🕙 24-minute read

Ainarak herrira itzuliko dira - 1

Total number of words is 3065
Total number of unique words is 2024
24.0 of words are in the 2000 most common words
37.0 of words are in the 5000 most common words
45.0 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN
  LITERATURA KOADERNOAK
  
  
  
  EGILEA:
  Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
  Centro Penitenciario Córdoba
  14.014 Córdoba
  Ibon Muñoa 2000ko urrian atxilotu zuten.
  Harrez gero preso daukate:Valdermoro,
  Kordoba, Burgos, Langraitz, Puerto I eta,
  2014ko martxotik hona, Kordoban.
  
  AZALEKO IRUDIA:
  Mikel Zarrabe Elkoroiribe
  
  
  Ainarak herrira
  itzuliko dira
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN
  LITERATURA KOADERNOAK
  
  
  
  Joan zirenei: etxekoei, lagunei, krabelin gorriei.
  
  6
  
  Ainaren zain
  Ezagutzen ditut Ainara izeneko txori batzuk. Behin
  ehiztariek harrapatu eta urrutiko kaioletan sartu zituzten. Ez ziren loroak, ordea. Horiei gustatu egiten
  zaie itxita bizitzea, Ainarei ez; gainera, loroek maite
  dute nagusiaren esana behin eta berriz errepikatzea,
  Ainarek ez. Horiek garbi dituzte ideiak eta gai dira
  eskopeta-zale maltzurrei aurre egiteko ere.
  
  8
  
  Euskal Herrian bietatik dago ugari: batetik, badaude datorrena datorrela burua jaitsi eta isilik gelditzen diren hegazti akritikoak. Beldurrak eta erosotasunak geldiarazi ditu, eta ikasi dute bizitzen alpiste
  apur batekin. Elikatzen dira, batez ere, futbolaz eta
  komunikabideen gezurrez. Nahikoa dute, ez dute
  gehiagoren beharrik. Tarteka haserretzen dira, beraien kirol talde kuttunak galdu duelako, edo kaiolako
  atea estutuko dietelako apur bat gehiago, baina ez
  dute ozenegi esango, badaezpada. Bestetik, zorionez,
  hegodun kritiko asko dago gurean. Iritzia dute edozein gertakizunen aurrean. Haserretu egiten dira eta
  salatu egiten dituzte injustiziak. Ez dute gainekoen
  esana onartzen beraien galbahetik igaro gabe, hausnartu gabe. Beraien iritzia ematen dute ausardiaz eta
  zorrotz, baina baikortasunez.
  
  Begiz ikusi edo belarriz entzun, kontua da bertsook
  zeure baitan sentitzea. Barre egitea umore zipriztin
  bakoitzarekin, edo negar bere malenkoniarekin bat
  egitean. Konplizitate keinuak ere eragingo dizkizute,
  tarteka. Ez zaitez liburuaren gainetik pasa, senti ezazu
  zeure barrenean hitz bakoitzaren arnasa.
  
  Ametsen txokoan bizi naiz
  
  Zuri, irakurle, ez dizu inork kantatuko goxo-goxo belarrira, zorte izugarria duzu, ordea. Izan ere, bertso
  guzti-guztiak esku artean dituzu liburu mardul honetan. Hala ere, irakurri egin ditzakezu eta Ainara bat
  etxe ondoko zuhaitzetik ari zaizula irudikatu; edo
  zure ondoan dagoenari eska diezaiokezu abesteko,
  zu lasai-lasai etzanda zauden bitartean.
  
  
  Niri iritsi zait belarri ertzera, Eibarko Ainara baten kantu hots ederra. Abesten aritu zait 2011ko
  otsailetik 2013ko irailera arte. Zortziko zaharrean
  bota dit bertso ugari, hamarreko txikian ere ez gutxi,
  baina baita habaneran eta bederatziko txikian ere.
  Kartzelako gertaerei buruz, herenegun; Euskal Herriko gairen baten gainean, atzo; historiaren inguruan,
  gaur, eta sarri, politikaz, zein maitasunaz... ez dut aspertzeko tarterik izan inondik ere.
  
  10
  
  Orain isilik dago gure Ainara. Niri, behintzat, ez zait
  aspaldian iritsi bere kanturik belarri ertzetara. Bertso berriak prestatzen ariko da ziurrenik. Kukua bai,
  kukua sarritan entzun dut 2014ko udaberrian. Errepikakorra da bere jarduna, baina polita oso, beti adarra jotzen ariko balitz bezala. Askatasun izugarria du
  txori horrek. Nahi duenean etorri eta okupatuko du
  txantxangorriaren kabia, trukean ezer eskaini gabe,
  gainera. Libre ibiliko da zuhaitzez-zuhaitz eta kabizkabi. Boterea ere badu, bestalde. Entzuten dugun
  lehen aldian, aldean dirurik ez badugu, begizkoa botako digu, eta gure ekonomia apalari bere horretan
  eutsiko dio urtebetez. Hala eta guztiz ere, izugarri
  pozten gaitu bere soinua entzuteak, patrikan sosik
  izan ala ez izan.
  Ainarek, aldiz, ezin dute Euskal Herrira etorri oraindik. Garesti ordaintzen ari dira txori konprometi-tuak izatea. Izan ere, oso urrunetik heldu zait musika.
  Ba-tzuetan, interferentziak izan ditu soinuak, baina
  az-kenerako lortu dut dena garbi entzutea. Baikorra da mezua, gelditu zaidan sentsazioaren bestekoa.
  Lasai nago, Ainarak Euskal Herrira itzuliko direlako.
  Ea laster datozen gure basoetara, lastima baita horrenbeste zeresan daukaten txoriak urrun eta preso
  bizi beharra. Kuku bihurria entzuteaz hainbeste poz-
  
  Iritsi zait urrutiko
  txoriaren kantu hotsa,
  eta distantziak ez du
  bilakatu kantu hotza.
  Heldu zait malenkonia
  haserrea eta poza,
  bere deiadar ozena
  polita bezain zorrotza.
  Euskal Herriaz dihardu
  ezer ez zaio arrotza,
  gorputza Andaluzian
  gure artean bihotza,
  kilometro asko dago,
  baina oso tarte motza (ber.)
  Mikel Arrillaga
  Eibar, 2014ko maiatzaren 18a
  
  
  Ez dizut ezer gehiago aurreratu nahi. Nago honaino
  iritsi bazara liburu honetako bertso sortak ere gustura irakurriko dituzula. On egin!
  
  ten bagara, zer sentituko ote dugu Ainaren ahotsa
  gurean entzutean?
  
  12
  
  2011-2013 tartean Puerto I espetxean idatzitako bertso eta
  olerkiak kronologikoki antolatuta bildu dira liburu honetan,
  Ametsen txokoan bizi naiz (Ataramiñe, 2011) liburuaren ildo
  eta ordenari ere jarraiki.
  
  163
  Fermin eta Fermina
  1
  Auzitegi omen den
  Nazional horretan,
  Fermin eta Fermina
  adi leotzetan,
  urrundu dituztenez
  azken urteetan,
  desioa dirdirka
  dute ninietan.
  
  3
  Musu xume harekin
  izan zen nahikoa,
  segundo bat bakarrik
  baina magikoa,
  unerik ederrena
  berebizikoa,
  xalo adierazteko
  euren artekoa.
  
  2
  Estuki zeneuzkaten
  lotuta bilurrak,
  polizien erdian
  keinuak zuhurrak,
  bat egin zuten zuen
  begien agurrak,
  gogotsu zeuden ezpain
  hezetsu samurrak.
  
  4
  Kartzelan zitzaizuen
  piztu maitasuna,
  agerian zegoen
  atsegintasuna,
  sentitu zenuten zirt
  zoriontasuna,
  zirriekin aurkitu
  larruen tasuna.
  
  14
  
  7
  Orain urritu dira
  euren harremanak,
  oroimenean daude
  atzoko laztanak,
  gutunekin dituzte
  trukatzen esanak,
  telefonoz hitzartzen
  gerorako planak.
  
  5
  Haginka etorri zen
  sakabanaketa,
  gertatuko zen zital
  beren banaketa,
  ordutik eurentzat da
  amets hurbilketa,
  bikote batek behar
  duen arnasketa.
  6
  Sailburuak agintzen
  ditu mendekuak,
  berehala zintuzten
  bereizi kaikuak,
  gure Euskal Herrian
  badira lekuak,
  goxo helduta bizi
  daitezen eskuak.
  
  8
  Eguzkiak zelaia
  janzten duenean,
  dena da zoragarri
  lilien soinean,
  zuen zain daukazue
  askatasunean,
  gerezien lurrina
  ohe apainean.
  2011ko otsailaren 7an
  
  Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
  
  15
  
  164
  Eguneroko patatari
  
  16
  
  1
  Patata, lursagarra
  gure berriketan,
  dakusagu otordu
  ugarietan,
  frijituta dakarte
  aldi batzuetan,
  nolanahi egosita
  gordin gehienetan,
  egun horietan
  nabil zalantzetan,
  beha azpiletan
  ehiztari lanetan,
  baldar zuritzen dute
  zulo honetan.
  
  2
  Patataren mamia
  berriro belztuta,
  eseri naiz mahaian
  aztoratuta,
  sendagileak dauka
  bista urrituta,
  sukaldeko zikinek
  gauzkate sututa,
  horrela ohituta
  txar elikatuta,
  gaude nazkatuta
  eta aspertuta,
  sukaldaria dago
  potolotuta.
  
  2011ko otsailaren 14an
  
  4
  Nekez ahal zaitugu
  gogoz ahoratu,
  zure izena ezin
  dugu goratu,
  sukaldean zaituzte
  mailaz beheratu,
  jantokian irainez
  zakar azpiratu,
  patata artatu
  leunki haztatu,
  nahi zaitut sustatu
  ganoraz prestatu,
  arrautzopil batean
  urtsu dastatu.
  
  
  3
  Patata asetzeko
  duzu gaitasuna,
  munduan zor dizugu
  adeitasuna,
  espetxean joan zaizu
  azkar ontasuna,
  lurrak eskainitako
  oparotasuna,
  erantzukizuna
  du, mardultasuna
  gaitz utzi dizuna
  erabat lizuna,
  itzul diezazutela
  bikaintasuna.
  
  165
  Sortu da “Sortu”
  
  18
  
  1
  Eguzkia irten da
  ilargia gorde,
  beti txandaka bata
  bestearen orde,
  gauminak utzi digu
  izar bat oinorde,
  izango da zeruan
  doinuen akorde,
  Ama laztandu arte
  gure amaorde.
  
  3
  Herri baten geroa
  behingoz ziurtatu,
  ihartutako sustrai
  jatorra sustatu,
  orainak hemen digu
  garden baieztatu,
  batera ahal dela
  mamua haustatu,
  lege-kate zurruna
  labean urtatu.
  
  2
  Ekiaren izpiak
  gorantz goiz-argian,
  ihintza distiratuz
  zelai orlegian,
  ekaitza baretu da
  sasien hegian,
  zalantzetan zorabia
  gaitezke agian,
  uzta ordea dugu
  larrain beilegian.
  
  4
  Euskal lurrean zara
  osasuntsu sortu,
  ausardiak du bikain
  hitzarmena lortu,
  argitara da zure
  ospea bizkortu,
  adostasuna dizu
  jendeak aitortu,
  itxaropena zaigu
  indartsu birsortu.
  
  2011ko otsailaren 21ean
  
  6
  Atzo bezala xede
  denon aberria,
  gorrotorik gabeko
  jendarte berria,
  goldatzen ari gara
  gogoz luberria,
  ereiteko hazia
  eskainiz gerria,
  haz dadin loriatsu
  gutarren herria.
  
  
  5
  Gatazkaren zaleak
  zaizkizu muturtu,
  oinez hasi orduko
  zaituzte egurtu,
  abagunea duzu
  sakonki mamurtu,
  emandako urratsak
  zuzenki neurtu,
  mehatxuen aurrean
  ez zara uzkurtu.
  
  166
  1976: martxoak 3
  1
  Martxoak hiru, dagoeneko
  hogeita hamabost bira,
  oroitarriko lili xortei
  gaurko gazteak begira,
  egun hartako gertakizunak
  gogoan geratu dira,
  “Gasteizen kea eta negarra,
  grebak jo zuen gorrira”.
  20
  
  2
  Bost gazte tiroz erail zituzten
  langileak izutzeko,
  hamaika lagun larri zauritu
  gasteiztarrak sumintzeko,
  patroiek maltzur jokatu zuten
  poliziak xaxatzeko,
  zekenkeria izan zen muina
  eskaerak birrintzeko.
  
  3
  Irain bat esan zuen zitalki
  Manuel Fraga zakarrak,
  “balioko du gaztigatzeko
  behin betiko herritarrak”,
  Euskal Herriak erantzun zion
  hedatuz nonahi kedarrak,
  barrikadetan sutu zituzten
  frankistaren hitz txatxarrak.
  4
  Zaramagako elizan zeuden
  langileak batzartuta,
  greba eguna zuten hizpide
  egoerak behartuta,
  grisak kanpoan zebiltzan ere,
  ke poteak prestatuta,
  kristalak hautsi zituzten bortitz
  gorrotoak bultzatuta.
  
  Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
  
  21
  
  5
  Barnean denak ikaratuta
  atera ziren korrika,
  grisak kolpeka eta tiroka,
  langileak garrasika,
  beranduago hango kanpaiek
  egin zuten errepika,
  frankista haien basakeriak
  tinko salatzeko deika.
  
  22
  
  6
  Langile haiek behar zituzten
  hobekuntzak tailerrean,
  soldata duin bat, lan erlazio
  zuzenak orokorrean,
  egurra jaso zuten krudelki
  hitzarmen bat beharrean,
  botereak ez du errukirik
  diruaren alorrean.
  
  2011ko otsailaren 28an
  
  8
  Bihotzak oro mindu zituen
  Arabako albisteak,
  langilerian babestu ziren
  gazteen senitarteak,
  borrokan jardun zenutelako
  urtuko dira kateak,
  ez dizkiegu inoiz itxiko
  utopiei ateak.
  
  
  7
  Langile batzuk aspaldi daude
  kontsumismoan sartuta,
  sorgor dabiltza soilik beraien
  zilborraz arduratuta,
  kotxe barruan nondik gatozen
  ia dugu ahaztuta,
  hemen onurak lor ditzakegu
  Gasteizko eran batuta.
  
  167
  Aratusteak aprobetxatu
  – Iparragirre abila dela –
  
  24
  
  1
  Aratusteak behar ditugu
  egoki aprobetxatu,
  koko-jantziak ganbaran jaso
  ohiturak jator altxatu,
  uxatu zomorroak,
  gezurren mozorroak,
  faltsukeriak pitzatu,
  joaldunekin pausarik gabe
  egia zintzo bultzatu.
  
  2
  Estatu batzuk demokraziaz
  erraz dira maskaratzen,
  polizietan aurrekontuak
  erruz dituzte xahutzen,
  herria kikiltzeko,
  hitza debekatzeko,
  bortxa dute erabiltzen,
  gutxiagotik dugu Markitos
  sutan urtero kiskaltzen.
  
  4
  Honako hauek iraultzailetzat
  dauzkate euren buruak,
  era merkean darabiltzate
  mingainetan aburuak,
  kotxerik karuena,
  txaletik handiena,
  dira beren helburuak,
  Pitxu azkarrak lotsatu ditu
  hemengo artaburuak.
  
  
  3
  Sarri diogu pozez kantuan
  gu garela euskaldunak,
  oker ditugu bizi ordea
  erdara hutsez egunak,
  kalean gaudenean,
  haurren aldamenean,
  aitzakia zailtasunak,
  hobe izango bagina beti
  koko-marruen lagunak.
  
  5
  Inperioen asmo petrala
  inauteriak birrindu,
  herri txikien aniztasuna
  arropa hitsez berdindu,
  kulturak kolorgetu,
  hizkuntzak indargetu,
  arbasoak nahita mindu,
  Zaldiko dabil oso haserre
  gogor nahi ditu astindu.
  
  26
  
  6
  Alaiki datoz Zaku-zaharrak
  astearte-inautean,
  Sorginak dakar ilusioa
  zapaltzaileen kaltean,
  herri bat aireratu,
  geroa bideratu,
  Euskal Herriko partean,
  Lanzkoek dute bart Miel Otxin
  erre doinuen artean.
  2011ko martxoaren 7an
  
  3
  Krudela egin zaigu
  lar dakigunean,
  elkarrekin geundela
  txit zorionean,
  samina gotortu da
  gure barrenean,
  areago umeak
  izan ginenean,
  hazi gintuztelako
  poz maitasunean.
  
  2
  Etxean lili zinen
  gure alabatxo,
  goxo eman genizun
  horrenbeste patxo,
  etsipenean dabil
  herrestan amatxo,
  negarren eremuan
  lur jota aitxatxo,
  zure bihotz txikia
  isildu zen atzo.
  
  4
  Jaiotzak naro dakar
  berarekin bitsa,
  heriotzak sartzen du
  etxeetan sitsa,
  hodei beltzek digute
  ilundu bizitza,
  zoritxarrek goibeldu
  aurpegiko hitza,
  sehaska utzi duzu
  hotza eta hitsa.
  
  
  1
  Gaixotu zinenean
  galdu zen irria,
  ezagutu genuen
  dar-dar hozkirria,
  larruak behar zuen
  eskuen zirria,
  aupatzeko leunki
  bizipoz mirria,
  berotzeko sentitzen
  zenuen tirria.
  
  168
  Lili bihotzean zaude
  
  5
  Abegitsu zain dugu
  Ama-Lur apala,
  pattal igoko dugu
  azken arrapala,
  urrumaka ariko
  zaizu usapala,
  ihintzak jantziko du
  hilobi jabala,
  egunsentian eder
  belardi zabala.
  28
  
  6
  Enparantzan dabiltza
  umeak korrika,
  algaraka, jauzika,
  zoro aztarrika,
  gure baitan zabiltza
  gogotsu zirrika,
  indar dakigun poza
  gurekin irrika,
  udaberria dator
  alai aldarrika.
  2011ko martxoaren 14an
  
  2
  Jon Juaristik du harro
  euskara iraindu,
  guztion ondarea
  nahita hebaindu,
  esaldi eroekin
  gaitu zipriztindu,
  aho-larriak digu
  bihotza astindu,
  Erreinuan mindu
  hantxe da samindu,
  geurea mirrindu
  gura du lorrindu,
  nork dio hola buru
  hori birrindu?
  
  
  1
  Txantxa txar bat izan da
  Jon Juaristirena,
  aholkulari dugu
  euskararena,
  adarra jotzeko du
  horrela baimena,
  gure kulturarentzat
  dakar nahasmena,
  hona datorrena
  hori da txarrena,
  bere adimena
  hau bai hondamena,
  ken diezaguke euskal
  izen omena.
  
  169
  Juaristiri euskaraz
  
  30
  
  3
  Unamuno bezala
  Juaristi suharra,
  lurpetu nahi du gure
  ele zaharra,
  gaztelera da bere
  hizkuntza goitarra,
  “horrela zara”, dio
  “soilik hiritarra”,
  euskaldun kaskarra,
  gurekin zakarra,
  hitza du zantarra
  jarrera zatarra,
  bakean utz dezala
  baserritarra.
  
  4
  Euskara biziko da
  askatasunean,
  justizia beraren
  lagun denean,
  elebakarrek zinez
  maite dutenean,
  hizkuntza politika
  alde duenean,
  giharrak lanean
  denok arraunean,
  uhinaren gainean
  txanparen unean,
  etorkizuna dugu
  kai barrenean.
  2011ko martxoaren 21ean
  
  1
  Paris eta Madrilen
  gotorki hesiak,
  sakon sustraitu dira
  herraren haziak,
  kartzelan dagitzate
  sarri demasiak,
  geuretzat bidegabe
  ziega biluziak.
  
  3
  Susmo bat erabili
  zuten kakazteko,
  gure eguneroko
  ohiturak hausteko,
  ziegetan ondasunak
  baldar nahasteko,
  guztion lotsariak
  zikin ikusteko.
  
  170
  Kide bati mirespenez
  
  2
  Oro umiliagarri
  dira miaketak,
  goitik agindutako
  ohiko araketak,
  ezagutzen dituzte
  ongi ariketak,
  guri larrugorritan
  jartzeko lanketak.
  
  4
  Atzotik zaude kide
  zeharo sututa,
  bizipoza zizuten
  utzi txikituta,
  denak sentitu gara
  bortitz zanpatuta,
  biluzte kontuekin
  gaude nazkatuta.
  
  Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
  
  31
  
  32
  
  5
  Potroak altxatzeko
  hiru makurdura,
  agindu zizkizuten
  hura asaldura,
  zu zeu izatea zen
  han zure ardura,
  buruari zenion
  jantzi estaldura.
  
  7
  Isolatu zintuzten,
  gordin mintasuna,
  ukatu eta gero
  agindu lizuna,
  garesti ordaintzen da
  hemen duintasuna,
  kideak dakarkizu
  naro poztasuna.
  
  6
  Oheko somierrean
  zeunden estututa,
  kartzelazainak zure
  kontra oldartuta,
  banandu zizkizuten
  hankak behartuta,
  harroki puztu ziren
  irritsa lortuta.
  
  8
  Hurbil dugu eguna
  kentzeko kateak,
  urrun gera daitezen
  kartzelen kalteak,
  zabalduko ditugu
  zuekin ateak,
  agurtuko alaiki
  laztanen urteak.
  2011ko martxoaren 28an
  
  171
  Udaberrian udaberriaz
  
  2
  Udaberria dator alaia,
  lorez bete du tarinen zelaia,
  etzanda goxo eguzkitara,
  etorri zara begietara,
  lilurapena,
  gure laztanen oroitzapena,
  hozituko da itxaropena.
  
  
  1
  Kantuan hasi da izadia,
  hostoek jantzi dute pagadia,
  erreka garden ibilbidean,
  ote usaina mendialdean,
  ereserkia,
  mardulik dago agertokia,
  bihotz hautsien adabakia.
  
  – Juana Bixenta Olabe –
  
  3
  Hontza gogotsu hegaldietan,
  udaberriko gau izartsuetan,
  miraz behatzen du ilargia,
  maitaleak zor dio ongia,
  baretasuna,
  laketzen zaio isiltasuna,
  ordu txikien xalotasuna.
  
  34
  
  4
  Geurea piztu zen maiatzean,
  osteratxo bat ezti burutzean,
  gainean dago urteurrena,
  abagune hau da ederrena,
  gogoratzeko,
  bion taupadak ez urruntzeko,
  etorkizuna besarkatzeko.
  
  6
  Itzuli dira lirain enarak,
  begitarteak daude alegerak,
  eurek dakarte gogora grina,
  beharrezko den desio mina,
  erakarmena,
  konpartitzeko blai gozamena,
  iraun dakigun zut sentimena.
  
  
  5
  Diz-diz leunki argitasuna,
  barnean puztu zait bizitasuna,
  zurekin nintzen zirt munduratu,
  zure izena nahi dut goratu,
  udaberria,
  sorterriaren altxagarria,
  txorrotxioen sustagarria.
  
  7
  Umeak datoz praka motzetan,
  kaleak irauliz antxintxiketan,
  udaberria dute aupatzen,
  gaztetasuna aldarrikatzen,
  odol beroa,
  iritsiko da euren aroa,
  bultzaka, barrez, dator geroa.
  
  36
  
  8
  Begirunea Ama-Lurrentzat,
  udaberria euskaldunarentzat,
  saminduran hits gabiltzalako,
  horren beharra dagoelako,
  erantzuteko,
  denak bilduta jori hazteko,
  maitetsu bihar gu izateko.
  2011ko apirilaren 4an
  
  zeuri esker gabiltza
  
  bon-bon lasterkari,
  ari zara ari
  arin bertsolari,
  sarri hegaldari
  ametsen gidari,
  korrikaren maitale
  eta zaindari.
  
  2
  Korrikaren eskutik
  jendetza bidean,
  egunsentian eta
  ilunaldean,
  lekukoa dakarte
  tenk aurrealdean,
  euskalakari hitza
  hartuta aldean,
  lamien ordean
  dabiltza galdean,
  kantatuz taldean
  oraingo moldean,
  “AEK aritzen da
  gogoz goldean”.
  
  
  1
  Gogoa suspertzeko
  zu euskalakari,
  gure ilusioen
  bitartekari,
  ideia zoragarri
  anitzen sorkari,
  
  172
  AEKri esker euskalakari
  
  38
  
  3
  Hizkuntzak behar gaitu
  prestatuko gara,
  iritsi da Korrika
  enparantzara,
  helduen irrifarra
  umeen algara,
  oro euskalakari
  sentituko zara,
  kalean dardara
  soinean zirrara,
  handik zoaz hara
  laztanduz euskara,
  Trebiñutik hasita
  Donostiara.
  
  4
  Euskalakari nahi dut
  izan eta jardun,
  Korrikaren magiaz
  zinez euskaldun,
  gure hizkuntzarekin
  nonahi arduradun,
  mingainean dantzatuz
  goizero txapeldun,
  bizi baino mindun
  arbasoen zordun,
  nahiago zentzudun
  zurekin lehiadun,
  azokaren saskian
  sagar net urdun.
  2011ko apirilaren 10ean
  
  173
  Hogeita hamar urte espe
  
  2
  Jausi zinen sarekadan
  etsaien atzaparkadan, (BIS)
  egunen errenkadan
  torturen adarkadan,
  eutsi zenion goiari
  erronka mingarriari.
  
  
  1
  Hogeita hamar urtetan
  zigortuta kartzeletan, (BIS)
  etxea ametsetan
  datorkizu gauetan,
  sukaldearen usaia
  sendiko giro alaia.
  
  – Ia gureak egin du –
  
  3
  Kartzelan goibel gaztetan
  garai jorien kaltetan, (BIS)
  larri hastapenetan
  itota aienetan,
  kideen babesarekin
  sendoki zenuen ekin.
  
  40
  
  4
  Sakabanaketarena
  krudelkeria alaena, (BIS)
  zure amaren pena
  eta herritarrena,
  gutunak dira arnasa
  bisitak pozaren nasa.
  5
  Maitea pentsamenduan
  dabil isolamenduan, (BIS)
  zirrararen munduan
  hurbil sentimenduan,
  etortzen den bakoitzean
  lo hartzen du bihotzean.
  
  8
  Kartzelako atarian
  lagun minak agerian, (BIS)
  herriko aldirian
  malkoak ezarian,
  lehenengo aurreskua
  bukatu da mendekua.
  
  7
  Gaur zure azken eguna
  kalera zoaz laguna, (BIS)
  bizimodu zurruna
  bihurtu da lurruna,
  zain duzu Euskal Herria
  asetzeko egarria.
  
  
  6
  Espetxearen aroa
  igaro da gaztaroa, (BIS)
  bizipenez naroa
  dakusazu geroa,
  sasoia baliatzeko
  izadia gozatzeko.
  
  9
  “Kaixo jolasen ibaia
  goiko mendiko talaia”, (BIS)
  piztu zaizu bisaia
  zirt berpiztu kuraia,
  irainak lurperatzeko
  aberrian uztartzeko.
  
  42
  
  10
  Zurekin maitez aurrean
  gutarrak gorazarrean, (BIS)
  dardara bularrean
  kilimak paparrean,
  “euskaldunaren indarra
  amnistiaren pindarra”.
  2011ko apirilaren 17an
  
  2
  Lurrari eskainita
  tinko gaztaroa,
  urrun izan zenuen
  goxo abaroa,
  sarean jausi zinen
  kaltetu geroa,
  pairatzen ari zara
  mendeku eroa,
  sentitu nahi zenuke
  etxeko beroa.
  
  
  1
  Kartzelak utzi zaitu
  zurbil, hebaindua,
  larri gaixotu zara
  zabiltza hildua,
  maite duzu bizitza
  herri zapaldua,
  uxatu nahi zenuke
  gogotik gandua,
  onduta ikusteko
  aberri mindua.
  
  174
  Joan zizkigun kide gaixoei maitasunez
  
  44
  
  3
  Kartzelak zurekiko
  arreta eskasa,
  mina arindu duzu
  sarri zure kasa,
  gaixoen egoera
  makur eta basa,
  sendagile batzuen
  jarrera jolasa,
  osasun arloa da
  erabat narrasa.
  
  5
  Aske utzi zaituzte
  hutsak estaltzeko,
  herritarren oihuak
  zerbait isiltzeko,
  aurkitzen zaren arren
  herren ibiltzeko,
  iritsi zara garaiz
  sendia gurtzeko,
  presoen lagunei
  maitez eskertzeko.
  
  4
  Espetxean gaixorik
  bikoitza zigorra,
  gaua minez igaro
  zinez da gogorra,
  zure hitz jarioa
  dago lar agorra,
  justizia zurekin
  itsu eta gorra,
  esperantzen zelaian
  dihardu txingorra.
  
  6
  Zirimiriak gaitu
  busti barra-barra,
  zure ilunaldean
  ari du negarra,
  etorriko da galant
  gure ostadarra,
  histura bihur dadin
  bihar irrifarra,
  amnistiarantz zoaz
  taupaden iparra.
  2011ko apirilaren 23an
  
  175
  Atzo, gaur eta bihar zurekin
  1
  Belardirik ez dago
  mundu lehorrean,
  zurekin jolasten dut
  zigorren dorrean,
  irudikatzen zaitut
  xalo alorrean,
  ortzemugari beha
  bion enborrean.
  
  3
  Desioaren deia
  ozen burmuinean,
  zuregana narama
  aldarte onean,
  sarri ikusten zaitut
  han iraganean,
  esnatzen ginenean
  blai zorionean.
  
  2
  Sorbeltzek bete dute
  udako zerua,
  zoragarri apainduz
  zure ingurua,
  lerden itzultzea da
  nire helburua,
  zurekin maitatzeko
  euskal lurzorua.
  
  4
  Gaueko ilunean
  lo bakardadean,
  bildu zara nirekin
  dirdaiki oldean,
  behar zaitut laztana
  ametsen aldean,
  etzan gaitezen goxo
  lastaira berdean.
  
  46
  
  5
  Larruak bat eginik
  txoko kutunean,
  taupadak konpartituz
  izarren unean,
  hontzak ulu egin du
  luze urrunean,
  hola bizi nahi nuke
  etorkizunean.
  
  7
  Orainak ereiten du
  maitaleen lurra,
  sentimendu garbiak
  babestu adurra,
  lot ditzagun eskuak
  ekintza samurra,
  umo dadin oparo
  hurritzaren hurra.
  
  6
  Garden gogoratzen dut
  goizero irria,
  elkartzen ginenean
  oro zen zirria,
  oroimena losindu
  onuragarria,
  geroan murgiltzeko
  gure giltzarria.
  
  8
  Itxaropenik gabe
  bizitza uherra,
  biderik zuzenenak
  dirudi okerra,
  hunkitzen zarenean
  dena da ederra,
  gaurko ilusioa
  biharko plazera.
  2011ko maiatzaren 23ean
  
  176
  Gu bildu gara
  
  2
  Bildu gara mendipean
  haritzaren gerizpean, (BIS)
  etsia ilunpean
  utzi dugu harpean,
  eraikitzeko herria
  euskaldunen aberria.
  
  
  1
  “Zuekin naiz gar bilduko
  bakea dut aginduko, (BIS)
  justizia piztuko
  onura hedatuko”,
  Marik dio bihotzetik
  euskararen lurraldetik.
  
  – Ia gureak egin du –
  
  3
  Erabaki dugulako
  beharra dagoelako, (BIS)
  lehia denez halako
  ari gara holako,
  jendea erakartzeko
  kontzientziak ernaltzeko.
  
  48
  
  4
  Jende dena ez da bildu
  ezta ere kiribildu, (BIS)
  konpai zara zirtzildu
  boterean amildu,
  ez zaitez izan berekoi
  behar zaitugu lagunkoi.
  5
  Bildutakoak banatu
  nahi gaituzte aienatu, (BIS)
  adiskide esnatu
  Estatua unatu,
  heldu irmoki lemari
  adostutako demari.
  
  8
  Atseginean bilduta
  oztopoak aldenduta, (BIS)
  aitzakiak hilduta
  auzolana onduta,
  laster daukagu eskura
  askatasunaren ura.
  
  7
  Sartu gara biltegian
  itxaropenen hegian, (BIS)
  eguzkia sabaian
  nagusi den garaian,
  eranzteko arrangura
  janzteko arin lilura.
  
  
  6
  Bildu nahi dute ukatu
  urkamendian urkatu, (BIS)
  herria da kezkatu
  argiki du jokatu,
  laketa zaigu batasuna
  zapalduen ondasuna.
  
  9
  Sendo dago gara-meta
  euskal indar-metaketa, (BIS)
  oraingo batuketa
  biharko biderketa,
  gatazka bideratzeko
  konponketa atontzeko.
  
  50
  
  10
  Bildu zara biribila
  gure ametsen gurpila, (BIS)
  bidean espe pila
  amnistiaren bila,
  badator egunsentia
  haziko da gorostia.
  2011ko maiatzaren 8an
  
  1
  Hiltzaileek kalitu
  dute hiltzailea,
  bortitzena izan da
  aise garailea,
  txaloka dabil harro
  mendeku zalea,
  kezkaren eremuan
  hits bakezalea.
  
  177
  Gure munduaren drama
  
  2
  Erailketa ospatzen
  ari da Obama,
  urpetu du ankerki
  Bin Laden Osama,
  gaurko xanpain aparra
  biharko zarama,
  aspaldian hasi zen
  Mundu honen drama.
  
  Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
  
  51
  
  3
  Yankiak du ahula
  gogor umiliatu,
  Jeronimo izena
  maltzur baliatu,
  gorrotoaren zama
  dute barreiatu,
  gizatasuna berriz
  krudel irabiatu.
  
  52
  
  4
  New York, Madril, Londonen...
  entzun zen negarra,
  Islamabad, Kabulen...
  ari da langarra,
  kaltedunen ariman
  gotor zoritxarra,
  sen berekoiek zuten
  piztu ezbeharra.
  
  6
  Al-Kaeda indartzen
  du txirotasunak,
  doilor lapurtutako
  aberastasunak,
  hainbat jekeren eite
  lizun dirudunak,
  Korana ulertzeko
  modu lar sudunak.
  
  
  5
  Gudarosteak ditu
  Obamak harrika,
  Munduko erregaiak
  dabil aldarrika,
  Bin Laden, Jihadaren
  bidean txirrika,
  zeukan sinesgabeak
  hiltzeko irrika.
  
  7
  CIAren zeregina
  oro aztoratu,
  euren esanetara
  Mundua eratu,
  armen negozioak
  dituzte garatu,
  lehengo bazkideen
  kontra bideratu
  
  54
  
  8
  Nazio Batuena
  den Erakundea,
  gaur egun da Estatu
  tzarren etxaldea,
  osa dezagun azkar
  herrien taldea,
  konpartitzeko jator
  Lurren lurraldea.
  2011ko maiatzaren 15ean
  
  178
  Plazetan eserita bildu gara
  
  2
  Eserita gauerdian
  astegun buruzurian,
  jendea batu da enparantzan
  euskoen hirian,
  antsietatea bisaian
  ebazpena jakin nahian,
  irrintziak du gaua urratu
  izarren azpian.
  
  
  1
  Ikusi zaitut klartuta
  Bildurekin hunkituta,
  Euskal Herria esnatu zara
  lirain suspertuta,
  debekua baztertuta,
  ilusioa piztuta,
  izotzak arin utziko gaitu
  ekiak urtuta.
  
  – Aizak i, mutil mainontzi –
  
  3
  Jarri gara harlauzetan
  kantuan eta hizketan,
  denbora goxo igaro dugu
  oroitzapenetan,
  hango begi dirdaietan,
  zure nini urdinetan,
  garden dakusat islatuta
  geroa loretan.
  
  56
  
  4
  Bilbon eta Iruñean
  udalen ingurunean,
  Madril aldera beha urduri
  bozaren unean,
  “Bai”, entzun da itzalean,
  konstituzionalean,
  itxaropenak irabazi du
  bilduta kalean.
  
  6
  Eroso gure plazetan
  besaulkian etxeetan
  irratiei ezbaian adi
  soa zeruetan,
  kartzeletako ziegetan,
  irrifarra ezpainetan,
  
You have read 1 text from Basque literature.