Amandriaren altzoan - 4

bear dizkiot». Esan-da-egiñ; Juan zan sorora eta
bere gari-metatik gabiko batzuek artu ta anayaren metara eraman zituan.
Anai ezkongayak ostera, gabean pentsatu
zuan «Nere anayak andrea ta umeak mantendu

bear ditu, nik ez daukat iñor mantendu bearrik,
eta ez dago ondo berak ainbeste gari nik jasotzea; gabiko batzuek eman bear dizkiot».
Goiezan goizetik, eguna zabaldu baño len,
juan zan sorora ta bere gari-metatik gabiko
batzuek artu ta anayaren metara eraman zituan.
Geroago, biak sorora Juan ziranean, garimeta biak berdiak zirala ikusi zuten. Eta berriro,
batek gaberdian, eta besteak goizaldean, bere
gari-pillotik anayeanera gabikoak eramaten ibilli
ziran, gau batean, batak besteari garia eramaten
alkar billatu zuten arte.
Orduan bata bestian besoetara etorri eta
maitetasun samurreaz alkar besarkatu ziran.

46
ORAN’ETIK ZUMAYA’RA
Mediterraneo itxasoan, pirata edo itxaslapurrak nagusi ziranean, Zumaya’ko itxasgizon bi
barruan zituan ontzi bat arrapatu zuten. Ez dakit
itxasontzia nungoa zan, ez nola izena zuan,
zumayar bi bertan zebiltzala baizik.
Itxaslapurrak egiñ oi zuten bezela, ontzia ta
kargamentua saldu, eta gizonak esklabotzat saltzeko Oran’era eraman zituzten. Oran, Afrika’ko
Ipar aldean dagoan erri bat da, eta itxaslapurrak
an egiten zuten gizonen azoka, Euskalerrian
beyen eta idien peria Tolosa’n, Azpeitia’n, Gernika’n, Mungia’n eta abar egiten dan bezela.
Zumayar biak mahomatar aberats batek
erosi zituan eta eraman zituan bere etxera;
eguzkitik eguzkira Afrika’ko beroaren azpian
lana eragiteko; gaizki jan, erdi billoxik, arrika ta
makilka erabiltzeko.
Negargarrizko biziera zeramaten gizon biak,
baña egunero, Arritokieta’ko Ama’ri euren otoi-

tzak zuzentzen zizkieten, umetan, amaren
magal gozoan ikasitako itz bigunaki.
«Arritokieta’ko
Birjiña ederra
Agur, Ama maite
Itxasoko izarra».
Zumaya’n jayoak, Arritokietako Ama biotzez
dute maite eta beren larri ta naigabetan Beragana zuzendu oi dira, dakitelako berak lagunduko
dietela. Berdiñ gure gertaerako zumayar biak
ere.
Illuntze batean, lanean ler egin-da zeudelarik, kanpaitxo bat entzun zuten biak eta batek
esan zion besteari: —Zumaya’tik gauden beziñ
urruti ez ba’geunde, kanpai orixe Andre Mari’ko
kanpaitxoa dala esango nikek.
Eta besteak erantzun zion: —Bai mutil; emen
inguruetan ez dek beñepen, ez elizik, ez kanpairik; eta angotxia dek.
Gautu zanean lotaratu ziran. Lur gorriaren
gañean egiten zuten lo, eta txorgatilletik burnizko kate batekiñ ormari lotuta.

Kanpaitxoa entzun zutenetik, erriko ta etxeko
oroipena biziagoa zuten, Andre Mariarena ere
bai; eta, etzan baño len, belaunikaturik, otoitz au
egiñ zioten: «Arritokieta’ko Ama maitea, errukitu
zaitez gu biokin eta eraman gaitzatzu geure errira».
Luak artu zituan Afrika’ko erri batean, eta
Zumaya’ko Ardantza izena duan lekuan dagoan
ondartza txiki batean esnatu ziran. Agorraren
8’garrena zan; Arritokieta’ko Ama’ren eguna.

47
ETORRI DA PATATIA
Nik ezagutu nuan len, iñoiz aitatu detan Ea
izena duan Bizkai’ko erri polit batean, Atxabal
abizena zuan gizon bat. Aundia zan, zerbait gizena ere bai, irurogei urte ingurukoa, bigote aundiakin. Erriko aguazilla zan. Eta ez nola naikoa,
lau izketa parra parra egiten zekiena; euskeraz,
erderaz, prantzezez eta ingelesez. Urte askotan
bere gazte denboran Liverpool’en eta Amberes’en egondua zan eta gero New York’en, erderaz interprete esaten zayon lanean. Oso gizon
zelebria zan, illari ere parre eragitekoa; eta
emen ipiñi nai ditut, Ea’n berak esaten zituan
pregoi edo bando batzuek.
Danborra jotzen asten zanean, andra guztiak
leyora erteten ziran eta pregoia bukatzen zuanean, danak parrez lertzen gelditu oi ziran. Izan
oi zuten zegaitia. Ara pregoi bat:
«Amarretako kotxian etorri da Bilbo’tik Broquier jauna, erretratistia. Kalifornia’n, Manila’n,
Cuba’n, Veracruz’en eta beste lekuetan ; gixo-

nak daukozuezan andriok, jun erretratetan. Plasa’ko fondan dago. Motzak edertu, zarrak gaztetu, ta danok politto atarako zaittuez. Eta merke
ganera».
Ara beste bat:
«Atzo Lekeitio’ko bidean pasietan jun zan
andra bati urre gorrizko domiñea galdu jakon.
Iñork topau ba’dau, datorrela neugana ta neuk
esango dotzat norena dan. Erri ontan ez dago
urregorrizko domiña, erleju edo pultzera bako
andrarik, eta penia ixango litzake, (ta andija
ganera) andra bat aiñ barik lotzia».
Beste bat:
«Etorri da patatia, Bitorijakua.
Baña, zelakua?
Amaika ta erdijetan sost
Eta amabijetan plost.»

48
BUSTITA ZAUDEN EZKERO...
Orain larogei urte inguru, bizi ziran Zumaya’n
senar-emazte batzuek. Joxepa ta Xanti. Gizona
langille utsa zan, baña andrea berekoi utsa, eta
bere buruari bizi modu ona ematen ziolako —au
da, ondo jan, ondo eran, ondo jantzi, lan gutxi
egiñ edo baterez— erri guztian Andre Joxepa
esaten zioten.
Gizona arrantzalea zan eta itxasotik ondo
nekatua etorri arren, andreak, etxean sartu
orduko esan oi zion: —Xanti, lursagarrak ereiteko lurra atxurtu bear dezu ba, bestela, gure
baratzan lursagarrak ez dakit noiz izango ditugun.
Eta egualdi txakurra zegoalako itxasora erten
ezi zan egunetan: —Xanti, itxasora ez zuazen
ezkero, mendira Juan da egur-karga eder bat
ekarri bear dezu. Ankaz aurrera su ondoan egotia gustatzen zaizu zuri, baña egur-karga bat
ekarri bear bada, nik esan bear. («Zuk esan bear

eta nik egiñ bear» erantzuten zion aopean Xanti’k, Andre Joxepa’k ez entzuteko eran).
Edo ta: «Xanti, Indamendi aldera Juan zaitez
gaztaña-txordoketan, saku bat gaztaña erraz bilduko dezu-ta. Egualdi eder-ederra ez dago baña
(euriak eta txingorrak bazter guztiak eraman
bear), saku zar bat artu ezazu burutik eta zuaz.
Lapikokada bat gaztaiñ zeuk bakarrik jango zenduke aurrean ipiñi eskero; baña ekartzeko konturik ez. Ni ez nua ba plazara gaztañak erostera;
imillauna errial bi gogor-gogor eskatzen dute.
Xanti’k aopean: —«Itxasora erteteko baño ere
bildur geyago euki leike ba egualdi onekiñ Indamendiruntz juateko, baña pakerik izango ba’det
juan egin bear».
Onelakoa zan Xanti gizajoaren bizi modua,
andre berekoi arekiñ; Itxasoan edo legorrean
beti arrastaka eta Andre Joxepa, Jauregi aundiko
damia baño areago.
Baña egun batean Xanti’k bere senetik ertentzuan; eruapen aundia duten pertsonak noiz edo
noiz aserratzen ba’dira erten oi duten gogorkeriakin, eta Andre Joxepa’ri ondo merezia zuana
egin zion.

Gabeko amabietan itxasora erten bixigutara,
(bixigutara neguaren biotzian juaten ziran arrantzaleak) eta goizeko ordubietan, arribadan
ontziak portura etorri ziralako, Xanti gixajua, ille
legorrik ez zuala eldu zan etxera, eta esan zion
emazteari, (lo zegoan oe bero-beroan), ordu biak
zirala ta arribadan atzera etorri zirala. Eta erantzitzen asi zan, oera sartzeko asmoetan.
Baña Andre Joxepa’k esan zion: —Xanti, bustita zauden ezkero, usulla bete ur ekarri egidazu
iturritik. Orretara nik biar etxetik erten bearrik ez
det izango.
Xanti’k, ixil-ixillik sukaldera juan, usulla artu,
iturrira juan, urez bete, buru gaian artu eta etorri zen emaztea lo zegoan gelara juan, eta burutik bera oe gañean usullako ura ustu zion.
Ondarrubia’tik entzuteko moduko kurrixka
egiñ zuan Andre Joxepa’k.
Baña Xanti’k batere estutu gabe: —Bustita
zauden ezkero, zeuk ekarri ezazu oraiñ ura iturritik —esan zion.

49
EMETIXEK BERA JUAN DIREZ
Mundaka izena duan Bizkai’ko erri eder beaten gertatua omen da nik oraiñ esan bear detan
ipuiña.
An ere senar-emazte batzuek ziran, emaztea
len esan detan Zumaya’ko andrearen moduko
berekoia, eta bere burua ondo zaintzen zuana.
Senarra, beti «itxasoak ebakitzen» esan oi dan
bezela, Barcelona’tik Filipinas ugartietara zebillen; Ogoño itxas-muturrak baño urte geyago
zuan ontzi zar bateko arotza zan.
«Isla de Luzón» ontzia iru edo lau illabetetik
beiñ Barcelona’ra etortzen zanean, andrea,
dotore jantzita juaten zan gizona ikustera. Onek,
alkar ikusten zuten bakoitzean irabazi zituan
diru guztiak ematen. zizkion emazteari, txakur
txiki bat bera ere gastatu gabe, andreak ondo
gordeko zituan pozean eta «Isla de Luzón» utzita, lenbailen Mundaka’ra bizitzen juateko itxaropenean.

«Milla ogerleko batzuk aurrestu ezketiño
Mundaka’n ondo bixi geinkez (umerik ez zuten)
—pentsatzen zuan gizonak— ez diñot Arrotegi
lez, baña, geure klasian ondo beintzat.»
Eta itxasoan ogetamar urte igaro zituanean,
bere gauzak artu ta Filipinas’eri agur egiñ da
Mundaka’ra etorri zan; ondo bizitzera, bere
ustez.
Bere ustea agertu zionean, emazteak esan
zion —Ai ene! Kose Mari, guk eztaukogu dirurik
olan bizitzeko.
Eta senarrak: —Nun dozuz ba nik irabazitako
diru eder guztijok? —galdetu zionean, —«Erdu
neugaz» esanda irolera eraman zuan, eta estalkia jaso ta —erantzun zion: —«Emetixek bera
juan direz».

50
ANDUTZ’EKO GIZON GAXOA
Itziar’ko sendagilleak Donostira juan bearra
izan zuan bi egunerako, eta Deba’ko osagilleari
esan zion bera Donosti’tik zan bitartean Itziar’en
iñor gaxo-tzen ba’zan juan zedilla. Deba’koak
bayetz esan zion, juan zeikiala ardura gabe, eta
ondo ibilli zeitela.
Eguardiko amabiak inguruan or dator ate
joka, zalaparta bizian, Itziar’ko gizon bat sendagillearen etxera: —Jauna, ariñ Andutz’era juateko, gizona ia illian dago ta.
—Noiztik dago ba gaxorik?
—Gaur goizaldean, bat batera gaxotua izan
bear du. Atzo arratzaldean beintzat layetan
gogor ari zala neuk ikusi nuan. Gurera mutil koskorra bialdu dute, ari sendagillearen billa juateko bat, ta nengoan modu-moduan, alkandora
garbia jazteko ere astirik gabe juan naiz geure
sendagillearena eta neskameak esan dit kanpotik dala, ta onera etortzeko.
—Nun dago, ba Andutz ori?

—Urruti, jauna; Itziar’tik lenengo Lastur’era jo
bear degu, eta andik ere pausuak daude.
Itziar’ek daukan etxerik urrutiena da.
—Guazen ba, —esan zuan sendagilleak; eta
ez bazkaldu ta ez ezer ekiñ zieten biak bideari.
Itziar’era eldu ziranean sendagilleak pentsatu zuan, bada ezpada ere, apaiza berekiñ eramatea izango zuala onena, eta ala, apaizari deitu
zioten eta irurak noizpait eldu ziran Andutz’era,
arratsaldeko irurak inguruan.
Sartu ziran barrura, eta gaxoan emazteak,
osagillea eskallerak gora asi zanean: —«Emendik jauna, emendik», esanda sukaldera eraman
zuan. Sutondoan exerita bi gizon eta beste emakume bi zeuden.
—Nun dago ba gaxoa? —galdetu zuan osagilleak.
—Neu naiz, jauna, erantzun zuan gizon lodi
batek. Oraiñ pasatu zait, baña gaur goizeko iruretan uste nuan nere azkena zala.
Eta andreak geitu zuan: —Bai, gaur goizeko
iruretan txakur txiki bat eziñ eman zeikean beragaitik.

—Ara, jauna —zion gaxoak—. Atzo gure
andria Elgoibar’en izan zan eta piper aundiak
ekarri zituan, eta ni itsua naiz ba piper aundientzat, eta bart apaitan kasuelkada aundi bat neuk
bakarrik jan nuan. Ez nuan ba lenengoa, baña,
nonbait gorputsa beti ez da berdiñ egoten edo...
beñepeiñ gaur goizeko iruretan sabeleko miñez
egon eziñ; gero asten naiz gora ta bera... lertu ez
naizanean pozik. Eta eguna zabaldu duanean,
gure andriak bialdu du mutilla Korotzarri’ra
(auzorik urrenak oyek ditugu ba) «mutil, juan ari
axkar Korotzarri’ra eta esan egioek dijuala ariñ
Joxe Antonio osagillean billa, aita gaizki daukagula ta». Baña, orra ba, alperreko biajia egiñ du
berorrek, nik oraiñ ez daukat ezer da.
Sendagilleak bere artean zion: «Kirten aundia, alakua. Iru orduan iru gizon aldapa gora ekarri gaituzte mingaña txintxilika degula, ta ikusten aldituzute danak sutondoan exeri ta kontukontari nola dauden...! Ez ba, nik ez det au onetan utziko; gizon kirten orreri ta andre ganbertzi
orreri erakutsi bat eman biar dietet.»

Pultsoa artu zion «gaxoari» ta mingaña ikusi
ere bai, eta andreari sukaldetik atera ta esan
zion:
—Begira, oraingoa igaro zayo zure senarrari,
baña ba’leike, biar edo emendik bi edo iru egunera atzera len bezelaxe gaizkitzea, ez da segurua, baña, bada ez bada ere esaten dizut, apaiz
jauna etorri dan ezkero konpesatzea izango leukeala onen-onena, Eleizakorik ekarri bearrik ez
dago, baña konpesatzea beintzat egiñ dezala.
—Zer esaten dit, jauna? Ezer ez daukalakoan
geunden danok, eta... iAi nere Joxe Andres! Il
bear ote du ba?
—Ez, ez det uste oraingoan ilko danik, baña,
ara, apaiza ekarri degun ezkero konpesatzia du
onena.
—Ai! Ama Birjiña Itziar’ko maitia! Zerk eraman ninduan ni atzo Elgoibar’ko azokara?
***
Gaxoa konpesatu zan, euskaldun baserritarrak oi diran bezelakoa zan da, eleizkoia ta Jaun-

goikoaren eta animaren gauzak bear bezela aintzat artzen zituana.
Sendagilleak esku biak jakean patriketara
eramanaz esan nuan: —Ay! ekarri degun presakin errezetak egiteko papera ta lapitza artzea
astu zait, bai alditu berorrek? —galde zion apaizari.
—Ez; nik ez.
—Eta etxian bai aldezute papelik eta lumarik?
—Ez, Jauna, eta Korotzarrin ere ez dituzte
izango (au, oraiñ irurogeitamar urte gertatua da,
gaur, Andutz’en eta Korotzarrin papera ta luma
ez eze erradioa ere ba dute).
Osagilleak, ukulluko ateari begiratuta esan
zuan: —Tira, atonduko gera. Ate laurden onetantxe egingo det errezeta, (iru puzketako atea zan;
ate erdika bat alde batean, eta bi ate laurden
bestean). Ikatza izangodezute etxean?
—Bai, jauna, ara emen.
Etxeko andrian anayak atera zuan ate laurdena bere markotik, eta sendagilleak idatzi zuan
ikatzez:
Despáchese

Agua destilada ... ... ... ... ... 100 gramos
Azúcar ... ... ... ... ... ... ... ... 10
‘’
Carlos Bekobide. Licenciado en Medicina y
Cirugía
Itziar 14, 10, 1884
Etxekoandrian anayak artu zuan sorbalda
gañean atelaurdena, errezeta ikatzakin idatzita,
eta Zestua’ko botikara ekiñ zion aldapa bera,
Deba baño Zestua urreago zutelako andik.
Eta osagilleak esan Zion «gaxoaren» emazteari —Botikatik dakarrena artu dedilla bi ordutik
bi ordura kollare txiki bat bete; eta edozer gauza
jan lezake, piper aundiak izan ezik.

51
IÑOREN IRITZIA
Getaria’ko Basakarte baserritik erten zuten
egun batean Esteban aitona ta bere billoba Estebantxo’k Zestua’n zerbait egitera. Astoa bai
zuten Basakarte’n eta Estebantxo asto gañean
eta aitona oñez juan ziran Zumaya’ra arte.
Zumaya’ko zubi, txikira eldu ziranean, an
zutik zeuden gizon batzuek esan zuten: «Agure
zarra oñez eta mutill koskorra asto gañean; oñez
juateko sasoi obea daukala esan leike ba mutill
orrek.
Au entzun zutenean, aitona asto gañean eta
Estebantxo oñez asi ziran.
Arrua’ko geltotiko lenengo etxeetara eldu
ziranean bi emakumek alkarri esan zieten: —
Ikusten al dezu agure alper ori ze ederki dijoan
asto gañean eta mutill koskor gizajua oñez?
Aitona ta billoba biak asto gañean jarri ziran eta
bai zijoazen, baña Iraeta’ko zubira eldu ziranean
entzun zuten gizon batzuek nola esan zuten:
«Asto orrek ere bai du naikoa lan agure ta mutill

koskor ori gañean dituala juan bear izateko.
Batzuek uste izaten dute nonbait, abereak ez
dirala nekatzen».
Jatxi ziran biak, eta biak oñez juan ziran,
astoa sokatik zutela.
Eta Zestua’ra eldu ziranean, lenengo billatu
zituen mutill gazte batzuek ala zioten batak besteari «Santa Agueda’tik edo nondik ote datoz
abek biok, astoa euki ta biok oñez...»
Orduan Esteban’ek esan zion Estebantxo’ri:
Nere semearen seme
Neure billoba laztana
Entzun zak eure aitonak
Gaur esaten dikana:
Ez artu iñoiz euretzat
Iñoren esana.

52
ANDREA POLTZERU
Bidania’n Juakin Larretxe izena zuan arakiñ bat
zan. Erantzun zorrotzak azkar ematen zituan
fama zuan. Eta ala zan, izan ere.
Egun batean Egurtza baserriko gizona juan
zitzayon milla errialen eske, esanaz: —Juakiñ,
milla errial eman bear dizkidazu.
—Bai mutill.
—Ukulluan txal ederra bai degu, emendik iru
bat illabetera ateratzeko modukoa ta...
—Bai, gizona, bai konponduko gaituk. —
Baña, aizak, gaur eziñ eramango dituk, gure
Luxa Talosa’n dek eta gaberarte ez zetorrek. Nik
berriz diruen berririk ez zekiak ezer. Biar etorri
ari.
Orduan Egurtza’ko gizonak ala dio: —Beajaundeizula, Juakiñ! ori baño gizonagua ziñala
uste nuan... Andrean mendian poltza? Zuriak
egiñ du.
Eta Larretxek: —Egurtza’n nor dik ba poltza?
—Neuk, gizona, neuk.

Eta Larretxek irri-parreka:
—Ta euk poltza euki ta zertan etorri aiz ba
gurera diru billa?

53
ZER EGINGO’ DIOT BA
ATZAMARRARI?
Abadiño’n (Bizkaya’n) D. Jose Iturralde izena
zuan sendagille bat urte askotan izan zan. Sendagille ona zan eta jakintsua, deitzen zioten
etxietara azkar juaten zana, baña berak esandakoa egiten ez ba’zan, oso asarre jartzen zan eta
ez zion iñori ezer entzuten aldi txarrean zegoanean.
Zaldi zuri aundi bat zuan gaxoak ikustera juateko, Abadiño’k Araba’ko mugaraño, bai ditu
bere lur eta etxeak, oñez juateko iru ordu bear
diranak.
Goiz batean, Iturralde jauna gaxoak ikustera
juateko prest zegoan, eta neskamea ari zan zaldia gertatzen, baratzako ate-aurrean.
Onetan eldu zan Gaztelu’ko gizon bat, eskubiko biatz lodia dana zapiz batuta, eta esan zion:
—Jauna, emen nator ba ni ostera be, atzamar
au txarto daukot eta.
—Nik atzo esanikua egiñ deutsazu ala?

—Jauna, ba, botikia, Durango’n erosi ta eruan
neban etxera; baña, gure alboko andriak orretarako ollo korrotza zala onena esan euskun da,
imiñi geuntsan, da...; nik pasau dodan gaba...!
Goxeko iruretan, altzau da gure andria ta ollokorotza kendu deust, eta botikia imiñi, ta... (sendagilleak begiratu ere ez zion egiten, zaldiari begira zegoan) len baño okerrago jauna. Ta... esan
deutsat andriari. Ni, Don Jose’ana noia... ta...
alan etorri naz ba.
(Une ontan neskameak eman zizkion osagilleari zaldiaren erriendak eta osagillea altza zan
zaldi gañera, Gaztelu’ko gizonari jaramonik egin
gabe).
Au osagillea bai zijoala ikusi zuanean, estutu
zan, eta zapiz estaldutako biatza erakutziaz esan
zion —Jauna, zer egingo deutsat ba atzamarrari?
Eta D. Jose’k zaldia azkatuaz erantzun zion —
Sartu zazu
Eta gazteluarra, an esan oi duten bezela,
«agoa bete agiñegaz» utzi zuan.

54
AINGERU IZARRA
(GABON IPUIÑA)
Ene umetxo maiteak: Bai dakizute Gabongabean Jesus aurra ta Aingeru-pillo aundi bat
Zerutik lurrera etortzen dirala.
Aingeru bakoitzak otarra bat ekartzen du
eskuetan, gozokiz eta jostalluz betea, Lurreko
aingerueri (umetxoeri) emateko.
Nola aingeruak ariñ-ariñ ibiltzen diran, Zerutik amaika-terdietan erteten dute, ta Lur osoari
bira bat emanda Eguerri egunean, egunsentia
baño len, berriro Zerura’tu oi dira.
Orra bada; Gabon gau batean Zeruan aingeruak eta Jesus Aurtxoa Lurrera etortzeko otarrak
antolatzen ari ziralarik, aingerutxo txiki bat igaro
zan beren ondotik eta Jesus aurtxoari esan zion:
—Ni ere eramango?
Jesus’txok erantzun zion: —Zu beziñ txikirik
ez det eraman oi, baña zeuk nai dezun ezkero,
atoz, neuri eskutxoa emanda juango zera.

Erten ziran bada danak zerutik; danen
aurrean,.. Jesus umetxoa aingeru txikia eskutik
zuala, eta au eskubiko eskuan otarra zuala. Jesus
umetxoak, Jaungoikoa dalako ego-gabe egaz
egiten zuan; aingeruak. egu ederrekiñ. Eta
egoak ireki ta itxi egiten zituztenean: Oi ura soñu
ederra! Ez dago lurrean organorik alako soñua jo
lezakeanik. Bai ba, Zeruko, soñua.
Lurrera urreratu ziranean, Jesus aurrak esan
zion aingeru txikiari
—Ara or, erri txiki-txiki bat eleizatxoa ta amar
etxe. Orrera joan bear dezu zuk; ume oneri jostalluak eta gozokiak eman; eta ume on-oneri,
amen esanak ondo egiten dituzteneri, oerakuan
eta jaikitzerakoan otoitza egiten duteneri, amari
iturritik ura ekarri, ta ikastolan asko ikasten
duteneri gozokiak, jostalluak eta muzu bat nere
izenean. Eta ariñ ibilli ; bai dakizu, biar egunsentian Zeruko atean izan bear deguna ta.
Aingerutxoak etxe guztiak ikusi zituan;
umeak ziran etxietan seaska ondoan, jostalluak
eta burkopean gozokiak utzi zituan, ume ononeri eztiki, laztan bana eman zien, esnatu gabe
polliki-polliki eta asi zan Zeruruntz.

Baña, bide bazter batean txabola zar bat
ikusi zuan. Iñor bizi ote? Umerik ote? Aingerutxoa jatxi zan eta leyo zar batetik sartu ere bai
txabola barrura. Umetxo eder bat lo zegoan
orbel legor pillo baten gañean, saku garbi bat
beste estalkirik ez zuela. Sukaldean laatzetik ixekita urez betetako lapiko bat ez egurrik sua egiteko ez ogirik baratzui sopa pixka bat egiteko,
etxe inguru dana elurrez zuri-zuri... Aurra bakarbakarrik zegoan txabolan; bere ama gaberdiko
mezetara juana zan da. Aingerutxoa naigabetu
zan guztiz. Ez bai zuan ezer otarrean, ez gozokirik ta ez jostallu bat! Danak emanak zituan txabola ura ikusi ez zualako lenagotik.
Baña beriala pentsatu zuan zer egiñ. Erten
leyotik, jun zuzen-zuzenean izar txiki bat zegoan
lekura, artu eta Lurrera ekarri zuan eskuetan.
Sartu zan leyo zarretik txabolan, eta sukaldean,
laatzetik ixekita zegoan lapikoaren azpian ipiñi
zuan. Etxe guztia izarra sartu zanean argitu ta
berotu zan. Oi an zegoan bero gozoa! Lapikoa,
beriala asi zan «gilg eta golg» irekiten eta ur
utza barruan zan arren aingerutxoak Zerutik
ekarri zituan gozoki guztien gustua artu zuan.

Aingerutxoa juan zan aurragana ta laztan
aundi bat eman zion; aurrak begiak iriki zituan
eta aingerua bat-batean egaz leyotik erten zan
eta zeruruntz zuzen ekiñ zion.
Beriala etorri zan ama eleizatik, eta ez zekian
zer zan bere etxean, txabolako zirrikate danetatik argi gozo biguna kanporuntz ikusi zuanean.
Sukaldean sartu zanean, zer bero ederra! iZer
usai gozoa lapikoak botatzen zuana!
—Nere Jaungoiko ona! nor izanda emen? —
esan zuan— belaunikoturik.
—Ama, nik uste det aingeru txiki bat ikusi
detala.
—Atoz, maitetxo, atoz, zer apari gozoa daukagun biontzat, ene semetxoa!
—Amatxo, aingerua izan ote da ba nik ikusi
detana?
—Bai, maitetxo, bai, Gabon gaba degu ta.

55
MINGAÑA
Europa’ko egoaldean, Mediterraneo itxasoaz
inguraturik dago erri bat: Hélade izenduna (erderaz Grecia). Angoa da ipuiñ au.
Janto izena zuan jaun aberatz batek lagun
batzuek ekarri bear zituan berekiñ bazkaltzera.
Jaun onek, Esopo izena zuan morroi bat zeukan eta goizetik esan zion, bazkaitarako, azokan
billatzen zituan gauzarik onenak ekartzeko, bere
adizkideak pozik izan zitezen.
Bazkaria asi zan, eta Esopo’k lenengoz mingaña ekarri zuan, oso ondo ipiñia; ta pozik, jan
zuten. Urrengo berriz ere mingaña, ta gero ere
mingaña. Bazkari guztia mingaña izan zan. Mingañ egosia, mingaiñ prejitua, mingaiñ erria, mingaña arrautzekin, mingaña eztiakiñ...
Janto’k esan zion: —Aizu, ez aldizut nik esan
azokan billatzen dituzun gauzarik onenak ekartzeko? Eta Esopo’k erantzun zion
—Bai, jauna; augaitik ekarri det ba mingaña.
Zer gauza oberik, mingaña baño? Mingañez esa-

ten dizkio amak bere semetxoari itzik gozoenak
eta ederrenak; mingañez alkar aitutzen gera
etxetarrak eta erritarrak; jakintsuak euren pentsamentuak eta jakinduriak mingañez esaten
dizkigute, Jaungoikoari otoitz egiteko mingaña
bear degu. Zer bada mingaña baño gauza obeagorik?
—Tira ba, —esan zion Janto’k—, arrazoia daukazula esan leike. Gaur jan degu ba gauzarik
onena, eta biar ekarri zazu gauzarik txarrena,
nere adizkide abek biar ere nerekiñ bazkaldu
bear dute ta.
Biaramonean, Esopo’k, bazkari berdiña ipiñi
zuan eta Janto’k oso aserre aundiaz esan zion:
—Neri ta nere laguneri parre egitea pentsatu
dezu nonbait; baña zuk ez didazu neri parrerik
egingo, ta oraiñ ikusiko dezu nere aserrea nolakoa dan. Au esanda, Esopo’ri zerbait egiteko
asmoz altza zan; baña onek erantzun zion:
—Jauna; gauzarik txarrena ekartzeko esan
zidan gaurko, eta nere ustez mingaña baño
gauza txarragorik ez dago. Zerk ipintzen ditu
senideen artean, eta erritarren artean, ikusi eziñak, gorroto biziak eta alkarrekiñ ondo eraman

eziñak, mingaiñ gaiztoak baizik? Zer gauza itxusiagorik gezurra baño? Eta, zer pekatu aundiagorik, geure mingañakin Jaungoikoaren aurka
biraoa botatzea baño?
Eta Janto’k erantzun zion
—Ez zaitut zigortu nai, Esopo, atzo ez eze,
gaur ere arrazoia daukazu ta.

56
DENBORA GUTXI BA’DEZU,
ASTIRO JANTZI ZAITEZ
Elorrio’tik Elgeta’ra oñez zijoala, Joxerramun
Sagastagoikoak gurdiakin zetorren gizon batekiñ
topo egin zuan. Itzayak galde zion: —Zu, gixon,
nozko elduko nazala uste dozu Durango’ra? Enaz
iñoz ixan-da, ez dot bide au ezaguetan.
Joxerramunek gurdiaren ezkerreko gurpillari
ondo begiratuta erantzun zion
—Zazpiretarako kontuixu, baldiñ astiro-astiro
juten ba’zara.
Itzayak pentsatu zuan «Astiro-astiro juanda,
zazpiretarako elduko ba’naiz, ariñago ibillita ariñago elduko naiz» eta akullua arturik —Aida!—
gogorki esan zien idieri, ta abek aldapa bera
zegarreran azi ziran.
Baña, kilometro bi baño lenago gurdiaren
ezkerreko gurpilla puskatu zan eta ez atzera ta
ez aurrera, gure itzaya bide zabalaren erdian
gelditu zan.

—Astiro-astiro, Joxerramun Sagastogoikoak
esanda bezela juan ba’zan izan zeikean Durango’raño eltzea.
Askotan egia izan oi da esakera onek diona:
«Denbora gutxi ba’dezu, astiro jantzi zaite».

57
OGEI DOLLAR
Bizkai’ko Kortezubi izena duan erri batetik,
gizon bat California’ra juan zan, emaztea urte
beteko neska batekiñ utzita, inguru ayetatik
(Arteaga, Elantxobe, Gernika, Ea, Ispaster, Ibarrangelua eta abar) juan oi diran bezela, edo
beintzat oraiñ berrogei urte juan oi ziran bezela.
Gaurko berririk ez dakit.
Amar urte Californian artzai eginda, diru pillotxua, batu zuanean, etxera etorri bear zan urte
bete igarotzera, eta gero berriz ere California’runtz. Au ere, beste gizon danak berdintsu egin
oi zuten.
Etxera etorri bear zanean emasteari idatzi
zion esanaz, Edurnetxo’ri zerbait ekarri nai ziola,
eta zerk atsegiñik aundiena emango ote zion.
Alabatxoak amaika urte zituan, eta jostalluak, eta anderea ta orrelako gauzak baña nayago izan zuan urrezko katea Ama Birjiñaren irudi
batekiñ. «Urregorrizko domiñea ta katea» an
esan oi duten bezela.

Aita etorri zan etxera ta Garbiñetxu’ri urrezko kate sendo, astun bat eta bertatik txintxilika
ogei dollar balio duan urresko dirua ekarri zizkion. Neskatxoak negar zegian ukusi zuanean;
berak ez zuala kate ura ibilliko, berak «domiñea»
nai zuala. Aitaren etxera etortzea Garbiñetxo’rentzat gozaren ordez negarra izan zan.
Aita ta biak neregana etorri ziran, eta orrela,
Juan Zabalbeaskoa, etxera etorritako egunean
gutu nuan. Garbiñetxo sotiñka zetorren.
Aitak erakutsi zidan umeari ekarri zion erregaloa, eta galdetu zidan:
—Bai aldaki bedorrek, onek zenbat balijo
daben?
Eta, nik erantzun nion: —onek ogei dollar, eta
katiak be asko balixoko dan, sendua ta ederra da
ta.
Eta orduan pozik esan zion aitak neskatxuari:
—Ikusten don, tentel orrek, ikusten don? Mundua ikusi dabien guztijak yakiñe, onek ogei
dollar balijo dabena. Domiñak, ostera iñok ez
yakiñ zenbat balijo daben, urregorrizkuak barik
imitaziñuak be ba-yagozan-da; baña, onek
etxaukon imitaziñorik, au zer dan, da zer balixo

daben bistan yaukon; ogei dollar. Ta juari Banko’ra, ta an esango une ogei dollar urregorritan
zenbat diru didezan. Bilboko dendetan etxan
orrenbeste balixo daben domiñarik.
(Au ez da ipuiña, au, neuk entzuna ta ikusia
da. Garbiñe bizi da oraindik).

58
BA DARUAZ ERIJUAK
BANAKA-BANAKA
Ereño izena duan Bizkai’ko erri batean gizon
bat il zan, luzaroan gaxo egonda gero. Eguardian
ill zan. Bere emazteak, goizean, libra bat legatz
iriñakiñ da arrautzekiñ batuta, prejitu ta plater
batean sukaldeko armarioan gorde zuan, bazkeritan jateko asmoz. Eta senarra ilda zegoan
gelan asi zan legatza jaten Nonbait aiñ gaxo
luzeaz, aspaldian etsita zegoan emaztea eta
senarraren eriotzak ez zion jateko gogorik kendu
noski.
Baña puska bat jan zuanerako asi ziran auzoetako andreak etortzen il-kanpaya asi zanean.
Andreak, eskuetan zeukan legatz pusketaz betetako platera, itxumustuan, ildakoan oepean
eskutatu zuan eta arpegi ituna ipiñirik auzoko
andreakiñ negarrez asi zan.
Katu bat zuen «Erijo» izena zuana, eta legatzan usaira ildakoan oepean sartu, legatz zati
aundi bat artu aoan eta ariñ juan zan igesik.

Iñork ez zuan ikusi alargunak izan ezik, eta onek
naigabe aundiakin esan zuan:
—Bai daruaz Erijoak banaka-banaka. (Legatz
pusketagaitik alegia) Eta auzoko andreak erantzun zieten:
—Zer egingo dogu ba Kospiñazi, geu be
eruango gaituez ta.
Onetan sartu da berriro ere katua ta eraman
du beste legatz puska bat.
Eta alargunak, berriro len baño larriago: —Ay
ene! Bai daruaz Erijoak ostera be.
Eta berriro katua ikusi zuanean