Alkar - 3

Ezin biurtu leike
Amorrayik igel.

Gerentzako degula
Naitasun urriya
Ta bestienganako
Guztizko tirriya.
Beraz orren zitala
Da Euskal-errija?
Ain txartzat aldaukazu
Zere jatorriya?
Ezagun da erritik
Urruti zaudena...
Ez da gaitza euskaldunak
Eskatzen dutena,
Baizik izan dedilla,
Ongi mundu dena
Ta utzi deigutela
Ostu zigutena.
Gutxik letzen dubela
Euskeraz ta argatik
Izkribatutzen dezu
Erderaz-gogotik.
Guk ez ta zuk badezun
Maitasunagatik

Edo kalte geyago
Egitiagatik?
Jakiñik orkuak zer
Tirri dabilkiten,
Beñere ez dutelako,
Egirik jakiten,
Etziñan nekatuko
Lan oyek egiten,
Ez baziña gaurdaño
Bilbaotik irten.
Bilbaotik irten ta
Salamanka-raño...!
Noraño joan zerade
Zu, Migel, noraño?
Gu etorriyagatik
Beste munduraño
Uste det alderago
Gaudela zu baño.
Labur gelditu arren
Euskerazko lanak,
Badira erderazkuak

Zureganuntz joanak;
Irakurri itzatzu
Albadezu danak,
Utzi gabe egiña
Basaldua jaunak.

Zazpiak-bat

Zazpi aizparen gai dan oyala
Ebakirikan erditik,
Alde batera iru soñeko
Utzirikan lau, bestetik,
Goraiziakin berezi arren
Bakoitza bere aldetik,
Ezagutzen da jantzi dirala
Zazpiak oyal batetik.
Oyaltzat artu zagun Euskera,
Goraizitzat Bidasoa,
Ibai koxkor bat besterik ez da,
Utsa balitz itsasoa:
Elkarren urbill daude Zazpiak,
Muga deitzen da «Pausoa»
Zergatik izan bear ez degu
Famili bakar osoa?

Arbola baten zapietatikan
Sortzen diran landariak
Bezela gera, Bidasoa-ren
Bi aldetako jendiak:
Berdiñak dira gure jatorri,
Oiturak eta legiak,
Ama Euskerak magal berian
Azitako senidiak.
Ama Euskera! Bero semeak
Gu Ameriketan zenbat
Arkitzen geran! ta urrutitik
Maitiago degu, anbat:
Emen ezdago Bidasoa-rik
Ta beste trabik an ainbat;
Ama maitia indartu dedin,
Bizi bedi «Zazpiak Bat».

Amatxo laztana

Seme maite bat bere
Amaren onduan,
Anbat ez da oroitzen
Zeñekin daguan;
Argandik urrutira
Joaten dan orduban,
Gogoratzen da, amak
Zer baliyo duban.
Ama, aita, lagunak,
Erri maitatuba,
Aiñ nago zuengandik
Urrutiratuba!
Eri daukat biyotza
Penaz nekatuba,
Eta falta zait emen
Zeñek sendatuba.

Ama, ona seme bat
Urrutira joana,
Ama gabe iñola
Ezin bizi dana;
Ama, zuk badakizu
Maite zaitudana,
Ama, barka zaidazu,
Amatxo laztana!

Agur!
«Orfeon Donostiarra»ri
Agur, orain bi urte
Esan zirazuten;
Agur kantaridiya
Erantzun nizuten,
Agur ayek ezditut
Biyotzetik uzten.
Ai! bazeundeten txulo
batetik ikusten,
Nere animak nola
Agurtzen zaituzten