Arima penitentearen okupatione debotak - 5

manatzen zuen Salomonek: «Ne exasperes pauperem in inopia sua et cor inopis ne afflixeris»,
«Zure beharria paubriari tristetia gabe presta
ezazu; paubren konpañian hel zitianian, kortes
eta bihozbera erakus zite». Hala dio hark berak:
«inclina pauperi aurem tuam sine tristitia, congregationi pauperum affabilem te facito»
(
Eman gogo duzuna emazu bertan eta alageraki; emaiten ahal duipuna eztezazula luza
eta,diferi gerotik gerora, egunetik egunera;
ezteipazula erran beharrari: «Retiradi gaur, jin
adi bihar, ukhenen duk bihar». Hala dio hark
berak: «Ne dicas, vade, cras tibi dabo» (Ecles.

11). «Bertan emaiten dianak, berritan emaiten
du»: «Qui cito dat, bis dat». Franzesak ere badu
proberbio haur: «Il vaut mieux un tien,que deux
tu l’auras»», «To batek gehiago balio diala, eziez
bi ukhenen duk». Apostolu handiak dio, alegeraki emaiten diana eta ez borxas, ez eta tristetiaz,
gure Iinkoak maite diala: «Hilarem datorem diligit Deus, non ex tristitia aut necessitate» (1.
Corinth. 9).

ARRANOA BEZALA
Arima debotak eta penitentak imitatu behar
du arranoa, xori ororen erregia. Hark bere butina
hartu dianian eta hanti bere doia ian, zer ere restatzen baita, hura oro haren ondoan jiten diren
xorier emaiten du eta distribuatzen. Arima liberalak ere bere doia begiraturik, bere ian-edana
eginik, bere beztitzekoa reserbaturik, gaiñelatikoa oro Iesu Kristen paubrer emaiten du, irabazirik egun batez Iinkoaren aitzinian, noiz ere haren
tribunal iustoala haren arima presentatuko
baita.

Aiztoriak oro iaten du edo gordatzen; abariziosak ere oro iresten du edo gordatzen, bere
laguner, Iesu Kristen menbrier, parterik eman
gabe. Hargati dio Apostoliak: «Avari non possidebunt Regnum Dei», «Abaritiosae eztiala ukhenen parterik Iinkoaren resuman».
Leoiñak ere, baita animale ororen erregia,
bere ehizia eta butina hartu dianian, hantik nahi
diana iaten du eta garaitikoa laguner emaiten.
Gizona baita lurrian kreaturen erregia, bere
buria onestki entreteniturik eman behar du restatzen Kaukona bere lagun paubriari; ordian
date lesu Kristen diszipulu dignia.
Otxoa, baita animale goluta eta gormanta,
ahal diana oro iresten du eta deboratzen. Hala
dira egunko egunian hanitz jende poxant eta
aberatz; bere honak, bere arrandak iaten, edaten, hurtzen eta enplegatzen dituzte otxoen
pare bere gormandizetan ordikerietan, danzetan, prozesetan, paillardizetan eta adulterioetan;
enfin bere boluptate saxietan, Elizer, ospitaler,
konbentier, alhargun paubriari, haurzurtzari,
paubre ahaleorrari parterik, ez erdirik eman
gabe.

Nola nahi zira halakoen kretzian gure Iinkoa
den zelian miserikordioz eta liberal, hurak ipan
direnaz geroz lurrian hain kruel, abarizioz, eta
bihoz gogor paubren kretzian, zoin baitira lesu
Kristen menbriak? Nola nahi zira Iesu Kristok,
baita paubren buria eta xefa, halakoak maita
ditzan, haiek paubriak, baitira haren menbriak,
hanbat hastio badutie eta hanbat kruelki tratatzen?

HIRU EXENPLU
Kostuma eta karitate eder bat pratikatzen
zian bere denboran Mosde Pernon azken hilaren
aitak, zoin hirur erregeren denboran izan baita
agian Franzian zen iaunik handiena eta zoiñek
Duk de Kandale, Duk de la Balete eta Kardinal de
la Balete bere hirur semen eta bere personan
ukhen baitu ohore hori, non laur kordon blu
kolpu batez bere familian ikusi baititu eta zoin
infanteria franzesaren Kolonel Jeneral eta Gienako gobernadore hil izan baita. Iaun handi hark
mundian zen ostirale guziez, eritarzunen kanpo-

an, barur egiten zian, Meza saindia enzuten zian
eta kolatione arhinbat bere kabinetian eginik,
bere auhariaren balioa eman eraziten zian paubrer, eta haren auhariak balia zian gutiena bigua
edo hirur pistola gorririk. Nahi nuke denbora
hontako iaun handiek exenplu hontarik bere profeitia egin lezaten, eta pobria, baita Iesu Kristen
menbria, haien honetarik eta arrandetarik bere
partia tira lezan eta goza. Ordian egia lizate S.
Leo Aita saindiaren errana: «Fiat refectio pauperis abstinencia ieiunantis».
Estu oraino hanitz denbora Parisen iaun
handi batek aktione eder bat eta saindu bat pratikatzen ziala. Iaun hura erregeren gortian zen
kalitate eta dignitate handitakoa, zoin komunski
deitatzen baitira Franzian «maistre de requestes». Ezkondu izan eta emaztea hilik, alhargun
gertatu. Bere buria estatu hartan ikusirik, debotione ukhen zian behar ziala apheztu. Ordena
sakratiak harturik eta Meza saindia erranik,
mundian zen egun oroz karrosan ioaiten zen
Parizeko elizetara konfesional batera, hargana
jiten ziren oro kosfesatzera; eta zer ere bilzen
baitzian diharu bere kosfesionetan, hura oro

barazkal ondoan bere bortan paubrer berak bere
eskuz emaiten zian eta distribuatzen.
Bere adezkidez eta bere domeztikoez egun
batez interrogatu izan zen, zeren etzian amoina
egiten paubrer lehen bere arrandetarik, eziez
kofesionetan bilzen zutian duhurietarik. Arrapostu eman zian, haren arrandak hura lo zantzala
jiten zirela eta berak bere tribailluz eta penaz
irapaizten zutian honetarik haboro plazer hartzen ziala amoina paubrer egitiaz, eziez bere
arrandetarik.
Egiaz, arima debota eta penitenta, iaun handi
haren aktionia eta arrapostia biak ederrak ziren
eta konforme S. Augustinen sendimendiari, zoiñek baitio: «Ex iustis laboribus eleemosynae
faciendte sunt», «amoinak egin behar direla tribaillu iustoez akisitzen diren honetarik», lehen
erran dugun bezala; halaber erakustera eman
zian iaun handi hark amoinaren moienez bere
bekhatiak reparatu nahi zutiala eta Iinkoaren
gratia honak irabazi.
Errumen bertze orduz Kardinal handi eta
debot batek hari eman zen aktione eder eta
saindu bat egin zian. Bera bizirik zagoela, bere

kofretan zian urhia eta zilharra oro Iinkoaren
amorekatik paubrer eman zian eta distribuatu,
eta hoilla bedera paper zarri kofrekal, zointan
beigaudian hitz hoiek eskribaturik: «Dispersit
deditque pauperibus», «Eman dutu eta partitu
oro paubrer», hoilla paper hurae oro Qaudialarik
zerraturik kofretan gillzaren pian. Kardinal debot
hura jin zenian hilzera, haren askaziae eta ahaidiak oro jin zirenian haren kofren idekitera eta
bisitatzera hura hilez geroz, harriturik eta iziturik
oro gelditu ziren, zeren bere esparanza handiae
galdurik, ezpaizuten eriden kofre haietan urhiaren eta zilharren plazan hoilla bedera paper
baizi; eta Kardinal debot eta liberal hark bere
tronperia saindiaz eraekustera eman zian lurreko honak etzirela deus zelukoen konparationian;
erakustera eman zian iraekurtu ziala zuhurraren
konseillu zuhurra, zoiñek baitio: «Benefac amico
ante mortem» (Ecles. 14), «Egin ezak ongi adeskidiari hil baino lehen». Hilzian edo hilez geroz
egiten diren ongiak, ongi borxatiak dira, garkoraren pian bertze mundurat ezin eramanez emaiten direnak.

AMOINAREN INDARRA
ETA BERTUTIA
Amoinaren indarra eta bertutia ikusi behar
dugu gure hirur prinzesen azken konklusioniaren
emaiteko. Orai erran dutugunez ageri da, amoina zonbat eder eta rnaitagarri den Iinkoaren eta
giqonen begien aitzinian. Egia haur bera ikusiko
duzu jiten diren arrazoiñak eta pensamendiak
onsa pezaturik.
Amoinak bertze kalitate eta perfektione ederren eta handien artian hirur notablerik bera baitan poseditzen ditu: bekatu orotarik eta herio
eternaletik delibratzen du eta gratian konserbatzen. Promez hori eman zian ainguriak bi Tobiaz
aita-semer: «Eleemosyna ab omni peccato et a
morte liberat et non patietur animam ire in tenebras» (
Eztu amoinak botere hori «ex opere operato», bertze elizako sa-kramendik bezala, zeren
hori ezpaita porogatzen Eskritura saindiaz, ez
eta Elizaren definitioniaz. Ezta oraino porogatzen
«per modum dispositionis», «dispositioniaren

bidiaz», kontritioniak eta Inkoaren amorioak
gauza ororen gaiñian egiten dian bezala, zeren
hori hala baliz, amoina eginik, nehor iustifikatu
belizate Apostoliaren erranaren kontre: «Si distribuero in cibos pauperum omnes facultates
meas, charitaten autem non habuero, nihil mihi
prodest», «Neure honak oro emanik ere paubren
entertenitzeko eta eztudan karitatia, eztut batere profeiturik».
Baina amoinak du indar eta bertute hori «ex
parte causae», «kausaren aldetik». Amoinaren
ama da miserikordia eta miserikordiaren ama da
karitatia. Hanbateki amoinak ditu indar horik
kausaren aldetik, zoin baita karitatia, eta hark
manatzen ditu eta sortzen amoinak. Harganik
ditu bere bertutiak eta indarrak. Salamonek hori
porogatzen du: «Perde pecuniam propter fratrem et proderit tibi magis quam aurum» (Ec.
29), «Gal ezak eta eman ezak ore diharia ore
anaiegatik, eta hark gehiago profeitu emanen
drauk, eziez urhiak»,
Amoinak oraino indar hori hartzen du «ex
parte effectus», «efektoaren aldetik», zeren paubriak amoina hartzen eta rezebitzen dianian,

mobitzen da eta kumitatzen Iinkoari othoi egitera, norganik ere rezebitzen baitu amoina, hargatik; eta bere orationiaz Iinkoaganik haren gratia
eta haren bekatien remisionia ardiasten du. Hala
dio zuhurrak: «Conclude eleemosynam in corde
pauperis, haec exorabit te ab omni malo» (Eclesi. 26), «Gorda ezazu amoina paubriaren bihotzian eta haren orationiak gaix orotarik delibratuko zutu». Paubre miserabliak amoina rezebitzen dianian, hanbat boztario eta plazer bere
amoinan hartzen du, non egiten baitu mila othoi
eta oratione bere ongi egiliagatik, eta obtenitzen
Iinkoaganik mila benediktione haren faboretan.
Hori da S. Thomasen eta Balentia doktor (handiaren) doktrina ederra.

BI GERTARI
Egun batez Daniel profeta ioan zen errege
Nabukodonozoren edireitera errege haren beraren manux, eta errege hari manu edo konseillu
hon haur eman zian profetak, bere bekatietarik
hobeki ialgiteko eta Iinkoaren gratiaren ardiaste-

ko: «Consilium meum placeat tibi, et peccata tua
eleemosynis redime, et iniquitates tuas misericordiis pauperum, et forsitan delictis tuis ignoscet» (Dan. 4), «Errege handia, ene konseillu
hona alde honera rezebi ezazu: zure bekatiak
jure amoinez raxeta itzazu eta repara, eta zure
inikitatiak paubrer eginen dutuzun miskrikordiez; hala egiten duzularie, agian Iinkoae zutzatz
konpasione ukhenen dizu».
Arima debota: so egizu amoinaren indarra
zonbat handi den. Profeta saindu hark etzian
bertze remediorik ordenatu errege bekatore hari
amoina eta miserikordia baizi, bere bekatien
barkamendiaren Iinkoaganik ardiasteko. «Redimere» erran nahi da gauza baten erostia bere
balioaren.
Iinkoaren kontre zonbat bekatu handirik egin
dian nehork konsideratu behar du, eta haien
arau egin beza amoina haien erosteko eta reparatzeko. Bekatu handirik egin dianak egin beza
amoina handirik haien reparatzeko; eta zeren
ezpaitugu segurtanzarik zonbat gure bekatiak
handi diren, dugun egin ahal bezanbat amoina

handirik, gure bekatu handien Iinkoaren aitzinian erosteko eta raxetatzeko.
Remarkatu behar dugu Daniel profetaren
errana: «Consilium meum tibi placeat», «Ene
konseillia alde honera har ezazu». Erran nahi du
profetak nezesitate eta extremitate handiaz kanpoan, ezkirela obligatu amoina egitera bekatu
mortalen penan, baina solamente «per modum
consilii», «Ebanjelioaren konseilluz». Baina nezesitatia handi denian paubriaren aldetik, obligatu
gira amoina egitera beharrari bekatu mortalen
penan, «per modum praecepti», «Ebanjelioaren
manus eta bekatu mortalen penan.
S. Louis Franziako erregiak egun oroz bere
mahaiñian hirur paubreri emaiten zian iatera eta
edatera, eta bertze paubren nonbre eta kantitate handiri. Edo manuz edo konseilluz, arima
debota, dugun egin amoina beharrari. Amoinaren bi manera hurak ongi jin izanen dira, Iinkoaren amorekatik eginak badira ber.
Egun batez S. Louis errege hura bera interrogatu izan zen, non ziren haren ehizeko horak.
Errege estranjer baten anbasadoriaz S. Louisek
anbasadore hura eskutik harturik, eraman zian

bere palatioko basakortera eta han hari erakusi
ehun bat paubre, aiduru beitzaudian bere barazkariaren; eta erregek erran zian anbasadoriari:
«Hoyec dutuçu ene horac eta ene ehicia».
Egiaz, arima debota eta penitenta, errege
saindu haren aktionia eta arrapostia ederrak
ziren, eta nahi nuke denbora hontan iaun handiek eta aitoren semek, errege saindu haren
exenplia bihotzian harturik, bere horetan eta
banitatian enplegatzen dutien honak, edo parte
hon bat aumens, paubren faboretan enplega bailezate. Enplegu haur ongi jina lizate Iinkoa baitan eta botere handi luke haien bekatien remisioniaren ardiasteko eta Iinkoaren gratia honen
obtenitzeko.
Amoina, baita prinzesa eder bat eta handi
bat, zonbat indar eta bertute dian eta zonbat Iinkoak maite dutian amoina egiliak eta hastio
amoinaren beharrari refusazaliak, bat edo bi
istorien moienez ikusiko dugu, arima debota eta
penitenta.

HIRU ISTORIA
Ebagrius filosofa paganoa zen eta, Sinesius
aphezkupu saindu batek fede honiala konbertiturik, iesan kaukon eta enpruntatu hirur hogei libera urhe paubrer emaiteko, konditionereki bertze
mundian filosofa hark ukhenen ziala bere somaren doblia. Hartakoz apezkupu hark eman zaukon promesa bat eta zedula bat bere eskuiaz
siñaturik. Denbora laburretan filosofa hura jin
izan zen hilzera eta hil baino lehen eman zian
kargu exprez bere domestikoer, zedula hura eta
promesa haren bi eskuien artian estekaturik,
haren gorpitza hoberat eta tonbalat ezar lezaten.
Erran bezala egin. Hirur egunen burian hilez
geroz, Evagrius filosofa agertu izan da bisionian
eta minzatu Sinesius aphezkupiari gauaz gisa
hontan: «Sinesius aphezkupu handia, jin zite ene
hobera eta tonbala eta edirenen duzu ene
eskuetan zure zedula eta ondarrian ene kitanqa
zure hitzaren azpian; neure somaren doblia bertze mundian rezebitu dizut Iinkoaganik; kitatzen
zitut iagoitikoz neure soma prestatiaz».

Bisione hura apezkupu saindu hark ukhen
zian bezain sarri, bere kleroa eta populia harturik prozesionian, kurutzia aitzinian, ioan zen filosofa haren hobera eta tonbala, eta agerturik
hobia, ediren zuten Evagrius hila, hobian iarririk,
zedula eskuan, hedatzen zialarik eskuia zedularen apezkupiari emaiteko, eta nehori ere etzian
eman zedula apezkupiari berari baizi, eta zedularen ondarrian kitanza zagoen eskiribaturik
forma hontan: «Ego Evagrius philosophus tibi
sanctissimo Domino Synesio episcopo salutem.
Accepi debitum in his litteris manu tua conscriptum, satisfactumque est mihi, et nullum contra
te ius habeo propter aurum quod dedi tibi et per
te Christo salvatori». (In prato spirituali, cap.
195), «Nik Evagrius filosofa salutatzen zitut Sinesius aphezkupu saindia eta deklaratione egiten
dut eta aithortzen mundu ororen aitzeinian
neure hartziaz pagatu nizala, zoin letra hoietan
zure ezkuaz ezkiribatia baitzen. Hartakoz aithortzen dut eta kofesatzen eztudala zure kontra
deus ere zuzenik urhe haren respektus, zoin
eman baitut zuri eta zure personan Iesu Kristo
salbazaliari».

Hilak aphezkupiari bere zedula eskutik eskura rendaturik, hedatu zen berehala bere hobian
eta aphezkupiak bere klero eta populu ororekin
esker alagerak Iinkoari rendatu, mirakulu handi
haren manifestationiaz amoinaren faboretan.
Arima debota eta penitenta, konsidera ezazu
amoinaren boteria zonbat handi den heben eta
bertze mundian, eta exenplu saindu honzaz zure
profeitia eginik, egizu ongi beharrari. Gutien uste
duzunian zure hona doblaturik emanen drauzu.
Santa Katherina de Siena egun batez othoitu
izan zen paubre batez eman lizon amoina; nezesitate handia ziala. Birjinak, baitzen fraide lakobien eliza batetan Meipa saindiaren enzuten,
erran zaukon: «Ene gizona, orai presenzian eztizut deus neurekin; ipoaipa ene exera, han ukhenen duzu». Paubriak presatu zian Birjina eta
erran: «Anderia, eztizut aizina zure exera ioaiteko; indazu bertan». Birjinak, bere rozarioan baitzian zilharresko kuruxe bat estekaturik, hura
hantik idokirik eman zian paubriari.
Ondoko gauian gure Iauna agertu zen bisionian birjinari eta hari minzatu, kuruxe hura bera
eskuan edukiten zialarik: «Ene alhaba Katharina,

ezagutzen duzia kuruxe haur, zoin baitzen ornatia eta garnitia perlaz eta harri preziosez?». Birjinak arrapostu eman zian: «Ene launa, bai, ezagutzen dizut, baina eztuzu enia eta ez zuzun gisa
hortan ornatia». «Ene alhaba, atzo karitatez
eman zanautan eta azken iuiamendian saindu
eta sainda ororen aitzinian representatu izanen
zauzu» (Raymund. a cap. in vita eius. S. Anton.
3. p. hist. Bisionia itzalturik, birjinak
ezker alagestak Iinkoari rendatu zutian hunbleki.
Arima debota eta penitenta, so egizu amoinaren indarrak eta bertutiak zenbat gloriosas diren,
gure launa agertzen eta jiten denaz geroz amoinaren egiliaren remerziatzera. Paubria obligatzen duzunian, Iinkoa obligatzen duzu. zure hon
emanaren rekonpensiaren ardiasteko, non nahi
duzu berme hoberik ediren? Eta Iinkoari nahi
ezpazira fidatu, nori nahi zira fidatu? Nola Iinkoak amoina eta haren egilia, haren amorekatik
egiten denian, denbora oroz maitatu baititu eta
maitatzen, eta bere rekonpensiak haier emaiten
edo lurrian edo zelian edo bietan, hala hala
amoinaren refusazaliak, dialarik nontik eta ikusten beharraren nezesitatia, denbora oroz hastio

ditu eta punitzen mundu hontan edo bertzian
edo bietan rigoroski bere ingratituda eta gogortarzun handiak.
S. Gregorio, Errumeko Aita saindiak eta Elizako laur doktoretarie batek, paubriak barnen
eta kanpoan leku orotan ajutatzen eta sustengatzen zutian egun oroz bere mahaiñian, eta bere
konpaiñian zoinbat errumes eta pelerin rezebitzen, eta haien artian zoinbat ainguru, eta batzutan aingurien Erregia tratatzen zian. Hilez geroz
ikusirik Sabinian haren suzesora Errumeko kaideran gaixki gobernatzen zela paubren eretzian,
etziala imitatzen haren liberalitatia eta hontarzuna paubren faboretan, baina «au contre» abarizias, gogor eta kruel gertatu zela, paubriak mesperexaturik eta abandonaturik, urhez eta zilharres bere kofriak betatzen zutiala, hiruretako
aldiaz agertu zen bisionian Sabinian bere suzesorari reproxatu paubren kontre enplegatzen
zian abarizia eta krueltarzun horriblia.
Ikusirik enfin etzela korrijitzen, baina haren
malezia oren oroz goiti zoela, laurgarrenian
agertu da eta eman kolpu bat eskuaz burian
Sabiniani eta mehaxu handirik egin bere abari-

zias eta paubrer amoina egin gabiaz, halako
maneraz non Iinkoaren permisione iusto batez
kolpu haren,minetik eta doloretik hil izan baitzen
urthe bat eta bost hilabete Pontifikatian egonik.
Arima debota eta penitenta, ezta behar trufatu Iinkoaz ez eta paubrez; haren kerela hartzen
du Iinkoak eta nork ere gaixki tratatzen baititu
paubriak, haien kontre mendekatzen da furioski,
Sabinian Aita saindu gogor haren kontre egin
zian bezala. Halako malhurik hel eztakizun edo
handiagorik, ziren bethiere liberal eta miserikordioz paubretrat eta Iinkoa izanen duzu hala-hala
zure behar ordian oro hon, oro bihoz bera, oro
liberal eta oro miserikordioz zuganat.

EHUNETIK BAT
Ezar niro eta allega paper hontan ehun exenplu, behar baliz, porogatzeko gure Iinkoak maite
dutiala amoina egiliak eta hastio dutiala eta
punitzen amoinaren refusazaliak. Exenplu bakoiz
bat nahi dut oraino allegatu, neure prinzesa ede-

rrari eta maitagarriari neure azken adioaren
erraiteko.
Ioanes Ierusalemeko apezkupia hanbat abarizioz eta gogor gertatu zen dignitate hartara iganez geroz, nola baitzen lehen noble, liberal eta
bihoz bera. Komunski hala helzen da, zeren proberbio zaharrak dioen bezala «honores mutant
mores» (In vita S. Epiphanii), «Ohoriak kanbiatzen baitu umorra». Deusek ere ezin asetzen
zian prelat haren anbizionia eta desirkundia.
Haren pensamendiak oro ziren urhia urhen gaiñen, zilharra zilharren gaiñen ezarririk, thresor
handirik egitia eta bilzia.
S. Epifanio iaunak, zoin baitzen Konstanzia
hiriko apezkupu, enzunik gizon haren gogortarzuna mehaxatu zian eta exortatu paubrer amoina egitera, baina inutila zen haren exhortationia
eta frutu gabia, zeren prelat harritu hark guxiago estimatzen baitzian urhia, eziez amoina. Arte
hartan paubreak baitziren miseria handitan, S.
Epifaniok iesan du eta enpruntatu fineziaz harritu hari soma handi bat eta notable bat, eta berehala barreiatu eta eman paubrer.

Pagiaren termaiñia akabatu denian, Ionesek
presatzen du Epifanio pagua dezan eta renda
bere soma lehen bai lehen. Zorduna defendiatzen da eta erraiten eztiala nontik, paubriak eraman diala soma. Hartzedunek dio ezarriko diala
iustitian, pagua dezan. Ordian Epifaniok thu egin
du begitartera Ioanesi, Zoin bere bi begietako
argia galdurik eta utsuturik, lurrera erori izan
baitzen eta, bere falta ezaguturik, othoitu hunbleki Epifanio, remeti lizon bista.
Epifaniok, lonbatere iniurio eta afruntu handirik rezebitu baitzian harganik, bere eskuak haren
burian pausaturik, ezkuineko begia remetitu
zeron. Begietarik bata ardiatsi zianian Ioanesek,
suplikatu zian gizon saindu hura bertzia remeti
lizon, baitzen ezkerrekoa, baina refusatu zian
eta erran: «Mundia mundu deno, begi bakoitz
izanen zira punitione iustotan, porogatzeko zure
abarizia uzurri bat dela eta zuk paubrer egin
duzun damia eta afrontia bekatu enorme bat
dela. Egizu penitenzia eta zure abarizia gaixtoa
kitaturik, zure thresorak distribua etzazu Iinkoaren paubrer», Arima debota eta penitenta, haur
dela gure azken prinzesa, amoina. Honen eder-

tarzuna eta boteriak ikusirik eta konsideraturik,
ohora ezazu eta perexa. Egizu gortia egun oroz,
aumens ahal bezain ardura, hirur prinzesa eder
hoier: orationiari, barurari eta amoinari; bekatian
bazira, hantik bertan ialgiko zira, hirur prinzesa
eder hoiek enplega baditzazu Iinkoari zure faboretan.

AZKEN ERREGUAK
Arima debota, penitenta eta salbatu nahi
zirena: egizu Apelles, antikitatian izan den pintari famos eta handi hark bezala. Hark erraiten
zian: «Nulla dies sine linea», etziala igaraiten
egunik batere iagoitik bere bizian, zoinbat luma
ukaldi eman gabe bere artian bere obrari. zuk
ere egiozu bere forman Iesu Kristen eskolan eta
haren relijionian. Egizu egun oroz gortia hirur
prinzesa horier, aumens borondatez edo obraz,
ahal dezazun bezala: «Nulla dies sine linea».
Moien harzatz Iesu Kristen dizipulu leial eta konplitu bat izanen zira; zure etsai bisible eta inbisible oro garaituko dituzu eta, inferniaren despit

eta demonio ororen despit, zeluko resuma zure
izanen duzu.
Arima debota eta penitenta, egiozu Vespasian enperadoriak bezala. Hark erraiten zian:
«Oportet imperatorem stantem mori», «Prinze
batek eta enperadore batek zuti zagoela eta ez
iarririk hil behar ziala». Zuk ere egizu barur, oratione eta amoina Iinkoaren eskolan. Zaude zuti,
sentinelan, iratzarririk etsaien kontre Iesu Kristen faboretan. Ordian ilanen zira errege, prinze
eta enperadore lurrian eta zelian.
Egizu, arima debota eta penitenta, Titus
enperadore handi hark bezala. Prinze hura hanbat zen liberal eta jeneros, non igaraiten zianian
egun bat bere adeskider zerbait ongi edo fabore
egin gaberik, arratsian ohorat ioiaitan bere adeskider oihu eta plaintu egiten baitzian: «Amici,
diem perdidimus», «Neure adeskidiak,eguna
galdu dugu».Kuk ere, arima penitenta, egun bat
igaren dugunian, edo oratione edo barur edo
amoina edo zerbait obra hon Iinkoaren zerbutzu
saindian egin gaberik, arratsian ohorakoan Iinkoari errazu: «Diem perdidi», «Iinko adorablia,
egun neure eguna galdu dizut, kuri zerbutzurik

rendatu gaberik; egidazu gratia eta miserikordia
neure kulpa eta falta handiez; «Diem perdidi»,
eguna galdu dizut».
Arima penitenta eta debota, egizu Santa
Teresa andere serora espaiñola hark beqala.
Andere hark, noiz ere ezpaitzian aski dolore eta
tormenta sofritzen Iinkoagatik, usatu zen bezala,
edo zerbait solaiamendu bere penetan senditzen
baitzian, bere Iinkoari minzo zen gisa hontan:
«Domine, aut pati aut mori», «launa, edo hil edo
sofri; edo sofri edo hil». Andere sainda hura
nahiago zen hil, eziez bizi, zerbait pena eta dolore Iinkoagatik lurrian sofritu gaberik egun oroz.
zuk ere, arima debota, errazu Iinkoari: «jauna,
edo hil nadin edo obra honik egun oroz zugatik
egin dezadan: pati aut mori».
Egizu, arima penitenta, Louis hameka izen
hartako garrenaren pian aitoren seme batek egiten zian bezala. laun hura interrogatu izan zen
egun batez, nola errege haren pian ordintu eta
xuritu izan zen. Errapostu eman zian: «Iniurias
tolerando», «bere denbora luzia igaren ziala
afrontien eta iniurioen sofritzen». Nahi zireia,
arima penitenta, lurrian bizi eta zahartu Iinkoa-

ren zerbutzian, eta eternitatian Iinkoarekin bizi
huros? Egizu utsiarena eta gorrarena. Lurrian
egizu obra onik, egizu barur, oratione eta amoina; lurrian biziko zira eta zahartuko Iinkoaren
kortisan fidela bezala eta zelian haren kortisan
eternas bat bei;ala.
Enfin, arima penitenta, orhit zite hirur etsai
duzula, deabria, mundia eta haragia. Hirur etsai
horien kontre arma zite ordu honez hirur Prinzesa eder eta noble hoiez: orationiaz, baruraz eta
amoinaz. Hekila batian Iinkoa izanen duzu zure
alde, zuk Iinkoaren gratiari eta haren bokatione
saindiari emanen duzun kooperatione eta konsendimendu saindia ere bai. Hanbateki izanen
zirate bost hiruren kontre. Bosten kontre hirurek
zer erranen dute, zer eginen dute?
Enplega ezazu oraino apure faboretan haien
kontre Ama Birjina gloriosaren faboria, kredita
eta interzesionia, zoin baita «reffugium peccatorum», «bekatoren sustengia». Iesu Kristo, haren
seme adorabliaren eretzian, iunkta eopazu Birjina gloriosaren kreditari zeluko saindu eta sainda
ororen kredita. Ordian ikusiko duzu ene hirur
Prinzesen kredita zoinbat handi den zelian; eta

zure herioaren orena jin dadinian, hirur Prinzesa
haiek aingurien eta gizonen Erregiaganik ardiatsiko dute zure arimaren gratia lurrian eta haren
gloria zelian. Hara, othoi, hel eta gida gitzala
Aitak, Semiak eta Espiritu Saindiak.
FINIS CORONAT OPUS

AD AUCTOREM HYMNUS
Haec tota plebs Cantabrica
Simul et laburdunica
Reddite laudes Domino
Tartasio doctissimo.
Hic reginaruni libellus
Ab illo in lucem editus
Praestabit vobis medium
Ut vivatis in saeculum.
Pater aeterni saeculi
Exaudi lectores libri;
Sancta Mater pulcherrima
Pro legentibus exora.

IACOBUS DE CASEDEVANT
vicarius de Gestas.

SONNET A L’AUTHEUR
Tartas, nous voyons bien par tes rares escrits,
Que tu traites souvent avec-que les Princesses
Qu’elles versent sur toy leurs plus tendres caresses
Et que de leur beauté tu te trouves espris.
Nous voyons que tu veux donner à ton Pays
Bonne part des douceurs, des fruicts et des richesses
Que ton ame a receu des mains des trois Deesses
Que ton livre depeint et qui nous ont ravis.
Ton pinceau a donné tant de grace à ces Dames
Que nous en ressentons desia les belles flammes
Vivement embrasez de leur divin amour.
Par ton aumosne ainsi, par ton ieune et priere
Reduits apparament à l’extreme misere,
Nous irons en effet à la celeste Cour.

D’ABBADIE COSTERE
Conseilleur et Procureur
du Roy au Pays de Soule.

AUTHORARI
Bizi bis haunits Tartas
Badoa bethi gora
Gure Iinkua hartzaz
Da zerbützatzen ora.
Haur zürtza Prinzesekin
Asenblatü d’Arua
Guazan oro hekin
Dügün segi Iinkoa.
Hitz hurak bihotzian
Eta obras konplitürik
Sar gitian zelüian
Bexatüs xahatürik.
Hala bis.
IUAN DE BAGUARIE,
Susmioko eta Kanbloko Erretora.