Aprikako basamortuan - 3

orrenbestez, gizon bat ikusi utsarekin (agidanean ginballarekin okerrago) aiek ibilli zuten
korrika ikustean. An,ezta emakume ezkonduak,
ikusgarrien bat duten bitartean, ez dita kalera
ateratzen. Eta bai onentxegatik eta bai kaleek
moallaren kontra aterabiderik ez dutelako, ango
emakumeek etxe-gañetan izaten dituzte beren
«emakume-artea». Nere bizi guztian ez nukean
sinistuko emakumeek ain bildur aundia leukadaketenik! Emakumeak ezin ditezke arpegi-utsik
kanpoan ibilli. Guk ikusi genituan batek edo bestek, zaartxoak, begi bakarrarekin ikusteko zuloa
ageri zuten. Ezta ere, ezin ditezke mezkita
batean sartu.
Beni-Isgenen illak arpegia La Mekara begira
lurperatzen dituzte. Gizonek arri bat zutik izaten

dute buruan eta beste bat oñetan; emakumeek
beste irugarren bat erdian.
Goitik ikuste bikaña zalarik, beerakoan ezinesan alako lur-oker ta etxe-korapilloa zan. Bein
plazara etorrita lengo gizon zaarrez gañera geiago, ta bertako caid edo alkatea arrabeteko gain
batean beso-aulki aundian exerita. Berrogei-bat
urteko gizona, bibote beltza, fez dalako buruko
gorriarekin. Bere tokitik jetxi ta, emakumeeri
lenbizi, (ala jarrita; an ez dira, noski, uste orretakoak) eta gero neri eskua luzatu zigun. Nik,
eskua estutuz gañera, izugarrizko ginbail-kentzea egin nion, berak buru-utsik beñere ez egonagatik.
***
Gardaia ta bere inguruak nai bezela ikusita
gero, Transateko nagusiarekin izketaratu nintzan El Golearako urrengo txangoa ibiltzeko.
Nere bide-paperak ala zion: «Martxoak 14. Gardaiatik irteera autokarrean, goizeko seietan.
Bazkaria, bidean. El Golean iritxi arratsaldeko
lauetan». Baño nagusiak zion, eta egiazki, egun

artan igandea zala ta urrengo astearteraño ez
zala autokarrik.
Ez-izate orrek estualdi gogorra zekarkidan,
bada esandako astearte orretan El Goleatik ateratzekoa nintzan ega-ontzian Timimunerako,
onen urrengo txangoa, ta ezin nuan astearteraño itxaro, ega-ontzia artzeko betarik ez nuan
izango-ta. Uste gabeko onekin nere irudipen eta
asmoek bat-batean lurra jo zuten.
Orduan aukera auxe neukala, esan zidan
nagusiak: joateko kamion batean, nai banuan,
bera joango zala S.A.T.T.era (Societé Algérienne
de Transports Tropicaux) 14ean kamiona bazanik egiazki jakiteko. Onelaxe, naiz ain eroso
egon ez, garaiz iritxiko nintzala El Golean ta
orrez gañera bateko bide-txartela bestekoarekin
trukatu lezakeala.
Baietzean gelditu giñan. Zoritxarreko kamiona! Martxoak 14ko igande artan goizeko zazpitarako prest nengoan nere maletarekin hoteleko
aurrean eta nagusiak bil-bilegindako jan ugariarekin. Zortziak arte ez zan kamiona etorri. Noizbait ere.

Bi gizon beltz edo beltzondo zetozen, galtzak
eta txamarrakin jantziak, buru-jirako zapi banakin. Ni ikusi nindutenean, txoperrak kamiona
geratu; ta bere ondoan zetorren «laguntzalea»
jetxi, nere maleta artu ta karga-tokira eraman
zuan, bera ere toki berean gelditzen zalarik. Ni
exeri nintzan txoperraren ondoko toki itxian,
laguntzaleak laga ta neretzat utzitakoan. Dresseur edo antolatzale ori izaten da txoperraren
morroia bezela. Txoperra au baño askoz geiago
da. Laguntzaleak egiten ditu: karga igo-ta-jetxi
ta kontu egin, kurpillak aldatu, bear dan ura bota
motorrari, mandatuak egin eta baita ere lastobilla joan su egin bear danean. Gauzak gaizki
ateratzen badira, berak izaten ditu aitzaki guztiak.
Alaxe atera nintzan Gardaiatik igande-egun
artan.

VIII
GARDAIATIK EL GOLEARA.
ASI
Gu, aurreko biak, puxka batean itzik atera
gabe ginjoazen. Nere ondoko laguna gaztea zan,
azeituna kolorekoa, bibote txiki beltzarekin. Ni
asi nintzan:
—Au bide ederra! Onelakoxea al da guztia?
—Bai zera! —ain bat-batean erantzun, nere
gogozko uste ura ber-bertan txikitu zidala—.
Ega-ontzien tokiraño bakarrik.
Orduan konturatu txango ura aidez joan
banintz obeto egin izango nuala. Baño bideari
lotu nintzaion eta artaz geroz ez nuen gogorik
jakin-nai ta nastetan aritzekoa. Ez, bada, ezer
berririk bururatzerik nai, ninjoan (joan nendin)
nere kamionan, beeko bidez jakingarri geiago ta
basamortua obeto ikusiko nuala.
Ta ala zan, bide eder ura lister bukatu ta asi
zan kamiona saltoka ta bi aldeetara mugitzen
puskatzeko itxuran. Bide txarrakin asita ainbat
kilometroan balantzaka ginjoazen. Obe-itxurarik

ez. Denbora guztian ezta itzik ere. Naita ere ez
zan erreza alkarrekin itzegitea. Noizbait itz bat
edo beste asi giñan. Alako batean kamiona urabearrez geratu zan.
Orduan zertxobait jateko aukera zala, ta nere
ondoan jarritako zorroa artu ta asi nintzan jatekoa ateratzen txoperra urarekin ari bitartean.
Goiza aurrera joanagatik, jan-bearrez baño ni
ere zerbaitean aritzeagatik asi nintzan. Txoperrari alkartasun onean ibilli gindezkeala erakutsi
nai nion, bera ere nere aldera jarri zedin.
Atera nituan bi arraultza egosiak eta ogi
puska bat, eta erdi bana asi giñan jaten nere
lagun berria ta ni ibilli bitartean. Urrena, laranja
bana. Xigarro bat ere eskeñi nion eta artu zuan.
Jate puxka arekin lasaitzen asi giñan, eta ni
lasaituago, bada zorroa txikiagotu zan.
—Zein ordutan uste dezu El Golean iritxiko
gerala? —galdetu nion.
—Egun guztia bearko degu, noski.
Naigabez etsita, bideak zer-ikusi aundirik ez,
asten da kamiona poliki ibiltzen, joaten da bideertzera... ta geldi. Gauza txarren bat gertatu
zalakoan, txoperrari galdetu nion:

—Bai al dago okerrik?
—Bai.
Jetxi zan txoperra kamionatik, altxa zuan
aurreko estalgarria ta, bere kidearekin, biak asi
ziran motorrari begira ta ikutuak egiten. Nik
berriz, aien arpegieri begira, batez ere txoperrari, ajol aundiko okerra ote zan asmatu naiez.
Itxura txarreko kontua. Altzaiduzko zer bat atera
zuan bi puska eginda. Istillu gorria! Arpegian igarri nion nekezkoa zitzaiola egia esatea, bai
zekian nik naigabe aundia artuko nuala-ta.
—Oker aundia al da?
—Ezin gindezke emendik mugitu.
—Gaua emen pasa bearko al degu?
—Bigar arte ez da pasako gure etxeko kamiona.
Basamortu gorrian geunden, 155 kilometro
irtendako tokitik eta 205 kilometro elburura.
Berealaxe asi zitzaidan burua lanean. Zein arrisku letozkidakean eta aiengandik nere bizia nola
begiratu nezakean, asi nintzan nere barrena
aztertzen. Ez geiei estututa, ordea: bildurra
lagun txarra bai da. Nere jakin guztiarekin jokatuko nuan. Tokia, garai, bideko lagunak, danak

gogoan artu bear. Gauzak gaizki etorrita, ez zan
erreza izango andik alde egitea. Ez geunden
denbora askotan tanekra artan bildurrak kosk
egiteko. Nere buru ta biotzaren jabe nengoala,
oraindik larrialdi txarrik jarri ez zitzaidala, askotan gerta oi dan bezela, non nabaritzen degun,
Jaungoiko maite-maite, non nabaritzen degun
gure atzetik prantzes soldaruen jeep dalako bat
datorrela ta parean gelditzen dala.
Etorriberriak bi soldaru aljeriarrak ziran:
sudur-motz, ezpañaundi, buru-jirako zapi zuriarekin, kaki-jantzian. Nere txoperrak eta soldaruak arabe-izkeran itzegin zuten, nik tutik ulertzen ez niela.
—Esaiezu, arren —eskatu nion— ea beren
kotxian eramango ninduketen.
—Orixe berbera galdetu diet eta baietz erantzun dute. Emendik bost kilometrora dagoan
relais edo alda-toki bateraño eramango zaituztela; an, bederik, gau guztian etzanda egon zindezke.
Bidean urrengo eguneraño egon-bearrak ez
ninduan askorik alaitzen; alaz guztiz bertan baño
obeto egongo nintzala aipatutako tokian, bideari

jarraitzeko ere aukera obean egongo nintzala,
ta, noan, joan nintzan aiengana. Laguntzaleak
maleta toki berrira aldatu zuan. Ala ere, eskarrik
asko.
An gelditu ziran biak, txoperra ta laguntzalea,
bere autokar edo «auto-oker» arekin.
***
Jeep ura sinist eziñeko tramankulu traketsa
zan. Exerita egonda ere, ikaragarrizko zartakoak
artzen nituan. Ura gaxoak eramateko jarriko
balute, gaxo guztiak il, gu osasundunak gaxotzen giñan era berean. Ni beintzat zanpa-zanpa
eginda ninjoan. Nere urdallari aal nuan ondoen
eusten nion eta pazientziz kolpe aiek guztiak
jasan bear geiago eziñean, nereak egiten ez
zuan bitartean. Ain gaizki ninjoala bide, ez nuan
batere gogorik zalako relais ura baño aruntzago
joatekoa, naiz eta asieran bost kilometro baño
aurrerago ez-ibiltzeak min aundia eman.
Begitaratu genuan, bada, alda-tokia, ta azkenez iritxi giñan araño. Orra ba nere gaitz, neke,
ziñak eta miñak antxen bukatu. Eskerrak eman

nizkien biotzetik eraman ninduten bi soldarueri,
aiekin ibilli-guztian itzik atera ez banuan ere, ta
zuzenean joan nintzan ate-ondoan zegoan prantzes sarjentuarengana; bada ura ez zan ostatua
bederik, baizik ssoldaru-etxea, kantina ta guzti,
ta nik «egun on» egiña an zanik soldaruzko
bakarra zan.
Adierazi nion neri gertatua ta barrena pasatzeko baimena eman zidan. Patiña aurrean,
sartu nintzan erdian zegoaneko urik gabeko iturri eder baten ondotik eta ezkerrera jo nuan kantina edo jan-gela zegoaneko artara. Patiñako
aurrea zan, itxuraz, etxe aren kontu-egille edo
nagusi-ordearen bizitza, len soldaruzko opizialen
tokia izana baldin baite. Eskubia, geroago ikusi
nuan bezela, etzalekua, bost oetzar artzeko
añako soldaru-lekua.
Kantinan, txoper-jendea. «Egun on» esanda,
exeri nintzan aien ondoan atzeko mai luze baten
muturrean. Nagusi-ordearekin ari zirala, lenbiziko gauza jakin nuana an ez zala ogirik, ez ardorik, ez garardorik, ez kaferik eta ez kontserbarik,
anixeta ala pipermint edo menda besterik ez.
Edo-ta, arek ez zuala ostatu itxurarik, maia, aul-

kiak eta aurreko botillategi kaxkarra izanagatik.
Ementxen egoten zan ain gauza gutxien jabe
zan gizon zaar atsegiña ta, bera eziñean, bere
seme gaztea.
Nere janaren zorroa idiki nuan eta eskeñi
nien besteeri jan nai bazuten. Ezetz, eskarrik
asko. Atera nituan ogia, Yorkeko urdai-azpiko
gozoa, pâté de foie, azeitunak, gazta-kaja txikia
ta laranjak. Arraultza egosiak bidean jan genituan. Bazkaldarrek begi onez ar nintzaten, berriro ausartu nintzan esaten:
—Neretzat bakarrik jan geiegi daukat.
Aldameneko txoperrak erantzun zidan:
—Basamortuan ezin diteke beñere esan jana
geiegizkoa dala.
Arrazoia zeukan, ez intzan ondo konturatu.
Araño nola iritxi nintzan galdetu zidan, eta
gertatua aitortu nion.
—Ni, bazkal-ondoan, —esan zidan— Gardaiara noa ta bigar ostera emen naiz El Golearako.
—Gizona —erantzi nion— baldin nik aukera
onik ez baneuka, joango al nintzake zurekin
txango au bukatzearren?
—Bai, noski.

El Golean seguru irixteko zetorkidan ustegabeko eskeintza arek indartu ninduan. Urrengo
egunean aterata ere, astearteko ega-ontzia ar
nezakean. Beste aldez, nengoan leku artan gero
ta egoera txarragoa egingo zitzaidalaren ustea
neukan, naiz eta ain arrera ona izan eta ain
gogoz nik eskerrak eman.
Nik jan bitartean, txoperrak beren otordua
bukatzen ari ziran, eta bukatu-ala kantinatik alde
egiten zuten. Nere ondoko laguna, nerekin zerbait itzegiña, beraz, ura ere ezkutatu zan.
Kantinako mai batean tokia artu ta bazkaltzeko guztian ezere ez eskatzea, lotsagarri iruditzen
zitzaidan. Ni utsean nengoan bezela, nere burua
ajola gutxikoa ikusten nuan, eta leku artan, are
geiago, kontuzkoa izan bear. Kantina-gizon zaarra deitu nuan eta, arren, baso bat ur anixetarekin emateko. Basamortuko errietan auxe da
hoteletako bar-etan geientsu edaten dan edaria,
langille ta gobernu-zerbitzari prantzesek edaten
dutena.
Xigarro bat erre bitartean, aren erdia bakarrik edan nuan, zerbait artzearren, an inguruan
ikusitako putzu artatik ekarria izango zalaren

ustearekin nazkatuta. Baño erretzez bukatu
baño lenago, nere gizon zaar ura nereganatu ta
berari jarraitzeko, ta aurreko etzalekura eraman
ninduan. Ate-ondoko oea erakutsi beatzarekin
eta tapaki bat emanaz, ala esan zidan:
—Etzan zaitez or ta atseden artzazu.
—Bai, baña...
—Ez dago «baña»rik, siesta egintzazu.
—Ta joan egin zan, nonbait neretzat nai
zuana berari gogoak emanda zegoan.

IX
GARDAIATIK EL GOLEARA.
EGON
Sasoi artan, sendalariek esanda, bazkalondoz
exeri ala etzan egiten nintzan egonean egoteko;
ala, etzan-bearrez gañera, gizon zaarrak etzanerazi. Ta iru ordu laurdentxo egon nintzan etzanda: nere gogo ezin-egonarentzat denbora geiegi,
relais edo alda-toki artatik lenbaitlen atera nairik
urduri bai-nengoan.
Jeiki ta sarjentuarengana joan nintzan, nere
bidetik lijoakean lenbiziko kamionan sartzeko
asmotan lagundu nintzan.
—Bai, orixe —esan zidan— datorrena nere
adiskideren bat baldin bada, seguru egon zindezke gaur bertan El Golean izango zerala.
Orduan konturatu ni danak ez zutela artzen
aien bearrean arkitzen zan guztia, naiz autokarrean okerra izan, naiz ibillia ondo pagatu-nai
izan. Andik ateratzea, orduraño nik uste baño
zallagoa zala ikusi nuan. Ta soldaru-etxe artan
gaua pasatzea zoritxar gorria iruditzen.

Sarjentua ez madarikatzearren, arengandik
aldentzen nintzan eguraztu-itxuran, baño begietatik kendu gabe.
Denbora puxka bat igaro zan, naikoa itxuraz,
ta ostera joan nintzan sarjentuarengana:
—Denbora asko al daramazu leku onetan? —
galdetu nion—. Emengo bero erregarriak ondo
eramaten al dituzu? Ez al dizute gaitzik egiten?
—Iru urte daramazkit emen eta oraindik ez
naiz gaxorik egon, ain gauza gutxi naizenarren,
ikusten dezun bezela. Indotxinan izan naiz. Amabost urteko soldaruzka osatzean —eta ez zait
asko palta— zartzaro-errenta emango didate.
Emen asko irabazten det eta gutxi gastatu.
Gañera chantier bat (bide zabal baten eginlanak) daukat eta sartzaro-saria artzean ezkonduko naiz. Prantzian daukat andregaia eta biak
alkarrekin dendaren bat jartzeko asmoa artuta
gaude.
Orduan nik nere biajeaz itzegin nion. Ta onetan geundela, zegokian aldera zetorrela, kamion
bat ikusi nuan.
—Sarjentua —esan nion— or kamion bat
dator. Ea au nere zorioneko kamiona al dan.

Geratu zanean eta txoperra kanpora atera
zanean, zuzenean joan zitzaion sarjentua nere
eskearekin.
Txoperrak baietz, baño neri begiratu zidanean, alako susmo gaiztoa jarri zitzaidan, alegia
sarjentuari ezetz ez esateagatik, baño gogo txarrez artzen ninduala.
Gero alkarren artean berriro itzeginda, sarjentuak nereganatuta:
—Baño beste bi kamion etorri-bitartean itxoegin bearko dezu, au emendik atera baño lenago.
Baietz eta pozik, beintzat ala eman nien aditzera, beste erremediorik ez bai-neukan eta ez
bai-nuan nai iñor madarikatzea.
Ala izateko naiak txoperraren abindua uste
onez ar-erazi zidan. Zai bitartean, batera ta bestera nenbillen leku artan, baño geiegi aldendu
gabe, ain ajol aundiko abagunea galdu ez nezan.
Bein geltokiko patiñan alkar ikusi genuan eta
txoper etorriberriak esan zidan arratsaldeko bostak arte ezin gindezkeala atera. Nik berriz baietz.

Ordu jakiña nola bai-zan, len baño lasaiago
asi nintzan ibiltzen, orduz-pasa ez ibiltzekotan,
noski.
Ain bide luzean joan bear ura ez zan oso
gozagarria. Eguzkia seiak aldean sartuko zan eta
bide geiena gauez ibilli bearko nuan basamortuan, eta nik ezagungabeko bi aljeriar beltz, edo
beltz-ondo, lagun nituala.
Esandako orduan berriro billatu nuan txoperra ta orduan esan zidan urrengo goizeko bostak
arte ez zeukala ateratzerik.
Orduan ere baietz erantzun nion, baño Jainkoak daki zenbat añako miñarekin.
Artaz ainbeste, ateratzerik ez nuala-ta, gelditu zitzaizkidan gazta, ogi puska ta bi laranjak
jatea erabaki nuan. Ain apari exkaxarekin —edaritzat pipermint, «zerbait artzearren»—, arratsaldeko seietan oeratu nintzan: beste egitekorik
ez bai-neukan, eta ain goiz jeiki bear nuanez
geroz, nere gorputzari bear bezelako atsedena
eman nezaion.
Bost oeko etzalekuan ez zan ez tximista-argirik ez eta krisalluarenik. Maleta, ate-atzean. Nik
txamarra ta zapatak bakarrik kendu nituan, eta

alkandorako peloa ta korbata lasaitu. Burukoaren azpian, erlojua ta poxpolo-kaja sartu nituan.
Tapakia gañean jarri ta illunpean gelditu nintzan.
Entzun al diezu, irakurle maitea, eskizale ala
mendizaleeri beren gogozko aundikeriak esaten,
apal-itxuran beren buruak, bai egin-gauzetan bai
jasan-bearretan, beren buruak izugarri azaltzen?
Ala eiztarieri ibillitako lanbide guztiak zearo
adierazten? Orrelakorik ezean, zakur-zaleeri,
batez ere zakur-nagusieri, beren zakurren egiteko jakintsu, parragarri ala aien leialtasuna goratzen, ala itzegin ez-besteko edergarri guztiak
aipatzen, entzungo zenien bederik? Bada txoperrak biltzen diranean, zer-esan naikoa ta sobra
izaten dute beren gaietan eta beren lanbideetan
gertatutakoekin, eta ez-izanekin, berriketan baztarrak nazkatzen.
Bederatziak aldean, kantinatik apalduberrian zetozela-edo, beren jardunekin nere lo
ederra ondatu zidaten. Ta amarretan oraindik
ere jarraitzen zuan aien itz-jarioak eten gabe, bai
etzaleku-kanpoan eta bai barrenean ere. Naiko
tapakirik ez ta ojuka eskatu zituzten, eta poxpoloak itzali ziranean, bost oekoak zerenda batean

geldti giñan soldaru-etxe artako etzalekuan. An,
azkenez, aitu zitzaizkien goiko ta beeko soñu
guztiak. Goiko leio borobilletatik, basamortuko
illargiaren izpiak sartzen ziran...
***
Tarteka egiten nuan nik lo. Txangoarako
seguruago egoteagatik galtzen nuan nik loa. Tarteka, beraz, piztutzen nituan poxpoloak ordua
ikusteko ta berealaxe itzali nere etzaleku-lagunak esnatu ez zitezen.
Goizeko bostak laurden gutxiagotan, lo gaizki eginda, ateratzen nuan maleta illunpetatik,
eta illargiak argitutako patiñan sartzen nintzan,
berotu nairik, gauak basamortuan otzak izaten
bai-dira.
Ta etxe artako ateraño abiatu nintzanean,
an kamionik ez zala ikusi nuan ikaratuta. Nere
«txoper-piper»-ek (ura bai «piper min»), ordua
baño len alde egin zuan toki artatik.
Orduan gogoratu nere oetik urrutiko motorraren soñua entzuna. Ta ni, gixaxo au, lo gelditzen
banintz irten baño len atea joka deitzera etorriko

zirala sinistuta! Danetara ere, obea zan gogo
txarreko jendearekin gauez ateratzea baño:
arrisko gutxiago. Uste onekin, koldartu gabe,
nere maleta eskuan, ostera biurtu nintzan etzalekura, ango lau txoperretatik bateren bat El
Golearako bidean joango zalaren uste berriarekin.
Seiak aldean ata jo zuten lau txoperrentzat.
Ni aiekin batean jeiki nintzan aien ondoan ibiltzeagatik. Atetik ateratzean, aietako azkenak
esan zidan:
—A, baño, zu al ziñan emen zegoana? Gizon
bat aipatu ziguten eta ni gu bezelakoxeren bat
izango ziñala irudituta nengoan. Barka gintzakezu zurekin oso eratsuak ez izatea.
Ta aren abagune polita atxituz, erantzun
nion:
—Ez da zer barkatu, ezertxo ere. Esaidazu,
zuetakoren bat joateko al da El Goleara?
—Ez, iñortxo ez.
Orra berriro nere biotza zimurtu.
—Badakizu —jarraitu nuan nere aldekoa izateagatik— atzo autokarra kaltetu zitzaigula-ta
nago ni emen, eta bearrekoa det El Goleara joa-

tea. Batek goizeko bostetan eramango ninduala
abindu zidan, eta bostak laurden gutxitako pronto nengoela joan egin da.
—Iges egin dizu. Nik motorraren soñua nabaritu det. Alaz guztiz, gaur goizean ateratzeko
aukera izango dezu, ene ustez.
Ondo pentsatuta, bein gaua an pasaz geroz,
aren iges gaiztoagatik ez nuke ajolik. Bazkaritarako nere mae-ondoko lagunak esan zidanez,
eguardian seguru pasako zala. Bañao Gardaiarako bidean, ala El Golearako, onuntzean, okerrik
zaingo balu? Basamortuko bideetan okerrakizate oriek maiz gertatzen ziranak asi zitzaidan
iruditzen. Ez, aal nuan aguroena ateratzen saiatu bear nuan, lenengo abaguneari eldu, leku ura
egiñaalean lenbaitlen utzi.
Ta onetan nere baitan ari nintzala, etortzen
zait laisterka etzalekuko txoper ura esanez:
—Or kanpoan badaude iru kamion taldean In
Salahra dijoazenak. Oiekin batean joan zindezke.
Berealaxe atera nintzan kanpora, ta etorriberrien artean lenbiziko topo egin nuanarekin asi
nintzan. Esatez bukatu baño len, «esaiozu gizon
orreri» bidali ninduan bere lagunetako batenga-

na. Onek berriz, lengoaren bide errezatik, eta
bere antzera, beste irugarren batengana igorri
ninduan. Adarra jotzen ari ote zitzaizkidan zalantzan jarri nintzan; besterik ez nuen bear. Baño
azkeneko onek, taldearen buru zijoana, nere
eskea arretaz entzun ta galdetu zidan:
—Eta non da kaltetutako zuen autokar ori?
—Bada bost-bat kilometroko bidean dagoan
ori da, onuntzean ikusiko zenuten ori. Eskerrak
emango nizkitzuke gogo betez. Mesede aundia
egingo zenidake. Pozik pagatuko nizuke nai
dezuna.
Ta biotz oneko gizon arek, itzez-itz ala erantzun zidan:
—On ne va pas vous laisser seul quand
même. (Danetara ere ez zaitugu bakarrik utziko).
«Millesker» bein eta berriz esanda, arkumea
baño otzanago, nere burua apal erakutsiz, arrokeri-kutsurik oartu ez lizaidaketen, aiek ni ezikusi nenbillela, etortzen zait berriro etzalekuko
txoperra ta: «Esan dit eramango zaituala». Neri
ere orixe bera abindu zidala ta eskarrik asko esateagatik, erantzun nion.

Kafea egiten asi ziran, an kanpoan, neskaferekin egiña. Katilluak, potuak eta tresnak jarri
zituzten kamionaren kurpillaren gañean, jeisteko
ta bestelako koxka guztitan. Ni ere deitu ninduten goiztar gosari artatik artzeko ta baita ere
esandako etzalekuko txoperrari. Oi-ezko gosaria
izanagatik pozik artu nuan eta baita ere txoperrak: «Ni zoritxarrekoa izaten naiz baldin goizean
nere kafetxoa artzen ez badet», zion pozik
eskuak bata bestearekin igurtziz. Azukrea gutxitxo bai-zegoan, kanporatu nuan nere maletatik
etxetik ateratzean sartu nituan koxkor aietako
pilla bat eta eman nien artu-ala. Baita ere banatu nituan guztien artean xigarro piñak, nik ere
zerbait jarri nezan, aienganako tartea gutxitu
lizaidakean.
Iru kamionak beraz, In Salahra joatekoak
ziran, El Goleatik zear, erri onetatik aurrera
oraindik kilometro asko egitekoak; onetxengatik
irixteko seguru nengoan, bide luzeagoak egiteko
gaituak bazeuden, nere diña egiteko areago. Ala
ere, poza zertxobait estutu zitzaidan, iru kamionetan ni ninjoanekoa azkena zala oartu nuanean. Gure kamionak besteengandikurruti oke-

rrik izango balu, gure gelditzeaz konturako al
ziran beste biak? Obe izango zan, noski, gu aien
buru aterako bagiñan, zer gerta ere, onela ez
nuan toki paltarik izango bigarren ala irugarren
kamionan. Kontua zan gu abian asten giñala.
Berreun kilometro egiteko geunden.
Eguzkia orduantxe atera.

X
GARDAIATIK EL GOLEARA.
BUKA.
Ibil-taldearen buru zana ta ni ginjoazen alkarrekin kamioi-aurreko toki itxian. Garerdiko gizona zan bera: potolo xamarra, ez txiki ez aundi,
musugorri. Prantzesa zan, berritsua, aldizka panparroia ta gizon ona. Ni esker-zorduna nintzaion.
Alkarren berri jakiteagatik, Donostiatik nentorrela esan nion, orduraño ibillitako bideaz itzegin nion eta andik aurrerako zein asmo nerabilzkian; baita ere ikusitakoaz neukan irudipena
azaldu ta zoritxarreko okerra nola izan zan edestu; bere ontasunari eskerrak nere elburura nola
iritxi nintekean.
Neri egindako mesedeari ez zion ajol aundirik
eman eta, bere aldetik, nere erritik urbil zegoan
lurraldekoa zala esan zidan: Bearnetarra ta Olorongoa.
Baietz, erantzi nion, alaxe zala, Oloron Euskalerriko mugatik urbil zegoala ta bein elurretara
eskiakin joanda ezagutu nuala erri ura, Restau-

rant de la Posten oso ederki bazkaldu nuala.
Oroipen ona neukan nik Olorongoa.
Iru kamionak txitxare baten antzera mugitzen ziran: zimurtu egiten zan irurak oso urbil
jartzeraño, ta luzatu kamionak alkarrengandik
urrutiratzen ziranean. Batzutan, lurreko gorabeeerak zirala-ta, aietako bat edo bi gure bigietatik ezkutatzen ziranean, abere baten iru ezurrekiko bizkarrak ezur bat ala bi gutxiago zeuzkala ematen zuan. Danetara ere, nere gogorako
pollikiegi ginjoazen eta nik naiago nuan besteen
ikus-mendeanjoan.
Ain polliki ere. Prantzesa bera ere uste artakoa zan eta, zionez, bera bakarik ateratzekotan
ziur-ziur El Golean irixteko zorian egongo giñala
orduan. «Badakizu...» lenengoa zijoan arek ez
omen zekian ondo bidea ta ez zala oso ausartua.
«Nik naiko banu...» oñari eragin eta tximistaka
asi giñan bidez kanpotik —an lurra berdiña baizan— bidea laburtzearren. Beste biak pasa ta
lenbizikoarengandik urruti xamar jarri zan nere
biotzeko poz aundiarekin. An itxoegin eta ostera
pasa ziranean, aien atzetik asi zan berriz esanez:

—Ez det nai izaten nere lagunak atzean
uztea.
Aren leialtasunak mindu egiten ninduan.
Urrena azkarrago ibillita bideko zuloak gutxiago
nabaritzen zirala erakutsi nai zidan. Ura azkar
ibiltzea al zan, orduko ogei kilometro! Baño
berak ziona egia zan. Ala ere naiko karranka.
Bein gertaera batek egin zidan min biotz-biotzean. Agertu zan mendi koxkor bat lur-utsa, ez
arri aundirik, ez belarrik, an izaten diran bezelakoa. Kozkorrari bira eman bearrean, iru kamionak alkarren ondoan gertatu ziran. Bost-sei urteko aur beltz batek —mutiko polita, ia larrubizi—
bide-ertzetik altxatzen zuan eskutxoa kamiona
gelditu ta eramateko eske.
Nere bizi guztian ez zait aztuko gertaera
uera. Eskua zabalik, aren bost beatz txikiak, zein
beltzak ikusten ziran atzeko eguzkiak zuritutako
ondarraren aurrean. Aren mutiko txikia ain
kamioi aundiak, gañezka kargatuak, geraazi
naiez! Mutil ernea zirudian.
Lenbiziko kamionak pasa ta ez-ikusia egin
zion. Irutatik iñork, ez al zuan jasoko, baldin
baite? Bigarrenak pasa ta ezta jaramonik ere,

aurra eskutxoa altxata berdin egonarren. Bearnetarrari zerbait esateko asi nintzan, aur ura
artzeko alegia, baño biotza eztarriraño igo zitzaidan, eta ia malkoak ixuri, irugarrenak kasorik
egin ez zionean. Nik zer egin nezakean? Ni baituran ninjoala ezin aztu. Eta bearnetarrak esaten
bazidan: «Ain biotz onekoa zeranez geroz, zoazkio, gelditu zaitez berarekin?».
Denbora puska batean ezin itz egiñik gelditu
nintzan. Egiteko arek eman zidan lotsa arpegian
ezagutu ez lizaidakean, itxuraren kontra aritu
naiez nenbillen: beren artean bai-ninjoan ni,
bearnetarrari ez zezaiola gaizki artzen nuala iruditu.
Aur gixajoa! Agidanean —esaten nion nere
buruari— aur ori ez da bakarrik egongo. Nork
daki aur orren gurasoak ango inguruan txabol
orietako batean bizi ez ote diran, basamortuko
ibilkari-jendea ez ote dan? Uste au, polliki-polliki,
egiazkotzat nai nuan artu. Itxuraz, bein-edobein, mutiko areri geratu zitzaizkion kamionak:
eskatzen bai-zekian, eta gañera bide-ertzetik
ederki zekian joaten. Azkenez, nere barruari min
geiago ez emateagatik, bide ura askok ibillia

zala-ta, —pentsatu nuan— «norbaitek emengo
dio laguntza, baldin mutiko gixajoa galduta
badabil ala goseak badago».
Alaz guztiz, kilometro pilla bat ibilli giñan
sartu zitzaidan atsekabea ezin kendurik. Eremu
artan, bidea biziro txarra zegoan, zuloz betea, ta
bidez kanpotik aritu bear izaten genuan. Bein,
ondarrez betetako zuloan sartuta, bigarren
kamiona puska batean ezin aterarik gelditu zan.
Urrena, kamion oni berari kurpil-gaña zulatu. A
zein aitzaki ederra bearnetarrarentzat bizkor
ager zedin! Arin-arinka atera zan, bidea laburtuz,
lenbiziko kamionaren aurrean jartzeraño. Geldierazi zuan eta baita bigarrena ere, ez baizan konturatu, ezertxo ere, gertatutakoaz.
El Golearako bide-erdian egongo giñan.
Errian bazkaltzea, ezta pentsatu ere, ain berandu zijoan gure jendea. Artaz, an bertan bazkaltzea erabaki zuten, kurpilla aldatu bitartean jana
prestatu, alegia. Orduan konturatu ni, jende ura
iru txoper europatarrak zirala ta iru laguntzaleak, bertakoak. Kamionek, arrigarria, arrai-izenak zeuzkaten jarriak: La Carpe eta beste.

***
Eguardia izango zan. Biziro bero aundia.
Kamionen itzalpean jarri giñan. Lau arri aundi ta
lasto legorrarekin, sutegia. Gañean ontzia, berekin ekarritako urez betea. Urak irakin bitartean,
asi-bidez, ura anixetarekin atera zuten. Nik ez
nion muxiñik egin bear. Aljeriarreri ez zieten anixetik eman, mahomatarreri beren erlijioak galazten die-ta.
Ni nengoan lurrean exerita, jana maniatzen
zuanaren ondoan. Au omen zan, esan zidanez,
Prantzian urte askoan bizi zan italiarra. Bere izatea prantzes jatorra, itxuraz italiar benetakoa
ematen bazuan ere. Luzea zan eta kolore txarrekoa: osasuna denbora baño len ondatua. Eskeñitako edaria gogo gutxiz artu zuan, eta asi zitzaidan:
—Eta, ez al da arrigarria nik len anixetako
edate izugariak edanda, orain ia ezin-ikusia etortzea? Egunero litro bat anixeta baño geiago bear
izaten nuan. Gosaritan bakarrik baso bat betetzen nuan; baño ez uste, anixeta utsa! Baño oso

txarra da buruarentzat, polliki-polliki burutik nastutzen asi nintzan.
—Baño, ez al zenuan uste geiegizko edanak
gaitz egingo lizukeanik? —nik berriz.
—Nik aren bearra neukan —orra erantzuna.
—Eta egun batean —bearnetarra tartetu
zan— gutxigatik ez zuan bere emaztea il, pistola
eskuan!
Italiarrak baietz, egia zala.