanpion eta Oloriz, ordian gazteak, arizan ziren yendeen sustatzen beren mintzaldi beroekin, kafetako mahi
gainetan xutituak.

Biharamunian gure diputatuak ethorri zirelarik Kastejon’erat larre zabal batian prestatua zen
aldarea, mezaren entzuteko.
Berrogeita hamar mila entzule bildu ziren
meza hartan. Bizkaitik ethorri zen abertzale oste
haundi bat, eta heien buru, Arana eta Goiri’tar
Sabin. Lehenbiziko aldiz han hedatu zuen Euzkadiko ikhurrina. Ni gelditu nintzan Iruñen diputatuen sartzea ikhusteko, arratsaldean. Eta Iruñeko geltoki edo estazionean ginelarik ethortzen
dira bi treinetan, gipuzkoarrak eta arabatarrak,
«Gernikako arbola» denak abesten dugu nigarretan, eta guziak besarkatzen gira bihotzak urtuak.
Bat batian entzuten dugu diputatuak heldu
diren treinaren xixtu bizia.
—Ze ikhusi ginuen ordian?
Bi kilometro aitzinago, Biurdana’ko zubiraino,
burdin bideko sahetsak yendez leherra betheak
ziren, ezker eta eskuin.
Eta ikhusten dugu lehenbiziko treina diputatuekin, dena yendeez «estalia». Igaiteko mailak,
bagonen gainak, makina, dena arrunt yende
molkoz brokatua, kukutua!!

Ikhurrinak, oihuak, kantuak, beso inharosiak,
izigarriko marruman eta harramantzan, denak
erhotuak...
Harrigarriko oste haundi hura ez lehertzeko
eta bagonen gainian zirenak ez erortzeko, sartu
zen treina hain emeki, nun makinaren aitzinian
heldu ziren, huñez, hamar «guardia civil»...
Ethorri zen yendeketarekin eta geldi tokian
girenekin, asmatzen ahal duzie, irakhurleak, ze
othe zen hura!!
Gure deputatoak karriketan pasatzian, eriak
eta xahar ezinduak atheratzen zituzten lehioetarat, beren galdez, bere begiez ikhusteko, bihotzak dardaran, Nafarroaren iratzartze izigarri
hura.
Bost ehun ikhurrin, Nafarroako bazter guzietarik ekharriak bazoazin Diputazionaren ondotik.
Eta heien arthean zen Benabarrekoa, Doniane
Garazikoekin, mezu suhar bat heiekin ekharririk.
Gero, elemeniako yendeketa hura bildu zen
Nafarroako Yauregiaren aitzinian. Bost ehun
ikhurrinak hedatu ziren yauregiko sohailutan.
Eta azkenian agertu zen Eseberri, Diputatoen
buruzagia...Nafarroako zigiluaren gathina egiaz-

koak eskutan, herriari yakin arazteko Nafartarrek LasNavas-eko gathaskan moruak garhaitu
zituzten bezala, ordian ere garhaituko zituztela
gure etsaiak, burdin hek bezain azkarrak izanikan ere...
Hitz horien ondotik entzun ginintuen esku
zaflak, oihuak, haroak, eta gorak oraino, berrogoi urtheren buruan burrunbak ez dira arrunt
itzali ene beharrietan... Ez itzaliko ere, bizi nizeno.
Ze garrantzi inobrea eman zakoten Espaiñian
gerthakari haundi hari, erraiterat noanarekin
ukhain duzie, irakhurleak, haren izaria.
Madrid-eko kaseta edo izparringi gehienek
igorri (bidali) zituzten Iruñerat beren ordezko
idazleak eta «Heraldo de Madrid»-ek ekharri
zituen «milla eta bost ehun hitz», telegrafoz igorriak: lehenbiziko orrialdea arrunt bethea eta
bigarrenaren erdia.
Eta kontu izan behar dugu denbora hetan
periodikuek telegrama gutxi ekhartzen zituztela.
Nafarroaren etsai samina zen «El Imparcial»,
eta Iruñerat heltzen ziren guziak, meta bathian

ezarri eta, denak erretzen zituzten. Hogoi urthez
etzen saldu periodiku hori Nafarran...
Horra nolakoak ginen lehengoak. Nafar suharrak. Oraikoak, nagitasunian eta axolagabean
leiratzen dira hain goxoki...
Iruñen, 1935’eko Urrian.(El Día, 1935/10/10)

MORUEN ODOLA
(Baxenabarreko eskuaran)
Espainian gerthatzen diren izigarrikeriez baldituak daude Europa’n.
Rusia eta Espainia Europa’ko bazterretan edo
mugetan dira. Lehenbizikoek auzo dituzte Asiati’koak; bigarrenek, Afrikanoak.
Moruak Espainian egonak dira zortzi mende,
zortzi ehun urte!! eta heien odola nasaiki dabila
Espainiarren zainetan.
Gero erdiek baino gehiago ez dakite ez irakhurtzen, ez idazten. Jaén, Alicante, Murcia eta
beste zonbait tokitan ehunetarik hiruetan hogoita hamarrak ez dira eskolatuak. Lurrak eta ontasunak esku bakhar batzutan dira. Beste guziek
nekhez daramate bizitza.
Holako yendeekin, eta beren odol beroarekin
ez da bathere harritzeko gerthatzen diren basakeriak.
Eskualduna sekhula ez da fidatu yende erdaldunez. Bethidanik izan du halako beldur bat

heiekin nahastekatzea, eta ahal bezanbat baztertzen da.
Oroituko niz bethi orai hogoi urthe Lekunberri’n ikhusi nuenaz. Hango ostatuan igande guziz
mozkortzen zen inguruko herri bathetako gizon
bat. Arratsian hordi-arraila yuaiten zen bere
etxerat, eta harat yuaiteko phasatzen zen mendiko bide batetik. Gehienetan, loak bereturik,
han etzaten zen eta gaua phasten. Bainan bethi
bazuen sakhelan diru anitz, bizpahiru milla pezeta.
Eta egun bathez erdaldun bathek ostatuan
erraiten dako:
—Ten cuidado que algún día te van a robar
cuando estés dormido.
Eta gure gizonak, erdara murduskatu bathian
ihardesten du:
—Ba, yo no dormir, no, carretera; monte sí,
carretera pasar castillano...
Nik ezagutzen dutan herri eskualdun batherat ereman zituzten behin ehun bat langille kanpotiar ur-bide edo kanal haundi baten egiteko,
eta heien arthian baziren hogoi eskualdun.

Lan-tokiak herritik urrun baitziren, bazterretxetan nahi zituzten gauak phastu. Eta baserritarrek eskualdunak bakharrik hartu zituzten, erdaldunak ez. Etziren fidatzen.
Horra bi ikhusbide progatzen daukutenak
nola arrotz erdaldunetarik baztertzen den
eskualduna, eta ez bihotz gogorra duelakotz,
seurki, bainan..., bethi hego aldetik ethortzen
dira eskale itsusi eta itxura txarrekoak, bazterretxetan ibiltzen direnak, zernahi yukutzia egiteko
prest idurikoak, bere begitarte ilhun eta bizar
beltzeekin; eta futxo, holakoekin ez dute adixkidantzarik nahi, zer gertha ere...
Ohart zitezte, irakurleak, oraiko nahaskeri
eta bihurrikaldi izigarrienak Espainia behere hartan gerthatzen direla gehienak, Afrikatik ez
urrun...
Eskual-herria Europaren idurikoa da, eta gure
arthian ez daiteke gertha holako basakeriarik.
Handik ihes ethorri dira gutartera anitz
yende, Iruñerat eta Baztan alderat, hemen bakhian bizitzeko, baitakite hemengoak ez girela
Badajoz-ekoak edo Murcia-koak bezala.

Calvo Sotelo’ren kideko horiek, Eskual-herria
hainbeste laidostatu eta gutietsi ondoan, beren
lur maitiak utzirik zoin goxoki bizi diren hemen!
Eta Bizkaia’ko eta Gipuzkoa’ko lantegi edo
ola handietan ere balinbadira eskualdun nahasleak, hego aldeko langilleek kotsatu dituzte, handik ekharririk izurritearen pozoina.
Horra ze kalte izigarriak ekhartzen dituen
«industrialismo»ak, elemeniaka sartzen direlakotz gure arthean langille arrotzak.
Eta anitzek uste dute «industriarik» gabe ez
dela bizitzen ahal Eskual-herria.
Baxenabarre, Zuberoa eta Laphurdin (Boucau lantegia kanpo), ez eta Baztan’en eta Bidasoko errekan, ez da industriarik. Eta hea Eskualherriko toki horietan ze bizitze ederra deramaten, laborariak bakhotxa bere etxearen yabe
gehienak eta denak edo kasik guziak sakhelan
diru pharrastaño bathekin. Etxe garbi ederrekin
untsa yanak, untsa yauntziak, eta Elizondo bere
bospasei Banco etxe-kidekoekin, herri ttipia izanikan ere.
Ene ustez Eskualherriko dohatsutasuna lurgintzan eta kabale eta azinden haztean ditake,

Frantzia’ko anitz tokitan eta Suizan bezala.
Eskual-herriak bazka hautak eta toki egokienak
ditu zaldientzat eta behientzat.
Bainan hortakotz behar ginuke erresuma edo
nazione aitzinatuen erakaspenak eta moldeak
hartu, gure aberatstasunaren emendatzeko.
Lantegi haundiek badute bi kalte. Aberastasuna,
dirua, metatzen da zonbait eskutan bakharrik,
eta gero ekhartzen dauzkite milaka eta milaka
hego aldeko yendiak, gutartean hedatzeko heien
erakaspen bihurriak eta itsusiak.
Iruñen, 1936’eko Ostaroan.
(El Día, 1936/5/16)

ABERRI SOLAS
(Baxenabarreko eskuaran)
Ehun aldiz errana da egia haundi bat. Elhea
dela arimaren mintzaira. Eta arraza batek bere
hitzkuntza ahazten balinbadu edo sekhula yakhin ez badu, eta arrotza ibiltzen, arrunt bertzelakatzen da.
Mintzairak arima eta gogo-bihotzak bereganatzen ditu.
Hain du indar gaitza, nun erran daiteke
eskuara ez dakien eskualdunak ez dela gutarra.
Odola gurea du, bainan bere yitea eta adimendua bihurtu dira eta arrotz bilhakatu.
Horra egia huts-hutsa, borthitza eta hitsa.
Bainan kenka txar hortan diranen arthean,
eskuararik gabe, abertzaletasuna izan ditakea,
phizten ahal dea?
Anitzek erraiten dute ezetz. Nik ihardesten
dut baietz.
Eta erraiten dutanaren egiztatzeko baditugu
progak ausarki.

Eta oraino ausartatzen niz erraiterat Eskual
herriaren abertzaletasuna phiztu dutenek,
gehienak erdaldunak zirela, hitzik eskuararik
etzakitenek.
Arana-Goiri berak hogoi urthetan etzakien
eskuara, eta gauza bera gerthatzen zitzakon
Campion-i.
Denek dakigu abertzaletasuna yende argitu
eta yakhintsuen arthean phiztu dela, ez bakharrik Eskual herrian, bainan aberri edo erresuma
menperatu eta uztartu guzietan. Gehiago eskolatua da gizon bat eta gehiago phizten zaio abertzaletasuna... bihotza ez balinbadu usteldua.
Ikhasten du zer ginen behialako denboretan
eta zer giren oraiko egunetan nola etsaiak emeki
emeki khendu dauzkiun gure legeak eta beren
zangopetan ezarri gituzten arthalde bat bezala
artzainaren manuz ibiltzeko.
Jende xeheek, damurik, ez dute izan axola
edo griña haundirik gauza horietan, eskualdun
hitsak izanikan ere ez baitakite zer ginen, nola
galdu ditugun gure lege eder eta zuhurrak.

Behar dituzte kudeatu, akhulatu, sustatu,
barnian duten suhazia eta phindarra buhatu
bihotzeko garra phitzarazteko eta hedatzeko.
Horra ze ondorio ederrak dituen yakitateak,
Eskual herriaren iratzartzeko, bihotzaren altxatzeko, adimenduaren argitzeko, ilhunbetan direneez begiak idekitzeko.
Ezagut dezagun gure herria gure edestia edo
historioa eta gure hitzkuntza paregabekoa. Ezagutzatik sorthuko da maitetasuna. Ezagutzen ez
dena ez da maitatzen ahal.
Ze kalte izigarriak ekharri dauzkigun gure
itsutasunak, gure ez-axolak, gure lazokeriak!!
Noraino yautsi giren mailez-mail erreka zolaraino, gutaz nausi izanikan, sehi bathen heineraino!!
Bainan ez dugu etsitu behar, zeruko ilhundura hasi da argitzen, odei beltzak suntsitzen ari
dira kutsia, eta Madrid’eko diputadu ganbaran
oraiko xixtian yuaiten balin badira gure Estatutoaren gogoa beherak, udako argi ederrarekin bathian yinen zauku gure haizutasunaren zathi bat.

Ez gure zuzenaren araberan behar ginukena
eta zor dautena, bainan phuska eder bat gure
bihotzen bozkariotzeko.
Gauzak ez daitela makhur, eta ethor daidala
lehen bailehen. Ze hatsperena ardiesten balin
badugu!!
Eta gu Napartar dohakabeak, gure anaietatik
baztertuak!
Naparroako nausiek, «bloque de derechas»
delakoek, neholere ez dute nahi elgartu zuekin,
higuintzen dute Estatuto Vasco’a. «La Constancia» bezain etsai gorriak dira.
Bainan ikhusi dutelaik mantxegoek berek ere
nahi dutela Estatutoa, alderdi guzietan ez dela
bertze solasik, zerbait egiteko (alegiaz), bilkhura
bat asmatu dute «Consejeros forales» delakoen
arthean, «Estatuto navarro»tik mintzatzeko...
Beldur dira egun bathez herriak erran dezan
ez dutela bere eginbidea bethe, eta axola izpirik
gabe Nafarroa utzi dutela errekarat erortzera.
Eta gathulu salda fluxa hori emain dakote
herriari, sinetsarazteko zerbait egin dutela
«Estatuto navarro» hortaz mintzaturik.

Eta gaizo herri sinetskorrak hurrupaka iretsiko gezurño hori...
Iruñen, 1936’ko ostaroan.
(El Día, 1936/5/31)

IV. ATALA
PAISAIAK

UDATIK UDAZKENERAT
Gure udako itzulia eginik, hemen gira berriz,
irakurle maiteak. Udak egin du bere aldia, lekua
utzirik udazkenari.
Bi sasoin horietarik, zoin da ederragoa? Udak
badu bere iguzki dirdiranta eta samina, eta bazter guziak bethetzen ditu bere argi biziarekin,
bainan udazkenak ere badu eztitasun goxo bat,
eta aro ephelarekin errexkiago ibilarazten gitu
mendietako bide mehar zehiarretan, izerdirik
gabe.
Eta gero, zer kolore ederrak; mendi mazeletan iratziak gorrituak, gaztain ondoen mokotsak
eta artho buruen kugulustak horituak; ardiak eta
behiak gainetako alhapidetatik yautsirik phentziak bethetzen dituzte ttitta xuri eta gorrailez,
loriatuak bazka goxoetan, bere xilintxa eta yuare
ozenekin.
Urria ilhabete eztia, ihiztarien loria; xixpak
bere erdoilduraz garbiturik eta urinduak, hor dira
haize hegoaren beha. Usoak, biligarroak, uzkinazoak, pikalaportak, zozuak, apezxoriak, papogo-

rriak, hots, hegaztin mota guzietarik milaka eta
milaka iraganen dira errekari goiti, mendi lephoen buruz, pago eta haritz ezkurrez betherik,
beren papoa nasaki ase ondoan.
Euntzaro,
Ehialepho, Matxarde, Lindux!! gaixo xoriak, itsutuak doatzi beren eriotzerat.
Zoin oroitzapen ezin ahantzizkoak gure egun
iraganetarik hain goxoki, han, gure sor-lekian,
Luzaide maitian.
Euntzaroko-lephoa, mendi ederra! zer ikhusmen xoragarriak hire kaskotik! Zer bazkari
goxoa hire pagodi itzalean gerizaturik, ithurriño
hotz haren sahetsian, xahakoa urian sarturik!...
Gure azpian, alde batetik, erreka zola beherean,
Banka eta Urepeleko bazterretxe xuriak, han
hemenka hedatuak, bere hegats gorriekin. Beste
aldetik, Aitzurreko auzoa, eta urrunago Undarlako bazterretxiak, Udiri, Peloinea, Bernatenia,
Ortxaix, Gailurru... Eta oraino urrunago, mendi
urdin gaitz baten kaskoa. Astobizkar! Astobizkarko kantua! La chanson de Roland! Mendi horren
azpietan oraino aditzen da gerthakari haundiaren ohiartzuna, eskualdunek zortzigarren men-

dean Karlomagnoen gudarier izigarriko zafraldiaz emanikako oihuak eta garrasiak.
Gure aitzinian Mendimotx, Adartza. Bainan
izerdiak eta akhidurak lotsaturik ez nintzan menturatu gain hetaraino abiatzea, ezin yarraikiz
ene lagun gazteer, izterrak ez baitira gero zail
gure adinean.
Zorionez eskuara ez da hanbat galtzen.
Ikhustekoa zen igandetan nola bazterretxetako
muttikoñoak ari ziren denak gure mintzaira ederrean. Beraz, ez da berehalakoan galduko. Iraunen du luzexko. Agian ba!
(La Voz de Navarra, 1932/9/27)

ARO SOLAS
Neguak beretarik egin behar ditu.
Agertu zauku azkenian elhur demuntre hori,
danba, danba yauts-ahala erortzen zerutik, oro
estaliz mihise xuri batekin, bere xuritasun biziak
gure begiak itsutzen dituenak.
Gure gela berotik, berinetarik barne, pollit da
ikhustea nola lili xuri horiek dena estaltzen eta
kukutzen dituen. Bainan oroitzen gira gaixo
murruxoriez bere bazkañoa ezin hatzemanez
nihondik, eta gero gosetuak arratsa iragan behar
hotz ikharan hegatsen azpian.
Han dira, teillatu hegian barrandan hea noiz
ikhusiko dutenez bere begiño biziekin hazkurri
ezpiño bat; eta ikhustekoa da nola zimizta
bezain zalhu yausten diren, norbaitek, urrikaldurik, botatzen balinbadu ogi porroska ahurtara
bat, eta zein lehiakara iresten dituzten aphurrak.
Eta zer erran basahuntz, basurde, azeri, otso,
azkona eta bertzez, han oihan eta mendi kaskoetan bizi direnak elhurrez inguratuak bizpahiru

ilhabete, ezin haziz, arras nekez sabelaren galdeari arau eman beharra dena ardietsiz.
Negu beltz eta borthitza denentzat pairamena da; mundu guziko izaiteentzat. Laborariek
diote arras ona dela elhurra eta hotza bere denboran, lugintzako mozkinak hobekitzen dituela,
zeren eta bere etsai haundienak, mamutxas
ñimiño kaltekor horiek denak funditzen dituelakotz.
Baditeke, ba. Bainan hirietan bizi girenentzat, sasoin hitsa da debru negu hau; eta zonbat
gehiago enetzat bederen, gaztetasunak aspaldi
ihes egin duelakotz gutarik; eta yakina da adinak
odola epeltzearekin hozperak bilhakatzen gitu.
Ni seurik ba. Hitz dautzuet.
Bainan, bego, bego negua, egin ditzala beretarik, kurri dezala bere bidea, geroxago bere
ilhundurak garhaituko ditu udaberri disdirantak,
argiz eta edertasunez hedatuz bazter guziak,
epeltasun eztian. Anartean gauden supazter
xokoan gure bizkarrak zizeluaren gerizan.
(La Voz de Navarra, 1933/1/18)

UDABERRIARI BURUZ
Aroa ari zitzaigu hobekitzen, hotz borthitzak
ihes eginik, iduriz, heldu den urthe artio. Agian
ba. Iguzkia ere samintzen zauku, bere piruak
beroxkoak dira.
Lertsunak lerro lerro iragan dire garrasika
ipharraalderat, udako bazka lekuatarat. Guti
egunen buruko hemen ditugu ainharak, hego
aldeko eremu urrunduetarik yinak, beren ohantzeak eraikitzeko hegatsetan; hok ere hazkurriaren bilha, airian diren ulitxa guziak iresteko,
mokoa zabaldurik heien ondotik, eta geroxago
eremaiteko beren umeeri behar duten yanaria.
Mamutxak errepizten dira alderdi guzietan.
Zuhaitzak ozitzen hasiak, heldu den ilhabetean
galkatzeko aldaska ederrez beren abarrak, eta
berantago emaiteko itzal goxoaren dohaina,
unhatueren eta izerdituerentzat.
Hots, beroak pitzarazten eta iratzartzen du
lurreko izaite guzien bizia, eta edertasunak
nasaiki hedatzen, begien eta bihotzen xoratzeko.

Udaberri hastapenaren igurikan gaude,
eremu lilluragarriak maite ditugunek zorionez
loriatzeko.
Ba, bagoatzi sasoin ederrari buruz, neguko
ilhunbe itsusietarik yalirik, denbora argi eta
eztiaren alde.
Udaberriak ere oroitarazten gitu haur denboretako yostetaz. Sasoin hortan muttikoek xirulak
egiten ginituen busuntsa zaharoekin. Horra egiteko moldea. Hautatu behar da lehenik busuntsa
gazteetan zaharo mehe eta legun bat, izerdian
delarik. Zaharoan mozten da axala, xirula nahi
dugun luzetasunaren izarian edo neurrian, ganibet batekin ingurukatuz makila, eta gero mihia
dukeen lekuan ozka bat eginik xirulek duten
itxurazkoa. Ordian ganibet giderrarekin yo behar
da makila kolpe eztika, axalean, inguru eta
eremu guzian, zuretik berexteko. Bulta baten
ondoan esku batekin atxik tinki makila, xirula ez
den gunetik, eta beste eskuarekin lot axala, eta
indarka bihurraraz, krask egin artio, zerek erran
nahi baitu axala zuretik berextu dela. Ordian
motz zaharoa edo makila, mihia duen alderditik,

eta hunen itxura emanik muthurrari, bai eta xirularen xiloak eginik aitzinetik.
Axala errexki atheratzen da oso osoa, zuretik
hustua.
Horiek guziak egin ondoan aurkhituko duzie
xirula eder bat, nahi duzien luzetasunezkoa, eta
soinu ozen eta garbikoa, hautatzen balinbaduzie
gai eder bat zuhaitzen izerdi denboran.
Barka, ene irakurleak, funtsez-gabeko xehekeria hautarik, zuen adimendua eta astia atxikaraziz holako perttolikerietan.
(La Voz de Navarra, 1933/3/18)

MENDIKO OIHARZUNAK
Kabalak negu luzeko bazka idorrez unhatuak,
borda barnean haziak, bizia haize kotsatuetan
iragonik, athera dira pentzeetarat aro disdirant
eta eztiarekin, hazkurri musker goxuari lothurik
lehia saminenarekin.
Axuriak edo bildotxak yauzi eta yauzi lau
ixterrak airian, buztantto xuriak inharrosiak, darkarika altxatuak, badabiltza lasterka bere oihu
eztiekin, haur yostetako itxuran.
Aretxak ere bere mutur pollitekin, begiak
zabalduak, beharriak hedatuak, harrikorrak,
zalapartan ari dira bozkarioa ezin atxikiz. Hots,
argiak, haiziak eta bazka berri goxoek erhotzen
dituzte, bai umeak bai amak.
Loriatuak daude heldu den ilhabetheari igurikan. Ostarro ederrari mendi gainetako larretarat
abiatzeko ephe hurranaren aiduru.
Ordian dira, ordian, behien kalapitak eta
harramantzak barrukian beren lephoetan artzainek ezartzen dituztelarik uztai zabaletatik dilindan yuare eta khaska ozenak!

Kabalek bere ezagutza zorrotzarekin baitakite horrekilan biharamun goizian badoatzila mendiari buruz, Ehialepho, Adartza, Mendimotz, eta
bertze kaskoetako alhapide gizenetarat, uda eta
udazkenaren iragaiterat haizutasun ederrenean.
Badoatzi bide gorri zehiarrez gohora, artzaina makila eskian, pipa ezpainetan, hixtu saminak eta oihu garratzak mendiz-mendi oiharzunak
errepikatuz, arthaldeak bere baitarik lasterbide
meharreri yarraikiak.
Artzainaren etxolako tresnak astaña batek
daramazkio, zamukak gaineraino galkatuak,
eltze, duphin, zartain, gerren, gophor, kotxu eta
oheestalgiz, zahagi bat ardo ahantzi gabe, gero,
ba eta xahakoa ere, noiztenka zintzurraren
leguntzeko. Astañaren ondotik badoa bere
pulloa ile harro eta beltzez yauntzia, beharriak
xut, eta begitartea ilhun noizian behin ausikiño
bat eginik belhar goxoeneri, bide sahetsetan.
Irakurleak, udaminean menturatzen bazirezte igaiterat gain hetaraino adituko ditutzie
Eskual-herriko kanta pollitenak, Garazi aldeko
artzainak eskualdungo zer horietan arras trebe
direlakotz. Eta eskuararen mintzatzen ere ez

dira nolanahikoak, berexiki Bankarrak, ene herriko auzokoak.
Huna zer dion Oxobi idazle aiphatuak:
«Yauna, balinbaduzu sinesterik nitan»
«Eskualdunen Eskuara yakitekotz plantan»
«Artzain yarriko zira lau bortz urthe Bankan».
(La Voz de Navarra, 1933/4/19)

AGUR IRAKURLEAK
Udako itzulia eginik, huna hemen berriz, zien
artean solaskari eskualduna, luzesko urrundua
egon ondoan. Sailari lotzeko xedean yina edo
ethorria niz, bakharrik dakitan mintzairan, Baxenabartarrean, irakurleen barkamenduaikin.
Bi ilhabete eta goxoki iraganak gure sortherri
maitian ez dira nolanahi ahaztekoak, ene herritarreri hain atxikia izanikan, eta eskualdungoak
erro azkarrak bihotzian ditienarentzat.
Bake eder hartan, miresgarrizko leku eta aurkintza heien artean, mendiz goiti eta behiti,
oihan eta phentze kurritzen. Noranahi gure
begiek behakoa finkatzen diteken alderdietarat,
nun nahi, bazter guzietan kausitzen ginuen edertasun xoragarria. Begien loria, bihotzaren bozkarioa, arimaren xaramela!
Hego aldeko herrialdetan idorteak eta bero
izigarriek bazterrak agortu eta kixkaldu omen
zituen udaminean. Luzaiden, haatik, phentziak
doi-doia horitu ziren, bainan ez guziak gero;
iguzkiak egun guzia yotzen zituztenetan baka-

rrik. Bertzeak, udaberrian bezalatsu, pherde bizibiziak zauden. Ikhustekoak ziren Aitzurreko errekako pentziak!
Eta ze erran hango uretatik? Marimatteneko
bordako ithurriño hartakoak, ahoan kasik ezin
atxikia bere hotztasunaz, bazien errekesta, bero
sapha haundietan! Itzal goxo hartan, haritzen
pian biltzen ginen alfer egarrituak.
Hitz dautziet, irakurleak, ase hun bat egin
dutala gure hitzkuntza maitetik; bethi solasian,
bethi kalakan, eta noizian-behin hitz zahar bat
ikhasten, damurik ahatzia, haren ordez hitz arrotza ibiltzen dutelakotz.
Gauzarik harrigarriena da ikhustea nola igandetan gaingainetako bazterretxe urrunduenetarik yausten diren goizmezaren entzutera gizon
eta emazte xaharrak, adin haundikoak, zonbait
lauetan hogoi urthekoak eta gehiago. Eta gero,
etxeratekoan, patar lotsagarriari goiti, hats gaitzian, izerdituak, gaixuak. Balio du zerbait heien
mezak!
Ez bazituztet enheatzen, eta nagitasunak ez
banu beretzen, noiztenka agertuko dira ene
lerroak, norbaitek egin beharko baitu lantto hori,

zeren eta ohartzen niz aspaldidanik arrunt ixilik
daudela eskual idazle guziak, ezpainak yosirik.
(La Voz de Navarra, 1933/10/10)

SASOIN ELHEKETAK
Udazkeneko iguzki ephelaren phiruak goxo
zaizkigu eta udamineko samindura eztiturik pherekatzen gituzte.
Iruñeko inguru-bazterrak ere edertu dire.
Udako kixkalduraren ondotik, erreak zaudelarik,
ikhustekoak dira orai bide sahetsak, iphuruak
eta sorophilak bere pherdetasun bizian, udazkeneko euriek untsa ihintztatu ondoan.
Sasoin hunek, hain ederra izanikan ere, doi
bat hasten du gure gogoa, zeren eta negu borthitzari buruz goatzila agintzen baitauku. Nik ez
dezaket sinets, nun ez den eroa, badaiteken
gizon bat negua lakhet eta goxoa zaionik. Uli,