Ainarak herrira itzuliko dira - 8
birziklatuz naiz naturarekin
biziko zorionean.
2013ko maiatzaren 26an
2
Aske Guneak arantzak baztertzeko,
eskubideak sano eskuratzeko,
bortizkeria hemendik haizatzeko,
boterearen zigorrak gainditzeko,
gatazka zuzen demokratizatzeko,
bakeari geroa ziurtatzeko,
zauritutako bihotzak sendatzeko,
esker onaren soekin hunkitzeko.
1
Bulebarrean bildu gara eusteko,
berdin Zumardian zubia janzteko,
espetxeratzeen kontra jarduteko,
kartzelak batera hustuta uzteko,
desobedientziaz garden ikusteko,
erdiets dezakegula esateko,
utopiaren bidea marrazteko,
etsipena kemenez ekiditeko.
288
Aske guneen askatasunean
3
Ertzainak tamalez ez dira heroiak,
soilik dira Espainiaren morroiak,
bere agindupean dauzka borboiak,
oro ahultzen gaituen bizkarroiak.
Donostian esan zituzten idoiak,
Ondarroan erabili modu lohiak,
hurrenekoan has daitezke jipoiak,
iraungo du baina doinu herrikoiak.
374
4
Herri harresia eskutik heltzeko,
erkide jazarriak aterpetzeko,
elkartasuna poliki hedatzeko,
zapalkuntza jarrita deuseztatzeko,
demokraziaren falta salatzeko,
herrian berdintasuna ereintzeko,
urtetako malko beltzak gozatzeko,
aro berria gozoro erditzeko.
2013ko ekainaren 2an
6
Kartzelan dituzten arren sarrarazi,
kideen ereduak du irabazi,
kontzientzia zaigu zoragarri hazi,
Aske Gunea zer den dugu ikasi.
Esperantza ezin dute galarazi,
libre bizitzeko grina gerarazi,
herri harresia ez delako sasi,
baizik euskaldunen nahiaren garrasi.
5
Aske Gunea, zu zarelako baikorra,
zure baitan dago gaztedi jatorra,
izango zara dir-dir gure altxorra
herritarrok behar genuen motorra.
Intsumisioa da eraginkorra,
mendekua bihurtuko du galkorra,
lor dezagun askatasun iraunkorra,
euskarak gal ez dezan bere alorra.
289
Untzagan elkartzen ginenean
376
1
Euriarekin oroit naiz
agertzen zinenean,
irriño bat marraztuta
aurpegi leunean,
Isasitik jaisten zinen
gabardina soinean,
Untzagan zure zain dontsu
egoten nintzenean.
2
Taberna batean ginen
jartzen goxo txokoan,
zerbait afaltzen genuen
bare hango giroan,
gure planak genegitzan
gustura jandakoan,
zoritsu egoten nintzen
maite, zure alboan.
4
Zu eta ni bizi ginen
bikain iraganean,
gu memento hartan geunden
xarmaren larrainean,
horixe baieztatzen dut
ziegan nagoenean,
goiz-argian maiteminez
esnatzen naizenean.
3
Guk ez genuen sentitzen
hotzik negu gorrian,
eskutik samur helduta
iluntze hozkirrian,
arnas lurruna hasten zen
poliki aldarrian,
“gu gabiltza”, genioen,
“modu zoragarrian!”.
5
Izar denak egon arren
erabat estalita,
gau beltzuria zitzaigun
iruditzen polita,
alai genbiltzan batera
ilusioz jantzita,
aterkitik euri tantak
erortzen ikusita.
378
6
Iretargia borobil
ateratzen zenean,
luzaro egoten ginen
agurtzeko unean,
bihotzak zebiltzan gertu
taupaka gauminean,
amandrearen distira
jasotzen zutenean.
7
Besarkatuta gozoro
gaueko soseguan,
entzuten genuen hontza
uluka inguruan,
artizarra keinuka zen
pizten dir-dir orduan,
bere grazia eskainiz
ortziaren ortuan.
8
Gure Untzagako plazan
ginelako elkartzen,
zurekin atseginez naiz
oroitzan kulunkatzen,
askapenaren zuhaitza
hasi gara kimatzen,
gerezia onduko da
has gaitezke ospatzen.
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
379
2013ko ekainaren 9an
290
Hegaztiak bat: kaleko usoak
380
1
Uso zuriak pausatu dira
herriko haurren jolaslekuan,
guraso batek uxatu ditu
tokia zikin utz ez dezaten,
ez ziren nahita heldu ordea
hegazti apal moko-meharrak,
guk genituen jarri plazetan
ogi apurrez elikatzeko.
2
Orain guretzat usoak baino
dira arratoi hegalariak,
hor nonbait tamal ahaztu zaigu
zein goxo geunden eurei beha,
polita zena hegan zeruan
zatar samarra ei da kalean,
garai bateko haurren desira,
maite genuen uso zuria.
2013ko ekainaren 16an
1
Umeak lez zirraraz goaz ehunka plazetara,
bihotzen taupadekin iristeko kartzeletara,
ilusioa bidaltzeko gure arimetatik,
zigortutako lurraldearen lau bazterretatik,
eskuarekin oratuko diogu asmoari,
presoei sostengua emateko ekintzari,
pankartak sendo helduta egingo dugu bidea,
bete daitezen gutarren ametsak eta oldea,
egitasmoa ez doa inoren kontra bestalde,
baizik lur honetan bizi garen herritarren alde.
291
Plazetan batuko gara hutsik dauden
aulkiak bete arte
2
Xalo batuko gara iragana ez ahazteko,
oraina behingoz ontzeko, geroa irabazteko,
Udaberrian elkartasuna marrazteko,
isiotu dugun garaiaren lurrina arnasteko,
kartzelak hustuta bikain askatuko garelako,
bizkarrak hola elkar laztanduko ditugulako,
herra nahi dugulako eskubidean deuseztatu,
deserrian dagoen ziega goibela brau zartatu,
Herriraren ekimenak direlako egokiak,
ez dira bihar hutsik egongo kutunen aulkiak.
382
2013ko ekainaren 16an
292
1978ko urtarrilaren 11: Xefe eta Txintxo gogoan
3
“Polizia bat hilotz da
suertatu tiroketan”,
esan zuen Martin Villak
prentsarekin berbetan,
irria zeukan ordea
nabarmen ezpainetan,
euskaldun bi zeutzalako
erailda odoletan.
383
2
“Hogeita hamabost urte”
oroitzak dit aitatu,
urtarrilaren hamaikan
segada zen gertatu,
Txintxo eta Xefe tiroz
zituzten zarratatu,
Iruñean poliziak
hori zuen hautatu.
4
Martin Villak zuenetik
egin aipu krudela,
sarritan mugituko zen
markagailu itzela,
ordutik emendatu du
txanponekin sakela,
geuri utzi eta gero
uzkurtuta sabela.
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
1
Martin Villak zuenean
harro eman berria,
bortxa elikatu zuen,
haserretu herria,
geuretzat irain bat izan
zen esaldi larria,
“bi eta bat irabazten
goaz” izugarria.
384
5
Gure inguruan zuen
gordin hazi negarrak,
gatazka konpondu barik
erre gintuen garrak,
Martin Villak aldiz ditu
ezagutu aparrak,
Munduak epai ditzala
behingoz halako harrak.
7
Madrilek nahi duen arren
erein sasi zikina,
azken urteurrenetan
ondu zaigu samina,
gatazka konpondu baita
aberri honen grina,
“Xefe, Txintxo, askatuko
gara!” da gure zina.
6
Martin Villaren jarrerak
sakon gintuen mindu,
maltzur nahi izan zituen
euskal nahiak birrindu,
faxista horri diogu
baina poza hebaindu,
Aieten dugu beraren
asmo txarra lorrindu.
8
Hiletetan egin zuen
zirrara iluntzean,
Ordizia zein Altzaga
zeuden blai agurtzean,
Txintxo eta Xefe daude
gutarren baratzean,
ihintzak laztantzen ditu
argia urratzean.
2013ko ekainaren 23an
1
Euskal Herrian ez dugu ikusi
hegan bakearen usoa,
etengabe pairatu dugulako
estatu txarren erasoa.
Uso hori pozarren etortzen da
olibondo hosto batekin,
baina nekez etorriko da hona
gaurko baldintza eskasekin.
Hemen askapen bideak ditugu
bidegabe galarazita,
Giza Eskubideen lur ederrak
kate astunekin itxita.
293
Hegaztiak bi: bakearen usoa
386
2
Bakearen usoa, zatoz arren,
pausa zaitez gure plazetan,
denok atseginez ibil gaitezen
gatazka barik karriketan.
Gizaki berria jaio dadila
zoritsu aske bizitzeko,
benetako demokrazia zuzen
euskal lurretan ezartzeko.
Usoa zurekin dirdai nahi nuke
ospatu bihar amnistia,
udaberrian berriz ikusteko
otea eta gorostia.
2013ko ekainaren 30ean
2
Oilar gorriak, Sirian gura ditu
ustezko iraultzaileak sostengatu,
Azawaden aldiz egurtu zituen
uranioa ziurtatzeko asmoz,
elkartasuna nonahi ehundu ordez
ero dabil egoismoa sustatzen,
bere demokraziarekin dihardu
herri txiroak bidegabe zanpatzen.
1
Kaio bi zeru garbiaren azpian
hegaldari itsasoaren gainean,
ikuskizun apal hori behatzea
polita ohi da izaten udaldian,
kartel urdinen kaioei ordea
goiko sabaia marroi bihurtu zaie,
alderdi kideak aberastu nahian
diruarekin kakaztu direlako.
294
Hegaztiak hiru: bi kaio eta oilar bat
3
Kaioak eta oilarra baino lehen
arrano inperialak ziren zitalak,
herri xumeak kontuan hartu barik
lurrak eta urak banatzen zituzten,
guk euskaldunok sufritu genituen
orain lez oinordeko nazkagarriak,
monarka izugarri ase ezinek
bortizki ziguten zatitu txokoa.
388
4
Kaioak hega egiten dakuskigu,
oilarra goizero kantuan dantzugu,
Madril eta Parisetik etorrita
zirinekin harro zikintzen gaituzte,
baina guk izakiak maite ditugu
Ama-lurraren arauen barrenean,
naturaren graziak babes gaitzala
hegazti faltsuak jasan ez ditzagun.
2013ko ekainaren 30ean
3
Bere umorea da
zinez kutsakorra,
arlo askotan baita
horrela motorra,
erabat lautu digu
aldapa gogorra,
irribarreaz blaitu
kartzela lehorra,
inguru ezkorra du
bihurtu baikorra.
2
Urte asko darama
herritik kanpora,
borrokan erori zen
gatibu zulora,
kartzelan usatu du
ganoraz denbora,
euskara ikasita
egin dezan gora,
euskaldun helduko da
zoritsu txokora.
4
Txantxekin murrizten du
kartzelan laharra,
zirtoekin argitzen
etxarte nabarra,
herriminak duenez
zeharkatzen marra,
adorea eskaintzen
digu barra-barra,
gau beltzean dirdai da
amandre zaharra.
1
Ate baten kirrinka,
hasi da eguna,
irteteko prest dago
kideko hiztuna,
begiak pozten zaigu
egin ezaguna,
bere alboan pena
dirudi biguna,
suspertzen du etsita
dagoen urguna.
295
Kide irribarretsu bati esker onez
5
“Bizipoz barik”, dio
“ez dago biderik,
ezta ere tamalez
geroko xederik,
kide denok batuta
badago eusterik,
hola ez duzu hemen
izango ajerik”,
berari esker ez dut
izaten nekerik.
390
6
Halako lagunekin
ni nago gustura,
sentitzen dudalako
naroki onura,
zurekin dut aldendu
erraz asperdura,
zure turrusta daukat
oparo eskura,
kartzela gainditzeko
behar dudan ura.
2013ko uztailaren 7an
1
Inperioen sinboloak izan ohi dira mehatxagarriak,
zekuskiten eremuetan gertatzen ziren triskantza larriak,
Erromak, Arranoa zeraman lapurtzeko hamaika lurralde,
harro azpiratu zituen kulturak bere ospearen alde,
hola oldartu baitziren armadekin monarkia europarrak,
Arrano inperialak astinduz zituzten hildu herri zaharrak.
296
Hegaztiak lau: arrano inperialak eta
geure arranoak
2
Nafarroako erresumaren arranoa omen zen narea,
horregatik ehizatu zuten monarka gaitzek hedatuz sarea,
Arrano Beltza gogoko zait ez delako izan erasokorra,
bere xedea soilik zelako defendatu nafarren alorra,
sinbolotzat ez du hartuko baina bihotz errepublikanoak,
baizik libreki euskal mendietan biziko diren arranoak.
2013ko uztailaren 14an
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
391
297
Hegaztiak bost: Puertoko hegaztiak
392
1
Kartzela honen erdigunean dago
hegaztien talai gorrixka zantarra,
lehen bertan soilik nekusan kaio bat
eta noizbehinka kalandria polit bat,
orain mordoka dabiltza garrasika,
gure zigorraren gainean lehiatsu,
kupularen gailurraz jabetu nahian
zelatatzeko egokiro zaborra.
2
Kartzelan kaioak ugaritu dira
mugagabe hazi delako zaborra,
etxartean maiz dakuskit pausatuta
botatako pusken bila etorrita,
sirenotsarekin ziplo izututa
baldar hegan eginez alde dagite,
hurrengo batean berriz itzultzeko
jateko beharra zerbait berdintzeko.
4
Ogoñoko kaioak gogoratuta
burutapen hauek inguratu naute,
hango zeruari beha uste nuen
itsasertzeko hegaztiak zirela,
egun, bidea ergel erakutsita
aldraka dabiltza zabortegietan,
Ama-Lurra ez dugulako maitatzen
izakien izaera dugu txartzen.
2013ko uztailaren 14an
3
Kaioak lartxo emendatu badira
txori txikiak aldiz gutxitu dira,
hormatxoriak auskalo non dabiltzan
txioak ia ez ditugu entzuten,
belatz goseti pare baten aldetik
eraso itzelak sufritzen dituzte,
bizitza galtzen dute haien onuran
kumeak indarge utzita kabian.
298
Tabakoaren drama kartzeletan
394
1
Kartzelan ozen, “hau drama!”, diot
erruz delako erretzen,
preso askoren patrikak dira
kearen truke zulatzen,
tabakoak du hemen nabarmen
osasuna izorratzen.
Zenbat birika ote da hola
pozoi horiaz kutsatzen?
Zenbat bronkio zentzurik gabe
txakur eztulaz ahultzen?
2
Preso gaixoak pipatu nahi du
nikotinak behartuta,
dirurik gabe dabil eskean
lotsa sakon lurpetuta,
tabakoa da bere galera
minki dauka zigortuta,
aldiro ditu zigarrokinak
hartzen baldar makurtuta,
karkasa franko zikin utzita
etxartean banatuta.
4
Borondaterik ez duelako
presoa dago hilduta,
tabakoaren azpian dauka
etorkizuna galduta,
ez dakit zelan iraun dezake
ke artean ilunduta,
nik aspaldian baztertu nuen
kalteekin higuinduta,
nikotinaren kiratsarekin
nengoelako minduta.
3
Presoa dago keari beha
pentsatu barik zorretan,
murriztuz petral elikadura
zigarroen ohoretan,
xaboia dizu larri eskatzen
sartzen denean dutxetan,
arnasa ezin hartuta zaio
loa eskasten gauetan,
ez du merezi halaxe bizi
kartzela lar goibeletan.
5
Tabako beltza edo gorria
bilduta edo biltzeko,
zu presoago zaude irrika
duzunean pipatzeko,
itzal ezazu gaur zigarroa
bihar berriz ez pizteko,
diru pixka bat izango duzu
hobekiago jateko,
kirola udan eta neguan
gusturago egiteko.
396
6
Ero pipatuz zaude lotuta
erabat kateatuta,
zure gorputza dago horrela
kearekin mugatuta,
burua sano izango duzu
tabakoa uxatuta,
konpai, aldatu zure bizitza
baitatik kanporatuta,
kalean edo kartzelan zara
sentituko gaztetuta.
2013 uztailaren 21ean
1
Akondiatik nekusan arranoa, gaur egun han al da biziko?
Kalamua ondoan airean, ote da trebeki eskegiko?
Beharbada oraindik gogoko zaio Eibar aldeko zerua,
handik hur atonduta eduki lezake kabia segurua.
Desio hauek piztu zaizkit geroa nabilelako ehuntzen,
dakidalako arranoak bere talaia duela preziatzen.
299
Hegaztiak sei: Kalamuako arranoa
2013ko uztailaren 28an
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
2
397
Ez dakit harraparia etorriko zen nahi izan zuelako,
edota derrigorrez sorlekua hondoratu ziotelako,
tamalez, gizakiak horixe dagigu sarri gupidagabe,
lurraldeak diruaren truk ditugulako hausten etengabe.
Kartzelatik “berriro ikusi nahi nuke”, diot modu onean,
Akondiatik luzaroan agurtzeko biharko zorionean.
300
Hegaztiak zazpi: beltxargak ez dira basatiak,
baizik zisneak
398
Atzo bezala hegaztiak dakuskit
igerian goiz-argiaren unean,
zisne bi dira, arra eta emea,
izen bereko aintzira gardenean.
Irrazionalak ei direla diogu
geure handiustetik begiratuta,
euren arteko harremana ordea
bikain daukate izadian zertuta.
Ugaltzeko sasoia iritsi zaie,
naturalak baitira halakoetan,
bizitza partekatu nahi dutelako
dihardute limurtzeko jolasetan.
Leun ferekatzen dituzte lepoak
udako egun polit oskarbietan,
izaki dotore hauen izaera
islatuta geratu zait ninietan.
2013ko uztailaren 28an
3
Bizardun batzuek dute
zabaldu ikurrina,
aberri zapalduaren
sinbolo apal mina,
udalak ez duenez nahi
ipini, hau iraina!
Arrantzaleek baitute
eskegi alajaina!
2
Ikurrina dugunean
ikusi eskegita,
begiak busti zaizkigu
zirrarak atxikita,
Maiak aldiz dakusanez
balkoia estalita,
irria geratu zaio
haserre itzalita.
4
Soka kanaberaz dute
jaurti eta tenkatu,
ikurrina teilatutik
artez zintzilikatu,
Munduak liluratuta
“aupa!”, du oihukatu,
“eusko izan zaitez”, dio
Maiari aholkatu.
1
Uztailak sei Sanferminak
nekez dira lehertu,
Maia auzapez eskasa
lar delako pipertu,
txupinazoa ziplo du
burugabe atertu,
ikurrinak duelako
enparantza edertu.
301
Uztailak sei: Maia auzapeza, ikurriña eta gu
400
5
Jendea plazan ari da
begira txundituta,
udaletxean eskuina
dago aztoratuta,
gazte lerdenen asmoa
zoragarri zertuta,
gutarren bihotzak daude
punpaka suspertuta.
7
Nafarroak oparo du
egia barreiatu,
demokrazia faltsua
garbi azaleratu,
polizia duten arren
errabiaz xaxatu,
euskal herriak ezingo
dituzte aienatu.
6
Franco kriminalak zuen
ikurrina zirtzildu,
diktaduran bere sona
bortxaz ia isildu,
Nafarroan UPNk
gura luke amildu,
makurren harrokeria
ausartek dute hildu.
8
Fermin Deunak jator ditu
bizardunak babestu,
atxiloketa horrela
aise dute saihestu,
entzierroan lez dugunez
bizitza hemen estu,
ikurrinarena dugu
gatibuok mirestu.
2013ko abuztuaren 4an
1
Oilarra ez da zital portatzen,
ez du sekulaz lizun estutzen,
harro samarra dirudi baina
ez du oiloa koldar jipoitzen,
gandorra eta ezproi zorrotzak
zelaian ditu sano usatzen,
berea soilik genetika da,
berezko zerak du gobernatzen,
egunsentia hasten denean
hagan igota ohi du kantatzen.
302
Hegaztiak zortzi: oilarra ez da harro portatzen
2
Puta-zain putzak bizi nahi luke
oilar beltza lez haren batean,
boterearen sinbolo gisa
neskatxak lotu bere katean,
oilategian hola omen da,
gordeta daude ezinbestean,
burdelean maiz gertatzen dena
bortxa aldiz da bete-betean.
“Oilartu baino”, diot argiro,
“berdintasuna zut jendartean”.
402
2013ko abuztuaren 11n
2
Dirua jokoan dagoenean errukirik ez,
herriak zanpatzen dira urrea ustiatzeko,
monarken ardura bitxiak biltzea izaten zen
gizatasunik gabe guden gastuak ordaintzeko.
Lurraren erraietatik erauzi ziren metalak
Europako hantusteen biziera gorpuzteko
horrela lurperatu zituzten arimak Potosin,
inperio maltzur baten boterea babesteko.
1
Beleak harribitxiak gutiziatzen omen ditu,
berak ez du horretarako sentimenik ordea,
agian distira erakargarri egingo zaio,
beharbada urreak nahasiko dio oldea.
Metalak eskuratzeko grina kriminalak baitu,
horregatik hartu zituen menpean afrikarrak,
sarraskitu Ameriketan hainbeste indigena
dotoretzeko zikoitz lepoak eta atzamarrak.
303
Hegaztiak bederatzi: belea eta urrea
3
Bele batek inoiz ez luke sarraskirik egingo,
ez liguke urreagatik birrinduko bizitza,
ez lizkiguke pozoituko urak zein lur onenak
naharotsu zena bilakatzeko tamalez hitsa,
ez luke aldra bat osatuko gu esklabotzeko,
ergel emateko altxorra gurtuz bizialdia,
izaerak asmo hori galaraziko lioke
ez delako gaizkile ustel bat baizik izadia.
2013ko abuztuaren 11n
404
2
“Estresak dizkit minkor hanpatu
zainak lokien gainean,
hori gertatzen zait ardurekin
aztoratzen naizenean”,
pixka bat larri esan zenidan
hitz egin genuenean,
udaberria isiotu barik
beltzuri zegoenean.
1
Presondegian eta kalean
edozein min da tristura,
burukomina datorrenean
dirudi dena malura,
baitan sentitu gura zenuke
ihes zaizun joan onura,
zugana itzul dadin gardenki
amets ederren lilura.
304
Burukomina udaberrian igaroko zaigu
3
Zenbat arazo hainbeste kezka
hor dator burukomina,
tarte horretan bizitza zaizu
bihurtzen estu osina,
aspirina bat irentsi duzu
arintzeko zerbait mina,
desioetan babestu zara
azkar dadin eragina.
406
4
Konpartitu nahi nuke maiteño
ari zarena pairatzen,
zirri leunak dituelako
burukominak sendatzen,
bakardadeak tamalez ditu
penak ilunkor metatzen,
plazerak aldiz zoriona du
ariman naro sustatzen.
sasataka azkenaldian,
odola astun samar ei dabil
horko zainaren hodian,
xingola bat dut kopetan lotu
ganoraz lo egin nahian,
begiak batu ditut zurekin
esnatzeko goiztirian.
6
Buruko eskuin ingurua dut
5
Astero naute sakonki zure
burukominek hunkitzen,
nireak egin ditudalako
zurekin ditut sufritzen,
presondegitik gaitza den arren
saiatzen naiz zu aupatzen,
poza oparo izan dezazun
bihotza dizut opatzen.
7
Jendartea nahi nuke hobetu
burukominak gutxitu,
egoismoa taxuz bezatu
elkartasuna bizitu,
ohitura txarrak garai berrian
auzolanean txikitu,
kapitalaren sasiak moztu
berdintasuna sustraitu.
408
8
Burukominen puntua zaigu
burmuinean oneratu,
esperantzari tinko genion
besarkatuta oratu,
hutsik zegoen aldean dugu
logela txukun eratu,
udaberria gaur loratu da
askatasuna garatu.
2012ko abuztuaren 18an
Zenbat suprefet tratulari,
zenbat estatu ordezkari,
gure lurretan mehatxari,
jakobino amorratuak,
zentralista inposatuak,
inkisidore muturtuak,
euren xedea zanpaketa,
euskal senaren birrinketa,
ele txikien bazterketa,
laga gaitzatela bakean,
jardun ez dezagun txokean,
askatasunaren eskean,
maite dugu demokrazia,
gaitzesten hauen malezia,
direlako bortxen hazia,
joan daitezela hemendik at,
bizi gaitezen zazpiak bat,
euskaraz libre harat-honat.
305
Gure lurretan inkisidoreen menpe
306
Euskal Herriko eitea
410
1
Sagarra bezain mamitsua
elkartasunaren zentzua,
maitasuna bezain hezea
askatasunaren haizea,
krabelina bezain gorria
klaserik gabeko herria,
ilunkera bezain morea
berdintasunaren lorea,
esperantza bezain berdea
euskal presoaren oldea.
2
Zaila den arren sinistea
zabalduko dugu atea,
garatuko da ostartea
ekiaren izpiz betea,
lortu dugulako eustea
hautsiko da gaurko katea,
euskaltzalea eta gaztea
izango du eder eitea,
hola sumatzen dut maitea
elkartuko garen urtea.
307
Bihotz-bihotzez Eibarko artistei: Mikel Arrieta,
Josu Gil, Eroa Nazan, Norman, Ekinocio,
Napoka Iria, Pulgi eta Beltziri
412
1
CDa txukun ekoitzi dute musu-truk,
aurkezpena opari bat sanandresetan,
musikariek bikain omendu gintuzten,
bihotzak doinuekin zizkiguten puztu.
Nire hitzak entzun ditut goxo kantari,
zure pinturekin dituzte Mikel ondu,
inprimatu duten liburuxkari esker
izendatu gaituzte ohorez artistak.
2
Mundu gaizto batean bizi garen arren
zuekin lasai gaude ametsen txokoan,
elkartasunak bere xarma handitzen du
ilusioak gauean konpartituta.
Gatazka gainditzea delako onura
hasi gara kemenez askatzen barrura,
aiseki askatzeko barrutik mundura
musikari gazteek duzuen zerura.
308
1813: Gasteizek ospatu du, Donostiak pairatu
414
1
Berrehun urte jadanik
gerrak erre gintuela,
Gasteiztik Donostiara
izua igaro zela,
Independentziarena
izan zen patu krudela,
militarren historiak
izaten dira horrela,
armadek ezarri zuten
oihanaren erregela,
zanpatuz herri xumea,
gurtuz botere ustela,
ekonomia ziguten
laga herrenka mengela,
euskaltasunari egin
zioten kalte itzela.
2
Donostiak zein Gasteizek
oroitza dute paratu,
arimak zituelako
gudate hark erdiratu,
egia nahi dugu jakin
gezur hutsa deitoratu,
lurperatuta zelako
gizatasuna geratu,
Wellington dukeak zuen
ohorea eskuratu,
Jose Bonapartek berriz
bere sona beheratu,
Castaños jenerala zen
han anker degeneratu,
herriak aldiz zituen
hauen hozkadak pairatu.
416
3
Alava jeneral gaitzak
Gasteiz omen zuen zaindu,
soldadu kriminal haien
asmoa taxuz ozpindu,
horri esker ez zituzten
hango etxeak birrindu,
emakumeak bortxatu
bihotzak zital erkindu,
hiltzaile haiek ordea
Donostia zuten mindu,
Alavaren ezaxolaz
sugarrak ero astindu,
han dena izan zen hiraz
lapurtu eta iraindu,
donostiarrei zieten
txoko maitea urrindu.
4
Arabarrak ari dira
garaipena lar goratzen,
kiskali ez zutelako
hiriburua ospatzen,
Donostiakoa baina
Gasteizek ez du aipatzen,
hola jardunda baikara
xedetik urrutiratzen,
gudetan goibel joan zaigu
aberria kateatzen,
jauntxoek tiroka dute
arrazoia deuseztatzen,
herri honetan bakea
gogoz gaude apailatzen,
Aiete lantzen badugu
hasiko gara askatzen.
2013ko irailaren 1ean
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
417
ataramiñe
El silencio del infierno
Fernando Alonso. 2003.
Gosea lagun, laguna
Segapoto kolektiboa. 2004.
Kartzelako leihotik
Joseba Arregi. 2004.
Seineri aurrez aurre kontaturiko ipuina
Joxe Blanco. 2004.
Lunaren Goiztiri
Juan Luis Mugertza. 2005.
Azeri gosetia
Kepa Etxebarria. 2005.
Ataramiñe kantuz
CD. Hainbaten artean. 2006.
Claude Gueux
Victor Hugo (itzulpena: Zorion Zamakola). 2007.
Zimaren abenturak
Belen Gonzalez / Kepa Etxebarria. 2007.
Kartzelako neurriak
Urtzi Zubizarreta. 2008.
Mendian gora, mendian behera, Euskal Herrian zehar
Mahai-jokoa. Zorion Zamakola. 2008.
Penumbras de un ayer
Iñaki Ojeda. 2009.
Preso nago
Mikel Orbegozo. 2010.
Bakarmortuko kronikak
Mikel Antza. 2011.
Espetxetik at
Borxa Urberuaga. 2011.
Ametsen txokoan bizi baiz
Ibon Muñoa . 2011.
Ametsen txokoan
CD. Hainbaten artean. 2012.
Kandela bat pizteko behar dena
Mikel Antza / Iker Moreno. 2012.
Fakin xokona
Oier Goitia. 2012.
Sasian barna
Xabier Makazaga. 2012.
Preso nago 2
Mikel Orbegozo. 2013.
Z²
Mikel Antza. 2013.
Agurra eta ohorea
Jokin Urain. 2013.
EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN
LITERATURA KOADERNOAK
biziko zorionean.
2013ko maiatzaren 26an
2
Aske Guneak arantzak baztertzeko,
eskubideak sano eskuratzeko,
bortizkeria hemendik haizatzeko,
boterearen zigorrak gainditzeko,
gatazka zuzen demokratizatzeko,
bakeari geroa ziurtatzeko,
zauritutako bihotzak sendatzeko,
esker onaren soekin hunkitzeko.
1
Bulebarrean bildu gara eusteko,
berdin Zumardian zubia janzteko,
espetxeratzeen kontra jarduteko,
kartzelak batera hustuta uzteko,
desobedientziaz garden ikusteko,
erdiets dezakegula esateko,
utopiaren bidea marrazteko,
etsipena kemenez ekiditeko.
288
Aske guneen askatasunean
3
Ertzainak tamalez ez dira heroiak,
soilik dira Espainiaren morroiak,
bere agindupean dauzka borboiak,
oro ahultzen gaituen bizkarroiak.
Donostian esan zituzten idoiak,
Ondarroan erabili modu lohiak,
hurrenekoan has daitezke jipoiak,
iraungo du baina doinu herrikoiak.
374
4
Herri harresia eskutik heltzeko,
erkide jazarriak aterpetzeko,
elkartasuna poliki hedatzeko,
zapalkuntza jarrita deuseztatzeko,
demokraziaren falta salatzeko,
herrian berdintasuna ereintzeko,
urtetako malko beltzak gozatzeko,
aro berria gozoro erditzeko.
2013ko ekainaren 2an
6
Kartzelan dituzten arren sarrarazi,
kideen ereduak du irabazi,
kontzientzia zaigu zoragarri hazi,
Aske Gunea zer den dugu ikasi.
Esperantza ezin dute galarazi,
libre bizitzeko grina gerarazi,
herri harresia ez delako sasi,
baizik euskaldunen nahiaren garrasi.
5
Aske Gunea, zu zarelako baikorra,
zure baitan dago gaztedi jatorra,
izango zara dir-dir gure altxorra
herritarrok behar genuen motorra.
Intsumisioa da eraginkorra,
mendekua bihurtuko du galkorra,
lor dezagun askatasun iraunkorra,
euskarak gal ez dezan bere alorra.
289
Untzagan elkartzen ginenean
376
1
Euriarekin oroit naiz
agertzen zinenean,
irriño bat marraztuta
aurpegi leunean,
Isasitik jaisten zinen
gabardina soinean,
Untzagan zure zain dontsu
egoten nintzenean.
2
Taberna batean ginen
jartzen goxo txokoan,
zerbait afaltzen genuen
bare hango giroan,
gure planak genegitzan
gustura jandakoan,
zoritsu egoten nintzen
maite, zure alboan.
4
Zu eta ni bizi ginen
bikain iraganean,
gu memento hartan geunden
xarmaren larrainean,
horixe baieztatzen dut
ziegan nagoenean,
goiz-argian maiteminez
esnatzen naizenean.
3
Guk ez genuen sentitzen
hotzik negu gorrian,
eskutik samur helduta
iluntze hozkirrian,
arnas lurruna hasten zen
poliki aldarrian,
“gu gabiltza”, genioen,
“modu zoragarrian!”.
5
Izar denak egon arren
erabat estalita,
gau beltzuria zitzaigun
iruditzen polita,
alai genbiltzan batera
ilusioz jantzita,
aterkitik euri tantak
erortzen ikusita.
378
6
Iretargia borobil
ateratzen zenean,
luzaro egoten ginen
agurtzeko unean,
bihotzak zebiltzan gertu
taupaka gauminean,
amandrearen distira
jasotzen zutenean.
7
Besarkatuta gozoro
gaueko soseguan,
entzuten genuen hontza
uluka inguruan,
artizarra keinuka zen
pizten dir-dir orduan,
bere grazia eskainiz
ortziaren ortuan.
8
Gure Untzagako plazan
ginelako elkartzen,
zurekin atseginez naiz
oroitzan kulunkatzen,
askapenaren zuhaitza
hasi gara kimatzen,
gerezia onduko da
has gaitezke ospatzen.
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
379
2013ko ekainaren 9an
290
Hegaztiak bat: kaleko usoak
380
1
Uso zuriak pausatu dira
herriko haurren jolaslekuan,
guraso batek uxatu ditu
tokia zikin utz ez dezaten,
ez ziren nahita heldu ordea
hegazti apal moko-meharrak,
guk genituen jarri plazetan
ogi apurrez elikatzeko.
2
Orain guretzat usoak baino
dira arratoi hegalariak,
hor nonbait tamal ahaztu zaigu
zein goxo geunden eurei beha,
polita zena hegan zeruan
zatar samarra ei da kalean,
garai bateko haurren desira,
maite genuen uso zuria.
2013ko ekainaren 16an
1
Umeak lez zirraraz goaz ehunka plazetara,
bihotzen taupadekin iristeko kartzeletara,
ilusioa bidaltzeko gure arimetatik,
zigortutako lurraldearen lau bazterretatik,
eskuarekin oratuko diogu asmoari,
presoei sostengua emateko ekintzari,
pankartak sendo helduta egingo dugu bidea,
bete daitezen gutarren ametsak eta oldea,
egitasmoa ez doa inoren kontra bestalde,
baizik lur honetan bizi garen herritarren alde.
291
Plazetan batuko gara hutsik dauden
aulkiak bete arte
2
Xalo batuko gara iragana ez ahazteko,
oraina behingoz ontzeko, geroa irabazteko,
Udaberrian elkartasuna marrazteko,
isiotu dugun garaiaren lurrina arnasteko,
kartzelak hustuta bikain askatuko garelako,
bizkarrak hola elkar laztanduko ditugulako,
herra nahi dugulako eskubidean deuseztatu,
deserrian dagoen ziega goibela brau zartatu,
Herriraren ekimenak direlako egokiak,
ez dira bihar hutsik egongo kutunen aulkiak.
382
2013ko ekainaren 16an
292
1978ko urtarrilaren 11: Xefe eta Txintxo gogoan
3
“Polizia bat hilotz da
suertatu tiroketan”,
esan zuen Martin Villak
prentsarekin berbetan,
irria zeukan ordea
nabarmen ezpainetan,
euskaldun bi zeutzalako
erailda odoletan.
383
2
“Hogeita hamabost urte”
oroitzak dit aitatu,
urtarrilaren hamaikan
segada zen gertatu,
Txintxo eta Xefe tiroz
zituzten zarratatu,
Iruñean poliziak
hori zuen hautatu.
4
Martin Villak zuenetik
egin aipu krudela,
sarritan mugituko zen
markagailu itzela,
ordutik emendatu du
txanponekin sakela,
geuri utzi eta gero
uzkurtuta sabela.
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
1
Martin Villak zuenean
harro eman berria,
bortxa elikatu zuen,
haserretu herria,
geuretzat irain bat izan
zen esaldi larria,
“bi eta bat irabazten
goaz” izugarria.
384
5
Gure inguruan zuen
gordin hazi negarrak,
gatazka konpondu barik
erre gintuen garrak,
Martin Villak aldiz ditu
ezagutu aparrak,
Munduak epai ditzala
behingoz halako harrak.
7
Madrilek nahi duen arren
erein sasi zikina,
azken urteurrenetan
ondu zaigu samina,
gatazka konpondu baita
aberri honen grina,
“Xefe, Txintxo, askatuko
gara!” da gure zina.
6
Martin Villaren jarrerak
sakon gintuen mindu,
maltzur nahi izan zituen
euskal nahiak birrindu,
faxista horri diogu
baina poza hebaindu,
Aieten dugu beraren
asmo txarra lorrindu.
8
Hiletetan egin zuen
zirrara iluntzean,
Ordizia zein Altzaga
zeuden blai agurtzean,
Txintxo eta Xefe daude
gutarren baratzean,
ihintzak laztantzen ditu
argia urratzean.
2013ko ekainaren 23an
1
Euskal Herrian ez dugu ikusi
hegan bakearen usoa,
etengabe pairatu dugulako
estatu txarren erasoa.
Uso hori pozarren etortzen da
olibondo hosto batekin,
baina nekez etorriko da hona
gaurko baldintza eskasekin.
Hemen askapen bideak ditugu
bidegabe galarazita,
Giza Eskubideen lur ederrak
kate astunekin itxita.
293
Hegaztiak bi: bakearen usoa
386
2
Bakearen usoa, zatoz arren,
pausa zaitez gure plazetan,
denok atseginez ibil gaitezen
gatazka barik karriketan.
Gizaki berria jaio dadila
zoritsu aske bizitzeko,
benetako demokrazia zuzen
euskal lurretan ezartzeko.
Usoa zurekin dirdai nahi nuke
ospatu bihar amnistia,
udaberrian berriz ikusteko
otea eta gorostia.
2013ko ekainaren 30ean
2
Oilar gorriak, Sirian gura ditu
ustezko iraultzaileak sostengatu,
Azawaden aldiz egurtu zituen
uranioa ziurtatzeko asmoz,
elkartasuna nonahi ehundu ordez
ero dabil egoismoa sustatzen,
bere demokraziarekin dihardu
herri txiroak bidegabe zanpatzen.
1
Kaio bi zeru garbiaren azpian
hegaldari itsasoaren gainean,
ikuskizun apal hori behatzea
polita ohi da izaten udaldian,
kartel urdinen kaioei ordea
goiko sabaia marroi bihurtu zaie,
alderdi kideak aberastu nahian
diruarekin kakaztu direlako.
294
Hegaztiak hiru: bi kaio eta oilar bat
3
Kaioak eta oilarra baino lehen
arrano inperialak ziren zitalak,
herri xumeak kontuan hartu barik
lurrak eta urak banatzen zituzten,
guk euskaldunok sufritu genituen
orain lez oinordeko nazkagarriak,
monarka izugarri ase ezinek
bortizki ziguten zatitu txokoa.
388
4
Kaioak hega egiten dakuskigu,
oilarra goizero kantuan dantzugu,
Madril eta Parisetik etorrita
zirinekin harro zikintzen gaituzte,
baina guk izakiak maite ditugu
Ama-lurraren arauen barrenean,
naturaren graziak babes gaitzala
hegazti faltsuak jasan ez ditzagun.
2013ko ekainaren 30ean
3
Bere umorea da
zinez kutsakorra,
arlo askotan baita
horrela motorra,
erabat lautu digu
aldapa gogorra,
irribarreaz blaitu
kartzela lehorra,
inguru ezkorra du
bihurtu baikorra.
2
Urte asko darama
herritik kanpora,
borrokan erori zen
gatibu zulora,
kartzelan usatu du
ganoraz denbora,
euskara ikasita
egin dezan gora,
euskaldun helduko da
zoritsu txokora.
4
Txantxekin murrizten du
kartzelan laharra,
zirtoekin argitzen
etxarte nabarra,
herriminak duenez
zeharkatzen marra,
adorea eskaintzen
digu barra-barra,
gau beltzean dirdai da
amandre zaharra.
1
Ate baten kirrinka,
hasi da eguna,
irteteko prest dago
kideko hiztuna,
begiak pozten zaigu
egin ezaguna,
bere alboan pena
dirudi biguna,
suspertzen du etsita
dagoen urguna.
295
Kide irribarretsu bati esker onez
5
“Bizipoz barik”, dio
“ez dago biderik,
ezta ere tamalez
geroko xederik,
kide denok batuta
badago eusterik,
hola ez duzu hemen
izango ajerik”,
berari esker ez dut
izaten nekerik.
390
6
Halako lagunekin
ni nago gustura,
sentitzen dudalako
naroki onura,
zurekin dut aldendu
erraz asperdura,
zure turrusta daukat
oparo eskura,
kartzela gainditzeko
behar dudan ura.
2013ko uztailaren 7an
1
Inperioen sinboloak izan ohi dira mehatxagarriak,
zekuskiten eremuetan gertatzen ziren triskantza larriak,
Erromak, Arranoa zeraman lapurtzeko hamaika lurralde,
harro azpiratu zituen kulturak bere ospearen alde,
hola oldartu baitziren armadekin monarkia europarrak,
Arrano inperialak astinduz zituzten hildu herri zaharrak.
296
Hegaztiak lau: arrano inperialak eta
geure arranoak
2
Nafarroako erresumaren arranoa omen zen narea,
horregatik ehizatu zuten monarka gaitzek hedatuz sarea,
Arrano Beltza gogoko zait ez delako izan erasokorra,
bere xedea soilik zelako defendatu nafarren alorra,
sinbolotzat ez du hartuko baina bihotz errepublikanoak,
baizik libreki euskal mendietan biziko diren arranoak.
2013ko uztailaren 14an
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
391
297
Hegaztiak bost: Puertoko hegaztiak
392
1
Kartzela honen erdigunean dago
hegaztien talai gorrixka zantarra,
lehen bertan soilik nekusan kaio bat
eta noizbehinka kalandria polit bat,
orain mordoka dabiltza garrasika,
gure zigorraren gainean lehiatsu,
kupularen gailurraz jabetu nahian
zelatatzeko egokiro zaborra.
2
Kartzelan kaioak ugaritu dira
mugagabe hazi delako zaborra,
etxartean maiz dakuskit pausatuta
botatako pusken bila etorrita,
sirenotsarekin ziplo izututa
baldar hegan eginez alde dagite,
hurrengo batean berriz itzultzeko
jateko beharra zerbait berdintzeko.
4
Ogoñoko kaioak gogoratuta
burutapen hauek inguratu naute,
hango zeruari beha uste nuen
itsasertzeko hegaztiak zirela,
egun, bidea ergel erakutsita
aldraka dabiltza zabortegietan,
Ama-Lurra ez dugulako maitatzen
izakien izaera dugu txartzen.
2013ko uztailaren 14an
3
Kaioak lartxo emendatu badira
txori txikiak aldiz gutxitu dira,
hormatxoriak auskalo non dabiltzan
txioak ia ez ditugu entzuten,
belatz goseti pare baten aldetik
eraso itzelak sufritzen dituzte,
bizitza galtzen dute haien onuran
kumeak indarge utzita kabian.
298
Tabakoaren drama kartzeletan
394
1
Kartzelan ozen, “hau drama!”, diot
erruz delako erretzen,
preso askoren patrikak dira
kearen truke zulatzen,
tabakoak du hemen nabarmen
osasuna izorratzen.
Zenbat birika ote da hola
pozoi horiaz kutsatzen?
Zenbat bronkio zentzurik gabe
txakur eztulaz ahultzen?
2
Preso gaixoak pipatu nahi du
nikotinak behartuta,
dirurik gabe dabil eskean
lotsa sakon lurpetuta,
tabakoa da bere galera
minki dauka zigortuta,
aldiro ditu zigarrokinak
hartzen baldar makurtuta,
karkasa franko zikin utzita
etxartean banatuta.
4
Borondaterik ez duelako
presoa dago hilduta,
tabakoaren azpian dauka
etorkizuna galduta,
ez dakit zelan iraun dezake
ke artean ilunduta,
nik aspaldian baztertu nuen
kalteekin higuinduta,
nikotinaren kiratsarekin
nengoelako minduta.
3
Presoa dago keari beha
pentsatu barik zorretan,
murriztuz petral elikadura
zigarroen ohoretan,
xaboia dizu larri eskatzen
sartzen denean dutxetan,
arnasa ezin hartuta zaio
loa eskasten gauetan,
ez du merezi halaxe bizi
kartzela lar goibeletan.
5
Tabako beltza edo gorria
bilduta edo biltzeko,
zu presoago zaude irrika
duzunean pipatzeko,
itzal ezazu gaur zigarroa
bihar berriz ez pizteko,
diru pixka bat izango duzu
hobekiago jateko,
kirola udan eta neguan
gusturago egiteko.
396
6
Ero pipatuz zaude lotuta
erabat kateatuta,
zure gorputza dago horrela
kearekin mugatuta,
burua sano izango duzu
tabakoa uxatuta,
konpai, aldatu zure bizitza
baitatik kanporatuta,
kalean edo kartzelan zara
sentituko gaztetuta.
2013 uztailaren 21ean
1
Akondiatik nekusan arranoa, gaur egun han al da biziko?
Kalamua ondoan airean, ote da trebeki eskegiko?
Beharbada oraindik gogoko zaio Eibar aldeko zerua,
handik hur atonduta eduki lezake kabia segurua.
Desio hauek piztu zaizkit geroa nabilelako ehuntzen,
dakidalako arranoak bere talaia duela preziatzen.
299
Hegaztiak sei: Kalamuako arranoa
2013ko uztailaren 28an
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
2
397
Ez dakit harraparia etorriko zen nahi izan zuelako,
edota derrigorrez sorlekua hondoratu ziotelako,
tamalez, gizakiak horixe dagigu sarri gupidagabe,
lurraldeak diruaren truk ditugulako hausten etengabe.
Kartzelatik “berriro ikusi nahi nuke”, diot modu onean,
Akondiatik luzaroan agurtzeko biharko zorionean.
300
Hegaztiak zazpi: beltxargak ez dira basatiak,
baizik zisneak
398
Atzo bezala hegaztiak dakuskit
igerian goiz-argiaren unean,
zisne bi dira, arra eta emea,
izen bereko aintzira gardenean.
Irrazionalak ei direla diogu
geure handiustetik begiratuta,
euren arteko harremana ordea
bikain daukate izadian zertuta.
Ugaltzeko sasoia iritsi zaie,
naturalak baitira halakoetan,
bizitza partekatu nahi dutelako
dihardute limurtzeko jolasetan.
Leun ferekatzen dituzte lepoak
udako egun polit oskarbietan,
izaki dotore hauen izaera
islatuta geratu zait ninietan.
2013ko uztailaren 28an
3
Bizardun batzuek dute
zabaldu ikurrina,
aberri zapalduaren
sinbolo apal mina,
udalak ez duenez nahi
ipini, hau iraina!
Arrantzaleek baitute
eskegi alajaina!
2
Ikurrina dugunean
ikusi eskegita,
begiak busti zaizkigu
zirrarak atxikita,
Maiak aldiz dakusanez
balkoia estalita,
irria geratu zaio
haserre itzalita.
4
Soka kanaberaz dute
jaurti eta tenkatu,
ikurrina teilatutik
artez zintzilikatu,
Munduak liluratuta
“aupa!”, du oihukatu,
“eusko izan zaitez”, dio
Maiari aholkatu.
1
Uztailak sei Sanferminak
nekez dira lehertu,
Maia auzapez eskasa
lar delako pipertu,
txupinazoa ziplo du
burugabe atertu,
ikurrinak duelako
enparantza edertu.
301
Uztailak sei: Maia auzapeza, ikurriña eta gu
400
5
Jendea plazan ari da
begira txundituta,
udaletxean eskuina
dago aztoratuta,
gazte lerdenen asmoa
zoragarri zertuta,
gutarren bihotzak daude
punpaka suspertuta.
7
Nafarroak oparo du
egia barreiatu,
demokrazia faltsua
garbi azaleratu,
polizia duten arren
errabiaz xaxatu,
euskal herriak ezingo
dituzte aienatu.
6
Franco kriminalak zuen
ikurrina zirtzildu,
diktaduran bere sona
bortxaz ia isildu,
Nafarroan UPNk
gura luke amildu,
makurren harrokeria
ausartek dute hildu.
8
Fermin Deunak jator ditu
bizardunak babestu,
atxiloketa horrela
aise dute saihestu,
entzierroan lez dugunez
bizitza hemen estu,
ikurrinarena dugu
gatibuok mirestu.
2013ko abuztuaren 4an
1
Oilarra ez da zital portatzen,
ez du sekulaz lizun estutzen,
harro samarra dirudi baina
ez du oiloa koldar jipoitzen,
gandorra eta ezproi zorrotzak
zelaian ditu sano usatzen,
berea soilik genetika da,
berezko zerak du gobernatzen,
egunsentia hasten denean
hagan igota ohi du kantatzen.
302
Hegaztiak zortzi: oilarra ez da harro portatzen
2
Puta-zain putzak bizi nahi luke
oilar beltza lez haren batean,
boterearen sinbolo gisa
neskatxak lotu bere katean,
oilategian hola omen da,
gordeta daude ezinbestean,
burdelean maiz gertatzen dena
bortxa aldiz da bete-betean.
“Oilartu baino”, diot argiro,
“berdintasuna zut jendartean”.
402
2013ko abuztuaren 11n
2
Dirua jokoan dagoenean errukirik ez,
herriak zanpatzen dira urrea ustiatzeko,
monarken ardura bitxiak biltzea izaten zen
gizatasunik gabe guden gastuak ordaintzeko.
Lurraren erraietatik erauzi ziren metalak
Europako hantusteen biziera gorpuzteko
horrela lurperatu zituzten arimak Potosin,
inperio maltzur baten boterea babesteko.
1
Beleak harribitxiak gutiziatzen omen ditu,
berak ez du horretarako sentimenik ordea,
agian distira erakargarri egingo zaio,
beharbada urreak nahasiko dio oldea.
Metalak eskuratzeko grina kriminalak baitu,
horregatik hartu zituen menpean afrikarrak,
sarraskitu Ameriketan hainbeste indigena
dotoretzeko zikoitz lepoak eta atzamarrak.
303
Hegaztiak bederatzi: belea eta urrea
3
Bele batek inoiz ez luke sarraskirik egingo,
ez liguke urreagatik birrinduko bizitza,
ez lizkiguke pozoituko urak zein lur onenak
naharotsu zena bilakatzeko tamalez hitsa,
ez luke aldra bat osatuko gu esklabotzeko,
ergel emateko altxorra gurtuz bizialdia,
izaerak asmo hori galaraziko lioke
ez delako gaizkile ustel bat baizik izadia.
2013ko abuztuaren 11n
404
2
“Estresak dizkit minkor hanpatu
zainak lokien gainean,
hori gertatzen zait ardurekin
aztoratzen naizenean”,
pixka bat larri esan zenidan
hitz egin genuenean,
udaberria isiotu barik
beltzuri zegoenean.
1
Presondegian eta kalean
edozein min da tristura,
burukomina datorrenean
dirudi dena malura,
baitan sentitu gura zenuke
ihes zaizun joan onura,
zugana itzul dadin gardenki
amets ederren lilura.
304
Burukomina udaberrian igaroko zaigu
3
Zenbat arazo hainbeste kezka
hor dator burukomina,
tarte horretan bizitza zaizu
bihurtzen estu osina,
aspirina bat irentsi duzu
arintzeko zerbait mina,
desioetan babestu zara
azkar dadin eragina.
406
4
Konpartitu nahi nuke maiteño
ari zarena pairatzen,
zirri leunak dituelako
burukominak sendatzen,
bakardadeak tamalez ditu
penak ilunkor metatzen,
plazerak aldiz zoriona du
ariman naro sustatzen.
sasataka azkenaldian,
odola astun samar ei dabil
horko zainaren hodian,
xingola bat dut kopetan lotu
ganoraz lo egin nahian,
begiak batu ditut zurekin
esnatzeko goiztirian.
6
Buruko eskuin ingurua dut
5
Astero naute sakonki zure
burukominek hunkitzen,
nireak egin ditudalako
zurekin ditut sufritzen,
presondegitik gaitza den arren
saiatzen naiz zu aupatzen,
poza oparo izan dezazun
bihotza dizut opatzen.
7
Jendartea nahi nuke hobetu
burukominak gutxitu,
egoismoa taxuz bezatu
elkartasuna bizitu,
ohitura txarrak garai berrian
auzolanean txikitu,
kapitalaren sasiak moztu
berdintasuna sustraitu.
408
8
Burukominen puntua zaigu
burmuinean oneratu,
esperantzari tinko genion
besarkatuta oratu,
hutsik zegoen aldean dugu
logela txukun eratu,
udaberria gaur loratu da
askatasuna garatu.
2012ko abuztuaren 18an
Zenbat suprefet tratulari,
zenbat estatu ordezkari,
gure lurretan mehatxari,
jakobino amorratuak,
zentralista inposatuak,
inkisidore muturtuak,
euren xedea zanpaketa,
euskal senaren birrinketa,
ele txikien bazterketa,
laga gaitzatela bakean,
jardun ez dezagun txokean,
askatasunaren eskean,
maite dugu demokrazia,
gaitzesten hauen malezia,
direlako bortxen hazia,
joan daitezela hemendik at,
bizi gaitezen zazpiak bat,
euskaraz libre harat-honat.
305
Gure lurretan inkisidoreen menpe
306
Euskal Herriko eitea
410
1
Sagarra bezain mamitsua
elkartasunaren zentzua,
maitasuna bezain hezea
askatasunaren haizea,
krabelina bezain gorria
klaserik gabeko herria,
ilunkera bezain morea
berdintasunaren lorea,
esperantza bezain berdea
euskal presoaren oldea.
2
Zaila den arren sinistea
zabalduko dugu atea,
garatuko da ostartea
ekiaren izpiz betea,
lortu dugulako eustea
hautsiko da gaurko katea,
euskaltzalea eta gaztea
izango du eder eitea,
hola sumatzen dut maitea
elkartuko garen urtea.
307
Bihotz-bihotzez Eibarko artistei: Mikel Arrieta,
Josu Gil, Eroa Nazan, Norman, Ekinocio,
Napoka Iria, Pulgi eta Beltziri
412
1
CDa txukun ekoitzi dute musu-truk,
aurkezpena opari bat sanandresetan,
musikariek bikain omendu gintuzten,
bihotzak doinuekin zizkiguten puztu.
Nire hitzak entzun ditut goxo kantari,
zure pinturekin dituzte Mikel ondu,
inprimatu duten liburuxkari esker
izendatu gaituzte ohorez artistak.
2
Mundu gaizto batean bizi garen arren
zuekin lasai gaude ametsen txokoan,
elkartasunak bere xarma handitzen du
ilusioak gauean konpartituta.
Gatazka gainditzea delako onura
hasi gara kemenez askatzen barrura,
aiseki askatzeko barrutik mundura
musikari gazteek duzuen zerura.
308
1813: Gasteizek ospatu du, Donostiak pairatu
414
1
Berrehun urte jadanik
gerrak erre gintuela,
Gasteiztik Donostiara
izua igaro zela,
Independentziarena
izan zen patu krudela,
militarren historiak
izaten dira horrela,
armadek ezarri zuten
oihanaren erregela,
zanpatuz herri xumea,
gurtuz botere ustela,
ekonomia ziguten
laga herrenka mengela,
euskaltasunari egin
zioten kalte itzela.
2
Donostiak zein Gasteizek
oroitza dute paratu,
arimak zituelako
gudate hark erdiratu,
egia nahi dugu jakin
gezur hutsa deitoratu,
lurperatuta zelako
gizatasuna geratu,
Wellington dukeak zuen
ohorea eskuratu,
Jose Bonapartek berriz
bere sona beheratu,
Castaños jenerala zen
han anker degeneratu,
herriak aldiz zituen
hauen hozkadak pairatu.
416
3
Alava jeneral gaitzak
Gasteiz omen zuen zaindu,
soldadu kriminal haien
asmoa taxuz ozpindu,
horri esker ez zituzten
hango etxeak birrindu,
emakumeak bortxatu
bihotzak zital erkindu,
hiltzaile haiek ordea
Donostia zuten mindu,
Alavaren ezaxolaz
sugarrak ero astindu,
han dena izan zen hiraz
lapurtu eta iraindu,
donostiarrei zieten
txoko maitea urrindu.
4
Arabarrak ari dira
garaipena lar goratzen,
kiskali ez zutelako
hiriburua ospatzen,
Donostiakoa baina
Gasteizek ez du aipatzen,
hola jardunda baikara
xedetik urrutiratzen,
gudetan goibel joan zaigu
aberria kateatzen,
jauntxoek tiroka dute
arrazoia deuseztatzen,
herri honetan bakea
gogoz gaude apailatzen,
Aiete lantzen badugu
hasiko gara askatzen.
2013ko irailaren 1ean
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
417
ataramiñe
El silencio del infierno
Fernando Alonso. 2003.
Gosea lagun, laguna
Segapoto kolektiboa. 2004.
Kartzelako leihotik
Joseba Arregi. 2004.
Seineri aurrez aurre kontaturiko ipuina
Joxe Blanco. 2004.
Lunaren Goiztiri
Juan Luis Mugertza. 2005.
Azeri gosetia
Kepa Etxebarria. 2005.
Ataramiñe kantuz
CD. Hainbaten artean. 2006.
Claude Gueux
Victor Hugo (itzulpena: Zorion Zamakola). 2007.
Zimaren abenturak
Belen Gonzalez / Kepa Etxebarria. 2007.
Kartzelako neurriak
Urtzi Zubizarreta. 2008.
Mendian gora, mendian behera, Euskal Herrian zehar
Mahai-jokoa. Zorion Zamakola. 2008.
Penumbras de un ayer
Iñaki Ojeda. 2009.
Preso nago
Mikel Orbegozo. 2010.
Bakarmortuko kronikak
Mikel Antza. 2011.
Espetxetik at
Borxa Urberuaga. 2011.
Ametsen txokoan bizi baiz
Ibon Muñoa . 2011.
Ametsen txokoan
CD. Hainbaten artean. 2012.
Kandela bat pizteko behar dena
Mikel Antza / Iker Moreno. 2012.
Fakin xokona
Oier Goitia. 2012.
Sasian barna
Xabier Makazaga. 2012.
Preso nago 2
Mikel Orbegozo. 2013.
Z²
Mikel Antza. 2013.
Agurra eta ohorea
Jokin Urain. 2013.
EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN
LITERATURA KOADERNOAK