Arima penitentearen okupatione debotak - 4

egiten badu, kasu hartan «pro bono pacis» barura hausten ahal du; baina senharra badu huge-

naut edo lutherano, lehen behar du bizia jokatu,
eziez deus egin, ez barura hautse, fediaren mesperexutan.

SEI KASU KONKRETU
Nork ere mutilak eta neskatoak barur egunian triuailla kraziten baititu, tribaillia luzatzen
ahal bada eta hantik damurik ezpada jiten nabusiari, bekhatu mortal egiten du, zeren bere zerbutzarien baruraren hautsiaz kausa baita; baina
tribaillia ezin luzatzen bada eta hantik damurik
badu, ez nabusiak, ez zerbutzariak eztu egiten
bekhaturik, barura zerbutzariak hausik ere.
Aita familiazkoak emaiten badu auharia eko
bianda defendiaturik iatera bere haurrer edo
bere zerbutzarier, haren gidan eta haren kargian
direner, bekhatu mortal egiten du, zeren partizipant rendatzen baita haien bekhatian, harzatz
hurak korrijitu merexian. Hala diote Paludanus
eta Gabriel bi doktorek.
Tafernariak eta ostatu orok emaiten dianian
bere ostatier barur egunian edo bijilian bianda

debetuzkorik iatera edo inportunatzen baruraren
haustera, nahibada berak barur egin dezan, bekhatu mortal kometitzen du, zeren barur egin
behar dian personari, barurari eman ezten biandarik emaitia, ezpaita permis.
Bertze jende batzu dira, zonbatere ezpaititute barur egiten, zeren dispensatu baitira, edo
ezpaititute nahi egin, orotrat ere bere lagunak
kumitatzen baitituzte auharitera eta baruraren
haustera, agian ezpaizuten barura hauseko
kumitu harzaz hurak oro dira kausa
hoien bekhatiaz, eta «per consequent» bekhatu
egiten mortalki.
Herri batetarik bertzera nihor ioaiten denian
eta barur eguna den herri hartan eta ez hontan,
tenitu deia hementik harat ioaiten persona, han
barur egitera? Silbester doktorak dio, han egoitera badoa, tenitu dela hanko baruraren egitera;
baina hantik aitzinago badoa edo honat utzulzeko bertan ioan bada, eztela tenitu hanko baruraren egitera.
Medezin barberek gogoa eman dezaten, ez
emaitera atestatione falsurik ez handier, ez
xipier, bianda debetaturik iatera garezuman, ez

bijilietan, bere arimak eta bertzerenak nahi
ezpaitute periletan ezarri damnatione eternalian. Arima debota eta penitenta, barura baita
gure bigarren prinzesa, hobeki ohora dezazun
eta egin haren konsiderationian zure arimaren
salbamendia, ditzaski laburski kontenpla haren
indarrak eta meritiak.

BARURAREN INDARRA
ETA BALIOA
(BOST EXENPLU)
Barura prinzesa eder bat da eta poxant bat,
molde honian egin badadi ber. Haren amorekatik
Iinkoak populiak eta probinziak bere etsaien
danieretarik delibratzen ditu, eta konserbatzen
haien biziak eta honak.
Hala heldu zen Bethulia hirian. Holofernes
Nabukodonosor inperadoriaren lotenent jeneralak setiatu zian Bethulia hiria, seietan hogei
infanteria soldado eta hogei eta bi milla kabaleria, soldadorekin. Mundu guzia lotsaturik eta
transiturik zagoela, baruka ordenatu izan da

Eliaxin Bethuliako iaun aphez handi haren
manus. Hala dio Eskritura saindiak: «Clamavit
omnis populus instancia magna et humiliaverunt
animas suas in ieiuniis et orationibus» (Iudith. 4),
«Humiliatu ziala populiak bere arimak eta bere
gorpitzak baruraren eta orationiaren moienez
eta oraino populiak oihu eta heiagora handirik
egin ziala Iinkoari». Eliaxin Iinkoaren aphez
handi hark populia segurtatu zianian haien othoitziak exauditu izanen zirela, egon balite ferme
bere baruretan, Iudith emazte alhargun sainda
eta jenerosa hura ialgirik Bethulia hiritik, harturik lagun bere neskatoa bere edermen ororekin,
alegia amoroskerias ioaiten zela Holofernesen
ikustera, haren kanberan etzanik, Holofernes
tirant hari bere dagua propiaz lepoa trenkatu
zaukon; eta haren buria bere neskatoaren alzoan Bethuola eramanik, mundu oro salbatu zian
bere aktioniaz, eta Holofernes buriaren despendioz haren armada handia konfusione handitan
retiratu eta peritu, Bethulia hiria danier orotarik
delibratu. Irakurtunahi dianak istoria, edirenen
du gauza ederrik eta aitortuko mirakulu handi
hura baruraren moienez egin izan zela.

Asuerus erregiak galdu nahi zian Mardokeus
eta haren populia oro. Aman erregeren ministre
eta insolent hark lanta erazi zian urka bat berogei eta hamar beso luze, Mardokeus miserable
haren han urka eraziteko baina Aester ederrak
egin zian bezain sarri barur, bere jende ororeki
hirur egunez eta hirur gauez, Asuerus erregiak
bere sentenzia kanbiatu zian eta Aman urka
erazi Mardokeusen belian. Barurak salbatu zian
Mardokeus inozent kriminela eta kondemnatu
Aman kriminel insolente. Mirakulu haur barurak
egin ziala ezta behar dudatu. Aester ederrak
eman zian manu bere jender gisa hontan. «Non
comedatis et non bibatis tribus diebus et tribus
noctibus, et ego similiter cum ancillabus meis
ieiunabo» (Ester. 4), «Eztezaziela ian ez edan
hirur egunez, ez hirur gauez; nik ere neure neskato ororekin barur eginen dut». Barur hura akabatu zen bezain sarri Iinkoak kanbiatu zian Asuerus erregiaren gogoa. Kondemnazalia urkatu
izan zen eta kondemnatia salbatu. Gure Iinkoak
ezin hobeki erakusten zian renkontre hartan
baruraren indarra eta meritia zonbat handi
diren.

Ionas profetak Ninibe herri handi hari perediku egin zian Iinkoaren manuz, ezpalute penitenzia egiten eta Iinkoaganat konbertitzen, berrogei
egunetan galdia poza. Profetaren botza populiak
enzunik, ordenatu izan zen barur bat hirur egunez, ez erregek, ez handiek, ez xipiek, ez aberek,
ez zutela deus ianen ez edanen. Barura ordenatu, konplitu eta exekutatu zenian, Iinkoak egin
zian miserikordia eta gratia Ninibe hiriari. Hala
dio Eskritura saindiak: «Praedicaverunt ieiunium
et vestiti sunt saccis a maiori usque ad minorem
et misertus est Deus super malitia eorum» (Iona.
3). Zer prinzesa poderosa eta askarra! Profeta
Ionasek perediku batez eta jenden eta aberen
hirur egunen barurak herri bat salbatu zian kondemnatuz geroz, zointan baitzen gutiena sei
ehun mila arima.
Tobias saindiaren librian ageri da ainguru
Rafaelek zonbat estima egiten zian baruraz. Bi
Tobias aita semek mila gratia eta mila fabore
rezebitu zuten ainguriaren aldetik, zoin baitzen
estali eta bestitu gizon gazte baten formaz. Istoria luze da eta ederra. Irakurtu nahi dianak edirenen du han gauza ederrik eta mirakulosik. Noiz

ere izan baitzen kestione elgarganik parti eta
separa litian, semiak erran zian aitari: «Ene aita,
zer eginen dugu gizon gazte honzatz? Iusto duzu
zerbait rekonpensa eman dezagun hari dutugun
obligatione handier. Ni gidatu nu neure exetik
Mesapotamia herrirat. Hantik hara gidatu nu
neure exerat. Emazte aberasbat eta Iinkoaren
beldurrian bizi den bat eman draut. Arraiñ handi
batek iretsi eta deboratu nahi bainundian, harganik delibratu nu. Sara neure esposa mezatu
nuien lehen gauian, demonio kruel batek itho eta
sufokatu nahi bainundian, harganik kre salbatu
nu. Zuri ere, zure begietako argia eta bista galdu
baizundian, remetitu draulu, sendotu zutu. Zer
ezagutee eta rekonpensu eginen dugu horren
gaiñian?». Bi aita semiak arkord baratu ziren,
behar zutela bere honen erdia presentatu bere
hongi egiliari: «Ut dignaretur dimidiam partem
omnium quae attulerant acceptam habere». Ainguriak enzun zianian haien oferimendia, erran
zian bi aita seme haier: «Benedika eta lauda ezazie zeluko eta lurreko Iinkoa, zeren hanbat gratia

eta miserikordia. Nik eztut zien honen, zien
urhiaren, ez zilharren beharrik: «Bona est oratio
cum ieiunio, et eleemosyna magis quam thesauros auri recondere», «Egin ezazie oratione, barura eta amoina. Hobe dira hurak, eziez urhesko
thesauren gorderik edukitia». Ainguriak bi
Tobias saindiak laudatu zutian eta gomendatu
gure hirur prinzesae eta eman krakustera barura, baita bien artian, nezesario dela orationiari
eta amoinari, oso eta konplitu izatekoz. Dezagun
erran barurak indar eta botere handia diala, ainguriak harzatz hanbat estima egin dianian, bi
Tobiaz aita semen aitzinian heganik partitzeko
orenian.
Iesus gure Iaunak, aingurien eta gizonen
erregiak, arrapostu eman zian bere apostolier,
ezin sendotuz lunatiko bat plaiñus baitzaudian:
«Hoc genus daemoniorum non eiicitur, nisi per
orationem et iciunium» (Luc. 7), «Ene apostoliak,
demonio suerte hori ezin akakzatzen da orationiaren eta baruraren moienez baizi». Demonioen
etsaia eta azotia bada barura, gure Iaunak erran

dian bezala, kofesatu behar da baruraren indarra
eta balioa handi dela gure etsai bisible eta inbisible ororen kontre. Hargati gure Iaunak berrogei
egunez eta gauez desertian barur egin zian guri
exenplu emareiteko, gure tentationiak baruraren
moienez garaitu behar guntiala. Haren imitatione saindiala Moisek ere Sinaiko mendian berrogei egunes eta gauez barur egin zian, Iinkoaren
legiaren dignekiago han berian errezebitzeko
(Exod. 24). Israeleko Populiak, desertian egon
zeno, lur prometatiala hobeki helzeko berrogei
urthes egin barur eta ez ian deus, egunian behin
zelutik erorten zen mana poxin bedere baizi
(Exod. 16). Eta nork barura hause baizuten,
punitu izan ziren rigoroski, S. Anbrosiok remarkatu dian bezala. Eta profeta roialak dio rebel
hetzaz: «Adhuc escae eorum erant in ore ipsorum et ira Dei descendit super eos et occidit pingues eorum» (Psal. 77), «Rebel gormant haien
ahoetan ziren haien biandak eta Iinkoaren kolera ikusi da haien gainera». Helias profetak ere
hauspian ogi opil poxin ianik, barur egin zian

berrogei egunez eta berrogei gauez Orko mendi
hartara helzeko (Reg. 3,19).

GARIZUMA ONA DA
Eztira behar sinhetsi Calvin eta Luther, bi
heretiko hordi, gormant eta insolentak, eta haien
dizipulu obstinatiak eta maradikatiak, zoiñek
ezpaitute sinhesten garazumarik. Eliza saindiak
eluke hartu karga handi haur, garezuman barur
egiteko eta abstinentia, ezpalu garezuma erakusi Espiritu saindiak, apostoliek eta Elizak. S. Hieronimek dio: «Nos unam quadragesimam ex traditione Apostolorum toto anni tempore nobis
congruo ieiunamus» (In Epist. ad Marcellam),
«Garezunbat urtian behin apostolien traditioniak
erakusirik barur egiten dugu». S. Ignatius martirak epistola baten dio, garezuman ordonanza
Ioandone Ioane Ebanjelistaganik ikasi ziala.
Minzo da gisa hontan: «Dies festos nolite inhonorare. Quadragesimam vero nolite pro nihilo
habere, imitationem continet Dei conversationis», «Bestak eztizaziela desohora eta garezuma

eztezaziela mesperexa, zeren Iinkoaren konbersationiaren imitationia erakusten baitu».
Garezuma Apostoliek ordenatu dute hirur
finetara. Lehenik, Iesus gure Iaunaren baruraren
ohoretan, amorekatik ahal bezanbat haren konforme gerta gitian. Bigarrenian denboraren
dexemak Iinkoari renda ginzan. Horren gaiñian
erran du S. Gregoriok: «Ut qui toto anno nobis
vivimus, authori nostro in eius decimis mortificemur», «Amorekatik, urte orotan guregati bizi baikira, gure kreazalia baitan haren dexemetan
hilik egon gitian». Hirurgarrenian, zeren hantik
abantailla handirik retiratzen baitugu, bekhatiak
hilzen eta korrijitzen, espiritua Iinkoaganat eramaiten eta alxatzen, bertutia eta rekonpensia
ardiasten.

GORPUTZA ZIGORTU BEHARRA
Enfin, arima debota eta penitenta, barurari
konklusionia eman dezadan. Konsidera ezazu
gorpitzez eta arimaz gizona konposatu baita, arimak eztu deus hain partida handirik, nola gorpi-

tza. Gerlan beti bizi dira; gorpitza bada insolent
eta urgilluxu, gaztiga ezazu, korriji ezazu baruraren moienez, ordian dukezu arima burzagisa eta
gorpitza neskato, iusto den bezala. Hala ari zen
Apostolia: «Cum infirmor, tunc potens sum»,
«Noiz ere ene gorpitza baita flakoenik, ordian da
ene arima azkarrenik». Gorpitza dela etsai arimaren eta gerra egiten drola, ezta dudarik; han
da gure penarik handiena. Apostoliak guk batbederak bezala borogatu zian gerla haur, erran dianian: «Caro concupiscit adversus spiritum et spiritus adversus carnem», «Haragiak egiten du
gerra espirituari eta espirituak haragiari». Eztugu ukhenen koroarik zelian, ezpagite konbati
jeneroski lurrian: «Non coronabitur, nisi qui legitime certaverit», dio Apostolu hark berak. Har
zazu barura zure soldado eta zure lagun haragiaren kontre; biktoria eta trionfa zure aldetik izanen dira.
Evagrius personaje saindu bat, Thebaides
herriko desertietan bizi zen bat, egun batez
reproxatu izan zen: zergatik hanbat barur egiten
zian, zergatik hanbat mortifikatzen zian bere
gorpitza. Errapostu eman zian: «Etsai batek

gerra egiten draut eta nik ere hari bai; geldi bedi
niri gerra egitetik, eta ni ere geldituko niz»:
«Quiescat ille, inquit, et ego quiescam». Arrazoin
zian erimita saindu hark zure haragiak gerla egiten drauzuno, egiozu zuk hari; bertzela galdu
zira, eta zeren hark zuri bethi gerla egiten beitrauzu, egiozu zuk ere denbora oroz hari.
S. Hilarionze bere gorpitza asto bat deitatzen
zian eta erraiten zaukon: «Astoa, eztuk ukhenen
lasto baizi iatera; gosez hilzera nauhut utzi; eztia
koraierik, niri ustikaturik emaiteko?», «Faciam
ego, aselle, ut non calcitres; paleis te nutriam et
farne te conficiam?». Saindu hura Iesu Kristen
soldado fidela zen; bazakian bianda friantek eta
mazarno honak odola pitzen eta samurtzen ozutela; hargati zian recours barura eta bianda hotz
eta grosier zirener, haragiaren edukiteko bethiere esklabo eta kaptibo.
Arima debota eta penitenta, imita izazu bi
ermita saindu bere abstinentietan, eta ordian
aitortuko duzu barura, baita sekont prinzesa,
arma honik dela debruaren, mundiaren eta haragiaren kontre. Ordu da bisita bat eman dezagun
gure heren prinzesari, zoin baita amoina, eta iku-

sirik haren edermenak eta haren indar handiak,
iunkta dezagun bertze bi prinzesekiela, zoin baitira orationia eta barura. Bata bertziaganik beretzerik, oro eder dira eta maitagarri, baina hirurak
elgarrekila iunto direnian, ezta deus mundian
hain ederrik, ez hain bortitzik: «Funiculus triplex
difficile rumpitur», «Korda bat hirur orepiloz
estekaturik dagoenian, nekez hausten da». Hirur
prinzesa hoiek ere elgarrekila direnian, inprenable dira eta inbinzible.

HIRURGARREN KAPITULIA

ZER DEN AMOINA

nola eta noiz eman behar den,
zer den haren indarra eta bertutia.
«Sicut aqua extinguit ignem,
sic eleemosina extinguitpeccatum»
(
Prinzesa ederra da eta noblia amoina, zelian
eta lurrian, ongi jina Iinkoaz eta gizonez maitatia; lur hona; bere iabiari bere tribaillaren rekonpensia segurki eta abundanzia handireki emaiten diana; zuhainze hona; frutu honik baizi, falsurik iagoiti, eman eztiana, molde honez eta Iinkoaren amorekatik egina denian.
Eskolaren ainguriak S. Thomas doktorak definitione edo deskriptione haur emaiten du amoinari: «Eleemosina est actus misericordiae, quo
datur aliquid indigenti ez compassione propter
Deum» (, Art. I), «Amoina dela miskrikordiazko akto bat, zoiñen moienez nehork

emaiten baitu zerbait beharrari konpasionez Iinkoaren amorekatik». Eta zeren miserikordia
baita karitatiaren aktoaren efeto bat, hargatik
amoina deithatzen da karitatiaren aktoa, miserikordiaren moienez argira ialgiten dena.
S. Augustinek minzo denian miserikordias
edo amoinaz manera hontan representatzen du:
«Quid est misericordia nisi alienae a miseriae
quaedam in nostro corde compassio, qua utique
si possumus subvenire compellirnur?», «Zer da
miserikordia edo amoina, guri lagunaren miserias eta praubeziaz gure bihozian konpasione
hartzia baizi, zoiñen konsiderationiak obligatzen
baikutu hari aiutu edo sokorri emaitera, ahal
badezagu?».
Eta nola gure lagunaren miskriak baitira bi
suertetako, korporalak eta spiritualak, hala hala
amoinaren menbriak dira bi gisatako, korporalak
eta espiritualak. Korporalak dira zazpi: 1. gose
direnen bazkatzia; 2. egarri direner edaten emaitia; 3. buluzgorri direner estalki emaitia; 4. kaptiboen erostia eta raxetatzia; 5. erien prisoneren
bisitatzia; 6. peregrinen eta errumesen ostatatzia; ehortzia. Zazpi obra miserikordios

edo amoina korporal horik konprenitu dira bersu
honetan:
«Visito, cibo, poto, redimo, tego, colligo, condo»
Euskaraz gure lengajian erran nahi baita:
bisiateen dut, hatzen, emaiten edatera, raxetatzen, estalzen, ostatzen, ehortzen».

BEHARREZKOA DA
Amoina edo obra espiritualak dira
halaber zazpi: 1. bezeatoriaren korrijiteka; 2. ignoranten erakustia; 3. dudatan
direner konseillu honik emaitia; 4. nork
gure lagunaren salbamendiagatik Iinkoaren othoitzia; 5. aflijitien eta deskonsolatien konsolatzia; 6.iniurioen eta afrontien
patienki sofritzia; 7. etsaier gogo honez
Iinkoaren amorekatik barkatzia. Zazpi
amoina espiritualak konprenitzen dira
bersu honetan:

«Consule, castiga, solare, remitte, fer,
ora».
Haur S. Thomasen eta Bellarminus Kardinal
handi haren eta bertze doktor handien doktrina
eta eskola.
Amoina gisa hontan representaturie, bada
manu
eta
prezepto
beharrari
amoina
egitera,badugu nontik, bekatu mortalen penan.
Eskritura saindiak dio: «Qui obturas aurein suam
ad clamorem pauperis, et ipse clamavit et non
exaudietur» (Prov. 21), «Nork ere bere beharria
tapatzen baitu eta zerratzen paubriaren oihiari
eta heiagorari, halakoak oihu eginen du eta
haren oihia ezta enzun izanen». Pasaie hontarie
arrazoin haur idokiten dugu: nork kre zerbait
punitione rezebitzen baitu Iinkoaganik, hark zerbait bekatu egin du zoinbat manu edo prezeptoren kontre; bada amoinaren pobriari refusajalia
Iinkoak punitzen du, zeren ezpaitu nahi enzun,
baita pena handi bat; bekatu egiten du beraz
zoinbat manuren kontre, izoiñek obligatzen baitu
amoina egitera, eta manu hura ezta bertzerik
amoina egitia baizi.

Eskritura saindiak dio oraino:«Qui habuerit
substantiam huius mundi et viderit fratrem suum
necessitatem habere et clauserit viscera sua ab
eo, quomodo charitas Dei manet in eo?» (Ioan.
3,17), «Nork ere ikusiko baitu bere laguna beharrian dela eta bere sokorria hari ezpaitu emanen,
nola Iinkoaren karitatia eta amorioa harekin
date?». Haur da Ioandone Ioane Apostoliaren
doktrina. Hementik arrazoiñ haur berririk ialgiten
da: zer ere mundu hontan ezpaita iunto karitatiari bezeatu da; amoinaren refusa ezta iunto
karitatiari; bekatu da beraz; baina bekatu oro da
manu eta prezepto zoinbaten hausia eta transgresionia; bada beraz manu eta prezepto amoina egitera.
Ebanjelio saindiak gehiago erraiten du pundu
honzatz beraz: azken iuiamendu jeneralian, noiz
ere Iinkoaren semia jinen baita hilen eta bizien
sekulakoz iuiatzera, erranen diala arima maradikatier eta kondemnatier: «Discedite a me, maledicti, in ignem aeternum. Esurivi enim et non
dedistis mihi manducare» (Math. 26,25), «Maradikatiak, aparta ziteste eneganik; izaniz gose eta
eztrautezie eman iatera». Hementik oraino kon-

klusione eder eta lejitimo haur ialgiten da: nork
ere refusatzen baitu amoina emaitera, bekatu
egiten du mortalki eta kondemnatia da. Bada
beraz manu eta prezepto amoina egitera.
Bi pundu nezesario dira eta konsideratu
behar dira amoinan: emailia eta rezebizalia.
Emailiak ezpadu nontik eman, ezta tenitu emaitera: «Ad impossibile nemo tenetur, ideo impossibilium non datur lex» (De regula iuris), «Gauza
inposibliaren egitera ezta nehor obligatzen ahal
dianik». Emailiak ere ukenik nontik eman, behar
du konsideratu bere doia «in individuo», eta gero
«statui suo necessaria», bere konditioniari eta
kalitatiari nezesario diren gauzak. Hantik harat
deus bada, obligatu da paubriari amoina egitera
bere nezesitate handian, bere damnationiaren
penan. Legia eman du gure Iesus Iaunak:
«Verumtamen quod superest, date eleemosynam et ecce omnia munda sunt vobis» (Luc. 11),
«Zien doiaz kanpoan, egizie amoina, eta gauza
guziak xuri, garbi eta xahu izanen dira zienzat».
Leku hontan gure Iaunak manu egiten du fariseu
gaixtoer amoina egin lezaten, bizia eta bestimentia reserbaturik, nahi balira bere bekatieta-

rik purgatu eta xahatu. Hala explikatzen du Maldonatus doktor handiak.
Apostoliak ere Thimotheus bere dizipularen
lehen letran manu haur ernaiten paukon: «Divitibus huius saeculi praecipe bene agere, divites
fieri in bonis operibus, facile tribuere, communicare» (1 Tirnoth. 6, 17), «Lurreko iaun handiak
eta aberatsak mana izatzu onsa egin dezaten,
obra honetan aberatz ditian, bere honetarik
gogo honez eta alegeraki beharrer parte egin
dezaten eta komunika bere honak beharrer».
Ageri da hantik Apostoliaren sendimendia dela,
bere doiaz kanpoan, bere honak behar ordian
beharrer distribua ditzen. Bada doktor graberik
eta szabantik erraiten duienik, bere bizitzeko eta
beztitzeko nezesario diren gauzetarik ere nehor
obligatu dela paubrer amoina egitera. Hori hala
bada, nehor dobleki obligatu da bere doiaz kanpoan dian honetarik beharrari hongi egitera.
Bigarren pundia da amoinan harzaliaren
nezesitatia eta beharra, Extremitate handi hartan nehork, dialarik, ezpadu sokorritzen paubria
bere honetarik, bekatu mortal kometitzen du eta
damnatia da. Sensu hortan erran du S. Anbrosio

iaunak: «Pasce fame morientem et si non pavisti, occidisti», «Goses hilzera doena bazka ezak,
eta ezpaduk bazkazen, hil duk».
Hargatik S. Thomasek dio nezesitatiaren artikulu hartan permis dela fraide bati epastera paubriaren salbatzeko. Horren arrazoiña da haur:
noiz ere honen repartitionia egin izan baita
«communi gentium consensu», jende, populu
eta natione ororen konsendimendu jeneral
batez, batbederak akisitu du luzen zibil bat eta
proprietate bat bere honetan, «ius civile et proprietatis»; baina paubria erorten denian azken
nezesitate artikulu hartara, biziaz doakonian,
«iure naturali» honak oro komun direla eta zuzen
zibil hura eta proprietatia suspenditzen direla
eta zuzen naturalak, «ius naturale», eramaiten
diala abantailla eta gehientarzuna.
Ebanjelio saindian eree irakurten dugu gure
Iaunak eskusatu zutiala bere dizipuliak zoiñek
sabato egunian gosiak obligaturik bertzeren
elgian ogi burien trenkatzen burien hasi baitziren bizitzeko. Phariseu gaixtoak haren kontre
murmuratu ziren berehala: «Discipuli tui faciunt
quod non licet facere sabbatis» (Math. 22),

«Zure dizipuliek egiten dute sabbato egunian
(baitzen denbora hartako igandia) permis ezten
gauza». Gure Iaunak errapostu eman zien iudu
haier bere dizipulien faboretan: «Eztuzieia irakurtu Dabid erregiak ere propositionesko ogiak
ian zutiala nezesitatian, zointarik iatera ezpaitzen permis aphezer baizi?, «quos non licebat
edere nisi solis sacerdotibus». Eta finian erran
zian han berian: «Dominus est enim Filius Hominis etiam sabbati», «Gizonaren semia orobat
iuna da sabato egunaren». Erakustera emaiteko
fariseu eta iudu gaizto haier igandian orobat permis zela tribaillia eta bertzeren honetik hartzia
gosiaren eta nezesitate handiaren artikulian.
Dabid erregia egun batez gosiak honkiturie
ioan zen Akimelek iaun aphez haren erideitera
eta hari erran: «Deus baduzu, ezkietan, bors ogi
edo deus baduzu idazu iatera», «Nunc ergo si
quid habes ad manum, vel quinque panes, da
mihi, aut quid-quid inveneris» (1. Reg. 21).
Aphez saindu hark errapostu eman zian Dabid
erregiari: «Non habeo laicos panes ad manum»,
Eztizut eskietan ogi komunik, persona laikoer
eman denik». Orotrat ere ikusirik haren nezesita-

te handia, eman zeron propositionesko ogi sanktifikatu hartarik iatera, zonbatere ezpaitzen permis ogi sakratu eta sanktifikaturik iatera, iaun
aphezer baizi: «Dedit ergo ei sacerdos sanctificatum panem». Erakustera emaiteko nezesitatian
gosiak eztiala legerik, zuzen zibila zesatzen dela
eta zuzen naturalak botere oro diala, eta kasu
hartan hartzia eta emaitia hon orotarik permis
dela.
Bi pundu hoietan zerratzen da amoina: emailiak badu nontik, hartzalia, baita paubria, bada
biziaren danierian, gosia dela kausa emailia obligatu da paubriari amoina egitera bekatu mortalien penan. Baina denbora hontan «in foro externo» iustitia denboralak epazlia puni liro, zeren
mila desordre eta eskandala kausa bailiro populiaren artian; zonbatere «in foro interno», Iinkoaren aitzinian eta kofesionezko tribunalian, extremitatian dena, ebatsirik ere, iustifikatu belizate.
Bada hanitz feneant, laxo, auher, eztakuria hartan bolerian bizi baltira; halakoek azotia, galera
edo urkabia lehen meritatzen dute, eziez amoina.

NORK BERETIK EGIN BEHAR
Nahi badu nehork amoina den hon eta meritorio, bere hon propitik egin behar du eta ez bertzerenetik, ezpada azken extremitatiaren artikulia, Zointan honak oro baitira komun. Hala dio S.
Augustinek: «Quidam male intelligendo rapiunt
res alienas, et aliquid inde pauperibus largiuntur,
et putant se facere quod praeceptum est; intellectus iste corrigendus est, non enim eleemosynae faciendae sunt de alieno, sed de iustis laboribus unusquisque eleemosynam facere debet»
(in Lib. de verbo Domi. in monte), «Jende batzuk
gauzak gaizki endelgaturik bertzeren onak arrapatzen dituzte eta hantik zerbait amoina paubrer
egiten; endelgamendu horrek korrijitu behar du;
eztira egin behar amoinak bertzerenetik, baina
batbederak amohina egin behar dute bere triballatu iustoez akisitu eta irabazi diren honetarik».
Zuhurren Erreginak dio, nork ere sakrifizio bat
ahoreskatzen baitu paubren substantiatik, halakoa konparatu dela borreu bati, zoiñek semia

sakrifikatzen baitu aitaren aitzinian: «Qui offert
sacrificium de substantia pauperum quasi qui
victimat filium in conspectu patris» (
Ezta egin behar amohina gauza hetarik, zoin
sujet baitira restitutioniari, zeren hurak bertzerenak baitira eta ez guriak, eta bertzerenetik egiten den amohina ezpaita hon. Baina hon haren
akisitionia bada iniustoa eta deshonesta hanbat
emailiaren nola harzaliaren aldetik, hala nola
simoniaz irabazi diren honak, kasu hartan hon
haiek enplegatu behar dute amoinatan; akisizaliak ezin bere konserbatzen dutu, zeren bertzeren honak baitira; ezin rendatzen du emailiari,
zeren emailia indigne rendatu baita haien gehiago poseditzeko, bere simonia dela kausa. Zer
izanen da beraz hon haietizaz? Borxatu da haien
akisiqalia haien emaitera eta distribuitzera paubrer eta bertze obra piosetan. Hala dio Eskolaren
ainguriak, S. Thomasek, eta Balentia doktor
handi hark.

EDONORI EGIN BEHAR
Amoinak egin behar du indiferentki beharrian
eta nezesitatian diren orori, ala diren iusto, ala
diren gure etsaiak, ala diren gure adeskidiak.
Hala dio Eskritura saindiak: «Si esurierit inimicus
tuus, ciba illum; si sitit, potum da illi» (Rom. 12),
«zure etsaia gose bada, emozu iatera; egarri
bada, emozu edatera». Hala egiten dugularik
imitatuko dugu gure Aita, zeluko eta lurreko Iinkoa, «zoiñek bere iguzkia ialgi eraziten baitu eta
itzal eraziten Orienten eta Ozidenten, honen eta
gaixtoen gaiñian, eta euria ieux eraziten iustoen
eta iniustoen gaiñian»: «Qui solem suum oriri
facit super bonos et malos, et pluit super iustos
et iniustos» (Math. 2).
Iduri da Eskritura Saindian eztela egin behar
hongirik ez amoinarik iustoer bai, baina ez iniustoer. Hala dio zuhurrak. «Benefac iusto et invenies retributionem magnam; da misericordi et ne
suscita pecatorem; da bono et ne receperis
pecatorem; benefac humili et ne dederis impio»
(Ecles. 12)», «Egin zak ongi iustoari eta edirenen
duk rekonpensu handi bat; miserikordiosari

eman zak eta bekatoria eztezala rezebi; eman
zak honari eta bekatoria eztezala ostata; egin
klak ongi hunbliari eta eztejala eman gaixtoari».
Haur da Wiklefus heretiko infame haren opinionia, Thomas Baldensis autor handi hark harzatz raportatzen dian bezala (Tom. 3, Lib. 3, Cap.
91); baina falsuki eta gaixtoki infame hura minzatu izan da renkontru hontan eta hala kondemnatu Elizaz (In Concilio Constantiensi); eta Ioanes Hus, haren dizipulia, eta hura, biak bizirik
erre izan ziren. Opinione gaixto eta falsu horren
arrapostia manera hontan emaiten da. Salomonek erraiten dianian eztela behar eman amoinarik, ez ongirik egin iniustoari eta bekatoriari,
endelgatzen da bekatoriari bekatore bezala,
amoinaren moienez bekatian egoiteko eta entertenitzeko, eztela eman behar amoinarik; baina
gizon bezala eta Iesu Kristen menbru bezala
eman behar dela iniustoari amoina, iustoari
bezain onsa, zeren amoina haren medioz natura
humanoa, zoiñen menbra baita iniustoa, sokorritzen eta sustengatzen baita. Haur da Eskolaren
ainguriak (Art. 9, ad I.) S. Thomasek eta haren

ondoan doktor hon orok emaiten dian arrapostu
hona.

EGITEAN EZ ERDEINA POBREA
Amoinaren emaitian paubria eztezazula
reproxa bere paubrezian eta haren bihotza eztezazula triste renda eta afliji, zeren bere miseriak
aski aflijitzen dizu eta triste rendatzen. Hala