Aberri oyuak
Joseba Zubimendi
ABERRI OYUAK
Olerkiak
Eusko Aberri ziñoparen
Oroiz ta omenez
Idaztitxo onekin arizen dan
dirua, Ugarritza abertzale anai
itxuaren alde dijua.
AURRITZA
OLERKARIAREN DIDARRA
Olerkari on baten didarra, bear zaigula, Mourlane
Mitxelena-k esan zigun. Baña geyagorik ere azaldu
zigun: Euzko Araudi guztiak baxen onurakor izanen
zala, geure izkuntza jasoko zuan olerkaxia.
Izkuntza barik exer ere eztegu, beste erriakaandik
euskerak baizik ezgauz ezertxuk ere bananduko eta.
Geure aboetan, loratsu, ikusten degunean izkuntza,
erriko irakastoletan umetxuai euskeraz baizik erakutsiko ezayenean, baserritara-k baizen ongi kaletarrak
ere mintzatuko diranean, Aberriaren aldez lan aundija
eginen degu. Araudiak geroxe etorriko zaiguz.
Katalunya'n jaso baita beste onen beste. Aribau'k
bere didarra egin zun egunetik, olerkari aldra izugarriak euki dituzte ayek. Berdaguer, Gimera, Maragal,
Kosta, Lobera eta abar, izan dira Aberria gora jaso
dutenak. Politikoak baño gorago jaso ere.
Olerkaria, soroa dala, askok esan daroa, baña
alperrik. Greard jaunak argi esana degu: Olerkariak
entzun ditu lurpean den aziaren jayo-uneko otsak,
errian sortuten diren gogai edo idearen zaratak. Eta,
olerkari ona izateko, belarri-zoli egon bearko du erriaren-zai.
Bakoitzak bere abandaren erara jokatuten ba du,
olerkari onena izango da. Olerki gai berdiña dela toki
guztietan egia baita, baña mueta desbardiñak dutu,
emen eta bestean. Mueta orreik ñabaritu bear ditu
idazleak, gauza txukuna egiteko.
Garraintzi aundikoak dirala olerkariak, geuk ere
senti dogu-edo. Orain itzalez begiratzen zaie olerkari
onai. Izkuntza landu ezeze beste lan ederrik badakarkigute. Edertasunaren zirrintzak zerutik. Larreko gauzai baizik begira ezin bizi geranok, edertasunak ere
ikusi nai genituzke. Gero ikusiko degun edertazunaren
ataltxu batzuk.
Euzkera eztala gai orretarako? Utikan guzur biribil
ori! Beste izkuntzak bezela geure onek ere agertuko
dituz gai bereziak, olerkari onak baditugu. Edertazunak azalduteko izkuntza ostikopetuta biziko da beti.
Jaun-Goikoari eskerrak, gaurko egunetan olerkari
onak ditugu. Liburu eder asko argitalduten dira.
Abeslarien oyan onetan beste txori batek ere
abestu nai digu. Abartxu puntan jarri zaigu bere
mokoan olerkitxu txorta agertzen digula. Eta atsegingarri zaikidaz txori onen abestiak.
Zubimendi jauna. Izkuntza sakonetik darabil jaun
onek, neurtitz landuak egiten badaki. Egunetan olerki
landuak, izkuntza apainduz agertzen dira. Lenago zarpaillo asko ziran baña.
Euskaldun gazteak,
Pixtu dezagun Aberri leiala!
Didarrik gozoena degu gaur orrelako otsa. Aberria
pixtu bear degu. Gai au du ba Zubimendi jatorrak bere
edertasun kutunena. Orregaitik abertzaletasunari
dabil itsas-orratza iparrari bezela. Geure Euzkadi amaren ikurriñak egin dion deia ederki entzuna du. Ona
zelako neurtitz politetan agertu digun:
«Atoz nigana, seme zintzo bazera!
Batu nere inguruan! Guazen aurera!
Laxter degu azkatuta
gure aberria.
Oraindiño lotuta
zuk ikusia».
Olerkariak entzun digu ba, abots au eta alaikiro
dua bere amaren atzetik. Beste asmorik eztarabilkigu,
olerki oneik argitaltzean, erritarren artean. Euzkadi
amaren maitasuna barreiatutzea baizik. Zubimendi
jaunak ikusi du geure Mendigoizalea, mendi-gora
«Azkatasun eguzkija...» abestuten. Eta barreneko sua
piztutzen zaiola didar dagio:
«Jaiki mendigoizale! Gogor besoa!
Jaso kopet argia! Piztu gogoa!
Zure aberria
maitagarria,
iritxi da garaia azkatzekoa».
Olako abesti otsa irteten zaigu olerki liburutxu
onetatik. Neuri atsegiñen zait berriz «Zuri, Sabin»
derizkion olerkia. Olerki orretan agertzen zaigu Zubimendiren gogo abertzalea. Sabin an illobi gañean
belaunbiko degu gizon azkarra, otoi egiten. An ikusten
du aberriaren ziñopak esan zituanak bere ama geisoa
sendotzeko. Eta zein apal maitekorra degun azken
ura:
«Euzkadi zarra ez zaigu ilko,
zuk pixtu zendun beti betiko,
azke dedin ludi ontan...
Zu ere Sabin, biziko zera
euzko semeak bizi bagera
euskaldun biotz danetan!»
Euzkadiko txokoetan entzungo degun didarra au
degu. Lenago bertsolari-antzo asko izan ziran, gaur
olerkari dira, aberriaren miñak jo ditulako. Araudiak
baño garraintzi andiagoa dula olerkari edo idazle on
bat, argi agertzen zaigu. Geure izkuntza jaso bear
degu. Ez izkuntza ederra dalako, aberriarena dalako
baizik. Izkuntzak ez du ezer ere balio aberri barik.
Soiña badegu gogo barik, alperrik zaigu.
Biak bear deguz elkarrekin batuta. Izkuntza aberriaren altzoan bizi dedilla. Beste asmo barik datorren
olerkari zintzo orren abesti oneik irakurri begiez euskaldunak. Or dira olerkari onenak, «Orixe», «Lizardi»,
«Lauaxeta», Jaka-Kortajarena, Enbeita anaiak, Tapia
Perurena, Loidi, Jauregi, «Satarka» eta beste asko.
Guzti oneik jaso digute izkuntza.
Olerkarien garaia eldu zaigula uste det. Euria noiz
jausiko den laxter igartzen dute baseritarrak, guk ere
oneilako olerkariak ikusten laxter izanen dala aberriaren Pizkundea igartzen degu. Gure txaloakin goratu
bear deguz olerkari ta idazleok. Batzuk politika arazo-
etan, besteak berriz abertzaletasuna zabaltzen, oneik
idazten, areik abesten, guztiok lan egin bearra degu.
Baña alkar maite degula beti.
Irakurle: olerkari baten aita-ordeko natorkizu
emen, eta pozik etorri ere. Entzun zazu bere didarra,
aberriaren didarra dalako.
Agirre'tar Joseba Andoni
ATOZ...!!
Euzkotaren ikurrin guziz garbia
ni naiz, margo alaiez apain jantzia.
Ni naiz azkatasuna!
Atoz menpera
Euzkadiren zoruna
iritxitzera.
Nere ondoietako margo gorriak
Aberria azkatzeko dira ixuriak.
Alperrikarakoak
ez dira, izango!
Bere odol tanteak
diote emango.
Orlegia da beste nere margoa,
gure mendien margo biotzekoa.
Itxaropen ikurra
nik oldoztuta,
egingo degu agurra
txit azkatuta.
Beste margoa det nik zuri-zuria
Gurutze Donearen argi irudia.
Euzkadi'ko mendien
gallur gañean
jarritako irudien
alkar antzean.
Atoz nigana, seme, zintzo bazera!
Batu nere inguruan! Guazen aurrera!
Laxter degu azkatuta
gure Aberria,
oraindaño lotuta
zuk ikusia.
1931-5-16
EUSKOTARRAK, ALKARTU!
1923garren urtean, Bilbon Abertzale
Orobatasun jaia zala-ta, egiña
Alkartu biotzez euskotar danak,
euskotar anai danak alkartu!
Alkartasunak
Ta anaitasunak,
Euskadi zarraren kate astunak
ausiko ditu.
***
Mendi tontorrean bildotx ardiak
gogoz ari dira, belarra jaten.
Beren artzaiak
apal, alaiak,
ikusirik artaldearen naiak,
pozik abesten.
Ixilik gordeta otso zakarra
erne dago beti, garai danean,
begitik garra,
sendo bularra,
sartzeko, odoltzale, au zori txarra!
ardi tartean.
Otsoa artaldean sartzen dijua...
Ikusi du artzaiak ta egin du gogor
gudari ojua:
Launak otsua!!
Beste menditako artzai zintzua
laxterka dator...
Danak alkartuta, arri makilla
eskuan dutela, an dijoazte
otsoen billa.
ango ixkanbilla!
Luzaro ibillirik borrokan, illa
an utzi dute.
Ta artzaiak dio: Bakar izatea
zein txarra dan gaur ikusi det nik.
Doakabea
nere artaldea!
Otsoa egingo zan bere jabea.
ta ni... bakarrik.
***
Alkartu, biotzez euskotar danak.
artzaiak batuta otsoa il dute.
Alkartasunak
ta anaitasunak,
Euskadi zarraren kate astunak
ausi dituzte.
ZURI, SABIN
Odei illunak zeru aldean,
itun minkorra euskal lurrean
jausita zegon garaian,
sortaldeko izar goiztarra bezin
argi ta ameskor, zu, gure Sabin
agertu ziñan ortzean.
Anai arteko gudu zantzuak,
Euskadiko odol tanto beruak
artean berri zaudezten.
Negarra nun nai... Sendi orotan,
bazegon norbait betiko lotan
Aberri zorra ordaintzen.
Eusko erria iruzurtuta,
beraren buru zala aztuta,
oinpez zapaldu nai zuten...
Gure lurgaña oro illotzez
estali arren, zure abotsez
guziak jaiki ziraden.
Itxuak zeuden euskotar danak...
Agian itxu, besteren lanak
berak zuzendu naiean.
Euskal begiko estak lausoak,
berriz argituz beren gogoak,
ausi zinduzun artean.
Ordutik onuntz zer aldaketa!
Gizon eta andre zartuak eta,
oraindik gazte daudenak,
guziok batez, zure naiean,
alkartuz gaude oroi batean.
Amets bat daukagu denak!
Gaur Euskadiko erle urduria
zugatik dabill ezti guriya
loratik artu naiean...
Uxo bikoitza, maitetasunez,
zure eriotza abestu naiez
berengo urrumatzean...
Mendietako oiartzun orok
zure izena dabilte danok
betiko oroimenduaz.
Erreka ibaien urtxo garbiak
zugaz, abesti pozkun alaiak
esanaz, pizkor, dijuaz.
Ortzeder margo, eguzki izpia,
itxas orua, lora isaikia.
Aberriko gauz guzia,
goraltzen dabill zure izena,
biotz barrendik maite duena:
Sabin!! zure izen eztia.
Eusko semien arnasa ere
zugana dua, ezin beñere
iñundik uka naiean.
Sukarrietako illobi itunak
eusko semien muxu kutunak
agertzen ditu gañean.
Gauza guzien gaindik dagona,
gure egille Jaungoiko ona,
guk ere maitatzen degu;
bañan, gerogo, zure oroitzak
betetzen ditu gure biotzak
ta ziñez maite zaitugu!
Gure Aberri laztan, gaixoa,
zugatik pixten orain dijoa
ta laixter jaiki liteke!
Zure miñ garratz, zure malkoak,
ausiaz bere kate sendoak,
ona nun dan betiko aske!!
Ill ziñan, Sabiñ gure irakasle,
gazte maitekor, gizon maitale...
ill ziñan zori txarrean!
Bañan gorputza ill bazan ere
gogoa dabill egazka bere
Aberriaren gañean.
Euskadi zarra ez zaigu ilko,
zuk pixtu zendun beti-betiko
aske dedin ludi ontan...
Zu ere, Sabiñ, biziko zera,
eusko semeak bizi bagera,
euskaldun biotz denotan...!
1931-10-25
KONTUZ, MIREN!
Suge tartean txoria
Otso tartean bildotxa
Zugatzen adar txiki batean
abestutzen du txoriak
abots eztitsu samurrarekin
alaiturikan tokiak.
Egotan margo politak ditu,
ankak ta moko txikia,
zeñen ederra iruditzen zait
mendin dabillen txoria!
Zugatz azpian sugia dago
jaririk, erne, begira
txori abeslari, txori politak
abestutzen dun tokira.
Txorien begi argi politak
ditu sugeak topatu...
bere begiak suaz beteta
txoriñua du zoratu.
Zeñek esan
txoriñua,
alai abesten zuena
ilko zala
izanikan
suge zatarren jatena...!
Zelai orlegi zabal batean
bildotxa dabill jolasten
laxterka orain, saltoka gero,
ez da beñere gelditzen.
Edurra bezin ille zuria
ankak ta mutur polita,
dabilki isatza jiraka beti
alai, be-egiñez jarrita.
Illunabara iritxitzen da,
otso bat dago inguruan
zaitzen bildotxa, illundutzean
arrapatzeko asmoan...
Gaua iritxi da, illuna dago,
bildotxa dabill zelaian,
otsoa ixilik iritxitzen da
ta eramaten du ortzetan.
Zeñek esan
bildotx ura
alai jolastutzen zana
ilko zala
izanikan
otso zatarren jatena!
Zugatzen itzal zoragarrian
jotzen soñua ari dira.
Mirentxu dabill dantza ta jolas,
txori-bildotxen gisara.
Gorputz liraña, arpegi ederra,
urrezko illea, begiak
zeru garbia egun onean
bezin urdin ta garbiak.
Aldamenean maketo dantza,
mutil da neskak elduta
beren gorputza elkartu eta
jiraka dabiltz sututa.
Miren polita, alai algaraz
an dago dantza ikusten,
maketo etzaiak aldamenean
galduko ote den zaitutzen.
Kontu Miren
zabiltz kontuz!
Bildotx ta txorien gisa
ez erori
Dantza ori
ez da euskaldunen legia.
1931-6-13
POZA TA NEGARRA
Gernikan eusko aldunak
agurtutako egunean oldoztua
Gernikan nago. Irrintzi, oju,
deadar, zantzo, dantza bulartsu
alde danean.
Eusko semeen abenda odola
argi ikusten da pozik dagola
gaurko egunean.
Pozez beteta daukat biotza!
Entzuten det nik gudari otsa...
Ez naiz bildurtzen!
Gaurko egunean, nola bildurtu
Euskadi amak badit ikutu
biotz barrenen?
Gure Aberri maite, laztana,
luzaro apal bizitu dana,
garai onetan
zoriontsua, aske ta arro
jarri bidean, oraintxen dago
bene-benetan.
Mendigoizale bulartsu, gogor;
neskatil lirain, zoli, maitekor;
aupa gogoak!
Oraintxen dezu dantza garaia,
egizu gogor oju alaia,
zantzo beroa.
Pozikan nabil, anai zintzoak,
zuekin batez nere gogoak
ase naiean!
Bañan oroipen itun bat daukat
ezin azturik, beti orobat
bar-barrenean.
Alai negarra, negar nekean
dagit nik oroiz, malko batean
biak batuta.
Itxaropena ta ituntasuna;
eguzki argi ta illuntasuna
alkar nastuta.
Oroitza bat det negargarria,
itxu Ugarritza, Aranburu illa,
beti gutarrak!
Aupa! alai bat egin da gero
illari otoitz zintzo ta bero
egin bearra.
Ez ikaratu odol beldurrez!
Gure Aberria bere biarrez
badago beti.
Eman zaiogun odola pozez
barrutik gogor oju egiñez:
Gora Euskadi!!
1931-7-26
AMALAUDUNA
Mendi arroak zuen tontorrekin
zeru-lañoak jo dituzutenak!
Mur-mur zuazten ibatxo denak!
Margotsu lorak, zuen usaiekin
zuri-gorrizko printza politekin,
gure Aberria pozten dezutenak!
Zugaitz eta arkaitz beti zaudeztenak
argi gu ikusten zuen begiekin!
Itxas urgoia ondartza gureak
astin dituzun itxaso zabala,
euskal gizonak, bulartsu, trebeak,
nun dira orain, besten mende dala
Euskadi zara? Euskaldun gazteak:
pixtu dezagun Aberri leiala!!
1927-5-6
EUSKO EMAKUMEAK
Arantxa Barrenak
irakur dezan egiña
Amets egin det aizpa nereak
lo lasai gozo batean,
amets gezur bat emakumeak
batutzen geradenean,
egi biurtu dezakeguna:
Euskadi danon artean
maitetasunez ta goralduaz
jartzia zorionean!
Entzun zazute nere ametsa.
ikus nerekin, andreak,
nola lan egin dezakeguken
guziok zar ta gazteak.
Umetandikan zartzaroraño
ez dio ajolik urteak!
Guk erinduko ditugu laxter
Euskadi zarren nekeak.
***
Neskatxa txiki muxu gorriak
zelaian dabiltz jolasten,
abots xamurrez abesti gaiak
euskeraz dituzte esaten.
Au nere poza! entzun det itz bat
beren aotik irtetzen
Euskaidi! dio abots betean
Euskadi dula maitatzen.
Urruntxoago gazte bikoitza,
itz eztutsuz, maitasunez,
beren gogaia edesten dute
uxoak urrumatzen lez.
Andereñoak gizon-gaiari
esaten dio poz-pozez:
Ni aña beti maitako dezu
Euskadi zarra biotzez...?
Ama bat dua semearekin
mintzo alai legun batean.
Eusko semeak dirala argi
jakin det au entzutean:
Ene semetxo! gorde zak ongi,
bizia dekan artean,
ire izkuntza ta maitatu zak
Euskadi biotz betean.
Amona ximur, txukun, garbi bat...
billobak dauzka albuan,
abeterako bat magal goxoan
exeri azitakoan
esaten dio: Ene nerea!
gorde billoba goguan
zure Aberri bakar-bakarra
Euskadi dala munduan.
Ausi da ametsa, esnatu egin naiz,
ta ikusten det nere erria
arrotz zitalen mende dagola;
ametsa ez dala egia.
Jaungoikoagan degun gogoa
oztu ta gure Aberria
ill nai dutela oinperatuaz
guk maita degun guzia.
Emakumeak, jaiki gaitezen!
Jaso dezagun biotza!
Ez al dezute nik lez entzuten
Aberriaren dei-otsa?
Jaiki ba pizkor! Itxartu danok!
ez izan iñondik lotsa.
Loituaz bizi bear badegu,
obea da eriotza!!
1932-1-10
MENDIGOIZALEA
Mendia ta zerua, an, urruñean
alkarganatzen dira naste batean.
Gaueko illuna,
zeken, astuna,
zabaldurikan dago alde denean.
Abertzale zintzoak goiz irten dira,
iñungo beldur gabe, goiko mendira.
Nola doazen
pozik abesten
Aberriko abestiak, gorutz begira...!
Ortzea argiratzen da gau illunean...
gurutzea agiri da mendi gañean...
mendizalea,
pizkor, trebea,
abestutzen ari da abots betean:
«Azkatasun eguzkia
basotik irten da,
bere argia edonun
arin zabaltzen da»
***
Mendigoizale maite! Basoko otsa
nasturik entzuten det zure abotsa.
Eta abestia,
nitzaz, eztia
bezin gozoa dator, pozten biotza.
Mendigoizale pizkor, azkar, leiala!
Egizu oju beti Euskadi dala
zure Aberria,
jator garbia.
Zure izkuntza ta abenda berak damala!
Zu zera Aberriaren itxaropena;
berari zor diozu daukazun dena.
Beragatikan,
beti, pozikan,
emango dezu odol tanto azkena.
Jaiki mendigoizale! Gogor besoa!
Jaso kopet argia! Pixtu gogoa!
Zure Aberria,
maitagarria,
iritxi da garaia azkatzekoa!!
1931-9-12
UA... UA...!
Irratizkiñez,
radioz, enana
Ua, ua emendik, otsa!
abil azkar, pizkor, abotsa!
Gure izkuntzen agur laztana,
ludiko euskeldun danorengana
ortxe dijua..
Ua... ua...!
Eusko erriko anai danori
eman akiok laztan beroa.
Bere barrendik irtendakoa
dek gaurko oyua:
.
Ua... ua...!
***
Napar erriak bere elean
gaur entzungo dik dei anaikorra,
joari azkar, abots pizkorra!
An maite aute biotz betean.
Bizkai aldeko anai leiala
ire zai zeok, abots nerea.
Esan akiok izkuntz maitea
betiro pisten ari gerala.
Joari arin, egazka, bizi,
arabatarren biotz erdira,
oyu egiñaz: garaiak dira:
ire izkuntza dek lendebizi!
Zuberotara, ernai dagona,
abil laxterka! ire zai ziok.
Laburdikoaz maitatuz biok
egingo ditek arrera ona.
Mendi, erreka, zear or ua
oyuz beteaz bazter guziok;
eusko irrintzi alai dagiok,
gure eleko santzo berua.
Ua... ua... !
Itsas barean edo larrian
dabillen eusko arrantzalea
agurtu ezak, abots nerea.
Lagun akiok bere lanian.
Agur! esaiok, mendi gañean
dagoen eusko artzaitxoari.
Itxaropenez azkar joari,
abil abotza egiñalean!
Egun-sentia ta illun-abarra
ikus oi duan nekazaria,
oitura oneko gizon garbia
agurtu ezak, abots azkarra.
Agur! esaiok seaska ondoan
abots ixillez kutuntxoari
abesten dion ama onari.
Eusko seme bat zeukak alboan!
Aiton ximurra urteen zamak
makurtu duan zar atsegiña
agurtu ezak. Geure alegiña
ta itxaropena eorrek damak.
Eusko erriko enparantzetan
jolas dabillen umetxoari,
oyu nerea, urrera ari
ta agurtu ezak bene-benetan.
Ez adi aztu aundikiaren
jauregi apaña barrun sartzea,
ta beartu zak gure elea
alde orotan ibiltzearren.
Erbesteratu duten anaia
pozkidatu zak, bidazki otsa.
Josita daukan arantz zorrotza
azkar kentzea da, gure naia.
Agur! esaiok eusko orori,
aberatz, txiro, zar ta gaztea,
emaiok azkar, abots nerea,
agur bero bat anai danori.
***
Ua, ua emendik, otsa!
Abil azkar, pizkor, abotsa!
Gure izkuntzen agur laztana
ludiko euskeldun danorengana
ortxe dijua.
Ua... ua...!
1932-3-2
ITXUA...!
Ugaritza abertzale andiari
Abertzale zintzo, gazte alaia,
maitasunez lertzen biotz aundia,
pozik zebirtzan
lan gogorrean.
Euskadi azkatzea zan zure naia!
Maltzur zitalkeriz, piztien eran
odol egarriaz, une batean,
gorroto biziz
ta nabarkeriz
zure begitako argia ill zan...
Aberri maitean aurka salduta,
gizonki ta lotsa danak galduta,
eri zaituzte...
ta, odolez beteda berriro lurra zuk ixurita.
Ikusi eziñik gelditu zera,
illun dezu beti, illun berbera
begi aurrean...
gaurtik oztean
ikusi eziñik biziko zera!
Mendien orkegi eder berdiña
ta gure zeruen margo urdiña,
maite dezuna,
zure kutuna,
ezin ikustean, a zer samiña!
Bañan arpegiko begiarekin
ez ikusi arren, sinismenakin,
agian geio
ta argiago
ikusiko dezu maitasunakin.
Egon zaitez lasai! Zure anaiak
beteko dituzte dituzun naiak.
Zure odolez,
buru-eskañez,
badatoz Euskadi aska garaiak!!!
1931-6-26
ABERRI OYUAK
Olerkiak
Eusko Aberri ziñoparen
Oroiz ta omenez
Idaztitxo onekin arizen dan
dirua, Ugarritza abertzale anai
itxuaren alde dijua.
AURRITZA
OLERKARIAREN DIDARRA
Olerkari on baten didarra, bear zaigula, Mourlane
Mitxelena-k esan zigun. Baña geyagorik ere azaldu
zigun: Euzko Araudi guztiak baxen onurakor izanen
zala, geure izkuntza jasoko zuan olerkaxia.
Izkuntza barik exer ere eztegu, beste erriakaandik
euskerak baizik ezgauz ezertxuk ere bananduko eta.
Geure aboetan, loratsu, ikusten degunean izkuntza,
erriko irakastoletan umetxuai euskeraz baizik erakutsiko ezayenean, baserritara-k baizen ongi kaletarrak
ere mintzatuko diranean, Aberriaren aldez lan aundija
eginen degu. Araudiak geroxe etorriko zaiguz.
Katalunya'n jaso baita beste onen beste. Aribau'k
bere didarra egin zun egunetik, olerkari aldra izugarriak euki dituzte ayek. Berdaguer, Gimera, Maragal,
Kosta, Lobera eta abar, izan dira Aberria gora jaso
dutenak. Politikoak baño gorago jaso ere.
Olerkaria, soroa dala, askok esan daroa, baña
alperrik. Greard jaunak argi esana degu: Olerkariak
entzun ditu lurpean den aziaren jayo-uneko otsak,
errian sortuten diren gogai edo idearen zaratak. Eta,
olerkari ona izateko, belarri-zoli egon bearko du erriaren-zai.
Bakoitzak bere abandaren erara jokatuten ba du,
olerkari onena izango da. Olerki gai berdiña dela toki
guztietan egia baita, baña mueta desbardiñak dutu,
emen eta bestean. Mueta orreik ñabaritu bear ditu
idazleak, gauza txukuna egiteko.
Garraintzi aundikoak dirala olerkariak, geuk ere
senti dogu-edo. Orain itzalez begiratzen zaie olerkari
onai. Izkuntza landu ezeze beste lan ederrik badakarkigute. Edertasunaren zirrintzak zerutik. Larreko gauzai baizik begira ezin bizi geranok, edertasunak ere
ikusi nai genituzke. Gero ikusiko degun edertazunaren
ataltxu batzuk.
Euzkera eztala gai orretarako? Utikan guzur biribil
ori! Beste izkuntzak bezela geure onek ere agertuko
dituz gai bereziak, olerkari onak baditugu. Edertazunak azalduteko izkuntza ostikopetuta biziko da beti.
Jaun-Goikoari eskerrak, gaurko egunetan olerkari
onak ditugu. Liburu eder asko argitalduten dira.
Abeslarien oyan onetan beste txori batek ere
abestu nai digu. Abartxu puntan jarri zaigu bere
mokoan olerkitxu txorta agertzen digula. Eta atsegingarri zaikidaz txori onen abestiak.
Zubimendi jauna. Izkuntza sakonetik darabil jaun
onek, neurtitz landuak egiten badaki. Egunetan olerki
landuak, izkuntza apainduz agertzen dira. Lenago zarpaillo asko ziran baña.
Euskaldun gazteak,
Pixtu dezagun Aberri leiala!
Didarrik gozoena degu gaur orrelako otsa. Aberria
pixtu bear degu. Gai au du ba Zubimendi jatorrak bere
edertasun kutunena. Orregaitik abertzaletasunari
dabil itsas-orratza iparrari bezela. Geure Euzkadi amaren ikurriñak egin dion deia ederki entzuna du. Ona
zelako neurtitz politetan agertu digun:
«Atoz nigana, seme zintzo bazera!
Batu nere inguruan! Guazen aurera!
Laxter degu azkatuta
gure aberria.
Oraindiño lotuta
zuk ikusia».
Olerkariak entzun digu ba, abots au eta alaikiro
dua bere amaren atzetik. Beste asmorik eztarabilkigu,
olerki oneik argitaltzean, erritarren artean. Euzkadi
amaren maitasuna barreiatutzea baizik. Zubimendi
jaunak ikusi du geure Mendigoizalea, mendi-gora
«Azkatasun eguzkija...» abestuten. Eta barreneko sua
piztutzen zaiola didar dagio:
«Jaiki mendigoizale! Gogor besoa!
Jaso kopet argia! Piztu gogoa!
Zure aberria
maitagarria,
iritxi da garaia azkatzekoa».
Olako abesti otsa irteten zaigu olerki liburutxu
onetatik. Neuri atsegiñen zait berriz «Zuri, Sabin»
derizkion olerkia. Olerki orretan agertzen zaigu Zubimendiren gogo abertzalea. Sabin an illobi gañean
belaunbiko degu gizon azkarra, otoi egiten. An ikusten
du aberriaren ziñopak esan zituanak bere ama geisoa
sendotzeko. Eta zein apal maitekorra degun azken
ura:
«Euzkadi zarra ez zaigu ilko,
zuk pixtu zendun beti betiko,
azke dedin ludi ontan...
Zu ere Sabin, biziko zera
euzko semeak bizi bagera
euskaldun biotz danetan!»
Euzkadiko txokoetan entzungo degun didarra au
degu. Lenago bertsolari-antzo asko izan ziran, gaur
olerkari dira, aberriaren miñak jo ditulako. Araudiak
baño garraintzi andiagoa dula olerkari edo idazle on
bat, argi agertzen zaigu. Geure izkuntza jaso bear
degu. Ez izkuntza ederra dalako, aberriarena dalako
baizik. Izkuntzak ez du ezer ere balio aberri barik.
Soiña badegu gogo barik, alperrik zaigu.
Biak bear deguz elkarrekin batuta. Izkuntza aberriaren altzoan bizi dedilla. Beste asmo barik datorren
olerkari zintzo orren abesti oneik irakurri begiez euskaldunak. Or dira olerkari onenak, «Orixe», «Lizardi»,
«Lauaxeta», Jaka-Kortajarena, Enbeita anaiak, Tapia
Perurena, Loidi, Jauregi, «Satarka» eta beste asko.
Guzti oneik jaso digute izkuntza.
Olerkarien garaia eldu zaigula uste det. Euria noiz
jausiko den laxter igartzen dute baseritarrak, guk ere
oneilako olerkariak ikusten laxter izanen dala aberriaren Pizkundea igartzen degu. Gure txaloakin goratu
bear deguz olerkari ta idazleok. Batzuk politika arazo-
etan, besteak berriz abertzaletasuna zabaltzen, oneik
idazten, areik abesten, guztiok lan egin bearra degu.
Baña alkar maite degula beti.
Irakurle: olerkari baten aita-ordeko natorkizu
emen, eta pozik etorri ere. Entzun zazu bere didarra,
aberriaren didarra dalako.
Agirre'tar Joseba Andoni
ATOZ...!!
Euzkotaren ikurrin guziz garbia
ni naiz, margo alaiez apain jantzia.
Ni naiz azkatasuna!
Atoz menpera
Euzkadiren zoruna
iritxitzera.
Nere ondoietako margo gorriak
Aberria azkatzeko dira ixuriak.
Alperrikarakoak
ez dira, izango!
Bere odol tanteak
diote emango.
Orlegia da beste nere margoa,
gure mendien margo biotzekoa.
Itxaropen ikurra
nik oldoztuta,
egingo degu agurra
txit azkatuta.
Beste margoa det nik zuri-zuria
Gurutze Donearen argi irudia.
Euzkadi'ko mendien
gallur gañean
jarritako irudien
alkar antzean.
Atoz nigana, seme, zintzo bazera!
Batu nere inguruan! Guazen aurrera!
Laxter degu azkatuta
gure Aberria,
oraindaño lotuta
zuk ikusia.
1931-5-16
EUSKOTARRAK, ALKARTU!
1923garren urtean, Bilbon Abertzale
Orobatasun jaia zala-ta, egiña
Alkartu biotzez euskotar danak,
euskotar anai danak alkartu!
Alkartasunak
Ta anaitasunak,
Euskadi zarraren kate astunak
ausiko ditu.
***
Mendi tontorrean bildotx ardiak
gogoz ari dira, belarra jaten.
Beren artzaiak
apal, alaiak,
ikusirik artaldearen naiak,
pozik abesten.
Ixilik gordeta otso zakarra
erne dago beti, garai danean,
begitik garra,
sendo bularra,
sartzeko, odoltzale, au zori txarra!
ardi tartean.
Otsoa artaldean sartzen dijua...
Ikusi du artzaiak ta egin du gogor
gudari ojua:
Launak otsua!!
Beste menditako artzai zintzua
laxterka dator...
Danak alkartuta, arri makilla
eskuan dutela, an dijoazte
otsoen billa.
ango ixkanbilla!
Luzaro ibillirik borrokan, illa
an utzi dute.
Ta artzaiak dio: Bakar izatea
zein txarra dan gaur ikusi det nik.
Doakabea
nere artaldea!
Otsoa egingo zan bere jabea.
ta ni... bakarrik.
***
Alkartu, biotzez euskotar danak.
artzaiak batuta otsoa il dute.
Alkartasunak
ta anaitasunak,
Euskadi zarraren kate astunak
ausi dituzte.
ZURI, SABIN
Odei illunak zeru aldean,
itun minkorra euskal lurrean
jausita zegon garaian,
sortaldeko izar goiztarra bezin
argi ta ameskor, zu, gure Sabin
agertu ziñan ortzean.
Anai arteko gudu zantzuak,
Euskadiko odol tanto beruak
artean berri zaudezten.
Negarra nun nai... Sendi orotan,
bazegon norbait betiko lotan
Aberri zorra ordaintzen.
Eusko erria iruzurtuta,
beraren buru zala aztuta,
oinpez zapaldu nai zuten...
Gure lurgaña oro illotzez
estali arren, zure abotsez
guziak jaiki ziraden.
Itxuak zeuden euskotar danak...
Agian itxu, besteren lanak
berak zuzendu naiean.
Euskal begiko estak lausoak,
berriz argituz beren gogoak,
ausi zinduzun artean.
Ordutik onuntz zer aldaketa!
Gizon eta andre zartuak eta,
oraindik gazte daudenak,
guziok batez, zure naiean,
alkartuz gaude oroi batean.
Amets bat daukagu denak!
Gaur Euskadiko erle urduria
zugatik dabill ezti guriya
loratik artu naiean...
Uxo bikoitza, maitetasunez,
zure eriotza abestu naiez
berengo urrumatzean...
Mendietako oiartzun orok
zure izena dabilte danok
betiko oroimenduaz.
Erreka ibaien urtxo garbiak
zugaz, abesti pozkun alaiak
esanaz, pizkor, dijuaz.
Ortzeder margo, eguzki izpia,
itxas orua, lora isaikia.
Aberriko gauz guzia,
goraltzen dabill zure izena,
biotz barrendik maite duena:
Sabin!! zure izen eztia.
Eusko semien arnasa ere
zugana dua, ezin beñere
iñundik uka naiean.
Sukarrietako illobi itunak
eusko semien muxu kutunak
agertzen ditu gañean.
Gauza guzien gaindik dagona,
gure egille Jaungoiko ona,
guk ere maitatzen degu;
bañan, gerogo, zure oroitzak
betetzen ditu gure biotzak
ta ziñez maite zaitugu!
Gure Aberri laztan, gaixoa,
zugatik pixten orain dijoa
ta laixter jaiki liteke!
Zure miñ garratz, zure malkoak,
ausiaz bere kate sendoak,
ona nun dan betiko aske!!
Ill ziñan, Sabiñ gure irakasle,
gazte maitekor, gizon maitale...
ill ziñan zori txarrean!
Bañan gorputza ill bazan ere
gogoa dabill egazka bere
Aberriaren gañean.
Euskadi zarra ez zaigu ilko,
zuk pixtu zendun beti-betiko
aske dedin ludi ontan...
Zu ere, Sabiñ, biziko zera,
eusko semeak bizi bagera,
euskaldun biotz denotan...!
1931-10-25
KONTUZ, MIREN!
Suge tartean txoria
Otso tartean bildotxa
Zugatzen adar txiki batean
abestutzen du txoriak
abots eztitsu samurrarekin
alaiturikan tokiak.
Egotan margo politak ditu,
ankak ta moko txikia,
zeñen ederra iruditzen zait
mendin dabillen txoria!
Zugatz azpian sugia dago
jaririk, erne, begira
txori abeslari, txori politak
abestutzen dun tokira.
Txorien begi argi politak
ditu sugeak topatu...
bere begiak suaz beteta
txoriñua du zoratu.
Zeñek esan
txoriñua,
alai abesten zuena
ilko zala
izanikan
suge zatarren jatena...!
Zelai orlegi zabal batean
bildotxa dabill jolasten
laxterka orain, saltoka gero,
ez da beñere gelditzen.
Edurra bezin ille zuria
ankak ta mutur polita,
dabilki isatza jiraka beti
alai, be-egiñez jarrita.
Illunabara iritxitzen da,
otso bat dago inguruan
zaitzen bildotxa, illundutzean
arrapatzeko asmoan...
Gaua iritxi da, illuna dago,
bildotxa dabill zelaian,
otsoa ixilik iritxitzen da
ta eramaten du ortzetan.
Zeñek esan
bildotx ura
alai jolastutzen zana
ilko zala
izanikan
otso zatarren jatena!
Zugatzen itzal zoragarrian
jotzen soñua ari dira.
Mirentxu dabill dantza ta jolas,
txori-bildotxen gisara.
Gorputz liraña, arpegi ederra,
urrezko illea, begiak
zeru garbia egun onean
bezin urdin ta garbiak.
Aldamenean maketo dantza,
mutil da neskak elduta
beren gorputza elkartu eta
jiraka dabiltz sututa.
Miren polita, alai algaraz
an dago dantza ikusten,
maketo etzaiak aldamenean
galduko ote den zaitutzen.
Kontu Miren
zabiltz kontuz!
Bildotx ta txorien gisa
ez erori
Dantza ori
ez da euskaldunen legia.
1931-6-13
POZA TA NEGARRA
Gernikan eusko aldunak
agurtutako egunean oldoztua
Gernikan nago. Irrintzi, oju,
deadar, zantzo, dantza bulartsu
alde danean.
Eusko semeen abenda odola
argi ikusten da pozik dagola
gaurko egunean.
Pozez beteta daukat biotza!
Entzuten det nik gudari otsa...
Ez naiz bildurtzen!
Gaurko egunean, nola bildurtu
Euskadi amak badit ikutu
biotz barrenen?
Gure Aberri maite, laztana,
luzaro apal bizitu dana,
garai onetan
zoriontsua, aske ta arro
jarri bidean, oraintxen dago
bene-benetan.
Mendigoizale bulartsu, gogor;
neskatil lirain, zoli, maitekor;
aupa gogoak!
Oraintxen dezu dantza garaia,
egizu gogor oju alaia,
zantzo beroa.
Pozikan nabil, anai zintzoak,
zuekin batez nere gogoak
ase naiean!
Bañan oroipen itun bat daukat
ezin azturik, beti orobat
bar-barrenean.
Alai negarra, negar nekean
dagit nik oroiz, malko batean
biak batuta.
Itxaropena ta ituntasuna;
eguzki argi ta illuntasuna
alkar nastuta.
Oroitza bat det negargarria,
itxu Ugarritza, Aranburu illa,
beti gutarrak!
Aupa! alai bat egin da gero
illari otoitz zintzo ta bero
egin bearra.
Ez ikaratu odol beldurrez!
Gure Aberria bere biarrez
badago beti.
Eman zaiogun odola pozez
barrutik gogor oju egiñez:
Gora Euskadi!!
1931-7-26
AMALAUDUNA
Mendi arroak zuen tontorrekin
zeru-lañoak jo dituzutenak!
Mur-mur zuazten ibatxo denak!
Margotsu lorak, zuen usaiekin
zuri-gorrizko printza politekin,
gure Aberria pozten dezutenak!
Zugaitz eta arkaitz beti zaudeztenak
argi gu ikusten zuen begiekin!
Itxas urgoia ondartza gureak
astin dituzun itxaso zabala,
euskal gizonak, bulartsu, trebeak,
nun dira orain, besten mende dala
Euskadi zara? Euskaldun gazteak:
pixtu dezagun Aberri leiala!!
1927-5-6
EUSKO EMAKUMEAK
Arantxa Barrenak
irakur dezan egiña
Amets egin det aizpa nereak
lo lasai gozo batean,
amets gezur bat emakumeak
batutzen geradenean,
egi biurtu dezakeguna:
Euskadi danon artean
maitetasunez ta goralduaz
jartzia zorionean!
Entzun zazute nere ametsa.
ikus nerekin, andreak,
nola lan egin dezakeguken
guziok zar ta gazteak.
Umetandikan zartzaroraño
ez dio ajolik urteak!
Guk erinduko ditugu laxter
Euskadi zarren nekeak.
***
Neskatxa txiki muxu gorriak
zelaian dabiltz jolasten,
abots xamurrez abesti gaiak
euskeraz dituzte esaten.
Au nere poza! entzun det itz bat
beren aotik irtetzen
Euskaidi! dio abots betean
Euskadi dula maitatzen.
Urruntxoago gazte bikoitza,
itz eztutsuz, maitasunez,
beren gogaia edesten dute
uxoak urrumatzen lez.
Andereñoak gizon-gaiari
esaten dio poz-pozez:
Ni aña beti maitako dezu
Euskadi zarra biotzez...?
Ama bat dua semearekin
mintzo alai legun batean.
Eusko semeak dirala argi
jakin det au entzutean:
Ene semetxo! gorde zak ongi,
bizia dekan artean,
ire izkuntza ta maitatu zak
Euskadi biotz betean.
Amona ximur, txukun, garbi bat...
billobak dauzka albuan,
abeterako bat magal goxoan
exeri azitakoan
esaten dio: Ene nerea!
gorde billoba goguan
zure Aberri bakar-bakarra
Euskadi dala munduan.
Ausi da ametsa, esnatu egin naiz,
ta ikusten det nere erria
arrotz zitalen mende dagola;
ametsa ez dala egia.
Jaungoikoagan degun gogoa
oztu ta gure Aberria
ill nai dutela oinperatuaz
guk maita degun guzia.
Emakumeak, jaiki gaitezen!
Jaso dezagun biotza!
Ez al dezute nik lez entzuten
Aberriaren dei-otsa?
Jaiki ba pizkor! Itxartu danok!
ez izan iñondik lotsa.
Loituaz bizi bear badegu,
obea da eriotza!!
1932-1-10
MENDIGOIZALEA
Mendia ta zerua, an, urruñean
alkarganatzen dira naste batean.
Gaueko illuna,
zeken, astuna,
zabaldurikan dago alde denean.
Abertzale zintzoak goiz irten dira,
iñungo beldur gabe, goiko mendira.
Nola doazen
pozik abesten
Aberriko abestiak, gorutz begira...!
Ortzea argiratzen da gau illunean...
gurutzea agiri da mendi gañean...
mendizalea,
pizkor, trebea,
abestutzen ari da abots betean:
«Azkatasun eguzkia
basotik irten da,
bere argia edonun
arin zabaltzen da»
***
Mendigoizale maite! Basoko otsa
nasturik entzuten det zure abotsa.
Eta abestia,
nitzaz, eztia
bezin gozoa dator, pozten biotza.
Mendigoizale pizkor, azkar, leiala!
Egizu oju beti Euskadi dala
zure Aberria,
jator garbia.
Zure izkuntza ta abenda berak damala!
Zu zera Aberriaren itxaropena;
berari zor diozu daukazun dena.
Beragatikan,
beti, pozikan,
emango dezu odol tanto azkena.
Jaiki mendigoizale! Gogor besoa!
Jaso kopet argia! Pixtu gogoa!
Zure Aberria,
maitagarria,
iritxi da garaia azkatzekoa!!
1931-9-12
UA... UA...!
Irratizkiñez,
radioz, enana
Ua, ua emendik, otsa!
abil azkar, pizkor, abotsa!
Gure izkuntzen agur laztana,
ludiko euskeldun danorengana
ortxe dijua..
Ua... ua...!
Eusko erriko anai danori
eman akiok laztan beroa.
Bere barrendik irtendakoa
dek gaurko oyua:
.
Ua... ua...!
***
Napar erriak bere elean
gaur entzungo dik dei anaikorra,
joari azkar, abots pizkorra!
An maite aute biotz betean.
Bizkai aldeko anai leiala
ire zai zeok, abots nerea.
Esan akiok izkuntz maitea
betiro pisten ari gerala.
Joari arin, egazka, bizi,
arabatarren biotz erdira,
oyu egiñaz: garaiak dira:
ire izkuntza dek lendebizi!
Zuberotara, ernai dagona,
abil laxterka! ire zai ziok.
Laburdikoaz maitatuz biok
egingo ditek arrera ona.
Mendi, erreka, zear or ua
oyuz beteaz bazter guziok;
eusko irrintzi alai dagiok,
gure eleko santzo berua.
Ua... ua... !
Itsas barean edo larrian
dabillen eusko arrantzalea
agurtu ezak, abots nerea.
Lagun akiok bere lanian.
Agur! esaiok, mendi gañean
dagoen eusko artzaitxoari.
Itxaropenez azkar joari,
abil abotza egiñalean!
Egun-sentia ta illun-abarra
ikus oi duan nekazaria,
oitura oneko gizon garbia
agurtu ezak, abots azkarra.
Agur! esaiok seaska ondoan
abots ixillez kutuntxoari
abesten dion ama onari.
Eusko seme bat zeukak alboan!
Aiton ximurra urteen zamak
makurtu duan zar atsegiña
agurtu ezak. Geure alegiña
ta itxaropena eorrek damak.
Eusko erriko enparantzetan
jolas dabillen umetxoari,
oyu nerea, urrera ari
ta agurtu ezak bene-benetan.
Ez adi aztu aundikiaren
jauregi apaña barrun sartzea,
ta beartu zak gure elea
alde orotan ibiltzearren.
Erbesteratu duten anaia
pozkidatu zak, bidazki otsa.
Josita daukan arantz zorrotza
azkar kentzea da, gure naia.
Agur! esaiok eusko orori,
aberatz, txiro, zar ta gaztea,
emaiok azkar, abots nerea,
agur bero bat anai danori.
***
Ua, ua emendik, otsa!
Abil azkar, pizkor, abotsa!
Gure izkuntzen agur laztana
ludiko euskeldun danorengana
ortxe dijua.
Ua... ua...!
1932-3-2
ITXUA...!
Ugaritza abertzale andiari
Abertzale zintzo, gazte alaia,
maitasunez lertzen biotz aundia,
pozik zebirtzan
lan gogorrean.
Euskadi azkatzea zan zure naia!
Maltzur zitalkeriz, piztien eran
odol egarriaz, une batean,
gorroto biziz
ta nabarkeriz
zure begitako argia ill zan...
Aberri maitean aurka salduta,
gizonki ta lotsa danak galduta,
eri zaituzte...
ta, odolez beteda berriro lurra zuk ixurita.
Ikusi eziñik gelditu zera,
illun dezu beti, illun berbera
begi aurrean...
gaurtik oztean
ikusi eziñik biziko zera!
Mendien orkegi eder berdiña
ta gure zeruen margo urdiña,
maite dezuna,
zure kutuna,
ezin ikustean, a zer samiña!
Bañan arpegiko begiarekin
ez ikusi arren, sinismenakin,
agian geio
ta argiago
ikusiko dezu maitasunakin.
Egon zaitez lasai! Zure anaiak
beteko dituzte dituzun naiak.
Zure odolez,
buru-eskañez,
badatoz Euskadi aska garaiak!!!
1931-6-26