Ametsen txokoan bizi naiz - 6
132
Amets bat darabilzu mitxoleta
Zinez gurtu zintuzten
ume zinenean,
maitasunez laztandu
zirrien larrean,
bezeroen lerdeak
jasanda lanean,
goibel oroitu duzu
bart bakardadean.
260
Bihozgabe ankerren
salgai bihurtuta,
sasietako lili
zara prostituta,
zure sexuarekin
irritsa hustuta,
alboratzen zaituzte
zakar irainduta.
Puta deitzen zaitugu
amorruz beteta,
neska bat zarenean
bizitzan erreta,
Arkeriaren mina
duzu hankartean,
tamal erori zinen
proxeneten pean,
morrontza sexualean
ari zarenean,
ama negarrez dago
zure barrenean.
Ia larrugorritan
barraren ertzean,
Bidegabekeriak
zintuen ekarri,
herria utzi zuen
oro larrigarri,
Europak zirudien
hain erakargarri,
ez zenuela garaiz
segada igarri.
Ametsen txokoan bizi naiz
sortu izan bazina
hemen mitxoleta,
mereziko zenuke
guztion arreta.
begi ederrak dir-dir
irrifar hitsean,
gaztetasuna duzu
jarri galbidean,
irabazpide zara
gaueko klubean.
262
Larru hori-zurixkan
hamaika gaupasa,
drogekin hartzen duzu
sarritan arnasa,
geroa dakusazu
erabat narrasa,
baztertu nahi zenuke
arin anabasa.
Amets bat darabilzu
biraka andrea,
justiziaz jantzi da
gure jendartea,
lurpean datza zirtzil
zure oinazea,
zeu zara zoragarri
soinaren jabea.
2010eko uztailaren 6an
133
Perla uhartean erbestetuta
Unea zenez larria,
egin zuten aldarria,
pizteko hauskarria,
hamaika lagun elkartu ginen
ekimen hunkigarria,
jaso nahian euskarria,
urrundu zait aberria,
ondore nekagarria.
Izar loken orduetan,
zebiltzan inguruetan,
armak zital eskuetan,
ordutik nabil etxetik kanpo
Ahalmena murriztuta,
neurriz at baztertuta,
naukate deportatuta,
herri berri bat ezagutu dut
arrainez inguratuta,
kresalaz zipriztinduta,
eguzkiaz edertuta,
izadiaz apainduta.
Ametsen txokoan bizi naiz
- Ikusten duzu goizean -
ostenduta sasietan,
zanpatuta gehienetan,
trabatuta urteetan,
erbesteko kateetan.
264
Euskara lo bihotzean,
maiteak oroimenean,
argazkien azalean,
ez da errazik erbestetuta
bizi alaitasunean,
oldoztuz Ama-Lurrean,
datorkit bakardadean,
negargura lasterrean.
Herrimina lainopean
ilunki datorrenean
oihu bat dantzut haizean,
biziko zara Euskal Herrian
eskubideen bermean,
pozik askatasunean,
atseginaren bitsean,
anai-arreben artean.
Aiseki osteratxoan,
zuhaitzaren abaroan,
izan zintudan gogoan,
Ametsen txokoan bizi naiz
azken laztana dastatu nuen
begiak ixterakoan,
nagoenetik kanpoan,
eztiki zaude ondoan,
akorduaren altzoan.
Hondartzan nabil goizean,
marraztuz itsasertzean
itxaropenak harean,
bertakoei adierazteko,
“zazpiak bat” ehuntzean,
gura dugula bakean,
altxatu aida batean,
Mundua elkarlanean.
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
265
Hemen nago aspaldian,
itsasoaren erdian,
“Perla” uharte handian,
olatuetan soa jarrita
zoriontsu malekoian,
ikusi dut goiz-argian
jarri dugula arian
etorkizuna abian.
2010eko uztailaren 14an
134
Izartxo berdeak ehuntzen dihardu
Jabetza behar dugu
aske izateko,
euskaldunak garela
jator esateko,
euskaraz barra-barra
nonahi egiteko,
elkartasun onbera
jori ereiteko.
266
Denok zabaldu dugu
gogoz albistea,
plazan irabazi dut
arinki ospea,
antzinarotik zara
kultur ondarea,
zortzi punta dituzu
izartxo berdea.
Etorri zara dirdai
herria batzeko,
ibili behar dugun
bidea lautzeko,
Zu zara bertakoen
ametsen ikurra,
lortu duzu zintzoki
presoen agurra,
berdez jantzita polit
dago geure lurra,
hor ari da dardarka
herrien lapurra.
Estatuek azaldu
dute ahulezia,
Izadiarena da
zeure kolorea,
argiaren distiraz
oro dotorea,
zelaian edertzen du
biziki lorea,
itsasoan arrainek
dute ohorea.
Ametsen txokoan bizi naiz
datorkigun geroa
zinez argitzeko,
bihotzetako mintzak
sakon hunkitzeko.
izar orlegiak du
birrindu hesia,
kontzientziak astintzen
dauka trebezia,
aise dabil kalean
ikur berezia.
268
Arranoek abarrez
dagite habia,
goian daukate lirain
euren sorterria,
izarrak hartuko du
zehazki haria,
ehuntzeko maisuki
arbasoen nahia.
Burujabetasuna
josi du izarrak,
hala daramatzate
gazteek paparrak,
desioz blai dabiltza
lurralde zaharrak,
sentitzeko larruan
toparen aparrak.
2010eko uztailaren 20an
Epaitzen ari dira
geure abaroa,
epaitegian dabil
ozen berbaroa,
zikindu gura dute
egia naroa,
estali herriaren
meta oparoa,
itzal dadila laster
zigorren aroa.
Udalbiltzaren hitza
Udalen biltzarra,
auzolana sendotu
oraingo beharra,
elikatuz ganoraz
Amaren giharra,
berreskuratuko du
herriak indarra,
ezabatzeko behingoz
mugarri zabarra.
Ametsen txokoan bizi naiz
135
Itzul zaitez Udalbiltza
Gezurrekin zintuzten
baztertu lotuta,
adierazpena duzu
oro ukatuta,
kardantxilo hor zaude
kaiolan sartuta,
txistu egizu txio
papoa puztuta,
aske bizi direnak
bezain hanpatuta.
270
Atsegina piztu zen
jaio zinenean,
aberria uztartu
itxaropenean,
gardenki nekuskien
irudimenean,
Aturri eta Ebro
lurralde berean,
“Zazpiak bat” bilduta
elkartasunean.
Ametsen txokoan bizi naiz
Gorri, berde, zuria
zeure nortasuna,
mamitsua izan zen
orduko jarduna,
aurkeztu eta gero
iradokizuna,
hautetsiek zirt zuten
argitu iluna,
osatzeko maiteki
euskal batasuna.
Itzul zaitez plazara
astindu arbola,
kraskatzeko leunki
ametsen oskola,
erabili berriro
udaleko zola,
gal dadin inguruan
dugun zirimola,
eraikitzeko txukun
euskaldunen ola.
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
271
2010eko uztailaren 26an
136
“La Roja” eta gu
- Habanera -
272
“La Rojak” Hegoafrikan
kopa jaso eta gero,
“piper-potoak” atera
zituzten gauean ero,
bazterretan elkartu zen
makina bat ahobero,
ezin zezakeen atzo
hemen besterik espero,
propaganda egin zuten
futbolaz kar egunero,
“nazio bakar bat gara”,
goraipatu ozen, bero,
komeni ez zaigu izan
Estatu horren bezero,
euskaldunok anabasa
hortan etekinik zero.
Frankisten oinordekoek
zituzten poz kaleratu,
“La Rojaren” kamisetak
banderak zintzilikatu,
Ametsen txokoan bizi naiz
espainolen batasuna
zuten zitalki aupatu,
udal batzuen laguntza
oso merke baliatu,
geure jabeak direla
ziguten harro aipatu,
ezingo dugula inoiz
Euskal Herria askatu,
orain kasernetan daude
gauak ditu menperatu,
egunsentirako dugu
irria berreskuratu.
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
273
Ergelki txalotu duzu
“La Rojaren” garaipena,
euskaldunen aitzakiaz
galdu duzu adimena,
Estatuko telebistek
sartu dizute eztena,
odolean dabil zikin
grina antzuen edena,
taldeak jaso dezala
alaiki ohore dena,
ospa dezatela eurek
merezitako omena,
guk hemen bultza dezagun
herriaren garapena,
gure sorlekuarentzat
etorkizunik onena.
274
Euskaldun batzuek dute
“La Rojarekin” jokatu,
Madrilgo zeruan gogoz
apar eztia dastatu,
ez ditugu zut goratu,
ezta ere maiseatu,
hango gurtzekin konforme
beharko dira geratu,
zorionez ez gaituzte
futbolarekin banatu,
zentzuak gaitu lagundu,
egia digu altxatu,
futbolaz gain gura dugu
aberri hauxe maitatu,
kirol ororen aurretik
euskaraz aske mintzatu.
2010eko abuztuaren 3an
Unaia txakurrekin
adi mendipean,
Lakartxelan dabiltza
behiak zurt larrean,
udan gordintzen dira
eremu askean,
langintza hau nahi dugu
etorkizunean,
mendia bizi dadin
oreka barean.
Udako oporretan
ibilki artzaina,
Belaguan arnastu dut
ardien usaina,
xehe orrazten dute
belardi apaina,
Erronkariko gazta
ohituraren zaina,
izan dadila hemen
geroa bikaina.
Ametsen txokoan bizi naiz
137
Belaguako oporrak gogoan
Euskaraz laztan dagi
Belaguan mendiak,
halaber basetxeak
eta pagadiak,
arduraz ari dira
gaurko gizakiak,
pizteko arbasoen
eleta guriak,
ikas ditzan maiteki
haur jostalariak.
276
“Gorria” bordatxoa
hau bai gozamena!
Eguraldiak hala
emanda baimena,
har dezakezu bertan
ongi atsedena,
bere barnean lantzen
dut irudimena,
espeak senti dezan
neure mirespena.
Ametsen txokoan bizi naiz
“Gorriatik” dakuskit
mendi ezagunak,
ibar atseginaren
gailur ahaldunak,
agurtzen ditut baso
oparo ilunak,
putre arranditsuen
hegaldi urrunak,
ibaiak dakarzkidan
gurgur txit leunak.
Belaguako zeruan
izarrak dirdaiki,
Lakoraren gainean
ortzia lasaiki,
Artizarrak keinuka
dihardu alaiki,
ilargiak oro du
argitu nasaiki,
zilarrez zipriztindu
erreka galaiki.
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
277
2010eko abuztuaren 10ean
138
Herrizaina euskal herriarentzat
278
“Ez antolatu poliziarik
etorkizuna hiltzeko,
menperatuta aurkitzen dena
areago zapaltzeko”.
Esan du ozenki Euskal Herriak
egoera salatzeko.
Apal birsortu nahiko genuke
jendartean uztartzeko,
gure herriak ehundu duen
esperantza goratzeko.
Alaiki hazi zinen poxpolin
auzoko lagunartean,
mutil zintzo bat zenirudien
gaztaroko anartean,
azken urtean nahastu zara
uniformeen artean,
harrotasuna hedatu zaizu
nabarmen begitartean,
orain zabiltza itsumustuta
Estatu gaitzen partean.
Ametsen txokoan bizi naiz
Gutxi batzuen nahiak dituzu
basakeriaz bermatu,
berriro zara euskal presoen
argazkietan tematu,
denak erauzi nahi zenituzke
oroimena ezabatu,
dudarik gabe lan txukun bat da
senideak umiliatu,
entzun ezazu asteburuan
behar dutena pairatu.
Langilearen bizkarra duzu
gupidagabe urratu,
jabearena ohi den bezala
nahikariaz ferekatu,
atzo euskara lotsagabeki
zenuen lar mesprezatu,
gure herriko kultura zatar,
baldarki madarikatu,
zeure sen ona erabat galduz
gorrotoa besarkatu.
Bankariek nahi zaituzte morroi
etekinak handitzeko,
Parisek eta Madrilek sorgor
Estatuak gotortzeko,
jendarme, foral edota ertzain
garaia da aldatzeko,
behar zaitugu eredugarri
herriari laguntzeko,
auzolanean zelai zaharra
zoragarri edertzeko.
280
Irudimena jori dabilkit
udaldiko iluntzetan,
garden dakuskit etzidamuko
herrizainak kaleetan,
uniformerik gabe dabiltza
ardura ezberdinetan,
ongizatea erdiesteko
bizitzaren zuztarretan,
maitez zaintzeko askatasuna
zazpi alaben soinetan.
2010eko abuztuaren 25ean
Bi bailara, Gorosta
eta Mandiola,
gainean Santakurutz
bihotzaren ola,
bulkada bat izan dut
nik ez dakit nola,
Matsaritik igo naiz
xingola-mingola.
Iturrian gogoz dut
burua freskatu,
zurrut luze bateaz
ahoa gozatu,
Bazter eder bat dugu
Eibarko aldean,
leku zoragarria
udako partean,
Arrate dago hurbil
Urko eskuinean
Otaola aurrean
Usartza atzean.
Ametsen txokoan bizi naiz
139
Eibarko Santakurutzen
zelaian jarrita zait
bularra hanpatu,
ikusmirari esker
naiz txit liluratu.
282
Santakurutzen dabil
gozoro haizea,
eguzkitara nago
mendiei beha,
begientzat hauxe da
atseden barea,
naturaren opari
on eta merkea.
Eibarren geratu da
astun kutsadura,
hona hel ez dadila
guztion ardura,
zeurekin sentitzen dut
gogoan onura,
zokoratuta dago
hemen arrangura.
Eibar etzanda dago
Egoko arroan,
Ametsen txokoan bizi naiz
baseliza zuria
zelaiko muinoan,
beraren kerizpean
nago lozorroan,
jentil duinak dakuskit
ametsen jokoan.
Kristautasunak zion
izena aldatu,
antzinako izana
zorrotz eraldatu,
jentilek izadia
zuten ohoratu,
eurek bezain kartsuki
nahi nuke maitatu.
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
283
Eguzkia gorde da
mendien lerroan,
iretargia dago
zeruko txokoan,
“gaua gauekoentzat”,
entzun dut alboan,
ilunak Santakurutz
bildu du altzoan.
2010eko abuztuaren 17an
140
Maitearen azken nahia
284
Elkarrekin ibili
dugu maitasuna,
zu izan zara neure
oparotasuna,
egunero zain neukan
zoriontasuna,
gaztetatik maitale
halaber laguna,
sua konpartitzeko
kideko kutuna.
Atzo bertan eskutik
geunden oratuta,
bakarrik geratu naiz
malkotan urtuta,
geroa zait agertu
goibel, nabartuta,
zu gabe sentitu dut
logela histuta,
noraezean nabil
nahimena hustuta.
Ametsen txokoan bizi naiz
Heriotza zegoen
ilargi betean,
lasai hil zinen neure
besoen artean,
gorpua hoztu eta
zurbildu zenean,
atsekabea hazi
zitzaidan barnean,
musu bat eman nizun
azal leunean.
Urrundu dira poza
eta umorea,
isilik dago oro
habia barea,
laztanik gabe lehor
zirrien sarea,
ez zait erreza izan
gordin ikustea,
nirekin ez zaudela
ohean maitea.
Doia izan zen azken
nahia ezpainetan,
buruan daukat tinko
egunsentietan,
“negarrak utz itzazu
biharko hiletan,
ez zaitez hondoratu
gogo ilunetan,
alai bizi nahi nuke
zure ametsetan”.
286
Adoretsu betetzen
ari naiz desira,
igo gara poliki
gustuko mendira,
goxo zaude bihotza
bertatik begira,
lilurak garamatza
geure belardira,
maitemina piztu zen
lurrinen tokira.
2010eko abuztuaren 31n
Kirikino uzkurtu
zara izututa,
usaindu nauzulako
zaude estututa,
morkotsa dirudizu
gorputza batuta,
arantzen ertz zorrotzak
gorantz luzatuta.
Gordelekutik kanpo
aise gauerdian,
laster ariko zara
ohiko ehizaldian,
Bizkarra apainduta
dauka orratzekin,
buru biribildua
begi txikiekin,
basoan bizi nahi du
beste gautarrekin,
kirikinoa dabil
hanka laburrekin.
Ametsen txokoan bizi naiz
141
Kirikino basoan behar zaitut
zizare bat sumatu
duzu pagadian,
kumeak asetuko
dira goizaldian.
288
Udaran behar duzu
ongi elikatu,
negu partean aldiz
lotan hibernatu,
intsektuak dituzu
trebe harrapatu,
irentsi baino lehen
gozoro dastatu.
Indusgailuak lohi
utzi du aldapa,
ikusi eta hasi
zara tipi-tapa,
hondamenekin gehitu
zaizu bero sapa,
lurra bihurtuko da
porlan eta txapa.
Diruminak kaltetu
du kirikinoa,
Ametsen txokoan bizi naiz
gerturatu dio gaitz
kotxeen lainoa,
izaki hau izan da
geurekin lañoa,
oreka zaintzen dabil
mendian ñañoa.
Kumeak inguruan
hor zoaz bidetik,
sorlekua utzita
izotzen aurretik,
goitik moztu dutenez
zoazte behetik,
errepiderik ez den
egingo aldetik.
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
289
Lasai bizi zaitezen
sasitik sasira,
eramango zaituztet
izadi garbira,
kirikino zuzendu
soa ilargira,
senti ezazu sakon
gaueko pilpira.
2010eko irailaren 8an
142
Alfredotarrak haserre daude
290
Alfredotarrak daude
erabat haserre,
kalean deritzogu
horri bihotzerre,
euskaldunok ditugu
arrazoiez erre,
euren gezur guztiak
bihurtu hausterre,
mutu geratuko da
hainbat ipurterre.
Rodolfori zimurtu
zaio aurpegia,
aditu duenean
ozenki egia,
geroa datorkio
lar ilunegia,
itzaliko diote
aginte-tegia,
gatazka bukatuko
dela alegia.
Ametsen txokoan bizi naiz
Erabaki zuzena
dute arbuiatu,
ekintzen etendura
zital deitoratu,
ez dute nahi maltzurrek
zelaitik aldatu,
errepresioaren
arma lurperatu,
berbaren alorrean
borroka jokatu.
Gatazkaren lurrean
zebiltzan aisian,
dirutu ziren lepo
bortxaren lohian,
Estatuak urduri
daude aspaldian,
herria berriz hasi
delako abian,
lege bidegabeak
uzteko sasian.
Txibertan arduratsu
zuten proposatu,
urteetan sarritan
jator plazaratu,
gatazka nahi dutela
demokratizatu,
esperantzekin gure
lurra inguratu,
Euskal Herria denon
artean askatu.
292
Hego-haizeak ditu
laztandu haritzak,
Kantauri itsasoak
kostaldeko haitzak,
joan direnentzat maitez
lehenengo hitzak,
“zuenak dira oro
oraingo emaitzak,
izango dira ere
biharko garaitzak”.
2010eko irailaren 14an
Hogeita hamabost urte
gure baitan gaurkoan,
irailak hogeita zazpi
iltzaturik gogoan,
Francoren azken hozkada
gudarien ildoan,
herria sutu zen zuek
fusilatutakoan.
Goiz argiak zekarkigun
zerua nabartuta,
arimak samindu ziren
bortizki kolpatuta,
Herra ikusi zenuten
frankisten begietan,
mendeku basa sentitu
suntsitzaile soinetan,
zuen irudiak zeuden
zazpi lurraldeetan,
egunero zenbiltzaten
gurekin taupadetan.
Ametsen txokoan bizi naiz
143
1975: Irailak 27
Txiki eta Otaegi
hilik odolustuta,
FRAPeko kideak ere
zital tirokatuta.
294
Helikopteroa erne
herria zelatatzen,
guardia zibilak kasernan
atzaparrak prestatzen,
urratsak errepidean
hilketak deitoratzen,
aurpegiak estalita
egia kaleratzen.
Iluntzean handitu zen
negarra herrietan,
irainaren amorrua
piztu zen bazterretan,
bost anaiak gorpu zeutzan
frankisten eskuetan,
bizirik zeuden dirdaiki
gaueko liskarretan.
Lanuzteak orokortu
ziren ingurunean,
Ametsen txokoan bizi naiz
barrikadak eta sua
frankisten aitzinean,
Europan elkartasuna
biderkatu zenean,
Francoren harrotasuna
galdu zen ezinean.
Zarautzen eta Nuarben
bi ama zutituta,
bihotzak zituzten eri
frankistek ziztatuta,
semeen aurrean zeuden
erabat hunkituta,
erkideen ukabilak
alboan goratuta.
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
295
Haizean darabilzue
leun askatasuna,
mendien eta haranen
biharko ontasuna,
gure aberriarentzat
zarete maitasuna,
gudarien egunean
denon argitasuna.
2010eko irailaren 21ean
144
Inkisidoreak dabiltza epaitegian
“Justizia lokabe da”,
esan du sailburuak,
agurtzerakoan bero
asteko debekuak,
justiziak darabiltza
bitarteko estuak,
herriak zigortzen ditu
saritzen Estatuak.
296
Inkisizioa aise
Madrilgo azalean,
duela lau mende bezain
era dohakabean,
Auzitegi Nazionala
ehizan dabil geurean,
abertzaleak nahi ditu
lotu kate motzean.
Dominikoek eliza
zuten txar baliatu,
Konstituzioa dute
epaileek dantzatu,
Lancrek garrekin izutu
zituen euskaldunak,
Marlaskak jazartzen ditu
zital gure lagunak,
biak euskal herritarrak
deabruen zaldunak,
botereak behar ditu
begitarte ilunak.
Orduan emakumeak
zituzten beheratu,
Ziburun, Zugarramurdin...
jauntxoak gezurretan,
“sorginak dira“ esanez
erre zituzten metan,
Parisen eta Madrilen
hamaika epaiketan,
gatazka hauspotzen dute
bakearen kaltetan.
Ametsen txokoan bizi naiz
bien asmoa berbera
zikoitzak sostengatu,
Estatuen interesak
gogorki kudeatu.
jentilen usadioak
errotik kanporatu,
orain nahi dute bortizki
esperantza zanpatu,
aberriaren geroa
autoekin galgatu.
298
Orduko dominikoak
dira gaur epaileak,
errege zapaltzaileen
morroi paregabeak,
“terroristak dira” dio
gaizto lotsagabeak,
konponbide zuzenari
hausteko zutabeak.
Laster ikusi nahi nuke
Justizia gardena,
epaitzeko status quo
hiltzaile alaena,
zuhaitzaren inguruan
bilduta jende dena,
ondratzeko torturatu
dituztenen izena.
2020eko irailaren 28an
Zure bihotz gorria
uzkurtu da larri,
kartzelak dakarkigu
ondoeza sarri,
begitarteak digu
garaiz iragarri,
ziztadak dizu soan
tristura ezarri.
Zain bat butxatu zaizu
kartzelak erreta,
min duzu bularrean
bustirik kopeta,
Espea itotzen da
herra arnastuta,
luzaro zigor-gelan
antsiak herstuta,
estresak jipoitzen du
loa lapurtuta,
sosegua kenduta
sasoia hustuta.
Ametsen txokoan bizi naiz
145
Bihotz gorria osatu da
merezi duzulako
guztion arreta,
gura zaitugu lerden
zutik betaz beta.
300
Ospitalean zaude
lar arduratuta,
alboan poliziek
zaukate lotuta,
irudikatu duzu
ama kezkatuta,
lasaitu nahi zenuke
eskuak hartuta.
Egunero zabiltza
hormatzar hauetan,
bizitza hobetzeko
ahaleginetan,
bihotzekoak zaitu
utzi zalantzetan,
sendabidea duzu
geure besoetan.
Zin dagizu ohean
gorputza zaintzeko,
Ametsen txokoan bizi naiz
geroarekin zindo
ilusionatzeko,
kartzelaldia ongi
aprobetxatzeko,
gutarrak sentimenduz
bihar laztantzeko.
Etxekoen taupadak
dantzuzkizu gelan,
kideak hor dauzkazu
aiduru kartzelan,
itxaropena dator
badakizu zelan,
haizea suspertu da
bihotzaren belan.
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
301
Gogoarekin zara
joan Euskal Herrira,
zure nortasunaren
sustraien habira,
Portugaleten zaude
igota zubira,
haurtzaroko txokoak
irrikaz begira.
2010eko urriaren 5ean
146
Urriak 12: genozidioa
- Aizak hi mutil mainontzi -
Urriaren hamabian
urteurrena abian,
sarraski baten gorazarrea
Madrilgo hirian,
konkistaren aitzakian
erregeen presentzian,
Espainia poz soa jarrita
armada handian.
302
Ospatzen du eliztarrak,
kasernan “txapel okerrak”,
“Castellanan“ zut presidenteak
agurtuz ikurrak,
etsita amerikarrak,
malkotu ditu bazterrak,
Abya Yalanen galdu zituen
arbasoen lurrak.
Indietarako lehian,
azkar iristeko nahian,
aberasteko nahi ezberdinak
bat itsasontzian,
Jazarleak, hiltzaileak,
ziren konkistatzaileak,
sinismen eta usadioen
lurperatzaileak,
urrearen gurtzaileak,
herrien zanpatzaileak,
Abya Yalanen amets gaiztoak,
ar bortxatzaileak.
Afrikarren esklabotza,
itzel zartailuen hotsa,
Geroago zuten ekin
txanponen gosearekin,
hainbat euskaldun inperio zale
jantzita armekin,
hainbeste triskantzarekin
herrien odolarekin,
zikindu zuten euskal arima
beren eskuekin.
Ametsen txokoan bizi naiz
luzaro itsasaldian,
eguzkiaren azpian,
Kolonek lurra ikusi zuen
zeruertz garbian.
europarrentzat axolarik ez,
elizaren lotsa,
bertako nesken bihotza
zetzan krudelki hilotza,
hango jendeak sentitu zuen
neguaren hotza.
304
Hispanitatearena
da egunik zitalena,
kulturak maltzur hustu dituzten
lurren lapurrena,
geroa da herriena,
euren auzolanarena,
prest dute alai oparitzeko
irrifar gardena.
Kolon dute ohoratu,
aurkikuntza goraipatu,
ez dira inoiz hauek damutu,
benetan penatu,
konkista ez da bukatu,
maputxeari galdatu,
oihana nahi du berreskuratu,
izana garatu.
2010eko urriaren 11n
Orin ez daude aurten
miretsitakoak,
argazkietan polit
jasotakoak,
erauziko zituen
lapur lapikoak,
Eguzki-lore, mendi
irtenaldietan,
luze behatzen zaitut
pausaldietan,
iluntzetan gordetzen
zara hostoetan,
erakusteko ederra
egunsentietan,
une alaietan,
eguzki printzetan,
ihintz ur-tantetan
zaude zeruetan,
izadia gozatuz
belardietan.
Ametsen txokoan bizi naiz
147
Eguzki-loreak mendian
aldapa tristatu du
ganorabakoak,
“loreak goikoak
dira, bertakoak,
eta ez bekoak,
kale zulokoak”,
dio haserre ume
honen malkoak.
306
Abodiko sabaia
dakusat morea,
goiz-argia jaio da
txit dotorea,
txioekin pizteko
duzu ohorea,
lurrean itsatsita
Eguzki-lorea,
hortxe amorea
erle bitorea,
dauka tenorea
urre kolorea,
xurgatzeko zeurea
den zaporea.
Ametsen txokoan bizi naiz
Zimeltzen hasi zara
naturaren pean,
haziak banatuta
lur apalean,
jarriko zaitut Eki
bordako atean,
gal daitezen ohitura
txarrak bat batean,
hilik zaudenean
ilunabarrean,
kantu bat airean,
otoi bat haizean,
Ama-Lur bizi dadin
osasunean.
201oeko urriaren 18an
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
307
148
Odol-emaileak
308
Odola dela eta
hainbat lagun-talde,
elkartu da kemenez
arduraz bestalde,
beharra zutelako
ziezaieten galde,
baietz esan zieten
bizitzaren alde,
elkartasunak gaitu
bihurtzen gizalde.
Astia hartu dute
lana bukatuta,
sendagileak dauzka
tresnak prestatuta,
besoak luzatuta,
zainak zulatuta,
hamar minutu barru
dena amaituta,
odol-bankua dago
orain sendotuta.
Emaileen odola
bikain emaitzetan,
Ametsen txokoan bizi naiz
“Miresgarriak dira
odol-emaileak,
keinu guztiz indartsu
baten egileak,
musu-truk jarreraren
biderkatzaileak,
odoletan daudenen
bihotz ongileak”,
horrela mintzo dira
gaixo hartzaileak.
Odol-sartze bat ume
zurbila pizteko,
geroari ateak
goibel ez ixteko,
etsipena burutik
arin eraisteko,
gurasoen irria
azkar iristeko,
kalera jolastera
berriro jaisteko.
hauxe diot maiteki
euren ohoretan,
“Gai izango bagina
arlo guztietan,
dena konpartitzeko
jendarte honetan,
biziko ginateke
zirt zorionetan”.
310
Ederra da amesten
dudan elorria,
polita kulunkari
haritzen orria,
itzela itsasoan
arrats oskorria,
bizia gorputzetan
ongi-etorria,
hartzerakoan zuen
isuri gorria.
2010eko urriaren 25ean
149
Pakistandar bat kartzelan
Gure aurrean jarri da
Pakistango irrifarra,
ohi duenez leunki du
laztandu bere bizarra,
itxaropenez zekusan
handik Europa zaharra,
Pakistaneko herriak
bizi-maila du kaskarra,
lurrak aberatsak dira
banaketa oso txarra,
betiko jauntxoena da
etekinaren otarra
jende xumeentzat dira
asuna eta laharra,
Estatuak dirutu du
armada ero txatxarra,
zorretan gaitz hondoratuz
eremu polit nabarra
atzerriko kapitala
dabil gozatzen aparra,
ume txiroentzat dira
gosea eta negarra.
Ametsen txokoan bizi naiz
- Habanera -
tamalez ezagutu du
soilik kartzela zaharra,
buruan sentitzen zuen
beharraren deiadarra,
etxeko ekonomia
zegoen oso meharra,
sorlekuan aspaldian
dena zenez zoritxarra,
kanpora joan zen gaztea
hartuta zaku baldarra.
312
Atxilotu zuenean
polizia espainiarrak,
ikusi zituen hurbil
deabruaren adarrak,
terroristatzat jo zuen
zurrun epaile zakarrak,
ordutik kartzelan dago
zenbatuz egun iharrak,
patioan irakurtzen
ditu Korango oharrak,
bertan dagitza gogotsu
ibilaldi azkarrak,
zigor-gelatik dakuski
bere ametsen izarrak,
Alak eskaintzen dizkio
naro eusteko indarrak.
Ametsen txokoan bizi naiz
Bizimodu oparoan
sartzeko zegoenean,
irristatu zen krudelki
gabezian tupustean,
dirua behar duenez
kartzelan dabil lanean,
hilero saritzen ditu
senideak urrunean,
beraien jardun leiala
ez doa oharkabean
geure begirunea du
hormatzar hauen barnean,
gauero zirrara zaio
ernamuintzen bularrean,
onura hedatuko da
lurralde atseginean.
2010eko azaroaren 1ean
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
313
150
Sendatu ludopatia
- Iparragirre abila dela -
314
Ludopatiak erasotzen du
kartzelan eta kalean,
grina ziztatuz barneratzen da
ahularen burmuinean,
gaixoa kutsatuta
bizi da larrituta,
zorren estuasunean,
sendabidea aurkituko du
naturaren magalean.
Partxisean du gure presoak
tabakoa jokatuta,
jokaldi oker batek jarri du
erabat aztoratuta,
oldartu da orroka,
hor hasi da borroka,
bukatu du jipoituta,
kartzelazainek eraman dute
lasterrean zigortuta.
Jokoa baino gurtu bizitza