Artikulu bilduma - 05

Total number of words is 3586
Total number of unique words is 1846
23.2 of words are in the 2000 most common words
34.4 of words are in the 5000 most common words
41.5 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
arrunt xahutu eta barreatu ondoan, yats hits bat

iduri, izigarriko gerthakari latzak ikhusirik... halere izpirik etzen kordokatu beren fedea eta
eskualdungoa, hain ttipia izanik ere hango
Eskualherriko eremua, arrotzez ithoa.
Eskualdungoak bihotzian arras barna sartuak
dituelarik erroak, nekez, biziki nekez ohilduko
ditu bere baitatik eskualdun egiazkoak yendaki
edo arrazaren zerak, bere izaitearekin bat egiten
baitute, eta lokharri horiek ezin ditezke ahuldu,
zer nahi eginikan, edo nun-nahi egonikan ere.
Horra nun dugun ikhusbide ederrena, zer eta
nolakoa den eskualdun hutsa, arrotzkerietarik
ezin kotsatuzkoa.
Bainan erran dezagun, kiratski deitoraturik,
zoin bitxi den hemen hatzemaitea holako gizon
bat. Eskualdun horietarik kausitzeko mendiez
bertze alderat behar ginuke yuan.
Hemen arrotza errexki nausitzen da bere
mintzairaz, ohidurez eta elez, denak hari so
teteldurik, perttolikeriak erranikan ere, bere ahotik elhausturia burrustan badariolarik. Arrotz
bilakatzen dira hemen legunki eta zaluki.
Aniz bozkariotzen niz ipharraldeko eskualdun
anai suharren xede ederrez, eta igurikatzen ahal

dugu ondorio ederrak heien lanetarik, zeren eta
kartsuki lehiatuko direlarik Eskualherriaren xutitzerat eta goresterat. Berma hor, anai maiteak;
hemen gira behan zuen ondorioren aiduru, eta
gogo-bihotzetik igortzen dautzuet goresmen
beroenak.
(La Voz de Navarra, 1933/1/6)

IZENDATZE OHOREGARRIA
Euzkadi Buru Batzarraren buruzagi izendatu
daukute Jesús Doxandabaratz, gure adixkide
maitea.
Hautu hobeagokorik ez dezakete egin, zeren
eta abertzale sutsuenetarik baita, adimendu
argikoa, eta bere khar biziaren heinekoa Eskualherrian nekez kausi ditakeen gizonik delakotz.
Nafartarreentzat ohore haundia ere. Bertze
eskualdeko abertzaleek frogatu nahi izan daukute beren anai amultsutasuna, gure ahaidegoa,
eta odolaren estekamenduak tinkatzeko, heiekilan hertsiki batetaratuz.
Doxandabaratz adixkideak, sendagile aipatuak, onhets ditzala gure goresmen [...], gure
bihotzeko bozkarioa, bere izendatze ohoregarriaz.
Anitz urthez.
(La Voz de Navarra, 1933/4/5)

YATZARTZE EDERRA
Eskual-herria bi zathitan berexturik-geroz,
batzuk Frantziaren menpean, bertzeak Espainiaren manu azpian, mende bat egon da lokhartua,
ezinbertzean uzkurtua, nagitasunean eroria,
indarrak ahulduak, etsitua.
Hego aldeko Eskualdunak 1839-ko lege higuinak yo zituen hain azkarki, nun bere lege ederrak, Espainiako gobernuak hitzeman ondoan
berak gerizatuko zituela, khendu zitzazkon, pilik
axolarik gabe hitzari ukho egiteaz.
1839-garren artio baginituen Nafarroek edozein erresumak dituen legeak, eta Espainiarekin
ez ginuen lokharri bat beizik. Errege bera bi erresumerentzat. Deus besterik. Gure mugak nun,
herri arrotzen mozkinak sartzean legarrak edo
zergak pagatzen zituztenak; gure gudulariak;
gure dirua guhauk egina; eta hots, erresuma
baten beste lege guziak.
Horiek oro lege tzar madarikatu harek arrunt
kendu zitzaizkun eta geroztik burua aphaldua

oinhaze latzan ezinduak, zigorraren mehatxuan
ixilduak ginauden.
Bainan zorionez azkenian gure herabe eta
uzkurtasunaren garhaitzen hasi gira, eta horra
egungo egunean zertaraino yin giren, ikhusten
dugun iatzartze huntaraino.
Bazter guzietara hedatzen da Eskualdungoa:
mintzaira eta ohidurak errepizten eta goresten.
Behinere ikusi duguia holakorik? Ez, eiki. Eta
egunez-egun indar haundiago hartzen du iatzartze samin hunek, bere hedaduraren zedarriak
gero eta zabalago eta urrunago doatzi. Eskualherriko xoko kukutuetaraino heltzen.
Gizona oinhazeak beretzen duelarik, haren
ukhaldi gaixtoaren azpian delarik, uste zaio bethikotz hortan egoitekoa dela, bainan minak, hain
gaitza izanikan ere, badu bere ephea, bere
muga. Denborak luzarat bihotzmina epheltzen
eta eztitzen du, eta barneko zauriak eta pairamenak sendatzen azkenian.
Zerbait holatsu gerthatu zaio eskualdunari.
Gaitzari ihardokitu da eta inharroste bat eginik
berriz xutitu arin eta erne eginbide baitezpadakoari yarraitzeko.

Eta eskualdunaren eginbide hertsiena da
eskualdunki bizitzea. Zorigaitzez gure hitzkuntza
ez dakitenek oroz gainetik behar lukete ikhasi,
zeren eta mintzai arrotzarekin bakarrik ez da
egiazko eskualdungorik; bihotza eta gogoa bereganatzen du elhe arrotzak.
Ondikotz, ez dira anitz suharki ikhasterat
lotzen direnak. Eta bizkitartean ez da hain gauza
ezinezkoa eta nekezkoa nahikunde khartsu bat
bihotzean alhatzen delarik.
Ikhusbide edo etsenplu miresgarriak ikhusten
ditugu zonbaitetan, orai lau-bost urthe doi-doia
hasiak murduskatzen, hitzik etzakitenak, eta
hain errexki eta garbiki orai mintzatzen direnak.
Zer goresmenak ez dute merexi holako gizonek!
Eta entzuten ditutalarik asmatzen dut noraino
nahiak eremaiten ahal duen gizona helbururat
heltzeko, bere baitan itzatu zaiolarik xede bat,
eta egin-ahalak oro egiten dituelarik hartarat
bururatzeko eta ardiesteko.
Nahikundearen bothereak ez du neurririk, ez
zedarririk. Ez da deus ederragokorik nola bakhotxak bere yendaki edo arrazaren hitzkuntza yakitea. Enetzat bederen hori daukat ohore haundie-

na, bai eta ere ene izenondokoak edo apellido
guziak eskualdun hutsak izaiteaz, arrotz odol
xortarik gabe.
(La Voz de Navarra, 1933/5/24)

ZER GINEN ETA ZER GIREN
Nik erraiterat noana denez arras ezagutua
da, bainan Nafarroako gauzak, aitzineko denboretako gora-beherak, bethi erdaraz erranak izan
dira: eta uste dut eskuaraz ere behar direla yakinarazi, nahiz laburzki. Hau da nere xedea.
Nafarroako erresumaz mintzatzen direlarik
anitzek uste ohi dute gu Espaina-ri elgartu ginela gure nahikundez. Union hitz hori hola ulertzen
dute gehienek. Eta hori ez da bathere egia.
Espainiarrak hamasei garren lehenbiziko urthetan, xuxenki 1512-an, galdegin zuten Nafartarreri Frantziarekin gudukatu behar zutelako
estakuruan utz ditzan Nafarroan gaindi iragaiterat bere gudulariak.
Espainarrek bazuten bere lurretarik Frantzian
sartzeko bertze bide bat, bainan hemendik nahi
zuten, yakina.
Nafartarrek ihardetsi zuten ezetz, debekatzen zituztela hemen sartzea.
Zer egin zuen ordian Fernando el catolico
heien erregeak?

Aita Sainduaren mezu izun batekin mehatxatuz yakinarazi zuen Nafartarreri Elizatik ohilduak
edo iraziak izain zirela, zeren eta gure erregeak
adixkide adostuak baitziren Frantziako erregeekin, eta hok Aita Sainduaren etsaiak izanez
geroz, herrunka edo lerro berean ezartzen zuztela. Eta beraz, harek guduz ardietsiko zuela Nafarroako erresuma. Yinkoaren izenian.
Espainiarren erregeak baitzakien zoin minberak ziren Nafartarrak bere girixtasunean uste
izan zuen zimardika horrekin bidia legun leguna
izain zuela hemen sartzeko eta gutaz yabetzeko.
Nafartarrek etzuten osoki sinetsi Aita Sainduaren alegiazko mezu hartan eta egin ahalak
egin zituzten etsaiari ihardokitzeko eta garaitzeko gure lurretan sartu zelarik. Bainan gure indarrak heienak baino ahulagoak izanik izigarriko
gudu latz eta borthitz baten ondotik, eta desmasia eta hiltze haundienak eginik azkenian yabetu
ziren bethikotz gure erresuma dohakabeaz.
Horra nola eratxiki ginuzten bere uztarrari
Espainiarrek. Borrokaldi gaitz eta latz bat pairatu ondoan.

Ohointza hori mendiez hunaindiko alderdian
egin zuten, bainan ez harandiko edo Frantzia
aldeko Nafarroan, Benabarran. Denek dakigun
bezala Adur-eko uraundiraino hedatzen ziren
gure eremuak, eta hango hiri nagusia zen Doniane Garazi. Oraino lauetan hogei urthez iraun
zuen Nafarroako puska harek. Azkenian hura ere
Frantziak ereman zuen, bainan ez nolanahi,
azkarki ihardoki ondoan.
Nafarroa behialako denboretan eskualdun
guztienen erresuma zen. Bizkaia, Gipuzkoa,
Araba gurekin zeuden, guziak batetaratuak,
odolkidekoekin elgartuak. Emeki emeki autarik
berextu eta Espainiari eratxiki ziren beren nahikundez.
Nafarroa Adin-erdia deitzen zen denboran
erresuma azkar bat zen eta Europako gisan moldatua. Denbora heietan Europatarra edo girixtinoa gauza bera zen, izen beraz deithuak ziren.
Eta nun ziren hameka garren menderaino
Europako edo girixtasunaren mugak, Frantziatik
behiti? Nafarroako hego aldeko zedarrietan.
Handik harat deitzen zuten tierra de moros:
moru Afrikatarren lurrak.

Nafarroa bethidanik girixtino khartsua izanik,
hamahirugarren mendean Frantziarekin elgartu
eta yuan zen Yerusaleme eta bertze Lekhu sainduen beretzerat, zeren eta Turko-en eskuetan
baitziren, heien aztaparretatik kendu nahiz.
Izigarriko bide luzeak eta nekheak iragan
ondoan itsasoz eta leihorrez hurbildu ziren
eremu hetarat. Nafartarrek harat heltzeko beren
errege Theobalt burian, borroka gudu gaitz bat
izan zuten turkoekin Tauro mendiaren azpian,
eta aitzina yuan ziren.
Bainan azkenian Frantses eta Nafarrak etsituak, etsaia ezin garaituz, itzuli ziren, sinets ez
ditaken oinhaze pairatu ondoan. Gosete, egarrite, sukharrak, eta ezin erranezko latzkeria guzietarik.
Bigarren pidaia bat ere egin zuten berantago,
bainan deus ardietsi gabe, eta itzultzian hil zen
han Nafarroako erregea, Theobalt bigarrena.
Pidaia huntan, Nafartarrak, etxeratekoan,
Grecia-n sarthu ziren eta han egon berrogoita
hamar urthe, Atenas hiri nagusitik yabetu ondoan.

Hamairu garren mendearen hastapenean
girixtinotasuna Espainian hedatu zelarik, eta
moruak ohildu nahi zituztelarik, Nafartarren
laguntza galdegin zuten; eta gu Andaluciako
lurretaraino yuan ginen heien laguntzan bizpahiru aldiz.
Las navas deithu borrokaldian Nafartarrek,
Sancho el Fuerte gure erregea buru, garaitu eta
xahutu zituzten moruak.
Moruen erregea eta bere aitzindariak burdinezko gathina hesi baten barnean zauden gerizatuak, bainan gureek hautsi zituzten gathinak,
eta han yauzi eginik harrigarrizko sarraski bat
egin ondoan, erhautsi.
Berantago, Frantziako París hiri nagusia
Anglesek inguratua eta sethiatua zutelarik
(hamalau garren mendean), Nafartarrek beren
errege Carlos bigarrenaz kudeatuak, garaitu
zituzten Anglesak eta hiri gosetuaren atheak
idoki.
Paristarrek, Nafartarren sartzeari ospe haundiak egin zituzten, eta gure ikhurrinak edo banderak alderdi guzietan landatu hango karriketan,
gerthakariaren ohoratzeko.

Nafartarrek Normandian ere baginituen
lurrak, eta Cherbourg itsas bazterreko hiri aiphatua gure menekoa zen; eta hango kanoi eta bertze gudako tresnak hemen egiten ginituen.
Horra bilduma labur huntan Nafarroako gerthakari larrienak hitz gutiz erranak, ene saila ez
luzatzeko.
Zein ahaltsua zen eta ze kalipu suharrak
zituen Nafarroak, bere laguntzak hedatzeko
herritik kanpo, Frantzian, Yerusaleme eta Lur
Sainduetan. Grezian, eta Espainian gaindi!!!
Horra zer ginen 1512 garrenaren artio.
Espainiarrek bereganatu ginituztenian utzi
zitzaikun gure fueroak edo lege zaharrak. B a i nan 1839 garren urthian khendu zitzauzkuten.
Berantago, 1841-an autalamendu bat eginik
zonbait lege zahar, puska ardietsi ginituen.
Bainan zimiko bat hemendik, eta ausiki bat
handik, emeki emeki arrunt edo ahantxu buluzi
gituzte gure behialako lege zahar ederretarik.
Eta ephe laburrik barne Espainiako edozein
probintziaren lerroan ezarriko gituzte azkarki
uztartuak. Horra zertaratu gituzten. Huna zer
giren oraiko egunean.
(La Voz de Navarra, 1934/2/13)

ZER GINEN ETA ZER GIREN
(Bigarren aldiz)
Idazti buru huntako hitz bereekin oitzinian,
egin nuen orai duela zonbait egun sail bat gure
Nafarroa behialako gerthakari larrienaz mintzatuz laburzki.
Oraiko lantto huntan nahi dut yarraiki gauza
beraz, irakurleek onhartuko dutelako ustean.
Erraiten nuen lehengo aldian nola Espainiarrek garhaitu eta menperatu ginituzten gudu
garratz baten ondotik.
Denbora hetan bazen Espainian gizon bat
mundu guzian aiphu haundikoa; Cisneros kardenalea.
Fraidea zen. Yite suharra eta kalipuduna, ba
eta burukoia ere. Yakitate haundikoa eta adimendu argia. Xede bat bururatuzkioz etzen
sekula hartaik kantitzen eta harek asmatua egin
behar zen, nahi ala ez.
Hain zen gizon larria nun erregea bera baino
manatzailea zen, eta haren eskupian atxikia
zuen. Bazakien orotarik: eskol-emaile haundia,

gudulari eta politikako gizona gain gainetik.
Argelia, Afrikako eskualderat moruen aitzi yuan
zirelarik Espainiarrak, Cisneros fraidea gudularien buruzagi zen.
Bainan egiari zor dugu erraitea ere gizon
lañoa eta aphala zela bere bizitzan. Hain ahaltsua izanikan ere, nahi zituen aberatstasunak
bere eskuetan, halere bizkitartean, edozein fraide gisan, ganbera edo gela hertsi eta xirtxil
batian iragaiten zituen gauak.
Eta zorigaitzez holako gizon hori ginuen Nafarroako etsai gorriena.
Bere herrakunde latzan nahi izan zituen
Nafartar guziak ereman Andalucia-ko eremuetarat, eta hunarat ekharrarazi hango yendeak gure
erresuma dohakabeaz arrunt eta errotik bethikotz yabetzeko. Bainan zorionez xede garratz
hori etzuen bururatu. Cisneros etzen sekula fida
Nafartarrez, eta asaldatzeko eta etsaiari ihardokitzeko bideak ezeztatu nahiz gure gudu-gaztelu
ederrenak eta azkarrenak suntsiarazi zituen,
erroraino aurthikiz, harririk xutik utzi gabe. Izigarriko desmasiak egin zituen.

Nolakoak ziren yakiteko guk egin ginituen
gazteluak hor dira oraino mirakuluz utziak Artajona-ko harrisu gaitzak, herriaren gerizatzeko
eraikiak. Hor daude oraino xutik bere dorre eta
phezoinekin, yendeen harritzeko. Denbora hetan
Artajonak garrantzi haundia zuen hego aldeko
etsaien bidea gerizatzeko eta zaintzeko.
Nafarroa haizu edo azkatua zelarik Europa
erresuma aitzinatuen lerroan zen bethi.
Gutemberg alemanak moldezko hitzak asmatu eta argiarazi zituelarik berehala Nafarroan
hedatu ziren hitz moldetegiak.
Baginituen Iruñen, Lizarran, Tudelan, Sanguesan, Tafallan, Corellan, Irachen, Irantzun eta
bertze lekhutan.
Iruñen egiten ziren Greko eta Latin behialako
idazle aiphatuenen liburuak, Homero-ren Iliada,
Virgilioren Eneida, eta holako bertzen mundian
liburu aiphatuenak.
Oixtian mintzatu giren Cisneros horrek, Alcalá de Henares-eko eskol-etxe nagusia eraiki zuelarik eginarazi zuen denbora hetan libururik aiphatuenetarik bat, Biblia poliglota deithua, erran

nahi baitu, Liburu saindua bospasei hizkuntzetan
idaztia.
Lan berexi hortako xekatu zuen hitz moldatzaile hoberena eta treberena. Eta Espainiako
bazter guziak miatu ondoan haren bilha azkenian hautatu zuen Iruñeko bat, Arnaldo Brumario
deithua, alemana sortzez, bainan hunarat ethorria bere lanpide edo ofizioko lanak hemen
ausarki kausitzen zituelakotz. Haren alaba bat
ezkondu zen Lizarrako Egia, liburu egilearekin.
Hortarik ageri da Nafarroan yakitatea arras
hedatua zela eta yende argitua eta eskolatua
bazela.
Eta sail huni sobera hedadura ez emaiteko ez
ditut hemen aiphatu nahi Nafarroak eman zituen
seme haundiak yakitate mota guzietan, bai eta
ere gudularien arthean.
Bego hori beste aldi batetarako.
Theobalt lehenbizikoa, (Sancho el Fuerte-ren
iloba) Nafartarrek errege izendatu zutelarik,
ospe haundiarekin, Champagne, bere sor-lekhutik ekharri zituen hango laborantzako molde
aitzinatuenak, zuhaitzentzat, landarentzat, baratzekarientzat; ongailu, ereintza, hazi eta lurgin-

tzako zer guziendako. Hots, Nafarroako lurra
aberatstu zuen.
Eta oraiko denboretatik mintzatzen balin
bagira erakutsarazteko Nafarroa bethi Espainia
baino aitzinago doala (eta gauza bera erran daiteke Eskual-herri guzitik) hor ditugu gure eskolak.
Baditugu zazpi ehun eta berrogoita hamar
eskola (750), eta horietarik bost ehunez goiti
berriak, eraikiak hamalau azken urthetan. Eta ze
etxe ederrak!: denak beren errinta eta errintsa
egoitzekin.
Horrek erran nahi du badugula bost ehun
Nafartar bakhotxarentzat eskola bat. Ba eta
eskola berri horiek denak eginak herrien nahikundez eta beren diruarekin.
Zoazte, zoazte holakorik ikhustea Ebro-tik
bertze aldeko behere hetarat...
Eta erregebidetatik zer erran?
Espainiak egin izan behar balitu gure erregebideak, ukhain ginituena ora ditugunak, kilometro hurbil, eta heien arthean sei mendiz
bertzaldeko Eskual-herrian sartzen direnak? Atx,
ze aphentzia!

Eta halako bertze xehetasunik anitz gauzetan
ez ditut emaiten, irakurlea ez akhitzeko.
Erran dezagun berriz ere: gure eskuetan
balin baginitu behar ditugun ahalak lehengo
denboretan bezala gure legeen arau bizitzeko,
ethorkizun ederra igurika ginezake gure herri
maitearentzat.
Bainan damuz, arrotzari estekatuak girenen
ber ez gira higitzen ahal gure xedeak helbururat
helarazteko.
(La Voz de Navarra, 1934/3/14)

ZER GINEN ETA ZER GIREN
(Hirugarrena)
Aitzineko ene bi sailetan mintzatu nintzan
Nafarroak zer bide hitsa ereman duen bere haizutasuna edo azkatasuna galduzkioz, oraiko
denboretaraino, patarrari behiti erreka zolaraino
yuanik.
Eta ondikotz, hein berean yautsi da ere gure
mintzairan.
Zein izigarriki ihes egin duen eskuarak behereko zelaietatik ipharraldeko mendietaraino, hor
kukutzeko, ahalgetua izan balitz bezala!
Bana zorigaitzez, xoko gerizatu horietarat ere
ethorri da uhin beltza: sekula etzitzakeen asmatu lekhuetarat ere yin zauku izurritea. Erdararen
kotsua hedatu da bazter guzietarat, legena
bezala.
Nik ez dakit badenetz eskualdunentzat zorigaitz haundiagokorik, deithoragarriorik. Dena
den, ixtripu garratzena zait, nere iduriz bederen.
Erraiten dute odoleko mintzaira galtzen duenari arima bertzelakatzen zaiola, eta mintzo

berriaren idurikoa eta heinekoa bilhakatzen
dela, zeren eta mintzaira delakotz gure baitaren
elhea. Beraz, hola izanezkioz ez da handi, erdaldunduak nola gutiesten duen eskuara. Ez da
adosten bere yite eta izaitearekin: arrotz elhea
iduri zaio, eta ukho egiten dako.
Horra zer ondorio izigarriak ekhartzen dituen
eskuararen galtzeak. Ahanzkor bakhotxan phizten da etsai bat.
Berrogoi azken urthetan ikhusi dugun aldatzea, neholere etzitzaikegun sinetsaraziko gure
gazterian hain ephe laburrian leize hortaraino
yautsiko ginela. Orai berrogoi urthe Iruñen etzen
botiga edo denda bat nun eskuara mintzatzen
etzenik. Eskualdun baten beharra zuten, eroslearekin mintzatzeko. Zonbait etxetan hamar erosleetarik zortzi eskualdunak ziren, Ultzamarrak,
Eugi-koak, Erroibar-koak eta bertze.
Badakigu Aita Moret-ek bere Anales de Navarra liburuan zer erraiten daukun eskuaraz haren
denboran hamaseigarren mendearen erdian.
Nola hedatua zen, Erriberako herri hegoaldekoetaraino.

Eta berriki Gazteizko seminarioko liburutegian agerthu da paper zapar bat zointan ekhartzen daukun Iruñeko aphezpikugoko herri
eskualdunak, Nafarroan, 1590-garren urthean.
Eskuararen mugak ordian horra noraraino heltzen ziren, Acedo, Ayegui, Estella, Oteiza, Mendigorria, Artajona, Tafalla, Olite, Beire, Pitillas,
Murillo el Fruto, Carcastillo. Denak arrunt eskualdunak. Garés-en (Puente la Reina) 1860 garren
urthean mintzatzen zen eskuaraz.
Hortaik ikhusten dugu denbora hartan, Nafarroen hegoaldeko puska bat bakarrik zela erdalduna.
Egin du bide geroztik elhe arrotzak!
Eta zer erran Luis Luciano Bonapartek 1860eko urthean eskuararen mugak finkatu zituelaik
oraiko egunetaraino? Ez dea erdiragarri eta ahalgegarri?
Zerbaitek edo norbaitek erderaren uhaste
horri ez balinbadu zalhukara oraidanik zedarri
azkar batekin ihardokitzen, ephe laburrik barne
xahutuko eta suntsituko da gure eskuara maitia.

Nola bihurri holako gaitzari, nola berma ixtripu izigarri horren ezeztatzeko, edo bederen ttipitzeko?
Hori, gu bano adimenduko argiek asmatzekoa da: yakintsuena, Eskualtzale batasunena.
Nafartasunaren eta eskualdungoaren amodia
galduzkioz, ez du bakhotxak bere baitez deusere
eginen. Barnian oraino dukeen phindar erdi itzalia, bertze batek behar dako bukhatu, hura phitz
dadin, eta garra yalgiarazteko. Su erdi hilak
behar du hauskua haren phitzarazteko.
Horra eskualdun suharraren egin bidea erdaldunduen arthean. Hauskuaren lana egin behar
du. Buhatu eta sustatu. Yatzarrarazi barrnan
dukeen phindar gordea.
Eta nola hori? Adimendu uzkurrari yakinaraziz zer ginen aitzineko denboretan, guhauren
yabe, gure lege zuhurrekin, Europako erresumek
hain goretsiak: nola etsaiak uztartu ginusten.
Erakatsiz gure yendakia edo arraza bai eta gure
mintzaira ere denetarik zaharrenak direla. Nola
munduko bazter guzietan giren goretsiak eskualdunak gure zuhurtasunaz eta leialtasunaz, ba
eta ere gure gogo argiaz.

Hitz batez: lokhartua denari yatzartu behar
da. Eskualdun suhar bakhotxak lan hori egin
baleza, seurki uzta ederrak ardiets lezazke.
Nik dituan heineko indarrekin egin lanak
eman daute beren mozkinak. Gizon uzkur zonbait inharrosi ditut, eta begiak idokiarazi, geroago gutarra bilhakatzeko.
Erna hor, eskualtzaleak!
(La Voz de Navarra, 1934/3/21)

ZER GINEN ETA ZER GIREN:
BENABARRA
(Benabarreko eskuaraz)
Denek badakizie, irakhurleak, Espainiak
Nafarroa gahaitu zuelarik 1512’an mendiz hego
aldekoa bakarrik menperatu zuela, bainan ez
Benabarre, gure mendiz haraindiko eskualdea.
Beraz, Nafarroako erresuma, arras thipitua izanikan ere, oraino xutik zagon, bere errege eta
gorthearekin.
Biarnoa gure erregearen menekoa zelakotz
Pauen finkatu zen, eta han eraiki ginuen «Parlamento de Navarra, deitu yauregia, deputatuen
bilkhuretako, egungo egunean oraino ikhusten
ahal dena, zahartua.
Yakhinarazi behar dugu hango nafartarrak
suharrenak eta leialenak izan zirela denen arthean.
Lauetan hogoi urthe egon ziren bere erresuma xumeari khartsuki atxikiak, neholere ez frantsestu nahiz. Eta ohartzekoa da Campion yakhintsunak erran daukuna, Nafarroako aithorenseme

gehienak, argituenak eta fidelenak hangoak zirela. Gure Carlos III erregeak ere, 1435’an, hango
ehun etxe haundi alxatu zituan aithorensemeko
mailerat, «infanzones» izendaturik.
Duque de Alba, Espainiko gudularien buruzagia ibilli zen ere eremu hetan, Garaziko aldean,
eta Donianen eta Monyolosen, sarraski, ohointza
eta itsuskeri zernahi egin ondoan, azkenian lekhuak hustu zituen eta haia-haia, mendi haundiez
gaindi Auritzerat itzuli.
Henri de Navarre, gure azken erregeak, Frantziako errege izendatu zutelarik, nahi izan zuen
deitu izan zain «Roi de Navarre et de France»,
bainan frantsesek etzuten yasan heien erresuma
handiaren izena Nafarroa ñimiñoaren ondotik
ezartzea, zuzena zen bezala. Geroztik, hango
erregeak deitzen ziren «Roi de France et de
Navarre», Luis XVI azkeneraino. Eta Frantziako
zigiluari eratxiki zazkoten Nafarroako gathinak,
eta oraiko egunetan oraino ikhusten ahal dira
Versalles, Fontainebleau eta beste erregeren
yauregi aiphatuenetan.
Bainan etzazuela uste Benabarra Frantziari
elgartu zelakotz bere legeak galdu zituela. Ez,

beren erregea Frantziakoa aldiz izanikan ere,
Benabarra bere lege ber berekin gelditu zen, arthoski zaindiak, erresuma berexi bat bezala.
Hots, gu bezalatsu, Espainiari estekatu ginituzten ondotik.
Eta ikhustekoa zen nola asaldatu ziren Erreboluzione denboran khendu nahi izan zazkotelarik, bertze Frantziako eskualde guzietako lerro
berean ezarri nahiz, borthitzki yokaturik.
Pariserat igorri zituzten mezulari batzu yakhinarazteko Benabarrak etzuela hori sekhula
yasain, bainan erraiten ohi den bezala arrain
haundiak ttipia iresten du, eta gudua phizteko
mehatxuen ondotik, amor emaitea bortxatuak
izan ziren, Benabartar dohakabeak.
Gauza bera gerthatu zaukun guri ere
1839’an, berrogoi bat urthe berantago. Horra
nola ahaltsuek ezeztatzen dituzten ahulen zuzenak.
Zenbat yauregi diren oraino xutik Benabarra
maithagarri hortan, lehengo denboretako Nafarroaren haunditasunaren lekhukotasunak! Baigorrin, Donazarren, Buzunaitzen, Garron, Lakharren, Donaphaleun, eta beste lekhu anitzetan.

Nafarroako aitorsemeren gaztelu eta egoitza
ederrak, ze hitstura sendiarazten dituzten zerbait irakhurtu duanari, zien aitzipean gelditzen
girelarik, behakoa landatua eta bihotza ilhundua, gogoa oroitzapenez bethea gure behialako
Nafarroaz, eta orai ikhustean berexia, phuskatua, arrotztua bere semeak odolaren deiari ukho
egiten dutenak, aitzinekoekin dituzten lokharriak
urraturik! !
Eta denak bat ginela haurrideak, hor ditugu
ausarki frogak berme.
Azparren, Etxarri, Uharte, Azkarate, Lekunberri, Azketa, Zabalza, Anoz (Anhaux), Askoz
(Occos), hango eta hemengo herri izen berekoak.
Ortzaiz, Isturiz, Irisarri, Sueskun, Mongelos,
Buzunariz, Izpura, Lasa, Zaro. Ustaritz, Etxaleku,
Etxepare, Irigoyen, Yatsu (Jaso), Intxauspe,
Garro, Osinaga, Garbayo, Oyarbide, Goñi ta holako anitz, Nafarroako eta Benabarreko deiturak
edo «apelliduak».
Eta gogorat heldu zait, egun batez, (Yainkoak
ez dezala nahi) phitz baladi gudu bat Espainia
eta Frantziaren arthean, Luzaide’koak eta Arne-

gi’koek behar lutekela borrokatu eta sarraskitu
heien arthean, hauzo anaiak direlarik...
Irringarri liteke ez balitz gauza hitsa.
Iruñen, 1934’ko Hazillan.
(El Día, 1935/1/26)

ZER GINEN ETA ZER GIREN:
NAFARROAREN ERORTZEA
Ene eskutan duten liburu zahar batetarik
atheratzen dut idazki honen gaia. Liburu hori da
«La conquista de Navarra», Correa, Duque de
Alba gudulari buruzagiaren idazlariak edo «cronistak» egina.
Hunek bere begiez ikhusi zituen gerthakarien
gora-beherak aski ongisko kondatzen ditu, bainan azkenian etsaia baten berriak dira.
«Fernando el Catolico» erregeak aspaldidanik gogoan zaukan Naparroaren menperatzea
eta bereganatzea.
1512’an galdegin zakon gure Juan II erregeari bere baimena Naparroan barna utsteko haren
gudularien iragaitea, Frantzian sarthu eta hango
erregeari behar zuelakoan gudukatu.
Gure erregeak ukhatu zakon baimena, eta
ihardetsi zuen hori etzela sori, ez eta ere zilhegi.
Egitate itsusi hori sekhula etzuela eginen bere
Frantziako errege adixkidearen kaltean.

Bainan Fernando bazakien aitzinetik Naparroako erregeak ukhatuko zuela haren galdea.
Debeku hori nahi zuen, estakuru bat ukhaiteko
hemen sartzeko, zeren eta Frantziako erregea
Aita Sainduak elizatik kanpo ezarri zuenezgeroz, haren etsai edo aurka ez uzteak emaiten
zakola Naparroaren menpetzeko zuzena...
Yhardeste hori bialdu zakon «Fernando el
Catolico» maltzur eta soryesak gure erregeari!...
Halere Napartarrek etzakoten kasuik egin,
bainan berehala hasi ginen gudu tresnak eta
gudulari biltzen, baiginakien etsaiak hurbiltzen
ari zela.
Eta, zer asmatu zuen ordian Fernando bihurriak? Eginarazi zuen Aita Sainduaren mezu edo
«Bula» faltsu bat zointan yakinarazten zaukun
Napartarrak elizatik ohilduak ginela, eta gure
erresumatik yabetzearen baimena emaiten
zakola, giristino arnegatuak ginelakotz!...
Naparroako gizon argituenek etzuten sinetsi
«Bula» hori egiazkoa zela, eta yarraiki ziren
gudako gizon eta tresna prestatzen.

Denez yakina da denbora hartako gudulari
ahaltsuenak eta hoberenak Espainiarrak zirela,
Europa guzian.
Gu, aldiz, aspaldidanik ari ginen gure arthean
izigarriko gasailetan, bereziak bi zathitan. Batzu,
Agramont-tarrak; besteak Beaumont-tarrak.
Lehenbizikoak, Napartar hutsak, bigarrenak
Espainiako alderat lerratzen zirenak. Hauen buru
zen, Pierres de Peralta, Conde de Lerin, izan diteken gizonik gaixtoena guretzat, eta bere omen
okhaztagarria oraino itzalia ez dena egiazko
Napartarren arthean.
Denbora hetan Europan baziren gudutik bizipide edo ofizio bat egiten zituzten gizonak, alhakairu baten truk. Deitzen ziren ,«condotteri eta
lansquenet».
Nafarroa arras ahuldua izanki, Espainearreri
ihardokitzeko, gure erregeak hartu zituen bere
meneko hogoi bat mila «lansquenet» horietarik
gehienak Alemanak.
Bainan horiek ethorri baino leheen, Espainiarrak, Duque de Alba buruzagi, sartu ziren Naparroan Gazteiz’ko bidetik, Altsasua eta Arakil’eko
ibarrian barna.

Correa idazlariak emaiten dauzku xehetasun
guziak nolako ospe haundian ethorri zen elemeniako gudulari ostea, andana bakhotxaren aitzindarien izenak emanik, denak Espainiako aithorenseme aiphatuenak, «conde», «marqués»,
«duque», eta holako burdinezko yauntzi disdirantetan zaldizko eta herrixka guziak beldurtzen
eta ikharatzen zituztenak, inobrezko yendeketa
hura ikhustean, bazter guziak inharrosirik beren
turuta ozenekin.
Iruñe berehala hartu zuten, gudulari guti baiginuen barnian. Bilduma laburthutan ez ditut
emaiten ahal xehetasunik, idazkia sobera ez
luzatzeko, bainan erran dezagun lau hitzez gerthakari larrienak.
Gurek Iruñeko Arrotxapeako hauzun bildu
ziren, eta han egon ilhabethe bat, inahalak eginik iriaz yabetzeko, bainan etzuten ardietsi, barneko etsaiek kanoi eta gudu tresna ausarki baitzituzten, eta gero, harrisu edo «murallekin»
untsa gerizatuak zirelakotz.
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Artikulu bilduma - 06
  • Parts
  • Artikulu bilduma - 01
    Total number of words is 3715
    Total number of unique words is 1984
    21.2 of words are in the 2000 most common words
    33.3 of words are in the 5000 most common words
    40.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 02
    Total number of words is 3721
    Total number of unique words is 1967
    22.9 of words are in the 2000 most common words
    34.1 of words are in the 5000 most common words
    41.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 03
    Total number of words is 3664
    Total number of unique words is 2010
    22.4 of words are in the 2000 most common words
    33.8 of words are in the 5000 most common words
    40.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 04
    Total number of words is 3633
    Total number of unique words is 1841
    24.5 of words are in the 2000 most common words
    37.0 of words are in the 5000 most common words
    44.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 05
    Total number of words is 3586
    Total number of unique words is 1846
    23.2 of words are in the 2000 most common words
    34.4 of words are in the 5000 most common words
    41.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 06
    Total number of words is 3607
    Total number of unique words is 2084
    22.2 of words are in the 2000 most common words
    33.2 of words are in the 5000 most common words
    40.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 07
    Total number of words is 3623
    Total number of unique words is 2004
    21.0 of words are in the 2000 most common words
    32.2 of words are in the 5000 most common words
    39.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 08
    Total number of words is 3694
    Total number of unique words is 1908
    23.9 of words are in the 2000 most common words
    35.9 of words are in the 5000 most common words
    42.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 09
    Total number of words is 3677
    Total number of unique words is 1942
    24.0 of words are in the 2000 most common words
    36.6 of words are in the 5000 most common words
    43.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 10
    Total number of words is 3626
    Total number of unique words is 1825
    24.9 of words are in the 2000 most common words
    36.4 of words are in the 5000 most common words
    43.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 11
    Total number of words is 3618
    Total number of unique words is 2001
    22.8 of words are in the 2000 most common words
    34.4 of words are in the 5000 most common words
    40.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 12
    Total number of words is 3649
    Total number of unique words is 2044
    21.0 of words are in the 2000 most common words
    33.0 of words are in the 5000 most common words
    39.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 13
    Total number of words is 3673
    Total number of unique words is 2094
    21.2 of words are in the 2000 most common words
    33.7 of words are in the 5000 most common words
    40.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 14
    Total number of words is 3663
    Total number of unique words is 1962
    24.2 of words are in the 2000 most common words
    36.0 of words are in the 5000 most common words
    43.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 15
    Total number of words is 1318
    Total number of unique words is 869
    30.8 of words are in the 2000 most common words
    44.5 of words are in the 5000 most common words
    51.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.