🕙 28-minute read
Andredena Mariaren imitazionea - 3
Total number of words is 3645
Total number of unique words is 1744
26.0 of words are in the 2000 most common words
38.3 of words are in the 5000 most common words
44.8 of words are in the 8000 most common words
balsako; izan bedi benedikatua: eta hek nahi ez
badarozkit eman, izan bedi orobat benedikatua.
Ez diot Jesusi galdeiten bethi harenzat leial
izateaz landan, bertze konsolamendurik. Nere
burua infinituzki dohatsu itxikiko dut, ene bihotzaren kontentamendu guziez, Jesus ene Jinkoari
sakrifizio bat egiñen diodanean: ene eginbidea
betheko dudanean, haren gogara egiteaz landan, bertze plazerik gogoan izan gabe.
XVIII. KAPITULUA
Ungi bizitzeko Komunionetik
athera behar den Progotxuaz
ZERBITZARIAK
Amodio puruaren Ama! zure izatearen lehen
mementetik guzia saindua izatu ziñen; ordean
zenbat etziñen ainziñat gan saindutasunaren
bidetan, zure errai garbietan Berboa haragiz
bestitu zenaz geroztik.
Zure bizi guzian iraun zuten, Jesusen presenziak bederatzi ilhabetez zure baitan eman izan
zituen saindutasunaren inpreñuek.
Jainkoak egin zarotzun grazia guzizko haren
orroitzapenak azken hatserañokoan itxiki zintuen griña saindu batetan hari zure ezagutzaren
erakusteko moldea kausitu nahiz.
MARIAK
Ene haurra, ene etsenplua zure ahalkarezteko da. Komunionean errezibitzen duzu saindutasun guziaren Jinkoa; eta urrunda saindu bat bai-
tzare. Komunione xoil bat asko liteke sainduen
khar guziaz zure bethetzeko; eta zure Komunionek bethi uzten zaituzte zure lazokeria guziarekin.
Jesusek bere ontasunak frankiarekin ematen
darozkitzu; eta zu bethi hari bekaizten zaizko.
Haren presenziak egia da, errezibitu duzun
ondoan berthutezko sentimendu handienak zure
baitan pitxarazten ditu. Egiten ere diotzotzu
aginzak; ordean zure aginzak eta sentimendu
onak laster sunsitzen eta urmariatzen dire.
Berzela egin ziñezake bere bizitaz ohora zinzaken munduko handi baten alderat. Senti ditugunean adiskide baten ungi egiñak kexa gare
hari gure ezagutzaren erakusteko; amodioa ez
da deskansuan, moienak ediren dituzken arterañokoan.
Eskaz ditutzu bada, ene haurra, sainduek
Komunionearen ondoan Jesusi bere eskerren
bihurtzeo enplegutan ematen zituzten berthutezko okasione hek?
Guzien gañetik galdeiten du atzartasun handi
bat bihotzaren iaiduren gañean; halabai non,
bakhar bat ez baita behar izan harenzat ez
denik: artharekin zure burubaren gañen atzarria
baziñaudez. Komuniatu ondoan; bethi iraun ziñezake Komuniatzean zinduen debozionean.
Atzartasun hura Komunione bakotxaren
ondoan, da, Komunione berri batenzat ekhar
ahal dezazuken preparazione hoberena.
ZERBITZARIAK
Berthute guzien etsenplua zaren Birjina! zure
oñetan gorritzen eta ahalkatzen naiz ene laxokeriaz eta ene eskergabetasunez. Jesusi othoitz
egiozu ez dadin behinere ene bihotzerat ethor;
bere ganat osoki itzularazten dituelarik, haren
mobimenduen erregelatzeko baizen.
Errekerizazu ken diezadn hartaz indine den
bihotz triste eta gaixto hau. Nere baitan berriz
egin dezan zurearen iduritako izanen den bihotz
bat; erran nahi da, bihotz karsu, emaille, samur,
eta konstant bat; harena gure laderat den bezala.
XIX. KAPITULUA
Lagunaren alderako amodioaz
ZERBITZARIAK
O Birjina guzien artean karsuena! zure
xedeak bazintuen Nazaretheko bakhartasunerik
ilki ziñenean kanporat agertzeko Karitatezko
ispirituak ziñarabilzan.
Ez darotzu hain laster Aingeruak adiarazten
Elisabeth zure ahaide saindua edireten den estatua, non lehiatzen baitzare haren ikhusterat
gateko. Erresakan zoaz, dio Ebanjelioak; Ispiritu
Sainduaren inspirazionek ez dute nahi uzkurtasunik izan dadin hei ihardeteko.
Iragan behar ditutzun mendi gorek etzaituzte
baratzen. Karitateak bere eginbideak bethetzen
ditu animorekin eta ieneroski. Denbora batetako
usten ditutzu zure bakartasuneko gozotasunak;
karitatearen eginbidei amor eman behar diote
debozionearen guztuek.
Zure karitatea ez da iragankorra eta enpasantekoa; hirur illabetez bazaude Elisabethen
etxean hari zure lagunzen eta arthen emateko.
Nolako efetu dohatsuak etzituen ekharri karitatezko bisita hark? Elisabeth bethea izatu zen
Ispiritu sainduaz, Joanniz Batizta Saindutua izan
zen bere amaren sabelean.
Elisabeth eta haren esposa bizi ziren berthute guzien pratikan; ordean zure etsenpluetarik
ikasi izan zuten are hobeki heien pratikatzen.
MARIAK
Ene haurra, Maite baduzu Jinkoa, Maitatuko
duzu zure laguna; zeñaren gatik zerutik jautsi
eta gizon egin baita; eta zeñaren saltatzeko bere
bizia eman izatu baitu gurutze baten gañean.
Ez zaitezela geldi bihotzaren barneko amodioan, zure karitateak behar du izan efetuzkoa
eta obrez konpañiatua. Zenbat lazeriatu ez dire
zure hitz onez konsolatuak izan behar dutenak?
Zenbat erromes solleyituak izateko zure emaitzen begira daudezenak.
Jinkoak nahi izatu du, lurraren gañean izan
zedin hanits miserable, hek bere pairakortasunaz; zu, zure karitateaz sindu billaka zaiteztenzat.
Pruntki eta berehala emazu emateko duzun
hura: luzamenduek bethiere karitateari zerbait
galarazten diote bere merezimendutik. Frankoki
egizu amoña; emozu hari eman ahal diozozuzuken hedadura guzia.
Lagunari bihurtzen zaizkon zerbitzuetan
motx eta zikinkara izatea; da, karitatearen eginbidei itzuli nahi izatea, hek bethetzen direlako
itxuran.
Ezin zeronek lagun dezazukenean, bederen
ararteko iar zakizko bertzen aldean. Gutienaz,
haren fagoretan herxazazu Jinkoaren ontasuna.
Lagunaren baitan ez diozozula gizonari begira,
bañan bai Jinkoari. Orduan nor nahi izan dadin,
sokorri galdetuko darotzuna, ez diozu atzaparra
zarratuko, zeren ez baiziñoki nahi Jinkoari deus
errefusatu.
Ez bagiñote gizonei ungirik egiten bere merezimenduen eta kualitate onen ariaz eta arabera
baizen; nekhez eta bakhan egin giñozakete. Ene
haurra, onetsatzu gostako zaizkitzun karitatearen obrak. Atsegin izan zazu zure minberatasunaren eta amodio propioaren despit karitatea
pratikatzeaz.
Jinkoak bere etsenpluaz irakasten darotzu
gizon guziei, eskergabeenei berei ungia egiten.
Emazu, erran du Jesusek, eta emana izanen zaitzu, ematzu zenbait denborako aberastasun, eta
Jinkoak emanen darozkitzu eternitatekoak.
Bere dudetan argi zazu laguna konseillu
onez, Jinkoak ordañez zeroni argituko zaitu. Konsolamenduzko solhasak errotzute afliyituak direnei; eta konsolamendu guzien Jinkoak bere graziaren hitzez borthiztuko zaitu zure lazerietan.
XX. KAPITULUA
Jinkoaren handitasunez
Enzun dezagun, o ene Arima! enzun dezagun
Maria, espantu saindu batekin Jinkoaren handitasunez minzatzen; sar gaiten haren sentimendu
beretan. Gure laudorioak harenekin balsa zatzigun.
Harekin batean lorifika dezagun gure Yauna
Jinko guziz puxant hark plazer duenean obratzen
ditu mirakullurik handienak; haren izen infinituki
saindua denak, merezi ditu mundu guziaren
errespetuak.
Hark bere besoaren botherea agertzen du,
luperren gogoeta eta deseñu guzien iraulzeko.
Lurraren arraz ematen ditu mundu huntako handiak, aphalen goratzeko; billusten ditu aberatsak, beharrean direnak untasunez bethetzeko.
Eta egiaz o ene Jinkoa! nori dauko zutaz landan ohoratua eta lorifikatua izatea? Mugarriztatua, maillegatua da mundutarren handitasuna.
Herbala da, gure opinionean datza: eta maiz ipinione hura falsoa da.
Zure handitasunak, o ene Jinkoa! ez du
mugarririk ezagutzen: zure baitarik daukazu,
haren azpikoak dire gañerako handitasunak.
Erregiena siñatzen da hekien biziarekin. Habarroz piska bat egiten dute erortzean; ordean laster sekulakotz ahantziak dire.
Zutaz denaz bezanbatean, Yauna, eternitate
guzian irauten duzu. Zure loria ezin daiteke ez
munduaren eremuez, ez denboraren mugarriez
zarratua.
Zure kreaturek zure ganik dauzkate dituzten
podorea eta aberatstasunak. Zu gabe ezin deus
egin dezakete; hek gabe nahi duzun guzia egiten
duzu.
Zu zare bakharra zure baitarik handia zarena.
Ez duzu bothere arrotz baten premiarik zure nahi
guzien egiteko. Nahi izatea eta egitea; berbera
dire zuretzat.
Zure baitarik ilki gabe, zure baitan edireten
ditutzu, ordean mugarririk eta narraiorik gabe;
ageri diren eta ikusten ez ditugun izatiek, ahal
dituzketen perfekzione guziak.
Mundu huntako yende handiek ez dituzte
gure errespetuak merezitzen, baizik zeren diren
zure zure handitasunaren imayinak; eta zeren
fidatu nahi izatu diozuten zure botherearen
parte bat. Bertzenaz zer dire hek zure aiñziñean?
Hautsa, herrauts papur bat gañerako gizonak
bezala.
Sunsi, urmaria beitez beraz zure bistan munduko handitasun guziak. Ez da egiazko handitasunik, ezin emenda ezin guti daitena baizen.
O Yauna! berthuten Jinkoa, nor da zure iduritako? Zuk bakharrik merezitzen ditutzu zeruaren
eta lurraren adorazioneak; zeren zu baitzare
bakharrik Jinko handia, Jinko bethi handia, toki
guzietan, eta manera guziez Jinko handia.
Handia zure obra guzietan; mendrenean
miragarrienean bezala. Larretako lore ezdeus
batetan, zeruko argizagietan bezala, handia
zuhurtzian, puxantzan, iustizian, ontasunean.
Eta nor Jinko handia! zure handitasunez behinere minza othe daite zuri dautzun bezala.
Aithortzen dut ene ahal eskasa. Aitormendu
hori ohoragarria da zuretzat. Zure handitasun
infinituari homaia bihurtzea da, laudorio eta
erran guziez gorago dela ezagutzea.
XXI. KAPITULUA
Jinkoaren miserikordiez
ZERBITZARIAK
O Maria! zer bozkario dudan zu enzuteaz
Yaunaren miserikordien kantatzen, haren handitasunak kantatu ditutzun boz beraz! Oi! nola irakasten darotazun heien prezatzen.
Yauna beldurzen duten guzien gañean pausatuak dire. Bere hasarreduran bekhatoreak
zehatzen baditu: bere gaztigu ikharagarrienak
iasan arazten badiotzote; ez du hori egiten bere
ungi egiñez heien irabazterat ensaiatu ondoan
baizen.
Ezin haren Populuaren eskergabetasunek eta
gaixtakeriek agortu dute haren samurtasunaren
ithurburua. Bethi zabaldu diotzote bere miserikordiaren erraiak, aita baten ontasunarekin.
Abraham eta haren leñuari agindu zaroen,
erresketazaille bat egorriko ziotela. Hura agertu
da; eta gizonek nahi eta ez, ezagutu behar izatu
dute heienzat zuen amodioan.
Dohakabe guziei eskua hedatu diote lagunzeko. Bekhatoreak, haren ungi egiñetan parterik
behar etzutenak; izatu dire haren zeloaren objet
bereziyak.
Pena eta bihotzmin handienarekin baizen ez
du ikusi bere burua utzia; haren zerbitzarien eta
adiskiden balsan izateko zorion preziatuari libertate falso bat preferatu dioten arima ingrat eta
esker gabe batzuez.
Ezin ahitua zen. Bere amodioari azken koroaren emateko, igandagurutze baten gañerat; eta
han bere odola isuri du azken xortarañokoan.
Gizonek estatu hartan ikusi izatu dute; oraño
ere begiratzen diote; heien bihotza kantitua izan
gabe. Bizkitartean hek sunsiarazi behar lituzken
ozpiña oraño geldi dago. Bethi haren miserikordia eta odolaren boza heien alde oihuz daudez.
Ni neroni naiz, Birjina Saindua! bekhatoren
idurikitzeko duen pairakortasunearen, heien
errezibitzeko duen errextasunaren, etsenplu eta
froga señaletu bat.
Ardi errebelatua arthalderat eraman izatu
maiz arzain dibino hartaz. Bere sorbalden
gañean garraiatu nau, beldur izan balitz bezala
sobra nekhatua izan nindadin haren ganat bihurzean.
Ez nihoiz ez dut ahanziko egun hura, zeñetan
aita samur hark ikusi ninduenan ume prodigo
baten pare haren ganat itzulzen; besarkatu, bere
nigarrez busti, bere besoetan hartu, eta tinktinka bere bihotzaren kontra karratu baininduen.
Oi! zein ona, zein samurra den Jinko hura! Zin
ziñez zaurthua eta humiliatua den bihotz baten
biztan, ahanzten du iuie bat dela; bakharrik aita
dela orhoitzeko.
O Birjina! miserikordien Jinkoaren ama, ararteko eman zarnaz geroz ene konbertiarazteko,
ardiets diezadazu bethi ungian irauteko grazia.
Badakizu zein funts guti egiteko den ene
gogorik hoberenetan. Nere baitan konserba,
finca, perfekzionerat ekharatzu zure graziak
sorarazi darozkidan saindutzko gutizia berri
hauk.
Zure baitan izanen dudan esparanza, ez da
zuk neretzat duzun amodioa baño gutiagoa izanen. Ene salbamenduaren etsaiak gehiago egiñen othe du bada ene galarazteko; zuk saltarazteko egiñen duzun baño.
O beraz Ama guzietarik maitagarriena eta
samurrena! Zure umeari ardiets diotzotzu iragan
denborarenzat urrikirik miñena; presenteko,
leialtasunik handiena; eta ethorkizunekotzat,
deusek ezin inharrosiko duen konstanzia bat, eta
eternitate guzian kantatuko ditut zeruan Jaunaren miserikordiak, eta zure ontasuna.
XXII. KAPITULUA
Jinkoari bere ungi egiñenzat
zor diogun ezagutzaz
Munduan naizenetik hunat hanbat grazia
nahiz denborako, nahiz ispiritualeko eman
darozkidatzun Jinko ona! zuri eskerren bihurtzeko ofrendatzen darozkitzut Mariak bere bizi
guzian, eta beregainki Zacharia eta Elisabethen
etxean sartu zenean zure ungi egiñenzat zituen
ezagutzazko sentimendu guziak.
Elisabethek Mariari ematen ziotzan merezi
zituen laudorioak: Mariak ordean nahi zuen Elisabethek ahantz zezan ungi egiñak errezibitu
zituena; ungi egilleaz baizen ez orhoitzeko.
Nahiko zuen o ene Jinkoa! kreatura guziak
harekin bat egin balire, eman ziñotzan dohañez
zure benedikatzeko. Ez zaukan bere burua dohatsu, baizik zeren guziz botheretsuak bere begiak
etxatu zituen bere sehiaren gañerat; agertzeko
zenbat den handia, zenbat den miserikordiosa.
Helaz! Yauna, nere baitan holako sentimenduak ikustetik urrun; eman darozkidatzun zure
amodioaren señalen ondoan; ez duzu ikusten
ingrat bat, eskergabe bat baizen.
Zu ganik onak erezibitzen ditut, eta gizonei
eskerrak bihurtzen diotzotet. Gogara doazkit
gauzak, eta ene anzeari, ene fetxotasunari iratxakitzen diot zure lagunza xoillaren efetua
dena.
Bañan bereziki zer naiz bada, eta zer egin
dezaket nere baitarik, salbamenduaz denean
kuestione? eta hala ere ez naiz orhoitzen eskerrak bihurtu behar darozkitzudala lan handi
haren egiteko ematen darozkidatzun sokorriez.
Nere baitan balin bada zerbait agradatzen
zaitzunik; hura bakharrik zure ganik dut: eta zu
gabe ezin konserba dezaket. Nere nahitarat egia
da, zure graziari ihardesten diot; hori bera
ordean neretzat ezagutza izateko arrozoin berri
bat billakatzen da; zure lagunzarekin baizen,
ungia nahi izaten eta egiten ez dudanaz geroz.
Oi! ene arimaren herbaltasun eta miseria
ezin konprenitua! zer billaka ninteke zure graziak falta egiten baleraut, eta zein errebelamen-
du deitoragarrietarat ez ninzakete traña ene iaidura dohakabek?
Ez dut neretzat deus segurik ikusten ene herbaltasunaz dudan opinionean eta beldurrean
baizen. Egizu, o ene Jinkoa! ene leialtasun eskasa ez dakidan traba bat billaka zure ungi egiñen
errezibitzeko; eta ene eskergabetasunak ez dietzakidan hek behinere ahantz araz.
Zure bihotza ez da deskansuan ungi egiten
hari zarenean baizen: badakit ordean eskergabetasuna dela bizio guzien artean gehienik zure
miserikordien korsua baratzen duena.
Ehun aldiz merezitu dut heien efetuen ez
sentitzea; bañan nahi izatu duzu ene bihotza irabazi eta garaitu hari ungi egiñaren forzaz. Ez
darotzut gehiago kontra egin nahi hemendik
harat oso osoa zuretzat izanen naiz. Zutaz baizen bizi ez naizen bezala, ez dut bizi nahi zuretzat baizen.
Egizu ordean, zure graziaz ene beharrak eta
zure ungi egiñak bethierekoak diren bezala; ene
bizi guzia iragan dezadan zure ontasunen galdeiten, eta zuri hetaz eskerren bihurtzen.
XXIII. KAPITULUA
Bizitzez
Mariaren etsenpluak Elisabeth bere kusinari
bihurtzen dioen bisitan; irakasten daroku, elkarren alderat itxiki behar dugun bizitzeko moldea.
Jinkoaren ama izan arren, Birjina humil hark
ez du idurikitzen Elisabeth aiñzin dakioen: hala,
kondenatzen du bere graduen ielos diren hanbat
presunen minberatasun falsoa.
Zerk Maria ekhar zezaken bizita haren egiterat? ezin zaiteken zenbait errelijionezko arrozoin
baizen.
Kuriostasunak, banitateak, amodio propioak
munduan bihurazten dituzte bizitza gehienak; ez
da orobat Mariak, Birjina guzien artean leialenak
bihurtzen duenaz: xederik sainduenek egiñarazten diote.
Presuna Jinkotiarrak bere bizitetan berthutien
mobimenduz dabilza: munduak bizita hei begiratzen ez dioen arren kortesiaren eginbide batzuei
bezala baizen.
Debozioneak, karitateak, Jinkoaren loriak
daramate Maria. Jinkoa zerbitzatua eta maitatua
den etxe baterat doa; bere ahaideari Jinkoak
egin diotzan graziez duen bozkarioaz parte ematerat. Bizitatzen du batasun saindu baten lokarriak hertsikiago amarratzeko gogoarekin.
Debozioneak ez gaitu gibelatu behar elkarri
zor diotzogun honestasunezko eginbidien bethetzetik: nahi du xoilki xede giriztinozko batzuekin
eta sainduki konpli detzagun.
Yende debotek atsegiñekin egiten dituzten
bizitak dire, etsenplu onak bertzien baitan kausitzeko, eta berek hek emateko egiteko dituztenak.
Bertze gañerako bizitak ez dire heien gogarakoak, unhagarriak zaizkote. Berthuteari laket
zaio berthutearen aldean izatea.
Sainduek Jinkoaren loriarenzat, lagunaren
etsenplu onarenzat, eta bere perfekzione propioarenzat baliarazten dituzte indiferentenak iduri
duten akzioneak.
Heien arabera egin bagiñeza, eta xede berarekin elkar bizitatzen bagindu, zer abantail ez
giñetzake kausi kortesiazko komerzio hortan?
Munduko presunek ezagutzen ez dituzten
milla plazer garbi eta inozent hetan guzta giñetzake. Hetarik ilki gintezke ez munduko bizitek
bihotzean usten duten huts eta eskaz harekin;
bañan bai, yende prestuen partaiaden barneko
gozo eta kontentamendu saindu harekin.
Ea beraz, giristinoak, bethi biztan izan zazue
bekien ainziñerat eman darotzuedan etsenplua.
Maria bezala etzaiteztela bakan baizen zuen
etxetarik ilki; eta ez dezazuela izan ariarik presuna Jinkotiarrekin baizen.
Hark bezala ez dezazuela billa Jinkoaren ohoratzea, eta lagunari etsenplu onen ematea baizen; eta zuen buruenzat probetxoz billaka zazue
gizonekin, borxaz bada ere izan beharko duzuen
komerzioa.
XXIV. KAPITULUA
Konbersazionez edo
elkharren arteko solhasez
Gogoz banoa Elisabethen etxerat Maria han
bizitan duen denboran. Zer modestiazko, humiltasunezko, karitatezko, ixiltasunezko lezione ez
ditut han errezibitzen?
Elisabethek Maria ezagutzen du bere Jinkoaren amatzat: ematen diotza laudorioak eta benedizioneak; goratzen ditu haren handitasunak.
Maria ez da llilluratua bere dignitateaz eta
pribilioez: ezagutzen ditu guziz botheretsuak
haren baitan obratu dituen gauza handiak. Jinkoari ordean bihurtzen dio ohore guzia: eta haren
ama den arren, ez du ahantzten haren sehiya
dela.
Haren humiltasuna zin ziñezkoa da, eta ez du
deus, maiz urguilleria ixil bat baizen ez den
modestia falso hartarik.
Eta egiaz zenbatak ez dire, ematen zaizten
laudorioak nahi ez dituztenak, gehiago eman
dakiotenzat baizen? Amodio propioaren afiñamendu btez, modestia bera banitatearenzat
baliarazten dutelarik.
Jinkoaz, haren handitasunez eta miserikordiez minzatzen dire Maria eta Elisabeth. Haren
amodioaz gaindi egiñak direlakotz, bere delizioa
edireten dute haren zuhurtziaren, puxantzaren,
eta ontasunaren mirakulluak aiphatzen dituztenean.
Jinkoaren dohañak gure bozkarioaren bojet
xoilla direnean, Jinkoa da bakharrik gure ezkerren eta laudorioen objeta.
Mihiya bihotzaren frankiatik minzo da. Munduaz eta haren banitatez minzatzen zarenean,
segurki erran ahal daite ez duzula maite mundua
baizen; zure bihotza haren edertasun falsoaz ia
hartua eta xoratua dela.
Mundukoak dire, zioen Jesusen diszipulu maiteak, hargatik munduaz minzo dire, eta munduak enzuten ditu, Jinkoarenak bagiñe Jinkoaz
minza gintezke. bederen deus ez giñezake erran
Jinkoaren arabera ez denik.
Orhoit zaite Jinkoaren iuiamenduan hitz alfer
batez kontu eman beharko duzula. Zer ikaratzeko sujet zuretzat?
Ala presuna deboten beren artean ere solhaz
guti egiten baitire, zeñetan ez baita emandatzen; Jinkoari bihurtu beharko zaioen kontua.
Zertaz ardura minzatzen gare? enotsenkeriez
karrikako berriez, funtsik ez duten gauzez.
Horiek ere dire inozentenenzat itxikiak diren
solasak.
Iduri du berze alde, zein elkarren artean
minza gaitezkela lagunaren baiak aiphatu gabe.
Konbersazionea pisatzen da, kritikaren eta gaixtakeriaren zenbait piko han balsatzen ez
denean.
Zorigaitz zuenzat presuna gaizki erralleak,
zuen mihiak sugearen estenaren pare zorroztuak
dire; atsegiñik ez duzue zuen ganik urrun direnen erreputazionea larrutzen duzuenean baizen.
Zorigaitz orobat zuenzat heien enzuten laket
duzuenak. Hitzunzikeriei beharriya bere nahirat
paratzen dioena, hetan partalier egiten da.
Ez zaitezela behinere nihortaz gaizki minza.
Ezin berzeak gibela detzazukenean gaizki minza-
tzetik, bederen zure ixiltasunaz eta aire pisu
baten medioz erakuts diozozute atsegiñik ez
duzula hartzen, heien medizenzietan.
Higuinza handiena izan zazu garbitasunaren
kontrako solhaz guzienzat. Begirautzu urrunduak umore ona deitzen duen hizkuntza suerte
bati hirkaitzik ere egitetik. Sobra maiz baizen ez
da hura pasionearen lengoia bat.
Zure buruari ohore bat egiozu itxikia izateaz
presuna batenzat, zeñaren ainzinean nihor ezin
mentura baitaite errlijioneari ez debozioneari
asperzerat. Trebanzia saindu batekin kontra
egiozu gaiztagiñari. Eta ez baduzu bertze ahalik
haren solhasen libertinkeria baratzeko, bederen
konprenituko duen zenbait moldez irakats diozozu zer pensatzen duzun.
Zure erran guzietan egiaz minza zaite. Izan
zaite zure hitzetan modesta eta gardiatua; gañerakoan mundu guziarenzat arraia, bozkario inozent bati antolatzen zaizkolarik: bertuteak hori
zilhegi usten; aldi batzutan manatzen ere darotzu.
Zenbatenaz gehiago paratua baizare mihiz
bekhatu egiterat, hanbatenaz prekauzione
gehiago ekharri behar duzu hark egiñaraz dietzatzuken hutsen kontra gardian egoteko.
Onetsten badu, buruz buruban Jinkoarekin
zure etxean egotea; ondoan hirrisku gutiagorekin atherako zare gizonen aiñziñean agertu
beharko duzunean.
Konpañia baterat ilki baño lehen, Jinkoa
othoitz zazu zure españetan eman dezan gardiazko zarrategi bat. ETa zure solhasak dirabeño, orhoit zaite Jinkoa present dela; eta aditzen
zaituela. Denboratik denborarat alxa diozozu
zure bihotza.
Solhasa akhabatu ondoan zure buruari kontu
galde diozozu erabilli ditutzuen gauzez. Jinkoari
eskerren bihurtzeko hutsik egin ez baduzu; edo
hetarik korreyitzeko zenbaitetan erori bazare.
Molde hortan ardietsiko duzu bizitze ispiritualean nausi direnek hanbat gomendatzen duten
prudenzia, eta hitzen gañeko gardia zuhur hura;
zeñari arrozoñekin begiratzen baitiote perfekzione haltoenaren pontu bati bezala.
XXV. KAPITULUA
Adiskidetasun egiazkoa
ZERBITZARIAK
Trezor aberats bat da adiskide leial bat, diote
Izkribu sainduek. Yaunaren beldurra dutenei,
hura agindua zaie.
O Maria! zeruak trezor preziatu hura kausiarazi zarotzun Elisabethi izanarazi zioen zu bezalako adiskide bat eman zioenean.
Batak eta bertzeak ematen darokuzue adiskidetasun perfetenaren, sainduenaren, eta garbienaren etsenplua.
Errelijionezko sentimendu berek bihotzez bat
egiten zintuztn. Grazia eta berthutea prezatzen
zintuen Elisabeth baitan; eta hek berak estimatzen zituen hark zure baitan.
Elkharrekin bazintuzten solhaz husuak, zuen
bihotzak elkarri zabalzen; konseilluak ematen,
zerbitzuak bihurtzen ziñotzaten: ordean batak
bertzeari ematen ziñotzoten adiskidetasunaren
señalek intrez bera zuten, Jinkoaren loriaren
intreza.
Elisabethek ikusten zuen haren bihotza
zurearekin bat egiñez geroztik, lehen baño sentimendu beroagoak zituela Jinkoarenzat. Eta zu
Birjina saindua, hain aiñziña ziñoazen saindutasunaren bidetan, zure ahaidearen etxean; nola
Nazarethen, zure erretretan ziñaudezenean.
Elkar ganik apartatu ziñeten, eta zuen adiskidetasuna etzen gutitua izatu. Berthuteak bi
bihotz iuntatzen dituenean; ez da inkonstanzia
beldurtu behar.
MARIAK
Ene haurra, ez dezazula uste izan adiskidetasunaren gozo inozentak gustatuko ditutzula, non
ez ditutzun hek billatzen presuna Jinkotiar baten
adiskidetasunean.
Egun guziez tronpatua izanen zare zure adiskidez egiñen duzun hautuan. Ez zaizko nihori
fidatu behar non ez ditutzun haren leialtasuna
eta errelijionea ezagutzen.
Edirenen duzu adiskidetasunaren kanpoko
markak emanen darozkitzuten adiskide arrunt
eta ordinario hetarik franko. Ez dezazula ordean
heien ganik deus gehiagorik idurik.
Adiskide izanen ditutzu, zure izanetarik edo
goratasunetik zenbait probetxu usteko duteño:
beheratzen bazare, ez darotzute gehiago begiratuko.
Korreyitu nahiko zaituzte hei desohore bat
ekhar diozoketen zure bizioetarik. Gañerakoan
giristinotasunaren kontra izan arren, munduak
laudatzen baditu; berek lehenik hetarat eramanen zaituzte.
Yakin zazu zer den egiazko adiskidea. Hark
lagunzen du beharretan, kosolatzen penetan,
argitzen gauza dudazkoetan; gidatzen egitekoetan eta xuxentzen errebelamenduetan. Guzien
gañetik bere hitzez eta bere etsenpluez ekhartzen du eginbidien bethetzerat.
Ordean nekhez holako adiskide bat kausitzen
da: zeren arraro baita adiskide baten hautua egiten dugunean, berthuteari begira diozogun.
Zeronek onets eta maita zazu berthutea, eta
izanaraziko darotzu zure araberako adiskide bat.
Hanits adiskidetasunek berehala badirurite fiñak
eta zin ziñezkoak; laster ordean hautsten dire,
zeren bizioa hetan balzatzen baita.
Emozute zure adiskidei, eta heien ganik errezibizazu etsenplu ona. Konzienziak utz ahal dietzatzuken konplezenzia guziak izan zatzu heienzat; ez detzatzula ordean behinere hartaz urrunago heda.
Zeronek ez dezazula deusere galde zuzen eta
arrozoñezko ez denik; eta guzien gañetik ez
detzatzula hek lausenga, zeroni ordañez hetaz
lausengatua izateko xedez.
XXVI. KAPITULUA
Esparantzaz, eta Jinkoaren
probidenziaz
Jinkoa baitan ezartzen dugun esparantza da,
haren perfekzionei bihur ahal diozokeguten ohorerik handiena. Zenbatenaz baita osoagoa eta
erresalbagabea, hanbatenaz gehiago ohoratzen
du.
Esparantza haren bidez ezagutzen dugu nahi
duen guzia egin dezaken; eta ahalaren pareko
borondate on bat duen izate soberano batenzat.
Hura da moien efetuzkoenetarik bat, hanitz
grazia eta fagore señaletu zerutik ardietsteko.
Mariak utzi izatu daroku berthute haren
etsenplu bat baño gehiago. Jinkoaren gañean
bere erreputazionearen arthaz pausatu zenean
eman darokuna; guziz ikustekoa da.
Bere Virjinitatearen gardaritzat emana izatu
zitzaioen esposak haren kontrako suspitxa bat
hartzen du; hura utzirik ixillik gan nahi du. Maria
ez da kexatzen; Jinkoaren baitan esparanzaz
bethea, idurikitzen du haren probidenziak lagun
dezan.
Eta egiaz ez dio ezkaz egiten: Joseph gañetik
argitua da. Sunsitzen dire haren duda guziak.
Bere esposaren berthutearenzat errespetuz bethea, behin bethikotzat harekin bat egiten da.
Hortik da ageri zein den progotxoz Jinkoa baitan esparanza izatea, eta gure intrez guztiak
haren eskuetarat ematea.
Esparantzari guziak zaizko aginduak, zeruko
ihintza eta lurraren gozoa; denborako abantaillak, eta eternitateko ontasunak.
Haragizko beso baten gañean pausatu nahi
duena, mortuan sortzen den branaren pare izanen da. Ihartzea da haren zorthea.
Bañan bere esparanza Jaunaren baitan emanen duenak, iduriko du ur hegian den tantaia
gottor bat. Haren ostoak haize bero guzien gerizean, bethi ferde izanen dire; eta bethi fruituak
ekharriko ditu.
Guziek behar gaituzte ekharri esparanza izatera. Jinkoarenm ontasunak, haren bothereak,
agintzek, leialtasunak, gure beharrez duen ezagutzak, gure herbaltasun propioak, gizonen ahal
eskasak; eta maiz heien traidorekeriaz egiten
dugun experienzia egun orozkoak.
Beraz esparanza oso batekin haren probidenziaren ganat hel egizu, zure nahi gabe guzietan;
nola nahikoak izan daitezen. Errenkurra zare, Jinkoak ez darotzula lagunzarik ematen zure atsekabeetan; idurikitzen du esparanzak haren oñetarat eraman zaitzan laguntza haren galdeiteko.
Duda gabe badaki zer estatu doloragarrian
edireten zaren; ordean zure konfidenzia hartaz
mintzo ez bazaio; inoratzen balu bezala egiñen
du.
Gogoetari ematen zaizko, bihotza erortzen
zaitzu Israelen Jinko bat ez balitz bezala. Helaz!
maiz kexatzen, alarmatzen zare, esparanzazko
akta batek zure arimarat gozoa eta deskansua
ekhar letzaken denboran.
Zure dudetan, nahigabetan, hirriskuetan harzatzu neurriak; billakatzu moienak; galde zatzu
argiak eta konseilluak; ordean guziak baño lehenago Jinkoa izan bedi zure sustengu lehenbizikoa.
Gizonek ez dute zure lagunzeko ez ahalik, ez
argirik, ez nahirik, Jinkoak ematen dioten eredua
baizen. Jinkoaren baitan ezarriko duzun esparanza ezin daite behinere sobratua.
Zenbat ere gizona herbala baita berenez,

You have read 1 text from Basque literature.