Ama birjinaren ofizioa - 4

izan nahiz errezibitzea da bizios: ezen bianda
hau guzia da espirituala, ez lurrera iatsteko, bai
zerura igaiteko.
2. Munduak saindu estima edo fama bazinitza nahiz errezibitzean da hipokrisia eta banaloria.
3. Usanza xoillez edo berzen lehiaz, eta nagi
edo ezdebot famatzeko beldurrez errezibitzea
da bizioz: examina inenzinoa.
4. Lehenik eta beregainki konsolamendu
espiritualen bilhatzea gatik errezibitzea da
bizios: zeren intenzino hau sorzen da zure amorio proprialetik, bizios baita: ordea hain gabe
konsolamendu hek bere burez heldu.

MEDITAZINOAK
Kofesa aitzineko
meditazinoa
1. Pontua
Pisa konfesio perfektak zenbat ontasun handi
berekin dakharten.
1. han bardatzen zaizkitzu bekhatu kofestu
guziak eta inoranzia hoben gabekoz ahanziak.
2. Han ilkitzen zara heriotze eternaletik, eta
sendotzen halakotara ez erorzero.
3. Han izaiten duzu garaziz berze bertute isuriekin: han arima erraberritzen da bere barrenean osoki, eta bekhatuaz mortifikatu ziren
obrak, obra nihilduak pizten dira: bere meritura
bihurzen.
4. Han uzteintutzu deabruak laidoz betherik,
eta aingeruak bozteko suietarekin.
5. Han zure arimori bihurzen zaika bekhatuak
eraman zioen bere edertasuna eta sosegu ona.

2. Pontua
Kofesioan fabore hauk ardiestekotz behar
zara ungi baliatu ondoko laur pontuez.
1. Kodesa delienziaz: examina kurioski zure
pensamenduak, hitzak eta obrak: hauta kofesor
gaia eta prestua.
2. Kofesa osoki: ez utz batere zeure faltaz:
erran kontua eta kondizino pisu guzia.
3. Kofesa leialki: ez nihor akhusa edo zeror
exkusa.
4. Presenta kofesioan humilki konfesoraren
penitenzia harzeko eta gauza iustu guzian obeditzeko borondate fermuarekin.
3. Pontua
Kofesioan egiten duzu anhitz akta bertutezko.
1. Fedeaz: sinhestean nola Iainkoak zure
kofesorari emen dioen zure absolbatzeko authoritatea.
2. Esperanzaz: barkamenduko fidanzian.
3. Karitateaz: Iainkoa ganako amorioz urrikitura mugitzean.

4. Obedienziaz: Iainkoaren borondatea konplitzea gatik hura obratzean.
5. Humiltasunaz: kofesoraren presentziaz
ahalkatzean.
6. Tenperanziaz: gehiago bekhaturik ez egiteko promesean eta emendioan.
7. Prudenziaz: zure osasunaren kobratzeko
erremedio hain onaz eta baliosaz baliatzean.
4. Pontua
Pisa nola kofesatu baino lehen zure arimak (
bekhatu mortaletan deino) duen ifernuko itxura
bat, zeren han barrena ostatatzen duzu deabrua,
eta zu ez ahalkatzen hain miseria laidagarriaz.

Errezibi aitzineko
meditazinoa
1. Pontua
Hemen pisatuko duzu nor, nori, nondik, nola,
norekin eta zergatik heldu den.

1. Nor heldu da? Iesu Kristo egiazko Iainkoa
eta egiazko gizona.
2. Nori heldu zaika? Bekhatore ignoratari;
kreatura miseriez eta eskasiez kargatuari.
3. Nonkik heldu da? Zerutik; aitaren eskunetik; parabisutik, aingeruek eta dohatsuek adoratzen duten lekutik.
4. Nola heldu da? O espantua! heldu da
humiltasn guziarekin bere iainkozko maiestatea
sakramenduko iduriez amorio ahandirekin estalirik.
5. Norekin heldu da? Aingeru millionekin eta
arima dohatsuekin anhitz konpainian.
6. Zergatik haldu da? Zure salbatzeko: zurei
bere garazia emaiteko: zu berekin bat egiteko
eta zeruko primezan zurei parte emaiteko.
2. Pontua
Heldu da ez lurreko parabisura bezala Adam
eta Eba bezala madarikatzeko: baina bai zuri
milla benedizino emaiteko: heldu da, fruitu
iateaz parabisutik egotziak garen gero, Mariaren
fruitua ianik zu parabisura bihurzeko.

3. Pontua
Heldu da arzain ona legez, ez bere makilaz
zuri iazartzeko: baina bai zu bizi eternalera tiratzeko. Zer miserikordia! merezi zenduen gaztigua, zeren bekhatuaz iauzi zaizkon bere artaldetik, eta paratzen darotzu barkamendua.
4. Pontua
Heldu aita ona bere ume gastosa gana legez:
utzi duzu haren etxea bekhatuaz iauzirik: gastatu duzu haren moiana gorputzeko plazeren
ondoan:: behatu zaitza munduari: eman diozu
arima Sathanari: alabaina Kristo haldu da hori
gizia zuri barkatzeko eta zu leheneko estatu
onera bihurzeko borondatean.
5. Pontua
Gizona galdu da bianda batez, erremediatu
da bianda batez. Adamen haragiko partaletasunaz gizona kutsatzen da bekhatu originalean eta
bekatu hari ditxezkon inkuntru gaixto guztietan:
Iesu Kristoren haragiko partaletasunaz kobratzen da garazia eta saindutasuna.

Errezibi ondoko meditazinoa
1. Pontua
Dohatsu da Kristo gure Iauna munduan sarthu zeneko eguna: orduan, aingeruek bozkarioz
bethi zuten airea eta gizonez lurra.
San Simeonek dohatsu ezagutu zuen Iesus
haurra bere besoetan errezibitu zuen eguna.
Iuduek dohatsu zedukaten Kristo Ierusalamen asto gainean sarthu zeneko eguna eta boskarioz benedikatu zuten.
Aingeruek dohatsu aurkitu zuten salbatzailea
zeruan sarthu zeneko eguna da eta triunfa.
O ene arima! zuk dohatsu eduki behar duzu
egun hau eta eztarotzu bozkario gutiagoren
suieta, egun errezibitu duzun gero Iainko bat
zeure barrenean bere gorputz bere odol, bere
arima eta bere iainkotasunarekin.
2. Pontua
Birjinak bederatzi kilhabethez erabili zuen
Kristo bere sabel birjinalean eta ohoratua da
eternitate guzian. Gurutzen hirur edo laur orenez

baizen etzen egotu salbatzaillea eta mereziz
dagoka ezin estima diten ohorea. Sepulturako
mihiseak hirur egunez estali zuen Kristo bere
heriotzean eta ohore handi emaiten zaika. O ene
arima, Kristo digneki errezibitzen duzuno, zer
ohore, zer ontasu edo zer bertute falta zaitzu?
Sainduen hezur ihartuek
Gorputz idortuek, oraino hautsek, erlikiek
badute anhitz bothere miragarri: sendatzen ohi
ziren eriak iondone Petriren itzalaz edo iondone
Pauloren mokanesaz. O ene arima! ikusazu gorputz sainduaren bertutea infinituki gehiago eta
fidanzia handian gomenda, zakizkio debotki.
Kristoren petrala ukitzeaz sendatu zeikan behialako emazteari bere sabeldasuna: zer bertutea!
Helas! itzalak halako bertutea bazuen, haren
haragiak berak zer bertute eztu izanen? Hemen
errenda zeite Kristoren miserikordiara: ian duzu
haragia eta bizu bere garazia.
3. Pontua
Eztu ahora duzun bezain sarri sakramendu
hunek obratzen bere bertute prinzipala, garazia

santifikatzaillearen berretura, ez ere zure estomakak ukitu duen pontuan: baina bai bateko eta
berzeko bitartean: ahoan duzu eta preparatua
doha zure estomakaren barrenera, orduanxe
obratu behar du bere bertutea, eta orduan edukazu Kristo baithan osoki zure goga nihorat
barraiatu gabe.
Errezibitu ondoan entreteni zaite Kristorekin
debozinoan apur bat, ez Iudas gisa berehala konporat ilki: etzuen Iudasek hain fitetz errezibitu,
non etzen pontuan kanporat ilki: pisatu ezan
balu zer errezibitu zuen, asko zuken bere konbertitzeko.
Ahalka zaite aingeruek ohore handi dadukaten ofizioa delientki egin gabez, eta zoaz ondoko
zazpi aktez.
1. Eskearen akta
O ene Iesus ona! zu zara gu guztien iuge
nabusia, eta zuk othoi ene bizizn inditzu zure
bihotzaren irabazteko moian guztiak, zu ene
heriotzean niri iabetzen. Amen.

2. Adorazinoaren akta
O Iesus maitea! adoratzen zaitut, eta ezaguturik biziaren eta heriotzearen nabusi: zu othoi
balia zakizkit bizian eta hilean. Amen.
3. Amorioaren akta
O Iesus maitea! zu zara gizon guzietako ederrena eta gogarakoena, halko ezaguturik maite
zaitut neure bihotz guztiaz, berze guztiak bat
banaka edo guztiak elkarrekin baino areago.
Amen.
4. Esperanzaren akta
O ene Iesus! zeure heriotzeaz eta pasione
sainduaz meritatu darotazu parabisua; eta zeror
zerura triunfan igaitea, zabaldu darotazu hango
athea: badut esperanza han herzeko eta seguranzan konserba nazazu. Amen.
5. Eskeraren akta
O ene Iesus! esker darotzut, zeru guziaren
espantuarekin zeren zu zeror hain maiz eman
zaizkidan aldareko sakramenduan: egin darotazu giristinoak lurraren gainean ahal duken oho-

rerik handiena eta ontasunik aberatsena: guzia
balia iazadazu ni guzia zurealde guziz bahitzeko.
Amen.
6. Ofrendaren akta
O ene Iesus! zu zara gizon guzietako liberalena, eta laudorio gehien merezi duzuna, zeren
eman darotazun ene arimaren bazkatzat zure
gorputza, zure arima eta zure iainkotasuna,
ordainez emaiten natzaitzu ni ere naizen guzia
eta niri ukitzen zaitan guztia bethikotz ene animako bothere, pensamendu, gutizia eta obra
guztiekin. Amen.
7. Protestazinoaren akta
O ene Iesus! zure garaziarekin batean maitatuko zaitut beregainki eta fidelki, hala seguratzen zaitut eta prometatzen darotzut, zeren zuk
hala nahi duzun, eta zeren zuk ene arimako desirak, guziak sasiaturik, hala konpli dirozun. Amen.

Gorputz sainduaren
alderako debozinoaz
Erakutsazu zure debozinoa prosasino publikorik egitean, nola Bestaberriz, eta erietarat
dohanean bereginki: anhitz gizaz obligatu zara
hunetara.
1. Gauzaren ontasunaz: ezen zer da Kristori
iarraitea baino gauza iustuagorik eta sainduagorik?
2. Akzionearen onhestasunaz; ezen zer da
zeruaren aitzinean gauza propiagorik, lurrean
bere ondotik hain guti darraikon orduan Kristori
ohore hau errendatzea baino?
3. Aingeruen exenpluaz: ezendohan leku
guzietara badarraitza...
[...]
Kristo gana humil, eme, obedient,
pazient eta xit karitatetsu.
3. Pontua
1. Konsidera leialki iarraitekotz, nola behar
duzun gaitzetsi bekhatua.

2. Arthaz betherik egon bethi Iainkoaren
gogara egiteko.
3. Bizi zite bethi Iainkoaren presenzian.
4. Arbuia itzatzu lurreko gauzak Iainkoaren
amorioz zerukoak bilhatzea gatik.
5. Egitzitzu gauza guziak murmuriza gabe.
6. Obedi bihurbilaz, zure superiorak.
7. Iarrait leialki arimen salbamenduari.
8. Egiozu bethi gerla gordina Sathanari, munduari eta haragiari.
9. Lehen hauta zaite Iainkoa mortalki, koraino benialki ofensatzera bino zure biziaren galzera.
Herriko patroinaz gauza bera diotsut eta
zaren axolduri.

Aingeru begiraleaz
1. Amaren sabelean gatzatu zinen pontutik
bazenduen aingeru begiralea, zeren pontuan
zenduen beharra begiratzeko eta bathaiora deusez trabatu gabe helzeko. O Ianinko, hau da
faborea!

2. Etzaitu hi arteino nihoiz utziko, bai bethi
kidatuko: o zer amorioa!
Bekhatorerik obstinatuenek badute bana:
Iudas etzuen bereak azken hatseraino utzi, ez
Antikristo bereak utziko haren bihotzak dirakieno: begiratzen ezpaituzte gaitzetik, ai bedere
gutiago bekhatu egitera uzten era hanbatez ifernua gutitzen.
2. Pontua
Nori bere aingerua lagunzen zaika bere
heriotzean, iudizio partikularrean: zerura badohaz o zein plazer handia duen aingeruak! Ifernura badoha, hau badu aingeru punitzaillea: iudizio
generalean ere aingeruak darama bere kidatua
iudiziora.
O ene biziaren begiralea, zer esker emanen
darotzut ene bizi guziko minentuez? kiratsaren
ihesi dohaz usoak, eta kearen ihesi erleak: alabaina zu etzaituzte urrundu ene ganik ene bizi
gaixtoren kiratsek ene ofensek: bethi iraun duzu
ene aldean ene alde: ni inspira: ni konsola: ni
defenda: ni fabora.

3. Pontua
1. Konsidera nolako artha diadutzun aingeruak, zer oldareak? zer bisita? zer inguru eta
gorabehera derabila zuri kalterik ethor eztakizun
amoreak gatik.
2. Ikusazu zein zelo handia duen zue bizi
onaz eta saindutasunaz aingeru bazindezi nahiz.
3. Pisa nolako alegria eternala duen, non nahi
eta nora nahi dabilan, bethi dakusa Iainkoaren
bekhoki ederra: bere gomendioko arima salbatzen bazaika, badu loria akzidentala, eta kondenatzen bazaika, ezta...
[...]