Artikulu bilduma - 02

Total number of words is 3721
Total number of unique words is 1967
22.9 of words are in the 2000 most common words
34.1 of words are in the 5000 most common words
41.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
—Atx! ni ez, seurik. Eliza eta yauregi ederrenak ikhusi ondoan, herriko etxea, deputatuen
ganbera, eta holako bertze, yuaiten dira Jardin
d’Acclimatation aiphatuaren ikhusterat.
—Hemen kausituko dituk Pello, gauza ederrak, mundian diren ihizi basa bitxi eta izigarrienak.
Han sartzian lehoinak ikharagarrizko orro
marruman daude, eta futxo, Pellori bihotza dardarikatzen zaio, bainan geroago ikhustean burdinezko kaioletan beiratuak zirela, hatsa hartzen
du, ba eta ausartatzen ere heieri hurbiltzea.

Eta nola ahoa zabaltzian erakhusten zituzten
hortzak, eta aztaparretako azazkalak agertzen.
Pello urruntxago yuanik oihu egiten dako
Beñati.
—Haugi, haugi, soik, soik zer den hemen.
Eta hurbiltzian ikhusten dute koailako zokho
ilhunenian egundaino ikhusi ez den ihizirik izigarriena. Zer othe da hau? Fourmilier deitzen du
kaiola aitzineko izkirio batek.
Han zagon ukhurtua mamu itsusia, buztan
gaitz bilhodun bat zabaldua, aztaparrak arras
haundiak, eta sudurretik atheratzen zaiko halako
buztan luze mehar eta buluzi baten itxurazko
zerbait, bustia edo urindua iduri. Gauzarik
gohaindigarriena!
—Ea dakika zertako dien sudur buztan zikhin
hori? erraiten du Beñatek. Xinhurri harrepatzeko. Hori duk bere hazkurria.
—Debriek sardakio! ez litekek ase gure phentzatakoekin, dio Pellok.
—Ba, ez dituk hemengoak bezalakoak. Hangoak, Africakoak gure kakamarloen heinekoak
dituk.
—Hala izaiteazkioz, baditekek.

Gero ikhusi zuten zaldiaren itxurako abere
bat, bainan haren lephoko luzetasuna harrigarria
zen, lau host berga izarikoa
—Gerezi aldaskak yateko ez dik nekhe haundirik, dio Pellok.
Debru ziminoak ere bazabiltzan bere kaioletan garrasika eta yauzika.
Cinema ere behar zutela ikhusi, afal ondoan
yuan ziren teatro haundi batetarat.
Ba eta etzien sekula Pellok hainbeste irririk
egin.
Oihal xuri hartan agertu zen asto eder bat,
eta Pelloz ohartu balitz bezala, hari so, beharriak
zut zutak, hasi zen arrantzaka. Eta behakoa baztertu gabe ari zen orro eta orro barne guzia inharrosiz.
Pello irri karkaila urragarrietan lehertua,
sahetsak minduak zituen, eta yende guzia hari
so irri zalapartan zagon.
Handik atheratzian, oraino begiak bustiak irri
nigarrez, erraiten zien Pellok, buruari inguruka:
—Bainan, nundik demuntre ezagutzen ahal
nu asto debru horrek?
(La Voz de Navarra, 1934/3/6)

EHORTZE SAINDUA
Bazter guzietan badakite zer aiphu haundia
dien Ortzirale Sainduz Iruñen egiten den prosesoina (sic). Jesusen oinhazeak eta heriotza itxuraraziz hain eite egiazkoan, nun iduriarazten
dauzkute orduko gerthakariak ber berak, gure
begien aitzinean iraganez, harrigarrizko edertasunarekin.
Ez da beraz handi zer yendeketa yiten den
lehiatsuki herrietarik, holako gauza yori baten
ikhusterat.
Ene herritik, hain urrun izanikan ere, ikhusi
nitien yaz zonbait Iruñeko karriketan.
Kokatu ziren lekhurik hoberenian, untsa
ikhusteko, denetarik ohartu nahiz, eta harrituak
zauden, lephoak luzatuak, heien aitzinean iragaiten ziren gauza miresgarrietarik.
Lehenik agertu zen Yesusen Yerusalemen
sartzea, yende oste haundi batekin denak bere
aldaska erramuekin eskuetan, hossana, hossana, oihuka.

Gero Yesusen othoitza, belhaunikatua. Olibeteko baratzian. Handik landa, Afari saindua.
Yesus bere apostoluekin mahai handi batian
yarriak, eta heien arthean, Yudas, bere begitarte
maltzur eta izunarekin.
Geroxago Yesusen bahitzea, soldado erromanoen arthean eramana.
Gero, Yesusen zigorratzea, estekatua, soldado burregoak hari zaharo ukhaldika.
Itxura horien ondotik, Yesus kurutzean altxatzea, emazteki sainduak oinhaze latzgarrian.
Haren azpian, eta azkenian, heriotzatik landa,
Yesusen gorphutza hedatua hobiaren gainian,
diteken itxura ederrenian, hamabi gizonen, sorbaldetan eremana, eta ingurian yende multxo
bat argiekin, soineko ederrenetan.
Eta azkenekotz, Yesusen Ama Saindua oinhazean. Itxura miresgarri hunek bihotz guziak hunkitzen ditu, ba eta zonbeit begi busthitzen ere.
Belhaunikatua dago, balusazkos mantelina
beltx nasal batekin ohiala urrezko hari phiruez
eta edergailuz aphaindua. Eskuak altxatuak,
begiak zerurat irauliak eta nigarrez gorrituak, ez
daiteke asma begitarte erdiragarrienik oinhaze

latzgarrian bere Seme Yainkoa urkhabean hila
ikhusirik...!
Itxura horren egileak iduri luke zerutikako
argia yin zitzakola holako lana egin zuelarik.
Gure herritarrek etzakiten zer erran: tetelduak, zozotuak eta bihotzetan hunkituak, mututuak zauden, hitzik ahotik yalgi gabe, ezpainak
yosirik.
Bultaño baten ondotik, bereratu zirelarik,
erran ziaten,
—Soizu, Manezaundi, laudorio haundi, haundienak aditu ginintuen prosesione huntaz, bainan erran guziak pilik ez dire gure begiek ikhusi
dutenen ondoan.
Ordian ihardetsi nion:
—Osoki gustatu zauzie?
—Gizona! ezin sinetsizko gauzak dira. Eta
gero bi mila gizon horiek, sahetsetan lerrokatuak, beren soineko luze beltz horiekin, denak
ziho haundiekin eskutan.
—Ba eta aingeru multxo lilluragarri hura,
hegal xuriekin, floka, xingola eta liliez aphainduak, Yondoni Yoane haurraren ondotik, eta huni
yarraikitzen zen axuria, hezia izan balitz bezala?

—Eta soldado erromano hek, gorphutzak eta
buriak gerizatuak burdinezko soineko disdirantekin?
—Hauxe gauza miresgarriak! Bizi gireno ez
ditugu nolanahi ahatziko; hitz dautzut.
—Bainan, errazu Manezaundi, buruari inguruka ari gira ezin asmatuz ze demuntre othe zuten
saskien barnian, zaldien gibeletik zoazin bi gizon
hek, yatsak bizkarrian.
—Han? Abereen ungarriak...
—To!...?
(La Voz de Navarra, 1934/3/28)

GIZON PHERESTU BAT
Ellande, Bordaxuriko semia, Ameriketatik
itzultzekoa zela, herri guziko ahotan zen, berria
hedaturik suia lastoan bezain laster.
Batzuek erraiten zuten aberats okhitua, urrez
hantua zela. Bertzeek, sos puska bat eginik,
funts baten erosterat, eta emaztegai baten bilha
heldu zela. Bekhaitzkorrek, aldiz, arditik ere
etziela...
Horra mihian zabiltzan erran-merranak, zonbaitetan ahapetik, bertzeetan goraki eta deplauki.
Bazterretxetako eta karrikako nexkatoak
inharrosiak zauden, eta etzuten beste solasik
berri hori entzunezkioz.
Ametsetan zabiltzan arrakastarik izain othe
zuten amerikanoaren begietan. Karrikakoak,
lakrikunak eta aberastu nahiak, hasi ziren panpinatzen, ba eta ezpainak poxiño bat gorritzen ere
arrotzaren behakoa finkarazi nahiz beren begitartean.

Eta horra nun udaberriko igande atsalde eder
batez agerzen den herriko plazan, gazteria dantzan ari zelarik, gizon galant bat, gorphutza lerden, berrogoi bat urthetakoa, xapelduna eta soineko ederretan.
Ostearen behakoak harenganat zoatzin, eta
hea nor othe zen denak ari ziren galdeka.
Yin berria hurbiltzen da eiharazainari, gizon
lodi bat, pipa ahoan, izterrak zabalduak, besoak
kurutzatuak, dantzarier so zagona.
Eskiak haren sorbaldetan ezarririk, erraiten
dako, bat batian:
—Ez nuka ezagutzen, Piarrex?
—To, debrien arima! Ellande othe hiza? Erraiten dako eiharazainak.
—Ba, ba, ber-bera, ihardesten du besarkatzaileak.
—Baginakian, ba, yin beharra hintzala, bana
hain yaundua ikhustean burutik ere ez nikan
pasatuko nor hintzan.
—Ba, gizona, hemen nuk, eta bethikotz, ez
itzultzekotan yina.
—To, haugi pinta baten edaterat, ze debru,
hire agertzia behar diauk ohoratu.

Ostatutik itzultzian Ellandek, hogoita bi urthez ikhusi etzituen dantzak nahi izan zituen erreberritu eta Yantza yauzia hasi zelarik bera ere
sartu zen lerroan, ba eta ederki yantzatu, herritik lekhutus ez balitz bezala, bere gazterian
bezain trebe eta arinki.
Ellande hemezortzi urthetan yuana zen
Argentinako zelaietarat, begiak nigarretan, eta
Buenos-Aires-tik urrun sarthu zen artzain-muthil
eskualdun Baigorriar batekin.
Muthiko pherestua eta langilea, ilhabethe
bakotx altxatzen ahal zuen dirua bere ama gaixoari igortzen zakon, sekhula huts egin gabe.
Emeki, emeki, sos pilixta bat bildurik, arthalde baten yabe egin zen, eta gerla haundiaren
denboran ardiak nahi zituen prezioan saldurik,
itzultzen zen bere sort-xokorat, ez aberats okhitua, bana bizia aiserian iragaiteko doian, eta
etxalde baten erosteko xedean, bere bethiko
ametsa ardiesteko.
Bazen herrian bazterretxe baten ontasunak
saltzekoak zirenak, yabeak biziaren gora-beberen ezinbertzeak lekhuarazten zituztenak, eta
erosi zituen funts eder batzu, phentze eta alhor

nasaiak, oihan puska bathekin, bazterretxe pollit
bat erdian.
Ellande etzen bathere haundi-nahi horietarik,
aitzitik, lañoa eta langilea, aitzurrari lotzeko
losatzen etzina. Eta xapel hegalduna eta yaun
soinekoak alde bat utzirik, athorrahas, hasi zen
bere funtsen lantzen eta zaintzen, ardi eta behi
hazten larretan eta phentzetan, hur-bideak eginik hauen ontzeko eta edertzeko. Hots: Ameriketan ikhasi zituen erakaspenak yarraikiz.
Herri guziaz maitarazi zen, bana gure gizona
etzen etxalde baten nausi bakharra izaiteko sorthua. Donadogoa hits zaio, eta huts bat khausitzen zuen bere inguruan, eta azkenian ohartu
zen dohatsu izaiteko emazte bat behar ziela,
etxea haren eskutan ezartzeko.
Eta hasi zen xede hortan emaztegai bathen
bilha, bana etzien nolanahika berexi bere laguna.
Azkenian bere begiak finkatu zituen auzoko
nexkato adin bathetako plantako batian, langilea
eta etxe baten xuxen ibilarazteko diteken emazte hauta.

Ezteiak ospe haundian egin zituzten, eta gain
hartan kokatuak, Argainberriko bazterretxian,
xuri, xuria, ithurriño bat sahetsian, intzaurrondo
baten itzalian, phentze eta alhorren erdian, bere
funts ederretan bizi dira senhar-emazteak (lohatsuki, Pariserat manatu etxeko premiaren igurikan...
(La Voz de Navarra, 1934/4/27)

PIARREXEN IZIALDURA
Herri ttipietan ere, hirietan bezala, badire
yende gaixtarrot eta trufatzaileak. Irri egiteko,
debruzko ihakintzak asmatzen dituzte zonbaitek.
Behin, bospasei adixkidek egin zuten afari on
bat. Untsa yan-edan ondoan, eta gauza guzietarik mintzatuik, erori ziren sorgin., debru eta lamina solasian.
Trufatzen ziren gaizo zozo horietarik, itsuki
sinhesten dutenetarik atso beltzak, yats batian
zaldizko, ximindegiari behiti sukhaldetan sartzen
direla.
Irri karkailetan zauden denak holako astokerietaz.
Adixkideetarik bat, Piarrex, gizon izikorra
zen, bainan ahulkeria hori ez agerrarazteko,
berak ere irri egiten zuen, barnian herabe izanikan ere.
Piarrex bizi zen herritik urrunxko, mendian,
bazterretxe pollit batian.
Mahaitik xutitu eta erran zien adixkideeri:

—Uzten zituztet, emazteak ez nezan berantets. Egizie lo, eta bihar artio.
—Gauza bera, Piarrex-, ihardesten dute.
Etzakien gaizoak ze debrukeria zuten asmatua lagunek beraz trufatzeko. Nola sinets afaria
xede hortan egina zutela?
Abiatzen da Piarrex mendiari goiti bide
zehiarkatu eta sasitsu batian. Gaua ilhunenetarik zen. Hiru urrats aitzinago etzen bihirik ageri.
Buria aphaldia, ostatuko solasak gogoan,
bazohan doi bat beldurtia, noiz eta bat-batian,
brist, iragaiten zaio zerbait zangoen ondotik.
Ilhun beltz hartan ezin ikhusiz xakhurño izitu bat
zela, bihotzak punpa bat egiten dako.
Handik haraxago, bidearen bihurgune itsusienean entzuten du garrasi samin bat.
Gelditzen da Piarrex landatua, ikharatua.
Bertze bi urratsen ondotik berriz aditzen du
ohiu izigarri bat, lehenbizikoa baino ozena (sic).
... Eta haritz ondo lodi baten sahetsetik agertzen zaio egundaino ikhus diteken gauzarik ikharagarriena...!
Gizon edo debru alimale luze bat, burutik
zangoetaraino mihise xuri batekin yauntzia,

begitartea kukutua, argi bat eskian... Eta hobitik
edo ifernutik atheratu botz itsusi batekin erraiten dako Piarrexi:
—Arima herratia nuk, debru gorriak igortzen
nik hiri yakinarazteko ifernukho suian kixkalduko
hizala hogoi egunen burian bethiereko oinhazetan, ez balindaduk berehala itzultzen yabeari
ebatsi hien zikhiro hura, Dominixeneko arthaldetik.
Eta Piarrexek, lurrari itzatua, ezin higituz,
bihotza panpa zalapartan, ihardesten du botz
mehe batekin:
—Baa, eginen dut zuk erraiten daazuna.
Bainan ordian, arima herratua, yauzi batez,
mihisia zaflaka, besoak zabaldurik, aztaparrak
idekiak, Piarrexen lephoari lotzeko eta ithotzekotan zohalarik, hau, (indarrak ez dakigu nola
berriatuak), itzultzen da eta patarrari behera
urtxintxaren zalhutasunian hartzen du herriko
bidia, hats gaitzian, hasperen haundian.
Tupustan eta lehertua sartzen da ostatuan,
eta erraiten dako etxekoanderiari:
—Trenpe xartia niz, eta nahi nuke hemen iragan gaua.

—Bainan, zer duzu, ze gerthatu zauzu, Piarrex? Nahi duzia artu tea edo tisana bero bat?
—Ez, ez dut deuseren beharrik.
Eta emaztekiak ereman zuen ganbera baterat. Piarrex ohean hedatu zen zabal zabala, bihotza oraino yauzika.
Haren adixkideak kukutuak zauden beste
ganbera batian, denak entzunik, irriz leher egiteko phundian.
Bulta baten ondotik, etxea ixiltasunian zelarik, atheratzen dira handik eta zango puntetan
yuaiten Piarrexen atheko giltza xilotik soiterat.
Arima herratia ere heiekin zen...
Piarrexek entzuten du berriz oixtian aditu
garrasia. Gaizoari ordian argitzen zaio adimendua, eta dena ulertzen! Herra gorrian oihu egiten
du:
-Urde zerriak, urde tresna tzarrak! !
Bainan etzen ohetik higitu. Phausuh luze baten
beharrian zen.
Iruñen, 1934-an.
(RIEV XXV (1934), 272-273. or.)

MANEZ, THEMATSUA
(Benabarreko eskuaraz)
Bazterretxetarrek bere bizitze dohatsuan,
etxaldeko lanetan goizetik arratseraino, batbere
ez dute axolarik edo griñarik munduan gerthatzen diren gauzetarik, eta gero ez dituzte nolanahi sinhesten, zonbaitek, hiri haundietan izanikan, kondatzen balinbaduzte han ikhusi gauzak,
eta gizonak asmatu dituzten tresna miresgarriak.
Beren azinda untsa haztea, funtsak lantzea;
alhor eta phentzeek emaiten ahal dituzten uztak
eta mozkinak bethi gogoan. Horra beren buruhauste guziak.
Heien bizipidetarik kanpo tuntik ez dakite,
eta ez nahi yakin ere. Zertako? Buria nahasteko?
Egia erran, hobe dute hitzik ez yakitea
mundu okaztagarri huntaik.
Bainan noizian-behin, karrikarat yausten
direnean menditik, eta ostatuan sartzen direlarik
zintzurraren bustitzerat, kausitzen dute norbait,
noiztenka, hiri haundi batian izan berria, espan-

tu gaitzetan an dena haundikeriak kondatzen,
hau eta hura ikhusi dituela, eta denak hari so
daudenak tetelduak.
Manez Arnegiberrikoa behin yin zen herrirat,
ahetxe eder batekin, tratulant batek erosi zakona, eta haren sari yoria sakhelan sartu ondoan,
ze demuntre, ahoa idortia baitzuen, sartu zen
ostatuan haren leguntzeko.
Bere aspaldiko adixkide bat, Parisen zonbait
egun egon berria, ari zen ozenki mintzatzen,
Frantzia’ko hiri nausian ikhusi zituen gauzetarik
eta gizon multxo bat bazen haren ingurian hari
beha zagona, ahoak zabalduak eta begiak larrituak.
—Badakizea zoin den gizon yakhintsuek orai
asmatu duten tresna miresgarria?, zion harrokeria batekin, Paris’etik ethorriak. Radio deitzen
dena!!
—Eta zertako da hori? zioten guziek.
—Zertako!... gaizo pulloak!... Tresna sorgin
horrekin hemen giren guziek, ostatu huntaik
beretik, Bones-airesen, San Frantsiskon edo
Paris’en arrabitas soinulari bat edo kantuz ala

solasian ari direnak entzuten ahal ditugu,
hementxe berian izan balite bezal-bezala...
Irri zalaparta bat egin ondoan, Manez’ek
erraiten dako, trufa aire samin batekin:
—Bainan, errak, Paristar hanpatua, asto kankail batzu girela uste duka holako gezurrak iresteko?
—Ez nuk batbere gezurtaria, Manez, nik erraiten dutana egia duk, eta gero, mihi hori koropila
zak...
—Baia? Alta, eni ez duk sinetsaraziko hori
sekhulan. Ze, Paris’en kantuz ari den bat hemendik entzuten ahal dugula? Ago ixilik, burutik
yuana othe hiza?
—Thematsu bat hiz, Manez, eta nahi balinbaduk zerbait yokatuko diauk hori xuritzeko.
—To, —ihardesten du Manezek— sakhelan
dituan sos guziak yokatzen ditiat, ez dela hori
egia.
—Ba, ba, zioten besteek, yoka zazie, bainan
ez diruik, bazkari on bat daneentzat...
—To, sendagileak erosi dik berriki tresna
hori, dio batek, eta guazen, han ikhusiko diauk
egia denetz.

Guziak yuan ziren sendagilearen etxerat, eta
erran zakoten ze eztabaia ukhan zuten ostatuan,
Manezek ez sinetsi nahiz tresna horrekin entzuten dela nornahiren urrun denaren botza.
Denak yarri zirelarik tresnaren aitzinian, sendagileak hunkitzen du botoin bat, eta «tarrat,
tarrat, pin, pin» azantza bitxi batzuen ondotik,
horra nun aditzen duten Pariseko teatro batian
ari zen kantari baten botz ederra eta ozena.
—Sinisten duka orai, debru kasko gogorra? —
erraiten dako Paris’en egonak...
...Hogoi lagunen bazkaria pagatu ondoan
bazoan bero-beroa mendian goiti, gogoetan, ze
gasaila phiztuko othe zakon etxekanderiak, ahetxaren salneurriaren erdia xahuturik bere burukoikeriaren hobenez.
—Debrien bisaia!, mundu madarikatu eta
iguingarri hortan bano goxoago bizi nuk, to,
artho yorratzen, zion berari gaizo Manezek...
Iruñen, 1935’ko Urtharrilan
(El Día, 1935/2/12)

IGANDE ATSALDEA
Garaziko eskualdean igande atsaldetan sekhula ez dute huts egiten gizonek hiru gauza
haueri. Bezperak, pilota eta musa.
Eliza bethetzen da gizon eta emazteez, eta
ohiduraren arau denek kantatzen dituzte bezperetako ofizioak.
Handik atheratzian, yendeak barreatzen dira,
zaharrak ostaturat musian aitzerat, gazteak pilota plazarat, nexkatoak firletan yostatzera, eta
atsoak multxoka bilduak, herriko berriak erranmerranetan ibiltzeko, ez, gero, ahapetik, bainan
soberaxko agerian ezartzeko batzuen edo bertzeen hutsak, edo etxetako gora-beberetan
sudurra sartzeko, mihian koropilorik gabe.
Pilota tokian bildu zen gizon andana bat, eta
heien arthean lau ari ziren eztabaian, hi bahiz, ni
banuk, birazka egin nahiz esku-huskako partida
bat.
Elheketa luze baten ondotik adostu ziren.

Battit eta Erramun, Geaxan eta Piarrex-i.
Lauak pilotari trebeak ziren, bainan azkenak
zaharxagoak, bai eta axeriagoak ere...
Erramunek, harro, harroa, dio:
—Ze nahuzie yokatu, ehun, berrehun libera?
—Ez, gizona ez; gure moltsa ez duk hiria
bezain okhitua, ihardetsi zuen Gexanek. Aski
diauk afari on bat yokatzea.
Hasi ziren karraskan, trenperik hoberenian,
gazteak hastetik indar guziekin bermaturik, eta
aitzinatu ziren zonbait phunduz.
Zaharrak gibeletik zoazin, baino hurbil, beren
xixka eta zimarkunkeriez ihardokituz gazteen
odol beruari, eta izter erneeri.
Azkenian berdintzen dira hogoita hamabostna.
Ze esku zaflak eta oihuak zaharrentzat!
—Emak hor, Geaxan!
—Bitor ziek!
—Alo, heup, aitzina!
Undar bost kintzeak’ suharki arizanik, horra
nun Geaxan eta Piarrex nausitzen diren bi phonduz, azkena punpa aphal eta zehiar batez egina,
paretari hurbil, ezin itzulizkoa.

Erramunen harrokeriak itzali ziren, nahigabe
kirats bat yasanik, eta buria aphal badoa ostaturat athorraren aldatzerat, latsako askatik atheraia iduri.
Arratsian bildu ziren lau pilotariak bospasei
lagunekin, yokhatu afanaren egiteko.
Beste mahi batian baziren hamar bat afaltiar,
kantu eta kalapitan, arnoa ausarki kurriturik.
Heien arthetik xutitu zen gizon kankail bat,
basoa eskian, gaineraino bethia, eta hurbiltzen
da Erramun-i hurrats makhurrekin, ustez eta
hura zela partidaren irabazlia.
—To, debrien arima! pilotari haundiak ohoratu behar ditiauk. Edak.
—Utz nezak bakhian, eta hadi hemendik,
ihardesten dako Erramunek.
—Ez, futxo, hurrupaño bat yastatu gabe, dio
bestiak. Eta mozkorrak, sobera hurbildurik, ustegabean, ixurtzen du basoaren erdia Erramunen
bizkarrian.
Hunek, paso batez aurthikitzen du lurrerat,
erroz-gohora.
Ze zalaparta eta gasaila phiztu zen!

Denak xutitu eta erasiaka hasi ziren, bainan
emeki, emeki, yaidurak eta hitz larriak ematu
eta eztiturik, bakhian gelditu ziren, kontu izanikan batzuk eta bertzeek hordi bat ez dela zentzu
osoan den gizon bat, eta egin dituen astokerietaz ez daitekela arrunt hobendun izan.
Eta gehiagoko ondoriorik gabe, gizon pherestuen arthean behar den bezala, handik athera
ziren, bakhotxak bere etxeko bidia hartzeko.
Horra nola eskualdunen arthean, gehienetan
xuritzen diren heien liphistak, zinkhurinak eta
arrangurak. Herrakunderik gabe.
Iruñen, 1935-ko Errearoan.
(La Voz de Navarra, 1935/6/11)

TRESNA TXAR BAT
(Benabarreko eskuaraz)
Manex, etxeko nausia, irakurtzen ari zen
«Eskualduna», bazkaitea zoalarik, lehia haundiarekin, mahi aitzinean yarria.
—Alo, utzak paper hori; salda hoztuko zaik!,
erraiten dako etxekanderiak.
Eta Manexek, begitarte hits batekin, uzten du
kaseta bat batian, nigarra kasik agerian, eta
auhen baten ondotik, dio:
—Gizagaizoa!!, gaixo Battitt, hainbeste urthe
ez yakhinik nuntsu zen ere, eta horra lehenbiziko berria. Dohakabea! Eta Gexinak, bere emazteak, herstura batekin galdetzen dako:
—Bana, zer duk, Manex, ze irakhurtu duk, nor
hil da?
Senharrak emaiten dako «Eskualduna»:
—No, irakhur zan hori.
Eta Gexinak irakhurtzen ditu paperrian lerro
hauk: «Ameriketako berriak. Nevada-ko eskualdunen artean dolumin haundia egin duaku yakitean Batixta Erramuzpe, hain ezagutua eta mai-

tatua zen gizona, hil dela yuan den astean ixtripu baten ondotik. Beribil bathean zoalarik, bihurgune bat ez untsa harturik, pendoitz bati behera
yuan da, eta han lehertua kausitu dute karrosa
uzkailduaren pean. Gizon langilea eta zuzena,
ontasun haundiak egin zituen, eta bere bihotz
hunak bazakien behardunen arthean eskia
zabaltzen. Sortzez Ezterenzubikoa zen, Baxenabartarra».
—Gaizua...!! Horra zer giren, Manex, heriotzaren mehatxuak nun nahi barrandatzen gitik.
Bana ez ginakikan bizi zenetz ere, eta hain aberatsa zela.
—Ze naun, Gexina, hogoita hamar urte harat
yuana eta sekhula haren berriak yakin gabe.
Hola zunan Battitt; gizon bildua eta uzkurra.
—Errak, Manex, zion emazteak, donadua
izanki eta hi anai bakharra, legearen araberan
hire eskutarat yinen zaizkik haren ontasun
guziak. Ez dea hala? Behar diren urratsak in
behar dituk berehala. Yinko maitia, nork erran
behar zien ephe laburrik barne aberatsak izain
ginela?

Eta Gexinak, Kattin, bere alaba pollitar erraiten zakon:
—Ene gaixo maitia, ze soineko ederrak izain
dituxun! Andere panpina bat bilhakatuko xitut,
eta xure esku pollitak ez dituxu andeatuko
xurrutategian baxera ikhuzten.
Herri guzian yakin zuten berria, eta ahoz aho
hedatu zen hilak utzi zituen aberatstasunak,
denak Manexen eskutarat erortzekoak.
Bainan, ilhabethe bat pastu ondoan, horra
nun egun batez berriz «Eskualdunan» zer irakhurtzen duen Manexek harritua eta balditua:
«Juan den ilhabethean, Ameriketako berrien arthean ezarri ginien Nevadan hila izan zela ixtripu
bathian Batixt Erramuzpe, bainan zorionez ez da
egia. Osagarri hoberenian bizi da. Norbaitek
helarazi zuen gure berriketariari berri faltsu
hori».
Gogoetan ari zen Manex, nork eman othe
zuen holako berria eta zer xedetan. Burutik etzitzakon kentzen herriko norbaiten yukutria zela,
Ameriketako adixkide soryes zonbaiti igorria,
«Eskualduna»-ren berriketariari sinetsarazteko.

Amak, bere alaba ainbeste balakatu ondoan
aberastasunarekin, uste zuen Kattinek nahigabe
haundi bat ukhain ziela, haren ametsak ezeztatzian.
Baina Kattin, aitzitik, arras kontent zen yakitean bere oseba gaixoa bizi zela, eta haren aberatstasunak bathere gutiziatu gabe, orai arteko
lanetan biziko zela.
Behin, Manex, artho kukula mozten ari zelarik alhorrian, hurbiltzen zaio adixkide min bat eta
erraiten dako:
—Badakik, Manex, bethidanik hire adixkide
leiala nizala, eta maite hutala egiazki. Hitz emaiten badak ene izena ixilduko dukala, errain deiat
nok igorri zien hemendik Ameriketarat hire
anaiaren hiltzearen berria, agertarazteko
«Eskualduna»-n.
Badakik ze tresna den Errekaluzeko Piarres.
Badakik ere Kattinekin ezkondu nahi ziela, eta
hunek, hire aholkuz, nola igorri zien «phorru landatzera...». Eta itsuskeria hon egin dik hitaz
mendekatzeko eta trufatzeko.
—Esker mila, adixkidia, eta ago trankil; eztiat
salhatuko hire izena, erran zion Manexek.

Hunek yakin zien Piarres iratze metatzen ari
zela handik hurbil. Bere etxeko muthilarekin
yuan zen harenganat, bakhotxa zaharo bat
eskian.
—Urde gaixtakin tzarra! orai ikhusiko duk nor
nizan ni!
Bien arthean kendu zazkoten arropak, eta
athorra altxatu eta, bizkarretik beherago dugun
haragi meta hartan, ze zigorrada, ze eho-aldia
eman zakoten zaharo ukhaldika! Toki mamitsu
hori zauritua eta odolztatua ezarri zakoten.
Utzi zutelarik, Piarres, ximixta bezala hurrundu zen handik. Eta ze itxuran! Athorra soineko
bakharra, eta eskalapoinekin...
Bospasei zakhur erausika bazoazin haren
ondotik, eta haur andana bat ere, trufaka eta irritan. Etxe batzutan atheak hesten zituzten, ustez
eta erho errabiatu bat zela.
Ba eta bazterretxetar batek, zakhur kalapita
hura entzutean, uste izan zuen erbi baten ganik
zabiltzala, eta harma edo xixpa hartuta, lasterka
yuan zen ihiziaren ondotik...
Azkenian lehertua sartu zen Piarres bere
etxian.

Eta gero, ohian ahuspez etzana, garrasika ari
zen: atx, atx, ai, ei! ai, ei!, gune zauritua gatz eta
ozpinez borthizki torratzen zakotelarik...
Ze irriak egin zituzten herrian zortzi egunez!
Iruñen 1935’eko Ephailan.
(La Voz de Navarra, 1935/7/14).

OROITZAPEN ZAHARRAK
(Benabarreko eskuaraz)
Ez dira segurki anitz oroitzen direnak ene
herrian «Zimun kauterraz». Hiruetan hogoi urthetakoak goiti baditake, bainan adin gazteagokoak ez dut uste, zeren eta gure haur denboran
hila baitzen.
Zimun kauterra biarnesa zen, eta urthian bi
aldiz agertzen zen Luzaiden, bere tresna zaharrak bizkarrian zakhu batian, eta haren ondotik
zakhur fidel beltza, gose hamikatua, hezurrak
agerian, dena larru.
Itxura bitxia zuen, eta adin haundikoa. Zapel
hegal labur bat burian, Ameriketako «gauchoen»
idurikoa, eta bilho harro zuriek beharriak erdizka
estaltzen zituzten, bat bere petenta eraztunarekin, eta eskian bethi zabiltzan makhil lodi bat,
urhatsen laguntzeko.
Herrirat helduzkioz, plazako xoko bat hautatzen zuen, haizetik gerizatzeko, eta han husten
zituen zakuko tresna bitxienak. Kobre puskak,
itziak, haixturrak, trukesak, hari-burdina, mai-

luak, marteiluak, burdin-xuria, beruna, eta ungidias. Nik dakita zonbat errekaitu!
Eskolako haur guziak han biltzen ginen, bainan Zimun zaharrak baitzakien (zerbait ikhusirik
bere bizi luzean), zein gaixtarrotak ginen muttikoak, bere lehenbiziko lana zen ungidia azkarki
finkatzea lurrian, eta hari estekatzea bere xakhur fidela. Norbait ausartatzen bazen soberaxko
hurbiltzera, zakhurrak, muthurra zimurturik,
hortz zorrotz batzu erakhusten zituen, eta futxo,
ez ginen haren peskizan ezartzen. Erausi guthi,
bainan ausikias prest.
Nausia urruntzen zelarik uzten ahal zituen
lantokiko tresnak haren gerizan. Etzen zaintzale
hobeagokorik.
Zimun kauterra etxez-etxe ibili ondoan
ekhartzen zituen bizpahiru pertza edo untzi disdirant, kobrezkoak. Langile biphila eta abila zen,
eta berehala hasten zen panpa, panpa, mailu
ukhaldika ungidiaren gainean, bertzaren uspelak
leguntzeko edo ziloen estaltzen, heieri puska bat
eratxikiz itzekin eta kobre urtuarekin.
Bainan, nork ikhusi ahal du lanpide hortako
gizon bat, eta gehiago dena, biarnesa, Nafarroa-

ko ardo gorriari itsuki emana ez dena? Gaizo
Zimunez sos multxo bat bildu ondoan ostatuan
sartzen zen eta han edan ahala ari zen. Eta noizian behin bere biarnes mintzo herrebesian oihu
egiten zuen; «Au diu biban; aqueste-plau».
Bainan gizon zuhurra zen, eta anitz ardo xurgatu ondoan ere etzuen sekula burua galtzen;
zentzua argi zuen, eta bidia zehiarkatuz ere heltzen zen bere lan tokirat, eta han zakhurrari ogi
puska batzu emanik, luze luzea etzaten, bere
zaintzale fidelaren gerizan, philik axolarik gabe
mundu huntako nahaskeria eta nahigabetarik,
bere moldeko zoriontasunak gizonik dohatsuena
egiten baitzuen. Bertza anitz antolatzeko izanez
geroz, etzuen deusere besterik gutiziatzen, eta
han hemenka ibiltzea herriz herri, deneez ezagutua eta maitatua bere zuzentasunaz, bizitze
goxoena zitzakon.
Gizon yakintsu eta adimendu handienekoek
bethi erran daukute egiazko bizi dohatsua aphaltasunatik kanpo ez daitekela kausi.
«Zimun kauterra» gizon zuhurra zen beraz.
(El Día, 1935/7/21)

ALARGUNTSA EZKONGAI...
(Benabarreko eskuaraz)
Nik ez dut errain alarguntsa guziak doi bat
arinak izan behar direla bigarren ezkontza egiteko zeren eta gehienak beharrez eta ezinbertzez
bere haurren edo etxaldearentzat gizon baten
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Artikulu bilduma - 03
  • Parts
  • Artikulu bilduma - 01
    Total number of words is 3715
    Total number of unique words is 1984
    21.2 of words are in the 2000 most common words
    33.3 of words are in the 5000 most common words
    40.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 02
    Total number of words is 3721
    Total number of unique words is 1967
    22.9 of words are in the 2000 most common words
    34.1 of words are in the 5000 most common words
    41.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 03
    Total number of words is 3664
    Total number of unique words is 2010
    22.4 of words are in the 2000 most common words
    33.8 of words are in the 5000 most common words
    40.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 04
    Total number of words is 3633
    Total number of unique words is 1841
    24.5 of words are in the 2000 most common words
    37.0 of words are in the 5000 most common words
    44.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 05
    Total number of words is 3586
    Total number of unique words is 1846
    23.2 of words are in the 2000 most common words
    34.4 of words are in the 5000 most common words
    41.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 06
    Total number of words is 3607
    Total number of unique words is 2084
    22.2 of words are in the 2000 most common words
    33.2 of words are in the 5000 most common words
    40.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 07
    Total number of words is 3623
    Total number of unique words is 2004
    21.0 of words are in the 2000 most common words
    32.2 of words are in the 5000 most common words
    39.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 08
    Total number of words is 3694
    Total number of unique words is 1908
    23.9 of words are in the 2000 most common words
    35.9 of words are in the 5000 most common words
    42.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 09
    Total number of words is 3677
    Total number of unique words is 1942
    24.0 of words are in the 2000 most common words
    36.6 of words are in the 5000 most common words
    43.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 10
    Total number of words is 3626
    Total number of unique words is 1825
    24.9 of words are in the 2000 most common words
    36.4 of words are in the 5000 most common words
    43.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 11
    Total number of words is 3618
    Total number of unique words is 2001
    22.8 of words are in the 2000 most common words
    34.4 of words are in the 5000 most common words
    40.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 12
    Total number of words is 3649
    Total number of unique words is 2044
    21.0 of words are in the 2000 most common words
    33.0 of words are in the 5000 most common words
    39.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 13
    Total number of words is 3673
    Total number of unique words is 2094
    21.2 of words are in the 2000 most common words
    33.7 of words are in the 5000 most common words
    40.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 14
    Total number of words is 3663
    Total number of unique words is 1962
    24.2 of words are in the 2000 most common words
    36.0 of words are in the 5000 most common words
    43.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Artikulu bilduma - 15
    Total number of words is 1318
    Total number of unique words is 869
    30.8 of words are in the 2000 most common words
    44.5 of words are in the 5000 most common words
    51.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.