Alegiak - 8
Yanot lapiñak orduan
Allegatu zaizkan betan
Kostuma eta usarioa:
Horra, dio, bide net zuzenezkoa
Nauena egoitza horren ni
Bihurtu yaun eta nausi:
Segidan pasa-razirik
Haurra-ganat aita ganik:
Peillok emanik Simuni
Gero hunek ni Yanoti.
Lehen arrapatzaillea,
Legea hobea dea?
Bada orai mokoka hemen hari gabe
Bedi gure artean yuie,
Diotza, Raminagrobe.
Gathu famatu bat hau zen,
Ermitaua iduri zoiña bizi baitzen,
Gathu santanituxa bat
Idukia oroz saindutzat:
Belusapean sarthua
Gizen, yori, maltsatua,
Kausa orotan espert hagitz aditua.
Yanek onhesten du yuietzat kuxean.
Biak billdu direnean
Maiestate orratu haren aitzinean;
Gripaminok baderroie:
Zathozte, haurrak, zathozte,
Othoi, hurbillago yar zakizkidate
Urthek arras gorthu naute.
Eta biak badozko
Ezdutelakoan deusik beldurtzeko.
Ikhusi orduko menean partidak,
Minotz apostolu onak,
Etxaturik patak ezker-eskuiñ betan,
Net akort zituen eman:
Bata eta bertzea klikaturik bertan.
Halatsu zaiote, gerthatzen askotan
Printzexka batzuer ere,
Zoiñek bere disputetan
Erregeak hartzen, baidituzte yuie.
Ez nahiz elkharri, barkhatu gutia,
Galtzen baitute guzia.
BELEA, ARRANOA IMITATU
NAHIA
Yupiterren hegaztina,
Hedoietako erregiña,
Behiñ bele batek bada ikhusi zuen
Zikiro bizi bat goiera eramaten.
Herbalago erraiñez, gormant hura bezain,
Hark bezala nahi ukhan zuen egiñ.
Bada arthalde baten badabilla inguru:
Ehun burutarik begiz hautatzen du
Ederrena, gizenena,
Sakrifiziotan ofrei zaitekena,
Aho saiñduentzat berexia zena.
Bele fanfarrunak xitatzen bezala
Bi begiez zadukala:
Etzakiat, zerran, lehen hik nor othe
Izatu duken unhide.
Baiñan orai nere ustean
Hire gorphutza duk ardura ederrean:
Ase-on baten gaia neretzat menean.
Hori zerralarik, abre maltsoari
Hirritsan gaiñera laster zaio yautsi.
Zikiroki kreatura
Aurkitu zuen hark zela
Aphurbat pisuxeago
Denborako gasna baiño.
Haren illea oraiño
Baitzen lodi izan ahala;
Eta nahasia hala
Ema hordi baten bilhoa bezala:
Izan ziren hartan haiñ engaiatuak
Belearen atzaparrak,
Non xori tristeak ez baitzuen handik
Eskapatzeko lanyerik.
Badathor artzaiña: harturik, kaiolan
Zerratzen du segurean:
Ea ematen daie laster
Dostagaillu bere haurrer.
Hasi baiño lehen lan egiñ beharra,
Izar beza beraz, nork bere indarra:
Ez erran: bertzek egiña
Ezta neretzat eziña.
Listorra iragan tokian
Badago ulitxa askotan
Eziñ iraganez bertan.
ORA-EMEA ETA BERE LAGUNA
Egiteko umeak ya muga ethorria,
Eta ez yakin non utz karga haiñ yoria:
Ora batek bada haiñ ontsa egin zuen,
Non erakharri hark laguna baitzuen
Prestatzera bere etxola,
Zoiñtan baitzen gerosarthu berehala.
Zenbait denbora gan eta,
Prestatzaillea itzultzen da.
Ora-amak galdetzen dio
Hamabortz bat egun demotzan aboro.
Umeak ez zabillzkoken,
Zerran, hagitz nekhez baizen.
Beraz ardietsi zuen,
Birden tremio hau iragan deneko,
Berriz galdetzera hura badathorko,
Bere etxea, bere gela,
Ohea, ziren bezala.
Oraikoan amak hortzak agerturik
Baderro fier barnetik:
Nere troparekiñ illkitzera nago,
Baldinzu bazaen gai ni kasatzeko.
Haurrak ya zituen egiñak gothorsko.
Tzarrer emanikakoa
Bethi da urrikitzekoa,
Non ez dadukazun xedean Yainkoa.
Billtzeko hetarik, zaiena prestatu,
Maiz ukhalditara, behar da pasatu:
Behar da eman hauzi, behar egin gudu.
Utz-atzu etxean, esku bat hartzerat
Laster dute berek, hartuko bertze bat.
OTSOA ETA ARTZAIÑAK
Otso karateraz hagitz ezti batek,
(Halakorik baldin badu mundu hunek)
Zuela egun batez gogoan ibiltzen
Zoin kruel hura agertzen zen,
Beharrak bakharrik zarabillkan arren;
Sarthu zen barna ezarian
Meditazione huntan.
Aborritua naiz, diotza, eta nortaz?
Oroz eta batbederaz.
Otsoa etsai publiko da:
Billtzen dire nere kontra
Zakur, ihiztari, herritar guziak:
Yupiterrek beharriak
Gorthuak ditu gaiñ hartan,
Hauien haroaz betbetan.
Angeletarretik bide hortaz ere,
Gure anaiak oro suntsituak dire.
Gure buruak ziren han
Ezarriak preziotan.
Baserritan ezta noblexea sinplerik
Husu gure kontra bandoa ez demanik:
Haur bat bada oyhuz hasten
Amak otsoaz du fite mehatxatzen.
Eta hauk oro zergatik?
Zikiro usten zenbaiten,
Asto zaragartsu baten,
Edo ora eihar baten gatik,
Zoiñen gostuz iñoiz, derradan egia,
Baiduket pasatu nere fantesia.
Eh bien! dugun ez yan aitziña hemendik
Bizia duken gauzarik.
Gaiten haz belharrez, eta gaiten alha
Zikiro kasta bezala;
Edo lehenago, gaiten gosez fiña;
Gauza dea haiñ samiña?
Eta oraiño hobe dea
Guzien higuintza bere-ganatzea
Hitz horiek erratean,
Ikhusten ditu hara-han
Artzaiñ batzu bildots baten
Gerrenean birakatzen,
Gero hartarik asetzen.
Oh! dio hark horren bistan,
Senti dut nik eskripula,
Arraza horren odola
Isurtzen dudalakoan.
Horra hoien goardariak
Hoitarik non diren asetzen guziak
Berak eta bere n orak.
Eta otsoak, nk gaizoki
Beharko tut guphidetsi!
Ez alafede hargatik,
Nitaz holako hirririk.
Mattiñ arkume yoria,
Iduriz guri-guria
Despedituko dut fite,
Gerrenean izan gabe:
Ez bakharrik hura, baiña
Errapea demon ama,
Baita are aita dukena.
Otsoak arrazoin zuen.
Gu beraz gare ikhusiren
Hartzen yateko zer nahi
Abere, azinda edo xori;
Eta hek nahiko tugu
Alegiñaz obligatu
Yanari sinple hetara
Urrezko mendekotara!
Eta egon beharko dire
Kroka eta tupiña gabe!
Artzaiñak, artzaiñak, hor ikhus-azue;
Otsoak bada eztu, nihoiz ere obenik
Gaiña ez duenean baizik.
Ala nahi zindukete
Bizi lediñ bethiere
Ermitaiño baten pare?
TRESOR GORDETZAILLEA
ETA BERE KONFIDENTA
Sos xikitatzaiolle tratulari batek
Billdu zuen diru haiñ bertze, non harrek
Ya non gorde ez baitzakien:
Abarizia nola den
Inorantziaren aizpa eta laguna;
Hark zuen gure gizona
Griña handian ezartzen,
Bere sosak nori fida ziotzaken:
Nonbait seguratu nahi baitzituen.
Eta arrazoiña hau zuen:
Gauza da hagitz tentosa;
Baldiñ nere etxean hek iduk banetza,
Nere ontasunaren laster ebatstaille
Nihaur billhaka ninteke.
Zerorren ohoiñ! zer! beretik hartzea
Izan daiteke ebatstea?
Adiskide, zaitak net urrikalgarri
Enganio handi hori
Nahi deraiat nik orai irakatsi,
Eztuela urreak nihoiz baliorik
Batetik bertzera dabillala baizik:
Bertzenakz, ez on bat, baiña gaitz bat dela.
Ala nahiago duk gardatu hura,
Urthe eta egun hetarako
Zoiñetan deusetarako
Ez baitzaik baliatuko?
Billtzerako hartu behar den nekheak,
Eta goardatzeko griñak,
Khentzen zaiek urreari,
Haiñ baitezpadako didurienari,
Bere prezio guzia.
Bere buruari lan horren antsia
Lanyer gabe khentzerako,
Erreki zituzken hark ediren asko
Yende segur hortarako:
Nahiago izan zen lurrari fidatu;
Eta hortarako konfident bat hartu:
Hunek bozki laguntzen du.
Enterratzera badoaz
Tresora lurpean beraz.
Iragan denean aphur bat denbora,
Giza badioa hara
Bere urrea ikhustera:
Baina eztu kausitzen ohatzea baizik.
Bere konfidanta legez suspixturik,
Erratera badoako:
Prest zaude, manex, biharko;
Bertze zenbait sos oraiño,
Baditut han ezartzeko.
Konfidanta berehala
Badoa toki hartara
Ebatsi dirua haratz itzultzera:
Zeukala ordutik gogoa,
Lehengoa eta oraikoa
Goratzeko meta osoa.
Baiña oraikoan hargatik
Bertzea izatu baitzen abillenik:
Guzia baitzuen eraman etxera,
Deliberatua han idukitzera,
Eta hartaz gozatzera.
Ez aboro metatzerik,
Gutiago enterratzerik
Egon zen larroin gaizoa
Ez edirenik magoa,
Net illundua bekhoa.
Eta erakutsten daukula
Gauza bat haiñ gaitza eztela,
Batzutan trunpatzaillea
Bere saretan hartzea.
GATHUA ETA ARRATOIÑA
Piñu zahar baten trunko hutsaldua
Zen laur animale motez hantatua:
Zoiñek berdiñ turnatua
Baitzuten izpiritua.
Untz olio-zale zen goiko estaiean,
Gathu gasna-zale zen goiko estaiean,
Gathu gasna-zale beherbeherean;
Andreier gerri-lux gathuaz gorago,
Hortz-xorrotx arratoiñ, untzaz beherago
Arrats batez oro billduak zaudela.
Giza bat gan zen, arbola
Sareaz inguratzera.
Gathua illki zen ixillik
Yaki xerka goiz-goizetik.
Nola ez baitzen arras argi
Sarea ez zuen ikhusi.
Tristea sartzen da hartan
Hilltzeko lanyer handitan
Hasten da laster oyhuka:
Arratoiña fite badathor lasterka.
Bat dago desolatua,
Bertzea aldiz net boztua
Ikhustearekiñ sarean zatzana
Bere etsaik handiena
Gathuak humill baderro:
Ene maithea, on nahizko
Badiat hi-ganik yadan froga franko.
Athorkit bada arren,
Lagun nazak yalten
Sare hunen kartzelatik,
Zoiñtan ez-yakiñak sar-arazi bainaik.
Titxaz eta legez oraidiño haut nik
Hire kidetan bakharrik
Amultsuki menaiatu;
Begi-ñiniaren pare ere maithatu.
Hortaz dolurik eztiat,
Zeruari ere eskerrak ziotzat.
Egitera nindoaken
Gathu debot orok nola usatzen duten,
Nere goizeko othoitza ni:
Sare hunek eztik nahi.
Hemen nagok preso eziñ itzuria;
Hire eskuetan duk bada ene bizia.
Athor, korapillo hauk, othoi, urraz-kik.
Eta emanen dautak hortako saririk?
Erraten dio arratoiñak.
Bai, segur derro gathuak.
Patu eternal bat oraitik hirekiñ
Egiñen diat ziñekiñ.
Nere atzaparra bethiko
Dadiñtzat hire meneko:
Eta hortaz segur ago.
Andreierra nere zintzurra behera
Ganen duk, baita untza bera:
Hire etsaiak dituk biak nola biak.
Tontoa! derro arratoiak:
Hi bai nere aldekoa!
Ez nauk eiki haiñ astoa.
Badoako gero handik
Bere etxera doalarik,
Kausitzen du andreierra
Xikotik hurbill errara:
Gorago badioatzu
Aldiz han untza aurkitzen du.
Alde orotarik lanyerak:
Badarama herstuenak.
Matxika-belari bihurtzen da fiña
Gathu presunera-gana.
Eta hariz-hariz hautsten du saretik
Maill bat: eta laster bertze bat ondotik;
Eta hortz xorrotxez haiñ trabaillatzen da
Non libratzen baitu bada hypokrita.
Giza agertzen zaie orduan yustuki:
Patu egilleak badoaz itzuri.
Denbora bat gan denean
Gathuak ustekabean
Urrundik bere arratoia
Zagola ikhusten du erne eta atzarria.
Oy! anai, athorkit, dio, besoetarat;
Hire mesfidantza laido duk enetzat:
Patuz elkharrekin kideturik ere
Etsai nadukak halere!
Pentsatzen duka nik ahantzi dudala,
Yainkoaz gerostik hiri zor haudala
Izaitea orai bizirik?
Arratoiñak aldiz: eta uste ahal duk hik
Dudala nik arras gogotik galdua
Nolako den hire tenperamendua3
Badaitekeia paturik
Gathu bat eskerti bihur dezakenik?
Eta errateko fiñean,
Nihork othe du kondatzen
Eziñ bertzez egiña den
Akordu baten gaiñean?
GATHUA ETA ARRATOIÑ
ZAHARRA
Gathu famatu bat bazen
Rodilardo zen deithatzen,
Gathuen Bonaparte zen.
Arratoiñ burreu handia,
Gaitza zen hark desmasia
Heien artean egiña.
Munduaren azken-fiña,
Zadukaten ethorria.
Taula pisu altxatuak
Doiean xotx batek airean dauzkanak,
Pozoindatu yanariak,
Bertze arte gisa guziak,
Etziren dosteta baizik
Harekiñ konparaturik.
Ikhusirik beraz saguak zaudela
Bere xiloetan presuner bezala
Agertzerat xoil bat etzela atrebitzen
Ihizira zela alferreta illkitzen:
Nola baitzen maltzurrena,
Egiten du hillarena.
Goiko soliba batetik
Buruaz behieti dilinda yarririk:
Aziñda frikunak kordel buztan bati
Oiñ bat zion iratxiki.
Arratoiñen populuak
Pentsatzen du han gathuak
Aurkitu duela bere kaztigoa,
Egiñ duelakotz ohi ebatskoa
Gasnatik edo errekitik:
Norbaiti xarrapo egiñik,
Edo bidegabe zenbait kausaturik,
Han dela fiñean gaitztagiñ handia
Ontsa urkhaturik utzia.
Orok, diot, dute berdiñ
Uste hirriz leher egiñ
Haren enterramenduan
Aspaldi desiratuan.
Sudurra xilotik erakutsten dute:
Gero aphur bat burua ere,
Gero barnat sartzen dire,
Gero illkirik oraiño ere,
Urhats zenbait bademate:
Baina hemen besta xanyatzen zaiote.
Urkhatua zaie phitzten,
Laur atzen gaiñera yautsten,
Eta nagienak ditu arrapatzen.
Badkigu holako asko
Yaten hari dela, dio;
Bego gerlari zaharra:
Zuen xilo hutsetara,
Ganen zarete alferretan,
Han salbo zaitelakoan:
Huntaz net segur zaudete
Oro eskurako zarete
Egia erran zuen: badu antzea asko
Gure yaun Mitisek, bigarren aldiko,
Hek yoka eta trunpatzeko.
Ihausirik iriñean,
Zuritzen du soiña hartan;
Eta arras desgisatua,
Zena biriblkatua,
Maira zabaldu batean
Emaiten da erdi-erdian.
Oste urhats xehetakoa
Badathor den buruxoroa,
Bere maluraren billha.
Arratoiñ bat da xoil-xoila
Ez doana ingurutura
Sudurraz trabaillatzera:
Parratxiku zahar bat zen;
Asko itzuliren hark berri bazakien:
Are batailletan buztana utzi zuen.
Iriñez estali bula zuri horrek,
Derro urrundik oyhuz harrek
Gathuen yeneralari:
Deus onik ez zautak erran nahi niri.
Beldur nauk hor ere oraiño
Badela zenbait arteiño.
Alfer duk izaitea iriñ:
Zaku bahinte ere egiñ
Ez nitzaikek hurbill berdiñ.
Hark ederki erran zuen;
Haren prudentzia dut net aprobatzen:
Zuhurtzia falta etzuen.
Eta bazakien segurantza dela
Mesfidantzaren alaba.
LEHOISA ETA HARTZA
Lehoiñaren damak lehen
Bere umea galdu zuen;
Ihiztari batek eraman zioen.
Ama malurusak orho haiñ handia
Egiten zuen, non oyhan zen guzia
Bai zeukan iharrosia.
Gauak, ez hunen goibelak,
Ez hunen ixiltasunak,
Ez bertze dituen xarmek
Etzezaketen guziek
Bara araz garabik
Azantza egitetik,
Oyhanetako erregiña:
Haiñ zuen dolu samiña.
Etzen animaliarik
Begirik hets zezakenik.
Hartzak finean baderro:
Komai, hitz bat, ez aboro:
Ume maite hek guziek,
Zure hortzetarik iragan direnek,
Bazutena aita eta amarik?
Bazuten, ezta dudarik.
Bada hori horla bada,
Eta heriotze hek guzietarik
Xoil bakhar bat ere ezpada
Burua hautsi daukunik,
Hanbat ama egotu badirade ixilik;
Ixilik zu ere zergatik etzaude?
—Nagon ixilik ni! helas! ez nagoki:
Naizen burhaso tristea!
Galdu dut nere semea!
Zahartze titxakabena
Da iragan behar dudana!
—Errazu, eta zerk hortara zaitzake?
—Zoriak segurez ere;
Etsai baitut bethiere.
Orok mende guzietan
Hitz horiek berak dituzte ezpaiñetan.
Giza-ume miserableak,
Hau zuer doakizue:
Pleiñtarik funtsgabeenak
Bethi badarizkitzue.
Zuen maluretan ere
Kontsola eziñ zaitezkete,
Fedea, zentzua, lagun ditutzeu,
Halere gaitzetan kharrik ez duzue:
Hanbat argirekin bethi itsu zaudete,
Hanbat laguntzekin herbal bethiere:
Bertze bizitze bat sinhetsten duzue.
Nola ezpalitz bezain lurkoiak zarete?
Zer balio zuen ez sortzea abere?
ARTZAINA ETA ARTHALDEA
Zer! bethi faltatuko zait
Oste ergel huntarik zenbait!
Eta otsoak bat edo bat
Eramanen daut triparat!
Zertako ditut kondatzen?
Millez gorago baziren,
Eta guziek halere
Galtzera utzi dautet Pette:
Pette xikiro maithena,
Ongi-axal baten-gatik
Hirian bazarraitana,
Munduz-mundu ere phozik,
Segituko ninduena.
Ay! ay! nere Pette xikiro maithea!
Gillenek hola hill-orazionea,
Zuenean akabatu,
Eta Pette gaixoaren
Orhoitzapen maithearen
Iraupena seguratu,
Mintzatu zitzaion bere arthaldeari,
Aitziñdari, oste, bildotxei bereri;
Zituela othoitzten gogor egiteaz:
Hori bera askiko zutela egiaz,
Otsoak oro urruntzeko
Hauk populu ohorezko
Baten hitza bademote
Orok segur eta firme;
Segurki hek mugituko
Ez direla gehiago
Muga-harri batzu baiño:
Ithoko ere dugu, derrate, gormanta,
Pette gaixoaren eramaille ausarta.
Badema fiador nork bere burua;
Gillotek sinhetsi zuen populua!
Eta egiñ zioten besta eskerrezkoa,
Naski belhar fiñezkoa.
Hargatik arratsa yin zen baiño lehen,
Otso bat agertu baitzen,
Arthaldea ihesi gan zen:
Otsoa etze: etzen itzal xoila baizen.
Soldadu txarrei harenga egitea,
Ikhatz ethenduer da haize emaitea.
Lanyeretik urrun fanfarrunen deun,
Bethi da kasuan soldadu txarrena.
APOARMATUA ETA BI
AHATEAK
Apoarmatu bat zen koxko ariñekoa;
Eta unhatua bethi zaiñtzeaz xilhoa:
Ikhusteko mundua hartzen du gogoa.
Toki arrotzak bethi dire gustagarri:
Nahi hori hebainek etxea utzi nahi:
Ahate biek, zoiñer komaiak baitzaien
Erran zer gogo zukeien;
Ihardetsi zioten, hek haren afera
Egiñen aise zutela.
Ikhusten duzu hor bide zabal hori?
Biek ramanen zaitugu hor gaiñdi,
Ameriketara airetan:
Eta denbora berean
Ikhusiko duzu republika franko:
Erresuma eta yende asko:
Eta hetako usantzez,
Ikhusiko ditutzunez,
Zare zu probetxaturen.
Kolombok hala egiñ zuen
Etzaiteken hanbat igurikitzeko
Segur aurkitzea hementxe Kolombo.
Apoarmatuak proposizioa
Aurkitu zuen net azetatzekoa.
Tratua egiñ eta, hegaztinek bertan,
Trabaillatuz herresakan,
Mekanika abill bat laster dute egiñña
Airetan goateko gure pelegriña.
Emaiten diote trebeskara ahoan
Zaro bat hortzen artean:
Tinki, derrote, atxik-azu,
Utz izurtzera behautzu.
Gero bi ahateek elkhar aditurik,
Hartzen dute zaroa buru banetarik,
Eta apoarmatua denean goiera;
Yendeak oro daude harrituak beira,
Gisa hortan yoaiten ikhustearekiñ
Animale nagia bere etxearekin.
Hau zer da! zioten guziek oyhuka:
Zathozte ikhustera, zathozte lasterka,
Apoarmatuen andere erregiña
Dioana airoski hedoietan barna.
Erregiña bai segurki,
Hala naiz ere egiazki;
Zuek burlatzea ezta azki.
Hark hobeki egin zuken
Bere bidean gan bazen,
Deusik ez zuela erraten.
Ezen hortzak idekirik,
Zaukan basotia itzuririk,
Erortzen zaie, begira
Zaudezener oiñetara:
Eta du ement berean
Leher egiten han bertan.
Inprudentzia eta banitate ariña
Hitzketeria eta kuriostasuna,
Ahaide hurbillak dire:
Haskasi bereko haur dire bedere.
Ixilik egonak nehor eztu galdu,
Baiña erasteak bai husu.
LIBURU BORTZGARRENAREN AKABANTZA
LIBURU SEIGARRENA
GIZONA ETA SUGE ITSUA
Gizon batek suge itsu bat
Ikhusi zuen behinbat.
Haizen gaixtagiña, dio, ni hementxe,
Noak egitera oraiñtxe,
Obra bat laudatzekoa,
Ororen gogarakoa!
Hitz horietara animale tzarrak,
(Sugeaz naiz hemen mintzo
Ez gizonaz: aise trunpa laitezke asko).
Hitz hoetara sugeak
Bee burua uzten du atzamatera;
Gizak hartu eta sartzen zakura,
Eta zerratzen zakua:
Areago den kasua,
Emana da sententzia
Hill behar dela bestia;
Duen oben edo ez duen:
Baiña gauza horri arren
Zemon aphur bat kolore,
Arenga hau zion hark egiñ halere:
Hail eskergabeen modela haizena!
Gaitztoen aldera on dena
Duk beretzat gaizoena.
Hill behar haiz. hire kolera eta hortzek
Daiñurik egiñen nihoiz ez zautatek.
Suge malurusak aldiz bere erdaran
Ahal bezaiñ molde onean:
Baderro: baldiñ munduan
Ingrat laitezkenak oro
Balituk kondenatzeko,
Nori laitek barkhatzeko?
Hihaurk heure buruari
Demok legez hemen hauzi;
Ni nagok herorren lektionetara:
Itzulz kik begiak herorren gaiñera.
Eskuetan daukak hik nere bizia;
Trenka zak haren haria.
Plazera, intresa, nahia,
Horra hire yustizia.
Lege hoien arabera,
Kondena nazak hilltzera.
Ez bekik hargatik gaitzi,
Fiñatzean hoiñ tristeki,
Derraiadan nik frankoki,
Eskergabeen modela
Segurez sugea eztela;
Aitzitik gizona dela.
Aditzean hori, giza da trikatzen,
Urhats bat ere du gibelat egiten.
Baiña azkenean baderro:
Illhaunak dakhartzak arrazoiñak oro:
Dezida ahal nirok: badiat nik dretxo,
Baiña emagun norbait yuie:
Bai, dio bertzeak ere.
Behi bat han zagon: deitzen dute bertan,
Eta badathor kuxean.
Hedatzen zaio kasua;
Gaitza etzen hunen trenpua.
Balio zuena, dio, horren gatik
Deithzea ni hara-handik?
Sugeak du arrazoiña:
Disimula da eziña.
Ya urthe asko baduela,
Guti gizentzen naizela,
Hari naiz hunen neurritzen:
Egunik ezta iragaiten
Non ez diodan nik on zenbait egiten.
Guzak horrentzat dire,
Nere esnea, haurrak ere;
Merkatutik horrek bethi,
Eskuak dakhartza betheak ederki.
Osasuna bera nik diot bihurtu
Urthek zutenean tristea herbaldu:
Eta ene pèna guzien,
Xede bakharra da, horren
Plazera prokuratzea
Edo beharra estaltzea.
Baiñan orai zahartua
Naduka abandonatu
Zokoluan, belhar gabe:
Uzten baniñdu bedee
Nihaur alhara nioan!
Baiña han naduka estekan.
Eta izan banu nausitzat,
Horren plazan nik suge bat,
Hau nihoiz haiñ eskergabe
Zakikedana ager othe?
Adiu: nik erran dut nere iduria
Gizak miretsirik hagitz sententzia,
Sugeari derro: behar da sinhetsi
Elhe-zaku handi hori?
Ez dakike zer darasan;
Zentzurik eztu kaskoan
Dezagun sinhets hobeki
Hor dathorren idi hori.
Sugeak derra: biz hala:
Egiten da erran bezala.
Idia badathor urhats bakhanetan:
Gauza duenean ibilli kopetan
Laster baderra: guretzat
Urthek dirauten bezanbat,
Bethi urthe oroz orobat,
Nekhe handienak badaramatzala:
Erlaxarik gabe kurritzen duela
Pena dorpheenen saillik luzeena,
Bururat orduko berriz hasten dena;
Zoiñen bidez gure hildo aberatstuek,
Bertzela huts lagozkenek,
Gizoner baitaie emaiten,
Kario aldiz hoier saltzen;
Nekhe hoiek ororentzat
Hoiek diren guzientzat
Ez dela saritzat deusik
Ukhaldi, sistako nasaienak baizik:
Aldiz eskerrik batere.
Hargatik gero, halere
Aski hoientzat ohore
Zaikula, gizendu ondoan aphur bat,
Merkatuz-merkatu goatea mustrarat;
Gero karnizeriara,
Finean handien estomaketara.
Horla idia mintzatu zen.
Gizak hemen erran zuen:
Dugun erasle unhagarri,
Frasa eder egille hori,
Ixil-araz nozpait: ezen intsolenki,
Hartu ginduena yuie
Itzultzen da akusatzaille.
Hori ere ez dut onhetsten.
Yuietzat zuhaitza dute beraz hartzen.
Baiña areago izatu zen
Hunek prestik bethiere,
Beroaren, uriaren,
Eta haize furiosen
Kontra bazeman gerize.
Hunek, alhor, baratzeak
Guretzat bakharrik daduzka edertuak;
Kargatzen da fruituz ere.
Hoien pagutzat halere,
Peisant batek du pikatzen
Edo erhotik atheratzen.
Horra zer duen hark sari.
Nahiz urthe orotan bethi,
Bademaizkun yeneroski
Loreak uda hastean,
Fruituak negu-sartzean;
Egun berotan itzala,
Hotzetan behar bezala
Su-phazterreko plazera.
Zergatik ez ixadarra
Hartu gaberik haizkoa?
Berenaz oraiño zen bizitzekoa.
Gaitzitua gizonttoa
Erran zitzaikon egiez
Eziñ ukha zetzakenez;
Nahi izan zuen hauzia,
Baitezpada irabazia.
Ongi naiz, dio, sinplea,
Nik horiek entzutea!
Harturik zakua barnekoarekiñ
Emaiten zaitzu harekiñ
Ukhaldika paretari;
Eta horla hill-arazi
Sugea zuen kruelki.
Handiak holako dire;
Egia gaitzitzen zaie.
Buruan hartua dute,
Guziak heientzat, yaiotzen direla
Gizak, bestiak bezala:
Baita are sugeak ere.
Baldiñ badu nihork atheratzen hitzik,
Asto bat da: aise dut, aithortzen hori nik:
Baiña zer egiñ ordutik?
Eras urrunskotik, edo egon ixilik.
ALHARGUN GAZTEA
Ezta alharguntzarik nihoiz auhen gabe;
Egiten da abarrots behiñ bethiere:
Baiña hixten da halere.
Denboraren hegaletan
Xangriña badoa airetan:
Denborak badakhartz plazerak berritan.
Orai urthe bethe alhargundu zena
Eta atzotik hala dena,
Hagitz dire diferentak;
Ez laite erran haiña bat direla biak
Hunek tu egortzen yendeak ihesi
Harrek bere xarmez deithzentu arraiki:
Badu hunek auhen asko
Alegia edo ziñezko:
Bethi musika bera da,
Bethi bera da hitzketa;
Ezin daiteke kontsola,
Bedere erraten da hala.
Baiñan ezta holakorik,
Ondoko fable huntarik,
Are esperientziatik,
Ikhusiko den bezala.
Dama eder baten senharra
Bazoan bertze mundura.
Aldean zagokon sahets penatuak
Oyhuz zerron: Igurk-ak.
Ni ere hirekin betan banioak;
Eta nere arima, hirea bezala,
Zagok ziñez bere ohatzea uztera.
Senharra bakharrik gan zen.
Damak aita bat bazuen
Net prudenta eta zuhurra.
Utzi zuen pasatzera
Dolu miñezko ibai hura.
Alaba azkenean nahiz konsolatu,
Baderro: Auhenak uz-kitzu;
Negar aski egiñ duzu.
Zer duke probetxu difuntu gaixoak,
Ithorik ere zuk horla zure xarmak?
Badirenaz gero oraiño biziak,
Ahanztera uz-kitzu hillak.
Eztut erran nahi orai berehala,
Zorte hobe batek eztei berritara
Xanya dezan zure dolua betbetan:
Baiña ephe yustu bat denean iragan,
Proposa dakizun ez bekizu gaitzi,
Zure ona-gatik segurki,
Espos bat izandun, gazte, gisakoa,
Gan dena ez bezalakoa.
Ah! diotza hark samiñki:
Ya komentu bat zait espostzat komeni.
Utzten du bruma hau aitak pasatzerat.
Hola iragaiten da ill bat.
Bertzea aldiz da pasatzen
Egun oroz zerbait khentzen,
Soiñari, linyari, baita kofiari:
Aphaiñdura laster doluak diduri.
Dostetak eta hirriak,
Dantzak eta erhokeriak,
Egundaiño bezaiñ billhatuak dire:
Goiz-arrats maiñatzen gare
Yubantziako uretan.
Aita onak ere eztu yadan
Difuntu haiñ maithe zenaren beldurrik:
Baiña ez baitzerron hark deusik
Aboro gure ederrari;
Baderro berak aitari:
Eta non duzu gizona
Gazte, eder eta izan duna
Agindu ziñautazuna?
OTSOA ETA AXERIA
Nolaz ezta nihor kontent mundu huntan
Ez nihor satifo duen estatuan?
Batek soldadu gan guziz nahi liro:
Aldiz soldadua haren yelos dago.
Axeri bat lehen, omen,
Otso egiñ nahi izan zen.
Ha! eta nork ahal erran
Eztela izatu sekulan
Han edo hemen otsorik
Desiratu dukeienik
Zikiro ofizioa?
Baiña dezagun has gure istorioa.
Axeriak zion erran otsoari:
Maithe, yakitzat ya eztiat aspaldi,
Oillar zahar edo oillasko txar baizik:
Yaki hunek unhatu naik.
Bizi hatzait hobeki hi
Gutiago lanyer dukala segurki:
Hurbiltzen nauk etxetarik;
Bahagoke hi urrundik.
Erakuts dezadak beraz, o kide, arren,
Hire ofizioa nola den egiten.
Bihur nazak nere kastako lehena
Zikirorik gizenena
Krokatik dilindan ukhanen duena.
Ez nauk segurki beharko
Eman ingraten nonbreko.
Biz, dio otsoak: hill zaitak anaia bat,
Goazen hura den tokirat
Haren larrua biltzera:
Hau harturen duk soiñera
Yoan ziren: orduan otsoak baderro:
Huna zer den egiteko
Ora arthaldekoak urrun-arazteko.
Axeriak zuenean
Eman larrua soiñean;
Kontuz bere nausiaren
Lektioak oro xuxen,
Zituen ahalaz hartzen.
Hastean lothu zen gaitzki,
Geroxeago hobeki
Gero ongi, gero perfetki
Ikhasi zitueneko,
Arras ezpada, ongisko
Hark yakitekoak oro;
Arthalde bat agertzen da.
Fite otso berria badoako bada:
Inguru guziak betan
Tuela ematen ikharan.
Oste marrakariari
Hain izipera denari,
Badirela diduritzo
Bedere berrogoi otso.
Zakur, artzaiñ eta ardiak
Hirirat ihesi badoaz guziak.
Eta ezta bahi gelditzen
Ardi golatu bat baizen
Brigantak hartzen du fite.
Handik hainitz urhats gabe,
Aditzen du kantaz oillar hauzoko bat:
Berehala haren ganat
Yauzten da dizipulua,
Aurtikirik kapa, eskolan hartua:
Ahantzirik zikiroak
Eta hartu lektioak,
Bai eta yaun errienta,
Urratsak hatterik, goan zen herresaka.
Zertako desgisa nork bere arpegia?
Zertako har bertze baten iduria?
Hau ezta enganio baizen;
Luzaro ezbaitu irauten:
Lehen urhatsean ezen,
Aitziñean zena, da bethi agertzen.
LANGOSTA ETA BERE ALABA
Zuhurrek askotan, iduri langosta,
Kurritzen dute gibelka:
Portuari itzultzen ere maiz ezpalda:
Mariñel abillen usaia hori da.
Hori da oraiño asmua
Bertze askok pratikatua,
Nahi dutenean etsaia enganatu,
Eta kolpe handi zenbait seguratu,
Pontu batetara etsaia deithzea,
Eta aldiz bertzetik yokoa egitea.
Egiten da askotan isti
Saltatzekotzat hobeki.
Baiña lot gakizkon gure fableari.
Langosta amak behiñ zerron alabari:
Neska, zer dun planta hori?
Zerua! zer! hori dun bada ibiltzea?
Hobekixeago zer! ez habilkea?
Ama, derra alabak, nabill zu bezala;
Eztut ikhusten nik ibilltzen bertzela
Nehor gure famillatik:
Oro hartan oker dabilltzan pontutik
Nahi duzu bada ni nabillan xuxen?
Neskak arrazoiña zuen.
Etxeko etsenpluak ahal handia du:
Gazteak segurez hark egiten ditu
Zuhur edo zoro, debox edo prestu.
Aita hordi batek, seme arloteari,
Ama lele btek, alaba ariñari
Nondik egiñ erreprtxu?
Edo erreportxuak nondik duke efetu?
Seme arloteak baderroke aitari:
Erratea deusik ez doatzu zuri;
Allegatu zaizkan betan
Kostuma eta usarioa:
Horra, dio, bide net zuzenezkoa
Nauena egoitza horren ni
Bihurtu yaun eta nausi:
Segidan pasa-razirik
Haurra-ganat aita ganik:
Peillok emanik Simuni
Gero hunek ni Yanoti.
Lehen arrapatzaillea,
Legea hobea dea?
Bada orai mokoka hemen hari gabe
Bedi gure artean yuie,
Diotza, Raminagrobe.
Gathu famatu bat hau zen,
Ermitaua iduri zoiña bizi baitzen,
Gathu santanituxa bat
Idukia oroz saindutzat:
Belusapean sarthua
Gizen, yori, maltsatua,
Kausa orotan espert hagitz aditua.
Yanek onhesten du yuietzat kuxean.
Biak billdu direnean
Maiestate orratu haren aitzinean;
Gripaminok baderroie:
Zathozte, haurrak, zathozte,
Othoi, hurbillago yar zakizkidate
Urthek arras gorthu naute.
Eta biak badozko
Ezdutelakoan deusik beldurtzeko.
Ikhusi orduko menean partidak,
Minotz apostolu onak,
Etxaturik patak ezker-eskuiñ betan,
Net akort zituen eman:
Bata eta bertzea klikaturik bertan.
Halatsu zaiote, gerthatzen askotan
Printzexka batzuer ere,
Zoiñek bere disputetan
Erregeak hartzen, baidituzte yuie.
Ez nahiz elkharri, barkhatu gutia,
Galtzen baitute guzia.
BELEA, ARRANOA IMITATU
NAHIA
Yupiterren hegaztina,
Hedoietako erregiña,
Behiñ bele batek bada ikhusi zuen
Zikiro bizi bat goiera eramaten.
Herbalago erraiñez, gormant hura bezain,
Hark bezala nahi ukhan zuen egiñ.
Bada arthalde baten badabilla inguru:
Ehun burutarik begiz hautatzen du
Ederrena, gizenena,
Sakrifiziotan ofrei zaitekena,
Aho saiñduentzat berexia zena.
Bele fanfarrunak xitatzen bezala
Bi begiez zadukala:
Etzakiat, zerran, lehen hik nor othe
Izatu duken unhide.
Baiñan orai nere ustean
Hire gorphutza duk ardura ederrean:
Ase-on baten gaia neretzat menean.
Hori zerralarik, abre maltsoari
Hirritsan gaiñera laster zaio yautsi.
Zikiroki kreatura
Aurkitu zuen hark zela
Aphurbat pisuxeago
Denborako gasna baiño.
Haren illea oraiño
Baitzen lodi izan ahala;
Eta nahasia hala
Ema hordi baten bilhoa bezala:
Izan ziren hartan haiñ engaiatuak
Belearen atzaparrak,
Non xori tristeak ez baitzuen handik
Eskapatzeko lanyerik.
Badathor artzaiña: harturik, kaiolan
Zerratzen du segurean:
Ea ematen daie laster
Dostagaillu bere haurrer.
Hasi baiño lehen lan egiñ beharra,
Izar beza beraz, nork bere indarra:
Ez erran: bertzek egiña
Ezta neretzat eziña.
Listorra iragan tokian
Badago ulitxa askotan
Eziñ iraganez bertan.
ORA-EMEA ETA BERE LAGUNA
Egiteko umeak ya muga ethorria,
Eta ez yakin non utz karga haiñ yoria:
Ora batek bada haiñ ontsa egin zuen,
Non erakharri hark laguna baitzuen
Prestatzera bere etxola,
Zoiñtan baitzen gerosarthu berehala.
Zenbait denbora gan eta,
Prestatzaillea itzultzen da.
Ora-amak galdetzen dio
Hamabortz bat egun demotzan aboro.
Umeak ez zabillzkoken,
Zerran, hagitz nekhez baizen.
Beraz ardietsi zuen,
Birden tremio hau iragan deneko,
Berriz galdetzera hura badathorko,
Bere etxea, bere gela,
Ohea, ziren bezala.
Oraikoan amak hortzak agerturik
Baderro fier barnetik:
Nere troparekiñ illkitzera nago,
Baldinzu bazaen gai ni kasatzeko.
Haurrak ya zituen egiñak gothorsko.
Tzarrer emanikakoa
Bethi da urrikitzekoa,
Non ez dadukazun xedean Yainkoa.
Billtzeko hetarik, zaiena prestatu,
Maiz ukhalditara, behar da pasatu:
Behar da eman hauzi, behar egin gudu.
Utz-atzu etxean, esku bat hartzerat
Laster dute berek, hartuko bertze bat.
OTSOA ETA ARTZAIÑAK
Otso karateraz hagitz ezti batek,
(Halakorik baldin badu mundu hunek)
Zuela egun batez gogoan ibiltzen
Zoin kruel hura agertzen zen,
Beharrak bakharrik zarabillkan arren;
Sarthu zen barna ezarian
Meditazione huntan.
Aborritua naiz, diotza, eta nortaz?
Oroz eta batbederaz.
Otsoa etsai publiko da:
Billtzen dire nere kontra
Zakur, ihiztari, herritar guziak:
Yupiterrek beharriak
Gorthuak ditu gaiñ hartan,
Hauien haroaz betbetan.
Angeletarretik bide hortaz ere,
Gure anaiak oro suntsituak dire.
Gure buruak ziren han
Ezarriak preziotan.
Baserritan ezta noblexea sinplerik
Husu gure kontra bandoa ez demanik:
Haur bat bada oyhuz hasten
Amak otsoaz du fite mehatxatzen.
Eta hauk oro zergatik?
Zikiro usten zenbaiten,
Asto zaragartsu baten,
Edo ora eihar baten gatik,
Zoiñen gostuz iñoiz, derradan egia,
Baiduket pasatu nere fantesia.
Eh bien! dugun ez yan aitziña hemendik
Bizia duken gauzarik.
Gaiten haz belharrez, eta gaiten alha
Zikiro kasta bezala;
Edo lehenago, gaiten gosez fiña;
Gauza dea haiñ samiña?
Eta oraiño hobe dea
Guzien higuintza bere-ganatzea
Hitz horiek erratean,
Ikhusten ditu hara-han
Artzaiñ batzu bildots baten
Gerrenean birakatzen,
Gero hartarik asetzen.
Oh! dio hark horren bistan,
Senti dut nik eskripula,
Arraza horren odola
Isurtzen dudalakoan.
Horra hoien goardariak
Hoitarik non diren asetzen guziak
Berak eta bere n orak.
Eta otsoak, nk gaizoki
Beharko tut guphidetsi!
Ez alafede hargatik,
Nitaz holako hirririk.
Mattiñ arkume yoria,
Iduriz guri-guria
Despedituko dut fite,
Gerrenean izan gabe:
Ez bakharrik hura, baiña
Errapea demon ama,
Baita are aita dukena.
Otsoak arrazoin zuen.
Gu beraz gare ikhusiren
Hartzen yateko zer nahi
Abere, azinda edo xori;
Eta hek nahiko tugu
Alegiñaz obligatu
Yanari sinple hetara
Urrezko mendekotara!
Eta egon beharko dire
Kroka eta tupiña gabe!
Artzaiñak, artzaiñak, hor ikhus-azue;
Otsoak bada eztu, nihoiz ere obenik
Gaiña ez duenean baizik.
Ala nahi zindukete
Bizi lediñ bethiere
Ermitaiño baten pare?
TRESOR GORDETZAILLEA
ETA BERE KONFIDENTA
Sos xikitatzaiolle tratulari batek
Billdu zuen diru haiñ bertze, non harrek
Ya non gorde ez baitzakien:
Abarizia nola den
Inorantziaren aizpa eta laguna;
Hark zuen gure gizona
Griña handian ezartzen,
Bere sosak nori fida ziotzaken:
Nonbait seguratu nahi baitzituen.
Eta arrazoiña hau zuen:
Gauza da hagitz tentosa;
Baldiñ nere etxean hek iduk banetza,
Nere ontasunaren laster ebatstaille
Nihaur billhaka ninteke.
Zerorren ohoiñ! zer! beretik hartzea
Izan daiteke ebatstea?
Adiskide, zaitak net urrikalgarri
Enganio handi hori
Nahi deraiat nik orai irakatsi,
Eztuela urreak nihoiz baliorik
Batetik bertzera dabillala baizik:
Bertzenakz, ez on bat, baiña gaitz bat dela.
Ala nahiago duk gardatu hura,
Urthe eta egun hetarako
Zoiñetan deusetarako
Ez baitzaik baliatuko?
Billtzerako hartu behar den nekheak,
Eta goardatzeko griñak,
Khentzen zaiek urreari,
Haiñ baitezpadako didurienari,
Bere prezio guzia.
Bere buruari lan horren antsia
Lanyer gabe khentzerako,
Erreki zituzken hark ediren asko
Yende segur hortarako:
Nahiago izan zen lurrari fidatu;
Eta hortarako konfident bat hartu:
Hunek bozki laguntzen du.
Enterratzera badoaz
Tresora lurpean beraz.
Iragan denean aphur bat denbora,
Giza badioa hara
Bere urrea ikhustera:
Baina eztu kausitzen ohatzea baizik.
Bere konfidanta legez suspixturik,
Erratera badoako:
Prest zaude, manex, biharko;
Bertze zenbait sos oraiño,
Baditut han ezartzeko.
Konfidanta berehala
Badoa toki hartara
Ebatsi dirua haratz itzultzera:
Zeukala ordutik gogoa,
Lehengoa eta oraikoa
Goratzeko meta osoa.
Baiña oraikoan hargatik
Bertzea izatu baitzen abillenik:
Guzia baitzuen eraman etxera,
Deliberatua han idukitzera,
Eta hartaz gozatzera.
Ez aboro metatzerik,
Gutiago enterratzerik
Egon zen larroin gaizoa
Ez edirenik magoa,
Net illundua bekhoa.
Eta erakutsten daukula
Gauza bat haiñ gaitza eztela,
Batzutan trunpatzaillea
Bere saretan hartzea.
GATHUA ETA ARRATOIÑA
Piñu zahar baten trunko hutsaldua
Zen laur animale motez hantatua:
Zoiñek berdiñ turnatua
Baitzuten izpiritua.
Untz olio-zale zen goiko estaiean,
Gathu gasna-zale zen goiko estaiean,
Gathu gasna-zale beherbeherean;
Andreier gerri-lux gathuaz gorago,
Hortz-xorrotx arratoiñ, untzaz beherago
Arrats batez oro billduak zaudela.
Giza bat gan zen, arbola
Sareaz inguratzera.
Gathua illki zen ixillik
Yaki xerka goiz-goizetik.
Nola ez baitzen arras argi
Sarea ez zuen ikhusi.
Tristea sartzen da hartan
Hilltzeko lanyer handitan
Hasten da laster oyhuka:
Arratoiña fite badathor lasterka.
Bat dago desolatua,
Bertzea aldiz net boztua
Ikhustearekiñ sarean zatzana
Bere etsaik handiena
Gathuak humill baderro:
Ene maithea, on nahizko
Badiat hi-ganik yadan froga franko.
Athorkit bada arren,
Lagun nazak yalten
Sare hunen kartzelatik,
Zoiñtan ez-yakiñak sar-arazi bainaik.
Titxaz eta legez oraidiño haut nik
Hire kidetan bakharrik
Amultsuki menaiatu;
Begi-ñiniaren pare ere maithatu.
Hortaz dolurik eztiat,
Zeruari ere eskerrak ziotzat.
Egitera nindoaken
Gathu debot orok nola usatzen duten,
Nere goizeko othoitza ni:
Sare hunek eztik nahi.
Hemen nagok preso eziñ itzuria;
Hire eskuetan duk bada ene bizia.
Athor, korapillo hauk, othoi, urraz-kik.
Eta emanen dautak hortako saririk?
Erraten dio arratoiñak.
Bai, segur derro gathuak.
Patu eternal bat oraitik hirekiñ
Egiñen diat ziñekiñ.
Nere atzaparra bethiko
Dadiñtzat hire meneko:
Eta hortaz segur ago.
Andreierra nere zintzurra behera
Ganen duk, baita untza bera:
Hire etsaiak dituk biak nola biak.
Tontoa! derro arratoiak:
Hi bai nere aldekoa!
Ez nauk eiki haiñ astoa.
Badoako gero handik
Bere etxera doalarik,
Kausitzen du andreierra
Xikotik hurbill errara:
Gorago badioatzu
Aldiz han untza aurkitzen du.
Alde orotarik lanyerak:
Badarama herstuenak.
Matxika-belari bihurtzen da fiña
Gathu presunera-gana.
Eta hariz-hariz hautsten du saretik
Maill bat: eta laster bertze bat ondotik;
Eta hortz xorrotxez haiñ trabaillatzen da
Non libratzen baitu bada hypokrita.
Giza agertzen zaie orduan yustuki:
Patu egilleak badoaz itzuri.
Denbora bat gan denean
Gathuak ustekabean
Urrundik bere arratoia
Zagola ikhusten du erne eta atzarria.
Oy! anai, athorkit, dio, besoetarat;
Hire mesfidantza laido duk enetzat:
Patuz elkharrekin kideturik ere
Etsai nadukak halere!
Pentsatzen duka nik ahantzi dudala,
Yainkoaz gerostik hiri zor haudala
Izaitea orai bizirik?
Arratoiñak aldiz: eta uste ahal duk hik
Dudala nik arras gogotik galdua
Nolako den hire tenperamendua3
Badaitekeia paturik
Gathu bat eskerti bihur dezakenik?
Eta errateko fiñean,
Nihork othe du kondatzen
Eziñ bertzez egiña den
Akordu baten gaiñean?
GATHUA ETA ARRATOIÑ
ZAHARRA
Gathu famatu bat bazen
Rodilardo zen deithatzen,
Gathuen Bonaparte zen.
Arratoiñ burreu handia,
Gaitza zen hark desmasia
Heien artean egiña.
Munduaren azken-fiña,
Zadukaten ethorria.
Taula pisu altxatuak
Doiean xotx batek airean dauzkanak,
Pozoindatu yanariak,
Bertze arte gisa guziak,
Etziren dosteta baizik
Harekiñ konparaturik.
Ikhusirik beraz saguak zaudela
Bere xiloetan presuner bezala
Agertzerat xoil bat etzela atrebitzen
Ihizira zela alferreta illkitzen:
Nola baitzen maltzurrena,
Egiten du hillarena.
Goiko soliba batetik
Buruaz behieti dilinda yarririk:
Aziñda frikunak kordel buztan bati
Oiñ bat zion iratxiki.
Arratoiñen populuak
Pentsatzen du han gathuak
Aurkitu duela bere kaztigoa,
Egiñ duelakotz ohi ebatskoa
Gasnatik edo errekitik:
Norbaiti xarrapo egiñik,
Edo bidegabe zenbait kausaturik,
Han dela fiñean gaitztagiñ handia
Ontsa urkhaturik utzia.
Orok, diot, dute berdiñ
Uste hirriz leher egiñ
Haren enterramenduan
Aspaldi desiratuan.
Sudurra xilotik erakutsten dute:
Gero aphur bat burua ere,
Gero barnat sartzen dire,
Gero illkirik oraiño ere,
Urhats zenbait bademate:
Baina hemen besta xanyatzen zaiote.
Urkhatua zaie phitzten,
Laur atzen gaiñera yautsten,
Eta nagienak ditu arrapatzen.
Badkigu holako asko
Yaten hari dela, dio;
Bego gerlari zaharra:
Zuen xilo hutsetara,
Ganen zarete alferretan,
Han salbo zaitelakoan:
Huntaz net segur zaudete
Oro eskurako zarete
Egia erran zuen: badu antzea asko
Gure yaun Mitisek, bigarren aldiko,
Hek yoka eta trunpatzeko.
Ihausirik iriñean,
Zuritzen du soiña hartan;
Eta arras desgisatua,
Zena biriblkatua,
Maira zabaldu batean
Emaiten da erdi-erdian.
Oste urhats xehetakoa
Badathor den buruxoroa,
Bere maluraren billha.
Arratoiñ bat da xoil-xoila
Ez doana ingurutura
Sudurraz trabaillatzera:
Parratxiku zahar bat zen;
Asko itzuliren hark berri bazakien:
Are batailletan buztana utzi zuen.
Iriñez estali bula zuri horrek,
Derro urrundik oyhuz harrek
Gathuen yeneralari:
Deus onik ez zautak erran nahi niri.
Beldur nauk hor ere oraiño
Badela zenbait arteiño.
Alfer duk izaitea iriñ:
Zaku bahinte ere egiñ
Ez nitzaikek hurbill berdiñ.
Hark ederki erran zuen;
Haren prudentzia dut net aprobatzen:
Zuhurtzia falta etzuen.
Eta bazakien segurantza dela
Mesfidantzaren alaba.
LEHOISA ETA HARTZA
Lehoiñaren damak lehen
Bere umea galdu zuen;
Ihiztari batek eraman zioen.
Ama malurusak orho haiñ handia
Egiten zuen, non oyhan zen guzia
Bai zeukan iharrosia.
Gauak, ez hunen goibelak,
Ez hunen ixiltasunak,
Ez bertze dituen xarmek
Etzezaketen guziek
Bara araz garabik
Azantza egitetik,
Oyhanetako erregiña:
Haiñ zuen dolu samiña.
Etzen animaliarik
Begirik hets zezakenik.
Hartzak finean baderro:
Komai, hitz bat, ez aboro:
Ume maite hek guziek,
Zure hortzetarik iragan direnek,
Bazutena aita eta amarik?
Bazuten, ezta dudarik.
Bada hori horla bada,
Eta heriotze hek guzietarik
Xoil bakhar bat ere ezpada
Burua hautsi daukunik,
Hanbat ama egotu badirade ixilik;
Ixilik zu ere zergatik etzaude?
—Nagon ixilik ni! helas! ez nagoki:
Naizen burhaso tristea!
Galdu dut nere semea!
Zahartze titxakabena
Da iragan behar dudana!
—Errazu, eta zerk hortara zaitzake?
—Zoriak segurez ere;
Etsai baitut bethiere.
Orok mende guzietan
Hitz horiek berak dituzte ezpaiñetan.
Giza-ume miserableak,
Hau zuer doakizue:
Pleiñtarik funtsgabeenak
Bethi badarizkitzue.
Zuen maluretan ere
Kontsola eziñ zaitezkete,
Fedea, zentzua, lagun ditutzeu,
Halere gaitzetan kharrik ez duzue:
Hanbat argirekin bethi itsu zaudete,
Hanbat laguntzekin herbal bethiere:
Bertze bizitze bat sinhetsten duzue.
Nola ezpalitz bezain lurkoiak zarete?
Zer balio zuen ez sortzea abere?
ARTZAINA ETA ARTHALDEA
Zer! bethi faltatuko zait
Oste ergel huntarik zenbait!
Eta otsoak bat edo bat
Eramanen daut triparat!
Zertako ditut kondatzen?
Millez gorago baziren,
Eta guziek halere
Galtzera utzi dautet Pette:
Pette xikiro maithena,
Ongi-axal baten-gatik
Hirian bazarraitana,
Munduz-mundu ere phozik,
Segituko ninduena.
Ay! ay! nere Pette xikiro maithea!
Gillenek hola hill-orazionea,
Zuenean akabatu,
Eta Pette gaixoaren
Orhoitzapen maithearen
Iraupena seguratu,
Mintzatu zitzaion bere arthaldeari,
Aitziñdari, oste, bildotxei bereri;
Zituela othoitzten gogor egiteaz:
Hori bera askiko zutela egiaz,
Otsoak oro urruntzeko
Hauk populu ohorezko
Baten hitza bademote
Orok segur eta firme;
Segurki hek mugituko
Ez direla gehiago
Muga-harri batzu baiño:
Ithoko ere dugu, derrate, gormanta,
Pette gaixoaren eramaille ausarta.
Badema fiador nork bere burua;
Gillotek sinhetsi zuen populua!
Eta egiñ zioten besta eskerrezkoa,
Naski belhar fiñezkoa.
Hargatik arratsa yin zen baiño lehen,
Otso bat agertu baitzen,
Arthaldea ihesi gan zen:
Otsoa etze: etzen itzal xoila baizen.
Soldadu txarrei harenga egitea,
Ikhatz ethenduer da haize emaitea.
Lanyeretik urrun fanfarrunen deun,
Bethi da kasuan soldadu txarrena.
APOARMATUA ETA BI
AHATEAK
Apoarmatu bat zen koxko ariñekoa;
Eta unhatua bethi zaiñtzeaz xilhoa:
Ikhusteko mundua hartzen du gogoa.
Toki arrotzak bethi dire gustagarri:
Nahi hori hebainek etxea utzi nahi:
Ahate biek, zoiñer komaiak baitzaien
Erran zer gogo zukeien;
Ihardetsi zioten, hek haren afera
Egiñen aise zutela.
Ikhusten duzu hor bide zabal hori?
Biek ramanen zaitugu hor gaiñdi,
Ameriketara airetan:
Eta denbora berean
Ikhusiko duzu republika franko:
Erresuma eta yende asko:
Eta hetako usantzez,
Ikhusiko ditutzunez,
Zare zu probetxaturen.
Kolombok hala egiñ zuen
Etzaiteken hanbat igurikitzeko
Segur aurkitzea hementxe Kolombo.
Apoarmatuak proposizioa
Aurkitu zuen net azetatzekoa.
Tratua egiñ eta, hegaztinek bertan,
Trabaillatuz herresakan,
Mekanika abill bat laster dute egiñña
Airetan goateko gure pelegriña.
Emaiten diote trebeskara ahoan
Zaro bat hortzen artean:
Tinki, derrote, atxik-azu,
Utz izurtzera behautzu.
Gero bi ahateek elkhar aditurik,
Hartzen dute zaroa buru banetarik,
Eta apoarmatua denean goiera;
Yendeak oro daude harrituak beira,
Gisa hortan yoaiten ikhustearekiñ
Animale nagia bere etxearekin.
Hau zer da! zioten guziek oyhuka:
Zathozte ikhustera, zathozte lasterka,
Apoarmatuen andere erregiña
Dioana airoski hedoietan barna.
Erregiña bai segurki,
Hala naiz ere egiazki;
Zuek burlatzea ezta azki.
Hark hobeki egin zuken
Bere bidean gan bazen,
Deusik ez zuela erraten.
Ezen hortzak idekirik,
Zaukan basotia itzuririk,
Erortzen zaie, begira
Zaudezener oiñetara:
Eta du ement berean
Leher egiten han bertan.
Inprudentzia eta banitate ariña
Hitzketeria eta kuriostasuna,
Ahaide hurbillak dire:
Haskasi bereko haur dire bedere.
Ixilik egonak nehor eztu galdu,
Baiña erasteak bai husu.
LIBURU BORTZGARRENAREN AKABANTZA
LIBURU SEIGARRENA
GIZONA ETA SUGE ITSUA
Gizon batek suge itsu bat
Ikhusi zuen behinbat.
Haizen gaixtagiña, dio, ni hementxe,
Noak egitera oraiñtxe,
Obra bat laudatzekoa,
Ororen gogarakoa!
Hitz horietara animale tzarrak,
(Sugeaz naiz hemen mintzo
Ez gizonaz: aise trunpa laitezke asko).
Hitz hoetara sugeak
Bee burua uzten du atzamatera;
Gizak hartu eta sartzen zakura,
Eta zerratzen zakua:
Areago den kasua,
Emana da sententzia
Hill behar dela bestia;
Duen oben edo ez duen:
Baiña gauza horri arren
Zemon aphur bat kolore,
Arenga hau zion hark egiñ halere:
Hail eskergabeen modela haizena!
Gaitztoen aldera on dena
Duk beretzat gaizoena.
Hill behar haiz. hire kolera eta hortzek
Daiñurik egiñen nihoiz ez zautatek.
Suge malurusak aldiz bere erdaran
Ahal bezaiñ molde onean:
Baderro: baldiñ munduan
Ingrat laitezkenak oro
Balituk kondenatzeko,
Nori laitek barkhatzeko?
Hihaurk heure buruari
Demok legez hemen hauzi;
Ni nagok herorren lektionetara:
Itzulz kik begiak herorren gaiñera.
Eskuetan daukak hik nere bizia;
Trenka zak haren haria.
Plazera, intresa, nahia,
Horra hire yustizia.
Lege hoien arabera,
Kondena nazak hilltzera.
Ez bekik hargatik gaitzi,
Fiñatzean hoiñ tristeki,
Derraiadan nik frankoki,
Eskergabeen modela
Segurez sugea eztela;
Aitzitik gizona dela.
Aditzean hori, giza da trikatzen,
Urhats bat ere du gibelat egiten.
Baiña azkenean baderro:
Illhaunak dakhartzak arrazoiñak oro:
Dezida ahal nirok: badiat nik dretxo,
Baiña emagun norbait yuie:
Bai, dio bertzeak ere.
Behi bat han zagon: deitzen dute bertan,
Eta badathor kuxean.
Hedatzen zaio kasua;
Gaitza etzen hunen trenpua.
Balio zuena, dio, horren gatik
Deithzea ni hara-handik?
Sugeak du arrazoiña:
Disimula da eziña.
Ya urthe asko baduela,
Guti gizentzen naizela,
Hari naiz hunen neurritzen:
Egunik ezta iragaiten
Non ez diodan nik on zenbait egiten.
Guzak horrentzat dire,
Nere esnea, haurrak ere;
Merkatutik horrek bethi,
Eskuak dakhartza betheak ederki.
Osasuna bera nik diot bihurtu
Urthek zutenean tristea herbaldu:
Eta ene pèna guzien,
Xede bakharra da, horren
Plazera prokuratzea
Edo beharra estaltzea.
Baiñan orai zahartua
Naduka abandonatu
Zokoluan, belhar gabe:
Uzten baniñdu bedee
Nihaur alhara nioan!
Baiña han naduka estekan.
Eta izan banu nausitzat,
Horren plazan nik suge bat,
Hau nihoiz haiñ eskergabe
Zakikedana ager othe?
Adiu: nik erran dut nere iduria
Gizak miretsirik hagitz sententzia,
Sugeari derro: behar da sinhetsi
Elhe-zaku handi hori?
Ez dakike zer darasan;
Zentzurik eztu kaskoan
Dezagun sinhets hobeki
Hor dathorren idi hori.
Sugeak derra: biz hala:
Egiten da erran bezala.
Idia badathor urhats bakhanetan:
Gauza duenean ibilli kopetan
Laster baderra: guretzat
Urthek dirauten bezanbat,
Bethi urthe oroz orobat,
Nekhe handienak badaramatzala:
Erlaxarik gabe kurritzen duela
Pena dorpheenen saillik luzeena,
Bururat orduko berriz hasten dena;
Zoiñen bidez gure hildo aberatstuek,
Bertzela huts lagozkenek,
Gizoner baitaie emaiten,
Kario aldiz hoier saltzen;
Nekhe hoiek ororentzat
Hoiek diren guzientzat
Ez dela saritzat deusik
Ukhaldi, sistako nasaienak baizik:
Aldiz eskerrik batere.
Hargatik gero, halere
Aski hoientzat ohore
Zaikula, gizendu ondoan aphur bat,
Merkatuz-merkatu goatea mustrarat;
Gero karnizeriara,
Finean handien estomaketara.
Horla idia mintzatu zen.
Gizak hemen erran zuen:
Dugun erasle unhagarri,
Frasa eder egille hori,
Ixil-araz nozpait: ezen intsolenki,
Hartu ginduena yuie
Itzultzen da akusatzaille.
Hori ere ez dut onhetsten.
Yuietzat zuhaitza dute beraz hartzen.
Baiña areago izatu zen
Hunek prestik bethiere,
Beroaren, uriaren,
Eta haize furiosen
Kontra bazeman gerize.
Hunek, alhor, baratzeak
Guretzat bakharrik daduzka edertuak;
Kargatzen da fruituz ere.
Hoien pagutzat halere,
Peisant batek du pikatzen
Edo erhotik atheratzen.
Horra zer duen hark sari.
Nahiz urthe orotan bethi,
Bademaizkun yeneroski
Loreak uda hastean,
Fruituak negu-sartzean;
Egun berotan itzala,
Hotzetan behar bezala
Su-phazterreko plazera.
Zergatik ez ixadarra
Hartu gaberik haizkoa?
Berenaz oraiño zen bizitzekoa.
Gaitzitua gizonttoa
Erran zitzaikon egiez
Eziñ ukha zetzakenez;
Nahi izan zuen hauzia,
Baitezpada irabazia.
Ongi naiz, dio, sinplea,
Nik horiek entzutea!
Harturik zakua barnekoarekiñ
Emaiten zaitzu harekiñ
Ukhaldika paretari;
Eta horla hill-arazi
Sugea zuen kruelki.
Handiak holako dire;
Egia gaitzitzen zaie.
Buruan hartua dute,
Guziak heientzat, yaiotzen direla
Gizak, bestiak bezala:
Baita are sugeak ere.
Baldiñ badu nihork atheratzen hitzik,
Asto bat da: aise dut, aithortzen hori nik:
Baiña zer egiñ ordutik?
Eras urrunskotik, edo egon ixilik.
ALHARGUN GAZTEA
Ezta alharguntzarik nihoiz auhen gabe;
Egiten da abarrots behiñ bethiere:
Baiña hixten da halere.
Denboraren hegaletan
Xangriña badoa airetan:
Denborak badakhartz plazerak berritan.
Orai urthe bethe alhargundu zena
Eta atzotik hala dena,
Hagitz dire diferentak;
Ez laite erran haiña bat direla biak
Hunek tu egortzen yendeak ihesi
Harrek bere xarmez deithzentu arraiki:
Badu hunek auhen asko
Alegia edo ziñezko:
Bethi musika bera da,
Bethi bera da hitzketa;
Ezin daiteke kontsola,
Bedere erraten da hala.
Baiñan ezta holakorik,
Ondoko fable huntarik,
Are esperientziatik,
Ikhusiko den bezala.
Dama eder baten senharra
Bazoan bertze mundura.
Aldean zagokon sahets penatuak
Oyhuz zerron: Igurk-ak.
Ni ere hirekin betan banioak;
Eta nere arima, hirea bezala,
Zagok ziñez bere ohatzea uztera.
Senharra bakharrik gan zen.
Damak aita bat bazuen
Net prudenta eta zuhurra.
Utzi zuen pasatzera
Dolu miñezko ibai hura.
Alaba azkenean nahiz konsolatu,
Baderro: Auhenak uz-kitzu;
Negar aski egiñ duzu.
Zer duke probetxu difuntu gaixoak,
Ithorik ere zuk horla zure xarmak?
Badirenaz gero oraiño biziak,
Ahanztera uz-kitzu hillak.
Eztut erran nahi orai berehala,
Zorte hobe batek eztei berritara
Xanya dezan zure dolua betbetan:
Baiña ephe yustu bat denean iragan,
Proposa dakizun ez bekizu gaitzi,
Zure ona-gatik segurki,
Espos bat izandun, gazte, gisakoa,
Gan dena ez bezalakoa.
Ah! diotza hark samiñki:
Ya komentu bat zait espostzat komeni.
Utzten du bruma hau aitak pasatzerat.
Hola iragaiten da ill bat.
Bertzea aldiz da pasatzen
Egun oroz zerbait khentzen,
Soiñari, linyari, baita kofiari:
Aphaiñdura laster doluak diduri.
Dostetak eta hirriak,
Dantzak eta erhokeriak,
Egundaiño bezaiñ billhatuak dire:
Goiz-arrats maiñatzen gare
Yubantziako uretan.
Aita onak ere eztu yadan
Difuntu haiñ maithe zenaren beldurrik:
Baiña ez baitzerron hark deusik
Aboro gure ederrari;
Baderro berak aitari:
Eta non duzu gizona
Gazte, eder eta izan duna
Agindu ziñautazuna?
OTSOA ETA AXERIA
Nolaz ezta nihor kontent mundu huntan
Ez nihor satifo duen estatuan?
Batek soldadu gan guziz nahi liro:
Aldiz soldadua haren yelos dago.
Axeri bat lehen, omen,
Otso egiñ nahi izan zen.
Ha! eta nork ahal erran
Eztela izatu sekulan
Han edo hemen otsorik
Desiratu dukeienik
Zikiro ofizioa?
Baiña dezagun has gure istorioa.
Axeriak zion erran otsoari:
Maithe, yakitzat ya eztiat aspaldi,
Oillar zahar edo oillasko txar baizik:
Yaki hunek unhatu naik.
Bizi hatzait hobeki hi
Gutiago lanyer dukala segurki:
Hurbiltzen nauk etxetarik;
Bahagoke hi urrundik.
Erakuts dezadak beraz, o kide, arren,
Hire ofizioa nola den egiten.
Bihur nazak nere kastako lehena
Zikirorik gizenena
Krokatik dilindan ukhanen duena.
Ez nauk segurki beharko
Eman ingraten nonbreko.
Biz, dio otsoak: hill zaitak anaia bat,
Goazen hura den tokirat
Haren larrua biltzera:
Hau harturen duk soiñera
Yoan ziren: orduan otsoak baderro:
Huna zer den egiteko
Ora arthaldekoak urrun-arazteko.
Axeriak zuenean
Eman larrua soiñean;
Kontuz bere nausiaren
Lektioak oro xuxen,
Zituen ahalaz hartzen.
Hastean lothu zen gaitzki,
Geroxeago hobeki
Gero ongi, gero perfetki
Ikhasi zitueneko,
Arras ezpada, ongisko
Hark yakitekoak oro;
Arthalde bat agertzen da.
Fite otso berria badoako bada:
Inguru guziak betan
Tuela ematen ikharan.
Oste marrakariari
Hain izipera denari,
Badirela diduritzo
Bedere berrogoi otso.
Zakur, artzaiñ eta ardiak
Hirirat ihesi badoaz guziak.
Eta ezta bahi gelditzen
Ardi golatu bat baizen
Brigantak hartzen du fite.
Handik hainitz urhats gabe,
Aditzen du kantaz oillar hauzoko bat:
Berehala haren ganat
Yauzten da dizipulua,
Aurtikirik kapa, eskolan hartua:
Ahantzirik zikiroak
Eta hartu lektioak,
Bai eta yaun errienta,
Urratsak hatterik, goan zen herresaka.
Zertako desgisa nork bere arpegia?
Zertako har bertze baten iduria?
Hau ezta enganio baizen;
Luzaro ezbaitu irauten:
Lehen urhatsean ezen,
Aitziñean zena, da bethi agertzen.
LANGOSTA ETA BERE ALABA
Zuhurrek askotan, iduri langosta,
Kurritzen dute gibelka:
Portuari itzultzen ere maiz ezpalda:
Mariñel abillen usaia hori da.
Hori da oraiño asmua
Bertze askok pratikatua,
Nahi dutenean etsaia enganatu,
Eta kolpe handi zenbait seguratu,
Pontu batetara etsaia deithzea,
Eta aldiz bertzetik yokoa egitea.
Egiten da askotan isti
Saltatzekotzat hobeki.
Baiña lot gakizkon gure fableari.
Langosta amak behiñ zerron alabari:
Neska, zer dun planta hori?
Zerua! zer! hori dun bada ibiltzea?
Hobekixeago zer! ez habilkea?
Ama, derra alabak, nabill zu bezala;
Eztut ikhusten nik ibilltzen bertzela
Nehor gure famillatik:
Oro hartan oker dabilltzan pontutik
Nahi duzu bada ni nabillan xuxen?
Neskak arrazoiña zuen.
Etxeko etsenpluak ahal handia du:
Gazteak segurez hark egiten ditu
Zuhur edo zoro, debox edo prestu.
Aita hordi batek, seme arloteari,
Ama lele btek, alaba ariñari
Nondik egiñ erreprtxu?
Edo erreportxuak nondik duke efetu?
Seme arloteak baderroke aitari:
Erratea deusik ez doatzu zuri;