Aprikako basamortuan - 2
bizar zuria, lurrean exerita, labe txiki batekin ikatzak erretzen, le grand chef deitzen zutena.
Fakir-aren ezkerrean, iru soñu-jotzale.
Asi ziran soñua jotzen eta baita ere fakira
iñon ez diran salto ta dantzak egiten. Gero ta
soñua beroago ta bera ere berotuago. Urrena ta
zalaparta ikaragarriagoa. Iñoiz iruditu antzeko
deabrua zebillen. Izardia gogotik. Gerritik gora
larru-bizi zegoala esan bear genuan. Ta gizon
sendoa batez ere.
Bere lana egiteko bear zuan bere burua zoratu. Ta, egia esan, gu geiago geunden zoratzeko
bera baño, arek egiten zituan igidura ta zanko ta
besoen ibiltzearekin. Ta geiago eziñean ari zala,
gizona piztutzearren, asten ziran «iu-iu»ka ta
karraxika, goian, ikusten ez ziran emakumeak.
Oraintxe grand chefak uste zuan zoramena bere
puntuan zeukala, baimena eman eta asten
zitzaizun: orratz luzeak masalletik masallera
pasa, aboa zabalik; beste orratzak zintzur-aurreko larrua pasa; baita ere besoak pasa, oriek guztiak odol-tantorik ixuri gabe. Geronen aurreaurrean. Baita ere paper aundia sutan artu ta
larruaren ondoan biraka ibilli gorputzean.
Baño okerrena oraindik ikusteko. Grand
chefak eman zion burruntzi gori bat, bere labetxoan goritua, ta mingaña ez bion ba pasa
burruntziari! Geren aurre-aurrean, bertaraño
etorrita. Mingañean ez zeukan errearen arrastorik, baño arago errearen usai nazkagarria zabaldu zan. Ura zan azkena ta baita andik ateratze-
ko gogoa etorri. Irureunna franko pagatuta, zenbat jende lanean eta nolako lana.
Gure laguntzaleari, gidari edo bidari, otu
zitzaion emakume dantzariak ikustera joatea.
Bidea, illunpetan; izarren argia besterik ez. Giro
otza. Ala ginjoazela, berek oi duten kanta tristiakin, arabiar bat ari zan kantari ikusi eziñeko toki
artan. Bai soñu samiña. Gidariak dio: «Bai al
dakizute zergatik ari dan ori kantari? Datil-gurdia
dauka bere kontu ta loak ez artzeagatik ari da».
Sarrera pagatuta, lengoaren antzek olaz jositako barrunbe zabal batean sartu giñan orain
ere. Dantzariak ere olaen gañean. Andik atzera,
aulki-errenkada luzeak eta asko. Jendez ongi
zegoan. Gu, irurak, erdi-erditik pasa ta baztar
batean exeri giñan. Suizarra ta ni bakarrik
zuriak; gañerako jendea beltz-antzekoa, kasta
askotakoa. Emakume bat ari zala azaldu giñan.
Ordea, orduan bukatzen eta urrengo emakume
gaztea asi zan, aurrekoari txaloak jota gero.
Emakume ederra; egia esan, legez jantzia, gau
artan beintzat. Gu ezik, beste ango iñork baño
arpegi zuriagoarekin.
Baño aien dantzak ez dira euskaldun-dantzak. Zutik, ia mugitzen ez dirala, pauso txikitxiki batzuk aurrera-atzera, urdalla (estomaokoa) erabilliaz, ez dira toki beretik ateratzen.
Gizonek gauzak esan eta neskak irria ezpañetan.
Gidariaren iritziz, dantzari arek oso ederki egiten
zuan dantzan. Ala bearko. Guri berriz ezere
entenditzen ez, eta asper-asper egin baño len,
alkarrikeñu egin eta suizarra ta ni kanpora atera
giñan gidariarekin batean.
V
TUGURT
Goizeko trenean irten giñan suizarra ta biak.
Azkarra trena ta ederra. Gu bakarrik ginjoazen
lekune batean. Alderdi ederra, lengo autokarretako jendearekin. Oraingoan ez ninjoan bakarrik,
baizik suizarraren laguntzarekin, lasai ta pozik.
Bai bera ere, naiz-eta autokarretan ni bezela ibilli ez izan, ega-ontzian etorri bai-zan Suizatik Biskrara. Baginjoazen bada ta gerokoak gero.
Erri koxkor batzuk pasa genituan. Baten
izena bakarrik gelditu zait gogoan: Urir. Buztin
koloreko erri ta lurrak, arresi edo moallaz ingurututako erria. Atea sartzeko, zuloak barrendik
begiratzeko ta, arraultza-koskoen gisan, etxegain borobillak arresiaren gañetik. Baño benetan
astindu ginduana, xotak ikusteak. Xota da
gatzez zuritutako lur zabal eta berdiña, gatzputzua. Mendietatik datozen ibaiak aterabiderik
ez ta lur ondartsu aietan uzten dute gatza, elurra bezin zuri ikusten dala. Mendietan gatz-kozkorra izaki. Guk batean bat, bestean beste, tre-
naren azkartasunaren bidez ikusten genituan
xot aiek, itsasoko ura baño ogeitamar metroz
beeragokoak. Bertako jendeak gatz orrekin
maniatzen du jana. Bai omen da Ech-Chott izenadun erri bat moallak gatz-arriekin egiñak eta
gatz-arri puska aundietan zuloak eginda bizitzak
dauzkatenak.
Eun eta larogeitamar kilometro trenean ibillita gero, iritxi giñan bada Tugurten, Hotel Transatlantiquen. Nere gelatik ederki asko ikusten zan
azoka. Besteen antzekoa au ere, baño jende
gutxi. Baziran emen zikiroak, aleak, datillak,
pikuak eta erropa-saltzaleak ondarraren gañean.
Baztar batean, ganbeluak merkatura etorriak.
Iges ez egiteagatik, ganbelu bakoitzari ankaauarrea lotzen zioten iztarrari, ta belauna atzekaldera jarri. Ain luzaroan egonean zeudela, ganbelu-baba pilla ederrak agidanean.
Suizarrak eta nik txango bat asmatu genuen
ondar-añoetara, dunetara, ganbelu-gañean joatekoa. Artu genituan bi ganbelu ta bi gidari, gu
biontzat. Ganbeluaren gañera igotzeak ematen
ditu lanak. Makurtzen da ganbelua lurreraño.
Jarri zaite gañean, konkorraren atzean, zankoak
zabalik eta eldu ondo zotz orreri. Aberea belauniko jartzen da ta zuk atzerakoa egiten dezu,
atzea altxatzen du ta zuk aurrerakoa, zutik jartzen da zuk atzerakoa, ta zotzari eskerrak ez
zera ganbelutik beera erori atzera-aurrerako
orietan. Lurrera begiratzen badezu, uste baño
gorago arkituko dezu zure burua.
Onelaxe, kontuz, zotzari ondo elduta, asi
giñan ibiltzen erri-barrenean. Andik pixka bateko, zotza laga ta xigarroa asi giñan erretzen ganbeluaren gañean plazaren erditik pasa giñanean.
Bai plaza zabal eta polita. Ura arkupe-errenkada
luze ta zuria. Bai beste arkupeak ere. Palmera
dotoreak etxe txurien gañetik burua agertzen.
Zaldia dala ala astoa, gurdiari tiraka. Gizon bat
edo beste.
Oasisaren baztarretik ondar zabalera atera
giñan. Ura ondarrez. Ezin sinistu alako ondaritsaso aundia. Gidariak, mutil kozkorra ta gizon
gaztea, sokari tiraka. Andik bereala asi ziran
beren gogozko kantakin. Ondarra azpian, baginjoazen aurrera erria atzean utzirik. Dunak gero
ta bertago. Bero zegoan. Suizarra asi zan:
—Zu len ibillia al zera ganbeluaren gañean?
—Bai, baño berdin dio, orain dala lau urte ta
denbora gutxian. Ni zu bezin nekatua noa. Ori
esan nai al zenuan?
—Bai, zankoak onen zabal eukitzea ta aberearen bizkarraren aurrera-atzerakak, nekagarriak dira.
—Orixe bai.
—Badaukat gogoa dunetan gora ibiltzekoa.
—Oraintxe ez gaude urruti.
Ondarra zuria zan. Tarteka, palmera batzuk,
basamortuan galduak bezela. Ala ere, orien
buruko tximak alaigarriak dira. Ibilli genbillela,
gure ezkerretara azaldu ziran oialezko bizitegiak, pamiliak alkarrekin basamortuan barrena
ibiltzen diranenak. Ikusi-naia bageneukan, baño
bertaratzeko usterik ez. Banaka batzuk, onuntzko aldean zebiltzanak, oso arpegi-beztuak zeuden. Danik eta berorik aundienarekin ere antxen
ibiltzen dituzu. Bero kixkalgarriekin ez dira oialazpitik ateratzen egunez. «Oiala» esan degu
«ganbelu-larrua» esan bearrean. Ogia eguzkitan
erretzen dute. Gurekin gaiztakeriren bat egin-nai
izan bazuten, ez geneuken iges egiterik.
Pixka bat aurreraxeago, dunak azitzen asi
ziranean, marabut bat ikusi genuan. Ona marabut zer dan: arrizko toki itxia, lau albokoa, gaña
borobilla, barrena utsa. Aien erlijioko santuren
bat iltzen danean, gorputza bizkar-gañean eramaten dute, ta atseden artzeko gelditzen diran
toki bakoitzean, alako marabut bat egiten dute.
Tarteka ikusten dira, ta aiek ibillitako bide guztia
erreza da asmatzen.
Iritxi giñan bada dunetan. Suizarrak aiekin
zeukan zoramena! Egia ere neroni pozik nengoala. Baño bai ibiltze gaitza dala. Gorakoan, atzera ez erortzearren, sendo eldu bear zaio zotz
lodiari. Beerakoan berriz, okerrago, eutsi buruz
beera ez erortzeko. Duna aundienetan, erortzeko zorian, ezin geiagoan, ler eginda irixten giñan
beeraño.
Jetxi giñan ganbelutik lurrera pixka batean
zankoak luzatzearren. Txoroaldiak eman ala
nonbaitean irakurri, suizar gaztea asi zan dunetan beera bere burua botatzen zilipurdika ondarrean. Ni parrez, gidariak arriturik. Naiko zilipurdika eginda gero, ondar-azpian sartu bear zuala.
Gerritik gorako erropak kendu ta larrubizi geldi-
tu zan gorputz-erdi. Erretratatzeko majina eta
leporaño sartzean, ateratzeko erretratua. Ta
alaxe egin nion burua bakarrik ageri.
Ango jostaketak bukatuta, etxerako bidean
asi giñan. Ni zilipurdika ibilli ez nintzana, berriz,
antipar beltzak galdu, len neronek elurretan
billatuak. Eguzkiak bizkarrean, nekea danean,
gidariak oñez, bagentozen iru gizon eta mutik
kozkor bat.
—Ederki saiatu zera —esan nion suizarrari—.
Aurrerantzean oroipen polit ori izango dezu.
—Suizan asmoak artuta nengoan, onera etorri baño len. Baño, mutillak, bai nekagarria dala
ganbeluaren ibillera.
Ta, bat-batean, ikaratua bezela:
—Mapan bai al dakizu zer ikusi detan? Uarglarako Temasin pasa bear da, ta Temasin izenaren ondoan eskorpion bat ikusi det pintatuta, ta
orrek esan nai du pizti oriek dabiltzala guk igaro
bear degun lekuan.
—Andik igarotzeagatik ez degu arriskorik
gizona.
Elurretan bezela, ondarrean oin-atzak oargarri, eraman-bideak bai ginduan ekarri. Pasa geni-
tuan onuntzean arako guztiak. Erria gero ta bertago, baño baita ere gorputza nekatuago. «Genbiltzan, genbiltzan, allaatu giñen Tolosan». Ta
baita Tugurten ere.
—Nekatu al zera zu? —galdetu zidan suizarrak.
—Bai, nekatu xamarra nago.
—Eskerrak oraintxe errira iritxi gerala, bestela nere burua botako nuan ganbelutik beera.
Auek iztarrak, ezin zuzendu.
Ta andik pixka batera:
—Bi orduko ganbeluan ibiltzea bakarrik egin
degularik! Ta pentsa nik Suizan beste lagunekin
zazpi eguneko txangoa ganbeluz egitea asmatu
genuala.
Ja-ja-jai! gozoa egin genuan biak-ala-biak.
Gerora errian ibilli giñan. Emen ere kale estu
ta okerrak. Putzu asko oasisean. Putzu aueri
eskerrak bizi dira oasisak eta baita ere erritik
errirako bide luzeetan dabillen jendea. Lurgañean gutxitan ikusten da ura; lur-azpian,
ordea, ur-laisterrak izaten dira. Lurrean zuloak
eginda egiten dituzte putzuak; ura saltalari.
Bazan errekatxo bat suizarra ta ni begira
egon gintzaiona. Urari begira egon gintzaion,
lurrean belauniko jarrita, makurtuta. Suizarrak
asmatu zuan lenbiziko ganbusiak ikusten. Ganbusia da angularen antzeko arrai ttiki-ttiki bat,
arrea, oso bizia, oso azkarra, begien aurrean ibillita bein-beingoan ikusten ez dana. Ganbusiak
jaten ditu anofeles izeneko eltxoak erreka-baztarretan, landare ta belarretan, jartzen dituan
arrak. Eltxo onen koskak malaria deritzaion eri
edo gaitz txarra ekartzen du, oso erantzikorra.
Gaitz orretatik bertako jendea begiratzearren,
prantzesek arraitxo oriek Ameriketatik ekarri ta
errekaetan zabaldu dituzte. Ala ere, badira arabiar astoak ganbusiak tortillan jaten dituztenak.
VI
UARGLA
Alkarri bostekoa eman eta «agur» suizarrari.
Ordubi t’editan irteera, bazkalduta gero. Lau
orduko bidea autokarrean. Baño ordurarteko
biderik ederrena. Lurralde ura duna txikiz jositako lekua da. Tarteetan, ordea, bidea galipotez
gogortua, ta alai ta bizkor zijoan autokarra alako
toki ikusgarrian. Nere bakartasunaz aztu ta
barrengo pozarekin ninjoan duna-tartean ibilli
giñan bitartean beintzat. Besteetan dunarik ez
eta putzu txiki bat edo beste, ala ondar bustia
bakarrik, lur-azpitik sortutako urarekin. Urrena
bai polita ere: bidea ondar ariñez estalia egoki ta
plaia aundi batean begiña bezela autokarra
korrika ondarraren gañean.
Ordea beroegi ta idei ikaragarriak asi ziran
zeru-zolan, gero ta geiago. Lenbizi urrutian asi
ziran tximistak. Geroago odeiak len baño beltzagoak jarri. Ondar bustiaren kolore berbera artu
zuten eta tximistak eta turmoi-burrundak eta
euri-zaparrada gogorra basamortuan. Ez dakit
denbora luerako ez zalako ala autokarra azkarrik
ibilli zalako, turmoiak eta tximistak aguri aitu
ziran.
Uarglan iritxi giñanean illuntzen asia. Maletak
jeisteko-zai nengoala, mutil polit bat etorri zitzaidan maleta eramateko: goitik beeraño zuriz jantzia, arpegia bakarrik ageri zuala, mutilla baño
nexka obeto zirudiana. Baietz. Nere maletari
txanda etorri zitzaionean, beste mutil kankar
batek nere mutillari bultza ta maleta artu zuan
berak eramateko ustez. Eldu nion nere maletari
ta tirazo batez esku-utsik utzi nuan mutil kankarra. Nere mutillari bizkarraren gañean jarri ta
abiatu giñan itzik atera gabe. Urrena,
—Goazemak Hotel Transatlantiquera.
Mutilla ixillik.
—Ez al dakik Hotel Transatlanque non dagoan? Ondo ezaguna izan bear du bada?
Ixillik. Aditzera ezin eman.
—Zein hotel dago emen, bada?
—Emen Hotel Transat —noizbait.
—Orixe ba. Goazemak hotel orretara.
An, ikusten danez, laburtuz esaten zioten
Transat eta besterik ez zekiten. Transatlantique
izenarekin hotel asko dago Aljerian. Lagungo
edo konpañia omen za, diruz oso indartsua, Aljeriako hotel geienen jabe egin zana ta lengo izenenordez berea jarri ziena. Esamesak ere baziran prantzes politikalari batek, aren ogasunaren
euneko berrogeien jabe egin zanean, politika
utzi zuala.
Apaldu ta lotarakob este denborarik ez nuan
izan. Goizean jeikita, gidaria etorri baño len,
hotelari kanpotik begiraldi bat egin nion: etxe
polita, leku bakarrean, lur-bizitza bakarrekikoa,
etxe luzea, zuria, Sudango erara egiña, ondarra
ta palmera batzuk inguruak, eskallera ederrarekin sarreran. Atze-aldean zeuden lo-gelak: sarrera aterik gabe, eskubitara jo ta ezker-aldean
bata bestearen urren errenkadan zeuden gela
atedunak.
Gidaria etorri zanean abiatu giñan oasis ikustera. An palmera-baso arrigarria dago, milloi bat
palmera baño geiago. Ainbeste palmera ta palmera ikusi ta ea ango datil guztiak biltzen ote
zituzten, galdetu nion gidariari. Baietz, ez zala
alerik bildu gabe gelditzen, Urrian izaten zala
aien uzta ta ikusgarriak izaten omen dira ango
bildu-lanak kanpotarrentzat. Emen ere lur-azpiko
urarekin putzu asko daude egiñak eta eskerrak
aueri.
Aspaldian Uarglari «basamortuko erregiña»
esaten zioten. Ogei-bat milla kristau bizi ziran:
arabiarrak, bereberetarrak, tuaregtarrak, beltzak, nastuak eta ainbeste arraza. Alderdi beroa
da, moallaz inguratua. Kaleak oso estuak, batez
ere moalla-kontrakoak; bai zikiñak ere. Euliakin
ito bear. Millaka ibiltzen ziran batean. Lurrean
exerita zeuden aur aiek, munduko beste aur guztiak bezela beren jostalluekin ari ziran aur aiek,
arpeiak beztutzeraño eusten zitzaizkien euliak,
begien ondo-ondoraño. Aur gizajoek uxatzen
zituzten euliak eskuakin, baño aurrak lenago
aspertu eliak baño.
Euliak dirala bide, gaitz bildurgarri bat sortzen zaio ango jendeari, trakoma izenekoa. Gaitz
onek jotzen dituanean, begiak poliki-poliki asten
zaizkie itxitzen, gero ta geiago, azkenean itxututa gelditzen diralarik. Prantzesek sortu izan
dituzten sendagai ederrak gaitz ori sendatzeko,
trakomadun eunetatik iru gelditzeraño.
Gidaria baratz baten jabe zan et ara eraman
ninduan ikusteko. Tokia ta gauza goretsi ta ederretsi nituan zirudidan erarik egokienean, ongi
zaitua zeukala; baño belar aundi aien gañetik
pasa bear genuanean, egia esan, kezkaz beterik
ibiltzen nintzan.
—Izaten al da emen sugerik? —galdetu nion.
—Ez da orien garaia oraindik.
Ta garaiez eta sasoiez ari giñala, urrena esan
zidan:
—Aurten negu gogorra ta atzeratua.
—Izaten al dezute emen otzik?
—Aurten izan degu; nere bizian aurten lenbiziko aldiz elurra ikusi. Zein polita dan elurra!
Ta gogoratu utsez poztu egiten zan gure
gizon beltza, oso beltza ez bazan ere. Ez zan adimen kamotzeko gizona.
Ez nik nai bezin azkar, baño gidariaren
amets-baratz ura utzi ta erri berrian, bar batean
sartu giñan. Geienak prantzesak eta bertako bat
edo beste ere bai. An ari ziran prantzesak aurreko eguneko ganbelu-apostuaz berriketan. Ango
chameaudrome (xamodrom)an jokatu omen
zuten eta ez omen da «mehari» bezelako ganbelu-arraza korrika.
Onetan, aljeriar bat bertaratu zitzaion gure
gidariari ta alkarrekin izketan asi. Nik ez nien
ezertxo ere ulertzen, baño etorriberriak alde
egin zuanean, ala esan zidak gidariak:
—Nere adiskide ori gidari izana da, ni bezela,
ta orain nai luke berriz gidari asi. Baño lapurretan egiteagatik giltzapean euki dute. Ta askatu
badute ere, zer nai du nik egitea?
Kanpoan otsa ta zalaparta zirala, ibilli giñan
ateraño. Ezkontza zan. Emakume-pil ederra gelditu zan gure aurrean tam-tam eta guzti. Aiekin
batean, andregaia. Puxka batean egon ziran
gizonezkoak etorri-zai ta begitaratu zituztenean
jo zuten aurrera.
Andik pixka batera agertu ziran gizonezkoak
senargaia berekin, tam-tam eta beste bibolin
antzeko soñulariekin. «Mutil aberatsa ta orkesta
ederra», ala zion gidariak. Pasa ziran emakumeen atzetik. Ta gu aieri begira, berriz, joan
giñan plazaraño, ta an ezkutatu zitzaizkigun
autsa arrotuta utzirik.
Plaza ederra zan, ordurarte ikusitako danetan
ederrena. Arkupeak galanki lau aldeetara, baita
ere balkoi borobil-erdiak. Guztia zuriz. Bat eta bi
bizitzako etxe politak, etxe-gañak toki zabalak
zituztela, ikustoki ederrak. Ta palmerak, zorioneko palmerak, palmera luzeak edergarri. Antxen
agurtu nuan gidaria, «arratsalde arte».
Azoka ikusi gabe ezin egon eta betiko atsegiñez oartu nuan emengoa ere. Alaxe, abiatu nintzan hoteleraño bazkaltzeko ustez, baño goiztxo
izaki ta ezer edateko gogo aundirik ez baneukan
ere, saiatu nintzan eta zurrupa batez alderatu
nintzaion nagusiari, ate-ondoan zegoan prantzes
sendokoteari.
Ez naiz gogoratzen nola asi giñan izketan,
baño bai izketa gozoa... Zer zala bide ez dakitela, asi ta laister eskorpionak aipatu zituan. Nik ez
nion arreta aundirik egiten; baño bera beti lengo
artan. Erantzun bear eta noizbait esan nion:
—Baño orain ez da izango pizti orien garaia.
Gidariak esan didanez, sugeak ez dira asi oraindik.
—Bai, bai, badabiltza, gaiztakeriren bat nondik egingo ote duen.
—Ta orien koska txarra izaten al da?
—Oriek eltzen dutena il egiten da, ogeitalau
ordu baño len! Batzuek beren lo-zorroan ez dute
koskarik nabaritzen eta il egiten dira.
—Baño oean eltzen al dute? Nola da ori?
—Oriek, lo zaudela, sartzen dituzu ate-azpitik, orman gora igo ta beren burua botatzen dute
oe-gañera. Bai ba, ez dakizu guk oe-anketan
gas-ual (gas-oil)-potuak jartzen ditugula anketatik gora oera igo ez ditezen? Ontzien usai txarrari iges egiten diote.
Oraintxe lortu zuan ni kezkatzea. Ta ni pixka
bat izutzen ari nintzala ikusi zuanean:
—Eskerrak nik badauzkatala orretarako
«inyeziyo» onak. Ona beatz au, eskorpion batek
eldua.
Ta egia zan, ederki mallatua zeukan.
—Beartuta ere —esan nion— eskerrak zuk
badaukazula sendagai on ori.
Adiskidetu bearrean arkitzen nintzan.
***
Arratsaldean, lenbizi ikusi genuan erromarrek aspaldiko urteetan egindako putzu aundia.
Bi gizon beltz zebiltzan ur-karraio beetik gora.
Erretratatzeko esan eta prestatu ziralako, eskupekoa eman nien. Ordea, ematerakoan, gidariak
geiegi zala ta nik gutxiago eman. Ixillik esanda
ere, beltzak konturatu ta erritan eman zioten
biek gidariari nik tutik ez nekian izkeran. Alakoxeren bat esango zioten: «Ta orrek geiago eman
nai badu, iri zer?». Polliki-polliki aldendu ta
Musée Saharienera joan giñan.
Baziran pizti illak, Foucauld Aba izan zaneko
fotoak, Gouraud jenerala lurralde ura menderatzen aritu zanekoak, antziña-antziñan lur-azpiko
leize-zuloetan billatutako pintura politetakoak
eta beste zenbait gauza geiago. Piztietan, ikaragarrizko muskar aundiak, ondar kolorekoak, eta
baita ere korkodilo txiki bat kolore berberekoa.
Nik korkodiloari ez niion arretarik egiten eta
gidarik, ezin egonik, beatzarekin ura ikusteko.
«Ori baño aundiago ikusi det El Cairon, eta bizirik», esan nion. Ta ala zan, angoa bel-beltza zan,
eta, askatuta egonagatik, aren eta gure tartean,
belaunarañoko sasia besterik ez zegoan. Nonbait
korkodiloek ezin dute burua altxa ez eta saltorik
egin. Baztarrak ondo miatuta gero, atera giñan
eta «agur eta eskarrik asko» gidariari.
Hoteleko bar-era abiatu nintzan eta, etxekoandrea zegoanez geroz, arekin antolatu bear
kontuak, bada goizeko zazpitan irten eta arratsaldeko seiak arte ez nintzan Gardaian irixtekoa. Goiz jeikitzeko, goiz oeratu, ta apalduta
bereala oeratu bearrean, neri jarri zitzaidan
eskorpionen bildurra.
Gelan sartu orduko asi nintzan lanean. Leio
aundi ura, atarira jotzen zuan leio ura, izan ez
balitz naiago. Ondo-ondo itxia ote zegoan ikusita
miatu nizkan zirrikito guztiak. Aietatik piztirik
sartzerik ez zegoan. Ate-azpian berriz, indarka
sartu nituan alfonbra guztiak. Gela-zapaia ta
ormak zuri. Armaioaren atze, gain, azpi ta barrenak azterkatu nituan. Oe-ondoko maitxoa ankaz
gora ibilli nuan. Oeari izugarrizko astindu ederra
eman nion. Oriek guztiak eginda gero, gauza ta
baztarrik txikienak miatuta gero, nekatuarren,
pixka bat lasaitzen asi nintzan. «Alajaña, ez
zegok gaizki —egiten nion nere buruari— bizia
uztera Donostiatik oneraño etorri!» Bar-eko
nagusia, adarra jotzen aritu ote zitzaidan? An ez
zegoen oe-anketan «gas-ual» poturik.
Jarri nuan esnatzalea maitxoaren gañean.
Oerako prestatu nintzan. Zapata bat ere maitxoan, oetik eskueran. Etzan nintzan. Argia itzaliko
al nuan? Argi piztuarekin ez neukan lo-egiterik.
Nagoan argia piztuta gau guztian lo-tantorik ere
egiten ez badet. Okerrago betiko loak artzea.
Alaxe nengoala, amarrak aldean, argia pluxt
itzali zan. Orduan gogoratu an ere itzalialdiak
izaten zirala. Zer egin? Joango al nintzan bar-era
kandela-billa? Zer esango zuten? Gau guztian
eukiko al nuan kandela erretzen? Ez. Jaiki nintzan, poxpolua piztu ta kaja maitxoaren gañean
utzi.
Illunpean nengoala, batere uste gabe, loak
artu ninduan. Ez dakit noiz arte egon nintzan lo.
Baño bat-batean esnatuta, kolpe batean exeri,
poxpolua piztu ta zapatari eldu, «amen» esan
baño len egin nituan. Burukoa altxa nuan zapata
eskuan. Ibai-xangurruaren antzeko pizti iura
ikusten banuan, nere amorrazioarekin zapalzapal egin arte joko nuan, txirtxildu arte, neroni
nazkatuko banintz ere. Oe-tapakiak, ordea, zuri.
Zapata utzi ta begiak itxi nituan. Ostera ere,
lo. Ez dakit zenbat denboran. Berriro esnatu nintzan lengo tankeran. Baño oraingoan kanpoko
argia sartzen zan leioko zirrikitoetatik. Lasaitu
nintzan. Goizeko bostak. Jaikitzeko ordua etorrita nengoan. Nere bizi guztian ez zait gutxiago
kostatu goizeko bostetan jeikitzea egun artan
baño. Leiatillak zabalduta, egin nituen egiteko
guztiak andik alde egiteko. Bar-ean gosaldu ta
maleta ta guzti exeri nintzan atarian autokarraren zai, denbora sobra.
Otz zegoan. Orduan eguzkia ateratzen palmera baten txima beltzen atzetik. Beste aldean,
palmera luze bat erdiraño more-kolorez argitua.
Txoriak txio-txioka. «Suizarra baletorke bar-eko
nagusiarekin itzegitera!» —pentsatu nuan—.
VII
GARDAIA
Bidea luzea zan eta zenbait ordu ibillita gero,
eguardi-aldean, autokarra gelditu zan. Atzean
zetorren soldaru prantzesak txoperrarenganaño
joan eta itz egin zion. Txoperrak berriz, bere
aldean ninjoanari, jeisteko. Ta jetxi nintzan. Nik
ez nituan ezagutzen ez soldarua, ez txoperra.
Nora joatekoak giñan ere, ez nekian ezertxo. Ta
irurak alkarrekin asi giñan ibiltzen. Atzean, autokarra aljeritarrez betea. Bazegoan an «bordabete bordari».
Sartu giñan lur zabalean bidexka batetik,
alkarren atzean, irurak errenkadan. Ni aieri segi.
Puxka bat ibillita gero, itzik atera gabe, soldaruek kanpoan izan oi dituzten oialez estalitako
txabola bat azaldu zan. Nozki, ura zan geren
elburua. Iritxi giñan, «sartu zaitez» eta aurrera.
Barrenen beste bi soldaru. Alkarri eskua eman
genion. Iru gizonak an bizi ziran oe banakin, ez
zer asko geiagorekin. Loturak eta maletak, ez
oso txukun. Erropa zintzilik, ez oso garbi. Aieta-
ko batek oe-ondoko maitxoan neska polit baten
erretratua zeukan. Pozik erakutsi zigun andregaiaren irudia.
Atera zuten txarkuteriko gauza ta ogia. Edaria, anixeta urakin (putzuko ura). Ezin muxiñik
egin. Izketan asi ziran beren kontuekin. Nik nongoa nintzan eta nora ninjoan agertu nien. Urrena, gazta jan. Gero, kape beroa eman ziguten.
Ta xigarroak erreaz izketa bukatu zan. Azkenik,
alako soldaru atsegiñeri eskerrak emanez, txoperra ta ni biurtu giñan. Autokarrera etorri giñanean, aljeriar gizajoak ixillik zeuden. Ni, lotsatzen asia. Agian, bazkaltzeko denbora eman al
zien?
Oraindik ordu asko egin genituan autokarrean, ondo nekatzeraño. Ta irixteko garaia iruditu zitzaidanean, asten da autokarra maldan
beera, arbola-tartean, bira batera ta bira bestera. Ta naiko bira eginda gero, non azaltzen dan,
adar-tartean, Gardaia zuria! Erriaren atzean
ondarra, urrrena palmerak eta atzenean mendi
zapal luze bat. Autokarra geratu zanean, Hotel
Transat ber-bertan. Oso hotel ederra bai kanpotik eta bai barrendik.
Gardaian poz-pozik egon nintzan, antxen
basamortu zabala bukatu balitz bezela, antxen
basamortuko bakartasun aspergarria ezereztu
balitz bezela. Erriko dorre garaietik ikusita, ango
etxe, plaza, oasis, ondoko mendiak eta Melika ta
Beni Isgen inguruko erriak ikusita, ordurañoko
atsegiñetan atsegiñena antxen arkitu nuan.
Hotel erosoa, ongi zaitua ta jende onekoa. Danetatik bazan an; eta tabako ona, musika ta erradioko berriak ezik, erria ta bere inguruak ondo
ikusteko jakinbide eta erreztasun guztiak eman
zizkidaten. Alaxe ikusi nuan esandako dorre edo
minara. Minar oriek izaten dira mezkitaetako
dorre luze lautuak. Andik deitu oi du deilariak
jendea, ojuka, otoitz-ordua danean.
Erriko plaza politan ere izan nintzan. An izaten zan azoka. Plazaren lau alboak arkupezkoak,
zuri-zuriak, tarteka leio txiki bakarrarekin. Ango
etxe aundienetako baten goiari «Begiratokia»
esaten zioten eta, benetan, arritzeko moduan
ikusten ziran erria ta inguruak, ta len aipatutako
minar-a, erpiñenean. Gogoz ikusi ta gogoz ibilli.
Juduen auzoa ere ikusi nuan eta, guztia oartu
naiean, baita ere zaldia putzu batetik ura atera-
tzen tramankulu bateri tiraka, ango eten gabeko
joan-etorri ta txirrioak erotu ainbestekoak zirala;
baita ere mutillak eskolatik korrika ateratzen;
baita ere aljeriar bikaña (judua izango zan,
noski) berebiziko mozkorrarekin bi paretak joka
(eskerrak kale extuari), beste iñor ezin-pasa posturan... Arek bazeraman bere diñako mokolloa.
Ango jendea bestelako kasta da, morabtarrak
deritzaie. Basamortuko «garbiak» omen dira.
Beren erlijioko Koran liburu santuak dion guztia
itzez-itz artzen dute, ta andik kanpoko beste iritzi edo usterik ez dute onartzen. Beren erlijioak
lau emazte izateko eskubidea emanarren, bakarra artzen dute. Gutxitan austen dute ezkontza,
ta galazia dute gizonek atzerriko emakumeekin
ezkontzea. Gauez eta ixillik lurperatzen dituzte
illak. Bazan minar-aren ondoan terraza bat lurra
txuri-txuri. Ura zer ta ildegia omen zan.
Oriek eta beste aparteko gauzak dituztela-ta,
mahomatarrek alde txarrera artzen dituzte. Nere
galdera bateri erantzunez, nerekin zijoan gidariak esan zidan an neskak amabi urte aldean
ezkontzen dirala, ta maiz asko beren gizona iza-
tekoa dana ez omen dute ezagutzen ezkontzaegun bertaraño.
Melika, Gardaiatik kilometro bateko bidean,
len mozabtarren erri santua izana da. Ara joaten
dira neskatxak Isa Jaunaren animari otoitz egitera beren ametsetako senargaia eman dezaien.
(Urkiolako San Antoniori bezelatsu). Aitz batean
egindako zuloan olio-argi bat jartzen diote.
Beni Isgen, erri santuetan santuena, bi kilometroko bidean. Oraindik erriko ateak gabero
itxitzen dituzte ta ez diote babesik ematen beren
erlijioz kanpoko iñortxori. Arresi edo moallaz
inguratutako erria da, minar bat erpiñenean.
Arratsalde batean gertatu giñan emakume
prantzes bi ta ni batetxoan sarrerako atean.
Emakume aundiak ala ere. Aurre-aurrean, iru
alboko plaza txiki bat. Inguruan, kartoi-itxurazko
etxe alkarren antzeko garbiak. Zaarrak batzarra
artzekoak ziran. Ara iritxi arteraño ez nuan ainbeste bizar zuri ikusi batean, ez-eta ain txukun
jantzitako aljeriarrik beren oial oneko txilaba ta
buru-jirako zuriekin. Zerbaitengatik esaten diote
«erri otoitz-zale ta aberatsa». Ondasun aundiak
gordeta dauzkatelaren susmoa ere bada.
Kale extu ta jira-bira aietan gora, asi giñan bi
emakume prantzesak eta ni minar-a ikusteko
gidari baten laguntzarekin. Lenbiziko ni iritxi nintzan dorre-gañean eta arrigarria, beeko terrazaetan bilduta zeuden emakumeak —ez bai dute
kalera ateratzerik— goitik xomorroak ziruditela,
non asten dira korrika guztiak ezkutatzeraño.
Emakume prantzesak berak arrituta gelditu ziran