🕥 30-minute read

Araibar zalduna - 01

Total number of words is 3888
Total number of unique words is 1813
31.9 of words are in the 2000 most common words
45.0 of words are in the 5000 most common words
51.2 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  Eusebio Erkiaga
  
  ARAIBAR ZALDUNA
  
  Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,
  liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.
  Liburu gehiago eskuratzeko:
  
  
  Iturria: Araibar zalduna, Eusebio Erkiaga. Kuliska
  Sorta, 1962
  
  Egileari buruzko informazioa:
  
  
  KULISKA SORTA
  EUSEBIO ERKIAGA
  
  ARAIBAR ZALDUNA
  1958 DOMINGO AGIRRE NOBELA-SARIA
  Euskaltzaindiak sortutako saria
  Itxaropena Argitaldaria
  ZARAUTZ-EN
  1962
  
  I
  Kirrinkada latza egiñaz, dendako ate biak ertsi
  zituan mutil batek. Arratsaldeko bostak ziran, ordea,
  eta an kalean zear zioaztenak, arriduraz beatu zuten,
  ezordu artaz konturaturik.
  Gaztea zan ateok ertsi zituan mutilla, ongi jantzia,
  arpegi borobil, bizkar sendoa, ille gorrizta, begi urdin.
  Berealaxen, ate bien arteko orman, arrizkoa bera,
  paper zuri bat itsatsi zuten. Papertxo bat, lau aldetik
  berdin sarnarra, eta inguru biran lerro beltz gizena
  zuana. Mutil koxkor batzuek zeuden begira, geldi;
  gizonezko batzuek ere, begiraldia egiñaz, aurrera ekin
  zioten.
  Neskatxa gazte bi geldi lotu ziran ; liraiñak, metalezko takoiak orpoetan; saku-marrazko jantziaz bata;
  bestea gerri estu medarra. Begi aundiak biak, ertzak
  illunez beteak. Emakume zaarrago bat, koipetsua
  bera, antxen beeari josia bezela, begiak zabal eta aoa
  zabalago zegoan, itz egin bearrez larri:
  –Andertxo, nor il zaizu? Aitona? Denda onelan
  bapatean izteko...
  –Bai.
  
  –Noiz, ordea?
  –Ordu beterik ezta.
  –Ta nola ba, atzo bertan nik ikusi nuan-ta?
  –Baliteke. Gaur goizean ere, kalean eta emen ere
  egon da-ta...
  Neskatxak alkarri begiratu zioten, eta andra gizen
  arek noiz aldegingo ote zuan, urduri zeuden.
  –Orain nor izango dugu emen dendari buru. Andertxo? –atsoak, bere matraka atertu nai ezta.
  –Gure amak esan bearko du ori.
  –Amarena al da denda au, bada?
  –Andretxoa, aski da galdekizunik, ereti ezegoki
  ontan.
  Neskatxak berriro alkarri keiñu-zolia. Atsokote
  arek sudurrak astindu zituan, ustegabeko erantzuna
  irabazi zuanean. Orduan, bira egin eta an joan zan
  zazpi kaleetan barruna.
  Neskatxak itz egiteko abagune aukerakoa ote
  zanentz, zalantzaz bezela agiri ziran. Andertxo-k,
  ostera, itsumustu antzean, aldegin zuan andik. Arkupe luze artako jende artean naastu zan, eta lendabiziko filobusa artu ta abiatu zan.
  –Zergatik ez diozu itzegin, mamala orrek?
  –Zagoz isilik, Karmele, zuk naastatu bait nauzu.
  
  –Nik naastatu, Marga? Ez zazula orrelakorik asmatu ere egin. Zu beti lzango zera lotsorra, eta ez duzu
  nai duzunik iritxiko santa sekula.
  –Bai, lotsatia naiz, eta naiago dut, lotsagabea izan
  baiño.
  –Tira, tira, Marga. Ikusi ere egin zaituala uste dut
  nik gero, Andertxo-k. Eta zuk, ezertxo ere esateko
  ausarkuntzarik ez izatea... Eztakit, eztakit...
  –Aren amak ongi ezagutzen nau ni, eta... ezin
  dizut orain ezer geiago esan.
  –Ezer geiago? Entzun, zu gauza ez baldin ba zera
  Ander-ekin mintzatzeko, nik neonek asiko dizut urrengoan jarduna.
  –Orrenbesterako ez ote naiz ni ere, ba?
  –Baietz uste nuan, baiñan gaurkoa ikusita gero...
  –Ander larri ta esturaz zegoala antzeman diot
  eta... Aitonaren eriotze-unean bertan ez nintzan beste
  zer ortaz jardunean asiko, noski.
  –Ereti ederra galdu duzu bada, xamur-xamur
  zegoala uste dut nik eta...
  Jendea pasatzen zan kalean beera, eta an orman,
  atxikia, isil eta esale zegoan papertxo beltz txuri ura,
  pikaraza bezelakoa.
  
  «Martin Usategi ta Astepe
  Gaur il da 68 urte dituala.
  Gorpu-lorra biar, igandean,
  eguerdiko amabietan.
  Eriotzetxe: Alzola kalean, "Ene Kaiola"».
  Duela 50 urte inguru, bere aita zanak utzi zion
  denda ori. Gauza ugari egon oi zan bertan. Salgei diranak eta egoki arean. Baiñan baita salgei izatea egoki
  ez diranak ere izaten zituzten bertan garabeerak.
  Eskaparate ta erakus-leio zabal eta edatsuak zituan.
  Batez ere, jazteko zerak saltzen zituzten, gizonezkoentzat eta emakumeentzat.
  Kanpotik ez zuan ate zabal bat eta beste estuago
  bat baizik. Barruan, ordea toki edatsua zuan, sail bitan
  banandua. Barrentxoan, goirako eskaillera polita ere
  ba zegoan. Bereala ordaintzen zutenak, oiek erosi,
  ordaindu, gaiak artu eta beingoan aldegiten zuten.
  Epeka edo aldizka pagatu nai zutenak, ostera, txarteltxo bat eraman oi zuten, zorraren agiritzat.
  Aitaren ondarea izan zan denda ortan eman
  zituan, beraz, 50 urte edo, Martin Usategi eta Astepek, orain il berria zanak.
  
  Laneko orduetan, geienbat, izaten zan ori, iñoiz
  denda-orduetaz kanpo ere antxen egoten zekian
  arren. Jazteko gaietan zala tratulari irakurri dugu. Baiñan, ba zuan andik gaiñerako arazu, zaletasun eta
  zeregiñik ere.
  Goirako zurubian zear igonik, nai zutenak antxen
  proatzen zituzten soiñeko berriak. Gela bat, gonadunentzakoa zan; beste bat, gizasemeentzakoa, eta bien
  erdian, errolde ta kontuak erabilteko gela. Etxeko
  eskailleretara zedukan beste atetxo bat, lenengo
  oiñean edo pisoan. Orrela, denda aura, beti bai beti,
  bere ordu-orduan izten zuten; gero, goian, kontabilidade arazuak eta beste batzuek ere egiteko, edonoiz
  izaten zuten beta, legepean zeazki jardunaz.
  Asko ta asko saldu izan zuten aldi batean saltoki
  artan. Azken urteetan, ordea, ez zedukan sartu-irten
  geiegizkorik jendeak, Martin Usategi-ren tegian.
  Gaiak, alabaiñan, beti izaten zituan modakoak, politak, bitxiak; denporen joan-etorrian ordea, nork-merkeagoka edo konpetentzia izugarrizkoa sortu zitzaion.
  Ala ta guztiz ere, ez zan, noski, ori bakarrik, oraintsu
  aldian denda orrek beerantza aundia egin zuanaren
  zio bakarra.
  
  Zer esan makalak ez ziran izan iñoiz! eta inguru
  artako erritar elizarakoiak, apurka apurka, denda artara ez joateari amore-emanik ari ziran.
  Batez ere, «Seiko»-ren bildur betean bizi ziranak.
  
  Beste askoren artean –asko, amar omen dira–, bat
  zan «Seiko» orren begiko zamarra, zikiña, lastoa.
  Alderdi artako elizan, ba ziran bost apaiz. Oietariko bi,
  gazteak ziran. Bata musikaria; bestea gazteen aolkaria, mutil gazteena. Beste bat sasoikoa; au neskatxen
  arduraduna zan. Gero, parroku jauna, gizon jatorra,
  asko ikusia; eta azkenez, apaizetarik zaarrena, baiñan
  andre zaar, sasoiko ta gizon eldu-elduen artean, aldeko geien zedukana, begikoen zana. Oneri zeritzaten
  ain zuzen ere, «Seiko».
  Gaitz-izen ori, mutillak ezarria zedukan. Iganderoko gauza zan, onetariko solas-aldia:
  –Mezatan izan al zera?
  –Bai ba, goizekoan izan naiz, zazpiretan, gero
  mendirantz bizkor joateko.
  –Nork egin du sermoia?
  –Zaarrak, beti bezela.
  
  –Erabilliko zuan ba, ark gaur, gai berriren bat,
  ezta?
  –Bai ta zera ere! Aren gaurko gaia, zuk igarri ezetz
  alegia!
  –Ja, ja, ja! Nik uste dut... seigarrenekoa izango
  zala.
  –Juxto! Zer ortaz jardun izan du.
  –Eta, beste bederatziak noizko uzten ote ditu ba
  orrek?
  –Iztun bakoitzak bere jita ta kera ta esanbearra
  omen dituala, esan oi du ark, eta orra ba.
  –Eta olan izango da, dudarik gabe, ark dionean.
  Baiñan... ez al dago beste milla zer, ara dioaztenai eta
  ez dioaztenai adierazteko?
  –Baliteke izatea. Arek, ordea..., ortik galtzen dirala erruz gazteak eta...
  –Baiñan gazte gutxi joaten bait-dira goizeko mezatara!
  –Ori ez da «Seiko»-ren errua. Gurasoak joaten
  dira, bai, eta batez ere, amonak. Eta amonak asko
  jakin oi dute.
  –Isilik egoten beintzat, ez dute jakiten.
  
  Eta Seiko orrek egin omen zion kalterik ugari, Usategi zanaren dendako bezeria leen aski barreatua
  zanari.
  Gazteen esanak gorabeera, ez ote zukean arrazoi
  mamirik, «Seiko» apaiz jator arek? Seigarren agindua
  eta bere aizpatxo bederatzigarrena, a zer nolako bikote urduria!..
  
  Usategi zanaren ilberriak, askoren mingaiñak eta
  matel-ezurrak dantza dantzari jarri zituan. Goizeko
  mezatan izan ziran atsoak errosarioa, parra parra
  alare, meza bitartean errezatu ondorean, gertakizun
  eta saio egokiak egiñik zetozten atadirakoan, gizartekoen solasak asteko. Etxadone artan, errosarioa, bai;
  baiñan, gero, atadian, gizarteari buruzko mingainsaioa.
  Ez zuten naikoa tokirik izan izango goiz artan
  agertuko ziran egunkari biak, biografi lan guzti aiek
  argitaratzeko, jakiña, takigrafu egoki ta azkarrak an
  izan ezkero beintzat.
  –Arrazoi izan du beti ere, Seiko-k.
  –Nor da Seiko ori? –galdetu zuan birramona zimel
  batek.
  
  –Nor izango da ba? Gazteen kontua, Deograzi. Don
  Tomas-i deritzate orrela gazte txoroak.
  –Eztaki gutxi Don Tomas-ek. Usategi defuntu ederrak baiño geiago bai noski.
  –Berdin esango nuke. Ta orra ba... Usategirenak
  ere egin du!
  –Amaika emakume ezagutu du orrek gero!
  –Denda zedukan, eta, ezta arritzeko.
  –Dendan eta kalean ere, begi ona zedukan orrek.
  –Begia ezezik, sudurra ere bai.
  –Sudurra ez ain zuzen, Deograzi, surmotxa zan-ta.
  –Sudurmotx guztiak dira okerrak.
  –Beintzat, alaba bat eta iru illoba eder utzi dituta...
  –Oiek, ezagutzen ditugunak, eta ez dakizkigunak?
  Jainkoa lagun...
  Orduan, atso urduriak isillagotu zuten beuren mintzoa, eta aien artean batek, eman zien besteai ofiziozko aitorkuntza.
  –Oietaz gaiñera, errion berton, bizirik omen dagoz
  gutxienaz seme-alaba bi; esan nai nuke, semea eta
  alaba. Irugarren bat, kanpoetara bidali zuan eta laugarrena, il ote zanekoa edo.
  
  –Eta lau oiek, bigarren andrearenak izango ziran
  ezta?
  –Bai, zereko bigarrenarenak! Aur bakoitzat bere
  ama bereixia zuan.
  –Kontxo! Beraz, Bizar-Urdin-en parekoa izan zan
  ia, gure Usategi geraka.
  –Bai, alakoxe uso nabarra irten ere, zazpikaletar
  orixe.
  
  Baiñan, Usategi-k, bilbotar jatorra baitzan, ez zuan
  bere denpora guztia eman gona-kontu oietan. Lanbide
  ta ondasun-arazuetan ere sartua izan zan, eta azartua
  ere bai.
  Garatz batzuek ongi irten zitzaizkion ; beste negozio batzuek, ez erdu ez merdu. Irabazpidearen sena,
  beiñipein, ba zuan, eta ara-ona zebillenetan, ez zituan
  aragiaren ertz politak eta bidaste irritsazkoak soillik
  somatzen; ondasun-iturriaren usmoa ere zaiñetan
  zeraman.
  Oiñarria, aitak utzi ziona izan zala, begien bistakoa
  zan. Orraitio, aren aitak ez zuan izan bere bizitza
  osoan, diruaren balio urritze ondarrik gabekoak gogo-
  
  an izanik ere, Martin seme bakarrak, urteren batean
  eralgi eta sakabanatu zuan aiña dirurik.
  Alde aundia zegoan, aitak utzi zion bizimodu bakar
  artatik, geroago Martin-ek lortu zituanetara.
  Diruok, ordea, sarri askotan, sakristauarenak
  bezelako martxan zebiltzan. Errez etorri, beste ainbestean joan.
  Emazte zlntzoa artu zuan eta ondo gaztea zala
  artu ere. Andre borobil biurtu zitzaion, ostera, denpora laburrean. Lendabiziko alaba izan zuanean, gaizki
  xamar egon zan, eta geiago aurrik izaterik ez zuala
  noski izango, aipatu ere egin zuten osagilleak. Alaba
  au, Balbiñe zan, amaren antzekoa. Onen seme-alabak
  Andertxo, Libe ta Jone, irurok ziran Usategi-ren oiñordeko, legezkoak eta osoro agirikoak, bederik, eta
  ondarearen jabe izango zirala uste zutenak.
  Denda, beti ere, Martin-ek berak zuzendu oi zuan.
  Morroe bi zituan menpeko eta iru neskatxa. Azken
  aldian, orraitio, Balbiñe maiz agertzen zan dendara
  eta Andertxo ere bai. Alabak, Libe eta Jone, alegia,
  iñoiz bertara agertzen ba ziran agertu, amak berealakoan biali egiten zituan, bere alabak dendari txoil izateari gutxi iritzita noski.
  
  Bilbotar errotuen artean, beraz, oso ezaguna izan
  zan Usategi. Ezaupide ugari zuan arek, zabal eta
  sakon, Nervion ertzeko uritzarrean. Azken-urteetan
  sortu izan ziran ekonomi-baltsuetan, gutxi edo asko,
  ba zuan arek ezarririk bere diru-ornia.
  Lenengo gerrate nagusian irabazi izan zituanak
  gorde izan ba litu, gorde! Ez ordea, iñungo gizonek
  aldiz aurretik gerokoaren berri jakin... Aro artan naizunaizu ibili zan, eta geroago, bere txanponak ezarri
  zituan bazkuna batzuek, molokot egin zuten, eta Usategi-k, beste askok bezela, berriro jarraitu bear izan
  zuan bere bidezidor ezagunetik. Aren diruak, beste
  euskaldun anitzenak iduri, Bilboko diruetxe bik zartegin zutenean, orduan geienbat urrundu ta galdutzat
  etsiak izan ziran
  
  Alzola kale bazterrean parrastaka agiri zan laguna. Jende dotorea erruz, buruan betiere kapela ta ginbail arroa darabillen oietakoa. Txapeldunak ere ez
  gutxiago, aspaldiko urte auetan lagunik asko buru-as
  ibilten dan arren.
  Martin Usategi-ren adiskide barrukoak, ortxe,
  barruan zeuzkaten ainbat eta ainbat oroipen. Irian
  
  edonork zekizkianak batzuek; agiriko gertaerak,
  gauza jakiñak eta amaika bider gizartean kontatuak.
  Besteak ordea, gazteak beintzat, iñundik iñora ere ez
  zekizkitenak. Iraganiko denboretakoak baitziran,
  ordukoen eta idekoen oroimenean zeudenak, eta alaz
  ere, ez guztien adimenetan errotuak.
  Gizon ongi elduen solasak ala adiarazten zuan.
  –Zenbat seme-alaba utzi ditu Martin-ek?
  –Auskalo! Dendan alaba egoten da, alaba ezaguna. Onentzat utziko zuala, uste dut, denda; orixe adierazi bait zidan arestian Martin-ek niri.
  –Denda bakarrik ezta izango, ordea?
  –Jakiña ba! Denda eta zuan gein-geiena onentzat
  izango da, auxe baita mundu ontan utzi duan Usategi
  bakarra-ta!
  –Eta besteak?
  –Besteak, bakoitzak bere amaren abizena daramate. Eta oiek, leen gaztetan poliki aziak izan baitziran, Martiñ-ek utzitako edo emandako diruz, noski,
  oraingoan... eztute, nik uste e? –ez niri jaramon aundirik egin baiñan...– oraingoan, bidezko antzekoa da,
  ezer gabe utziko dituana.
  –Beraz, ez deitura ta ez ezkur.
  
  –Eta ezagutzen al dituzu zuk? –galdegin zuan irugarren batek.
  –Ezagutzen nuan mutikoa zanean. Orain... aztarrena galdu dut. Aren abizena, zera... Insua zala deritzat,
  nonbait ere, eta geroztik...
  –Eta neskak ere ba ziran, ezta?
  –Neskak, orra-ara sakabanatu zituala uste dut,
  aurren laguntzailleentzat diru-mordoxkak zabalduaz.
  –Erkabatzat edo jaio ote zanekoa zuan arek, nunbait, susmoa bere barruan. Alarik ere, guztietaz inguraturik bizitzerik ez zitzaion gogoko ta atsegin, agiri
  danez.
  –Ez orixe! Bulko apartak zituan, buruera bereixiak.
  Mairutarren setako maiz eta sarri zirudian arren,
  emazteak edota beretzat gura zituan emakumeak
  urrun eta barreaturik nai izaten zituan. Eta beste teoria ere, ba zuan arek.
  –Zein, ordea?
  –Beretzat, emakume bakoitza, ama izan baiño
  leen...
  –Milika zan egitan ura, e? Milika eta litxarra.
  –Baita. Limuritu gabeko gauzen zalea, nolanai ere.
  Arraiopola!
  
  II
  Oi zuan ordua zala oartu zuanean, Araibar, bere
  beribillean sartuta, toki jakiñerako bidean zear abiatu
  zan.
  Egun artarako lanak ondo atereak zirala uste
  zuan, eta ez zan gutxi, izan ere, ura bezela, beti ondasun-ekintzetan ziarduanarentzat.
  Gazte kriket eta txairoa zan, Araibar. Ogetamar
  urte inguruko gaztea, mutil ederra bera. Begitarte
  atsegiña. gorputzez lerden, mintzoz gozo. Gizabidetankera adiguri ta guztizko zera zedukana. Illeak,
  urrearen pare zituan, ta luze ta koipatsu, beti distiratsu, malgu ta atxiki. Beatzen zuanean, ontzaren gisan,
  batekotik bestekora bira eragiten zion buruari arrandiro. Izketan oso leguna zan, geientsu. Eta errikoia eta
  jendakiña ere bai, nai zuanetan.
  Jantziak, girgilleri geiegizko gabeak izaten zituan.
  Baiñan bere txoiltasun artan zedukan gustoaren agerkunde berezia, txairotasun bedegarra, txukun-min
  nabaria.
  Ez zan, bada, arritzekoa, iragaiten zan tokietan
  neskatxak, aren begirakunak ikertu-ala, zorabiaturik
  
  jartzea. Gaiñera bere aldiko urteetan, popo txiker politaren jabe izanik...
  Maiteñoaren billa zioan.
  Ez zan, noski lendabizikoa neskatxa ura. Izan
  zituan bai, izateko aintzindari ta aurretikoak. Nolatan
  bada alako Apolo bat, emakume batekin ase?...
  Aren maiteñoa, orduan, aldi artan, Loli zan. Loli
  Mena. Bizkaiko sartzealdetik eldua, Bilbo iri nagusira.
  Neskatxa polit xamarra zan Loli. Ogei urte ortxe ortxe
  izango zituan, eta gau batean Araibar ezagutzeko
  abagunea izan zuan, zorionez edo zoritxarrez.
  Luzea baiño ere, goi-beean bardingoa zan. Arpegia ez luze ez zabal, begietan ba zuan alako xamurtasun-tanta. Taiuz erakoa. gerri inguru zardai, paparpe
  borobiltxoa. Buruko illea, garikara-garokara, ortxe.
  Izkeraz, otzana ta isilberaa zirudian.
  Orrelakoxea ezagutu zuan Araibar-ek. Onen izena,
  Manu zan.
  Loli, iri eder artara josten ikastera etorri zan. Izebaorde baten etxean zegoan, elduberria baitzan,
  artean, ostatari bezela zerbait ordainduaz.
  Bizi, Errekaldeberrin bizi zan, etxe zaar bateko
  bizitza txiki ziztrin batean. Josten ikasteko tokia, Kasilla inguruko kale batean aurkitu zioten. Barruko jan-
  
  tziak egiten baiño gaiñekoak egiten geiago irabazi
  zitekeala-ta, ortan jarduteko asmoz eldu zan Loli, eta
  pozik asi zuan bere lanbide berria, Pagasarriren
  oiñean zegoan ibarrean.
  
  Adiskideak ere egin zituan, neskatxa gurbillak.
  Bat, bera zegoan etxekoen ezaguna zan eta beste
  biak, alkarrekin josten ari ziranak.
  Igandea eldu zanean, ez zuan berez jakin nora
  joan, eta besteak esaten zutenera jarri zan. Kasilla
  dalakoan bertan gelditu ziran.
  Ango musika soiñuan, dantzaketa izan oi da jaiero. Eta dantza-arora ezkero, gazteak, batez ere ta lendabizi neskatxak, txoriak garitzara bezela joaten dira.
  Eta nesken usaiean, jakiña ba, mutil anka luzeak an
  izaten dute biltzar atsegingarrl, eta lanaren ta nekeen
  aztugarri.
  Artean, Bandako mutillak ez ziran lanean asiak,
  soiñujoten alegia, eta lau neskak, guztiak batean
  besoz-beso, ara ta ona zebiltzan ibiltzen, paseoan.
  Gazte bero ugari agertu zan geroago. Eta musikariak ere, asi zuten beuren jarduna.
  
  Loli Mena ez zan batere arritu dantzaketa artaz,
  bere errian ere balseoa erro zabalak emana zalako.
  Galai batzuek ere eldu zitzazkion eta auekin ere, egin
  zituan dantzaldi batzuek.
  Erromeria bukatu zanean, lendabiziko jaia baitzan
  arentzat, ordu-orduan itzuli zan etxera, eta lagundu
  ere, iru lagunak egin zioten etxeko atadiraiño.
  Igande geiagotan ere, berdintsu egin zuten. Baiñan laister asko, toki artara zioaztenak langille-langille utsak eta jende menuxa besterik ez zirala-ta, lau
  neskatxak, ao batez erabaki zuten bururatu zitzaiena.
  –Naiz eta zerbait ordaindu, obe dugu, alajaiña,
  dantza-etxeren batera joan.
  Eta esan eta egin.
  Urrengoan, ba «Pumanieska»-ra joan ziran aipaturiko lau neskatxak.
  Mutil batekin eta bestearekin dantzan egin ondorean, an beste guztien artean dotoreago ta oillarxamarrago zebillen zaldun gaztea eldu zitzaion Loli-ri
  aldamenera.
  –Nirekin egin nai al zenduke dantzatu, soiñuketa
  au?
  –Zergatik ez ba?
  –Eskerrik asko.
  
  Orrelaxen izan zuten lendabiziko jardunaren asiera Loli Mena-k eta Araibar zaldunak.
  Soiñuketa arek luzaroan iraun zuan, jardun eta isilaldi. Baiña neskatxak ez zuan izan beste beso aldaketarik. Aren neska-adiskideak arrituta zeuden Loli-ren
  konkista artaz, eta etxerako ordua eldu-urren zala,
  adierazi nai izan zioten.
  –Loli: etxeratzeko aldia duzu eta dugu.
  –Laister. Auxen azkena.
  Iru ta lau aldiz orixe esan zien. Buruenik, neskatxak etsi zuten eta aldegiteko gertutzen asi ziran.
  Gaiñeko soiñekoak artu zituzten gordagutik, eta
  abiatzeko unean:
  –Zein ordutan joan bear duzu etxera, zera, Loli?
  –galdetu zion Manu-k.
  –Ba... bederatzietan agindu didate.
  –Eta orain... bost gutxiago dira –gaiñeratu zion
  Araibar-ek. Nik eramango zaitut. Zer derizkiozu? Esan
  egiezu zure adiskitxeko urduri oiei.
  –Neskak: adi ezazute. Onek eramango... gaituala
  etxeraiño.
  –Ez, esker milla. Gu emen urbiltxo bizi gera ta...
  Agur, bada, Loli. Zorion... eta biar arte!
  –Tira ba, nai duzuten bezela. Biar arte...!
  
  Andik aldegin zutenean, neskatxak bai alkar zirikatu ere:
  –Loli-k bai egin digula gaur arratsean, egundoko
  biotz-lapurreta! Erri koxkor batetik oneratu, eta eman
  orri!... beribilla duan batek eramango omen du etxeraiño, panpoxa panpoxa!
  Barre gazigozo egiñaz banandu ziran iriko iru alabak. Urrengo jaiean, nork jakin ote zezakean alako
  eskola maltzurrik, beste zaldun galanten baten kolkoan kabia egiteko?
  Lillura omen itxaropen-ziztadaz, lotara bidean zioazten iru neskatxa alai aiek.
  Utzi zioten bai dantza-egiteari Loli-k eta Araibar-ek
  ere. Naikoa egin zuten eta ez batek ez besteak ez
  zuten orduan beintzat, geiagoren bear-izanik.
  –Onezkero ordua jota egongo da, ezta?
  –Noiz, esan duzu ba, joan bear duzula, Loli?
  –Bederatzietan.
  –Orren goiz, Loli?
  –Ezta goiz, urrun bizi naiz eta.
  –Nun, bada?
  –Errekaldeberrin.
  
  Itz ori entzuteaz batera, irri emea piztu zan Araibaren begietan. Loli, Bilbon, berria zan. Eta gazte asiberria ere bai, agian.
  –Auxen da nire gustoko diranetako zozo txuria.
  Iñork ukitu gabea.
  Eta bera ere, noski, malizirik gabeko zalduntxo
  maitesamurberaa bezala agertuko zitzaion.
  –Bai, Loli. Zuzen-pidean zaude. Ezta ain goiz. Alaz
  ere, nire automobillean saltu batean joko dugu ara.
  Ezer edan nai al duzu joan baiño leen? Ez al zera egarri?
  –Ez ba, ez naiz egarri.
  
  Kalera irten ziranean, urrats batzuek egin zituzten
  alkarrekin. Neskatxak, berriro ere orduaria ikusi nai
  izan zuan.
  –Ez dago egon ere argi aundirik emen eta... –esan
  zion zaldunari, Loli neska pozez gaiñezkatuak.
  –Bai, naikoa illunak ditugu emengo kale batzuek.
  Zuen auzotegi artan ere, eztuzu argi-kontu ortan
  aukera geiegirik izango.
  –Egia esan, beribillean obeto joan liteke, oiñez
  baiño.
  
  –Ba, gaur beintzat al dut eta, beribillean eramango zaitut.
  –Ez al da zurea, popo ori? –galdegin zion neskak,
  asko amestu nairik eta larregizko lilluraz betetzen asi
  ote zaneko bildur-zimikoz.
  Manu-ren buruan zear, oiñeztua bezela iragan
  ziran gogoeta bitarikoak. Zer erantzungo zion, baietz
  ala ezetz? Baietz adiarazi ezkero, bearbada, neskatxari, iñoiz entzundako zaldun likiszaleen konturen bat
  gogoratzea izan zitekean eta... artean etzion bear ainbatean neska ari zera artu, izakera antzeman.
  –Ez ba. Nire nirea, eztut osoro. Baiñan maiz izaten
  dut aukera, gaur bezela, nik erabilteko.
  Neskatxari atsegin izan zitzaion Manuren esanaldi
  apal ta zintzo-itxurazkoa.
  –Orduan, gaur, iñork galerazi gabe noake etxeraiño beribillean. Bai ederto!
  –Galerazi... –jardetsi zion amarrukiro orduan mutillak–; galerazi, batek bakarrik egin lezakizuke.
  –Nork? –ziotsan arriturik, ta erdi tamalez, Loli-k.
  –Zuk zerorrek...! –esanaz, parrari eman zion Manuk. Eta orduan, neskatxak ere kaleak beteko parre
  algara ozena jaurtiki zuan.
  
  Idiki zuan Manu-k, sakeletik giltz-mordoa atereaz,
  kotxearen ateko sarraillea. Isiotu zuan argi motel bat.
  –Ez, zu ez emendik. Zu, beste ate ortatik sartuko
  zera, Loli. Emen neuk joan bear dudalako, gurpil au
  bear bezela erabiliaz, zuzen abiatu gaitezen. Aizu,
  ordea: ba al dakizu zuk beribilla zertzen?
  –Ez nik; ez dakit.
  –Eta ez al duzu iñoiz pentsatu ere egin orrelakorik?
  –Egia esan ba... ez, ez dut pentsatu.
  –Bestelako neskatxa atzeratua!
  Neskak, irriparra egin zion ezertxore erantzun
  gabe, baiñan sorbaldak jasoteko ziñu egiñaz.
  –Nire erritxoan onelakorik gutxi da-ta! –jalki zuan
  geroxeago.
  –Izena esan didazu leen; deitura ez dut, ostera,
  oraindaiño ikasi.
  –Nire abizena Mena duzu.
  –Loli Mena... Politak dituzu izen-abizenak. Zerori
  ere, orrelakoxea zera-ta!
  Emakumeak, Ebaren alaba jator bezela, arroputzez anpaturik jaso zuan atsegiñaren aundiz, gizon
  gaztearen loisintxa ori.
  
  Asi zan beribilla ibilten eta kale batzuek zear
  aurrerantz joan zan.
  –Nire orduaria geratu egin dalata nago –ziotsan
  Manu-k–. Nai al duzu zuk zurea ikusi?
  Neskatxak, oso-osoan siñistuta, jaso zuan apurtxo
  bat eskua eta soiñekoaren beso-muturra. Orduan,
  Manu-k, bigunkiro oratu zion ezkerreko eskubiturretik,
  eta:
  –Jakin ezazu gaur poz aundi-aundia izan dudala zu
  ezagutu zaitudalako. Noiz berriro alkar ikusi al izango
  dugu? Ni, astean, kanpoan egongo naiz; igandean,
  ordea...
  Orrelakoxea zan Araibar-en eskola.
  Artu-emanetan sakon sartu gabe, betiere bitarteko egunetako askatasuna eskatzen zekiana zan, gauzak bere kabuz ta bere aldera zertuaz. Itaunea, zintzilik bezela utzi zion, ea neskatxaren barrutik nolako
  sentiera irtetzen zan.
  –Igandean... eta ementxe, gaurko lekuan bertan
  esan nai nuan, –geitu zuan Loli-k.
  –Gaurko tokian? Bai ba. Ala ere, bai luzea izango
  zaidala egun-sorta au... zure irudia zertu gabe!
  –Niri, ordea, labur egongo zaizkit egunak eta
  lanak, igandeaz pentsatzen.
  
  –Igandea dalako, ala... norekin?
  –Zurekin –iardetsi zion, erdi lotsati, neska xalo
  arek.
  –Nik ere bai.
  Eta ez bat eta ez bi, muin egin zion kopetan mutillak, txito birloratu ari. Isilik eta uzkur antzean jarri zan
  neskatxa.
  –Baiñan, berandu izango da onezkero, eta nun
  gagoz egon?
  –Ementxe. Bide illun madarikatu au igaro eta laister gera Errekalden.
  Egunero berratuaz eta aundituaz dioan Errekalde
  auzotegi zabal ori eta iriko beste zati nagusiak alkartuko zituan zubi luze, mardo ta jasoa egiten ari ziran
  inguru artan, obra eskerga ta gogorra. Andik igaro
  bidea zuten eta duten trenbideak, zubipe geldituko
  ziran aurrerantzean, oztopo, arrisku ta trabarik gabe.
  Santander-erako, Balmasedarako, Santurtzerako eta
  La Roblarako ta Oillargan alderakoa ere bai.
  Alabaiñan, artean, zearbide ta zirkillu-txior aietan
  ibilli bearra izan zuten bai notiñak eta bai beribillak
  ere, eta benetan toki illun eta bildur-ekarkor ziran lanegite aldiko bazter ezkutu aiek.
  
  Gure neska-mutillak, beuren maitakuntza asierako
  itz erdi-merdiak alkarri kontaka ari zirala, bapatean,
  geldi-arazi zieten, kotxea, gizonezko batzuek. Gizon
  bi, besoak zabal, zut zutik, gelditu ziran, bide estu eta
  medar aren erdi-erdian, eta gurdia lotu zanean, beste
  gizon bi urbildu zitzazkien alde banatatik.
  –Aizu, adiskide! –oiu egin zuan aietariko batek,
  Manu-ren aldekoak, leiotxoa idikiaraziaz. Guk ez dugu,
  ikus dezakezutenez, pake guraria besterik.
  –Pakea! Ederki ba. Nik ere bai –erantzun zion
  Manu-k–. Baiñan, zer nai duzute, beraz?
  –Gauza bat bakarra une ontan.
  –Eta, jakin liteke zer dan?
  –Dirua, adiskide, dirua.
  –Lanik ez al duzute aurkitu? –axarikiro ta biguin,
  Manu-k.
  –Lanean ez dugu diru larregirik jasotzen. Baiñan,
  esan bezela, eztugu guk emen berriketa luze ta solas
  gozorik nai. Ekatzu bada dirua eta...
  –Zenbat zerate?
  –Lau emen bertan, eta gureak, besteak, an txabola zikin aietan.
  
  Karterara eraman zuan eskua Manu-k eta ura atereaz, zabaltzen asi zan, barrutik zerbait artzeko
  asmoz.
  –Ez lanik egin alperrik, jauna; ekatzu osorik eta...
  isilik! –egin zion zemai ta meatxu, lauretarik buruzagi
  zirudianak.
  –Arren, paper ta agiri oiek niri itzultzea nai nuke
  bada, zuentzat utsaren pare baitdira.
  –A, ori bai! –jardetsi zion musubeltz arek. Guk ez
  dugu bear iñoren paperik ez agiririk. Dirua bai, dirua,
  adiskide, edonorena da-ta. Duenarena, daukanarena,
  ez ote?
  –Eiki, jaunak, eiki.
  Eta lapur-nagusiak ere, itzari eutsirik, karteran
  zeuden diru-paperak poliki ebatsi ondorean, polikiro
  itzuli zion ziskua Manu-ri, agiriak barruan zituala.
  –Gizonak! –orduan lasaiki, Manu-k. Gauza bat esan
  bearrean naukazute. Ez al didazute, nunbait ere,
  berriz onerakoan eskatuko dirurik, dakizutenez sosik
  gabe utzi nauzute-ta.
  –Zaude lasai, iritar ori. Badakigu matrikulen zenbakiak ezagutzen. Eta gaiñera gu ez gera bete eziñeko lapur zekenak, ez. Orain, ordea, aditu ongi: kontuz
  
  iñori jakin-arazi, guk emen izan dugun adiskide-biltzar
  au. Ekin aurrera!
  Ekin zion, bai, beribillak aurrera eta Errakaldeberriko eliza-aurrean zear abiada gorrian joan zan, geroxeago bere burrundara makalduaz.
  –Auxen da bildurra! Ikaraka nago! –esan zuan neskatxak, izu-lauorri ta dardaganean–. Ene!!
  Eta ori aitortu bitartean, besotik eldu zion gogor ta
  estu Manu-ri.
  –Lau-darduan al zagoz, Lolitxo?
  Beribilla zearo geldiarazi zuan, eta neskaren burua
  igurtziaz eta aren arpegia bere bular aldera eramanaz, Manu-k, ausarkiro, musu egin zion ezpaiñetan.
  –Bildurra uxatzeko zerik egokiena –esanaz neskatxari. Au, erdi zorabiatua zegoan gau artako jazoerak
  egin zioten zirkiñaldi bere modukoaz. Mutillak oartu
  zuan; laister oartu ere.
  –Nun da zure etxea?
  –Zerbait goraxeago. Baiñan, utzi nazazu ementxe.
  Ez dut nai...
  –Zer ez duzu nai, Loli?
  –Ez dut nai niregatik beste lapur batzuek gaizki
  artu zaitzaten.
  
  –Ez, Loli, ez bildur izan. Arteak artu egizuz. Ni,
  beste bide ortaz itzuliko naiz, Torre Urizar-etik. Agur
  egiteko... musutxu bat!
  –Leen egin didazu!
  –Zuk ez ordea, niri!...
  Eta emakumetxoa, otxan, Manu-ren esanera jarri
  zan.
  
  Loli, ezin sinisturik zegoan, gertaturiko zer guztia.
  Paris zirudian egitan Bilbok. Edota, pelikuletako gauzak... egia ziruditen. Dantzaldian gazte galai kriket bat
  agertu; popoan eraman; maite-izketa xamurrak
  entzun; lapurrak bidean illunetan isil-isilik irten eta
  dirua ostu maiteñoari; eta geroago, maiteberri ark,
  
You have read 1 text from Basque literature.