Ardi galdua - 5

entzun zak gaur ire jabearen deia. Nork daki
azken-deia, o, bai, azken-deia ez ote dan!»
Itz au «azken-deia» bigarrenez esatean, zotina bezelako zer bat erakori zitzaion barru-barrutik iztunari, entzule guztioi zauzkada andia eragin zigula. Inor, battxo ere, ez al zan beealdean,
gora, oiutegira, begiratu etzuenik. Medelek an
goian, oiutegian, arrizkoa zirudien. Gero, kurutzea eskuetan zuela, iztunak artzain onari egin
zion eskari samurra entzutean, guztiok geunden
negarra tantoka-tantoka zerigula. Enuen buruz
ezer artu al izan.
Aita Batiz izerdi-patsetan, elizgelan [sakristeian] barruna, etxera sartu zan inori itzik egin
gabe. Neri, barrura dei eginez, Leonek eman
zezala, esan zidan, Leonek eman zezala gau
artan kurutzeaz onedaspena [bendizioa]. Elizatik
«Jesus gure Jaun maite atsekabetua», ezpaine-

tan genduela, zugaztira joan ginanean, Medel
etzan sartu, bestetan bezela, oiulari-artean.
Bazkaltegian, apalorduan, betiko bi apaizez
gainera, beste bi: Amezketakoa ta Belauntzakoa,
bildu ziran. Medel etzan ageri. Luzarotxo bera
igurikitzen, berari begira, egonta, Isabel agertu
zitzaigun, Medel etzala etorriko esatera. Gure
estuasuna ta jakin-naia!
—Zer agitu ote zaio? zinoan batak.
—Ongiezik ote da? besteak.
—Ala sapustua, gaineratu zuen A. Batizek,
nere itzai zorrotzegi eritzia, asarratua?
—Ori ez, erantzun zion Amezketakoak. Eizakia, mindu gabe, ezta atxitzen. Mindua dala
ageri du. Zein min duen, Jainkoak, mindu duenak, daki.
Isabel berriz agertu zitzaigunean, —zer du
Medelek?— galde egin zion Arizpe jaunak. Parrirria ezpainetan ta begietan poza ageri zituela,
auxe esan zigun:
—Apaiz ta fraile-artean gogaituta edo, sukaldera etorri zaigu; ta buruko zorabioa duela ta
etzin-bearreko asmatzen dala ta lotara doala

esan digu. Jatez eztu ezer jan. Ur-ardotan pitxerdi-inguru edan al du.
Emakume aren oztasunak burutik beerako
otzikaraz ebaki ninduen ni. Beste bost apaldarrak etzioten begiratu ere egin. Isil ta motel
ezkenduen ganoraz apaldu. Leon bi aldiz joan
zan Aitaren gela-ondora, ezer nabaritzen ote
zuen. Alako batean A. Batizek, —Leon atoz
onera, gaizo ori— esanez, besartean maiterik
artu zuen apaiz gazte negartsua.
—Gaur gloria gabe geranok, biar alleluia oiu
egingo degu.
Beraren ondoan eseri-eraginez, Habanatiko
masoitzar amurratu baten itzulpena edatsi zion.
—Baita ezagutu det, Lekeitio-ondoko baserritxo batean, Californiatiko baten biotz-gogortasuna ere, gaineratu zuen. Aita Emerando nuen nik
misiolagun. Gogoz ekin genion gure arloari.
Hura, gizon hura, etzitzaigun beintxo ere urbildu.
Beretertegitik Elizara-bidean «erdu pekataria»
oiukatzen ginjoazenetan, txapela buruan zuela,
aldiro egoten zan zakarra alakoa! ardantegiko
atarian El País ta El Motín iru edo lau aldiz atepetik barruratu zizkigun lotsagabe aundiak. Etzan

hura egun aietan elizpean ere sartu. Californiar
hura ta zure aita iparraldea ta egoaldea dira.
Egin lo lasai ta zabal. Gaur gloriarik ez, biar alleluia. Gure Jauna irugarren egunean piztu zan,
zure aita amargarrenean piztuko da. Alleluia,
alleluia!

—IV—
Gau artan lo egitea etzan egikizun erraza.
Misiolari gartsuaren alleluiak baino sakonago ta
itsatsiago nituen, burmuñ-artean sartuta, etxeko
andrearen berri sukaldekoak. Medel, batean
agertzen zitzaidan (gure Aita San Franzisko bost
zauriak artzen bezela) belauniko opalmai [aldare] aurrean, jauna artzen; mingain zuri-zuria
agerian; aurpegia, goizeko eguzkiak jota bezelaxe, ikusgarrizko argitan zuela. Bestean, semearen etxetik igesi nekusen Californiar errukarria,
idunean [lepoan] ttattar [korbata] gorri andi bat
ipinita, zekor batek bezelako ijutiak eginez, Tolosako errepublikanoen batzokian sartzen. Negar
ere egin nuen, nere burutasun hura egiazkotuko

ote zan erabez [bildurrez]. Medel betiko galtzen
bazan nork errua? Beste errudunik etzitzaidan
agertzen. Nerau ote nintzan beraz? Enintzala
uste izateko, bederatzi egun aietan azaldu
nituen ikaspide [dotrina] guztiak gogoratzen asi
nintzan. Euskeraz garbiegi mintzatu nintzaneko
ingira [eskrupuloa] biotzaren ondarretaragino
sartu zitzaidan. «Sinespen, itxaropen, onerespen...» ba ote zekien Medelek zer ziran? Gainera, asiberria ta kemen gutxikoa izanik, nere jardunak, nere lantxoak itzez itz ikasi bear, ta gero
nere esakerak su gutxi, nere eskuketak ganorarik ez ta entzuleak otz ta Medel, lendik ozpera
zan Medel, geroago otzago. Zein ilkorrek du
Medelen itzulgogortasunaren errua? Neronek,
autsa ta oinpeko autsa baino besterik enaizen
onek. Etzan, ez, egikizun bererakoa ta samurra
goizalde artan lo egitea.
Laurak ziran, Alkateak, bi misiolarion ateak
jota, —ordua da— ots egin zigunean. Deo gratias
erantzunez jeikita, berealaxe atondu [gertatu]
nintzan lanerako. Otoitz, nere otoixko ezerezen
urren, aitortegian nintzan. Oso nekatua nuen
burua. Eliza Juan Joxek berak zabaldutakoan,

gizakume ta emakume arrapaztaka sartu ziran,
bai laxter aitortegi-inguruak belztu ere. Ordu ta
erdi, or-or, igarota, gizeli osoa bateratsu sakristeiara begira jarri zan ta asnasa utsezko itz bat,
ots gabea, bular askotatik irten zan: «Ardi galdua... ardi galdua... ardi galdua».
Nere lana etenik, alde artara begiratu nuen
nik ere. Jaungoiko maitea! oraintxe bai esan
genezakeala: Alleluia, alleluia. Ardi galdua,
Medel, artegira zetorren. Buruan nuen astuntasun andia, oso-osorik, poz itzulita, biotzean sartu
zitzaidan. Atsegin andiagorik, botoak egin nituenean ere eztakit izan ote nuen. Nere aitortegira
urbildu zan. Gizon guztiak, jeikita, aurrenengo
tokia berari utzi zioten. Aurregunetako nere
itzaldi-mintzalditxoak, emendik atal bat, ortik
puska bat, andik pitin bat aterata, izketa mordollotuz, Medeli berriz biotzeratu nizkion. Patxiko
zeritzaion bat Californiara Medelengana joan zan
ezkero, Juan Joxe Alkatea izaten omen da egun
andietan elizgelari [sakristau] Orduan «sinespen, itxaropen, onerespen» fedea, esperantza ta
karidadea izan ziran. Pekatari bat itzultzen
danean, aingeruen poza andia izan bear, gure

poza onenbesteraginokoa danean. Alkatea bera
joan omen zan Leonen gelara berri zoragarri au
ematera. Zoragarria, bai, egiaz zoragarria izendatu daiteke, Leon gainerako ordu guztietan erotua bezelaxe ikusita. Berak, apaiz gazte, gartsu,
pozez zoratuak, ezarri zuen Ostia gurena [santua] bere Aitaren, ardi len galduaren, mingainean, Alleluia, alleluia, alleluia!

—V—
Izan zan egun artan iskanbila ta abarrotsa
Leaburuko elizetxean! Apaiz ta fraile ta edozein
nekazari sartzen zan ara, jaiotetxera bezelaxe.
Sukaldean tokiak artu ala emakume zebilzen
gosari sendoa ta geroko bazkari ugaria gertatzen.
Azpeitiko bereterburu jaunaren burutasuna
izan zan, egun artan, asteguna izanarren, meza
nagusia, Te Deum ta guztikoa ospatzea [zelebratzea]: meza-emale Jaun Andres Lezartzaburu
Amezketakoa zala; beraren lagun, Belauntzako
arimazaina ta Tolosako apaiz gazte bat; iztun,

Aita Batiz; meza-musika, Medelek lurbira guztiko
onentzat zeukalako, Pradorena.
Neke gutxi artu zuten egun artan Leaburuko
nekazariak soroetan, geien-geienak gurekin
ziran-ta. Medeli Laudamus, laudamus te entzutea pozgarria zan. Aren gogoberotasuna! Eztet,
ordea, elizkizun ospatsu alai hura zee-zee erakusteko asmorik. Armiarmak atzik bezenbat
luma banitu —sei— ta seirak batera erabili al izanarren, Leaburuko elizan ta elizaldean goiz-arratsalde aietan, egikerak utzita ere, ezpainez belarri ibili ziran esakera ta parregaiak enituke zeekatu [adierazi] al izango. Bazkaltegiko maiean
amalau lagun ginan: bi ez, besteak elizgizonak.
Medel ta Juan Joxe Alkatea ziran txapeldun bakarrak. Itzik geien egin zutenak Aita Batiz, Arizpe ta
Lezartzaburu izan ziran; gutxien, Aita-semeak.
Auek alkarri begiratu ta parre egiteaz lanik aski
zuten. Aita Batizen ipuin ta izkirimiriak entzunez
ler egin genduen guztiok. Bakar bat edatsiko
det.
Azpeitiko bereterburuak ea Amezketako zerbait ez ote zekien galde egin zionean, —Amezketako kale bakarraren jatorria dakit— erantzun

zuen. Zein zan jakin gabe asi zan alaitasuna gure
ezpainetan irakiten. —Ixo esanez, eten zigun
Arizpek. Ea, lagun zar; edatxi ipuin ori. Gero,
Lezartzaburu, guztia amaitu arte, isilik egotea e?
—Gizonak: Amezketara lenengoz iritsi nintzanean, irakurgaitxo labur-labur batek arri ta zur
itzuli ninduen. Elizaren aurrez aur etxe txiki bat
dakusku. Etxe orrek eztu lagunik, battxo ere,
lerro-lerro beintzat; bakarra da; ta ala ere Calle
de San Bartolomé du agerian ezarrita. Zein da
kale ori? Nun da? ageria dea? Urte asko igarota
jakin det kale orren berri. Zuek; jakin dezazutenean, nik bezela aitortuko dezute: Amezketan
kale bakar bat baizik izan ez arren, bera Londresko kalerik luzeena baino luzeago dala.
Oraintxe asten da ipuina. Beinola, orain emeretzireun urte, ez oso, San Bartolome, kristaulegea irakatsi bear zuela-ta, Aralarpera etorri
omen zan, Amezketara. Asi zuen bere arloa.
Amezketarrak abegi ona egin zioten; gaintxo
batean txabola egin ere bai. Ikasi... burugogorrak izanta edo, ikasi zerbait ai; baina... tira! ta
bitartean, alkarren leian, batak baino besteak
naiago ta geiago (nori saldu ere etzeukaten-ta)

arkume ta ezne, gazta ta gaztanbera, talo ta
arto, sagar ta urr, egur ta ikatz, lorretan, aurrez,
oparo zeramazkioten. Txabola beti zeukan San
Bartolomek ongi ornitua. Bein, eztakigu ala
Amezketarrak ematen aspertu ziralako, ala gogo
onez, kristautasuna zabaltzeko gogoz, beintzat
artzain zartxo batek (bertsolaria ere ba al zan
nere ustez), «San Bartolome, esan zion txabolako erlijio-irakasleari, San Bertolome: zure asmo
orretarako, obe zenduke ara, Aralar-gain artara,
joan ta goi aietan bizi diran napar ilargi-jauresleai [adoratzaileai] egiazko erlijioa jakineraztera
joan. Bidea, nai dezunean erakutsiko dizugu; ta,
nekatzen baldin bazera, anka jasotzen lagundu
ere bai».
Badoaz ta badoaz ta badoaz ta alako batean
eldu ziran Aralar-burura. Amezketarrok San Bartolome bakarrik utzi zuten ta antxumeak bezen
bizkor etxaldera jetxi ziran. Egunak eta gauak,
orduan ere, aldizka ibiltzen ziran ta mordo bat
egun ta beste ainbeste gau igarotakoan, nola
bizi ote da gure San Bartolome? galdetzen zuten
beetarrak. Arkumerik jaten ote du, emen bezela?
Etzekiten ja ere aren berririk. Bein, ilargia oso-

osorik Aralar-gainean agertu zan gau batean,
mendi-txuntxurrean irrintzi banakaren baten
oiartzuna ta lagun askoren arantz-onantz bizkor
ibiltzea nabaritu zuten. Zer ote darabilte naparrak? Bekoak gora begira zirala, lau gizonen
artean mukurru [bulto] andi bat mendian beera
amildu zuten. Ikus naiez, mailazotzik mailazotz
ta mailorik mailo igon ziran amezketar gizaseme
garako geienak.
Gizon bat arkaitzik arkaitz, bilinbalaunka,
amiltzen ikusi zuten. Badoaz ta larru-eratsia,
larrutua zetzan gizon ori. Mintzuran ezagutu
zuten nor zan, bestela ezin: San Bartolome. Lauk
bizkarrean artuta bere txabolara ekarri zuten.
Zerbait, erdizka bazan ere, esan zioten San Bartolomek:
—Jaunik bat baizik ezta, goikoa bera. Jauna
maite izan, maite izan alkar... Jesus!...— ta
gogoa [arima], lurrin argi-argi bat bezelaxe, gora
ta gora, Aralar baino gorago, ilargia baino ere
gorago, izarrak baino ere askozaz gorago igon
zan: zorilekura, zerura, Jauregira.
Maite dute Amezketarrak beren San Bartolome. Maitasun onen ezaugarritzat norbaiti iru

asmo otu zitzaizkion: txabola aren aldamenean
baselizatxo bat eregitea (gaur Eliza ederra da),
txabola zegoen tokian etxe bat jasotzea ta etxe
artan itz auek erderaz ezartzea: Calle de San
Bartolomé.
Gizonak: inoiz Amezketara bazoazte, itz auek
irakurtzean, kale au ikusteko, ez begiratu atzetik
aurrera, beetik gora begira ezazute. Amezketako
kalea ezta, lurbirako beste guztien antzera, zearra, atzetik aurrerakoa; zuta, beetik gorakoa da
Amezketako kalea. Orain nik bezela dakizute
kale au zergatik dan Londresko kalerik luzeena
baino luzeago.
—Arizpe, esan zuen orduan Lezartzaburuk,
zilegi ote zait orain zerbait esatea?
—Bai, gizon, orain bai.
—Aita Batiz: zerorrek asmatu dezu ipuin ori,
zerorrek.
Gizaki potzoloak parre-samurrak izan oi dira
ta Arizpe gozaro parrez asi zan; eta parrea itsaskorra baita, gainerako guztiak karkarkar ari
ginan, zein pozkorrago. Eta onelaxe zorion-pitsetan igaro genituen egun alai aren ordu arinak.

Itzal bat izan zuen egun argitsu ark, goiz-goizetik orori alaitasuna nolabait goibeldu zigun
itzala: Isabel. Emakume au, ardi galdua artegiratua zala jakin zuenean, artegitik irten zan. Nora?
Gaztelura? Lasartera? Amezketara? Inork etzekien zein bide artu zuen.

AMABIGARREN EZKUTITZA
Arantzazutik 1901-VI-28
Leaburuko Olazarreta aita-semeai
Fr, Gabriel Batizek,
Zerk beartu zaituzte, nere adiskide maiteok,
guri, bezuzatzat [erregalutzat], onenbeste janari, edari ta errebelar [tabako] eder bidaltzera?
Gure lanaren saria or berton gainezka artu genduen. Etxe onetako nagusi ta mendekoen gogoz
eskerrak upelka ar itzatzute. Esker-erakutsitzat
mando batek ekarri-ala izaki zuek guri, ta guk
papertxo au baizik ez ote degu, zuei eskerrak
erakusteko? Gure txirotasunean zerbait egin nai
gendukeala, nagusiaren izenean dei au bijoa:
garoileko Andre Mariz onera igo zaiteztela.
Leon: zuk emango dezu, gure jairik andien
orretan, meza nagusia. Opalorduan [ofertorion]
zuk, Medel, eta Azpeitiko gure adiskide Arizpek
Artzainak dei oiukatu zenezakete. Arizpek beraren kabia utzi ezin badu, Aita Lezaurre gure
nagusiak lagun egingo dizu. Ez uste izan, ordea,

egun guzioten arresi-artean bizi izango zeratela.
Urbiara egunen batean txangotan joan gindezke.
Eztezute damu izango gain artara igo izatea.
Antxe, berriz, jan genezake Californierazko
urdaia.
Ezagutzen al dezu, Medel, Hermannen meza?
Bakonde ederrak ditu. Lenago ere gure Andre
Mariz oiukatu izan degu emen. Or ezpadezute,
neronek bidaliko dizut Tolosako Santa Klarara.
Ez gero, gizonak, gure dei oni ez erantzun
egin. Zure ordez, Leon, jai artarako nor jarri
ezpadezu, norbait emendixek bidaliko dizugu.
Gaur arratsalde apalean Leaburuko zeinutegi
txanbelin ori burdinbidetik ikusiko det; eta zuetzaz oroituko naiz. Donostiara noa, andik gaberako Zumaiara jotzeko. Pedro gurenaren [santuaren] gorespena egitera naramate. Ernio bitartean ezpalitz, biar, amarrak aldean, Zumaiako
parrokuaren betaurrekoren batez Leaburuko
Alkatea ta bere bost zinegotziak, txistularia
aurretik dutela, Elizara joaten ikusiko nituke.
Aita Justo zertan ari dan? Lanean, or egin
dituen ikaspideak [dotrinak] apaintzen, amar bat
egun barru Ernanira joan-bearrak gera-ta. Pater

Pulvis da gure Mendiri. An ere esango du «autsa,
oinpeko autsa, nornaik zapaltzekoa naizen au».
Misiolaguntzat eztet besterik nai. Orrerako neronek eskatu nion A. Probintzialari. Dagokion izena
du: Justo. Egokiagorik inork ez. Il dadinean, lurreko arrak ez edo diote soinekorik ere zulatuko.
Oski ta guzti (sandalia ta guzti) joango zaigu
zerura. Goraintzi andiak eman dizkit beronek.
Etxeko guztiak dute zuek ezagutzeko gogo mina,
bizia.
Eta Isabel? Artegiratu al dezute?

AMAIRUGARREN EZKUTITZA
Leaburutik 1901-VIII-26
Aita agurgarri Gabriel Batizi
Leon Olazarreta bereterrak
Berorren adiskide Izagirre apaiz, euskalzale
ospetsu ta iztun txukun goxoak, Andre Mariaurregunean agertu zanean, berorrek emandako
goraintziz ta eskumuñez Aita ta seme oso poztu
ginduzen. Berorri guzaz orrenbeste oroitzen
dala! Egunik ez al zaigu igarotzen guri, nundik
edo andik Aita Batiz ta Justo aipatu gabe. Arantzazun garoileko Andre Mariz oiukatzeko meza,
Hermannena, Andre Mari agorrekoz entzunarazi
genduen emen. Poz-pozik oiukatuko du or ere
Aitak. Gogokoa du Hermannen musika. «Benedictus luzexeago balu, Merkadanterena ere ez
ederrago» esan zigun. Ezin paketsuago, ezin
zoritsuago da emen daraman bizikera. Goiz
batzuetan Ibar-ondoko Zumardira jexten da,
Indianoakin tokan jokatzera; beste batzuetan
arotz-lanetan ari izaten zaigu. Lurrean ere zer-

bait egiten asi bear omen du. Arratsaldean, neri
opor eraginez, ikasgura [eskolara] joan oi da,
mutil koskor auei ingeles-apur bat eta kontuak
buruan sartzeko asmoz.
—Zer da zuria?
—White.
—Zer da beltza?
—Black.
—Nola esaten da: arratsalde on?
—Good evening.
—Nola, egun on?
—Good morning.
—Eta gau on?
—Good night.
—Zenbait dira twenty ta twenty?
—Forty.
—Euskeraz?
—Berrogei.
—Zeinbat dira zortzi ta zazpi?
—Amabost.
—Ingelesez?
—Fifteen.
—Esan ezazute orain ingelesez auxe: «ona da
Sakramentora joatea».

—It is good to go to Sacramento.
—Ortxe, Sakramento-aurrean, erortzen dira
geienak. Ta onelaxe arratsaldero: mutikoak
pozik, bera pozago. Uts gutxien egiten duenari
txanpona ematen dio. Astegunetan onentxoak
pelotaka jartzen ditu, bik biri, bera epailari dala,
irabazleentzat erreal bana aginduz ta emanez.
Bost aldiz ikusi ditut nekazariak, lanari utzita,
gure pelotatokitxora urbiltzen, beren semetxoak
nola ari diran ikustera etorriak. Ingelesez aldarri
egiten ditu aitak tantoak:
—Ten the firsts an eleven the others, sirs
(amar eskuak [sakeak], atzeak amaika, jaunak).
Fifteen and twenty, sirs (amabost eta ogei, jaunak)... eta abar. Parregarria izaten da entzutea:
Markox: Come here. Arberola txiki: Play stark, little boy, play stark.
Ez ote diegu egunen batean nekazariari
«aida beiak» ingelesez entzungo?
Andre Mariz meza nagusi-ondoan Izagirre
jaunaren itzaldi txukuna, edo berak, Elizan ari
danean, esango lukenez eztia bezain gozoa,
entzunta gero, lau gizonen artean pelotaldi bat
jokatu zuten: Tolosar urezandiko [indianu] batek

eta Belauntzako apaizgaiak emengo nekazari
baten eta nere Aitaren aurka [kontra]. Martin
Loontxo zuten kontulari ta epailari. Egia esan,
pelotariak etziran bana-banakoak eta etzan
beren leia ikuskizun andia izan. Ator onera. Jokazak gorgor, mutiko; jokazak gogor.
Baina orduko arteki txiki au uste det gogoz
berorrek irakurriko duela.
Elizpean Tolosatiko eskolapio bat eta eguneko iztuna, Calahorran oiulari dan Belauntzako
seme bat eta nerau ginan: batean autuan, bestean pelotariak ikusten. Izagirre, nunbait ere
basetxe asmo berrikoren bat edo goratzen ari
da-ta, Kataluñiatik oilo beltz batzuk –-Gallinas
Prat— ekartzeko ustean omen dabil. Oilo auen
arrautzaak nolakoak diran adierazteko, ukabila
gora jasoa zedukan, Aitak Martin Loontxori —i,
nola gaudek?— galde egin zionean.
Martin Loontxok, pertidu andietan bezela,
txapela erantzita, nere aitaren mintzura lodia
idurikatuz, ingeles-mordolloz tubantipiiiif al pirtiiiii aldarri egin zuen.
Parre gozoagorik eztute Leaburuarrak nere
egunetan egin.

Arratsaldean aitari Tolosara lagun egin-bearra naiz ta berealaxe atzena emango diot ezkutitz oni.
Isabel artegiratu ote degun? Ona eun orren
irazkia. Amabostean bein nerau bere iges-lekura, Amezketara, joaten izan natzaio. Iru aldiz
etxeratzeko eginalak egin; ta bera gor. Azkenaldian musututs ta bakar etxea jo nuenean, Leaburuko Aita Medelek,
—Seme, esan zidan: zuek Elizan itz egiteko
ori bai! inor ez zuek berdintzekorik. Elizaz atetik
[kanpotik] jardunak egiteko, ordea, gu zuen
aldean misiolari trebeak gera. Erorrek ikusiko
dek zein berera ta poliki Isabel ezkaitz ori neronek ezi ta zurituko dedan. Goakiozen datorren
astelenean.
Alperreko arazoa izango zala uste nuen. Zeinek, alabaina, aita bati, batez ere nerealakoari,
ezer ukatu? Joan, iritsi, sartu ta berarekin bazkaldu-ondoan, esku bete giltz mai-gainera aterata,
Isabel, esan zion Aitak, gizonok ezkera giltzain
izateko jaioak. Etxekoa degula, eztu Jainkoak

agintzen beste emakumek giltz auek erabiltzea.
Bil ditzagun emen dituzun puskak eta gaberako
goazen Leaburura.
Nik eztakit biotz artan, Bilboko Labandietan
sua bezela, gorrot mina aspaldi luzeetan izekia
izan duen biotz artan, nola itz oriek sustraitu
zitezkean. Gau artatik izeba emen degu beintzat, eta agi danez, izango ere.
Aita-semeok Arantzazuratea noiz etorriko
gogo minez, gutar andiz bizi gera. Gaur zortzi,
goizean goiz, emendik orrerako bidea artuko
degu. Eresi bat, Arantzazuko Andre Mariarekikoa, apaiz batek oiuki zar txukun bati ezarria,
arestian ikasi det.
Emen entzunez biotza onenbat gozatu didanean, zeinbat ez ote dit gozatuko, or badantzut?
Aldean eramango det.
Arantzazu aldean izar bat da ageri,
izar orrek izantzat darakusku Mari;
izen gozoagorik, ezti ta samurragorik,
entzun ote nakioke aingeru-eliari?

Best(e) izen batek zoli an dago durundi,
Jesus da izen ori, adituz du zori.
Jesusek eman dio gozo alaitsu au Amari:
goazen Arantzazura eta gauden adi.
Arantzazu, Arantzazu! Gain orietatik Andre
Mariak, beraren bi seme gartsuren bitartez, maiterik eta oparo bidali zizkigun Leaburuko elizalde
onetan bear genituen argia ta sua.
Nola nik ori atzendu? Hebreotarrak Jerusalenez ziotena esan dezaket nik geron Arantzazuz:
«Zuzaz ni aantzi banendi, neronen izena aantzia
[aztua] izan ditela. Nere mingaina autzetan itsatsi bekit, zuzaz oroit ezpanendi; ta nere gozotasun onetan zure izen ori aurren-aurrena jar ezpadezat».