Alhegia bereziak - 2

Jaunak bere apairuko
Moillia mehe bat zien;
Eskele ghisan zen bizitzen.
Gathulu zabal baten barnen
Moillia hori ezari zien.
Zikoinak bere mosko luziaz
Txortik atzaman etzioan:
Koki txarrak bere mihiaz
Oro xiflatu zian.
Falsukeria hortzaz mendekatzeko
Zikoinak barazkaita du kumitatzen.
—Gogo honez, derio erraiten
Haxeriak; ene adixkidentako
Bethi nuzu lehian.
Egun eta oren erranian,
Badoa lasterka zikoinaren etxera.

Edireiten du etxe hori ederra,
Eta barazkaria
Ezin hobeki erria.
Gosia zien handia,
Gose menx ezpeita haxeria.
Araghi ussainak plazer zeion eghiten,
Hona zela zeion iduritzen.
Apairia izan zen zerbitzatia
Unzi lepho luze batetan;
Zikoinaren moskoa han
Doidoia zen sartzen.
Haxeri horrek zien
Lodixeghi sudurra.
Ixil ixila itzuli zen
Barurik bere etxera;
Ahalketurik oillo batek
Atzaman balu bezala;
Ezaririk sabel pian buztana
Beharriak aldiz behera.
Falsia, hau hire duk izkribatia;
Igurikak bethi ordaria.

27
OXOA, AHUNZA ETA AHUINIA
Ahunzak errapiaren betatzera
Joaitian, eta belhar fresk jatera,
Bortha zerratu zien klisketian;
Eta bere ahuiniari erran zian:
Eztezazula zabalt athia,
Ezpaduzu galdu nahi bizia;
Ezpalin badeizie erraiten:
Belhar oxo da ikhustera jiten.
Holaxet minzo delarik
Oxo bat igaraiten da hantik,
Elhe hoiek ditu enzuten
Eta gogoan etxekiten.
Ahunzak, uste duzun bezala,
Etzakien oxoa han zela.
Ahunza joan dela ikhussi duenian,
Bere botza kanbiatzen du
Eta bere oïhu falsian
Marrakeghitez erraiten du:
Bortha zabal zazu, belhar oxo da.
Uste zien sarthuren zela behala.

Ahuiniak bortha xiloti so du eghiten,
Eta behala erraiten:
Erakutx zazu besso xuria,
Bestelaz ene athia
Eztuzu zurezat zabalturen.
Besso xuria oxoen
Gauza arraoa duzu.
Hitz hoiez oxoa espantaturik
Jin bezala joaiten duzu.
Ahuiniak lukia oraï bizirik
Fidatu izan baliz oxoak
Enzun zutien hitzer?
Jakin zazie, haurrak,
Hobe dela bi segurtater
Bati beno fidatzia.
Sobera gauza hortan ezta galdia.

28
ZAMARIA ORKATZAZ
MENDEKATU NAHIAN
Sekulaz gheroz zamaria
Ghizonaren ezta sorthia.
Ghizona ziz bizi zenian
Astoak, mandoak, oihanian
Ziradien
Egoiten;
Eta etzen agheri, oraï bezala,
Hainbeste basto, hainbeste zela,
Ez gherlako hainbeste trastu;
Hainbeste karroxa; hainbeste apairu
Ghizonek ezuten eghiten.
Denbora hartan arren
Zamaria hitzkatu zen
Orkatz zalhu bateki.
Ghizonaren medioareki
Lasterrez atzamanen diela
Uste ukeiten du behala.
Ghizona gana badoa,
Emaiten derio ahoa,

Kabasturia ezar ahal dizon.
Ghizona bizkarriala igaran zeion,
Eta etzeron eman thaik
Orkatza ikhus artino hilik.
Ordian zamariak
Eskerrak
Ghizonari dutu emaiten,
Bai eta hari erraiten:
Zure zerbitzaria nuzu:
Ene mendietarat banoazu.
Ez, jauna, ez, dio ghizonak,
Hobe duzu hemen egoitia,
Ezagutzen tit zure indarrak;
Zure dukezu gure etxia.
Egun oroz izanen zia assian;
Belharra dukezu bethi sabel pian.
Ai! ai! zertako da assia
Galzen bada libertatia!!
Zamariak beranteghi ikhussi zin
Astokeria bat ziela eghin.
Haren barrukia eghinik zen
Zointan egon behar beitzien.
Hil zen bere barrukian.
Zuhurki eghin zukian

Oghen txipi baten barkatzez.
Zer nahi plazer izatez
Mendekatzian, karioeghi da
Plazera, eman behar bada
Libertatia,
Hontarzun handia.

29
ARRAIN TXIPIA ETA
ARANZARIA
Arrain txipia da handituren
Jinkoak badu bizierazten:
Ordartino haren uztia
Erzokeria da handia,
Zeren haren atzamaitia
Ezpeita gauza segurtatia.
Aranzari batek bere saretan
Arraintto bat ziren atzaman:
Txipia beno handiago etzen.
Orok saldo dute eghiten,
Erraiten du ghizonak.
Azia etzaut gaizki jiten,
Eghinen tut apairu honak;
Ezar dezagun ihian.
Arrain, gaixoak bere mihian,
Erraiten derio nigarrez
Eta ere hasperenez:
Nitzaz zer eghin ahal diozu?
Ahutzetatto baten hon enuzu.

Utzi nezazu handitzera;
Jinen zizaizt ordin atzamaitera,
Eta naizu salduren
Diru parasta baten:
Behar zinuke ehun ni bezalako
Apairu baten egun eghiteko.
Zer apairu orano?
Deusik elikezu balio.
—Deusik balio elukia?
Erraiten dero aranzariak,
Hanbat gaixto! adixkidia:
Igurikatzen zutu zartaghinak
Gure etxen.
Deusik eztuzu irabaziren
Minzatzez eta zer nahi erraitez;
Janen zitugu gaur gure hortzez.
Biga izanen tuk beno,
Baten etxekitzia hobe duzu;
Holaxet oraï artino
Ikhassia izan nuzu.
Bata bezain segur
Bestia eztela nuzu beldur.

30
HAXERI BUZTAN MUTZA
Haxeri bat amarrutxienetarik,
Oillo jale handienetarik,
Haxeri ussaina
Lekoala senditzen ziena,
Zephoan atzamanik
Izan zen.
Ahal bezala eskapi zen;
Buztana han utzirik.
Hurruntu zen botzik,
Ahalkia beghian
Gaixtokeria gogoan.
Haxeriak zielarik
Egunbatez saldoturik,
Holaxet da laguner minzatzen,
Sudurra derielarik erakhusten:
Ghibeleko haxe honez
Zer dugu eghiten?
Jaunak, gure buztanez
Ditugu bidiak xaxatzen.
Buztanak mutz ditzagun

Orok berehala egun;
Ghirate arhinago
Baita eigerrago.
Zure konseillia,
Ene adixkidia,
Erraiten dero lagun batek,
Hanitz hon duzu;
Bena ene lagun hoiek,
Utzuli nahi baduzu,
Badakikezie zuri zer erran.
Karkaillaz oro ordian
Hasten dira lagunak;
Eta buztan llaburrak
Ahoa eztu idoki gheroztik,
Ikhussirik nihork ezuela nahi
Sinhexi.

31
AXOA ETA HAREN BI
NESKATOAK
Axo batek bi neskato bazutien
Irule hobenetarik ziradien.
Axoaren lan handiena
Zen haier ematia lana.
Arghia beno lehenago
Murkuillak,
Ardatzak
Zoin beno lasterago,
Egun oroz lanian
Parrastaz ari zian.
Iguzkia jaiki gabetarik,
Oillarra kukurukuz hassirik,
Axoa zen iratzartzen.
Oheti jauzi eghinik,
Axotto hau, bilauzirik,
Lasterrez, aurthoxik zen joaiten,
Kanderabat eskian,
Khexia belarrian,
Neskatoen ohera

Haien jaikeraztera.
Neskato hoiek loian
Gogo honez zaudian.
Axoaren botziala
Pizten zeien odola.
Batak beghia zabalturik,
Bestiak bessoa hedaturik,
Bere hortzen artian zuten
Erraiten:
«Oillar debria!
»Galduren duk bizia!»
Erran zuten bezala
Jakinzak, irakurzalia,
Buhurtu zutela
Oillarari lephoa.
Zer zen haien gogoa!
Zoinen tontoak ziren!!
Etzen hobetu haien zorthia,
Nahi bada galdu zuen
Oillarak bere bizia.
Axoa gauaren erdian,
Bere zankoen gainian,
Harat, honat dabila;
Galdu zuen izkila.

Zer nahi tenorez jaikirik,
Beldurez orena zen igaranik,
Bere etxe guzia
Goiti behera zuen ezarten,
Eta neskatoak oïhuz jaikirazten.
Hola hola, hanitz aldiz,
Eghiteko gaixtotik jalki nahiz
Eghitekoa dugu txartzen,
Ghihauren putzian ghira ithotzen.
Gure faltaz erorten ghira
Mandotik astora.

32
ZAMARIA ETA OXOA
Aize ephelen hasperenak
Urterazirik elhurrak,
Belharra mendietan
Sortzen zen denboran,
Oxo batek ikhussi zuen,
Beghi honak zituen,
Hurrunti, zaldi bat sorhoan,
Ezarririk baska berrian.
Ikhuste horek derio bihotza alxatzen
Bai eta ere indar honik emaiten.
Zer ihizia!
Bere gogoan du erraiten;
Balin bahintz aharia,
Laster hinzate enia.
Bena abill denak hai ukenen,
Abill nuk arren ni izanen.
Hola minzo delarik,
Urhaxez urhax da jiten;
Eskoletarik heltu dela du erraiten,
Barbergoa han ikhassirik;

Belharren indarrak ezaguturik,
Eritarzun guziak
Dutiela sendorazten;
Eta jaun zaldiak
Bere mina ezpadu gordatzen,
Sendoturen diela ezdeus baten;
Kabasturu gaberik zeren
Sorhoan bazkatzia
Eritarzun handi baten
Beitzen iduria.
—Aztalian dit itzemin bat,
Erraiten dero zaldiak.
—Ene semia, badakiat,
Erraiten do oxoak,
Min gaixtoagorik eztela;
Hanitz gaizki duk hire aztala:
Zamari jaunen barbera
Ni nuk. Jar adi goiti behera.
Eria falsu horek jan nahi zien.
Bestiak ere falsukeria ikhussi zien.
Ostiko bighez hortzak
Oxoari deitzo hausten
Eta aldiz mathelak
Ber kolpiaz jauzerazten.

Onxa, dio oxoak tristerik,
Ezta oraï hemen barberik.
Nork gure eztatia
Eghin dezagula; araghi jalia
Ni nundian,
Araghi jale egon behar nian
Barbertu gabetarik;
Enikia oraï menx hortzik.

33
LABORARIA ETA
HAREN SEMEAK
Lan eghizie,
Phena harzazie,
Emaile handia
Beita lur erabilia.
Laborari aberax batek
Hilzera zoela ikhussirik,
Jakin gabe nihorek,
Bere haurrak jinerazirik,
Erran zeien;
Eztutuzie salduren
Askaziek utzi alhorrak.
Han gorderik dira hontarzunak;
Eztakit zoin lekutan,
Bena bertan
Edirenen tuzie
Nahi batuzie:
Golde nabarrez
Batuzie itzulzen,
Eta aitzurez

Barnaixka aitzurzen;
Ezpada ghelditzen tokirik
Ziren eskiek honki gaberik.
Aita hil zenian,
Seme hoiek alhorrian
Goizetik araxera lanian
Egun guziez ari zian.
Urthe azkena beno lehen
Alhorrek doble eman zuten.
Diru gorderik han etzen;
Bena aita zuhur izanzen
Bere semer erakhustez,
Alhorretan langhitez
Dirua zela bilzen,
Baita ere hontarzuna handitzen.

34
MENDIA HAUR-MINETAN
Mendi bat haur minetan
Orroaz ari zen.
Gentek orroa hoietan,
Uste ukhen zuten
Mendiak sorthuren ziela
Parise bezalako hiri bat.
Zer ezari zien mundiala?
Saguttobat.
Kontu hau gogoala bazait jiten,
Ikhusten dudala zait iduritzen
Espantotx bat zoinen erranak
Hanitz beitu hitzemaiten,
Eta zoinen lan eghinak
Aizetan beitira joaiten.

35
OILLO URHE-ARAULTZE
ERRULIA
Bekhaizteriak oro dutu galzen
Oro nahiz irabazi.
Eghia dudala erraiten
Nahidut jakinerazi.
Ghizon batek oillo bat bazuen
Zoinek goiz guziez,
Bere kokodatzez,
Erakhusten beitzuen
Araultzia zuela errun.
Errun zutien ber ehun,
Oro urhezko araultziak.
Ghizon bekhaiztiak
Gogoan zuen izan
Oilloak sabelian
Urhe zenda zonbait zuela.
Hontarzun horren lasterago
Ukaiteko,
Oillo gaixoa hil zuela
Jakinzazu, adixkidia.

Bena zer izan zen haren dolia!
Sabela iauri ondoan,
Urherik etzeion ediren barnean;
Beste oilloak bezalako zen.
Ghizon horrek hontarzun berak galdu zuen.
Zer lezione handia!!
Hanitz gente eskele jin dia
Aberax nahiz izan
Laster eta bertan.

36
HARTZA ETA BI LAGUNAK
Bi mothikok, sakela huxik,
Diru mengoaturik,
Beren aizoari,
Larru salzaliari,
Hitzeman zuten
Hartz larru bat zeiotela salduren;
Nahi bada hartza oïhanetan
Orano bizirik zabilan:
Bainan egun gutitan,
Muthil hoiek erran zuten,
Zutela lahardekaturen.
Hartza ederra beitzen,
Larru horrez, aizoari erran zuten,
Diru hanitz zuela eghinen,
Eta aisa zela aberaxturen.
Tratia akabirik,
Larrua onghi saldurik,
Hartzaren atzamaitera
Muthilak doatza gora, behera,
Mendiz mendi.

Eghin zuten bide erdi
Ikhusten dienian,
Oïhan bazterrian,
Hartza haien ganat jiten.
Mothiko hoiek harriturik
Dirade egoiten.
Bata, buria ez galdurik,
Zuhain bati gora da joaiten.
Bestia aldiz ixil, ixila,
Harri hotz bat bezala,
Ahozpez etzanik,
Izan baliz bezala hilik,
Ighitu gabe da egoiten;
Hatxik ere eztu hartzen.
Muthil horrek enzun beitzian,
Eztakit non, bena zenbait lekutan,
Khorpitz hil eta hax gabiak
Etziela hartzez honkitiak.
Jaun hartzak sinhexirik,
Asto batek bezala,
Ghizon hau onghi zela hilik,
Aztaparrez berehala
Harat, honat, du itzulzen;
Eta sudurraz senditzen

Ghizonari ahotik
Jalkitzen zeionez haxik.
Hila da, harzak du erraiten,
Bai, ussain gaixtoa du emaiten;
Hots hementik,
Hau utzirik.
Oïhanian barna
Joan zen hartza.
Zuhainera igaran zen laguna,
Umen zuen bihotz hona,
Lasterrez eraixirik,
Laguna gana jinik,
O, zer gozoa! derio erraiten:
Eztuk minik ukhen
Loxeria baizik.
Hartz larurik
Eztughia?
Errak eghia,
Zer zeia erraiten?
Behariala zeia minzatzen,
Aztaparraz hinduelarik itzulzen.
—Hau erran ditadak:
Sekulan ghizonak
Hartzaren larria

Eztiela behar saldu
Hartzari bizia
Lehenik idoki ezpadu.

37
BI ZORROAK
Jupiterrek egun batez eran zuen:
Bizi dien guziak jin ditien
Ene aitziniala.
Norbait ber izatiaz botz ezpada
Loxarik gabe minza dadila;
Sendoren dut haren mina.
Zato, zu, tximinoa, minza zaite lehenik;
Eztuzu eghinen oghenik
Zure laguner,
Ez hoien edertarzuner.
Zure beghitartiaz zer duzu erraiten?
—Nik? deusik; eniza lau zankoz joaiten
Beste hoiek bezala?
Oraïdano bissaiak
Gaizkirik erran eztaut sekula.
Bena ene anaie hartzak
Zerbait behar luke galthatu.
Sinhexi nahi banu,
Eghineraziren eztu
Bere moldia,

Zeren beita itsusia.
Hartza hurbilzen da ordian.
Arrankuraturen zela uste zunian?
Ez, ez; bere molde ederraz duzu laidatzen,
Eta elefantaz ghero minzatzen.
Edireiten diozu buztana llaburxka,
Beharriak aldiz luzeixka.
Elefanta ordian da huillantzen
Eta ghisa berian minzatzen.
Hari iduri zaiko balena anderia
Soberaxet dela lodia.
Inhurriari kukusoa txipiño iduri ziozu;
Haren aldian mendi bat dela uste dizu.
Jupiterrek guziak ditizu igorten,
Batek bestez gaizki dielakoz erraiten.
Bena ertzo hoien artian gu ghinen handienak
Besteren menxak ikhusten tugu, ez aldiz guriak.
Gurezat ezti, besterenzat ozmin gutuzu.
Bi zorro nausi handiak ezari dikuzu;
Bata ghibelian
Bestia aitzinian.
Gure huxak ghibelekoan ditugu ezarten,
Besteren huxak aldiz aitzinekoan ekharten.

38
ESNE SALZALIA ETA KOTXIA
Maillaitak, kotxu bat burian
Jaririk kapete gainian,
Uste zuen lerratu gaberik
Helturen zela
Bai hiriala.
Arhin, eta zaia llaburturik,
Urhax handiz bazoen;
Zeren ezari beitzuen,
Arhinxago
Izateko,
Kotapeko meheak,
Espartiña xotilak
Gure esne salzaliak,
Holaxet beztitiak,
Gogoz kondatzen zuen
Bere esne-kotxuaren
Saria.
Diria
Zuen behala ezarten
Ehun araultzetan,

Oillo koroketan.
Maillaitaren gogoak
Edertzen tu gauzak.
Botzturik berak zioan:
Eghiaz, gure etxe aldian,
Oilloen haztia,
Hen handiraztia
Date gauza ttipia.
Haxeria xotil duken
Ezpadein oilloz aski uzten
Xerri baten erosteko.
Urde honek ghizenzeko
Behar diken zahi guti:
Hartu beitut aski handi.
Txino hori hik salzen badun,
Urhe ederrik izanen dun
Erosteko behi xahaldun baten.
Xahala jauztekan
Idi saldo erditan
Diñagu guk ikhussiren.
Maillaita hortan gainen
Bera da jauziz hasten.
Esnea lurrerat erortzen.
Adio, xahala, behia,

Araultziak eta urdia!
Hontarzun hoien andria
Hontarzuna lurrerat ixuririk,
Beghiak nigarrez bustirik,
Beldurreki makhilaren
Ghizona gana joan zen.
Buruz buru senharrari
Esnearen eman zeion berri.
Izan zen deithia
Maillaita kotxia.
Nork gogoz eztutu bazterrak joiten?
Nork Espainian eztu jaureghi eghiten?
Phettek, Manexek,
Esne salzalek,
Eta guziek,
Zuhurrek, erghelek.
Bakoitxa, beghiak zabalik,
Ametxez dago goizetik
Arraxerano;
Deus ghehiago
Hoberik ezta mundian.
Lurreko hontarzunian
Igherika gabilade
Guri beha baghirade.

Bai, bai, guziak
Dira guriak:
Ohoriak
Emastiak.
Eghiazki, nihau nizanian, azkhar niz,
Azkharagoer erran nahi dut bi hitz:
Erreghe naute eghiten;
Gentek nute maithatzen;
Khoroak turrustaz zitzaiztat jiten,
Bainan ni nihautan niza bai sartzen,
Johane niz edireiten,
Ni ninzan bezala lehen.

39
ZAMARIA ETA ASTOA
Bere beharretan
Lur biribil hontan
Gure lagunak behar tugu,
Ahal oroz, bethi laguntu.
Hire aizoa balin bada hilzen
Haxea higanat duk erortzen.
Asto bat bidez bide bazoen
Jaun-handi zaldi baten ondotik.
Bere karga pian leherturik,
Lasto-jalea inziriz ari zen.
Zaldiak arbalda xoila zuen.
Pixkañobat, zaldiari erraiten du,
Lagunt nazu zuk, ahal baduzu,
Bestela ni hilen nuzu
Heltu gabe hiriala.
Othoitzen zaitut oneski;
Haxe honen erdia bizkarriala
Ezaririk, zu ederki
Oraïno txosta zintazke.
Eztiat nahi, erraiten du zaldiak,

Eta eghiten uztar ostikoak;
Hi ordian phausa hintake.
Bere laguna ikhussi zuenian
Onghi hilik kargaren pian,
Oghen handi diat, erran zuen,
Eghiaz oraï diat ezagutzen.
Asto-zenaren haxea ordian
Ezarri zioten bizkarrian,
Larrua ere haxe gainian.

40
ALHARGUNXA GAZTIA
Hil-herrialat nigar gaberik
Senhar bat eztaite joan.
Nigar erreka gainean
Doelarik
Gaixoa dago ahatzerik.
Denbora hegaletan badoatza phenak
Ber hegaletan jiten aldiz plazerak.
Egunkoaren beghia
Eztu txazko alhargunxak;
Elio segur ghizonak
Sinhex dela ber emaztia.
Txaz ghizoner etzuen soik eghiten;
Egun beghi-kalduz ditu hurbileratzen.
Hau hasperenetan heiagoraz dago,
Bihotz-minak umen ditu handiago,
Eztela dio konsolaturen;
Ghezurrak ditu gordinki erraiten.
Ikhussiren dugu guk ghezur hoietan
Eghiak aurkitzen diren bai nolatan.
Andre ederbaten senharra

Bazoen beste mundurra.
Emaztik oïhuz zieion saihexeti:
Igurika nezak, jiten nuk hireki.
Bai, bai, ene arimak hegaltaz airian
Laguntu nahi dik hirea bidian.
Bena senharra ber bera da joaiten.
Andre ederrak zuen aita bat izaten:
Ghizon xotila, baita ere zuhurra,
Idortu ezpeitzeion turrusta nigarra.
Azkeneko
Hauraren
Nigarren
Xukatzeko
Hitz hoiek deitzo erraiten:
Sobera dun hik nigar eghiten,
Marraskek haite hanitz itsusten.
Nigarrez senharra eztun pizturen.
Baditun biziak
Utzitzan, utz hilak.
Eztinat nahi nik berehala
Nigarrak hitan itzul ditela
Ezteizko denborala.
Ni bainan utz nezan
Zenbait egunetan

Ekhartera
Hire etxera
Senhar gazte, pollit, azkar eta eder bat;
Senhar zena hiren hik ghizon txirxillbat.
—Ez, ez, aita, ni enuzu ezkonduren,
Komentian nuzu behala sarthuren,
Alhargunxak erran zuen.
Alhabaren bihotz-minak
Beheratzea uzten tu aitak.
Hilabethe bat da holaxet joaiten.
Bigarren hilabethian
Etxeko hoiek lehian
Arroper, zaiari, bardin mothoari
Zerbait kanbiatzen oro dirade ari.
Arropa belzenak, zaia eder haiduru,
Edertarzunaren egon dite inguru.
Joan ziren maitharzunek
Hegaltaz bai ethorriek,
Alhargunxa bihotzian,
Lehengo thoki ederrian,
Habiak eghin zituzten.
Jostak, irriak jin ziren,
Guziak bere thornian:
Gauez, goizez, igherikan

Gaztaroko ur epheletan
Alhargunxa onghi zabilan.
Aitak, oraï beldur gaberik
Senhar maithatua zena ganik,
Hitzik alhabari etzon erraiten.
Non da beraz, deio honek galthatzen,
Senhar gazte eta hona
Zuk eni hitzemana?

41
NEKEZALEA ETA SUGHEA
Badio Esopek,
Nekezalebatek
Bere sorhoan,
Negu denboran,
Ibilten zelarik,
Sughe bat zurela ediren
Elhur gainen
Hedaturik.
Kharuntaturik, harriturik,
Hil hilik, bai ere ezinturik,
Oren laurden baten
Bizirik etzuen.
Ghizon horrek du eraikiten,
Bere etxerat eramaiten.
Jakin etzuen, ez,
Zer zukien
Sari ukhenen.
Sut ondoan ezartez,
Onghi beroturik
Alderdi batetik,

Bai eta bestetik,
Sughea du pitzerazten.
Beroa duelarik senditzen
Hil hotz sughek
Buria du alxatzen;
Haren huiztuak
Etxea bethatzen.
Sughea khexuturik,
Inguru bat eghinik,
Bere honkieghiliari
Bizia eman dionari
Beghitartiala jauzi
Zaiko bai nahi.
Debru eskergabia,
Hori da bai ene saria?
Nekezaleak du erraiten,
Igurikak, haut nik hilen.
Bere khexian,
Ordu berian,
Aizkora harturik,
Hartaz sughea jorik,
Bi colpuz hirur sughe ditu eghiten.
Buria, khorpitza eta buztana
Jauziz, lothu nahiz elgargana,

Berehala dirade hasten;
Bainan eztira ez josten.
Hon da honghile izatia;
Norenzat? hor da hor puntia.
Bethi danik eskergabiak
Izan tu urhenze txarrak.

42
IHIZIAK IZURRIAZ ERI
Min tzar bat, izigarria,
Zeru-khexuk igorria,
Lurreko gaiztokerien zehatzeko,
Izurria (bere izenaz deitzeko)
Aberaxzale Iferniaren,
Ihizier gherla ari zen eghiten.
Hilzen etziren ez guziak;
Bainan oro ziren honkitiak
Bat etzen agheririk
Bizi nahi zuenik;
Etzen ez, jaki honik
Haiek gutiziaturik.
Oxoak, haxeriak etziren
Janhari beha nihon egoiten;
Urzo-aphalak hegaletan
Elgar ganik hurrun zoatzan.
Adio amodioak
Eta boztarioak.
Lehoak konseilua bildurik
Erran zeion: egun uste dut nik,

Adixkide maitiak,
Min hau honat zeruak
Utzi duela jitera
Gure oghenen ikhuztera.
Gaixtoena gutan denik hil dadila
Zeruaren emarazteko behala.
Heldu bada gu guziak
Ordin ghirate sendotiak.
Zaharrek diote, izurri denboran,
Besterenzat norbait hil dela batzutan.
Ezkitiren gu beraz engana,
Soghin dezagun bihotzin barna.
Gossiaren nik ja hilzeko
Xikiro hanitz dizit erho.
Eni zer oghen eghin zeiten!
Oghenik batere.
Zenbait alditan ere
Arzain araghi ari izan niz jaten.
Behar bada arren
Besterenzat ni niz hilen.
Bena, nik uste dut, behala
Bakoitxak behar lukiela
Bere bihotza ikhertu,
Nik eghin dudan bezala.

Bakoitxak nahi izan behar du
Xuxenki hil dadila
Oghenxuenik nor dena.
—Jauna, dio haxeriak,
Erreghe honeghi zira;
Zure erreligioniak
Eghiten zitu xuxen sobera.
Zer! ahari jatea,
Gente gaixto eta astotik,
Oghen handia deia?
Ez, ez, eghin zinuzten, jauna
Ohorerik handiena
Haien karraskatzian
Zure hortzen artian.
Arzaiñak aldiz, ahal diot erran,
Gaizki handienak merexi zutian,
Zeren beitzen gente hoietarik
Ihizietan botere duenetarik.
Hola zen haxeria minzatu.
Lauzenkariek zuten laidatu.
Loxak etzutien utzi hartzaren,
Tigroaren eta ghehienen
Oghen handien ikhertzera.
Bakoitxaren erranera,

Aharrari guziak,
Baita ere txakurrak
Ziren saintuñoak.
Astoa jin zen bere thornian
Eta erran zian:
Orhoit niz aphez-sorho batetik
Urhaxez urhax nindoelarik,
Gossiak, belhar freskak,
Eta arauz debru arimak
Nahierazirik,
Sorho hartako belharetik
Mihitaño bat muztu nuela nik.
Enuen dretxorik hortako,
Eghiaren hemen erraiteko.
Hitz hoietan guziak astoari
Oghen emaiten dirade ari.
Oxoak elhestan ikhassirik
Animale madarikatutik,
Ilhe menx, hasteridun hortarik
Min guziak ziretzela jiten,
Hasten da erraiten;
Eta gheroz hilari
Behar zutela igori.
Astoaren oghenñiak

Merexitu zituen urkabiak.
Oi, besteren
Belhararen
Jatea, zer gaizki handia!
Hilziak berak gaixtokeria
Ziokan phaka doidoia.
Astoari onghi
Zioten erakutxi.
Azkhar edo flaku hizaten bezala
Jakinzak, adixkidia,
Hau duk gure izatia,
Khortian xuri edo beltz eghinen hutela.

43
ARATHOIN MUNDIA
UTZI DUENA
Goixtiarrek bere kondu zaharretan
Diote arathoin bat, hemenko lanetan
Akhiturik,
Olanda gazna batetan
Sarturik,
Hurruntu zela lurko heroxetarik.
Barnaixka zen karbea
Inguru guzian hedatua.
Gure ermita berriak
Han zituen janhariak.
Eghin zuen azkenian
Hainbeste, zankoez
Eta hortzez,
Zoin, egun gutiren barnian,
Han ukan beitzutian
Bizia
Eta atherbia.
Zer behar da ghehiago?
Lodi zen

Eta ghizen,
Zerentako
Gainkoak bere honak beititu igorten
Diener Jeinkotiartzen.
Egun batez Jeinkotiararen etxera
Arathoin-populu mezu eghiliak,
Amoinatto baten galthatzera,
Jin ziren. Ziradiren joailiak
Arrotz-lurretara
Sokorri txerkara,
Gathu armadatik beghiratzeko.
Arathoin hiriko
Atheak
Ziren zerratuak.
Bidian jarri ziren
Bolsak hutsik,
Zeren herria beitzen
Hanitz praubeturik.
Guti zuten galdeghiten;
Lau edo bortz egunen barnen
Segur zielakoz sokorriak
Ziatiela juntatiak.
—Ene adixkidiak, deiote ermitak,
Lurreko gauzetan eztitut nik lanak.

Zertan mundiaz ahatzerik den gaixoak
Sokorri ahal zestakete?
Zer eghin ahal dezake,
Othoitze baizik Jeinkoari
Eman dezeizien sokorri?
Uste dut haren gogo-minak
Sendoturen tiela ziren gaitzak.
Hitz hoiek erranik,
Bere athea hersirik,
Saindu berria barnat joan zen.
Zure iduriala nortaz niz minzatzen,
Arathoin bekaiztiaz baniz aiphatzen?
—Aphezaz?
—Ez, bena bai kapuxiaz;
Sinhexi nahi dut aphezak
Emaile direla guziak.

44
ILHAINXA ETA ERRESIÑOLA
Ilhainxak,
Ohoin handiak,
Loxeria bazterretan iauririk,
Herriko haurñoer oïhu eghinerazirik,
Bere aztaparrez atzaman zuen
Erresiñol bat,
Udariko txoria.
Hau biziaren galthatzen
Zaio gaixoa hasten,
Zerenzat
Ezpeita janharia
Ihizi soiñu eghilia.
—Othoi, enzun zazu zuk nere kantia:
Terearen erranen deizut nik istoria,
Haren ere bai jaloskeria.
—Zer, Terea? ilhainxen janharia deia?
—Ez, erreghe zuzun;
Haren su garraz errerik
Behin izan nunduzun.
Nik

Kantaturen deizut kantore ederrena
Eghinen beiteizu plazer handiena;
Ene kantiak guzier
Eghiten dizu plazer eder.
—Zer, barur denari hire botz eigerraz
Minzatzen hiza bai zinzinzki?
Galthatzen deio ilhainxak borthizki.
—Erregher minzo nuzu, eghiazki.
—Erreghez izaten bahiz atzamanik,
Kanta itzok, kanta hire istoriak,
Erri eghinen dik jaun ilhainxak.
Eztik beharririk
Sabel gossiak.

45
ZIA ETA KHUIA
Jeinkoaren eghinak
Onghi dirade sorthiak.
Ibili gabe lur biribilian
Lasterka eghia honen bilhan,
Proba edireiten dut khuian.
Hiritar batek ikhussirik
Khuia hori zoin zen handia.
Hanitz zuelarik zanko mehia
Erran zuen: zer kaskotik
Igaran zaio, zer guzi eghiliari?
Eghiazki, khuia honen
Gaizki eghin dik ezartez hemen.
Nik, ene fedia,
Ezarri nikia
Txilinxau haritz hoien
Adar batetarik.
Bai, holaxet onxa zukia ezarririk;
Xuxenki beita erraiten:
Nolako arbolia
Halako fruitia.

Garo, zer damua
Hire ez izatez deithua
Gure aphezak alxatzen duenaren
Konseilluara;
Ordian gauza guziak
Zitukia eghinak
Hobekiago.
Ene txinkerra beno handiago
Ezten zi hau
Zertako txilinxau
Eztu ezarri toki hontan?
Enganio handitan
Izan duk Jaun Gainkoa;
Soghin ghehiago
Eta garoari iduriago
Ziok handi dela enganioa.
Gogo horrek gure ghizonari
Emaiten zerolarik zer ari,
Eztiote loik eghin ghizonek
Nik bezain izpiritu dutenek,
Du erraiten.
Behala da joaiten
Haritz pe batera
Loghitera.

Zi bat gaineti da erorten;
Loghiliaren sudurra joiten.
Garok iratzaririk,
Eskua ahorpeghira eramanik,
Bidarreko bizarretik
Zia du idokiten.
Sudur zapatiak
Kanbirazi zeitzon hitzak.
A! a! erraiten du,
Ene sudurrak odol ixortzen du!!
Zer lizate beraz
Zi hau, benturaz,
Izan baliz khuia
Zuhain hortarik eroria?
Gainkoak eztik nahi izan,
Arrazoin handi beitzian;
Badakiat oraï zeren.
Gainkoa gauza guzietan
Zuelarik laidatzen,
Garo etxerat joan zen.

46
TXIMINOA ETA GATHUA
Beiñat eta Raton, bata tximino
Bestia gathu, ber jaurheghiko
Ekoiliarak, ber nausiaren
Ihiziak ziren;
Bai ere gaizki eghilen
Handienak.
Etxean baziren gauzak
Gastatiak,
Aizoer etzaitien eman oghena,
Beiñat beitzen ohoinen hobena;
Ratonek aldiz bere aldetik
Etzion eghin sagu amexik,
Gaznari zelakoz amexez.
Egun batez
Su-xokoan, gure ohoinek haux pian
Erratzen dituzte gazteinak ikhusten.
Haien ebaxtian
Lan hon bat zuten eghinen.
Ikhusten beitzuten probetxu doblia:
Bere hona eta besteren damia.

Beiñatek Ratoni dio: behar duk hik,
Anaie, eghin oraï lan eder bat;
Gazteina hoiek jalk itzak sutik.
Jeinkoak jinerazi banundu lurrerat
Haux-petik
Gazteina idokizale, gazteiner
Eman niok joku eder.
Behala ordian Ratonek eskuez
Poilliki ighiturik su-hauxa,
Bere erhien millikatzez,
Ebaxten du, bat, bi, hirur gazteina.
Beiñatek ditu guziak iresten.
Neskato bat da barnerat jiten:
Adio ene jaunak.
Ratonen gogoak
Ez umen ziren botzak.
Hola hola hanitz alditan,
Txipienak besterenzat lanetan
Ari ghira.
Probexiak noren dira?
Handienen,
Ez txipienen.

47
ZAPATAINA ETA DIRUDUNA
Zapatain bat goizetik araxera
Kantarrapikotxez ari zen.
Haren ikhustez
Eta enzutez
Handi zen plazera,
Botza beitziren erabilten
Ederki goiti behera.
Zuhurrak baino irusago zen.
Haren aizoak, diruz josiak
Kantu, ez loik etzuen eghiten,
Dirudun ghizon bat beitzen.