Arranegi - 5
Zelan bada, beste gauzarik uste izan eban gure
Zuriñe ederrak, maitetasuna zer zan ezekiala egoanean?
Aldia eltzean, zelan kantau ez euskeon beragan
begiak egotzita, zaletasunez beterik egokion Jon adis-
kide mamiñak, kolko barruak sortu yakan ilentia egundoko sumendi ta gar-meta biurtu yakanean?
Iru egunez geituaz-geituaz yoiakon erretura arek,
bazterrak guztiak kiskaldu eutsazan bere ariman. Irudi
laztana ikusiaz bakarrik, bere maite autetsiaren alboan egoalako beste barik, ganezka gin eutsan amodiozko esanbearrak.
Orrelantxe ekiten dautso maiatzeko gauetan
kanta-kantari isiltzeke, arrasbeeratik egunsentirarte
urretxindorrak, ilargi ala izar, zoarbi naiz gau illun,
adarganean ernai ta bero, leratsu ta maitakor, gau
osoan erosta joten txindorreme isilari, onen nekeoiñazeak arindu bearrez.
Kolkotik erion uriolari azkena emon arte, orrelan
jardun eban Jon-ek; gogoan urten nairik eukana adierazo arte.
Neskatxak, naikoa biozpera ta samurtua zirudian
entzundako itz gozo gartsuak izanik bide.
Baiñan...
Nork jakin gizalaba eder aren begi gardenen
barruan agiri zan osiñaren sakona? Nork oartu aren
gogoeten joera? Aren azken itza, nork igarri?
Belarriak gorri, masaillak sutan, begirakunea apal
ta lotsati, an joan zan Txanton-en alaba bakarra etxe-
rantz mutillari –ez bai, ta ez uka– agur samur egiñaz,
Arranegiko lirio apaiña, kaialdeko neskatillarik txairoena...
XIII
IÑESE-REN UZIAK ARGITARA
Asitako arloan eguneroko ikastalditxua egin
ostean, alde eban Kerman-ek Zuriñe-ren etxetik.
Eguerdi aurretxua zan, eta Argi-iturri nagusia kiskalgarri, gingan egoan, udako egunik beroenak eldu ziralako.
Eztakigu egunaren beroatsunak eraginda ala zer,
baiña Iñese, Txanton-en emaztea, arpegiko koloreak
gorrituta egoan sukaldean, lapikoari azkenengo emonaldia egiten. Onen senarra, gizaiso aundia, leioan
egoan, urrunera so, itsas zabalari begiak eskeiñiaz,
edota ondatzetan azal-aragiak baltzituten edota uretan igeri atsegiñetan ebiltzanei iraizean begira.
Paper eta agiriak gordeten ziarduan Zuriñek, eta
lan ori amaitu orduko ta gauzak euren lekuetan bear
bezela jarri baiño leen, dei-egin eutsan amak, sutondora joateko aginduaz.
Beingoan egin eban alabeak, amaren esana. Joan
zan suetera ta an sartuaz batera, atea ertsiteko adirazo eutsan bere amak. Ikusiaz beste barik, artega ta
geraka suma eban Iñese.
Zerbait gauza astunen bat iragarriko ete eutsaneko gertakizunetan ebillela uste izan eban; bearba, Jonegazkoagaitik asarre edo agiraka egingo ete eutsan.
–Entzuidana, ene alaba orrek, arazo baten joan
etorri ta azi-orrazia.
–Zer, ama, nogazkoa ete da zer ori?
–Eugazkoa don, ain zuzen.
–Ezer txarto egin dot, ala?
–Etxakiñat zelan esan. Txarto egin donalako ez,
bapere egin eztonalako baiño.
Arnasa apur bat artu eban neska gazteak. Mutillaren mandatua isilik eukalako, agian? Ez, ziñez, iñortxuk ez ekian ba, ori.
–Tira, ba, esaidazu, jakinguraz naiagotzu-ta.
Orduan, andra arek arteak artu zituala zirudian,
eta astirotsuago ta gozoago jardunaz, arpegiko berotasuna zerbait ibitzenago ta ausitzenago yoiakon.
–Ene alabatxu orrek, badakin ik, ire aitak eta biok
ardura aundiz azi ta ezi aunagula. Eugaitik egin yonaguzan lan eta aalegiñak, eta eroan yonaguzan neke ta
lorrak. Arrantzale-alaba ezerez bat baiño zeozer geiago izango aunagulakoan, mariñek neska soilla baiño
maillatxuren bat gorago iñoiz ikusteko asmotan.
–Badakit, ama, zure gurarion barri.
–Biar edo etzi, etorkizunean, gu izan gaitunan
baiño eratsuagoki bizi izan aitenala nai gaienduken.
Ez uste, orraitiño, ire aita, ondo gizon zintzoa, eta ni,
zoriontsu bizi izan ez gaitunanik, orixe ez. Gure Jaungoikoak orrela nai izanda, itsas-seme adoretsu orregaz ezkondu nintzonan, ta ez egiña ik uste izan, arrantzaleak gauza ustzat yonadazanik. Ni neu, ik ondo
dakin, ez non itxastar-arteko izan jatorriz, baserrian
jaioa baiño; ta gaztetxu nintzonala erri polit onetara
etorri eta arrezkero emen azi, emengo oiturak neuregandu, emengo euskerea ikasi ta labur esateko, bertoko egin nintzonan.
Neskatilla esanekoa, adi egokion.
–Urteak joan, urteak etorri, ez bertoko bakarrik,
baita arranegitar be, egin nintzonan bein ta betiko,
eta nire bizitza osoa arrezkero ortxe daukagun neurribako itsaso urdin zabalari begira ta begira emon
yonat, ortxe nire ardurak eta amesak, nire etxekojaun eta maitelagunak ortxe izan yonazalako bere
lanak, ortxe bere irabaziak, ortxe bere arriskuak.
Itz gordin samurrok esatean, negar-anpulu galantak eriozan begi bietatik Iñese-ri. Zotin batzuk bere
egin zituan, eta gero, amantal-barrenagaz legortu,
matarlan beera yoiakozan negar-tantak.
–Ezer txarrik esan aal dau osagilleak? –galdetu
eban neskatxak, isialdi arek biei ere barruan zarrada
naigabezkoa egin eutsela oarturik, ta itz egin bitartean betiere isillaren izua uxatu oi dalako.
–Ezton, Zuriñetxu, ari orretakoa orain zuri adierazi
nairik naiarabilena. Ez yon gaur osagilleak ezer makurragorik iragarri. Umearoan ondo azi eta gaztezaroan
obeti ezi aunagula esaten niñardunan nik. Baiñan
urteak txirimara igarri ere egin barik joan oi dirala-ta,
bakoitza bere sasoian, norbere biziera ta garaitiko
gauzak ere erabagi eginbear ditunala, ondotxu dakiña
ik. Ta auxe esateko gogoz naiengonan.
–Zeu noiz ezkondu ziñan? Ori esateko?
–Bai. Bein baiño sarriago irakatsi yentzunat; ni, ire
urteak baiño aldiz aurretik ere, komentu barrura sartzeko gai ez nintzala igarririk naiengonan, ta amasei
udabarrirako mutillik askori irri ta barre, itz eta txistegin bere bai, ta orrelako beste gaztekeri ta arinkeriak.
Amazazpi urte beteagiñean, mutil txairo begi urdin
batek, Tutuluneko seme zaarrenak orte kontseiupean
isilmandatua egin, eta goizetik gabera, alkarri begira,
bata besteari begiraka, aurrez aurre nun ikusiko, asi
gintzonazan. Ganeko egunetan, alkarrentzako izango
giñalakoan amesez beterik bizitzen asi baizen laster,
beiñola itsasora joan, geisorik ekarri eta andik denpora asko barik eroan yonen or goiko Solo santu baketsura. Eta andik geroetara, Txanton ire aita laztanak
esan yeustanan euk asmau eikeana, ta neure buruari
galdegin eta ama neureari bere esana entzunaz, urtea
joan baiño leen eleizaratu naiendunan, Antiguako
Amaren oiñetan auzpazturik, Bikario zaarrarengandik
ezkon-buztarria artuaz, bizitza osorako alkarren izateko.
–Bai ederto be, ama, norberak maite dauan gizonagaz eta arek maitatua izanik.
–Ondo esana, izan be. Ointxe arira jo bear yonagu.
Gaztezaroko urterik gozoenak ik oraintxe ditun. Baiñan, bizimoduaz ire burubidea erabagiteko ordua
geroago ta urrerago don. Ezkongei betiko ez izatekotan, lekaime-edo ez joatekotan, beti neska gelditzeko
asmoak aurretiaz izan ezik, beranduegi barik aalegiñez, aukerako mutik jaseko batekin atondu bear
euken. Ik euk, etxakiñat ba nik, oindiñokarren ezton
iñoganako joera berezirik, ezton? Oso egoki izan oi
don olakoetan, umeagan ezer zerik ez ikustean, gurasoak eurak bideak garbitu ta laguntxu egoki berebizikoa begiz jo, aukeratu ta erdi-eskuratutea.
–Ama, nik sarri entzuna dot, ostera, gurasoak egiñiko ezkontzeak eztauala atze onik izaten.
–Ai, ene alabea, bai sarri askotan norbere arinkeriz egiñiko amaikak baiño. Ez al dakin aurretiaz bizi
izan diran urteetan, aitak eta amak, bizitzako gauzarik makiña bat ikusi ta ikasi oi yoezanala, ta bigarrenez jaioko ba-litzoaaz, zer orreik asko beste era batez
ta aldaturik egiteko asmo ta gogoa izango laieunkeena? Eta bigarrenez jaiote ori, ezton besterik euren
umeen joan-etorriak leen-ikusi ta alderdi onenez
zuzendu nai izatea baiño; bigarren aldiko egitadak,
zuurrago, egokiago ta onuratsuagoak izan daitezan.
Eguerdiko amabien kanpaiak ots astunez iragarri
eben egunaren gerrialdia. Amabiak, bota platerera
begi biak... esaera zaarra.
Kanpai nagosiaren durunda otsak, amabietan eta
jai-aintzitiko illunabarretan izaten dira soillik. Edota
zorigaiztoko eguenetan, etxeren bat su ta gar erreten
dagoela-ta. Eta baita itsasoan laiño edo gurma sarratua dagon egunetan bere, deitzalle itun, ulun eta itzala izan oi da, utzi ta itsas-gizonei portura bidea ezagunarazoteko gogoz.
Ama-alabak eten eben unetxu batez euren barriketa luzea. Aitaganaiño eldurik irurok egin eben arrena.
Biak bakarrik gelditzean, etxekandreak ekin
eutson:
–Eta orain itaune bat egin bear yeutzunat: ik ez al
don iñoiz iñogaz amesik egin? Edo mutil apaiñen
baten irudia ez al yan kolkoan barru-barrura sartu? Ez
al don beinbere iñorgaitik lorik galdu? Ez, ezta? Ba,
orduan, erdu ona, esan. Zer deritxan geurera datorkigun mutil bana-banako Kerman-i? Ai, nik ire ogei urte
oindiño bete bakoak ba-naieunkanaz!... Laster arin
sare estua bota ta norbere gustokotxu bat bota-barrura egingo naieukana.
–Kerman atsegin ete yatan?
–Zer esan bakoa, ene alaba jaseko bat
ondoan gertauten danean; mutil eder galanta norbere
alboan eukitekoe retia daukanak, zer besterik egiten
yakiña, bere senean ba yagona ta emakume zentzuneza edo ganorabakoa ezpaldin ba-dona, ereti ortaz
baliauta, egoki dagokiona lortzen alegindutea baiño?
–Kerman jasekoa ta alagalakoa eztanik, ez neuke
nik neuk esango. Ez yat niri ostera orrelakorik bururatu be egin.
–Ai, alia. Oraingo neskak dauken gatza! Zeren
begira ete yagonaz, sasoirik onenean bear diran tretza ta sare ta lakirioak gertau ta ipini barik! Gero,
ezton neska zaarrik faltako...
–Baiña, ama, senargaia norberak autetsi bear al
dau?
–Dana dala, zerbait egin beintzat, or ganora bage
manatan egon barik. Mutillik onenak neska ziztriñen
eskuetan jausi ditunala eta beste batzuk erbesteko
emakumeen sareetan galdu, entzungo yonagu gero,
ta orduan izango ditun izatekoak. Or konpon! Ai, Zuriñe, ik eztakiñ asko munduko barririk. Gaur egunean,
begien aurrean ikusten yonagu, eztona egoki neskatillea papaua lez erdi lo egotea, iñor alboratuko ete
yakon zai. Bestelako senar izango induken ik Kerman,
eta i, aren emazte zabal. Nork yon arek lako aziera
onik, ekandu zindorik, karrera ederrik ta jatorri oberrik
bere, aberatsak eurak izan ezik?
–Ezta txarto esana, ama.
–Ene biotzeko aingeru ori! Amaika ameskeri irakurri ta ikasten yoenaz gaurko neskatxa biozperak,
nobela edo elebarri diralakoetan. Eztaukana berakautakoa makala, mundua, zineetan agertzen diran irudikeri zoragarrietan lez dabilela sinistuten ba-don. Mai-
tetasuna, zine ta teatroetan otsbaten ta zerugoitik
agertzen don, iñoiz ikusi be ozta egin oi diran lagunen
biotzetan. Bizitzanostera, emen benetan esan gura
yonat, gure ingurukoengana izan oi yon joera gure
biotzak; ingurukoren bat bere itu, xede, jomuga ta
azken.
–Zaarra da ori, ama, ezagutzen eztana maitatutea
errez eztalako.
Prakadunok eta gonadunok zenbat eta alkarren
urreago egon, ainbat laztanago, maiteago, alkarrenago egiten gaitun. Nor yabilna iregandik urreen, nor
daukana egunero eure ondo-ondoan...? Orra ba, argi
esan, esanbear guztia. Ez al don eure amaren esanik
egingo? Bai damutuko ere!...
XIV
ARRATZALEEN GORAIPA
Udako egunak aurrera yoiazan.
Itsas-untziak atuneta eratsua erabillen, eta kaian
poza geituten eta itxaropena mamintsuagotzen yoian.
«Otoiope» birritako aldiz eldu zan etxera, eta biotan nasa zaarra egaluzez beterik orniduta utzi eban.
Arraiña naikoa samar erabillen arren, diru ederra egiten eban saldukeran; eta ekarri-ala errez saltzen zan
kanporako, kabanetarako ta baita errirako be, lasterrean jateko.
Zuriñe pozarren asi zan untziaren kontu-arazoetan. Eta asi barritan orren zori ona izatea gertatuaz,
itsasoko ardurak, untzien joan-etorriak, arraiñaren
gorabeerak, ikatz eta izotzen artu-emonak eta untziburu gizonen autu, esames ta iritziak iñoiz ez bestean
zituan buru ta biotzean.
Aurreko urteko atunetatik arrezkero, zorra besterik ez eben untziak egin. Gitxi ziran portuan egoera
onean egozanak. Geienak zorrik asko zituen bazterretan, eta asi arrikatzetik eta patente eta mazietaraiño-
koak bere, ordaindubage eukezanak, ez ziran bat eta
bi, geiago baiño.
Aurreko neguteko arrantzuak ez eban ondore onik
izan. Ta gero, udabarrian bere, arrain barriak benetan
tati egin ebana! Egun bi edo irutan sardiña apur bat
artu eben, baiña geroztik esatekorik ez.
Ontziak garbi, kaiganea legorregi, loiea usain
bage, etxe asko kee barik, umeak goserik, gurasoak
atsekagez: erri osoa itzal, illun. Orrelakoxe negua izan
zan azkenengoa.
Baiña, tira! Jaungoiko andiak gizonen eroapen ta
egonarria neurri bateraiño zabaldu danean, barriren
barri gose-aroa etenaz, gose ordez asea, bear-izanaren ondoren ogia, esku utsen betegarritzat zidarra,
nekeen ostean poza bialdu eutsen kaitarrai, arrein
mamiñaren bidez.
Negu ta udalena esteak kiskortuta iragan ondoren, sabelari betakada sendo bat emoteko eretia eldu
yaken itsasora begira bizi diranei. Negar-iturri diran
begiak apurtxu bat argitu, eta illeta-kanpai diran mingaiñak euren soiñu ta mintxoa ots alai gozo biurturik,
portu ta inguruak, erri osoa erabat esateko begitarte
alai aldatu zan.
Dirua etorren errira kanpoko erosleen eskuetatik.
Dirua, arrantzaleekana kabana-jabe ta ola-lantegi
ugazabengandik. Dirua, ainbat eta ainbat illabetetan
bizikariak zorko edo zorrean emoten jardun eben dendariengana ere.
Dirua ta poza etxe bakoitzerako. Eskuartekoa, soiñeko barriak egiteko, oiñetakoak lortuteko, umiei
gauza bearrezkoak erosteko, janari-zorrak eta ogizorrak zurituteko; ta zergaitik ez ba? Baita janaldi
mamin bat eta txurrutaldi gozo batzuk egiteko bere.
Nork dauka, ba, iñork baldin ba dau, jan-edan
ugari bat egiteko eskubiderik, arrantzale adoretsuak
bezenbat? Nork, eta beti alperreri nasaian bizi danak
ete dau ba, estekadak egiteko esker ori?
Arriskuz beterik bizi danak, egitada zori utsezkoetan diarduanak, gudari edo burrukalari errimeak eta
arrantzale jasankorrak, orretxek dauka, nonbait, egiaz
esku ta aalmen, orretxeri dagokio dagonean bonbonegitea.
Zer dala-ta? Ai, guztiok arrantzale ba giña, orrelantxe uste izango genduke, dudarik bage, orain beste
iritzirik izan arren.
Aurtemein Iñesek bere alabeari esana gomutau
ezkero, rekin batean esango: norbait zenbat eta eza-
gutzenago, maitatzenago dogula, biotz zintzoa izan
ezkero.
Euskal-arrantzaleagaitik, au, ori ta bestea maixiatu dabe. Amaika bidar bidegabe, gaiñera.
Alperra dala, ardauzale dala, diru-eralgitzaille,
zabar, utzia, ardurabako ta ezjakiña. Baiña amaika ezjakin, amaika ardurabako, baldar, diru-ereintzaille,
gangar, ordi eta alper dago bazterretan ain zuzen,
arrantzale ez diranak, eta arean bere, arrain-usain
bageak!...
Zenbat mozkor, zatar, alper-arri eta sakel-baedun
ete da mundu zabalean, iñoiz itsasorik amesetan ere
ikusi ez dabenak? Orrelan, ba, arrantzaleak, edonun
dagoz, itsasoan eta legorrean, ur-ertzetan eta lurralde
idorretan, iparrean eta egoaldean, emen eta emendik
urrun.
Zerik asko, asmau-ala, arinkeriz esan oi ditue gizonak.
Itsasoko bizitzatik kanpo diarduenak, eztakie an
urrunean, ur andian, egunak eta gauak, jai ta asteak,
goiz ta illunabarrak bardin samarrak diranik. Legortarra, egunez lan egin ondoren –edo beintzat bere ordu
neurtuak, geienbat– gabaz oiñak luze eta gorputza
zabal zabal etzanda, nasai lo dagoan bitartean, arran-
tzalearen untzia, txikia betiere, kilinkolonka ibili dabil
oiñarri sendo bage, eustazpi ziriñaren azal-azalean,
leze sakonaren agin ta erpe-artean.
Zein da legorrekoan bizimodua, onenbeste edo
arenbeste ordutan lan-egin ondoren, lantegiari agur
egiñik bakoitzaren etxera joatea baiño, arrisku esatekorik bage, geienetan?
Arrantzaleak, bere lanbide ta jardunean asten dan
bakoitzean, beti ta beti, bere biziaren guna arrisku ta
galtzoripean ezarten dau, bildurra alde batera utzirik.
Etxeko ogia, sendiaren poza, umien atsegiña, erri osoaren alaibide ta aberastasuna, orra zer dan arrantzalearen arloa; orra or kai-erri ta portualdeetan itxaropena ta ondasuna erein ta zabalduten dakian gizasemea.
Biotz eder, gogo zintzo, barru oneko ta esku zabal,
daukanean edonori emoteko gertu egon oi dan gizaki
begiko, apal, gorrotorik bageko, edonoren adiskidea.
Orixe dozu arrantzale euskalduna, orixe dozu egunero, arrisku bildur gabe, lekurik txarrenetara, osin izugarri orren atzaparretan guretzat ere janari billa joaten dakian itsas-seme jatorra!
Dirurik ezarren, jaun agertzen da arrantzalea.
Aundikeri bage, gizon eta zaldun. Biziteko lain egiten
daki, ez aberatsu bearreko urregose txarrez. Barruko
bakearen jabe, biotz nare ta baredun, eroapenez bete,
egoarritsu. Daukonagaz naikoa esaten dakiana.
Eskean ibiltea gorroto dauana, bear-izan gorriaz aztamuka ibili arren sarritan. Okituak eta ondasunez
beteak ezagutzen ez daben mana, baretasun, arte ta
nasaipena beragan dauan gizon apal, mazal eta gogo
onekoa.
Zer esan daikee legortarrik askok arrantzaleen ala
ta kontra, uretan ordu bat edo bi egin ezkero, legorretik iruzpalau milla urrunerantz joan ezkero, oindiño
mendiak ere begi aurrean ostendu bage izanik burutik
beatzetara dardaraka, ikaraka, laudarduan, izuturik
jarten diran barritsu, minluze, prakestuak?
Isil beitez, ba, jakitun azalekoak. Jantzi beitez
euren soiñekoz, bizi beitez euren etxe zirtzilluetan, ta
batez ere, bioaz itsasora, bioaz egunetan eta egunetan, uda ta negu, otz ala bero, sargori ala izotz, egunez bezela gau baltzean ere.
Eta joan beitez, joan, ekaitz egunetan, itsas-urak
irakiten diarduen denporaletan, sartu beitez orduan
intxaur-azal ortan, ta bioaz urrutira...
Orduan esango litukee, noski, lotsa aundiko berba
astunak, orduan solas ta ele gurgarriak, orduantxe
eskubidezko itzak, arrantzale ta itsastarrentzako
zorrezko gorapenak. Une artantze litzakez mariñelarentzako ele-sari bikaiñak, esanaldi aipagarri ta biribillak.
Ezta jakituna gure arrantzalea, ez; baiña ezta
eskalea ere.
Ekonomi-arazoetan eztaki ziñez jakitea komeni
litzakion guztia. Baiña gizabiotza ikasten ari izan diran
filosofu ainitzek ainbat jakituri erakutsi dauskue euren
biziera ta egitadetan. Aintziñako bale-zale ta makallau-zaleen ondorengoak ditugu, orain milla urte ta
geiago bear bada, Gaskuñekin batean Terranovaraiño
itsas-untzi txiki ta makal erkiñetan joaten ziran euskaldun zaarren oiñordekoak.
Gizonik geienak aberastasun egarriz jarduten dautsenez, gure arrantzaleak lan biziteko lain egin oi
dabe, ez aundikitzeko.
Sarri eta maiz, sabel uts edo erdi-uts izan arren,
barrua bakez, arpegia argi ta bekokia jasota, okituaren ondamurik bge ikusi oi ditugu, eskean asteko
lotsa, billa ta esku-luzaka asteko gauza ez izan-ta, lorpide orri narda ta iguin egiñaz.
Baiña kaira arrain apurra eldu dediñeko, ikustekoa
da portualdeak artzen dauan bizinaia. Alaitasun, jolas-
gura, barregozo, dantzadeia, orixe izante da leen itxaropen, egoarriz ta nekez irabazitako saria.
Eztau arrantzaleak, zeken-usaiñik ez zuurkeri
larregirik. «Dirua, –auxe baita euren doktriña– ezta
gordeteko egiña, esku-aldatuz ibilteko baiño».
Aiurri, mendu ta izakera atsegiña dau. Arma edo
izkillu bako gudularia, bizia arriskuan egunero erabili
arren, guduzelai maitera, itsaso urdin zabalera edonoiz-edonoiz baretsu, nasai, nare ta lerden joan oi dan
gizasemea.
Eztaukanean isil samar, daukanean edonori emoteko gertu... Arrantzale biotzaren ederra! Ai, gizon ikasia bezinkulturadun ba-litz!
Baiñan, isil gaitezan. Itxaropentsu izaten, gu baiño
ukondo bat gorago dagolako euskal-arrantzalea.
XV
LARROSATXOAK
BOST ORRI DITU
Egun artan, Sant Iago biaramona, auzoerri bateko
erromeria izaten da. Ta Zuriñe ere, aita obeto egoalata, bere neska-adiskideekin eta beste mutil batzuekin
batean goizaparia egiten joateko zan, eta nora? ta
Izpazter urruntxu egoala eritzirik, etxera aisago ta lasterrago biurtu zedin, Elutzeta basetxe ondora joatea
erabagi eben.
Asmo egokia izan bere. Txantoneneko esneduna
baserri artakoxea zan-ta.
Bai pozgarria izan oi dala erriko neska-mutillak
esnedunenera edota iñude-aiñanera joatea, ango
gauza gozoak aoratuteko uzian: intxaurra dala, sagar
eldua dala, arbolatik arako kerixak dirala, okaran,
madari, urretx edo arto beroa, errebarria, labatik arakoa. Eta udako egun beroetan gogokoen izan oi dan
gatzatu bigun dardaratia, ardi-esneaz egiñiko gatzatu
zuria, azpil sabel-andi batean dantza-dantzari, goxokiz edo azukarez estaldua.
Arrautza-talo edo tortilla guri-guriak izango zituen
jaki, basetxeko ogi zuriaz batean, lukainka mamintsuz
gorriturik. Eta ango sagardau garratz-samarra edari,
eta ganetik naia gatzatu, jan-ala, bete arte, ok-eginda
toton esan arte.
Arantza, Irene, Madalen, Nere ta Zuriñe, alkarreri
itxaron eta batuaz, bidean gora yoiazan seirak aldean.
Mutillak aurretik ziran. Ikaran inguruan bat egitekotan. Olantxe izan ere. Guztiak talde bakarra egin ebenean, bideak betean yoiazan barriketa ta barrez.
Kerman, Jon, Txuspiñ gaztea ta Seberi Totolo ziran
mutillak. Azkenengo biok, arrantzuko gizonak, legorrean gertu ziran, eta alagalan etorri yaken arratsalde
epel aretan lagunarteko goizaparia gogaro onez ta
atsegintsu egiteko.
Uriko lurren mugara ziranean, bidezabala utzi ta
burdibidean barruna ziranekoxe, aen izketa ozena ta
zaparradatsua sumaurik, basetxeko txakurrak zaunka
ta zaunka asi ziran, lapur-saillen bat edo ijitano mordoa edota bertako eziiranak beintzat urreratuten etozala adirazi nairik.
Baiñan soloan egozan nekazariak urrunetik ezagutu zituen nortzuk ziran, ta bai laster arin txakurrak lotu
ta isilduerazo.
Aspaldi baten ospatsua ta entzutsua zan gaztañedi ederrak ba-dirau iraun oindiño Elutzetan, gaztañondoak parra-parra igartu ta galdu diran arren.
Aintziñako denporetan, oindiño zaarren batzuk
esa leie ta orregaitik ezta ain sagokoa, basoko janedanak egiteko, orixe zan lekeitiarrak eben leku egoki
ta gogokoena.
Artean, etzan orduan gaur lez, ondartzetara joateko gar, zaletasun eta moda ori Englan-etik erakarria
izan. orduan, Elutzetara joaten ekien jaunak eta nekazaleak, andikiak eta langilleak udako jai-egun beroetan, eguzkiaren igesi, angoxe gerizpeta gozoan, itsasaize urrunsamarrekoa itzalpean ozkirri artuaz, aro
egokian arratsalde ederra emoteko ustez, janariak
etxetik eroan eta edaria bertan eskatuaz.
Bedarra erdi eze erdi igar, iratzak berde mamin,
zugatzak ostroz ta orriz beterik, aizea eguzkitan bero
ta gerizpean ozpera, bestelako leku apaiña aukeratu
eben askari ori egiteko! Ta orrez ganera, guztiak gazteak izanik, orra gauza osoz atsegiña.
Zelaian, bedartzan jesarri ziran, zabal lurrean, izadiak udarako gertau dituan bigungarrien ganean.
Goienean, txinpartaz ziarduan eguzkiak gingabegian.
Buruzgain, gaztaiñondo ta pagondoen ostoak aizegiten ari ziran.
Askari-iskia, goizaparia, gogotsu garbitu eben.
Samako zuloan beera errezto ta zirin-zirin yoiakioen
sagardau urre kolorea, eta azkenean iñun ziran plater
zabal eta sakonak ekarri eutsezan basetxetik, Elutzetako ardien esneaz egindako gatzatua guraiña jan
egien. Ta baita iruntsi bere, ta moduetan ganera!
Mutillak!...
–Aunek emakumeok be, eztira makalak abantean
–esan eban Txupsin-ek barreari eutsi eziñik–. Donostiako estropadetan eskasagorik izango da txanpan
egiteko. Beti daukez erremuak –jateko koillarak, alegia– edo aoan edo platerean, bideak tximisteak baiño
bizkorrago egiten dituezalarik!...
Jan-edanaz bapo egin ondoren, kanta-kantari ekin
eutsen, beti lez, basetxeko oilloak euren inguruan ogiapur ta jaki-ondakiñ bila piko ta piko janguraz ebiltzan
artean.
Txuspiñ-ek kantua asi, ta beste guztiak batean
jarraitu eutsen.
«Mundekatik ekarri neban
atso bat ostuta,
leioan esegi neban
uleak, uleak orraztuta...»
Ta orretariko oiuzki ta kanta ariñak abestuaz, une
gozoa emon eban taldeak, igarri be egin barik iru bat
orduk iges egin eutselarik. Andik lokatuteko sasoia
eldu yaken, ta damuz eldu be, ordu atsegiñak oi
daben neurri labur ta latzez.
Onetan egozala, Zuriñek adierazo eutsen garaitikoei:
–Ai, ene lagun maiteok! Zuek joan siñeie orain
erromeriara, baiña nik etxera berra dot, gure amak
niri onaiño etorten uztea bere, naikoa egin dau-ta.
–Ez zaitez orren goiz etxeratu, Zuriñe. Zatoz geugaz, erdu orain ta gerotxoago joango zara –zirautsan
Irenek–. Ez gagizuz onen goiz laga.
–Ezin baiña. Bestela amak,... emon emonak egingo daustaz.
–Bai zera jo!
–Ez be, zuek eztakizue gure ama nor dan...
–Tira ba, orduan, bakarrik joan bearko dozu.
–Ez bakarrik –esan eben Txuspiñ-ek eta Seberik
biak batean. Geu be, aruntz goiaz, itsasoratea goizaldean izango dogu-ta.
–Orrelan ba, urrengo zatozen arte! –zirautsen
gonadunak gure arrantzaliei.
Eta alkarri agurrak egiñaz, arrantzale biak eta
Zuriñe errirantz abiau ziran beinbeiñean farolerako
bidea artuaz. Garaitikoak, Gardata alderantz yoiazan,
andik gero Izpazter, erromeri lekurantz egiteko.
Bapatean, oinkada batzuk arrapaladan egiñaz,
Zuriñe-ri dei egin eutsan urrunetik Jon-ek. Totolo ta
Txuspiñ astiro astiro aurrera yoiazan, baiña neskatillea geldi lotu zan beste gaztearen deia entzunda.
–Entzuidazu, Zuriñe.
–Zer dakaztazu orain be, arnas-estuka?
–Leentxuago zeuenean izan naiz.
–Gurean? Zer ba? Ez al daustazu baketan itxi
bear?
–Ez, eztautzut baketan utziko, arik eta nai dodana
lortu arte.
–Bai, naikoa dozu. Zetan izan zara?
Aurreraka yoiazanetik batek, Nerek uste dogu,
didarka esan eutsen:
–Zer darabiltzue zuek or isil-isilik? Ez ete dago,
gero, zeozer zeuen artean?...
Bizkor-ek irribarreka geitu eutsan Zuriñe-ri:
–Ointxe esango dautzut. Badakizu Basotxu bidean
egiten diardudan etxea laster amaituteko dagona.
Etxe orretako bizileku bat, lenengo oiñekoa, edo beekoa, zeuen amari eskeiñi dautsat, zuen aitak gora ta
beera ibili bearrik izan ez dagian.
–Ai, zarbo galantori! Ba zabiltz zu, satorra lez,
azpiak jaten. Alabea beingoan limurtu edo zuritu ez
dozunean, amaganaiño jo dozu.
–Nai dauanak, aal dau. Badakizu zer egin dodan?
Geure erriko kanta zaarrak diñoana bururatu yat, ta
beste bideak alperreko ba-dira be... Ona, entzun:
«Larrosatxuak bost orri ditu,
kabeliñeak amabi,
gure umetxua gura dauanak
eskatu bere amari...»
–Guzurrak urteko dautzu! –irriz esan ondoren, iges
egin eutsan Zuriñek an zain eukozan arrantzaliekana.
–Emakume ezigaitza! –iñoan berekiko Jon-ek–.
Baiña, tira. Gauza baten jakin guran ibili naiz estu
egun oneitan, eta orain ba dakit. Eztaidan itxaropenizpirik galdu. Aurrera, Jon, beti aurrera.
Zer zan, ostera, ekian gauza barri ori?
Egunik egun, iraganiko aste batzuetan, barruak
jaten erabillen susmo zitala, beaztun mingotsez erreta jarten eban ezpaia. Kerman, Zuriñe-ren ondorik ete
ebilleneko susmo ta peku garratza.
Baiñan, ezetz zirudian. Agirian egoan Kerman
Txantonen alabearen gura etzana. Bestelan, ez eban
itxiko bertanbeera bakarrik Zuriñe, une aretan.
Orixe jakin nai eban Jontxuk arratsalde aretan. Ba
ekian Zuriñe etxera bearreko zana, baiña bera, Jon,
isilik lotu zan Kerman-ek zer egiten eban ikusiarte. Eta
Kerman erromeriara yoian beste neskatilla gazteekin
batean.
Orixe zan ba, arotzaren itxaropen-dirdai barria.
Orixe Jon-en barrua zabal jarri eban albistea.
XVI
BIDABURUAN
Txanton eta Iñese senar-emazteak Jontxu-ren agerraldia izan ondorean, alkarregaz autuan ekin
eutsen,a rek eskiñiriko etxebizitzea zala-ta-etzala.
Jaio zanik aurrera beti, moillaganean bizi izan zan
ontziburu azkarrak, eskeintzea entzun ebanean edo
entzun barrian, alako larritasuntxua susmau eban
barruan. Itsas-egiko bizitokitik legorrerago, lurrarterago, portutik asago joango zaneko damua.
Bere denporan itsas-urrumarak entzuten oitua
egoalako, otoz-otozko barri orregaz, zerbaiten utsunea izango eukelako bildurrak joa zirudian. Begien
aurrean, urdiñaren ordez zelai ta soloen kolore berdenabarra ikusten, ekanduko ete zan Kantauriko ume
bulartsua?
Osasuna zan, ordea, aldaketa barri orren zio. osasuna, galdu-agiñean ikusi arte, bere izakera baliozkoan aintzat artzen eztoguna.
–Antzoriz (Santa Kataliña)ko bide zabalaren asieran, Basotxua deritxon tokia baiño leen, an bizi-bearra
baiño ezpa-litz, gaitz erdi litzake –zirautsan geroago
bere buruari lemazaiñak. Zerik samiñena, itsasorako
egundo geiago ez naizela gauza izango jakitea, orixe
dot.
Eta ekin eta ekin, berbazko matasa nastea biribildu arte, bakoitzaren iritzi ta aburuak eio ondoren,
ontzat artu eben senar-emazteak, Jon-ek azalduriko
asmo ta eskeintzea.
Opari ori zala bide, egundoko mutil egoki ta berebizikotzat jo eban arotza Txanton-ek, eta aren gorapen ta elesarietan ziarduan.
–Ta mutillari gogoratu, edo bururatu obeto esan,
niri egoki ta mesedegarri yatana! –esaten eban bein