Alegiak - 6
Izanen naiz beraz, ez naiteke duda,
Biktima eskaiñia, hjala behar bada.
Baiña diduritzait net komeni dela,
Egiñ dezan nik bezala
Nork bere kofesioa,
Daiteken bezain laiñoa.
Ezen da desiratzeko
Yustizia konplitzeko
Obendunen daitekena,
Dadiñ kaztigu dukena.
Axeriak derra, yauna,
Sobera zare errege ona;
Zure eskrupuletarik klarki dugu ikhusten,
Zure kontzientzia zoiñ delikatua dn.
Zer! yatea zikiroki,
Mota gaizo, triste hori,
Nondik daiteke huts handi?
Ez, ez, iretstearekiñ her zuk haiñitz halere,
Egiñ dakozute ohore
Eta artzainaz mintzatzeko,
Edozeiñek erran diro,
Eztela gaitz suerterik
Hark merezi ez zuenik;
Zelakotz yende hetarik
Zoinak, bestien gaiñean nausitasun bano bat,
Baitire bere baitharik ausartatzen hartzerat.
Fiñatu maltzurrak zueneko arenga,
Lausengari meta hasi zen bibaka.
Etziren izatu sobra barna etsaminatuak,
Trigre, hartz, otso eta bertze puxantzen egindurak:
Ziren arren gutienik barkhakizun segurki,
Ahoak baitziotzaten lotsak orori hetsi.
Gaiñerako oste liskartsu, xakur sinpleak berak,
Hanbat saiñuñotzat ziren izatu pasatuak.
Astoa orduan yin zen,
Hunela zela mintzatzen:
Oraiñtxe zait gogoratzen,
Behiñ batez niñdoala
Phentze bat bera bezala;
Goseak kilikaturik,
Paradak tirriaturik,
Belhar onak tentaturik,
Eta behar bada oraiñdik
Diabruak esku harturik;
Phentzetik hartu nuela
Enpasantean bezala
Mihiz trozatu-ahala:
Hori neretako derrada egia,
Etzen gauza zillegia.
Hitz hauietara, oro hasi ziren oyhuz:
Bedi marka beharri-luz.
Abokat aire bat zuen
Otso bat han gerthatzen zen.
Hunek aise zuen orduan frogatu,
Abre pelatu, zakartsu
Eta galtzki yaio hura,
Heier ethorri gaitzaren zela kausa bakharra.
Bertzen belharra yatea,
Zer oben berdiñ gabea!
Horlako krima bati zor zaio heriotzea:
Hala ukhan zuen zortea.
Zarenaren arabera, aberats edo pobre,
Gorthe eta tribunaletan, hala egiñen zaituzte,
Osoki beltz edo, zuri bethi ere.
Orobat da ikhusten, gaitztagiñ handia,
Karrosan ibilltzen, ohorez gaindia:
Urkhatzen aldiz ttipia.
PEISANTA ETA SUGEA
Baserritar batez Esopek derraiku,
Neguko egun batez baitzen atheratu
Etxeko ingurutara
Itzuli bat egitera;
Betan ikhusi zuela
Elhur gaiñean zatzala
Suge bat hilla bezala:
Hotzak arras pasatua,
Yelatua, gogortua,
Sentimenduz gabetua,
Hilltzeko meneratua.
Peisantak hartzen du badarama etxera,
Su ondoan hedatzera;
Ekharri gabe gogora
Berari fabore horren
Zer pagu kathorkioken.
Berotzen du kontuz eta phitz-arazten.
Eztu haiñ laster bestiak senti berotasuna,
Non baidathorko gibelat arima zoakona:
Harekin kolera miña.
Ezarian hor du altxatzen burua;
Egiten betbetan ohitu xistua.
Ondoan orputza pleguka billdurik,
Abiaduran yarririk;
Yauzi nahi zaio on-egilleari;
Salbatu duen aitari
Ay! haizen eskergabea,
Hill behar haiz, infamea!
Peisantak diotzo furian sarthua.
Pagu hau neretzat haukan gardatua?
Eta harturik haiotza,
Trenkatzen dio gorphutza.
Eta haiotz-kolpe bertze bat emanik,
Hirur egiten tu suge batetarik;
Separaturik tronkoa buru buztanetarik.
Yauzika hari da hirur zathietan,
Nahiz hau elkharri, yntatu berritan:
Baiña finatzen da, eforta alferretan.
Eder da izaitera karitate egille;
Baderraiku christok ere:
Izaitea dela hobe
Hartzaille baiñon emaille.
Baiña, noiz, nola eta nori?
Pontu gaitzena da hori.
Ezen laur alferrer, egiñ dena baiño
Pobre on bti egiñ dena, hagitz da hobeago
Hemengo eta zerurako.
Eskergabeari aldiz, hark merezi zortea,
Falta ez dakioke nihoiz, fiñ gaitzto egitea.
ORA BERE NAUSIAREN
BAZKARIA DARAMANA
Gizona maiz galtzen da, bere begietarik:
Haiñ maiz edo maizago, bere atzaparretarik.
Gutik hala tresor bat, ohi dute goardatzen,
Non ez zaien nolazpait, zerbait hartarik lotzen.
Zakur bat bazoan karrikatik behiñ,
Bere nausiaren bazkariarekin.
Kolier bezala zaramala zoan
Dilindan lepotik otharre batean
Sobre zen: sobreago ere nahi zukien baiño,
Bereziki zuenean menean zenbat friko:
Baiña fuñtsean hala zen.
Aldiz gu bagare aurkitzen,
Gauza onen aldamenean,
Hirritsa dugu barnean:
Zoiñ gauza estranioa den!
Ora da moldatzen izatera sobre;
Gauza bera gizak ikhas ez dezake!
Ora hark zuela beraz holakoa,
Karatera sortzezkoa:
Zakur gothorsko bat atheratzen zaio,
Eta otharrekoa khendu nahi dio.
Baiña aurkitu zuen hark egitekoa,
Uste baiño gaitzagoa.
Bertzeak ezen zarea goardatzeko hobeki,
Laster lepotik khendurik aldean zuen utzi;
Traba eta kargatik libre gudu bazemon tinki.
Baiña orduan yinik hara,
Bethi ohi den bezala,
Komunetik bizi diren,
Kolpeen beldur eztiren,
Zakurrezko tropela bat,
Disposatuak yaterat:
Eta ikhusirik ordutik
Ez zezakela bakharrik,
Ororen kontra haririk,
Salba bere haragia;
Erraten diote: Yaunak, dudan nere portzia;
Gero bedi zuendako gaiñerako guzia:
Ez gaitela samur: nik dut aski nere zathia,
Erran eta: herresaka beretzen du puska bat:
Orok zoiñ gehiagoka dute egiten orobat.
Buryesaren bazkaria kuxian suntsitu zen,
Aboro ere izan balitz aise iretsi zuketen.
Bada orai zoinek kondena
Ora hark egiñ zuena?
Badeia nihon dotorik
Hala egiñ ez zukeienik?
Ez diduria oraiño
Zakur harrek ordu hartan
Bazakharrela kaskoan
Zentzu gehiago jabe Yaunak baiño?
HARTZA ETA BI
KONPAÑEROAK
Bi konpañero boltsa-ariñ
Yarri ziren elkharrekiñ
Ukhaiteko diru nahiz zerbait egiñ.
Larru-negoziant bati saldu zioten bertan
Hartz eder baten larrua, zoiña hunek soiñean
Oraiño baitzarabillkan.
Hartzen printzea zen: heien arabera,
Martxanta zioan fortuna egitera,
Larrua berritz saltzera.
Hotzik handienez burla egiten zuen;
Aise espos soiñ bi orra ere zetzaken.
Pakok ez zaduzkan bere zikiroak,
Prezio haiñ handikoak,
Nola hek beren larrua
Aho betheka ospatua.
Berzea bai, beren ustez,
Baiña ez bestiaren oldez.
Bi egun hetan luzenaz engaiatzen zirela,
Marxandiza eroslearen eskuetaratzera.
Akordaturik sariaz,
Hartzaren billha badoaz;
Hau laster agertzen zaie:
Trostean dathorkiote.
Baiña bi banditak haiñ lotsatzen dire,
Nola ozpiñaz yoak izatu balire.
Akabo tratua, ordutik hautsi zen,
Hek eman erhesak aiphatu ez ziren.
Bi mutilletarik bat
Haitz batera herresaka
Igatu zen zarrapoka:
Bertzea aldiz haiñ hotz nola
Izaiten baita marbola:
Auspez betbetan yartzen da,
Lurraren kontra kopeta;
Badago hilla bezala,
Hatsa tiñki dadukala.
Aditua baitzadukan
Hartze ez zaiola sekulan,
Aspertzen gorphutz hillari,
Ez mobimendu, ez hats ez duenari.
Izatu zen hartz maistroa
Astoa bezaiñ gaizoa,
Sinhetsteko hori hola:
Ikhusirik geldi gorphutza zatzala,
Pentsatzen du arras bizi gabe dela.
Hargatik beldurrez baden trunperia,
Biratzen du pataz gorphutz eroria:
Hara-huna badabillka
Bere bi patez aldizka.
Eta hurbillduz musua,
Badauka zelatatua
Hatsaren yalgi lekhua.
Baiña hau hilla da, azkenean dio:
Goazen hemendikan, usaiña dario.
Eta goibeltzen da hauzoko oyhanean.
Arbola gaiñeko tratantea orduan,
Yautsirik, doako lagun gaizoari,
Eta derro: ongi dela miretsgarri
Kito baita hura lotsarekin xoilki.
Eta, anai, gure larrua
Oixtin haiñ ontsa saldua?
Baiña zer erran dauk beharri xilora?
Hurbillsko kabillken hark ezen sudurra;
Hire soiñ-gaiñean zaukala atzaparra.
—Erran zautak iñoiz eztela saltzeko
Hartzaren larrua berak dabillkaiño.
Hill behiñ, eta sal gero.
HERIOA ETA HILLTZERA
DOANA
Herioak eztu nihoiz zuhur dena atzematen,
Bethi partitzera zeren hura prestik dagoen:
Bethi hark bere burua
Bai daduka abertitua,
Azken urhats haren egiteko orduaz.
Ordu hark badauzka, helas!
Bertze denbora guziak,
Egunak, orenak eta mementoak:
Bat ezta tributa zor ez dioenik,
Ez haren dretxotik itzur daitekenik
Erregen umeek munduan sartzeko
Begiak zabaltzen dituzte orduko;
Maiz ordu berean herioak daie
Bekokia itzaltzen urrikaldu gabe,
Mundutik partitzerako
Ez edertasunak, ez handitasunak,
Ez prestutasunak, ez gaztetasunak,
Deusek ez detzake hek salba garabik,
Herio latzaren segaren azpitik.
Noizbait ere mundu hunek den guziak,
Berreturen ditu haren ontasunak.
Hiltzea den baiño deus seguragorik;
Halere derragun, eztela garabik
Gutiago antsia demaikunik deusik.
Urthe ehun bizi ondoan,
Buryes bat hilltzera zoan.
Hau herioari zagokon pleintaka,
Zertan horla herresaka,
Nahi zuen bada eraman lasterka.
Testamenta araoz egiteko utzirik;
Abisatu gabe batere aitzinetik.
Zer! hola, ez bat, ez bi, berehala parti!
Diotza agudeak, aphur bat zaudezi:
Eztu nahi nere andreak hura gabe noan ni.
Badagot illobaso bat oraiño ezkontzekoa,
Etxean ere hegal bat oraiño egitekoa.
Zoin hertxakor zaren nausi barbaroa!
O zaharkitua! herioak derro:
Ustekabetan ez natzaik ni yin atzo;
Ene presaz eztuk hik zeren pleiñitu.
Ez haiza ehun urthe ya bizi izatu?
Paris guzian, hots, dietzadak aurki,
Hire berdiñ zahar agude bertze bi.
Frantzia guzian hamar emadatzik
Baiña abisu zenbait behar hindudan nik,
Eman, huntara hi prepara-razteko!
Orduan nitian xuxen kausituko,
Testasmenta sinatua,
Illobasoa ezkondua,
Etxea ere akabatua.
Zer! hire ezin ibillia,
Zangotako dardaria;
Beharritarik gorthua,
Begietan lanbrotua.
Sudur zilhotarik zikiña darian,
Senti ere hihaurk ez hukeien gisan;
Zentzua arras flakatua
Memorioa gldua
Galdua ahoko gustua:
Ez haudala gero diok abertitu?
Hauk etziren hanbat hiretzat abisu?
Izate guziak hiretzat ya ziren,
Nola hek batere izan ez baziren:
Iguzkiak berak hiretzat alferrak
Ditik bere artha ohituak.
Balia eziñ dakizkiken
Gauzak tuk erregretatzen.
Nik ikhus-arazi dauzkiat lagunak,
Edo hilltzen, edo hillak, edo eriak:
Hauk oro bada zer dire?
Hainbertze abis ezpadire?
Hots, agudea, hots, iharduki gabe,
Gaurgero parti haiteke.
Egiñ duken edo ez hire testamenta,
Republikarentzat guti dik inporta;
Herioak segur arrazoiña zuen:
Hoberena laiteke ezen,
Goatzea mundu huntarik
Nola desterru batetik,
Lehiaz bere herrira
Sumis eta alegera:
Arraizia aurpegian
Bakhea kontzientzia.
Ezen bada zenbat othe
Bidaia luza daiteke?
Agudea, badarasak!
Gazte hoiek ikhus-etzak
Hilltzera dioazinak,
Duda gabe glorioski,
Askotan ere kruelki,
Baiña bethi kuraioski.
Baiñan alferretan, dut egiñen oyhu,
Ez duke ene kharrak, ardiets efetu
Nor ere ezen baita, hilla iduriena,
Hura ohi da hilltzen bethi bortxazena.
HARITZA ETA SESKA
Haritzak erran zioen lehenago sesari,
Badukezu bai segurzuk tristea zertaz pleiñi:
Errege pettitta baduzu gaiñean,
Aski baduzu zer yasan:
Eta haizerik mendrenak,
Apenaz ur-gaiña ximurtzen duenak,
Gurtzera bura zaitu obligatzen.
Nik aldiz gothorki hauzoa hedoien
Dadukat nere kopeta:
Larhunek nola kapeta
Elhe-arraioak ditut bara-razten:
Uhar hazkarrenez naiz ere burlatzen.
Guziak zaikkitzu itsa haize zuri.
Aitzitik guziak iphar goxo niri.
Bazinte bedere yaio ordu onean,
Nere ostroila-zabal puxantaren pean;
Gaixoa, ez zinduke hanbat pairatzeko,
Aski bainintze ni zu defendatzeko.
Baiña ondikoz kasik bethi sortzen zare,
Non ere haizeak errege baitire:
Badiduritzait zerua
Zuretzat dela inyustua.
Zure urrikalpenak, zuhamuxeak derro,
Bihotza net ona dukezula dio:
Baiña utz-azu griña hori.
Haizeek ez dautet niri
Lotsa emaiten gehiago,
Zuri zeroniri baiño.
Doblatzen naiz, hautsi gabe.
Zuk, egia da, orai arte,
Heien kolpe gogorrener,
Azpiz sendo, gaiñez fier,
Iharduki diozute,
Bizkarra makurtu gabe.
Baiña gauden, othoi, azkenaren beira.
Hitz hoiek hjark zerratzala,
Hor dathor furian uhartz urrunetik,
Nihoiz ere athera bere erraietarik
Northeak zukeien ume terriblena,
Haritza iharrotsten hazkarki duena.
Hunek egiten du gogor;
Aldiz seskak badema amor.
Haizeak, kolpeak erredoblaturik,
Bata bertzearen asti gabe ondotik,
Haritz urguillusa haiñ du tormentatzen,
Non hedoien hauzo burua zuena,
Eta erroak hillen herrian zauzkana,
Erroz-gora baitu fiñean ezartzen.
Horla ikhusten dire,maisterrak askotan,
Mendeak irauten, egoitza bertean;
Berthutea pratikatuz.
Eta aldiz ikhusten dire bertze aldera,
Etxe hazkarrenak, yausten errekara,
Bizioa gida hartuz
Gauza guzietan bethi,
Bekio beha azkenari.
IHIZTARIA, BELATXA ETA
ALLAUDA
Gaitztagiñen obra tzarrak
Net-ardura dire gureen eskusak:
Lege hori du munduak.
Menaia hazaten bertzen nahi baduk,
Menaiatu hihaurk bertzeak behar tuk.
Miraill baten bidez, mutill bat hari zen
Hegaztin xehe atzematen.
Mirailleko itxura brillanta ikhusirik,
Aillauda ariñ bat zen hurbilldu hartarik
Belatxa bat fite,
Bisa bis goiean,
Balentzan zagona hegalen gaiñean,
Hura ere ihizitik bethi bizi zena,
Eta oraindik oso barura zuena;
Yautsirik betbetan xori lañoari,
Tonbatik haiñ hurbill, kantuz zoanari
Zaio gaiñeratzen, eta atzapàrretan
Daduka ya segurean.
Hari dela haren gogara biphiltzen,
Hor ditu mutillak sareak zerratzen,
Eta briganta da hartua gelditzen.
Ihiztariari, laster itzulirik:
Utz nazazu, derro, nioan bizirik;
Egundaiño ez dautzut nik egiñ gaizkirik.
Ihardesten dio mutillak ariñki:
Eta xori horrek zuri,
Zer dautzuke bada nihoiz egiñ gaizki?
LEHOIÑAREN GORTHEA
Monarka lehoiñak behiñ yakindu nahi zuen
Zer leiñutarik zeruak sor-arazi othe zen.
Orotara kurrierak
Mezu beraz kargatuka,
Pekoen gonbidatzera
Erregeren gaztelura,
Egorriak izan ziren:
Eskribu harrek zakharren,
Zigillatua fazoiñez:
Illabethe bethe batez,
Erregek nahi zuela
Iduki gorthe pleniera.
Hunen hastean banket bat
Izanen zela ororentzat,
Baiña banket bat handia:
Eta gero komedia.
Tretu noble hartaz hark nahi baitzaien
Oror erakhutsi zoiñ betheretsu zen.
Bere yauregia beraz hark nobleki
Emaiten daie bill-toki.
Baiña hura gaztelua!
Hobeki zaiten deithua
Karnizeria-lekhua.
Odol zaflak hemen, hara-han hezurrak
Ez osoki garbituak;
Huna-hemen larru-puskak,
Eta urrina ezin-yasana
Sudurretan barna betan sartzen zena.
Phu! dio hartz yaunak han sartzearekiñ,
Tapatuz sudurra bere patarekin:
Hark hobeki egin zuken
Holako sinorik egiñ ez bazuen:
Ezen erregek koleran
Egorri zuen kuxean,
Satanen erresumara,
Miñardarena egitera:
Erran nahi da, itho zuen.
Ximinoari net ontsa zitzaioen
Erregek egin bengantza,
Izanik ere garratza.
Gero lodituz mintzoa
Lausengari gaindizkoa,
Eman zen laudatzen yaunaren kolera,
Eta haren atzaparra;
Gero zilloa ere, baita usaina bera:
Zoinaren aldean loren erregiña
Baitzen, zion, xoilki baratzuri miña.
Hunen lausengu soryesa
Izatu zen malurusa,
Eta izatu zuen hartzaren fin latza.
Gure yaun lehoiña nonbait,
Zela niri didurizait,
Robespierren kusi zenbait.
Axeria han hurbill zen:
Erregek erran zioen:
Haugia hi, eta erradak;
Zer ziok hire zudurrak?
Mintza hakit bada oraiñtxe
Itzal eta itzuli gabe.
Bertzeak kuxian: burutik behera,
Mafrundi txar batek daut hetsi sudurra:
Eta khendu baitaut usna,
Erran ez dezaket zer zaitan urrina.
Horla ederki athera zen.
Hau zuri bekizu balia irakhaspen.
Nahi baduzu ukhan, printzeen gorthetan,
Eta bertze yende handien etxetan,
Besta eta ongi ethorri,
Etzaren izan behar, sobra lausengari,
Ez erasle laiñoegi.
Baiñan izan zaite, horlako tokitan,
Ardura zure hitzetan,
Edo gaskoiñ edo norman.
KARROA ETA ULIA
Patar haretsu batean,
Ekhiaren khalda-pean,
Karro bat behin zioan,
Zahar, andere eta frailez kargatua,
Sei zaldi hazkarrez nekhez tiratua.
Barneko yendeak oro yautsi ziren:
Ukho egitera ya zaldiak zoazen,
Hats-hauntuak, eziñduak,
Izerdiz bokatatuak.
Badathor uli bat dena aferatua,
Gan-arazi nahiz karro gelditua.
Badoakote abrer aldera burrunbaz,
Animatu-nahiz hauk bere abarrotsaz.
Husu badabilla hegaztin hattea,
Ausik bat, gero bertzea.
Ikhustearekin karroa doala,
Aira uste du hark demola.
Yartzera badoa timoiñ muturrean,
Gero gutien ustean,
Eragillearen sudurraren puntan.
Mekanika doanean,
Yendea ere treiña onean,
Hegaztiñ antsiatua,
Bere eginduraz hartua,
Sartzen da banitatean.
Hara huna dabill nihon ez dagoke;
Yeneral on baten pare,
Zoiña, bere osteak kuraieztatzeko,
Eta biktoria laster beretzeko,
Herrunkaz-herrunka khexo bailabilke
Herstura publiko hartan gure ulia
Pleiñi da bakharrik oroz dela utzia;
Haren bizkar ere dela artha guzia;
Nehor eztela orotarik
Zaldiak lagundu nahi dituenik
Uruski yalgiten enpeiñu hartarik.
Hari zen fraile gaizoa
Erraten ofizioa:
Othoitzeko zer aroa!
Kantuz zagon damatxo bat;
Zentzu koxkoan hark etzukeien hanbat:
Zer tenore hauta musika egiteko!
Gure uli lamera doakote listo,
Beharri kantaletara
Bere kantua egitera:
Eta oraiño egiten ditu
Asko horlako haur-tretu.
Haiñitz nekhe iragan eta,
Kotxea goieratzen da.
Ha! dio uliak oraintxe,
Hats handia har daiteke.
Hanbat egiñ dudanean,
Huna ene yendeak zelhay ederrean.
Hola! zaldi, yaunak, nork bere kontua,
Dudan nik nere pagua.
Yende artean badire asko
Uli haren iduriko:
Noiz nahi bertzeren prest eskolatzera
Eta afera orotan sudurra sartzera.
Hastean badkite zer egin behar den,
Ondoan badakite zer egin behar zen.
Bertzeentzat bethi dotor handi dire,
Aldiz beretzat ez xoil aprendiz ere.
Horlakoak etxetik khasatzeko dire.
Bertzen egitekoez hainitz dakusanak,
Gaitzki egiten ohi hark ditu bereak.
ARRANOA ETA PHIKA
Hegaztinen erregiña
Arranoa deithzen dena,
Eta phika elhati Margota madama,
Bazoazen paseari,
Phentze buru bata gaindi.
Xoko baztertu batean,
Batzen dire ustekabean.
Margota izitu zen: aldiz arranoak
Ya ontsa bazkaldu zuenak,
Baderro: Komai, ez izi:
Goazen biak paseari.
Yupiter han goiekoa
Yainko ororen gaiñekoa,
Ardura omen da eneatzen,
Okupatua den arren
Mundoaren gobernatzen.
Ni zerbitzari harena,
Orok ongi dakitena,
Noiz edo noiz naski enea naiteke
Nere nausiaren pare.
Hots! denbora pasa, solhas emadazu;
Zeremoniak uzkitzu
Mokolux kuxean lothu zen erasten
Huntaz, hartaz, oroz; gauza hortan ezen,
Ezta ema zaharrik, ez eta edanskorik,
Hari konparatzekorik.
Etzen gure agasak deus ez zakienik.
Non zer pasatzen den nahi dio ekharri
Dama arranoari berri.
Yauzi motxka dabillala,
Toki batetik bertzera,
Espiun paregabekoa,
Yainkoak badaki helas! nolakoa.
Eskaintza hau gaitziturik
Eta koleran sarthurik,
Arranoak derro: Xuhurra baduzu
Zure etxea goarda zazu:
Hitzuntzi, Mokoluz, adiu:
Nere gorthean eztut nik
Zaren bezalako hitzkari beharrik;
Karatera hori hagitz da txarra ezen
Margotak etzuen bertzerik galdetzen:
Sobra zen tokian, ez baitzen fidatzen.
Ezta gauza ustetzen den bezalakoa
Printzen egoitzetan, sartzeko dretxoa.
Hetan trantze kruelenak
Estire falta direnak.
Espiun, erreportarik
Han dire topatzen, bekokiz arraiak,
Bihotzez bertzelakoak:
Gorderik yazarle bata bertzeari;
Ororentzat dire legez higuingarri.
Urus toki hetan, Margotak bezala,
Dituena bi yaunzkura:
Bata bere herrikoa,
Eta bertzea hangoa.
BI AHUNTZAK
Egiñ dutenean beren alha-aldia,
Lotzen zaie ahuntzer ibilli nahia:
Gogoz arinsko, eta libertate gura,
Badoazi kurri fortuna-ketara.
Hurbill balinbada halako tokirik,
Ez bide, ez bidexka nihora ez dutenik,
Ez-ta giza oiñ arrastorik,
Kaprizak hetara daramatza bethi.
Arrokaz-arroka, leze-hegiz-hegi,
Net artexki badabiltza:
Aziñda igaillea deusez ezta lotsa.
Zoazila beraz horrela ahunmtx bi
Zoiñ bere alde kurri-kurri,
Biek zutela ere berdiñ patta xuri,
Urrundu ziren hatterik
Phentze beherekotarik.
Zirenean zoiñ bere alde hola aphur bat ibilli,
Elkhar gana gerthuz zuten bidea hek itzuli.
Ibai batek ditu biak separatzen;
Zubitzat han ezta soliba bat baizen:
Zoiñtan andreier bi soiñez soiñ yarririk,
Pasa ez bailaizte salborik.
Bertzalde ibaiak han zaraman gaiak,
Eta uren ondo handiak,
Behar zituen izitu
Eta lotsaz herabetu,
Gure bi marimutillak.
Bedariak lanyer hauk guzien bistan,
Finkatzen dire xedean.
Batek bi haiña hetarik
Egiten du bere aldetik
Zubian sartzeko urhats bat,
Bertzeak ere orobat.
Gogoratzen zaizkit niri bada oraintxe
Betan errege bi puxant eta noble,
Luis hamalaurgarrena,
Eta Philip laurgarrena,
Bidasoaren uretan,
Irlaxka ospatu batetan,
Elkhar-ganatzen direla
Ezkontza bat egiñ han behar dutela.
Hala urhatsez-urhats eta musuz-musu,
Zubian badoazkitzu
Gure andre kurritzalleak.
Baiña nola ziren biak nola biak,
Ethorkiaz fiertuak,
Zubi erditsura heldu direnean,
Biek amaiñatu ez zuten nahi izan.
Glorios baitzen bat, bere iraganetan,
Bazuela ahuntz bat, Yupiter haurrean
Bere errape urusaz bazkatu zuena,
Amalthea deitzen zena.
Bertzeak zakharla titulu bertze bat
Zuena goratzen edozeiñ bezanbat:
Kopetaz kopeta zubian yarriak
Gure andere hisitiak,
Ez beharrez elkhar utzi
Pasatzera lehenbixi;
Sobera lehiaturik,
Biak betan lerraturik,
Urera ziren erori.
Hori bera da gerthatzen
Maiz fortunaren bidean;
Batak bertzeari zeren
Irabaz-bide berean
Nahi baitio yazarri,
Ez dadiñ yalgi hobeki.
Etsaiari dio halaber bertzeak
Egiten bertzen hainbertze;
Hala non finean biak
Errekaratzen baitire.
AXERIA, ULIAK ETA
SAGARROIA
Axeri bat behiñ, oyhantar zaharra,
Nihon bazen eta madre eta maltzurra,
Ihiztariz kolpatua,
Zatzan basan hedatua.
Odol-trazak gida laster haren-gana
Suryitu zen hegaztina
Ausikilari samina
Ulia deitzen duguna.
Pleintaka zerura hasi zen eria,
Nolaz zuken harrek haiñ etsai zoria,
Haiñ bertze pairatu behar ukhaiteko,
Uliez fiñean yana ere izaiteko.
Zer! hauiek gaiñera dathorzkidan niri
Oyhantar orotan bada abillenari!
Noiztik hunat axeria
Da poxiñ haiñ berezia?
Eta buztan hau zertako?
Badea deusetarako?
Karga inutil bat ez dea?
Hoa! animale ladrea
Dakikela madarika!
Komunetik hadi bazka.
Sagarroi bat handik hurbill bizi zena,
Presuna aiphatu nik oriño ez dudana,
Badathorko urrikaldurik:
Duela ordu beretik
Nahi gaizoa libratu
Oste khexos, ostriñatu
Haren ausikietarik.
Ehunka nere sistetan
Sarthuko ditiat bertan:
Eta eztuk izanen, hauzo,
Derra, aboro pairatzeko.
Ez, bertzeak derro; begirauk ni-gatik,
Holakori egitetik.
Utz-kik bere othuruntzaren
Trankill-trankilla akabatzen:
Hauk asexe dituk: tropela berri bat
Balathorkiket giñerat,
Kruel, hamikatuago:
Ez laitek enetzat segur hobeago.
Yende-artean bethiere
Falta ezta gose eta yale.
Gorthetan, tribunaletan,
Sal-eroslen botiketan,
Nasai hauk aurkitzen dire:
Sos arrapatzaille, yenden xukatzaille.
Populuak ere, noizpait unhaturik
Eta koleran sarthurik,
Edo xarlatanek, aise trunpaturik
Dukenean egiñ reboluzionea,
Gauza da duda gbea,
Aseak baditu khentzen,
Goseak tuela hartzen:
Bere kortea ere batere ez hobetzen:
Baiña areago bai segurez bihurtzen.
LISTORRAK ETA ERLEAK
Ofizialea zoiñ den,
Obrak dauku erakhusten.
Ezti-breska zenbait, utziak debalde,
Bazauden yaberik gabe.
Ethorririk listor batzu,
Nahi izan zuzten beretu.
Erlek egiñ zuten kontra:
Eraman izan zen gauza yuietara:
Hartu zen ere yuietzat
Hartako zen listafin bat.
Yuiatzea gauza etzen errex hanbat.
Baziren bai lekhukoak
Haltoki bazerratenak,
Ikhusi zirela airetan
Ibiltzen luzaro, bresken ingurutan,
Halako animale batzu
Hegaldu, ta burrunbatsu,
Luzesko gorphutzez, kolorez ubelak,
Erleak ziduritenak.
Baiña zer! listorrer ere
Marka hauk badozkote.
Arrazoiñ horietara,
Gure listafiñ lamera
Atrebitzen ezta deliberatzera.
Eta nahiz ukhan argi gehiago
Ankesta berri bat behar dela dio.
Deitzen dute lekhukotzat
Xinaurrieria oso bat.
Baiña pontua halere
Argitzen ezta batere.
Orduan, yendeak, hauk oro zertako?
Erle zuhur batek dio.
Sei illabete ya baduke nonbait han,
Gauza ezin yuiatuz dagola dilindan.
Ikhus-azue garela
Hastean bezain gibela.
Horla doala denbora
Eztia doa galtzera;
Yuieak, klaro errateko,
Ordu luke khexatzeko.
Ala, oraindik ez othe du,
Aski hartza milikatu?
Hanbat ankesta eta palabria gabe,
Pondu hau trenka daiteke.
Lanean loth gaiten, gu gure partetik,
Eta listorrak beretik.
Horla da ageriko ezen,
Zoinek dakiten egiten
Yusa haiñ gozo batekin,
Breskak hanbat antzerekiñ.
Desafio horlakoa
Etzaiten listorrer izan gustukoa.
Eta errefusatuz, erakutsi zuten
Antze horlakotik hek zoiñ urrun zauden.
Eta erleen faboretan
Yuiamendua zen eman.
Hauzi guziak oxala
Balire yuiatzen fablean bezala!
Eta kausa orotan segi
Turkoen moda baledi
Ez laite bertze kodarik
Zentzu naturala baizik:
Ez eta haiñbertzen gastatu beharrik.
Baiañ orai gaituzte biphiltzen, iresten,
Luzamenez arruinatzen.
Fiñean, hanbat da egiten,
Non ostria bethi baita yuiearen,
Koskoak xoilki partiden.
EMAZTE ITHOA
Nik ez nerrake: Ezta deusik,
Ema bat ithotzen baizik.
Ezen ezta guti hori:
Zor zaio ere setsoari
Dadiñ erregretatua;
Delakotz giza-kastaren erdi preziatua.
Ez derat hau funtsik gabe:
Denaz gero kestione
Ema batez fable huntan,
Ibaso baten uretan,
Ondiko lastimosenaz,
Bere fiña ukhan zuenaz:
Erran nahi da, itho zenaz.
Senharra zabillan gorphutzaren billha,
Nahiz, komeni bezala,
Egiñ azken ohoreak,
Frogu, orazioneak.
Hala beharra ere, orduan
Ondikozko ibaso haren hegietan,
Yende bazabillan gerthuz pasaietan,
Gerthatu zenaren berri yakiñ gabe.
Senhar hunek beraz galdetzen diote:
Ea ikhusi duten
Haren andrearen
Nihon trazarik batere?
Ez, derra batek hetarik;
Baiña beherago ganik,
Segituz uren yautspena,
Dukezu ediren xerkatzen duzuna.
Bertze baek aldiz baderro kontrara:
Hobe da itzul zaiten gibeleko aldera,
Gaiñ-aldean xerkatzera.
Zenbat nahi gaiak deraman beheiti,
Emen ohizko hisiak,
Eta kontra egiñ nahiak,
Segur da gorphutza daramala goiti.
Aski sasoiñ kontra hemen
Haiña hura zen burlatzen.
Kontra-egiñ beharraz bada kestione,
Arrazoiñ zuen-ez nik aise ez nerrake.
Baiña emaren baithan, defaut horlakoa
Dadiñ edo ez dadiñ baitezpadakoa
Gauza da den segurena,
Harekiñ sorthuren dena
Berarekin hillen dela:
Eta kontra-eginen hark bethi duela
Hill eta ere ahal bada.
SABELA ETA MENBROAK
Behar zaiten izan erregetasuna
Nere obraren hastapena:
Alde gisa batetarik
Konsideratuz gerostik,
Gaster yaunak dakhar haren imayina.
Deusik harrek badu falta,
Gorphutz guzia pleiñi da.
Harentzat bethi lanean
Haritzeaz, azkenean
Aseak menbroak, egiñ zuten xede,
Elkhar aditurik, deusik hari gabe
Nor bere alde bizitzeko
Ale aithorenseme, lazo,
Harrek, zerraten, gu gabe,
Airez bizi behar luke.
Kargako abreak iduri,
Nekhatzen gare net, darigula izerdi.
Eta guzia norentzat?
Bakharrik alfer horrentzat:
Deusik ez dathor guretzat.
Egiten du har eta eman;
Dathorkiona zergetan,
Badoako faboretan:
Gauza berdiñ da horlatan.
Harentzat guziak trabaillatzen dire;
Haren ganik xaindez, orok hartzen dute
Bere mantenimendua.
Hark langille penatua
Bizitzeko du laguntzen
Negozianta aberasten,
Yuieak hark ditu, oneski pagatzen,
Laborariari hark nekhea ariñtzen,
Soldadua sariztatzen:
Fiñean, emaitzak ehun tokitara
Barraiatzen dituela,
Arrimu onean harrek ezarria
Daduka estatu guzia.
LIBURU LAURGARRENAREN AKABANTZA
LIBURU BORTZGARRENA
ERHOA ZUHURTZIA SALTZEN
Zaude urrunsko bethi zoroen menetik,
Kontseillu hoberik ez demaitzuket nik.
Zuhurrena daite bethi
Ihes egitea kasko arrailduari,
Aire sartzen zaionari:
Erhoekin trebe izan nahi denak
Ez duke kaskoa betheena berak.
Erho bat zabillan karrikaz karrika
Zentzua saltzeko bazuela oyhuka.
Eta yendea ostez,
Erosi beharrez,
Bazoakon herresaka.
Lehenik bazuten asko yasaiteko
Erhoaren eskarnio
Bazaraman gero bakotxak berekin.
Biktima eskaiñia, hjala behar bada.
Baiña diduritzait net komeni dela,
Egiñ dezan nik bezala
Nork bere kofesioa,
Daiteken bezain laiñoa.
Ezen da desiratzeko
Yustizia konplitzeko
Obendunen daitekena,
Dadiñ kaztigu dukena.
Axeriak derra, yauna,
Sobera zare errege ona;
Zure eskrupuletarik klarki dugu ikhusten,
Zure kontzientzia zoiñ delikatua dn.
Zer! yatea zikiroki,
Mota gaizo, triste hori,
Nondik daiteke huts handi?
Ez, ez, iretstearekiñ her zuk haiñitz halere,
Egiñ dakozute ohore
Eta artzainaz mintzatzeko,
Edozeiñek erran diro,
Eztela gaitz suerterik
Hark merezi ez zuenik;
Zelakotz yende hetarik
Zoinak, bestien gaiñean nausitasun bano bat,
Baitire bere baitharik ausartatzen hartzerat.
Fiñatu maltzurrak zueneko arenga,
Lausengari meta hasi zen bibaka.
Etziren izatu sobra barna etsaminatuak,
Trigre, hartz, otso eta bertze puxantzen egindurak:
Ziren arren gutienik barkhakizun segurki,
Ahoak baitziotzaten lotsak orori hetsi.
Gaiñerako oste liskartsu, xakur sinpleak berak,
Hanbat saiñuñotzat ziren izatu pasatuak.
Astoa orduan yin zen,
Hunela zela mintzatzen:
Oraiñtxe zait gogoratzen,
Behiñ batez niñdoala
Phentze bat bera bezala;
Goseak kilikaturik,
Paradak tirriaturik,
Belhar onak tentaturik,
Eta behar bada oraiñdik
Diabruak esku harturik;
Phentzetik hartu nuela
Enpasantean bezala
Mihiz trozatu-ahala:
Hori neretako derrada egia,
Etzen gauza zillegia.
Hitz hauietara, oro hasi ziren oyhuz:
Bedi marka beharri-luz.
Abokat aire bat zuen
Otso bat han gerthatzen zen.
Hunek aise zuen orduan frogatu,
Abre pelatu, zakartsu
Eta galtzki yaio hura,
Heier ethorri gaitzaren zela kausa bakharra.
Bertzen belharra yatea,
Zer oben berdiñ gabea!
Horlako krima bati zor zaio heriotzea:
Hala ukhan zuen zortea.
Zarenaren arabera, aberats edo pobre,
Gorthe eta tribunaletan, hala egiñen zaituzte,
Osoki beltz edo, zuri bethi ere.
Orobat da ikhusten, gaitztagiñ handia,
Karrosan ibilltzen, ohorez gaindia:
Urkhatzen aldiz ttipia.
PEISANTA ETA SUGEA
Baserritar batez Esopek derraiku,
Neguko egun batez baitzen atheratu
Etxeko ingurutara
Itzuli bat egitera;
Betan ikhusi zuela
Elhur gaiñean zatzala
Suge bat hilla bezala:
Hotzak arras pasatua,
Yelatua, gogortua,
Sentimenduz gabetua,
Hilltzeko meneratua.
Peisantak hartzen du badarama etxera,
Su ondoan hedatzera;
Ekharri gabe gogora
Berari fabore horren
Zer pagu kathorkioken.
Berotzen du kontuz eta phitz-arazten.
Eztu haiñ laster bestiak senti berotasuna,
Non baidathorko gibelat arima zoakona:
Harekin kolera miña.
Ezarian hor du altxatzen burua;
Egiten betbetan ohitu xistua.
Ondoan orputza pleguka billdurik,
Abiaduran yarririk;
Yauzi nahi zaio on-egilleari;
Salbatu duen aitari
Ay! haizen eskergabea,
Hill behar haiz, infamea!
Peisantak diotzo furian sarthua.
Pagu hau neretzat haukan gardatua?
Eta harturik haiotza,
Trenkatzen dio gorphutza.
Eta haiotz-kolpe bertze bat emanik,
Hirur egiten tu suge batetarik;
Separaturik tronkoa buru buztanetarik.
Yauzika hari da hirur zathietan,
Nahiz hau elkharri, yntatu berritan:
Baiña finatzen da, eforta alferretan.
Eder da izaitera karitate egille;
Baderraiku christok ere:
Izaitea dela hobe
Hartzaille baiñon emaille.
Baiña, noiz, nola eta nori?
Pontu gaitzena da hori.
Ezen laur alferrer, egiñ dena baiño
Pobre on bti egiñ dena, hagitz da hobeago
Hemengo eta zerurako.
Eskergabeari aldiz, hark merezi zortea,
Falta ez dakioke nihoiz, fiñ gaitzto egitea.
ORA BERE NAUSIAREN
BAZKARIA DARAMANA
Gizona maiz galtzen da, bere begietarik:
Haiñ maiz edo maizago, bere atzaparretarik.
Gutik hala tresor bat, ohi dute goardatzen,
Non ez zaien nolazpait, zerbait hartarik lotzen.
Zakur bat bazoan karrikatik behiñ,
Bere nausiaren bazkariarekin.
Kolier bezala zaramala zoan
Dilindan lepotik otharre batean
Sobre zen: sobreago ere nahi zukien baiño,
Bereziki zuenean menean zenbat friko:
Baiña fuñtsean hala zen.
Aldiz gu bagare aurkitzen,
Gauza onen aldamenean,
Hirritsa dugu barnean:
Zoiñ gauza estranioa den!
Ora da moldatzen izatera sobre;
Gauza bera gizak ikhas ez dezake!
Ora hark zuela beraz holakoa,
Karatera sortzezkoa:
Zakur gothorsko bat atheratzen zaio,
Eta otharrekoa khendu nahi dio.
Baiña aurkitu zuen hark egitekoa,
Uste baiño gaitzagoa.
Bertzeak ezen zarea goardatzeko hobeki,
Laster lepotik khendurik aldean zuen utzi;
Traba eta kargatik libre gudu bazemon tinki.
Baiña orduan yinik hara,
Bethi ohi den bezala,
Komunetik bizi diren,
Kolpeen beldur eztiren,
Zakurrezko tropela bat,
Disposatuak yaterat:
Eta ikhusirik ordutik
Ez zezakela bakharrik,
Ororen kontra haririk,
Salba bere haragia;
Erraten diote: Yaunak, dudan nere portzia;
Gero bedi zuendako gaiñerako guzia:
Ez gaitela samur: nik dut aski nere zathia,
Erran eta: herresaka beretzen du puska bat:
Orok zoiñ gehiagoka dute egiten orobat.
Buryesaren bazkaria kuxian suntsitu zen,
Aboro ere izan balitz aise iretsi zuketen.
Bada orai zoinek kondena
Ora hark egiñ zuena?
Badeia nihon dotorik
Hala egiñ ez zukeienik?
Ez diduria oraiño
Zakur harrek ordu hartan
Bazakharrela kaskoan
Zentzu gehiago jabe Yaunak baiño?
HARTZA ETA BI
KONPAÑEROAK
Bi konpañero boltsa-ariñ
Yarri ziren elkharrekiñ
Ukhaiteko diru nahiz zerbait egiñ.
Larru-negoziant bati saldu zioten bertan
Hartz eder baten larrua, zoiña hunek soiñean
Oraiño baitzarabillkan.
Hartzen printzea zen: heien arabera,
Martxanta zioan fortuna egitera,
Larrua berritz saltzera.
Hotzik handienez burla egiten zuen;
Aise espos soiñ bi orra ere zetzaken.
Pakok ez zaduzkan bere zikiroak,
Prezio haiñ handikoak,
Nola hek beren larrua
Aho betheka ospatua.
Berzea bai, beren ustez,
Baiña ez bestiaren oldez.
Bi egun hetan luzenaz engaiatzen zirela,
Marxandiza eroslearen eskuetaratzera.
Akordaturik sariaz,
Hartzaren billha badoaz;
Hau laster agertzen zaie:
Trostean dathorkiote.
Baiña bi banditak haiñ lotsatzen dire,
Nola ozpiñaz yoak izatu balire.
Akabo tratua, ordutik hautsi zen,
Hek eman erhesak aiphatu ez ziren.
Bi mutilletarik bat
Haitz batera herresaka
Igatu zen zarrapoka:
Bertzea aldiz haiñ hotz nola
Izaiten baita marbola:
Auspez betbetan yartzen da,
Lurraren kontra kopeta;
Badago hilla bezala,
Hatsa tiñki dadukala.
Aditua baitzadukan
Hartze ez zaiola sekulan,
Aspertzen gorphutz hillari,
Ez mobimendu, ez hats ez duenari.
Izatu zen hartz maistroa
Astoa bezaiñ gaizoa,
Sinhetsteko hori hola:
Ikhusirik geldi gorphutza zatzala,
Pentsatzen du arras bizi gabe dela.
Hargatik beldurrez baden trunperia,
Biratzen du pataz gorphutz eroria:
Hara-huna badabillka
Bere bi patez aldizka.
Eta hurbillduz musua,
Badauka zelatatua
Hatsaren yalgi lekhua.
Baiña hau hilla da, azkenean dio:
Goazen hemendikan, usaiña dario.
Eta goibeltzen da hauzoko oyhanean.
Arbola gaiñeko tratantea orduan,
Yautsirik, doako lagun gaizoari,
Eta derro: ongi dela miretsgarri
Kito baita hura lotsarekin xoilki.
Eta, anai, gure larrua
Oixtin haiñ ontsa saldua?
Baiña zer erran dauk beharri xilora?
Hurbillsko kabillken hark ezen sudurra;
Hire soiñ-gaiñean zaukala atzaparra.
—Erran zautak iñoiz eztela saltzeko
Hartzaren larrua berak dabillkaiño.
Hill behiñ, eta sal gero.
HERIOA ETA HILLTZERA
DOANA
Herioak eztu nihoiz zuhur dena atzematen,
Bethi partitzera zeren hura prestik dagoen:
Bethi hark bere burua
Bai daduka abertitua,
Azken urhats haren egiteko orduaz.
Ordu hark badauzka, helas!
Bertze denbora guziak,
Egunak, orenak eta mementoak:
Bat ezta tributa zor ez dioenik,
Ez haren dretxotik itzur daitekenik
Erregen umeek munduan sartzeko
Begiak zabaltzen dituzte orduko;
Maiz ordu berean herioak daie
Bekokia itzaltzen urrikaldu gabe,
Mundutik partitzerako
Ez edertasunak, ez handitasunak,
Ez prestutasunak, ez gaztetasunak,
Deusek ez detzake hek salba garabik,
Herio latzaren segaren azpitik.
Noizbait ere mundu hunek den guziak,
Berreturen ditu haren ontasunak.
Hiltzea den baiño deus seguragorik;
Halere derragun, eztela garabik
Gutiago antsia demaikunik deusik.
Urthe ehun bizi ondoan,
Buryes bat hilltzera zoan.
Hau herioari zagokon pleintaka,
Zertan horla herresaka,
Nahi zuen bada eraman lasterka.
Testamenta araoz egiteko utzirik;
Abisatu gabe batere aitzinetik.
Zer! hola, ez bat, ez bi, berehala parti!
Diotza agudeak, aphur bat zaudezi:
Eztu nahi nere andreak hura gabe noan ni.
Badagot illobaso bat oraiño ezkontzekoa,
Etxean ere hegal bat oraiño egitekoa.
Zoin hertxakor zaren nausi barbaroa!
O zaharkitua! herioak derro:
Ustekabetan ez natzaik ni yin atzo;
Ene presaz eztuk hik zeren pleiñitu.
Ez haiza ehun urthe ya bizi izatu?
Paris guzian, hots, dietzadak aurki,
Hire berdiñ zahar agude bertze bi.
Frantzia guzian hamar emadatzik
Baiña abisu zenbait behar hindudan nik,
Eman, huntara hi prepara-razteko!
Orduan nitian xuxen kausituko,
Testasmenta sinatua,
Illobasoa ezkondua,
Etxea ere akabatua.
Zer! hire ezin ibillia,
Zangotako dardaria;
Beharritarik gorthua,
Begietan lanbrotua.
Sudur zilhotarik zikiña darian,
Senti ere hihaurk ez hukeien gisan;
Zentzua arras flakatua
Memorioa gldua
Galdua ahoko gustua:
Ez haudala gero diok abertitu?
Hauk etziren hanbat hiretzat abisu?
Izate guziak hiretzat ya ziren,
Nola hek batere izan ez baziren:
Iguzkiak berak hiretzat alferrak
Ditik bere artha ohituak.
Balia eziñ dakizkiken
Gauzak tuk erregretatzen.
Nik ikhus-arazi dauzkiat lagunak,
Edo hilltzen, edo hillak, edo eriak:
Hauk oro bada zer dire?
Hainbertze abis ezpadire?
Hots, agudea, hots, iharduki gabe,
Gaurgero parti haiteke.
Egiñ duken edo ez hire testamenta,
Republikarentzat guti dik inporta;
Herioak segur arrazoiña zuen:
Hoberena laiteke ezen,
Goatzea mundu huntarik
Nola desterru batetik,
Lehiaz bere herrira
Sumis eta alegera:
Arraizia aurpegian
Bakhea kontzientzia.
Ezen bada zenbat othe
Bidaia luza daiteke?
Agudea, badarasak!
Gazte hoiek ikhus-etzak
Hilltzera dioazinak,
Duda gabe glorioski,
Askotan ere kruelki,
Baiña bethi kuraioski.
Baiñan alferretan, dut egiñen oyhu,
Ez duke ene kharrak, ardiets efetu
Nor ere ezen baita, hilla iduriena,
Hura ohi da hilltzen bethi bortxazena.
HARITZA ETA SESKA
Haritzak erran zioen lehenago sesari,
Badukezu bai segurzuk tristea zertaz pleiñi:
Errege pettitta baduzu gaiñean,
Aski baduzu zer yasan:
Eta haizerik mendrenak,
Apenaz ur-gaiña ximurtzen duenak,
Gurtzera bura zaitu obligatzen.
Nik aldiz gothorki hauzoa hedoien
Dadukat nere kopeta:
Larhunek nola kapeta
Elhe-arraioak ditut bara-razten:
Uhar hazkarrenez naiz ere burlatzen.
Guziak zaikkitzu itsa haize zuri.
Aitzitik guziak iphar goxo niri.
Bazinte bedere yaio ordu onean,
Nere ostroila-zabal puxantaren pean;
Gaixoa, ez zinduke hanbat pairatzeko,
Aski bainintze ni zu defendatzeko.
Baiña ondikoz kasik bethi sortzen zare,
Non ere haizeak errege baitire:
Badiduritzait zerua
Zuretzat dela inyustua.
Zure urrikalpenak, zuhamuxeak derro,
Bihotza net ona dukezula dio:
Baiña utz-azu griña hori.
Haizeek ez dautet niri
Lotsa emaiten gehiago,
Zuri zeroniri baiño.
Doblatzen naiz, hautsi gabe.
Zuk, egia da, orai arte,
Heien kolpe gogorrener,
Azpiz sendo, gaiñez fier,
Iharduki diozute,
Bizkarra makurtu gabe.
Baiña gauden, othoi, azkenaren beira.
Hitz hoiek hjark zerratzala,
Hor dathor furian uhartz urrunetik,
Nihoiz ere athera bere erraietarik
Northeak zukeien ume terriblena,
Haritza iharrotsten hazkarki duena.
Hunek egiten du gogor;
Aldiz seskak badema amor.
Haizeak, kolpeak erredoblaturik,
Bata bertzearen asti gabe ondotik,
Haritz urguillusa haiñ du tormentatzen,
Non hedoien hauzo burua zuena,
Eta erroak hillen herrian zauzkana,
Erroz-gora baitu fiñean ezartzen.
Horla ikhusten dire,maisterrak askotan,
Mendeak irauten, egoitza bertean;
Berthutea pratikatuz.
Eta aldiz ikhusten dire bertze aldera,
Etxe hazkarrenak, yausten errekara,
Bizioa gida hartuz
Gauza guzietan bethi,
Bekio beha azkenari.
IHIZTARIA, BELATXA ETA
ALLAUDA
Gaitztagiñen obra tzarrak
Net-ardura dire gureen eskusak:
Lege hori du munduak.
Menaia hazaten bertzen nahi baduk,
Menaiatu hihaurk bertzeak behar tuk.
Miraill baten bidez, mutill bat hari zen
Hegaztin xehe atzematen.
Mirailleko itxura brillanta ikhusirik,
Aillauda ariñ bat zen hurbilldu hartarik
Belatxa bat fite,
Bisa bis goiean,
Balentzan zagona hegalen gaiñean,
Hura ere ihizitik bethi bizi zena,
Eta oraindik oso barura zuena;
Yautsirik betbetan xori lañoari,
Tonbatik haiñ hurbill, kantuz zoanari
Zaio gaiñeratzen, eta atzapàrretan
Daduka ya segurean.
Hari dela haren gogara biphiltzen,
Hor ditu mutillak sareak zerratzen,
Eta briganta da hartua gelditzen.
Ihiztariari, laster itzulirik:
Utz nazazu, derro, nioan bizirik;
Egundaiño ez dautzut nik egiñ gaizkirik.
Ihardesten dio mutillak ariñki:
Eta xori horrek zuri,
Zer dautzuke bada nihoiz egiñ gaizki?
LEHOIÑAREN GORTHEA
Monarka lehoiñak behiñ yakindu nahi zuen
Zer leiñutarik zeruak sor-arazi othe zen.
Orotara kurrierak
Mezu beraz kargatuka,
Pekoen gonbidatzera
Erregeren gaztelura,
Egorriak izan ziren:
Eskribu harrek zakharren,
Zigillatua fazoiñez:
Illabethe bethe batez,
Erregek nahi zuela
Iduki gorthe pleniera.
Hunen hastean banket bat
Izanen zela ororentzat,
Baiña banket bat handia:
Eta gero komedia.
Tretu noble hartaz hark nahi baitzaien
Oror erakhutsi zoiñ betheretsu zen.
Bere yauregia beraz hark nobleki
Emaiten daie bill-toki.
Baiña hura gaztelua!
Hobeki zaiten deithua
Karnizeria-lekhua.
Odol zaflak hemen, hara-han hezurrak
Ez osoki garbituak;
Huna-hemen larru-puskak,
Eta urrina ezin-yasana
Sudurretan barna betan sartzen zena.
Phu! dio hartz yaunak han sartzearekiñ,
Tapatuz sudurra bere patarekin:
Hark hobeki egin zuken
Holako sinorik egiñ ez bazuen:
Ezen erregek koleran
Egorri zuen kuxean,
Satanen erresumara,
Miñardarena egitera:
Erran nahi da, itho zuen.
Ximinoari net ontsa zitzaioen
Erregek egin bengantza,
Izanik ere garratza.
Gero lodituz mintzoa
Lausengari gaindizkoa,
Eman zen laudatzen yaunaren kolera,
Eta haren atzaparra;
Gero zilloa ere, baita usaina bera:
Zoinaren aldean loren erregiña
Baitzen, zion, xoilki baratzuri miña.
Hunen lausengu soryesa
Izatu zen malurusa,
Eta izatu zuen hartzaren fin latza.
Gure yaun lehoiña nonbait,
Zela niri didurizait,
Robespierren kusi zenbait.
Axeria han hurbill zen:
Erregek erran zioen:
Haugia hi, eta erradak;
Zer ziok hire zudurrak?
Mintza hakit bada oraiñtxe
Itzal eta itzuli gabe.
Bertzeak kuxian: burutik behera,
Mafrundi txar batek daut hetsi sudurra:
Eta khendu baitaut usna,
Erran ez dezaket zer zaitan urrina.
Horla ederki athera zen.
Hau zuri bekizu balia irakhaspen.
Nahi baduzu ukhan, printzeen gorthetan,
Eta bertze yende handien etxetan,
Besta eta ongi ethorri,
Etzaren izan behar, sobra lausengari,
Ez erasle laiñoegi.
Baiñan izan zaite, horlako tokitan,
Ardura zure hitzetan,
Edo gaskoiñ edo norman.
KARROA ETA ULIA
Patar haretsu batean,
Ekhiaren khalda-pean,
Karro bat behin zioan,
Zahar, andere eta frailez kargatua,
Sei zaldi hazkarrez nekhez tiratua.
Barneko yendeak oro yautsi ziren:
Ukho egitera ya zaldiak zoazen,
Hats-hauntuak, eziñduak,
Izerdiz bokatatuak.
Badathor uli bat dena aferatua,
Gan-arazi nahiz karro gelditua.
Badoakote abrer aldera burrunbaz,
Animatu-nahiz hauk bere abarrotsaz.
Husu badabilla hegaztin hattea,
Ausik bat, gero bertzea.
Ikhustearekin karroa doala,
Aira uste du hark demola.
Yartzera badoa timoiñ muturrean,
Gero gutien ustean,
Eragillearen sudurraren puntan.
Mekanika doanean,
Yendea ere treiña onean,
Hegaztiñ antsiatua,
Bere eginduraz hartua,
Sartzen da banitatean.
Hara huna dabill nihon ez dagoke;
Yeneral on baten pare,
Zoiña, bere osteak kuraieztatzeko,
Eta biktoria laster beretzeko,
Herrunkaz-herrunka khexo bailabilke
Herstura publiko hartan gure ulia
Pleiñi da bakharrik oroz dela utzia;
Haren bizkar ere dela artha guzia;
Nehor eztela orotarik
Zaldiak lagundu nahi dituenik
Uruski yalgiten enpeiñu hartarik.
Hari zen fraile gaizoa
Erraten ofizioa:
Othoitzeko zer aroa!
Kantuz zagon damatxo bat;
Zentzu koxkoan hark etzukeien hanbat:
Zer tenore hauta musika egiteko!
Gure uli lamera doakote listo,
Beharri kantaletara
Bere kantua egitera:
Eta oraiño egiten ditu
Asko horlako haur-tretu.
Haiñitz nekhe iragan eta,
Kotxea goieratzen da.
Ha! dio uliak oraintxe,
Hats handia har daiteke.
Hanbat egiñ dudanean,
Huna ene yendeak zelhay ederrean.
Hola! zaldi, yaunak, nork bere kontua,
Dudan nik nere pagua.
Yende artean badire asko
Uli haren iduriko:
Noiz nahi bertzeren prest eskolatzera
Eta afera orotan sudurra sartzera.
Hastean badkite zer egin behar den,
Ondoan badakite zer egin behar zen.
Bertzeentzat bethi dotor handi dire,
Aldiz beretzat ez xoil aprendiz ere.
Horlakoak etxetik khasatzeko dire.
Bertzen egitekoez hainitz dakusanak,
Gaitzki egiten ohi hark ditu bereak.
ARRANOA ETA PHIKA
Hegaztinen erregiña
Arranoa deithzen dena,
Eta phika elhati Margota madama,
Bazoazen paseari,
Phentze buru bata gaindi.
Xoko baztertu batean,
Batzen dire ustekabean.
Margota izitu zen: aldiz arranoak
Ya ontsa bazkaldu zuenak,
Baderro: Komai, ez izi:
Goazen biak paseari.
Yupiter han goiekoa
Yainko ororen gaiñekoa,
Ardura omen da eneatzen,
Okupatua den arren
Mundoaren gobernatzen.
Ni zerbitzari harena,
Orok ongi dakitena,
Noiz edo noiz naski enea naiteke
Nere nausiaren pare.
Hots! denbora pasa, solhas emadazu;
Zeremoniak uzkitzu
Mokolux kuxean lothu zen erasten
Huntaz, hartaz, oroz; gauza hortan ezen,
Ezta ema zaharrik, ez eta edanskorik,
Hari konparatzekorik.
Etzen gure agasak deus ez zakienik.
Non zer pasatzen den nahi dio ekharri
Dama arranoari berri.
Yauzi motxka dabillala,
Toki batetik bertzera,
Espiun paregabekoa,
Yainkoak badaki helas! nolakoa.
Eskaintza hau gaitziturik
Eta koleran sarthurik,
Arranoak derro: Xuhurra baduzu
Zure etxea goarda zazu:
Hitzuntzi, Mokoluz, adiu:
Nere gorthean eztut nik
Zaren bezalako hitzkari beharrik;
Karatera hori hagitz da txarra ezen
Margotak etzuen bertzerik galdetzen:
Sobra zen tokian, ez baitzen fidatzen.
Ezta gauza ustetzen den bezalakoa
Printzen egoitzetan, sartzeko dretxoa.
Hetan trantze kruelenak
Estire falta direnak.
Espiun, erreportarik
Han dire topatzen, bekokiz arraiak,
Bihotzez bertzelakoak:
Gorderik yazarle bata bertzeari;
Ororentzat dire legez higuingarri.
Urus toki hetan, Margotak bezala,
Dituena bi yaunzkura:
Bata bere herrikoa,
Eta bertzea hangoa.
BI AHUNTZAK
Egiñ dutenean beren alha-aldia,
Lotzen zaie ahuntzer ibilli nahia:
Gogoz arinsko, eta libertate gura,
Badoazi kurri fortuna-ketara.
Hurbill balinbada halako tokirik,
Ez bide, ez bidexka nihora ez dutenik,
Ez-ta giza oiñ arrastorik,
Kaprizak hetara daramatza bethi.
Arrokaz-arroka, leze-hegiz-hegi,
Net artexki badabiltza:
Aziñda igaillea deusez ezta lotsa.
Zoazila beraz horrela ahunmtx bi
Zoiñ bere alde kurri-kurri,
Biek zutela ere berdiñ patta xuri,
Urrundu ziren hatterik
Phentze beherekotarik.
Zirenean zoiñ bere alde hola aphur bat ibilli,
Elkhar gana gerthuz zuten bidea hek itzuli.
Ibai batek ditu biak separatzen;
Zubitzat han ezta soliba bat baizen:
Zoiñtan andreier bi soiñez soiñ yarririk,
Pasa ez bailaizte salborik.
Bertzalde ibaiak han zaraman gaiak,
Eta uren ondo handiak,
Behar zituen izitu
Eta lotsaz herabetu,
Gure bi marimutillak.
Bedariak lanyer hauk guzien bistan,
Finkatzen dire xedean.
Batek bi haiña hetarik
Egiten du bere aldetik
Zubian sartzeko urhats bat,
Bertzeak ere orobat.
Gogoratzen zaizkit niri bada oraintxe
Betan errege bi puxant eta noble,
Luis hamalaurgarrena,
Eta Philip laurgarrena,
Bidasoaren uretan,
Irlaxka ospatu batetan,
Elkhar-ganatzen direla
Ezkontza bat egiñ han behar dutela.
Hala urhatsez-urhats eta musuz-musu,
Zubian badoazkitzu
Gure andre kurritzalleak.
Baiña nola ziren biak nola biak,
Ethorkiaz fiertuak,
Zubi erditsura heldu direnean,
Biek amaiñatu ez zuten nahi izan.
Glorios baitzen bat, bere iraganetan,
Bazuela ahuntz bat, Yupiter haurrean
Bere errape urusaz bazkatu zuena,
Amalthea deitzen zena.
Bertzeak zakharla titulu bertze bat
Zuena goratzen edozeiñ bezanbat:
Kopetaz kopeta zubian yarriak
Gure andere hisitiak,
Ez beharrez elkhar utzi
Pasatzera lehenbixi;
Sobera lehiaturik,
Biak betan lerraturik,
Urera ziren erori.
Hori bera da gerthatzen
Maiz fortunaren bidean;
Batak bertzeari zeren
Irabaz-bide berean
Nahi baitio yazarri,
Ez dadiñ yalgi hobeki.
Etsaiari dio halaber bertzeak
Egiten bertzen hainbertze;
Hala non finean biak
Errekaratzen baitire.
AXERIA, ULIAK ETA
SAGARROIA
Axeri bat behiñ, oyhantar zaharra,
Nihon bazen eta madre eta maltzurra,
Ihiztariz kolpatua,
Zatzan basan hedatua.
Odol-trazak gida laster haren-gana
Suryitu zen hegaztina
Ausikilari samina
Ulia deitzen duguna.
Pleintaka zerura hasi zen eria,
Nolaz zuken harrek haiñ etsai zoria,
Haiñ bertze pairatu behar ukhaiteko,
Uliez fiñean yana ere izaiteko.
Zer! hauiek gaiñera dathorzkidan niri
Oyhantar orotan bada abillenari!
Noiztik hunat axeria
Da poxiñ haiñ berezia?
Eta buztan hau zertako?
Badea deusetarako?
Karga inutil bat ez dea?
Hoa! animale ladrea
Dakikela madarika!
Komunetik hadi bazka.
Sagarroi bat handik hurbill bizi zena,
Presuna aiphatu nik oriño ez dudana,
Badathorko urrikaldurik:
Duela ordu beretik
Nahi gaizoa libratu
Oste khexos, ostriñatu
Haren ausikietarik.
Ehunka nere sistetan
Sarthuko ditiat bertan:
Eta eztuk izanen, hauzo,
Derra, aboro pairatzeko.
Ez, bertzeak derro; begirauk ni-gatik,
Holakori egitetik.
Utz-kik bere othuruntzaren
Trankill-trankilla akabatzen:
Hauk asexe dituk: tropela berri bat
Balathorkiket giñerat,
Kruel, hamikatuago:
Ez laitek enetzat segur hobeago.
Yende-artean bethiere
Falta ezta gose eta yale.
Gorthetan, tribunaletan,
Sal-eroslen botiketan,
Nasai hauk aurkitzen dire:
Sos arrapatzaille, yenden xukatzaille.
Populuak ere, noizpait unhaturik
Eta koleran sarthurik,
Edo xarlatanek, aise trunpaturik
Dukenean egiñ reboluzionea,
Gauza da duda gbea,
Aseak baditu khentzen,
Goseak tuela hartzen:
Bere kortea ere batere ez hobetzen:
Baiña areago bai segurez bihurtzen.
LISTORRAK ETA ERLEAK
Ofizialea zoiñ den,
Obrak dauku erakhusten.
Ezti-breska zenbait, utziak debalde,
Bazauden yaberik gabe.
Ethorririk listor batzu,
Nahi izan zuzten beretu.
Erlek egiñ zuten kontra:
Eraman izan zen gauza yuietara:
Hartu zen ere yuietzat
Hartako zen listafin bat.
Yuiatzea gauza etzen errex hanbat.
Baziren bai lekhukoak
Haltoki bazerratenak,
Ikhusi zirela airetan
Ibiltzen luzaro, bresken ingurutan,
Halako animale batzu
Hegaldu, ta burrunbatsu,
Luzesko gorphutzez, kolorez ubelak,
Erleak ziduritenak.
Baiña zer! listorrer ere
Marka hauk badozkote.
Arrazoiñ horietara,
Gure listafiñ lamera
Atrebitzen ezta deliberatzera.
Eta nahiz ukhan argi gehiago
Ankesta berri bat behar dela dio.
Deitzen dute lekhukotzat
Xinaurrieria oso bat.
Baiña pontua halere
Argitzen ezta batere.
Orduan, yendeak, hauk oro zertako?
Erle zuhur batek dio.
Sei illabete ya baduke nonbait han,
Gauza ezin yuiatuz dagola dilindan.
Ikhus-azue garela
Hastean bezain gibela.
Horla doala denbora
Eztia doa galtzera;
Yuieak, klaro errateko,
Ordu luke khexatzeko.
Ala, oraindik ez othe du,
Aski hartza milikatu?
Hanbat ankesta eta palabria gabe,
Pondu hau trenka daiteke.
Lanean loth gaiten, gu gure partetik,
Eta listorrak beretik.
Horla da ageriko ezen,
Zoinek dakiten egiten
Yusa haiñ gozo batekin,
Breskak hanbat antzerekiñ.
Desafio horlakoa
Etzaiten listorrer izan gustukoa.
Eta errefusatuz, erakutsi zuten
Antze horlakotik hek zoiñ urrun zauden.
Eta erleen faboretan
Yuiamendua zen eman.
Hauzi guziak oxala
Balire yuiatzen fablean bezala!
Eta kausa orotan segi
Turkoen moda baledi
Ez laite bertze kodarik
Zentzu naturala baizik:
Ez eta haiñbertzen gastatu beharrik.
Baiañ orai gaituzte biphiltzen, iresten,
Luzamenez arruinatzen.
Fiñean, hanbat da egiten,
Non ostria bethi baita yuiearen,
Koskoak xoilki partiden.
EMAZTE ITHOA
Nik ez nerrake: Ezta deusik,
Ema bat ithotzen baizik.
Ezen ezta guti hori:
Zor zaio ere setsoari
Dadiñ erregretatua;
Delakotz giza-kastaren erdi preziatua.
Ez derat hau funtsik gabe:
Denaz gero kestione
Ema batez fable huntan,
Ibaso baten uretan,
Ondiko lastimosenaz,
Bere fiña ukhan zuenaz:
Erran nahi da, itho zenaz.
Senharra zabillan gorphutzaren billha,
Nahiz, komeni bezala,
Egiñ azken ohoreak,
Frogu, orazioneak.
Hala beharra ere, orduan
Ondikozko ibaso haren hegietan,
Yende bazabillan gerthuz pasaietan,
Gerthatu zenaren berri yakiñ gabe.
Senhar hunek beraz galdetzen diote:
Ea ikhusi duten
Haren andrearen
Nihon trazarik batere?
Ez, derra batek hetarik;
Baiña beherago ganik,
Segituz uren yautspena,
Dukezu ediren xerkatzen duzuna.
Bertze baek aldiz baderro kontrara:
Hobe da itzul zaiten gibeleko aldera,
Gaiñ-aldean xerkatzera.
Zenbat nahi gaiak deraman beheiti,
Emen ohizko hisiak,
Eta kontra egiñ nahiak,
Segur da gorphutza daramala goiti.
Aski sasoiñ kontra hemen
Haiña hura zen burlatzen.
Kontra-egiñ beharraz bada kestione,
Arrazoiñ zuen-ez nik aise ez nerrake.
Baiña emaren baithan, defaut horlakoa
Dadiñ edo ez dadiñ baitezpadakoa
Gauza da den segurena,
Harekiñ sorthuren dena
Berarekin hillen dela:
Eta kontra-eginen hark bethi duela
Hill eta ere ahal bada.
SABELA ETA MENBROAK
Behar zaiten izan erregetasuna
Nere obraren hastapena:
Alde gisa batetarik
Konsideratuz gerostik,
Gaster yaunak dakhar haren imayina.
Deusik harrek badu falta,
Gorphutz guzia pleiñi da.
Harentzat bethi lanean
Haritzeaz, azkenean
Aseak menbroak, egiñ zuten xede,
Elkhar aditurik, deusik hari gabe
Nor bere alde bizitzeko
Ale aithorenseme, lazo,
Harrek, zerraten, gu gabe,
Airez bizi behar luke.
Kargako abreak iduri,
Nekhatzen gare net, darigula izerdi.
Eta guzia norentzat?
Bakharrik alfer horrentzat:
Deusik ez dathor guretzat.
Egiten du har eta eman;
Dathorkiona zergetan,
Badoako faboretan:
Gauza berdiñ da horlatan.
Harentzat guziak trabaillatzen dire;
Haren ganik xaindez, orok hartzen dute
Bere mantenimendua.
Hark langille penatua
Bizitzeko du laguntzen
Negozianta aberasten,
Yuieak hark ditu, oneski pagatzen,
Laborariari hark nekhea ariñtzen,
Soldadua sariztatzen:
Fiñean, emaitzak ehun tokitara
Barraiatzen dituela,
Arrimu onean harrek ezarria
Daduka estatu guzia.
LIBURU LAURGARRENAREN AKABANTZA
LIBURU BORTZGARRENA
ERHOA ZUHURTZIA SALTZEN
Zaude urrunsko bethi zoroen menetik,
Kontseillu hoberik ez demaitzuket nik.
Zuhurrena daite bethi
Ihes egitea kasko arrailduari,
Aire sartzen zaionari:
Erhoekin trebe izan nahi denak
Ez duke kaskoa betheena berak.
Erho bat zabillan karrikaz karrika
Zentzua saltzeko bazuela oyhuka.
Eta yendea ostez,
Erosi beharrez,
Bazoakon herresaka.
Lehenik bazuten asko yasaiteko
Erhoaren eskarnio
Bazaraman gero bakotxak berekin.