Ama Birjiñaren agertziak - 4

Total number of words is 2990
Total number of unique words is 1275
37.1 of words are in the 2000 most common words
48.6 of words are in the 5000 most common words
55.3 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
zelayak utzirik, bildu ziran arkaitz bed.
»Gorputzeko osasunari dagokizkion milagroetara baguaz berriz, zer esango dugu?».

(Emen jartzen du Obispo jaunak iturri berria
nola sortu zen; ez dago berriz esan biarrik).
«Juan ziran iturrira miñez zeuden asko, eta ez
alperrik; bada geienak txarraldi guzietatik sendatu ziran. Zabaldu zen sendatze oon berria
alderdi guzietara, eta urruti bizi ziralako eriak
ezin eraman zituztenak Lurdesara, iturriko ur
santua eskatzen zuten. Zenbat famili poz eta
atsegiñaz bete ote ziran! Galdetuko bagenie
berai, zer deritzaten Lurdesko uraren gañian, a,
zeñen aguro esango luteken, Jaungoikuak ur ari
edozein biarrez bat-batian sendatzeko birtutia
eman diola!
»Ezin genitzake kontatu milagro guziak; biño
bai esan biar dugu, Lurdesko urak asko eta asko
eri, medikuak erremedio gabe utziak, miñaren
arrastorik utzi gabe sendatu dituela. Ur orrek ez
du berez, jakintsuak diotenez, sendatzeko kalidaderik; asko sendatu dira bat-batetan; beste
asko pixkaban pixkaban; asko sendatu dira
edanta; beste asko garbituta. Gañera sendatze
ook seguruak dira. Zer gertatzen da bada men?
Nork sendatzen du jendia?

»Gertatzen diran sendatze ok, beste munduko emakume orren agertzia ezkeroz eta bera
bitarteko dela gertatu dira; orduan emakume ori
zerukua da; zerutik datozenak ez dute gezurrik
esaten, eta emakume orrek esan du, Ama Birjiña
dela; orduan bera da. Esan dezagun beraz
guziok atsegin aundiarekin: Digitus Dei est hic!
Jaungoikuak egin ditu Lurdesen gertatu diran
gauzak!
»Nork ez du ekusten gertaera ook guzietan
Jaungoikua dabillela? Milla ta zortzireun da
berrogei ta amalaugarren urtian jarri zuen Aita
Santu Pio bederatzigarrenak fedeko gauzen
artian, Ama Birjiñak jatorrizko pekaturik izandu
etzuela; eta andik lau urte biño lenago Ama Birjiñak berak agertuta esan zuen: Ni naz jatorrizko
pekaturik gabe sortua. Jaungoikuak gertaera
onekin Pio Santuak egin zuena ontzat eman nai
izandu zuela dirudi.
»Eta, non dago Ama Birjiña eskatzen duen
eliz orren leku ori? Emen, gure mendien artian,
orrenbeste alde guzietatik biltzen den leku
ontan. Ez du onek esan nai, Ama Birjiñak bere
aurrian jende asko ekusi nai duela?

»Lurdestarrak, poztu zaitezte! Or, zuen artian
zeruko Erregiñak bere oñak jarri ditu; or, zuen
artian eliz aundi bat ekusi nai du, guziai ezin
kontatu ala mesede egiteko. Eman zaizkazute
berari eskerrak; eta ark zuen Ama izan nai duen
ezkero, izan zaitezte zuek beraren seme leialak.
Ezagutu dugu, Ama Birjiñak gorputzak bezela
animak ere sendatzen eta aberasten dizkizutela;
bada aundia izandu da zuen fedia eta ustia. Kontentu gaude, gobiernuko agintarien kontra altxa
gabe pakian egondu zeraztelako ere.
»Zabaldu zazute zeren biotza, beste gañerako gure mendeko kristau guziak ere, bada zuentzat ere zoriontasun berri bat astera dijua; zuek
ere Ama birjiñaren mesediak artu biar dituzute;
eskatu emendik aurrera Ama Birjiña Lurdeskuari
zeren biartasunetarako laguntza. Guziak Ama
Birjiñaren mantupian gaude; mantu onen azpitik
ateratzen ezpagera, guretzat da zerua.
»Orain bada,
»gure eliz-gizon, kanonigo eta Katedraleko
Kabilduarekin itz eginta,
»Jaungoikuaren laguntza eskatuta onduan,

»gauz ootarako Aita Santu Benedikto amalaugarrenak eskribitu zuena irakurritakuan,
»ekusirik jakintsuak ontzat eman dituztela
Lurdesko gertaerak;
»irakurririk medikuak sendatzien gañian
eskribitu dutena;
»konsideraturik Lurdesen nai eta nai ez beste
munduko norbait azaldu dela;
»konsideraturik Lurdesen agertu den persona
ori Jaungoikuaren partetik datorrela;
»konsideraturik Lurdesara datozen jende
guziak guk uste duguna uste dutela,
»gure iritzia eskatu duten orrenbeste jenderi
merezi duten bezela atsegin ematiagatik,
»beste Obispo eta persona sonatu askok ere
au bera eskatu digutelako,
»Espiritu Santuaren argitasuna eta Ama Birjiñaren laguntza eskatuta onduan,
»Esan dut eta esaten dut
»Maria jatorrizko pekaturik gabe sortua, Jaungoikuaren Ama, agertu zaiola Bernardatxo Subiruri milla ta zortzireun da berrogei ta emezortzigarren urteko otsaillaren amaikan eta urrengo
egunetan emezortzi bider, Masabiellko arkai-

tzian, Lurdesko onduan; Ama Birjiñlaren agertze
au egiazkua dela, eta ongi egiten dutela kristauak ala dela sinistian. Alaz guziaz ere, Aita
Santuak besterik esango baluke, au guzia gezurtzat ematen dudala.
»Gure mendeko elizetan Ama Birjiña Lurdeskuari eliz-jaiak egin litzaizkekela; biño nere beimenik gabe ezin litekiala zabaldu ez librorik, ez
oraziorik eta ez beste gauzik Ama Birjiña Lurdeskuaren gañian.
»Ama Birjiñak eskatzen duen eran, eliza bat
Masabiellko arkaitzian egin nai dugula. Eliza egin
biar den lekua nola aldapa aundikua eta txarra
baiten, eliz au asko kostako da; eta orrengatik
eskatzen diogu gure mendeko eliz-gizon eta
beste kristau guziai eta Frantziko eta Ama Birjiñza maite duten leku guzietako jendiai, al dutenakin lagundu dezaigutela.
»Gure aginte edo ordena au irakurriko da
artzen den egunetik lenbiziko igandian, gure
mendeko eliza, kapilla, seminario, kolejio eta
ospital guzietan.
»Tarbesen emana, gure obispo-etxian, nere
firma ta selluarekin eta sekretariuaren firmare-

kin, milla ta zortzireun da irurogeita bigarren
urteko ilbeltzaren emezortzian.
Bertran Sebero, Tarbesko Obispuak.
Eta beraren aginduz
Furkade (Fourkade) Kanonigo-Sekretariuak».

BIGARREN IRAKURGAIAREN
LAUGARREN SALLA
Masabiellko obrak eta mudantzak;
Peyramale eta bernardatxoren gañian
azkeneko aldiz itz bi.
Nork esan zenbatekua izandu zen jendiaren
poza ta atsegiña, Obispo jaunaren itzak bakoitzak bere erriko pulpitotik entzun zituenian?
Etxian eta kanpuan, plazan eta mendian etzen
besteren gañian itz egiten.
Obispo jaunak erosi zituen Elizaren izenian
Masabiellko arkaitza ta inguruko lurrak; eman
zuen kortian gauz oon kontua zuen gizon ark
ere, eliza egiteko bere baimena, eta berialaxe
ekin zion jendiak lanari.
Lurdesko inguruak amar amabi urtian lengo
antz guzia galdu zuten, edertasun eta deboziozko jantzi berri bat jantziaz. Nork esan zer den
orain Lurdes, zenbat lan egin den, zenbat limosna jendiak eman duen, zenbat negar-malko Ama
Birjiñaren aurrian ixuri diran, zenbat milagro

egin diran? Nik ez dut ontarako itzik, ez eta bestek ere. Lenago auntzak eta pixtiak besterik ibiltzen etziran lekuan, bi eliza, bat bestaren gañian
egiñak daude, oso ederrak eta ikusgarriak. Ama
Birjiña agertu zen lekuan, bera añeko eta beraren antzik aundieneko imajiñ bat jarria dago;
geroxiago esango dut nola jarri zuten. Aurrian
burni-makillazko itxitura bat egin diote, jendia
geiegi alderatu ez deiyen. Ama Birjiñaren aurrian
urrezko lanpara bat jarri zuten; eta aldamenian,
muleta, bakulu edo urgunen makillak eta beste
orrelako gauzak eunka ta millaka daude.
Iturriko ura kañu aundi batzuetarik ateratzen
da itxituraren bazterrian; gañera alde aldian
egin zuten etxe txiki bat, gaizki daudenak an
iñork ekusi gabe urian garbitu ditezen. Errekako
ura alde batera botata, jendia ibiltzeko zabaldoi
aundi bat antolatu zuten, zumar eder eta lertxunak or emen sarturik. Kamio eta bide zabal eta
egokiak alde guzietan; loretegi ikusgarriak non
nai; etxe berriak bazter guztietan; itz batian, Lurdesek ez dirudi lengua; Lurdes zeruaren irudi
txiki bat da, batez ere deboziuak daramazkien
jendez dena betetzen denian.

Eta au guzia jendiak Ama Birjiñaren amorioz
eman duen diruarekin egin da, eta egunero geiago eta geiago egiten da; urte gutxian bi milloi
pezeta biño geiago kastatu ziran; nork daki
onezkero zenbat eman den, eta inguru aiek Ama
Birjiñaren onran edertzeko zenbat sartu den?
Gauza ook guziak bere iritzira zuzentzen
zituena eta guzien gidaria ta kontuduna, Ama
Birjiñak berak ontarako autu zuen gizon sonatu
ura zen, Lurdesko Parrokua. Ezagutu zuen ezkeroz Jaungoikuak zer eskatzen zion, etzion bere
buruari zeuretako Erregiñarentzat gauza aiek
guziak egin artian pakian utzi. Egun guzian
lanian, egun guzian guzien aurrian, egun guzian
gauza berriak pensatzen; egundaño aspertzen
eta nekatzen etzela zirudien. «Noiz ekusiko ote
ditut, esaten zuen bere artian, noiz ekusiko ote
ditut lan ook guziak bukatuak? Orduantxe bai
nere anima Jaungoikuari pozez emango diodala!
Orduantxe bai Ebanjelioko Simeonekin batian
nunc dimittis esanaz, nere begiak pozez betiko
itxiko ditudala!».
Eta, zer egiten zuen denbora artan bernardatxok? Lenago bezin biartsu, Bernardatxok etxian

ziarduen, urtietan bezela animako gauzetan ere
aurreratuaz. Masabiell aldian jenderik gutxiena
zebillen denboran, antxe juaten zen ixil ixilik
Ama Birjiña ainbeste aldiz agertu zitzaion lekura
errezatzera; iñork ez ekustia, iñork ez artzaz galdetzia nai zuen; eta au da aren anima aberasten
zijualako siñalerik onena. Gauza bat bakarrik
desiatzen zuen Parroko jaunak bezela, Eliz Ama
Santak Ama Birjiñaren izenian, prozesio edo
beste puntzioren baten bitartez, obra berrien
jabe egin biar zuen eguna. Jendiak lana egin
zuen, eta noizbait biar ta etorri zen egun aure.
Milla ta zortzireun da irurogei ta laugarren
urteko apirillaren laua zen, Ama Birjiñaren agertzetik sei urtera. Egualdia ederra zegon; alde
guzietatik jendia zetorren; kanpana guziak Lurdesen jiraka zebiltzan; torriak banderaz edertuak, balkoi guziak jantziak zeuden; zerua lurrera etorri zela zirudien.
Atera zen jendia prozesiuan erriko eliza aunditik. Biño, zenbat ziran? lau milla, amar milla,
amabost milla? Oraindik geiago. Ogei milla, ogei
ta amar milla, berrogei milla? Oraindik ere geiago; iya irurogei milla.

Aurrian, zaldizko gerra-gizonak ederki jantziak zijuazten; oien ondoren, jendia bi endanetan noizian bein kantatuaz; gero, asko relijioso
eta relijiosa; azkenian, Obispo jauna, bere Katedraleko kanonigoz eta laureun apaizez inguratua, guziak aldarerako bezela jantziak. Zer izango zen ainbeste jende, ainbesteko deboziuarekin
egun eder artan ekustia, pensatze utsarekin
negar malkuak begietara badatoz orain? Masabiellara juan ziran; arroka santu aiek bedeinkatu
zituzten, baita Ama Birjiñaren marmol txurizko
imajiñ eder bat bera agertu zen lekuan jarrire.
Eta, zer zioten Bernardatxok eta Parrokuak?
Parrokua ta bernardatxo etzijuazten prozesiuan;
etzituzten aditu predikadoriak egun artan aien
gañian esan zituzten itz ederrak; Parroko jauna
ta bernardatxo oyan zeuden biak miñez. Nola
nexka ta beraren etxekuak oso biartsuak baitziran, eta egundaño ardit bat artu nai izandu
ezpaizuten iñorengandik, Bernardatxok ospitalera juan biar izandu duen, eta an egondu zen puskatxo batian.
Sendatu ziran biak, eta Parroko jaunak Masabiellko obreetan lenago bezela jardun zuen. Ber-

nardatxok etzuen geiago Ama Birjiña ekusi, eta
bere etxian bizitu zen bere gurasoekin batian
oraindik urte batzuetan. Aundia izandu zen Ama
Birjiñak bere animaren gauzetarako eman zion
argitasuna; aspertua zegon munduan eta munduko bizi-moduaz, batez ere jendiak bein ere
pakian uzten etziolako Masabiellko gauzen
gañian galdeka. Ixil ixilik Jaungoikuaren serbiziuan bizitzeko zalia zeukan, eta ala, Karidadeko
monjetan sartu zen. Zorioneko emakumia!
Oraindik ezta urte asko il zela, iñolaz ere zeruan
goi askora juateko.

IRUGARREN IRAKURGAIAREN
LENBIZIKO SALLA
Ama Birjiñaren koronaziua.
Laugauza gelditzen dira emendik aurrerakoetan jakingarrienak, eta oiekin egingo dut irugarren eta azkenengo irakurgai au; dira, Ama Birjiñaren koronaziua, peregrinaziuak, medikuen
billera eta milagruak. Asi gaitezen lenbizikotik.
Ama Birjiñaren koronaziua! Ai, zeñen egun
goguangarria den Frantzi guzian eta batez ere
Lurdesen Ama Birjiñaren koronazioko eguna!
Gauzak aurretik ederki prestatuak zeuden, eta
mundu guzia Lurdesara begira bezela zegon.
Astelena zen, milla zortzireun da irurogei ta
amasaeigarrengo uztaren irugarrena; goiz artan
bertan, lenago etorri ziranaz gañera, amazazpi
peregrinazio aundi allegatu ziran.
Atera zen bada jendia Obispo-etxetik Masabiell aldera; an musika-soñurik ederrenak; an
Ama Birjiñari biotz biotzetikako kantaerak. Bazijuan, bazijuan jendia; biño mundu guzia Lurde-

sen zela zirudien, ain luzia zen prozesiua. Masabiellen bidiak, soruak, zelaiak, mendiak, dena
bete zuten.
Bere denboran asi zen meza nagusia, pontifikala deritzaiona, beste askoren artian iru milla
apaizek kantatzen zutela. A, zeñen gauza ikusgarria izango zen ura! Eliza, mundu guzia; elizgaña, zerua; aldaria, kanpuan; pekatuen barkamenerako eskaintzen den Sakrifiziua, zerulurren artian; eguzkia, odeiak, basoetako txoriak, eta lurreko pixtiak meza entzuten.
Biño guazen koronaziora. Ama Birjiñaren
estatua edo iduri berri bat jarria zegon ordurako
bere lekuan; guziak ixil ixilik begira zeuden.
Altxaturik bada Meglia jauna, zeña Aita Santuak
biraldu baitzuen ontarako bere lekuan eta izenian, artzen du bere eskuetan koroia eta jartzen
dio buruan Ama Birjiñari. Nork esan zer pasa zen
orduan inguru artan? Orduan musikak, orduan
kantuak, orduan guzien eju eta diadarrak bete
zituzten bat-batian zeru-lurrak. Biño ezten au
bakarrik: bada denbora berian, errekaren beste
aldian trena bat azaldu zen guzien aurrian, dena
peregrinoz betia. Aiek diadarrak eta keñuak

pañueluakin! Ura jendiaren atsegiña alde batetik
eta bestetik! A nolako begiakin ekusiko zituen
Aam Birjiñak gauza ook zerutik, baldin eta
zeruan bazegon, eta ez lurrian bere irudiaren
inguruan! Zer graziak eta mesediak ixuriko
zituen guzien biotzetan egun artan! Atsegin
dugu, Ama maitia, atsegin dugu guziak zure
atsegiñaz; eta emendik egiten dugu desiuaren
bitartez an izandu bagiña guk ere egingo genuena; zuk ere arren egin zazu gugatik orain gure
animetan an izandu bagiña egingo zenuena.
Eun milla izandu ziran bildu ziran personak;
ogei ta amabost, Arzobispo, Obispo eta gañerako eliz-nagusiak; iru milla apaizak. Koroia urrezkua da, arri baliosoz edertua; ogei ta bost milla
pezeta balio ditu.

IRUGARREN IRAKURGAIAREN
BIGARREN SALLA
Peregrinaziuak.
Peregrinaziuak beren asiera Ama Birjiñaren
agertziakin batian izandu zuten, bada berialaxe
asi zen jendia biltzen batetik eta bestetik; eta
Lurdesko gertaeren sona zabaltzen zen adiñian
juan ziran peregrinaziuak ere geitzen eta azitzen. Lenbizi inguruko jendia bakarrik juaten
zen, egunsentian aterata eguartian beren errezuak Ama Birjiñari egiteko: gero pixkaban pixkaban Departamentu guzitik etortzen asi ziran;
azkenian Frantzi guzitik eta munduaren alderdirik banatuenetatik.
Batzuetan gizasemiak bakarrik biltzen dira;
bestietan, edozein klasetako jendiak. Jende geiago bildu deiyen eta biartsuak ere juan ditezen,
peregrinaziua giatzen dutenak trena bat edo
beste beren kontura artzen dituzte, eta orrela
billetiak bestela biño merkiago ateratzen dira.

Frantzian urtero peregrinazio bat, nazionala
deritzaiona, egiten da nazio guziaren izenian.
Ara nola izandu zuen peregrinazio onek bere
asiera.
Milla zortzireun da irurogei ta amaikagarren
urtian, juan ziran egun batian beste askoren
artian bi apaiz Lurdesara; eta oraziuan zeudela
elizan, bati burura etorri zitzaion «Frantzi guziarentzat eta frantses guzientzat gauza oso preobetxugarria izango zela, nazio guziaren izenian
Lurdesara peregrinazio bat egitia». Galdetu zion
bere lagunari zer zirudien; eta onek ere gauza
ona izango litzakiela esan zuen.
Esan ta egin: badijuaz beren parajera; itz egiten dute batekin eta bestiakin; Obispo jaunak,
Aita Santuak eta guziak ontzat ematen dute, eta
biar zena prestatzen asten dira.
Eun milla persona bildu ziran urte beraren
Agor-illian, zortzi Obispo eta bi milla apaizekin.
Egun goguangarriak, an irago zituzten sei egunak! Zenbat deboziozko negar-malko gozo ixuri
ziran egun aietan! Obispo jaunak, asko apaiz eta
relijiosok predikatu zuten, jendia penitentzira
deituaz; eta jendiak ere sermoiak ongi entzunta-

ko siñaliak eman zituen. Diadarka guziak errezatzen zuten, nork Frantziarentzat laguntza, bestiak berentarren baten osasuna, beste batzuek
norbaiten konbersiua, eta guziak beren pekatuen barkaziua eskatuaz.
Kandelak piztuta prozesio eder bat egin
zuten illunabar batian, debozioz errezatuaz; konsagratu zioten Frantzi guzia Ama Birjiñari, onela
bakoitza bere etxera biurtuaz.
Biño etziran juan, milagro asko beren begiakin ekusi gabe; oi duen bezela, Ama Birjiñak aren
onrarako egin zutena, ongi pagatua utzi nai izandu zien. A, nola sendotu ta pizkortzen den fedia
onelako lekuetan! An bai jendiak Ama Birjiñarekin bere amarekin bezela itz egiten duela! An bai
gizonak zuzenbidera aixa biurtzen dirala! Eta,
nola ez? ez ditu an Jaungoikuak bere graziaren
laguntzak animetan, Maiatzian eudi gozua
zelaietan bezela, ixurtzen?
Peregrinazio nazionala au Abuztuan egiten
da eta guztiz sonatua da leku guzietan; miñez
daudenak trena batian aparte eramaten dituzte.
Alaz guziaz ere, peregrinaziorik ederrenak
Beljikatik datozenak izaten dira. Ez da iñon, ez

eta Frantzian bertan ere, Ama Birjiña Lurdeskuarengana, Beljikan adiña jaiera edo debozio sentitzen.
Ama Birjiña Lurdeskuaren izenian egin dituzten ermitak, parrokiak berak biño geiago dira
Beljikan; eta Ama Birjiñare ez da ango jendiaren
deboziua ermit aietan ordaindu gabe gelditzen,
gero ekusiko dugun bezela.
Badituzte billerak Ama Birjiña Lurdeskuaren
izenarekin, baita Lurdesko gauzen gañian noizian bein argitaratzen duten Boletin edo liburu
txiki bat ere. Gañera, ango ermitetara maiz aski
agiten dituzten peregrinaziuakin ez kontentaturik, urtero lau bider Lurdesara etortzen dira, naiz
Lurdes andik berreun leguara egon; eta au da
gauzikan ekusgarriena, bada aundiak dira peregrinazio ootarako egiten dituzten prestaera ta
lanak.
Miñez daudenak ekartzeko trena berri bat
egin zuten; eta trena au bere egokitasunez ontarako, estranjerian premiatu diote. Trenian ospitala jarri zuten, miñez daudenentzat biar diran
gauza guziakin; bertan botika, bertan medikuak,
bertan apaizak okerragotzen diranai laguntzeko,

eta bertan aldaria eguneroko mezakin; eta
miñez daudenak beren oyetik meza entzuten
dute.
Lurdesara egiten dira peregrinaziuak, egunian biño egunian ugariaguak dira; milla zortzireun da larogeita zortzigarren urtian, eun da
berrogei peregrinazio egin ziran; milla zortzireun
da larogeita amaseigarrenian, berreun da ogeita
bost.
Modu berian komuniuak ere juan dira geitzen: milla zortzireun da larogeita amaseigarrenian, laureun milla. Sendatziak ere geitu dira;
milla zortzireun da larogeita zortzigarren urteko
pereginazio nazionalian, ogeita amar bat milagroz sendatu ziran; milla zortzireun da larogeita
amaseigarrengo urtekuan, larogeita emezortzi.

IRUGARREN IRAKURGAIAREN
IRUGARREN SALLA
Lurdesko medikuen billeraren gañian
Ekusirik Ama Birjiñaren agertzietatik laister
Tarbes-ko Obispo Jaunak, Lurdesen peregrinaziyuetan jende asko biltzen zela konfesatzeko ta
komulgatzeko asmuarekin, eta Lurdesko apaizak
gutxi zirala ainbeste lagunentzat alako denboretan; bere kontuko egiteko oni zuzenbidea emateko, Lurdesen apaiz batzuek beren legiakin jartzia pensatu zuen, Masabiellara zijuan jendiarentzat.
Ama Birjiñaren eta Relijiuaren onrarako,
apaiz ootatik bi milagrorik sonatuenak eskribitzen asi ziran, eta aiek bete zituzten Lurdesko
gertaeren gañian an bertan eskribitzen den istoriaren lenbiziko ogei libruak. Mediko batek edo
bestek zeukaten Lurdesara zijuazen arien kontua, eta aiek milagruak ere esamiñatzen zituzten.

Biña geruago, ekusirik mediku ook bear
adiña etzirala eta istoriyare aiek eskribitzia obia
zela, bi gauza ootarako, apaizarenaren antzera,
medikuentzat ere billera bat egin zuten; onela
apaizen eta medikuen artian milagruak esamiñatzeko tribunal eder bat osatzen zutela.
San Maclu (St. Maclou) zeritzaion bat izandu
zen billera au jarri ta zazpi urtian giatu zuena.
Beti bertan bizi diran medikuak ez dira asko;
biño, nola kanpotik juaten diran guziak esamiñetan parte artu bai lezaketen, ez dira ok jostaketako gauzak izaten.
An juntatzen dira onak eta gaixtuak, kristauak eta jentillak, katolikuak eta erejiak; eta
denak nai duten guziya, eta nai duten bezela
ekusi eta esan lezateke; an bakar bakarrik, jakinduririk eta arrazoirik gabe itz egitia galerazten
da.
Orrengatik dira Lurdesko milagruak, jentillentzat gauzarik arrigarrienak, erejientzat miñik
geiena ematen dienak, eta katolikuentzat egiazko garaitziak eta onrak; bada Lurdesen, gaistuak
eta fedegabiak nai duten guzia Relijiuaren kontra esaten dutelarik eta nai dituzten difikultade

guziak milagruak ukatzeko jartzen dituztelarik,
alaz guziaz ere eunka milagruak urtero ontzat
ematen dira.
Milla zortzireun da larogeita amabigarren
urtian, eun da ogei mediku exeri ziran milagruak
juzgatzeko tribunalian; milla zortzireun da larogeita amazazpigarrenian, berreun da ogei; andik
urteta erdira irureunetaraño allegatu ziran.
Medikuen billerak lenbiziko zazpi urtietan
berrogeita amar bat milagro ontzat eman eta
eskribitu zituen urte bakoitzian; eun, milla zortzireun da larogei ta amabigarrenian; berreun da
ogeita amar, andik bost urtera.
Orain Apirillaren amabostetik Burubillaren
amabost artian juntatzen dira medikuak, egunero sei ordu lanian iraguaz; asko milla milagro
ontzat eman dituzte, eta millaka ta millaka dituzte esamiñaren zai daudenak ere.

BUKAERA
Uste dut, euskaldunak, eskribitu duanakin
Lurdesko gauzen berri naikua badakizutela, eta
aski dela au Ama Birjiña Lurdeskuari debozio
aundi bat izateko.
Maria txit santari zerbati onra egitiagatik asi
nitzan, eta orra bukaerara etorri.
Orain zuek egin biar duzutena da, goguan
artu emen irakurri berriz ere liburutxo au; auzokuaire libru onen aditzera eman, aiek ere nai
badute erosi dezaten edo beñepeñ zerbait jakin
gabe gelditu ez ditezen. Eta luburutxo au eta
beste edozein erosteko modurik onena izango
litzake, nor bere erriko apaiza jaunen batengana
juatia eta berari esatia, ark saltzen diran lekura
eskatu ditzan.
Orain bada, gero arte; eta erregutu nigatik
Ama Birjiñari, nik ere, naiz euskalerritik urruti
bizi, euskaldunengatik erregutu oi diodan bezela, eta zeruan elkar ezagutu dezagula. Amen.
You have read 1 text from Basque literature.