Agarren seme... Ismael - 1
Antonio Maria Labaien
AGAR-EN SEME...
ISMAEL
Testamentu zarreko gertakari baten «aggiornamiento» bat besterik ez da «Agar-en seme... Ismael»
lan xume au.
Teatrogintzarako Biblia-iturburua oso ugaria izan
da beti, bai antziñako egille ta bai oraingoetan. Ez noa
izenik aitatzea itzaurre au ez luzatzeagatik.
Teatroa, gizarteari gauzak errez irakasteko lekua
da. Begi ta belarrietatik jolasaren bidez eta antzerkiaren indarrez, zuzen sartzen bait zaio barrura.
Stringbergek ederki deitu zuan Teatroa: «Biblia
pausorum» Ots!: jende xearen azkurria.
Gure artean, ere, Lardizabalen «Testamentu Zar
eta Berriko Kondaira» joan dan gizaldian geien irakurritako liburua izan zan. Idazle zaldibitarrak zionez:
«Jaungoikoaren obra miragarrien berriak ugari emango dizkizute, zeñak ikusita zuen biotzak arrizkoak ez
badira artuko dute ain ongille onarekin leialak izateko
gogo, nere nekearen saririk naiena izango dana».
Zuberoko Pastoraletan zortziren bat badira gutxienez
Testamentu Zaarretik artutako gaiez landuak: Moises,
Abraham, Nabukodonosor, Josue, Sanson eta abar...
Teknika aldetik «Agar-en seme... Ismael» alik eta
erarik arruntena aukeratu dut. Zailtasunak jartzea kaltegarri ezik alperrikakoa bait-da gure errietako
antzezlari taldeak eroso ikasi ta ager izan aal dezaten.
Joku lagunekin batera Koru sailla sartzen da.
Onela, publiko-jende geiena ez bakarrik ikusle baizik
partedun izan dedin. Baiñan ez dut koru-sailla ekintzaren erdian sartu ta naasi nai izan gertakaria ez illuntzearren.
Koru-saillak inguruan diardu irudien uztai ta apaingarri bezela musika dantza ta mintzoz bear dan giroa
sortu araziz.
Orain, jenderik aski edo aukerarik ez duten errietan Gertakaria soil-soilik eman diteke musika ta apaingarriak alde batera utzirik.
Berez, gertakarien bizitasuna naiko bait da aditzaile-entzuleek ase-bete eta ez gogaitzeko.
JOKU-LAGUNAK
AGAR
ISMAEL: Mutil gaztea
ABRAHAM: Etxe-nagusia
EZEKIEL: Semea
ERREBEKE (BEKE): Alaba
SOFI (SOFIE!!): Mirabe zaarra
NARZISO: Medikua, gizon gaztea
D. ISAI: Apaiz jauna
KORU-SAILLEKO lagunak
JOANEZ BATAIATZAILLEA ta ISRAELDARRAK
(abeslari, dantzari eta abar antzeztokiaren albo
edo inguruan jarririk daudela)
Aal baldin bada zine film batez Abraham, Agar eta
Ismaelen Kondaira ikus araziko da, orduko giroa sor
dedin. Musika doñua, salmuena, adibidez entzun araztea egokia litzake. Eta dantzari talderik izan ezkero,
israeldarren jantzian, dantza labur bat egin dezaten
ainbat obe.
Au guztia oiala altxa aurretik.
«JAUNA KANTARI
LUR GUZTIA
EGIN ALAITSU
AREN NAIA»
AINTZIN-SOLASA
(Dantza-ta Doñuak bukatutakoan Joanes
Bataiatzaillea azaltzen da. Antzeztokiaren aurre aldean, erdi illunpetan Judeako
ikusbegia, Palmondo soil bat edo beste
antzeko xeetasun bat dala-ta itxura
emanez. Tokia pizkana argitzen joango
da ta Joanesen abotsa ozenagotzen...).
JOANES: «Isai igarleak Testamentu zaarreko liburuan
esaten digunez. Agar eta Ismael semea Bensabeeteko basamortutik barrena dijoaz Abrahmek
etxetik bialdurik»...
(isilunea)
(Antzeztokiko ertz batetik bestera, igaro
bitez laister laister aienaturik).
(Joanesek darrai) Orduko legea gogorra zan emazteentzat. Okerragoa oraindik ama-semearentzat. Ez orratik gizonezkoentzat... Ankerkeria au
kentzea, bideak zuzentzera Kristo Jainkoaren
seme ber-berak etorri bearko du. Bideak atontzera, bai, jende apala goratzeko, eroritakoak
jasotzeko.
Oitura zaar eta txar guztiak suntsituz Justizia bete
dedin. Noan basomortura, Mesias laister etortzekoa bait-da. Jainkoaren bideak gertutzera.
Testamentu berrian sartu aurretik (bijoa) naasmendu aundiak sortuko dira munduan...
(Antzeztokia berriz illunpe osoan geldi
bedi, une ortaz baliaturik Judeako ikusbegia kendu ta beste irudi bat agertzeko
leendik gerturik egongo dana: gaur eguneko etxe apain batena. Abrahm jaun
aberatsaren etxe-barrua eserleku, arats,
argi-mutil, kurtina, ta apaingarriz ondo
ornitua. Argia berriz piztutakoan bertan
dauden joku-lagunak bere elkarrizketari
asiera emango diote).
I. EKITALDIA
(Sofie, mirabe zaarra ta Agar etxe ortan
bertan neskame izandakoa berriketan ari
dira).
SOFIE: Eta... nola dago Ismaeltxo? Ba zeukanan ikus-
teko gogoa.
AGAR: Ez zenduke ezagutuko. Beti azitzen ari da-ta.
Baita gaiztakerian ere!
SOFIE: Gure Ismaeltxo!
AGAR: Ez ain... txo!... gizon egiñik dago. Jesuiten ikastetxera eraman nuan ezkero asko aldatu da. Ori
bai, arropa, liburu, ta beste zer nai gauzetan
neuzkan diru guztiak txautu dizkit.
SOFIE: Siñisten diñat. Eta orain... nagusiarengana diru
eske atorrenala ere bai.
AGAR: Zer erremedio!
SOFIE: Ondo egiña! Ez den naikoa nagusiak, itzaz
gozaturik aurra mundua ekar arazi ta sasian
uztea. Berak ere paga dezala larrutik...
AGAR: Ortan Don Abraham ez duzu batere zeken.
Eskatzen diodana ematen dit.
SOFIE: Eskatu gabe eman bear liken... Ez den aspaldi
iregana biltzen. Ezta semea ikustea joaten ere.
Bere-berea din bada Ismael koitadoa... gure laztana! Bazeukanan ikusteko gogoa. Aitak baño
geiago apika!
AGAR: Ezin etorri zitekeala gaztigatu zidan etxeko
«señora» (barrungo gelaruntz begiratu keñu
egiñez)... onela gaixo dagon bitartean.
SOFIE: Bai, gero ta okerrago zegon. Ez zekiñat ontatik
bizirik aterako ote den.
AGAR: Ain gaizki, beraz?...
SOFIE: Oso gaizki, ta zer gerta ere, Agar, nagusia eto-
rritakoan al dan dirurik geina ken akion. Baezpada ere; ta gero, gerokoak! andrea iltzen
bazaio irekin ezkontzeko itza eman ziñan... ta
eutsi... kunpli dezala...
AGAR: Aguroegi joan nai duzu izeba Xofi...
SOFIE: Urteen buruan asko ikusia bait naun. Presa
izan ziñaten. Agar eta i etxetik bidaltzeko... zera
aurra jaio aurretik familian eskandalorik sor ez
zedin. Ordaiña orain jaso bear den, bestela
beñere ez! neska! (Abotsa indartuaz).
AGAR: Isilago itzegin zazu, izeba, barrendik entzun
egingo digute-ta (belarria adi-adi jarririk). Norbait badatorkigula deritzait.
SOFIE: (Erne jarriaz) Bai, Nagusia da. Bai, bera da.
Pausuan ezagutzen dut, sasoiean dago oraindik. (aolku emanez) Ez zaionala nik esandakoa
eskatzez aaztu. (uste osoz) Ik izan bear dunan
emengo etxekoandre. Ez beste iñork... (sukalderuntz abiturik...) Noan... noan. (sukaldeko
atetik) Aditzen? Ez aaztu...! (bijoa)
AGAR: Zoaz bai... Au larritasuna nerea... (Bere burua
apurtxo bat apaintzen dualarik) Aspaldi ikusi
gabea dut eta... (D. Abraham sartzen da eta
ondoren atea itxiaz Agar-engana doa. Eskua
estu bezaio lendabizi, gero arpegian musu emanez)
ABRAH: Ordu txarrean etorri zera, Agar...
AGAR: «Señora»... gaxorik, oso «patal» dagoala bada-
kit...
ABRAH: Oso gaizki bai. Medikuaren zai gaude ea zer
irizten dion. (isil-unea) Zu berriz beti bezin eder,
Agar (berriz musu eman ta maite-maite arpegian egiñez) Ai! (asperen luzex)...
AGAR: Ez duzu bada itxura txarrik naiz aspaldi nitaz
azturik bazaude ere. Nigana agertu ez zerana
badira illabete bi... ta oraindik ez didazu semearengatik galdegin... A eskergaizto zu!... (musu
emanez)
ABRAH: Ez didazu betarik ematen da. Ismael Jesuiten
ikastetxean onik izango dalakoan nago. Ez dago
toki txarrean.
AGAR: Toki onean, bai, baiñan ez doarik (debalde)...
Zenbat kostatzen zaidan neronek ere ez dakit,
dirurik gabe nagoala bai ordea.
ABRAH: Ez estutu! Bear duzun aiña izango duzu. Eseri
zaite. (elkarren aldamenean jarririk) Ez natzaizu
aspaldi bixitatzera joan nere andrearen gaxotasuna dala-ta... eta beste gora bera askorengatik. (Alde batera ta bestera kezkaz begiratuaz)
Ezin atera naiz etxetik, seme-alabak espa ta
susmo txarra ar ez dezaten. Baiñan, aldi au ere
igaroko da ta berriro zurea izango nazu. (Agarengana urbildu ta laztanduaz)
AGAR: Gizonezkoekin ezin diteke geiegi pio...
ABRAH: Nitaz ere ez?... Aspaldi ezagutzen nauzu
bada...
AGAR: Bai, amabi urtetik gora. Ismaeltxok amaika urte
ditu eta...
ABRAH: (Karteratik milla pesetako paperak atera ta
Agari eskuratuaz) Gaur ezin egongo gera luzaroan elkarrekin eta torizu! Nere andre gaxo ta
etxekoekin badut aski kezka. Ez da komeni ikus
gaitzaten. (Abraham jekitzen da ta baita Agar
ere). Goazen or barrura. Ni zuregana ezin joan
banaiz, nora ta noiz etorri gaztigatuko dizut.
(Sukalderuntz abiturik)
AGAR: Eskerrikasko nagusi! Eta gerorako zer?...
ABRAH: Gauzak nola datozen ikusi bear. Sofi zure izebaren bitartez jakingo duzu.
AGAR: Zer nolako itza eman zenidan ez zenduan aaztuko?...
ABRAH: Ez emakume, ez. Gizon-itza da nerea. Gertatzen dala gerta! Orain medikua ta seme-alabak
onera etortzekoak dira ta zoaz Sofierengana.
Onek daki emengo berri... (sukalderuntz bultzegiñez)
AGAR: Eta ez al didazu ezer esaten semearentzat?
ABRAH: Nai duzun guztia, maite! Emaiozu musu nere
partez!
(Elkarri musu-emanez sar bitez sukaldeko atetik).
(Bereala etxekoandrearen gelatik Ezekiel
eta BEKE etxeko seme alaba datoz, Narziso mediku gaztearekin. Medikuaren
bixita ondoren oso goibel agertzen dira
naigabea ezagun zaiela. Gelatik atera
dirala nabaitzen dualarik Abraham sukaldetik dator, aienganaturik).
NARZI: (Mediku tankeraz mintzatuz) Mingarri zait esa-
tea baiñan mediku bezela zuen etxekoandrea
gaizki arkitzen dut. Atzo ezkero erorialdia egin
du. Orrek esan nai du gaitza aurrera doala; eritasuna gaiña artzen. Biotza aultzen ari zaio ta
inyekzioak ez diote ezer egiten. Adiskide zaituztenoi au esan bearra damu dut benetan. (Elkarri begiraturik guztiok triste-antzan itzik ateratzeke geldi bitez).
ABRAH: (Suspertu naiez) Leenago ere orrelako erorial-
diak izan oi ditu. (Medikuari) Ez al dago beste
zerbait erremedio ematerik?... Medizinak orrenbeste aurreratu duala-ta.
NARZI: Azkena sortu diran «espezifikoak» emango
dizkiogu. Naiz alperrik izan ez da beñere etsi
bear. (Maitxoaren ondoan eseri ta errezeta bat
idatziaz). Au da emen iñork ezagutzen ez duan
sendagaia...
BEKE: Neroni joango naiz botikara billa. Bereala gañera ama sendatzeagatik infartoa edo?...
EZEKIEL: Bitartean «kolapsoren» bat ez bazaio etortzen.
NARZI: Ez dut uste. Luzapena emango diogu naiz
gerorako sendabiderik izan ez... Au da nere iritzia. Orain zuek beste medikuren bati dei egin
nai badiozute niregatik ez duzute eragozpenik,
edozein ekartzen dezutela ere. Espezialistaren
bat edo...
ABRAH: Zer derizkiozu Dr. Etxenagusiari otsegitea? Bi
medikuen begiek batenak baño geiago ikus
dezateke. D. Simonek begi ona du.
NARZI: Dr. Etxenagusia mediku zaarra da, bai naiz ez
izan gauza auetan egokiena. Baiñan zuek ikusi.
Edozein dala ere gaur ekarri araztea obe. Ni
zaspietan emen izango nazute berriro.
ABRAH: Ordurako, bada, D. Simon etorri araziko dugula uste dut. Errian dagoala badakit beintzat.
BEKE: Neronek deia egingo diot Botikara joan da gero.
EZEKIEL: Ez, ez, zu botikak jasotakoan itzul zaitez
leenbaitleen etxera. Ni joango naiz Dr. Etxenagusiarengana. Zuk baño errezago arkituko dut.
Garai ontan Kasinoan egoten bait da.
NARZI: Mediku zaarrek liburutan baño ajedrezean
jokatzen denbora galtzen dute.
ABRAH: Gazte, agian ez da eskolarik txarrena osasunaren aldeko burrukan garbi ikusteko.
NARZI: Nik ez daukat, bada, ortan denbora galtzerik...
Beste eri batzuek bixitatzera noa. (Abiturik)
EZEKIEL: Elkarrekin joango gera, gizona. Zaude pixka
bat.
BEKE: Eta ni ere zuekin joango naiz. Goazen aguro
ordea, bestela emen mediku arteko eztabaidetan gaixoa gaizkituko zaigu. Beldur naiz. (ateratzeko gertutzen ari dala) Ez al da gaiñera, obe
izango baita ezpada apaizari deitzea?
NARZI: (Axolakabe) Apaizak animarentzat ez ezik gorputzarentzat ere zenbait mediku ta botikak
baño petrekillo obeak dira. Sineskerian dago
guztia. Fedean...
BEKE: Gure amak on badizu-bada eta Farmaziatik Elizara joango naiz Don Isai erretore jaunaren
billa. (Anai-arreba ta Medikua bata bestearen
ondotik abiturik)
ABRAH: Bakarrik utzi bear al nazute?
BEKE: Nik laister egingo dut itzulia. Bitartean or duzu
Sofi, Amatxoren gelara joan dedilla. Bereala
naiz emen botika berriekin...
NARZI: Ar arazi zaizkiotzu bi pildora ur pizka batekin.
Gero gu etortzean zer ondorengo egin dioten
ikus dezagun.
BEKE: Bai, ez dezagun denborarik gal. Goazen (bijoaz
irurok) Aita! Sofik kasu egin dezaiola (bijoaz)
ABRAH: Bai Beke, ama gaixoa zainduko dugu. Zoazte.
(Unetxo batean Abraham bakarrik gelditzen da. Emaztea oean gaixorik dagon
gelako atera urbildurik kezkati begiratzen dio).
***
(D. Abraham gaixoaren gelara begira
dagon bitartean, sukalde atetik Sofie
mirabe zaarra ager bedi. Poliki nagusiari
galdegiten diolarik).
SOFIE: «Nobedade» txarren bat al dugu nagusi?...
ABRAH: (Buru itzuliaz) Aspaldi dira «nobedade» txa-
rrak gure etxean Sofi.
SOFIE: «Señora» poliki ote zegoan iruditu zait, bada,
esne-basoa eramana diodanean. Aurpegi ona
arkitu diot... paketsua.
ABRAH: Gutxi iraun dio itxurak. Mediku gazteak dionez beera aldera omen dijoa ta erremedio
berria eman bear zaiola agindu du...
SOFIE: D. Narziso ori oso mutil polita da baiñan ez
mediku ta ez gizon bezela ez zait batere gogoko. Ni ez naiz iñor agintzeko, alare, nere esku
balego D. Simon mediku zaarrari otsegingo
nioke.
ABRAH: Orixe erabaki dugu, zaude lasai. Seme-alabak
leenago gazteari deitu zioten, obe bearrez.
Medizina berrian geiago dakiala-ta.
SOFIE: Eta nun du D. Simonen begia... eta pultsua
artzea?... Ez da guztia liburutan ikasten. Ikusiak
ikusi... pratikak balio du.
ABRAH: Ez dakit. Dana dala, bat izan, bestea izan,
neronek ere atzotik onuntz daraman erorialdi
gaitzari antzeman diot. Kontuz begira zazu
begira atetik. (Sofie ta biok gelako urbilduaz
pizka batean gaixoaren oeruntz begira jarriaz).
SOFIE: (Berriz erdialdera etorriaz) Lo zorroan dagoala
dirudi... Etxekoandre koitadoa... Ez gera ezer!
ABRAH: Inyekzio ziztadaz josi dute ta nai ta nai ez lo
artu bear. Il ala bizi. D. Simon etorri dedinean
zer esaten duan ikusiko dugu. Apaiza ta Elizakoen premi geiagoan arkituko duala uste dut,
orrengatik «Beke» farmaziara ezik D. Isai erretore jaunaren billa joana da. (Sofie ta Abrahm
zutik antzeztokiaren erdian itzik gabe gelditzen
dira unetxo batez samindurik)
SOFIE: (Erdi negarrez eta zingurinka) Lo zorroan dago-
ala ez ote dan sendatuko beldur ematen dit.
Jesu! zer gerta bear du emen. (Berriz gelara
urbilduaz) Arnasa artzen du.
ABRAH: Itxoin zagun. Entzun Sofi! Bakarrik gauden
ezkero jarri zaite or. Bai eseri!
SOFIE: Ez, nagusi ondo nago zutik... batetik bestera
joateko...
ABRAH: Ni eseri egingo naiz bada, nekaturik nago-ta
(Eseri ta bekokiko izerdia txukatuaz) Sofi! (Itz
totel) Zuk... nik Agar-ekin izandako artu-eman
guztien berri ondotxo dakizu noski... Eta...
zera... dana jakin izan duala uste al duzu?...
SOFIE: Dana... dan-dana ez dut esaten... baiñan
geien-geiena bai beintzat...
ABRAH: Eta Agar-engandik seme bat izan nuala ere
bai? Sasikoa alegia?...
SOFIE: «Sasikoa»? ez! oe garbian jaio zan, nik ala uste
ta mutil ederra gañera...
ABRAH: Bai Sofi, bai. Zuk eta nik dakigu, baiñan etxe-
koandreak...
SOFIE: Egia esan bear badizut, nik bayetz uste, naiz
lotsaz edo isilik egon arren.
ABRAH: Eta etxeko... beste seme-alabak zer diote? Ba
al dakite?
SOFIE: Jakin?... Auek guztia dakite, baiñan ez dute
ezer jakin nai. Begiak itxitzen dituzte ta kito!
Agar? ere ikusi dute onuzkero bai...
ABRAH: Esan diot bada, ez dedilla emen etxean ager-
tu etxekoandrea onela gaixo dagon bitartean...
SOFIE: Eta gero?...
ABRAH: Gero... gero...
SOFIE: Bai! gero... gerokoak?
ABRAH: Oraingoak ikusiaz pentsatuko dugu.
SOFIE: (Kementsu) Ez aaztu, Agari itza eman zeniola
alargun gelditutakoan arekin ezkonduko ziñala.
ABRAH: Itza eman... itza... bai ez dut ukatuko. Baiñan
itza noiz eta nola bete zaillagoa da. Ez da oraintxe orain erabakitzeko arazoa. Ezkontzea besterik ez balitz. Or daude, ordea etxeko semealaba, batetik... Bestetik...
SOFIE: Ismaeltxo, bai, ondo mutil jator eta bizkorra
dator...
ABRAH: Etxekoak senide berri, ugatz-anaia nola artuko duten ez jakin ordea...
SOFIE: Guztiok dira aita baten senide eta Jainkoaren
seme gañera...
ABRAH: Etxekoandrearenak, il zorian dagon emaztearenak leenengo biak... Agar-ena bestea.
SOFIE: Neskamearena... bai. Aberatsok nekez artzen
dezute senide berririk. Baserri ta pobre-familietan, berriz, guraso ez-ezagunen aurrak ere errezago artzen dituzte. Zure «Agar» alaxe jasotakoa izan zan gure etxean. Ez bazenekien ere!...
(Gaixoaren gelaruntz joan ta begiratuz) Arnatsa
artzen du baiñan ez da esnatu.
ABRAH: Gauden isilik. (jeikiaz) Norbait dator eta gero
jarraituko dugu. (elkarrizketa etenaz ateruntz
bijoa ta une berean kaletik «Beke» sar bedi
eskuan paketetxo bat daramakiala) Aguro egin
duzu itzulia, Beke...
BEKE: Amatxok nola jarraitzen du. (Gelaren ateraño
joan eta begiratuaz)
ABRAH: Berdintsu. Lo dago, ez du arnas larririk. Zuk
egin al dituzu egitekoak?
BEKE: Bai Aita! Farmazian bereala gertu dizkidate
errezetak. D. Isai erretorea eleiz atarian arkitu
dut; beraz ez dut denborarik galdu. Beriala etorriko dala esan dit. Beraz laister dugu emen.
SOFIE: Kandelak eta zapiak ipiñi bearko ditugu...
BEKE: Ez, Sofi!, ez da oraindik garaia. Bixitara bakarrik
etorriko bait da lenengo. Gero berak esango
digu noiz etorriko dan Sakaramendu santuak
ematera. Bitartean ur irakiña gertu zazu inyekzio orratza garbitzeko. Guata geiago ere bearko
da. Eta... piz... ontzia.
SOFIE: Bai «señorita» oraintxe noa guztiaren billa.
Eta, ez al diot ekarriko beste esne-baso bat?...
Aulduko bait da bestela.
BEKE: Ez emakume, ez. Zuk esnetan itoko zenduke. Ez
du ezer artu nai. Tantaka-tantaka indartu ta
suspertzen dute. Ez da gosez ilko. Noan zertan
dagon ikustera... (Gelaren barrura bijoa)
SOFIE: Eta ni sukaldera. Zuk agindutakoa egingo dut.
Bat ez da iñor!
(Bijoa).
ABRAH: Guztion artean zerbait onik aterako aal dugu.
Eskerrak onelako alaba eta onelako mirabe leialak etxean ditudala. Eria nola zaintzen duten
ikustekoa da, alperrik baldin bada ere...
(Mai-atzean dagon besaulkian eserita
bertan dauzkan paperak miatzen asiko
da bere buruaz gogoeta egiñik).
...Nere andreak merezi du bai bere osasunez ardura ditezela.
Nik berriz zer!?... Joku txarra nerea!... Iltzen
bazait... Zaartu aurretik eriotza badatorkio... ni
nazu errudun!...
(Kezka latza darabil barruan kanpora
agertzen zaiona. Zimiko, keñu tartean
uste gabe itz bakar batzuek aotik ateratzen zaizkio... Agar! Ismael! Beke! Ezekiel!... Mai gaiñera burua makurtzen
uzten du ta erdi ametsetan geldituaz.
Une ontanxe kaleko atetik Ezekiel sartzen dalarik).
EZEKIEL: (Aitari begiratuaz) Lo?... Norbaitekin izketan
ari zala esango nuan... (otsegiñez) Aita!
ABRAH: (Bat batean susperturik) Zu al ziñan, seme?
EZEKIEL: Bai jauna. Ni naiz. Nor zan emen? itz otsa
entzun dut.
ABRAH: Ez iñor ez! Nere buruarekin izketan ari nin-
tzan. Bakarrik utzi naute-ta... ezin egon nunbait
isilik.
EZEKIEL: «Beke» ez aal da oraindik itzuli?
ABRAH: Bai, etortzea egin du ta amaren gelan duzu.
Botikatik ekarri dituan erremedio berriak emateko asmotan. Gauzak leenbaitleen egitea obe
dala-ta mediku gazteak dionez...
EZEKIEL: Ni berriz, D. Simon zaarraren billa joan
natzaizu. Zaspietako emen izango dala agindu
dit. Mediku faltaz ez dedilla beintzat gure ama
il. Egin ditzatela alegiñak bizia luzatzeko, bederen.
ABRAH: Era batera edo bestera orretara bearturik
daude, naiz elkarren leian...
EZEKIEL: Leia ortan gaixoari ez ote dioten alperrik
sufri araziko pentsatzen dut. Ez aal da okerrago?
ABRAH: Biziak noiz arte iraun dezaken ez bait da neur-
tu erreza, Jainkoak nai dezan arte, noski. Eriotzaren mixterioa, ordea gañean dugu beti.
EZEKIEL: Aita! Gaur oso «metafisiko» arkitzen zaitut,
orain arte korputzari makurtuagoa bizi izan zera
espirituari baño... Lurreko gauzetara lotua...
ABRAH: Onela gerta oi da une larrietan, seme, arroke-
riak utzirik goruntz begiratzen baldin badugu.
(Aita-semearen arteko isilunea Sofie sar
bedi bandeja batean ur-ontzi, katillu ta
beste zenbait puska daramazkiela).
SOFIE: (Ezequiel ikusirik) Zu ere etorri zera?... Etxeko-
ak onela maiz biltzen asten diranean, jai ez baldin bada... uhmm! malo!...
EZEKIEL: Zuri puskak eramaten laguntzea etorri naiz
ezer puska ez dezazun.
(Bandejatik zerbait artu ta Sofie ta biok
gaixoaren gelara sar bitez).
ABRAH: (Berriz bakarrik geldi dalarik batetik bestera
dabil): ... Ez naiz ezer egiteko gauza. Iñori
laguntzeko din. Nere egin bearra nun dagon ez
bait dakit. Emen ala oe buruan. Zer egin bear
dut ordea? Nola mintza? Nola jardun! Geldi ta
isilik egotea ez al da olakotan obe?... (Isilunea
dabillela)... Sartzen banaiz ezagutuko al nau?
Egin diozkadan txarkerien barkapena eskatuko
diot. Zer eskeñi nezaioke damutasunez
beste?... Jainkoari otoitza.
(Barne-otoitz isillean ari dala Don Isai
erretore jauna kaleko atetik oartzeke
sartzen da).
D. ISAI: Jainkoa dizula arratsalde on nagusi!
ABRAH: Baita zuri ere erretore jauna. Ez dut nabaitu
etxera sartua ziñanik. Ain nago naigabetua.
D. ISAI: Ez da gutxiagorako zure alabak esan didanez.
Medikuek gauza gaizki ikusten dutenean apaizek izaten dugu txanda...
ABRAH: Bai, atzo ezkero asko jetxi da. Erdi lo zorroan
dago baiña okerrago doala igartzen zaio. Ez du
ezer artu nai.
D. ISAI: Oraindik susperraldia izan dezake sueroak
ematen dizkiotela. Ni ikusteak ez dut uzte kalterik egingo dionik.
ABRAH: Berak eskatu du etorri zaitezala. Zai egongo
zaizu. Or da «Beke»... bakarka itzegin nai badizu aterako da...
D. ISAI: Konfesatu berria da zure emaztea, joan dan
igandean, azkeneko Jauna ekarri nionean. Beti
izan da andre on eta kristau zintzoa. Oso larri
ikusi arte ez dizkiot elizaren azken olio ta beinkapenak emango. Ez badizkit eskatzen beinik
bein.
ABRAH: Zurekin pozikago itzegingo du bai, medikue-
kin baño. Gogo onez artuko zaitu. Zoaz, zoaz,
bidea badakizu.
D. ISAI: Noan barrura ea nere bixitaz anima ezik kor-
putzari osasuna ematen lagundu nezaioken.
Jainkoaren borondatea besterik baldin bada.
Eriotz on baterako gertu dago. (abiturik)
ABRAH: Ni testigu txarra nazu ta emen gelditzen
naiz...
(D. Isai sartu ala Sofie irtetzen da).
ABRAH: (Sofieri) Ta... nola utzi duzu etxekoandrea?...
SOFIE: (Buruarekin ezezkoa egiñik) Gaizki! Dantza
txarra asi dugu etxe ontan. Ez diot iñondik atarramentu onik ematen. Mediku gaztearekin
beintzat. Bear bada apaiz jaunaren bixitarekin
eta gero D. Simon mediku zaarra datorrelarik
zerbait aurreratzea baditeke. Baiñan naiko lan.
«Beke»ri ere ozta-ozta itz bat edo beste esaten
dio.
ABRAH: Nere izenik ez aal du aitatzen?
SOFIE: Nik ez diot ezer entzun. Begira jarri zait baiñan
isilik... Ezaguera badu bai... bear bada, orregatik ez du zure izenik aitatzen.
ABRAH: Zer derizkiozu, joango al natzaio oe ondora
barkamena eskatu ta pakea egitera?
SOFIE: Zer esango dizut bada... Señorita «Beke»ri galdegin zaiozu. Nik uste oraingoz onena pakean
uztea duzula. Sendatu dedinean zer gertako
dan batek ba al daki? Sukaldean badut aski lan
arropa garbitzen. (sukalderuntz abiturik) Semealabak or dituzu ta iruron artean antolatuko
zerate. (bijoa)
ABRAH: (kezkati) Bai, arropa zikiña etxekoekin garbi-
tu ta zuritu bear da. (Batetik bestera ibilki)
***
(Amaren gelatik Beke ta Ezekiel irten
bitez).
BEKE: (goibel) Aita! Amak ez duala luzaroan iraungo
irentsia daukat...
EZEKIEL: Goizetik onuntz izugarri beeraldia eman du.
Ezaguera ta itza gutxitu zaizkio.
ABRAH: Ni gelara joatea alperrik izango da orduan?...
BEKE: Itxoin zazu. Okerrena da suero ta inyekzioak ez
diotela ezer egiten. Aultzen ari dala. Alare Erretore jaunari ongi etorria egin dio irripar gozoaz
agurturik.
EZEKIEL: Orrek esan nai du ez dagaola ain gaizki.
ABRAH: Ala izan dedilla. Orain apaiza or dagon bitar-
tean itzegin nai nizuteke...
BEKE: Ni eseritzera noa neka-neka egiñik nago-ta.
ABRAH: Ni ere bai akitua, ez dakit nekez ala kezkaz.
EZEKIEL: Olakoetan zutik nago ondoenik. Belarriak
erneago bait daude.
BEKE: Ez daukat ezer entzuteko gogorik baiñan...
ABRAH: Bai eta orain da garaia ama galtzeko zorian
zaudetenez, aita pekatari onek bere utsegiteak
aitortu bear dizkitzute.
BEKE: Aita! Beste egun baterako utzi zazu. Guztiok
ditugu gure utsegiteak... Gaztearoko pekatuak.
EZEKIEL: Damutzeko denbora izan duzu.
ABRAH: Bai baiñan denbora galtzen utzi danean eta
oker asko sortu ezin niteke isildu. Zuen amaren
eritasuna ta biotz miñan nere urte askotako
makurkeriak egin dizkio. Zaartu gabe iltzen baldin bada ni nazute errudun.
EZEKIEL: Makurkeria ta guzti «birus» txar batek ez
balu gure ama mendaratu luzaroan bizi zitekean oraindik.
BEKE: Ama gaixoa! Bizi-poza galtzen danean gaitz
guztiei atea irikitzen zaiela egia da. Ori gerta
zaio. (Oñazez) Aita! okerrak zuzentzeko beran-
duegi duzu. Gizonezkoek biotz gogorragoa
duzute ta mauka zabala pekatu guztientzat.
Emakumezkoek berriz...
EZEKIEL: Zeñekin ezkontzera zoazten ondo begira
bear aldez aurretik.
BEKE: Aukera egitea ez balitz ain gauza zailla...
ABRAH: Anai-arrebak egizute nai aña errita ta zaputza
baiñan itzegiten asi naizen ezkero guztia esan
bear dizuet... (lotsaz) Zuen amaren seme ez
dan beste anai bat badezutela (txintik atera
gabe entzun bezaiote). Entzuten? Entzun ondo,
bai. Nere ta etxean izan genduen Agar neskamearen semea...
BEKE: (Alkitik altxa ta urduri) Aita! Ez da auxe zure
pekatuak gogoratzeko unerik egokiena. Leendanik ere zure isil kontu on bagenekigun, naiz
ez aitatu arren.
EZEKIEL: (garratz) Zuretzat gorde zazu bada «sasikumea»... Semea baldin baduzu ere, guk ez dugu
aitortzen anaitzat.
ABRAH: Nere semea dut bai eta ez dut beñere ukatuko. (Ozen) Ismael du izena.
BEKE: Ez oiurik atera gure amak entzun ez dezan.
Ismael ori, anai dugu bai Jainkoaren aurrean.
EZEKIEL: (Zakar) Ez neretzat; ez legez!
BEKE: Ezekiel! itzegizu isillago. Amak oetik entzungo
balu...?
ABRAH: Entzun? Entzuten ez badu ere nere jokua
ondo aditurik daukala esango nuke. Barkapena
eska bearko nioke ain berandu ez baledi...
(Une ontan D. Isai gaixoaren gelatik
aztoraturik irten bedi).
***
D. ISAI: Sar zaitezte, sar gaxoarengana. Ondo ezak
eman dio. Miokardiotik izan bear du. Nik bada
ezpada azken absoluzio ta beinkapena eman
dizkiot. Ezaguera badu oraindik eta begiak
zabalik deitzen zaituztela dirudi... Jesus esanez...!
BEKE: Amatxo gaixoa! (gelara joanez) Medikuek laister etortzekoak dira ta (Ezekieli) zoaz billa.
EZEKIEL: Banoa, bidean izan bear dute onuzkero
(bijoa kaleko atetik)
***
ABRAH: Azkenetan dagoala al derizkiotzu? Ain larri?
D. ISAI: Beste kolapso bat egiten bazaio bai. Lasa ta
trankil dago Jainkoaren borondatea egin dedin.
ABRAH: Nik ez daukat orduan zer egiñik. Ni agertzea
barkamen eske kaltegarri izango zaio. Ez duzu
ala uste?
D. ISAI: Ala da D. Abrahm. Geiegi daki guztia ta barka-
tzen dizute etxeko danei, bera ildakoan elkar
maitatuz kristau-pakean bizi zaiteztela eskea
egin dit.
ABRAH: Aren aurrean agertzeko din ez naizen ezkero
zuri eskatzen dizut barkapena. D. Isai. (belaunikaturik) Jainkoak barka nazala zure bitartez eta
aurrerantzean Bere borondatea bete dezadala.
(Ontan Sofia sar bedi estu ta larri)
SOFIE: (malkoa dariola) Ai ene! Gureak egin du. Gure
Señora koitadoa! Mediku gazte orren erremediokin ez genduela atarramentu onik aterako
esaten nuen nik... D. Simon etorri izan balitz
besterik izango zan. (Negarrez malkoak txukatuz zingurinka)
D. ISAI: Zaude isilik Sofi. Ez da medikuen gora-bera.
Bat izan bestea izan gaixoaren bizia Jainkoaren
eskutan dago.
(Sofie gelaren ateruntz dijoa an gelditurik.
Kaleko atetik norbaitzuek datozela an
dijoa).
ABRAH: Bai Ezekiel eta Narziso badatoz. Oraindik
medikuak zerbait egin dezakeala uste dut.
D. ISAI: (Sartzen ikusiaz) Aguro mediku jauna ea beste
inyekzio bat ematen diozun, pultsua oso aula
dauka.
NARZISO: Nik utzi dudanean ainbestean zegon. Biotza