Ainarak herrira itzuliko dira - 4

Total number of words is 3033
Total number of unique words is 1968
23.5 of words are in the 2000 most common words
36.8 of words are in the 5000 most common words
45.8 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
bere herriari.
Izan nahi du aitzindari,
iruzurren ehiztari,
suhia baina dabil emanda
ustel diruari.

162

4
Hasi da jo eta sua
Gabon Gaueko mezua,
monarkiaren danbor matraka
jaiaren izua.
Entzun dezala kexua,
emateko klar pausua,
“Euskal Herriak konpondu nahi du
presoen kasua”.

6
Gurtzen ditu poliziak
bankarien maleziak,
etikan duen arren oinarri
bere justiziak.
Monarkaren gutiziak
hazten ditu gabeziak,
horren leinua mendetan dabil
puzten demasiak.


5
“Eman arma hiltzaileak”
esan du armen zaleak,
militar horrek ahaztu ditu
konkisten ajeak.
Jaso ditzala bakeak
Monarka horren aleak,
eta ez bere gudarosteen
mehatxu grabeak.

7
Errege baino liztorra,
bere eztena gaitz, borra,
gure lurrean lar mingarria
izan da zigorra,
Euskal hiztunen alorra
ia utzi du agorra,
itzul dezala jabetasuna
txoko maitekorra.

164

8
Esan uxatuz ikara
“Monarkia pikutara”,
bizi gaitezen basoan dauden
urtxintxen erara.
Errege barik zirrara
euskotar izango gara,
errepublika elkartzaile bat
sustraitik puntara.
2012ko urtarrilaren 22an

1
Krakak garbitu ditugu
Hamabi agurtzeko,
Hamaikaren balentriak
garden gogoratzeko,
gauerdian jarri dugu
hitzordua batzeko,
urteroko topaketa
pozarren ospatzeko.

214
Hamaikatik, hamabiren urtera

2
Urte zaharrak du estu
Hamabi besarkatu,
bidetik segi dezala
apal dio eskatu,
kanpaikadekin zaizkigu
zirrarak biderkatu,
Urteberrik nahi dizkigu
lokarriak askatu.

Ibon Muñoa Arizmendiarrieta

165

3
Urtatsek ongarritu du
euskaldunen baratza,
adimenak hozituta
laster dator urratsa,
kutsadura barik aratz
nahi dugu eguratsa,
presoek arnas dezaten
sakon Bilboko hatsa.

166

4
Batuko dugun uzta da
iaz ereindakoa,
lurralde honetan piztu
den udaberrikoa,
indar metaketak bete
du itsulapikoa,
itxaropenez gainezka
puztu zaigu kolkoa.

6
Geroa nahi dugulako
zoragarri berdea,
konponduko dugu zuzen
iskanbila lerdea,
naturalki dabil aske
basoan basurdea,
halaber itsasgainean
bizi den izurdea.


5
Oskarbi dago sabaia
urrunduta ekaitza,
erabaki gura dugu
erabilita hitza,
giro honekin hasi da
Hamabiren bizitza,
ekar diezagula jator
behar dugun emaitza.

7
Gerezien sasoia da
lurrin onen denbora,
aleak zuhaitzetatik
ditzakegu ahora,
ez gaitezen baina merke
adarretan lar txora,
amnistiaren lemari
diezaiogun kar ora.

168

8
Urteak dihoazkigu
pausa barik penetan,
aspalditik daudelako
maiteak kartzeletan,
irrifarra sustraitu da
presoen bisaietan,
argia hasi denean
Mariren mendietan.
2012ko urtarrilaren 29an

1
Marlaska eta bere kideak
dantzuzkigu zirikatzen,
sugegorriak lez ari dira
edena maltzur ziztatzen,
horiek baina oker dabiltza
gure larruak hozkatzen,
irmo darraigu zintzo batuta
etorkizuna garatzen.

215
Euskal preso politikoak

2
“Ez dago preso politikorik”,
esan du petral jujeak,
burua dio gogor astindu
Urte-Berriko ajeak,
egia dabil egurtu nahian
gezurren asmatzaileak,
Euskal Herria minduta daukan
gatazkaren babesleak.

Ibon Muñoa Arizmendiarrieta

169

3
“Argazkirik ez”, esan du zakar
Auzitegi nazionalak,
gorrotoaren erabakiak
izaten dira tamalak,
presoen alde jendez mukuru
daude karrika zabalak,
bisai duinetan daramatzate
haien irrifar apalak.

170

4
Epaileak du esan harroki
eragiteko sumina,
amnistiaren xedea dela
guztiz bideraezina,
gure presoek merezi dute
bihotzen ahalegina,
nahiak gehituta lortuko dugu
dirudiena ezina.

6
Politikoak dira espeak
hala zen euren borroka,
garai berria nahi dute zertu
askatu hitzari soka,
beleari bost zaio axola
gustura dabil mokoka,
ken diezagula euskal bidetik
lege gaiztoen arroka.


5
Ziegan dagoen lagun jatorra
ez da ustel aberastu,
ezta ere txar irabazpide
ilunen zolan nahastu,
bere gogoa dauka txokoan,
ez hori inoiz ahaztu,
zuzen konpondu nahi du liskarra
denon bizitza erraztu.

7
Urtarrilaren zazpia dago
presoen oroimenean,
zirrara eta ufa ugari
porlanaren barrenean,
ilusioa indartu zaigu
nabaritu dugunean,
kartzeletako giro alaia
Eki altxatu denean.

172

8
Gurekin behar ditugulako
euskal presoak etxera,
gau beltz batean galdu zituzten
sustrai sakonen aldera,
kemenak jaso du esperantza
kabian dugu ostera,
udaberrian gerta dadila
enararen itzulera.
2012ko otsailaren 5ean

216
Maitasuna atseginez
1
Maitasuna, goxoena,
haur batek behar duena,
sentimendurik onena,
gure barnean hazten denean
zirrararik sakonena,
zuretzat eta niretzat laztan
bizitzan garrantzitsuena.

– Uso xuria errazu –

2
Negarrez zabiltzanean
ilunean ezinean,
bakarrik etsipenean,
argia duzu dudarik gabe
topatzen maitasunean,
zoragarriak dira egunak
konpartitzen dituzunean.

Ibon Muñoa Arizmendiarrieta

173

3
Maitatu brau aldatzeko,
gorrotoa baztertzeko,
handinahia urruntzeko,
maitez jardunda gure Ama-Lur
zerbait gehiago zaintzeko,
jarrera sano aratz horrekin
Mundu hau pixka bat ontzeko.

174

4
Gaua zaizu eguzkitsu,
bart oro zara hunkitu
irrikak zaitu ukitu
irrifar batek dizu buruan
sentsua ia gaizkitu,
nini berdeek esan dizute
“maitasuna duzu aurkitu”.


5
Zure xedea maitatu,
on duzulako hautatu
ez zara berriz tristatu,
gogo alaiak arin hartu du
udaberrian ostatu,
lilia gorri dago zelaian,
arduratsu duzu artatu.
6
Maitasunaren lurrean
bere usaina hurrean
zure taupaden aurrean,
hasperen eta txeren artean
zoriona gailurrean,
“itzuliko naiz”, esan diozu
xalotasunez agurrean.

7
Merezi du maitatzea
plazera txit sentitzea
elkarrekin dastatzea,
biok batera adostu dugu
kabia eraikitzea,
txantxangorriak bezain dotore
etorkizuna ehuntzea.

176

8
Maitasuna kartzeletan
ernatzen da ohatzetan,
beharrezko ametsetan,
espea dabil oso gustura
etzanda oroimenetan,
maite kutunak poz dakarkio
mitxoleta bat ezpainetan.
2012 otsailaren 12an

3
Urtaro guztietan
egun argietan,
aise nenbilen eder,
zure mendietan,
arranoak bezala
tontorren haitzetan,
soa jarrita neukan
beheko landetan,
horixe bera dagit
ziegan ametsetan.

2
Ama-Lur emankorra
zara nire taxu,
zu gabe zoriona
dabilkit lar baxu,
itzuliko ez banintz
gogora nazazu,
irakurri bertsoak
egidazu kasu,
maitatzen zaitudala
ezagut ezazu.

4
Iturri, errekatxo
eta erreketan,
freskatzen nintzen sarri
sasoi beroetan,
etzanda nengoela
poz erriberetan,
ekia murgiltzen zen
ur txit gardenetan,
arrainak estaltzeko
urrez ibietan.


1
Maite ditudalako
bazter oparoak,
jariatzen ditut maiz
zirraraz malkoak,
gogoan bizi dira
basoko pagoak,
itsasoak ukitzen
dituen txokoak,
maiatzeko liliak
txorien txioak.

217
Ama-Lurrekin hizketan

5
Naturan nekuskien
lerden izakiak,
oreinak, saiak edo
txindurri txikiak,
oreka du berekoi
hausten gizakiak,
zure baitan eginez
petral ebakiak,
diruak dizkigu zart
gaizkitu lokiak.
178

6
Zin dagizut gorputza
dudala zainduko,
horri esker geroan
garela bilduko,
ez dut nire buru hau
kartzelan galduko,
zureganako mira
ez zait ilunduko,
oi Lur! Biluzik dugu
elkar laztanduko.
2012ko otsailaren 19an

1
Etzanda nago luze
oheko altzoan,
burua dut eroso
jarrita burkoan,
irudimena dabil
hizketan gogoan,
idatz diezazkizudan
bertsoak txokoan.

3
Akorduan zabiltza
ametsen ontzian,
iretargia bezain
polita ortzian,
zurekin ez naiz inoiz
amildu etsian,
taupaden poza zara
eremu bitxian.

218
Kartzelan nire oasia zara

2
Bizitza mugatuta
kartzela txarrean,
une hitsetan nabil
ito beharrean,
arnasa on hartzeko
ziega txatxarrean,
aterpetzen naiz zure
irri ederrean.

4
Maite nuen osoro
zure izaera,
nirekiko gozoro
zeneukan jarrera,
iparra zarelako
zaindari onbera,
sentitzen zaitut hurbil
bihotz alegera.

Ibon Muñoa Arizmendiarrieta

179

180

5
Alai doa negua
zeru garbiekin,
herriak dakarzkigun
albiste onekin,
udaberria dator
lore mardulekin,
egon nahi nuke goxo
zelaian zurekin.

7
Zu zara egunero
goiz-argi morea,
arrastiko oskorri
itzel dotorea,
aurora borealen
zerrenda berdea,
ostadar galantaren
uztaien aldea.

6
Ipar-haizeak dakar
etxeko usaina,
elkar igarotako
gauminen lurrina,
hego-haizearekin
geroa oraina,
zuregana narama
leunki liraina.

8
Irudi hauek ezti
dizkizut nahasi,
bertso hauen bitartez
samur helarazi,
sentimendua hola
dizut adierazi,
niretzat zarelako
kartzelan oasi.
2012ko otsailaren 26an

219
Etxea, guztion eskubidea

2
Bankuak dira irmoak
erabat hipopotamoak
zaintzen euren solomoak,
jende xehea nahasten dute
zertzeko egitasmoak,
hartzeko kilogramoak
eskainiz urrezko gramoak
faltsu jantzita asmoak.


1
Etxea eskubidea,
urrun samar duzu ordea
zaildu dizute bidea,
espekulatuz du bankariak
karutzen diru lerdea,
printzatu zaio kordea
sentimendu onen aldea,
galga dezagun musdea.

– Bertsuak jartzen naiz hasi –

3
Kukuak bezain krudelak
dabiltza bankari ustelak
egozten sendi tropelak,
etxea ei da gure habia
soldatak dira motelak,
bere kostuak itzelak,
zorretan mailegu goibelak
kale gorrian ospelak.

182

4
Gauean amesgaiztoa
oilarrarekin brast sustoa
bortan mailegu pitoa,
txar zaizulako uzta hondatu
errekan dago artoa,
kendu dizute autoa,
baserria eta lastoa,
utzi bakarrik astoa.

6
Etxe ugari hustuta
aspaldian kolorgetuta
jende barik tristatuta,
salgai dioten txartelak bistan
giltzak daude ugertuta,
udalak alokatuta
izan genitzake piztuta
beharrak txit asetuta.


5
Bankuen zarta ostera
ezin ordainduta kalera
poliziekin batera,
lukurreruen menpe zorretan
zoaz pozetik grisera,
handia zure galera
hipotekarekin leizera
gabezian bizitzera.

7
Hona hemen gure hitzak,
nahi ditugu etxebizitzak
hostoak beste haritzak,
gaindi dezagun elkar oraina
ikusteko gero printzak,
kaltetuen begi hitsak
alai ditzala Jaurlaritzak,
babes diezaiela ditxak.

184

8
Bikaina etxe ostea
gozatzeko jaien tartea
edanez zurekin tea,
bukatu ziren orduko xextrak
kito banku hantustea,
hautsi genuen katea
irits zekigun ostartea,
topa dezagun maitea.
2012ko martxoaren 4an

1
Bego zugana nator
txintxo eskertzeko,
gurasoei buruz
gogoz mintzatzeko,
zoria izan zuten
zu ezagutzeko,
zure bihotz onbera
ezti gozatzeko.

220
Begoñari esker onez

2
Pozik elkartu gara
hura oroitzeko,
ongi egindakoa
xalo aipatzeko,
gogoa neukan Bego
zu ohoratzeko,
nire sentimendua
jator aitortzeko.

Ibon Muñoa Arizmendiarrieta

185

3
Urtetako zainketa
izan zen beroa,
gurasoentzat zinez
guztiz oparoa,
eskaini zenien gar
zure abaroa,
gozatu zoragarri
zahartze aroa.

186

4
Zure jarduna zindo
zen konpromisoa,
eurentzat zeneukan prest
arreta osoa,
langintza horrek dauka
tamal arazoa,
lar sufritzea hiltzen
denean gaixoa.

6
Sarri sentitzen nuen
zure ontasuna,
niretzat izan zinen
maiteki laguna,
gurasoak hil ziren
joan zen oihartzuna,
hurbil zaude ordea
Begoña kutuna.


5
Eurekin lehenesten
zenuen kantua,
bazterrean utzita
penaren lantua,
ilusioa piztu
zen zure hautua,
gurasoen samina
arindu kontua.

7
Gurasoen etxean
izan nintzenean,
zure babesa nuen
igarri soinean,
laztan bat eman nizun
joateko unean,
sentikorrenak bihar
aske naizenean.

188

8
Luzeki zaitut ziegan
gozoro agurtzen,
hola zaude amaren
sama ferekatzen,
bereziki argazki
hori dut behatzen,
bizipen eder hura
zirraraz haztatzen.
2012ko martxoaren 11n

1
Antzinatik da urrea
zitalkerien marra,
oilanda jartzen du ero
eta bortitz oilarra,
Amerikaz jabetzeko
aitzakia kaskarra,
Munduari sarri dio
eragiten negarra.

221
Amerikan lapurtu zuten urrea

2
Yankiek hartu zituzten
txanponak itsaspean,
Nuestra Señora Mercedes
fragataren barnean,
Espainiak galdu zuen
itsaso zabalean,
Angloen kontrako talka
Algarveko partean.

Ibon Muñoa Arizmendiarrieta

189

3
Oddyssey enpresak zeuzkan
jasotako txanponak,
Floridan gordeta, Carlos
laugarrenaren denak,
urpekariek trebeki
bete zituzten lanak,
Madrilek ordea dio
direla berarenak.

190

4
Espainiaren aldeko
izan da ebazpena,
jujeak aukeratu du
biderik okerrena,
urrea izatekotan
amerikanoena,
konkistekin gabezian
dauden indioena.

6
Urrea lapurtu zuen
anker inperioak,
boterea bermatzeko
nazkante arraioak,
izerditan urtu ziren
meneko gizajoak,
aberats bizi zitezen
monarkia gaiztoak.


5
Txanpon horiek zituzten
Indietan ekoiztu,
bertakoak hurrupatuz
injustiziak piztu,
haien aurpegiak ziren
urrearekin histu,
han gertatu zitzaiena
ezin zuten sinistu.

7
Txanpon dirdaiak sartuta
kutxa dotoreetan,
erakutsi nahi dituzte
gurtu museoetan,
kitxuak, aimarak, maiak...
darraite txaboletan,
betiko patroien menpe
kendutako lurretan.

192

8
Kondorea hegaldari
Andeseko zeruan,
menditarra beha dago
sentikor inguruan,
urrea baino artoa
hobesten du zoruan,
herrien elkartasuna
aleen kopuruan.
2012ko martxoaren 17an

1
Kontzientziak garbiki dit
esaldia diktatu,
berehala ohar nadin
hitz apalez aitatu,
“sakon behar zenituzke
kide denak maitatu,
eskua bero luzatuz
bizipoza sustatu”.

222
Kideak garelako

2
Zu zinen nire mitoa
ustezko eredua,
elkar ezagutu dugu
erori zait Mundua,
izaera zakarrak dit
mindu sentimendua,
aldatu egin da goibel
nire pentsamendua.

Ibon Muñoa Arizmendiarrieta

193

3
Kide jator jardun, arren,
gertuko lagunekin,
ez izan jarrera txarrik
erkide fidelekin,
sarritan beharko duzu
aritu beraiekin,
ondu nahi duzuelako
herria ekintzekin.

194

4
Begirunez har ezazu
zure ingurukoa,
askatasunaren alde
ari den kidekoa,
musu-truk dabil zintzoki
nortasun onekoa,
bere bihotz onberak du
taupada herrikoa.

6
Gorrotoaren azpian
ez dago iraultzarik,
ezingo duzu horrela
zertu utopiarik,
jenio zitala utzi
urruti ostendurik,
izan zaitez iraultzaile
xextrak indargeturik.


5
Ideiak eta praktikak
erabili batuta,
edonon izan itzazu
gozoro uztartuta,
iparrorratzak duen lez
iparra markatuta,
eduki ezazu beti
atsegina piztuta.

7
Euskal zelaia nahi nuke
pozarren elikatu,
gure alde bizitzeko
behazuna ukatu,
gu gutarrak garelako
ozen aldarrikatu,
ezinikusia baino
hobe dela barkatu.

196

8
Goiz-argian hitz polit bat
akabo haserrea,
aurpegietan hasi da
zoragarri barrea,
atzean geratu zaigu
eguraldi arrea,
eguzkiak gozatu du
harremanen larrea.
2012ko martxoaren 25ean

2
Herrira, konpontzeko
egoera basa,
ahantz dezagun behingoz
kartzela eskasa,
iheslariek goza
dezaten arnasa,
eta deportatuek
tristura demasa,
izan dadin gutarren
bizitza erraza.


1
Hegoak esan digu
“nirekin herrira,
itzuliko zarete
ainarak kabira”,
espeak xalo gara
batu iritzira,
entzun dugun xuxurla
onaren harira,
ziegetan harantz gaude
alaiki begira.

223
Ainarak herrira itzuliko dira

3
Gogoz batzartu gara
Herrira sortzeko,
gure maite laztanak
hegan ekartzeko,
gatazkaren aldapa
aise gainditzeko,
etxekoei zama
jator arintzeko,
biharko amnistia
batera zertzeko.
198

4
“Herrira!” esanez da
arduraz atera,
jendarteko hamaika
bihoztun kalera,
xede bakarra denez
osoki onbera,
nonahi egin diete
arretaz harrera,
urrun daudenak etor
daitezen etxera.

5
“Herrira!”, dio amak
zapia hartuta,
beste kidekoekin
plazan elkartuta,
helburu horri esker
dago gaztetuta,
eskuen zirriekin
bero babestuta,
kantuan dagi goxo
giroak poztuta.
6
Sukaldean desirak
gabiltza egosten,
aulki hutsaren drama
gura dugu eten,
Herrira dabil zindo
hazia ereiten,
ikusiko ditugu
irrifarrak hazten,
sorlekura zoritsu
ainarak iristen.

Ibon Muñoa Arizmendiarrieta

199

2012ko apirilaren 1ean

224
Anaien (arreben, ahizpen, neben) elkartasuna
– Ikusten duzu goizean –

200

1
Anaien elkartasuna
kartzelan da osasuna,
ziegan dabil oihartzuna,
pozarren diot, “Eskerrik asko”
oro dira ontasuna,
uxatzeko histasuna
dakarte alaitasuna,
behar dudan maitasuna.
2
Urteak dira metatzen
kartzelan latz kiribiltzen,
ahaztura dute zertzen,
eurak ordea nirekin daude
nekeak maitez baztertzen,
hilero naute laztantzen,
zoriona oparitzen,
xaloki ditut agurtzen.

4
Gurasoen akordua
anaien sentimendua,
bete dute agindua,
babesten naute irrien truke
ontzeko bizimodua,
etzi dugu hitzordua,
jasoko dut ukendua,
arin joango zait gandua.


3
Anaiak eta kideak,
elkartu gaitu oldeak,
urtetan errepideak,
ez dugulako urruntzerik nahi
batu ditugu bideak,
gure atzoko aldeak,
irauli ditu kordeak,
hurbilduz bihotz gordeak.

5
Zenbat gauza esateko,
oroimena ereiteko,
gerokoa marrazteko,
gogoa beti dago irrikaz
anaiekin egoteko,
berri onak entzuteko,
fin erroei eusteko,
gurasoak goresteko.

202

6
Bero anaien giroan
desio bat dut eroan,
gerta dadila geroan,
gaurko arnasa nahi nuke jator
itzuli txit luzaroan,
goxo euren abaroan,
nago horren esperoan,
konponketaren aroan.

7
Juezari diot esana
alferrik dela afana,
hausteko gure izana,
etorkizuna dirdai dakusat
hola dabil harremana,
zain dut Debako harana,
bihar kartzelen porlana,
anaiontzat iragana.
8
Kartzelan dugu pindarra
euskal arimen indarra,
laster dator goizabarra,
Iñigo eta Paul zoragarri
dakarkidazue garra,
moztu duzue laharra,
haz dadin aske belarra,
esperantzaren zuztarra.
2012ko apirilaren 8an

Ibon Muñoa Arizmendiarrieta

203

225
Frankisten eta monarken bandera
1
Espainiako bandera
gorri eta horia,
frankistek zioten sutsu
“merezi du loria”,
geuretzat bere itzala
izan da galzoria,
katez bete digulako
herriko historia.
204

2
Zutoihalak hinkatuta
monarken izenean,
Espainia zart zitzaigun
sartu etxe barnean,
bandera horrek bakea
ito zuen minean,
Munduan utzi zituen
kulturak osinean.

3
Oihalak ez dio uzten
herri honi bizitzen,
etengabe ari zaio
nortasuna xurgatzen,
betidanik ibili da
euskaldunak banatzen,
bere batasun tristea
militarki ezartzen.
4
Eibarren bandera hori
Untzagan goiz bilduta,
sozialistek kendu zuten
herriak lagunduta,
orain jarri behar dute
Madrilek aginduta,
errepublikar asko da
sentitu irainduta.

Ibon Muñoa Arizmendiarrieta

205

5
Azken mendean, hogeita
hamaikan zen gertatu,
jorrailaren hamahiruan
askapena sustatu,
Eibarren errepublika
bozek zuten aupatu,
Francok gerrarekin zuen
gero zital zanpatu.

206

6
Eibartar gehienak zeuden
errepublikarekin,
Kalamuan jator zuten
babestu fusilekin,
Eibar hautsi zutenean,
hegazkinen bonbekin,
frankistak agertu ziren
piperpotoarekin.

7
Gernika ikur horrekin
bortitz zuten kraskatu,
euskara debekatuta
gaiztoki ostikatu,
Espainiak beharko du
jazarpena bukatu,
geroa hauta dezagun
hitza behingoz askatu.
8
Banderarena Eibarrek
erabaki dezala,
zinegotziak dituen
aukeratzen bezala,
demokrazia omen da
herritarren ahala,
euskoak bere onurak
oro goza ditzala.
2012ko apirilaren 15a

Ibon Muñoa Arizmendiarrieta

207

226
Julian eta Maria

208

1
Hirurogeita hamabost urte,
Durango, Eibar, Gernika...,
goitik zetorren faxisten herra,
heriotza garrasika,
euskal sustraiak nahi gintuzketen
hola erauzi apika,
odolez busti zen lurraldea,
karranka zeruan mika,
bihotzek esan zuten minduta
“ez dadila errepika!”.
2
Martik hogeita hamaika zuen,
Durango bonbardatuta,
Andra Mariko arkupe hartan
zegoela babestuta,
ezagutu ez nuen aitxitxa
hil ziguten zanpatuta,
urte gutxira hil zen amama
egoerak tristatuta,
senarra galdu zuenez gero
zebilen lar gaixotuta.

4
Aitxitxak eta amamak zuten
batera jaso hotela,
taxiak eta gainerakoak
jarri zituzten horrela,
Eibarrek gogo jasan baitzuen
bonben eragin itzela,
Francoren gerrak euren hostoa
bihurtu zuen orbela,
apirilean eroriko zen
aitxitxa hobian zela.


3
Faxista eta nazi ankerrek
frankistei laguntzeko,
bonbak tonaka jaurti zituzten
eraikuntzak birrintzeko,
ahalik eta euskaldun gehien
horrelaxe lurpetzeko,
Durangon zeuden gorri guztiak
koldarki ezabatzeko,
beranduago hasiko zuten
gerrarako frogatzeko.

5
Bilbon, Londresen, Dresden, Berlinen
bonbardaketak jarraian,
atzo Vietnamen orain edonon,
izua bonben arraian,
kapitalak du ekonomia
hazi gerren lubakian,
aitxitxak eta amamak dira
hiltzen era basatian,
bilobek bizi dezatela txit
bakea egunsentian.
210

6
Aitxitxa eta amama pozez
zaituztet ziegan agurtzen,
zuentzat goxo dagit kantuan
zaretena goraipatzen,
gaur hemen nabil zuen omenez
iragan hura zabaltzen,
ez ahazteko gertatu zena
oroimena elikatzen,
bertso honekin zaituztedala
sakonki maite aitortzen.
2012ko apirilaren 22an

227
Biraoak baztertzeko ahaleginetan

2
Ahoak zikin du jariatzen
lerdea halakoetan,
eztarria da lehor geratzen
alferrikako zaunketan,
bisaia muturtuta,
osoro gorrituta,
une zoro kaskarretan,
jenio bizi hori nahi nuke
ito irri algaretan.


1
Belaunean tak, kolpe txatxar bat,
leherketa burmuinean,
odola hasi zait irakiten
bor-bor zainen barrenean,
besoak altxatuta,
erabat oldartuta,
biraoak mingainean,
hoztu nahi eta garra gorago,
panpin bat naiz ezinean.

– Iparragirre abila dela –

3
Estresak nauka inguratuta
bere sare ilunean,
gogoa sarri sartzen zait ergel
irainaren lur-gunean,
asunak ukituta,
sasitzan ziztatuta,
erarik mingarrienean,
baretasuna eskuratzen dut
senaren argiunean.

212

4
Iraintzen eta madarikatzen
nabil berrogei urtetan,
ele maitea hitz zatarrekin
mordoilotzen bazterretan,
gurasoen ohitura,
euren berben freskura,
galtzen dut biraoetan,
aratz nahi nuke nonahi mintzatu
ibili poz sustraietan.

2012ko apirilaren 29an

6
Bukatu dira irain lizunak
eta iseka garratzak,
aldarte onak ditu onduko
nire berbaren baratzak,
gauez iretargitik,
egunez eguzkitik,
jasota gozoro printzak,
mintzo belatzak jantzi ditzala
nortasunaren belartzak.


5
Matxistak eta homofoboak
dira irain maltzurrenak,
kristauen kontra esandakoak
berriz amorratuenak,
isekak agortuta,
haserrea hustuta,
estutzen nau etsipenak,
damu horrekin ez bizitzeko
utikan birao denak.

228
Kartzelatik Iraiari
1
“Iraia!” diot maitez
gaueko argian,
jarrita dudanean
soa ilargian,
irria marrazten zait
polit aurpegian,
agertzen zarenean
ametsen hegian.

3
Ilusioa puztu
zitzaidan zurekin,
atsegina hazi zen
ezti laztanekin,
txit txoratzen ninduzun
zure jolasekin,
egoten ginenean
biok elkarrekin.

2
Zu jaio, eta poza
sartu zen etxean,
taupadak hasi ziren
pil-pil bihotzean,
sakonki hunkitzen naiz
lili espetxean,
Domeka zoragarri
hura oroitzean.

4
Neskato bat zinela
atxilo ninduten,
gatazkak zakar ditu
hortzak erakusten,
kartzelan darrait zure
osaba izaten,
harremana gabiltza
gogotsu fin josten.

214

7
Iloba baino zara
dotore Iraia,
Eibarrerantz naraman
hego alderraia,
gogoa ontzen didan
ortzadar alaia,
ziegan hegan galanki
dabilen elaia.

5
Zoriona bidaltzen
duzu gutunetan,
adorez landutako
orri dirdaietan,
irudikatzen zaitut
luma ezpainetan,
ibil nadin zurekin
eguzki-printzetan.
6
Irrikaz daude adi
basoan oreinak,
entzuteko errekan
kantuan laminak,
hola erakartzen nau
zure ahots minak,
doinu ederrak dizkit
uxatzen saminak.

8
Bertsoa gozoro dit
ekarri burmuinak,
zirraraz dezan gero
dantzatu mingainak,
osabak goxo dio
altxatuz bekainak,
Iraiaren dohainak
direla bikainak.
2012ko maiatzaren 6an

Ibon Muñoa Arizmendiarrieta

215

229
Ireneren izpi berdea
– Solferinoko itsua –

1
Itxaropena une grisetan
amiltzen da malkoetan,
kartzela gaitza iruditzen zait
gaitzago halakoetan,
gaitzago halakoetan.

216

2
Ekia ziegan eta ni ezkor
oroitzapen kaskarrekin,
gandua dabil sentimenduan
pentsamendu eskasekin,
pentsamendu eskasekin.
3
Behe-lainoan naiz barneratu
ikusmena zait lausotu,
argirik gabe arrats luzean
ilunak nau lar gaixotu,
ilunak nau lar gaixotu.

6
Elkartasuna da izpiaren
jatorrizko sorgunea,
Irene dabil xalo igortzen
isildu dit aienea,
isildu dit aienea.

5
Arima goibel, gorputza makal
atsekabearen zolan,
izpi berde bat sartu da dir-dir
nire bihotzaren salan,
nire bihotzaren salan.


4
Soinu ederrik ez da entzuten
lanbro zurixka beltzean,
zirri beroak urrun dituzu
ingurune laiotzean,
ingurune laiotzean.

7
Fin eta erne, lagun xumeak
nekeak dizkit eztitzen,
horri esker hits zeuden begiak
ari zaizkit alaitzen,
ari zaizkit alaitzen.

218

8
Sarri etortzen zait abegitsu
irria oparitzeko,
ahots politak kantuan dagoz
nire mina gozatzeko,
nire mina gozatzeko.
9
Bere kemena pozez dakarkit
Eibarko kide hurkoak,
ederki darrai zulorik gabe
gure taupaden kroskoak,
gure taupaden kroskoak.

2012ko maiatzaren 13an


10
Goizaldean zait gozoro piztu
ilusioa kaskoan,
elkar ikusi dugu zoritsu
gure ametsen txokoan,
gure ametsen txokoan.

230
Gorrotoaren kaioak
1
Gorrotoak agortzen du
hitzaren iturria,
adimena berarekin
bihurtzen da urria,
eskuindarren askan dauka
ugari hazkurria,
Espainian aspaldi zen
hedatu izurria.
220

2
Purrustaka ari dira
faxista espainolak,
gure kontra etengabe
gezurretan petralak,
euren ideia bortitzak
direlako makalak,
darabiltzate baldarki
gorrotoaren kalak.

3
Ezkabia egin zaie
kaskamotz mengelean,
hazteria sartu enbor
adarren azalean,
gorrotoa sumin dabil
faxisten tropelean,
gotortu da ero euren
jarrera krudelean.
4
Inposaketa kaioen
oinarrizko arroka,
arrazoirik ez dutenez
dihardute orroka,
ehun dezagun batera
irriaren borroka,
joan bitez liskartiak
itsasora korroka.

Ibon Muñoa Arizmendiarrieta

221

5
Kaioen oihu zantarrak
bakea mesprezatzen,
euskaldunok gura dugun
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Ainarak herrira itzuliko dira - 5
  • Parts
  • Ainarak herrira itzuliko dira - 1
    Total number of words is 3065
    Total number of unique words is 2024
    24.0 of words are in the 2000 most common words
    37.0 of words are in the 5000 most common words
    45.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Ainarak herrira itzuliko dira - 2
    Total number of words is 2995
    Total number of unique words is 2033
    22.8 of words are in the 2000 most common words
    36.9 of words are in the 5000 most common words
    44.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Ainarak herrira itzuliko dira - 3
    Total number of words is 3104
    Total number of unique words is 1931
    24.2 of words are in the 2000 most common words
    37.3 of words are in the 5000 most common words
    46.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Ainarak herrira itzuliko dira - 4
    Total number of words is 3033
    Total number of unique words is 1968
    23.5 of words are in the 2000 most common words
    36.8 of words are in the 5000 most common words
    45.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Ainarak herrira itzuliko dira - 5
    Total number of words is 3021
    Total number of unique words is 1945
    22.4 of words are in the 2000 most common words
    35.4 of words are in the 5000 most common words
    42.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Ainarak herrira itzuliko dira - 6
    Total number of words is 3112
    Total number of unique words is 1945
    25.8 of words are in the 2000 most common words
    39.5 of words are in the 5000 most common words
    47.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Ainarak herrira itzuliko dira - 7
    Total number of words is 3123
    Total number of unique words is 2025
    24.2 of words are in the 2000 most common words
    38.3 of words are in the 5000 most common words
    46.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Ainarak herrira itzuliko dira - 8
    Total number of words is 2890
    Total number of unique words is 1886
    24.6 of words are in the 2000 most common words
    38.6 of words are in the 5000 most common words
    47.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.