🕙 6-minute read
Araibar zalduna - 13
Total number of words is 820
Total number of unique words is 548
40.6 of words are in the 2000 most common words
54.9 of words are in the 5000 most common words
60.6 of words are in the 8000 most common words
Nirekin mintzatu berri da. Berri pozgarria da. Arek
esango dizu geiago. Dana dala, zuk ere dei egikedazu
andixek, leenbaileen.
Emaztea, Agurne alegia, zerbait buruera bakanen
bat izango ote zalakoan, eta jakinguraz erretzen,
gogaro onez, ordu laurden baiño leen, an zan, Alastuirenean.
Onek, begiak arrai, aoan irriparra, erakutsi zion
erakustekoa. Aurtxo bat, mantar zaarretan bildua,
zikin xamar, egundo ba da. Baiñan aurtxo aren arpegia, betartea, xalo, amultsu ta erakargarria zan. Bost
illabete zituan eta mutikoa zan. Zurtzaren pare zegoan, eta aitaren eta amaren eske, ain zuzen.
Alastui-k kontatu zion, llabur.
–Orain ordu bete eldu zait emakumetxo bat, aurra
besoetan, negar eta negar ume eder au. Arrenkuraz
eta estularriz, aura. Emakume orretxek ekarri du gaur
goizean aurtxo au bere sorterritik, itsasaldeko erri
polit batetik. Emakume orrek, aurraren amaren ordez,
utzi nai izan du «Amatasun-etxean». Baiñan, alperreko guraria. Guraso ezagunak eta jakiñak dituan ezkero, ezin ba an aurrik bertanbeera utzi. Eta orduan etorri da onera. Zer egin bear duala aurrarekin? Ezin
berriro amari eraman etxera; ark ezpaitu nai, etxean
dituanak baiño besterik. Auxen kontu polita!... Aurra
negar eta negar asi zaio; gosez, errukarria! Eta onera
sartu da, elikatura eske, janari billa, botikario zaarrak
zerbait izango duala-ta... Egin diogu uresnea edo ala,
egin diogu! Bai aurrak zanga-zanga edan ere, eta bertatik bukatu ditu negarrak eta irri gozoak eskeiñi dizkigu geroztik. Nola eramango dut berriro? –zion emakumeak–. Eta erabaki du; poliki, alajaiña. Neuri utzi
nai izan dit, agure zimel oni... eta nik, orduan, dapa!
izan dut buruera jatorrena. Araibar jaunari dei egin,
alegia. Zer derizkiozu...?
–Bai ume potoloa! Nik ez dut zalantzarik. Datorrela Manu, eta...
–Bion badetza noraezekoa dugu. Laister biurtuko
da emakume aura.
–Lendabizi, garbitu eta jantzi berriz apaindu bear
dugu. «Goya»-nera nioa aur-jantzi politen billa. Taxian joango naiz. Aurki arte.
Andik aldi laburrean, aurra, txukun, garbi ta ikusgarri zegoan. Leengoa izanik, beste bat zirudian.
Buruko illeak arro, muxu kolore gorri, begi aundi ta
eder.
Eldu zan emakumetxoa. Ikusten zuana ikusirik,
damurik bezela zegoan iñoren ume zoragarri aura,
gurasotzako berrien kontura laga bearrez. Eldu zan
Manu ere, eta itz egin orduko, tratua amaitu-urren
zegoan. Senar-emazteak erdi eroturik, lillurazko jardu-
nean ari ziran begi distiren bidez, eta irriño xamurrak
agertuaz. Andretxoak negar egin nai zuan, eta malkoekin naasian, parra egiten zuan. Botikario zaarra, aintziñako gizon zintzo ta zuzenaren irudi berbizia zan.
Manu ta Agurne-ren gogoak aurkitu zuten, bearreko zitzaien eldu-antxa ta dendua.
Zuzen zuzenean aurrik eman ezarren, zeruak egin
zien zearka, gurasoak maiteen duten emaitz onetsia.
Griñen geiegikeriak galerazitako berezko aragi-bideaz
kanpo, errukiz eta maitetasun-tankeran iritxi zuten
doai berdingabe ori.
Geroago, asteak aste igatu ondorean, albiste
batek egin zuan bide, sendi atsegindu artara. Obeki
esan, dei bat izan zan, senide-arteko deia, notario
batek egiña.
Agurne, ezer ulertu gabe zegoan, eta senarrari
itxedoten. bazkaltzera eldu zedin. Aurtxoak, batean
negar, irri bestean, Araibar-tarren egoitza bizi-dardare
sarkorrez bete zuan. Manu-k ere, etxera ta besterik
gabe, ez zuan ezer ulertu. Orraitio, bere buruko eiaran, aleak eiotzen ta birrintzen asi zan.
–Senideak? Senide-batzarra? Egia, izan ere. Gutxi
da munduan, iñor seniderik ez duanik.
Senar-emazteak joan ziran notarioarengana.
Onek, beingoan itzegin zien. Aoa zabalik zegoan
Manu; zabalago, Agurne. Manu-ren aaideak bizirik
zirauten, eta ba zuan bere jatorria, noski. Eta ez ori
soillik. Ondasun-banaketa jaia ere, egingo zuten. Zer
bi, beraz, egitada batean: alkar ezagutu eta jatorrierrotiko ondarea, arau zeatzez, banatu.
Aien buru-biotzak orrelaxen gerturik, aldameneko
gelara eraman zituan poliki poliki eskribau azkarrak.
Emen zeuden norbaitzuek. Barrena jauna, gizon
egiña; Alastui botikarioa; «Seiko» apaiz ospatsua. Eta
Balbiñe Usategi ta aren seme-alaba Andertxo ta bere
emazte Karmele; Jone ta Libe. Eta arako «Kolombine»...
Manu-ren biotza dilindan asi zan, orman zegoan
orduariaren isatsa bezela. Ezin zuan siñistu ikusten ari
zana. Kolombine ikustean, ez zuan oraikoan iñoizko
ziztada suarrik sentitu. Gantzu goxo batek igurtzi ote
zion barrua, aita berri atsegin beteari? Pentsamentu
bakarra josi zitzaion buruan, arako karta gogoangarria
oroiturik. Bai. Kolombine, orduan berberak aitortu
bezela, senide zan, iñolaz ere.
Notarioa-k, papera irakurtzen asi orduko, argi ta
garbi esan zien, testigu zaar aiek baietsi zezaketena.
Manu ta Balbiñe ta «Kolombine» anai-arrebak ziran,
aita batengandik eta iru amagandik sortuak. Aita,
Martin Usategi eta Astepe izan zan, eta legez abizena,
lendabiziko alabari, Balbiñe-ri, eman zion, ala baitzan.
Besteak, bakoitzaren amarena artu zuten, eta orrela,
Manu Insua Araibar eta Ane Etxabe Subero zeritzaten.
Gaztetan, aiek jakin gabe, aitak eman zien, zearka ta
azpitik, diru-laguntasuna.
Buruenik, Usategi il zanetik epe jakin batean, arek
il-burukoan ezarri bezela, egin zuten senide-ezagutza,
neba-arreba ezagutza alegia, eta aitak bakoitzarentzat utzitakoaren banaketa.
Biozkadaz ta barru-pilpiraz besarkatu zuten alkar,
aaide zaar-berri guztiak. Ane, kanpotik eratorria izan
zan, egikizun artarako. Lekaimea zan, baiñan jende
arruntaren araura jantzia, lagun urkoari mesede geiago egiteko asmoz sortuberri diran bazkune oietarikoa
baitzan. Agurne-k, etxean zuten aurtxo zoragarriari
buruz itzegin zionean, guztien poza nabarigarriagoa
izan zan.
Alaz ere, «Seiko» apaiz jatorrak, bota zuan bere
jardungai guztietako zirikada zorrotza
–Zenbat naaspil gutxiago ez litzaken mundu ontan
izango, seigarren eta bederatzigarren aginduak zintzoago beteko ba genitu! ... Eta zenbat anima ez litzaken zuzenik zeruan sartuko, betiko su garretan ganoragabe ondatu bearrean!...
AMAIA
1958 Udazkena

You have read 1 text from Basque literature.