Artikulu bilduma - 04

Total number of words is 3633
Total number of unique words is 1841
24.5 of words are in the 2000 most common words
37.0 of words are in the 5000 most common words
44.3 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
hitzez ere, ze goresmen eta laudorio haundiak
egin dituzten Espainiako eta Europako gizon
yakhintsuenek gure Uhartez.
Bana erran dezagun denek aithortzen dutela
bere adimenduaren ohartze zorrotzen ausartasunez eta bere oldozpen eta erakaspen argi eta
barnakorrenganik, hiru edo lau ehun urthez aitzinatu zela haren denborako gizonen artekoetik,
ez bakharrik Espainian, bana Europa guzian.
Holako gure gizon haundiaz oroitu gira azkenian, uzkurtasuna inharrosirik. Yuan den Urrian
ospatu dugu Iruñen haren izena. Marañón mediku aiphatua yin zen Madrid-etik eta Ateneo
Navarro delako batasunian mintzaldi eder bat

egin zuen haren ohoretan. Eta geroago, berriki,
Doniane Garazin, bere sortlekian, egin dituzte
ospe haundiko bestak, harrizko oroitzapen bat
eraikirik haren iduriarekin. Tenore zen holako
zerbaiten egitea.
Eta zonbat Nafarroako seme haundi ditugun
arrunt ahatziak!
Huna Uharten erran batzu, eskuararat itzultzen ditudanak:
«Yakhintsuen liburuen irakhurtzeak argitzen
du ernearen adimendua, bainan mutzitzen du
gizon ilhunarena».
«Haur phestuntziak sekula ez du ikhasiko
bere amaren altzoan. Yakhitateak derama berekin nekheak eta pairamenak, eta etxetik lekhutu
behar da deus onik egiteko».
«Ikhas zak untsa liburu baten mamia, eta ehizala sar liburu anitzetan, adimendua trabatuko
zaik. Hazia bota zak ildoan, ez besainka barreatuz. Bestenaz, ura saskian bezala litekek».
(La Voz de Navarra, 1934/5/1)

GURE GIZONAK:
AXULAR
Ze nahuzie, irakurleak, erran dezan gizon
huntaz, hainbeste eskualtzale yakhintsuek erran
duten ondotik, deus berririk yakinarazteko?
Bizkitartean ausartatzen niz ene ohar
xumeen idazterat, asmatzean oraino badirela
anitz eskaldun hitzik ere ez dakitela nor zen gure
Axular haundia.
Barkha nezatela, beraz, dakitenek, hemen
emaitea xehetasun ezagutuak.
Pedro de Axular Urdazubin (Urdax) sorthua
zen 1556-an.
Aphezgoa ikhasi zuen Iruñen, Lérida-n eta
Tarbes-en.
Azken hiri huntako Diharce, Aphezpiku
eskualdunak, apheztu zuen berrogoi urthetan.
Gero Sarako erretor izendatu zuten, eta kargu
hortan hil zen 1644-an.
Utzi dauku eskuaraz libururik den ederrena
eta yoria, Geroko Gero miresgarria, zointan
denek kausitzen ditugun eskuararen ikhasteko

erakaspen argienak, eta ithurburu garbienak
gure mintzaiaren mamia yakiteko; yoskera eta
egindurak, itzulikak eta aditza hain eskualdunki
eginak, nun begietatik eta gogotik ez dezakegu
utzi, liluratuak, liburu hori gure eskutan behin
erorizkioz.
Edozein hegaletatik idek dezagun, bethi kausitzen dugu hitzaldi eder bat, bizpahiru aldiz
goxoki irakurtzen duguna sekhula enheatzen
edo akhitzen ahal ez gituztenak: aitzitik, bethi
loriatzen ginuztenak.
Ze eskuara ederra, trebea, leguna, eta gurbila!
Eni, Detxepareren Lingue Vasconum primitiae baino hobeagoa zait, eta erran dezagun
berriz ere, zoin harritzeko den ikhustea denbora
hartako mintzaira orai Benabarren mintzatzen
den ber-berekoa dela.
Badakit anitzek errain dutela (osoki ezagutzen ez dutenak) Axularren eskuara Laphurdikoa
zela, ez Benabarrekoa.
Behar duta erran aldi batez oraino, biak
gauza bera direla? Gan, yuan ordez erraiteak,
eta hori ez bethi, ez du ezeztatzen ene aithorme-

na. Nehok ukhatzen ahal ez duena hau da. Dakizuen bezala ni Luzaidekoa niz, eta Axularren
eskuara gure herrian eta Garazi guzian ez lezakete ezagun handik kanpoko eskuara dela,
haren denborako zonbait hitz alde bat utzirik.
Eta bada hauzi huntan gauza bat harrigarria.
Nik ez dakit nola eta zergatik ze mugak edo
zedarriak bethidanik izan diren Benabarre eta
Laphurdi, eta Espainia aldeko Nafarroa eta
Gipuzkoa arthean.
Sarako eskuara Luzaidekoa bezalakoa da,
bere hache-kin, bi herriak hain urrunduak izanikan ere.
Bizkitartean, Etxalar Sara-tik hain hurbil izanik edo Irún Endaia-tik iduri luke horien arthean
badela phezoin edo leize haundi bat. Hain dira
desberdinak eskuarak!
Luzaidekoek Etxalarrekoak erdizka ulertzen
dugu, eta Sarakoa arrunt guria bezala.
Eta oraino harrigarriagoa da ohartzea gaitz
hori ez dela oraiko mendekoa, bainan bethidanikoa dela, Decheparek, Axularrek eta beste
behialako idazleek frogatzen daukun arau.

Nehork, orai artio, ez du eman hortaz argitasun bat.
Nola diteke bi herri auzoen arthean holako
berextasuna? Ihardets dezatela yakhintsuek.
Horren xuritzeak balio luke zerbait.
Urdazubiko eskuara ez dut ezagutzen, bainan
Axular berrogoita zortzi urthez Saran egonikan,
haren mintzaira etzela bere sortherrikoa ez daiteke ukha. Sarakoa du, hutshutsa.
Mendiz bertze aldeko idazleak dira zaharrenak eta hoberenatarik. Mendiburu eta Larramendi gipuzkoarrak ere bai.
Duvoisin-ek, ene ustez, egin du lanik haundiena hemeretzigarren mendearen erditsuan.
Testamentu zaharra eta berria bost zathi edo
liburu larrietan.
Lan gaitza, ez bakharrik bere hedaduraz, bainan bere eskuara ederraz. Aitzineko idazleek
dabiltzaten erdal hitzak khendurik, eta heien
ordainez gure elhekoak ibiliz, egin zuen eskuara
bat arrotz kotsurik gabekoa.
Bainan Axularrek anitz hitz erdaldun ibilikan
ere, behialako idazleen arau, bethi izain da
haren Gero miresgarria eskuara eskualdunki

yakiteko alhapide ederrena eta aberatsena, gure
hazkurri eta ikhasbide beharrena arbasoen elhe
zaharra garbiki ikhasteko, bere erroen eta
mamian.
Bego Axular.
***
Atzo, tinkatu nintuen Kanpion yakhintsuaren
eskiak, bere lauetan hogoi urthe bethetze egunian.
Adin haundiaren berexak ez dire ageri Kanpionen gorphutzan. Begiak izpi bat lanhotuak,
doi bat elkorra eta urratsak poxi bat hurri. Deus
besterik.
Adimendua ez du bathere ahuldua. Aitzitik,
harrigarri dena, bere gazterian bezain argi eta
suharra du.
Nork sinets lezake adin hortan oraino ari dela
azkarki lanian, bizpahiru liburu mamitsu agerrarazteko xedean ephe laburrik barne? Eta bizkitartean hala da.

Yinkoak iraunaraz dezala anitz urthez eta
osagarri onean bere bizitze yoria, Eskualherriaren ohorez eta zorionez.
(La Voz de Navarra, 1934/5/8)

GURE GIZONAK:
AITA MORET
Ospegarri aphez yakhintsu hau Iruñen sorthua zen 1615-an, eta hemengo yesuiten erretora izana zen.
Bere yakitate haundiaz Nafarroako gauzetaz,
izendatu zuten Cronista de Navarra, Nafarroako
gertakari idazlaria.
Lan gaitz bat idatzi zuen hamabi liburu zathitan, Anales de Navarra deithua, eta denek ezagutzen duguna.
Nafarroako denbora urrunduenetarik hasi
eta, behialako gerthakariak mendez-mende eta
urratsez-urrats yakinarazten dauzkigu, hamazazpigarren mendearen erditsuraino.
Nafarroako eta bertze lekuetako liburutegietan ikhertu eta miatu ondoan artoski paper zaharrenak, idatzi zuen liburu bat deithua Investigaciones historicas de las antigüedades del Reino
de Navarra.

Liburu yori eta mamitsu hortan bildu zituen
ekheiekin orhatu zuen geroago bere Anales de
Navarra aiphatua.
Moret-en ganik dakigu, beraz, idazle zaharren arthean, gure erresumaren hastapenak,
eskualdunek oraino erregerik etzutelarik baizik
eta zonbait gudulari eta aitzindari fierrak, ausartak eta zailak, gizon osteak heieri yarraikitzen
zirenak aizkora eta azkonekin gure eremutan
sartzen ziren etsaieri.
Eta geroago hautatu zuten lehen erregea,
heien arthean zen gizonik kalipudunena eta biphila. Iñigo Aritza izenarekin ezagutua dena.
Moret-ek ezagutarazten dauzkigu hortik
landa ukhan ginituen erregeak eta denbora
hetako gora-beherak, xeheki emanik, bereziki
errege aiphatuenenak. Sancho el Mayor, Sancho
el Fuerte, Theobalt hiruak, Carlos II, Carlos III eta
Juan d’Albret, gure azken errege dohakabea,
Espainiarrek mendiz hunaindiko erresuma beretu zakotena.
Gaitza da Moret-ek egin zuen lana, ez bakharrik bere yakitate mamitsuaz, bainan bere hedadura haundiaz, liburu eta paper zaharren art-

hean denbora luzez egon ondoan, khar eta lehia
suharrarekin bere Nafarroaren amodioaren
ganik. Hain zuen maite oroz-gainetik bere sortherria!
Nafarroako aitzineko zeretaz gutizia miko bat
dutenak ez du bururik altxatuko Anales de Navarra irakhurtzen behin hasizkioz.
Ene xedea lerro hauk idaztian ez da xehetasunik emaitea, bainan lau hitzez eta laburzki
yakinaraztea gure mintzairan nor zen eta zer
herrunkan den Moret Nafarroako gizon haundien
arthean.
Nornahik khausituko ditu, yakina, huts haundiak sail huntan, nihauk ere badazkitenak bainan
ene lerroak ez luzatzeko ixiltzen ditutanak.
Heriotzat itsabasitu zuen 1687-an bere lana
arrunt bururatu gabe, bainan geroago Aita Aleson-ek (hau ere yesuita), eta hura bezala Cronista de Navarra, yarraikitu zuen haren hutsa bethetzeko.
Moret-ek ere yakinarazi dauku noraino hedatua zen eskuara haren denboran, Nafarroan.
Hego aldeko mugako herri zonbait bakharrik
mintzatzen ziren erdaraz. Eta handik goitiago

bertze herri parrasta bat erdara ,ta eskuara
aldizkatuz mintzatzen zirenak. Beste guziak
eskuara garbiz. Erran nahi baita, hego aldeko
zonbait herriz kanpo, Nafartar guziak eskualdun
hutsak zirela.
Ba eta Moret-en lekhukotasuna egiztatzen du
urthe gutiz geroxagoko paper zahar batek,
1590-koa. Gazteizko Seminarioko liburutegian
berriki agertua.
Paper hortan ekhartzen ditu Nafarroako
aphezpikugoko ordian ziren herri eskualdunak,
eta berdintsu Moret-en denborakoak dira.
Ze bide hitsa egin duen geroztik erdararen
hedadurak! Bilduma murritz huntan eman dauziet, irakurleak, Moreten zonbait berri labur,
kontu izanikan idazti laburrak aiseago iresten
ditugula, ezenez luzeak; eta hortakotz izari edo
neurri xumean idatzi ditut ene lerroak.
(La Voz de Navarra, 1934/5/30)

GURE GIZONAK:
ARTHUR CAMPION
Ene goresmen haundienak xumeak litezke
gizon hunek merexi dituen neurrirat heltzeko.
Nik ez dut uste egundaino Eskualherrian izan
den gizon bat Kanpionen idurikoa, berrogoita
hamar urthez lanian arizan denik gogo-bihotzak
oso osoak ezarri dituenak yaidura suharrarekin
eskuararen eta Eskualherriaren aldez.
Aita-ama aberatsen semia, aiserian eta buru
hausterik gabe bizitzen ahal zena, hogoita
hamar urthetan, gazteriaren harrokeriak, arinkeriak eta yostetak alde bat utzirik, gure yakhintsu
haundia, Eskualdun baten bihotzian alha diteken
khar saminarekin lehiatzen da liburutegietan
ikhertzen aitzineko paper zaharretan diren Nafarroako eta Eskualherriko berri guziak, gure ithurburuetaraino miatzen.
Hogoita hamar urthetan etzakien eskuara,
bainan bere yite burukoia eta adimendu ahaltsu
eta argia bihotz khartsuari elgarturik, lotzen da
ikhasterat gure arbasoen elhea.

Eta, harrigarri dena! Sei urtheren buruko
agertarazi zuen denek ezagutzen dugun liburu
aiphu haundikua, Gramática de los cuatro dialectos vascos (sic), deithua.
Ze izigarriko lanak etzituen yasan holako
liburu baten idazteko, lau mota eskuara horietarik ikhasteko eta yabetzeko! Eta hain ephe laburrian.
Eta hainbertze urthe iraganikan ere haren
denborako agertzetik geroz, oraino, egungo egunian, bertze holako liburu agertuen arthean,
Kanpion-en Gramática-k bethi atxikitzen du bere
lehen herrunkako tokia.
Gizon miresgarria!
Lerro labur hauetan ez dut eremurik xeheki
aiphatzeko Kanpion-ek idatzi dituen liburu multxo haundia, hain ezagutuak eta hedatuak direnak Eskualherriko zeretan yarraikitzen direnen
arthean.
Aipha dezagun haren libururik mamitsuena,
zointan agertzen eta erakhusten daukun noraino
heltzen den Kanpionen yakitate haundia.
Celtas, iberos y eúskaros deitzen da liburu
hau.

Lan gaitz hori idazteko behar izan ditu yakhin
zortzi edo hamar hitzkuntza zaharrak, urruneko
mendeetan itzaliak direnak; sánscripto, copto,
ibero, celta, aquitano, etrusco eta holako bertze:
Greco eta latinez bertzalde.
Eta lan horiek oro eskuararen eta eskualdunen ithurburuak yakinarazteko.
Hortik asmatzen ahal duzie, irakhurleak,
nolako burla duen, ze adimendu gaitza alhatzen
duen barnian.
Ba eta bihotza ere hein ber-berekoa du, sekhula itzaltzen ahal den gar batekin, eta handik
atheratzen diren argiak eta phindarrak Eskualherriaren amodioaren ganik hedatzen ditu, bere
erakasperenen dohainak emaiten dauzku.
Harrigarri da Kanpion-ek agertarazi dituen
paper zaharrak Cámara de Comptos eta Archivo
de Navarra-ko liburutegietan ikherkhin nahiaren
gosea asetzeko, eta Nafarta-[...], sekhula kordokatu gabe, mia eta mia, bere yakhin nahiaren
gosea asetzeko, eta Nafartarreri yakinarazteko
liburu Euskarianas ederrekin zer ginen aitzineko
mendeetan.

Paper horietan, milazka ikhertuak, badira
erakusten dauzkutenak egunez-egun erregeren
eta Nafarroako erresumaren xahutzeen xehetasunak. Guduen gostatzeak, yauregi eta gazteluen antolamenduak edo eraikitzeak, bizigailuen
saneurriak, othuruntzetako konduak, langileen
eta sehien alokairuak, gaixtakinen salatarien
sariak... Hots, denbora hetako xahubide eta
gerthakari larri ala xeheak tiletez-tilet emanak,
eta ezagutarazten dauzkutenak orduko bizitzea
argitasun haundiarekin.
Eta Kanpion hain da gizon langilea, nun adin
haundian izanikan ere, dremendenik ez da etsitzen, ez enheatzen, ez eta akhitzen ere; aitzitik,
goxotasunian ari da, eta ariko azken hatsaren
tenorearaino, bururik altxatu gabe, gazteriaren
khar berarekin.
Nork erran lezake, orai berian, lauetan hogoi
urthetan, agertzekotan dituela hiru liburu, moldetegirat eremaiteko prest?
Yakhintsu haundiek adimenduko lanak, bizi
direno, ez dituzte uzten ahal. Helen gogoko hazkurriaren gaiak yanhariak bezain baitezpadakoak dira beren biziari.

Bizkitartean, dolumin hitsarekin behar dugu
aithortu gure gizon haundiari ez dazkotela denek
egin merexi dituen goresmenak. Politikako yaidura tzarrek itsuturik, ukhatu dazkote zonbaitek,
edo bederen ahatzi, holako gizon ohorengarri
bati dohazkon laudorioak.
Gorets dezagun gure Kanpion haundia, eta
Yinkuak iraunaraz dezala anitz urthez.
Ihardesten
«Biperrenbordako Piarres» izen ordezkoarekin agertu da egunkari huntan idazki bat «Axular
oraino» buruarekin, eskuara arras eder batez
egina.
Berriz ere erraiteko beharrian niz nitaz aiphatzen duenari ihardesteko, burukoia izanikan ere.
Etxalarreko eskuara anitzez baztertzen dela
Sarakotik, eta hau Luzaidekoa bezalakoa dela,
salbu hitz bakhar batzu.
Ni eniz izan Etxalarren. Mintzo niz bakharrik
herri huntako idaztiak irakhurtu ondoan, eta lekhukotasun horri lotzen niz.

Aithortzen duzu Endayakoa eta Irungoa desberdinak direla, bainan (diozu) hango yende
gehienak mugazain kumeak direlakotz.
Deithoragarri eta damugarri da, bainan egiari zor dugu erraitea, gauza hitsa izanikan ere,
muga hortan badela bethidanik phezoin bat bi
aldetako hitzkuntzak berexten dituenak.
Barkha nezazu, bainan ni eniz kordokatzen
ahal ustekeria hoitaik, frogak agerian direlarik.
Zure eskuarak badu Luzaidekoarekin ahaidego arras hurbil bat. Piarres hori gure herriko eta
bestealdeko izena da.
Nahiz ez dezaken nehok ezagut, mendiz
hunaindiko eskualdun bat othe zirea, eta eskualdun berria?
Hala balinbada, ohore zuri, zeren eta arras
nekhez, zozo xuri bat bezain nekhez, kausi ahal
ditake sortzez ez den eskualdun batek hain ederki eta errexki ibiltzea gure elhea.
(La Voz de Navarra, 1934/6/14)

«BORYEL» PHERTSULARIA
(Benabarreko eskuaraz)
Espainia aldeko eskualdunek eztute ezagutzen pertsulari haundi hau, ez eta bere izena
sekula entzun ere, naski.
Eta bizkitartean Espainiako zen... Bana argitasun bat behar dugu eman hortaz.
Nere herrikoa zen, Luzaide-koa, bainan gu
Espainiari eratxikiak edo lothuak izanikan ere,
Benabartarrak, Garazikoak gira, muga egileen
gainetik...
Eta horra zergatik «Manezaundi» izengoitiarekin idazten dituen lerro hauk mintzatzen den
hango eskuaraz, Napartarra izanikan ere... zeren
eta gure eskuara, gure dantzak, gure ohidura
eta aztura guziak, ba eta odoleko lokharriak ere,
mendiz bertze aldekoak diralekotz. Iphar aldekoak girelakotz.
Eta nun da herri hori?, galdeginen dute
gehienek.
Har zazue Nafarroako «mapa» bat, eta iphar
aldeko mugan ikhusiko duzie eremu mehar bat,

mendiz haraindi Benabarren barne sartzen dena.
Eta puntta puntta hartan kausituko duzie izen
arrotz bat arras bihurria eskualdunentzat: Valcarlos...
Hangoa zen «Boryel», gure phertsulari haundia, Bordelenekoa, bazterretx eder eta aberats
batetakoa. Bere izena zen, Manez Echamendi.
Otxalde, Etxaun eta Boryel ziren mendiz bertze aldeko hiru phertsulari aiphatuenak.
Lehen bizikoa, Laphurtarra, bigarrena, Zuberotarra; eta azkena, Baxenabartarra: hiruak hilak;
Boryel 1870’an, 80 urthetan.
Diteken gizonik izaite eta yite ezti eta berexikoa zen, eta eskual kantak eta neurtitzak bihotzian errotik sarthuak zituen. Bainan erran behar
dut Benabarren, eta uste dut Laphurdin ere,
phertsularia eta koblakaria ez direla gauza bera.
Lehenbizikoak dira etxian phertsuak egiten dutenak, eta kantua berari emaiten dakotenak.
Bigarrenak, koblak egiten dituztenak oste
baten aitzinian, edo beste batekin ari dena gai
bati buruz ihardesteka.
Lehenbizikoetarik zen «Boryel», nahiz koblakari ona izanikan ere.

Omen haundia zuen Benabarren eta Laphurdin. Ehunka utzi dauzkigu bere phertsuak ezin
gehiago ederrak.
Nork ez du ezagutzen hango Eskual herrian
bere kanta miresgarria «Lur pian sar nindaiteke»?
Baztango «Oinazez» abestiaren parekoa da,
eta bere histura eztia bihotz zolaraino sartzen
dena, amodioaren pairamenak erakusten dauzkatenak, bere bihotz zauritua agerian ezarririk.
Carlos V’ren gerlan, Zumalakarregi-ren denboran, Luzaide-tik ereman zituzten bortxaz,
ahari arthalde bat bezala bahituak muthiko
gazte andana bat Donostirat, eta heien artean
zen «Boryel».
Ez dakigu nola eta zergatik La Mota deithu
gazteluan sarthu zituzten hobendunak bezala
lurpeko gela beltz batian.
Eta toki hits, ilhun eta heze hartako nekheak
ezin yasanez, egun batez ausartatzen dira handik atheratzerat. Eta gaztelu lurpeko ixurginen
bidia harturik, ukhurtuak eta kasik herrestan
lekhu okaztagarri hartan ardiesten dute kanporat heltzea.

Bainan, zorigaitzez, han berean eskuratzen
dituzte, eta berehala aitzindariek erabaki zuten
gaztigu borthitz bat emaitea.
Bakotxari ehun makhil ukhaldi bizkarrian...
Eta hemen agertu zen nolako bihotza zien
gure «Boryel» phertsulariak. Bere anaia ere
harekin zen, hobendunen arthean, bainan osagarri xarrean eta sukharrarekin izanik, Boryelek
ezagutu zien izagarriko zigorrada haren ondotik
etzela bizirik atherako gaixo anaia.
Ordian galdetzen du aitzindarier othoi utz
dezaten berak hartzea anaiaren ordainak, eta
baimena ardietsirik, bere bizkar buluzian emaiten dazkote berrehun makhil ukhaldi...
Erdi hila, odolztatua, sarraskitua, ereman
zuten eritegirat, eta heriotzarekin borroka ibili
ondoan, mirakuluz sendatu zen.
Eta gerthakari latzgarri horiek guziak idatzi
zituen phertsu luzeetan.
Oixtian erran dugun bezala, mendiz haraindikoek denek ezagutzen dituzte «Boryelen» phertsuak eta kantak. Othuruntzetan, phestetan,
ostatuan, nun nahi adituko dituzie oraiko egunetan ere.

Nere herritar phertsulari hau ene luma
xumeak nahi izan du argitaratu hemengo eskualdunen arthean.
Iruñen, 1935’ko Otsailan.
(El Día, 1935/2/24)

III. ATALA
POLITIKAZKOAK

ETORKIZUNARI BEHA
(Baxenabarrako mintzairaz)
Espainiako inharrosi izigarri huntarik landa,
errepublikako gobernu berriak, hitz emaiten du
Eskualherriko mintzaira, ohidurak eta bere
legeak, onhartzen dituela, lehenagoko moldetan.
Agintza ederra, hori: bainan hitzak ez baitira
beti egiteak, gauden Eskualdunak goait eta
begia zorrotz.
Zerbait nahi balinbadugu ardietsi, behar
dugu mendietarik hunaindiko eskualdunek elgartu. Bizkaia, Alaba, Gipuzkoa eta Naparroa danak
bat egin, eta lotuak egon lokharririk azkarrenean. Berexirik, deusere eztugu ardietsiko.
Elgartasunean eta batasunean da indarra.
Aitzineko urthetan gure mintzaira ederra,
gure ohantzeko lehen ele maitea debekatzen
zuten borthitzki, eraztun okaztagarria eskoletako haurren erietan ezarriz, higingarri itsuskeria
baten hobenduna bezala. Mintzo aphal, zikin eta

ohoregabekoa gure etsai errabiatuen araberan,
aiherkundez itsutuak.
Altxa ditzagun beraz, gure mintzaira, gure
ohidurak eta legeak, bainan anartean egon
giten, beti berme eta xut, etsaia begitik utzi
gabe.
(La Voz de Navarra, 1931/5/6)

BIHARKO BILKURA HAUNDIA
Eskual herriko egun haundiena izan daiteke
biharko bilkuratik atheratzen balinbada guziek
igurikatzen duguna, ESTATUTO VASCO delakoaren onhartzea, Naparroako herri gehienengorik.
Zer ondorio eder eta liluragarriak ez ditu ekartzen ahal holako gerthakari haundiak!
Hamairu garren mendetik oraino arte eskualdunak berexirik egon gira. Bizkaia, Gipuzkoa eta
Alaba alde batetik, gu bertzetik; eta bihar onhartzen balinbadugu ESTATUTO VASCO hori, berriz
denak elkarturik besarkatuko gira gure haurridekin bihotzeko bozkario saminenean.
Laurak bat! gure bethiko amets xoragarria,
gogoan dugun nahi khartsuena, ardietsiko othe
dugu azkenian?
Segurki hola izain da, bilkura hortan denek
atehatzen balinbadute goraki eta gizonki beren
bihotza eta bere gogoa.
(La Voz de Navarra, 1931/8/9)

GURE ESTATUTOAZ
Nafartarrak, iduriz, axola haundirik gabe
gaude, uzkur, nagitasunean lokhartuak, Estatutoaren buruz.
Anartean, gure anaiak Bizkaitar, Gipuzkoar
eta Arabarrak ari dira bermatzen suharki, hiri,
herri, herriska, auzo, eta baserri urrunduetaraino
helarazten eta hedatzen, bazter eta gune guzietan ikhasarazten zer ondorio ederrak dauzkan
Eskualherriarentzat Estatuto delako horrek.
Eta gu hemen? Hemen... ari gira liphistan lothuak gorriak eta xuriak, arras minbera eta bekhaitzkor bea ez denetz politikaren edo erreligionaren kaltean Estatuto hori. Azkenek badakikete
yadanik Gazteizko Apezpikuak yakinarazi duela
Estatutoaren alde boz emaiteak ez duela gaitz
dremendenik egiten Elizari. Beraz bere boza
emaiten ahal du lotsa izpirik gabe.
Ezkerrekoek, aldiz, uste dute beren politika
suntsitzailea litekeela Estatutoa, orain arte
bederen hain itsutuak ziren, hitzik ere ez entzun
nahiz Bizkaiko eta Gipuzkoko beren kidekoer,

hauk nahi zituztelarik bereganatu, adimenduko
itsutasuna argiaraziz.
Burdina hain gogorra izanik ere azkenian
guritzen baita, horra nun Gobernuko Azaña buruzagiaren mintzaldi ederra irakurtu ondoan,
begiak idekitzen dituzten, emeki, emeki. Agian
gure alde, hobeki erraiteko Nafarroaren alde,
izanen ditugu, egiazki maite balinbadute Eskualherriko ona.
Bainan Estatuto hori zer da? diote, bere begitartea teteldua anitz eta anitzek, halako gauza
bitxi eta nihundik ezin ulertua izan balitz bezala.
Holakoer ele guti eta larriak.
Bethidanik etziztea arizan oihuka, fueroak
nahi ditugu!? Hor dituzue ausarki (Estatutoan),
ausarki eta nasaiki zuen fuero-ren gosea asetzeko, erran nahi baita, guhauren legeak, gure moldearen heinean eginak direnak.
Adi zazue, Nafar egiazko itsutuak, ala, alegiazko itsutuak, (denetarik baitira,gero). Zergatik eta norenganik ditugu Nafarroan hainbeste
ontasun eta bake, hainbeste eskola, hainbeste
bide eder, eta bertze? Gure fueroari esker. Atxi-

ki hori gogoan, ez ahantz zuen votua emaiteko
egunean.
Eta azkenekotz berri zoriongarri bat aitaamentzat. Estatuto horrekin zuen seme maiteek
beren soldadogoa hemen eginen dute, Nafarroatik yali gabe, etxeari hurbil. Zer da ederragokorik gaixo ameentzat?
(La Voz de Navarra, 1932/6/7)

AGUR, GURE ANAIERI, AGUR
Odolaren deiak bilarazten gitu Iruñeko hiri
zahar huntan Eskual-erro bazter haurrideak.
Hamairu garren mendetik geroz, berextuak,
baztertuak, bizi izan gira: Bizkaia, Gipuzkoa eta
Araba alde batetik; Naparroa bestetik; eta hortakotz egungo bilkura da gerthakari haundiena eta
ospatsuena, denak berriz elkartu nahiz anaitasun ederrenean Gernikako zuhaitzaren itzalaz
geriztuak. Aitzineko mendeetan denen artean
bat eginik erresuma edo aberri oro eta azkarra,
helduak ginen Auñamendiko eta Astobizkarko bi
alderdietan, ipharraldean eta hegoaldean, Ebro
eta Adur ibaien artean.
Bai, odolaren deiak berriz elkartarazten gitu.
Badea bihotzaren oihua baino haundiagorik,
saminenik, suharrenik?
Gure ohidurak, mintzaira eta legeak nahi
ditugu errepiztu, bainan oraiko bizi moldearen
heinerat zuzenduak, aitzineko gauza onak ahantzi eta baztertu gabe, zeren eta hek bitara
eskualdunaren manua, bere izaitearen errokoak,

ezin kenduak gure menetik, gure baitatik, lokharri azkarrenekin lothuak.
Ospe haundiko bilkura hortan ditugu gure
gogoa eta bihotza zuen erabakiaren igurikan,
beretik yalgiko baita Eskual-herria-ren zoriona
edo nahigabea, bozkarioa edo tristura.
Yainkoak argi ditzala zuen adimenduak baitezpadako kenka hortan.
Auzapez, eskudun eta mezulari guzier gure
ongiethorri kartsuena.
(La Voz de Navarra, 1932/6/9)

BIDEAK ETA ANAITASUNA
Nafarroak baditu sei erregebide edo karretera mendiz bertzealderat doazinak, eta gure
anaiekin lokharri azkarrak hedatzen dituztenak.
Bera-tik Doniane Loitzunerat eta beste bat Behobirat. Etxalar-tik Sararat. Elizondo-tik Ainoarat.
Errazu-tik Baigorrirat. Eta Auritze-tik Doniane
Garazirat.
Ba eta beste bi erregebide oraino egitekotan
dira. Batian ari dira lanian, Eugi-ko mendiari
goiti, Urepelerat helarazteko. Bestia Izabatik
Santa Grazirat, (Xuberoko herri pollita), egin
nahiz, biltzen dire ardura hango eta hemengo
auzapezak eta deputatuak. Ari dira ere Aezkoako bidia luzatzen Otxagabiraino. Halaber Uztarrotz-tik Itzaltzuraino. Ez dute, (yakina da, eta ez
erran beharra), España mugako probintziek
hainbeste bide Frantziarat. Gehienak biga edo
hiru ditu, doidoia.
Horra ba, Eskualherriko eremu eta eskualde
eder horiek elgartuak bide ederrez, eskuak emanik Xubero, Baxenabarre eta Laphurdiko anaier.

Eta zer toki xoragarriak, zer aurkintza miresgarriak!
Dena edertasun lilluragarriez galkatua. Mendiak, oihanak, errekak, ur xirripak, herri pollitak,
etxe xuriak; pentziak eta mendi mazelak arthaldez betheak. Nola ez maite gure Eskual Herria?
Nun othe da holako toki ederrik? Nafarroa maitatzeko behar dugu lehenik untsa ezagutu, eta
ardura edo usuki yuan ikhusterat iphar aldeko
eskualde horiek, damuz, hain guti ezagutuak
gehienez. Ezagutzen ez dena ez da maitatzen
ahal. «Ezagutzetik sortzen da amodioa» dio
erran zaharrak. Iratzar zitezte, ohil zuen gogotik
eta biotzetik uzkurtasuna; gure bethiko zorigaitzak hor du ithurburua. Nagi eta uzkur diren
herriak bethi egonen dira besten zangopetan,
heien manuen azpian, arrotzaren sehi. Horra zer
ethorkizuna duten herri lokhartuek. Gure herriaren amodioa iraungiz, itzaliz, yin gira oraiko egunetarat, ezin gehiago hitsak.
Gu, gu bakarrik gira hobendunak yasaiten
ditugun oinhazez: Gure zorigaitzak hemen
berean sortu dire, gure artean, bethi liphistan,
herrakundez eta bekhaitzkundez lothuak egonik.

Anartean etsaiak bere lana errexki egin du,
eta gutaz yabetu.
Eskual idazleer
Zer ari zizte hor, ixil-ixilak, Irular, Iru lagunak,
Alexander, Aguerre eta beste eskual idazleak?
Ez duzea astean behin bederen asti izpiño bat
lau lerro igortzeko izparringi huntarat, zuen
eskuara pollitean? Egiazko eskualtzaleak, ene
ustean, hori behar luke egin, ahal bezanbat idatzi eskuaraz, irakurtzaleak ikhus eta ikhas dezan
bere mintzoa erderazko lerroen artean.
Hitz hauk ez dira zuretzat, Artia adixkidea:
badakit zer lan haundiak dituzun goizetik arratseraino egun guziez. Eta halere aski ardura
ikhusten ditugu zure eskual idazti pollitak.
Alo ba: berma hor, eskuaraz idazten dakiten
guziek. Utz aLde baterat uzkurtasuna eta nagitasuna. Eskual herriaren alde.
(La Voz de Navarra, 1932/11/1)

MENDIEZ HARAINDIKOAK
Alderdi edo eskualde eder hartako anaiak
hasi zitzaizkigu iatzartzen Eskualherria xutitu
nahiz, ez bakarrik bere ohidura eta mintzaiari
doazkonetan, bainan gobernutik aitzinagoko
Eskualherriko ele zaharrenetarik zonbaiten
ardiesteko xedean.
Denek dakiguna da, nola 1870-ko erreboluzione artio, Laphurdi, Baxenabarre eta Xuberok
zituzten bere legeak, gure fuero idurikoak, eta
izigarriko inharrosi odolztatu hartan arrunt xahutuak izan ziren, Eskualherria berdinduz bertze
Frantziako departamenduen heinean lerrokaturik. Gernikako haritzaren gerizan biltzen ziren
Bizkaitar lege-egileak bezala,
Ustaritzen
ere zuhaitz baten azpian egiten zituzten beren
bilkurak edo batzarrak, Biltzarrak deituak, Laphurdiko gizon argituenek, legeen erabakitzeko.
Herri eder hori zen hiri-nagusia.
Eta harrigarri eta miresgarri dena, inharroste
gaitz harek Eskualherriko ohidurak eta legeak
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Artikulu bilduma - 05
  • Parts
  • Artikulu bilduma - 01
    Total number of words is 3715
    Total number of unique words is 1984
    21.2 of words are in the 2000 most common words
    33.3 of words are in the 5000 most common words
    40.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 02
    Total number of words is 3721
    Total number of unique words is 1967
    22.9 of words are in the 2000 most common words
    34.1 of words are in the 5000 most common words
    41.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 03
    Total number of words is 3664
    Total number of unique words is 2010
    22.4 of words are in the 2000 most common words
    33.8 of words are in the 5000 most common words
    40.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 04
    Total number of words is 3633
    Total number of unique words is 1841
    24.5 of words are in the 2000 most common words
    37.0 of words are in the 5000 most common words
    44.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 05
    Total number of words is 3586
    Total number of unique words is 1846
    23.2 of words are in the 2000 most common words
    34.4 of words are in the 5000 most common words
    41.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 06
    Total number of words is 3607
    Total number of unique words is 2084
    22.2 of words are in the 2000 most common words
    33.2 of words are in the 5000 most common words
    40.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 07
    Total number of words is 3623
    Total number of unique words is 2004
    21.0 of words are in the 2000 most common words
    32.2 of words are in the 5000 most common words
    39.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 08
    Total number of words is 3694
    Total number of unique words is 1908
    23.9 of words are in the 2000 most common words
    35.9 of words are in the 5000 most common words
    42.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 09
    Total number of words is 3677
    Total number of unique words is 1942
    24.0 of words are in the 2000 most common words
    36.6 of words are in the 5000 most common words
    43.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 10
    Total number of words is 3626
    Total number of unique words is 1825
    24.9 of words are in the 2000 most common words
    36.4 of words are in the 5000 most common words
    43.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 11
    Total number of words is 3618
    Total number of unique words is 2001
    22.8 of words are in the 2000 most common words
    34.4 of words are in the 5000 most common words
    40.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 12
    Total number of words is 3649
    Total number of unique words is 2044
    21.0 of words are in the 2000 most common words
    33.0 of words are in the 5000 most common words
    39.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 13
    Total number of words is 3673
    Total number of unique words is 2094
    21.2 of words are in the 2000 most common words
    33.7 of words are in the 5000 most common words
    40.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 14
    Total number of words is 3663
    Total number of unique words is 1962
    24.2 of words are in the 2000 most common words
    36.0 of words are in the 5000 most common words
    43.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 15
    Total number of words is 1318
    Total number of unique words is 869
    30.8 of words are in the 2000 most common words
    44.5 of words are in the 5000 most common words
    51.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.