Arranegi - 7

leraz egotea zer zan ez ekian neskato pertxentak, zio
ta errorik ba eban bere gain, argiro; ukatu eziña zan
ori.
Edertasuna, dirua ta indarra gordetea ez ei da lanbide erreza. Ezta, arean maitetasun-griña estaltzea
bere.
Eta orregaitik, ez ziarduan neskatxa arek bere
amodioaren agerpena gordeten. Bestera ziarduan:
abesti zoli entzungarriez adirazoten eban biotzaren
esangurea.
Zuriñek norbait maite eban. Errotik, sustarretik,
barruko gunetik ete? Negu-ondoko losorro ostean
zuaitzak esnatu, esnetu ta itzarri oi diranez, loraz ta
orriz, ostoz ta liliz, eze, apain ta mardul agiri zan, nunbait, neskato arrasoillaren biotz-kuskua.
Zuriñek Xirdo eban maite. Arrantzale lerden, gazte
begiko, kolore gorri, begi zuria.
Azkenengo ikustorduan ain berariz itzegin eutsana; gueneko itsasoratean, egundoko txera samur ta
agur beroa egin eutsasna. Arako irribarre gozoak,
arako begirakune samurrak zerbait adirazten eban.
Eta orain barriro be, urrunetik, goraintzi bizi-biziak
bialdutako mutilla... axe, eban maite.

Zerualdeko atadian egoan, ausaz, Txanton-en alabea, zoriontegiko atea erdikusten ebalarik edo. Azkenean, sirats onak aldameneko laguntzat ekarri nai
eutsan berak nai eban norbait.
***
Mundu ontako adua, makurra, ostera! Ez izan ba,
erbesteko negar-ibarrean gure amesak, osoketarik ez
betegunerik. Eztau izango, ez, –eguno, izan eztauan
lez–, gizonaren lilura orok egiaren jantzirik.
Ez dago, agian, gure eskuan amaika bideren
mugarik, ez gure asmo soilletan gertakuntzen oiñarririk.
Errekan esandako aobeteko berba gordin eta esakera likitsak lasterrean zabaldu ziran errian. Ango
albistak isil-misil, belarririk belarri barreatu ziran.
Antziñako esakuneak esan ba ba diño-ta; «Guzurra
esan eban median, neu baiño leen zan errian»...
Garaitikoen entzumenetara bide egiten ondotxu
dakie gizonen itzak.
Arratsalde belua zan.
Itsasaldeko etsaritik sukalderantz joan zan Zuriñe.

Ama kanpoan zala-ta, sutondoan egiten ziarduen
jatekoai jaramon egin nairik yoian. Gelarte edo pasillua iragotean, zurubian, eskillaretan berba-zurrumurrua entzun eban, eta emakumea izanik, jakingureak
geiago egin eutsan. Atea edegi barik, geldi lotu zan,
zerbait entzun nairik, asnasea isil, belarriak adi.
Mailladian, auzoko emakume bik autu jardunean
ziarduen.
Itz banakak baiño ez zituan jasoten. Ezin ezelan
be, aririk artu andre arloari. Alperrik entzumena
erneagotu.
Orraitiñoko, zeozer entzuten, edo aituteko berba
batzuk artzen asi zan.
«Artaloraneko neskea... neba zarrak il nai... tuntuixa... amaika amaika ta erdiko! gitxien uste dana».
Itzok algarregaz jostea ez zan lanbide argia izan
lenengotan. Baiñan, emakumeen berezko zerak ulertu-erazoten ekian, arranotan.
Azken itza, bai, argiroegi, lar zorrotz jaso eban
neskatxak. Bala indartsua bai-litzan, zital, mingarri
zaztatu yakon barru-barruan.
«Xirdo... ete danekoa».
Eztakigu, zorigaiztoak artuta, bertan zelan jausi
etzan luze, neskatilla errugabea. Ezin jakin nundik

atarau eban indarra ta kemena bere gelaraiño eltzeko, eta an, oiaren ganean bere burua bertanbera uzteko.
Ez eutsan, alan bear-ta, barruak lerregin. Ez yakon
bularra urratu ta edegi, ez biotza erdibi eginda gelditu.
Naikoa mirari izan zan bizitzagabe ez lotzea. Arnasea, betiko ez etentea. Odolaren takadak sekulakotz
ez atertutea.
Neskatilla maitemindu-barria! Zer ekarri dautzu
orrelako sari txar ori? Zer egin aal dozu, orrelako
esku-erakutsi doillorra zureganatzeko? Zelako bezuza
zirtzil ta zekena egin dautzue adu ziztrin erraiabakoak?...
Zelan, ostera, gizon guztiak guzurti alenak izatea?
Aintziñako Salomon erregeak esana, egia biribil ete
zan, mendeak mende, betierekotz, gizonen artean?
Zein musika illun baltz miñezkok egiten dau orain
durundu zure belarrietan, Zuriñe eder?
Norberak maitatu izan dauan gizon gazte batek,
zelan, baiña, orrelako petralkeria okerrik egin? Ain
andur eta doillorak ete, giza-semeak?...

Maitetasunaren arantza, oiñaze ta atsekabeak!
Zer dala-ta orren goi agertu, maite-eztia gozartuten
asteneko?
Benetan ete zan, Ume Itsu orrek, gizaseme-emakumeak, bazterrik bazter, zauriz beteten ziarduana,
egun eta eguzki? Kupido ori, itsua izanez gaiñera,
gaizto anker purtzil baiño ez ete zan?
Bai, maitetasuna etzan ziur asko, atsegin-baratzeko ate zabal, paradisuko sartzeiera apain.
Maitetasuna odola zan, zauria, miña, eriotzaren
deia. Madarikagarria ete zan?
Ai, ei, ai, eta milletan ai! Neska zoragarria atsekabe latzaren jopu biurturik dogu; oiñaze ta samiñaren
mirabe ta jostaillu, agian.
Illunabar artan, zerualdea ozkorri ezarri eban
eguzkiak, bere orduko azken-txera adiguritsua egitean. Ozkorri, egoaize errearen zantzu ta agerkai.
Ortzialde odoltsu arek, Zuriñeren maite-zauria
zirudian.

XIX
UDAKO EKAITZA
Illunabar gorriztearen iragarpenak egia urten eban
osoro. Gabaz sartu zan egoaize biribillaren indarrak ez
ziran makalak izan. Eten barik ekin eutsan gau osoan
puzka. Zabalik aurkitu zituan leio ta balkoe-ateak
edertotxu astindu zituan.
Blisti-blasta entzuten zan egur-otsa an, or, emen.
Eta noizean bein bateko edo besteko kristal ausien
kliskadea, lenengo austen zan lekuan, eta urrengo,
kalean, beeko arrietara jaustean. Teilla banakak eta
tximini erdi-lokak ere, tutarrez jo ta eratsi ta errotik
atarauaz, egundoko zaparradan yoiazan lurreraiño.
Amaika lagunen loa galerazi eban, aize zatarraren
amaibako burrundara arek. Umeak lo egin eben nasai
ta ederto, umeen lo bedeinkatua uixatuteko laingo
aizerik izan ere zorionez gure lurraldeetan izaten eztalako. Baiña umezaroari aintxiñatxu agur-egindakoak,
luze bai luze iritzi eutsen udako gau labur-samar areri.
Eta norbaitek, luze ezeik, gau larri aren iraupena
betikotasuna ete zan bein baiño sarriagotan galdegin
eutsan bere buruari.

Nor zan errukarri ori? Nor izan zeitekean, ba, Zuriñe baiño besterik?
Atsekabe andiak negarraren bidez arindu ta ibitu
oi diranean, ainbestean egoten dakie gizasemeak.
Ostera, negarrik eskatzen ez dauan oiñazea, begiak
iturri biurtu eziñik, legor ta idor daukazan samin erre
zitala, nork eta zelan arindu? Nundik eta nora samurragotu? Zein era ta jokabidez bigundu?
Gogorra da benetan, malkoak isuri-eziñeko oiñazea.
Begiak lakar, idor oi diranean, samiña sumin bilakatu oi da, atsekabea asarre, oiñazea gorroto.
Gizonaren biotza izan ere, osin sakona da, leze
zingotsua, aintzira malkor, zolik bageko zulo, ondorik
eztauan itsaso.
Maitasunaren katai meea eten oi danean, eta zio
astun larriz egin ere, ikusi eziñaren irudi motz ta ezaiñak laster baiño lasterrago dakiz erakusten bere belarri ta begitarte iguingarriak; laster egitan, gorrotuaren
antzeko taiu zirriborroduna agertu izan oi da gure biotzetan.
Baiña ibai guztiak ei dauke euren amaia; gau guztiak euren biaramon-goiz txoria, argitsua.

Ta alantxe izan ere. Egun-sentiak ez eban utsik
egin.
Astiro astiro etorren Argimutil nagusia, tontorrik
tontor, muiñoz-muiño, ibarrez ibar, gau bildugarria
urrezko izpi beroz uixaturik, bazterrak oro pitxiztatuaz. Artean, baretu samar zan ego-aize indartsua.
Zidarrez dirdai agertzen eban itsasoko urak bere
bizkarra, eguzkiak jaurtitzen eutsazan mun eta laztanekaz. Izpillu apain artan ikusten eban bere burua
arro arro, eder, eguzki musu zabalak.
Zerualdea soiñeko panpiñez atondu zan, oso oztin,
dundu oro, alderen alde, odei garau batek ere orbanik
txikiena egiteke.
Giroa, berosko zan, ostera. Eguantzeko epel-bear
arek, egun astun, bero, larri, kixkalgarriaren atadi
zirudian.
Eguzkiak, Talaia-zaarrean gora agertu zanekoxe,
argi-urratzeko sasoia baiño eguerdi aldeko galdaantza geiago ekarren.
Bero egoan kalean, bero etxeetan; aize gorriskatua itsasegian ere.
Eta leen biotz zoribete izandakoa, zauri bizi, miñez
errea biurturik. Lore-kusku mardul ezea, lorrindutako
lili-orri zimel egin-urren.

Zuriñe gaixoa! Nundik etanora billatu dozu orain,z
eure ames-bizitsa ipui-kutsuzko ori, goizetik gabera
maskildu ta txigortu daikezun eden zitala? Zein adu,
siats, azturu edo sorgiñek egin eutzun begizkoa, onen
goiz ezereztuteko, zeure irudimen-biotzetan erro-barri
zan gurari gurbilla? Abea ete eukan zorigaiztoko aberen bat bere sendiak, aitaren ezbearraren ondorik,
alabearen oiñaze bizia agertzeko?
Erdiloak arturik egoala entzun zituan egunabarreko kanpai otsak. Begiak zabal zabal edegi zituan Zuriñek. Taupadaka asi yakon biotza, zertzuk kanpai ete
ziraneko arrenkuraz, baiña bederatzi dangaden ondoren txilin txilin zolia astean, osoro itzarriaz, bere
artean: –«Ene ba! –esan eban– egunsentia eldua da
onezkero; aingeru txiliñok gaur larunbata dala adirazoten daustelako. Laba gori izan yat gau osoan, bestetan kabi gozo izaten yatan oe biguna. Txiliñok, baiña
deiez daukadaz, nire nagi alperren zirikatzaille ditut,
neure deitzaille, neure aspaldiko adiskidetxu beti bai
beti adiguritsu, erreguz ta txeraz diarduenok. Jagi
nadin, eta noian, atsekabetuen atsegin, mingostasunen ezti-abaraska dan Andra zoragarraiagana; noian
aren oiñetara, eta aren magalean ta altzoan aztu-erazoko dot oe onen berotasun kaltegarria. Ta nire zanei

darioen inpernuko sua, an beraatu ta ozkirriantzeratuko aal dot».
Orixe esan eta oetik zapart egiñaz, leengo intziriak
amaituaz, beingo batean jantzi zan Zuriñe, ta amari
eleizara yoiala adirazirik, etxetik urten eban.
Baiña, benetan bere, sua ez egoan oe barruan.
Oea laster otzitu zan, antza. Berak eukan sua. Aren
gorputzean sukarrak dantzak dantza egiten zituan; ta
geiso-jorik eukan, nunbait bere soiña, begiak distirant,
inguruak baltz-ubel, odolaren tintiña aguro baiño aguroago.
Kalera bizkor urten eban arren, ezan errez elizaratu. Alako astutasun bat ebilkion burutik beatzetara.
Aizearen epela ta barruko garra gorabeera, ozkirri ta
otzikara-antza suma eban beregan. Axe bai gorputzaldiaren latza.
Eleizea noiz edegiko begira egozan, orduko, atso
goiztar batzuk. Alkarrengana batuta autuan ziarduen.
Zuriñeri, bakar-bakarrik egoteko gogoa geitu yakon;
baiña bere senak eraginda ots batean eretxia aldatu
ta atsoen aldera joan zan, aren esanbearraz jabetu
nairik.
Gabeko aize bolada izugarri arek egin ei ebazan
egitekoak! Asi beetik eta goraiño, teillatua ia amaitu-

barri eukan etxea, su ta gar, lau ormak ez besteak,
etxe osoa ta alboko olabea, serra ta anporrak, erre ta
kixkali egin ei eutsazan Jon arotzari, Basotxura
bidean, iñork ezer egiteko astirik bage, ots batean.
–Jaungoiko errukiorra! –esan eban egin-artean
neskatilla izutuak–. Zer ikusi bearrean ete gagoz?
Zoritxarra besterik ez yabilkit inguru-minguru. Nunbait ere kalte-zaiki edo galordepe euki izango eban
Jonek, suaren arriskutik, baiña, dana dala, ez datorkioz oker ta galtzaiak makalak. Eta galordepe euki ez
baldin ba-dau? Ainbat txarrago. Ta aitak gureak bere,
bestelako naigabea beraganduko dau, arako etxebarri amesa eginda egonik!
Atsoen artean egoala, edegi ebazan ateak, goiko
ta beeko, eleiz-jagoleak ta bata besteen ondoren
sartu ziran andrazkoak eta gizon banaken bat elizara.
Aintziñetako irudi maitagarria, Andra Mariaren
irudi zaar miraritsua, argiz inguraturik, agirian ipiñia
egoan, estalki-oiala jasota. Apaizak urten eban gelatik
altararantz, albakuko mezea esateko.
Txantonen alabea, otzikareak eraginda belauniko
egon eziñik, jesarri egin zan aulkian, eta etxera joateko asmoa artu. Ez eban nai, ostera, Ama zerukoari

etxean eskeiñitako arren edo erregua, bere oiñetan
auzpezturik, barriztau bage biurtu.
Itsaso asarreak bigunduten ekian Ama aaltsuari,
bere barruko itsaso asaldaua baretu egikiola eskatu
eutsan, Zuriñek. Barreneko itsaso nastau murgilla,
naretu, gozatu, emetu, ekurutu egikiola leenbaileen.
Eta errian zabal zan laido edo irain baltza egia baldin
ba-ledi, ez egiala, arren, iñork ez iñork jakin, ber-berak
Xirdo-gana izaniko jita, joera edo eraspena. Eta ostantzean... bertatik argituerazo ta garbituerazo egiala,
bazterretan atso musker sorgin arek sakabanatutako
guzur biribil, laidogura zikin, iraingogo makur zeitekeana.
Meza erdira eldutea neke andi izan yakon arren,
gure Jaunaren zerutikako jatsiera doatsua berretu
arte, antxen iraun eban, bero ta makal, otz eta larri; ta
luzaroago egon eziñik, guenez aldegin eban Zuriñek.
Ez zan beingoan eldu etxera, ta orduan, ama jagita arkitu eban.
Aren itzak entzutean, bildurtu zan ama, eta bertatik oera-erazo eban bere alaba maitea. Oe estalkiak,
berotu zedin, ugaritu eutsatzan erruz, ta berealakoan
sua isiotuaz, kafesne erdu irakiña edanarazi eutsan,
txetxu bete kaiña edo edari gogorrez onduta.

Ez zan, ez beingoan asi berotuten neskatillea.
Barruan eroaldia etenbarik eukala uste eban arren,
sekulako ikaraz ta dardaraz ebilkion gorputza; otzikareak gorputz osoa iñarrosten eutsan.
Oiñak bere, otzak zituala, bonbilla totolo, ginebra
edarigaillu lurrezkoak ur goriz beterik, izara artean
ipini eutsazan.
Andik geroetan, zerbait obeti ei egoan. Eta igarri
be egin barik lo samur batek bere besoetan artu eban,
nunbait.
Amak, osagilleari ots-egitea erabagi eban, eta
geiagoko barik kalera urten eban. Leentxuago alabeak adierazia entzun eban: «Jon arotzaren etxe barri
ta olabe barriak, suak ezereztu zituala».
***
Madalen eta Irene aiztak, Arranegiko zabalean
gora yoiazan,e ta Zuriñeren amak berbaldi labur egin
eban eurekin.
Aizta biok Arantzanera eldutean, an aurkitu eben
Jon ederra, guztizko atsekabe aundiz jausia, mandoak
ilda, eratsia, isilik.

Irene, baiña batez bere Madalen, asi yakozan bere
gogo erkindua indartu guraz.
–Leen egin dauanak, Jon –esan eutsan Madalenek
bero bero– barriro bere, egin lei. Leengo beste, edo
bear ba-da, leen baiño geiago. Ezta atzera begira beti
egon bear, gerorantz baiño. Eztaukazu, ba, zeri estutu orrenbestean. Gaiñera, merke samar baiña, galordepe euki dozuz etxeok, eta ezta dana galdua. Apurretik egin oi da mordoa, ta orrelan ba, aurrera, mutil.
Ez, txotxo, orrengiñoan larritu. Ekin barriren barri, Jon,
geroetan be, aal dauanak, esan oi dan lez, Prantzian
be, karabia egiten daki ta!...
Eredu ortan, eta gero ta sutsuago ekin eutsan
emakume arek mutil gaztearen adore galdua indarbarritzen. Emakumeak oi dauan barnelera, indar, kemen
eta seta tinkoa, asmo sendo baten garra kolkopean
irakiten daukanean! Amaika ibillera, joan-etorri, akiakula ta jokabide ba dakie egiten andrazkoak euren
txima ta uziaz garaitu arte!
Olantxe ziarduan Madalen-ek. Jonen-gana eban
joera ta jita beiñola igarri genduanez, iñoiz baiño
argiago ikusi zeitekean zoritxar ondoko goiz onetan.
Eta joera ta eraspen ori guk baiño obeto ikusi aal izan
eban egun orretan, etxe artan egoan edozeiñek.

Madalenen berbok zaletasun-garrak eragiñak baldin ba ziran ere, goiz itzaleko ordu samiñetan semeama-arreben biotzetan zeruetako mana bezin beratz,
goitiko eztia baizen guri, zuzpertzaille ta gozagarri
izan ziran. Eta batez bere, zerbait geiago ikusi eban,
arteetan lañope egokiona: Madalen-ek maite ebala.
Orixe ikusi eban Jon-ek, etorkizuna geroago ta argiago
ikusiaz batean.
Ezin eukean emakume adoretsu arek, gizonezko
kutunari barruan ikutzeko aukera oberik itxaron.
Biotz bigunberaak –barne gaztanbera ta buperak–
iretargi zuritan, isil-misil, izpi its makalpean izaten
ditue euren maitetasun inkesa ta asperenak. Baiña
barru sendoak, gizaseme kementsuak, alkarbideetan
bat egiteko, jazoera gogor ta gertati gordiñak bear
izan oi ditue. Noraezeko egoera latzetan gelditzen dira
alkar-lotuak, ariurri sendoko gizasemeen biotz-lokarri
murtuak.
Une artan, alanbearrez, otu yakon joni ordurarteko maitekeri-ariak matasa biurtzea zergaitik izan zeitekan; agian, okerreko asmo ta buruerak ziralako,
egokiezak nunbait.
Eta berekiko jardunik, iraganiko gauzak gomuta
zituan. Zuriñeri maite-eske ebilkionean –ez bein, bai

birritan– maite-xintak alperrikako izatea. Geroago,
laster-bide amarrutsua aukeraturik, aen gurasoei eder
egin bearrez ari izan zanean, etxe barri eskaillera
bakoa eskeiñiaz... Eta orra, asmo guztiak goikoaz
beera, iruntzietara jarri.
Eta leengo burubide ta xedeak aldaturik, beste
batengan pentsaten asi; beste aingeru bat begiz jo.
Iparralde barririk ba egoala auteman eben Jon-en
begiak.
Une artatik beraz, beste anzkera batez etorkion
begi-ninietara Jon-eri, Madalen-en irudia. Arinkerizale
ta aizezbetekotzat eukan Madalen, berba zuur, itz
eder ta ele zentzunezkoduna zala auturtu bear izan
eban mutillak, argi ta garbi, bere kolkoan.
Ez egoan oker.
***
Eguraldiak, ito jarraitzen eban. Su erioen eguzkitan egozan arriei. Lurrunak igoten eban beetik gora.
Ozkarbi egoan; odei zuri-illun opilduak, borobilduak,
bakanka, soil soillik.
Ezetariko aize putzik ez egoan. Txopo ta eltzun
orriak eta arkazien ostoak ere, geldi ta bare egozan.

Eguzkitan ezin zeitekean iñor egon, bertan zorabiatuta edo buruko miñez geldituteko arrisku bage.
Orrela yoiazan joan, egun artako ordu luzeak.
Eguerdiko amabiak, ordu batek, ordu biak, irurak, laurak.
Orraitiño gerotxoago, odei kaxkarren ordez gero
ta andiagoak, baltzagoak, gizenagoak, larriagoak, illunagoak etozan, Otoio aldetik, Illuntzar aldetik.
Erabatera, otoz-otoan, bapatean, aize zurrunbilloa
asi zan, eta lurrean egozan orri, papertxu, saskara,
zikin eta bizarrak bira-biraka asiaz, egundoko aizegurpil eta txirimolak egiten zituen kale zokondoetan,
arbola-ondoetan, plazearen erdian; ta dantzaketa
zoro biribillak egin ondorean, iges egiten eben beste
leku batera, an be biribilketak egin ostean, barriro be
ara ta orra joanaz, azkenen buruan sakon-une batean
edo ondartzan edo uretara jausita euren sorgin-irradakoa, loka ta zoroa, bertan beera amaituteko.
Arteetan, kaian egozan arrantzale zaar begikoak
laster bota eben euren ebatzia: «An, galarrena sartu
dau». Eta betozkoa jarriaz, sudurrak astindu ta ezpanak okertu.
Galarrena da udako ekaitza, ainbat eta ainbat
gizon eder galdu dituana. Bizkaiko itsas-kolkoak orren

bidez jakin izan dau euskaldun arrantzale asko galtzen. Ekaitz zorrotz, bapateakoa; labur eta ankerra.
Oraingo aldian, ontziak dituen makiña bikain
indartsuak dirala-ta, leen baizen izugarri eztan arren,
galarrena beti bildurgarri, untziak, aundi edo txikiak,
itsasoan diranean. Eta, olantxe zan, izan bere.
Gau osoan ta goizean ere bai, egoi-aldera begira
egona zan kanpatorreko aize-orratz andiak, intziri lazkarria egiñaz bira-egin eban, Aixurdi ingururantz gitxigorabeera geldituaz.
Etxeetatik urtenaz, emakumerik geienak, Arranegikoak beintzat, kaiganeetan agiri ziran, etxean egozanez jantzita, iñungo apainkeririk bage, ume batzuk
eskutxuetatik ebezala, eta beste batzuk besoan dindilizka edota altzoan erdilo be bai askok.
Gizonezko zaarrak Tala alderantz yoiazan, an urrunera begira parauta, geldi, adi, isilik egoteko, nun zer
ikusiko, itsas irakiñean enbarkaziñoien baltzunetxuak
nun susmauko.
Aize gogor arek katxoi zuri, beso apartsuak, koska
bitsezkoak edonun edonun agertzen zituan ur gain.
Osoro illundu zan, goi-aldea. Odei baltz arre, ur loiaren
kolorekoz bete zan zeru ingurua, eta gaua bestetan
baiño leen elduko zan, nunbait.

Talaia zaarreko tantaiak sekulako zanbuluak egiten ebezan, aizearen putz sendoak eraginda. Ugiñak,
olatuak arrotu egin ziran, ta ugarte edo izaroa bitsez
inguratu eben, euren bularrak edo bizkarrak geroago
ta jasoago ta astinduago erakutsiaz.
Itsaskolko edo barran egozan jolas-ontziak, (txuri,
urdin, baltzak) ikaragarrizko aruntz-onuntz eta alamandak egiten zituen, begira egozanei tirabira egiteko keiñuak zirala iruditu-erazoaz.
Izugarria zan zeruaren, lurraren ta itsasoaren
betartea, arpegia.
Kai-orma sendoen inguru ta babespean kataiez
loturik eta arrankillea jota egozan untziak ikustea bildurgarri baldin bazan, zer ete an urrunean, olatu edo
bagak eskerga ta izugarri agiri ziran urrunean, iñungo
aizebe ez abaro barik, lokarri ez lagungarri bage,
intxaurrazala bezin galerrez ta erkin egozan untzi ta
gizonetaz? Zer izango ete zan mariñek gaisoetaz?
Leenago, onelako ereti zoritxarrekoetan bazan
ementxe, ain zuzen ere, ekandu eder bat. Eskolumeak, irakasleak buruan izanik, aurretik agertoial edo
lauburu bat gora jasota eroiela, eskoletatik urten eta
moillan zear Talako Donianen elizatxu edo ermitaraiño joaten ziran, otoiak egiñaz, zeruari bake ta errukia

eskatuaz. Euren guraso, anai ta errikide ta enparaukoen alde, itsasoaren baretzea ta itsas-gizonen etxeratzea arren bai arren erregu egiñaz, guztia aal dauan
Jaungoikoari. Eta orrelan, sarri askotan esker eder
esan-eziñak lortuaz.
Ekaitzak gero ta gogorrago joten eban.
Ugiñak arro, anpatu, aziak, gora igoten eben.
Urrunean banaka banaka agertu ziran untzi batzuk,
urrun ez egozanak, nunbait. An ebiltzan, batean gora
bestean beera, ointxe agertu, gero ostendu; azal
bizian etenbako zauadak egiñaz.
Odeiak tantaka asi ziran, tanta andi, lodi, astun,
usaintsuak jaurtiaz. Beingoan zaparrada mamin gizen
gogor biurtu ziran. Euri-truixuak botaten ekin eutsan
pare bat orduan. Tximista oiñeztuak ere ikusgarri
ziran, eta nunnai uriol ederrik agiri zan, kale guztiak
urez beterik.
Untzi askok, lerrenak egin ondoren, lortu eben
kaieratzea. An urretxuan ebiltzan potiñak ere, senperrenak ikusita gero, ba etozan kaieruntz. Beste untzi
asko, urren euken porturantz joan izanak izango ziran,
nunbait.
Aal eukean untzirik etzeitean legorrera barik geldituko. Batzuentzat, ordea, eziña izango zan tamalez.

Galarrenak eztau iñor adiskide ez magaleko.
Aalegiñez ez bedi iñor itsasoan geldi, alako aldietan urak egundoko aoa zabaltzen daualako, bere
erraitera amaikatxu untzi ta gizon iruntsi nairik.
Erbesteko portuetara jo ebenak, urrutizkiñez azaldu eben laster be laster euren egoera, nun eta zelan
egozan adierazoaz.
Barri pozgarriak bala bala, tximistea baiño leen
zabaldu ziran erri osoan, bakoitzaren etxean ta guztienean be bai, poztasuna nagusiturik. Geien geienak
onik eta osorik egozan.
Untzi bat oraitiño, galdu egin zan, untzikoak, batto
ezik, onik urtenda.
«Otoiope» zan iñungo kaiera azaldu etzana. Itsasoak iruntsi eban bere lemazain ta guzti. «Laba» gisaisoa, bere bizitza osoa itsasoan emonda, bere zaarrean
antxen obiratu zan, laguntzar bateri mesede egitearren.

XX
KANPAIAK
Ez-bear andi bat artu ba dagigu; zoritxarreko gertaeraren batek gure bizkar-gane arri astuna ezarri ba
dagisku, ai orduan, urrengo letorkiguzan atsekabe ta
okerrak ere, nasaiago, bareago, egonarri andiagoz,
patxada ederrez artu eta jasan oi ditugu.
Zorion-antzeko biziera baketsu ta goserik bagean
iraun dagigunean, lenengo oiñazea –naiz-ta arin
xamarra izan– azta larri ta pixu astuntzat etsi oi dugu.
Orrelantxe, patxadaz, –lenengoa ez zan-ta– artu
eban, bada, Txanton-en sendi zintzoak ere, auren
untzi-galtzea, «Otoiope»ren ondapena. Lendabiziko
oiñazea, aren eria edo geisoa izan zan. Gero, Jontxuk
eskeiñitako etxebarriaren azken negargarria; ta
batean, Zuriñeren ondoeza. Eta orain...
Kaleko zurrumurrua laster arin jaso eban Iñese
etxekandra zuurrak. Eta Zuriñe obetoago egoalarik,
oneri adirazi eutsan, bere senarrari baiño leen, munduko milla gauzen joanetorriak alantxe zirala-ta, gertakune neketsuak aurrera ta ondora eldu dakiguza-

nean, gure biotza ta barrua gertu ta adoretsu izan
bear ditugula erakutsirik.
Andik gerora, eta iñor etxera etorri baiño leen, bildur izura ainbestekoa izan ez egian, bere senar Txanton-eri apurka apurka jakin-eragitea erabagi eban.
Egonarri andiz ta jakituria gelgarriz jaso eban Txanton-ek barri gaiztoa.
Argitasun berarizko bat bialdu eutsan, nunbait,
Goiko Jaunak.
–«Laba» zintzoa –iñoan Txanton-ek–. Nora joan aiz
neuk aginduta, noraiño joan aiz geiago ez biurtzeko?
Eure ta neure kaiari betiko agur egiñik! «Otoiope»ren
lemazaiña neu nintzuan, neu izan ok beti, eta aurtengo atunetan eu joan baizen laster, agur egiñaz aldegin
daustak «Otoiope» ta guzti. Aita gure eder bat esango
yeutzut eure biderako lagungarritzat; betikotasunegarriz, emengo gauza guztiei etxamon eginda betiko
kai eder bare baketsu eta ekaitzik bakoan sartzea,
leenbaileen lortu daikan!
Baiaramonean, kanpaiak illarra jo ebenean, sekulako zauskadea egin eutsan Txanton-eri bere gorputz
osoan.
Don, dan, din! Don, dan, din!...

Illarra erbestean edo itsasoan il ala galdutakoari
joten yakin iltamuko kanpai-ots bereixia da; oiartzun
itzal eta lazgarria sortzen dauana, entzule guztien biotzetan.
Eta Txanton-ek illar axe berea izan zeitekeala
sinistutean, zeruko Jaunari eskerrak emon bearrean
egoala adirazi eutsan bere emazteari. Beraren illarra,
ziñez ere, illabete leenago eldu izan yakon geisoa,
eldu izan ezpa-litzakion.
–Ondatu da «Otoiope», itto da ontziburua; baiña,
Txanton oindiño bizi da. Nork daki gero jakin, gure Jaunaren zador ta ezkutuko gauzarik?
Egia aundia rrantzale jator aren esan ori. Zeinbat
bidar oker txiki bategaitik estututen garean, sarri
askotan geure onerako izan ete leitekean, buruak
orrelakorik emon bere egin gabe?
Bai, Txanton bizirik egoan. Alabea ere, makal
samar baiñan ez txarto. Emaztea, oso nik. Untzia ere,
kalte-zaiñak kalte-ordeazkoa emon ezkero. Diru ederrak irabazteko ereti egokienean galdu zan arren...
Untzi-jaubekideak, Egiluz gizon pozkarria ta Koizkorreneko gizon gaztea eldu yakazan etxera untziazko gorabeerak erabagitera, jazoerak eta gertakariak
arratsalderantz zuzendu ordez beti egunsentira,

argiaren etor-iturrirantzatuaz; euskal-arrantzalearen
gogoa eta izakerea zeatz ezagunerazten dauana,
orixe dalako: Itxaropena.
Bai esakera eder baiño ederragoa dala gure portuetan, untziak ezetariko arraiñik artzeke, kaiera itsik
biurtzean, eta ezer ekarri daben galdetzean, gure kaiganeko emakumeak nasai ta egonarriz erantzun oi
dabena:
–«Bai. Jaungoikoaren grazia!...»
***
Illarra jo ta urrengo egunean, galduaren arimearen aldeko elizkizuna izan zan. Gorpulorra edo lurremotea egin ezin danean, ildakoaren etxetik urten oi
dau aoku edo illeta-gizataldeak, abade bat baltzez
jantzia buru dala. Onen jarraian gizonezkoak joaten
dira, senide guztiak, banan banan, apaizaren orpoz
orpo eta gero garaitikakoak, aldran. Bitarten, il-kanpaiak jo ta jo ekiten dautse.
Ordu ori baiño leen, Txanton-ek etxetik urten
eban, geiso-ondoz lenengo aldiz. Etxekoak gura ez
eben arren, bakerik izango ba-zan, lagatea baiño
beste zeregiñik ez eben izan-ta.

Txanton-ek, laguntzar maiteari eleizan bertan
otoiak eskeintzeko gogoa ebalako, antxen, eleizaaurrean itxaron eutsen abade ta gizatalde izugarriari.
Kaleak betean yoian gizonezkoa etzan makala; erri
osoa eleizondora batu zala esan zeitekean.
«Laba» zintzoari agurra, betiko agurra.
Txanton, makilla bat eskuan, txapela bestean,
burutsik ta zutunik ta bakar-bakarrik ikustean askoren
biotzak samurtu ta beratu egin ziran, eta beste askoren begiak negarrari emon eutsen, aek lako adiskide
kutun bi alkarrengandik banandu eziñik ikustean.
Adiskide zintzo izanak, erio-orduan ere orrelakoxeak ziran.
Alkar maite dabenen biotz-arimeri banandu bearreko unea eltzean zer gerta oi yaken esatea, ezta iñolaz ere gauza erreza.
Erdiragarrizko une, benetan ere, oso dan zerbait
edo oso antzeko, erdibi egiten baita. Adiskidetasunaren alkar-erantzuera oi dalakoa, urratu, ausi eta eten
egiten dalako. Bizitza uneko edozein aldekeran orixe
izanik, zelan ezta izango betiko agurrez aldendutean?
Ipar-aize meeak dantzan ziarduan enparantzako
zuaitz goraetan. Bezperako ekaitz gogor izukorraren
ostean, ortzea aratz eta garbi agiri zan, eguzkiaren

dirdaipean, esandako erauntziari garai egiñik, nagusi
agertuaz. Onelan, «Laba»ren gudaketa, ekaitzak adirazi eban bezela, zeru ozkarbiak aren gurenda-ordua
iragarten eban, nekezko itsaso onetatik aldegiñaz,
azkenbako egun zoritsuak gozartzeko gai egin zan-ta.
Erriko uso zuri ta berunkarak, lagunpillo ikaragarria ikusirik, ara onaka asi ziran inguru osoan egadaka. «Laba» azkenengo arnasetan, albetan egoala,
kalatxori ta kaioak aren onduan ibili ziran antzean,
elizkizunetara ere, erriko txori apal maitegarriak etorkiozan; uso bakun baketsuak, joakerako agurra egin
nai bai-leutsen.
Ikusi ebanak eta entzun ebanak zauskada aundia
egin eutsen Txanton gizon aul erkiñaren biotzari, eta
zelan edo alan, ozta, doi-doi eldu zan geroago etxeko
atetara.
Andik gorako bidea, etxerako maillak, laugarren
oiñeragiñokoak, amaitu eziñekoak iruditu yakozan.
Oso nekatua, zearo unaturik jo eban sukaldera. Izerdi
patza erion bekokitik, eta gorputz guztiko indarrak bat
eginda bere, etzan gauza izan lenengo idoro eban aulkian jesarri zan tokitik jagi aal izateko.