🕙 29-minute read

Arranegi - 1

Total number of words is 3788
Total number of unique words is 2214
24.9 of words are in the 2000 most common words
37.2 of words are in the 5000 most common words
44.1 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  Eusebio Erkiaga
  
  ARRANEGI
  OITURA-ELEBERRIA
  Eusebio Erkiaga-k idatzia
  Itxaropena Argitaldaria. Zarautz-en 1958.
  
  Nere guraso,
  emazte
  ta seme-alaba maiteai
  ESKEIÑIA
  
  ATADIAN
  Ene jaioterri kutuna, iñoiz neurtitzez goretsi izan
  arren, noizbait itz lauez ere, ederresteko zorra neban
  gogotan artua.
  Ipuin edo elebarri onen gertaleku, Lekeitio ta bere
  mugak dira; toki-izenak bai egiazkoak dira, baiñan
  jazokunak eta lagunak asmaurikoak. Ildako batzuen
  izenak aitatzen dira, batzuk goragarriak diralako oso,
  ta besteak, gomutan izan ditugulako.
  Oraintxe, Euskera beste izkuntzen menpean eta
  euskaldunen zabarkeriz gero ta galtzenago dogun
  egunotan, gure mmintzaira zaarrean taiuturiko lan
  apal au dot opari xume ta urri; maitetasunez betea,
  ostera.
  Bere izkuntza nai ezik, aaztutzer ta galurren
  dauan Euskal-Erri gaiso onengana, isuri begi Jaunak
  bere erruki azkenik bagea.
  1950 uztaillean
  
  I
  ERRIMIN
  Urteak igesi joan dira ordutik...
  Egun eder zoragarria izan zan, une artean amaituurren egoan udabarriko eguna.
  Ez eban sargori-antzik bapere izan; aize meetxu
  batek igurtzia, zeruaren urdiña argi ta garbi, ikusgarri
  agiri zan. Ozkarbia benetan. Sarri askotan ezin ikusi
  izaten dogun goi aratz, txukuna, orbanik barik, odei
  txikienik bage egoan zabal gure buruen gain.
  Eguzkia astiro joian etzin guraz, bazter ezkutuetarantz, eta azkenengo agurra egin baiño leen, gezi
  bero ta ziztada goriak jaurtitzen eutsazan lurrari.
  Erbestetik geure jaioterrira giñoiazan, eta bertara
  leenbaileen elduteko gogo andiz ta irriki bizian gengozanez, gure beribilari indar barri emoteko alegiñak
  egiten genituan, besterik ezean asmoz ta itzez, beintzat.
  Osto ezez jantzirik, berde agiri ziran inguruak; eta
  zelai, landa ta mendi eze mardulen pozak eta irudi
  atsegiñak, barruan alako zarrastada gozoa eragiten
  euskun-ta, gaztezaroko ametsak barriren barri berbizi
  
  eta geure buruok ainbeste gogarte barriz eta gomuta
  zaarrez beterazoten euskuezan.
  Barruko lurraldeetako bide arreska zurixkak zear,
  itsasoaren billa giñoiazan, urduri, gogotsu, lei andiz,
  legorraren ertza noiz ikusiko.
  Orraitiño, noiz edo noiz begizta genduan ur zabalaren alderdi bat. Alakoren baten bere, an genduan
  bai geure aurrean itsaso zabal edatsu bizia, Andre beti
  urduria, betiere ara-onaka; baten bare, bestean asarre, iñoiz loituta eta urrengoan garbi, orain itsusi ta
  geroago zoragarri azaldu oi yakin itsaso izugarria.
  Ta itsasoen artean, gure Kantauri mardo, ar, bizarro, lerden, sendoa. Bare bare egoan, urdin, lau, zelaitsu, ezetariko aizek ez uiolek naastauteke. Azala
  legun, bardiña, margo ta kolore bakar bategaz egiña.
  An urrunean, azkeneko zolan, ortzeaz munka ziarduan
  eta ezin zeintekean bakoitzaren mugarik nabari, zeru
  ederra ta itsaso zabala, maiteak bai lirean, bat-bat
  egiten ziralako.
  Apurren bat geiago ibiliaz, amestokia zirudian leku
  atsegingarria begien aurrean ikusteko aukera izan
  genduan. Ikuskizunaren zoragarria, aurkientzaren
  ederra!... Legor, itsaso ta zeruak egiten eben batasunbatzarraren sorgiña!
  
  Unadatxu batez, Urkitza gaiñean gelditu giñan,
  alde artatik etorririk, uria leengo aldiz begizta leitekean gain artan.
  Gure oiñetan, mendixka barrenean, ikuspegi egokian, uraren susmur amaibakoaren soiñuz gozatuta,
  irriparka antzean, baketsu egoan uri polita: gizabiotz
  bakoitzak kutunen oi dauan erria, sorterria, jaioterria.
  Aaztu eziña benetan. Argiak lenengoz agur egin
  euskun toki bakarra; gure asierako negarrak egin
  genituan lur zatia; sein-aroko zotin eta inkesak entzun
  zituan baztarra; leenbiziko irribarreak jaso zituan etxe
  ta zokondo aantzi eziñak; gure umetako oinkada,
  urratsak eta taka-takak eta mutil koskorretako gizonkeriak eta okerreriatxuak, gaztezaroko amesak egin
  genituan kale, portu, kaigane ta inguruetako zelai ta
  txoko kutunak, eta amaika bidar zapaldutako ondartza biguiñak... guztiak biotzaren zatiak bezela.
  Nork eztau maite norbere sorlekua? Nori ez zoliago taupadaka asi biotza, aspaldi ez-ta, norbere jaioterria barriro ikusi dagianean? Bai ederto gogartu zituala bakoitza bere kabiak dituan eder-uki ta zoragarritasunak, arako Elizanburu euskal-olerkari samurrak,
  bere bertso bigun eta eztitsu oneitan:
  
  «Nahiz ez den gaztelua
  maite dut nik sor-lekua,
  aiten aitek hautatua.
  Etxetik kanpo zait iduritzen
  nonbeit naizela galdua;
  nola han bai naiz sortua,
  han utziko dut mundua,
  galtzen ez ba dut zentzua».
  Itsasoari atxikia, urari ikutuka, noiznai soiña bustitzen diarduan zisne arro panpiñaren antzean agiri zan
  uri maitea, aintziñako aldietan kondaira edo historia
  ederren jabe dan Lekeitio, legorrez ta itsasoz, altsua
  «Terra marique potens...».
  Iru mendiskaren magalean eta uraren ezpaiñetan
  etzunda, txairo, lirain eta beti txeratsu egoan, ene
  txoko atsegiña. Lurraren ezetasunez inguratua: artotza, zelai, zugazti eta basoak. Bestetik, ondartza,
  garbi edatsuak, urrezko izarraz apainduak. Eta azkenez, itsasoaren esi aundia, bits eta apar zuriez jantzia
  beti bere. Eta goian, erregin buruntza iduri, ortzi edo
  zerualdeko uztai zorabiozkarriz ornidua.
  
  Gure ezpaiñetan ere irriparrea loratu zan, betartea
  argiz bete, eta barruan alako irrista edo zirrare ebilkigun alderen alde.
  Nork gogaitu unada luze-samar batez, nork asperusaiñik zati baten izan, maite dan norbait edo kutun
  dan zerbait ainbeste urteren buruan ikusi ezta, barriro ondoan eta inguruan ikusirik?
  Amandre eguzkia ba goian polito polito bere amaganantz. Ordurarte batera ta bestera urduri ta geraka,
  bide-auzoko lora ta bedar ta lilietan auts-kiman ari
  ziran erle maratz langille urrezko gerrikodunak, beingoan aldegin eben. Bidetxigor ondoan leentxoago
  erreskadaka ikusitako txinurri ugariak bere, lurrak
  iruntsi bai lituan, aienatu eta begien aurretik joan
  ziran.
  Kilker eta txirritxirriak erdi isildurik zetzaten euren
  tutulu-ziloetan, ordurako nagituta nonbait, iru illabetez soiñu joten ekinda gero. Bakarren baten txirtxirra
  entzun genduan, orraitiño. Bidertzean, gaztaiñondo
  zaar batzuk egozan garbaz apaindurik, uztaren deitzaille.
  Urrunago gari solo ederra, ori ori eginda geienak,
  aize epelduaren indarpe aruntz-onuntz zanbulu gozo
  egiñaz, bizar artean galburu guriak erdi ezkutuka era-
  
  kusten zituelarik. Lekuan lekuan, banakeria, urdamutur edo amapolak, odol barriaren irudi emonaz.
  Ezker aldean, goitian, leenago basurdeleku izaniko Otaio mendia, Izpazter elizateazko mugarri izugarria, sorbaldak eta bizkarra txapar artez eta piñuz
  beterik. Barrenerago, Gardata auzuneko basetxe
  zuriak, alai ta baketsu, urira eldu aurretik agur-egitera txeratsu bidera etorkiguzun uso urrumatsuen
  antzera.
  Eskumaldean, asago, Mendexa aldeko muiño ta
  tontorrak, Ziñoitz, Pagomendi, Talaiazaarra, bata
  bedarrez josia, urrengoa piñadiz eta azkenengoa
  eukalitu-ondoz ornidua, aize garbiaren zaintzalle bailirean.
  Eta sakonerago Lumentxa (Kalbario) mendiskaren
  oiñetan erri maiteko etxeak, aurresku luze pozgarrizko bat egiteko alkarri eskuak emonda bai-legozan.
  Bitartean, teillatu goietatik arin, mee, zee, ke biribilduak igoten eben, odei eze antzera, etxekandreen
  zeregin eta lorren ezaungarri isil baiña agiriak zirudiela. Afal-aurreko sutaldiaren erakusbide uka-eziña eta
  etxekoentzat lasterreko batzar-deiaren zantzu edo
  seiñale ona.
  
  Aruntzago, Karrazpio ondartzan uiñak edo olatuak
  beti lez jolasean ziarduen, beti artega ta egon-eziñez,
  ura gora naiz ura beera beti gelditzeke, etenbako dantzaketan. Orregaitik esan oi dabe angoak esakune au
  beste barririk eztaukenean: «Olatuak Karrazpion»,
  beste lekuetan beti bat esan oi dabenaren antzera
  edo.
  Ondartza orren sartalderantz, izaro edo uarte
  naiko azia dogu, zut, lerden, tente, bulartsu, arrizko
  untzi gogor ondoratu eziña iduri. Ango piñu liraiñak
  bai ei dauke euren zer-kontaua, urrundik ekarriak
  diralako entzutea danez. Mediterraneoko Corcegatikoak ei dira, Hamiltoni izenekoak, oso aukerakoak seguru be, an baizen lur murritz eta azala besterik ez diran
  lurretarako.
  Legorraren muturretarik bat, Kurlutxu muiño
  luzangea, iñoiz ugartearen kide izana, gurbizaz beterik, ibaiaren bidegille azkenengotzat lez agiri zan.
  Uritxu onek daukan izena euki ezpaleu, Arrizu edo
  Arrieta izango eukean izen irona ta berebizikoa, inguru osoan latsuna edo karatxa ugari baiño ugariago
  dago-ta.
  Eguzkiaren azken agur-aldiko argi-izpien dirdaipean, izadiko gauzen kolore bereziak egoki ta alaga-
  
  lan ikusi zeintekezan, bakoitzaren ezaungarriak zeatz
  azalduten ebezelako.
  Axe zan bai ikusgaiaren bitxia! Begiasegarri,
  gogobetegarri. Benetan ere, ames antzeko egia.
  Orra, iraizean, gaingiroki, andi-mandi esan gure
  elebarriño onen gertatoki edo jazolekuaren ertzak eta
  mugak.
  Betiko Jaunak oparo ta erruki barik bildutako edergaidun kabi epel txairo ori, zerura-bide dogun bizitza
  labur ontan, egonleku onuratsu ta egite zindoen biltegi ta onbideen laba bero izan bekie angoei...
  
  II
  TXALUPETXEAN
  Ogei lagunik etzegoan ardandegi eta txalupetxe
  artan, baiña beste ainbeste ta geiago bere, ba egozala esan zeintekean, an barruan sumaten zan berbots
  eta zurrumurruagaz.
  Illuntzea zan, eta arratseko une ori izan bere,
  egoki ta artarakoena da, lan aldia utzi ondoren, eguneko gorabera, albista, izpar ta esamesak alkarri
  agertu ta adirazoteko, eta esanok geituaz eta aldatuaz lenengo antzik bage utzi ta gorputz barriez taiuturik adiskideei iruntsi-erazoteko.
  Keia an barruan bere ba ebillen ibilli; ez ostera
  suteko kerik, tabako orriak erreaz zabaltzen ebena
  baiño. Oraingo suete edo sukaldeetan amaitu ziran
  zeatz edo erdi-zeatz –egoaize egunetan izan ezik–
  leengo sutondoko garrak, txinpartak eta keiak. Gure
  eguneton urian, kaian naiz basetxeetan euretan bere,
  su-mai apain, zabal, estalduak jarri dituelako izan be,
  egur, ikatz, arrikatz edota tximistindarrez berotzekoak. Ez joan oraingo aldian tabernazulo txikienera ere,
  
  sua txirtxor eta keia alde guztietan ikusteko asmoz.
  Bai zera!
  Mai baten inguruan nasai jesarrita, bost arrantzale jator egozan, gizon egiñak, garatuak, agiñak aspaldi bardindutakoak, bakoitzak bere aurrean leiar edo
  kristalezko edontzia ta lurrezko pitxar zuri bana eukezela. Ontziok utsik egozan, egarriak eskatu-alean utsitu zituelako, jakiña.
  Bat zan, boston artean, nabarigarriago, bai gorpuzkeraz, bai arpegiaren ederrez eta baita izkera astirotsu eta esan jasekoa zalako ere. Gizon mardo,
  sendo, zabal, aize-eguzkiz betea. Txanton Baixa eritxan, eta izengoiti ori egoki ezarria zala autortu giñei,
  amaika itsasorate egiñiko itsaseme adoretsu artan
  edo arengan, edonork ere, baixaren edo atxaren sendotasuna antzeratuta ikusi oi eban-ta.
  Zein ete zan bada, arrantzale sasokoen autua,
  euren arloazkoa izan ezik? Ta, Arrangorriren jarduna
  entzun ezkero, susmo ori egia biurtu bear.
  –Igaz bere, –ziñoan gizon ziztrin onek– ez genduak
  guk u, atun askorik artun, eta gero, neguan be, ez
  papardo ez besigurik, eta kolaiorik be, ez askorik... Eta
  udabarrian be, zer ba? Zer madarikato erabili yok, ba,
  gure ontziak?... Dendako zorrak be, oindiño zuritu
  
  barik daukaguzala gomuterazo yaustak gaur goizeon
  berton gure atsoak.
  –Ba, guk u, –erantzun eutsan Santi Anpolaik–,
  eztogu sardiñatan alako aukerarik erabili, baiña besigu kosterarik onena geuk egin genduan eta, tira... jo
  aurrera.
  –Badaukat ba nik ba, aurtengo atunetearen alakotxua –esan eban astiro ta gozatsu, oi ebanez, Txantonek, alboko lagunei poz apurra iratzi nairik. Eta gizonok, ba dakizue zergaitik? Ba oraiñarte be, gure Jaungoiko aundiak (gure Goiko Manuel-ek esan eban arek,
  eta lotsa ta itzal andiz esan ere) urteko arrantzuketa
  guztiak ezer be bakoak emon eztauskuzalako. Orregaitik, aurtengo atunetea, arrantzu-ereti mamiña dala
  uste yuat.
  –Dala ez, izango dala edo, esan nai izango dok
  –urten eutsan Lapabek, txapela apur bat jaso, eskua
  azpitik sartu eta buruan azka egiñaz.
  Aituten dok, gizon, –erantzun eutsan Baixa ontziburu azkarrak, bapere keixau barik.
  Gizonetarik batek jagiteko zirkin egin eban, eta
  orduan, euretariko batek bai esan be:
  –Txuspiñ, nora ua onen goiz?
  
  –Andrea yabik gurean erdi-makalik eta, berandu
  barik oeratu daiten, alegiñez arintxuago joateko agindu yaustak.
  –Tirok ba, ondo zaindu egik eure biotzaren zatia
  –esanaz, agur egin eutsan Txuspiñ zintzoari sutondotik, txalupetxe artako etxekandre zabal eta maratzak,
  arako Kosepantoni Koloregorrik.
  Ardandegi aretara joera euken askorentzat, ama
  lakoxea izan zan Kosepantoni enea, batez bere, gizon
  eta mutil gazteai, esakun zintzo ta jarraibide ona adiraziaz. Betiko egiak eta mundurako gauza egokiak, al
  eban edozein alditan esaera samurrez irakasten
  eutsezan-ta.
  Alarguna zan berau aspaldi. Gazte zalarik galdu
  eban senarra, itsasoak noizean bein oi dituan asarrealdietako batean. Baiña bere bizimodua aurrera
  eroateko bildur bage gertuaz, alako jasa eukan izan
  be-ta, lortu be lortu eban seme-alabak aztea, ta bere
  etxeko ogipidea egokitasunez zuzendutea.
  Seme bat eta alaba bi izan zituan ezkontza bizitzan, Seberi, Irene ta Madalen. Aitaren antzera, itsasorako joerea artu eban mutillak. Alabak, neskatilla
  beargin eta garbiak, amaren ondotxoan azirikoak,
  laguntasun bererizkoa egiten eutsen.
  
  Nagusia, jostuna zan, ta ez edozelakoa gero. Ikustekoak izaten ziran aren eskuetatik urteniko jantziak.
  Arranegi aldean jostunik onena zalakoa zan entzutea,
  eta Atean bertan bere, beste bat kendu ezkero, ez ei
  egoala besterik nor izentau.
  Gaztena, Madalen, amaren arazo-laguntzaile bizkorra zan geienbat, aren ondorengotzakoa, eta mutillak ziñoenez, ibilteko modukoa zan, legorrez ez galtzekoa... Ez lotsorra ez nagia, baiña ez ostera lotsabakoa be; orixe ez, geldi or! Kai aldeko ta legorreko neskatilla jator askoren artean aizta biok eratsu, jaseko ta
  berebizikoak ziran, leenagoko emakumeen ereduzkoak, erriko alaba goragarriak.
  Baiña entzun dagigun an barruan egozan beste
  gizonezkoak bere, ziñoena. Alboratxoago, iru gizon
  egozan, leortarrak eurak, besteak baiño zerbait apaiñago jantzita egotea, alde orixe bakarrik, azaletik
  beintzat.
  –Or zabiltz beti zure amesokaz, Bizkarrondo –ziardutson Iturriotz-ek– pelotalekuari teillatua ipini bear
  yakola ta ez yakola. Ez al dauko gura Udalak dirurik
  nundik batu?
  
  –Eztakit daukonentz, baiña ain gaitza ete da ba,
  orma bi dagozan lekuan beste bi egitea eta gero
  ganetik estalkia ezartea?
  –Baiña, zelako teillatua ostera, itsua ala? –geitu
  eutsan Egiluz zorrotzak– barruan ezer ez ikusteko?
  –Ondo dakizu zuk, zelakoa esan nai dodan. Kristalezko aterpea, alakoxea, euria danean igor egon
  dedin; eguna danean, argi egon dedin; negua danean,
  iparraize bean, epel egon dedin: ta gabaz ere, gura
  danean, argi eder batzuk ipini eta egun argitan letxe,
  ikusi aal izan daigun.
  –Nik i, emongo neuke ba diru-apur bat zorko lan
  onuragarri ori egitearren, eta ganera bapere irabaizirik barik utzi be. Ta entzun egidazue: futbolerako-edo
  zelaia be, noiz arraio ikusi bear ete dau gurea lako uri
  batek? Iñoiz, orain urte asko, bear ba da eun bat urte,
  zezenketa zaletasuna egoanean, egundoko torilla edo
  zezenplazea egin eben gutarrak; eta orain aldiko zaletasunari eutsi eziñik, toton egin ete dabe gure dirutoixa ta ziskuok?
  –Badakit ondotxu, Egiluz laguntzarra, zu lango
  erri-maite asko ba lego, eta egon ba lira egon gizaldi
  onen azieran, Gernikatik onagiñoko trenbide asmoak
  be, bertanbeera geldituko etzirana, gelditu ziran lez.
  
  Nork daki ostera, erri batentzat zer dan ondoen?
  Gizonen eritziak era ta mueta askotakoak izan oi dira,
  ta bakoitzak norbere errezoi, zio ta susterrak erakusten daki. Burdinbideok, erriak naastuagotu, oiturak
  nasaiagotu, izkerak bestelakotu eta nik dakit zenbat
  oker ekarri oi dituen batzuen aburuz. Toki baketsu ta
  ekandu onekoak, leku eder garbiak, ara-onako ibilibearrak eta industri-olaen keiak, ekandu ta zerualdeak lorrindu legiezela eta abar, eta abar, sarri
  askotan entzundako esakunak dira.
  –Bai, alde batetik egia dirudi –geitu eban Bizkarrondok–. Baiña gure uri au, orain 200 urte dala –ikusi
  liburu zaarretan, bestela– Bilbo, ta Bermeo, ta Durango kendu ezkero, Bizkaian laugarren erria, ospe aundiko ta entzutetsua izan zan au, gaur amargarrena
  edo Jaungoikoak daki zenbakarrena dalarik, ezin esan
  giñei orain or arrizko letrak ain arro esaten dauskuena.
  –Itxasoaz bakarrik gelditu gara –amaitu eban Bizkarrondok–. Eta eztogu ori naikoa. Olaldeko tximini
  luzeak, beti ke barik, geroago ta arrakalatsuago ikusten dodazan bakoitzean, Loibeko lur zatia iñoiz itsasmotorren lantegia esan oi zana, ur zingiraz beterik...
  eta Otoio barreneko maasti zabal ziranak ezereztuta
  
  ta azterrenik ere bage galdurik ikusten ditudan bakoitzean... mingostasun larri bat eltzen yat barrura.
  Izan ere, gure aldion igartu, iraungi ta amaitu dira
  emen ziran maasti eder samarrak, zoritxarreko filoxera ori zala-ta; eta arrezkero arako «Itxasgaiña» izeneko txakolin «Gorria» eta «Zuria» ospatsuen gomutea
  besterik eztogu.
  Baiñan... gizonon arlo astunok alde batera utzita,
  erakus-maiaren inguruan egozan arrantzale gazteen
  artera beioa azalpena.
  –Okotz-ek eztau olakorik sinistu be egingo –entzunarazi eban Urpion-ek– baiña Zaztar-ek atzo be, itsasoak beteko moskorra eukan aldean, illuntze inguruan. A zuan moskorra, maria-ta erdikoa gitxienez!
  Onek mandaskea edo topaten yok, eta ardauzbetea
  topa be.
  –Atzo be, zer zala-ta? –galde egin eban Xirdo gazte
  begi zuri azarriak, irribarre egiñaz, baiña bat-batean
  alako betondo illuna jarriaz. Eztaukagu ezer esateko.
  –Lengusuaren lenengo umea bateatutea izan yuagun-ta –autortu eban erdi lotsaz Zazter-ek– eta gero,
  badakizu ba, aitabitxi ta biok an beeko Saguzarreneko
  zulora joan gintzuazan, ta ordurako egarri be bai-ta,
  
  ardauari «kirrua» atara egarria asko edo gitxi samurtu arte.
  –Urrengoan bere, treotzarea eztozu falta izango
  zuk –iñotsan Zingulin ezpatea baizen zorrotza zan
  gazte zimelak. Orrela nai al dok ik Gonamotz-en alabaren bat zuritu? Ba-yagok obarik! Arenean etxoek
  ardaurik edaten jai-egunean baiño, ta ire etenbako
  ardau-usaiñaz, etxakiat.
  Seberi totoluak sekulako barreak egin zituan.
  Onetan, amaren laguntzaille zan Madalen neskatilla apaiña agertu zan kale-aldetik, eta mutillak euren
  barriketea etenaz, laster asi yakozan deiez, gazteen
  gogoa ardaua edan-ala, neskato alaiekin izketan ekitea dalako.
  –Madaalen! Emen gagoz gu topeko farola amatauta, nork biztuko dauskun begira. Ta ori esanaz, ardaupitxarra utsik egoala adirazo nai eutsen.
  –Txetxu bana mama gozo ekarten ba dauskuzu
  ekarri, bestelako mesedea guretzat.
  –Orra ba, oneek mutillok eldu nazaneko, arnasa
  artzen be, eztauste utziko.
  –Zatoz onaz, eder ori. Erdia!! Gaur be, soiñeko
  barriaren asiera ta adeluz al zagoz?
  
  –Zeer? Busti dagigun orduan ainbat lenen –esan
  eban Zaztarrek.
  –Soiñeko barriak? Bat edo batek laster egin bearko ditu, bai –izan zan Madalen-en erantzun zorrotza,
  Zingulin-eri begiratuaz.
  –An, an Zingulin, eztabela esango-ta!...
  Eta orra nundik jakin eben guztiak Zingulin-en
  ezkontzegunaren barri, an udazken alderantz-edo...
  Eta barruan eben kantagureari ateak edegirik,
  kanta-kantari asi ziran gazteak, arrantzaleak oi daben
  musika zaletasun biziz, alai, pozkor, isilsamar.
  «Zorioneko jaketea, ta
  zorioneko gonea,
  zorionean ikasi neban
  Kontseiupera bidea...».
  Garaitiko agurak bere, bertanbera utzi eben euren
  autua ta gazteengana urreraturik –kanta gozoen egarri-gose, euskaldun jator guziak lez–, leenengo entzuten jarri ta geroago besteekin batean abestuten ekiteko gogotan egozan.
  «Pasaten naizenian
  
  zure atetatik,
  negarrak urteten daust
  begi bietatik.
  Zergaitik, zergaitik,
  zergaitik, zergaitik...?
  Zergaitik negar egin?
  Zeruan izarra dago
  itsaso aldetik...».
  Portuko gau isilean, urrumara bigun gozoen antzera entzungarri zan kai-ganean itsasemeen eresi atsegiña, an urrunago, etenbakoa dan itsasorroaren oiartzun samurra bai-litzan.
  Kaia bakez egoan, ez gose ez ase, urrengo etorren
  arrantzu-aldirako oi diran gertaketak egiñaz. Gizon,
  andra ta ume itxaropenez beterik egozan, beti bezela,
  euskal-arrantzaleen gogoari atxikiak eta lotuak.
  Goian ere, gauaro ederra egoan. Zeru-sabaia izarratu, lore-zuri-urdiñez josia zirudian edota pitxi dirdaitsuz ereiniko zelai illunkara.
  
  III
  EDER ETA GAZTE
  Zeruko Giltzari dogunaren bezpera edo aintzintiko
  egunaren goiza zan, goiz berandua. Eguerdi aldea
  zala esatezkero, zuzenago ausaz.
  Egundoko eguzki beroak joten zituan kaiganeko
  arriak, eta ondartza kiskaldutik lurrunak lirlar igoten
  eban. Trumoburu zuriskak, odeitxu biribil eta luzanga
  kiriñauak agiri ziran ortzean.
  Eguzkiak uraren gaiñean dizdiz egiñaz, begiei
  ikuspidea galerazoten eutsen. Egoazie antza, sargori
  usaiña.
  Orduak aurrera ta, a zan beroaren larria, bapere
  aizeputzik bage.
  Txalupetxeko ateondoan kalera begira egoan
  Madalen, eta onetan, Nere agertu zan, pedarra besapean ebala, kaiganeko iturrira uretan.
  –Egunon, Nere –otsegin eutsan pozez– ez aunat
  ikusi goizean azokan.
  –Ez, Madalentxu, ama izan don nire ordez.
  
  Eta pedarra txurruaren azpian polito ipinita, beroaren igesi, arin joan zan bere adiskidearengana, itzalperantz gerizpe eske.
  An asi ziran, emakumeak oi dabenez, txutxu ta
  putxu, izketaldi luzeren baten, betiko antzean, zeresan andi ta gorabeera astunak alkarri leen-baileen
  adirazi bearra izan bai-leben.
  –Nortzuk ete dira an Likona-Torre parean datozan
  mutil biak –iñoan Nerek.
  –Nortzuk? Aretariko batek ik baiño leenago jakingo yon, errira nor etorri dan eta nor eztan.
  –Tximista gorria! Norgaitik ete diraustan?
  –Zeragaitik... Oraintxe bere, burua ondo orraztuta
  datorren Jontxu eneagaitik. Jon Bizkor, morroia makala! Eizarako txakur oberik ere...
  –Orduan, arraiña izan ba-litz,... izurdea: arraintzua
  laster arin azaldauko laieunkenan...
  Baiña Madalen bera be, etzan, arranotan, eizeerreztua bertanbeera galtzeko aiñakoa.
  Ta mutil biak, Jontxu bata ta bestea Kerman,
  etxaurrera eldu ziranean, neskatillak, euren buruak
  ateondora zerbait agertuaz olesgin eutsen, egoan
  beroaz nora yoiazan galdegiñaz.
  
  Tala-aldera yoiazala erantzun eutsen, iparreko
  mollearen asiera-inguruan dagoan arbolapera, antxen
  itsasaize apurrartean atsegin-izpi billatzera.
  Iru ondartzetan –Izuntza-koan, Karrazpio txikian
  eta andian– lagunik asko agiri zan. Urabeera egoan
  eta ondartzak zabal zabal egiñik, ziran giñoan. Gizonezko nai andrazko, umeak ere bai, geienak luze luze
  etziñik, azala baltzitu eta txukuldu arte, azala narru
  biurtu arte. Beste batzuek, putzezko pelota andiekaz
  jolasean; norbaitzuek, uraren ondoan arantz-onantz
  ibiltaldi barean, eta garaitikoak itsasoan, asko zutunik, belaunetararteko edo gerrirarteko edo besaperarteko uretan, edota igeri bigun eta errez azal-azalean
  edo dzangaka olatuen azpian sarturik eta baita urganean luze luze ere, aratean edo aratiñik zerura begira,
  soiña gogor gogor eta ol baten antzera luzatuaz.
  Lagunik geien geienak erdi billozik edonoren
  aurrean. Gizonezkoak, tira ba! prakamotz eta galtza
  labur-samarrrak izan arren... Baiñan, emakumeak ere,
  iztar, bizkar eta bular aldea ere arenbatean narrugorri
  erakutsiaz... Adan-en emaztearen soiñekoak zelakoak
  izan ete ziran jakitea egoki izango litzake, noski. Etzekian asko andretxo arek XX-garren menderako modak
  zeintzuk izan zeitekezan, bestelan ez eban, nonbait
  
  ere, lotsa gorriz ikopean ostenduten arrapaladan ibili
  bearrik. Benetan uiolde edo dilubio-aurretikoa, oraingoen iritzi jakintsuz...!
  Gure mutil biok ez eben, antza, sargoripean soiñekoak kentzeko gogorik eta ezta txalupetxean sartzeko
  astirik be, Madalen-ek orretarako bidea emon arren.
  Norabait joan bear-andia eben, usaz, eta aurrera ekin
  eutsen, gorago esan dogun tokirantz.
  Kosepantoniren alaba gazteak irribarrea laster
  arin gorde eban ezpanetatik, eta aren arpegira begiratu ezkero, aren barruan zerbaitek mingostasuna sortuazoten eutsala susmau zeitekean.
  Eguzki-galdapetik iges egiteko gerizpe atsegiña
  eskeiñi arren, zer ete eben mutillok urrezko euritzan
  edo aize goripean oreiñak baizen bizkor bideari ekiteko?
  –Egingo neuke, ta samea egin bere, –iñoan berekautan neskatilleak– antxe dagozala oindiño zugazpean leen joan diran Arantza ta Zuriñe. Bai, mutil
  azkar oneik, aen usaiñean doiaz, ez itsasoa ikustearren.
  Eta egia izan zeitekean.
  
  Antxe egozan bai, adiskidetxu biak, Zuriñe ta
  Arantza, eskuetan orratz luzeak erabiliaz, elastiku
  politen batzuk egiten ziarduela.
  Emakumeok, alkarren adiskide aundi ziran. Biok
  apaiñak, zein baiño zein liraiñago, larrosea baizen
  ederragoko neskatillak, erriko atso zaarrak ain gozaro
  esan oi daben esakunez.
  Arantza, baltzerana zan, begi illunduna, barrura
  dei-egiten dakien begi zoragarrien jaube; barruko
  gorabeera ta auzien barri, ostera, aztarrenik ere igarri
  eziñekoa.
  Onen laguntxua bestetarikoa zan. Ule orizta, lastokara; begi argi, azal zurixka, irribera. Gari elduaren
  koloreko adats ugari ta labana zintzilik, lepatxokoa
  osoro estalduten eutsala. Begi urdin aetan zeru-zatiñoa ala itsaso barearen pitintxua ezarririk eukan. Aren
  irribarrearen gozoa!
  Uriko mutil guztiak ondotxu ekien aldi edo belaunaldi artako lorarik usaintsuenak zeintzuk ziran, naiz-ta
  aberatsak ez izan neskatillok.
  Aingeru pare amesgarri onen ibillera ta leku kutunen barri ondo bai ondoago ekien batzuen batzuek.
  Nun bizi ziran, zer esan bakoa. Txirlarri edo perla ederren idoro-lekuaren barri, onein atzemoilleak bezela.
  
  Goiko kalean bizi zan bata, Arantza musubeltzerana. Bestea, barriz Arranegiko zabalean, urre-koloredun Zuriñe, Txanton Baixa ta Iñese-ren alaba bakarra
  berau.
  Eta aipaturiko mutil biak nortzuk genduzan? Bata,
  izentauriko Jontxu, Arantzaren nebea zan; ezizenez
  edo izengoitiz Bizkor esaten eutsen, au naiz ori egiteko, orra ala ara joateko beti gertu egon oi zalako. Zurgin edo arotza zan ogipidez, eta arean bere, era
  barrietako tresnaz ornidurik eukan bere lantegia.
  Mutil azkarra, ezetariko alper-usain bakoa, egin
  bear zana zirt edo zart egiteko prest-egon oi zana.
  Edonoren aurrera joateko sakada andiren premiñarik
  izaten ez ebana, buruz zuur eta argia.
  Itzemonezkero, itz ori zeatz beteten ekiana.
  «Apurtxu bat urtena ezpalitz, gitxi lako gazte errimea» –Kosepantonik esan oi eban lez.
  Soiñekoz apain jantzia ez izan arren, alako taiu
  jasekoa ta lerdena zanez, dotore agertzen zan edonoiz, uleak ondo orraztuta, bizarra egunero mozturik,
  eta aterri ba egoan egon, burutsik, oraingo gazteen
  antzera.
  Bidelaguntzat eroiana Kerman zan, aurtemein
  ezagutu genduan errimaite andi Bizkarrondo jaunaren
  
  semea, mutil galanta, mendia lakoxea, ta bera beteko
  biotz ederrekoa.
  Ikastuna genduan oso, gure Kerman au. Legegizon
  ikasketak amaitubarri eldu zan bere sorterrira aintzitiko egunen batean. Beste asmo batzuk ere, ba erabiltzan bere buruan; ikaspen barriai ekiteko asmoak,
  arean bere.
  Eguzkiaren izpi gorien igesi yoazan mutillok, laster
  eldu ziran iparreko mollaren aurrera ta Talarantz apur
  bat egiñaz, an dagozan bost platanondo txaparren
  gerizpetan aurkitu zituen leen esandako neskatillak.
  Une artantxe, eguerdiko amabien kanpai ots astunak, iru, iru eta iru, burrundara ta durunda sakona
  zabaldu eben inguru osoan. Emakumeak euren Ama
  garbiari otoi-agurra eskeiñi eutsen.
  Enparantza edo plaza aldeko arbolape ederrean
  egozan arrantzale zaarrak eta legortar agure banakak
  ere, txapelak erantzi eta euren denpora guztiko arrenak egin zituen, oi eben egokitasunez ta apaltasunez
  egin bere.
  –Emendik urrun zenbiltzala-ta nengoan, Kerman,
  baiña ikusi zakustaz-eta, badakit zeure bazterrera
  zarena.
  
  –Bai, emen gagoz barriro ere, Zuriñe –erantzun
  eutsan Kerman-ek– eta pozik egon be, norbere kabitik
  urbil ibilten diralako txoriak pozen. Atzotik nago ni
  emen...
  –Bai, baiña gu, beste batzun moduan, ezkara beti
  Eskolapera joaten, ta...
  Eskolapea deritxan leku ori, zabalgune edo plaza
  txiki bat dozu, uriko tokirik biziena ta ibilpidetsuena,
  erdi-erdia edo biotza bai-litzan. Lau bidezabalak bertan alkar zeartuten dabe, ta orregaitik erbestera doiana ala kanpotik datorrena –gizaki, abere edota izaki,
  legorrez beintzat, andixek igaro oi dalako.
  Ondoren, neskatillak jesarrita egozan arrizko
  jesarleku luzean jesarri ziran mutillak ere, ta Karrazpio
  ondartzara begira egozan. Eguzkiak zeru-goitik txinpartak botaten ziarduan, geroago ta goriago, eta uretan barruan izan ezik, eguerdiko ordu artan, leku obea
  egoan itzalpean baiño ere, etxebarruan, leio ta ateak
  ondo itxita.
  –Asko da zuek ondartzara ez joatea, gaur dagon
  eguraldiaz –esan eutsen Zuriñek mutillei.
  
You have read 1 text from Basque literature.