🕥 31-minute read
Araibar zalduna - 03
Total number of words is 3990
Total number of unique words is 1931
30.2 of words are in the 2000 most common words
42.8 of words are in the 5000 most common words
49.5 of words are in the 8000 most common words
Ate burdiñazkoak idiki ditu Luki azkarrak, eta jardiñean zear dioa beribilla, etxearen aurreko bost maillen ondoraiño. Ortxen lotu da berriro, eta atetxoak
klixka egiñaz, iru zaldun gaztek agertu dituzte beuren
buruak. Jantzi bitxiak soiñean, mozorro-jantzi oietakoak, kolorez beteak, beste aldi bateko taiuzkoak.
Bik kanpoan geldi-egin dute, eta geroxeago eskailleran gora igon. Irugarrena berriro ere, bere popora
sartu da, eta, ariñak arin, aldegin du. Galdu da illunetan «Dauphine» ariña.
–Luki, soiñulariak ere, ez al dira oraindio agertu
onera?
–Ez, bada. Otsegin didate, ordea, telefonoz, beren
tegitik ateratzen dirala eta aguro elduko dirala alde
ontara.
–Zenbat dira?
–Amalau.
–Amalau? Amairu ez ote ziran etortzekoak?
–Lendabizi bai. Baiña nik gero, zera, lumeru txarra
ere ba dala-ta, geixeago etortzeko adierazi diet, eta
orra... amalau.
Araibar-ek irrripar leguna egin du bere atezaiaren
esakera utsa arreta ariñez arturik bezela. Isillune
motxaren atzetik, eraso dio:
–Nire soiñeko au, gustatzen al zaizu, Luki?
–Polita da, noski, baiñan...
–Zer baiñan, gero...?
–Tela orrek beltz geiegi duala deritzat.
–Eta, zer dio ba, orregatik?
–Niri neuri, beltxak, alako ikara-dardare antxa
sorrarazten dit emen.
Eta ori esatean, bular-ingurura eraman du eskuiko
esku zabala, eta an, zerbait ba dala adierazi nai izan
dio bere entzuleari.
Parre gozoago egin du orduan Araibar-ek.
–Eta zuk zeuk, mozorroz jantziko ba ziña, zein jantzi-modu aukeratuko zenduke?
–Nik? Ba, agian, Luis XV arena edo, eragozpen bat
izango ezpa nu.
–Eta zein?
–Nire oiñok zatar aundiak ditudalako, eta gaiñera
takoi puntetan ibiltzen ez jakiñik, erori egingo nintzakelako, eta min artu ziur ziur.
–Orduan, abarka zabalak oiñetan eta, ikazkin jatorra zu, arraiopola!
–Barkatu, baiñan ori ere ez.
–Zer dala-ta?
–Ikazkiña ere, beltz xamarra dalako!
–Egia. Buru txarra dut benetan. Beraz,... iriña,
zuria danez geroz, okin janzteari zer iritziko zenioke?
–Ezta gaizki. Edota, txiribogin ere berdin izango
litzakit.
–Tabernari esan al duzu? Ardoa ere, beltza da,
ba...!
–Noski. Baiñan... ardoa da.
Zalaparta ta izketa naastua dabtl edarietxe txiki
batean. «Inguma Bar» du izen txanbeliña, eta erriko
bazter egoki batean dago.
Gizonezkoak sar-irtenka dabiltza eta neskatxa
politak ere agiri dira prakadunen artean. Begi inguruak beltx-beltx, ezpaiñak gorrimin, or daude Mimex
eta Ani, eserleku txorrotxen puntan kokaturik. Begi
keiñu sarkorrak egiten dizkiete aldameneko gazteai.
Iru mutil daude aien ondoan.
–Ani, gazte oiek ez dute gogorik ezertarako.
–Goiz da, Mimex. Baiñan, zuri entzun eta gero,
oiek ere... besterikoak dirala esango nuke.
–Bai?
–Ez al duzu ikusten irurak dituztela bigotetxoak?
–Bai, ba dakust. Ez dut siñisten, ordea, ikusten
dudan guztia.
–Baliteke itxurak egiaren berri ez ematea, iñoiz.
–Goazen, neska. Ea an ezer oberik izaten dugun,
berandu ere ba da-ta. Emen ez dugu gaur giro-antzik
batere. Esan digutena, berriro ere, irtengo da egia.
–Bai, gure merkatua estutzen ari dala, ezta gero,
gezur.
–Noski.
–Eta besteena, zabaltzen ari dala, ere, bai.
–Baita.
–Nork esango zukean, emen ere orrelako emetxoak sortu zitezkeanik?
–Landare batzuentzat, lurrik geienak dira aukerako.
–Puf! Utikan! Leenago, guretarikoai zioten «galduak».
–Errazoi ederrik ba duzu, arean. Orain, berriz, besterik esan bearko: gizon galduak...! Ja jai...!
Otsedakiñak, zirikari edo animadore maritxu
baten kanta mengel lirdingak entzun-arazten ditu, eta
neskatxak solasean ari bitartean, mutil lerdentxo aiek
txoko batean eseri dira, aiei beatu ere egin gabe.
Ani-k eta Mimex-ek zangoak ezezik, belaunak eta
abarrak ere, agirian dauzkate, mutil aien begien bistan. Jardun ondoren-gabekoa. Bizkar eder beltzeranetan aizea libre dabil ibili. Baita euli bat edo beste ere.
Aspertu dira, dirudianez, Eva-ren alaba guri ta
mardulok. Eta etsita, Mimex eta Ani, beuren beso
mamitsu ta lepo-inguru billoizak gaiñeko jantzi apaiñez estaliaz, kanpora dioaz. «Fenix» aldera, nunbait,
dantzaketara, akelarrera, gizonezkoen billa.
«Inguma Bar» txukunean ez da orain emakumerik
iñor gelditu.
Ez dute, agian, faltarik ere egiten. Gelditu diranak... naikoa baitira.
Doiñu zoliak, burrundu ozenak, jazband orrotxoak
dioaz aldean. Zarata oiek «Fenix» hoteletikoak dira.
Zarata guztiak musika ez izan ba.
Jendez gaiñezka dago saloi ederra.
Jantzirik
parragarrienak,
soifieko
apaiñenak,
antxen agiri dira, dantzarien gorputzai atxikiak. Kapa
zabal, praka lasaiak. Gona loratsu, azpilduriz beteak.
Aintziñako tankerakoak, mende erdikoak; oraintsua-
gokoak; gaurkoak ere bai, eta orobat geronei edo
futuristak ere.
Gezur-muxu estuak dituzte guztiak; antifazak alegia. Musikariak ere bai.
Asmatu diran koloreak dute an erakusleku. Argi ta
illun, beltzeran eta arre; gorri, orlegi, urdin, ubel,
orbelkara eta bitarteko litsetaz gogoak eman-ala. Historiako irudi-orri asko alkarren ondoan erkatuak, alkarren aldamenean jarriak dirudite.
Kolore bat dute nabarigarri, ordea. Kolorea ez-pa
da ere, distira, suaren distira, griña goriaren ziztada.
Araginaikeriaren begirakune likisperaa.
Soinu eta emakume. Emakume ta edari. Edari ta
griña; sukia ta sua, eme ta giz.
Durunduaren iturriak zabal daude: rumba ta
mambo, samba ta rock and roll.
–Araibar! Ikusi al dituzu aiek?
–Ez oraindaiño, ez dira agertu.
–Zenbat papertxo zabaldu zituzten, ba?
–Emen gaudenok baiño geiago bai beintzat.
Eta gazteak, musikaren doiñu-sarepean, bakoitza
bere emakumeari gerri-gerritik estu eldurik, alkarrengandik urrundu egin dira.
Ba du noizpeinka aterrune ta geldialdi, musika ezsamur ta lizun arek.
Orduan, baztertxoetako mai tipien inguruetan biltzen dira dantzariak eta zomorruak, eta kopa garbien
leiarrak, edarien lerdeaz zikintzen dituzte. Edari txurizka, ori, sagardo murgil antzeko, gorribizi, piperkolore eta anitz geiago.
–Kolombine eder, edan ezazu kopako au.
–Ez dut geiagorik nai, Arlekin lerden.
–Dantzan poliki baiño polikiago dakizu, laztana.
Edaten, ordea, ez.
–Bai, Arlekin; ez esan niri dagoaneko laztan itzik.
Bai, dantzan ez dakizu orren egoki. Niri edariak
eskeintzen, ostera, ez zera aspertzen.
–Ez al zera, Kolombine eder, egarri?... Ni neu, bai,
ba naiz.
–Baita ni ere! Ain zuzen, ez edari zatar oietaz.
–Nola diozu? Itz ori jaurtikiaz, akuilluaren antzeko
ziztada egin didazu barruan.
–Arlekin, zer dala-ta esaten diozu ezagutzen ez
duzun emakumeari «laztan» itz goxo ori? Orrelan aritzen al zera zure amaigabeko neskatxa atzipetu oietaz
ere?
–Nola dakizu orrenbeste ipui?
–Ni ere emakumea bait-naiz, izan ere.
–Zer duzu zure erranera oietan, Kolombine? Eta
zer zure begietan ere?
–Zer nai zenduke zuk, nik izatea begietan, sua ala
baretasuna?
–Sua, laztan, sua; soiñean bezela, zaiñetan bezela,
odolean...
Eta orduan, neskatxak, zorrotz beatzen dio, eta
onen ezpaiñetatik irri emea suntsitu ta atzendu egin
da. Arlekin dalakoaren kopeta eta masailla ta sudurra,
zurbil ta irritsez daude. Zerk aizatu ote du orrenbestean? Zein zauritan ukitu ote diote alako neska apaiñaren so sistagarriak?
Soiñulariak berriro egin diote musika dorpe ta
itsaskorrari.
Giro artan, dantzari bikain izango, txerrentxoren
menpeko zoliak ere.
Koparen zurrutadak eman dio barruan zuzperraldi
berretua, Arlekin txairoari. Eta Kolombine-rekin berriro saio astean, beste mozorrodun bat eldu zaie baranora eta, gizabide biguiñez, emaztekia eskatu dio
Arlekin-i. Ezin ezetzik esan, eta orra or orain gaztea,
gutarrez josia, gurariz blei, baiñan... Kolombine gabe.
Etorriberriak eraman du aise ta biguin, neskatxa garri
liraiña, eta an beste lagun askok osatzen duten notinitsasoan erretenik utzi gabe joan dira, konpas azkarren kateak lotuak bai lirean.
Matel-ezurrak alkar joaz, asarrearen zeiñua agiri
du Arlekin-ek bere betartean.
Urrengo soiñualdian, ordea, arrai labain artaz
jabetuko da, noski.
Eta botako diona ezta sarea bakarrik izango, amu
biurra ere sartu gogo izango dio, ongi atxikia ta katigatua geldi dedin bere maitakeri-ziskuan.
Orixe izan da Arlekin dotorearen asmoa eta erabakia.
Iritxiko ote, bein berriro, bere lerdeaz, beste aingerutxo garbi bat zikiñaraztea, itz zuri ta amarrutsuak
bide?
«Fenix» hoteleko saloi nagusiko orma-arteak ia
iñor gabe lotu dira. Ango aize itoan, kirats minkatxak
erro luze biur aritsuak edatu ditu.
Soiñu erogarrien oiartzuna ibitzenago eta pakearen iratxoak ernaiago, areto artan sartu bearrez.
Artean, satsuñoak aztamuka dabiltz baranoko gelatxo
aietan.
Hoteleko otseiñak erdi loak arturik, argiak itzaliak
izan dira. Isillak, bere eskubideak galdetuaz, arra
beteka ta baratxe baratxe, alderdien jabetasuna
ardietsi nai du.
Mefistoren atsak utzi du nonbait, arrasto ta lorratzik; eta hoteleko areto nagusian eta beste batzuetan
ere, irazekitako aragi-pindarrak erregaia eskatu izango zutenezkero, su-dei oiek alabearreko azkena ta
burutzea izango, ziur asko.
Arlekin-ek, arako neskaren billa jardun ondorean,
etsipena iretsia izan bear du, ezpaitu, damurik, geiago aren gerizarik atzeman. Berealakoan aldegiña izan
da, arean, Kolombine zoragarria toki artatik. Eta norekin?... Zozoa alakoa!! Zergatik utzi besteren besoetan?
Eta onek min ematen dio, saminki, Arlekin lerdenari. Nor ote zitekean etsai ori, oillar ori? Nor zitekean
an, aura baiño pinpiriñago, giarrago, beroago, toago?
Nork linburtu ote du neskatxa xarmanta, jai ederra
bukatu baiño leen andik aldegiteko eta... Diruagatik
baldin ba zan, Arlekin-ek ere dirua ba zuan ba, ortan
eralgiteko!
Pentsamentu oietan igari dabillelarik, eldu zaizkio
gazte batzuek eta neska pertxenta bi ere. Jendarte
artako azkenak, noski; goenengo gau-txori narratsak
agian...
Auek ezagunak beintzat: Ani eta Mimex, aragi-bizi
saltzailleak.
–Ai emen zaude deslai eta soil, bakarrik, gogoetan
ala edariaren losuna nagian, eta Arlekin jantzian? Ai,
maite; muxu bat egingo dizut, bi, iru, luze luzeak, zure
penak aztuarazteko –diotsa Ani-k, eta ezpain lodi
gorrimin aietan txera xamurra eskeiñi dio gazte
buruederrari.
–Geldi, Ani, geldi.
–Ez-ordu al da ba, maite? lngumatxo berriren
batekin izan al du dagoaneko jostaketa, gure mutil
galant onek?
–Nardagarri zera une ontan, orrela ariaz, Ani.
–Zer du gure zalduntto gordin bipillak? Elbi gaiztoren batek eztenka egin al dizu? –diotsa, katemeak
bezela, Mimex-ek ere.
Eta beste musu ezo ta pinturatsua ezarri dio aoan
Arlekin-eri.
–Urdanga labain ori!
Beste mutillak, edari geiago eskatu dute, eta mai
borobil baten biran eserteko zera egin dute.
Otseiñak, mantal txuria aurrean, ba diotsate:
–Aski da, zaldunok, gaurko. Zer guztiak biltzen ari
gera, eta guk biar lana izango dugu goizetik eta
berandurarte.
–Atera zazute zerbait –dio Mimex-ek lotsagabeki–.
Or duzute nagusia, eta alperrik izango duzute ukatzeko gogorik izatea.
–Eta gaiñera, zaldun au gaur, bildur da andreekin
egoteko, edaria zurrut artu ezik. Ja, ja, ja...!
–Kanta dezagun, gazteak, kanta –erran du irri gangarrez Ani beroak–. Makaleri ergol batek joak al zaudete?
Beti eta beti jolasa,
gazteriaren ametsa.
Ardo ta andre, andre ta ardo
aragia ere bebil lasa...
Txolkada batzuek edan, besteetakoak maia ta
lurra zikindu, gazteen batzarrak amaia bear zuala
adierazi die Luki-k gozaro eta garratz, irriz baiñan bultzaraziaz.
–Tira ba, tira. Goazen beste txoko batera.
–Lotara obe.
–Nor norekin? Bost gaude ta... Bi eta iru.
–Nirekin ote? Au poza! –diotsa Ani-k igurtzizko ele
amarrutsuaz.
–Zurekin ez! –erantzun dio Arlekin-ek.
–Orduan, maite, nola ez ba nirekin? –Mimex-ek
adurretan bezela.
–Ezta!
–Beraz, nun dituzu Loli, eta Kolombine ori...? Ja, ja,
ja! Aldegiñak edo ez agertuak baitira gau ontan?
–Alperreko orduak illunpe ontakoak, Arlekin. Gaur,
baru eguna izango duzu, barualdi. Ji, ji, ji, ji!...
–-Ja, ja, ja, ja!...
Eta dringili drangulu, albo alboka atera dira hoteleko jardiñeraiño, bai neskatxa gautar aiek eta baita
aien adiskide zaldunak ere.
–Ordua zan –esanaz, ertsi du Luki-k poz apurra
barneratuaz, kanpoko ate zabal burnizkoa.
Hotelean bertan bizi diranak, ba dukete orainez
gero, lo egiteko beta gozoa.
Illargipean kalean zear dioaz bi eta bi. Irugarrenak
agur egin die, erdi agur edo ordi agur. Arlekin-en gorputzak, moduren batean, atseden izango du gau
ontan. Besteen itzalak, bi eta bi, kale ertzean suntsitu
dira. Gauaren isil beteak babespean artzen ditu gaizkiñak ere.
***
«–Nolakoa ote da Kolombine-ren arpegia, antifaz
dalakoa gabe? Aren begiak ezagutuko ote nituzke,
berriro ikusteko zoririk izan ezkero? Musuz musu alkar
aurkitu ezkero?
»Aren mintzoa, aren aots garbia bederen, bai,
ezaugarri izango litzaidake.
»Nor ote da gero, emakume goxo ori? Emen irian
diran neskatxarik asko neuk ezagutzen, eta ori, nor
ote dut?».
Orrelako peñtsamentuak dabilzkio bere buruko
errotan bira ta bira, «Arlekin» jantzia erantzita, unaturik, nekatuta ta asper-antxa duan Araibar zaldun
galant eta emakume-zoratzailleari.
«–Zer ote du neskato arek? Zer, bere kolkoan eta
buruan eta begietan? Ez ori, musu berorik, ez irritsa
bereixirik eskeiñi didalako, baiña... Aitzitik, esaera
mingotsa jaurtiki dit, jaurtiki. Zelako esanaia ote
dauka aren ele gogorrak? Loli ere gogoratzen dit, baiñan ura ezta ain ederra, nirea dan arren... Loli gaisoa!
Osatu ote da eri iragankor artaz?
»Egarri dala esan dit Kolombine-k. Eta zeren egarri? Ez ote da ikasle oietariko, filosofi edo elertizale
ameslariren bat? Eta nork eraman du, nire besoetatik
kenduaz? Besoetatik kendu ain zuzen, ez. Aren dantzakera, beste modu batekoa izan da. Aren bularra
niregandik aparte ibili da. Ez dit utzi arek bere soiñik
marruskatzen, beste edonork bezela. Ezta gerria estutzen utzi ere. Ez aren masaillei igurtzialdirik egin nire
bizar puntekin... Aren aoak eztu ezer eskaiñi, ez eskatu. Edaririk ere ez.
»Noren egarri ote da, ba? Nire ez, agian, beste
norbaitekin joan baita...
»Eta aren begietan, begi berde eder aietan, ez
zegoan alako griña-surik, amodio gar likiñik...
»Eta orduan, zertan eldu izan da onera, dantzaketara esan nai dut, "Fenix"-era aratuste dantza berogarrira?
»Zergatik?
»Eztakit. Ni neu, badakit zergatik joan naizen, eta
utsik atera naiz gaur, aspaldi ezta. Mimex-ek eta Anik, gaiñera, nire lepotik barreka jardun izan dute lasaiki. Dirutrukeko neska merkeok!... Alaz ere, ez naute
menderatu, ez batak eta ez besteak.
»Kolombine-k menderatu nau, garbiki ordea,
gogoz, asmoz, gurari apartekoz!
»Nor ote dut nik neska eder ori? Gau berri eman
didan unetxo gogoangarria!».
***
Araibar zaldunaren gelan, telefonoak axut egin du,
isilari bere miesa fiña urratuaz.
Zalduna lozorropean dago oindiño, agian. Alaz ere
jaso du urrutizkiñaren zera.
–Nor zaitut?
–Luki naiz, jauna.
–Zergatik deitu didazu, oraindik lo nengoan eta?
Ez al zenekian niretzat goiztxo zana?
–Bai, berandu-goiztxo da noski, amaikak or-or
dira-ta.
–Naikoa duzu berriketarik. Zer duzu mandatu gai?
–Karta bat utzi dute zuretzat.
–Karta bat?
–Bai, ekarri dute beintzat eta ementxen dago.
–Orixe da itzaren etorria, gizona.
–Nai al du ofizinara bialtzea, ala teatrura ala...
–Ortxen eduki ezazu. Geroago agertuko natzaizu.
Besterik ezer?
–Bai ba. Berealakoan emateko adierazi dit ekarleak eta...
–Zertarako ainbeste iraduz? Dantzariren bat ote
zan edo, artistaren bat edo?
–Artista! Ez makada ere! Soiñean du ark arte
bikain bikaiña.
–Zer diozu?
–Zera, neskatxa bat izan dala ekarri duana.
–Eta nun dago, nolakoa da?
–Nolakoa zan? Ederragorik ez dut ikusi... nire
begien aurrean.
–Iparragirren eskolakoa al zera? Aizu, aizu, eta
aren begiak nolakoak ziran?
–Zelan azaldu ba neki!.. Auxen bakarrik esango
dizut, eta barkatu ni bezelako zaarrak zurekin duan
konfiantza xamarra: ura ere txurikatu baldin ba
duzu... zorionak! Eta nik, gero, nire urteetan amaika
ikusi ditudala kalean eta kamerinoan ere... badakizu!
–Bidali ezadazu arrapatakan gutun ori, Luki.
–Baita.
–Agur, eta gero arte.
–Agur, jauna.
***
Araibar-en eskuetara da gutun txuri-urdinkara.
Urduri, beingoan urratu du azala.
Barruko orrian agiri diran letrak, ona emen:
«Emen berton, iñauteritan.
Araibar zaldun gazte:
Ba nuan zure entzutea, eta zerbait geiago ere bai,
arpegiz eta soiñez ere ezagutzen baitzindudan.
Ezer gutxi esan genion alkarri bart. Etzan komeni
agian, geiago zertzerik. Gazte zera eta eder; argi, lilluratzaille ta diru-otsekoa. Doai guzti auek, zuregan ta
zure giroan dituzu.
Grazi ta jas bereziz, urrenik urren, zure eskuetan
erori dira neskatxa doakabe batzuek. Badakit. Aien
ezpaiñetatik, lendabiziko beroaldian, birlora-aroan,
eztia bezela ateratzen da zure izena, aipamen xaloz,
oroi kutunez, zinkurin epelez gaiñezka.
Zutaz mintzatzen diranean, zurekin amesegiten
dutenetan, neskatxak, bupera, jauskor ta malgu izaten dira maiz. Ai, Araibar, atzoko nire Arlekin denpora
laburreko!..
Ta zu, arroxko zagoz. Nolatan ez ba? Eta zuk, aragizko jainkotxo egiten duzu zeure burua. Eta neskatxen soiñekopean, odol gazteak, mami beroak dardar
egin oi du zuri loturik diranean, zure besoartean, zuri
bultzaka dantzaketan ari diranean, alkarmiñez eta
zirriketan.
Arrokeri ergela zurea, ordea. Lurrezkoa, autsezkoa
baita irudi ori. Biarko autsaren asikiña, utsaren pareko.
Alaz ere, zerana zera: gazte, eder, ondasuntsu.
Nork eman dizkizu oriek guztiak? Baiña, bizitzak
muga laisterra du, eta amaia, urbil. Zure ta nire edertankera auek maskilduko dira eta zimelduko gera, eta
ustelduko ere. Eskuartea? Urbil dugun munduko ondasunen banaketa orrek, aizatuko eta barreatuko eta
sakabanatuko ditu zure laukoak eta beste askorenak
orobat..
Egarri nintzan eta egarri naiz. Zu etzera gai, ez dut
zure gorputza eta ez gogoa gai, egarri au asetzeko,
ezta arintzeko ere.
Ez dut, bada, zure gizon-aragirik nai. Ezta bear
ere. Urbillekoegiak gera. Ni ere bilbotarra naiz, eta
gaur ez dizut besterik esango. Baiñan kanpoan nabil
eta berriro kanpora nioa, urrutira. Itsasoz araindira.
Ez zaite, bada, nitaz arduratu.
Arduratu zaite zure biotzaz, zure gogoaz. Orixe
bakarrik eskatu nai nizuke. Ezta, orraitio, niretzat.
Zure ta nire gain Dagoanarentzat. Betiko Zaldunarentzat. Zaite aren zalduntxo apal.
Europara berriro itzul nadiñean, egiazko zorionzidorrean zear ikusiko al zaitut.
Ar ezazu nire maitetasunaren agiria eta odolaren
dei gozoa,
Kolombine».
Alaz ere, bigaramon goizean, eguzkia azkar igon
da bere eguneroko bide sotilletaz goieneko larre urdiñetarantz. Ortziak, itsasoaren antzeko soiña du, eta
torre luzeenak ere, itzala, geriza, urri, txiki eta bildua
egiten du lurraren bizkarrean.
Iri aundiko kaleetan jendeak, oi duan egonezin ta
ibillimiña erakusten du. Aundikiak ere kalera irtetzeko
ordua da. Gizon dexenteena, beraz.
–Aizu, –diotsa neskame baldarrari etxekandre beti
langilleak, igandetan ere erropa garbiketan jarduten
baitu–. Ez al da oraindio jeiki Araibar zalduna?
–Ez, eztut oraindiño ikusi. Ezta sentitu ere.
–Berandu xamar da ba, ta... Ots egiozu!
–Bai, andere.
Alfombra malgu biguiñean zear isil isil doa mandataria, gelarteko iragangoan zear. Zaldunaren logela
parera eldurik, atzaparren bizkarraz, exur soiñua
atera du, atea kax-kax-kax joaz. Inguru osoan ezta
zarata txikerrenik ere.
Berriro ere jo du ba, kax-kax-kax.
–Zaldun jauna!
Oiu alperrekoa, ordea. Ezpaitu batere erantzunik
jaso. Orduan, eraso dio ukabil sendoaz, bun-bun-bun!
–Araibar zaldun jauna! Sar al nindeke?
Alperreko deia eta atejoka, ain zuzen. Alako
batean, neskame urduriak, atea geldi geldiro idiki, eta
berriro ere, zer gerta, adiarazten du:
–Sar al nindeke. zaldun Jauna?
Logelara da serbitzaria, eta begiraldi azkar zeatzez ikusi bide du toki osoa. Eztago iñor. Oatzea ere,
oso osorik dago, poliki poliki, ukitu ere gabe. Eztu bertan iñork lorik egin gabaz, eta ezta atzekalderik atsedendu ere.
Oe-maitxo gaiñean dagoan erloiua lo dago, geldi.
Amabiak iragarten dituzte aren orratz luxeak. Afaria
etxean jan zuan, eta arrezkero irten, eta itzuli ez, nonbait.
Ez zan, ordea, zer bakanegia ori, gela artan bizi
zanarentzat. Bein baño sarriago gertatu oi zitzaion,
astean.
Ez, izan ere, gaueko Gurketara, adoraziñora alegia, joan oi zalako.
Gorputzeko nekeak izaten dute bare-aLdi. Bai eta
animakoak ere. Loli-ren ondoeza, erialdia, onezkero
amaitua izango zala uste zuan Manu-k. Eta arako
karta sakon eta iraulgarria gorabeera, urak leengo
bidetik zioazten. Eguzkialdi eta euri-zaparrada bakar
batek ezpaitu uzta mardulik sortzen.
Egun batzuek geroago, eguerdi aldean, Errekaldeberri inguruan, beribil txukun bat zegoan geldi,
«Dauphine» bat.
Barruan zegoana, Manu zan, eleberri ontako
ardatz-notiña. Zerbait baru aldi egiñik zegoan, arrigarri ba zan ere. Araibar baru-egiten garizumako lendabiziko astetik! Loli makal xamar zegoala jakin zuanean, aste bi leenago edo, berak ere urrutiratzeko
beta izan zuan, kanpora joan bearra zuala adierazi
bait zion neskatxa menperatuari, garatz eta negozio
kontuetara, alegia. Gona-kontuak baiño izan ezarren
ere.
Anartean, ordea, emakume begi berde batek egin
zuan agerraldi oi eza Manuren bidean, eta zalako
Kolombine aren sermoi laztantsuak zulotxoa edo egin
zion barruan. Beintzat, zerbait koxka bai. Egun
batzuek iragan ostean, ordea, edarian bere sentipena
irauli zuan arren, leengo senera urbildu zan, eta leengo adiskide emearengana jo nai zuan. Adimenak baiñon maizago oroipenak agintzen baitu gure zerean,
borondatean; bide ikasiak bazter ezagunak, lagun
jakiñak...
–Kolombine arraio ori! Begiak besterik ez ditu ederrak... Egia esan, gaiñetikoaren berri eztakit, besoak
bai politak zituan arren. Gorputza estaldua, ta nola
gaiñera, zedukan eta!... Nire nor izan nai ote zuan
orrek? Emaztea ezpada; eta ez da; alaba gutxiago, nik
semerik ez alabarik, dakidala, izango ez bait-dut, gauzak aldatzen ez baldin ba zazkit beintzat nire gorputzean... Nire arreba izan nai ote du ba?... Kristo-gan!
Ori, ba liteke; orixe adierazten du gutunaren azkenaldean. Nola zan? Ixo!: «zaite Zaldunaren zalduntxo
apal!» Ez da gaizki esana. Baiñan, ni neu ere, zalduna
naiz, eta ez txo orrek ematen duan zeetasuna, txa-
txar-antza. Utikan!... Utzi ditzagun kontu auek zaartzarorako. Orduan, siñismen-gabeak ere elizaren
babesera, eta dorrearen gerizara eramaten dituzte
beuren ezur zimelak. Oroitzen naiz erritxo bateko
mediku jaunaz. Ark ere, ba zituan amaika esanaldi
apaizen kontra eta gero zer, ba? Bizkarra kako, sudurra luze, dindirri-jario ta malko-errez zegoanean, an
dioa apaizen ipui ziranak entzutera, eta pozik gaiñera... Zertan, ordea, ari naiz ni emen agure biguiñen
gogoak aipatzen? Kanpora, kanpora ezti-eleak. Eta
noiz agertuko ote da Loli ori ere etxerantz?
Kotxean barruan Manu-k, radioak baiño berriketa
geiago zerabillen, bera esale ta bera entzule.
Ez zuan asko uste izango inguru artan ezaguntxo
bat zuanik. Mutiko batek jo zion beribilleko kristala.
–Egunon, jauna! Ezer nai al du 48-gn. etxerako?
–Arraiopola!–oiu egin zuan Manu-k itzegiten zionaz
konturatzean–. Mutiko au, arako ura duk, iñolaz ere.
Aur oien begia eta burua, gureak baiño txintxoagoak
dituk! Guk gerok aiña oz ote dakite aurrak sarri askotan?...
Idiki zuan kristala nagi nagi.
–Aizak! I nor aiz ba?
–Ni? Beste bein ere eman zidan tebeotarako diruata!
–Eta egingo al zenduke berriz ere...
–Mandatua? Bai pozik!
Eta eman zizkion zeaztasunak, Loli-rekin berarekin
itz egiteko aginduaz. Ba zegoan, ongi; ezpa zegoan,
ezer ez, eta kitto.
–Eta zer esango diot gero Loli-ri?
–Polita al duk, Loli?
–Bai, orixe esaten dute emengo tasketan gazteak,
mutillak.
–Eta i, tasketara joaten al aiz, orren koixkorra izanik, umekondo ori?
–Batzuetan bai, otz dagoenean eta; euria danean
eta. An ez baitute eskatzen ez dirurik ez txartelik, sartzeko.
–Aski duk, motell. Ar itzak, eta joan adi, ta beingoan itzuli, e?
–Bai, jauna.
Mandataria eta Loli berdin-xamar agertu ziran,
alazaiña, Manu-ren begien bistara. Mutikoa aren etxealdetik zetorren, eta neskatxa, jostelekutik etxerantz
zioan.
–Loli!! –dei egin zion gozokiro ta alai Manu-k.
–Ene! Manu!... Sasoia zan berriro alkar ikusteko!
–ziotsan atsekabe eta poz, biak batean, neskatilla
baserritarrak.
Aurreko egunetan, adiskidetxoak, Loli-ri ziri ta ziri
ekin zioten, oartu bai zuten, neskatxa, deslai eta
bakar zegoala. Orrez gaiñera, garizumako itzaldiak
entzuten ere asiak ziran eta, noizean beiñeko bide
oneratze-saioak ematen zien emaitza, anima loakartueri.
–Loli! –ziotsaten emekiro–. Zu, gu bezelako gaztea
zera, gure erakoa, gisa onekoa, alaia, eta zintzoa ere
bai. Erritar xeeak, jende laua gera. Eta egia esan,
Manu ori ezta...
–Manu ori, beti? Zer duzute zer esan nire zaldun
ortaz?
–Ene! Zalduna!... Eta gaiñera nire zalduna? Nungo
andereño edo dama urdiña zera ba, zu? Ez da naikoa
izen politaren jabe izatea, tratamentu biguiñaren
arian oitutzea.
–Dirua, eta aziera ona ere ba ditu arek. Eta lanbide emankorrak ere bai.
–Lanbidea, ez dakigu guk oraindiño. Zuk ba al
dakizu ziur?
–Ondamua ta bekaitza ta ikusieziña al duzute zuen
kolkoetan?
–Zurekin bare-bareki mintzatzea, zer zailla izango
zaigu, agiri danez. Baiñan, kezka bat dugula guregan,
orixe bai, adierazi nai dizugu, argi ta garbi, orratio.
Entzun ezazu, bada, mesedez, e? mesedez, zure
onean ari gera-ta. Egonarri eta arretaz, eta gero, itzegingo diguzu.
Arnasaldi sakon betea egin zuan Loli-k, nazkaz eta
egoneziñez bezela.
–Itzegin ezazute, bada, baiñan iñor iraindu gabe.
–Ai, ori, Loli... Guk u, egia jakin nai dugu eta egiak
iraiña berea baldin ba du, orduan, isilduko gera.
–Utzi itzazu lasto ta orbelak alde batera. Eta jo
mamira, giarrera.
–Zuk zer duzu oraiñarte... Manu-rekin?
–Neskak, orixe da zuek jakin nai duzutena. Nik
beste berri izango al duzute bada zuek? Ta, ta, ta!
–Ikusten? Zein baiña zurekin...
–Auxe bakarra jakin nai genduke: alkar-gei al zeraten dagoneko. Itzik eman al dizu?
–Zeren itza, ordea?
–Ezkontzeko itza. Orixe da neskatxa batek ezer
menpe utzi baiño leen, gizonagandik jaso bear duan
itza. Eta ala ta guzti ere...
–Ez, ez dit itzik eman.
–Eskatu egin al diozu, ba?
–Ez..., adiskide barruko bat baizik ezpaita!
–Barrukoegia oz ote da, gero!... Belbillean eta,
bide bakarretan eta, biok lasai ibilteko!
–Isilik zu, txatxala ori. Parkatu, Loli, onek beti izaten ditu mintzo aukeragaitzak.
–Ni bakarrik al naiz gazte batekin txoil, popoan
dioana? Zuek ezin duzutelako. Ikusi or, aurreko usaitegiko neskatxa beltzeran ura ere; laugarren bizitzako
katu-nabarra ura ere; eta zuen porteraren alaba, Kontxi, ura norekin ezta joaten? Eta alaz ere, xaloa da,
polita da, begikoa da edonorentzat, nik baiño zango
liraiñagoak edo gona motxagoak ditualako. Eztakit nik
zergatik...
–Ez, noski, oz zera zu bakarra. Bai zera! Aiek ez
digute axolarik ematen, pena ematen digute, orixe.
Baiñan, zuk, Loli, gazte ori nor duzun ez dakizu, eta
guk ere ez, baiñan ikasiko dugu orren ibillera ta izakera.
–Zuei bost, ardura zaizute!
–Ez diozu egiarik, Loli. Zu zera gure lagun urkoa,
urkoena, eta orregatik gabiltz kezkaz, zuk uste ezarren. Edota, zuk ez al duzu nabaritzen zure neskatasunaren zerik?
–Nire neskatasuna? Nire izen onaz al diarduzute?
Nork izan du ausarkeriarik aski, zer oietazko elea aizatutzeko?
–Ai, Loli, Loli! Gure izen ona ez diogu geuk gure
buruari ematen. Besteak, enparaukoak sortzen dute,
eta obetzen edota gutxiesten.
–Zuek ere, Aita jesulagun orrek buru-beroturik al
zaudete?
–Ez, maite, arek ez du nai buru berorik; arek buru
argiak nai ditu, eta biotz onak, griñak menderatzen
dakizkitenak. Zuk ere gurekin etorri bear duzu kontu
onak entzutera. Biartik, edo gaurtik obe, nai duzua?
Edota, izaten al zera iñoiz elizaren baten Manu-rekin
batean?
Ez zuan jakin Loli-k galdera orri zer erantzun, egia
esan ala gezurra asmatu.
–Erantzun ezazu, Loli. Gure erako neskatillak orixe
egon bear dute, mutil batekin bakarrean asi eta lendabiziko egunetik. Elizarako bidea irakatsi, ez baldin ba
daki, edota azturik izanezkero.
–Ni bide onez nioa arekin, asmo onez.
–Eta arek ere gogo orixe al du? Ez dugu guk lendabiziko arririk jaurti nai.
Bakarrik gelditu zanean, negar egin zuan Loli-k.

You have read 1 text from Basque literature.